goiberri 57. zenbakia

16
Duintasunaren aldeko borroka Lan hitzarmen duin baten alde borrokan hilabeteak daramatzate zaharren egoitzetako langileek 8-9 Zumarragan aurreko astean langileek egindako elkarretaratzea. ASIER ZALDUA Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Esteban Atxa 3 Iritzia 4-5 Xegun Altolagirre 8-9 Lazkaoko musikari gazteak 10 Haragia makina bidez 11 Geltokia gaztetxe bihurtuta 12 Idiazabalgo abeltzaintza 13 GOI B ERRI 57. zenbakia. 2013ko maiatzaren 3a

Upload: goierriko-hitza

Post on 09-Mar-2016

244 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

Zaharren egoitzetako langileen lan hitzarmen duin baten aldeko borroka landu du GoiBerri aldizkariak 57. zenbakian. Xegun Altolagirre zine gidoilari legazpiarrari elkarrizketa ere egin diote.

TRANSCRIPT

Page 1: GoiBerri 57. zenbakia

Duintasunarenaldeko borrokaLan hitzarmen duin baten alde borrokan hilabeteakdaramatzate zaharren egoitzetako langileek 8-9

Zumarragan aurreko astean langileekegindako elkarretaratzea. ASIER ZALDUA

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Esteban Atxa 3 Iritzia 4-5Xegun Altolagirre 8-9Lazkaoko musikari gazteak 10Haragia makina bidez 11Geltokia gaztetxe bihurtuta 12Idiazabalgo abeltzaintza 13

GOIBERRI57. zenbakia. 2013ko maiatzaren 3a

Page 2: GoiBerri 57. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: GoiBerri 57. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MoTZEAn

«Egunero arrautzabat jaten dutbehintzat»

EstebanAtxaEuskaberreko kudeatzailea

Mikel Albisu ZegamaEsteban Atxak (Zegama, 1963)dionez oilozain jaio zen: «Nirelanbidea, afizioa eta bokazioaoiloak eta arrautzak dira». Aita-ren ondoan ofizioa ikasi eta1993.urtean Lazkaoko Benedi-tarren oilategia hartu zuen.2006 urteaz geroztik Zaldibia-ko Euskaber, larre oiloen arrau-tza ekoizleak elkartzen duenenpresako kudetzailea da. Astean zenbat arrautza jatendituzu?Ahal ditudan guztiak, egunerobat behintzat.Arrautza: frijitua, tortillan...Frijituak, dudarik gabe.Arrautza frijitua zerez lagun-duta?Arabako patata frijituekin.Zaletasun bat.Irakurtzea.Liburu bat.

Jose Antonio Pagolaren Jesús,aproximación historica.Musika talde bat.Garai bateko Egan.Abesti bat. Malagueña salerosa.Arrautza ez den janari bat.Baserritarrek arretaz ekoiztuta-ko edozein. Labela duen oilas-ko eta arkume errea batik bat.Edari bat.Kuadrillan edandako ArabarErrioxako ardo beltza, txikitoa.Amets bat.Euskaldunok zerbaitetan adosjartzea.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Realak lehenengo liga irabazizuenean Gijonen nengoen.Jaso duzun oparirik bereziena. Alabak egunero ematen didanmuxua.Gorroto duzuna. Desleialtasuna eta nere seme-alabak mokoka ikusteaGoierriko txoko bat.Arriurdin, zegamarrak Arantza-tzura joaten garenean.Herriko alkate bazina...«Txabola gunea» egingo nuke.Gaztetxoen kuadrillek txabolakegiteko eta desegiteko lekua.

«Realak lehenengoliga irabazi zueneguna ez dut inoizahaztuko, Gijonennengoen»MIKEL ALBISU

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Lierni OrmazabalKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 673 69 90 95 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Olaberria, Urretxu, Zerain, Seguraeta Zumarraga

Page 4: GoiBerri 57. zenbakia

«Pinochet eta Hegoafrikakoapartheideko erregimena lagun zituenemakume gerrazalearen [MargaretThatcher] argiak ezin izango ditugubilatu politikaren arloan»Mikel ZurbanoEkonomian doktorea

Txinpartak20.000 buru aralarren. Oraindik men-dietan elurra badago ere, maia-tzaren 1az geroztik, Aralarra igo-tzeko atea zabalik dago gana-duarentzat. Aurten, guztira,18.000 ardi, 740 behi eta 800behor inguru igoko dituzte Ara-larko larretan bazkatzera.

04 GOIBERRIiritzia

Nekane GonzalezItzultzailea

Festak, neskak,kezkak eta bidexkak

au hitz, lauizen edo sus-tantibo, lauesanahi. Zor-tzikoren bat

osatzeko oinak izan litezke.Zortziko txikia zein handia. Ber-tsoaz ari naiz, jakina. Izan ere,bertsotarako garai aproposakizaten dira festak, eta gure he-rrian, Legazpin, bete-betean di-tugu santikutzak. Hilaren 30-ean hasi, eta etzira arte ibilikogara musika, dantza eta algaraartean. Eta balkoi ugaritan,oraindik ere, zabor poltsak.Esango nuke guztion gustu-

koak izaten direla festak, ohikoerrutinatik ateratzeko aukeraematen digutelako eta ezkon-tzetan eta bestelako ospakizu-netan bezalaxe, iparra pixkabat galtzeko lizentzia izaten

dugulako, nahiz eta gure he-rrian aspaldion gabiltzan, ta-malez, iparra erabat galduta.Ez da Legazpiren kasua, bai-

na euskal hiriburuetako feste-tan, jaiekin erabat lotuta ego-ten dira neskak edo emakume-ak. Guztietan gertatuko daakaso halakorik, baina batez

ere Baionakoak eta Iruñekoakentzundakoan datorkit bururazenbat bortxaketa saio izan di-ren, ustez alkoholaren zein dro-gen aitzakiapean. Horixe, ustez.XXI. gizaldia aurrera doa, etaoraindik ere emakumea men-dean, oraindik ere ahul etazaurgarri. Berdintasuna lortze-ko bidean gabiltza jo eta su la-nean. Soldata parekotasuna,erabakimen handiko lanpos-tuetan emakumeen presen-tzia, lana eta familia bizitza ba-teratzeko moduak, etab. Bainaezin egoerari buelta eman; ezinatera sartu gaituzten zulotik.Horregatik, helburu hori lortze-ko bidea, errepide zabal, ia au-tobide izan behar zuena, bidex-ka eskas bihurtu da guretzat;zaborrez betetako bidexka.Eta bidexkan geratu dira, ha-

laber, beste hainbat xede lor-tzeko egindako ahaleginak ere.Krisiak jota gauden honetan,nekez emango dugu aurrera-pausorik ongizatean. Lehen gu-txi zuenak, orain gutxiago. No-ranahikoa behar zuen euska-rak, zoritxarrez, sukaldebazterrera mugaturik jarraitzen

du, oraindik ere. Eta geroz eta li-beralagoak, irekiagoak eta eu-roparragoak garela aldarrikatuarren, argi dago geure zilborraribegira jarraitzen dugula. Zerta-rako egin ingurumena zaintze-ko ahalegina? Zertarako hartulana, dena nahasian botatzeaaskoz ere errazagoa bada?Begi itsuak, negarrik ez.Kezkatuta nago. Kezkatuta

egoteko arrazoiak baditugulairuditzen baitzait. Urratsak egi-teko premia dugu, zentzu guz-tietan, gainera. Eta horretan arigarela diogu etengabe, bainabai zera! Lehengo lepotik buruaguk! Zubi azpitik pasatzean ha-rri koskorra burura erortzen zai-gula jakinagatik, segi zubipetikpasatzen. Halakoren batean,agian, harriak amaituko diraeta. Hor daude atez atekoarenbirziklatze tasak. % 70etik go-rakoak. Zertarako baina?Eta % 70etik gora da, hain

zuzen, festez dagoeneko goza-tu duguna. Egunak aurreradoaz, baina badugu oraindikegitekorik, dantzatzekorik etadastatzekorik. Zero Zabor betijomuga. Prestakuntzari dago-kionean, parte-hartze handikojaiak izaten dira Legazpikoak,eta garai hauetan, hori esker-tzekoa da, benetan. Hitz eta pitz bai, baina ez

dugu bertsorik osatu. Festak,neskak, kezkak eta bidexkak.Kontzeptu beregainak dirudite,baina badute nolabaiteko bar-ne lotura: guztiek galarazten di-gute loa.

L

«Kezkatutaegotekoarrazoiakbaditugulairuditzenbaitzait»

Page 5: GoiBerri 57. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Zenbat aldiz ernegatu ote gara zerbait adierazi nahi eta ingu-rukoek beste aldera begiratzen dutela ikusita? Zenbat aldizmindu ote gara, garela uste duguna eta besteek ikusten gaituztenmodua ez datozela bat ohartzean?

Nola komunikatu behar dugun irakastea helburu duten ikasta-roak eta komunikatzeko gailuak gero eta ugariagoak eta sofistika-tuagoak diren inkomunikazio garaiotan, begirada interesgarria es-kaini berri digute donostiartutako hiru goierritarrek.

Duela pare bat urte izan nuen estreinakoz lehen tipoko azidemiaglutarikoa izenez ezagutzen den nahasmen neurologikoa dutenArrieta ahizpen berri. Txundigarria benetan! Ahotsa eta gorputza-

ren mugimenduak kontrolatzeko ezintasunak eraginda urteetankomunikatu ezinda bizi ostean, begien mugimenduaren bidez le-trak airean idatziz elkarrekin komunikatzeko modua asmatu etapatentatu zuten duela 35 urte, Lurdes eta Mentxuk.

Jorge Gil Munarriz zuzendari legazpiarrari ere, ez zitzaion ohar-kabean pasa Beasainen sortutako bi ahizpa hauen biziraupenera-ko sena eta bi ahizpekin egindako elkarlanaren fruitu izan da Do-nostiako Giza Eskubideen Zinemaldian aurkeztu duten El metodo

Asko daukagu ikasteko, bai, Mentxu eta Lurdesengandik, etabaita beraiek bezalako pertsonengandik ere. Asko. Zerbait esannahi eta ezin besteek ulertzeko moduan adierazi, gogorra egoera.Gu ere tarteka ernegatuko ginen, bai, diozun moduan, zerbait esaneta ingurukoek beste aldera begiratzen dutela ikusita, baina ez dutuste Mentxu eta Lurdesek sentituko dutenaren hamarrena senti-tuko genuenik.

Horrelako hesiak haustea beti da pozgarria; sarritan ez da beharbeste baliabide erabiltzen gaixotasun edo gabezia minoritarioei ir-tenbidea emateko, eta hori pena bat da. Gaixotasun honetan argiizpi bat ikusi dugu behintzat, eta hori ez da gutxi.

Kritika oso onak jaso ditu Munarriz zuzendari legazpiarraren fil-mak. Filma osorik ez baina pasarte bat edo beste ikusteko aukera

izan dut eta zirrara eragin dit Arrieta ahizpek erakusten duten inda-rra, beraien begiradak adierazten duen bizi gogoa. Guztiontzat adi-bide dira, zalantzarik gabe.

bateta

bat

Asteko irudia

Nerea Elustondo

Gorka Azkarate

Josu Maroto

Maiatzak 1Asteazkenean ospatu zenmaitzaren 1a, langileareneguna. Charlie Chaplin enModern times etorri zaitburura, eta lanaren ingurukoarazoak nola aldatu diren.Aurki langabetuaren egunaospatu beharko ote da?

Arrieta film dokumentala. Arrieta metodoa ezagutaraztea eta ko-munikatzeko zailtasunak dituztenei beste alternatiba bat eskain-tzea dira dokumentalaren helburuak. Arrakastatsua izan da pan-taila handira egin duten jauzia, izan ere, beronek jaso du film luzeonenari ikusleek ematen dioten saria. Bejondeiela!

Ez al zaizu iruditzen gure burbuilatxoetan lasai ederrean bizi ga-renok asko daukagula ikasteko Mentxu eta Lurdes bezalako jen-deagandik?

Page 6: GoiBerri 57. zenbakia

06 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Kamera aurretik atzekoaldera jo dut; pixkanaezkutatuz joan naiz»

Xegun AltolagirreGidoilaria

Josune Zarandona LegazpiXegun Altolagirre (Legazpi,1969) aktore, aurkezle, zuzen-dari eta gidoilari lanetan arituda gaztetatik. Antzerkian, zine-an eta telebistan lan esperien-tziarik ez zaio falta. Urteekin,publikoari begirako lanak pix-kanaka utzi eta ezkutatuz joandela aitortzen du, aurreikusigabe, «berez» gertatu zaioladio. Gaur, gidoilari gisa egiten

du lan, etxean. Izan ere, hone-tan hasi zenean, garbi zuenbere iparrak Euskal Herrian be-har zuela.Noiz erabaki zenuen aktoreizan nahi zenuela?Urretxuko Garaialde Lizeoanegin nuen batxilergoa. Hiruga-rren mailan nengoela, 17 urtere-kin, ez neukan oso garbi zer eginnahi nuen. Unibertsitaterakosaltoa eman aurretik, irakasleburua ikasle bakoitzarekin bil-tzen zela oroitzen dut, aurrera-ko bidean nolabait laguntzeko.Bilera hartan aktore izan nahinuela eta antzerkia asko gusta-tzen zitzaidala esan nion ira-kasleari, eta hark animatu nin-duen bide horretan jarraitzera. Aktore ikasketak aukeratu ze-nituen orduan.Donostiako Antzerti eskolaneman nituen hiru urte. Etxeanantzerkia egin nahi nuela sal-

tzea zaila izan zen, eta Irudiaeta Soinuan matrikulatu nin-tzen Andoainen. Lehenengo ur-tean bi gauzak uztartu nituen,baina gero, antzerkiarekin ja-rraitzea erabaki nuen. Bitxia da,garai hartan utzitakoarekin ja-rraitu baitut orain. Donostiatik Madrilera, gero. Madrilgo Willian Layghton la-borategian jarraitu nituen ikas-ketak beste hiru urtez. Saltoa

gogorra izan zen, ez nekien noranindoan ere. Hasieran, oso ez-kor joan nintzen, kutsadura po-litikoagatik edo. Baina gero, hirizoragarria iruditu zitzaidan Ma-dril. Hala ere, etxera itzuli zinenhiru urteren buruan.Aktore bezala bizitza ateratzeaez da erraza. Hasieratik oso gar-bi izan behar da zer den nahidena. Nik, honetan hasi nintze-nean, oso garbi nuen EuskalHerrian bizi nahi nuela. Lanbidehonetan, egia da Madrilen au-kera gehiago egon daitezkeela,baina honetan dabilen jendegehiago ere badago. Euskal Herrian, hala ere, ez zai-zu lanik falta izan.Madrildik itzuli nintzenean,ETBko Penelope enea telesai-lean hasi nintzen lanean. Mas-karada antzerki taldearekin erearitu nintzen denbora batez.

Film batzuetan ere lortu nituenzenbait paper txiki, Yoyes-enedo La voz de tu amo-n, beste-ak beste. Hala ere, garai hartanaktore lanak beste lan batzue-kin uztartu behar izan nituen.Ikastolako jangelan, anbulato-rioko harreran gaueko txandanedo kiroldegiko harrera lanetanibili nintzen Legazpin.Aktore izatetik telebistako aur-kezle izatera pasa zinen. Maskaradarekin Oscar WildenErnesto izatearen garrantziaeta Pablo Nerudaren Postarialanekin Espainian bira handiakegin genituen. Garai bereandeitu zidaten ETBtik Galdes-treet saioan aurkezle lanak egi-teko. Atzetik etorri ziren Jaiaksaioak ere. Aktore lana uztea ezzen erabaki bat izan, bideakeraman ninduen horretara. Nolatan hasi zinen gidoilari la-netan?Jaiakaurkezten nengoela idatzinituen saiorako zenbait gidoi.Horretan nengoela, Baleukoekoiztetxeak Betizu proiektuangidoilari lanak egiteko lana es-kaini zidan. 2000tik 2007raarte aritu nintzen bertan, etaazkeneko urteetan zuzendarilanak ere egin nituen. Kameraaurreko lanetik atzeko aldera jodut; pixkana ezkutatuz joannaizela esan daiteke.

«Aktore lana uzteaez zen erabaki batizan, bideakeraman ninduenhorretara»

«Europan gidoilarilana ñimiñoa daprodukzioan, nahizeta filma horretanoinarrituta egon»

«Telebistan ezdago berezkosormenik, ETB1umezurtz dago, etakultura krisian»

Page 7: GoiBerri 57. zenbakia

GOIBERRI 07elkarrizketa

kenean, Tadeo Jones-en aurkaezin izan genuen ezer egin. Nolakoa da gidoilari lana?Gidoiak idazten eginez ikastenda, baina formazio zati handibat ere badauka. Gidoi batidazterakoan sormena eta tek-nika uztartzen dira. Dena den,Europan gidoilariaren lana osoñimiñoa da produkzioan, nahizeta film guztia bere lanean oi-narrituta egon. AEBetan, aldiz,

gidoilariak pisu handiagoa du.Gure lana ez da behar bezalabaloratzen. Nahi baino denbo-ra gutxiago eskaintzen zaio gi-doi bat idazteari. Orain etxetik egiten duzu lan.Baleuko uztea erabaki nueniazko urrian, bizi kalitateagatik,batez ere. Olentzero bilduma-ren hirugarren filmaren gidoiabukatzen ari naiz orain, etaTVErentzako haurrei zuzendu-tako telesail bat ere ari naizidazten. Blacky eta Kanuto per-tsonaietan oinarritutakoa, hainzuzen. Nola ikusten duzu egun telebis-taren mundua?Ez dago berezko sormenik,ETB1 umezurtz dago. Kultura,dena den, beti egon da krisian,orain are gehiago. Ez gaituzteherri kultura kontsumitzekohezi, eta horrek ere badu, noski,eragina.JOSUNE ZARANDONA

Bitarte horretan eta ondorenere, haurrei zuzendutako zen-bait filmetako gidoiak idatzi di-tuzu. Betizuak izar artean izan zen le-henengoa, eta atzetik etorri zi-ren Olentzero eta oparien or-dua edo Olentzero eta iratxoenjauntxoa. Blacky eta Kanutoeta The wish Fish ere nik idatzi-takoak dira, besteak beste.‘The wish fish’ Goya sarietara-ko ere izendatu dute aurten.Nola sortu zen proiektua?Orain 4 edo 5 urte hasitakoproiektu bat da, Espainiako Ne-kazaritza eta Arrantza Ministe-rioaren enkarguz Baleukok eginzuena. Filmaren bitartez, mi-nisterioak haurren arten arrai-nen kontsumoa indartu nahizuen. Hortik sortu zen filma egi-teko ideia. Sorpresa izan al zen Goya sarie-tarako izendapena?Baleukoren bi filmek jaso zutenizendapena. Blacky eta Kanutozen bigarrena. Azken hau tekni-koki asko landutako filma da,aurrekontu handikoa eta Fran-tziako eta Italiako beste ekoiz-tetxe batzuekin lankidetzanegindakoa. The wish fish-ensekretua, nolabait esateko, gi-doian zegoen, oso ondo jositadaudelako abentura barruanhelarazi nahi ziren mezuak. Az-

Page 8: GoiBerri 57. zenbakia

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

Hilabeteak daramatzate zaharren egoitzetako langileek lan hitzarmen duinbaten alde borrokan. Berririk ezean, uztailetik aurrera lan erreforma berriaaplikatuko diete. Ia osotasunean emakumeez osatutako sektorea da honakoa.

Janire ArrondoZaintzaileen sektorean ez daalbiste lan egoera dela-eta ka-lera atera behar izatea. Urteakdaramatzate lan baldintza dui-nen aldeko borrokan. Hala ere,azken hilabeteak benetan go-gorrak izaten ari dira, asko bai-tute jokoan. Gipuzkoako zaha-rren egoitza, eguneko zentrueta pisu babestuetako langile-ak lan hitzarmen duin bat lortunahian dabiltza; Ordiziako SanJose eta Zumarragako Lamou-rous Argixao zentroetako langi-leak kasu. Akordiorik ezean, uz-tailetik aurrera egun indarrean

den lan erreforma berria apli-katuko zaie. Hilean 400 eurogutxiago irabaziko dute eta ur-tean 200 ordu gehiago egin be-harko dute lan, beste hainbatneurri gogorrez gain.

«Larria eta guztiz onartezi-na» da hori LAB eta ELA sindi-katuentzat. Horregatik, otsaile-an eta martxoan hiru egunezgreban egon ziren eta, egoerakez aurrera ez atzera dirauenez,aste honetan beste bost egu-neko lanuztean murgildu dira.Datozen asteetan akordiorikizaten ez bada, langileek maia-tzaren 13tik aurrera greba mu-

gagabea hasiko dute. Langile-entzat «ez da xamurra» grebaegoerara iristea, baina sei hila-bete negoziatzen eman ondo-ren ez dute beste irtenbiderikikusten.

Ez aurrera ez atzeraIritzi horretakoa da LourdesGarcia Ordiziako San Jose egoi-tzako langilea. ELA sindikatua-ren izenean Gipuzkoako egoi-tzetako mahai negoziatzaileandago bera. Lehen pertsonanbizi du lan hitzarmenaren ga-tazka. Joan zen urrian osatu zennegoziaketarako mahaia eta

Duintasunagatik

Ez da «xamurra»grebara jo beharizatea; baina, ezdute besteirtenbiderik ikusten

Aldundiak akordioalortu du BiharkoBeasaingozentruarenkudeatzailearekin

Page 9: GoiBerri 57. zenbakia

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

ordutik «ez da aurrerapausurikizan». «Ugazabek badakite lauhilabeteren bueltan soldatakjetsi, lan orduak gehitu eta en-presa-paktuak bertan beherautz ditzaketela», dio Garciak.

Egoera libratu asmoz, otsai-lean Gipuzkoako Aldundiakproposamen bat egin zuen.«Erreformak mugatuko lituz-keen hainbat hobekuntza etaberme ahalbidetzen» zituela-eta LABek eta ELAk ontzateman zuten. Era berean, 8,2 mi-lioi jartzeko prest agertu zen Al-dundia baldintzen hobetzeakenpresei eragiten zien gastue-tarako. Adegik ez zuten onartuproposamena. Azkenekoz, apirilaren 16an

bildu zen mahai negoziatzailea.Lares enpresaburuen elkargo-ak gatazkari irtenbidea emate-ko proposamena egin beharzuen. ELAko ordezkariaren ara-bera, «proposamen horrek lan-gileak gehiago haserretu ditu».Laresek Aldundiaren proposa-meneko eduki ekonomikoenonarpena etorkizun batean ne-gozitzea proposatu zuen.

Eduki ez ekonomikoetakoproposamena ere «guztiz la-rria» da sindikatuentzat. Langi-leen ordezkatzeak zalantzanjartzen dituen subrograzioklausula partziala planteatu

zuen. «Honek ez du langileenordezkatzea bermatzen, eztahauen lan baldintzak ere»,azaldu zuen Garciak. Era bere-an, enpresa-paktuen desager-tzea ere proposatu zuen Lare-sek, «langileen erdiak soldataketa eskubideak galtzeko». Pla-za pribatuak dituzten zentrue-tan, berriz, %10eko lanaldimalgua ezarri eta hutsuneakbetetzeko lanaldi murriztuakluzatzea debekatu nahi dute. Sindikatuentzat proposa-

men hori «Adegi bezalako pa-tronal asegaitza asetzera bide-ratuta dago». Garciak salatuzuenez, «ez da bateragarria La-res lan erreformaren aurkaagertu eta aldi berean propo-samen hau aurkeztea». «Egoeraren larritasunak

hala eskatuta» eta akordiorikezean, maiatzaren 13tik aurreragreba mugagabeari ekingo dio-

te egoitzetako eta egunekozentruetako langileek.Tartean, hala ere, Biharko en-

presak aurre akordioa lortu duGipuzkoako Aldundiarekin lanhitzarmena sinatzeko. «Langi-leen eskubideak sendotzeko»finantziazioa luzatuko du Al-dundiak, besteak beste. Bihar-ko enpresak kudeatzen ditu Be-asaingo eguneko zentrua etaArangoiti zentroa Goierrin.

Emakume aurpegiarekinLehendik zigortua zegoen sek-torea, are eta egoera larriagorabidean dago. Gipuzkoan %97emakumeez osatua dagoensektorea da zaharren egoitze-tako langileena. Etxeetako lan-gileena bezala, ikusezina dirudieuren lanak, nekagarria etaekonomikoki zein gizarte ikus-pegitik gutxietxia. Hala ere, gi-zarte antolaketako zutabe na-gusietako bat dira. Gaizki or-daindutako edo ordaintzen ezdiren zaintza lanen gaineaneraikitzen baita munduko eko-nomia sistema. «Gizonezkoek egindako lana

balitz ez ginen horrela egon-go», dio Lourdes Garcia Ordi-ziako San Jose zentruko ELAkoordezkariak. «Ez da kasualita-tea» bere ustez emakumeensektorea izatea zigortzen ari di-rena. Gizarte antolaketa mo-duak eraman ditu emakumeaketa gizonak bakoitza lan motazehatz batzuetara; bakoitzakegin beharrekoa zer den ikasieta barneratu egin da. Hala, gizonak ekoizpen lane-

tan kokatu dira eta ekonomiko-ki zein sozialki prestigio gehia-go eman zaie lan horiei. Eremupribatuko egitekoak emaku-meen esku utzi dira, bestalde.Egindako lana maitasun edoafektu erlazioekin lotzen da etaez zaio inolako balio ekonomi-korik aitortzen, nahiz eta gizar-tearen ongizate eta biziraupe-nerako oinarrizko izan. «Behineta berriz ari gara batzarretanikuspegi hau lantzen; ez gaituz-te kontuan hartzen emakume-ak garelako», zioen Garciak.

Iruditan, Zumarragan aurrekoastean egindako elkarretaratzeaeta Ordiziako San Jose zentrukokartela. ASIER ZALDUA - GOIBERRI

ertatuko denarekinarduratuta eta beldu-

rrez, lanean jarraitzen dutezentruetako langileek. Zuma-rragako Lamourous Argixaozentruan bi urte daramatzaMaria Sarasolak. «Egun guz-tia zer berri izango den zainpasatzen dugu», dio berak.«Grebara joan behar izatea ezda xamurra guretzat», dio.Langile askoren atzean «dra-mak» daudela dio berak; umetxikiak, bikotea langabe-zian... Negoziaketak «itxuratxarra» izan arren esperan-tzari eusten diotela eta borro-ka egingo dutela dio Ainhoa,Mariaren lankideak.

Hilabeteakestres etaezjakintasungiroan lanean

G

Page 10: GoiBerri 57. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

Lazkao Txikiren herria...eta musikari bikainena!Asier Zaldua LazkaoLazkaoko seme ezagunenabertsolari bat da, Lazkao Txiki,baina herri honek musikari bi-kainak ere eman ditu. Azkenal-dian bertsolari handiaren izenadaraman musika eskolakoikasleak dira zeresan handienaematen ari direnak: Unai Sal-daña gitarra-jotzaileak bi lehia-ketatan parte hartu behar dueta combo taldeak Donostiankontzertua eman du.

Saldañak 13 urte ditu eta Eri-ka Alvarezekin gitarra klasikoaikasten ari da, nahiz eta bereadineko gehienek gitarra elek-trikoa nahiago duten.Plaza gizona da, gainera.

Bere irakasleak lehiaketetanparte hartzea proposatu zione-an, baiezkoa eman zuen bitanpentsatu gabe. Maiatzaren 3aneta 4an Euskadiko musikarigazteen lehiaketan parte har-tuko du eta 24an eta 26an Bil-

boko Juan Crisostomo de Arria-ga izenekoan. Azken honetangitarra-jotzaileek bakarrik par-te hartzen dute.Alvarez oso gustura dago

bere ikaslearekin. «Denaribaietz esaten dio. Erraztasunhandia du eta bere instrumen-tua asko gustatzen zaio. Azaz-kalak jateari utzi zion jo ahalizateko, eta telefonoa erostekoaurreztutako dirua gitarra eros-teko erabili zuen!».Combo taldekoek ere oso

gustuko dute musika. GoizaneImazek, Maddi Noguerak etaOlatz Ormazabalek osatzendute taldea. Fredi Pelaez ira-kaslearekin jotzen dute.Talde hau ikasleei jendaurre-

an jotzeko aukera eskaintzeko

Unai Saldaña eta combo taldeko Imaz, Noguera eta Oiartzabal Pelaez irakaslearekin, Lazkao Txiki musika eskolan. ASIER ZALDUA

Babeslea

sortu zen, eta Ormazabalek ha-sieratik jotzen du. Imazek lauurte daramatza taldean etaNoguerak bi.Pop musikari atzerritarren

abestiak jotzen dituzte. Mar-txoan Lazkaotik kanpo jo zutenlehenengoz, Donostiako musi-ka eskolak gonbidatuta, etaoso gustura itzuli ziren.Herritik kanpo gehiagotan

jotzeko gogoa dute. «Herrianbeti jende berbera joaten dagure emanaldietara, eta publi-ko erraza da. Jo aurretik irabazi-ta ez dugun jendearen aurreanjo nahi dugu», aipatu dute.Lazkao Txikik bere musika

eskolako ikasleei plazara inon-go lotsarik gabe irteten irakatsidie, nonbait.

Page 11: GoiBerri 57. zenbakia

GOIBERRI 11MOTZEAN

Harategia makina bidezDatorren urtean 25 urte beteko dira Paki Jimenok eta Josetxo InsaustikUrretxun harategia ireki zutenetik, eta ez da denbora asko harategiarenaurrealdean dendako produktu freskoak banatzen dituen makina jarri dutela.

Miriam Luki UrretxuGozokiak, freskagarriak eta az-ken garaiotan esnea ere bana-tzen duten makinak daude.Paki Jimenok eta Josetxo In-saustik ez ohiko produktu fres-koak saltzen dituen makina ja-rri berri dute beren harategiarenaurrealdean. Solomoa, xerrak,txarkuteria, aurrez prestatuta-ko txipiroiak saltsan eta bestehainbat elikagai jarri dituztesalgai era honetara.

Insausti Mutilokoa da jaio-tzez, baina gaztetan Urretxunlanean hasi zen, eta Paki Jime-no emaztearekin batera hara-tegia zabaldu zutela 25 urte be-teko dira datorren urtean.

«Makinarena buruan neuka-nean, harategira makina horiensaltzailea sartu zen», dio In-saustik, kasualitatea edo zoriaizan zen jakin gabe. Bien arteanaukera baloratu zuten, eta ha-rategia egokitu ondoren, orainhilabete eta erdi makina ipinizuten.

Salgai dituzten produktueidagokienez «asmatzea zaila»dela dio Insaustik: «Harategiradatorren bezeroak eta makinanproduktuak erosten dituenakez dute soslai berbera. Harate-gian sartzeaz batera betiko be-zeroek zer nahi duten badakigu,baina makinan probak egitenari gara». Honez gero konturatu

dira ogitartekoak, esnea etagozoak saltzen direla gehien.«Mahaia hornitzeko berehala-ko irtenbide bat behar dutenekerosten dute makinan, dendaitxita dagoenean».

Harategian kontsumo ohitu-rak aldatu direla antzemandute. «Egoera ekonomikoadela eta, txahal haragiaren sal-menta erdira etorri da», esandu Insaustik. Garai hobeak eza-gutu dituzte, esate baterako,eskola bateko jangelan haragiabanatzen zutenekoa, «bainahori ere bukatu zen, eta kanpo-tik ekartzen dute egun hara-gia». Insaustik tokian tokikokontsumoa aldarrikatu du.

Josetxo Insausti mutiloarra eta Paki Jimeno dira Urretxuko Paki eta Josetxo harategiaren nagusiak. MIRIAM LUKI

«Makinara mahaiahornitzekoberehalakoirtenbide bat behardutenak datoz»Josetxo InsaustiHarakina

Page 12: GoiBerri 57. zenbakia

12 GOIBERRIARGAZKI ZAHARRA

Josune Zarandona UrretxuUrolako trenbidea 1926kootsailaren 22an inauguratuzuen Alfontso XIII. Espainiakoerregeak. Trenbide sare hark

Zumarraga eta Urretxu Zu-maiarekin lotzen zituen 34,4 ki-lometro luze zen ibilbidean. Espainia osoko lehenengo li-

nea elektrikoa izan zen, etaEuskal Y-a baino lehen, eraikizen azkeneko trenbidea sarea.

Trenak 1988ko otsailaren 2anegin zuen azkeneko bidaia, etabetiko itxi zuten. Argazkian, Urolako trenak

Urretxun zuen geltokietako ba-

ten inaugurazio ekitaldia ikusidaiteke, 1926an. Egun, eraikinhori gaztetxe bihurtuta dago,eta bi herrietako gazte askorenproiektuen habia da. Trenbideazegoen lekuan, aldiz, bidegorriadago gaur.

Urretxuko Urolako geltoki zaharra, inauguratu zuten egunean, 1926an; gaur, gaztetxea da eraikina. GUREGIPUZKOA.COM/PASCUAL MARIN

Geltokiagaztetxebihurtuta

Page 13: GoiBerri 57. zenbakia

GOIBERRI 13GURE LURRA

Artzantza baino gehiagoIdiazabalen gaztaz gain, kontuan hartzeko moduko esne, haragi eta arkumeekoizpena dago. Herritarrek komertzio handietan kanpoko jakiak erostendituzten heinean, bertako produktuak kanpoan saltzen dira.

Janire Arrondo IdiazabalEuskal Herrian ez ezik, munduosoan ere ezaguna da Idiaza-bal herria ardi latxaren esnegordinarekin egindako gaztariizena ematen diolako. Idiaza-balen ordea, artzainez gain,

ugari dira behorrekin, ahuntze-kin edo esnetarako edo haragi-tarako behiekin dabiltzanak.

Idiazabalgo abeltzaintza as-kotarikoa dela jakitun zen Ja-bier Jauregi. Hala, udalak eska-tuta, herriko lehen sektoreariargazkia ateratzeko ikerketaegin du nekazaritza eta abel-tzaintza arloko dinamizatzaile-ak. Gaztaren Mamia ekimena-ren baitan kokatu dute egitas-moa. Helburua, sektorea zeinegoeretan dagoen eta zein ara-zo dituen aztertuta, zer irtenbi-de eman erabakitzea da.

Hainbat astez, herriko 23 ba-serritan izan da Jauregi datuakjasotzen, eta ondoren diagnos-tikoa osatu du. Idiazabalgoabeltzainen batez besteko adi-na 51 urtekoa da eta gehiene-tan etxekoen laguntza izaten

badute ere, badira langileak di-tuztenak. Denera 2.235 ardidaude; behietan 210 esnetara-ko frisoi, 115 mestizoak, 70 pire-naiko eta 19 blonda; 110 behor;eta 40 ahuntz. Etxekoak edoerrentan erabiltzen dituzten

lur-sailak, berriz, 424 hektareadira guztira.

Herritarrek errealitate honenberri ez dutela uste izanda, etabaserri mundua bizilagunenga-na gerturatu nahi dute. «Ez die-gu kasurik egiten baserritarrei,

beraien lanak ikusezina dirudi,baina, garrantzi handikoa da»,dio Jauregik. Esaterako, abereeiesker mantentzen dira herrikolarreak garbi; «utzita baleudeberehala hartuko lituzke sasiaketa suak dena jango luke».

Arazoak arazo Pentsuen salneurria gora etagora ari den heinean, ekoizpe-nenak bere horretan darrai;«egoera larria» dute baserrita-rrek. Gainera, ekoizten dutenhori saltzeko arazoak dituzte.«2.300 biztanle ditu Idiazaba-

Oina argazki oina argazkientzat argazki argazki oina oina argazkki oina. ARGAZKILARIA

Idiazabalek 2.300biztanle ditu etaegunean 4.000esne litro inguruekoizten dira

lek eta hemen egunean 4.000litro esne ekoizten dira, etakanpora saltzen da», azaldudu. Gauza bera gertatzen omenda arkumeekin: «Iaz arkumegehienak Burgosera eraman zi-ren».

Egoera aztertzeaz gain, abel-tzainen lana errazteko eta ego-era hobetzeko hainbat neurrihartzea da dinamizatzailearenasmoa. Esaterako, baserri guz-tietan etxeko belarra jaso etaabereentzat erabiltzen dutelaikusi du ikerketan. Horregatik,Abeltzainen Elkartetik bertakozelaietarako egokiagoa dentraktorea erosi dute denen ar-tean. Hala ere, Jauregiren ustez,herritarrak bertako baserrieta-ko produktuak erostera anima-tuz «sektoreari laguntza han-dia emango litzaioke».

Page 14: GoiBerri 57. zenbakia

14 GOIBERRIINTERNET

saretik

Klik Han eta hemen

Goierriko EGIrenargazki artxiboaGoierriko EGI gazte erakunde-ak bere argazki artxibo histori-koa digitalizatu eta sarean jarridu ikusgai. 90eko hamarkadanhasi ziren argazkiak atera etajasotzen, eta dagoeneko, 1.000argazki bildu dituzte; esangura-tsuenak daude ikusgai.sustatu.com

Ernai-renwebgunea itxitaEspainiako Auzitegi Nazionala-ren aginduz, pasa den astebu-ruan itxi dute Ernai gazte era-kundearen webgunea. Eloy Ve-lasco epaileak «terrorismoagoratzea» leporatu die, XabierLopez Peña euskal presoareninguruko albiste bat zabalduta.ernaiantolakundea.org

Sarean ikusiaIrudia

Ordiziako ‘Dantza zati bat’ ekimenaren bideoa ikusgaiOrdiziako dozena bat elkartek eta 400 herritar inguruk parte hartu zuten, joan den azaroan, ‘Dantza zati bat’ ekimenean. Nazioen Munduak bultzatutako ekimena da, autodeterminazio es-kubidearen defentsan. Herritarren aurrean aurkeztu ondoren, orain Youtuben jarri dute ikusgai,Ordiziako Ahotsa webguneak aste honetan zabaldu duenez.ordiziakoahotsa.net

Enkarguak ere euskarazSakelako telefonoetarako do-zenaka aplikazio berri sortzendira egunero, eta gero etagehiago dira euskaraz egitendirenak ere. Azken berrikuntze-tako bat, erosketak euskarazegiteko Saskia aplikazioa da;Artez euskara zerbitzuak gara-tu du, Akting ingenieritzarekinbatera. Saskia, erosketa ze-rrenda egiten laguntzeko apli-kazioa da. Zerrenda egiterako-an, hitzen bat gaztelaniaz edooker idatziz gero, automatikokieuskara zuzenean jartzen du.Gainera, doan eskuratu daite-ke, Google Play dendan.

euskalapps.net

Euskalerria.orgatariaren agurraHainbat urtetako ibilbidearenondoren, www.euskalerria.orgposta zerbitzua ixtea erabakidute. Duela 12 urte sortu zutenataria, e-posta zerbitzu euskal-dun bat eskaintzeko. Azkenal-dian izandako zailtasunak dire-la medio hartu dute erabakia.euskalerria.org

Page 15: GoiBerri 57. zenbakia
Page 16: GoiBerri 57. zenbakia