goiberri 160. zenbakia

20
Ordezkaritza zabala Goierrik Bederatzi bertsolari ariko dira Gipuzkoako txapelketan, eta bestelako lanetan ere goierritar ugari 4-5 Txapelketan parte hartuko duten bertsolari, gai jartzaile, aurkezle, epaile eta antolatzaile goierritarrak. ARKAITZ APALATEGI Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Jose Luis Arana 3 Iritzia 4-5 Hieroglifiko lehia, barran 10-11 Alter Ego 12 Norbere buruarekin erronkan 13 Aldaketa aroaren ikur 14 Urretxuko eta Itsasondoko festak 15-19 GOI B ERRI 160 zenbakia. 2015eko irailaren 18a

Upload: goierriko-hitza

Post on 23-Jul-2016

250 views

Category:

Documents


15 download

DESCRIPTION

GoiBerri aldizkaria, 160. zenbakia. Gipuzkoako Bertsolari txapelketako goierritarrak.

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 160. zenbakia

Ordezkaritzazabala Goierrik Bederatzi bertsolari ariko diraGipuzkoako txapelketan, eta bestelakolanetan ere goierritar ugari 4-5

Txapelketan parte hartuko duten bertsolari, gai jartzaile, aurkezle, epaile eta antolatzaile goierritarrak. ARKAITZ APALATEGI

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Jose Luis Arana 3 Iritzia 4-5Hieroglifiko lehia, barran 10-11Alter Ego 12 Norbereburuarekin erronkan 13Aldaketa aroaren ikur 14Urretxuko eta Itsasondokofestak 15-19

GOIBERRI

160 zenbakia. 2015eko irailaren 18a

Page 2: Goiberri 160. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 160. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Lehen xanpaina edaten zen eta egungaragardoa eta gin-tonica dira nagusi»

Jose Luis Arana LekuonaOrdiziako Amonane tabernakoa

Asier Zaldua OrdiziaJose Luis Arana Lekuona (Ordi-zia, 1964) Amonane tabernakonagusia da, bere anaiarekin ba-tera. Taberna hau 1982an irekizuten eta ordutik denetik ikusidute.Zer moduz joan dira EuskalJaiak?Ondo.Zertan aldatu da festa hau ta-bernarientzat?Lehen jendeak asteazkena lu-zatzen zuen eta azkenaldianastearte gauak indar handiahartu du.Asko aldatu al dira gustuak az-ken 33 urte hauetan?

Bai. Lehen xanpain asko eda-ten zen eta egun garagardoaeta gin-tonica dira nagusi. Gin-kasa ia desagertu egin da.Eta tabernarien lana?Musika kontua da gehien alda-tu dena. Lehen etengabe disko-ak aldatzen ibili behar izatengenuen eta egun programatuegiten dugu.Zeintzuk dira zure zaletasu-nak?Ordiziako gazte mailako futboltaldeko bigarren entrenatzai-lea naiz eta korrika egitea eregustatzen zait.Liburu bat.Ez dut asko irakurtzen.

Musika talde bat.Paul Simon esango dut, bainaez naiz oso musika zalea.Pelikula bat.La ciudad de la alegría.Janari bat.Arkumea.Edari bat.Garagardoa.Oporretarako leku bat.Asturias.Goierriko txoko bat.Korrika egitera Oiangura etaLazkaomendira joaten naiz.Herriko alkate bazina?Ordizia ondo ikusten dut.Ordizian biziko ez bazina...Hemen baino hobe, inon ere ez!

«Gazte mailakotaldeko bigarrenentrenatzailea naizeta korrika egiteaere gustatzen zait»

ASIER ZALDUA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Janire ArrondoKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Eskeine LegorburuProdukzio arduraduna:Erkuden MuguruzaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]

Publizitatea: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 160. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Joseba Imaz Ganzarain Kazetaria

Zuzendariarieskutitza

da hasiera-edo izangozen. Igandebazkalostea.A s p a l d i a n

maiz samar egiten dudan mo-duan, Beasaingo geltokian tre-na hartu eta patxada ederreaneseri nintzen bagoietako bate-an. Eserlekuari gogorregi iritzizioten nire ipur-masailek, bestebehin. Baina segituan ahaztunituen deserosotasunak, besa-pean neraman liburua zabaldueta irakurtzeari ekin nionean.Halaxe, tarteka leihotik begira,tarteka aurrean nituen letrakjanez, gustura joan nintzen tar-te batean. Parean tokatu zitzai-dan iskanbila batek aztoratuninduen arte.

Tolosako geltokian, jai-egu-netan ohi denez, gaztetxo koa-drilla bat igo zen bagoira. Nera-beek ezaugarri izaten duten al-gara nagusitu zen ingurukojarlekuetan. Ez nion garrantziahandirik eman. Adinaren kon-tuak. Gehiago asaldatu nin-duen ondoren ikusitakoak. Hanagertu baitzen treneko ikuska-

tzailea, atzean bi guarda mo-rrosko zituela, kopetilun. Ez zenba neska-mutilei errieta egitenhasi, hots gehiegi ateratzen zu-tela iritzita...

Zorroztasun alferrikakoa iru-ditu zitzaidan, baina nire irakur-ketan murgilduta jarraitu nuen.Hurrengo geltokian, ordea, ba-goira igotzear zegoen gazte batisarrera ukatu zion zaindarieta-ko batek. Arrazoia? Trenerasartzen ari zen bitartean ba-rrezka hasi izana. Aldi berean,lagun-talde hartako zenbaitkide inolako errespeturik gabetratatzen hasi ziren morroskohaiek. Pekatu bakarra –ez dutuste falta grabea denik– oze-negi hitz egitea zuten gaztetxohaiek. Eta ez zituzten behar be-zala hartu Cercanias hartan.Zorrozkeria neurrigabez eta,

nire ustez, modu itsusian baizik.Bat etorri ginen inguruan eseri-ta geunden zenbait bidaiari, za-laparta bukatu zenean.

Ez dut honekin Renfeko in-terbentore, guarda eta langileguztien lana gutxietxi eta zikin-du nahi. Normalean arretaz eta

errespetuz hartzen dituzte bi-daiariak –ia beti gaztelaniazbada ere–. Baina bada kontra-ko kasurik ere.

Igande arratsalde hartan,trenaren triki-traka artean jazo-takoan pentsatzen ari nintzela,gogoratu nintzen egunkarianirakurritakoa. Renfen zaindari

lanak egiten dituen bikote ba-tek azken hilabeteetan zenbaitsalaketa jaso zituen, ustez bi-daiarien aurka erabilitako bio-lentzia kasuak tarteko.

Gertaera horiek alde baterautzita –espero dut neurriakhartuko zituztela erasoaldi ho-

U

rien autoreen aurka–, agerikoada Renfek gipuzkoarroi eskain-tzen digun zerbitzuaren pobre-zia. Tren zaharrak erabiltzeazgain, irisgarritasunaren ikuspe-gitik ez dituzte gaur egungo es-tandarrak betetzen. Galdetubestela ezgaitasunen bat duenedonori edo ibiltzeko bastoia-ren laguntza behar duen adine-ko pertsona bati. Ordiziatik edoItsasondotik Donostiara joannahi izanez gero, nekez okurri-tuko zaio geltokira joan eta tre-na hartzea.

Bestalde, herrialdeko gai-nontzeko garraiobide publiko-ak txartel bakarrean integratuzirela urte batzuk pasa direnhonetan, Renfek deskontu-sis-tematik kanpo jarraitzen duoraindik. Jokabide horren arra-zoirik ez dugu ezagutzen gauregun.

Eta, hala ere, goierritar askokdarabilen garraiobidea da tre-na. Lekuz aldatzeko modu se-guru eta ekonomikoa delako,azken batean. Zoritxarrez, esandaiteke eskualdean dugun zer-bitzuak ez duela apenas berri-tasun eta hobekuntza esangu-ratsurik izan azken urteetan.Zerbitzu hauen hobetzea eska-tzea eta horren alde lan egiteajarrera ona litzateke, nire ustez,gertu ditugun udalen eta era-kundeen jardunerako. Bitarte-an, espero dut artikulu honekinor xaxatuko duela, gutxienezRenfeko zuzendariak irakur-tzen badu.

Page 5: Goiberri 160. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Egunero begi aurrean dugun errealitate gordinari tiraka, gauretorkinez eta gerratik ihesi doazen iheslariez ariko naun. Biekala biek Europa amets. Batzuk etorkizun hobe baten bila eta bes-teak, sorterriarekin batera, izugarrikeria atzean utzi nahian. Ezinhobeto adierazi din egoera, gaztetxo bati irakurri nionak: «Ez duguEuropan onar gaitzazuen nahi, gerra geldi dezazuen nahi dugu!»

Hau dela eta, agintari azal zuridunak sailkapenak egiten hasizaizkigun gure mendebalde honetan zein giza taldek izan beharkolukeen sarbidea eta zeinek ez: alegia, gerratik ihes datozenak har-tzea ondo dagoela baina, kasu!, etorkizun hobe baten bila datoze-nak ere badaudela tartean eta, haiek ez!, haiek ez omen diten aski

larritasunik europarrok leku egin diezaiegun. Orain urte asko ez dela, euskaldunok ere gerratik ihesi ibili behar

izan geninan herrialde guztietan oso abegi ona jasoz. Eta aurrez erebaditun gure artetik etorkizun hobe baten bila etxetik urrun joan-dako herrikideak, Ameriketara artzain joandakoak, esaterako.

Kaixo, Iñaxio! Oporrak beroak izan dizkiagu eta itzulera ere hala-xe. Gori-gori eta beltz zagok etorkinen eta iheslarien gaia.

Hire galderak erantzuten hasiko nauk: Euskaldunon ohituretanoinarrituta, jaialdi handia AEBetako Boisen. Errumaniarren ohitu-retan oinarrituta, balizko jaialdi handia Lazkaon. Zergatik ez? Eza-gutu dezagun berena eta anima ditzagun, gurean daudenez, eus-kara, euskaldunok eta Euskal Herria ezagutzera eta maitatzera.Seme-alabak euskaraz ederki ikasi ditek, guraso batzuk ere ari di-tuk ikasten. Hemengoa maitatu, berena ahaztu gabe eta berenabihotzean, itzulera gogoan eta helburu. Beraz, aurrera jaialdi horre-kin, ezagutu ditzagun.

«Ez dugu Europan onar gaitzazuen nahi, gerra geldi dezazuennahi dugu!» Bakoitza geure herrian gaudek ondo. Geurean geurebizimoduarekin, geure hizkuntza, kultura eta ohiturekin, geure fa-milia, lagun eta herritarrekin; geurean libre!

Ondokoen beharra ere badiagu, noski, izan ekonomikoki, izankulturalki, edota pertsona aberatsak izan nahi dugulako (aberats

nortasunez, ez diruz), beste herri, gizarte, hizkuntza batzuk ereezagutu nahi ditugulako, gustuko ditugulako.

Ez duk gaur goizeko aldarria, baina oraindik eskatzen ari garena:«Errefuxiatuek/iheslariek Euskadin bizi behar dute!» Bakoitzakbere aberrian, libre.

Laster hasiko dituk iristen beren herrietatik ihesi datozen ihesla-riak geurera. Ea nola datozen, ea nola hartzen ditugun.

bateta

bat

Asteko irudia

Inazio Usarralde

Joxepa Madariaga

Josu Maroto

Euskal Jaia2015Igandean ospatuko daUrretxuko Euskal Jaia, etaurtero urtero, karrozei tirakaaritzen diren idieiomenalditxoa egin nahinieke. Gutxitan ikusten dahainbeste idi pare jarraian.

Irudi eta pentsamendu hauek guztiok buruan dabilzkidala gal-dera hauxe etorri zaidan gogora: aurtengo udan AEBetako Boisen,euskaldunon ohituretan oinarritutako Jaialdi entzutetsua egin di-ten eta hori ozen goraipatu egin dinagu. Ondo. Ez naun ni horrenkontra hitz egiten hasiko. Baina, aizan, zer gertatuko litzateke mun-ta handiko jaialdia antolatuko balute Lazkaon errumaniar komuni-tatea osatzen duten etorkinek? Nola ikusiko geniken?…»

Page 6: Goiberri 160. zenbakia

06 GOIBERRIATEKO GAIA

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketanbederatzi bertsolari goierritarrekparte hartuko dute. Lanean ere, askok.

Aimar Maiz Bertsoak nork kantatua bada,Goierriko bederatzi bertsolariariko direlako. Gaiak zeinek ja-rria ere bai, hiru aurkezlerekin.Nork epaitua ere bai, hiru epai-lerekin. Non aditua ere bai, es-kualdean hiru saio izango baiti-ra. Gipuzkoako Bertsolari Txa-pelketak goierritar ukitu handiaizango du, igandetik aurrera.Musika ere bertakoa izango du,sintonia Pello Ramirez ordizia-rrak egin duelako. Izarrak ber-tsolariak dira, ordea, eta dene-kin hitz egin du Goiberrik.

Iñaki Apalategi, liderra 2011ko txapeldun Aitor Sarrie-gik ez parte hartzea erabaki on-doren, Iñaki Apalategi (Bea-sain, 1982) herkideak izango du

goierritarren elastiko horia.Laugarren izan zen finalean,eta final-laurdenetan hasiko dalehian: Ormaiztegin, azaroarenlehenean.

«Gero eta gogo gehiagorekinnago. Ekainean hasi ginen, bai-na gaizki. Ailegatu da iraila, etapixka bat hobeto, baina nahibezain ondo ez. Jendea ondokantatzen entzuten duzunean,norbera ere aktibatu egitenda», laburbildu du prestakun-tza fasea.

Hurrengo koskara jauzi egi-tea, «abantaila» dela aitortudu. «Traba bat eduki dezake,besteak errodatuta datozela-ko. Baina beti da hobea geroa-go hastea; nik aukeratu behar-ko banu, buruz burukoan hasi-ko nintzateke».

Goierrinbadagaia

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartuko duten bertsolari, aurkezle, antolatzaile eta epaile goierritarrak. ARKAITZ APALATEGI

Page 7: Goiberri 160. zenbakia

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

Helburua «pasatzea» du.Edonola: «Ahal bada aurrena.Ezin bada, arrastaka. Zerengero beti hutsetik hasten da».Laugarren txapelketa du. «Se-

izango du erruren bat. Urretxu-ko hiru bertsolari ariko dira txa-pelketan (lau gehiago udabe-rriko fasean): Gorka Azkaratebera (Urretxu, 1977), eta bi ikas-kide, ikasle edo lagun. Indarre-an da hango eskola. Beasainen hasiko da, igan-

dean. «Aldarte onarekin nago,saio txukuna egiteko gogoare-kin». Laugarrena du Azkaratekere, «zorte gehiago edo gutxia-gorekin». «Helburu jakinik ezdut sekula planteatu. Lau urte-tik behingo azterketa edo pro-ba moduko bat da. Aitzakia dagehiago elkartzeko eta bertso-tan gehiago egiteko, eta bertsomaila hobetzeko balio du. Posi-tiboa da, alde horretatik». Udako etenaldiak kezkatzen

du. «Ikusi egin behar nola has-ten garen. Udaberriko lana erehor dago, eta giroa ere bai».

Nerea Elustondo, ilintxaLegazpiarren izengoitia da ilin-txa. Eta, esanahiz, erregogorraomen da ilintxa, edo ilintia. Su-tan, ilintiak gori-gori izaten dualde bat, eta bestea amatatu-ta. Txapelketetan garra atera-tzen zaio Nerea Elustondori(Legazpi, 1981). Finalaren atari-

ra iritsia 2011n, zuzenean sartuda aurten zortzirenetara. Az-peitian ariko da, irailaren 26an. «Oraindik bi aste falta dira.

Ez daukat burua horretan», zio-en, barrez, lehengo ostiralean.Amatatuta dirudien arren, piz-tuko da. «Helburuak bakoitzak

bereak jarriko ditu. Baina txa-pelketan faktore askok partehartzen dute, eta hankak lurre-an joan behar da. Saio bateanjokatzen da dena». Eta, saio horretan, «altu» ja-

rriko du helburua, pasatzearenala geratzearen artean «osomuga estua» dagoela jakitun.Laugarren txapelketa du, etabeterano izatea aringarri. Bete-ranoetakoa, «adinez bai» dio-en arren. Txapelketa irekia ikus-ten du, gazteen indarragatiketa ilusioz datorrenak «sorpre-sak» eman ditzakeelako: «Po-rra egiteko zaila dago!».

Gemma Urteaga, ikasleaLehenengo txapelketa duenhonetan, «gozatu eta ahalikpaper txukunena» egin nahi duGemma Urteagak (Beasain,1995). «Nire buruarekin gustu-ra geratu nahi dut. Ilusioarekinnago, hasi nintzeneko gogoigualarekin», dio. Bada, lehenbertsoa hiru urterekin botazuen, osabaren txokoan —ofi-zialki, 2007an, Ordizian—. Ikaslea bai, baina asko ikasi-

takoa. Gipuzkoa Bertsotan-en18. postuan sailkatu zen (30igaro ziren). Orain, beste kontu

batzuk espero ditu: «Udaberri-koarekin alderatuta, eskakizuneta maila gehiago egongo delairuditzen zait». Final zortzirenetako azken

saioan kantatuko du, Andoai-nen, urriaren 11n. Hor erabakikoda kortea. «Puntuazioak ez dit

Igandean Beasainenhasiko den bertsotxapelketarako prestdira Goierrikoak;hiru berriak dira

Udako etenaldiakzenbaitzuk nagitudituen arren, gogoaeta ilusioa dituzteladiote gehienek

rio hartuko dut txapelketa, etabeharrezko tentsioarekin».

Gorka Azkarate, maisuaMeriturik ez daukala dio, baina

«Eskolartetiktxapelketara jauzinagusi bat dago.Aurrefasetik honaere bai egongo da»Aitor Irastortza Bertsolari zaldibiarra

«Ikusteko zainnago, fase honetanez dut inoiz abestu.Berdintasunikaragarria dago»Antton FernandezBertsolari urretxuarra

«Nire buruarekingustura geratunahi dut. Puntueketa emaitzek lorikez didate kentzen»Gemma UrteagaBertsolari beasaindarra

Page 8: Goiberri 160. zenbakia

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

enbaki eta neurri handiak ditu Gipuzkoako Bertsolari Txa-pelketak. Hiru hilabetean 15 saio izango dira, 43 bertsolari-

rekin. Antolakuntza talde mardula du atzetik lau urteroko hitzor-duak. Gai jartzen 9 lagun, epaitzen 19, idazkari lanetan 3, eta saiobakoitzeko azpiegiturak zutitzen eta kentzen, sarrerak zaintzen, be-rri ematen eta izapideak egiten, saldo bat gehiago.

Gipuzkoako Bertsozale Elkartea da herrialdeko txapelketaren an-tolatzailea, eta Saroi Jauregi (Zaldibia, 1978) haren lehendakari.Beste zaldibiar bat ariko da koordinatzaile: Edurne Soraluze (Zaldi-bia, 1982).

Gai jartzaile eta aurkezle taldean ere presentzia aipagarria duGoierrik. Lau goierritar ibiliko dira zeregin horretan: Asier Iriondo(Beasain, 1973; Legazpin bizi da), Itziar Etxezarreta (Ezkio-Itsaso,1978), Lazkaon bizi den Inazio Usarralde (Aginaga, Usurbil, 1967)eta Saroi Jauregi bera.

Itzalpeko langileak ere emango ditu bailarak. Bertsoak epaitu,puntuak banatu eta bertsolarien lana baloratzen, epaile gisa, hirulagunok jardungo dira: Maite Sukia (Ataun, 1981), Martin Aramen-di (Ataun, 1970) eta Mikel Urteaga (Beasain, 1982).

Guztia borobiltzeko, Pello Ramirezen musika. Piano soilez hasi,eta tresna gehiago batuz intentsitatez nahiz orkestrazioz ‘in cres-cendo’ doan sintonia. Txapelketaren eta bertsoaren ispilu.

Z

Lehendakaria, koordinatzailea etalaguntzaile ugari, lanerako prest

«Txapelketa gureartean gehiagoelkartzeko etabertsotan egitekoaitzakia bat da»Gorka Azkarate Bertsolari urretxuarra

«Orain lau urteesaten nuenamantentzen dut:helburua betipasatzea da»Iñaki Apalategi Bertsolari beasaindarra

lorik kentzen, bestela ere milagauza badauzkat buruan», dioUrteagak. Hori mesedeko.

Iban Urdangarin, perkinsDiesela erretzen duten motoresendoak dira Perkins markako-ak. Lanerako pentsatuak; luza-ro ibiltzeko, kilometroak ugarieta fidel osatzeko. Berotzeakostatzen zaie, ordea, hasieran. Bere bertsokera «lana libre-

an» egitekotzat dauka Iban Ur-dangarinek (Ataun, 1985).«Herri batean, bazkal edo afalostean, bi ordu eta erdi segidanigual egiten ditugu. Niri bero-tzea kostatzen zait. Eta txapel-ketan, hasi ere egin gabe, ia bu-katu da saioa. 8-10 bertso dira,eta hor jo behar da». Baina moldatu beharra da-

goela badaki. «Neurria emate-ko moduan jartzen saiatzengara. Baina ez da erraza». Ilu-sioaren turboa urteekin apal-tzen joaten da. «Arraro doaaurtengoa, sentsazio arraroakdauzkat. Urte asko dira, denaaldatzen da...». Laugarren txa-

haserretzea». Animotsu dago,«dena» emateko asmoz. Do-nostian, Antiguoko gaztetxeanaritzen da bertsotan, orain.Saioa Azpeitian du, 26an.

Aitor Irastortza, jauzilariJauzi asko ikusten dizkio AitorIrastortzak (Zaldibia, 1995) Gi-puzkoako Txapelketan lehenaldiz aritzeari. «Eskolartetiktxapelketara badago salto na-gusi bat. Aurre fasetik final zor-tzirenetara ere nabarituko delauste dut. Eta, pertsonalki, ustedut gazteei besteei baino pisuhandiagoa bakarkako lanetaneroriko zaigula, bitik hirura luza-tzen delako». Lehenik eta behin, «espe-

rientzia» bat gehiago izango datxapelketa, eta «esperantzazeta gogoz» dago Irastortza.«Badakigu zaila izango delaaurrera egitea, eta gure mugakaurki izango direla. Gure tokiabenetan zein den hor ikusikoda», ebatzi du. Pausoa hartzen hasi den la-

bealdi berriko kidea da zaldi-biarra, 95-96koena. «Hemen-dik lau-zortzi urtera, belaunaldialdaketa ematen denean,agertuko diren izenak izangodira». Lasarten ariko da, 27an.

Antton Fernandez, zainZer datorkion «ikusteko zain»dago Antton Fernandez (Urre-txu, 1982). Hirugarren txapel-keta du berez, baina «kontu be-rria» da aurtengoa, «fase ho-

netan ez dudalako sekula kan-tatu». 2003an «urruti» geratuzen, 2011n «gertu», eta2015ean barruan da, udabe-rrian 30. postuan sailkatuta. Zain, ea berak nondik joko

duen. Eta, zain, faseak zeremango duen. «Berdintasunikaragarria dago». Entzuterajoaten denari «poz pixka bat»ematea hartu du zeregin. Fase berria izanda, presta-

kuntza berriak ere saiatu dituFernandezek. «Uda honetanlehen aldiz koaderno bateanidazten hasi naiz, errima batzukapuntatzeko eta». Sistema ho-rrek, behintzat, eman du jadaerakusteko zeukana: «Koader-noa non dagoen ere ez dakit».Andoainen kantatuko du,

urriaren 11n, azken saioan.

Aratz Igartzabal, jotzaileTirabidean jartzen den potoajotzeko izaten da. Izengoitiz Po-

pelketa du; lehenengoak 18 ur-terekin «harrapatu» zuen. Hala ere, daukana emango

duela zin egin du. «Beti joatennaiz ahal dudana egitera. Bainaez dut sekula egiten. Hori damarka!».

Amaia Iturriotz, zorrotz Zirujauaren zehaztasuna atse-gin du, Medikuntzako ikasle iza-ki, Amaia Iturriotzek (Urretxu,1993). Udako geldialdiak ber-tso eskolako jarduna geratuduela eta, «beldur puntu bat»dauka orain; «egin zitekeenguztia egin ez izanaren sentsa-zioa». 2011n, 18 urterekin, sail-katze fasetik aurrera igaro zen.Ezagutzen du gorputza, bainaarimak kezkatzen du. «Lau urtean asko aldatu da.

Bertsoarekiko harremana osodesberdina dut orain. Orain ereoso sartuta nabil, baina lehenaskoz gehiago». Saioan lan onaegitea da giltzarria: «Momentuona pasatzea da helburua; go-zatzea, edo txukun egiteabehintzat, gure buruarekin ez

1993-1996 arteanjaiotakoen labealdiaindartsu sartu da;goierritarren iaerdiak —lau— dira

Final-zortzirenetansaio bana dutezortzik; Apalategi,2011n finalista izanzelako, laurdenetan

Page 9: Goiberri 160. zenbakia

Goierritarrak, azkeneraino

urten 11. aldiadu Gipuzkoa-ko BertsolariTxapelketak.1959an jokatu

zen lehenengoa, finala Eiba-rren zela. 60ko urteetan bestehiru egin ziren: 1962an Herna-nin, eta 1964an eta 1967an To-losan azkenak. 24 urteko leho-rraldiaren ondoren, 1991tikgaurdaino beste sei izan dira,lau urtero hutsik gabe. Lau fi-nal Donostian jokatu dira (be-lodromoan, Gaskan eta Illun-ben), eta Azpeitian eta Irunenbana. Orain arteko hamar finale-

tan, batean izan ezik, beste de-netan goierritarrak edo Goie-rriratuak present izan dira. Bitxapelketa, gainera, eskualde-ko bertsolariek irabazi dituzte:Lazkao Txikik 1964koa, eta Ai-tor Sarriegik 2011koa.Eta hutsik geratu den aldi

bakar horretan ere, baldintzabereziengatik ez zen goierrita-rrik. 1999an, txapelketarenformatua aldatu egin zuten:herrien arteko gisa, «herrikoia-go» egin nahian eta aspaldianlehiaketatik aparte zebiltza-nak inguratu nahian. Hiru ber-tsolariko taldeek parte hartuzuten. Finalera bi talde sartuziren, Goierrikorik ez. Kanpora-

ketetan aritu ziren Goierri-Bea-sain, Goierri-Zaldibi eta Goierri-Ordizia taldeak. 1959ko finalean Akilino Iza-

girre Zepai (Azpeitia, 1906 –Idiazabal, 1971) izan zen ordez-karia. Idiazabalen bizi zen,1946an ezkonduz geroztik.1962ko finalean ere kantatuzuen; Joxe Migel Iztueta LazkaoTxiki ere bazen orduan. Goierriko bertsolaritzak le-

hen gailurra 1964an jo zuen.Lazkao Txikik jantzi zuen txa-pela, Tolosako Leidor zineman.Bi urte lehenago, buruz burukoajokatzera iritsi zen, Mitxelena-rekin. Baina txapeldunordeizendatu zuten.

A

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

Sarriegi eta Lazkao Txiki, 1992.

«Kartzelako lanaridiot beldurhandiena, ez duguaskotan egin eta.Baina, auskalo»Aratz Igartzabal Bertsolari gabiriarra

«Helburua altujarriko dugu, bainasaio bakar bateanedozer gerta liteke.Irekia ikusten dut»Nerea Elustondo Bertsolari legazpiarra

«Sentsazioarraroak dauzkat.Urte asko dira.Baina daukadanaemango dut»Iban Urdangarin Bertsolari ataundarra

«Gogoa baneukan,baina udan jardunageldituta, erdizkaeta beldur puntubatekin noa» Amaia IturriotzBertsolari urretxuarra

tto deitzen dioten Aratz Igar-tzabal (Gabiria, 1996), ordea,bera da jotzailea. Goierriko ber-tsolarien artean gazteena,«ezer galtzeko ez» daukanarenausardia dauka; lotsarik gabe,ziria eta haria prest beti, «pro-batzera» doa txapelketara. Eta, gaztearen dohaina, uda-

ko oporrak gogoko duenerakoerabili ditu: «Udan beti etenal-dia izaten dugu bertso eskolan,baina aurten eutsi diogu jardu-nari. Herdoilagatik ez da izan-go», ohartarazi du. Zurak ezbaitauka herdoilik, «ahal dela,egurra ematera» doa gabiriarraArrasatera (urriak 10). Eskolartetik irten berritan,

Gipuzkoa Bertsotanetik 17. iga-ro zen, eroso. Orain, baina, kar-tzelari dio «beldur handiena».«Ez dugu askotan egiten eta.Beldur handiena horri, bainagero igual aterako zaigu ondoe-na... Auskalo».

Beasainen hasiera Txapela dagoen herrian bertanhasiko du txapelketak bidea,igandean (Usurbe antzokian,17:30ean). Orokorrean, partehartuko duten 43 bertsolarie-tatik bederatzi dira goierrita-

rrak. Beste bik ere bazuten ari-tzeko eskubidea —eta txarte-la—: Aitor Sarriegi txapeldunaketa Iker Zubeldiak (finalaurre-koetan aritzeagatik, 2011n). Sei mutil eta hiru neska, 19

eta 38 urte bitartekoak. Bertso-zaleen egarria aseko dutenak.

Finalak Bertsolari goierritarrak Gipuzkoa-ko Txapelketaren finaletan izandira; batean izan ezik, denetan. 1959-11-8. Eibar, udaletxekoplaza. Akilino Izagirre ‘Zepai’.Txapeldun: Manuel Olaizola‘Uztapide’. 1962-12-12. Hernani, Aitorzinema. Zepai eta Lazkao Txiki(txapeldunorde). Txapeldun: JoxeJoakin Mitxelena. 1964-12-13. Tolosa, Leidor.Lazkao Txiki (txapeldun), JoseIntxausti segurarra (5.). 1967-5-4. Tolosa, Leidor zinema.Jose Intxausti (5.). Txapeldun:Txomin Garmendia. 1991-12-22. Donostia, Anoetabelodromoa. Iñaki Murua gabiri-arra (6.), Mikel Mendizabalitsasondoarra (8.). Txapeldun:Anjel Mari Peñagarikano. 1995-12-17. Donostia, Gaska.Mendizabal (4.), Murua (5.) etaJ.R. Elortza ormaiztegiarra (8.).Txapeldun: Aitor Mendiluze. 1999-12-29. Azpeitia, Izarraitz.Taldeka. Goierritarrik ez.Txapeldun: Zarautz Jai Txiki.Txapeldunorde: Erniope. 2003-12-14. Irun, Artaleku. EkaitzGoikoetxea beasaindarra (7.).Txapeldun: Maialen Lujanbio. 2007-12-16. Donostia, Illunbe.Aitor Sarriegi beasaindarra (6.),Iker Zubeldia zegamarra (8.).Txapeldun: Aitor Mendiluze. 2011-12-18. Donostia, Illunbe.Aitor Sarriegi (txapeldun), IñakiApalategi beasaindarra (4.).

Page 10: Goiberri 160. zenbakia

10 GOIBERRIERREPORTAJEA

Urretxun eta Zumarragan bada sarebat. Kideek egunero gai berbera duteahoan: egunkari bateko hieroglifikoa.

Miriam Luki ZumarragaCheers 1980ko hamarkadakotelebista saio estatubatuarre-an irudikatzen zen Bostongotabernarekin alderatu dute Je-xux Iraeta Poxpolok eta RafaVillalainek Zumarragako Urolataberna. Batik bat, bezerogehienak egunero doazelakoeta nork bere tokia duelako ta-bernan, baita bere rola ere. Ta-berna, gainera, bitan banatzenda: barraren ezkerretan Marcaeta halako egunkariak irakur-tzen dituztenak, barraren es-

kuinean intelektualak. Eskuine-ko aldekoen gai izarra hierogli-fikoak dira.Orain hamabost bat urte,

goizetik eguerdira arteko tarte-an ofizio eta afizio ezberdineta-ko pertsonak biltzen ziren Urolatabernara. Garai hartan berta-

ko ugazaba zen Villalain eta ba-rra barrutik ikuspegi osoa zuen.Iraetaren esanetan, «Luis Gar-cia Berlanga zine zuzendariaetorri balitz... Hemen La esco-peta nacional filmaren modu-ko bat egin ahal izango zuen».Barraren eskuin horretik

abiatu zuten hieroglifikoeneguneroko sekretua askatzekolehia. Orduan piztu zen harrapiztuta dago oraindik ere. «Hie-roglifikoa zaila bazen, ikuste-koa zen zazpi gizonezkoen aur-pegiak, nork bere ariketa egiten

kabala hura askatzeko», dio Vi-llalainek. Elkarrizketa egin bitartean

Villalainen telefonoak hoskaegin du, wasapetik egun horre-tako hieroglifikoaren erantzu-nari buruz ari zaizkio. Egia da,sare bat dira. Ez da elkarrizketa

egin bitartean sarea direnarenkonstatazio bakarra. Bi gizo-nezko sartu dira tabernan etabiek ahotan ekarri dute egunhorretako jero-a. Zinez zaila zenegun hartakoa.Medikuak, jubilatuak, posta-

riak, estanko ugazabak, taber-nariak... Guztiak buru-belarrisartuta daude hieroglifikoarenlehian. «Guk ez dugu futbolariburuz hitz egiten eta egunka-riak dakarrenari bakoitzak beremodura erreparatuko dio, gubenetan dibertitzen gaituenahieroglifikoa da, gero eta zaila-go orduan eta handiagoak diralehia eta zirrara», jarraitu du Vi-llalainek.Ariketa errezek ez dute lehia-

rik sortzen, ezta beraien artekosolasaldirik ere. Errazei izena ja-rri diete: Jaen. Iraetak azaldu duarrazoia: «Demagun hieroglifi-ko baten galderan Espainiakoprobintzia baten izena galde-tzen dutela. Hieroglifikoan JAeta EN agertzen bada erantzu-na bistan da, baina topatuko

Hieroglifikolehia, barran

Page 11: Goiberri 160. zenbakia

GOIBERRI 11ERREPORTAJEA

duzu erantzuna Guadalajaradela esango dizun norbait. Ho-rrek, jakina, ez du hieroglifikoakaskatzeko balio».

Iraeta maisua da eta ez dutranparik egiten. Tranpa egitea,esaterako, Internet edo hiztegibidez hitzak begiratzea da.Behin, halere, sareko kide de-nek askatu zuten abenduaren11 bateko hieroglifikoa eta Irae-tak ez. «Batean kale egin nueneta legenda bihurtu naute», diobarrezka Iraetak. Izan ere, hie-roglifikoen lehian asmatzekoune gozoen atzetik datoz as-matzen ez dituzteneko une ga-ziak, horrelakoetan lagunenisekak entzuteko prest egonbehar dira.

Iraetak hieroglifikoak direnkabala horiek asmatzeko kul-tura bat izatea ezinbestekoadela dio, «trebeenak ere kaleegingo du kulturarik ez badu».Asmatzeko zailtasunak dituz-tenean lagunak beste denborapasatara bidaltzen ditu Iraetak,zazpi ezberdintasunak kasu.Lehiak, gainera, tabernen hor-mak gailentzen ditu: «Hiru eta33 taberna bigarren mailandaude hieroglifikoen ligan, Uro-lak katedrala izaten jarraitzendu». Tranpatia, bestalde, azkarasko harrapatzen dute.

Jexux Iraeta Poxpolo eta RafaVillalain Zumarragako Urolatabernan; diotenez,hierogiflikoen katedrala da.MIRIAM LUKI

Page 12: Goiberri 160. zenbakia

12 GOIBERRIGAZTEAK

Alter Ego, indarra etapasioa musika bihurtutaMiriam Luki UrretxuAlter Ego dira. Rock-a egitendute, pop ukituekin, eta MiriamInzaren ahots sakonak zer pen-tsatua ematen duten letrak jar-tzen ditu abesti bakoitzarenbihotzean. Gazteak dira, hogeiurte inguru dituzte, baina as-paldi ari dira jotzen eta urteekemandako heldutasuna ager-tzen dute hala solasaldian,nola egiten duten musikan. Pa-

sioz bizi dute musika eta gogohori agerikoa da argitaratu berriduten lehenengo lanean. Alter Ego Urretxuko eta Zu-

marragako lau gaztek osatzendute. Hogei bat minutuan jasodute bost abestiko bilduma tal-dearen izen bera duen cd-an.Iñaki Beruete gitarra jotzaileakbarre artean dioenez, «hemen-dik Oñatirainoko bidaiak be-zainbeste irauten du». Rock

nazionala egiten dutela diote.Hala dio Inzak: «Vetusta Morla-ren antza dugula esaten digute,baina gu ez gatoz bat. Fitorekinantzekotasunak argiago ikus-ten ditugu». Euskaraz zein gaz-telaniaz kantatzen dute.

Aurrera begiraAlter Ego izena latinetik hartuzuten, beste ni esan nahi du etataula gainean ateratzen denbeste ni horri keinua egiten dio.Taldea orain bi urte osatu zu-ten, aurretik beste talde ba-tzuetan jo dute. Sekundino Es-naola musika eskolatik atera-tako musikariak dira; hanikasketak eta eskarmentua,garajeetan. Orain, UrretxukoSarralden egiten dituzte entse-

Alter Ego: Aitor Carrasco (perkusioa), Miriam Inza (ahotsa eta gitarra), Patxi Mujika (baxua) eta Iñaki Berueta (gitarra eta koruak). M.LUKI

guak asteburuetan unibertsita-tetik bueltan. Sarralde, baina,ez da tokirik aproposena etaaho batez kexu dira: «Ez gaudegaizki, halere, tokia ez da batereegokia, erabat kutsatuta dago.Jendeak jakin behar du musikaegiten ari garenak asko garelaeta ez dugula azpiegitura txu-kunik». Iraila hasieran Urretxuko

Zuhaiztin kontzertua egin zu-ten; 250 bat lagun elkartu zi-tuzten. Orain, kanpora begiradaude, kontzertuak egin nahidituzte, mugitu, ezagutzeraeman. Euskadi Irratiko Arratse-an saioan ere izango dira. Au-rretik egindakoaren uzta jaso-tzen hasiak dira; uzta jaso, erei-ten jarraitzeko.

Babeslea

Page 13: Goiberri 160. zenbakia

GOIBERRI 13MOTZEAN

NorbereburuarekinerronkanIdiazabalgo talde batek bizitza aktiboeta osasungarria lortzeko programabatean parte hartuko du 100 egunez.

Iñaki Gurrutxaga IdiazabalIaz sortu zen dena, Arantxa Or-begozo Txitxi tolosarrak bereburuari jarritako erronka batenondorioz. Kirol munduan ibiliagaztetatik, fisikoa ez da sekulaaitzakia izan harentzat, bainaamatasuna dela-eta 20 urteanmargolari moduan aritu etagero, bestelakoa bihurtu zenegoera. «Lehen 15 urteetanerrentetatik bizi izan zela esa-ten du, baina gerora, gizentzen,baldartzen, nagiarekin... hasizen, eta bere buruari esan zion

hori ez zela posible», adierazidu Maider Mendizabalek, Or-begozoren bazkideak. Urteak berritzeko 110 egun

falta zitzaizkion, eta 100 egu-neko plan bat diseinatu zuenbere buruarentzako Orbego-zok. «Aldaketa handia sumatuzuen, sekulako emaitzak lortuzituen, eta pentsatu zuen bestejende batekin partekatu beharzuela, ea besteei zer gertatzenzitzaien». Iazko irailean bi taldejarri zituen martxan, Ibarran etaAltzon bana, eta horietako ba-tean parte hartu zuen Mendiza-balek berak.«Arrakastatsua izan zen, jen-

deak jarritako helburuak betezituen, batzuk gehiago besteakgutxiago, baina emaitzak de-nek izan zituzten. Erronkarenerdialdean esan zidan funtzio-natu egiten zuela, eta elkarre-kin hasteko proposatu zidan».

Proiektuari «serio» heldu, koa-dernoak «era txukunago bate-an» editatu, eta aurtengo mar-txoan programa ezagutzeko la-nari ekin zioten. Me reto 100dias izena du programak, etaizen bereko webgunean eskuradaiteke informazioa.

Kirola eta koadernoakHarrezkero, ahoz ahokoak za-zabaldu ditu programa honennondik norakoak. Altzoko tal-dean aritu ziren bi alegiarren bi-tartez hiru talde osatu ziren

Alegian, eta han ibilitako idia-zabaldar baten ekimenez sortuda Idiazabalgoa. Joan den as-telehenean heldu zion 100eguneko erronkari 11-12 lagune-ko taldeak, eta ahalegin horre-tan arituko da abenduaren 23aarte. Astelehenetik ostiraleraGuraso Elkartean bilduko diraordubetez (20:00-21:00).Bizitza aktibo eta osasunga-

rri baten bitartez, norberarenonena lortzen laguntzen duenprograma berritzailetzat defi-nitzen dute egitasmoa sortzai-leek. Idiazabalgo taldeak arike-ta fisikoa egingo du 30-40 mi-nutuz egunero, eta ondorengodenboran Bidaia koadernoaeta Elikadura koadernoa iraku-rriko dituzte. «Elikadurakoare-kin baloratzen da norbera zen-bat saiatu den egun horretanelikadura zaintzen, eta bidaia-renak egunero landu beharreko

puntu bat jasotzen du, autoco-aching antzeko bat». Hiruga-rrena Ariketa fisikoaren koader-noa da, eta aurrez aurrekoerronka egiten dutenek aste-buruetan erabiliko dute dago-kion saioa egiteko.

Eskaintzak aukeranIdiazabalgo taldean 20 urtetikhasi eta 50 urte baino gehiagodituzten pertsonak ari dira au-rrez aurreko erronka egiten,emakumezkoak gehienak. «Fi-sikoki ondo jarri nahi dutelakodatoz gehienak, ez da dena ar-galtzea. Arin eta energiaz bete-ta sentituko dira, hori %100eanlortuko dute . Beraien burueihainbat gauza egiteko direlaerakutsiko diete».Aurrez aurreko 100 saioek

500 euroko kostua dute –hiruliburuak 50 euroan–, bainanorberak etxean egiteko auke-ra ere badago, babesa on-lineemanez. Jendea erakartzen du-tenentzat deskontuak daude.

Astelehenean hasi zenIdiazabalgo taldea aurrezaurreko erronkarekin. AIMAR MAIZ

«[Sortzaileak]aldaketa handiasumatu zuen,sekulako emaitzaklortu zituen»

«Parte-hartzaileakarin eta energiazbeteta sentitukodira, %100eanlortuko dute hori»Maider MendizabalProgramaren sustatzailea

Page 14: Goiberri 160. zenbakia

14 GOIBERRIMOTZEAN

Aldaketa aroaren ikurAgintaldi berri bat hasten denean, 100 eguneko epea eman ohi zaio gobernuberriari edozein kritika egiten hasi aurretik. Lau urterako lan-ildoak zehaztekoegunak dira, herriz herri modu eta jokabide ezberdinetan garatzen ari direnak.

Iñaki Gurrutxaga Lehen 100 egunak dira, be-rrehun edo hamar izan zitezke-

en moduan. Kontzeptuan dagogakoa, oposiziotik gobernuraegin beharreko trantsizioarenideian. Herritarren aurrean irudiona sortzeko egunak dira, biga-rren aukerarik gabekoak. Kan-painan agindutakoa betetzenhasi, eta aldaketaren aroa iru-dikatzeko egunak. Ekainaren13an osatu ziren udal berriak,eta igandean, hilaren 20an, 100egun egingo dituzte aginteangobernu berriek.

Kontzeptu horren sorrerazaritzeko zenbaitzuk Napoleo-nen garaira jauzi egin behardela badiote ere, analista etapolitologo gehienek 1933an ko-katzen dute sorburua. FranklinDelano Roosevelt mundu mai-lako ekonomia krisi sakon ba-ten laugarren urtean iritsi zenAmerikako Estatu Batuetakoagintera. AEBak konfidantzaarazo batean murgilduta zeu-

den, eta Rooseveltek erreak-ziorako gaitasuna transmititubeharra zeukan. Eta lortu zuen.

Diskurtsoa ekonomian zentra-tu, eta 15 lege garrantzitsuonartu zituen AEBtako kongre-suan, politikaren denborakneurtzeko oinarri berriak jarriz.

Udalerri nagusienetan Kontzeptu hori goi mailako po-litikan erabili ohi bada ere,Goierriko udaletara ere ekardaiteke, nahiz eta tamainak etabaliabideak parekotasunik ezizan. Gobernu aldaketa nabar-menenak Beasain, Ordizia, Laz-kao, Urretxu eta Legazpineman dira, EH Bilduren eskutikEAJra pasa baitira.

Beasainen gehiengo osozgobernatzen dute jeltzaleek,eta oraindik orain ez da aparte-ko aldaketarik sumatzen kalemailan. Zeresana eman duengaia, komunikabideetan behin-tzat, alkatearen soldata igoeraizan da. Ordizian, Lazkaon eta

Legazpin, berriz, hondakinakhizpide izan ziren kanpainan.Lazkaon uztaileko osoko bilku-ran onartu zuten ofizialki edu-kiontzien bilketa sistemaraitzultzea, eta beste bietan herrikontsulta izan zuten aipagai,nahiz eta modu ofizialean urra-tsik ez egin oraindik.

Legazpin, aparkalekuen ara-zoa hizpide izan zuen EAJk kan-painan, eta lehen urratsakeman ditu dagoeneko. Urre-txun aparteko hotsik ez da en-tzuten, eta Zumarragan orainarteko lan-ildoekin jarraitukodute. Oro har, egun gehiago be-harko dira aldaketak ikusteko.

Sasietako izendapenakUdalaz gaindiko erakundeeidagokienez, Sasieta Manko-munitatea da ofizialki karguberriak izendatzeko batzarraegin duen erakunde bakarra.Aitor Aldasoro Beasaingo alka-tea izendatu zuten lehendakarihilaren 8an.

Igandean, hilaren 20an, ehun egun beteko dira udal berriak osatu zirenetik. GOIBERRI

Franklin Roosevelt(AEB) presidenteaizan zen 100egunen kontzeptuaerabiltzen lehena

Herrika sumatukoziren aldaketak,baina, oro har,denbora beharko daaldeak irudikatzeko

Page 15: Goiberri 160. zenbakia

GOIBERRI 15URRETXUKO FESTAK

Irailak 18, ostirala17:00: Txupinazo aurreko ekintzasorta 12-15 urte bitartekoentzat.Iparragirre plazan.17:00: Kiki, Koko eta Moko paila-zoak Areizaga-Kalebarren plazan.18:00: Txokolate jana.19:00: Buruhandiak eta erral-doiak Mundo Mejorretik aterata.19:30-22:00: Urolatarrak txaran-gak kaleak girotuko ditu.19:30: Iparragirre Balerdi musikatailerraren eta Lizarriturri txistularitaldearen kalejira.20:15: Goierri-Verkol eta DisdiraBitxitegia taldeen saskibaloi parti-da.20:30: Txupinazoa eta pregoia,Iparragirre plazan.

22:00: Urretxuko jaialdi saltse-roa, DJ Tirapurekin, GernikakoArbola plazan.22:00: XIII. Urretxu-Zumarraga-ko idi proba txapelketa, San Mar-tin-Barrenkaleko probalekuan.Partaideak: Asier Izagirre, JoseLuis Zabaleta eta Asier Zubillaga.00:00: III. Hip-hop jaialdia, Ger-nikako Arbola plazan.

Irailak 19, larunbata09:30: Urretxuko baserrietakoabelgorrien erakusketa eta lehia-keta, Abenidan. 10:00-13:00 eta 16:00-19:00:II. Goierri Futsal festa.Domingo deMendiaratz plazan.12:00: Gurditxoen zezen entzie-

rretxuko Lurra dantza taldeak 50 urte bete ditu aurteneta herriko jaien hasierako pregoia irakurtzeko ohorea

dantzariena izango da. «Hainbat Euskal Jai eta dantza jaialdi da-ramagu gure bizkarretan; bai hemen eta bai atzerrian gure abe-rriaren izena eta euskal kultura zabalduz... Ozenki esan dezakeguharro gaudela herriarekin eta herriarentzat egindako lanaz», dio-te Lurrako dantza taldeko kideek. Aurrera begira ere, «Euskal He-rriko koloreak eta Urretxuren izena munduan zehar eramaten ja-rraitzeko asmoa» daukatela azpimarratu dute.

U

Lurra dantza taldeeko kideekirakurriko dute festetako pregoia

Urretxu jaietanrro txikia, Abenidatik abiatuta. 12:00: Zumarraga-Urretxuko ber-tso eskolako bertsolarien saioa,Abenidan. Jarraian: Ganadu lehiaketarensari banaketa. 13:00:Herriarteko Folklore Jaial-dian parte hartuko duten taldeeiharrera udaletxean: ZuberoakoJaunak, Miranda de Ebroko (Bur-gos) Grupo Folclorico Cultural Ja-cinto Sanmiento eta SardiniakoGrupo Folk Pro-Loco Samugheo.13:15: Tio Teronen Semeak talde-aren Freschcool kale ikuskizuna,Gernikako Arbola plazan.16:00: Axel Pauliren omenezkoGoierri K.E. xake txapelketa. Arei-zaga-Kalebarren plazan.

17:00: XXXIX. Gastronomialehiaketa Gernikako Arbola plaza-ko luzapenean. 18:00: Idi proba txapelketa: PabloAranberri, Patxi Aranbarri eta An-tonio Zabaleta.19:00: Zumba-gap saio irekia Pa-txi Gonzalezen eskutik, Domingode Mendiaratz plazan.21:00: Gastronomia lehiaketarensari banaketa, Gernikako Arbolaplazako karpan.23:00: Urretxuko Txistulari Tal-dearen txistularien alardea, Ipa-rragirre plazan. Eguraldi txarraeginez gero, Aldiri kiroldegianizango da.00:30: Vendetta taldearekin dan-tzaldia Gernikako Arbola plazan.

Page 16: Goiberri 160. zenbakia

16 GOIBERRIURRETXUKO FESTAK

Irailak 20, igandea: Euskal Jaia:10:00: Lizarriturri txistulari talde-aren, Zumarragako Trikititxaren

eta Iratzarri Dultzainarien diana.10:30: Goizeko euskal jaialdiarenhasiera, Lekaio Kultur Elkarteareneskutik. 11:00:Artisauen erakusketarenhasiera.11:15-14:30: Euskal jaialdia ohol-tza gainean. 11:15: Leraren ailega-era plazara trikitilariekin eta eus-kal dantzari ikasleekin. 11:30: Lu-rra dantza taldea. 12:15:Erraldoien ailegaera plazara etabalsa dantzatzea, Iratzarri dultzai-neroen laguntzaz. 12:30: Euskaldantzari ikasleen saioa. 13:00:Artisau erakusketako gai mono-grafikoaren azalpen komentatuak.13:30: Bertso eskolako bertsola-rien saioa. 13:50: Grupo Folk Pro-Loco Samugheo dantza taldearensaioa12:00: Aldiri kiroldegian Donapa-leuko, Legazpiko eta Urretxukoerraldoien konpartsak elkartukodira. Ondoren, kalejira egingodute.12:30: Karrozeroen elkarretara-tzea eta salda beroa txosnetan.Kalejira Iparragirre plazan dagoenGazte Bidean lokaleraino. Bertan,Triki GB hamaiketako egingo dutepintxoekin.13:00: Kantu saioa Iparragirre ka-lean, Bentazaharreko MutikoAlaiak taldearekin.14:00: Euskal Jaiaren partaideguztien arteko herri bazkaria Ede-rrena pilotalekuan.17:30: Karrozen ibilaldia Mugitegi

industrialdetik abiatuta.18:30: Zuhaitzaren Soinua Kolek-tiboaren saioa Gernikako Arbolaplazan.19:15: Ibilaldiko lehenengo karro-zak Gernikako Arbola plazan sar-tzen hasiko dira.Denak iritsitako-an, epaimahaiaren erabakia jaki-naraziko da.22:30: Dantzaldia Joselu Anaiaktaldearekin, Gernikako Arbola pla-zan23:30: Euskarrren aldeko kandelapiztea Gernikako Arbolaren pla-zan.00:00: Bedaioko Ingurutxoadantza herrikoia, Gernikako Arbo-la plazan.

Zufiaurretarrak lagun taldea iazko Euskal Jaian. ASIER ZALDUA

ekaio kultur elkarteak antolatzen duen goizeko euskal jal-dian landuko duten gaia Basoko Lanak da. Basotik etxera

bitartean egurrak egiten zuen bidea ezagutarazi nahi dute igandegoizean. Hasteko, 10:30ean, Pagoetan hasi eta Gernikako Arbolaplazaraino Basoko Lanak gaia jorratzeko beharrezkoa den mate-riala eramango dute gurdi eta lera baten laguntzarekin. Zumarra-gako Trikitixa eta Urretxu Zumarragako eusko dantzari ikasleenlaguntzarekin kalejiran egingo dute bidea. 11:00etan, artisauenerakusketari hasiera emango diote Gernikako Arbola plazan.«Garai batean tentuz begiratzen zitzaion basoari. Noiz zein egurbehar zen zorrotz behatzen zen: eraikuntzarako, ontzioletarako,sutarako, lanabesetarako.... ezinbesteko lehengaia zen», diote Le-kaiokoek.

L

Basoko lanak izango da goizekoeuskal jaietako gai monografikoa

Page 17: Goiberri 160. zenbakia

GOIBERRI 17URRETXUKO FESTAK

Irailak 21, astelehena:Kuadrillen eguna:11:00-14:00 eta 17:00-20:00:Haurrentzako parkea Domingo deMendiaratz plazan. Eguraldi txa-rra egiten badu ekintzak Aldiri ki-roldegian egingo dira.12:00:Moto eta patinete laster-keta eroa Domingo de Mendiaratzplazatik abiatuta. 12:00: Zezentxoak, GernikakoArbola plazan. Zezen jolasetanparte hartzeko izena eman beharda plazan bertan.12:30:Haurrentzako ipuin saioa.Oihulari Klown taldeko VirginiaImaz izango da ipuin kontalaria.Areizaga-Kalebarren plazan.17:30-19:30: Kuadrillen artekojokoak. Gernikako Arbola plazan.Sokatira txapelketarako pisaketa

eta izen ematea 12:30ean izangoda Ederrena pilotalekuan. Arratsaldean: Ehunzango Batu-kada taldea eta Iraunkorrak txa-ranga kaleak girotzen ibiliko dira.20:00: Iparragirre Balerdi musikatailerreko bandarekin dantzaldia.Gernikako Arbolaren plazan.21:30: Kantu afaria. GernikakoArbola plazan. Aurtengo artistagonbidatua Niko Etxart izango da.

Irailak 26, larunbata:15:30-18:00:Aspaceren aldekoplater tiraldia, Legazpiko Urtatza-ko zelaian.

Irailak 27, igandea:09:00: Elkarte arteko GoierrikoKlasika zikloturista proba. JoseMari Lasa plazatik abiatuta.

railaren 21ean, kantu afariarekin amaituko dira aurtengoUrretxuko festak. Adin guztietako jendea elkartuko da

bertan eta ogitartekoa izango da afariko menua. Afariko protago-nista nagusia, dena den, musika izango da; lehengo eta oraingoeuskal kantuak abesteko aukera izango baita. Benito Lertxundi,Xabier Lete, Mikel Laboa, Mikel Markez, Ken Zazpi, Hertzainak...taldeen abestiek osatuko dute erreportorioa. «Betiko parranda-kantu ezagunak ere abestuko ditugu, eta hori guztia herriko zen-bait musikariren laguntzaz, giro jatorrean», diote Zintzo Mintzoeuskara taldeko antolatzaileek. Aurtengo artista gonbidatua NikoEtxart, Zuberoako kantaria izango da.

I

Aurtengo kantu afariko gonbidatuaNiko Etxart zuberoarra izango da

Page 18: Goiberri 160. zenbakia

18 GOIBERRIITSASONDOKO FESTAK

Irailak 18, ostirala17:00: Bingo herrikoia.17:00: Apar festa, paper hegaz-kin lehiaketa eta askaria.18:30: Txupinazoa eta Ijittuarenjaitsiera.19:30: Herri afaria.23:30: Ezten Giro musika taldea.Goizaldean: Baratzuri zopa etatxokolate jana egingo da Kaxitanetabernan.

Irailak 19, larunbata09:00: Goiz eresia herriko txistu-lariekin. 13:00: Beitiko Igoera.14:30: Paella lehiaketa. 17:00: Txomorro magoa.19:00-22:00: Amaia Dj-arekindantzaldia.19:00: Play back lehiaketa. Gaialibrea da. Eguerditik mozorrotzeabaloratuko du epaimahaiak.

21:00:Ogitarteko jana. Biltzenden dirua beharrean dauden herri-tarren ongizaterako erabiliko da.23:00: Kontzertuak: Konbenio delMetal, Fumut eta Gureran.

Irailak 20, igandea09:00: Goiz eresia herriko txistu-lariekin.10:00-13:00: Puzgarriak Beitikalean.

12:00:Hamaiketakoa herriko pla-zan.14:30: Bazkari herrikoia. Aurretikeman behar da izena.16:00-18:00: Puzgarriak Beitikalean.18:00: Pilota partidak.19:30: Ijittuaren igoera eta bu-ruhandiak.20:00: Sagardo dastaketa trikiti-lariekin.

Itsasondoko jaiak

Mahaiaren bueltako ekintzak arrakastatsuak izaten dira Itsasondon. ITSASONDOKO UDALA

Page 19: Goiberri 160. zenbakia

GOIBERRI 19PUBLIZITATEA

Page 20: Goiberri 160. zenbakia