goiberri 134. zenbakia

16
Hiribildu izaera lortu zutenekoa Goierriko 15 herrik 1615ean lortu zuten hiribildu titulua Seguratik eta Ordiziatik bereiztuta 6-9 Segura Didier Petit de Meurvillek XIX. mendean egindako marrazkian, 200 urte lehenago irten ziren hainbat herri Seguraren menpetik. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Nerea Martinez 3 Iritzia 4-5 Tamara Larrea 10-11 Minbiziaren aurkako borroka 12-13 Ander Alonso 15 GOI B ERRI 134. zenbakia. 2015eko otsailaren 6a

Upload: goierriko-hitza

Post on 22-Jul-2016

263 views

Category:

Documents


13 download

DESCRIPTION

Goierriko 15 herrik 1615ean lortu zuten hiribildu titulua.

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 134. zenbakia

Hiribildu izaeralortu zutenekoa Goierriko 15 herrik 1615ean lortu zuten hiribildutitulua Seguratik eta Ordiziatik bereiztuta 6-9

Segura Didier Petit de Meurvillek XIX.mendean egindako marrazkian, 200 urtelehenago irten ziren hainbat herri Segurarenmenpetik. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Nerea Martinez 3 Iritzia 4-5Tamara Larrea 10-11Minbiziaren aurkako borroka12-13 Ander Alonso 15

GOIBERRI134. zenbakia. 2015eko otsailaren 6a

Page 2: Goiberri 134. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 134. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MoTZEAN

«Nire haurrek egokitzeko estrategiakedukitzea nahi nuke, inoren zain egon gabe»

Nerea MartinezIrakaslea

Ane Arrieta ItsasondoNerea Martinezek (Ordizia,1973) ingeleseko espezialitate-ko magisteritza ikasi zuen etaAmezketan lan egiten du gauregun. Orain zortzi urte joan zenItsasondora bizitzera. Bertanjaio ziren 6 urteko bere bi ala-bak: Malen eta Jone.Itsasondo, haurren herria deladiozue. Hala al da?Bere bizitasunean, toki lasaiada, dena dago eskura eta hau-rrentzat nahikoa zerbitzu dau-de: haurtzaindegia, eskola,haur txokoa, liburutegia, parke-ak… Horrez gain, orain dela urte

bete udaletxean , Haurren He-rria foroa sortu zen. Guraso el-karteko ordezkari bezala hasinintzen bertan parte hartzen.Oso emankorra izan da orainarte egin dugun lana.Zer behar du herri batek hau-rrentzat egokia izateko?Haurrak ere herriaren parte diraeta, eskatzeaz gain, ekarpenakegiteko aukera ere izan behardute. Nolako geroa nahi zenuke zurehaurrentzat?Edozein egoera suertatzenzaiela ere, egokitzeko estrate-giak edukitzea nahi nuke, ino-

ren zain egon gabe.Zaletasun bat?Ez naiz batere originala; txaku-rrarekin paseatzea.Amets bat?Euskal Herriak bere etorkizunaerabakitzeko aukera izatea.Ahaztuko ez duzun egun bat?19 urte nituela Dublina au-pairjoan nintzen eguna. Zenbat ilu-sio neramatzan motxilan...Herriko alkate bazina?Ezin dut Itsasondorako dauka-guna baino hoberik irudikatu!Itsasondon biziko ez bazina?Kostaldean bizitzea gustatukolitzaidake.

«Euskal Herriakbere etorkizunaerabakitzekoaukera izateaamesten dut»

MARTINEZ

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Loinaz AgirreKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Arkaitz ApalategiProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 134. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Xabier Mendiguren Elizegi Editorea

Pijoak alazokormazoak?

«Gero etanormalagobihurtzen arida Beasaineneuskalkultura modunaturalbateansortzea etajasotzea»

oierritar bateuskal kultur-gintzan bate-ra eta besteradabilenean,

sentsazio berezi bat izaten dumaiz: Txindoki edo Aizkorripeansortu hutsagatik, halako eus-kaltasun label berezi bat dago-kigula ematen du, batzuenganmiresmen eta inbidiarako arra-zoi bihurtzen dena, beste ba-tzuengan mespretxu eta irrira-ko aitzakia: Euskadi «sakona»,bolbora eta simaur usainak na-hasten direna...Kulturgile goierritar hori bea-

saindarra bada, sentsazio bere-zia areagotu egiten da: batetik,kanpokoen begietan aborigenjator eta bitxi bat zara, amarentitia edoskitzearekin bateraeuskal esentziak eta JoxemielBarandiaranen txapelaren DNAbereganatu zenituena; gainera-ko goierritarrek, berriz, probin-tziakook donostiarrak ikustenditugun bezalatsu ikusten gai-tuzte: kapitaleko pijo ia-erdal-dunak bagina bezala (señoritokutsua ordiziarrek zeukaten ga-rai batean, Beasain proletarioetorkinez beterikoaren aldean,baina orain badirudi bareak pa-jaritaz ibiltzen hasi garela). Nondik begiratzen zaion, ba-

tzuek nahiz besteek izan deza-kete arrazoia. Hala ere, esannahi nuke, kulturak beti halakogutxiengo-kutsu bat izan arren,gero eta normalago bihurtzenari dela Beasainen euskal kul-tura modu natural batean sor-tzea eta jasotzea. Garai batean,bertsolariak auzo-herrietansortzen ziren, ez dago «Goierri-ko Bertsolariak» talde huraoroitzea besterik: Lazkaotxiki,Iraola, Murua, Igartzabal, Men-dizabal, Zeberio, Begiristain…Beasaindarren bat bertsotarahurbilduz gero, Arriaran edo Be-asainmendikoa behar zuen. Ur-teen joanean, ordea, Beasaingokale artean sortu dira bertsolaribikain askoak: Aitor Sarriegi Gi-puzkoako txapelduna da eza-gunena, baina hor daude, hala-ber, Ekaitz Goikoetxea, IñakiApalategi, Ainhoa Mujika,Gema Urteaga… Iker Zubeldiaezin sartuko dut zaku horretan,berak zegamartzat hartzeanahiago duenez gero.Literaturaren barrutian ere,

urte askoan sentitu naiz ni Bea-saingo euskal idazle bakarra.Mikel Sarriegik, gaztetan zeozeridatzi ondoren, utzi egin zionlangintza horri. Lorea Agirrerenliburuak kazetari-lanak izandira gehienbat. Tere Irastortza

ere, bertan bizi eta lan egitenzuen arren, zaldibiar gisa ager-tzen zen paperetan. Ataunen,Seguran, Idiazabalen sortzenziren nonbait euskal idazleak.Horretan ere gertatu da aldake-ta, ordea. Denbora gutxian gai-nera: Unai Baztarrikak Ezinbes-tean poema-liburua idatzi du,Bilboko Blas de Otero saria ira-bazi ostean; Irati Goikoetxeak,han-hemen hainbat sari irabazieta gero, Andraizea ipuin-bildu-ma kaleratu berri du; Mikel Al-varez Sarriegik, sarean atalkaeskaini ondoren, paperean argi-taratu du Finlandia nobela.Bertsolaritza eta literatura

hartu ditut ahotan, baina artea-ren beste arlo askotan ere jendeinteresgarri mordoa dabil gureherrian, zorionez: pinturan,graffitietan, argazkilaritzan,musikan, dantzan, antzerkian…Beste hainbat artikulu idaztekoematen dutenak, gaurkoa bu-katzera doa eta. Ez dakit zokor-mazo hutsak garen, urrunekoekikusten gaituzten moduan, alaburges koxkor handikeriazale-ak. Edonola ere, euskaldun etagoierritar izateaz beti pozik sen-titu naizen moduan, beasain-dar izatea ere ez da batere lo-tsatzekoa. Hala izan bedi, luza-roan.

G

Page 5: Goiberri 134. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Egun on deizula Fabio Felizioren bigarren lehengusu zaitu-gun hori.Madrilgo plazatik dator notizia, baina ez jenioz bizia denzezen baten bueltan. Torero itxura gehiago duen Iglesias jaunarenalderdiak asteburuan bildu duen jendetzak bete ditu egunotan ko-munikabideetako lehen orrialderik eta titularrik indartsuenak. Iglesias buru duen alderdiak esperantzara deitzen duen izena

dauka: Podemos. Eta auzoetan jendea etxetik kanpora bidaltzenduten garai hauetan, bankuetxetako jabeek txartel beltzekin gai-nontzekoen dirua zurrupatzen dutenetan, eta klase politikoarensaskian arraroena usteldugabeko sagarra aurkitzea den une hone-tan eslogana ezin erakargarriagoa da gehiengoarentzat.

Soleko bilkura hark, ordea, jendetza guzti hori airetik ateratakoargazki eder batez erretratatzeko baino gehiagorako balioko otedu? Ez al da larunbateko tertulietako izarra beste hainbaten berdi-na edo antzekoa izango? Airetik ateratako argazki horrek zer xededu, azken finean? Herria haiekin dagoela jakiteak aurrera egiteko

On dagiala Juan Antonio Mentxakaren mezakide apart horri.Data pasata, arrapaladan bat ta bata. Plazan arkatzak labana da-kar. Parranda ta garagar lakar andana bart Malagan! Granadanplazan ba al da sagarran garra Plaza? Baldrabasa! Zama dakaamak. Hamarkadaz hamarkada, gaban magala latza da Araba pa-sata; jaka daramat badazpada. Ta mapa. Adar marasman barna,Han da alaba, Fran, ama, Ana. Alarma garrak narama hara. Hatza-marra atarata, Maskarada gara, sanba dantzan. Arrastaka lagadan aztarna zabala da. Zaran zarama gara, makalak ta bakarrak.Zaharrak, damak ta amamak, altxa danak! Amantal bat gara, Sa-haran ta Sakanan. Armak: basaranak; Baztan makala da ba! Lazkao txiki aipatu duzu ta bertsolari jarri naiz. Podemos, Gane-

mos edota Salvar a los krustazeos. Maite dut ilusioa, baina ez dutsinesten aldaketan. Eliz jaunak ondo hitz egiten du; mototsa Pan-ten Pro Vkin igurtzita du; baina sisteman sartzean, sistemaren bar-nean egongo da; eta sistemak lotu egiten zaitu (are gehiago Mor-dorren); eta iraultzak ez dira egiten lotuta. Iraultzak manifestaziobatetik harago doaz; eta hori argi sentitu dugu aurten Bilbon kolo-

retako espageti erradiaktiboak astindu genituenok. Iraultzak egu-neroko ametsa eskatzen du; eguneroko lana. Argazki jendetsuakerrazak dira orain selfien makilekin, baina makilari buelta eman,eta aurrera jarraitzeko makulu gisa erabiltzea hobe litzateke, poli-tikaren maldetan gora. Baina ez duGU gogorik. Krisi zikin honenbarruan ere, ondoegi bizi gara gehienok. PD1: Ea nere hitzak irensten ditudan. La ostia litzateke. PD2: Arama da Habana, salda, jana ta lana ;) PD3: Ez gaude danok!

bateta

bat

Asteko irudia

Jon Plazaola

Alex Areizaga

Josu Maroto

Mikel LaboaSanta Ageda ospatu berridugu eta AECC minbiziarenaurkako elkarteari buruzkoerreportajea ere bada alehonetan. Biak lotuz MikelLaboaren ahots goxoa etorrizait gogora...

beharrezkoa duten bultzada hori jasotzea edo banan-banan jen-dea kontatu eta boterera gerturatzeko zenbait papeletarekin kon-tatzen duten jakitea? Motosdun begirada zorrotzeko azeri itxurako gizonaren alderdia

ere saskian dago. Eta badakizue saskian sagar bakarra ustela ego-teak, gainontzekoak usteltzea dakarrela. Lazkao Txikik arrazoi: po-litikan ez da gauza politikan.

Page 6: Goiberri 134. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA 400 URTE

Eskualdeko hamabost herrik 1615eko otsailaren 4an eskuratu zuten hiribildutitulua. Bi mende lehenago auzotu ziren Seguragandik eta Ordiziagandikbereizi ziren. Koroaren diru premiak ahalbidetu zuen titulu erosketa.

Aimar Maiz Hiribildu bihurtu zirenetik 400urte bete dituzte Goierriko ha-mabost herrik (gaur egun ho-rietako bi auzo dira), aurten.1615eko otsailaren 4an erosi zi-tuzten tituluak. Urtemuga horiospagai hartu dute zenbaitudalek; historiako une hartazgehiago jakiteko irrika bestebatzuek. Bakarren batek, «he-rria sortu» zeneko urteurren-tzat ere ulertu du, oker. «Lehendik baziren herri ho-

riek. Ez hiribildu tituluarekin,baizik herrixka, kontzeju, kola-zio edo parrokia izenarekin»,argitu du EHUko Erdi Aroko, AroModernoko eta Amerikako His-toria Saileko Alvaro Aragon ira-kasleak. Bi mende lehenago hirietara

auzotu zirenean, haien jurisdik-zioen pean geratu ziren herrix-kak. 1384an Segurara batu zi-ren, auzo gisa, inguruko herriak:otsailaren 4an Areriako alkateGarcia Lopez Zumarraga;

otsailaren 28an Legazpi; mar-txoaren 20an Zerain, 22an Or-maiztegi eta 23an Astigarretaeta Gudugarreta; apirilaren15ean Mutiloa; ekainaren 12anZegama; eta uztailaren 6anIdiazabal. Ezkio, Urretxu etaZumarraga 1405ean sartu zirenSeguraren menpekotzan.

Ikusgarritasuna lortuOrdiziara, 1399ko apirilaren8an auzotu ziren zortzi herri etaLazkaoko sei biztanle.

Auzo modura, XIV. mendebukaeratik 1615era, hiriko zer-getan parte hartu behar izanzuten herri horiek. «Baina, bes-tela, herri arrunt bezala funtzio-natzen zuten, bere batzar etakontzeju propioekin», dio Ara-gonek. Hiribildu edo villa titulua es-

kuratzeak zenbait eskumenekarri zizkien herriei. «Batez ereerregearen jurisdikzio zuzena-ren menpe egotea, eta, beraz,jauntxoen eskuetatik alden-

Herrien Goierriklaurehun urte

Ordizia XVI. mende bukaeran. Gregorio Hombrados Oñatibia margolari zarauztarrak XX. mendean margotutako ur-tinta. HOMBRADOS OÑATIBIA

Page 7: Goiberri 134. zenbakia

GOIBERRI 07400 URTE ASTEKO GAIA

tzea». Bestetik, gizarte eta zi-gor jurisdikzioak jaso zituzten,biltzen zituzten zergak berengastuetan eta beharretan era-biltzeko aukera lortu zuten; etabeste erakundeen esanetik ir-tetea, erabakiak hartzerakoan. Burujabetasun hori eskuratu

zutenean, 1615ean, Koroareneta Batzar Nagusien aurreanordezkari propioa izateko esku-bidea ere jaso zuten herriek. Titulua erosita, «erakunde

administratibo ikusgarri bezalasortu» ziren hiribilduak. «Ordu-tik aurrera udaletxe propioakeraikitzen hasi ziren, beren mu-gak zehaztu zituzten, armarriaksortu... Azken batean, berennortasuna besteekiko sendotuzuten, gaur egun ezagutzen di-tugun herriak bihurtuz». Gaur egun, urteurrenean os-

patzeko ezer baduten galdetu-ta, Aragon irakasleak baietz dio.

Banatzearen arrazoiak Bi mende pasa iraun zuen he-rrien auzokidetzeak, Seguraneta Ordizian. Baina XV. mendebukaeran eta XVI.ean zeharsaiakera ugari izan ziren irtete-ko, herrixken aldetik. «1516an,Andoainek, Berastegik, Zega-

mak eta beste 23 herrixkak Ko-roari baimena eskatu ziotenberen herri lurrak saltzeko etahiribildu nagusietatik bereizte-ko. Legazpi, bere aldetik, Segu-ratik bereizten saiatu zen behinbaino gehiagotan, arrakastarikgabe».Egokiera, ordea, XVII. men-

dearen hasieran izan zuten,Gaztelako errege ogasunarenzailtasunak baliatuz. Europakogerren ondorioz Ogasuna lurjota zegoen, eta Amerikako al-txorrak besterentzen ari ziren.Egoera ekonomiko larria iraul-tzeko diru iturri berriak ireki zi-ren: zerga berriak jartzen, etahiribildu eta noblezia tituluaksaltzen hasi ziren koroa osoan,ez euskal lurretan bakarrik. Legazpik 1609an lortu zuen

Seguragandik aldentzea, hiri-bildu bihurtuta. «Atea irekitageratzen zen, eta beste herrix-

kak gauza bera lortzen saiatuziren hurrengo urteetan». Lehenago ere izan baziren

eztabaidak eta desadostasu-nak handitu egin ziren XVI.mendean zehar. Herriak hirie-tatik bereiztea eragin zuen, az-kenean. 1615eko otsailaren4an, Astigarreta, Gudugarreta,Idiazabal, Mutiloa, Ormaiztegi,Zegama eta Zerain Seguratikbereizi ziren; eta Altzaga, Ara-ma, Ataun, Beasain, Gaintza,Itsasondo, Legorreta eta Zaldi-bia Ordiziarengandik.

Oligarkia lokala indartuaHerriek edo kontzejuek, garatuahal izateko, hiritik irten nahiazgain, herrixketako handikieketa jauntxoek ere interes bere-zia zuten burujabetasuna lor-tzeko. Oligarkia lokalak «ikus-garritasun politikoa eta ekono-mikoa» irabazi zituen. «Ordutikaurrera, gainera, tokian-tokian

lortutako indarra probintziamailan ere garatzeko aukeraizan zuten, eta handik Gorterajauzia eginez». Hauspo politikoaz gain, eko-

nomikoa ere ez zen makurra-goa oligarkiarentzat. «Hiribilduberrien jurisdikzioa eta esku-mena beren esku geratu zen,eta horri esker, jarduera ekono-mikoetarako behar zituzten le-hengaiak beren kontrolpeangeratu ziren. Adibidez, askokburdinolak zituzten, eta egurraherri-lurretatik atera zezake-ten, udalean zuten itzalari es-ker, prezio nahiko baxuetan». Ez hori bakarrik. Lurrak priba-

tizatzeko maukan ere posiziopribilegiatua zuten handiki di-rudunek. Udal berriek, izaeraadministratibo berriarekin eto-rri zitzaizkien zorrei aurre egite-ko, herri lurrak saldu zituzten.Bertako jauntxoek eskuratu zi-tuzten lur horiek gehienak.

Goierriko herriak, 1615ean. Hiru hiriak eta zeintzuk bereizi ziren adierazten du mapak. ERKUDEN MUGURUZA

Hiribildu bihurtzeakzenbait eskumeneman zizkienherriei, bere zergakkudeatzea adibidez

XVI. mendeanirteteko saiakerakegin arren, egokieraXVII. hasieran izanzen, dirua tarteko

Herrietako oligarkiaindartuta irten zenbereizketekin, ahalpolitiko-ekonomikohandia eskuratuta

Page 8: Goiberri 134. zenbakia

08 GOIBERRIASTEKO GAIA 400 URTE

Buruko 25 dukat koroariHorixe izan zen prezioa herriaren askatasuna ordaintzeko: auzokide bakoitzak9.375 marabedi. Etxejabeek bakarrik zeukaten eskubidea. Goierriko 15 herribereizietan 1.850 bat ziren, eta horiek 47.942 dukat ordaindu zioten koroari.

Aimar Maiz Goierrin, bereiztu ziren 15 he-rriek denera 47.942 dukat or-daindu zizkioten Koroari. Alde-raketarako, 1632an gerrarakozaldi baten prezioa 100 dukatingurukoa zen. Duela 400 urte, hamabost

herriotan 7.414 bat biztanlezeudela kalkulatzen da. Denekez zituzten eskubide berak, bai-na. Etxejabeek (auzokoak) ba-karrik ordaindu zuten, haiek zi-relako orduko eskubidedun biz-tanleak. 1.853 jabe zeuden, etahorietako bakoitzak ordainduzuen 25na dukat. Seguraren eta Ordiziaren

menpetik 1615ean atera zirenGoierriko hamabost herri —Le-gazpi zazpi urte lehenago—.Areriaren barruan zeudenekbakarrik jarraitu zuten elkargoizaerako batasunean sartuta. Hala, Zumarraga, Ezkio eta

Gabiria 1661ean irten ziren Are-riatik, udalerri independentebihurtuz. Bi urte geroago, hiru-rak Argisanoko Santa KruzekoBatasunean batu ziren, BatzarNagusietara ordezkari bana bi-daltzearen ezintasunagatik.

Hiru errege hiri Goierrin Jauntxoen eraginpetik atera-tzeko , errege aginduz sortuta-ko hiriek berealdiko eraginaizan zuten. Goierrin hiru diragisa horretako hiribilduak: Se-gura (1256an eratua), Ordizia(1268an jaso zuen titulua) etaUrretxu (1383). ‘Errege hiri’ edo‘vila real’ titulua zuten, foru be-reziekin eta horiek zemarteneskubide zein aukera gehiagozituzten hiriek.Beste administrazio mota

bat alkatetza nagusiena zen.

Gaztelako errege Felipe III.aren bisita Igartzako burdinolara (Beasain), 1615eko azaroaren 2an. GOIBERRI

Tituluaren kostua Hiribildu berria Tituluaren kostua Auzo kopurua Biztanleak

(beloizko marabedi) (gutxi gorabehera) (g.g.b)Altzaga ..............................................332.713 ...............................35...........................140Arama ................................................185.156 ...............................20 ............................80Ataun ..............................................2.845.312 .............................304.........................1.216Beasain ...........................................1.859.766..............................196...........................784Gaintza .............................................684.375 ...............................35...........................140Gudugarreta-Astigarreta ..................623.437 ...............................76 ..........................304Idiazabal .........................................2.407.031..............................257 ........................1.028Itsasondo..........................................855.469................................91...........................364Legorreta .......................................1.052.344..............................108...........................432Mutiloa .............................................801.562.............................35,5 ...........................142Ormaiztegi.........................................998.437 ..............................123...........................492Zaldibia ...........................................1.357.032 ..............................143...........................572Zegama............................................2.910.938 .............................300........................1.200Zerain.............................................1.066.406..............................130 ..........................520

Erreal 1=34 beloizko marabedi; dukat 1= 375 marabedi edo 11 erreal

Page 9: Goiberri 134. zenbakia

GOIBERRI 09400 URTE ASTEKO GAIA

Batasunakgaurdainoizan dira Herri burugain gisa bereizi eta gero,gastuak gutxitzea bihurtu zen lehenegitekoa, baliabide apurrak erabilita.

Aimar Maiz Erabakimena, ikusgarritasunpolitikoa eta norbere lurrak zeinondasunak kudeatzeko eskubi-dea irabazi zuten herriek, behinOrdiziatik eta Seguratik aterazirenean. Baina baita gastuhandiak ere, egitura indepen-dentea beraien kabuz manten-du beharra izan baitzuten. Zail-tasun ekonomikoak eragin ziz-kien egoera berriak herrixkei.

Zorrei eta gastuei aurre egi-teko, eskura zeuzkaten baliabi-de apurrak erabili zituzten. He-

rri lurrak saltzea izan zen aukerabat. Zerga berriak jarri zituztenudalek, ogia, ardoa, haragia,arraina, olioa edo beste jakiakfiskalizatuz. Eta zerbitzu publi-koak errentan atera zituzten.

Bestetik, Gipuzkoako BatzarNagusietara herri bakoitzakbere ordezkaria bidaltzeko es-kubidea irabazi zuen. Udale-rriaren eserlekua hartu, eta ze-gokion su kopuruarekin (foge-razioa) bozkatzen zuen.

Hara joateak ere gastu han-dia sortzen zien, eta gutxitzekobatasun estrategikoak eratu zi-tuzten, beste herri batzuekin.Kontuan izan behar da, batzarnagusiek aldiko egun askoiraun zezaketela (hortik BatzarNagusiak pluralean erabiltzea,egun bakoitzean batzar bateratzen baitzen), zeuden gaiaklandu arte.

Burujabetasuna lortu zuten

urtean berean, 1615ean, adibi-dez, Ordiziatik irten ziren zortziherritatik sei atzera euren arte-an elkartu ziren. Oria Ibaiko Ba-tasuna sortu zuten Legorretak,Zaldibiak, Gaintzak, Itsason-dok, Altzagak eta Aramak.

Seguragandik aldendu zirenbeste bost herrik ere neurri berahartu zuten, bi urte geroago,1617an, San Esteban ErrekakoBatasuna sortuz.

XVII. mendean zehar askoizan ziren halako bategiteak,herrien artean. Une berean ba-

tasun batean baino gehiagotanere parte har zezaketen: BatzarNagusietara ordezkari bakarrabidaltzeko, lur komunak kude-atzeko, herrien arteko partzo-neriak sortzeko...

Areria, azken batasunaXVII. mendean desegin zituz-ten batasun gehienak. Herriugariren arteko aliantzetan az-kenekoa Oria Ibaiko Batasunaeta Areriako alkatetza nagusiaizan ziren. XIX. mendera arte.

Gabiriako Guardia izenekoetxean, Alegia auzoan, gorde-tzen zituzten Areriako bizilagu-nen gerrarako armak, alkate-tzaren bandera eta bere kapi-tainaren aginte-ikurra. Areriaosoko zigilua ere han zeukaten.

Areriak 1860an 61 suko or-dezkaritza zuen Batzarretan.Lazkaon zeukan (eta dago) ba-tasun horren artxibategia.

Goierriko herrien arteko batasunak Hirigune handiak desegin zirene-tik aurrera, hainbat herri elkarre-kin batu ziren gero ere, BatzarNagusietara batera joateko.Ordiziaren menpe (BozueTxikiko batasuna). Ordizia 1256an sortu zen, eta hiri-bildu titulua 1268an eman zioten.1399ko apirilaren 8an batu zi-tzaizkion inguruko herriak, lagun-tasun agiria sinatuta. 1615ean ate-ra ziren: Itsasondo, Arama, Zaldi-bia, Beasain, Altzaga, Ataun,Gaintza, Legorreta eta Lazkaokoetxe batzuk (Maizaundia, Izagirrebiak eta Garmendia, 1648ra arte). Seguraren menpe. Segura 1256an sortu zen. 1384-85ean hainbat herri batu zitzaiz-kion: Zerain, Mutiloa, Ormaiztegi,Gabiria (XV. mendera arte), Le-gazpi (1608ra) eta Zegama. Ezkioere egon zen (1441-1461), eta Zu-marraga eta Urretxu (1405-1411). Urretxuren menpe. 1383an eratua. Ezkio (1385-10-29tik 1441era) eta Zumarraga(1383-12-11tik 1405era).Areria Alkatetza Nagusia. Areriaren lehen aipamena1027koa da. 1375ean, Gipuzkoa-ko hiru alkatetza nagusietako batzen. Hiru fase izan ditu: a) Antzinatik 1461era, lau herrikosatua: Lazkao, Olaberria, Itsasoeta Arriaran. Lazkano eta Arriaranetxe boteretsuen aliantza gisa. b) 1461-3-12tik 1661era. Sorrera-ko laurez gain, Zumarraga, Gabi-ria eta Ezkio sartu ziren. Alkateatxandaka aukeratzen zuten, urte-ro. 1658tik Itsaso eta Arriaran batizan ziren (Itsaso zen ordezkaria). c) 1661etik aurrera: hasierako lauherriak geratu ziren. 1679an Or-maiztegi, Astigarreta Gudugarretabatu zitzaizkien. Oria Ibaiko Batasuna. 1615etik 1845era. Arama, Gain-tza, Legorreta, Altzaga, Zaldibia(1682 arte, eta gero berriz1741etik 1768ra bitartean). San Esteban ErrekakoBailara Elkartea. 1617tik 1637ra. Zerain, Mutiloa,Gudugarreta, Astigarreta eta Or-maiztegi. 1637an Zegamako Herri

Elkarte bihurtu zen. Zegamako Herri Elkartea. San Esteban Errekako Bailara El-karteari 1637an Zegama gehitu zi-tzaionean sortu zen. Beasain, Ataun, Idiazabal. 1619tik 1639ra bat eginda. Beasain eta Ordizia. 1644tik 1654ra. Zerain eta Legazpi. 1662tik 1768ra. Argisanoko Santa KruzenBatasuna. 1663tik 1766ra. Gabiria, Zumarra-ga eta Ezkio. Zaldibia eta Ordizia. 1682tik 1741era. Beasain, Zaldibia, Ordiziaeta Arama. 1682an batu ziren. 1710eanAtaun batu zitzaien. Itsaso eta Arriaran. 1692an batu eta udalerri bakarraeratu zuten. Banatu egin ziren ge-roago, baina biak Arerian segiz. Lazkao eta Olaberria. Olaberria Lazkaoren auzo izanzen, 1804ko urriaren 15ean berei-zi zen arte. Zeba izen zaharretikOlaberria berrira XV. mendearenbigarren erdian aldatu zioten. Atazalbeako Batasuna. 1818tik 1852ra. Beasain, Atauneta Zaldibia. Artamalastegi Elkartea. 1825.8-26an eratua. Idiazabal,Mutiloa eta Zerain. Arriaran eta Beasain. Arriaran 1927an batu zitzaion Be-asaini, auzo gisa. Gaur arte. Ezkio eta Itsaso. 1965eko martxoaren 2an batu zi-ren. Gaur egun arte. Altzaga eta Itsasondo. 1967tik 1992ra. Aralarko Mankomunitatea. 1409. Villafranca (Altzaga, Ara-ma, Ataun, Beasain, Gaintza,Itsasondo, Lazkao, Ordizia etaZaldibia), eta Amezketako Bata-suna (Abaltzisketa, Amezketa,Baliarrain, Ikaztegieta, Legorretaeta Orendain). Gipuzkoako eta ArabakoPartzoneria orokorra. 1440. Segura, Idiazabal, Zegama,Zerain, Asparrena eta San Millan.

Page 10: Goiberri 134. zenbakia

10 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Egun osoan gustukoendudana egiten ari naiz,kirola egiten alegia»

Tamara LarreaDantza ezberdinen irakaslea

Ane Arrieta Lazkao Tamara Larreak (Lazkao,1988) enpresaritza ikasketakegin zituen, eta arlo horri lotu-tako hainbat proiektu eskuar-tean izan arren, egun, dantzaezberdinak irakasten aritzenda, batez ere. Tartean, azkenboladan hain modan jarri denzumba (dantza eta aerobikabatzen dituen ariketa) ematendu.Nola iritsi da enpresaritza ikasiduen pertsona bat ogibide ho-rretan lan egitera?Kirola beti gustatu izan zait etaenpresaritza ikasten ari nintze-la jada hasi nintzen irakaslegisa lanean, dantza klaseakematen, eta dagoeneko bosturte daramatzat. DonostiakoFEDAn hartu nituen klaseak,baina titulu asko atera ditut or-dutik. Gainera, Bartzelonaramundu mailako onenak etorriohi dira urtero (Barçako fisiote-rapeuta bat ere egon zen, esa-terako) eta berritzen joateko,halako topaguneetara joatennaiz. Irabazitako dirua neureburua berritzeko inbertitzendut.Etxean ba al dago dantzarakoohiturarik?Handia! Gure familian dantzaasko egiten da. Gabon gauean,esaterako, goizeko 06:00akarte ere egonda gaude dantzan

Zein herritan ematen dituzu es-kolak?Batez ere Idiazabalen ematenditut; Seguran, Bidanian etaErrezilen ere ematen ditut.Bidanian eta Errezilen? Toki-tan gelditzen dira joan-etorrianibiltzeko...Bai. Ez dut han lortuko dudandiruagatik egiten. Hangoek es-kertu egiten didate joaten nai-zenean, eta pena ematen dittaldeak uztea. Herri txikietan

eta karaokean. Txikitatik jasodut dantzarako zaletasuna.Zein kirol egiten duzu?Asko. Umetan hiperaktibitatepuntu bat nuen, eta kirola txiki-txikitatik gustatu izan zait asko.Hala, kirol asko probatu ditut:Lazkaon areto futbol taldeasortu genuen, Ordiziako atletis-mo taldean ibili nintzen, Ordi-ziako areto futbol taldean ereibili nintzen Liga Vascara igo gi-nenean, Tolosan ohorezko mai-

lan jokatu nuen, EHUkoekin erebidaia asko egin nituen, pilotanere ibiltzen nintzen, hipikan erebai Lazkaomendin, kenpon ge-rriko marroia lortu nuen eta bel-tza lortzear nengoela futbola-gatik utzi behar izan nuen... Nirezaletasun kutuna patinatzeada, eta batez ere slalomean, pi-boteen arteko dantzak eginez:diziplina gogorra da. Hileanbehin Sevillara joaten naiz, ira-kasle pertsonal batengana. 3urtetik 16 urtera bitartean es-kiatu egiten nuen eta gerosnow egiten hasi nintzen. Pa-dela ere asko gustatzen zait.Korrika egitera nire bi ahizpekinjoaten naiz (bost ahizpa gara!).Kayt-surfa, bugiekin... koinata-rekin egiten ditut... Ah! eta ia ahaztu zaizkit:

dantzak! Aerobik, funky etazumba eskolak ematen ditut,eta baita pilates ere.

halako aukerak bultzatu behardirela iruditzen zait.Zumba geroz eta jende gehia-gok eskatzen al du? Moda bat alda hau?Bai, moda bat da. Boladaka jo-aten da, eta orain zumba dagomodan. GAP (gluteoak, abdo-minalak eta hankak lantzekoentrenamenduak) eta crossfit(gorputz guztia lantzeko entre-namendu gogorragoak) ereoso modan daude, baina he-

men inguruan ez dute hainbes-teko osperik lortu.Zer nolako jendea joaten dazure eskoletara?Dantzara emakumeak batezere, baina pilatesen gizon parebat ere badut. 40-75 urte ingu-ruko jendea joaten da pilatese-ko eskoletara, eta dantzakoe-tara, gazteagoak. Tartean, Idiazabalen herriko

mojak ere etortzen dira pilatesegitera, urte askoan! Urtero, ko-mentuan merienda egiteragonbidatzen gaituzte, gainera! Bi emakume musulman ere

baditut: batak zapia kentzen duariketa egiteko, eta besteak ez.Iruditzen zaiguna baino jendeirekiagoa da.Nola prestatzen dituzu klase-ak?Neure kasa joaten naizen for-mazio klaseak grabatu egitenditut. Ikasi dudanarekin, ikus-

«Zumbarena modabat da. GAP etacrossfit ere modandaude, baina ezhemen inguruan»

«Idiazabalenherriko mojak ereetortzen dirapilates egitera,urte askoan»

«Egiten dudanguztiaz ikasteagustatzen zait etazerbait egingo dutaurrerantzean ere»

Page 11: Goiberri 134. zenbakia

GOIBERRI 11ELKARRIZKETA

ten dudanarekin... denetik pix-kat bat. Uneoro pentsatzen arinaiz, hau edo bestea.

Aerobiceko eskolak neukprestatzen ditut: eskolak mo-dernoak edo berritzaileak izandaitezen saiatzen naiz. Pilate-seko ariketak ere nik aukera-tzen ditut, eta beti berdinakizan ez daitezen saiatzen naiz.Zumban ere estilo ezberdinaklantzen ditugu.Zein estilo gustatzen zaizu dan-tzatzea?Musika estilo guztiek dute eu-ren puntua: ez nuke jakingo batedo bestea aukeratzen.Ba al da gustuko ez duzun dan-tza estilorik?Euskal dantzako klaseetara jo-aten nintzen umetan, eta ez zi-tzaidan batere gustatzen. Halaere, trikitia asko gustatzen zaiteta Trikiziok jotzen duen plaze-tara joaten saiatzen gara.Ogibide horrek alde onak etatxarrak izango ditu. Zeintzukiruditzen zaizkizu?Onena, egun osoan gustukoendudana egiten ari naizela, kirolaegiten ari naizela da, eta hori,bizi egiten dut! Lesiorik ere ezdut izan, eta eskerrak! Jendeasko ezagutu dut eta nire izae-

ragatik adiskide asko egin ditut.Taldea ez uzteko esaten didate,eta horrek ere asko esan nahidu niretzat.

Kiroldegi batean edo halakokontraturen bat izanda, lasaia-go biziko nintzateke, eta bizi-erritmo ezberdina eramangonuke. Egun askotan oso beran-du iristen naiz etxera. Ez dakiterritmo honekin jarraitu ahalizango dudan beti. Lan bila ibil-tzea ere ez da erraza: datorrenurtean zer izango dudan, ez dutjakiten normalean.

Horrez gain, autonomo gisalan egiten dudanez, BEZa, ga-solina,... gastu asko ditut.Eta, aurrera begira, besteproiekturik ba al duzu?Ideia mordoa dut. Negozioakgustatzen zaizkit; saltsa hori...Egiten dudan guztiaz ikasteagustatzen zait, eta zerbaitegingo dut aurrerantzean ere.ANE ARRIETA

Page 12: Goiberri 134. zenbakia

12 GOIBERRIERREPORTAJEA

Minbiziaren Kontrako Nazioartekoeguna izan da. Goierrin AECC elkarteanehun boluntariotik gora daude.

Miriam Luki ZumarragaKarramarroaren gorputzarekinantzekotasunak omen dituztehalako batean ugaltzen hasi,eta kolonizazioari ekiten diotenzelulek. Zelula horien batuke-tak eragiten du minbizia, be-rrehundik gorako aldaeratan.Ohikoenak bularrekoa, azale-koa, kolonekoa zein birikatakoadira. Behin gaixotasun honekgorputz baten atea joz gero, ne-kez joango da. Batzuetan kroni-fikatu egingo da, beste batzue-tan heriotza eragin arteko bi-

dea egingo du. Badaude,haatik, minbizia izan, eta huraatzean uzteko aukera duten zo-rionekoak ere. Minbiziaren zen-bakiek gaztaroa gurtzen etaminaren beldurra elkar hartzen

dituen gizartea bere tokianipintzen dute. Oinazea eta gai-xotasuna egon badaude, nahizeta gertu ez daudenean ez iku-siarena egin ohi den. Urretxuko emakume batek

minbizia izan du. Idorreriak jotazebilen, eta hesteen motelakmedikuaren kontsultara era-man zuen. Frogak egin ostekoemaitzak jasotzeko eguna iritsieta, medikuak pisatzeko aitza-kian beste gela batera pasatze-ko eskatu zion. Kontsultaraitzuli zenean, medikuaren eta

senarraren aurpegiak zurbil,hormatik zintzilik zegoen pla-kan agerikoa zen beltz guneaikusi zuen. «Minbizia daukat?»,galdetu zion medikuari, etahark baiezkoa eman zion. Bel-

durra da ahora etorri zitzaionlehenengo hitza: «Metastasianuen galdetu nion, minbizia za-balduta ote zegoen, alegia».Sendagilearen ezezkoarekin la-saitua hartu zuen. Albistea jaso, eta denbora

gutxian ebakuntza egin zioten.Ebakuntza erasokorra izan zen,gogorra, baina dena ondo aterazen eta, egun, emakume urre-txuar honek alta jasoa du. Bera,minbizitik bizirik irten den ho-rietako bat da. Bidea ez da, ha-lere, erraza izan. Ebakuntzarenaurretik erradioterapia jasozuen eta, ondoren, karramarro-aren itzulera prebenitzeko ki-mioterapia eman zioten. «As-tebetean hartu, eta hiru asteanatseden hartzen nuen. Sei hila-betez aritu nintzen. Kimiotera-pia hura ez zen oso oldarkorraizan». Ez zituen hilabete haiekohean eman, ilea ere ez zitzaionerori. Dena dela, gorputza al-drebestuta izaten zuen kimio-terapia jaso, eta hurrengo aste-an, «makalduta nengoen».

Beldurra eta borrokaEmakume honek borroka hitzaerabili du behin eta berriro.«Barruko indarra atera, eta bo-rrokatuko nintzela agindu nionnire buruari. Egun txarrak pasaditut, baina egun haietan hu-rrengo egunaren zain geratzennintzen. Neure burua hobetu,eta aurrera egitea besterik eznuen nahi». Berak indarrak ate-ra zituela dioen arren, inguruko-en izua handiagoa izan zela dio,«denak begira nituen, ea gaurnola dagoen, ea gaur zer esatenduen edo isilik dagoen...».

Karramarroa,biziaren mina

inbiziaren Aurkako Elkarteak ehun boluntariotik gora dituGoierrin. Gehienak emakumezkoak dira. Gaixoaren zain-

tzan laguntzen dute, diru-bilketa egiten dute, gaixoak ospitalean la-guntzen dituzte eta abar. Elkarteak 8.000 mila kideren muga ira-gan berri du Gipuzkoan. Aholkularitza adiministratibo zein legala,laguntza psikologikoa gaixoei nahiz senideei eta minbizia prebeni-tzeko kanpainak dira elkartearen jardunaren ardatzak. Diru-bilke-tan batzen dutena ikerketara bideratzen dute. Zerbitzu guztiakdoan dira, materiala ere dohainik uzten diete minbizi gaixoei (gur-pil-aulkiak edo artikulatutako oheak). Elkarteak Goierrin egoitzabat du, Zumarragan, hain zuzen. Boluntario taldeak herri handi guz-tietan daude; hurrengo erronka Lazkaon taldea osatzea da.

M

Minbiziaren Aurkako Elkartearenekarpena eta ezinbesteko laguntza

Page 13: Goiberri 134. zenbakia

GOIBERRI 13ERREPORTAJEA

Izan ere, minbiziak ez du ba-karrik gaixoaren gorputza kolo-nizatzen, ingurukoen bizitzetanere barreiatzen da.

Urretxuko beste emakumebatek ez dauka minbizia, bainahurbil-hurbil du minbizia duennorbait. Albistea jaso, eta bel-durra aipatu du berak ere, «ba-dakizu atzera bueltarik ez da-goela, ez behintzat gehienen-tzat, guretzat ez da egon».Onartzea zaila dela gehitu du,«bizitza aldatu digu, ez gara

gure denboraren jabe, beti gau-de frogen edo kimio txandenmenpe».

Errutina bilakatu da minbiziaemakume honen bizitzan: se-maforoa beti laranja, erne.«Zure buruan pentsatzeari utzi,eta ondokoan baino ez duzupentsatzen. Nolako gorputzal-dia ekarriko du gaurko kimio-tik? Nola igaroko ditu ondoren-go egunak?». Kimioterapiarenondorenak ez dira beti berdi-nak, «batzuetan makalaldia lu-zeagoa da, beste batzuetanpentsatu baino beranduagodator...». Arnas bideak aurkitubehar direla dio lagunekin inoizbaino gehiago irteten den ema-kume honek, «ez dago, halere,ihes egiterik».

Minbiziaren bidaia ez da ba-tere erraza. Alabaina, garaipe-na jomugan izan gabe, borrokabaino ez da bidea.

Kanpaina ugari egiten dituMinbizaren Aurkako Elkarteakminbizia prebenitu bidean.Ezkerrean, Martxa Berdearenlekukoa Beasaingo ordezkariaripasatzen, Zumarragan. Goianazaleko minbizia prebenitzekokanpaina, Urretxun. MIRIAM LUKI

«Egun txarrakpasa ditut, bainahaietan hurrengoegunaren zaingeratzen nintzen»Emakume batMinbizitik bizirin irten dena

«Zure buruanpentsatzeari utzieta ondokoan baino ez duzupentsatzen»Emakume batMinbizi gaixoaren bidaidea

Page 14: Goiberri 134. zenbakia

14 GOIBERRIINTERNET

saretikgoierri.hitza.euseihotik begiratu-

ta festarako bai-no sutondoanegoteko giro ho-bea egiten badu

ere, urte berriarekin batera hasidira herrietako aurreneko jaiak.Goiztiarrenak idiazabaldarrakizaten dira; haren atzetik etorri-ko dira inauteriak ere. Eta uda-berriarekin, festa garai beteansartuko da Goierri.

Herrietako festen eta jai giro-ko ekitaldien berri izateko, atalberezia egokitu du Goierriko Hi-tzak, webgune berrian. Goierri-ko festen atal horretan, jaiei bu-ruzko informazio guztia aurkitu

Lahal izango da; hala nola albis-teak, egitarauak, kronikak...Baita irudi bildumak eta bideo-ak ere. Bueltako bidea antola-tzeko garraio publikoen eta ta-xien loturak ere aurki daitezke.

Korrika19 atal bereziaHau ez da izan ordea, azken as-teetako berrikuntza bakarra.Izan ere, dagoeneko martxanda Korrika19ren inguruko atalberezia ere. Bertan, Goierrin Ko-rrikak egingo duen ibilbidea etaordutegiak, batzarren deialdiaketa antolatutako ekintzen berriizango duzue, bideoekin eta ar-gazki galeriekin osatuta.

Goierriko festen ataria

Klik Han eta hemen

LibreOffice 4.4,denen eskuraOffice aplikazio multzo ezagu-naren bertsio librea da Libre-Office. Azken bertsioa (4.4)pasa den astean kaleratu zu-ten, eta doan dago, nahi due-naren eskura. «Itxura eta era-biltzaile-esperientzia» hobe-tzeko ahalegina egin dute.libreoffice.org

‘Juergasmo’,festarako APPaTelefono mugikorretarako apli-kazioek ematen dituzten auke-rak mugagabeak dira. Azkene-tako bat, Juergasmoan izene-koa da. Iametza interaktiboakgaratu du, eta gazteei, beraien«juergarako planak» elkarba-natzeko aukera ematen die.iametza.com

Basque Researchgunearen agurraHamabi urteko ibilbidearen on-doren, Elhuyar fundazioakmartxan jarritako Basque Re-search webgunean agur esandu. Euskal Herrian egiten direnikerketen berri emateko sortuzen. Orain, ordea, finantziazioiturririk gabe gelditu dira.basqueresearch.com

Page 15: Goiberri 134. zenbakia

GOIBERRI 15GAZTEAK

«Tropelean Cancellararenondoan egon nintzen:sekulakoa izan zen»

Asier Zaldua BeasainAnder Alonsok (Mutiloa, 1995)Balearretako Mallorcako Cha-llengean parte hartu zuen joanzen asteburuan, profesionalmailako txirrindulariekin. Muti-loarra Espainiako pista selek-zioarekin aritu zen. Gainera,martxoaren 21ean EuskadikoLau Orduetan parte hartuko du.Nolatan txirrindulari?Ormaiztegin jaio nintzen etaumetatik Izagirre anaiak bizi-

kleta gainean ikusi nituen. Niere animatu egin nintzen.Aholkurik ematen al zizuten?Lasai hartzeko eta gozatzekoesan didate beti. Nahiz eta kirolgogorra den, pausoak emanez,gauza politak egin daitezkeela.Ze ibilbide osatu duzu?Benjamin mailako bigarren ur-tean hasi nintzen eta bi garai-pen pozgarrienak pistan irabaziditut. Espainiako txapelketairabazi nuen banakako jazar-pen proban eta madison pro-ban. Bi proba hauek dira gehienatsegin ditudanak.Goierriko txirrindulari gehie-nek ziklo-krosa egiten dute ne-guan, baina zuk pista nahiagoduzu.Kadete mailan hasi nintzen, ne-guan entrenatzeko, eta hasie-ran beldur pixka bat eman zi-dan. Pixkanaka pistan ibiltzenikasi nuen eta Euskadiko eta

Espainiako selekzioetarakohautatu ninduten.Joan zen astean profesionale-kin aritu zinen.Txikitako ametsa egia bilaka-tzen ari da. Hotelean Movistartaldekoekin, Greipelekin, Rebe-llinekin... egon ginen. Izugarriaizan zen.Zer moduz moldatu zinen?Igandeko proban parte hartunuen. Oso gustura aritu nin-tzen. Lasterketak 168 kilometro

eta 3. mailako mendate bat zi-tuen. Tropelari eutsi nion, hirukilometroren faltan esprinte-rren taldekideak tiraka hasi zi-ren arte. Cancellara eta Greipe-len ondoan egon nintzen: seku-lakoa izan zen.Zeintzuk dira zure helburuak2015erako?Sasoian nagoenez, errepidekodenboraldia gogor hasi nahidut. Bestalde, Euskadiko LauOrduetan parte hartuko dut.Nolako txirrindularia zara?Ordekan eta erlojuaren aurka-ko probetan ondo moldatzennaiz. Azken urteetan, aldapagora ere hobetu dut. Maldatxo-ren bat duten etapa lauak gus-tatzen zaizkit.Nola ikusten duzu etorkizuna?Muriasen sorrera pozgarria izanda, gazteez osatutako euskaltaldea baita. Badakigu hor au-keraren bat izan dezakegula.

Ander Alonso txirrindulari mutiloarraprofesionalekin aritu zen joan zenigandean, Mallorcako Challengean.

ASIER ZALDUA

Babeslea

Page 16: Goiberri 134. zenbakia