goiberri 182. zenbakia

16
Lau emakumeren lekukotasunak Emakumeen Nazioarteko Egunaren jiran, lanaz, amatasunaz eta kontziliazioaz hitz egin dute 6-9 Ezkerretik eskubira, Jaione Garate, Martina Urbistondo, Kloti Corrales eta Izaro Rubio. M.IGARTUA / M.ARANBURU Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Jaione Bendoiro 3 Iritzia 4-5 ‘Instant1ean’ gazte lehiaketa 10 Gure Esku Dago, gazteen bultzadaren zain 12-13 Saretik 14 Iparra-Hegoa, Euskal Herria eta Katalunia uztartuz 15 GOI B ERRI 182. zenbakia. 2016ko martxoaren 4a

Upload: goierriko-hitza

Post on 26-Jul-2016

249 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna, lau emakumeren lekukotasunak

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 182. zenbakia

Lau emakumerenlekukotasunak Emakumeen Nazioarteko Egunaren jiran, lanaz,amatasunaz eta kontziliazioaz hitz egin dute 6-9

Ezkerretik eskubira, Jaione Garate, MartinaUrbistondo, Kloti Corrales eta Izaro Rubio.M.IGARTUA / M.ARANBURU

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Jaione Bendoiro 3 Iritzia 4-5‘Instant1ean’ gazte lehiaketa 10Gure Esku Dago, gazteenbultzadaren zain 12-13 Saretik14 Iparra-Hegoa, Euskal Herriaeta Katalunia uztartuz 15

GOIBERRI

182. zenbakia. 2016ko martxoaren 4a

Page 2: Goiberri 182. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 182. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Herrian zerbitzugehiago sortzekoahalegina egitenari gara udalean»

JaioneBendoiroAramako zinegotzia

Josune Zarandona AramaJaione Bendoiro (Arama, 1976)Aramako zinegotzia da. Azkenurteetan herritarrei zerbitzugehiago eskaintzeko ahaleginaegiten ari dira, «herritarrek edo-zertarako beti Ordiziara edoBeasainera jo beharrik izan ezdezaten». Orain gutxi liburute-gia nobedade berriz hornitu

dute, eta horrek irakurzaletasu-na piztu diola aitortu du. Zein zaletasun dituzu?Kirola, batez ere korrika egitea.Orain, Araman Zumba egitenere hasi gara.Liburu bat.Gari Udaberen Kolonbian bahi-tuta74 egun ELNren esku. AsierHuegunen bizipenak benetanhunkituta utzi ninduen.

Musika talde bat.Urtz. Unibertsitate garaiko oroi-tzapenak ekartzen dizkidalako.Abesti bat.Loretxoa, asko gustatzen zait.Janari bat.Legatza, edozein modura.Edari bat.Ura. Tarteka edateko lambrus-co ardo gorria.Oporretarako leku bat.Hondartza duen edozein, Al-merian, adibidez.Goierriko txoko bat.San Joan iturri.Amets bat.Familiako guztiak zoriontsuikustea.Zeri diozu beldurra?Bakardadeari.Zerk sortzen dizu irribarrea?Semearen ateraldiek.Gorroto duzuna.Gezurra, hipokresia.Aramako alkate bazina?Zinegotzi naizenez, oraingo ildoberetik jarraituko nuke.Araman biziko ez bazina.Kostako herri txikiren batean.

«Asier Huegunenbizipenak biltzendituen liburuakerabat hunkitutautzi ninduen»JOSUNE ZARANDONA

GOIBERRI

Argitaratzailea:Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Iñaki GurrutxagaKudeatzailea: Ione BerasategiKoordinatzailea: Tere MadinabeitiaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 182. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Garbiñe EtxanizElikadura makrobiotikoan aholkulari-laguntzailea

Hobe duzubakteriei jateneman

zkeneko al-diz, orrialdehauetan mi-krobiotikariburuz aritu

nintzen, eta gehiago esatekogogoz geratu nintzenez, hemennator berriro bueltan. Eta gai-nera, lerro hauek Lucia Redon-do eta Jesus Sanchisi eskaininahi dizkiet, beraiengandikikasten ari naizen guztia esker-tzeko eta mikrobiota ezagutze-ra emateko egiten ari diren languztiagatik!

Aurreko artikuluan garbi utzinahi izan nuen guregan bizi di-ren bakteriak ezinbestekoak di-tugula bizitza sortzeko eta bizi-tza hori osasuntsua izan dadin.Ezin dugu ahaztu zelulak bainobakteria askoz gehiago ditugu-la gorputzean, eta gu baino le-henago iritsi zirela! Beraz, ezdaukat oso garbi bakteriak gu-regan bizi diren edo gu garenberaien morroi.

Elikadura motaren eta hes-teetako mikrobiota (bakteria-komunitatea) motaren artekoelkarreragina nabaria da. Mi-krobiotak jaten ditugun elika-gaiengan eragiten du, jaten du-gun hortaz elikatzen dira bak-teriak, eta horregatik, jatendugunak eragin zuzena du mi-krobiotaren konposizioan. Adi-bidez, mendebaldeko ohituramodernorik ez duten tribu ehiz-tari eta biltzaileen mikrobiota-ren konposizioa eta mendebal-dar bihurtu diren herrialdeenaerabat desberdina da, azkenhorien dieta aberatsa delarik

elikagai prozesatu eta findue-tan, eta oso pobrea zuntz disol-bagarrietan (barazkiak, fruta,tuberkuluak…).

Kontuan hartuta hesteetakomikrobiotak gure osasun oro-korrean eragiten duela, elika-dura lehen mailako garrantziaduen gaia da hesteetako osa-suna zaintzeko eta, baita ere,gorputz osoaren osasuna. Mi-kroorganismoen arteko orekahautsiz gero, gaixotasun meta-bolikoak sor daitezke, esate ba-terako, intsulinarekiko erresis-tentzia, diabetesa eta gizenta-suna; hesteetako gorabeherakere sor daitezke: beherakoa,idorreria, Crohn gaixotasunaeta kolitisa…..Eta azterketa as-kok argi erakusten dute hestee-tako mikrobiotaren eta burukogaixotasunen arteko lotura es-tua ere, hestea-burmuina ar-datzaren bidez.

Hori guztia jakinda, garbidago gure hesteen osasunazaintzea lehentasuna izan be-harko lukeela guztiontzat. Etanola? Ba lehendabiziko neurriakaltea ekiditea izango litzateke:estresak, tabakoak, loaren al-terazioak, botiken erabilera de-segoki edo gehiegizkoak, garimodernoak, azukre finduak,trans gantzak eta gehigarri ki-mikoek hesteetako mikrobiotakaltetzen dute.

Jan behar dugun bakoitzeanserioski pentsatu beharko ge-nuke ez bakarrik jan behar du-gun horrek gure ahosabaia edosabela aseko duen, baita eregure bakteriak aseko dituen, ez

baitzaigu batere komeni horiekhaserraraztea edo elikagai fal-tagatik gure bakteriak ahul-tzea, horrek gure organismoosoa ahultzea ekarriko lukeela-ko. Eta zer gustatzen zaie bak-teriei? Bakterientzako oinarriz-ko elikagaia zuntza da, bainadisolbagarria bakarrik. Zuntza-rekin aberastutako zenbait eli-kagaietan aurkitzen dugunzuntz horrek ez digu balio! Eli-kagai naturaletara jo behardugu beti, prozesatu gabekoelikagaietara: frutak, barazkiak,tuberkuluak, lekaleak, haziak…

Mundura sortu bezain lasterhar dezakegun elikagai egokie-na, berriz, amaren esnea da: eli-kagai sinbiotikoa. Zer da sinbio-tikoa? Aldi berean elikagai pro-biotikoa eta prebiotikoa dena.Prebiotikoak dira bakterientza-ko elikagai onak, ugaltzen la-guntzen dietenak; probiotikoakberriz, osasun ona izaten la-guntzen diguten mikroorganis-moak kopuru nahikoan ematendizkiguten elikagaiak, betierekontuan hartuta mikroorganis-moek bizirik heldu behar dutelahestera. Hitz gutxitan esanda,probiotikoak bizia ematen digu(bakteriak) eta prebiotikoak

horien bideragarritasuna ber-matzen du (bakteriak elikatzenditu).

Elikagai sinbiotikoen besteadibide on bat barazki hartzi-tuak dira. Elikagai bat hartzi-tzen dugunean, osasunaren-tzat onuragarriak diren mikro-organismoak biderkatu egitendira. Barazki hartzituez gain,badaude beste elikagai sinbio-tiko batzuk ere:

Ernamuinak: hesteetakomugimendua eta digestioaerrazten duten zuntzak eta mi-kroorganismoak ematen dizki-gute, haziak berak dituen nu-trienteez gain.

Barazki fresko eta gordinak:mikroorganismo onuragarriakdituzte, betiere kimikoki tratatugabeko barazkiak badira, natu-ralak eta ekologikoak alegia.

Haziak: zuntz mota desber-dinak izateaz gain, zenbait ha-zik muzilagoak dituzte, hestee-tako mikrobiotarentzat osoonuragarriak, adibidez, liho etachia haziak.

Algak: nutriente kontzentra-zio handia dutenez, asko abe-rasten dute gure elikadura.

Tuberkuluak: bereziki aurre-ko egunean egositako patata;hesteetako bakterientzat osoelikagai ona den almidoia erre-sistentea ematen digulako.

Misoa: elikagai hartzitua dahori ere, bakteria biziak ematendizkigu.

Tenpeha: sojarekin eginda-koaz gain, gaur egun garban-tzuena ere aurkitzen dugu, etahori ere elikagai hartzitua da.

A

Page 5: Goiberri 182. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Entzuteaz, entzutearen beharraz, jardun genuen aurreko al-dian, Aztiri, kalekide eta adiskide majadero laztana. Trikimailuegonarzisista bat baino ez zen izan nire partetik, hemendik aurreraentzun egin beharko nauzula-eta belarriak erne izan ditzazun. Nireaez ezik zurea den denbora ere eskatu eta ostuko baitizut.

Elkar entzuteko denbora ere beharko baitugu, inondik ere. Zoroitxurak egiten zituen ile urdineko hark aspaldi kaztigatu zigun erlati-boa dela denbora, eta halaxe izango da akaso, baina haren jabeagoizan nahi nuke; are gehiago denborak gu maneiatzen gaituen garaio-tan, edo hobeki esanda, gure denbora maneiatzen duten garaiotan.

Gizarte produktibista da gurea, produkzioari guztiz emana; jakina,materiala eta kapitala produzitzeari emana, eta haiek produzitzeko

denbora da denbora baliagarri bakarra, denboretan denbora, den-bora absolutua. Denbora produktibo sakrosantua. Katebegi bat bai-no ez gara pertsona zimel koittaduok denboraren kate fordistan.

Entzun berri diot Tere Irastortzari poesia barneratzeko jakin beha-rra dagoela denbora ez produktiboa estimatzen eta atzematen.

Ongi diozun bezala, zoro itxurako ile urdindun hark kaztigatuzigun erlatiboa dela denbora. Berriki gainera, grabitazio-uhinakantzematea lortu dute eta Einsteinek 1915ean argitaratu zuen Er-latibitatearen Teoria berretsi. Jon Urrestillak Zientzia.eus-en diobeste zentzumen bat izatea bezala dela: Galileoren teleskopioakunibertsoa ikusteko begiak ireki zizkigun bezala, honek belarriak.

Aurkikuntza handia izan da, baina Einsteinen itzalpean gogor la-nean aritu zen Mileva Maric emakume zientzialaria oharkabean pa-satu da. Paradoxikoki gainera grabitazio-uhinen aurkikuntzaren be-rri eman zen egun berean ospatzen zen emakume zientzialarien na-zioarteko eguna. Ezkonduta egon zirenean Einsteinek klaseak,hitzaldiak eta aisialdiaz gozatzen zuen bitartean, Mileva Maric etxe-ko ekonomia kudeatzen du, seme-alaben zaintza bere gain hartzendu eta Einsteini bere hitzaldi eta klaseen prestaketan laguntzen dio.Eisnteinek zientziarako zuen denbora Mileva Maricek zaintzarako ar-dura bere gain hartzen zuelako zen.

Grabitazio-uhinen aurkikuntzak ikusteko eta entzuteko beste mol-

de bat ekarri du, baina jarraitzen dugu betaurreko moreak erantzita, nilehenengoa. Denbora banatzea bezain inportantea da lan guztiakbanatzea, ohiko lanari lotutakoak eta bizitzaren zaintzarekin lotuta-koak. Izan ere, lana eta denbora sobera dago; falta dena da, justiziazbanatzea. Eta, bide batez, norberarentzat eta ingurukoen bizitza era-mangarriagoa egiteko denbora pixka bat ere denok gordeko bagenuere bai Eros kalegorrikide eta lagun alproja maitea. Aste honetan as-paldian ikusi ez dudan adiskideari deitzeko denbora hartuko dut.

bateta

bat

Asteko irudia

Gorka Erostarbe

Josu Aztiria

Josu Maroto

‘Kreditua’Joseba Apaolazaurretxuarrak eta ZuhaitzGurrutxaga elgoibartarrakKreditua antzezlanataularatuko dute gaurZumarragako Zelai Ariztin.

Berdin behar luke bizitzarekin ere. Ez dakit berandu nabilen, bainaProust bezala denbora galduaren bila hasi nahi nuke. Edo hobe den-bora galtzen. Denbora nire egin nahi nuke eta ez ni denboraren. Igaronahi nuke denbora ametsetan, leun zein lizunetan; igaro nahi nukezeruari, balkoiko armiarmari edo kalekantoiko saltzaileari begira;eman nahi nioke denbora lagunarteko hitzaspertuari, ardoaren das-taketari, gaztetxe eta Motzeko kontzertuei, Izazpin orru egiteari,edota Zarauzko hondartzan bilutsik dantza egiteari. Animatzen?

Page 6: Goiberri 182. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Emakumeen Nazioarteko Eguna gertu den honetan, Goierriko lau emakumeriahotsa eman die GOIBERRIK. Lau emakume, lau belaunaldi, lau lanbide, etaikuspegiak, beste hainbeste. Emakumeen egoeraz aritu dira, besteak beste.

Ahotsa dutelako

M. Aranburu OrdiziaTxikitatik gustuko izan du korri-kan ibiltzea Izaro Rubiok (Ordi-zia, 1974). Ama izan ostean be-rriz ere serio heldu zion korrika-ri –alaba eta semea ditu–, etaohikoa da lasterketetako lehe-nengo postuetan ikustea.Noiz hasi zinen korrika?Betidanik egin dut kirola, baina2009. urtean hasi nintzen las-terketen munduan. Aitak betiegin du korrika, maratoi ugariegindakoa da eta ia 70 urtere-kin oraindik korrikan jarraitzendu. Txikitatik bizi izan dut las-terketen mundu hau, anaia etani aita animatzera joaten ginenamarekin.Zein izan zen egindako lehe-nengo lasterketa?Lilatoia izan zen. 5 kilometrokolasterketa da, eta mundu hone-tan sartu eta segitzeko bide batdela uste dut. Gero luzexeago-ak egin nituen: 10 kilometrokoa,Josetxo Imaz memoriala... etaiaz, Maratoia egin nuen lehe-nengo aldiz Bartzelonan.Askok esaten dute lasterketamatxista bat dela Lilatoia. Zurizer iruditzen zaizu?Ez zait hala iruditzen. Emaku-meak maila berean lehiatzen

diren lasterketa bakarra da.Mundu honetan hasten direnemakume askori kosta egitenzaie lasterketetara joatea, etaLilatoia horretarako hasieraona da. Gainera, Euskal Herrianemakumeen egoera ona daarlo gehienetan, baina ez da

baino, hor ikusten da bakoitzakduen maila zein den.Lehiakorra zara, beraz. Oso lehiakorra naiz , baina ko-rrikan eta beste edozein arlotanere bai. Orokorrean, hobetzekobeharrezkoa da lehiakorra iza-tea. Hala ere, lehiakortasunakez dut uste generoarekin zeri-kusirik duenik. Zer ematen dizu korrikak?Gauza asko; batetik izugarrizkoaskatasuna, eta gainera norbe-raren momentua da, bakoitza-

rena. Bestetik, osasunarentzatere ona da. Guk talde bat dugu:Bolitas anaiak. Lagun arte poli-ta izaten dugu, eta afariak ereegin ohi ditugu. Korrika egitekozapatila parea eta gogoa bes-terik ez da behar, eta bukatuondoren sortutako endorfinekdatorrenari indartsuago aurreegiten laguntzen didate. Ama izan ostean hasi zinen ko-rrika egiten. Bai, ia haurrak koskortutakoanhasi nintzen. Txikiak direneanez dugu denbora asko hartzengure gauzetarako, baina handi-tzen direnean aldatu egiten dakontua. Nire seme-alaba Unaxeta Sarak ia 12 eta 10 urte dituz-te, eta orain entrenatzeko den-bora gehiago dut; hori emaitze-tan nabaritzen da. Uste dut horidela herri lasterketetan betera-no asko lehen postuetan ego-tearen arrazoia.

berdina gertatzen mundukobeste hainbat tokitan. Ni aurtenez naiz irtengo, hurrengo aste-an lasterketa bat dudalako.Aurten 5.000 emakume irten-go dira, eta datu pozgarria da. Duela bi urte irabazi zenuen Li-latoia.Bai, Lilatoriaren 25. urteurrenaizan zen. Sorpresa izan zen, eznuen espero. Hala ere, podiu-mak baino gehiago poztu nin-duen denborak: inoiz ez nuen 5kilometro 18 minutu baino az-karrago egin. Niretzat garran-tzitsuagoa da denbora postua

«Izugarrizkoaskatasuna ematendit korrika egiteak;norberarenmomentua da»

Izaro RubioOstalaria eta korrikalaria

«Lilatoia emakumeak maila bereanlehiatzen diren lasterketa bakarra da»

M.ARANBURU

Page 7: Goiberri 182. zenbakia

Maialen Igartua Martxoaren 8a EmakumeenNazioarteko Eguna da. Eta jaki-na da zer esan nahi duen nazio-arteko egun bat izateak: alda-rrikatzeko asko dagoela. Mar-txoaren 8an, emakumeakgizartean parte hartzea eta gi-zonezkoekiko aukera berdinta-suna aldarrikatzen dira, beste-ak beste. Goierrin ere, hainbatekitaldi egingo dira.

Dena den, emakumeek aho-tsa eta zer esana dutela aldarri-katzeko, zer hoberik beraiei hitzegiten uztea baino? Martxoa-ren 8aren atarian, Goierriko lauemakume elkarrizketatu dituGOIBERRIK: Izaro Rubio, JaioneGarate, Martina Urbistondo etaKloti Corrales. Hurrenez hurren,korrikalaria, autobus gidaria,artzaina eta matxera lanetanaritua. Eta hori baino askoz

gehiago ere bai: amak, emazte-ak, gizarteko subjektuak... Lau emakume, lau lanbide

ezberdinekin, eta lau garai des-berdinetan jaiotakoak. 34 urteditu gazteenak, eta 61 zaharre-nak. Garai ezberdinak bizitzeatokatu zaie, eta bakoitzak bereesperientziatik hitz egin du. Eta, noski, emakume izate

hutsagatik gainditu behar izandituzten oztopoez ere aritu dira.

Fabrikako gizonen mespre-txuak jasan behar izan zituenCorralesek, jendearen deskon-fiantzari aurre egin Garatek,emakume artzainen lekua al-darrikatu Urbistondok etaemakume kirolarien gaitasu-nak frogatu Rubiok. Ahotsa dutelako, eta, batez

ere, zer esan asko dutelako,hona hemen lau emakumerenbizipenak paperera ekarriak.

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

M. Igartua UrretxuJaione Garate (Legazpi, 1966)Goierri Bus enpresako jabeeta-ko bat da, baita autobus gidariaere. Hasi zenean, jendea harrituegiten zela dio, baina dagoene-ko ohitu direla. Zein kargu daukazu Goierri Bu-sen?Jabeetako bat naiz. Antolake-taz arduratzen naiz gehienbat,gidariak koordinatzeaz. Aurre-tik aitarekin eta anaiarekin lanegiten nuen autobus enpresabatean, eta gero enpresa hausortu genuen beste kide ba-tzuekin, 1989an. Ardura handiadut, agian gehiegi. Duela 25 urte ohikoa zen ema-kume batek halako ardura pos-tu bat izatea?Enpresa barruan agian bai, bai-na ni gidatzen ere ibiltzen naiz.Ni hasi nintzenerako bazeudenbeste emakume gidari batzuk,baina herri barruan eta ibiltzenziren gehiago, ibilbide laburrakegiten. Ni gehiago irtetzen nin-tzen kanpora. Jendeak zer esaten zizun?Gehienek animatu egiten nin-duten, baina deskonfiantza

lan honek ordu asko kentzendizkidalako. Baina haurrak ohi-tuta daude. Garrantzitsuena daetxean norbait egotea, egunguztian kanpoko norbaitekinegon ez daitezen. Gizartean orokorrean nola ikus-ten duzu emakumeen egoera?Lehen baino egoera hobea delairuditzen zait. Hala ere, etxetikkanpo lan egin arren, oraindikemakumeen gain erortzen daetxeko ardura gehienetan. Horioso estresantea da, ezin delakoleku guztietara iritsi. Ez da nire

apur bat nabari nuen. Orainjendea dagoeneko ohitutadago. Gure enpresan, esatera-ko, emakume pila bat ditugu. Eta enpresa barruan nolakoa daegoera?Enpresa barruan ez dut inoiz

nabaritu nirekiko tratu desber-dina emakumea izateagatik. Ezdut errespetu faltarik edo obe-dientzia faltarik sumatu. Ama ere bazara. Arazorik izanduzu lanarekin kontziliatzekoorduan?Bi seme ditut, hamalau eta he-meretzi urtekoak. Senarrareneta bion artean antolatzen garaetxeko lanez eta haurrez ardur-tatzeko, eta pisua erdibana ba-natzen dugu. Bestalde, enpre-sa nirea denez, errazagoa da ni-retzat nire beharren araberaantolatzea. Egia da etxeandenbora gutxi egoten naizela,

kasua, nik zortea izan dut. Lanaegiteak askatasuna eta bizitzasoziala egiteko aukera ematendizkio emakumeari, eta horioso garrantzitsua da. Bestetik,entzuten dut enpresa batzue-tan emakumeek gutxiago ko-bratzen dutela, baina ez dagure kasua. Erasoei dagokie-nez, ia egunero entzuten da ka-suren bat; penagarria da. Martxoaren 8a nola bizi duzu?Ez dut inoiz ospatzen. Niretzatez da egun berezi bat, besteedozein egun bezalakoa baizik.

«Etxetik kanpo lanegiteak askatasunaematen dioemakumeari; osogarrantzitsua da»

Jaione GarateGoierri Buseko jabea eta gidaria

«Autobusak gidatzen hasinintzenean deskonfiantzanabari nuen; orain ez»

MAIALEN IGARTUA

Page 8: Goiberri 182. zenbakia

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

M.Aranburu ZerainDuela hamar urtetik Zerainenbizi da Martina Urbistondo(Sara, 1982). Usurbilen hasizen sukaldean lanean, bainaondoren, ofizioz aldatu zuen:ordutik artzaina da. Orain Zerainen zaudete.Guretzako leku bat nahi ge-nuen, eta jakin genuenean ba-serri hau salgai zegoela, honaetortzea erabaki genuen.Errentan zaudelarik beti nagu-sia gainean duzu, eta leku la-saiagoa nahi genuen. Hori bai,salerosketa asko izan ziren mo-mentu hartan eta prezioak osogoian zeuden. Baina behin era-bakia hartuta aurrera egin be-har da. Bion artean erosi ge-nuen, eta orduan gauzak askoaldatzen dira, enpresa txiki batedukitzea bezala da. Bueltaeman behar zaio. Gogoarekinginen gu, ia 10 urte daramatza-gu hemen, eta oso pozik gaude. Gazteak eta baserria. Posibleaal da?Nik uste geroz eta gazte gehia-go ari direla bueltatzen baserri-ra, poliki baina bai. Etorkizunaere ikusten dut baserrian, agianoso positibo ikusiko nauzu, bai-na hori uste dut.

Badakizu zer gertatzen den?Nire ustez negar asko egiten da.Askotan, baserrian bizi direnhelduek ez zaituzte animatzenbaserriko lana egitera, nik horiikusten dut hemen, eta penaematen dit. ‘Segi industriara,fabrikara’, esaten dizute, ‘he-men ez da ezer’. Eta hori ez dahorrela, azkenean, nola anima-tuko da ba jendea horrela? Be-gira gu, zerotik hasi ginen. Etadena atera behar dugu aurrera,eta ondo bizi gara. Gogor lan

bakoitzak zein lan egiten duen.Ikusten badute lan bat ez duelabatek egiten, galdezka hastendira. Eta hor dator rola, ikustenbadute emakumeak gauza ba-tzuk egiten dituela, eta gizo-nezkoak beste batzuk, hori ika-siko dute. Guk erakusten dieguhori ez dela hola, laurok bizigara etxean eta lanak banatzenditugu, gerora begira beraien-tzako ere balio izango duelako,eta gauzak ere aldatu direlako.Lehen etxeko gauzak beti nes-kek egin behar zituzten, orain-dik ere egongo da, baina nikuste galtzen ari dela, eta gure

eginda, noski, baina badaudeaukerak, eta etorkizuna ere bai.

Baserri mundua ez da ani-malia bakarrik; badaude hain-bat gauza eta proiektu; ogigin-tza eta baratza, esaterako.Emakumeak presentzia handiaizan du baserrian, baina pre-sentzia hori agerian al dago?Emakumeak lan asko egin dubaserrian, eta hala egiten duorain ere. Emakumea izan dabaserriko ardatza eta euska-rria. Horrekin ez dut gutxietsinahi gizonek egindako lana,baina emakumeak parte hartubehar izan du ukuiluan, garbi-keta lanetan, ume zaintzan,otorduetan... parte-hartze han-dia izan du emakumeak base-rrian.

Nik bi mutiko dauzkat, ema-kume bakarra naiz etxean. Nik

uste bikotearekin, bakoitzak bi-latu behar dituela lanak nolabanatu, nola partekatu. Baserribat mundu bat da, denak ezdira berdinak. Bakoitzak berelan metodoak ditu. Gu bi gara,eta lanak banatuta ditugu: goi-zetan haurrak nik prestatzen di-tut, baina senarrak iluntzeanoheratzen ditu. Garrantzitsua da zuen haurreklanak banatzen dituzuela ikus-tea, ezta? Bai, umeak dauzkagunok era-kutsi egin behar dugu. Haurrakadi egoten dira, ikusten dute

konpromisoa da datozen be-launaldiei hori erakustea. Baserrian emakumeak bazter-tuta daude?Oraindik ere arrastoak badau-de. Artzaina adibidez, gizonare-kin lotzen da, ez ofizioarekin.Baina pixkanaka aldatzen arida. Baserria beti lotzen da jen-de helduarekin, eta emakumeaaskotan bigarren ilara horretandago. Askotan ez dira kontuanhartzen emakumeak, nahiz etalana erruz egin. Niretzako ema-kumeak baserriko motorrakdira leku gehienetan. Merezidute aitortza hori emakumeek.

«Emakumeakbaserriko motorrakdira gehienetan,eta merezi duteaitortza hori»

Martina UrbistondoArtzaina

«Emakumea baserriko ardatza eta euskarria izan da,eta oraindik ere bada. Parte-hartze handia du»

M.ARANBURU

Page 9: Goiberri 182. zenbakia

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

M. Igartua UrretxuKloti Corralesek (1955) zazpiurtez lan egin zuen Orbegozon,matxera modura. Emakume-entzat fabrikako giroa «ma-txista» eta «bortitza» zela go-goratzen du. Noiz eta nolatan hasi zinen la-nean Orbegozon?Hamalau urterekin ikasketakamaitu nituen. Aitak eta biahizpak Orbegozon lan egitenzuten, eta aitak ni ere han sartuninduen. Zazpi urtez lan eginnuen han matxera postuan,atal hori Gasteizera pasa zutenarte. Batzuek Gasteizera lanerajoatea onartu zuten, baina niketa nire lankide batek utzi egingenuen lana. Eta ongi egin ge-nuen, besteek gaizki amaitubaitzuten: pentsio txar bateanlo eginez, hilabete batzuk ko-

bratu gabe...Zein lan egiten zenuten matxe-rek?Gizonezkoek fundizioan lanegiten zuten, eta guk haientza-ko moldeak prestatzen geni-tuen. Hau da, piezen matxoakedo arrak. Gero gizonek burdinsalda botatzen zuten moldehaien barruan, eta horrela egi-ten ziren piezak. Gure lanaondo egitea ezinbestekoa zenpiezak ongi ateratzeko.Zergatik egiten zuten lan horiemakumeek?Oso lan delikatua zelako. Piezaoso txikiak eta hauskorrak era-

biltzen genituen esku artean.Gizonezkoek ezingo zuketen;hautsi egingo zituzketen pie-zak.Lan gogorra al zen?Oso gogorra. Ni eta nire lanki-dea gazteenak ginen, eta maki-narik handiena maneiatzen ge-nuen. Hamalau urte besterik ezgenituen, eta oso pieza pisu-tsuak erabili behar izaten geni-tuen. Gainera, area beltzarekinlan egiten genuen, eta osoitsaskorra zen. Horrez gain, izu-garrizko gasoil usaina egotenzen han, eta euria egiten zuene-an ura sartzen zen. Ez ziren bal-dintza onak.Gogorrena, hala ere, gizonezko-en begirada...Garai hartan ongi ikusita zego-en emakumeek etxetik kanpolan egitea, baina etxeko lane-tan: garbitu, haurrak zaindu...Fabrika batean lan egitea, or-

izateak zeresana ematen zuen.Handik urte batzuetara biga-rrena izan nuen. Haurrak txikiakzirela ez nuen etxetik kanpo la-nik egin. Gerora, adinekoak etahaurrak zaintzen egin nuen lan.Azken hamar urteetan, berriz,garbiketa enpresa bateannago. Egoera asko aldatu da:orain errespetu osoz tratatzennaute. Etxetik kanpo lan egite-ak, gainera, erabilgarri sentia-razten nau eta independentziaematen dit. Hala ere, lotsaga-rria da emakumeon eta gizo-nezkoen arteko soldata ezber-dintasuna. Gizonezko garbi-tzaileak gainazalenmantenurako teknikoak dira;beste kategoria bat dute, eta,ondorioz, askoz gehiago kobra-tzen dute.Martxoaren 8a ospatzen duzu?Afaltzera joan izan naiz lankidebatzuekin.

dea, ez zegoen ongi ikusita, etasekulakoak aditu behar izatengenituen. Matxerek fama txarragenuen herrian, eta kalean ba-tzuetan iseka egiten ziguten.Bestalde, fabrikako giroa osobortitza zen emakumeontzat.Gizonezkoengana piezak era-matera joan behar izaten ge-nuenean, begira geratzen ziren,txistu egiten ziguten, gure janz-kerari buruzko komentarioakegiten zituzten... Matxismohandia zegoen. Orbegozotikateratzea izugarrizko liberazioaizan zen niretzat. Gaur egun garbitzaile lanetanzabiltza. Egoera asko aldatuda?Matxera lana 21 urterekin utzinuen. Segituan ezkondu eginnintzen, eta 22 urterekin lehe-nengo haurra izan nuen. Or-duan horixe zen tokatzen zena,eta kitto. Ezkondu eta haurrik ez

«Gizonezkogarbitzaileek bestekategoria bat dute,eta askoz gehiagokobratzen dute»

Kloti CorralesOrbegozon matxera lanetan ibilia, eta orain garbitzailea

«Gure garaian emakumeek fabrikan lan egitea ezzegoen ongi ikusita; sekulakoak entzuten genituen»

M. IGARTUA

Page 10: Goiberri 182. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

Jarrera egokiakbermatzekolehiaketa martxanJosune Zarandona GoierriGipuzkoako Foru AldundikoHaur, Nerabe eta Gazteen Sus-tapen sailak, Gipuzkoako hain-bat gazteleku eta nerabeen-tzako zerbitzu eta udalekin el-karlanean jarri du martxanInstant1ean lehiaketa . GoierrinOrdizia, Legazpi eta Urretxu-

Zumarragako nerabe zerbi-tzuek bat egin dute egitasmoa-rekin. Instant1ean informazioeta komunikazio teknologienarriskuak prebenitzeko progra-ma bat da.Oinarri pedagogikoa duen

proiektua da, eta gazteek tek-nologiaren erabilerari dagoz-

kion portaera eta jarrera ego-kiak barneratzea du helburunagusia: Interneten nola jokatuikastea, eta sarean beren esku-bideak eta betebeharrak zeindiren argitzea, besteak beste.Atal teoriko honi praktikotasu-na emateko sustatu dute izenbereko lehiaketa.

Parte hartzea eta balioakLehiaketa pasa den otsaileanhasi zen eta datorren apirilaren3ra arte egongo da indarrean.Lehiaketaren helburua, Insta-gram sare sozialean argitaratu-tako irudi baten bitartez, gazte-txoek beren bizitzako une bat

ipuzkoarrak izan edoGipuzkoan helbidera-

tuta dauden 13 eta 17 urte bi-tarteko gazteek har dezaketeparte. Parte hartzaile bakoi-tzak nahi adina argazki aur-kez ditzake. Nola parte hartu? Instagramsare sozialean norberaren pro-filaren bitartez. Instagramen@gipuzkoangazte erabiltzaileajarraitu behar da. Lehiaketanparte hartuko duen argazkiak#Instant1ean traola erabilikodu. Irudia deskribatu behar da,zertan ari zaren azaldu. Traolak.Azpimarratu nahi denjarreraren traola gehitu:#ErrespetuaSarean, #Segurta-sunaSarean, #SextingEz, #pri-batutasuna, #identitatea, #As-katasunaSarean. Sariak. Bidaiak, 300 euro gai-luetan gastatzeko eta 150 eurogailuetan gastatzeko. Zozketaegingo da parte-hartzaile guz-tien artean. Zer saritzen da?Originaltasu-na, balio on bat azaltzea, zen-bat atsegite lortu dituen etakalitatea.Ez da onartuko mezuiraingarriak, sexistak edo dis-kriminatzaileak dituen irudirik.Informazio gehiago gipuzko-angazte.eusweb gunean.

GParte hartzeko

Gipuzkoako 13 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa antolatu du aldundiak. MAIALEN IGARTUA

azaltzea da: zer duten gustuko,nola bizi diren... Irudiak parte-katzerakoan lehiaketan oina-rrizkoak diren balioak zabaldubeharko dituzte parte-hartzai-leek, eskura izango dituztentraola ezberdinen bitartez, tek-nologiak egoki erabiltzeareneta gai honekin lotuta ohituraeta balio onak sustatzearenalde daudela erakutsiz. Sextina, ziberbullyna, groo-

mina edo genero-ziberindarke-ria bezalako jarreren gaineankontzientzia sortu nahi da. Bidebatez, baita nerabeei identita-tearen sorreran eta erabileraegokian laguntza eskaini ere.

Babeslea

Page 11: Goiberri 182. zenbakia
Page 12: Goiberri 182. zenbakia

Martxoaren 11n Goierriko gazteen bigarren batzarra egingo dute BeasaingoGure Esku Dagoren Elkargunean. Erabakitzeko eskubidearen garatze bideangazteak ere protagonista izan behar dutela uste dute, «etorkizuna gu garelako».

Loinaz Agirre Salbuespenak beti egoten ba-dira ere, kostatzen ari da GureEsku Dago dinamikaren anto-laketara gazteak erakartzea.Gure Esku Dagokoak horren ja-kitun dira eta saiakera bereziaegin nahi dute gazteenganagerturatzeko eta gazteak era-kartzeko: «Herrien araberakoada, baina egia da orokorreanGure Esku Dagoren fenomenoadela gazte gutxi egotea», dioteBeasaingo Andoni Mikelarenaketa Maialen Castejonek.

Mikelarena Beasaingo talde-

an dabil 16 urte zituenetik,«giza katearen garaitik». Cas-tejon Lazkaoko taldean dabillanean eta Galdera Batzordekokidea ere bada. «Bertan partehartzeko proposatu zidaten etaonartu egin nuen. Prozesu osoagertu-gertutik ezagutzeko au-kera daukat», dio Castejonek.

Gazteak ez gerturatzearenarrazoiak aztertzen hasita,«gazteei espazio propio bat ezeman izana» izan daiteke ho-rren arrazoietako bat, Mikelare-naren ustez.

Goierriko gazteen batzarra

egin zuten urtarrilaren 23an,eta bigarrena datorren ostirale-an, martxoaren 11n egingo dute,17:00etan, Beasaingo GureEsku Dagoren Elkargunean.Gazteen batzordea sortzea dabatzar horren helburua, herrigaldeketaren prozesuan gazte-ek ere parte hartzea beharrez-koa dela uste dutelako. «Gu,gara etorkizuna, eta gu izangogara ondorengo gizartea eraiki-ko dugunak», diote Castejonek.

Garai bateko kooperatibeneta ikastolen mugimenduak ja-rri dituzte adibidetzat: «Gaur

egungo gizartea orduan eginzen lan hartatik jaten ari delaesaten da. Oraingo gizarte ho-nek erabakitzeko eskubidearenkontzeptua garatzen badu, etaeskubide hori bermatzen badu,hori guretzako geldituko da, guizango gara eskubide horretazbenetan gozatuko dugunak»,gaineratu dute.

Etorkizunaren gidari16 urtetik gorakoek izango duteekainaren 19ko galdeketan par-te hartzeko aukera. Zentzu ho-rretan, etorkizunaren gidaritza

Gazteen etorkizunaMaialen Castejon eta Andoni Mikelarena. LOINAZ AGIRRE

12 GOIBERRI2016: GALDEKETAREN URTEA (V)

Page 13: Goiberri 182. zenbakia

gazteek hartu behar dutelauste dute: «Gazteok ezin duguhelduek guregandik zer egingoduten zain, gazteok heldu be-har diogu. Azkenean, guk erabi-liko dugu erabakitzeko eskubi-dea, guk daukagu lortu beharra,ez digu inork emango». Horre-kin batera, «gazteak erakarrikodituen formula berriak asmatubeharrean gaude, eta hori gaz-teok egin beharra daukagu».

Erantzun onaZuzenean gazteengana joate-ak, dena den, erantzun onakematen dituela onartzen dute:

«Gazteengana joaten garene-an erantzun oso ona jasotzendugu. Beasaingo Institutuan,adibidez, 200 sinadura bildu zi-tuzten», argitu du Castejonek,«baina talde batean sartzekokonpromisoa hartzea kostaegiten da».

Dena den, Gure Esku Dago-ren dinamikan gazteek ere ate-ak zabal-zabalik dituzte. «As-kotan aurreiritziak dauzkagu.Jende heldua ikusten dugu, bai-na denok pertsonak gara. Des-berdin hitz egingo dugu, des-berdin pentsatuko dugu bainadenok elkarrekin ederki askoegiten dugu lana». Gure EskuDago adin, sexu, sentsibilitateeta jatorri desberdinetako he-rritarren bilgunea da.

Haurrak ere garrantzitsuMikelarenaren ustez, haurrakere erabakitzeko eskubidearen

gaian heztea garrantzitsua da.«Ez dut esaten bozkatu eginbehar dutenik, baina erabaki-tzeko eskubidea, subjektu era-bakitzailea kontzeptuak... lan-du egin behar dira, hemendik15-20 urtera beraiek izango bai-tira gazteak».

«Gu garaetorkizuna, eta gu izango garaondorengo gizarteaeraikiko dugunak»Maialen CastejonLazkaoko Gure Esku Dago

«Gazteok izangogara erabakitzekoeskubide horretazbenetan gozatukodugunak»Andoni MikelarenaBeasaingo Gure Esku Dago

egorretan alderantzizko fenomenoa bizi dute: «30 urte-tik beherako gazteak ari gara lanean eta arazoa helduen-

gana iristen daukagu. Herriko helduek gutxiago parte hartzendute», dio Ekhi Zugastik. Zerbaitek huts egiten duela uste du:«Belaunaldi arteko komunikazioaren akatsa izan daiteke agian».

Herri galdeketaren prozesua goierritar guztien artean egin be-harrekoa dela dio Zugastik, baina gazteek gehiago inplikatu be-harko luketeela uste du legorretarrak: «Gazteek biziko dugu herrigaldeketaren aroa eta horregatik gazteen inplikazio handiagoa be-harrezkoa ikusten dut. Horrelako prozesu bat barrenetik bizitzeaohorea da niretzat, oso aberasgarria da».

L

Legorretan gazteek hartu dute lan taldearen gidaritza

INGENIARITZA GRADUETAKOATE IREKIAK

Arranomendia, 2. ORDIZIA tel. 943 88 00 62 / [email protected]

GOIERRIKO CAMPUSA

MARTXOAK 12 Larunbata, 10:30 / Areto Nagusia

MAIATZAK 19 Osteguna, 17:30 / Areto Nagusia

902 110 436www.mondragon.edu/prest

ETORRIKO ZARELA JAKINARAZI

GOIBERRI 132016: GALDEKETAREN URTEA (V)

Page 14: Goiberri 182. zenbakia

14 GOIBERRIINTERNET

saretik

Sarean ikusia

‘Blogak.eus’:10 urte etaindaberrituta2005. urtearen hondarreansortu zuten Blogak.comeus-karazko komunitatea. Blogakmodan zeuden garaia zen,eta «edozein blogari euskal-duni ziberespazioko beretxokoa» eskaintzea zen hel-burua. Harrezkero, 3.000blog eta 40.000 artikulu bai-no gehiago sortu dira komu-nitate horren bidez. Orain, 10urte bete ditu proiektuak, eta

indarberrituta dator. Weba-ren diseinua berritu eta az-piegitura teknologikoa hobe-tu dute. Gainera, ‘.eus’ luza-penarekin dator, «euskalblogarion plataformak beharduen abizen egokia».

Hekimen

Herri informazioa, geroeta gehiago sakelekotik

ekimen euskalhedabideen el-karteak urtekodatuen balan-tzea egin du, eta

bertan parte hartzen duten he-

dabideek –tartean GoierrikoHitza– hazkunde nabarmenaizan dute, webguneetako da-tuei begira. Hala, taldeko kidediren 46 webguneen artean 18milioi bisitatik gora izan dituzte2015ean; 2011tik hona, igoera%73,4koa izan da.

HBisiten kopuruaz gain, ordea,

erabiltzaileen ohiturak ere al-datzen ari dira. Hala, 2011n kon-tsumitzaileen %3 baino ez zeniristen sakelakoen bidez Heki-meneko hedabideetara; iaz al-

diz, bisiten %32 iritsi zen gailuhorien bidez. Tokiko hedabide-en kasuan aldiz, sakelekoa era-biltzeko joera gero eta handia-goa da, %38,29, hain zuzen ere;tableta %7,55ek erabiltzendute eta ordenagailua, berriz,%54,16k.

Albisteak

Euspot lehiaketa,turismoari begira Mondragon Unibertsitatearenegoitzan aurkeztu dute euska-razko spotak egiteko Euspot2016 lehiaketa, Foru Aldundia-ren babesarekin. Aurtengo edi-zioan, Gipuzkoa barnealdekoturismoa bultzatu nahi dute.Spotak apirilaren 28a baino le-hen aurkeztu beharko dira (oi-narriak euspot.euswebgune-an). Saritan 2.250 euro banatu-ko dituzte guztira.

Blackberry-etanWhatsAppik ez WhatsApp aplikazioak hainbat

telefono modelotan funtziona-tzeari utziko dio urte bukaerara-ko. Blackberry ezaguna da mo-

delo horietako bat, baina baitaNokia S40 edota Windows 7.1gailuak eta Android 2.1 eta 2.2sistema eragilea dutenak ere.Kasu horietan, dispositiboz al-datzeko gomendioa egin duWhatsAppek, baldin eta zerbi-tzua erabiltzen segi nahi bada.

Page 15: Goiberri 182. zenbakia

GOIBERRI 15MOTZEAN

SegurakKataluniandu begiradaIparra-Hegoa kultur topaketakmartxoaren 7tik 13ra bitartean jarridu aurten hitzordu nagusia Seguran.

Tere Madinabeitia SeguraEuskal Herria eta Katalunia el-karri begira jarri ditu aurten Ipa-rra-Hegoa kultur topaketak, 21.edizioa betetzearekin batera.Euskal Herri osoko kultura, hiz-kuntza, arazoak, ondasunaketa ohiturak ezagutzeko etatrukatzeko abagunea izango daberriz ere Seguran. Egitarau za-bala osatu dute edizio honeta-rako, eta otsailaren hasieranmartxan jarri bazen ere, mar-txoaren 7tik 13ra egingo da kul-tur astea. Udaberriko lore eta

landare azokarekin eta EuskalHerriko elikagaien merkatu be-reziarekin emango zaio amaie-ra, hilaren 20an.

Seguran ez ezik, Urruñan(Lapurdi) ere izango du islaIparra-Hegoak, asteburu hone-tan bertan. Gaur, Anje Duhal-

derekin afari-kontzertua egin-go da, eta bihar, Euskal Herrikomus txapelketaren finala joka-tuko da Urdiñarben (Zuberoa).Finalean, Goierriko hamar biko-te izango dira.

Kataluniari lekuaAurten, Iparra-Hegoak baduberezitasun bat, Euskal HerriariKatalunia erantsi zaiolako kul-tur topaketa horretan. Hala,Kataluniak independentziarenbidean daraman prozesua ber-tatik bertara ezagutzeko auke-

ra izango da hango alderdi poli-tiko, mugimendu sozial eta kul-tur adierazpenen eskutik.

Gonbidatuen artean, politikoeta eragile sozialez gain, musi-kariak, dantzariak eta San Vi-cens del Hors herriko caste-llers-ak izango dira.

parra Hegoaren ekital-di nagusiak martxoa-

ren 7tik 13ra bitartean izangodira. Lore eta landare azokare-kin amaituko da, hilaren 20an. Independentzia prozesua Kata-lunian gaiaren inguruan, hitzal-diak, martxoak 7, 8,9. Kulturetxean 19:00etan. Astelehena 7,Victor Terradellas (CDC), JoanTarda (ERC) eta David Fernandez(CUP), Martxelo Otamendik mo-deratuta; arteartea 8, ANC,OMNIUM eta SUMATE mugi-menduetako ordezkariak, Kristi-na Berasainek moderatuta; as-teazkena 9, EAJ, Sortu, EuskalHerria Bai eta Gure Esku Dago,Enekoitz Telleriak moderatuta. Nafarroa Behereko eta Segura-ko haurrak elkarrekin, 7- 8.Or-tzibarre eta Arberoako ikastolaketa Segurako Herri Eskola.Bertsolariak, 10ean. Kantu-po-teoa, 19:30ean, Amets Arzalluseta Alaia Martinekin, eta Kux-kuxtu txarangarekin. Gero ber-tso-afaria plazako karpan.Afaria eta musika, 11n.Arkumeerrea eta sagardoa plazan, Pole-keleke eta Kuxkuxtu txarangekin.Gauerdian, Xutik eta DJ Bull.Egun osoko festa, 12an.Mendiirteera 09:30ean; eguerdian,kataluniarrei ongi etorria; bazka-ria 14:00etan; 17:30ean, cas-tell-a eta herri kirolak; taloak, ar-doa, butifarra, Kuxkuxtu txaran-ga... 19:00etan; dantzaldia

IEgitaraua

Lapurdiko Iñazki taldearekin,23:00etan.Ekitaldi instituzionala, 13an.10:00etan, sukalki lehiaketarenhasiera; 11:30ean, Goierriko,Iparraldeko eta Kataluniako hau-tetsiekin ekitaldi instituzionalaudaletxean; 12:00etan IruñekoMutiko Alaiak dantza taldea etafanfarrea eta Kataluniako dan-tzak; 13:00etan castell erral-doia; 14:00etan, Gereziondokoekitalida; 14:30ean herri bazka-ria eta lehiaketaren sari banake-ta; amaitzeko, Mutxiko dantzak.Animazioa: txistulariak, trikitila-riak, dultzaina jotzaileak, albo-kariak. joaldunak, musikari kata-luniarrak, Kuxkuxtu txaranga,txakolin dastateka.Lore eta landareak, eta merka-tu berezia, 20an.Azokarekinbatera, Euskal Herriko zazpi he-rrialdeetako elikagaiak.

Page 16: Goiberri 182. zenbakia