goiberri 84. zenbakia

20
Iñaki Murua Bertsozale Elkartea «Bertsolari erreleboa oso indartsu dator» 8-10 Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen lehendakaria, Goierri eskolako atarian. AIMAR MAIZ Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Arantxa Fernandez 3 Iritzia 4-5 Ganadu tratanteak 6-7 Gazteen adikzioen prebentzioa 11 Batzarra Zumarragan 1934an 12-13 Itxaro Perez 14-15 Ibilbidea Idiazabalen 16-17 84. zenbakia. 2013ko abenduaren 13a

Upload: goierriko-hitza

Post on 09-Mar-2016

221 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren atarian, Iñaki Murua bertsozale elkarteko lehendakariak txapelketaz eta bertsogintzaren egungo egoeraz hitz egin du GoiBerri aldizkarian.

TRANSCRIPT

Page 1: GoiBerri 84. zenbakia

IñakiMuruaBertsozale Elkartea

«Bertsolarierreleboaoso indartsudator» 8-10

Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen lehendakaria, Goierri eskolako atarian. AIMAR MAIZ

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Arantxa Fernandez 3 Iritzia 4-5Ganadu tratanteak 6-7 Gazteenadikzioen prebentzioa 11Batzarra Zumarragan 1934an12-13 Itxaro Perez 14-15Ibilbidea Idiazabalen 16-17

84. zenbakia. 2013ko abenduaren 13a

Page 2: GoiBerri 84. zenbakia
Page 3: GoiBerri 84. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Pilatesera joaten naizen bakoitzeanerabat erlaxatuta ateratzen naiz»

Arantxa FernandezDendaria

Mikel Albisu Lazkao2010eko uztailean janari dendaireki zutenetik, Gazi Gozokoerakusmahaiaren atzean ari-tzen da lanean, beti irrifartsu,Arantxa Fernandez (Lazkao,1967).Gomendatu ezazu Gabon haue-tarako janari eta edari bana.Hasteko, ezkur iberiko taula onbat, ondutako errioxar ardo ba-tekin.Zaletasun bat.Pilates. Joaten naizen bakoi-tzean erabat erlaxatuta atera-tzen naiz.Liburu bat.

Muchas vidas, muchos maes-tros Brian Weiss-ena, lagunga-rria delako.Musika talde bat.U2.Abesti bat. U2ren I still haven’t found whati’m lookin for, oroitzpen politakekartzen dizkit.Janari bat.Lasagna.Edari bat.Galiziako ardo txuri bat: Gode-llo.Oporretarako leku bat. Gure kosta oso aproposa da.Amets bat.

Krisi ziztrin hau lehen bai lehenbukatzea.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. 1999ko abenduaren 24a.Jaso duzun oparirik bereziena. Bat ez, bi, gure semeak.Gorroto duzuna. Ez dut ezer gorroto.Goierriko txoko bat.Lazkaomendi.Herriko alkate bazina...Hori ez dut planteatu ere egi-ten.Lazkaon biziko ez bazina...Ez dut nire burua beste inonimaginatzen. Oso gustura bizinaiz Lazkaon.

«U2ren I stillhaven’t found whati’m lookin for-ekoroitzpen politakekartzen dizkit»

MIKEL ALBISU

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Lierni OrmazabalKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 673 69 90 95 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Olaberria, Urretxu, Zerain, Seguraeta Zumarraga

Page 4: GoiBerri 84. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Irati Goikoetxea AsurabarrenaOrdiziako Irakurle Taldearen dinamizatzailea

Sekta batdituren batientzun nionbehin ezagu-tzen ez dugu-nak beldurra

sortzen duela oharkabean,ezagutzen ez dugunak ez digu-la ausartak izaten uzten; eza-gutzen ez dugunak jakitekomina eragiten duela. Bai, adituhark hori azpimarratu nahi izanzuen bereziki, ezagutzen ez du-gunak jakiteko mina eragitenduela eta jakinmina beste zer-bait dela, beste zerbait guztizezberdina. Jakiteko minak bipauso atzera emanarazten diz-kigu; jakinminak bat aurrera.Bistan da ezberdinak direla,atzera-aurrerako dantzak er-dian harrapatzen bagaitu, baibehintzat.Irailaren 25ekoa kontatuko

dizuet; orduan irria, gaur irriaeta tartean zer pentsatua sortudidana. Asteazkenez, arratsal-deko zazpietan, Ordiziako Ba-rrena Jauregian elkartu ginenbederatzi lagun. Asmoa: hiru-garren urtez jarraian OrdiziakoIrakurle Taldea martxan jar-tzea. Gogotsu, ikasturte berri-rako liburu zerrenda poltsikoan,Juan Kruz Igerabideren «Hauts

bihurtu zineten» banatzeko li-buruak besapean, ilusioz ingu-ratu nintzen ni neu, ekaineanzintzilik utzitako ipuinari jarrai-pena ematera. Elkarri udan irakurritakoak

kontatzen ari ginen, elkarrekinikasturte berrirako asmoakpartekatzen ari ginen, irrika etazirika ari ginen bertaratutakobatek esan zuenean: «Hi Irati,serio demonio azaldu gaitunegunkarian argitaratutako ar-gazkian; lagun batek esan zi-dan sekta baten itxura hartzendiola irakurle taldearen kontuhoni». Irri egin genuen denok; zer

bestela. «Eta zer gehiago esandik?» nik. «Hura ez datorrela,beldurra ematen diola». Irriegin nuen momentuan, jakite-ko mina sentitu nuen gero etagaur jakinminez nago. Aipamenhori egin zuena datorren aben-duaren 18an arratsaldeko zaz-pietan Ordiziako Barrena Jau-regira inguratuko balitz zer mo-duz sentituko litzatekeenjakinminez. Horregatik ausartunaiz hitzok idaztera, pauso bataurrera ematera, jakiteko mi-nez nengoenean atzera eginnuen neurri berean, orain zu

giko, sentimenduzko, jakin-tzazko…) oso-oso ezberdinakjarraitzen dituzten pertsonezosatutako multzoa dela irakur-ketaren aitzakian elkartzendena; askatasun osoz senti-mendu, emozio, pasarte, anek-dota, ideia, jakintza eta ilusioakbesteekin partekatzeko aukeraematen duena. Esan nahi nizu-ke itxitik ez duela ezer, bertso-eskolara eta musika eskolaradoazen gaztetxoen hizketa ho-tsak ez entzuteko soilik ixtendugula atea eta sekretuak elka-rri kontatzen dizkiogun uneraarte bakarrik izaten direla se-kretu; jakinminez, eta ez jakite-ko minez, hartzen ditugula libu-ru berriak esku artean, ausartaztarrikatzen ditugula euskalidazleek kontatu nahi eta lerroarteko isiltasunetan oihuka-tzen dizkigutenak, eta aldi be-rean biluzten eta janzten ikasidugun sentsazioarekin itzul-tzen garela etxera hurrengosaiorako hitzordua jarrita. Abenduaren 18an 19:00etan

elkartuko gara berriro. Fikzioa-ren izterrei egingo diegu hagin-ka, eta jakinminez poltsikoratu-ko dugu Leire Bilbaoren azkenpoema liburua. Poesiari heldu-ko diogu lehenengoz. Baina, ezdigu beldurrik ematen, jakinmi-nez jokatzen ikasi dugulako. Ja-kinminez, eta ez jakiteko minez.Ez dago esan beharrik, zu eregonbidatuta zaude; ateak za-balik izango dituzu, sekretuakere bai.

A

gonbidatzen ausartu nahi du-dalako.

Sekta bat; Euskal HiztegiModernoak dio doktrina berbe-ra jarraitzen duen pertsonamultzoa dela sekta bat. Era-kunde edo elkarte sekretu etaitxia dela dio bere hirugarrenadierak. Eta nik esan nahi nizu-ke doktrina (filosofiko, ideolo-

Page 5: GoiBerri 84. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Emozioz betetako asteburua dugu aurrean.Mundu zabaleanNelson Mandelaren agurra da hizpide. Kantu eta negar artean,sentimendu nahasketa eragin du apartheid-arekin amaitzea lortuzuenaren heriotzak. Afrikako herritar soilek agur esateaz gain, na-zioarteko hainbat agintari ere hurbilduko dira azken agurreko eki-taldi jendetsuetara. Herritarrek taldean edota familiaka agurtudute, bakoitzak bere modura. Bitxia da agintarien jarrera ere; biziartean ez bezala, hil ondoren guztiek dituzte loreak Mandelaren-tzat. Baina ez dago Afrikara begiratu beharrik emozioak gainezka egi-

teko. Baliteke Mandelaren irudia hitzez edo kantuz gure artean

agertzea, Barakaldon hamabost mila lagunen artean ere mundubat bilduko baita. Han ere emozioa izango da nagusi, eta kolore,adin eta sorterri ezberdinetatik gerturatuko da jende andana. Zor-tzi protagonista, oholtza gainean, hitzekin jolas eginez, bertsoak

Emozio horien sorburuaz pentsatzean, bi hitz datozkit buru-ra, Eneritz: sinboloa eta lehia. Bistan da heriotza berez delaemozio sortzaile, eta gutxienez ahoz gora adierazten direnen arte-an, sentimendu lorezaleak izaten dira nagusi Herio iristean. Ez dagaur goizekoa hil eta gero, salda bero esapidea. Baina Madibarenkasuan, gizakiok nahiko berezko dugun hipokresia (nork bere neu-rrian jakina!) munduko agintarien ahotan agerian geratu arren, az-pimarragarriena sinbolo izaera dela iruditzen zait. Arrazionaltasu-naren gizarte «modernoan», jentilak, gurutzeak eta santuak za-harkituta alboratu baditugu ere, beharrezko ditugu oraindikMandelaren moduko sinboloak, edo konstituzioak, edo ikurrinak,edo errauste plantak, edo Olentzero, edo...Neurri handi batean, bertsolaritza ere, oro har, halako sinbolo

gisa ikusten dut, eta Txapelketa Nagusia bereziki. Nola uler daitekebestela inguruan sortzen duen guztia? BECen egoteko gogo bizihori? Ez dut uste (askok hau eztabaidatzen didaten arren) bertso-zaletasunak bakarrik mugitzen duenik hainbeste jende eta emo-

zio. Eta horrez gain, ez gaitezen engaina! Txapelketan lehia eregustagarri zaigu (nahiz eta modan ez egon ahoz gora esatea). Nikbehintzat bertsolarien lehiarekin gozatzen dut. Emozionatzen naunor baino nor mikrofono aurrean jarrita, ataka estuenean, hizkun-tzaren artista horiek sortzeko gai direnak. Baina lehia ez dago mo-dan; sinboloak bai! Beraz: Pin, pan, pun! Sarriegi txapeldun!

bateta

batEneritz Gorrotxategi

Ion Muñoa

josiz eta sentimenduak dantzan jarriz. Erreparatzen hasita gaine-ra, Ion, Goierriko jende asko eta asko izango da egun horretan pro-tagonista. Oholtza gainean kantuan, gaiak jartzen, txapela jartzen,edota atzeko lanean, oholtza barrenean aulkiak jartzen, gertatzendenaren berri ematen...

Asteko irudia Josu Maroto

BertsolariTxapelketaNagusikofinalaIgandeko finalaz aritu garaIñaki Murua BertsozaleElkarteko lehendakariarekin.Maialen Lujanbio izan duguorain arteko «bertsoarenerregina»; zeinek lortuko duoraingoan koroa preziatua?

Page 6: GoiBerri 84. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Beti horrela izan ez bada ere, Santa Lutzi ferian ganaduaren salmenta izan daazokari entzute handiena eman diona. Traturako ohitura galtzen ari bada ere,badira, oraindik, urtez urte bizirik mantentzen saiatzen direnak.

Josune Zarandona UrretxuBertakoak eta kanpokoak urtezurte elkartu ditu abenduaren13ak. Bada feriak Urretxuko etaZumarragako herriek izandakogatazken gainetik iraun dueladioenik ere. Baina egiaz, SantaLutzi azoka Ezkioko Anduagaauzoan sortu zen XVI. mende-an. Gero, XVIII. mendetik aurre-ra, Urretxura lekualdatu zuten.Jauregi eta Iparragirre kaleetaneta aldapan egiten hasi zirenorduan azoka. Zumarraga 1868 urte ingu-

ruan batu zitzaion feriari. Garaihartan bertako enpresa-gizon

batzuk, eta batez ere Justo Ar-tiz, euren produktuak feria egu-nean erakusten hasi ziren, bai-menik ez bazuten ere. XX. men-dearen erdirako, jada, SantaLutzitako feria bi herrietan egi-ten hasi ziren. Hasiera batean, Santa Lutzi

feria ez zen zaldien feria baka-rrik, denborarekin ganadu sal-mentak eta erakusketak emanbadiote ere entzute handiena.Traturako ohitura galtzen ba-doa ere, oraindik gutxi batzukeusten diote azokaren motorraden salerosketarako arteari.Urretxuko Larrea baserrikoak

dira, esaterako, horren adibide.Abenduaren 13a berezia izanda beti beraientzat, Lizarazu-Elizburu sendiarena mendikozaldiei estuki lotutako historiabaita.

Familiako tradizioaJesus Lizarazu etxeko ugazabaZumarragako Elizondo base-rrian jaio zen, eta umetatik biziizan da behorrez eta moxalezinguratuta. Ezkondu eta Larreabaserrira bizitzera joan zeneanere beti eduki izan dituzte etxe-an behorrak eta moxalak. Ahalizan duen arte, Santa Lutzitako

ganadu erakusketa eta sal-menta galdu ezinezko hitzor-dua izan da berarentzat.Julia Elizburu emazteak ere

badaki zerbait mundu horri bu-ruz. Aita Pedro Elizburu tratan-tea zuen: «Oso ezaguna zenSanta Lutzi azokan, orain 47bat urte aita eta ZumarragakoInazio Zaldua Bustintza zireninguruetako tratanterik ezagu-nenak», dio. Gainera, Jesus etaAitor Lizarazu semeek ere ja-rraipena eman diote aitonareneta aitaren afizioari. Behorreketa moxalek gaur egun ematenduten diruagatik baino «fami-

Traturako feria

Page 7: GoiBerri 84. zenbakia

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

liako tradizioa delako» duoraindik Jesus semeak gana-dua etxean. Gainera, etxe ingu-ruetako «zelaiak garbi man-tentzeko oso aproposak» dire-la ere gaineratu du.

Jesus semea, Aitor anaiare-kin batera, goizean goiz,06:00etarako joana izango daferiara gaur etxeko animaliekin.Gaur egun, batez ere «anima-liak erakustera» joaten dira.Dena den, saltzeko aukera sor-tzen bada, tratu on bat ixteariez dio uko egingo.

Julia ama eta Jesus aita-se-meak bat datoz Santa Lutzi fe-ria asko aldatu dela esaterako-an. Bere aita tratante ibiltzenzen garaian, kanpotik ganaduaerostera jende asko etortzenzela oroitu du Juliak. «Batez ereValentziatik etortzen ziren, tre-nez, laranjak biltzeko moxalakerostera».

Feriak ordu hartan egun batbaino gehiago irauten zuen etaerositako ganadua «gaur egunkultur etxea dagoen eraikineangordetzen zuten», bueltarakoordua iristen zen arte. Erositako

ganadu guztia hartu eta kulturetxetik tren geltokira arteko bi-dea egiten zuten hurrengo egu-netan valentziarrek; «ikaraga-rrizko ikuskizuna izaten zen»,dio Juliak.

Ohitura galtzeko bideanValentziarrak erosle onak ziren,baina bazituzten beraien bal-dintzak ere. Ez zuten moxal bel-tzik erosi nahi izaten, «segurue-nik, hilotzak garraiatzeko gur-diak zaldi beltzek tiratukozituztelako», esan du Jesus se-meak. Zuri kolorekoak ere ez zi-ren ondo ikusiak bertakoen ar-tean, «norbait erotzat hartzenzenean, zaldi zuridun gurdianeramaten baitzen Santa Age-dara», oroitu dute.

Usteak uste, Santa Lutzitakoazoka traturako aparteko feriaizan da beti. Valentziatik ezezik, Gipuzkoatik, Nafarroatikedo Errioxatik ere jende askoetorri izan da, baita frantsesakere «haragitarako moxalakerostera, batez ere». Tratuakegiteko modua oso gutxi alda-tu da oraindik orain. Ganadua

erostera datorrenak goizeangoiz ganadua ikusten du. Gus-tukoren bat hautatzen duene-an hasiko da tratua.

Jesus aitak dio garai bateantratuak errealetan egiten zirela,

eta ondoren durotan. «Orain-dik ere tratu asko durotan istendira», gaineratu du semeak.Tratua isteko seinalea «eskuaematea» izaten da eta erosleakseinale bat ematen dio eskurasaltzaileari. Gero, animaliarengida erakutsi behar zaio erosle-ari. «Albaitariak egiten duentxosten bat da, animaliarenezaugarriak biltzen dituena».Eta orduan egiten da ordainke-ta osoa, «normalean metaliko-an eta eskura».

Moxalak eta behorrak era-mango dituzte feriara Lizarazu-tarrek. Aurtengoa feria hobeaizatea espero du Jesus semeak.«Iazkoa barregarria izan zen,postu asko hutsik egon ziren».Tratuaren ohiturari etorkizunbeltza iragartzen dio, «oraindikiritsiko da eguna animaliak era-kustera soilik joango garena»,amaitu du.

Santa Lutzi egunean goizeangoiz atontzen dute ganaduerakusketa eta salmenta.Lizarazu-Elizburu sendia Larreabaserriko sukaldean. GOTZON

ARANBURU / JOSUNE ZARADONA

«Batez ere,Valentziatiketortzen ziren,laranjak biltzekomuxalak erostera»Julia ElizburuLarrea baserria

«Oraindik iritsikoda eguna animaliakerakustera soilikjoango garenaferiara»Jesus LizarazuLarrea baserriko semea

Page 8: GoiBerri 84. zenbakia

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Euskaratik eta euskarazmunduari ekarpenakegin diezazkiokegu»

Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen lehendakaria

AIMAR MAIZ

Page 9: GoiBerri 84. zenbakia

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

Aimar Maiz Ordizia Klasean euskara irakasten adi-nako naturaltasuna du IñakiMuruak (Gabiria, 1956) GoierriEskolako kafetegian ere. Gazteartean ondo moldatzen da.Igandean da BTN BertsolariTxapelketa Nagusiaren finala;eta guztiaren burua, Iñaki Mu-rua. Txapelketatik urrutiago ja-rrita dauka, hala ere, begia. Zer moduz doa Txapelketa Na-gusiaren orain artekoa?Orain artekoan, bertsoen mai-laren aldetik oso gustura senti-tu naiz. Gaiekin ere, oro har,asko asmatu dute gai-jartzaile-ek. Bertsolarien maila, nire gus-turako, ondo. Epaileek ere ezdute erraza, denekikoa egitenezinezkoa, baina iruditzen zaitbusti direla, eta nik hori eska-tzen diet. Umorea gehiago lan-tzea izango zen polita, bainabertso traszendentalek dutelehentasuna. Publiko aldetik,ikaragarri ondo, sarrerak ia lekudenetan salduta, finalean ber-tan ere bai. Umorea bultzatu nahi zenutenaurtengo BTNn. Txapelketa xu-meagoa izan nahian agian? Krisiak etsita, ilun, hits, gizarteatonu grisetan murgilduta dago-

en garaiotan, esperantza, ilu-sioa, bizi-gogoa pizteko ekar-penak egingo zituen elementuizatea nahi nuen Txapelketa.Txapelketa bera ere krisiak jotadago, diru aldetik denei eraso-tzen dielako. Zentzu horretan,soildu egin dugu, ez dago hain-beste girnalda. Oreka bilatzeko,gustatuko litzaidake umorea,ironia eta adarjotzea lantzeaeta hazi hori ereitea. Hizkuntza-ren alde, batik bat. Atxagak esaten zuen euska-

ra mihia zegoela, mehea. Niritristura ematen dit, Goierrinbertan, txisteak erdaraz konta-tu behar jendeak graziarekin ja-sotzeko. Lazkao Txiki atzo hilzen, eta hark adina barre eragindiona inor gutxi izango da. Horiberreskuratu nahiko nuke:umorea, adarjotzea, ironia. Ildo horretan, hitzartuak zirenzahatoa eta ginkasa erakustea?

ten ez dena ez da bertso zaletu-ko, behin joaten denak arriskuadauka kutsatzeko. Beraz, on-gietorria izan bedi. Joan ezindagelditu direnekin bronkak ereizan ditugu, baina zer nahi duzuguk egitea? Ondo egindako la-naren seinale ere izango dahori. Leku askotan dira pantailaerraldoiak jartzekotan, sozie-dadeak eta tabernak ari diraeuren martxan antolatzen. Horiere eskertzeko ahalegina da. Bertsolariei buruz, zer iritzi? Iruditzen zait erreleboa oso in-dartsu datorrela. Bat bainogehiago asko hazi dira txapel-ketan bertan. Garantia handiaematen duten pertsonak dira,iritzi kritikoa eta propioa dau-katenak. Alde horretatik, ase-beteta nago. Mintzolako iker-guneak lana berebat egiten

Bi anekdota horiek ez dut usteaproposenak izan zirenik. Geuari gara esaten mugikorrak itza-li, alkoholik eta bestelako eda-ririk ez ekarri, ezin da erre... Geuari gara erabat bete gabe uzten,eta esaten dugunari men egi-ten geu izan behar dugu lehe-nengoak. Ulertzen dut, neurribatean, sortzailea dagoentrantze-egoera horretan, beharizatea lasaigarri modura gertadakiokeen zerbait. Baina denamediatizatu nahian eta horrengoraipamena eginez ibiltzea, ezzait iruditzen.Bertsolaritzak helburu bainogehiago bitarteko izan beharduela esan ohi da, beste helburubatzuentzat. Txapelketak lor-tzen du hori? Txapelketa Nagusiak astindubat ematen du, eta jendeari be-larriak erne jarri. Horrek betiposo bat uzten du, bertso mun-dura jende berria eta gazteaerakarri, ilusioa piztu... Bestetik,BECeko bectekadak sinesta-razten digu zerbait bagarela, in-darraldi interesgarria da: hain-beste jende euskara hutseanegiten den jenero batean ingu-ruan ikustea, beti egin den be-zala a capellakasi, izugarria da. Baina gainditzeko daukagun

asignatura da zeharrera eragindiezaiokeen inguruko generodesberdinekiko elkarlana, orainMintzolatik bultzatu behar du-guna: bertsolaritzarekin esku-tik joan litezkeen generoen (an-tzerkia, kantagintza...) traktoreizaten saiatu. Bakoitza bereerritmoan eta eroso, baina de-noi oxigenoa emateko ahalegi-na egitea da helburua. Beste urteetako maila harrapa-tu al du 2013ko BTNk? Zer mo-duz dago txapelketa indarrez? Jendearen aldetik harrapatueta hazi, zapaldu eta azpianpasa gaitu denok. Hilabete etaastebete lehenago finaleko sa-rrera guztiak salduta zeuden.BECeko giroa, adorea eta baga-ra zerbait hori bizi nahi duenjendea ere joango da; bertsoza-le epelak ere joango direla esa-ten ari da jendea. Behin ere joa-

baldin badu, etorkizuneko ber-tsolariak are eta kritikoago,aberatsago, osatuago eta ekar-pen oso-oso interesgarriakegingo dituztenak izango dira. Txapelketak zer ondoren edo‘poso’ uztea nahiko zenuke? Ikerkuntzatik begiratuta batikbat, gustatuko litzaidake mun-du mailatik datorren jendeaknola ikusten gaituen transmiti-tzea, zer onura eta zer gabeziadauzkagun. Ikerketan jarrai de-zagun tentazioa sor diezagulaetxean bertan, eta kanpokoekgehiago tira egin dezatela. Az-kenean, gustatuko litzaidakebertsolaritza munduko feno-meno bezala hartzea, mun-duari begira jartzea. Terraza Zientifikoan, udale-

kuetan edo bertso-eskoletanhezitzaile dabilen gazte jendehori kanpoko jendearekin kon-taktu fisiko eta berbalean jarrinahi dugu. Kontura dadila ber-tsoari esker munduari begiraeta munduan jar litekeela, eus-kaldun eta euskaratik bizi iza-nez eta ekarpenak eginez. Hori,etorkizuneko herri bezala, herri-gintzari eskain diezaiokegunalerik inportanteena dela irudi-tzen zait: euskaratik eta euska-raz, gure gazteriak sinisteamunduari ekarpenak egin die-zazkiokegula. Gazteei eta etor-kizunari nortasun eta zigilu pro-pio bat ematea da hori. Zer da Terraza Zientifikoa? Abenduaren 13an [gaur] aur-keztuko dugu, VillabonakoMintzolan. Atzerritik ikerketanari den jende mordo bat dator;AEBetatik, Kubatik, Kolonbia-tik, Galestik, Sardiniatik... Kata-lanak ere bai, bertso tipokolehiaketa batzuk-eta berpiztunahian ari direnak. Ikertzailehorientzako espazio bat jarridugu. Mintzolaren kide direnaketa bidelagun ditugunak eregonbidatu dugu. Guztira 60 batlagun izango dira. Bertsolaritza Unescoren onda-re ez material izendatzeko erelanean ari zarete. Madrilen izan gara Unescorenekitaldi batean. Ondare ez ma-

«Umorea gehiagolantzea izango zenpolita, baina bertsotraszendenteekdute lehentasuna»

«Txapelketak betiposo bat uzten du,astindua eman etajendeari belarriakerne jarrita»

«Gainditzekodugun ikasgaia dainguruko generodesberdinekikoelkarlana»

«BertsolaritzakUnescoren ondareez material izatekoaukerak badituelaesan digute»

Page 10: GoiBerri 84. zenbakia

10 GOIBERRIELKARRIZKETA

Iñaki Murua Goierri Eskolan, hutsarte batean. AIMAR MAIZ

ertsolari Txapelketa Nagusiaren 2013ko irabazleari goie-rritar batek jantziko dio txapela, igandean, Barakaldon.

Jartzaile Joanito Dorronsoro ataundarra izatea erabaki du Bertso-zale Elkarteak. Ataunen jaioa, Zumaian (Gipuzkoa) bizi da. «Ber-tso doinutegian egin duen eta egiten ari den ekarpena, behintzat,aparta izan da. Mila esker Joanitori egin duen guztiagatik, eta zo-rionak aukera polit honengatik», esan zuen, igandean, Iñaki Mu-ruak ETBko Hitzetik Hortzera programan.

Apaiz eta fundizioko langile izana, ikastolen mugimenduarenbultzatzaileetako bat izan zen Dorronsoro. Zumaiako Aita Mariikastolan eskolak eman zituen. Bertsolaritza irakastea pentsatu,eta horretarako metodologia sortu zuen. Lan oparoena, berriz,Bertso doinutegia da. Bertsozale Elkarteak 1995ean argitaratuzuen, lau liburukitan. Bertsolaritzako doinuak bildu, sailkatu etamusika-pentagrametan ipini zituen. Une honetan 2.775 doinu ditubildumak. Elkarteak ohorezko bazkide izendatu zuen 1999an, etaImanol Urbietak Joanito dugu iturri eta doinua sortu zion.

«Txapeldunarentzat ohore izugarria da txapela, baina baitaematen dionarentzat ere zerbait», esan du Dorronsorok.

B

Joanito Dorronsoro ataundarrakjarriko dio txapela irabazleari

terial izendatzeko asmotan ga-biltza. Andoni Egaña eta Maia-len Lujanbio izan dira, eta saiomundial bat egin dute. Han gai-legoak, alpujarreñoak eta Al-meriakoak ziren; eta AlmerianAlpujarretan baino negutegigehiago zeudela, AlpujarretanAlmerian baino urdaiazpikogehiago, horrela jardun ziren.

Egaña eta Lujanbio joan zire-nean, aurrena ume desager-tuen inguruan aritu ziren; kezkaduen emakumea bat, eta mojabestea. Gero, bakarka, gaiak ja-rri zizkieten. Uste dut flipatuegin zutela hango gainerakoek,itzulpena aditu zutenean. Es-painiako Kultura Ministeriokofuntzionario batek zuzeneansarrera hartu zuen Internetetik,ez duela ezer ulertuko bainaetorri beharra daukala eta,«hori ezin dut galdu» esanez. Beraz, aukerak badira? Hori esaten digute Unescotikbertatik. Eskarmentua dauka-tenek esaten digute praktikaonak deritzenekin bete-beteanparean jotzen dugula; Xenpelardokumentazio zentroa ikara-garri ondo eginda daukagulaeta finaleko irudiak harrigarriaketa eredugarriak direla. Baina

denborak erakutsiko du, zerenEspainiaren babesean gaudejoan beharrean; Frantziarenbabesean oraindik zailago da.Bestela, Hego Amerikako edoErtamerikako estatuekin. Osokonplikatu dugu. Izendapena-rekin onuradun euskara irteteanahi dugu, ez bertsoa bakarrik.

Txapelketan hainbat gairi etapunturi erantzun beharko diezuoraindik, lehendakari kargutik. Bai. Dena dela, nire zereginaerraza da: aurpegia edo irudiajartzea. Saioetan gozatzea, en-tzutea, han egotea. Benetanlan egiten duena elkarteko eki-poa da, lanean buru-belarri da-bil. Gustura, harro eta umil,hanka-sartzeak egiten ditugulaaitortuz. Ondo egindakoa ereeskertzen digu jendeak. Ni osogustura nabil, nik loreak beste-rik ez ditut jasotzen, kasi-kasiehuneko ehunean. Finaleko egunean, etzi, zer lanegitea tokatuko zaizu? Hasteko, bezperan joan. Fina-listak eta antolatzen ibiliko di-ren lankideak aurten ere baterajoango gara, larunbatean. An-doni Egaña ere bai, azkeneko fi-naletan elkarrekin ibili gara, etaoso pozik gainera. Bera ere lan-kide izango dugu, zertan-har-tan, eskatzen zaionerako.

Gero, palkora etorriko denjende mordoarekiko hartu-emanean ibili beharko dut.Gustatuko litzaidake haiek erebeste zaleek bezain ondo pa-satzea, tratu duin bat hartuduen sentsazioarekin etxera-tzea: ondo pasata, aberastuta,gustura, aseta. Euskaldun be-zala horixe eskatzen diet neureburuari, antolaketari eta hanbilduko garen guztiei. Elkar ani-matzeko eta indartzeko erabildezagula aukera, eta ahaztu,ahal den neurrian, gure artekoeraman ezinak eta ikusi ezinak.

Page 11: GoiBerri 84. zenbakia

GOIBERRI 11GAZTEAK

Gazteen adikzioenprebentzio planberria, Beasainen Loinaz Agirre BeasainBeasaingo Udala gazteen adik-zioen prebentzio plana egitenari da. Beasaingo 12 eta 25 urtebitarteko gazteentzako planada, eta helburu nagusia gazte-en artean ohitura eta jokabideosasuntsuak bultzatzea da.«Plan horretan gazteek drogenkontsumoan, jokoaren eta tek-nologia berrien erabilera dese-gokiaren inguruan izan ditza-keten jokabideen prebentzioaegitea da helburu nagusia», ze-haztu du Moira Zeberio Bea-

saingo Udaleko Prebentzio tek-nikariak.

Adikzioa aipatzen denean,«droga adikzioez (alkohola etatabakoa barne), on-line jokoeneta apustuen adikzioez eta tek-nologia berrien adikzioez (In-terneta, mugikorra, sare-sozia-lak,...) hitz egiten ari gara», az-pimarratu du Zeberiok.

Beasaingo gazteen arteanarazo berezirik atzeman dutengaldetuta, boteiloiak eta kan-nabisaren kontsumoa nabar-mendu ditu Prebentzio tekni-

kariak. «Ez da detekzio zuzeneta zehatzik egin, baina badaki-gu, adibidez, boteloia egitendutela gazteek herrian, baitakannabis kontsumoa badago-ela ere. Bestelako drogen kon-tsumoa gertatzen dela pentsa-

tzen dugu, gainontzeko herrie-tan zenbait gazteen artean ger-tatzen den bezala».

BilerakPlana bera ezagutzera emate-ko eta ekarpenak jasotzeko bi-lerak egiten ari da bai gaztee-kin, eta bai gazteekin lotura zu-zena duten herriko eragileekin.Izan ere, Zeberiok dioenez,

«adikzioen prebentzioarengaiak herri osoaren inplikazioabehar duela uste dugu eta guz-tiek elkarrekin lan egitea ezin-bestekoa dela iruditzen zaigu.Arazoa ez da bakarrik gaztee-na, gizarte osoarena baizik».Era horretan, gazteen eta eragi-le desberdinen ekarpenak jasonahi dituzte.«Iritziak eta zalan-tzak ezagutzea eta jasotzea ga-rrantzitsua dela pentsatzendugu. Gero ekarpen horiekadikzioen prebentzio planeantxertatu nahi ditugu plana aha-lik eta errealistena izan dadin»,gaineratu du Zeberiok.

Droga kontsumoa gazteen adikzioetako bat da. HITZA

Helburuak Gazteen adikzioen prebentzio pla-naren hainbat helburu lortu nahiditu Beasaingo Udalak.babes faktoreak indartu. Adin txikikoengan, nerabeenganaeta gazteengan droga kontsumoa-ren aurrean babes faktoreak in-dartzea.arrisku faktoreak murriztueta jokabide eta jarreraosasungarriak bultzatzea.gatazka sozialak gutxitzea eta bizitzan sortzen zaizkien ara-zoei arreta eskaintzea.teknologia berriak. Teknologia berriekin eta jokoare-kin zerikusia duten adikzioei arre-ta eskaintzea.

Babeslea

Page 12: GoiBerri 84. zenbakia

12 GOIBERRIGARAI BATEAN

Zumarragako udaletxeko aretonagusian, 1934ko irailean,Euskal Herriko zein bestelurralde batzuetako alkateak etalegebiltzarkideak elkartu ziren.Asanblada aldez aurretikgeldiarazi zuen Madrilekogobernuak, eta hasteaz bateradesegin zuten. MARINPASCUAL/KUTXATEKA

Page 13: GoiBerri 84. zenbakia

GOIBERRI 13GARAI BATEAN

Euskal Estatutoaren eskakizunazabalduz zihoan garaian Zumarragakoudaletxean asanblada egin zuten.

Miriam Luki Zumarraga1934 urtean begirada jarrizgero, ezinbestean dator bururaurte gutxiren buruan sortukozen sarraskia. 36ko gerrarenatarikoen berri ematen du al-boko orriko argazkiak. EuskalHerrian estatutoaren eskaerazabalduz zihoan, KatalunianLluis Companys Esquerra Re-publicana alderdiko buruak Es-tatu Katalana aldarrikatu zueneta Asturiasen Urriko Iraultza

egin zuen Alderdi Sozialistak.Ezinegona zen nagusi.1934an Alejandro Lerroux

zen Espainiako gobernu buruaAlderdi Erradikal Errepublika-noaren izenean. Alderdi hauzentrokoa bazen ere, praktikaneskuineko politikak zein alian-tzak egin zituen. Eskuineko po-litika haien erakusle da, esatebaterako, herritarrek hautatu-tako estatutuaren aldeko udalordezkariak beraien kargutik

kendu zituztela. Kargutik ken-tzeko arrazoia kontzertu eko-nomikoarekin lotuta egon zen. Lerrouxen gobernuak Euskal

Herrian ardoaren merkatari-tzak zuen kontzertu berezia al-datzeko asmoa agertu zuen.Asmo horrek udaletan matxi-nada bat eragin zuen. Mugi-mendu haren izenean, Zuma-rragan alkateen eta legebiltzar-kideen asanblada deitu zuten.

Ongi etorri baino ezEusko Alderdi Jeltzaleko kideekhasieran mugimendua babes-tu bazuten ere, sozialistetatikbereizi ziren. Bi alderdiek bideezberdinetatik erdietsi nahi zu-ten euskal estatutoa.

1934ko irailaren hasieran, In-dalecio Prieto sozialista barne,ordezkari ugari bildu ziren Zu-marragako udaletxeko aretonagusian. Espainiako goberna-dorearen esanetara zeuden ka-rabineroek ez zioten jendeariudaletxera hurbiltzen utzi etaliskarrak sortu ziren. Asanblada hasi zen. Hala eta

guztiz ere, Espainiako goberna-dorearen aginduz batzarra de-bekatuta zegoenez, Donostia-ko alkate eta mugimenduarenburuzagi Fernando Sasiainekaretoan bildutakoei ongi etorriaemateaz batera, asanblada de-segin zuen. Egun gutxira Zuma-rragako alkatea eta beste alka-te asko atxilotu zituzten.

1934ko asanblada

Page 14: GoiBerri 84. zenbakia

14 GOIBERRIMOTZEAN

Itxaro Perez beasaindarrak #txiotesia lehiaketa irabazi du. UEUk antolatutakolehiaketan, Perezek bere tesia sei txiotan laburtu du Twitterren, eta beste 86#txiotesiren artean originalena izan dela erabaki du epaimahaiak.

Ane Arrieta BeasainItxaro Perez biokimikari bea-saindarrak (Beasain, 1981)heste lodiko minbiziaren ingu-ruan tesia egin zuen 2011n, etaorain, bere tesia sei txiotan la-burbildu duten 86 lagunen ar-tean orijinalena bezala aukera-tu dute Estitxu Garairekin bate-ra (azken honena, #txiotesiulergarriena bezala).

#txiotesia lehiaketa UdakoEuskal Unibertsitateak aurtenlehen aldiz antolatutako lehia-keta da, eta bertan 2011 eta2013 bitartean egindako tesiaklaburbildu behar ziren sei txio-tan. Txio bakoitzean 140 karak-tere idatz daitezke gehienez,eta hori ikusita, Perezek ipuin

moduko zerbait egitea erabakizuen. Azaroaren 19an egin zenlehiaketa eta 09:00etatik21:00etarako epea zegoen seitxioak idazteko.

Tesia 2011. urtean egin zuenPerezek, heste lodiak minbizia-ren bilakaeraren tarteko fasea

aztertzeko aukera ematen zue-lako.

«19 goizean, lankide batekparte hartzea proposatu zidan,baina, 150 orritako tesia seitxiotan laburbiltzea ia ezinez-koa iruditu zitzaidan. Goizeanliatuta xamar ibili nintzen, bai-na, arratsaldean lankide beka-dun batzuei proposatu eta ha-laxe egin genuen», dio Perezek.«Txiotan laburbildu behar ge-nuenez, txita bati bere amakazalduko balio bezala konta-tzea okurritu zitzaidan, eta ha-laxe egin genuen».

Egin, eta baita txiotesirik ori-ginalenaren saria lortu ere.«Eznuen batere espero irabaz-

#txiotesirik originalena

Itxaro Perez biokimikaribeasaindarrak heste lodikominbiziaren inguruan tesia eginzuen. GOIBERRI

Page 15: GoiBerri 84. zenbakia

GOIBERRI 15MOTZEAN

tea, eta ilusio handia egin zidansariak» dio beasaindarrak.Txiotesia lehiaketako sariakazaroaren 25ean jaso zituztenDonostiako Koldo Mitxelenakulturgunean Perezek eta Ga-raik. Perezek lortu zituen 300euroak txiotesia egiten lagunizan zituen lankideekin banatuzituen.Sariak banatu zituzten egun

hura pozez gogoratzen du Pe-rezek: «Twitter bidez euren ezi-zenez jarraitzen dudan jendeaaurrez-aurre ezagutzeko auke-ra izan nuen eta normaleanerdi-ezkutuan gelditzen garenikerlariez Twiterren hitz egiteakpoz handia eman zidan».

TxiotesiaHau da Itxaro Perezek eginda-ko txiotesia:1.- Ama,irakurriko ipuin

hau?-Bai maitia:peptidasenaktibitatearen aldaketak hestelodiko minbizietan2011.-Eta zerdira peptidasak?#txiotesia2.- Gorputzean ugariak diren

entzimak.-Eta zergatik ikertuheste lodiko minbizian? -Gizar-tean oso ohikoa eta ereduaproposa delako. #txiotesia3.- Nola ikertzen da hori?-

Peptidasen aktibitatea neurtuzkasu hauetan:odolean etaehun osasuntsu-adenoma-minbizi sekuentzian.#txiotesia4.- Eta emaitzak,amatxo?-

Aldaketak daude lagin osasun-tsu eta kaltetutakoak konpara-tzean eta selektiboak dira pep-

tidasaren arabera.#txiotesia5.- Eta hau dena zertarako?-

Minbizia ahalik eta azkarrendetektatzeko eta pronostikoanlaguntzeko, minbiziari aurreegiteko.#txiotesia6.- Alaa!! Zeinen ondo! Ama,

handitan ikerlari izango naiz.-

Ziur?Ikusiko dugu handitzean…Eta hala bazan… Azken txio horren amaieran,

testu horren goikaldean dago-en argazki hau jarri zuen Pere-zek. Bertan, bere #txiotesiadago laburbilduta, marrazki bi-

dez.

Itxaro Perezek egindako #txiotesiaren amaieran honako irudia jarri zuen, bere #txiotesi osoa marrazkibidez laburbilduz. GOIBERRI

150 orritako tesiasei txiotanlaburbiltzea iaezinezkoa irudituzitzaion Perezi

Sari-banaketaeguna «pozez»gogoratzen du,hainbat ikerlariezagutu zituelako

Page 16: GoiBerri 84. zenbakia

16 GOIBERRIIBILBIDEA

Idiazabal gainez gainIdizabalgo San Migel elizatik abiatuta, Gurutzetako ermitaraino, gainez gaineta baserriz baserri egingo dugu ibilbidea, historiaz, naturaz eta paisaiazgozatuz. Artzantza eta nekazaritza izango ditugu lagun ibilbide osoan.

Loinaz Agirre IdiazabalIdiazabalgo San Migel elizatikhasiko dugu ibilbidea. Kanpo-tik zein barrutik, eraikin ederrada XII-XIII. mende artean eraiki-tako eliza. Adituen esanetan,

atzealdetik hilerrira joateko bi-detik gora egingo dugu. 4,6 kilo-metroko ibilbide atsegina da,paisaia ederraz, naturaz etaabereez gozatzeko aukeraematen baitu.

Idizabalgo baserri eremua ezagutzeko aukera ematen du 4,6 kilometroko ibilbideak. LOINAZ AGIRRE

Gipuzkoako ate sarrera erro-maniko-gotiko ederrenetakoadu. Bataio pontea, Gurutzetakoermitatik ekarritakoa dela dio-te, ibilbide honetan bertan iku-siko dugun Gurutzetako ermi-

tatik alegia. Barruan, Migel Ira-zustak diseinatu eta Jose Anto-nio Iparragirrek egindako erre-taula barroko ikusgarriak ikusdaitezke.Ibilbidea hasteko, elizaren

Page 17: GoiBerri 84. zenbakia

Lehenengo kilometroan al-dapa handi samarra igo behar-ko dugu, eta aldaparen bukae-ran, Gorrotxategi oilategiak ez-ker-eskubi ikusiko ditugu.Seinaleari jarraituz, Gurutzeta-ko ermita aldera hartuko dugu.400 bat metroko tarte laua dahonokoa, eta Beasain aldekoikuspegia ikusiko dugu. Guru-tzetako ermita dagoen gainahistoria handiko lekua da on-doko koadroan ikus daitekeen

bezala.

Baserriz baserriBideari segiz, ezkerrera, aldapabehera hartuko dugu, Idiazabaleta Aizkorri parez pare ditugula.400 bat metro aldapa beheraeginda, Aranburu gaztandegira

GOIBERRI 17IBILBIDEA

Gurutzetako ermita eta Serotegi. LOINAZ AGIRRE

bilbidearen puntu gorenean dago Gurutzetako ermita.Ondoan, berari erantsita, serora etxea du, Serotegi dei-

tua. Andre Mariari eskainitako ermita da Gurutzetakoa. PabloGorosabelek idatzia duenez, tradizioaren arabera, Gurutzetakoermita izan omen zen Idiazabalgo lehen eliza.

Egitura errektangeluarra du eta zurezko sabai interesgarri be-zain ederra du. Erretaula XVII. mendekoa da eta Ama Birjinarenirudia gotikoa da (XIII-XIV. mendekoa). 1972. urtean berritu eginzuten Gurutzetako ermita.Ermitaren ezkerrera, garai batean taberna izan zen Albitxu ba-

serria dago.

Gurutzetako ermita, Idiazabalgo lehenengo eliza

I

Idiazabal-IdiazabalLuzera: 4,6 km Denbora: 1h 15 min Altuera gehiena: 313 m. Altuera gutxiena: 213 m.Desnibela: 100 m. Zailtasuna: Erraza

iritsiko gara. Errepideari jarrai-tuz, Toki Eder etxearen ondoan,eskuinera egingo dugu. Berrizere ibilbide laua izango dugumetro batzuetan, baserrien etazelaien artean. Bideari segika,tarte batean ezkerrean Ampokooperatiba ikusiz, San Inazioauzoraino iritsiko gara. Errepide nagusiari jarraituz,

ezker-eskuin dauden espaloie-tik egingo dugu ibilbidearen az-keneko zatia, berriz ere elizarai-

no iritsi arte. Ibilbide motzagoa egin nahi

duenak badu aukera. Horreta-rako, Toki Eder etxean eskuine-ra hartu beharrean, ezker alde-era hartuko dugu eta, berehala,berriro Idiazabalgo herrigunera,Kale Nagusira, iritsiko da.

Irteera helmuga

Gurutzetakoermita

Page 18: GoiBerri 84. zenbakia

18 GOIBERRIINTERNET

saretikSarean ikusia

Lasterketenwebak 5 urteWebgune batek 5 urte bete-tzea, funtzionatzen duenarenseinale da, eta hori lortu du Al-berto Mella beasaindarrak2008an sortutako lasterke-tak.comwebguneak. Epe ho-rretan, 2.000 lasterketa pu-blikatu eta milioi bat bisitaribaino gehiago izan dituzte.

lasterketak.com

geobeasain.net

Beasaingo gidarikzabalena mugikorrean

easaingo Uda-lak herriko infor-mazio guztia bil-du eta denen es-kura jarri nahi

izan du, bai sarean eta baita te-lefono mugikorretan ere. Geo-beasain.net gunean, herrikomapa interaktiboa aurkitukoduzu. Eta mapa horretatikabiatuta, herriko merkataritzagida, elkarteen zerrenda, onda-re historikoa, ibilbideak edotahirigintza eta zerbitzuen atalakaurkituko ditu erabiltzaileak,modu erraz eta erabilgarrian.

BWebgune hau etengabe egu-

neratzea da udalaren asmoa,eta horretarako, eragile guztien«parte hartze aktiboa» eskatudute. Ane Egurtza teknikariakazaldu duenez, «plataformahonetan sartu eta komertzioariedo elkarteari buruzko infor-mazioa eguneratuta izateanahi dugu». Herriaren ingurukoinformazioa ere «pixkanakazabaltzen joatea» da helburua,ahalik eta gidarik osatuena iza-teko. Dagoeneko martxan dagowebgunea eta mugikorrerakoAPPa ere jaitsi daiteke.

Bideoa

Konstituzioarenaurka protestaJoan den abenduaren 6an, Es-painiako Konstituzioaren Egu-na ospatzen zela eta, Ernai gaz-te erakundeko kideek protestaegin zuten, Ordizian kartelaketa bandera espainiarrak jarriz.Protestak oihartzun handiaizan du sare sozialetan; orain,bideoa ere zabaldu dute.

Ernairenprotestaren

bideoa hemendago ikusgai:

Teknologia

10 milioiGalaxy Note Samsung-ek aurten salgai jarriduen Galaxy Note 3 aparailuaksekulako salmentak lortu ditu;irailaren 25ean jarri zuten sal-gai, eta apenas 3 hilabetean, 10milioi unitate saldu dituztemundu osoan. Hala, bere au-rrekarien (Galaxy Note I eta II)emaitzak hobetzen ari da.

samsung.com

Page 19: GoiBerri 84. zenbakia
Page 20: GoiBerri 84. zenbakia