goiberri 193. zenbakia

16
Denen esku dago Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Leire Barandiaran 3 Iritzia 4-5 Larraitz Zubeldia 6-7 Herritar mugimenduaren bilakaera 8-9 Gazteak kontsultaren atarian 12 193. zenbakia. 2016ko ekainaren 3a ‘Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?’. Galdera horri baiezkoa ala ezezkoa eman diezaiokete 58.066 goierritarrek ekainaren 5ean.

Upload: goierriko-hitza

Post on 02-Aug-2016

223 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Gure Esku Dago, ekainaren 5eko galdeketa

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 193. zenbakia

Denen esku dago

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Leire Barandiaran 3 Iritzia 4-5Larraitz Zubeldia 6-7 Herritarmugimenduaren bilakaera 8-9Gazteak kontsultaren atarian 12

193. zenbakia. 2016ko ekainaren 3a

‘Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritarraizan?’. Galdera horri baiezkoa ala ezezkoa emandiezaiokete 58.066 goierritarrek ekainaren 5ean.

Page 2: Goiberri 193. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 193. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Herriak zer nahi eta behar dituenentzutea oinarrizkoa da»

Leire BarandiaranGure Esku Dago dinamikako kidea

Josune Zarandona BeasainLeire Barandiaran (Beasain,1978) Beasaingo eta GoierrikoGure Esku Dago taldeetako ki-dea da. Prozesua «erabat abe-rasgarria» izan dela dio, etaasko ikasi duela bertatik. Gal-deketa herritarrok «nahi dugunetorkizuna erabakitzeko dau-kagun tresna demokratikoa da.Demokrazian sakontzeaz gain,herritarrak ahaldundu egingogara eta bizikidetza landukodugu», esan du. Gainera, segu-ru dago galdeketa honetatikgoierritarrak irabazten aterakodirela.

Zein zaletasun dituzu?Eskulanak egitea oso gustukodut.Liburu bat.Asko irakurri ditut, zaila da bataukeratzea. Musika talde bat.Hertzainak.Abesti bat.Izarren hautsa.Janari bat.Aitak ekarritako udaberriko zi-zak tortillan.Edari bat.Sagardoa edo garagardoa.Goierriko txoko bat.Ataun, txikitako oroitzapen

asko ditut bertan.Oporretarako leku bat.Oraindik txoko asko ditut ikus-teko.Amets bat.Euskal Herri aske bat.Zeri diozu beldurra?Heriotzari.Zerk sortzen dizu irribarrea?Besteen irribarreak.Gorroto duzuna.Harrokeria.Beasaingo alkate bazina?Herritarren artean ibiliko nin-tzateke. Herriak zer nahi eta be-har duen entzutea oinarrizkoadela uste dut.

«Galdeketahonetatikgoierritarrakirabazten aterakogara, seguru»

ARKAITZ APALATEGI

GOIBERRI

Argitaratzailea:Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Iñaki GurrutxagaKudeatzailea: Ione BerasategiKoordinatzailea: Tere MadinabeitiaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 193. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Joxe BegiristainEuskara teknikaria

Ekainaren 5ean:zorionekoak goierritarrok!

kainaren 5ada eguna. Gu-re bailarako23 herriakdaude dei-

tuak bozka ematera, Gure EskuDagoren ekimenez. Galderabati erantzuteko erreferendu-ma da: «Nahi al duzu euskal es-tatu burujabe bateko herritarraizan?». Bai, ez ala zurian eran-tzuteko. Bejondeiela egun horretan

botoa emateko aukera emandiguten ehunka lagun altruis-tei. Bai, altruista baita horien ja-rrera: denbora asko da, elkarre-kin eta bakarkako lanean esku-zabaltasun osoz ari direna.Zertarako horrenbeste lan?

Erreferendumerako galderaberriz irakurtzea besterik ezdago. Euskal Herria, euskal he-rritarrok erabakitako estatuakantolatua izatea nahi dutelako.Beste era batera esanda, eus-kal herritarroi (eta ez beste ino-ri) dagokigulako euskal hirita-rrak izatea nahi dugun erabaki-tzea.Erabakitzea. Hortxe dago

koxka: orain artean ez zaigulautzi euskal herritarroi erabaki-tzen. Askatasun osoz, nola etazeinekin antolatu nahi dugungure arteko egitura politikoa(estatu independentea osa-tzearen aukera barne). JosebaSarrionaindiak Lapur bandenetika ala politika liburuan dio,ekimenak Gure Esku Dago ize-

na aukeratu izanak, paradoxalinguistikoa duela bere baitan:«Ez dago gure esku, baina gureesku egotea nahi dugu», adie-razten du. Inplizituki, hain zuzenere, momentuz gure esku ezdagoen zerbaitez ari garela.Erabakitzeko eskubideaz arigarenean ere, eskubide horigauzatzeko aukerarik irabazi ezdugulako ari gara.Baina eta, noiztik bozkatzen

dira eskubideak? Eskubidea ezal da ba, obligazioa?... Nik uler-tzen ditut jende batek errefe-rendum honekiko izan ditzake-en erreparoak: zertan ari gara?Bagara herri bat, ala burujabeizateko baimena eskatu behardugu erreferendum bidez?, be-zalako galderak egiten ditue-naren arrazoiak. Baina kasu ho-netan, ekimenak ekar ditza-keen onurak jartzen dituterreparo horien gainetik. Peda-gogia egiteko behintzat, balio-ko du ahaleginak: burujabetzairabazteko estrategia adostenhasteko akuilutzat balio die-zaieke, adibidez, alderdi politi-koei?...Bada beste jarrera bat ere:

galderari ez erantzutera ere joateko lanik hartuko ez dute-nena. Kontra daudenek nahi-koa baitute etxean geratzeare-kin, galdeketa loteslea ez dela-ko eta haien helburua da-goeneko ezarrita baitago: Es-painiaren menpeko Euskal He-rria. Hauengan euskal estatua-

ren aldeko kontzientzia piztukolukeen estrategiari ere heldubeharko dio norbaitek, orain ar-tean baino konbentzimenduhandiagoz… Baina 2016ko ekainaren 5a

betirako barneratuta geratukozaigu goierritarroi! Aurrez Eus-kal Herriko leku anitzetan eginzuten bezalaxe, eta gerora bes-te batzuetan, orain goierrita-rrok gure iritzia emango dugueuskal estatu burujabeaz. He-

rritarron parte hartzea garden-tasun osoz gauzatuko dela ber-matuz, inon bada prozesu de-

mokratikorik, oraingo hau ho-rixe izan da. Aparteko balioerantsiaz gainera: erreferendu-mak gizartea lehen bainogehiago ez ote lukeen zatitukobeldur zirenen begi-bistan ja-rriz, egun honetara iristeko aha-leginak, pentsaera desberdine-ko jendea elkarlanean aritzerabehartu duela. Jendea batuegin duela, alegia.Gero etorriko dira parte har-

tzearen emaitzaren balorazio-ak. Erantzunen balorazioak.Aurrera begirako lanak zeineketa nola egin behar dituztenerabakitzea... Orain, erreferendumean par-

te hartu ala ez erabakitzea to-katzen zaigu gutako bakoitzari.Zer erantzun erabakitzea toka-tzen zaigu. Hori egiteko eskubidea behi-

nik behin, irabazi dugulakoGure Esku Dagori esker.

E«AurrezEuskalHerriko lekuanitzetanegin zutenbezalaxe,eta gerorabestebatzuetan,oraingoierritarrokgure iritziaemangodugu euskalestatuburujabeaz»

Page 5: Goiberri 193. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Erabaki egin behar dugula, Joxepa, erabaki!! Urte osoa pasatudinagu Gure Esku Dago ekimenaren baitan lanean egun hau pres-tatzeko. Erabakitzera goazen, eta elkarrekin! Hona ekarri gaituenbidea bakana izan dela azpimarratu dinagu sarri: aski zilegitasunbadugula sinestarazteko, behar genituen sinadurak bildu genizki-nan lehenbizi; gero galdera adosteko prozesuaren bidez jendearizer galdetuko diogun adostu huen: nahi duzu euskal estatu buruja-be bateko herritarra izan? Eta orain erabakitzera goazen, modudesberdinetan, baina denok ari gaitun erabakitzen, nire ustez: ba-tzuk bozkatzera joango gaitun ekainaren 5ean eta beste batzuk ezditun joango. Lehen multzokoek bai/ez/zuri erantzun beharko di-nagu. Bigarrengoan, joango ez direnetan, batzuk egongo ditun be-rariaz joango ez direnak. Nolabait ere, bozka hori independentziazaleen amarru garbia dela pentsatzen dutelako. Beste batzuk, bi-garren multzo horretan, arrazoi desberdinak tarteko, une honetanjarrera bat hartu nahi ez dutelako ez ditun joango. Baina bi jarrerak

Aupa Inaxio! Bidea aipatzen duk, ekainaren 5a arteko bidea, egin-dako lanak, izandako buruhausteak, bizi izandako pozak, hartuta-ko muturrekoak, ikasitakoak, irakatsiak… denak beharrezkoak,guztiak pasatu beharrekoak. Bidea. Eta 5etik aurrera ere segitu be-harrekoa. Hau ez duk hemen bukatzen, ez duk hauteskunde auto-nomikoetarako botoa eman, 4 urterako ordezkari politikoak auke-ratu eta bakeaegitea. Ez, ez. Bidea duk.Herria eraikitzen ari gaituk, etorkizuneko Euskal Herria egiten; as-

katasunez, gure eskubidea erabili eta nazioa eraikitzen. Herri hobeabehar diagu, guztion artean, ahal den adostasun handienarekinerabakitakoa, askatasunean. Elkarrekin. Elkartu egin behar diagu,bat egin behar diagu euskaldunok. Hortxe diagu lana, hortxe dizkia-gu komeriak, baina elkartu gaitezkek eta elkartu beharra diagu. El-karrekin, indartsu, bidea egin. Pertsona asko, izaeraz, pentsaeraz,helburuz desberdinak, elkartu eta bide zoragarria, aberatsa, ederra

ari gaituk lantzen Gure Esku Dago ekimenaren babesean, aitzakian.Pertsona anitz elkartuta, lanean. Bidea, elkarrekin.Nik, igandean, nire iritzia emango diat, galdeketan parte hartuko

diat; pasa gaitezen ni-tik gu-ra eta izan gaitezen gu, guztiok, igan-dean iritzia emango dugunak: «Nahi al duzu … ?». Bidea, elkarre-kin, alai eta pozik, etorkizun hobea helburu.

bateta

bat

Asteko irudia

Inaxio Usarralde

Joxepa Madariaga

Josu Maroto

Ekainaren5ekogaldeketa Izan ala ez izan... Hor dagokoxka eta GURE ESKUDAGO!!!

ariko ditun erabakitzen, nire ustez. Oso gustura geratuko nitunakeparte hartzea esanguratsua izango balitz. Jakina, igandekoa, entre-namendu bat izango dela! Baina, Iker Irribarria pilotariak berak erenahiago izaten din finalera entrenamendu saio on pare bat egindajoan. Aukera ederra dinagu guk ere finala datorrenerako prestatzenjoateko.

Page 6: Goiberri 193. zenbakia

06 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Herri ekimenak egingodu guztia posible, hitzaeta geroaren giltza baitu»

Larraitz Zubeldia Goierriko ordezkaria Gure Esku Dagoren zuzendaritzan

AIMAR MAIZ

Page 7: Goiberri 193. zenbakia

GOIBERRI 07ELKARRIZKETA

Aimar Maiz BeasainLarraitz Zubeldia (Beasain,1977) da Gure Esku Dago dina-mikaren zuzendaritza batzor-dean Goierriren ordezkaria.Erabakitzeko eskubidea egika-ritzeko lanean, ziur asko orainarteko urrats esanahitsuenaegingo du GED, ekainaren5ean: herri galdeketa. Lotesleaizan ez arren, prozesu baten bi-dean pauso bat dela ziurtatudu. «Etorriko da loteslea», dio.Gure Esku Dago zer giharrere-kin iritsi da galdeketara? Gure Esku Dago erabakitzekoaroan murgilduta dago. BehinEskura prozesuaren hausnar-keta amaiturik, hurrengo urtee-tarako plangintza bat definituzen. Giza katean erabakitzekoeskubidearen aldarria egin ge-nuen, iaz Euskal Herriko esta-dioetan hautetsontziak irudi-katu genituen eta aurten era-bakitzen hastera goaz.Plangitza horretan txertatzendira herri galdeketak, herri edoeskualde bakoitzak duen errit-mora egokituz. Goierritarrokherri galdeketen lehen olatuangoaz Debagoiena, Aramaio, Az-peitia eta Ispasterrekin batera.Erabakitzera goaz.Galdeketarako antolaketa zermoduz joan da?Goierrin uztailetik gabiltza la-nean buru-belarri. Azaroan pla-zaratu genuen estatus politi-koa ardatz harturik galdeketaegitera eta bideari ekitera gin-doazela. Behin herritarron bo-rondatea baturik, galdeketabera antolatzen hasi ginenhainbat lantalde. Ordutik onabilera eta ekitaldi ugari antola-tu ditugu. Orain, azken txanpansartuak gaude, eta urduritasu-nak ere antzeman dira. Bainaziur nago egindako lanakemango duela bere fruitua. Zer izan zaizue GEDn lanean arizaretenoi zailena?Gustuko tokian aldaparik ez. Ezdut esango dena erraza izandenik, baina aitortu behar dutni pertsonalki oso kontentu na-bilela. Elkar ezagutzen ez ge-nuen jende asko topatu eta

hotz samarra ez ote da izan? Zerirudipen jaso duzue gizartean?Aurreko bi urteetako esperien-tzia badugu, eta azken mo-mentura arte ez da giroa bero-tzen. Garbi dago ez duela bate-re lagundu galdeketa noiz eginahalko genuen zehaztu ezinak.Espainiako hauteskundeak tar-tean izanik, azken momenturaarte ez baitugu eguna jartzerikizan. Baina horrek aukera emandigu indartsuago ateratzeko.Eguna gerturatzen ari den

adinean, giroa berotzen doa.Guk ditugun kartutxo guztiakerreko ditugu. Herrietan ekintzaxumeak, baina aldi berean era-kargarri eta hunkigarriak egitendira. Behin baino gehiagotanatera zait malkoren bat. Ekainaren 5a, ospatzeko

egun bat izango da, erabaki

ezagutzeko aukera eman ditprozesu honek. Lan talde politaosatzen dugu. Denok azkeneanhelburu berdina dugu, eta ilu-sioz ari gara lanean. Ikastekoaukera ere ematen ari zait. Zai-lena, agian, hainbat ate desber-din jo behar izana. Ez gaudeohituta, baina hori ere ikasizgoaz. Beti ez dira gure gustukoerantzunak izan, baina garbidugu: irribarrea ahoan eta ‘bes-te bat arte’. Hastapenetan gau-de. Oraindik beldurrak, zalan-tzak, errezeloak badaude, bai-na landu beharrekoak dira, hitzeginez eta entzunez. Guk bel-dur, zalantza eta errezeloak au-kera bihurtu nahi ditugu.Zure lana zein da GEDn?GEDko beste kide bat naiz, eta,aldi berean GEDko ZuzendariBatzordean goierritarron or-dezkaria; hau da, mezulari la-nak egiten dituena. Erabakiakpartekatuak eta adostuak dira. Goierriko galdeketak zer helbu-ru du?Orain egitera goazen besteekinbatera, erabakitzeko aroa abia-raztea. Herri galdeketa hau ezda loteslea, baina etorriko dalotestea den galdera hori. Herrigaldeketak kultura demokrati-

koa landu eta bizikidetza sus-tatzeko erreminta egokiak dira.Lana elkarrekin eginez, emai-tzak oparoagoak dira. Ekainaren 5a zer izatea esperoedo nahi duzue?Ospakizun bat. Gure helburuaahalik eta parte-hartze handie-na izatea da, ezezkoak zeinbaiezkoak. Gure indarrak horditugu jarriak. Baina niri, per-tsonalki, ez zait zenbakiez hitzegitea gustatzen. Garbi dagobatzuetzat garaipena denabesteentzat porrota izangodela. Baina hemen lortukodena ezin daiteke zenbakitu.Bidean hainbat altxor lortzenari gara, ezin daitezkeenakegun bateko emaitzetan baka-rrik islatu. Hemen dugun xedeaez da epe motzekoa, epe luze-koa baizik. Oraindik erpin askoditugu borobiltzeko. Aurreko asteetan, kaleko giroa

ahal izango baitugu. Horretara-ko hainbat festa eta ekitaldi an-tolatzen ari dira Goierriko he-rrietan. Eragile asko animatuzaizkigu, eta poza ematen du.Ekintza parte-hartzaileak izan-go dira, eta denak gonbidatzenditut bertan parte hartzera.Noski, aurrez botoa emanda. Azpiegitura eta laguntzaile-bo-luntario aldetik, behar bestekoerantzuna jasotzen ari zarete? Ari gara osatzen. Goierrin herrigaldeketa aurrera eramateko800 lagun inguru behar ditugu:jarraipen batzordeko kideak, in-formatikariak, hautes mahaie-takoak, segurtasuna, komuni-kazioa, muntaketa... Zereginugari dago. Ateratzen den emaitzak zerbide izango du gero? Gure atzetik herri galdeketaasko datoz. Bakoitza bere errit-mora doa. Baina dagoenekoplazaratu dute hainbat herritaneta eskualdetan egitera doaze-la: Oiartzualdea, Hernani, Du-rangaldea, Uribe Kosta, Bakai-ku, Dima, Lakuntza... Beste zen-bait tokitan, berriz, gune horieksortzen ari dira. 2017a osoemankorra izango da. Ematenari garen pausoak txikiak dira,

baina, pixkanaka bada ere, betiaurrerantz. Eta hau batzen jo-ango da. GEDk zer asmo du etorkizune-rako? Euskal Herri mailako gal-deketarik bai? Noiz, nola?Lehen aipatutako moduan,beste abiapuntu batean gaude.Eskura prozesuak datozen biurteetako lanketa du. Herri edoeskualdeak du gerora etor dai-tekeen galdera loteslea egikari-tzeko gune eta giro egokia lor-tzeko erronka. Inork ez baituezagutzen bere herria bertakoherritarrek ez bada. Bakoitzabere pausora, bidea eginez.Hau herri ekimen bat da, etaguk egingo dugu guztia posible;guk dugu hitza eta etorkizuna-ren giltza. Bide-lagun denak zo-riondu eta animatu nahi ditut.Gaizki dagoke nik esatea, bainaikaragarria egitera goaz! Jendezoriontsua, herri libre batean...

«Beldur, zalantzaeta errezeloakaukera bihurtunahi ditugu, hitzeginez eta adituz»

«Erabakitzekoaroa abiatzera doa.Galdeketa hau ezda loteslea, bainaetorriko da hori»

«Hemen lortukodena ezin dazenbakitu, bideanaltxorrak lortzenari baikara»

«Ekainaren 5aospatzeko egun batizango da, erabaki ahal izango baitugu»

Page 8: Goiberri 193. zenbakia

08 GOIBERRIERREPORTAJEA

2008Nazioen Mundua. Idia-zabalen aurkeztu zutenNazioen Mundua, AsierOiarbidek (EAJ) eta MielMari Imazek (ezker abertza-

lea). Kolore anitzetako jendeabatuta, autodeterminazio es-

kubidea aldarrikatu zuten.Eskoziara bidaia. Ehun lagun

joan ziren Eskoziara, egitasmoaaurkeztu eta herrien arteko ha-

rremana sortzeko.

2016Galdeketa.Aurten galdeketaprestatzera bideratu ditu inda-rrak Gure Esku Dago dinamikak.Herritarren babesa lortzea izan zenlehenengo pausoa, galdeketari zile-gitasuna emateko; 8.875 sinaduralortu dira, Goierriko zentsoaren%16. Galdera erabakitzea izan da bi-

garren urratsa: Nahi duzu euskal es-tatu burujabe bateko herritarra izan?.

Galdera horri erantzun beharko diotegoierritarrek ekainaren 5ean,

prozesua borobilduz.

2Eskoz harre term bes eza Uzt Cha tu zu 2010

minazio taluiniarre biak, eta u

bida

2015Erabakia ehuntzen.

Goierrin galdeketa egitekoasmoa agertu zuten, eta ehun-

tze prozesua jarri zuten martxan.Ekainaren 21ean, ekitaldi jendetsuak egin zituztenhiriburuetan. Gaur hautetsontzia, bihar eraba-

kia lemapean, Euskal Herriko etorkizunaherritarrek ehundu behar dutela al-

darrikatu zuten.

2014Giza katea. Erabakitze-

ko eskubidea aldarrikatze-ko, hainbat ekintza jendetsu

egin ziren 2014an Euskal Herrimailan. Ekainaren 8an, 123 kilome-

troko giza katea osatu zuten DurangotikIruñera. 150.000 lagunek parte hartu zuten gizakatean.Mosaikoa Zurriolan.Azaroan, mosai-

koa osatu zuten Donostiako Zu-rriola hondartzan.

Page 9: Goiberri 193. zenbakia

OrainerabakiaMaialen Igartua GoierriDuela zortzi urte, Idiazabalen jaio zenNazioen Mundua, ideia politiko ezberdi-nak izan arren, herri baten autodetermi-nazio eskubidea defendatzen zuten bi he-

rritarren eskutik. Idiazabaldik Goierrira za-baldu zen egitasmoa, eta Euskal Herrira gero.

Euskal Herriaren etorkizuna herritarren eskudagoela, eta erabakitzeko eskubidea dugula

oihu egin dute lau haizetara. Zortzi urteko aldarri-kapen eta pauso txiki guztiek fruitua emango dute az-

kenean ekainaren 5ean: sentsibilitate ezberdinetako jen-dearen indarrak batuta, erabakitzeko unea iritsi da.

GOIBERRI 09ERREPORTAJEA

2009ziarekin eta Kataluniarekinemanak sendotzen.Autode-minazioa aldarrikatzen dutenste herri batzuetako esperientziakagutzeko urtea izan zen 2009a.tailean, Highlands Games Worldampionship txapelketan parte har- uten 70 euskaldunek, Eskozian,ean egitekoak ziren autodeter-o erreferendumaren harira. Ka-ekin ere sortu zituzten zu-

urrian Idiazabalera gon-atu zituzten.

2010Idiazabaldik Goierrira.Nazioen Munduaren erronkaGoierrira zabaltzea izan zen urte horretan. IgartzakoManifestua sinatu zuten sentsibilitate ezberdineta-ko 35 goierritarrek, egitasmoarekin bat eginez,eta Pasalanga lemapean, aldarrikapen festaegin zuten Larraitzen.Urrian, Sco-

tland-Euskal Herria jaialdiaegin zuten.

2011Itsasondoko ekitaldia. Euskal Herriaren autodeter-minazio eskubidea eskatzen zuen akta bat aurkitu zu-ten Itsasondon, 1931koa. Apirilean, 80. urteurrenaaprobetxatuz, Goierri beheko 18 alkateek bat egin zu-ten akta harekin eta Igartzako Manifestuarekin. Mosaiko erraldoia Larraitzen.Uztailean, mo-saiko erraldoia egin zuten Larraizko zelaie-tan, autodeterminazio eskubidea alda-

rrikatzeko.

2012‘Gazta zati bat’.Herritarrak ere proiektuaren partesentiarazi nahi izan zituzten 2012an. Apirilean, Gaz-

ta zati bat dokumentala aurkeztu zuten DonostiakoGiza Eskubideen Zinemaldian. Ordura arte egindakolana eta testigantzak jasotzen ditu dokumentalak,ikuslea ere historiaren protagonista bihurtzeko hel-buruarekin.Flashmoba Lazkaon. Ekainean, Gure esku

dago flashmoba grabatu zuten Lazkaon,herritarrak batuta lor daitekeena

irudikatzeko.

2013Gure Esku Dago dinamikarenaurkezpena. Idiazabalen jaioeta Goierrin ondutako egitas-moa, Euskal Herri osora zabalduzuten 2013an. Ekainean, GureEsku Dago dinamika aurkeztu zu-ten Ficoban. Azaroan, berriz, hu-rrengo urtean giza kate erraldoiaegiteko asmoa aurkeztu zuten.Euskal Herriko herri askotan ba-

tzordeak osatzen hasi ziren, etahasieran ideia baino ez zena, for-

ma hartzen joan zen.

Page 10: Goiberri 193. zenbakia

10 GOIBERRIERREPORTAJEA

Munduan estaturik gabeko nazio askodaude. Horietako asko Euskal Herriaribegira egongo dira ekainaren 5ean.

Asier Zaldua UrretxuMunduan estaturik gabeko na-zio asko daude eta bidea elka-rrekin egin nahi dute. Anna Ar-que kataluniarrarekin, BernardDaelemans flandriarrarekin,Ahmed Labeid sahararrarekineta Macrea Clarke irlandarrare-kin hitz egin du GOIBERRI-k ekai-naren 5eko galdeketari buruz.Arquek eta Daelemansek es-

taturik gabeko nazioen autode-terminazioari buruzko mahai-inguru batean parte hartukodute bihar, Zumarragan. Ekital-

dia Legazpi dorretxean izangoda, 17:00etan. Igandean, berriz,begirale lana egingo dute.Arquek Eskoziako galdeke-

tan eta Etxarrikoan ere begiralelana egin zuen. Kataluniakogaldeketen koordinadorakosortzaileetako bat da. EuskalHerrian azken urteotan emandiren pausoak ondo ezagutzenditu, Anjel Oiarbide Gazta zatibat dokumentalaren garaianezagutu baitzuen. Ondoren,Gure Esku Dagoren aurkezpe-nean parte hartu zuen. «Apus-tu zaila izan da, indarkeriagatik

eta Euskal Herriko errealitateaoso polarizatua dagoelako.Alde batean ezker abertzaleadago, bestean EAJ, eta tarteantoki gutxi dago. Katalunian al-derdiek ez dute horrenbestekopisurik. GEDek lan handia eginbehar izan du eztabaida bul-tzatzeko».Jendeari parte hartzeko es-

katu dio. «Jendeari botoa ema-teko eskatu nahi diot: garran-tzitsuena botoa ematea da, ezemaitza. Burujabeak garela etaantolatzeko ahalmena dugulaerakustea. Egin ahal dugula,nahiz eta estatua aurka egon.Eskubide bat dela. Bozkatzeagaraipen bat da, demokrazia-ren garaipen bat».

Nazioarteko lankidetzaBestalde, nazioarteko koope-razioa oso garrantzitsua deladio. «Estatuek ez dute pausorikemango presionatzen ez badi-tugu. Eta europar gehienak he-rrien subiranotasunaren aldedaude. Estaturik gabeko nazio-en elkarlana funtsezkoa da,baina baita estatuetako elkar-

teekin lan egitea ere. Jendeademokraziaren alde dago etaestatuek demokrazia arazoakdituztela erakutsi behar da».Daelemansek ere estaturik

gabeko nazioen elkarlana fun-tsezkoa dela uste du. Meer-voud ezkerreko mugimendu in-dependentistako kidea etaVVB aniztasunaren aldeko el-karteko lehendakariordea da.«Flandriarrok independentis-moak indar handiagoa duentokietara jo dugu beti inspiraziobila eta Euskal Herrian 30 aldizbaino gehiagotan egon naiz».Ez du argi zein nazio dagoen

estatu burujabea izatetik ger-tuago, berea ala euskaldunena.«Beti iruditu zait autodetermi-nazioak Euskal Herrian babeshandiagoa duela, beharbadaflandriarrok Belgikan gehien-goa garelako. Askok estatu bel-gikarraren barruan gure helbu-ruak lortu ditzakegula ustedute. Guk ezetz uste dugu, blo-keo asko daudela. Geroz etajende gehiago gure iritzi bere-koa da. Euskal Herrian presoenarazoak eta armagabetze pro-zesuak pisu handia dute. Gai-nera, EAJ eta EH Bildu ez dira iri-tzi berekoak».Labeid sahararrari dagokio-

nez, 2010ean etorri zen EuskalHerrira eta Gipuzkoako sahara-

Ez gaudebakarrik «Irlandak bere

helburua EuskalHerriak bainolehenago lortukoduela uste dut»Macrea ClarkeIrlandarra

«Argi dagoenazera da, estatuespainiarra ezdagoela pausorikemateko prest»Ahmed LabeidSahararra

Page 11: Goiberri 193. zenbakia

GOIBERRI 11ERREPORTAJEA

«Askok estatubelgiarraren barnegure helburuak lorditzakegula ustedute, baina guk ez»Bernard DaelemansFlandiarra

rren elkarteko presidentea da.«Penintsulara etortzen garensahararron helburua EuskalHerrira etortzea da. Hemenetxean bezala sentitzen gara».

Euskal Herrian bizi denez,ekainaren 5eko galdeketa ger-tutik jarraituko du. «Erabakialoteslea izatea gustatuko litzai-dake. Estaturik gabeko nazioguztiek beraien estatua izateanahi dut. Ez dakit Euskal He-rrian zein den iritzi nagusia. In-dependentzia nahi duen jen-dea ezagutzen dut, baina baitagaia bost axola zaion jendeaere. Argi dagoena zera da, Esta-tu espainiarra ez dagoela pau-sorik emateko prest».

Irlandar bat UrretxunErresuma Batuko gobernuamugiaraztea ere ez da erraza.Clarke irlandarrak ederki dakihori. Dagoeneko 19 urte dara-matza Euskal Herrian eta ekai-naren 5ko galdeketan botoaemateko asmoa du. «Nire ingu-ruko gehienek galdeketan par-te hartzeko asmoa dute. GureEsku Dago egiten ari den lanaoso ona da. Galdeketa antola-tzea oso ondo iruditzen zait,pausoak eman behar direla

uste dudalako».Dena den, Irlandaren bata-

suna Euskal Herriaren inde-pendentzia baino gertuagoikusten du. «Batasuna lortzeaindependentzia lortzea bainoerrazagoa da. Gainera, 19 urtedaramatzat dagoeneko EuskalHerrian eta hemen pausoakoso astiro ematen direla ikusidut. Blokeoa dago, estatu es-painiarraren eta frantziarrarenaldetik. Irlandak eta Euskal He-rriak bere helburuak lortzeanahi dut, baina Irlandak lehe-nago lortuko duela uste dut».

«Botoa ematekoeskatu nahi dut:garrantzitsuenahori da, ezemaitza»Anna ArqueKataluniarra

Page 12: Goiberri 193. zenbakia

12 GOIBERRIGAZTEAK

Markel Babarro mahaietako batean egongo da galdeketa egunean;Mikel Antia, berriz, galdera komisioko kidea izan da. J. ZARANDONA

Gazteak erabakitzekoeskubidearen alde

Josune Zarandona UrretxuBat datoz denak. Gure EskuDago dinamikak etzirako anto-latu duen galdeketaren arra-kastaren giltza parte hartzeandago. Gero eta parte hartze za-balagoa, orduan eta arrakastahandiagoa. Berdin dio emai-tzak, berdin dion zein erantzungailentzen den, kontua partehartzean eragitea da. Igandehonetarako erronka da hori,baina aurretik, prozesua mar-txan jarri eta abiarazteko erebehar izan da arrakasta partehartzean. Gizarteko eragile ezberdinen

arteko elkarlana bilatu da, ildopolitiko, pentsaera, adin, moldeeta jite ezberdinetako jendeaelkarri begira jartzea izan daerronka. Eta lortu da. Gazteeidagokionean ere makina batizan dira prozesuan parte hartudutenak, edo etzira begira la-nerako prest agertu direnak.Urretxuko Mikel Antia —argaz-kian eskuinean— eta MarkelBabarro —argazkian ezkerre-an— dira bi adibide.

Galdera taldeko kideaAntiari (Zumaia, 1994) 2014anDurango eta Iruñea batu zituengiza kateak piztu zion erabaki-tzeko eskubidearen aldeko gri-na. «Oihartzuna handia izanzen, eta Kataluniako prozesua-rekin batera bertan ere ilusiohandia sortu zuen. Beti kanpo-ra begira egon beharrean, he-men ere zerbait egiteko beha-rraz jabetu nintzen», dio. Egunhartan, kuadrillako lagunekinbatera bere burua eskaini zuenantolaketan laguntzeko. Geroago iritsi zen ehuntzea-

ren fasea. «Eragin gutxiago

izan zuen jendearengan, eta nikneuk ere ez nuen gehiegi jarrai-tu», aitortu du. Azken fasea,galdeketarena, ezberdina izanda urretxuarrarentzat, «jende-arengan hasierako ilusio huraberriz piztea lortu du». Goierri-ko galdera komisioan partehartzeko proposamena luzatuziotenean segituan esan zuenbaietz, «une historikoa izangoda, eta horren parte izatea pri-bilegio handia da». Erabakitze-ko eskubideari merezi duen ga-rrantzia aitortu behar zaio,«euskaldun identitatea onar-tuta egotea gustatuko litzaida-ke». Dena den, erantzunetikharago, «parte hartze handikoeguna» izatea nahi du Antiak,«ahalik eta erantzunik erreale-na lortu ahal izateko».

Parte hartzea da giltzaBabarrorentzat ere (Urretxu,1996) parte hartzea izango dagiltza. «Jendea aurrera jarrai-tzeko prest dagoen ala ez era-kutsiko digulako». Prozesuagertutik jarraitu du, eta «oso in-teresgarritzat» jo du. «Herritiksortu den zerbait da, pausuhandiak ematen ari dira, jendeasko dago inplikatuta eta ikusida zerbait lor daitekeela honenbitartez», ondorioztatu du.Etzi lanean egongo da galde-

ra mahaietako batean, «emai-tza ez da loteslea izango, bainajendeak zein interes duen jaki-teko baliagarria izango da».Norberak pentsatzen duenaesan ahal izatea «pertsonaorok duen eskubide bat da, etahorri ezin zaizkio oztopoak ja-rri». Prozesu hau guztia «horipraktikan jartzeko tresna ego-kia» dela iruditzen zaio.

Babeslea

Page 13: Goiberri 193. zenbakia

GOIBERRI 13MOTZEAN

Erredakzioa Ekainaren 5ean 58.066 goierri-tarrek dute Gure Esku Dagokantolatu duen galdeketan bo-toa emateko aukera. Galderabakarra –Nahi al duzu euskalestatu burujabe bateko herrita-rra izan?–, eta balizko erantzu-nak hiru –bai, ez ala zuri–. Goie-rrin erroldatuta dauden 16 urte-tik gorako herritar denek bozkadezakete, dagokion agiriak aur-keztuta. Hautesmahaiak –ikusbeheko taula– 09:00etatik20:00etara egongo dira irekita.

Hautesle kopuruaAltzaga 154Arama 164Ataun 1.365Beasain 11.478Ezkio 350Itsaso 140Gabiria 404Gaintza 106Idiazabal 1.856Itsasondo 527Lazkao 4.552Legazpi 7.290Legorreta 1.201Mutiloa 200Olaberria 818Ordizia 8.252Ormaiztegi 1.171Segura 1.212Urretxu 5.675Zaldibia 1.187Zegama 1.267Zerain 210Zumarraga 8.487GUZTIRA 58.066

Hautesmahaiak herriz herri

Altzaga- Altzaga Bidea 1 (sagardotegiondoan).Arama- Aramako plaza (frontoi txikia).Ataun- San Gregorioko plaza ondokoetxeko bajeran.- San Martin. Udaletxe ondokoetxeko bajeran.Beasain- Igartza Oleta kalea, Loinazfutbol zelai ondoko aparkalekua.- Nafarroa Etorbidea,4 (GureEsku Dagoren egoitza).- Loinazko San Martin plaza.- Ezkiaga auzoa, Oriakopasealekua 2, behea.Ezkio- Anduagako eliz ataria.Itsaso- Alegiako eliz ataria.- Goian, eskola zaharra.

Gabiria- Gabiriako plaza nagusia.Gaintza- Pilotaleku ondoko aterpepublikoa.Idiazabal- Plaza nagusia, 1.Itsasondo- Kale Nagusia, 25.Lazkao- Intxaurrondo, Uhaitz kalea, 3.- Ipotx, Hirigoien kalea, 8.Legazpi- Euskal Herria plaza.- Lau Bide auzoa, 16.Legorreta- Plaza nagusia, 1.Mutiloa- Mutiloa bildua, 1B.Olaberria- San Joan plaza.Ordizia- Kale Nagusia, 40.

- Gipuzkoa kalea, 15.- Majoria plaza, 2.Ormaiztegi- Basotxulo elkartea. MuxikaEgurastokia, 5.Segura- Zurbano etxea.Urretxu- Labeaga, 8.- Iparragirre 12, behea.Zaldibia- Santa Fe, 46.Zegama- San Martin, 7.Zerain- Elizako arkupeak.Zumarraga- Secundino Esnaola, 26.- Iparragirre etorbidea, 4.- Kalebarren, 12.- Leturia plaza, 4.- San Gregorio, 14.Guztira 47 mahai, 37 tokitan

Kutxak botoen zain

Page 14: Goiberri 193. zenbakia

14 GOIBERRISARETIK

saretik

Sarean ikusia

Sarea, babeseta promoziobideoen bilguneGure Esku Dagok eta herrie-tako taldeek ahalegin bere-zia egin dute igandeko galde-ketaren aldeko babes me-zuak sarean zabaltzeko.Facebook eta twitter sare so-zialak dira horren adibide.Herri gehienetako GED talde-ek beraien profilak sortu di-tuzte, eta batzuek, baita gal-deketa babesteko argazkiaketa bideoak egin ere. Gehie-netan, herritarrak ageri dira,

bostekoa luzatuz. Publikorikgazteenari begira, film eza-gunetako eskenak imitatzendituen bideo sorta bat ereegin dute; hala diote bertan:«Zure pelikula nola amaitzenden, zure esku dago».

goierri.hitza.eus

Galdeketaren jarraipenberezia egingo du Hitzak

egi guztiak Goie-rrira eta galde-keta egingo du-ten 34 herriei be-gira egongo dira

igandean, eta Goierriko Hitza-k

ere, jarraipen berezia egingo diogaldeketa egunari. Webguneaneta sare sozialetan azken ordu-ko datuak, albisteak, egunekoargazkiak eta bideoak eskaini-ko ditu. Horrez gain, astelehe-nean papereko edizio bereziaargitaratuko du.

BAzken hilabeteetan ere, arre-

ta berezia eskaini dio Hitza-kgaldeketaren inguruko infor-mazio guztiari. Horretarako,atal berezia ere sortua dutewebgunean, eta bertan, orain

arte egindako agerraldi, ekitaldieta gainontzeko informazioenberri eman dute.

Igandean, egun osoko jarrai-pena egingo dute webguneaneta sare sozialetan. Emaitzaguztiak 22:00etatik aurrera ja-kinaraziko dituzte.

Hitzaren edizioberezia papereanIgandeko galdeketari sareanegingo zaion jarraipenaz gain,astelehenean papereko edizioberezia ere agitaratuko du Goie-rriko Hitza-k. Galdeketaren da-tuak eta informazio guztia etxe-an jasoko dituzte harpidedunek.

#E5erabakiizango da traolaDatozen egunetan galdeketaksare sozialetan jarraipen handiaizatea espero da. Orain artehainbat traola edo hashtag era-bili izan badira ere, #E5erabakiizango da igandeko galdeketa-ren twitterrerako traola ofiziala.

Datu eguneratuakGEDren guneanIgandeko galdeketaren inguru-ko datuak unean-unean etaeguneratuta emango ditu GureEsku Dagok, gureeskudago.euswebgunearen bidez. Partehar-tze datuak, emaitzak eta irudiakbilduko dituzte, besteak beste.

Page 15: Goiberri 193. zenbakia

GOIBERRI 15PUBLIZITATEA

Page 16: Goiberri 193. zenbakia