goiberri 60. zenbakia

16
Mendietako korrikalariak Zegama-Aizkorri maratoia eta Goierriko Bi Handiak prestatzen ari diren hiru kirolariren bizipenak 8-9 Karmele Ormazabal, Oihan Galparsoro eta Nuria Molina. GOTZON ARANBURU Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Aitor Furundarena 3 Iritzia 4-5 Eskola txikiak 6-7 Urola eskubaloi taldea 10 Julita Mertzeriak 70 urte 11 Ibilbidea Legorretako auzoetan 12-13 GOI B ERRI 60. zenbakia. 2013ko maiatzaren 24a

Upload: goierriko-hitza

Post on 08-Mar-2016

244 views

Category:

Documents


11 download

DESCRIPTION

Mendi lasterketen denboraldia hastear dela eta, Zegama-Aizkorri edota Ehunmiliak probetan parte hartuko duten hiru goierritar elkartu ditu GoiBerri aldizkariak. Bestalde, Goierriko Eskola Txikien festa dela eta, eskola horietako ikasle izan ziren eta egun guraso diren hainbat lagunekin hitz egin dute.

TRANSCRIPT

Page 1: GoiBerri 60. zenbakia

MendietakokorrikalariakZegama-Aizkorri maratoia eta Goierriko Bi Handiakprestatzen ari diren hiru kirolariren bizipenak 8-9

Karmele Ormazabal, Oihan Galparsoro etaNuria Molina. GOTZON ARANBURU

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Aitor Furundarena 3 Iritzia 4-5Eskola txikiak 6-7 Urolaeskubaloi taldea 10 JulitaMertzeriak 70 urte 11 IbilbideaLegorretako auzoetan 12-13

GOIBERRI

60. zenbakia. 2013ko maiatzaren 24a

Page 2: GoiBerri 60. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: GoiBerri 60. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAN

«Gorrotoditudanek ni nireonetik ateratzeagorroto dut»

AitorFurundarenaMusikaria

Mikel Albisu AramaMusikeneko irakaslea eta dis-koa atera berri duen Aiko talde-ko partaide da Aitor Furundare-na soinujolea(Ordizia, 1970).Ahaztuko ez duzun emanaldia?Nire aurreneko saioak, amarenjaiotetxean, Okobio baserrian.Non joko zenuke soinua?Non ez?Zaletasun bat.Ondokoak zirikatzea.Liburu bat. Jorge Oteizaren Quosque tan-demeta Patxi Gallegoren Sabi-naitor.Musika talde bat.Errobi, bat esateagatik.Abesti bat. Komunikazio-inkomunikazioaMikel Laboarena.

Janari bat.Ardi gazta eta tipula gordin ogi-tartekoa.Edari bat.Esne hotza.Oporretarako leku bat. Amsterdam.Amets bat.Asteburuetan haurrek goizekohamaikak aldera arte lo egitea. Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Gure hiru haurren jaiotegunak.Jaso duzun oparirik bereziena. Emazteak egin zidan lerde-za-pia, XXXXXL neurrikoa.Gorroto duzuna. Gorroto ditudanek ni nire one-tik ateratzea.Goierriko txoko bat.Zaldibiako Okobio baserri ingu-rua. Herriko alkate bazina...Aramak arazo gehiago izangolituzke, eta Axier (egungo alka-tea) lasaiago biziko litzateke.Araman biziko ez bazina...Laster Beasainera joango garabizitzera, baina nire bihotzarenzati bat Araman geratuko da.

«Inoiz ez ditutahaztuko amarenjaiotetxeko, Okobiobaserriko, nireaurreneko saioak»MIKEL ALBISU

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Lierni OrmazabalKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 673 69 90 95 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Olaberria, Urretxu, Zerain, Seguraeta Zumarraga

Page 4: GoiBerri 60. zenbakia

Garbiñe AranburuLAB sindikatua

Zergatik bai greba orokorrari

uskal herrikolangileriarenegoera egu-nez egun oke-rrera doa: lan-

gabezia etengabe gora, sektorepublikoaren suntsiketa, etxe-gabetzeak, uztailaren 7an hain-bat hitzarmen desagertzen ba-dira langileen soldatetan etalan baldintzetan atzerapausoberriak eta abar dira gure egu-nerokotasuna. Euskal Herrikolangileria eta herritarrak pobre-ziara kondenatzeko estrategiamartxan da. Emergentzia so-zial egoeran gaudela esan ge-nezake.

Krisiaren hastapenetik go-bernu desberdinek buruturikopolitika publikoek ondoriohauetan sakondu baino ez duteegin. Politika horien helburualangileria, herritarrak eskubide-rik gabe uztea da, gutxi batzukelite ekonomiko bat aberastenjarraitzeko. Horren adierazle daIBEX 35eko enpresen irabaziakizugarri hazi direla, eta pertso-na aberats eta pobreen artekoaldea gero eta handiagoa dela.

Arazoa, beraz, ez da ekonomi-koa, politikoa baizik. Gasteizkoeta Iruñako Gobernuak ere ezdira salbu geratzen. Eraso ho-riei aurre egin ez eta zenbait ka-sutan politika antisozial berdi-nak ezartzen dituzte beraieneremuan. Jakin badakite ordea,Euskal Herrian ez dutela bideazabalik, hemen nahiko lituzke-ten murrizketa eta pribatizazioguztiak ezin dituztela burutu.

Patronalak ere uste zuenMadrilen oparitutako lan erre-formarekin bidea zabal zabalikizango zuela, eta denborak era-kutsi dio hori ez dela horrela.

Beraz, bide honetan urratsakematen jarraitzeko mobilizaziosozialean sakatu behar da etaegoeraren larritasunaz jabetu-rik, beste sindikatu eta eragilesozial batzuekin batera, grebaorokorra deitu dugu maiatza-ren 30erako.

Grebarako arrazoi nahikoadaudela zalantzan jartzen due-nik, gutxi izango da. Hori bai, kri-sia hasi denetik – beste hainbatgreba eta mobilizazioren arte-an – seigarren greba orokorra

berria da alternatiba, Euskaljendarteak duen erabakitzekoeskubidean oinarritu behardena.

Ez dugu ontzat ematen, eliteekonomiko bat izatea gureetorkizuna nolakoa izango denerabakiko duena. Euskal Herri-ko eragile sozial eta sindikalenartean adostu behar da, euskaljendartearen eta euskal ekono-miaren mesedetan izango den,eredu sozial berri horrek ber-matu behar dituen gutxienekoedukiak zeintzuk diren.

Eta hori da greba honekinbultzatuko duguna. Lehen urra-tsa Euskal Herriko EskubideSozialen Gutuna egitea izangoda. Gutuna, eredu sozial berribat eraikitzeko bultzatu behardiren aldaketa sozialen aldekoborroka egiteko tresna da; ins-tituzioen aurrean herri honengehiengoak exijitzen dituen al-daketak aldarrikatu eta borro-katzeko tresna ere bada eta,noski, aldaketa sozial horiekbermatuko dituen erabakitze-ko eskubidearen aldeko borro-ka egiteko ere bai.

Eredu sozial berri bat ibilbideoso baten emaitza izango delaulertuta, indarrak metatu etaprozesu sozial oso bat bultza-tzea da dugun erronka. Ez daerronka makala. Greba oroko-rrarekin hauspoa emango dio-gun borroka da, jarraituko duenborroka. Guzti honegatik,maiatzaren 30ean denok kale-ra!

E

04 GOIBERRIIRITZIA

dela kontuan hartuta, grebarenbeharrezkotasuna baino, grebazertarako da erantzun beharre-ko galdera.

Ezinbestekoa da, pairatzenari garen eraso eta murrizketaguztien aurrean erantzun batematea, aski dela esatea. Gureerantzun gogorrena eman be-har dugu eta hori greba oroko-rra da.

Erantzunak emaitzak ema-ten ditu, baina salaketa hutse-an geratzea ez da nahikoa. Ho-rregatik, plan oso bat abiarazibehar dugu indarrak biltzeko,alternatiba aldarrikatu eta al-ternatibaren eraikuntzan urra-tsak eman behar dira. EuskalHerrian eskubide sozial eta la-boral duinak bermatuko ditueneredu propioa, berria eraiki be-har da. Benetako aldaketa so-ziala bermatuko duen eredu

MAIATZAK 30,GREBAOROKORRERAKODEIA

Page 5: GoiBerri 60. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Zer da zuretzat zailena artikulu edo lerro batzuk idatzi behardituzunean Tere?Ziurrenik askotan gaia aurkitzea, ez? Zeren, ko-txean zoazela, ikuskizun aspergarri batean zaudenean, afaria egi-ten ari zarela, mila gai bururatzen zaizkizu. Baina gero, paper aurre-an, edo ordenagailuaren aurrean hobe esanda, jartzerakoan, gaihoriek ez dira agertzen, edo agertzen direnak ez dute ezer idaztekoematen, edo momentu horretan buruan daukazuna idatziz geropasatu egingo zarela uste duzu... Dena den, niri behin eta berrirodatorkidan gai bat jendeak kotxez doala keinukariak erabiltzekoduen ohitura eskasa da. Orain arte pentsatu izan dut horrelako gaibatek garapenik ez duela artikulu bihurtzeko. Jendeak ez ditu ko-

txean keinukariak erabiltzen eta atzean edo aurrean bazoaz, zukasmatu behar dituzu haren asmoak, hala egiten ez baduzu honekekar ditzakeen ondorioekin, istripu bat barne. Bada, ez zuen gara-penik ematen, baina bat batean eman du. Izan ere, uste dut, hori,gure bizilagunekiko eta herritarrekiko dugun errespetu eta biziki-

Badirudi esperientzia txarren bat izan duzula keinukarienkontura (bide batez, nik intermitente esaten diet). Hemendik hi-labete batzuetara beteko dira 30 urte nik gidatzeko baimena ateranuenetik. Gogoan dut Jose Antonio zuela izena nire irakasleak, etaTalbot Horizon edo Seat Ritmo batekin ibili nintzela praktikak egi-ten, garai hartarako egundoko kotxeak biak. Orduan ere, azterketaBeasainen egiten zen, eta teorikoa, pista eta errepideko frogak pa-satu behar izaten genituen. Hemezortzi urte bete baino lehen hasinintzen autoeskolan, auzoko adin bereko lagun mordoarekin, etahemezortzi urte bete eta hilabetera lortu nuen karneta, aitak or-dainduta (ondo aprobetxatu zuen gero mailegua, bera gai ez zene-an txofertzat ibili ninduen eta).Ia hogeita hamar urte errepidean, eta tarte luze honetan ez dut

izan aparteko gorabeherarik. Kotxeak ere izan ditut bat bainogehiago; aitaren Seat 850 horia, SS-98938 matrikuladuna eta ni-retzako gidatzeko benetako eskola izan zena; Renault-5 berdea,hau ere aitarena; Ford Fiesta zuria, berri-berria, neuk nire lehenen-

go soldatekin erositakoa… Gerora, familia osatu eta kotxe gehiagoetorri ziren, handiagoak, eta azkenekoa, gaurkoa, todoterreno batda. Ez dakit, ordea, urte guzti hauetako esperientziak txofer hobea

egin nauen, baina esan behar dizut, Idoia, keinukariekin izan dudanarazo bakarra orain dela gutxi izan dudala, todoterrenoarekinatzera jotzean, ikusi ez nuen farola bati eman nionean (ez dizutesango zenbat ordaindu behar izan nuen keinukari berria, eta es-kerrak farolari ez zitzaion ezer gertatu).

bateta

bat

Asteko irudia

Idoia Luzuriaga

Tere Madinabeitia

Josu Maroto

Zegama-AizkorriIgandean jokatuko da 12.Zegama-Aizkorri mendimaratoia. Animoak bertanparte hartuko dutenguztientzat, eta gozatudezatela ikustera doazenek.

detza ezaren isla bat gehiago dela. Ondokoekiko errespetua, en-patia pixka batek bustia izan dezakeen eragin positiboa izugarriada, horregatik txunditzen nau behin eta berriro horren gabeziak.Oso gutxi eskatzen du keinukariari emateak eta trafikoan duen jo-era egokian nabarmena da. Bada, oso gutxi eskatzen du keinu txi-kiak egiteak eta bizikidetzan duen eragin positiboa kontuan hargenezake.

Page 6: GoiBerri 60. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Eskola txikietan ikasle izan ziren eta gaur egun ikastetxe bereko guraso direngoierritarrek mota horretako irakaskuntzaren balioa goraipatu dute. Haurrarigaratzen laguntzeko balio erantsiak ez ezik, herria bera bizitzen duela diote.

Aimar Maiz GoierriIkasturtearen bukaeran Olabe-rria bihurtuko da eskola txikienbilgune. Goierriko festa egingodute bihar, eta Gipuzkoakoaekainaren 9an. Landa eremukoikastetxe publiko hauen izateaeta izaera ezagutaraziko dutejaialdi horiekin, beraien artekotopagunea sortzeaz gain.

Eskola Txikia izendapenahartzeko, hainbat ezaugarrieduki behar dituzte ikastetxe-ek: publikoa eta herrian dagoenbakarra izan behar du; euskal-duna; sei ikasgela edo gutxiagodituena; talde txikiak eta adinbatekoak baino gehiagokoak

batera gelan... Eskola txikia in-dartzeaz ez ezik, herria bera —normalean biztanle gutxikoudalerriak— sendotzea da hel-burua, lotuta dauden bi hari di-relako, ikastetxeen iritzian.

Belaunaldi bat baino gehia-go igaro dira, dagoeneko, esko-la txikietatik. Frankismo ondo-ren berrantolatu zituzten esko-la publiko euskaldunak,1988an ospatu zuten lehenjaia, Bidegoianen; guraso elkar-teen koordinakundea 1993aneratu zuten.

Hiru hamarkada horietan, zi-kloa borobiltzeko astia emandu denborak. Eskola txikietako

irakasleekin harreman handiazuten. Guretzat erraza zen es-kolara joatea; etxetik gertu, la-gunekin...».

Gaur egun 7 eta 9 urteko bihaur ditu, eta Olaberrian esko-latu ditu. «Herriarekiko loturagehiago ikusten diet nik, kan-pora joaten diren umeek bainogehiago. Talde txikiak dira, etairakasle kopurua nahiko ona dadauden umeentzako. Bestetik,eskola txikien metodologiadesberdina da, eta gustatzenzait lan egiteko modua. Irudi-tzen zait umeentzako ere ikas-teko ona dela», dio Agirrek.

Idoia Agirre gabiriarrak esko-

Txikitasuna, onura

ikasle izandakoak, bertako gu-raso dira orain. «Gertutasuna»,«maitasuna», «herritartzekomodua», «segurtasuna»... Ha-lako hitzekin laburbildu duteeskola Zeraingo, Gabiriako etaOlaberriko guraso banak.

«Erraza zen hara joatea»Olaberrian, herriko eskolak ezdu etenik izan. Gainera auzokoeraikinean ibili zen Maider Agi-rre olaberritarra. «Abantailabezala ikusten dut zeure he-rrian ikastea. Talde txikiak gi-nen, 8-10 lagun izango ginengelako. Irakaslearekin gertuta-suna zegoen, eta gurasoek ere

Page 7: GoiBerri 60. zenbakia

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

laren alde denak ezagutu ditu.Balentzategi herri eskolakoikasle izan zen, irakasle ikaske-tetan praktikak han egin zituen,lanean bi eskola txikitan —Oi-kian eta Ikaztegietan— ibili da,eta orain guraso da.

«Familia bat bezala zen» «Txikitan, Gabirian 20-25 ikas-le inguru ibiltzen ginen. Familiabat izango bagina bezala ibil-tzen ginen. Denok elkar ezagu-tzen genuen. Horrek segurta-sun handia ematen du. Ume-tan, eskolara lasai-lasai etapozik joaten ginen», dio Agi-rrek.

Eskola txikiak «ziurtatuta»dauka, Agirreren irudiko, hau-rrari «segurtasuna» emateaeta seguru sentiaraztea. «Eta,seguru dagoenean, umea gus-tura egoten da, leku lasaian.Hori abantaila da».

Irakasle bezala, eskola txi-kietako eta handietako ikasle-en artean «alde handia» naba-ritu du: «Eskola txikietakoumeak askoz lasaiagoak dira.Errazago lan egiten da horie-tan. Eskola handiek ere badi-

tuzte abantailak lanerako ga-raian, baina umeak askoz mu-gituagoak dira. Adibidez, ordu-betean matematika emateko,klasean 22 haur edo zazpi edu-ki, ez da berdina. Atentzio ho-bea ematen zaie eskola txikie-

tan; gehiago ezagutzen diraikasleak, hobeto ikusten da zer-tan dabiltzan ondo, zertan ez...Pertsonalizatuagoa da».

Urte eta erdiko Laia alabaGabiriako eskolara eramangoduela «garbi» dauka. «Ez dutinoiz zalantzarik egin. Pentsa-tzen dut asko gozatuko dueneskola bat izango dela, hala es-pero dut behintzat. Gainera,umeari herrian integratzen la-guntzen dio, herritarrak ezagu-tzen, kuadrilla hortik sortzen».

«Zeraindartzen lagundu» Aitziber Makazaga zeraindarraSegurako eskolan hasi zen, biurterekin, jaioterrian ez zegoe-lako orduan ikastetxerik. Biikasturte auzo herrian egin, etaZerainera itzuli zen. «Oroitza-pen oso onak ditut. Herria mai-tatzen eta zeraindartzen lagun-du zidala uste dut. Herri biziago

Goian, Itsasondoko ikasleak iaz.Aurreko orrialdean, Olaberrikoherri eskolakoak, lehengoastean. GOIBERRI / AIMAR MAIZ

ipuzkoako festa han-dirako aho zaporea

hartzen hasteko, Goierrikolau eskola txikiek —Zerain,Olaberria, Itsasondo eta Ga-biria— bihar ospatuko duteeskualde mailako jaialdia.Arratsaldean da, Olaberrian. Lau herrietako ikasle, gu-

raso eta irakasleei 15:45eanegingo diete ongietorria.Haurrek eskualdeko korrika-lari batzuk elkarrizketatukodituzte jarraian, eta16:00etan Korrika Txikiaegingo dute. 17:00etan aska-ria eta 17:30ean ikuskizunadituzte. Gipuzkoa mailakofesta ekainaren 9an da.

Goierriko eskolatxikien festa,bihar arratseanOlaberrian

G

bat egiten lagundu du. Plazahaurrak elkartzeko toki bihurtu

da», azaldu du Makazagak. Bera ibilitako eskola berera

joaten da Maddi alaba. «Aur-ten hasi da, eta oso gusturadago. Adin desberdinetakoikasleak denak batera daudegelan, eta zaharragoak dituerreferentzia». Metodo horrekikasketez aparte ere eragin onaduela uste du Makazagak:«Asko ikasteaz gain, eskola txi-kietako haurrek beste balio ba-tzuk ere hartzen dituzte, bizi-tzan garrantzitsuak direnak».

Eskola txikiak «oso goxoak»dira; «ikasle, irakasle eta gura-soen arteko harremana osogertukoa da. Herri handi batekozerbitzuak eskaintzen ditu —zaintza, jangela, taxia...—. Etaadin desberdinetako haurrakelkarrekin egoteak harremanaksendotu egiten ditu; etorkizu-nean lagun-taldea herrian ber-tan izaten laguntzen du».

«Herriarekikolotura handiagoaikusten dietbertako eskolaradoazen haurrei»Maider AgirreOlaberriko gurasoa

«Denok elkarezagutzen genuen,familia bat bezala;segurtasunaematen du horrek»Idoia AgirreGabiriako ikasle ohia

«Ikasleak denakbatera daudegelan; gure alabakzaharragoak dituerreferentzia»Aitziber MakazagaZeraingo gurasoa

Page 8: GoiBerri 60. zenbakia

08 GOIBERRIERREPORTAJEA

Igandean jokatuko da Zegama-Aizkorri maratoia, eta bi hilabete eskasean G2Heta Ehunmiliak probak. Goierrin goraldian den kirola da mendi probena, etahorietan izango dira Oihan Galparsoro, Nuria Molina eta Karmele Ormazabal.

Janire Arrondo ZegamaHaitz arteko eta basoko bideenzailtasunak zein inguruetakopaisaien edertasunak erakarri-ta edo, gero eta gehiago diramendi lasterketen mundurahurbiltzen ari direnak. Zalan-tzarik gabe, moda modan da-goen kirola da. Ikusi besterik ezdago, Goierrin antolatzen direnmendiko probek duten arra-kasta. Igande honetan, etzi, da XII.

Zegama-Aizkorri Mendi Mara-toia; Ehunmilak eta Goierriko 2Handiak probekin batera, men-di lasterketen artean harribi-

txia. Hamarkada batean mun-du mailako sona izatera helduden lasterketa da Zegamakoa.Probarako prestatu dira OihanGalparsoro ataundarra etaKarmele Ormazabal zegama-rra. Nuria Molina urretxuarra,berriz, uztailerako G2H probaprestatzen ari da. Zegaman el-kartu dira hiruak. Kirolerako afizioa, mendiza-

letasuna eta kemena soberandituzte hiruek ere. Lana etaetxeko ardurak konbinatuz,prestatze lanetan eman dituz-te azken hilabeteak. Orain urte batzuk Boliviara

egindako bidaia batean hasizen Molina mendian «serio»entrenatzen. Hala, han eta he-men hainbat lasterketetan ir-ten ondoren, iaz egin zuen le-henbizikoz G2H bi lagunekinbatera. Beasaindik abiatuta,Aralar eta Aizkorri inguruak ze-harkatzen ditu 88 kilometrokoibilbideak. Ehunmiliak laster-ketaren parte da proba hau.Oso gogoan ditu Molinak las-terketan igarotako uneak, go-gorrak ugari: «Asko sufritzenda, luzea da oso». Gogoan duMutiloan, amaierarako 10 kilo-metro falta zituenean arropaz

goitik behera aldatu behar izanzuenekoa. «Bustita eta hotzaknengoen, ezin nuen jarraitu»,zioen. Azkenean, 20 ordu eta50 minututan amaitu zuen las-terketa. Proba amaitu ordukogehiago ez zuela egingo pen-tsatu zuen bere artean; «baina,ordubete geroago ziur nengoenhurrengo urtean berriz egingonuela». Aurten saiatuko da bi-garrenez.Sentsazio berarekin amaitu

zuen G2H Oihan Galparsorokere. «‘Nork esan ote zidan nirihemen sartzeko?’ galdetzennion nere buruari, baina proba

Mendirako prest

Page 9: GoiBerri 60. zenbakia

GOIBERRI 09ERREPORTAJEA

amaitutakoan sentitzen denharrotasun horrek dena ahaz-tarazten du», zioen.

Beti izan da kirolaria ataun-darra; futbolean jokatzen zueneta errepidean korrikan hasi

zen ondoren, mendian amaituduen arte. Igandean hirugarre-nez ekingo dio maratoiari. Le-henbiziko saiakeran bertan be-hera utzi zuen, eta iaz osatuzuen ibilbidea lehenengoz.

Zegama-Aizkorri bazetorrelaeta nabarmena zen urduritasu-na korrikalarien artean errepor-tajea egiteko hitzoduan.Ataundarrak zioenez «zaila»da nerbiorik ez izatea, «betisentitzen da zerbait». Galpar-sororen gisan, Karmele Orma-zabal ere maratoian irtetzekoprestatu da. Parte hartzeko ilu-sioz dago: «Nire helburua ibilbi-dea amaitzea izango da, minikhartu gabe. Berrogehi urterekinmaratoia egiteko erronka jarrinuen eta asmo horrekin irtengonaiz». Gaztetan atletismoanaritu bazen ere, urte asko emanditu kirolik egin gabe. «Bi alabaditut, kozkortzen ari dira eta he-

men naiz ni berriro, galdutakoaerrekuperatzen», zioen. Behinbehintzat proba osatu nahi duzegamarrak, datorren urteanzer egingo duen ez dakiela zio-en. Molinak eta Galparsorok

aurreratu zioten baietz, behinegiten badu urrengo urtean ereirteera puntuan izango dela.Argi dute, mendiko lasterkete-na «harrapatzen» duen kiroladela.

Prestaketa gogorraAzken hilabeteak euritan joandirenez, mendian entrenatzekozailtasun handiak izan dituztekorrikalariek. Lokatzak eta elu-rrak oztopoak jarri dizkie. Zega-ma-Aizkorri, GH2 edo mendikoedozein proba prestatzea«erronka gogorra» dela aitor-tzen dute hiruek. «Ordu askoeskatzen dituen entrenamen-tua da» urretxuarrarentzat.

Dagoeneko, ordea, prestatubeharrekoa prest dute etaigandera begira daude. Laster-ketan gainean eraman beha-rrekoen artean ura eta janarienergetikoak aipatzen dituzte.

Erlojua ere ez da faltako. Moli-nak zioenez «beharrezkoa» dadenbora neurtzea; «ez erronkagisa bakarrik, indarrak neurtubehar direlako baizik». Galpar-sorok ere hala zioen: «Jendea-ren animoekin behar bainogehiago ematen dugu sarri,neurtzen jakin behar da».

Hiruek goraipatzen zuten Ze-gama-Aizkorrin zein G2Hn iza-ten den ikusle emana. «Iaz An-draitzen gora nindoala, euritaneta lainopean, ezinean, jendea-ren berotasunagatik ez balitzez dakit zer egingo nuen», ai-tortu zuen ataundarrak.

Etzi irteera puntuan 450 ko-rrikalarirentzat lekua izangobada ere, 3.188k eman dute Ze-gama-Aizkorrirako izena. «Ze-gamak badu zerbait berezia, hi-tzez azaldu ezin dudana. Haubizian behin behintzat egin be-harrekoa da», zioen Galparso-rok. Parte hartzeko aukerarekin«pribilegiatuak» sentitzen dira.

Erronka gogorra dute aurre-tik, baina atsotitzak dioenezgustuko lekuan ez omen dagoaldaparik.

Zegama-Aizkorri mendimaratoirako prestatu diraKarmele Ormazabal zegamarraeta Oihan Galparsoroataundarra. G2H proba egingodu uztailean Nuria Molinaurretxuarrak. GOTZON ARANBURU

«G2H amaitu etaordubetera ziurnengoen urrengourtean berrizegingo nuela»Nuria Molina

«Zegamak baduzerbait berezia.Hau bizian behinbehintzat eginbeharrekoa da»Oihan Galparsoro

Page 10: GoiBerri 60. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

Zuen enbor beretiksortuko dira besteakAsier Zaldua ZumarragaKirol elkarteak gizonezkoekbultzatu ohi dituzte, bainaUrretxu eta Zumarragako Urolaeskubaloi taldea neska ba-tzuen eskutik jaio zen. Horrega-tik da bereziki tristea gazte mai-lako neska taldearen desager-pena. Apirila hasieran jokatuzuten azken partida.

Euretako batzuk kanpora jo-ango dira ikastera datorrenikasturtean eta, Urolak senior

mailako neska talderik ez due-nez egin, batzuek beste herribatzuetako taldeetan jarraitu-ko dute. Gainerakoek utzi eginbeharko dute.

Camino Bayon zuzendari-tzako kideari pena handiaeman dio taldearen desager-penak. «Kontuan izan behar daurte batzuetan eurak izan direlaklubeko neska bakarrak».

Neskek kirola mutilek bainolehenago uzten dute, eta Urre-

txun eta Zumarragan ere horigertatzen da. Urolak ez du se-kula senior mailako neska tal-derik izan. Mutilek, berriz, mailaguztietan dituzte taldeak.

Hori bai, nesken taldeek jo-kalari bikainak eman dituzte.Aipagarriena Susana Fraile da.Atenasko joko olinpikoetanparte hartu zuen, besteak bes-te. Mireia Elgarrestak eta MirenBegiristainek, berriz, Bera Berataldean jokatu zuten.

Desagertu berri den taldekoneskek ere emaitza bikainaklortu dituzte azken urte haue-tan. Lloret de Mar-eko (Herrial-de Katalanak) nazioarteko txa-pelketa irabazi zuten, adibidez.

Aurten ere primerako denbo-raldia osatu dute. «Sekulako

Apirila hasieran azken partida jokatu zuen Urretxu eta Zumarragako eskubaloi taldeko kideak. UROLA

Babeslea

meritua dute, jokalari oso gu-txirekin osatu baitute denbo-raldia. Lesio asko izan dituzteeta partida askotan zazpi edozortzi jokalarirekin bakarrik ari-tu dira. Partida batera zazpijoan ziren eta bat lesionatu eginzen. Harmailan taldekide batzegoen, oraindik erabat osatugabe, eta atezain jarri zen».

Taldearen alde halako ado-rearekin borroka egin ondoren,neskentzat oso gogorra izan dataldea desegitea. Erabakia har-tu zuten egunean askok negaregin zuten, baina pozik egotekoarrazoiak ere badituzte: urte-tan eurak izan dira zuhaitzekoadaxka bakarrak, baina dagoe-neko eurak sortu ziren enborberetik beste batzuk sortu dira.

Page 11: GoiBerri 60. zenbakia

GOIBERRI 11MOTZEAN

Botoi baten ipuinaJulita Telleriak Zumarragan mertzeria ireki zuela 70 beteko dira aurten, etaNerea Mendizabal ilobak orain 8 urte hartu zuen lekukoa. Mertzeriara gauzakerostera baino, «konponbide bila» joaten dira; hori da «gure lanaren xarma».

Miriam Luki ZumarragaJulita Telleria 1943an hasi zenlanean joskintzaren esparruan.Etxean bertan zuen artilezkojertseak egiteko tailerra. Huraizan zen gaur egun Zumarraga-ko bihotzean dagoen Julita Te-lleria izeneko mertzeriaren au-rrekaria. Ordutik 70 urte igarodira, eta dendaren nagusiak al-datu badira ere, beti egon dazabalik. Nerea Mendizabalek,Telleriaren ilobak, orain 8 baturte hartu zuen mertzeriarenardura.«Hainbat emakumeren la-

guntzarekin egin zuen lan ize-bak tailerrean, eta gerora irekizuen mertzeria, Zumarragakolehena». Urte haietan arropakjosteko ohitura zein beharrazeuden; norberak etxean berearropak egin edo enkarguz es-katzen zizkien jostunei. Jostelana emakumeen ardurapeanzegoen gehienetan, nahiz etaZumarragan, gutxienez, gizo-nezko bi sastre ere egon zen.«Gure dendara garai hartakojostunen seme-alabak etor-tzen dira egun. Umetan amakeskatutakoa erostera etortzenzirela gogoratzen dute, eta era-kusmahaira ez zirela iristen».Julita Telleriak erretiroa har-

tu zuenean, denda bi arrebenesku utzi zuen, eta haiek geroraArantxa Pozuetari egin zioteneskualdatzea. MendizabalekPozuetari hartu zion erreleboa.Horren lekuko Julita Telleriabera izan zen; Telleria 104 urtebetetzeko zela zendu baitzen.«Niri ez zitzaidan inoiz buru-

tik pasa negozioaren kargu egi-tea. Gure aitak, ordea, nik bainolehenago ikusi ninduen mertze-rian, eta haren bultzadarekin

negozioa hartu genuen ahizpaketa biok». Abentura berriaahizparekin hasi izanak «berti-goa baretu» ziola dio, ez baitze-kien «hari batek zertarako baliozuen ere. Gure amak izebarekinlan egin zuen, hasieran asko la-gundu zigun eta laguntzen ditoraindik ere», dio. Denborare-kin ahizpak beste bide bat har-tu zuen, eta Nerea Mendizaba-lek bakarrik darama egun den-daren lema, Marta Aizpurualaguntzaile duela.Urriaren 8an zortzi urte bete-

ko ditu Mendizabalek mertze-rian, eta denbora pasa ahala

«bezeroei esker» harien, bo-toien, zinten, kremaileren etabestelako zeren misterioakezagutu dituela gehitu du. «As-kotan egokitu zait umiltasunezbezeroari eskatzen duena zerden galdetzea; hori izan daikasteko aurkitu dudan modu-rik onena». Edozein modutan,mertzeriaren arloa hain zabalada ezen ikasten jarraitzen duelabeti ere.

Haritik hariraDendan pijamak, barruko arro-pak eta beste zenbait arropasaltzen baditu ere, gehien bete-tzen duen arloa mertzeriarenadela dio. «Gurera gauzak eros-tera baino, dituzten arazoeikonponbidea ematera datozbezeroak. Konponbide hori aur-kitzeak poz handia ematen du;

hori da gure lanaren xarma».Saltzailearen inplikazioa esker-tzen dute bezeroek, eta ideiakemateagatik espero ez dituz-ten konponbideak aurkitzeaere bai. Bere lana ondo baino hobeto

deskribatzen du Mendizabalekbotoiaren ipuina kontatzenduenean: «Bezero bat botoibaten bila datorrela. Nolakobotoia nahi duen galdetuta,ohiko botoia nahi duela eran-tzungo dit. Dendan ehunka bo-toi dauzkagu. Gehiago zehazte-ko eskatuko diot, eta alkandorazuri bati josteko botoia beharduela esango dit. Botoi batzukaterako dizkiot, eta horrelakobat ere ez dela egokia esangodit. Beste botoi kaxoi batekinproba egingo dugu, berak nahiduen ohiko botoi hori topatzendugun arte. Botoia aurkitutapoza baino ez da geratzen».

Julita Telleriaartilezko jertseakegiteko tailerbatekin hasi zenlanean, gerora irekizuen mertzeria

Nerea Mendizabal ZumarragakoJulita Telleria mertzeriakoerakusmahaiaren atzean. M. LUKI

Page 12: GoiBerri 60. zenbakia

12 GOIBERRIIBILBIDEA

Legorretako auzoetan Udalerriari itzulingurua iparralderantz egiterakoan, Koate, Legorreta Zahareta Berostegi auzoak zeharkatuko ditugu, Burnikurutzeta mendiaren bihegaletan. Oria eta Urola ibarren banaketa-lerroaren Goierriko erpina da.

Aimar Maiz Legorreta Legorretari bira egingo diogu,ibilbide honetan. Herrigunetikabiatu eta bertan bukatuko da,baina tartean Burnikurutzerai-no igota. Auzo ederrak eta his-toria handikoak igaroko ditugu. Koatera bidean, Oriar jaure-

txe edo etxe tzarretik gora abia-tuko gara, herritik beherala.Santa Ana ermita (0,8 km)dago jauregiaren ondoan. Ba-rrutik egoera kaxkarrean dago. Koate baserrietara igo (Koa-

tetxeberri, Koatebarrena, Koa-terdikoa, Koateurkiaran, Koate-goikoa) eta asfaltozko bidearisegita, errebuelta itxi batera iri-tsitakoan (1,7 km, 229m), es-kuinera abiatzen den pista har-tuko dugu, mendian gora, bide-zidorretik. Sigi-sagaka,aurrerago bidegurutze bakarra

biztur) irtengo gara (5,3.km,536m), Parikuzar parajean.Errepidean ezkerrera hartu, etaerrepidean 100 metro eginda-koan, hurrengo bihurgunean ir-teten den beste pista bat hartu,Burnikurutzeta lepora iristeko.

dago: eskuineko adarra hartu,eta gorago Urdaneta baserri-raino iritsiko gara (3,9. km,429m), Tolosako lurretan. Pis-tan segi, eta aurreragoko bide-gurutzean ezkerretik jarraitu.Santa Marinarako bidera (Al-

Burnikurutzetan (503 m)Juan Mari Jauregi legorretarra-ren omenezko oroitarria dago.Gipuzkoako gobernadore zibilizana, ETAk 2000n hil zuen, To-losan. Aurrerago, Bizkarretagainetik Bidania, Beizama etaUrola bailara beha liteke, ipa-rrera begiratuta. Eskuinera, Al-daba eta Aldaba Zaharra; ezke-rrera Santa Marina, Murumendieta Pagorriaga aldea. Jaitsierari ekingo diogu, Biz-

karrondo hegalean. Aurreraxe-ago ezkerrera hartu jaisten goa-zela, eta pistari jarraitu. 6,5. ki-lometroan, pistak bihurguneitxia egiten du eskuinerantz,baina aurrera doana hartukodugu. Eskuinera Lantegi izene-ko parajea dago, ezkerrera Itza-leta. 100 metro aurrerago, bes-te gurutze bat, pisten artean:

Legorreta Zahar auzoko gainetatik ikuspegia; larreak, eta behean, Legorretako herrigunea. AIMAR MAIZ

bilbidearen azken zatian Kortatu baserri ondotik pasatuliteke, Berostegi auzora iritsi aurretxoan. Fermin eta Ja-

bier Muguruza anaiek eta Treku Armendarizek 1984an sortu zu-ten musika talde ospetsuak handik hartua zuen izena. Kortatukoa zen Manuel Maria Garmendia Zubiarrain ‘Korta’.

ETAko mugalari bezala zebilela, 1976ko apirilaren 18an hil zuenGuardia Zibilak, Beran (Nafarroa). 30 urte zituen. Talde batimuga igarotzen lagundu ondoren, Beran topo egin zuten guar-diekin. Haren omenez jarri zioten musika taldeari izena.

Kortatu baserria, euskal rockarentalde ikur batentzat izena

I

Page 13: GoiBerri 60. zenbakia

aurrera hartu (eskuz ezkerrerageratzen zaigun adarra).

Legorreta Zahar Basoan sartuko gara, eta 700metro beherantz pista horretanegingo ditugu. Zabalgune bate-ra irtengo gara, Gorostizelaikobelardietara (7,8. km, 350m). Pistan behera, Legorretazar

baserrira iritsiko gara, eta Lego-rretazar auzoko errepidera.Errepidean beherantz segi, Zu-

miztiaga baserri ondotik igaro,eta ganadu ukuilu bateraino iri-tsi (8,9. km, 339m). Aurrerantz,pistatik basoan sartuko gara.Argindar linearen dorre batenondora irtengo gara. Pistan jarraitu dezakegu,

300 bat metrora Berostegi au-

GOIBERRI 13IBILBIDEA

Legorreta-Burnikurutzeta biraLuzera: 10,8 kilometro Denbora: 3 ordu Altuera gehiena:537 metro.Desnibela: 421 metro. Zailtasuna: Ertaina

zoko errepidera irteten delako,Kortatu baserritik. Bestela,bihurguneen barrenean laster-bidea har datieke. Berostegiauzora (9,3. km, 125m) ailega-tuko gara, lehengo N-1 zaharra-ren ertzera. Etxe-Aundi, Kasti-lla-Zahar eta Kastilla-Etxebe-rri, Goiko Errota, Jildegi etaErmesagasti baserriak daudehan, baita Santa Marina ermitaere. Bidegorritik, ezkerrera he-rriguneraino joango gara,lauan.

Herrigunera sartzeko, merezidu Etxezarreta paper fabrika-ren bukaeran aurrera segitzea,Ajoain aldera. Oria ibaia N-1errepide zaharraren zubi gaine-tik igaro beharrean, zubi zaha-rretik pasatuko gara, Zubizarre-ta auzoan hain zuzen.

Irteera-helmuga

tzi, hilak 26, Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren XII. edi-zioa jokatuko da, 09:00etan hasita. Korrikalariek 42,195

kilometro burutu beharko dituzte Zegamako helmugara iritsi au-rretik. Munduko koparako puntuagarria da Zegamako lasterketa.Gazteentzako proba ere antolatu dute bigarren aldiz: 10:30eanabiatuko dira korrikalari gazteak, eta 11:15ean iritsiko dira lehe-nengo korrikalariak. Aizkorri mendizerran barrena, pagadi, har-kaizti eta larre leunetan ibiliko dira korrikalariak. Parte hartzaileakikusi eta animatzearekin batera, Aizkorri Parke Naturalean mendibueltatxo bat emateko. Otzaurte, Ultzama, Aratz, San Adrian,Santi Spiritu, Aizkorri, Oltze, Urbia, Oazurtza... Bakoitzaren gaita-sunaren arabera, leku batean edo bestean ikus daiteke maratoia.

Ordutegia Kontuan hartu beharrekoa datua da Otzaurten bidea itxita egon-go dela 09:00etatik 10:00ak aldera arte, azkeneko korrikalariapasatu arte. Denbora erreferentzia batzuk ere eman dituzte an-tolatzaileek: lehenengo korrikalariak, 10:45-11:00ak aldera, pa-sako dira Santi Spiritutik; Aizkorri gailurretik, berriz, 11:15-11:30eratartean; eta lehenengo korrikalariak 13:00etan iritsiko dira hel-murgara.

Zegama-Aizkorri mendi maratoikoibilbidean barrena

E

Korrikalariak Otzaurten. AIMAR MAIZ

Burnikurutzeta

Page 14: GoiBerri 60. zenbakia

14 GOIBERRIINTERNET

saretik

Sarean ikusia

Egunean 8 mila ‘tweet’euskaraz Twitterreko euskarazko erabi-leraren jarraipena egiten duenUmap.eu webguneak apirilekodatuak zabaldu ditu. Horienarabera, euskaraz aritzen diren5.292 tuiterlari aktibo daude,eta egunean, 8.378 mezu za-baldu dituzte euskaraz. Euskalkomunitateko tuiterlarien arte-an, %49,13koa da euskararenerabilera. Datu hori ateratzeko,euskaraz jarduten duten erabil-tzaileek bidalitako 511.663mezu aztertu dituzte; erdiak in-guru, 251.364, dira euskarazidatzitakoak. Gainontzekoakgaztelaniaz (%29), ingelesez(%8) eta frantsesez (%1).

umap.eu

Irudia

Goierritarrak Hego TirolenNazioen Mundua ekimenaren bidez, goierritar eta euskalduntalde bat Hego Tirolen izan da pasa den asteburuan, bertan os-patu duten Nazio Ukatuen Biltzarrean. European Partenershipfor Independence erakundeak bultzatutako biltzarra da, etabesteak beste, Euskal Herria, Eskozia, Herrialde Katalanak,Flandria, Venezia, Bavaria, Tibet, Sizilia, Friuli, Trieste egon zi-ren ordezkatuta. Bidaiko argazkiak eta bideoa ikusgai daude.goierri.hitza.info

Han eta hemen

Mugikorretik ere hordagokaKarta jokoak atsegin dituzte-nek badute mugikorretik joka-tzeko joko bat, oso bertakoadena. Musean du izena, euska-raz eginda dago, eta bakarkaaritzeko dago prestatuta, ma-kinaren kontra.euskalapps.net

Xuxen, Androideta Iphone-rakoEusko Jaurlaritzaren HizkuntzaPolitikarako Sailburuordetzakeuskaraz garatutako hainbatproduktu digital jarri ditu sare-an, edonoren eskura; horien ar-tean, Android eta Iphone siste-metarako Xuxen zuzentzailea.

euskara.euskadi.net

Page 15: GoiBerri 60. zenbakia
Page 16: GoiBerri 60. zenbakia

Tel: 943 651 147Fax. 943 651 856

[email protected]

arautua goi mailako zikloak(euskaraz)

erdi mailako zikloak (euskaraz)

F

Maiatzaren 27tikEkainaren 7ra Uztailaren 8tik 12ra

TOLOSALDEALANBIDE HEZIKETA INSTITUTUA

eskaintza akademikoa

ingeleraz ere bai!

ingeleraz ere bai!

www.tolosaldea.com