goiberri 110. zenbakia

16
Euskararen domeinua Euskara eta euskal kultura Interneteko komunitate baten baitan kokatzen ditu ‘.eus’ domeinuak 6-7 Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Teresa Barrena 3 Iritzia 4-5 Zumarragako ospitaleak 30 urte 8-9 Segurako historia panpinekin kontatua 10 Ordiziako Amets Bide dantza taldea 11 BLY 12 Laguntzak nekazarientzat 13 GOI B ERRI 110. zenbakia. 2014ko uztailaren 4a

Upload: goierriko-hitza

Post on 21-Jul-2016

244 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Euskararen eta euskal kulturaren interneteko domeinua .eus

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 110. zenbakia

Euskararendomeinua Euskara eta euskal kultura Interneteko komunitatebaten baitan kokatzen ditu ‘.eus’ domeinuak 6-7

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Teresa Barrena 3 Iritzia 4-5Zumarragako ospitaleak 30urte 8-9 Segurako historiapanpinekin kontatua 10Ordiziako Amets Bide dantzataldea 11 BLY 12 Laguntzaknekazarientzat 13

GOIBERRI110. zenbakia. 2014ko uztailaren 4a

Page 2: Goiberri 110. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 110. zenbakia

GOI BERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine Legorburukudeatzailea: Aloña Landakoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

GOIBERRI 03kATE MOTZEAn

«Umeez gain,helduak ereetortzen diragoxokiak erostera»

TeresaBarrenaIzpar goxoki-dendaren nagusia

Irati Badiola IdiazabalTeresa Barrena (Lezaun, Nafa-rroa, 1953). Idiazabago Izpardendaren nagusia da duela 20urtetik. Barrenak goxokiez gain,eskolako materiala, jostailuak,liburuak eta egunkariak sal-tzen ditu, besteak beste.Idiazabaldarrek goxoki askoerosten al dituzte?Bai, ume asko dago herrian, etahorrek badu eragina. Bainahaurrez gain, helduak ere etor-tzen dira goxoki bila bezeroonak dira idiazabaldarrak.Zer gustatzen zaizu gehien den-dari izatetik?Dena. Ikaragarri gustatzen zaitnire lana.Zaletasun bat.Eguzkia hartzea.

Oporretarako leku bat.Donostiako Paseo Berria .Liburu bat.Gustura irakurri nituen Ken Fo-lleten Un mundo sin fin eta Lospilares de la tierra.Musika talde batTalde mexikarrak.Abesti bat.San Ferminetakoa.Amets bat.Bete ditut guztiak.Janari bat.Urdaiazpikoa.Edari bat.UraInoiz ahaztuko ez duzun eguna.Nire semeak jaio ziren egunak.Jaso duzun opari bereziena.Seme zaharrenak lehen solda-tarekin erosi zidan lore-sorta.Larrosa horiak ekarri zizkidan.Gorroto duzuna.Bidegabekeriak.Herriko alkate bazina...Idologiez harago begiratukonuke, eta herriarentzako ongi-zatea lortzea izango nuke hel-buru.

«Alkate banintz,ideologiez haragobegiratuko nuke,ongizatea lortzekoherriarentzat»

Page 4: Goiberri 110. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Rufino Iraola GarmendiaErretiratua

Nork sortu zuenEliza?

garo berria daSan Pedrojaia. Garai ba-tean, sonahandiko san-

tua zen gure artean, «zerueta-ko giltzak» berekin omen dauz-kan aginte handiko santua. Bai-na munduko agintearenondorioa da San Pedroren ze-ruko aginpidea: «Petrus zara zueta harkaitz horren gaineaneraikiko dut nire eliza eta Herio-aren indarrak ez du suntsituko»(Mt 16,13-19) Testu horretako hitzak sa-

rriegi erabili dira, Jesusek Elizazuzenean sortu zuela, argudia-tzeko eta Pedro ipini zuela Elizahorren buru defenditzeko. Jakina, eliz aginte gogor ar-

duratu da «Elizaren jatorri jain-kotiarra» harilkatu eta aldarri-katzeaz eta Pedroren figura,Erromako aita santu eta go-tzain goren gisa, indartzeaz.Horrela bihurtu dira haren «oi-nordeko» gainerako guztiak.Frantsizko I.a 265.a da kateluze horretan. Botere orok ditu arriskuak,

eta Eliza ez da izan salbuespe-na. Monarkia absolutuarenatzeko zerbait bilakatu zen elizinstituzioa, kontrol eta aginteguztia bere esku zuela, nahizeta, gizarteak bere autonomia-ren alde borrokatzeari ekin zionheinean, amore ematen hasizen. Jesus ez zen fidatzen botere-

az eta Elizari, maiz asko, ahaztuegin zaio hori. Entzun Jesusenhitzok: «Dakizuenez, buruza-giek tiraniaz hartzen dituztemendean herriak, eta handi-mandiek beren agintea ezarrizzapaltzen. Zuen artean, ordea,ez du horrela izan behar. Zuenartean handien izan nahi duenaizan bedi zerbitzari. Eta zuen ar-tean lehenengo izan nahi due-na izan bedi guztion morroi»(Mk 10,42-44). Gaur egun, exegeta zorrotze-

nen artean kontsensua eraba-tekoa da: Pedro Elizaren zi-mentarritzat hartzen duten hitzhoriek, inolaz ere, ez dira Jesu-senak. Baizik eta Mateoren ko-munitateak egindako gogoeta(berandu samarrekoa), eta Je-

30; Lk 9,18-21). Hauen testue-tan ez da azaltzen Mateoren-gan azaltzen den eranskin es-pezifikoa. Beraz, Mateoren ko-munitateak egindakoirakurketaren aurrean gaude,eta ez Jesus historikoaren hi-tzen aurrean. Horrela idaztea ez zen harri-

tzekoa antzinatean: talde ba-tek garrantzitsutzat jotzen zue-na lepora zekiokeen, zuzenean,pertsonaia famaturen bati —kasu honetan, Maisuari berari—, esan bezala, indar eta autori-tate handiagoa emateko. Hori konprenitzean, aita san-

tutza eta Elizaren inguruaneraiki den doktrina kasik funda-mentalista erlatibizatzen arigara, eta hori oso sanoa da:ebanjelioaren xumetasuna be-rreskuratzen dihardugu; horrenargitan, Elizak berak ere berritubeharko luke. Argi dagoena da Jesusena ez

zela izan mezu “erlijiosoa”, etaez zuen sortu eliza espezifikobat. Harena proiektu espiritualbat (guztiz gizatiarra) da, etaedonork “konekta” dezakeproiektu horrekin. Denak bere baitan hartzen

dituen mezu espiritualak bal-din badu lehentasuna, Elizak,aita santuak eta erlijioak dutezentzua, bakar-bakarrik, per-tsonaren eta espiritualtasunirekiaren zerbitzuan bizi direnneurrian.(cf. “Jesús no fundó ninguna

iglesia”, E.M. Lozano).

I

susen ezpainetan ipiniak, indareta autoritate handiagoa ema-teko. Hain zuzen, Mateoren ida-

tzian bakarrik azaltzen dirabaieztapen horiek; datu esan-

guratsua, noski. Markosen etaLukasen testu paraleloetan ereaurkitzen dugu Jesusek bereikasleei egiten dien galdera bi-koitz bera: «Nor dela dio jende-ak gizonaren Semea?»; «Etazuek, nor naizela diozue?». Bai-na hor amaitzen dira (Mk 8,27-

Page 5: Goiberri 110. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Asteko irudia Josu Maroto

Ospitaleak 30 urte30 urte bete berri ditu Zumarragako ospitaleak. Zorionak!

Page 6: Goiberri 110. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Ordizia Rugby Elkarteak, ZeraingoHerriak eta GOIERRIKO HITZA egunkariak‘.eus’ domeinua estreinatuko dute.

Janire ArrondoPuntuEus Fundazioaren gonbi-dapena jaso zutenean, zalan-tzarik gabe proposamenaonartzea erabaki zuten OrdiziaRugby Elkartean. Batzar oroko-rrean egitasmoaren nondik no-rakoak argitu eta AintzindariPrograman sartzea erabaki zu-ten. Goierrin Zeraingo Herriarenweb ataria ere ‘.eus’ dominuaerabiltzen aintzindari izangoda, «handien artean txikia».Baita Iparragirre Eraikuntzakenpresa edo hedabideen arte-an Goierriko HITZA egunkariabera ere. Euskal kulturaren era-kusgarri, handiak eta txikiak,proiektu beraren parte izangodira. Euskarak eta euskal kulturak

Interteteko aterpe teknologikopropioa izan dezaten martxanjarritako egitasmoa da ‘.eus’domeinuarena. Hala, behinICANN erakundeak iaz domei-nuaren eskaria onartu ondoren,ibilbideari hasiera eman zion

PuntuEus Fundazioak. Apirila-ren 26an aurkeztu zuten Ain-tzindarien Programa eta joanden ekainaren 28an ‘.eus’ do-meinua estreinatu duten lehen92 entitateen zerrenda aurkez-tu zuten. ‘.eus’ domeinuarenabiaratze aldiari ekin dioten ai-tzindarien artean bederatzi en-presa daude, 23 erakunde pu-bliko, 14 hedabide eta euskalkulturgintzako 46 entitate.

Kulturaren erakusgarriAldaketa nola egin, domeinuzaharrarekin zer gertatuko otezen eta gisako zalantzak argitubehar izan zituzten OrdiziaRugby Elkartean. Behinwww.ordiziarugby.eus domei-nua erregistratuta, azken ego-kitze teknikoak eginda martxanizango dute ataria; lehengo‘.com’ luzapena ere indarreanmantenduko dute, ordea.

Fase esklusibo horretan par-te hartzeak ekarpen ekonomi-ko berezia eskatzen du aintzin-darientzat. Ekarpen hori, ordea,finantzarioa edo espezietanegin zitekeenez, ‘.eus’ egitas-moari zabalkundea eman etapublizitatea egingo du trukeanerrugbi elkarteak. Ane Irastor-tza elkarteko kideak GoiBerririazaldutakoaren arabera, Alta-mirako zelaian ‘.eus’ egitasmo-aren logoa jarriko dute egunhauetakoren batean, elkarla-naren ikur gisa. Egitasmoaren hedapena eta

publizitatea egingo dute ze-raindarrek ere. Herriko elkarte-ak, taldeak eta eragileak biltzendituen www.zerain.com webataria, www.zerain.eus ereizango da aurrerantzean.«Ohorea» izan da beraientzategitasmo honetako partaideizatea. Hala dio, Arantzazu Mu-ñoa Zeraingo udal taldeko ki-deak.Aintzindarien Programa

martxan jartzera zihoazela iku-si zutenean euren proposame-na egin zuten. «Herri txikia izanarren, gu ere euskal kulturarenerakusgarri izan gaitezke. Herrilanean ari garen komunitateagara, artzainak, nekazariak, tu-rismo agentzia... biltzen ditue-na», dio Muñoak. ‘.eus’ egitas-moaren hedapenaz gain, espe-zietan egingo du domienuarenordainketa Zeraingo Herriakere, bisita turistikoekin, esatebaterako. Ordizia Rugby Elkarteak eta

Zeraingo Herriak beste 90 enti-taterekin batera osatzen duteaitzindarien zerrenda. Izaera,dimentsio eta jatorri ezberdi-netako entitateak dira. Tarteandaude AEK, Aranzadi ZientziaElkartea, Bertsozale Elkartea,Euskaltel, Kutxabank, ELA etaLAB sindikatuak edo EH Bildu,adibidez. Bakoitzak bere beha-

KronologiaIbilbide luzea egin du PuntuEusFundazioak 2008an jaio zenetik.Pazientziaz zain egon ondoren iri-tsi zen ICANNek domeinua onartuzuen eguna.2008 PuntuEus Elkartea jaio zen. Ta-maina eta jatorri ezberdineko 60elkartek eta erakundek bainogehiagok egin dute bat elkarteare-kin; 26.500 atxikimendu pertso-naletik gora ere jaso dituzte.2011ko ekainak 20Lehen mailako domeinu orokorberriak eskatzeko aukera irekitzeaerabaki zuen ICANN erakundeakSingapurren egin zuen bere 41. bileran.2012ko ekainak 16ICANN erakundeak ‘.eus’ domei-nuaren eskaria onartu zuen; eska-

ria ebaluatzeko bete beharrekobaldintzak betetzen zirenez, hu-rrengo fasera pasa ziren.2013ko ekainak 14ICANN erakundeak ‘.eus’ domei-nua onartu zuen.2013ko urriak 5 Puntu Eus Elkarteak domeinuakerregistratzeko pausoak zeintzukizango ziren argitu zuen. 2014ko apirilak 15 www.domeinua.eusweb atariaaktibatu zuten.2014ko apirilak 26Aintzindarien Programari hasieraeman zioten.2014ko ekainak 28 92 aintzindarirekin abiaratze aldiari hasiera eman diote. 2014ko abenduak 3 Fase irekiari ekingo diote.

Page 7: Goiberri 110. zenbakia

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

rren arabera, egokitzapen tek-nikoak egin ahala edo komuni-kaizo estrategien arabera jarri-ko dute martxan helbide berria;irailera arteko epea izango duteaintzindariek domeinua inda-rrean jartzeko.

PuntuEus Elkarteak emanduen azken hau, urrats handiaizan da domneinuaren ibilbide-an. Dagoeneko euskal domei-nuaren erabilerarena errealita-te bihurtzen hasi delako.

Abenduaren 3ra arte, Euska-raren Nazioarteko Eguneraarte, ‘.eus’ domeinuaren ain-tzindariak izango dira aktibatu-ta egongo diren bakarrak. Iraile-tik aurrera, ordea, edozein el-karte, enpresa, erakunde edonorbanakok bere web ataria-rentzako eskaera egin ahal

izango du. Horiekin eta gerorabegira egitasmora batzen dire-nekin abenduaren 3tik aurreraabiatuko dute fase irekia.

Komunitatean kokatutaBilboko Kafe Antzokian eginzuten aurreko larunbateanabiarazte aldia irudikatu zuenekitaldia. Bertan Iratxe Esnaolaegitasmoaren koordinatzaileaketa Joan Mari Torraldai Pun-tuEus Fundazioaren lehenda-karia gustura agertu ziren egin-dako lorpenarekin.

Esnaolak azaldu zuenez guz-tira 113 domeinu-izen ezberdinproposatu ziren, 92 entitatereneskutik. Erabaki bat hartu zu-ten, entitate bakoitzak soilikdomeinu-izen bakarra eska ze-zan. Egitasmoaren garrantzia

Abenduaren 3tikaurrera edonorkdomeinuaerabiltzeko faseirekia abiatuko dute

Baldintza batzukbeteta, euskara etaeuskal kulturasarean zabaltzeaekarriko du ‘.eus’-ek

Iratxe Esnaola koordinatzaileaeta Joan Mari TorrealdaiPuntuEus Fundaziokolehendakaria, aintzindarietakobatzuekin Bilboko KafeAntzokian egindako agerraldian.MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

Euskalsareariaitortza

goraipatzen du Iratxe Esnaolak:«‘.eus’ domeinuak Internetenkomunitate baten baitan koka-tzen gaitu. Komunitate horigero eta ikusgarriagoa den hei-nean, komunitate horren kide-ak zein diren argi ikusiko da»,dio. «92 horiek dagoeneko ko-katu dute bere burua komuni-tate horretan, beraz, aintzinda-riek komunitate hori ikusgarria-go egiteko konpromisoa dute».

Aurrerantzean ere, ’eus’ do-meinuak berak dituen irizpide-engatik ez dio edonori emangoluzapena, eta baldintza batzukbete beharko ditu. Baldintzahoriek ekarriko dute egitasmo-aren helburuak betetzea; eus-kal kultura eta euskarazko edu-kiak sarean gero eta gehiagoizatea, alegia.

Page 8: Goiberri 110. zenbakia

08 GOIBERRIERREPORTAJEA

Goierritarren eskaera ozenari erantzunda 1984an inauguratu zutenZumarragako Ospitalea. Orduz geroztik eraldatu egin da eta 95.000 biztanleriematen die arreta bertan. 30 urte dira ireki zutela eta ospatu egin dute.

Miriam Luki ZumarragaGoierriko 30 urtetik beherakoedonorentzat ZumarragakoOspitalea beti egon da dagoentokian, eta hango kontsultetarazein larrialdi zerbitzura jotzeanormaltzat dute. Ospitalea ezzegoen garaiarekin akordatzendira zaharragoak, eta osasunarloan eskualdean zegoen ga-beziarekin ere bai. Zumarraga-ko Ospitaleak 30 urte bete ditu.Miguel Calvillo ordiziarrak

gogoan du 1970eko urteetangoierritarrek eskualde izaera-ren aldarria egin zutenekoa:«Eskaeretako bat eskualde

mailako ospitale baten erai-kuntza izan zen». Orduan erre-pide nahiz garraio publiko bi-dezko komunikazioak zailak zi-ren hiriburuekin, eta hanzeuden osasun zerbitzu han-dienak. Goierritarrek Donostiako In-

saluden –Espainiako ordukoosasun zerbitzua– egoitzan30.000 sinadura aurkeztu zi-tuzten. Ez ziren gutxi izan bide-an aurkitutako trabak eta egi-tekoak, eta aldarriaren oihar-tzuna goratzeko manifestazioadeitu zuten. Ordizian egin zuten1976ko otsailean, eta Goierri

osoko 30.000 lagun bildu ziren.Zortzi urte beranduago, ErnestLluch garai hartako Osasun mi-nistroak inauguratu zuen Zu-marragako Ospitalea, Gipuzko-ako eskualde mailako lehenen-go ospitalea izan zen;Insaludek Euskal Herrian inau-guratu zuen azken ospitalea.30 urte igaro dira jada eta orduzgeroztik, ospitaleak eraldaketabat baino gehiago izan du.

800 profesional1988an Insalud osasun zerbi-tzu espainolaren menpe egote-tik Osakidetzaren menpe ego-

tera igaro zen; orduan egin zi-tuzten osasun transferentziak.Urte hartan bertan Azpeitikoeta Beasaingo osasun zentroe-tan espezialisten kontsultak ja-rri zituzten, errehabilitazio kon-tsultak ere bai. ZumarragakoOspitaleak Azkoitiako eta Az-peitiako biztanleak ere hartzenditu; guztira, 95.000 bat biz-tanle. Egitura aldaketa bestemugarri bat izan da ospitalea-ren historian. 2011n ErakundeSanitario Integratua osatu zu-ten. Ospitaletik bertatik besteosasun unitateekin koordina-zioa bultzatzeko erakundea da.

Ospitaleak 30 urte

Page 9: Goiberri 110. zenbakia

GOIBERRI 09ERREPORTAJEA

Ospitalera Goierriko eta Urola-ko zazpi osasun zentro bildudira. Biztanleria gero eta zaha-rragoa izanik, gaixotasunakgehiago kronifikatu dira eta gai-xotasun askotariko koadro kli-

nikoak ugaldu; ospitalearenegitura aldaketak egoera horrierantzun nahi dio osasun zerbi-tzuen arteko koordinazioa etaelkarlana bultzatuz.

Ospitaleak 30 urte hauetanzerbitzuak ugaritu ditu. Zerbi-tzu hazkunde horren isla dira,esate baterako, erditze guneaketa hemodialisiak egiteko es-parrua.

Egun 800 langile inguruk es-kaintzen diete arreta 95.000bat biztanleri. 30. urtemugarenfestan ospitalean hasieratik la-nean ari diren hainbat profesio-nal omendu zituzten; 1984anospitalea 250 langilerekin jarrizuten martxan. Ospitaleko lan-gileak egonkortzea erronka batizan da urte hauetan guztietan.Teresa Garmendia Goierrikoeta Urolako ESIko kudeatzaile-aren hitzetan, «orain errazaematen du iritsi garen tokira

heldu izana, baina bidea ez dasamurra izan, eta profesionalaskok gogor lan egin du egungoegoera egonkorra izan dadin.Hemendik igaro diren profesio-nal guztiek beren alea jarri

dute».

Lantaldeari gorazarreUrtemugaren jaian Jon Etxebe-rria Osakidetzako zuzendariaketa Jon Darpon osasun sailbu-ruak Garmendiarekin bat eginzuten ospitaleko langileen lanagoraipatzerakoan. Eta hala na-barmendu du Etxeberriak:«Lan onaren adibidea zarete».«Eskerrak eman behar zaizkiehemen aritu diren eta aritzendiren profesional guztiei»,gehitu du Darponek.

Darponek eskerrak emateazgain, esfortzu bat ere eskatuzien profesionalei egoera eko-nomikoaren testuinguruan,«guztion esfortzuak batuz bes-te 30 urte betetzeko». Darpo-nek garai zailak direla esanzuen, «osasungintzarentzat ezda inoiz aro errazik egon; diruagenuenean behar asko ikusten

genituen eta orain, dirurik ezdagoen honetan ere beharrakasko dira. Egoerak hobera egi-tea, eta azkar inbertsioak egite-ko moduan egotea esperodut». Zumarragako Ospitaleari

buruz hitz egiterakoan, profe-sionalen lan onaz gain, biztan-leengan sustraitutako egituradela ere azpimarratu zuten or-dezkariek. Teresa Garmendiakesan zuenez, «biztanleek ger-tukoa sentitzen dute». Kalita-tea, prestigioa edo modernota-suna ere aipatu zituzten. Bienbitartean, 30 kanpo kontsultahartuko dituen eraikin berriareneraikuntza aurrera doa. Tamai-na izan da azken urteetan ospi-taleak izan duen erronkarikhandiena, txiki geratu baita.

Urteurren ekitaldian ordez-kariek hitza hartu zuten, bainahaiei hitza profesionalek be-rauek eman zieten. 30 urteotanegindako lana gogoan, aurkez-pen lanak egin zituzten langile-en hitzak emozioz beteta egonziren, batez ere, bidean egon di-renekin eta jada ez daudenekingogoratu zirenean.

Ezkerrean 30. urteurrenarenospakizun ekitaldian urtehorietan guztietan lanean aritudiren profesionalak Darponosasun sailburuarekin.Eskuinean kanpo kontsulteneraikinaren lanak. MIRIAM LUKI

«Eskualde izaeraaldarrikatu, etabesteak besteospitale bat eskatu genuen»Miguel CalvilloGizarte eragilea

«Osasungintzak ezdu inoiz aro errazikbizi; diru askorekinbeharrak asko dira,gutxirekin ere bai»Jon DarponOsasun sailburua

Page 10: Goiberri 110. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

Segurako historiapanpinekin kontatuaIrati Badiola SeguraSegurako historian izan direnzenbait pertsonaia herrian diraberriro, Amaia Berasategik (Ze-gama, 1991) fofutxa panpinmoduan biziberritu baititu. Se-gurako Erraztiolatza museoaneros daitezke Segurako panpi-nak.Berasategik eskulan ugari

egiten ditu, tartean fofutxapanpin pertsonalizatuak. Face-bookeko Esku Lan Txoko profi-lean saldu ohi ditu bere artela-nak. Oraingoan, ordea, bere osa-

ba Rafa Berasategi Erraztiola-tzako arduradunak eskatuta,historian atzera egin du, eta Se-gurako sei pertsonaia irudikatuditu.Erraztiolatzako arduraduna

segurar taldetxo bateko kideda. Talde hori Nabarralde elkar-

tearekin batera, Segurako an-tzinako pertsonaien inguruanaritu da lanean, eta hala, orainarte herritar askorentzat ezeza-gunak izan diren hiru pertso-naia aurkitu dituzte.Marizotin, Maribeltz, eta

Xangarin dira pertsonaia be-rriak. Lehenengoak bi ostatu zituen, bata Lizarraten, etabestea Erraztiolatzako baila-ran. Garai hartan bi ostatu iza-teak diruduna zela adieraztendu. Xangarin eta Maribeltz, be-

rriz, Marizotinen bilobak ziren.

AIta Gasteizen hil zitzaien Na-farroa defendatzera joan zene-an 1200. urtean, eta ama, be-rriz, desagertu egin zen. Or-duan, amonak berarekinbizitzera eraman zituen.

Zango arinBadirudi Xangarin zango arinhitz elkarketatik eratorritakoizena dela. Izan ere, mutil hauostaturako produktuak ekar-tzen ibiltzen zen handik eta he-

mendik, eta aldi berean, gazte-larren inguruko informazioaekarri ohi zuen.Maribeltzi amonak belarrez

zainketak egiten irakatsi zion.Pertsonaia hau Nafarroa kon-kistatua izan zen lekuetako do-kumentuetan pertsonaia mito-logiko moduan ageri da, eta zo-nalde guztietan ez ditu egitekoberdin-berdinak. Nolanahi ere,guztietan euskaldunei lagun-tzen ibili zen pertsonaia izanzela ikusten da.

Amaia Berasategi zegamarra Segurako Erraztiolatza museoan, egin berri dituen sei irudiekin. I. BADIOLA

Zonalde honetan, esaterako,sendagile lanetan ibili zela jakindute, eta era berean, mugazbestaldekoei laguntzen omenzien.

Irudiak eta informazioaHiru horiez gain, Seguran eza-gunagoak diren pertsonaienfofutxak ere egin ditu zegama-rrak; Marigorri, Balentin txiki etaMaritxu irudikatu ditu.Irudiak dokumentuetako in-

formazioan oinarrituta eginditu Berasategik, pertsonaiekzituzten ezaugarriak ahalik etazehatzenen irudikatuta.Irudi bakoitzak, gainera, bere

informazioaren berri ematenduen txarteltxo bat darama,erosten duenak pertsonaia ho-rren historia ezagutu dezan.

Babeslea

Historian atzeraegin du etaSegurako sei pertsonaiairudikatu ditu

Page 11: Goiberri 110. zenbakia

GOIBERRI 11GARAI BATEAN

50 oroitzapen, iruditanEtxeetako kajoi azpietan ondo gordetako argazkiak atera, hautsa kendu, etaerakusgai eduki dituzte. Ordiziako Amets Bide dantza taldekoek azken 50urtetako argazki bilketa egin dute, eta harribitxi politak aurkitu ere bai.

Janire Arrondo OrdiziaIstorioak, anekdotak zein pa-sarte ugari utzi ditu Amets Bidedantza taldeak sortu zenetikgaur eguneraino. Hain justu ere,aurten 50. urteurrena ospatzenari dira. Urtemugaren aitzakianhainbat ekintza egiten ari diraurtean zehar. Urtarrilean argazki bilketari

ekin zioten. Taldeko EnaraEtxeberria eta Usue Garmen-dia arduratu dira dokumenta-zio lan horretaz. Urteurren os-pakizunetarako dantzari ohie-kin emanaldiak prestatudituztenez, dantzarako hitzor-duak aprobetxatu dituzte jen-deak etxean zituen argazki za-harrak jasotzeko. «Argazki pilobat jaso dugu, ehunka», dioEtxeberriak.Taldeko kideek pentsatzen

zuten jendeak etxeetan argazkiasko izan behar zituela, eta az-

kenean bildu eta oroitzapenakelkarbanatzeko aitzakia politabihurtu da. «Askok digitaleaneman dizkigute, beste asko pa-perean etorri dira. Altxor ugariaurkitu ditugu», dio taldeko ki-deak. Hala, guzti horiek jaso,behar zen kasuetan digitalizatueta dokumentatzen lan luzeaegin behar izan dute.Dantzari ohiez gain, herriko

beste hainbat bizilagunek etaelkarteetako kidek ere emandizkie argazkiak. «Txapel Gorrielkartekoek argazki pilo bat zi-tuzten gordeta eta digitaliza-tzeko utzi dizkigute», diote.

Altxor ugariJasotako argazkien arteandago Amets Bideren lehen tal-deko argazkia. 1964an sortuzen taldea eta 18-20 bitarteko

30en bat pertsonek osatu zu-ten hasieran. Lehen emanaldiaez zen urte gutxi batzuk geroa-go arte iritsi. Ordiziako Herri An-tzokian egin zuten 1969an; or-duko argazkia ere jasota dute.Asko talde argazkiak eta

emanaldietakoak diren arren,detaile txikiak jasotzen dituz-ten irudiak ere badaude. Horienartean dago orrialde honetakoargazki nagusikoa, jaietakohaurren egun batekoa. Iñaki Hi-dalgo kultur teknikariak emanzien argazkia dantza taldekoei.Edonola ere, Hidalgok ere ezdauka datu gehiagorik argaz-kiaren gainean, noizkoa denedo zeintzuk diren. Haur egunbatekoa dela dio, uztailaren28koa, eta gaur egungo Barre-na Kultur Etxe aurreko NikolasLekuona Plazan aterea. Irudipolita hau ere, atzera egin etaoroitzapenak astintzeko.

kainaren 6an, ostiralarekin, ireki zuten Ordiziako D’eli-katuzen Amets Bide dantza taldearen 50 urteko ibilbide-

ko hainbat une jasotzen dituzten argazkien erakusketa. Argazkie-kin batera, ordea, azken hamarkadetako oroitzapenak eta istorio-ak jasotzen ditu erakusketak. Argazkiez gain, erabili izan dituztenjantzi eta beste hainbat material ere jendaurrera atera dituzte.Ikusteko gogoz, jende ugari pasa da bertatik hilabete osoan zehar.

E

Hilabete osoan zehar egon daikusgai erakusketa D’elikatuzen

Gaur egungo Barrena Kultur Etxe aurreko Nikolas Lekuona Plazan ateratako argazkia da, jaietakouztailaren 28 batekoa, haur aurreskuarena. AMETS BIDE

Page 12: Goiberri 110. zenbakia

12 GOIBERRIMOTZEAN

Modaz blai dator BLY Moda pertsonalizatua, diseinu minimalistak, patroi sinpleak, ehun naturalak,zeresana ematen duten estanpatuak... Segurako Miren Gallastegiren etaZiordiko Aurkene Ormazabalen BLY markaren osagaietako batzuk dira.

Ane Arrieta SeguraEuria gogotik ari zuen egun ba-tean hasi zen dena. Miren Ga-llastegi segurarra eta Ziordiko(Nafarroa) bere lagun AurkeneOrmazabal kafe bat hartzekogelditu ziren. Etxera bueltanblai egin ziren euriarekin eta, or-duan, argi ikusi zuten zer eginbehar zuten: zirak edo anora-kak. Ormazabal ingeneritza in-dustriala ikasten hasi bazenere, utzi eta Modaren Diseinuaikasketak egin zituen. Gallaste-gik, berriz, ingeneritza indus-triala ikasi zuen, baina, honekere modaren mundua gustokononbait, eta Modaren Disei-nuaren inguruko kurtso bategin zuen Madrilen. Ziordikoak,zerbait egiteko gogoa zuelaesan zion segurarrari, baina, ezzekiela nondik hasi. Egun euri-tsu hura iritsi zen arte.

‘Prêt à porter’ ere bai2013ko azaroan hartu zutenkafe hartatik denbora pixka batpasa da, eta ez dira lo egon.Anoraka bereziak eta pertso-nalizatuak egiteaz gain,

2015eko udaberri-uda denbo-raldirako prêt à porter edo egu-nerokorako jantzien kolekzioaere ari dira prestatzen, eta da-torren urtean dendetan egoteaespero dute. «Patroi sinpleak,diseinu minimalista eta zeresa-

na ematen duten estanpa-tuak» dituzte euren diseinuek,Gallastegiren arabera. Materia-lak, berriz, ahalik eta naturale-nak: kotoia eta zeta.

Horrez gain, enkarguz ereegiten dute lan: ezkongai ba-tentzat eta ezkontzako gonbi-

datuentzat ere ari dira jantziakegiten. Ezkongaiarena, gainera,«berrerabilgarria» dela dio Ga-llastegik: «Soineko motza nahizuela esan zigun ezkongaiak,eta guk bi piezatako jantzi batproposatu genion, gero egune-

rokoan berrerabili ahal izan di-tzan; gustatu zaio ideia».

Anorakak egiteko ehun bere-zi bat erabiltzen dute (kiroldendetako anoraken ezberdi-na), eta anorakak ere pertso-nalizatuak izaten dira. BulegoaOlaztin (Nafarroa) badute ere,

Ezkerrean, Miren Gallastegi eta eskuinean Aurkene Ormazabal. BLY

bezeroekin beste leku batzue-tan gelditzen dira, tratu pertso-nalizatua eskaintzeko. Olaztindiseinatzen dituzte jantziak,Bartzelonan estanpatu, etaMadrilgo jostun batzuk egitendituzte. Zenbait enkargu, berriz,

Etxarri-Aranatzen (Nafarroa)bizi den jostun batek egiten diz-kie. Datorren udaberrirako eu-ren jantziak dendetan egoteaespero dute eta laster irekikoduten webean ere egongo dirasalgai. Facebooken eta Insta-gramen ere badute kontua.

Page 13: Goiberri 110. zenbakia

GOIBERRI 13GURE LURRA

Laguntzak nekazarientzatGipuzkoako Foru Aldundiak 2.730.000 euro bideratu ditu nekazaritzainbertsioetarako, iaz baino 190.000 euro gehiago. Gainera, aurten, 238.000euro emango dizkie udalei lanpostu berdeak sortzen laguntzeko.

Irati Badiola Dagoeneko ireki du GipuzkoakoForu Aldundiak Landa Garape-neko diru laguntzen deialdia.Hala nahi dutenek uztailaren11ra arte eskatu ahal izango di-tuzte diru laguntzak.

Aurtengoan ustiategiak mo-dernizatzeko nekazariek jasodezaketen kopurua iazkoa bino% 5 handiagoa izango da. Gi-puzkoako Foru Aldundiak2.730.000 euro banatuko ditunekazaritza iraunkorragoa sus-tatzeko, abeltzaintza ez inten-tsiboari laguntzeko eta lurrekobaratzezaintza garatzeko.

480.000 euro nekazari etaabeltzain gazteei laguntzekoizango dira. Orain arte, gazteenadin muga 40 urtekoa zen, ala-baina, aurten, 41 urtera arteko-ek eskatu ahal izango dituzte

gazteei zuzendutako lagun-tzak. Aurten iaz baino 40.000euro gehiago ezarri dira aurre-kontuan, gazteek euren insta-laziorako kontratatzen dituztenmaileguen interesak bonifika-tzeko.

Diru laguntzak jasotzeko sis-tema ez da konpetitiboa izan-go, hots, baldintzak betetzendituzten guztiek jasoko dute la-guntza hori.

Bestalde, onuradunak, gu-txienez 10 urtez aritu beharkodu nekazaritzan lanean, behinlaguntza jaso duenetik konta-tzen hasita, eta aurtengo deial-dian, gehienez, 100.000 eurojaso ahal izango ditu.

Laguntza eskaerak ustiate-giari dagokion eskualdeko ne-kazaritza bulegoan aurkeztubehar dira. Gipuzkoako egoitza

elektronikoan ere egin daitekeeskaria, www.gfaegoitza.nethelbidean.

Lanpostu berdeak Urteroko laguntzez gain, aur-ten, diputatuen kontseiluak la-

guntza lerro berri bat onartu duGipuzkoako udalerrietan lan-postu berdeak sortzeko.

Programa honek 238.000euroko aurrekontua dauka, etaerabili gabe dauden nekazari-tza lurrak prestatzeko, eta he-rritar langabetuei zein nekaza-ritza ekologikoan ari diren ba-serritarrei errentan eskaintzekobaliatuko da.

Horrez gain, udalek lurren az-terketak egiteko, edota kanallaburreko salmenta bultzatze-ko ere jaso ahal izango dute di-rua.

Artzaina Aizkorriko larretan artaldea inguruan duela. IDIAZABAL GAZTAREN IBILBIDEA

480.000 eurobanatuko dituGipuzkoako ForuAldundiak nekazarigazteei laguntzeko

Gehienez 100.000euro jaso ahalizango dituonuradun bakoitzakaurtengo deialdian

Page 14: Goiberri 110. zenbakia

14 GOIBERRIINTERNET

saretikSarean ikusia

TestamentudigitalaInternetek eta sare sozialekgero eta zerbitzu gehiago es-kaintzen dituzte, baina horie-tako gehienetan, erregistratubeharra dago. Facebook,Twitter, Google eta abarrek,‘arrasto digitala’ deitzendena uzten dute, eta honek,gero eta kezka handiagoasortarazten du erabiltzaileenartean. Adibide bat: hil etagero, Facebook-ek gure urte-betetzea lagunei gogoraraz-ten jarraitu behar al du? Edozer gertatzen da diru kontubati lotutako zerbitzuekin?(dendak, bankuak...) Horidela eta, gure kontu guztienpasahitzak jasotzen dituendokumentu bat senideenesku uzteko gomendatzendute adituek.

goierriturismo.com

Goiturren webgunearenbisitak %65 igo dira

idaiak edo aste-buru pasako ir-teerak antola-tzerako garaian,bidaia agentziek

adinako garrantzia hartu du In-ternetek, dagoeneko handia-goa ez bada. Horren jakitun,Goitur turismo agentziak web-gune goitik behera berritu zuen

iaz, eta bilatzaileetan hobetoposizionatzeko ahalegina egindu. Ahalegin horrek eman dubere fruitua, urtebetean, bisitak%65 igotzea lortu baitute.Pasa den astean eman zuten

Goiturreko arduradunek web-guneko datu horien berri, eta

Bbalorazioa, ezin positiboagoaizan zen, emaitzak «oso onak»izan baitira. Bilatzaileei dago-kionean, Google-en nahiz turis-mo arloko bilatzaileetan aurre-an egoteko «lan aktiboa» egindutela azaldu dute.Gainontzean, webgunearen

edukiak modu «sinple eta ar-gian» jarri dituzte. Jatorri ezber-

dinetako publikoa erakarrinahian, webgunea bost hizkun-tzatan dago ikusgai. Horrek ere,eman du emaitzarik, izan ere,92 herrialde ezberdinetako jen-dea sartu da, nahiz eta gehie-nak Kataluniakoak eta Espai-niar Estatukoak izan.

Klik

Badok.info guneaaurkeztuko duteBerria egunkariak sortutakoeuskal musikaren ataria da Ba-dok.info. Duela urte batzuk sor-tu bazuten ere, aurten eraberri-tu ez ezik, biziberritu ere eginnahi dute, artxibo lana egiteazgain (2.000 disko bildu dituz-te), eduki berriak sortuz eta es-kainiz. Jon Eskisabel arduradu-nak, Lazkaon aurkeztuko duegitasmoa astelehen honetan,19:00etan, Gerriko txokoan.badok.info

‘Euskaraz bizinahi dut’ lehiaDonostiako Zinemaldiak etaKontseiluak, Euskaraz bizi nahidut lehiaketaren aurtengo edi-zioa aurkeztu dute. Hizkuntzazinematografikoaren bitartezeuskaraz bizitzearen nahia iru-dikatzea da lehiaketaren helbu-rua. Lanak entregatzeko epeairailaren 8an amaituko da. euskarazbizinahidut.org

Page 15: Goiberri 110. zenbakia
Page 16: Goiberri 110. zenbakia