goiberri 161. zenbakia

24
Maiatzaz geroztik ‘Jakin’ aldizkarian zuzendari lanetan dabil Lorea Agirre. MIKEL ALBISU Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Jabier Muñoa 3 Iritzia 4-5 Indar, 75 argi urte 6-7 Dendari eta eragile 10-11 Txolarte 12 Banka etikoa, zabaltzen 13 Irati Zubiarreta eta Maider Alustiza 14-15 San Migel festak 17-22 GOI B ERRI 161 zenbakia. 2015eko irailaren 25a Lorea Agirre ‘Jakin’ aldizkariko zuzendaria «Egindakoetatik, ondo edo gaizki, beti atera dezakezu zerbait» 8-9

Upload: goierriko-hitza

Post on 23-Jul-2016

234 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Lorea Agirre kazetaria, Jakin aldizkariko zuzendaria.

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 161. zenbakia

Maiatzaz geroztik ‘Jakin’ aldizkarianzuzendari lanetan dabil Lorea Agirre. MIKELALBISU

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Jabier Muñoa 3 Iritzia 4-5Indar, 75 argi urte 6-7 Dendarieta eragile 10-11 Txolarte 12Banka etikoa, zabaltzen 13 IratiZubiarreta eta Maider Alustiza14-15 San Migel festak 17-22

GOIBERRI

161 zenbakia. 2015eko irailaren 25a

Lorea Agirre‘Jakin’ aldizkariko zuzendaria

«Egindakoetatik, ondoedo gaizki, beti ateradezakezu zerbait» 8-9

Page 2: Goiberri 161. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

1940tik 2015eraGoierritik mundura

75 Urtez gure enborrak zutik dirau

Page 3: Goiberri 161. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Idiazabal, Mutiloa, Segura, Zegama etaZerainen ketutako gazta sakratua da»

Jabier MuñoaZeraingo artzaina

Asier Zaldua ZerainJabier Muñoa (Zerain, 1966) ar-tzainak Gipuzkoako txapelketairabazi zuen iaz eta aurten hiru-garren saria lortu du Ordiziakolehiaketan. Gainera, bere gaztaEuropako 50 produktu onenenartean hautatu dute. Bere aita-ren osaba batek irabazi zuenOrdiziako lehiaketaren lehenedizioa.Gazta, ketua ala ketu gabea?Goiko herri txiki hauetan (Idia-zabal, Mutiloa, Segura, Zega-ma eta Zerainen) ketua sakra-tua da. Beasainen, Altsasun,Zumarragan... ketu gabeanahiago dute.

Ba al dago gustatzen ez zaizungaztarik?Ez. Gainera, gaztagileon lanagainontzekoen gaztak proba-tzea ere bada.Zure zaletasunak?Azoketara joatea eta gainon-tzeko artzainekin hitz egitea.Gure irteerak horiek izaten dira.Liburu bat.Egunkariak irakurtzen ditut.Musika talde bat.Joselu Anaiak.Abesti bat.Txoria txori eta Xalbadorrenheriotzean. Xalbadorren se-mea hemen izan zen behin,Santos apaizak ekarrita.

Janari bat.Gazta matoia (gazta gogortuaurreko masa).Edari bat.Etxe ondoko iturriko ura.Oporretarako leku bat.Bertan gozatzen dut gehien.Goierriko txoko bat.Barbarimendi.Amets bat?Edukiontziak lau kilometroraditut eta berriro etxe ondoanjartzea. Herri txiki bateko en-presak horrenbeste mereziduela uste dut.Zerainen biziko ez bazina...Aizkorri bistan duen edozein to-kitan.

«Xalbadorrensemea gure etxeanegon zen behin,Santos apaizakekarrita»

ASIER ZALDUA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Janire ArrondoKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Eskeine LegorburuProdukzio arduraduna:Erkuden MuguruzaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]

Publizitatea: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 161. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Garbiñe EtxanizElikadura makrobiotikoan aholkulari-laguntzailea

Asmo berriekin;hobeto jatenhastea

k a s t u r t e ahastearekinbatera, denokizaten dituguasmo berriak,

gehienak gure osasuna zain-tzearekin zerikusia dutenak:hobeto jaten hasi, kirola egin,erlaxatzen lagunduko digunteknikaren bat praktikatzenhasi… Baina askotan, hilabetebatzuren buruan, kosta egitenzaigu asmoekin aurrera jarrai-tzea, eta bertan behera uztenditugu hasierako helburuak.

Elikadura hizpide hartuta,egia da ez dela batere erraza ja-teko ohiturak aldatzea, izan eregure elikadura-eredua faktoreaskok baldintzatzen dute: ingu-runea, familia, harremanak,kultura, eta baita bakoitzarenoreka emozionalak ere, dene-tan konplexuena. Elikadura al-datu nahi duenak faktore ho-rien aurka egin behar du nola-bait, eta horregatik, askotan,

epe motzeko aldaketak aurrei-kusten dira, benetako aldake-tarako pausuak ematen haste-ko konpromisorik gabe. Porrotaeragozteko garrantzitsua dagarbi izatea elikadura-aldaketa«prozesu» bat dela, zailtasu-nak dituen bidea dela, eta be-netako konpromisoak pisuhandia duela.

Bizi garen mundu honetan ezda erreza gure elikadurarenkontrola izatea, baina horretanlagungarriak izan daitezke gureburuaren ezagutza eta nola janbehar dugun ikastea. Esate ba-terako, aspalditik dakigun gau-za da gure gogo-aldarteak jate-ko moduan eragiten digula. Bi-zitza mikatzegia egiten zaiguaskotan, eta «mikaztasun»hori ondoen konpentsatzenduen zaporea gozoa da, horre-gatik jotzen dugu hain errezazukre finduetara. Janariakasebete egiten gaitu, emoziodesatseginak konpentsatzeko

jan egiten dugu, estimulu azka-rra eta erreza delako, eta gaine-ra gure esku dagoen zerbait da.Emozioak kontrolatu nahianelikadurara ez jotzeko, gogobe-teko gaituzten beste alternati-ba batzuk bilatu behar dira.Hainbeste gustatzen zaiguntxokolatea alde batera utzi etabeste irtenbiderik ez edukitze-ak ez du ezertarako balioko:gure aldartea kontrolatzeko la-guntza eske jarraituko du bur-muinak. Elikadurarekin dugunharremanean behin betiko al-daketa lortzeko oso tresna ba-liagarriak dira meditazioa, kiro-la edo gustuko dugun zaletasu-nen bati heltzea.

Beraz, lehendabizi helburuakzehaztu beharko ditugu, ga-rrantzitsua da motibazioa iza-teko eta aldaketa hasteko. Al-daketa zertarako egin nahi du-gun garbi izanez gero, zentzuhandiagoa izango du, eta ho-rretan bisualizazio-ariketek ereasko lagun dezakete. Ondorengarrantzitsua da norberak jaki-tea eta onartzea bere egoera fi-siko, mental eta emozionala;horren arabera pertsona bakoi-tzak elikadura jakin bat behar-ko baitu. Alternatiba osasun-tsuak ere bilatu beharko ditugu,gure elikadura aberastu eta za-balduko dutenak. Eta azkenikaldaketa horiekin konpromisosendoa hartzea beharrezkoaizango da. Lao-Tsék esan zuen:«Mila miliatako bidaia lehe-nengo urratsarekin hasten da».

I«Aldaketazertarakoegin nahidugungarbiizanezgero,zentzuaizango du»

Page 5: Goiberri 161. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Taxistak Uberren aurka, Autobusak Bla Bla Car-en aurka,hotelak etxe-trukeen aurka eta orain, disketxea crowfun-dingaren aurka. Malgutasuna zein austeritatea eskatzen digutegobernu eta enpresa munduak baina badirudi, gainontzekoei es-katzen digutena ez dutela beraientzat nahi. Teknologiak munduaaldatu du eta horrek merkatu ereduak aldatzea ekarri du. Beraienustez, etxe-truke bat egiten duenak egin izan ez balu, hotel bathartuko luke eta hori, erabat okerra da. Musika edo zine munduakkalkulo berbera egin zuten eta denborak frogatu du mundu berriaezagutzen ez duenak eginiko hausnarketetatik atera zirela ondo-rio haiek. Urtean 100 pelikula pirata jaisteak ez du esan nahi pira-

teririk egongo ez balitz, zinera 100 aldiz joango nintzatekeenik.Eredu berria eraikitzen saiatu beharrean zaharrari heldu eta sor-kuntzatik aldendu dute. Dirua ematen duena bakarrik ekoiztendute eta komertzialtasun negargarri horretatik kanpo mugitzen

Teknologiak bultzaturiko paradigma aldaketak bai jauna,baina kasu ezberdinak aipatzen dituzulakoan nago Mikel! Nik behintzat Uber eta AirBnB ‘intrusismoz’ salatzea ulergarriaikus dezaket esate baterako. Internet aurretik eraikitako legemarkotik at dauden egoera ilunak sortzen dituzte eta aplikaziohoriek. Zergarik ordaintzen ez dituzten taxi eta logela zerbitzuakdiru-truk ematea adibidez…Auto bidaia gastuak partekatzea eta logela edo etxebizitza el-

kartrukatzea ordea kontu %100 garbia da nire ustez. Eta kulturasortzeko crowdfundinga berriz, zer esanik ez!Azken hau gainera XXI. mendeko ‘errifatzat’ hartuko nuke nik

beste ezer baino gehiago. ‘Ez dut nire ideia aurrera eramateko di-rurik eta jendeari sos batzuk eskatuko dizkiot’ planteamendu kla-sikoa, baina internetizatua. Banku edo ekoizle bati diru kantitatehandi bat eskatzeak gainera kultur produktuaren jabetza zati batsaltzea ere ekarriko luke ziurrenik. Beraz, dirua zuzenean sortzai-

leari, bitartekaririk gabe eta askatasun handiagoa emanez. Nondago arazoa?Gertatzen dena da, hori bai, errifekin bezalatxu azkenean ez

ote duten gaitasun sozialek, proiektuaren kalitateak baino arra-kasta handiagoa izaten.

bateta

bat

Asteko irudia

Mikel Alvarez

Jon Artola

Josu Maroto

AmamaBihar amaituko daDonostiako 63. Zinemaldia,eta euskal zinemak izan duere aurtengoan tokia sailofizialean "Amama"filmarekin.

den sorkuntza autoekoizpenera bultzatu dute. Crowdfundingada autoekoizpen mota berri honen adibiderik garbiena eta hara!Hortik etorri da azken hamarkadetako musika sorkuntza uholde-rik handiena. Disketxeek ordea, ez dute atsegin jendeak gustokoartisten diskak ekoiztea. Hori, intrusismoa omen da! Hau da, ezegin eta egiten ez utzi... gaztaz gainera?

Page 6: Goiberri 161. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Beasaingo Indar enpresak 75 urte bete ditu. Motor eta alternadore elektrikoakekoizten hasi zen, 1940an. Makina elektriko, itsasontzien motor, ponpahidrauliko eta eoliko egile dihardu gaur egun, 784 langilerekin.

Aimar Maiz BeasainBeasainen sarreran, errepidebazterrean tailer txiki bateanhasi zen Indarren ibilbidea,1940an. Bost urterako lehenpabilioia eraiki zuten, geroago,Oria ibaiaren ezkerraldea etagaina hartu zituen, Igartzabakoburdinola zaharraren oinarrie-tan. Hirigintza presioak eta po-rrot ekonomikoak behartuta,orube hura saldu, eraikin zaha-rrak bota, eta N-1 autobidearenhandikaldean sortu zuten Indarberria, 2000n. Bost bazkidek eratu zuten,

duela 75 urte, Construcciones

Electromecanicas Indar: Luis,Jose eta Jesus Larrañaga anaialazkaotarrek; eta Ramon etaFrancisco Ormazabal gabiria-rrek. Ormaiztegiko Onena mo-tor elektrikoen enpresan laneginak ziren, Joxe Mari Lasare-nean, eta sektore berean ekinzioten, motor eta alternadoretxikiak ekoizteari. Motorretan hainbeste kobre

sartu ondoren, diamantezkoezteietara heldu da Indar. Aste-buru honetan ospatuko dute75. urteurrena langileek, hanibilitakoek eta familiek. Motorren merkatua bereha-

la hartu zuen. Industria eta ne-kazaritza teknologikoki meka-nizatzen ari zen olatua harra-patu zuen. Arrantzontzien ar-gindar sorgailuak egiten erehasi zen. Benetako sona, 1950eko ha-

markadan, elektrobonba urpe-ragarriek eman zioten, ur aratzazein zikina punpatzeko.

400 langileraino haziHogei urteren buruan, Goierrikoenpresa garrantzitsuenetakobat bihurtu zen Indar. 1960kohamarkadan 400 langileriematen zien lana. 1980ko ha-

Indar, 75 argi urte

Larrañaga etaOrmazabal sendieksortu zuten Indar.Motorren merkatuaberehala hartu zuen

Aurtengo urterako147 milioi eurokonegozio zifra du,%90 Espainiakoestatutik kanpora

Page 7: Goiberri 161. zenbakia

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

marraldiaren bukaerako indus-tri krisiak, ordea, heriotzezkosastakada eman zion. Espai-niako Estatuak merkatua ireki-tzeak, kanpoko lehiak eta ordu-ra arteko berrikuntzarik ezak,besteak beste, noraezean utzizuten, zorrek hartuta. Berpizkundearen hasiera

1997an izan zen. Ingeteam Tal-deko Ingelectric SA enpresabizkaitarrak erosi zuen Indar —ordura arte bezero izana—.Langileria mantentzeko kon-promisoa hartu zuen, eta tek-nologikoki berritzen hasi zen,baita ikerkuntza bultzatzen ere. Hala, 2000ko urriaren 27an

lantegi berria inauguratu zuten;lehengoarengandik oso hurbilespazioz, baina lan moldez etaberrikuntzaz mundu batera. Kolpeak eta atzerakadak ere

izan ditu, 75 urtean. Krisi ekono-miko industrialez gain, 1983anETA pm-VIII adarrak Jose KruzLarrañaga presidentea bahitu

zuen. 11 egunez gatibu eduki zu-ten, eta erreskatea ordainduondoren, onik utzi zuten libre,Elgeta gainean. Orduko heda-bideek zabaldu zutenez, 80 mi-lioi pezeta ordaindu behar izanzuten. Berriki, Indarren lantegi berri-

ko pabilioi bat osoki kiskalizuen sute batek, 2008ko urta-rrilaren 11ko gauean. «Talde la-naren kulturari eta Indarren es-pirituari esker, ohiko jarduera-ren %75 hiru eguneanberreskuratzea lortu zen, etaurtean zehar ia guztia. Urte har-tan 2.000 generadore eolikoekoitzi genituen, eta makinaelektrikoetan eta bonbetan 214milioi euroko fakturazio erreko-rra», diote enpresako iturriek.

Gaur egun, sendo Beste apustu bat 2009an eginzuten, lehengo lantokiaren on-doan 12.000 metroko koadro-ko pabilioia altxatu zuten, eoli-

koak egiteko. Arlo horrek ez duizan espero zen garapena. Bai-

na bai toki berean kokatu zutenmakina elektriko birakarien etapotentzia elektronikoaren la-borategiak. «Proba konbinatuaurreratuak egin ditzakegu». 75. urteurrenera «sendo» iri-

tsi da Indar, enpresak berakdioenez: «Balio erantsi handi-ko teknologia eta produktuakditugu, nazioartean asko zabal-duta gaude, negozioka antola-tuta, eta multinazional handie-kin lehian». 2015erako 147 milioi euroko

negozio zenbakia du aurreiku-sita, ia dena (%90) Espainiatikkanpoko salmentekin aterata-koa. 784 langile ditu. Negozioei dagokienez, sei

atal maneiatzen ditu Indarrek:hidroelektrika, eolikoa, gasaeta baporea, geldikako energia,bonba eta motor urperagarriak,eta itsasgintzako zein meatza-ritzako motorrak.

Indar enpresaren lantegiak,Beasaingo Altamira auzoan,2014ko maiatzean airetikateratako argazkia. INDAR

kitaldi instituzionalaatzo (osteguna) egin

zuen Indarrek, 75. urteurre-neko ospakizunei hasieraemateko. Gaur langileen egu-na izendatu dute, eta bihar fa-miliena. 1940tik 2015era ar-teko bilakaera ikusteko, era-kusketa ere jarri dute. Gaur, langileek mus, toka

eta igel txapelketak dituzte.Baita bazkari ofiziala ere.Bertsolariak, herri kirolaketa kontzertua izango dira,arratsaldean, lantegian. Bihar, familiei irekiko die-

te enpresa. Haur jolasak, baz-karia, pailazoak eta disko-fes-ta daude. 1940 inguruko hirulangile omenduko dituzte.

Langileek gaureta familiekbihar ospatukodute urteurrena

E

Indarren historiako mugarri batzuk (1940-2015) 1940. Sorrera, tailer bateanBeasaingo Nafarroa 41.ean. 1945. Lehenengo pabilioia eraiki.1955. Bonba hidraulikoenpatentea lortu zuen.1957-1959. Lantegia hazi. Langi-leentzat etxeak ere egin zituen.1960. Herbehereetara esporta-tzen hasia zegoen, zerbait.1975. Europara esportazioak hazi,ateak ireki ahala. Lehen krisia,papergintza eta arrantzagatik. 1982. 2.000 milioi pezetakosarrerak, 1981etik 420 gehiago. 1983. 427 langile zituen. 1983-11-7. ETApm-k Jose KruzLarrañaga Indarren administraziokontseiluko lehendakaria bahituzuen, Beasaingo bere etxetik.Azaroaren 18ko lehen orduanutzi zuten libre, Elgetan. 1987. Krisi hasiera. 420 lanpostuerdira jaisteko politika hasi zuen. 1992. Ixteko zorian egon zen,zorrek gain hartuta. 1995. Porrot ekonomikoa. 1997. Ingelectric enpresak(Ingeteam) erosi zuen Indar.

2000-10-27. Lantegi berriainauguratu zuten, AltamirakoTxara industrialdean: makinaelektrikoen pabilioia (16.000m2), bonba hidraulikoak (8.000)eta bulegoak (4.000) zituen. 47 milioi euro inbertitu zituzten.300 bat langile zituen. 2002 apirila. Ingelectric-ek bienpresatan bereizi zuen Indarrenjarduna, «eolikoen negozioarenhazkuntza hobeto baliatzeko».Hidraulikako jarduera IndarMaquinas Hidraulicas enpresakhartu zuen (350 langile), etaekipo elektrikoena IndarMaquinas Electricas-ek (100langile). Biek Beasainen segikozuten. Elektrikoen atalean urtea42 milioi euroko fakturazioarekinixtea aurreikusi zuten, etahidraulikan 7,8 milioirekin. 2003-2006. Indar lantegi zaharraegon zen orubean, Igartzan,indusketa arkeologikoek emaitzagarrantzitsuak eman zituzten, eta1782ko burdinola berritu zuten. 2006. 80 milioi euro fakturatu

zituen, eta 120 milioikoeskari-kartera zuen. 500 langile. 2007 uztaila. Eolikoen ekoiz-pena hirukoiztu zuen, Indarrenlan osoaren %40 izateraino.Sorgailu hidraulikoen %80 espor-tatu(Turkia, Italia). Dragaontzienbonba urperagarriak egiten zituenbakanetakoa zen, munduan. 2008-1-11. Suak pabilioi baterabat suntsitu zuen. 2008 maiatza. PotentziaHandiko Makina ElektrikoenLaborategia jartzea erabaki zuenIngeteamek, ikerkuntzarako. 2009 azaroa. Lan erregulazioespedientea: 210 langileri lanaldimurrizpena. 773 langile zituen. 2010 martxoa. Bere historiakosorgailu elektriko handienakeraiki zituen, Italiarako. 2014. Itsasgintza sektoreasendotu, itsasontzien motoreakegiteko kontratu garrantzitsuak. 2015-3-13. Gipuzkoako enpresaonenaren saria eman zion IndarriGipuzkoako MerkataritzaGanberak.

Page 8: Goiberri 161. zenbakia

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«‘Jakin’ aldizkarikoleihoak irekitzen ari garahaize berria sar dadin»

Lorea Agirre‘Jakin’ aldizkariko zuzendaria

Miriam Luki ZumarragaBost urte zituela, halako bate-an, begiak zabal-zabal, aurreanzituen marrazki haiek letrak zi-rela jabetu zen Lorea Agirre(Beasain, 1968). Hizki horiekguztiek elkarrekin istorioak

kontatzen zituztela konturatuzenean mundu paralelo bat ire-ki zitzaion. Orduz geroztik, le-tretara lotuta egon da ezinbes-tean. Kazetaritzan jardun du,eta unibertsitatean zein ikerke-tan aritu da. Iazko udaberriaren

atarian, Joan Mari Torrealdaiknaturaren esnaera aroak Jakinaldizkarira lore berriak ekarrikozituela iragarri zuen. Maiatza al-dean Lorea Agirre izendatu zu-ten zuzendari. GoiBerri-rekinizandako solasaldian Katalu-

niako hauteskundeak, euskalkultura, nazioa eta estatua izanditu hizpide, besteak beste. Zergatik kazetari?Azken urteetan atzera begirakojarrera batean nago eta nire bu-ruari askotan egin dizkiot hala-

MIKEL ALBISU

Page 9: Goiberri 161. zenbakia

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

ko galderak. Printzipioak, uste-ak eta dogmak deseraikitzenari naizen honetan, egin ditu-dan gauzak zergatik egin ditu-dan galdegiten diot nire ba-rruari. Kuriositatea da erantzunnagusia. Jakin-goseak etenga-be bultzatzen nau; hor aurreanzapata konpontzaile bat bale-go, hurbiltzeko bulkada senti-tuko nuke. Bigarren arrazoi batere badago: ausardia. Talentuabaino gehiago, zer edo zer egi-ten jakin ez arren, baiezkoakemateko joera dut. Ausardiari buruz ari naizene-

an, hanka sartzeko ausardiariburuz ere ari naiz. Pentsa neza-ke hobe hau edo hori egin ezbanu, baina egin ez ditudangauzetaz damutzen naiz gehia-go. Egindakoetatik, ondo edogaizki, beti atera dezakezu zer-bait. Orain, Jakin aldizkarianberria naiz eta gauza berriakprobatzen ari gara, hanka sar-tuko dugu edo ez, baina berriakizateak lizentzia hori ere ema-ten digu. Kazetaritza ikasteko hautuaegin zenuenean zeintzuk izanziren aurrean zenituen ere-duak? Akorduan daukat Rosa Zufia

ikusi nuela ETB1en euskarazzuzeneko bat egiten. Ordura ar-teko eredu guztiak señora-kedo gizonezkoak ziren. Zufiatxupa bakero bat soinean ikusinuen. Orain konturatzen naizzeinen garrantzitsuak direnereduak. Neskatila batek an-drazko astronautak ikusten ezbaditu ez du pentsatuko beraastronauta izan daitekeenik.Goierrin eman zenituen lehe-nengo urratsak, gero Argia,Egin eta Egunkarian.Goierritarraren lehenengo ale-etan kolaborazioak egin nitueneta Ordiziako Arlote irratian ereliteratur saioak egin nituen. Ka-zetaritza ikasten ari nintzela, bi-garren edo hirugarren mailan,Bilbon Argiak lantalde bat osa-tu zuen eta fakultateko hainbatbertan hasi ginen: Imanol Mu-rua, Luistxo Fernandez edoJoxe Anjel Aldai. Talde handi

toretza kurtsoak eta kultur sor-kuntzan zentratu nintzen. Eli-katzeko beharra daukat. EHUko kazetaritza fakultatetiketa Mondragon UnibertsitatekoHuhezitik pasa eta gero, Jakinzuzentzeko gonbitea iritsi zen. Bai. Tesia egiteko epe bat har-tua nuen unibertsitatean. Ha-sieran, Jakinekoa tesiarekinkonbinatu ahalko nuela esannion nire buruari. Autoengainuaizan zen, azken urtean aldizka-rian buru-belarri aritu naizelakoeta tesian oso gutxi. Gaur-gaur-koz ez dakit tesiarekin aurreraegingo dudan. Jakin aldizkariaren ale bat on-tzeko prozesua zein da? Hamalau lagunek osatutakolantaldea urtean hiru aldiz bil-tzen gara. Bi hilabetean behinale bat argitaratzen dugu etaurte amaieran, gutxi asko, urte-ko sei zenbaki horiek zer izandaitezkeen badakigu. Gaiakmahai gainean jartzen ditugu;zenbaki bat ez beste guztiak alemonografikoak izaten dira. Bi-

samar bat osatu genuen etageuk garai hartan Egin egunka-riak astelehenetan argitara-tzen zuen A ze astelehenakgehigarria egiten genuen. Ar-giako talde hartatik mordoxkabat joan ginen Egunkariara. Euskarazko lehenengo egunka-ria egiten ikastea benetako ka-zetaritza fakultatea izango zen.1990ean Bilbotik Argiako Do-nostiako bulegora joaten ginenarratsaldeetan. Gaupasa batbaino gehiago egin genuen arti-kuluak idazten. Besteak beste,Koldo Izagirre egoten zen gure-kin boligrafo gorri bat eskuetan.Fakultatean ezer gutxi idaztengenuen. Pentsa, idatzi nuen le-henengo artikulua titularrikgabe joan zen! Euskarazko kazetaritza egi-

teko hizkuntza bat sortu beharzen, kazetaritza estilo propiobat eta deontologia bat. EstiloLiburua berebizikoa izan zenEgunkaria zer zen eta zertarakojaio zen definitzerakoan. Aletuko zenituzke zer eta zerta-rako horiek?Euskara, kultura eta lurraldea.Euskarazko kazetaritza euskalhiztun komunitateari zuzendubehar zitzaion. Hizkuntzaren

eremu horretan zentratutaeuskarazko kultura erdian jar-tzea genuen helburu; hau da,Zuberoan euskaraz egiten zenantzerki xume bat BilbokoArriagara zetorren antzezlanbat baino inportanteagoa zen.Lurraldetasunari dagokionez,beste komunikabide askok Es-painiarekin zein Frantziarekinzuten mendekotasuna gaindi-tuta, Euskal Herria munduankokatuko zuen. Egunkariarenekarri handiena izan da euskal-dunok gure burua hor ikusi du-gula, komunitate bat bezala. Egunkarian beti kultura saileanlan egin zenuen. Gero unibertsi-tatera salto, eta han ere esparruberean aritu zinen. Jakin-minaketengabean elikatzeko gogoa aldakar?Bai. Albistetik erreportajera etahortik saiakerara jotzen duzu.Antropologian egin nituen dok-

lera horietatik ateartzen dagaiei nondik heldu, zeren bilagoazen eta aleen hezurdura.Sentsazioa izaten dugu konta-tu beharko genukeen guztiakontatu ahal izateko paperafalta zaigula.Gero Xabier Eizagirre erre-

dakzio buruak eta biok ale ba-koitzaren eskema erreala egi-ten dugu eta egileekin kontak-tuak egiten ditugu. Egilehoriekin egoten gara eta arti-sauen modura lanak jaso, etaberriro egoten gara egileekinkontrastatzeko.Lehen gauza berriak probatzenari zaretela esan duzu. Zer berridago Jakinen? Jende berriari ateak irekitzea,beste sinadura batzuk ekar-tzea, emakumezkoei zein gaz-teei lekua egitea... Artikuluaklaburragoak eta, sinpleagoakez, baina ulerterrazagoak eginnahi izan ditugu. Unai Iturriagarikontrazalerako komiki bat egi-teko gonbitea egin genion. Ezote zen sakrilegioa izango Jaki-nen komikia sartzea? Hala ere,aurrera egin genuen ideiarekin.Iturriagari monografikoarengaia aipatzen diogu eta berakbere begirada ironikoa gehitzen

dio. Asmatu dugulakoan nago,gure buruari ironiaz begiratzekoaukera ematen digu, baita ho-rren potoloak ematen dutengaiak hain potoloak ez direla ja-betzeko parada ere bai. Finean,Jakin bide berrietara zabaldunahi dugu, leihoak ireki haizeasar dadin. Bide batez, idazle be-rriak gonbidatuta, irakurle be-rriak ere erakarri nahi ditugu. Zenbakiak kalean daudenekoune horri ere arreta bereziaeman diozue solasaldiak etabestelakoak antolatuta. Atera berri diren aleen zabal-kundea egitea ez da batereerraza. Gure asmoa papereandagoen horri ekintzen bidez bi-zitza luzatzea da.

«Egindakoezbaino, egin ezditudan gauzetazdamutzen naizgehiago»

«‘Egunkariak’Euskal Herriamunduankokatzeko xedeaizan zuen»

«‘Jakinen’ kontatubeharko genukeenakontatzeko paperafalta zaigulakosentsazioa dugu»

@Elkarrizketa osorikirakurtzeko:

goiberri.hitza.eus

Page 10: Goiberri 161. zenbakia

10 GOIBERRIGURE LURRA

Ordiziako Goierriko Baratza dendak 10 urte egin berri ditu irailean. Elikagaiekologikoak saltzeko denda bat zabaltzea «urrats handia» izan zen garaihartan bi bazkideontzat, argi edukita haiena ez zela saltoki hutsa izateko jaio.

Iñaki Gurrutxaga OrdiziaPolitikan, negozio munduanzein ingurumen gaietan arras-toa utzi duen kontzeptu batdago Goierriko Baratza denda-ren sorburuan: Think globally,act locally (Pentsatu globalki,jardun lokalki). Orain hamarurte denda zabaldu zutene-an –2005eko irailaren 5ean–,Franciso Javier Masid Txisku-k(Beasain, 1964) eta DanelEtxeberriak (Itsasondo, 1970)argi zuten haien denda ez zelamugatuko elikagaiak saltzera,bestelako mundu bat lortzekobidean haien alea jartzea erebeharrezko ikusten baitzuten. «Ondo pentsatutako eta az-

tertutako erabakia izan zen. Ur-

tebete baino gehiago pasa ge-nuen antzeko beste denda ba-tzuk ikusten, azokak bisitatzen,harremanak egiten». Masiden-tzat «urrats handia» izan zengarai hartan elikagai ekologiko-ak saltzeko denda bat zabal-tzea, «ordura arte belardendakbakarrik baitzeuden». Mezularitza enpresa batean

aritu zen ordura arte lehena, etaeraikuntza arloan bigarrena.«Beldur askorekin gogoratzenditut nik egun haiek. Biok alabiok lan ezberdinetan ibiliak gi-nen, baina asko hitz egin eta

gero denda irekitzea erabakigenuen», azaldu du Etxebe-rriak.

Denda bitan banatutaBai produktu ekologikoak, baibaserriko produktuak, azoke-tan soilik saltzen zirela jabe-tuak zeuden, eta «hutsune»hori betetzeko ideia buruanbueltaka zerabilten. «Garaihartan ekoizleari erosten ze-nion zuzenean, ala ferietanerosten zenuen. Ikusten ge-nuen horrelako zerbitzu bat fal-ta zela Goierrin», gogoratu duEtxeberriak. Masidek gogoan du denda

ireki berritan bezero batek bai-no gehiagok errepikatutako

esaldia: ‘Bazen garaia horrela-ko denda bat irekitzeko!’. Harenesanetan, «oso atsegina etaaberasgarria» zen bezeroenahotik horrelakoak entzutea.«Batek ogia enkarguz erostenzuen belardenda batean, ba-razkiak, ekologikoan ari zen ba-serritarrari... Dendaz denda ibili

Dendari eta eragile

Francisco Javier Masid Txiskueta Danel Etxeberria, barazkiekologikoak aurrean dituztela,Eskarabilla auzoan dutendendaren atarian. I.GURRUTXAGA

Page 11: Goiberri 161. zenbakia

GOIBERRI 11GURE LURRA

gabe, produktu ekologikoz etabaserriko produktuez osatuta-ko saski bat osatzeko aukeraeskaini genuen, lehen platere-tik hasi eta postreraino». Hasierako planteamendua

horixe izan zen gainera. Denda-ren alde batean produktu eko-logikoak saltzen zituzten, etabestean inguruko baserrietakoproduktuak. Pare bat urteanibili ziren horrela, baina azkene-an erabat produktu ekologiko-ekin lan egitea erabaki zuten.Etxeberriak eman du azalpena.«Guk bertako produktuari ga-rrantzia ematen diogu, nahizeta ekologikoaren zigilurik ezeduki. Gure ustez, baserrikoproduktuak badu zentzu ekolo-gikoa, gertukoa, baserritarrekekoitzia delako, baina kontsu-mitzaileak izan ziren dena eko-logikoan egitera bultzatu gin-tuztenak. Gure artean eztabai-da izan genuen, bainaazkenean prozesu natural batizan dela esan daiteke».

Ekologikoa, gorakaEkoizleen eta bezeroen artekotopagune izateko borondatea-rekin jaio zen Goierriko Baratza,eta hamar urteren ondoren,

helburua bete dutela uste dutebiek: «Ez da gure lana bakarrikizan, beste jende askorena erebai. Beti esan izan dugu ez du-gula denda soil bat izan nahi, ezgenuela produktuak saltzeramugatu nahi. Produktuak nolaeta non egiten diren ikusteko

aukera eman diogu jendeari, bi-tartekari lanetan aritu gara, etajendeak erantzun egin du».Etxeberriak adierazi du zentzuhorretan ulertu behar dela joandeneko zortzi urteetan antola-tzen duten Goierriko Bizitza etaNekazaritza Ekologikoaren Ha-mabostaldia.Produktu ekologikoen ekoiz-

penak eta kontsumoak azkenhamarkadan izan duen goraka-daz galdetuta, iritzi argia dutebi bazkideek. «Orain hamarurte gaixoentzako produktue-kin lotzen ziren produktu ekolo-gikoak, baina denon arteanuste hori puskatzea lortudugu», esan du Masidek. Etxe-berriak bat egin du adierazpenhorrekin, baina merkatu globa-lizatuari ere egin dio aipamena.«Jendea kontziente da zer da-goen merkatuan. Askok pen-tsatzen dugu ekologikoa erosieta kontsumituta, norberaren-tzat ona dela, baina baita ingu-ruko ekoizleentzat eta baita in-gurumenarentzat ere».Bezeroen artean adin guztie-

tako pertsonak dituzte; osasunarazoak dituztenak, arazo ho-riek saihestu nahi dituztenak,baina Masidek beste profil ba-tekoei ere egin die aipamena.«Etortzen zaigun jende asko ezda produktu ekologikoen kon-tsumitzaile hutsa, baina mun-dua hobetzeko lanean aritzendira gobernuz kanpoko erakun-deetan edo bestelako mugi-mendu batzuetan, eta elikadu-

ra ekologikoa gaur egungo sis-tema hori aldatu nahi duen sarehorren parte da. Eta nik dudansentsazio pertsonala ere horida, planeta hau hobetzeko ko-laboratzen ari naizela dendare-kin eta jardunaldi ekologikoakantolatuz».

Beste modu batez elikatuKalean sarritan entzuten denesan bat da produktu ekologi-koak garestiak direla. «Hori za-balduta dagoen kontu bat da.Egia da produktu ekologikoakgarestiagoak direla, baina he-men ez dituzu erosketak egitensaltoki handi batean egingo ze-nituzkeen bezala. Hemen dau-den elikagaiek elikatu egitendute», nabarmendu du Masi-dek. Orain hurrena beste kaze-tari baten bisita ere jaso zuten,eta antzeko galdera bati bezerobatek nola erantzun zion aipatudu: «Ez da garestiagoa, kontuada beste modu batean jatendela», izan zen erantzuna.Salneurrien gaiari Etxebe-

rriak eman dio jarraipena. «Lanbaldintza onak denontzako,hori da guk aldarrikatzen dugu-na. Azkenean borroka orokorbat da, baina jende askok ez duhorrela ikusten. Lantokian sol-data ona nahi du, baina pro-duktuak garestiak iruditzenzaizkio. Eskatzen digutena or-daintzen diegu ekoizleei». Etabide beretik jarraitu nahi duteurte askoan Txiskuk eta Dane-lek, dendari eta eragile izaten.

«Beti esan izandugu ez duguladenda soil bat izannahi; bitartekarilanetan aritu gara»Danel EtxeberriaGoierriko Baratza

«Garai hartanekoizleari erostenzenion zuzenean,ala ferietan erostenzenuen»Txisku MasidGoierriko Baratza

Page 12: Goiberri 161. zenbakia

12 GOIBERRIGAZTEAK

Txolarte, boluntario bilaBeasaingo Txolarte zentroan 80ko hamarkadatik dihardute adimen urritasunaduten pertsonei aisialdirako eskaintza zabala ematen. Lan horretarako, ordea,boluntarioen beharra dute, eta deialdia egin dute, taldea berrindartzeko.

Arkaitz Apalategi BeasainAdimen urritasuna duten per-tsonei asteburuetan aisialdira-ko ekintzak eskaintzea da Txo-larte zentroen helburua. «Es-perientzia berriak bizitzeko,ongi pasatzeko eta lagun be-rriak topatzeko aukera» ema-ten diela azaldu du Olatz Mi-randa, Beasaingo Txolartekoarduradunak. Horretarako, or-dea, lan hori egiteko prest dau-

ekintzak antolatu dituzte: par-ke eta museoetara txangoak,poteoa, afariak, zinema saioak,asteburu pasak edota kirolekintzak, besteak beste.

Mirandak azaldu duenez,Atzegitik aisialdirako programaezberdinak egiten dira, bainagurasoek, asteburuetako hu-tsunea nabaritzen zuten. Hortiksortu ziren Txolarte taldeak.Adimen urritasuna duen jende-ari «asteburuetako lagun taldeedo koadrilla bat» izateko au-kera ematen dio. «Beraiek nahidituzten ekintzak egiten dituz-te, beraiek aukeratutakoak».

Boluntario izateko, ez da bal-dintza berezirik bete behar. 18urte beteak izatea eta adimenurritasuna duten pertsonekiko

«jarrera positiboa eta irekia»izatea, eta bere denbora es-kaintzeko prest egotea da es-katzen duten bakarra. Norma-lean ekintza gehienak larunbatarratsaldetan izaten dira.

Izena emateko deiaIzena eman nahi duenak, Bea-saingo Txolarte zentrora jo edoberaiekin harremanetan jarribehar du. Bi bide daude horre-tarako: 943 42 39 42 telefonozenbakira deititua edota [email protected] mezu bat bidalita. Txolarte-tik, «adminen urritasuna dutenpertsonei aisialdiaz gozatzekoaukera eman eta esperientziaberri bat» bizitzeko aukera delaazaldu dute.

Asteburuetarako aisialdi ekintzak antolatzen dituzte Beasaingo Txolarte zentroan. Irudian, Donostiara egindako irteera. BEASAINGO TXOLARTE

den boluntarioak behar dituz-te, «taldea indartzeko». Aurtenere asteburuetako eskaintzahori martxan jartzeko asmoz,deialdi berri bat egin dute, jen-dea ekimen honetan parte har-tzera animatu dadin.

Beasainen 80ko hamarka-dan sortu zuten Txolarte tal-dea, Atzegi elkartearen babe-sean. Harrezkero, asteburuetanmota askotako irteerak eta

Babeslea

Page 13: Goiberri 161. zenbakia

GOIBERRI 13MOTZEAN

Banka etikoa, zabaltzenBeste balio batzuk zabaldu eta gizartean aldaketa eragin dezakeen bankusistema berri bat saretzen ari da, banka etikoa delakoa. Goierrin dagoeneko bitalde sortu dituzte, eta lege izaera lortuta, pixkanaka zabaltzea dute helburu.

Arkaitz Apalategi GoierriKrisiaren gordinak eta fiantzaerakundeek erakutsitako joka-bideak, beste banka sistemabaten aldeko mugimendua in-dartu dute azken urteetan.Duela 15 urte, Italian martxanjarritako Banca Popolare Etica-eredu hartuta, Banka Etikoarenideia herrialdez herrialde za-baltzen ari da, eta Euskal Herri-ra ez ezik, Goierrira ere iritsi da.

Fiare Banka Etikoa gizarteaneraldaketa bultzatu nahi duenfinantza erakundea da, egunezagutzen ditugun bankuekinzer ikusi gutxi duena. Joxe Ra-mon Apalategi boluntario mo-duan aritzen da, eskualdeetakotaldeen sorrera bultzatu etakoordinazio lanetan. Berakazaldu duenez, «hasieratik biardatz nagusi» izan ditu bankaetikoaren mugimenduak: «gi-zarte arloko elkarteak eta baz-kide talde aktiboak».

Eskualdeka ehun bat bazki-deko taldeak osatu eta batzarbidez funtzionatzen dute,modu «erabat demokratiko-an», izan ere, bazkide bakoi-tzak boto bat du, ordezkaritzahori norberaren ondasunenedo kapitalaren araberakoaizan beharrean. Hala, etekinhutsean eta espekulazioan oi-narritutako finantza sistemariaurre egin nahi diote, bide ba-tez, gizartea aldatzeko lan egi-

ten duten elkarteen jarduera fi-nantzatuz.

Goierrin, dagoeneko bi taldesortuta daude. Ordizian dutebulegoetako bat, eta ingurukoherrietako elkarteetako kideaketa norbanakoak biltzen dirabertan. Goierri Garaiko taldeaberriz, Urretxu-Zumarraganduten lokalean biltzen da. Es-kualdeetan eragin nahi dute,multinazionalen aurrean, toki-ko ekonomia jasangarria gara-tuz.

Ohiko bankuetatik urrunEstatu espainiarrean 2005etikari da lanean Fiare Banka Eti-koa, baina «bankuen izaera ju-ridikorik ez zuenez, agente fi-

nantzario moduan» jardun be-har izan dute. Aurtengo udan,ordea, Espainiako Banku Zen-tralak banku izaera onartu dio.Horregatik, orain «trantsizioegoeran, inplantazio fasean»daudela azaldu du Apalategik.

Banku izaera onartu badioteere, beraien nahia ez da ohikobankuen antzeko erakunde batbihurtzea. Azken urteetakotendentzia jarraituz, Internetbidez funtzionatzen dute. «Bil-bon eta Bartzelonan zabaldudira bulegoak, eta ez dut esannahi gehiago zabalduko ez dire-nik, baina gure asmoa ez ‘lehia-tilako’ bankua bihurtzea. Gerodenborak esango du nola gara-tzen den».

Peru Sasia Fiare Banka Etikoaren ordezkariak Zumarragan emandako hitzaldia. ASIER ZALDUA

Goierrin dagoenekobi talde sortutadaude, bataOrdizian eta besteaUrretxu-Zumarragan

Hasieratik bi ardatzizan ditu: gizartearloko elkarteak eta eskualdeetakobazkide taldeak

Page 14: Goiberri 161. zenbakia

14 GOIBERRIMOTZEAN

Loinaz Agirre BeasainMartxoaren 8an Kurdistanenhasi eta urriaren 17an Portuga-len amaituko den IV. Emaku-meen Mundu Martxak, Beasai-nen egingo du geldialdia urria-ren 2an. Goierri beheko hainbatemakume talde elkarlanean aridira ekitaldia prestatzen. Tar-tean da Kontzientzia Moreaktaldea. Irati Zubizarreta etaMaider Alustiza beasaindargazteek Mundu Martxaren ga-rrantzia azpimarratu dute.Goierriko Kontzientzia Moreaktaldeko kideak zarete. Zer daKontzientzia Moreak? Maider Alustiza: Goierriko Bil-gune Feminista duela urte betesortu genuen. Kontzientzia Mo-reak izenarekin ere ezagutzenda taldea. Beasaingo gaztetxe-an egin genuen autodefentsa

feminista tailerretik sortu zen.Irati Zubizarreta: Beasaineneta Ordizian generoari buruzkoformakuntzarako taldea sor-tzea nahi genuen eta barne for-makuntzan ari gara.Irekia al da taldea?M.A.: Bai, igandeetan elkartzen

beste herri batzuetatik pasakoda Legorretatik barrena, bainageldialdia Beasainen bakarrikegingo du. M.A.: Goierri mailako deialdiaegin genuen eta Ordiziako Ki-metz, Beasaingo Asmube etaSegurako emakume taldeaazaldu ziren. Ordizian eta Segu-

gara Beasaingo gaztetxean,

17:00ak aldean.Emakumeen Mundu Martxare-kin bat egin duzue.I.Z.: Bai, Emakumeen MunduMartxa Beasaindik pasako zelajakitean eta Beasainen geldial-dia egingo duenez, harrera an-tolatzeari ekin genion. Goierriko

ran egin dira dagoeneko atxiki-mendu bilketarako ekitaldiak.Beasainen, ostiral honetanegingo da. Goierriko bideoa egi-ten ari gara eta Beasaingo eki-taldiarekin bukatuko dugu.Zer da Emakumeen MunduMartxa? M.A.: 1995ean Quebeck-eko

Irati Zubizarreta eta Maider AlustizaBeasaingo Kontzientzia Moreak taldeko kideak

«Emakumeen Mundu Martxa zerbaiten hasiera izatea nahi dugu, Goierrin arrastoa utziko duena»

Irati Zubizarreta eta Maider Alustiza, Beasaingo gaztetxearen aurrean. LOINAZ AGIRRE

Page 15: Goiberri 161. zenbakia

GOIBERRI 15MOTZEAN

emakume mugimenduak Ogiaeta Larrosa martxa egin zuen.15.000 lagunek hartu zuten ha-mar eguneko martxan eta era-gin handia izan zuen nazioarte-an. 2000. urtean mundu maila-ko martxa egiten hasi ziren.Bost urtean behin egiten da.Aurten laugarrena da. Auto ka-rabana izaten da. Zer aldarrikatzen du?I.Z.: Lau arlotan laburbiltzendira eskakizunak: guztien ona,elikadura subiranotasuna etabaliabide eta bioaniztasunare-ko irismena; bakea eta desmili-tarizazioa; emakumeentzakolanbidea; eta emakumeen aur-kako bortxakeria. Aurtengo leloa Geure gorpu-tzak, Geure lurraldeak da.M.A.: Urtero lema zehatz batizaten du. Elikadura burujabe-tzaren borroka izango du aur-ten gogoan. I.Z.: Egun hauetan herrialdeguztietako milaka emakumek

munduari erakutsiko diogu zernolako alternatiba feministakproposatzen ditugun eredu ka-pitalistaren eta heteropatriar-kalaren aurrean.Noiz eta nondik abiatu da aur-tengo martxa? M.A.: Martxoaren 8an Kurdis-tandik abiatu zen, emakumekurduei omenaldi bat egiteko.Kobane Estatu Islamikoarenerasoaren aurrean babestekoautodefentsa unitateetan aritudiren emakume gerrillariei el-kartasuna eta babesa helarazinahi zaie. Coimbran, Portuga-len, bukatuko da urriaren 17an.Euskal Herritik ere pasako da. I.Z.: Bai, datorren astean, iraila-ren 28tik urriaren 4ra bitarteanpasako da. Egun horietan ere,emakumeok bizi ditugun asko-tariko indarkeria motak ikusta-razten saiatuko gara. Era bere-an, azaldu nahi dugu, emaku-meok erresistentzian ari garelaeta ez dugula amore emango

gure gorputzen gainean eraba-ki ahal izan arte.Beasainen egingo du geldialdiaurriaren 2an. Nola antolatu du-zue eguna? M.A.: Goizean, 10:00etan iritsi-ko da. Ordu eta erdi inguruanegongo da Beasainen eta10:00etatik 12:00etara hainbatekintza egingo ditugu GernikaPasealekuan: haurrentzakoekintzak, bertsolariak, dantzaafrikarra, mural margoketa...I.Z.: Goiza izanik, Beasaingoikastetxeekin lanean ari garaeskolatik atera ahal izateko.Beasain Institutuari hainbatproposamen egin dizkiogu;dantza talde bat egitea, adibi-dez. Agurra dantzatuko dioguEmakumeen Martxari. Iluntze-rako ere ekintza gehiago anto-latu ditugu: Marijo Imaz etaMaddi Imaz ama-alaben Per-tsona naiz, ez transexuala hi-tzaldia, afaria eta Mor More tal-dearen kontzertua.

Ordizian eta Seguran ereite sin-bolikoak egin dituzte, eta Bea-sainen gaur egingo duzue. Zeradierazi nahi duzue?M.A.: Aurtengo ekintzaren ikurnagusia hazia da, elikadura bu-rujabetza aldarrikatzeko, etaSegurako eta Ordiziako landa-keta sinbolikoekin atxikimen-dua adierazi nahi izan dioguEmakumeen Mundu Martxari. Goierrin ereindako haziek frui-turik emango al dute gerora be-gira?M.A.:Mundu Martxaren aitza-kian Goierriko hainbat talde el-kartu gara. Adibidez, aspaldisortuta zegoen Ataungo taldefeminista ere gurekin jarri daharremanetan eta lanean arigara.I.Z.: Emakumeen Mundu Mar-txa zerbaiten hasiera izateanahi dugu. Ez dugu zerbait pun-tuala izaterik nahi, Goierrinarrastoa utziko duen karabanaizatea nahi dugu.

Page 16: Goiberri 161. zenbakia
Page 17: Goiberri 161. zenbakia

GOIBERRI 17LAZKAOKO FESTAK

Herriko jai nagusiak San Pru-dentziotan ospatzen badituzteere, hitzordu garrantzitsua duteasteburu honetan Lazkaon sanMigel jaietan. Larunbatetik ha-sita, egitarau bete-betea duteaurretik asteartera arte.

Street Roller txapelketanahiz herriko elkarteek antola-tzen duten sagardo festa izan-go dituzte bihar. Larunbatean,berriz, Basherri eguna egingodute laugarrenez. Herriko neka-zarien produktuen azoka, etabaserrietako lanabesen, ani-malien zein lanbideen erakus-ketak egongo dira, plazan. .

Sanmigelak ospatukodituzte Lazkaon

Page 18: Goiberri 161. zenbakia

18 GOIBERRILAZKAOKO FESTAK

19:00: Buruhandiak Antzar Gaz-teak txistulariekin.19:30: Drindots  musika taldeare-kin dantzaldia Plazan.21:00: Herri afaria plazako pilota-lekuan. Afal ondoren Drindots tal-dearekin dantzaldia..Oharra: Herri afarirako txartelakudaletxean eskuratu beharko dirairailaren 25ean, 09:00etan hasieta bukatu arte. Txartelak zenba-tuta egongo dira.

Irailak 26, larunbata: 12:00: Haurren duatloia plazan.16:00: Lazkao Street Roller txa-pelketa skate parkean.19:00: XXIII. Sagardo festa herri-ko elkarteen eskutik. Taloak ereizango dira.

Irailak 27, igandea: IV. Basherri Eguna09:00-14:00: Abere erakusketa,azoka postuak, jendaurreko su-kaldaritza saioa, pintxo eta sagar-do banaketa eta Lazkao Txiki mu-sika eskolako trikitilariak Plazan.Goizean zehar, Enparaundi base-rrikoek garai batean lixiba nolaegiten zen erakutsiko dute.10:00: XV.Josetxo Imaz memo-riala. Irteera eta amaiera Plazanizango da.

Irailak 29, asteartea: San Migel eguna:11:30-13:30 eta 16:30-19:00:Haurrentzako puzgarriak LazkaoTxiki Plazan, Areria aurreko Pla-zan eta Gurutze kaleko parke go-rrian (eguraldi txarra bada, udalkiroldegian jarriko dira)12:00: Meza Nagusia San Migelparrokian. 12:00: San Migeletako pilota txa-pelketako azken saioak plazakopilotalekuan.14:00: Jubilatuen bazkaria.

railaren amaieran gordeta izaten dute Lazkaon San Migeleguna. Hainbat izaten dira festa egunaren bueltan antola-

tutako ekitaldi kulturalak. Edonola ere, herritarrentzat hitzordugarrantzitsua da festa egunei amaiera ematen dien herri afaria.Plazako pilotalekuan elkartuko dira asteartean, San Migel egunezherritarrak. Herrian ibilbide luzea egin duen Drindots taldea ardu-ratuko da, gainera, bai iluntzea eta baita afalondoa ere alaitzeaz.Parrandarako gogoz daudenek, beraz, ez dute aitzakiarik.

I

Herri afariak emango dio amaieraSan Migel eguneko ospakizunei

Page 19: Goiberri 161. zenbakia

GOIBERRI 19PUBLIZITATEA

Page 20: Goiberri 161. zenbakia

20 GOIBERRIORMAIZTEGIKO FESTAK

Irailak 25, ostiralaArratsaldean: Ormaiztegiko VI.binakako sasi pelota txapelketa-ren finala, Zubipe kiroldegian.19:00: ’36ko gerra Ormaiztegin’dokumentalaren aurkezpena etakafe tertulia, Kultur aretoan

Irailak 26, larunbata10:00: Mendi bizikleta proba, he-rrian zehar osaturiko ibilbidean.Irteera eta helmuga: udaletxe au-rrean. Amaieran partaideei hamai-ketakoa banatuko zaie eta kirolmateriala zozketatuko da. Izenematea: goizeko 9.30etan udale-txe aurrean11:45: XXIV. San Migel toka txa-pelketa herrikoia, Muxika eguras-tokian. Izen-ematea 12:15etanitxiko da. Sariak: irabazleari garai-kurra eta arkumea. Bigarrenarigaraikurra eta legatza.Ondoren: XX. Harrikalari txapel-keta herrikoia, Berjaldegi zelaian.Harriaren pisua: 2.080 gr. Sariak:irabazleari garaikurra eta harria-ren pisua txuletetan. Bigarrenarigaraikurra eta harriaren pisuaodolkitan. 16:00: XXV. San Migel mus txa-pelketa Ormaiztegiko herritarren-tzako, eliz atarian. Izen-ematea16:30etan itxiko da. Bikoteak 10€ ordainduko ditu. Sariak: bikoteirabazleari txapela, garaikurra etaafaria. Bigarren bikoteari garaiku-rra, gazta eta ardo kaxa. .16:30: Futbol 3 Ibaialde kalekopistan. Izen ematea 16:00etatik16:30etara. 16:30etan 10 urtetikaurrerakoen partiduak.

Haurrentzako jokoak (harrikalari-jokoa,igela,aurpegiak margotu...)Guraso elkarteak antolatua,udale-txe ondoko enparantzan.Jarraian: Haurrentzako meriendaGuraso elkarteak antolatua, herri-ko enparantzan.

Jaietan blai, Ormaiztegi

17:45 IX. San Migel patata tortillatxapelketa, herriko enparantzan.Gehienez 10 bikote (lehentasunaizen-ematearen arabera). Sua,zartagiak eta osagarriak bertanbanatuko dira. Izen-emateak: irai-laren 25era arte liburutegian edo

kultura. [email protected]. Sariak: bikote irabazleari man-talak eta afaria.20:15 Aedo kupelaren irekiera,Muxika egurastokian.21:00: Afari herrikoia Muxikaegurastokian. Herriko tabernetanerosi beharko den afarirako txar-telean (2 €) sarrerakoak (odolkiaeta txorixo egosia) eta edaria sar-tzen dira. Gainontzeko jakiak pa-rriletan prestatzeko aukera izangoda. Oharra: egunean bertan ezin-go da afarirako txartelik erosi.Amaieran: Norberak bere mahaiagarbitu, hondakinak dagokionedukiontzietan sailkatu eta aulkiajaso dezala. Udalaren platerak,edalontziak eta kubiertoak zehaz-tutako edukiontzietan jaso.Jarraian: Joxe Mendizabalekinerromeria izango da,

asteburuan, larunbatean eta igandean, ospatuko dituzteOrmaiztegin San Migelak. Ohiko ekitaldiez gain, ostirale-

an 36ko gerra Ormaiztegin dokumentala aurkeztuko dute,19:00etan kultur etxean. Duela urte pare bat Elixabete Garmen-dia herriko kazetariak izen bereko liburua argitaratu zuen. Libu-rua idazteko, herritarren testigantzak jaso zituen Garmendiak, etaorain dokumentala osatu dute material hura erabilita.

Horrez gain, urteroko moduan, harrikalariak, tortilla patatalehiaketa zein mendi bizikleta proba ez dira faltako.

A

Herritarren testigantzekin osatuduten dokumentala aurkeztuko dute

Page 21: Goiberri 161. zenbakia

GOIBERRI 21GAINTZAKO FESTAK

Herriko festa nagusiakdituzte Gaintzan

Urteko datarik garrantzitsue-netakoa da iraila Gaintzan, he-rriko festa nagusiekin. Jan-eda-nik eta musikarik ez da faltako.

Irailak 25, ostirala: 20:00: Jaien hasiera mozorrotu-ta, Oteñe erretegian hasita.21:00: Txupinazoa eta herri afaria pilotalekuan.23:00: Play back lehiaketa. Ondoren: Elizagoien ahizpak.

Irailak 26, larunbata: 11:30: Pilota partidak. 17:00:Haur jolasak.

18:30: II. patata tortilla lehiaketa.Ondoren: Bertsolariak, pintxoak,sagardoa eta afaltzeko mahaiak.22:30: Botaik! eta Guri5.

Irailak 27, igandea: 12:00:XXXII.Txirrindulari igoera. 17:00: Gorriti eta bere animaliak. 19:00:Mondejua eta ardoa. Trikitilariak egun osoan zehar.

Irailak 29, asteartea: 12:00:Meza nagusia. Ondorenjubilatuentzako hamaiketakoa. 14:00:Herri bazkaria Kale Txikin. 17:30: Toka txapelketa.

Page 22: Goiberri 161. zenbakia

22 GOIBERRIALTZAGAKO FESTAK

‘Sanmigelak’ AltzaganOstiraletik igandera aurrenaeta San Migel egunez ondoren,asteartean, ospatuko dituzteaurten herriko festak Altzagan.Lehiaketak, herri kirolak etamahaiaren bueltako ekintzakantolatu dituzte aurten ere.

Irailak 25, ostirala: 17:00:Altxorraren bila.19:00: Gaztetxoentzako pintxolehiaketa.19:00:VII. patata tortilla lehiaketa. Ondoren:Arama eta Altzaga arteko frontenis txapelketa.

Irailak 26, larunbata: 10:00-13:00 eta 16:00-18:00:Haurrentzako parkea. 20:00:Herri afaria pilotalekuanEuskal Parrilaren eskutik. 22:00:DJ saioa.

Irailak 27, igandea: 12:00:Meza nagusia. 18:00:Herri kirolak. Aizkolarinesken erakustaldia egiten AlazneEtxaburua eta Irati Astondoa ari-tuko dira eta aizkolari mutilen era-kustaldia egiten Iñaki Azurmendieta Joxe Mari Olasagasti. Ondorentaldeen arteko erronka bost pro-betara. 19:00: Sagardo dastaketa, etatxistorra eta gazta jatea.

Irailak 29, asteartea: SanMigel Eguna: 12:00:Meza nagusia. 14:00: Bazkaria Artea Elkartean.Julio Soto eta Iban Urdangarinbertsolariek kantatuko dute baz-kaldu aurretik eta ondoren eta Garieta Iñaki trikitilariek ere saioaegingo dute bazkari giroan, ber-tsolarien lagun. 18:00:Herriko umeentzako jolasak. 19:00: Toka txapelketa herrikoia.

erri kirol saioan aizkolariek egingo duten erakustaldiarenondoren, eta herriko gazteek euren artean egin behar du-

ten bost probako erronka amaituta, zazpi etxetako sagardoa das-tatu ahalko da igandean, hilak 27, Altzagako festetan.

Aburuza, Zabala, Eguzkitza, Urbitarte, Otatza, Setien eta Olagisagardotegiek jarriko dute dastaketarako sagardoa, eta edanare-kin batera txistorra eta gazta jateko aukera ere egongo da.19:00ean hasiko da dastaketa.

H

Zazpi sagardotegitako sagardoadastatu ahalko da igandean

Page 23: Goiberri 161. zenbakia

GOIBERRI 23ALTZAGAKO FESTAK

Page 24: Goiberri 161. zenbakia