goiberri 143. zenbakia

20
Goierritarrek erabakia dute Gure Esku Dagok Goierri osoan eta egun berean herri galdeketa egiteko asmoa azaldu du 10-12 Oskar Soto, Asier Iriondo eta Josu Idigoras Gure Esku Dagoko ordezkairak. A. APALATEGI Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Jexux Goikoetxea 3 Iritzia 4-5 Euskal Herriko Itzuliko goierritarrak 6-9 Iraitz Gelbentzu 14 Santa Engrazi eguna 16-17 143. zenbakia. 2015eko apirilaren 17a

Upload: goierriko-hitza

Post on 22-Jul-2016

235 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

Gure Esku Dagok Goierri osoan herri galdeketa egiteko asmoa azaldu du.

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 143. zenbakia

Goierritarrekerabakia duteGure Esku Dagok Goierri osoan eta egun bereanherri galdeketa egiteko asmoa azaldu du 10-12

Oskar Soto, Asier Iriondo eta Josu IdigorasGure Esku Dagoko ordezkairak. A. APALATEGI

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Jexux Goikoetxea 3 Iritzia 4-5Euskal Herriko Itzulikogoierritarrak 6-9Iraitz Gelbentzu 14Santa Engrazi eguna 16-17

143. zenbakia. 2015eko apirilaren 17a

Page 2: Goiberri 143. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 143. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Nire buruarenjabe ez izateari diot beldurra»

JexuxGoikoetxeaIrakasle ataundarra

Loinaz Agirre AtaunAtaungo Bidebieta etxean jaioeta bertan bizi da Jexux Goikoe-txea (Ataun, 1958). 1980koirailetik Ataungo Joxemiel Ba-randiaran Herri Ikastetxekomaisua da. Lehen Hezkuntzakoirakaslea denez, euskara, gaz-telania, matematika, naturzientziak eta giza zientziak

ikasgaiak ematen dizkie Ataun-go ikasleei. Opor ondorengo astelehena ari-nago egiteko sekretua.Urteetako esperientziak lagun-tzen duela uste dut horretan.Irakasteko irakasgairik gustu-koena? Euskara.Txikia zinenean zein ikasgaigustatzen zitzaizun gehien?

Matematika.Etxerako lanak bai ala ez? Bai, egunero zerbait jartzekoa-ren aldekoa naiz. Irakasle izango ez bazina...Abokatu.Zaletasun bat: Mendira joatea.Liburu bat: Xabier Lizardiren Bihotz begie-tan liburua.Musika talde bat:Itoiz, eta kanpotarren artean,The Chieftains.Film bat: Tiempos modernos.Bertsolari bat:Bi aukeratuko ditut: Manuel La-sarte eta Andoni Egaña.Ataungo txoko bat: Agautz mendia. Zeri diozu beldurra? Nire buruaren jabe ez izateari.Zerk sortzen dizu irribarrea?Komikiak irakurtzeak. Herriko alkate bazina... Hartutako ardura ahal denonena eramaten saiatuko nin-tzateke.

«Euskara daniretzat irakastekoirakasgairikgustukoena»ARGAZKILARIA

GOI BERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Loinaz AgirreKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Arkaitz ApalategiProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 143. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Antxiñe Mendizabal AranburuIdazlea

Zer da, ba,maitasuna?

er da, ba, mai-tasuna? Mi-ren Agur Me-abek idatzieta ConcetaProbanzak

ilustratutako eleberriaren izen-burua da eta baita testu hauidaztera bultzatu nauen galde-ra. Bikote arteko harremanazari natzaizue, beste maitasunmota batzuk alboratu gabe.Mari Luz Esteban antropolo-

goari irakurri diot azkenekozmaitasunari buruzko definiziobat Maitasun pentsamenduarikritika liburuan, non egileakmaitasunak gizartearenganeta gizakiengan duen eraginaaztertzen duen. Maitasunaz diokomunikatzeko modu berezibat dela, elkarrekikotasun hu-

tsa gainditzeko gauza izanik,lau aldagai dituena: idealiza-zioa, erotismoa, iraunkortasundesioa eta intimitatea. Aitortu-ko dut Estebanek berak idatzi-tako Amaren heriotzak librea-go egin ninduen izeneko poesialiburuko hainbat poema argi-

garriagoak iruditu zaizkidalamaitasuna hitzen bidez antze-mateko.Edozein modutan, feminis-

moak eginiko ekarpen garran-tzizkoenetako bat izan da age-rian uztea, maitasuna espe-rientzia unibertsala izanik ere,ezberdin maite dugula generonahiz klase sozial batekoa izan,herri zein kultura batean bizi,eta baita adin batekoa edobestekoa izan; alegia, ez zelaberdin maite Erdi Aroan etaXXI. mendean, Europan eta Txi-nan, nerabezaroan eta zahar-tzaroan, eta gizonezkoek etaemakumezkoek ere ez dugulaberdin maite.Aipaturiko saiakeran Este-

banek emakumeen bizitzetanmaitasuna ardatz eta erdiguneizatea kritikatzen du. Horren-bestez, maitasuna gure bizi-tzen erdigunetik kentzea pro-posatzen digu, gure identitateanahitaez eraldatzeko asmotan.Nik ez dut bereziki gure identi-tatea eraldatzeko beharrikikusten, are gutxiago gure bizi-

tzeko gure bizitzan funtsezko-ak izan diren maitasun istorio-ak. Horretarako, geure buruarigaldetu behar diogu zeintzukizan diren gure bizitza baldin-tzatu duten maitasun gertae-rak haurtzarotik hasita; zeinmaitasun istoriok jarri gaituz-ten bidegurutze zailen batean;zeintzuk eragin dituen eginbe-harrak, nahiak baino gehiago;zeintzuk utzi ditugun bideanbeldurragatik; emakumezkoizateak zein maitasun bizipenezarri dizkigun, hau da, zergatikpentsatu genuen adin jakin ba-tean mutil-laguna izan behargenuela, zergatik elkartu ginengizonezko batekin, zergatik era-baki genuen seme-alabakmunduratzea; bukatzeko, geu-re buruari galde diezaiokegumaitasun istorio debekaturikbizitzera ausartu garen.Egungo emakumeen maita-

sun biografia gehienek arau-hausteren baten marka dute,disidentziarena. Eta, halere,emakume modernoak izanik,gure maitasun mitoek tradizio-nalak izaten jarraitzen dute.Kontraesan horretan bizitzeraeraman gaituzte emakumeonburujabetzaren aldeko borro-kak batetik, eta gure irudimenaosatu duten maitasun istorioeniruditeriak eta gure morala osa-tu duten arauek bestetik. Ale-gia, maitasun betebehar tradi-zionalak ditugu, eta aldi bereanmaitasun eginbehar moderno-ak sentitzen ditugu.

Z

tzetatik maitasuna alboratze-korik; aitzitik, uste dut maitasu-na norbere burua eta munduaulertzeko, eta ahal bada eral-datzeko, tresna ezin hobeadela.

Mapa hori deszifratzen has-teko, Marcela Lagarde ikerlarimexikarrak proposaturiko ari-keta egitearen aldekoa naiz ni:norberak bere maitasun bio-grafia egitea, lan curriculum batosatuko lukeen hoztasun ber-beraz, antzemateko eta argi-

Page 5: Goiberri 143. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Ikusi al duzu Jon geltokiko biribilgunean jarri dugun ikurriña?Eta hori ikusi ez baduzu, Loinatz Plazakoa bai ezta? Ez dira txikiakez... Ba onartuko dizut ikustean ezin egon arraro batek hartu nin-duela eta aberriaz eta abertzaletasunaz pentsatzen eman dudalaastea. Abertzalea naiz, hala sentitu izan dut beti. Hasteko, euskal-duna sentitzen naizelako eta amaitzeko, gure hizkuntzaren defen-tsak militantzia moduko bat sortu duelako nire barnean. Hala ere,hori al da abertzale izatea? Zer da abertzale izatea Jon? Itzulpenzehatza «patriota» «patriote» edo «patriot» da gertu ditugun hiruhizkuntzetan. Hitz antzekoa oso hiru kasuetan eta nahasterakotarte gutxi eskaintzen duena. Hori ikusita, berriz galdetu diot nire

buruari abertzalea, edo patriota, ote naizen eta erantzuna ezezkoadela konturatu naiz. Gogoan dut Espainian izan naizen guztietanbandera hori-gorri erraldoiak ikustean sudurzuloetara iritsi zaidanusain zaharkitu zein ozpindua. Ez al da gauza berbera guk egitendugunean? Egia da zapalduak izan garela, garela eta ziur aski za-palduak izaten jarraituko dugula bere etorkizuna erabaki nahi

Ekintza eznaturala izan da bai nonahi ikurrinak jartzearenkontu haueta normala zu ere zer pentsa jartzea. Nor ez?Nik ere garbi dut Mikel, Espainia eta gurearen artean bizi izanda-

ko guztiaren ondoren, gauzak nola ez diren egin behar jakin behar-ko genukeela jada, baina zoritxarrez, historia goitik behera erabaterrepikatzen ez bada ere, errimatu gutxienez egiten du eta auskalozer ikusiko dugun etorkizunean. Prestatu hortaz zure beldurretako-ren batzuk agian ikustera.Eta gainerakoan zer esango dizut ba nik? Bada niri ere erantzu-

nak beharrean galdera gehiago bururatzen zaizkidala putzu sakonhonen inguruan.Esate baterako, abestiak eta poetak zioten moduan «bandera

trapu bat al da haizerik ez badabil?» Eta «haizea dabilenean gau-zak oso bestelakoak badira ere, banderak trapu bat izaten jarrai-tzen al du?» Edo eta azken batetan trapu batek bere funtzioa be-

tetzen duen bezala banderak ere eduki positiboz bete ahal geni-tzake eta askatasuna lortu ondoren, nahi bada sutara bota? Edo,zergatik ez dituzte jarri adibidez errumaniar edo marokoar bande-rak biribilgunetan udaletxeko balkoietan bezala? Ez al luke horrekagian patria beldurgarria matria erakargarri bihurtzen lagunduko?

bateta

bat

Asteko irudia

Mikel Alvarez

Jon Artola

Josu Maroto

Jon Plazaolaeta MariaLeonJonny Platz urretxuarratelebistako izar! Antena 3 kateko Alli abajotelesaileko protagonistakdira Jon Plazaola eta MariaLeon.

duen herri moduan baina, eraiki nahi dugun herrialde berri eta mo-derno hori, zapaldu gaituztenak bezain harro eta fanatikoa izateanahi al dugu? Nazionalismoa ideologia bat da hemendik kanpo.Nazioa jartzen du maparen erdian eta hori izaten da gizarte eta po-litikaren motorra indarrean dagoen herrialdeetan. Bandera arrazoieta helburu... Jon, ez dut hori gustuko eta onartuko dizut amestendudan Euskal Herri askea, ez dela horrelakoa.

Page 6: Goiberri 143. zenbakia

06 GOIBERRIERREPORTAJEA ITZULIKO BESTE GOIERRITARRAK

Euskal Herriko Itzulian goierritaraskok laguntzen dute, boluntarioki.Gidari, epaile, antolatzaile... dira.

Aimar Maiz ZumarragaTxirrindularitza profesionalekoprobek giro berezia sortzen du-tenik ezin da ukatu. Zumarra-gan bi egunez izan dute WorldTour maila goreneko martxa

ikusteko aukera. Euskal Herriko55. Itzuliaren 3. eta 4. etapetan,bukatu egin da batean, irtenbestean.

Datuak ikusgarriak ditu pro-bak: 19 talde zortzina korredo-

Itzuliko besteak Itzuliko gidari lazkaotarrak (9) eta behean eskuinean Luis Mari Perez urretxuarra. Boluntario lan egiten dute, aste osoan. GOTZON ARANBURU

Page 7: Goiberri 143. zenbakia

GOIBERRI 07ITZULIKO BESTE GOIERRITARRAK ERREPORTAJEA

Txirrindularitza mundukobeste pertsona garrantzitsubat ere inguruan dabil, telefo-noa eskuan. Jose Luis Sanz or-diziarra. Ordiziako Klasikoa an-tolatzen 51 urte darama, etaItzulian 40. «Eskualdeko epailegisa hasi nintzen. Gero, ekipoenkotxeetako epaile. Izan ere, le-henago komisario bana joatenzen taldeen kotxeetan». UCIren nazioarteko epaile

izana da, 2013an utzi zuen arte(65 urte bete zituelako). Itzu-liaren aholkulari teknikoa erebada, duela 25 urtetik. «JaimeUgartek hartu ninduen lan ho-rretarako, eta hor dihardut».

Gidariak, lazkaotarrak Lazkaotar gehiago ere badabil-tza. Bederatzi bai. Gidariak diradenak: Martin Zabala, AndresAizpurua, Adolfo Diez Navarro,Patxi Lasa, Xeber Irastortza,Gurutz Altuna, Juanjo Arratibel,Gregorio Carrion eta Pontxito. Antolakuntzaren autoetan

kronometratzaileak, epaileak,komisarioak eta antolatzaileakeramaten dituzte, karrerarenerdian. Patxi Lasak, adibidez, 16urte darama zeregin horretan.«Goierrikoak asko gara hemen.

Txofer ibiltzen gara». Martin Zabala «hesiak jar-

tzen» hasi zen, laguntzen.«Gero txofer. Datorren urteanzuzendari nagusi ipiniko gaituz-te», dio, barreak eraginez. Ra-dio Tourra eraman izan du, bai-ta erratza ere. «Oporrak eskatu

rerekin; ekipo bakoitzak bi au-tobus, lau kotxe karrerarako,furgonetak eta kamioiak; bai-mendutako 200 bat ibilgailu,tartean antolakuntzaren 22auto eta 50 moto karreran; bihelikoptero; Ertzaintzaren 30moto eta lau ibilgailu... Makinaria hori guztia erabil-

tzeko, ehunka lagun mugitzenditu Itzuliak. Goierritarrak diraasko. Lanetik oporrak hartu, etaboluntario gisa aritzen dira, seiegunetan. Ezinbestekoak dira.

Zuzendaria eta epailea Beharra zegoenean eta astiazeukanean lehendik ere partehartzen bazuen ere, azkenekohiru urteetan Juan Luis Juarezlazkaotarra buru-belarri dabilItzulian. Antolakuntza taldekokide da, Organizaciones Ciclis-tas Euskadi erakundean. Itzu-liaren zuzendari teknikoa da. «Ibilbideetan kontrakotasu-

nak edo sor litezkeen arazoakikusten aritzen gara, ziklistensegurtasunerako konpontzeko.Bestetik, karrerako azpiegituraguztia lortzen dugu: babesleak,etapa bukaerak eta hasierak...Langintza gehiena Jose LuisArrietak [zegamar jatorrikoa]du bere gain, baina denok bereeskura gaude», dio Juarezek. Aurten, Bilboko eroriko larria

«gertaera desatsegina» izanzela dio. «Baina gainontzeannormaltasun guztian doa, betibezala. Eta, kirol arloan, bi-kain», zioen Zumarragan.

lanean, eta hona. Besterik ezdago. Ondo, primeran ibiltzengara», dio Zabalak. Lazkaoko elkartetik joaten

dira. Andres Aizpuruak bi urtedarama. «Jendeak asko lagun-tzen du Itzulia. Goierrin indarhandiagoa dago, eremu hone-tan sendoagoa da laguntza». Beste gidari bat Xeber Iras-

tortza da. 1996an hasi zen Itzu-lian. UCIren nazioarteko komi-sarioa eramaten du. «UCIkohiru epaile etortzen dira, nik bateramaten dut. Karrera erdianjoaten gara, eta tentsioa izatenda. Baina, gustuko tokian, gain-ditzen dira. Lehen lerrotik ikus-ten ditugu ziklistak, baita karre-rako mundu hori dena ere.Mundu polita da». Gidarien kasuan, denek diote

tropelaren erdian joatea ten-tsio handiko lana dela. Bestela ere denetik jasan be-

har izaten dute. Sosik kobratugabe, afizio hutsez eta oporegunak baliatuz ibili arren, ikus-le batzuek egundokoak esatendizkiete: «Jende asko dagoenlekuetan ezin da leihoa irekitaeraman. Zigarrokinak bota izandizkigute kotxe barrura, ‘puta-kumeak’ eta ‘bizizaleak’ oihu-katu...», dio Zabalak.

Itzuliko irratia eramanez Mundu txiki bat da bere baitanItzulia. Sei egunez azpiegituraikaragarria mugitzen dute. Irrati

«Autoarekin nonjoaten zaren,txirrindulari gutxiikusten duzu. Nikkronoa daramat»Martin Zabala Gidaria

«Goierrin indarhandiagoa dago,eta jendeak inguruhonetan fuerteagolaguntzen du»Andres AizpuruaGidaria

«Antion oso gaizkipasatu genuen gukere, gidariok. Ezinireki jendea,gelditu ere ezin...»Patxi LasaGidaria Hurrengo orrietan jarraitzen du.

Page 8: Goiberri 143. zenbakia

08 GOIBERRIERREPORTAJEA ITZULIKO BESTE GOIERRITARRAK

«Txirrindularitza pixkanaka beherakadoa, tamalez. Bai federatu aldetik —ume-ak ez dira hasten, nahiz eta arrazoiak zeindiren ez dagoen garbi—, bai boluntario al-detik. Boluntario falta kirol guztietan etaleku guztietan da, gainera. Goierrin, suer-te onez, oraingoz boluntario maila horimantentzen ari da. Lanean doan oraindikjende asko ibiltzen da. Horrek manten-tzen ditu Itzulia bezalako probak, antola-kuntza on batekin. Bestela, karrerak eu-tsi ezineko kostuetara joango lirateke».

Asier SarriegiAldundiko zuzendaria

«Txirrindularitzan, azken aldian lizentziakopurua egonkortu da. Baina beste fede-razio eta herrialde batzuekin alderatuta,nahiko ondo gaude Gipuzkoan. Ondotxo-ena bai. Antolakuntzari dagokionez, Gi-puzkoan eta batez ere Goierrin bikaingaude. Martxotik irailera asteburu guz-tietan dauzkate probak ziklistek».

«Itzulia oinarriko jendea baliatuz egi-ten da. Asko laguntzen dute. Ataunen,atzo, hango bidegurutzeak ataundarrekitxi zituzten. Itzulia denon proba da».

Juan Luis JuarezZuzendari teknikoa

«Laguntza badago jende aldetik. Aurten,Zumarragako Udalaren bidez, Goierri el-karteari 20 laguntzaile eskatu zizkigu-ten, eta 28 aurkeztu ziren. Azken 50 kilo-metroak antolakuntzak bete ditu».

«Hala ere, gazteak ez dira animatzen.Zenbat kobratzen den galdetzen dute, le-henengo gauza. Hori jarduera guztietanpasatzen da. Jendeak esaten du: ‘Honekaterako dik zerbait hemendik’. Bai, dis-gustuak. Hemen denak boluntarioakgara. Parte hartzea gustatzen zaigu».

Luis Mari PerezGidaria

«Gustatzen zaigu motoak ibiltzea, aldebatetik. Eta, bestetik, txirrindularitza. Biarloak uztar ditzakegu Itzulian. Oporrakhartzen ditugu lanean. Gero, jada talde-txo bat daukagu eginda, eta gure arteanhitz egiten dugu aurretik: nor joan daite-keen, nork ezin duen... Ondo konpontzengara».

«Nekatuta bukatzen dugu. Karrerantentsioa egon ohi da: korredore eta kotxeartean, ‘joan hadi aurrera’, atzera... Bai,nekatu egiten zara. Baina gustura».

Josu Zabaleta Moto gidaria

Mikel Serrano alkatea udale-txerantz pasatu da. Gipuzkoa-ko Foru Aldundiaren ordezkariAsier Sarriegi lazkaotarra etorrida, Kiroletako zuzendaria. «Esaten didatena egingo

dut. Giroa ikusteko asmoarekinetorri naiz; antolakuntzakoekinegon, denetik pixka bat». Urtehasieran erabakitzen dituzte bialdeek diru kontuak eta beste-lakoak, eta «garbi» gelditzendira gauzak. «Itzulia izan da betitik Euskal

Herriko proba garrantzitsuene-takoa. Gainera, gure paisaia etagure egiteko erak beste leku as-kotan saltzen ditu, toki askotanikusten baita karrera hau. Al-dundian beti egon gara karrerahonekin, eta hala jarraitzekoasmoa dugu». Euskal Telebis-taren irudiak Europa osoanikusten dira. Eurosport kateak,adibidez, zuzenean ematen du.

Motozaleak, ezinbestekoAutoen txofer lazkaotarrekbehin eta berriz esan dute mo-tozaleak ere asko direla goierri-

bat ere badu, Radio Tour, barnekontuak zabaltzeko eta infor-mazioa une berean denek iza-teko. Luis Mari Perez urretxua-rra da Radio Tourraren gidarie-tako bat. Atze-atzean ibiltzenda karreran, hondarreko ziklis-taren denbora igortzen. «Mendiko pasaeren denbo-

rak bidaltzen ditugu, azkenapasatu den txirrindularia nondoan jakiteko. Epaimahai tek-nikoko buruari deitu, eta azke-naren erreferentzia ematendiogu. Horrela, karrera osoakzer distantzia hartzen duen kal-kulatzen da. Lanak oso zeha-tzak eta banatuak ditugu». Duela 14 urtetik dabil Itzulia-

rekin. Urretxu aldean, ekitaldiaskoren perrexila da. Antola-tzaile eta langile fina. Epaileakaireportutik ekartzen ditu, etagero eraman. Egunerokoan, an-bulantziako txoferra da.

Agintariak ere bai Zumarragan, 4. etaparen irtee-ran, txirrindu giroa berotzen arida. Agintariak hasi dira iristen:

tarrak. Haiekin ere hitz egiteko.«Orain hamaiketakoa egitenari dira», zehaztu dute. Zalaparta bizitu denerako,

zintzo agertu dira motozalegoierritarrak, ilara burrunba-tsuan, irteerara. Zazpi lagunekotaldetxoa osatzen dute: bi erre-gulatzaileak dira, eta besteakkomisarioekin joaten dira. De-nera, 50 mototik gora dira, lotu-rak barne. Joxe Mari Zabaleta zegama-

rra (1990ean hasi zen) erregu-latzaile da. Karrera barruko ‘tra-fikoa’ ordenatzen du. «Helmu-getan zein zer posiziotan iristenden kontrolatzen dugu. Tartekohelmugak eta mendikoak erehartzen ditugu». Josu Zabaleta zegamarrak

10. Itzulia du. Motozaletasunaeta txirrinduzaletasuna uztar-tzen ditu, astebetean. Donos-tiako eta Ordiziako klasikoakere egiten dituzte motozaleek. «Guk atzean epailea erama-

ten dugu. Komisario bat era-maten dugu, eta bakoitzak lanbat dauka», dio Josu Zabale-

tak. Kotxeak aurreratu, laster-ketako autoak erregulatu etaordenatu, kazetariak arrastoanmantendu, iritsierak antolatu...Ez dute atseden handirik. «Motozaleak gara, baina gu

hona lanera gatoz», zehaztu duMartin Urkiola beasaindarrak.1985ean egin zuen lehenengoItzulia. Txantxa gutxi izatendela karreran, alegia. Normalean, Itzuliarekin ba-

tera igarotzen dute aste osoa(6 egun dira). Hoteletan lo egi-nez, lagun artean afalduz.«Gure artean ondo konpon-tzen gara», diote ahobatez. Zumarragan bezala etxetik

gertu bukatzen denean, etxeraerretiratzen dira. «Bestela, eta-pa osoa bukatu, eta egin itzazubeste 80 kilometro etxeraino,goizean berriz joateko. Nekaga-rria da», dio Urkiolak.

Kontatzaileen ahotsaBMC Racing Team taldearenautobus dotorearen kanpoandago Fermin Aramendi kazetariataundarra. Idoloekin argaz-

Page 9: Goiberri 143. zenbakia

GOIBERRI 09ITZULIKO BESTE GOIERRITARRAK ERREPORTAJEA

«Itzulian hogei aldiz ibili naiz. 1996anhasi nintzen, eta harrezkero urtero. Nirelana nazioarteko komisarioa eramateada, autoan. UCIkoak hiru epaile etortzendira, eta horietako baten txofer aritzennaiz».

«Tropelaren erdiko saltsa horretantentsioa izaten da, baina gustuko tokiangainditzen dira. Ziklistak bakarrik ez, ka-rrerako mundu hori dena ikusten dugu;polita da. Gustatzen zaigulako etortzengara, oporretatik aste bat ‘sakrifikatuta’.»

Xeber IrastortzaGidaria

«Urte batzuk badaramatzagu Itzulia kon-tatzen, 1986tik. Irteera aurreko elkarriz-ketak egiten ditugu, goizean. Gero, irratizedo barne lineaz lasterketa nola doan ja-rraitu, helmugara iritsi, albistegietarakokonexioak egin, eta ia zuzeneko emanki-zunerako prestatzen gara, bukatu arte».

«Denboraldi guztia txirrindularitzanmurgilduta igarotzen dugu. Itzuliari segi-ka. Nahiz orain ez garen joaten, 21 urteegin ditut Tourrean. Gustatzen zaigu, etaeskerrak. Bestela, hau eramaterik ez da».

Fermin AramendiKazetaria

«Txirrindularitza pozoina bezalakoa da.Sartzen bazara, ezin duzu irten. Ordizia-ko Proba antolatzen dut, eta aitari lagun-tzen hasi nintzenetik 51 urte dira. Noski,uzteko eguna iritsiko da, normala da. Na-zioarteko epailetza utzi nuen bezala».

«Gertatzen dena da, atzetik ez dugulagazterik ikusten, antolatzen edo lagun-tzen sartuko denik. Hori falta da. Hutsu-ne hori nabaritzen da. Guk ahal dugun ar-tean segiko dugu, eta ezin dugun egune-an, etorriko dira ordezkoak».

Jose Luis SanzAholkulari teknikoa

«Gu lanera etortzen gara. 1985ean hasinintzen, eta ordudanik ia urtero izan naiz.Bi-hiru urte egon naiz etorri gabe. Itzu-lian sei egunak egiten ditugu, gero Do-nostiako Klasikoa eta Ordiziako Klasikoaere bai. Moto gainean bost ordu ibilita,gelditu gabe, azkenean nekatzen gara».

«Urtetik urtera denetik pasatzen da,hainbeste urtean: euria, kazkabarra, elu-rra... Goiean hotelean jaiki, eta elurra eretokatu zaigu. Orduan, neutralizatuta 30edo 40 kilometro joan behar... Denetik».

Martin Urkiola Moto gidaria

Joxe Mari Zabaleta, Juan Antonio Sanchez, Josu Zabaleta, Martin Urkiola eta Jaume Pou. G. ARANBURU

sioak Zumarragatik. Taldeenautobusek jaso dute egun ba-teko kanpalekua. Ordubetean,plazako hesiak ere kendu dituz-

kiak atera nahi dituzten zale-tuen artean nahastuta, SamuelSanchezen zain dago bera ere.ETB1en Itzuliaren zuzenekokontakizuna egiten du, arra-tsaldero. Baina baita irteeranelkarrizketak eta albistegieta-rako konexioak ere. Euskal irra-ti-telebista publikoko ziklismoadituetako bat da. Euskadi Irra-tian, berriz, Joxe Mari Apaolazalazkaotarra da ahotsa.

«Aspaldiko!» euskaraz esa-nez kasu egin dio Sanchezi,hura eskaileratxoetan beheraagertu orduko. Zuzenean bere-gana jo du BMCko asturiarrak.

Aramendi 1986ko Itzulianhasi zen, esatari. «ETBn heli-koptero istripu bat izan genuen,eta han zihoan lankidearen or-dez hasi nintzen. Geroztik he-men nabil». 1989ko urtea Eus-kadi Irratian egin zuen.

«Denboraldi guztia igaro-tzen dugu honetan murgilduta.Aste hau, Itzuliari segika», dio.

Mundu erraldoia bai, bainaiheskorra ere bada Itzulia. Hasida 4. etapa, alde egin du proze-

te. Beste herri batera doa zirkomugikorra. Amets gehiago piz-tera, lilurak asetzera, ikuskizu-na ematera. Eta, tartean, ba-

koitza bere funtzioan murgildu-rik, zaletasun duten txirrindula-ritzari musutruk arima eskainiz,goierritar multzoa.

Page 10: Goiberri 143. zenbakia

10 GOIBERRIASTEKO GAIA GURE ESKU DAGO

Egun bera eta galdera berbera. Goierriko 22 herrietan erabakitzekoeskubidearen inguruko herri galdeketa egiteko asmoa agertu du Gure EskuDagok. Datorren urtean izango litzateke, aurten iazko eskuak josi eta gero.

Miriam Luki BeasainArriarango Intxaurpe elkarteaneginda dago hitzordua. Hanegin zituzten Nazioen Mundua-ren lehenengo bilerak eta haneman zuten aurrenekoz, orain-dik guztiz editatu gabe zegoe-nean, Gazta zati bat dokumen-tala. Oskar Soto (Beasain),Josu Idigoras (Urretxu-Zuma-rraga) eta Asier Iriondo (Legaz-pi) nor bere herriko Gure EskuDagoren ordezkariak bildu diraIntxaurpeko mahaiaren buel-tara. Solasaldiak aurrera egin

duenean eman dute albistea:Goierriko 22 herrietan segidazehatza eman nahi diete iazkogiza kateari eta aurtengo josteegunei. Goierri osoan herri gal-deketa antolatu nahi dute2016an; ez dute Goierri garaiaeta Goierri behera bereizten.Goierri bakar batean galderabera, egun bera eta 50.000 bi-zilagun inguru erabakitzen. Etakontsultaren berri eman izanaprozesua abiatzeko lehenengopausoa da. Eta esan dute jadaegiteko asmoa dutela. Eta as-

moa hitz bihurtuta egiazkoa-goa egin dute. Emaitzak baino,helburua goierritarren partehartzea lortzea da.Baina has gaitezen hasiera-

tik. Idiazabalen hasitako bidea-ren sena Oskar Sotoren hitze-tan «batzen gaituena ipar har-tzea» izan zen. Batuketa horiautodeterminazio eskubideakbaliatu zuen, «aukera demo-kratiko bat da, baztertzen gai-tuela diote zenbaitzuk, baina nieskubideei buruz ari garelako-an nago». Eskozia ekarri du go-

gora, «ezezkoa irabazi zuen,hala ere, burujabeak izan zireneta erabakitzeko aukera izanzuten». Idigorasek gehitu du,«minimoa erabakitzeko esku-bidea da, hortik aurrera dato-rrena datorrela».

Nor bere jabeIriondok hitza hartu du. Oraingutxi Legazpin Josu Zabaletaketa Aintzane Gamizek hitzaldiaegin dute. Erabakitzeko eskubi-deari buruz aritu dira eta esku-bide horren bihotza ukitu dute,

Galdeketa Goierrin

Page 11: Goiberri 143. zenbakia

GOIBERRI 11GURE EKU DAGO ASTEKO GAIA

«nork bere erabakiak har ditza-keela konturatzea dela esan zi-guten, norbera ahalduntzea».Iriondo diskurtso hau jendarte-ak erraz sartzen delakoandago, «horren isla da bi urteo-tan gertatzen ari dena». Sotorentzat iaz Iruñea (Na-

farroa) eta Durango (Bizkaia)lotu zituen giza kateak «naziobat garela eta herritarren ga-raia iritsi dela erakutsi zuen. Al-derdi politiko guztiak parte har-tzearekin ari dira gora eta behe-ra. Baina parte hartzea botoaematea al da? Noraino ez otedago aurrez zuzenduta herrita-rrok pentsatzen edo erostenduguna?». Parte hartzea%5era mugatzen dela dio Idi-gorasek. Iriondok ñabardurabat egin du: «Jendeak ez dulantaldeetan aritzeko joerarik,

baina ekimenetan parte har-tzea ez zaio horrenbeste kosta-tzen». Gure Esku Dagok parte har-

tzea bestela ulertu du hasiera-tik. «Desberdin pentsatzen du-gunok ari gara lanean, batugara eta batera goaz», dio Idi-gorasek. Sotok aurrera egitekoate bat bezala ikusi zuen eki-mena, «aniztasun bila ari gara.Pentsakera eta sentitzeko eraezberdinak dituztenak erakarrinahi ditugu». Edonola ere, Gure Esku Da-

goren inguruan lanean ari direngehienek badute ezaugarri ko-mun bat: abertzaleak dira. So-toren hitzetan, «indarguneaeta ahulgunea da aldi berean.Izan ere, ez al du tira egin beharerabakitzeko eskubidea betetaez dagoela sentitzen duen ho-rrek? Nola erakarri abertzaleakez direnak? Nola egin zuten Es-kozian unionistek galdeketaonartu zezaten? Gaia sozializa-tu zuten, lan asko egin zuteneta denbora behar izan zuten».

Behetik goraGure Esku Dago behetik goraehuntzen ari den mugimenduadela diote aho batez. Sotok

azaldu duenez, «giza multzobat gara, foro bat, horri gizarteosoa josi nahi diogu. Nola? Sa-retzen». Eta iaz Iruñea eta Du-rango lotu zituzten esku horiekguztiak ehundu bidean aurtenbigarren urratsa aurkeztu duteherriz herri. Oihaletan erabakitze eskubi-

dearen inguruko ideiak irudika-tzeko gonbitea egin dute GureEsku Dagokoek. Tutore batekoihal zati baten ardura hartukodu eta oihal hori beteko duen20 laguneko lantaldea bildukodu. Parte hartzaile bakoitzak,nork bere herrian, paper bat be-teko du bere datuekin eta eurobat emango du; haurrek ez dutedaturik eman beharko bainapaper bana egokituko zaio 16urtetik beherako ume bakoi-tzari. Tutore jakinen erreferen-tziarik gabe ere izena eman dai-teke eta parte hartu. Txartelak

na erakutsiko dute, muralakmargotuko dituzte eta festa-txoa egingo dute apirilaren26aren bueltan. Urretxun etaZumarragan gaur egingo duteeta Legazpin Santikutz jaienbarruan egingo dute, maiatzahasieran. Erronka, halere, harago doa.

Ekainaren 21ean ekitaldi nazio-nalak egongo dira Euskal Herri-ko bost hiriburunagusietan –Baiona, Bilbo, Do-nosti, Iruñea eta Gasteiz–. Hiri-buru horietako gune esangura-tsuenetan, Bilbon San Mame-sen egingo dute eta DonostianAnoetan, ekintza poetikoaegingo dute ia. Joste Eguna hiri-buruz hiriburu eramango duteGaur hautestontzia, bihar era-bakia leloarekin. «Guztion ilu-sioen ehuna egingo dugu.Hauek dira gure mezuak, hauekgure ilusioak esatera goaz. He-rriz herri ehundutako oihalekinosatuko dugu boto kutxa», dioSotok.

Goierrira begiraOrain bi urte abiarazitako mu-gimenduak aurrera egin duenbitartean egin dira jada herrigaldeketak. Egin zuten Etxarrin

(Nafarroa) orain urtebete etaArrakundiagan (Bizkaia) segi-da eman zioten aurreko azaro-an. Orain, Goierrin galdeketaegiteko prozesua martxan jarridute. Hasteko iragarri egin dutelerro hauen bitartez. Apirilaren 26an Beasaingo

Igartza jauregian galdeketakegin dituzten herrietako ordez-kariak hartuko dituzte: Sant Vi-cenç dels Horts (Herrialde Ka-talanak, Bartzelona), Etxarri,Arrakundiaga eta Eskozia. «Ba-koitzak bere herrian edo he-rrialdean galdeketa nola anto-latu duen azalduko du. Gure-tzat prestakuntza tailer batenmodukoa izango da; jakina,edozein herritarrek parte hartudezake», dio Sotok. TailerreanGoierriko Gure Esku Dagoko he-rriz herriko ordezkariak izango

Josu Idigoras(Urretxu-Zumarraga), OskarSoto (Beasain) eta Asier Iriondo(Legazpi) Gure Esku Dagokoordezkairak Intxaurpen. A.A

«Erabakitzekoeskubidea danorbere erabakiakhar ditzakeelakonturatzea»Asier IriondoGure Esku Dago Legazpi

«Herriz herriehundutakooihalekin osatukodugu boto kutxaJoste Egunean»Oskar SotoGure Esku Dago Beasain

«Behetik sortutakomugimendu bat da;herritik lurralderaeta lurraldeetatikEuskal Herrira»Josu IdigorasGure Esku Dago UZ

betetzeko mahaiak eta guneakjartzen ari dira honezkero he-rrietan. Internet bidez ere bada-go txartela betetzeko aukera.Apirilaren 25a inguruan

Ehuntze Eguna egingo dute etaordurako bildutako oihal guz-tiak josiko dituzte. Iriondoren-tzat herrietan ekintza hauenbarruan sortzen den giroa dapolitena. Idigorasek, bide ba-tez, Gure Esku Dagoren arimahori dela gogoratu du, «behetikgora sortutako mugimendu batda; herritik lurraldeetara eta lu-rraldeetatik Euskal Herrira». Herri bakoitzak bere martxa

izango du Ehuntze Egun horieidagokienean. Esaterako, Bea-sainen Herrialde Katalanetatikiritsitako Castellersen ikuskizu-

Hurrengo orrian jarraitzen du.

Page 12: Goiberri 143. zenbakia

12 GOIBERRIASTEKO GAIA GURE ESKU DAGO

Intxaurpe elkartean, Beasaingo Arriaran auzoan, Gure Esku Dagoko kideak solasean. ARKAITZ APALATEGI

dira. Goierrin galdeketa egitea«mugarria» izango delakoandago Iriondo. Sotok botoa har-tu eta kutxan sartu ahal izateaitzela izango dela dio, «emai-tzak baino parte hartzeak izan-go du guretzat pisu gehien; nor-berak erabakitzeko ariketa horiegitea, alegia».Goierriko Gure Esku Dagok

Giza Kateak iaz sortutako ilu-sioaren olatua baliatu nahi du.Joste Egunetan ilusio horiekbanan-banan elkarrekin josinahi dituzte aurten eta, aurrerabegira, hirugarren urratsa herrigaldeketa izan behar dela argidaukate.

Nor bere herriaren irudiaSotori, Idigorasi eta Iriondorinork bere herrian galdeketa iru-dikatzea eskatu diogu, berenherriak erabakitzen imajina-tzea. Soto: «Herri handietan irudi-

katzea zailagoa da. Beasainenauzoka egin beharko genukegaldeketa. Orain saretzen arigara, baina eginkizun bat etaerronka bat behar direlakoangaude. Tutoreei, esate batera-ko, parte hartzaileak egingo lu-keten galdera zein den jasotzea

eskatu diegu. Izan ere, galderabera adostea ezinbestekoa li-tzateke».Idigoras: «Aurten hautes-

tontzia bete daitekeela irudika-tu nahi dugu eta datorren urte-an beteko ditugula. Urretxu etaZumarraga ezberdinak dira. Es-

kualde osoan egitea inportan-tea da. Helburu bat jarrita jen-dea piztuko delakoan nago, etahala bada parte hartuko du. Gil-tza parte hartzea da».Iriondo: «Lehenengo eta

behin niretzat Goierriren mapaosoa ikustea garrantzitsua da.Legazpin auzoz auzoko bozke-ta ikusten dut, eta legazpiarrakGoierri osoarekin boza ematenikusten ditut. Aurretik girotze

lana egin beharko dela uste duteta horretarako lantaldea be-harko dela. Ilusionagarria daerabat».Nazioen Mundua Goierrin

jaio zen eta Goierritik zabalduzen Euskal Herrira. Behin Goie-rrin kontsulta eginda, ilusioa

mendirik mendi eta lautadazlautada Euskal Herri osoan ba-rreiatu daitekeelakoan daudeGure Esku Dagoko Goierrikolantaldeko kideak. Galdera zein izan daitekeen

ihardetsi diegu. «Prozesuakberak aginduko du zein den»,dio Sotok. Diotenez, galderaberari erantzungo diote50.000 bat goierritarrek etagaldera hori osatzeko adosta-

sunak lortu beharko direla.Data ez dute zehaztu solasal-diaren hasieran, baina amaie-rarako 2016 urtea aipatu dute,datorrena. «Zehatzera jokodugu, Goierriko herri galdeketaantolatu, eta egin egingodugu», adierazi du Sotok.

Ez dute nahi Gure Esku Da-gok antolatutako ekintzak,hala iazko giza katea nola aur-tengo Joste Egunak, urteko jaikutsuko hitzordu bilakatzea.Iriondok esan du, «ez dugu ur-teroko ezer bilakatu nahi, urra-tsak eman nahi ditugu» eta So-tok borobildu du: «Gu ez gaudefestak antolatzeko, erabakiakhartzeko bidea egiteko baizik». Orain bi urte ez zegoen era-

bakitzeko eskubidearen aldekomugimendurik Euskal Herrian.Goierrin jaio, eta olatu bat be-zala zabalduz joan da. Proze-sua aurrera doa. Orain josi etailusioen boto kutxa irudikatu.Goierritarrentzat, hurrena, ku-txa hori erabakiz betetzea.

Page 13: Goiberri 143. zenbakia
Page 14: Goiberri 143. zenbakia

14 GOIBERRIGAZTEAK

«Sakeak ondo egiten ditut,baina eskuinetara hobetobotatzen ikasi behar dut»

Asier Zaldua LazkaoIraitz Gelbenzu (Lazkao, 2000)Lazkaoko pilota eskolako ardu-radunaren semea da. Berak erepilotan jokatu zuen, baina Rea-lak deitu zionean utzi egin zuen.Aita pilota zalea duzu. Nolatanzu futbolari?Aitak ere futbolean jokatuzuen, gaztetan. Eta nik pilotanere jokatu nuen. Realak deitu zi-danean utzi nuen, astero hirualdiz joaten bainaiz Zubietara

entrenatzera.Zer nahiago duzu, pilota ala fut-bola?Egun, futbola. Baina mutikotanpilota gehiago gustatzen zitzai-dan.Nolatan atezain?Lazkaoko taldeak ez zuen ate-zainik, probatu egin nuen etagustatu egin zitzaidan. Duela biurte izan zen hori.Zein izan da zure ibilbidea fut-bol munduan?Hasi bezain laster, nota txarrakatera nituen eta gurasoek fut-bola uztera behartu ninduten.Nota onak atera nituenean, be-rriro futbolean hasi nintzen.Handik gutxira Realak deitu zi-dan. Hasieran astean behin jo-aten nintzen eurekin entrena-tzera. Aurtengoa lehen denbo-raldia dut taldean. Taldekojokalari guztiok txandaka joka-tzen dugu, guztion garapena

neurtu nahi baitute. Oso gustu-ra nago Realean.Atezain hasi eta berehala Rea-laren deia jaso zenuen. Argidago dohainak dituzula. Nolakoatezaina zara? Altua naiz eta ateko sakeakondo egiten ditut. Hankekinondo jokatzeari garrantzia han-dia ematen diote. Irteeretan ereona naiz, baina eskuinetara ho-beto botatzen ikasi behar dut.Hobekuntza nabaritu al duzuRealera joan zarenetik?Bai. Atezainok entrenatzailebat dugu guretzat bakarrik:Raul Iglesias.Zein da zure gustuko atezaina?Manchester United taldeko DeGea. Realeko Rulli eta Zubikaraiere onak dira.Zure taldean goierritar gehiagoba al daude?Bai: Ander Zoilo ordiziarra, Ima-nol Galarreta beasaindarra etaGerardo Ramirez zegamarra.Nola ikusten duzu etorkizuna?DBH3 egiten ari naiz eta orain-dik ez dut erabaki DBH buka-tzen dudanean zer egingo du-dan. Futbolari dagokionez, la-nean jarraituko dut. Bainabadakit profesionaletara hel-tzea oso zaila dela. Datorren ur-tean jakingo dute Realean ja-rraituko dudan edo ez, Realakbi urtetik bi urtera berritzen bai-titu gazteen taldeak.

Iraitz Gelbenzu lazkaotarra Realarenkadete mailako taldeko atezaina da etasaria jaso du Lopez Ufarte txapelketan.

ASIER ZALDUA

Babeslea

Page 15: Goiberri 143. zenbakia

GOIBERRI 15GARAI BATEAN

Usadio zaharra, galtzearJanire ArrondoGoiko larreek elurra galdu on-dorenean, hango belar freskobila abiatzen dira artzainak ar-taldeekin mendira. Urtero urte-ro, garai berean eta bide berakjarraituz abereak bazkalekubila eramaten dira batetik bes-tera. Usadio zaharra da trans-humantziarena. Euskal Herrianartaldeekin izaten da ohikoena;Aralar, Aizkorri, Gorbeia, Urba-sa nahiz Pirineoetako larretarauda garairako. Neguan, berriz,artaldeak bailaretara itzultzendira, kostaldera ere bai, eta Piri-nioen kasuan, Bardeetara. Ohitura zaharrei jarraituz le-

kualdatzea oinez egiten dute-nak, baina, gutxi dira dagoene-ko gurean. Orain egun gutxi le-kualdatze hori OrdiziakoArtzain Egunean bertan irudi-katu zen erdigunea artaldeekzeharkatu zutenean. Transhu-mantzia baino transtermitan-tzia esaten zaio, gainera, egunbat edo gehienez biko bidaiakdirenean. Ondoko irudia 1947koekainaren 24koa da, artaldeaageri da San Adriango igarobi-dea zeharkatzen.

Aranzadi Zientzia ElkartearenArtxiboan gordea dagoen irudiada San Adriango hau. JESUS

ELOSEGI IRAZUSTA

Page 16: Goiberri 143. zenbakia

16 GOIBERRIMOTZEAN

Eskeine Legorburu SeguraEliza txikia da Seguratik Mutilo-ara bidean dagoen Santa En-graziren omenezkoa, izen berahartzen duen Segurako auzu-nean. Txikitasunak, ordea, ezdu fedean eraginik, baserritareta nekazari ugarik sinisten bai-tute harengan. Apirilaren16aren hurrengo igandean fes-ta egiten da bertan, eta ba-tzuen fedeak eta askoren ohi-turak bultzatuta nekazari ugarielkartzen da bertan urteko uztaonaren erreguan. Haziak etaura bedeinkatzen dituzte, on-doren baratzeetan ereingo di-tuztenak. Aurten apirilaren 19ada festa eguna.

Antxon Agirre Sorondok etaKoldo Lizarralde Elberdinekidatzitako Gipuzkoako Ermitakliburuan jasotzen denez,

1985az gerozko ohitura daSanta Engraziko ospakizunaapirilaren 16aren hurrengoigandean egitea. Ordura arte,asteko eguna edozein izandaere, santuaren egunean bertanegin ohi zen, hilaren 16an.

Ohiturak aldatu bai, baina bi-

sitariak antzekoak izan ohi dirabeti, eta gaur egun ere, Segura-ko zein inguruko herrietako jen-dea gerturatzen da Santa En-grazira urteko uzta ona izan da-din haziak bedeinkatzera:idiazabaldarrak, mutiloarrak,zeraindarrak...

Segurako herrigunetik ermi-tara bidean dagoen mahastikoiturriko ura ere bedeinkatu izanda, Emeterio Sorazuk idatzita-ko Segurako ermitak: erlijiota-sun herritarraren adibide bat li-buruan jasotzen denez. Etxeko-ek zein ganaduak edateko, edolurrak bedeinkatzeko erabili ohizen ur hori. Segurako herrigu-netik ermitara bidean dago itu-rria, urte askoan auzotarreniturburu bakarra izan dena. Sasiartean ezkutatuta ere geratuzen, 1994an berritu zuten arte.

Mahastiko urak ere badu sakra-tutitik, auzotarrentzat behinikbehin, eta hala dago idatzitahan bertan: Ura dagoen tokianbizia dago. Zaindu dezagun.

Garaiak aldatu ahala, festaohiturak ere aldatu dira. Eta ezdatari dagokionean bakarrik.

Uzta ona izan dadin Uzta ona jasotzeko esperantzan, Segurako zein inguruko herrietakonekazariak eta herritarrak Segurako Santa Engraziko ermitara gerturatzendira urtero baratzean landatuko dituzten haziak bedeinkatzera.

Produktu ezberdinen haziak eramaten dituzte bedeinkatzeko. A.A

Page 17: Goiberri 143. zenbakia

Santa Engrazi ermitaren ondo-ko etxekoek izan dute tradiziozfesta eguneko hamaiketakoaemateko ohitura, udalaren la-guntzarekin, eta Ormazabal-darrak ederki saiatu izan dirabeti.

Ohituraz, baina, sagarrekpisu berezia izan ohi zuten.Santa Engrazin bedeinkatu on-doren beti gordinik jaten zirensagarrak, inoiz ez erreta edoegosita.

LehenengotakoaAizkorri azpiko herrietako base-rritar eta nekazari askorentzategun garrantzitsua izaten daSanta Engrazin festa egiten de-nekoa; sinbolikoa beste asko-rentzat, eta tradizioari lotuta-koa ere bai. Baina zalantzarikgabe, neurri batean edo beste-an, pisuzko ospakizuna izatenda oraindik ere.

Ez esanahiari dagokioneanbakarrik, liburuetan jasotzendenez, Segurako lehenengota-ko ermita izan baitaiteke. He-rriaren izaeraren zati da han etahemen Segurak banatuta di-tuen ermita kopurua, eta SantaEngrazikoa handienetakoa ezbada ere antza «jatorria XII-XIII. mendekoa dirudi», Sora-zuk bere liburuan jaso duenez,«antza estilo erromanikokoataria mantentzen duelako,arku-puntako ezpadaina-ateada sarrerakoa eta teilatuan an-geluzuzen formako dorrea du,erdian kanpaiarekin».

Goian elizkizunaren ondorengohazien bedeinkatzeko unea.Behean ermitaren argazki zaharbat. ANE ARRIETA/GOIBERRI

GOIBERRI 17MOTZEAN

1985az gerozkoohitura da festaapirilaren 16arenhurrengo igandeanegitea

Baratzerako haziaketa ura dira ohiturazbedeinkatzen direnproduktuak, geroetxean ereiteko

Page 18: Goiberri 143. zenbakia

18 GOIBERRIINTERNET

saretikSarean ikusia

Bideodeiak ereWhatsappekinDuela aste batzuk jarri zuenmartxan Whatsappek an-droid mugikorretan deiak in-ternet bidez egiteko aukera.Baina Facebook-en jabetza-ko aplikazio honek, beste au-rrerapauso bat emango dulaister. Izan ere, Whatsapp bi-deodeien zerbitzua eskain-tzeko probak egiten ari da,eta hainbat iturrik zabaldudutenez, maiatzerako prestegon liteke. Ikusteko dago, or-dea, sistema guztietan garaiberean ezarriko den.

heziplus.eus

ipuzkoa mailanikaskuntza arlo-an sortzen direnekimenen bilgu-ne izateko hel-

buruarekin jaio da Hezi+ ikas-kuntza sarea. Gipuzkoako ForuAldundiak bultzatu du egitas-moa, eta lurraldeko hainbat el-karte, eragile eta erakunderen

elkarlana bultzatuko du. Egi-tasmo horren ardatza, hezi-plus.eus webgunea izango da.Bertan, eragileek ‘plusak’ edoikaskuntzarekin lotutako saio-ak sartu ahal izango dituzte.Izan ere, hori da proiektuarenhelburua: «gipuzkoarrek elkar-

Glanean eta modu parte hartzai-le batean webgunea edukizhornitzea, ikaskuntza sare egu-neratu eta aktibo bat» sortuz.

Adin eta zaletasun ezberdi-netara bideratutako ekimenakjasotzen dituzte, beti ere, «ikas-teak pertsona bezala haztenlaguntzen duela oinarri» hartu-ta. Hala, bost ataletan banatu

dute eskaintza: osasuna etaongizatea, kultura, gizartea,teknologia eta zientzia eta na-tura. Dagoeneko 74 formakun-tza erakundek parte hartzendute bertan, horietako batzukGoierrikoak, hala nola Maizpideeuskaltegia eta Ttiklik.

Hezi+ ikaskuntza sarea

Klik

GED #ehuntzenekimena, sareanGure Esku Dago mugimenduakmartxan jarri duen Ehuntzenekimenaren inguruko informa-zio osoa webgune batean bildudute. Bertan, oihalak nola eginedota ekainaren 21eko deialdiazertan datzan azaltzen dute.ehuntzen.eus

Bertsomoviedakoepea ixtear daGaur bukatuko da Bertsomo-vieda lehiaketan lanak aurkez-teko epea. Bertsoa oinarri du-ten ikus-entzunezko lanak aur-keztu behar dira. 2.000 eurotikgora banatuko dituzte saritan.Oinarriak webgunean daude.bertsomovieda.com

Page 19: Goiberri 143. zenbakia
Page 20: Goiberri 143. zenbakia