goiberri 86. zenbakia

16
Giltzapeko urte luzeei errepasoa Juani Delgado eta Kepa Solana legazpiarrak etxean dira 22 urte kartzelan egin ondoren 8-9 Juani Delgado eta Kepa Solana joan den azaroan atera ziren kartzelakik. GOTZON ARANBURU Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Iñigo Izuzkitza 3 Iritzia 4-5 Mikel Balentziaga 6-7 Mutamu 10 Antzerki Garaia 11 Idiazabal Gaztaren Ibilbidea 12-13 Herri historikoak Goierrin 14 86. zenbakia. 2014ko urtarrilaren 10a

Upload: goierriko-hitza

Post on 08-Mar-2016

245 views

Category:

Documents


9 download

DESCRIPTION

Juani Delgado eta Kepa Solana legazpiarrek 22 urte egin dituzte kartzelan. Parot dotrina atzera botatzearekin batera atera dira biak kalera, eta eguneroko bizimodura egokitzen ari dira oraindik.

TRANSCRIPT

Page 1: GoiBerri 86. zenbakia

Giltzapeko urteluzeei errepasoa Juani Delgado eta Kepa Solana legazpiarrak etxeandira 22 urte kartzelan egin ondoren 8-9

Juani Delgado eta Kepa Solana joan denazaroan atera ziren kartzelakik. GOTZONARANBURU

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Iñigo Izuzkitza 3 Iritzia 4-5Mikel Balentziaga 6-7 Mutamu10 Antzerki Garaia 11 IdiazabalGaztaren Ibilbidea 12-13 Herrihistorikoak Goierrin 14

86. zenbakia. 2014ko urtarrilaren 10a

Page 2: GoiBerri 86. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: GoiBerri 86. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Kontzertuak egiteko: tabernak,gaztetxeak edo kostaleko herriak»

Iñigo IzuzkizaMusikaria eta rally gidaria

Mikel Albisu MutiloaZaharberritze eta eraikuntzalanetan lan egiten du, Egurra TaKitto taldean bateria jotzen dueta rallyetako gidaria ere ba daIñigo Izuzkiza (Mutiloa, 1987).«Gustoko tokian aldaparik ezda», dio eta denerako denboraateratzen du.Kontzertua egiteko leku bat.Tabernak, gaztetxeak edo kos-taleko edozein herri...Rallya lehiatzeko errepide bat.Hondarribiako rallysprintekoerrepidea.Rally gidari bat. Sebastian Loeb.

Zaletasun bat. Mendia.Liburu bat. Oraindik ez zait zaletasun horisortu.Pelikula bat. En busca de la felicidad.Musika talde bat.Berri Txarrak.Abesti bat. Mikel Laboaren Martxa batenlehen notak.Janari bat.Itsasoko arrain freskoa.Edari bat.Mendiko ura eta ardoa.Oporretarako leku bat.

Alpeak.Amets bat.Amesteari ez uztea.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. 2013ko azaroaren 23a.Jaso duzun oparirik bereziena. Argazki bilduma bat.Gorroto duzuna. Presaka ibiltzea.Goierriko txoko bat.Asko diren arren, Aizkorrikomendi puntak.Herriko alkate bazina...Mutiloako Rallya, ja, ja, ja...Mutiloan biziko ez bazina...Euskal Herriko baserriren bate-an.

«Herriko alkatebanintza,Mutiloako Rallyasortuko nueke, ja, ja, ja...»

MIKEL ALBISU

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Lierni OrmazabalKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain,Segura eta Zumarraga

Page 4: GoiBerri 86. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Garbiñe Etxaniz Makrobiotikan aditua

Elikatzen ikastea

«Jakinbehar duguelikadurarenbidez gurefamiliazaindu etababestudezakegula»

ure bizitzakofuntziorik ga-rrantzitsue-netako etabeharrezkoe-

netako bat elikatzen ikastea da,arlo guztietan eragiten digula-ko: fisikoa, sentimentala eta iz-pirituala. Kontua da ez garelakonturatzen elikadurak guganduen eraginaz, eta horregatik,ezinbestekoa da esnatzea etagai honen inguruan sentsibili-zatzea; egoki elikatzeak, guregorputzari benetan behar due-na emateak, onura handiakekarriko dizkigu, eta gaizki eli-katuz gero, berriz, kalteak neurriberean jasango ditugu. Elika-dura beraz, tresna oso botere-tsua da.Elikatzen ikastea gure bizitza

mugiarazten duen energia sa-konena erabiltzen ikastea da.Prozesu horrek bi atal garran-tzitsu ditu, eta horietan arretajarri behar dugu, egunetik egu-nera hobetzeko:a) Jateko moduab) Hartzen ditugun elikagai

motak eta horiek prestatzekomodua. Mahai gainean jartzenduguna.

Halere, askotan elikagai mo-tak aldatzen ditugu, saiatzengara kalitate oneko produktuakerosten eta horiek modu oreka-tuan prestatzen, eta hala etaguztiz ere pertsona batzuenbizi-kalitatea ez da aldatzen.Izan ere, benetan garrantzitsuada nola jaten dugun eta jatekounean nola gauden aztertzea.Egun, gabezia afektibo han-

diak ditugu, eta gauza batekinjabetu behar dugu: elikagaiakprestatzen dituenaren emozio-ak eta sentimenduak izaten di-tuztela jakiek. Elikagaiek loturahandia dute maitasuna, babe-sa eman eta jasotzearekin. Gizabizitzaren etapa guztietan, eli-kagaiek bihotza asetu eta jen-dearen arima animatzeko hel-burua izan dute. Elikagaiek familiako senti-

menduak armonizatzeko gai-tasuna dute, antsietatea bare-tu dezakete, tristura lasaitu. Eli-kadurak oso lotura estua dubizitza sentimentalarekin, etahorregatik, gure bizitza afekti-boa aztoratua dagoenean, iabeti elikatzeko moduan izatendu eragina.Elikagaiak ez dira materia fi-

sikoa bakarrik, elementu afek-tibo eta psikologiko sakonakdituzte, eta jaten dituguneangure barnean sartzen dira. Gauregun, etxekoak elikatzeko osodenbora gutxi erabiltzen dugu,sukaldean denbora asko pasa-tzea denbora galtzea iruditzenzaigu, eta askotan nahiagodugu aurrez prestatutako janaedo janari azkarra erosi; bainaez gara konturatzen horrek izu-garrizko gabeziak eta sufri-mendua eragiten digula. Jakin behar dugu elikadura-

ren bidez gure familia zaindueta babestu dezakegula. Txina,Japonia edo Tibeteko monas-tegietan esate baterako, sudal-datzeaz arduratzen direnak es-piritualtasun oso handiko per-tsonak izaten dira. Bere onetikaterata dabilen pertsona batezin da sukaldean sartu, bada-kitelako pertsona horrek pres-tatutako jakiek gainontzekoenarimak aztoratuko dituela.

(Santiago Portilla-ren Salud,alimentación esencial y desa-rrollo humano liburutik molda-tutako pasartea)

G

«Gustura ikusikonuke Jose gizajoakjarri zuen aurpegiaMariakhaurdunaldiarenakontatu zionean»Aitziber GarmendiaAktorea

TxinpartakSagardo denboraldia

Dagoeneko Goierriko sagardote-gi batzuk irekita daude, eta gai-nerakoak datozen egunetan ire-kiko dituzte. Sei Dolare sagardo-tegi daude (Aulia, Etxezuri,Oiharte, Olagi, Otatza eta Urbi-tarte), eta gainerako beste sei(Amebi, Artzai enea, Balentiña,Korta, Labekoak eta Tximista).

Page 5: GoiBerri 86. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Zein itxura hartu dion urte berriari estreinako egun hauetan?Segundo gutxi batzuetan pentsatzen jarrita, ez dun oso zaila su-matzea datozen hilabeteetan hedabideek nolako albisteak haiza-tuko dizkiguten. Esate baterako, etxe askotan krisiaren adarra lepobarrenean mehatxuka izango diten. Gure poltsikoek gero eta zulogehiago izango ditizten, hori seguru: argia gora, hipotekei (ezin)eutsi, lehendik aski txikia dutenen soldataren batzuk jaitsi… Euskal Herriko egoerari erreparatuta, berriz, ez geundekenan

batere gaizki pauso baikorrik ikusiko bagenu presoen eta ihesla-rien etorreran eta ETAren desarmearen auzian. Bi gai horietan au-rrerapausorik izanez gero, beste gauza batzuk ere mugituko ditun.

Horrekin batera, independentzia zaleok adi-adi erreparatu behar-ko zienagu Katalunia eta Eskoziako prozesuei, eta hango indarra-rekin geure bidea egiten hasiko bagina…Emakumeen aurkako indarkeriak gurean ez balu albisterik sor-

tuko pozik nengokenan.

Urte berria, urte zerria, urte zirria, urte irria...Puntu asko jarridizkidak, eta denei ezin diedanez erantzun, bi gaitaz ariko nauk: Batetik, bertsoen errimetan, olatuaren puntan bukatu diagu

2013.a eta hasi 14.a. Aparretan ez gaituk itoko, noski, hi eta ni, ber-tsozale segituko baitiagu. Asko izango dituk, ordea, bertsoa = BECformula dela uste izan eta, ondoko hilabeteetan, muturrekoa har-tuko dutenak gure herrietan antolatuko ditugun bertso-afari etabazkari, bertso-poteo eta era guztietako saioetan. Maila apalago-an, lasaiago jardun beharra ditek bertsolariek, bertso onak botazeta saio onak eginez, tartean direla ez hain onak eta baita txarrakere. Bertsolaritzak bertsolari asko behar ditik, BECeko zortzi izarrakbaino askoz gehiago. Bertsozaleak behar ditik, herrietan, auzoe-tan, elkarteetan, eskoletan, kalean; saioak antolatuko dituzten,bertsoarekin gozatuko duten zaleak. Izan gaitezela, beraz, 14.000baino gehiago egunez egun, han eta hemen.Bestetik, ETAren desarmea, presoak, independentzia … gaien

bueltan: triste nagok, egungo estrategia politikoak hala eskatzen

duela eta gure onerako omen dela esaten ditek, baina tristura sen-titzen diat lege oso gogorrak aplikatu ondoren, beren kondenabete (askok zegokiena baino handiagoa), kalean libre utzi eta be-ren familia, lagun eta herri kideok ongietorririk ezin antolatu izandugulako, ezin izan dugulako sentitzen dugun poza adierazi, ezinizan ditugulako besarkatu. Bihotzean mina sentitzen diat. Aurrera-pausoak ematen ari gaituk eta pazientzia beharko diagu. Halaxe,sendatuko ahal zaidak bihotzeko mina!

bateta

bat

Asteko irudia

Inazio Usarralde

Joxepa Madariaga

Josu Maroto

Jokoz kanpoKantuan ere ikusi ahal izandugu Gabon hauetan MikelBalentziaga, beretaldekideekin. Athleticenjokatzen duenzumarragarraren elkarrizketairakurri daiteke ale honetan.

Horri guztiari, Madrildik iragarri diren bi gaiek ere nire arreta piz-tuko diten: Wert legea (hezkuntza) eta Gallardón legea (abortua).Horiek gurean zein eragin izango duten ez dun erraza igartzea bai-na, seguru asko, ez dun gure onerako izango!Beraz, ez zaigun besterik geratzen: funtsean, alor guztietan, Laz-

kao, Euskal Herri edota mundu hobe bat nahi badugu, ahalegin-tzen segitu beharko dinagu, bakoitza bere etxetik hasita!

Page 6: GoiBerri 86. zenbakia

06 GOIBERRIELLKARRIZKETA

«Futbolean talde lanakagintzen du, foku azpiratalde osoa ateratzen da»

Mikel BalenziagaFutbolaria

ATHLETIC

Page 7: GoiBerri 86. zenbakia

GOIBERRI 07ELKARRIZKETA

Miriam Luki ZumarragaAthleticeko jokalaria da MikelBalentziaga (Zumarraga,1988). Egun Athleticen joka-tzen ari da, dagoeneko sei urtedira futbol profesionalean aridela. Bizkaikoak denboraldiona egiten ari dira, laugarrendira Espainiako Ligan eta Ba-lentziaga titular bezala atera-tzen ari da partida gehienetan.Baloi baten atzetik itsuan doanhaur horietako bat al zinen?Txikitatik gustatu izan zait fut-bola. Gustatu bai, jokatu erebai, baina ez nintzen berezikinabarmendu. Futbola, orduan,zaletasuna baino ez zen.Zumarragako Urola futbol tal-dean hasi zinen?Urolak eskolarteko txapelketabat antolatzen zuen, eta 8-9urte nituela txapelketa hartanparte hartu nuen. Ondoren,Urolako eskolan urte eta erdiegin nuen eta Realak, 11 urte ni-tuela, Bruneteko (Madril) txa-pelketara eraman ninduen. Madrildik bueltan etxean ja-rraitu zenuen.Brunetetik bueltan Realak ezninduen aukeratu eta Urolaraitzuli nintzen; bi urte eta erdiegin nituen Zumarrragako tal-

dean. Bi urte pasatxo haien on-doren Realak deitu egin nin-duen eta Xabier Jorge Urretxu-ko lagunarekin batera Realeanjokatzen hasi nintzen. Orduzgeroztik, Realeko talde guztie-tan –kadete, jubenil, bigarrentaldea, Sanse– jokatu nuen.Sansen bigarren urtez jokatzenari nintzela Athleticek deituninduen.Athleticen zaudenetik Numan-tzian eta Valladoliden ere joka-tu duzu.2008-2009 denboraldian Ath-leticen aritu nintzen, baina geroNumantziara joan nintzen utzi-ta. Hurrengo denboraldian itzu-li egin nintzen baina oso gutxijokatu nuen Athleticen. Ondo-ren, Valladolidera utzita joannintzen; bi urte egin nituen haneta denboraldi honen hasieranBilbora bueltatu naiz.Futbolaren lehenengo mailan

dago. Aldagelan laguntasunhandia dago gure artean. NikRealean jokatu dut eta lagunasko dauzkat han. Gure arteaninoiz Realekoekin batera jokatuez duenik badago, baina baterajokatu ez duenak haien kontrajokatu du eta ezagutu, ezagu-tzen ditu. Euskal Selekzioaren partideklagunduko dute laguntasunhori sendotzen, ezta? Abendua-ren 28an Peruren kontra iraba-zi egin zenuten San Mames Be-rrian, zuk ere jokatu zenuen.Bai, Euskal Selekzioak asko la-guntzen du gure arteko hartuemanak indartzen. Orain bi urtejokatu nuen lehenengo aldiz,eta egia esateko partida horie-tan sortzen den giroa ez daedozein egunetan sortzen. Eus-kal Selekzioaren partidak osopozgarriak dira euskaldun guz-tiontzat.

egoteko bide luzea egin duzulaematen du.Valladoliden oso-oso gusturaegon naiz. Konturatu naiz he-mendik kanpo ere futbola egonbadagoela. Orain, han eginda-ko lan guztiaren uzta jasotzenari naizenaren sentipena dau-kat.Athleticen denboraldi politaegiten ari zarete, laugarrenzaudete taulan.Denboraldi ona egiten ari gara,bai. Hemendik bukaerara artehorrela jarraitzea nahiko nuke.Pertsonalki gustura nago egi-ten ari naizen lanarekin. Den-boraldi hasieran lesioak izan ni-tuen eta kostata bada ere, au-rrera egitea lortu nuen. Osatunintzen eta honezkero dezentepartida jokatu ditut. Sentsazioonak ditut jokatzen dudanean,eta ezin dut gehiago eskatu.Defentsen lanaren balioa ukae-zina da, baina aurrelariei dirdi-ra gehiago ematen zaie. Defen-tsa zara, azalduko zenuke zuentokiaren ezaugarriak zeintzukdiren?Gure lana defendatzea da, bai-na ez da berdina erdian edo he-galean jokatzea. Hegalean aribazara eraso egitea ere eska-tzen dizute. Atzera begirakoaeginez gero, konturatzen naizsei urte hauetan futbolari beza-la aldatu egin naizela. Athleti-cen hasi berritan defendatubaino hobeto erasotzen nuen.Egun, hegalean arituta ere, le-henengo lana defendatzeadela jakin badakit. Gure tokianatea ondo defendatu behar da;ondoren, erasotu ahal den guz-tietan erasotu egin behar da.Haur guztiei erasotzea gusta-tzen zaie, niri ere hala gertatzenzitzaidan, baina defentsa onikgabeko erasorik ez dago. Gipuzkoarra zara, eta Bizkaikolehenengo taldean jokatzenduzu. Zaleen artean nahikoalehia egoten da, zer gertatzenda aldagelan?Zaleen artean lehia dago, bainalehia sanoa dela esango nuke.Bi taldeen arteko derbietan da-goen giro ona ikusi besterik ez

San Mames Berria amaituta ezdagoen arren, han jokatzen arizarete jada. Alderik nabaritu alduzu?Zaharrak bazuen bere xarma,han sortzen zen giroa itzela ze-lako. Nire ustez, giro hori esta-dio berrian sentiaraztea ere lor-tu dute. San Mames Berria era-bat bukatuta dagoenean, girohori oraindik eta ikusgarriagoaizango dela uste dut.Giroa aipatu duzu, nola biziduzu foku guztiak zuei begirajartzen diren zelaira ateratzekoune hori? Une hori zailena dela esangonuke. Atera eta epaileak parti-da hasi dela adierazten duenarte kirioak dantzan izaten di-tuzu. Denbora pasa ahala urdu-ritasunak hobeto kudeatzendira, naturaltasuna gailentzenda. Futbolean talde lanak agin-tzen du eta foku azpira atera-tzen garenean norbanakoabaino taldea ateratzen dagehiago.Gabonak pasa berri dira eta te-lebistan erabat itxuraldatutaikusi zaitugu. Zer moduz RingoStarrena egiten?Athleticeko prentsa arduradu-nak egin zidan proposamena.Euskal Telebistako Gabon Kan-tuen saioan Beatles taldeaosatzeko lau lagun behar zituz-ten eta ez nuen dudarik egin,are gehiago beste hirurak Mar-kel Susaeta, Oscar de Marcoseta Iker Muniain zirela jakinda.Hiru orduko grabaketa izan zen,eta sekulako barreak egin geni-tuen.Zer esango zenioke futbol esko-lan hasi berria den zortzi urtekohaur futbolzale amorratuari?Egunerokoan dauzkan jardueraguztiekin gozatu behar duela,ez bakarrik futbolarekin. Bestekirolei erreparatu diezaielaesango nioke, ez dadila futbo-larekin itsutu. Lehenengo mai-lan jokatzeko ilusioa izangodute denek, baina guztiak ezdira maila horretara iritsiko.Edozein modutan, ikasketekinsaia daitezela esango niekehaur guztiei.

«Sentsazio onakditut jokatzendudanean eta ezin dut gehiagoeskatu»

«San Mameszaharrean sortzenzen giroa estadioberrian sentitzealortu dute»

«Atera etaepaileak partidahasi dela esatenduen arte kirioakdantzan dituzu»

«Haurrei jardueraguztiekingozatzeko esangonieke, ez bakarrikfutbolarekin»

Page 8: GoiBerri 86. zenbakia

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

Kartzelatik irten berri, bizitakoareniraganaz, orainaz era geroazhausnartu dute Solanak eta Delgadok.

Josune Zarandona LegazpiEspainiako espetxe ezberdine-tan 22 urte egin eta gero, herria,mendiak, koloreak, usainak...aldatuta aurkitu dituzte KepaSolanak eta Juani Delgadoketxera bueltan. 1991n atxilotuzituzten, elkarrekin. 2009kourrian eta 2012ko otsailean zi-ren irtetekoak, baina Parot dok-trina ezarri eta 10 urtez luzatuzieten ordurako beteta zutenkartzela zigorra. Urriaren 22anEstrasburgoko Areto Nagusiakbigarrenez bota zuen atzera

doktrina eta azaroaren 26aneta 27an lortu zuten askatasu-na, bi legazpiarrek. Bista atzera botata «kartze-

la pertsonak suntsitzeko tres-na» dela azaldu du Solanak.Barruan gauzak beste dimen-tsio bat hartzen dute, horrega-tik «edo ohitu egiten zara edoerotu egiten zara», dio. Kartze-la barruan «defentsak eraiki-tzen dituzu bizirauteko. Orain,kalean defentsa horiek apurtueta egunerokoan bizitzen ikasibehar dugu», dio. Giltzapeanetorkizunaren kontzeptuakesanahia galtzen du, nolabait,eta «egunez egun bizi beharradago», dio Delgadok. Garran-tzitsuak dira guztiz, hala ere,kanpoan dagoenarekiko zu-biak, harremanak eraikitzea,baita «barruan zure hizkuntzabera erabiltzen duten lagunakedukitzea ere», adibidez.

Biak bat datoz espetxeko bi-zimodua oso gogorra dela esa-tean, «batez ere euskal preso-en kasuan», zehaztu dute. Kar-tzela guztiak ezberdinak direnarren, euskal presoen kasuanegunero «preso bakoitzarengaineko informeak idazten di-tuzte». Pertsona kontrolpeanedukitzeko, presioa egiteko bi-tartekoak dira horiek Solana-rentzat. «Intimitatea ere lapur-tzen dizute. Urte guzti hauetannire bikoteari ‘maite zaitut’esan diodan bakoitzean, nor-

baitek entzun edo irakurri duelajakin badakit».

Bizirautearen borrokaAzken urteetan «presoen bo-rrokari esker» barruan zenbaitgauza aldatu direla diote,«gauza materialak batez ere».Baina, oinarrian, egoerak gogo-rra izaten jarraitzen du: «Preso-ek protestan jarraitzen duteoraindik, eta gu analfabeto ba-tzuk eginda ateratzen gara kar-tzelatik», dio Solanak. Kalean egonagatik buruak

oraindik barruan jarraitzen du,ezinezkoa baita goizetik gauera22 urte bat-batean ezabatzea.Delgadori 2012ko otsailean,ateratzeko zehaztuta zuenegunean bertan, jakinarazi zio-ten Parot doktrina ezarri ziote-la. «Niri baino lehenago bestepreso batzuei ere ezarri zieten,eta burua hasita zegoen jada

egoerara egiten. Dena den,danbatekoa handia izan zen»,dio. Solanak bere bikotekidearen

bitartez jakin zuen, «telefonoz,irteteko data baino lau hilabetelehenago». Une «gogorrak»izan zirela diote biek. «Inpoten-tzia sentitzen duzu, are gehia-go, ilegala dela jakinda», ze-haztu du Solanak. Baina etsieta «asimilatzea baino ez dageratzen» dio Delgadok; izanere kartzelan «esperantza gal-tzen ere ikasten da». Doktrina atzera botatzeko

saiakeren berri izan zuteneanmesfidantzaz jarraitu zituztenalbisteak. Solanak aitortu due-nez, «urriaren 22an hasi nin-tzen ni sinisten». Delgado ereiritzi berekoa da: «Kalean egonarte oso zaila da guztiz sinistea,espetxekoa beti izan baita ge-zurrez jositako mundua». Le-geak oraingo honetan beraien

Kartzelakobizipenak

«Borrokaarmatuaren bideaaukeratu genuenonbizitza ere ez daerraza izan»Kepa SolanaPreso ohia

«Estrasburgokhartutako erabakiazaplazteko handiaizan dademokratentzat»Juani DelgadoPreso ohia

Page 9: GoiBerri 86. zenbakia

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

alde egin badu ere, guztientzatez dela berdina diote, «legeaespainiarrentzat eginda» da-goela uste du Solanak. Denaden, «Estrasburgokoa zaplaz-teko handia izan da demokra-tentzat», Delagoren iritziz. Estrasburgoko epaiak bazte-

rrak nahastu dituela jakin ba-dakite biek, eta «zenbait ko-munikabideren aldetik egonden desinformazioa ikaraga-rria» izan dela uste dute. Sola-nak irakurketa garbia egiten dugaiaren inguruan: «ETAk borro-ka armatua baztertzen zuelairagarri zuenean errealitateabeste bat izatera pasa zen, bai-na batzuk oso eroso bizi zirenegoera horretan».

Etorkizuna «gure esku»Biktimen gaiak sortu duen za-lapartaren gainean, biktimekjustizia eskatzea ulertzen dueladio Solanak, «baina ez dutmendeku nahia ulertzen» ze-haztu du. Ondorioak alde guz-tietan egon direla eta, «biktima

guztiak aintzat hartuta, aldeguztietatik eman behar dirapausoak, bakoitza gauden lu-bakietatik ateratzeko», dio.Biktimen mina ulertu beharradagoela, baina «borroka arma-tuaren bidea aukeratu genue-non bizitza ere ez da errazaizan» uste du Solanak. Guztiarekin borrokatzeak

merezi izan duela ondorioztatudu Delgadok, eta etorkizuna«konplexua» bada ere, «gizar-tearen eskuetan zati handibat» dagoela uste du. Solana-ren iritziz, bestalde, «aldeba-kartasunaren kontzeptua»garbi eduki beharra dagoelaeta «euskaldunoi gugan sinis-ten hasteko garaia iritsi zaigu-la» dio. Espainiak bake proze-sua «kakaztu» nahi duen arren,«Euskal Herriaren historia bes-te balio batzuetan» eraiki be-har dela esanez amaitu du.

Kepa Solana eta Juani DelgadoLegazpiko Lekanazpi elkartean.GOTZON ARANBURU

Page 10: GoiBerri 86. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

Mutamu: rock musika,eta lokal duinen aldeAsier Zaldua UrretxuUrretxun eta Zumarragan mu-sika zaletasun handia dago;Mutamu taldea da horren leku-ko. Rock musika bultzatzekoeta rock taldeen interesak de-fendatzeko sortu zen elkartea.Horrezaz gain, aspalditik en-tsegu lokal duinak aldarrika-tzen ari dira. Mutamuko taldegehienek Sarralden entseatzen

dute, Urretxuko Udalak utzita-ko lokaletan, baina toki hobebat nahi dute. «Udalak abianjarritako parte hartze proze-suan parte hartzen ari gara etabadirudi Sarraldeko lokalaktxukuntzeko asmoa dagoela»,azaldu du aipatu du Jon AyusoMutamuko kideak.Euren ustez, erabat beha-

rrezkoa da. «Itoginak daude eta segurtasun falta nabariada. Edozein tokitatik sar daitez-ke lapurtzera. Hamaika lokaldaude eta erabiltzaile guztiokinstrumentuak etxera erama-ten ditugu. Beste batzuek, be-rriz, nahiago dute alokairua or-daindu».Itxaropentsu ageri da. «Urre-

Tutan Come On taldea, Urretxu eta Zumarragako musika taldeek eskaini zuten kontzertuan. MUTAMU

Babeslea

txuko Udala asmo onez ari delauste dugu. Egiten den guztiaonerako izango da. Merezi duahalegina egitea, Urretxun etaZumarragan zaletasun handiabaitago», amaitu du.

Mutamu EgunaAldarrikapen eta festa uztartu-ta, Mutamu Egunaren barruan,urte bukaeran 20 bat kontzertuantolatu zituzten. Rock jaialdiaegin zuten gaztetxe ondoan.Motz tabernarekin batera an-tolatu zuten, eta Urretxuko etaZumarragako udalen laguntza-rekin. «Kanpoko taldeak ereekarri genituen, jende gehiagoerakartzeko».

«Sarraldekolokaletan itoginakdaude etasegurtasun faltanabaria da»Jon AyusoMutamuko taldea

Page 11: GoiBerri 86. zenbakia

GOIBERRI 11MOTZEAN

AntzerkiGaraia iritsi daBeasaingo eta Ordiziako udalek,elkarlanean, Antzerki Garaiaegitaraua osatu dute beste urte betez.

Loinaz Agirre BeasainUrte berriarekin batera hasikoda Antzerki Garaia Beasaineneta Ordizian. Aurten ere, bi he-rrietako udalek elkarlaneanosatu dute zortzi antzezlaneta-ko egitaraua. Lau antzezlan Or-diziako Herri Antzokian egingodituzte eta gainerako lauak,Beasaingo Usurbe Antzokian.Zortzitik sei euskaraz antzeztu-ko dituzte, eta bi gazteleraz.Antzezlan bakoitzeko sarre-

rak 10 euro balioko du, bainadenboraldi osorako abonua ere

eros daiteke 60 euroan. Antzo-kietako leihatiletan, Beasaingoudaletxeko Kultura-EuskaraSailan eta Ordiziako Barrenajauregian eros daitezke abo-nuak. Hamar sarrera bainogehiago eskuratu nahi dituztenkultura talde, ikastetxe eta gi-sakoek, sarrera prezio bereziaizango dute.

Aktore ezagunakBeasainen eta Ordizian aktoreezagun ugariren lan berriakezagutzeko aukera izango da.Gaur, adibidez, Asier Hormaza

eta Mikel Laskurain ariko diraFiguranteak lanean; hilaren24an, berriz, Julian Iantzi etaGurutze Beitia izango diraUsurbe Antzokian, La últimaoportunidad lanean. Oihan Ve-gak ere,Euskararen espektaku-lue zuzendu eta aurkeztuko du.Otsailaren 21ean, Ramon Agi-rrek eta Inazio Tolosak Koka-Kola eta Bareaobra aurkeztukodute. Alberto San Juanek, be-rriz, Autorretrato obraren egi-lea, zuzendu eta antzeztuko du.

Mendigurenen ‘Hamlet’Martxoan bi goierritar izangodira protagonista. Martxoaren14an, Xabier Mendiguren bea-saindar idazleak egokitutakoWilliam Shakespearen Hamletobra aukeztuko dute Beasai-nen. Martxoaren 28an, berriz,Aitziber Garmendia zaldibiarraIker Galartzarekin batera igokoda Ordizian oholtza gainera,Ondoko Tipoa lana aurkezteko.Apirilaren 11n, azkenik, Loli As-torekak, Miren Gojenolak, AnaElordik eta Zuhaitz Gurrutxa-gak Hiru lana aurkeztuko dute.

aur hasi eta apirilera arte, 8 antzezlan ikusteko aukeraizango da Beasaingo eta Ordiziako antzokietan.

Hilak 10. Ados Teatroa taldearen Figuranteak lana. Ordiziako HerriAntzokian. 22:15ean. Hilak 24. Glu Glu Producciones taldearen La última oportunidad. Be-asaingo Usurbe Antzokian. 22:15ean.Otsailak 7. Pikupe Produkzioak taldearen Euskararen Espektakulue.Ordiziako Herri Antzokian.22:15ean.Otsailak 21. Koka-Kola eta barea.Beasaingo Usurbe antzokian.22:15ean.Martxoak 7. Autorretrato de un joven capitalista español. OrdiziakoHerri antzokian. 22:15ean.Martxoak 14. Artegrama taldearen Hamlet.Beasaingo Usurbe antzo-kian. 22:15ean.Martxoak 28. Txalo Produkzioak taldearen Ondoko Tipoa lana. Ordi-ziako Herri Antzokian. 22:15ean.Apirilak 11. Txalo Produkzioak taldearen Hiru lana. Beasaingo Usur-be antzokian. 22:15ean.

GZortzi antzezlan, bi eskenatoki

Page 12: GoiBerri 86. zenbakia

12 GOIBERRIIBILBIDEA

Idiazabal gaztarenibilbidea, sei etapatanGoierrin barrena, 95,7 kilometroko ibilbidean, Goierriren muina ezagutudaiteke. Idiazabal Gaztaren Ibilbidearekin –GR-283– Idiazabal Gazta egitekoziklo osoan barneratu gaitezke, Goierriko paisaiaz eta gastronomiaz gozatuz.

Loinaz Agirre GoierriProposamen desberdina daaurkeztera gatozena: astebe-tean, sei etapatan, IdiazabalgoGazta eta Goierri gertutik eza-gutzeko aukera eskaintzenduen ibilbidea egitea. Idiazabal Gaztaren Ibilbidea

edo GR-283 osatutako ibilbi-dea. Gipuzkoako Foru Aldundi-ko Berrikuntza, Landa Garapeneta Turismo Sailak sustatutakoeta Gipuzkoako Mendizale Fe-derazioak homologatutakoibilbidea da.

desnibel positiboa 4,920 me-tro da eta negatiboa 4,857.

Segura- MirandaolaMeatzaritza eta burdingintzadira protagonistak etapa hone-tan. Zeraingo Aizpeako labeak,Burdinaren Mendiko meatzee-tatik ateratako minerala lan-tzeko erabilitakoak, XX. mendehasierako ingeniaritzaren era-kusgarriak. Mutiloan ere mea-tzaritzaren arrastoak nonahiageri dira. Aztiriatik jaitsiko garaLegazpi aldera. Kondairak eza-

Artzain txabolak gertutik ezagutzeko aukera izango da Aizkorrin eta Aralarren. ZALDIBIAKO UDALA

Idiazabal Gaztaren Ibilbide-an Idiazabal Gazta egiteko zi-klo osoa, ardiak bazkatzekoAralar eta Aizkorriko-Aratzekoparke naturalak, gaztaren erdi-gune diren Ordizia eta bere azo-ka, eta bere izena ematen dionIdiazabal bisitatuko ditugu.«Ezagutu itzazu Goierriko se-kretu guztiak, mugitu zaitezTxindoki, Larrunarri edo EuskalCervinoaren begiradapean, etakirola eginez sekula bizi gabekoesperientzia gastronomiko,kultural eta paisajistikoaren

jabe egingo zara», diote ibilbi-dearen sustatzaileek aurkez-penean. Webgune berezia sortu dute

ibilbidearen informazio osoaemateko: www.rutadelquesoi-diazazbal.com. Ibilbide bakoi-tzaren zehaztasunak eta azal-penak emateaz gain, ostatuenberri ere ematen du. Ibilbide zirkularra da. Idiazabal Gaztaren Ibilbide-

ak guztira 95,7 kilometro ditueta sei etapaz osatzen da. 9,777metroko desnibel metatua du,

Page 13: GoiBerri 86. zenbakia

ilbide zirkularra de-nez, nondik hasteak

ere ez dauka garrantziarik.Arantzazu-Etxegarate eta Liza-rrusti -Ordizia etapak 7 ordutikgorakoak badira ere, gainera-koak, 4-5 ordu ingurukoakdira.

Segura-MirandaolaIraupena: 4h 25 min.Zailtasuna: Ertaina.Distantzia: 12,6 km.Gutxieneko altuera: 240 m.Gehienezko altuera: 615 m.

Mirandaola-ArantzazuIraupena: 4h 45 min.Zailtasuna: Ertaina.Distantzia: 12 km.Gutxieneko altuera: 445 m.Gehienezko altuera: 1.190 m.

Arantzazu-EtxegarateIraupena: 7h 35 min.Zailtasuna: Handia.Distantzia: 20,7 km.

Gutxieneko altuera: 670 m.Gehienezko altuera: 1.200 m.

Etxegarate-LizarrustiIraupena: 5h 40 min.Zailtasuna: Ertaina.Distantzia: 14,5 km.Gutxieneko altuera: 640 m.Gehienezko altuera: 950 m.

Lizarrusti-OrdiziaIraupena: 7h 55 min.Zailtasuna: Handia.Distantzia: 22,93 km.Gutxieneko altuera: 150 m.Gehienezko altuera: 885 m.

Ordizia-SeguraIraupena: 3h 55 min.Zailtasuna: Ertaina.Distantzia: 13 km.Gutxieneko altuera: 140 m.Gehienezko altuera: 335 m.

Zailtasunertaineko seiibilbide Goierrinbarrena

I

gun egin duen Mirandaolakoburdinola historikoan.

Mirandaola-ArantzazuDuela urte batzuk berritu etamartxan dagoen burdinola daMirandaola. Urteko igandegehienetan, olagizonak laneanikusteko aukera dago. Telleriar-

te auzoan, berriz, ibilbide hone-kin zerikusi zuzena duen muse-oa bisitatuko dugu: Artzaintza-ren Ekomuseoa. Ibilbideanaurrera eginda, Brinkola pasaeta Barrendiolako urtegia ingu-ratuta, artzain-txabolak daudeJandoainen. Biozkornatik, Ma-llatik eta Durutik pasata, Aran-tzazura iritsiko gara.

Arantzazu-EtxegarateArantzazutik Urbiako zelaieta-ra igoko gara. Hango megalito-

GOIBERRI 13IBILBIDEA

Idiazabal Gaztaren IbilbideaLuzera: 95,7 km. Etapak: 6. Zailtasuna: Ertaina.

ek eta txabolek adierazten duteaspalditik bizi izan dela gizakiahan. Oltza ingurutik aurrera,San Adriango pasabidera iritsi-ko gara. Aizkorri aldez alde gu-rutzatzen du ibilbidearen lehe-nengo zatiak. Añabasotik, Na-farroa, Araba eta Gipuzkoarenmugara gerturatuko gara. Etxe-

garate dugu han gure zain, eta-paren amaiera.

Etxegarate-LizarrustiGeure arbasoek makina bat al-diz egindako bidea da etapahau. Ibilbdean zehar ikusiko di-tugun megalito eta tumuluugariak dira horren lekuko. Ha-sieran, berehala ikusiko duguAltzaniako pagadi ederra. Gi-puzkoa alde batean, Nafarroabestean, gailur artean goaz.Alde guztietara begiratuta ere,

ikusgarria da inguratzen gai-tuen paisaia.

Lizarruti-OrdiziaMenditik hirira doan bidea, me-galitoz betetako eremu karsti-ko batetik, artzainen ohiko ibil-bidean. Lareoko urtegiarenikuspegiak gozatu eta artalde-

ak nonahi ikus ditzakegu, larre-etan bazkatzen. Artzain txabo-lak ere ikus daitezke bidean; Oi-duiko txabola esate baterako.Zaldibia zeharkatuta Ordiziarairitsiko gara.

Ordizia-SeguraEtapa osoan zaindaria eta erre-ferentea da Txindoki. Beasai-nen Igartzako monumentu-multzoan geldialdi bat egiteamerezi du. Handik aurrera, be-laze artean Olaberriara iritsikogara. Txindoki talaia bada, Ola-berria da Goierriko balkoia.Handik aurrera Idiazabala iritsi-ko gara, Ibilbideari eta EuskalHerriko gazta ezagunenari ize-na ematen dion herrira. Handaude Artzainen monumentuaeta Idiazabal Gaztaren Inter-pretazio Zentroa. Ibilbidea itxiz,Seguran amaituko dugu azkenetapa.

Page 14: GoiBerri 86. zenbakia

14 GOIBERRIGARAI BATEAN

Herri historikoak GoierrinDenboraren joanean eskualdeko udalerri antolamendua aldatu egin da. Herriekbatze edo bereizte prozesuak izan dituzte, udalerri berriak sortu dira edoantzinako historikoak desagertu, auzo bihurtuz. Hona azken bi mendeetakoak.

Aimar Maiz Urtea udalerri bat gehiagorekinbukatu du Gipuzkoak. Igeldoriherri izaera onartu, eta 89. seni-dea bihurtu da. Goierrik gauregun 22 udalerri ditu, baina az-ken bi mendeotan gora-behe-rak izan dira. Herri batzuk batu,besteak bereizi, denetariko joe-rak izan dira.Batzeko joera 1960ko ha-

markadan izan zen. Frankismo-aren atzaparrek oratuta, eko-nomikoki itota zeuden herriasko. Aldamenekoekin elkar-tzea izan zuten irtenbidea, nolaudalak bultzatuta, hala gora-goko organoek behartuta. Bibatze kasu izan ziren Goierrin. Altzaga Itsasondori lotu zi-

tzaion, 1966an. Biztanle gutxi-ko herria izanik, «finantza ego-era larrian» zegoen. Eskaeraonartu zioten, eta Itsasondorenmenera igaro zen. Udal bere-gaintasuna 1992an berreskura-tu zuen, Udalbatza eratu etaatzera herri gisa ibilian hasiz. Lehenago, Oria Ibaiko Bata-

sunean egon zen Altzaga, Itsa-sondo, Arama, Gaintza, Lego-rreta eta Zaldibiarekin batera.1615ean hiribildu titulua erosieta Ordiziaren eraginpetik ate-ra ondoren, Gipuzkoako BatzarNagusietara multzoan joateko—eta gastuak gutxitzeko— izanzen elkargoa, 1845 arte.

Beasainen ingurura Industri jarduera handitzeakBeasaini ekarri zion aberasta-sunaren anparoan, ingurukoherri beregainak ere erakarri zi-tuen. Beasaini batzen lehenen-goa Gudugarreta izan zen,1882an. Udalerri izana zen1615etik —ordura arte Segura-

ren agindupean zegoen—. Txi-kia zen Gudugarreta, eta eko-nomikoki bideragarria ez zenez,lehenago ere saiatu zen Bea-sainen sartzen, baina Gipuzko-ako agintariek ukatu egin zio-ten eskaria. 1882an lortu zuen. Behin XX. mendean, beste bi

herrik egin zuten gauza bera:Arriaranek 1927an eta Astiga-rretak 1929an. Astigarretarenkasuan, bizilagunek eskariaegina zuten aurretik ere, «nahizeta Beasain hasiera bateanbaietza emateko uzkur azalduzen», dio Josetxo Zufiaurre et-nografoak Beasaingo mugak li-buruan. Arriaranek bestelako bidea

egin zuen. 1692an Itsasorekinelkartu zen, eta orduz geroztikudalerri bakarra osatu zuten,alkate funtzioa bi urtean behin

txandakatuta. Hala, 1927anItsasorekin lotura eten, eta Be-asaingo auzo izatera igaro zen.Orain 210 urte Olaberria Laz-

kaotik bereiztu zen, 1804kourriaren 15ean ofizialki.

Ezkio eta Itsaso Batutako azkeneko kasua Ez-kiok eta Itsasok osatzen dute.Oraindik indarrean da, nahizeta bereizte asmoak planteatudituzten bi herrietako bizilagu-nek, aurten. Itsasok eta Ezkiok 1965ean

osatu zuten udalerri bakarra:Ezkio-Itsaso. 1385ean Urretxuribatu zitzaion Ezkio, eta horre-gatik Segurarekin iskanbilakizan ondoren, 1441ean Segura-ra lotu zen. 1661ean bananduzen Areriako alkatetza nagusi-tik. Itsaso 1461ean izendatuzuen Gaztelako erregeak herri-tzat, eta Arerian sartu zen.

Altzagako herrigunean, 1915ean. INDALECIO OJANGUREN—GUREGIPUZKOA

Ezkio, 1921ean. Baserritarrak laian. I.OJANGUREN—GUREGIPUZKOA

Itsasoko herrigunearen bista. I.OJANGUREN—GUREGIPUZKOA

Page 15: GoiBerri 86. zenbakia

GOIBERRI 15INTERNET

saretik

Han eta hemen

Bertan sortutakoaplikazioei sariakGipuzkoan sortu eta garatuta-ko aplikaziorik onenak saritu zi-tuen Foru Aldundiak, Egube-rrien atarian. Euskal HerrianIhesi (Iametza), GOZ Pro Suite(Igarle), Domoalert Security(Domoalert), Ialdamio (IkerPedrosa), Segapoto (Ion Liza-razu) eta Elhuyar hiztegien sa-kelekoetarako aplikazioa dau-de sarituen artean.

Ba al duzu gabonetakoloterian jokatzekoohiturarik? eta hala bada, zenbatjokatzen duzu?

· Ez, ez dut jokatzen .....%40· Bai, 50 euro edo gutxiago............................%37

· Bai, 50-150 artean ......%19· Bai, 150 eurotik gora.....%4

Inkestagoierri. hitza.info

Urte berriaren etorrerarekin ba-tera, asko dira urte zaharrarierrepasoa egiteko aprobetxa-tzen dutenak. Azken egunotanurteko albisteak edota urtekoargazkirik onenak biltzen dituz-ten albiste eta post ugari ikusiahal izan ditugu sarean. Goie-rriko Hitzak ere, bere webgune-aren datuei errepasoa egin die.

Webguneari dagokionez,urte oparoa dela esan daiteke,guztira 261.781 bisita bakar izanbaititu goierri.hitza.info web-guneak. Ikusitako orrialde ko-puru osoa, berriz, 336.818koaizan da. Datu horiek hilabetezhilabete aztertuta, maiatza eta

urria izan dira mugimendugehien izan dutenak, biak ere30.000 bisitako mugan ibilibaitira. Albisterik bisitatueneidagokionean, berriz, Legorre-tan atez atekoaren ontziakpuskatu zituztenekoa izan dadenetan irakurriena. Azken urteetan ikus-entzu-

nezkoen inguruan egindakoapustua ere ari da emaitzakematen. Aurten, Goierriko Hi-tzaren Youtubeko kanalak102.546 ikustaldi izan ditu; de-nera, 220.000 minututik gora.Bideorik ikusienen artean, Ze-gama-Aizkorri proba eta Korri-ka 18 daude, besteak beste.

Datuak

261.781Bisita. goierri.hitza.infowebgu-neak 2013. urtean zehar izanduen bisita kopurua da. Ikusitakoorrialdeak, guztira, 336.818 izandira. Hilabeteka, maiatza eta urriaizan dira bisita gehien pilatu dute-nak, biak ere 30.000 inguruan.

albisterik bisitatuenak

1.667.Atez ateko ontziak puska-tu dituzte Legorretan.1.337.Urte eta erdiko zigorra eza-rri diete Ordiziako jaien harira au-zipetutako lau goierritarrei.1.225. Leire Lopez preso beasain-darra aske geldituko da.842. Beasaindar bat Guggenheimmuseotik bota dute.749. Fidantzapean aske utzi duteEuri Albizu segurarra.

bideorik ikusienak

7.291. Zegama-Aizkorri mendimaratoia 20132.480. Korrika 18 Goierri garaian.2.238. ‘Dantza zati bat’ Beasai-nen.1.192. Bertsolari Txapelketa Na-gusia Legazpin.1.151. ‘La Herida’ filmaren graba-keta Etxeberrin.

2013ko datuei errepasoa

Page 16: GoiBerri 86. zenbakia