goiberri 181. zenbakia

20
Tunelaren barrenean argi bila AHTaren obra zibila ia bukatuta, 2018a da hurrengo mugarria 8-11 Ezkio-Itsasoko udalerria alderik alde zeharkatzen du AHT Abiadura Handiko Trenaren trazatuak. GOTZON ARANBURU Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Arantxa Arza 3 Iritzia 4-5 Nerabeak eta sexua 6 Efren Nicolau 7 Eneko Goiburu 12-13 Bisurtea, eguzki urtea eta egutegia bat etortzeko 14-15 Bi rallyesprint martxoan 17 Garai batean: Aizalekuko gurutzea 18 GOI B ERRI 181. zenbakia. 2016ko otsailaren 26a

Upload: goierriko-hitza

Post on 26-Jul-2016

241 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obra zibila bukatu da Goierrin.

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 181. zenbakia

Tunelarenbarreneanargi bila AHTaren obra zibila iabukatuta, 2018a dahurrengo mugarria 8-11

Ezkio-Itsasoko udalerria alderik alde zeharkatzen du AHT Abiadura Handiko Trenaren trazatuak. GOTZON ARANBURU

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Arantxa Arza 3 Iritzia 4-5Nerabeak eta sexua 6 EfrenNicolau 7 Eneko Goiburu 12-13Bisurtea, eguzki urtea etaegutegia bat etortzeko 14-15 Birallyesprint martxoan 17 Garaibatean: Aizalekuko gurutzea 18

GOIBERRI181. zenbakia. 2016ko otsailaren 26a

Page 2: Goiberri 181. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 181. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAN

«Gogoz kontra elkarrizketak egitea benetan tristea eta zaila da»

Arantxa ArzaIrrati esataria

Mikel Albisu AltzagaEuskal Filologia bukatu orduko,1991. urtean, hasi zen ArantxaArza (Itsasondo, 1968) EuskadiIrratian lanean. Azken 18 urtee-tan asteburuetan aritzen da. Zein alde on eta zein alde txarditu asteburuetan lan egiteak?Lan-erritmoa lasaiagoa da, langiroa ere bai, eta asteko lehenhiru egunak jai ditut. Baina, as-teburuetan planak egitea zailada oso, beti olatuaren kontraibili beharra bezala. Zein izan da egin duzun elka-rrizketarik bereziena?Xabier Leterekin bi ordutik goraaritu nintzen. Hura hizketan en-tzutea plazerra zen, eta nik zor-

te hura izan nuen. Nor elkarrizketatuko zenuke?Istorio interesgarriak izan etakontatu nahi dituen edonor.Gogoz kontra elkarrizketak egi-tea benetan tristea eta zaila da. Zaletasun bat. Yoga. Pelikula bat.Loreak. Liburu bat.Irati Jimenezen Nora ez dakizunhori. Musika talde bat.Springsteen, beti ondo sartzenzait. Abesti bat.Txuma Murugarrenen Bidean. Janari bat.

Ze zaila! Bat? Barazkiek eznaute sekula aspertzen. Edari bat.Lanbrusko fresko-freskoa. Oporretarako leku bat.Australia ezagutuko nuke. Zeri diozu beldurra?Osasuna galtzeari, maite ditu-danak galtzeari, edozein mota-tako indarkeriari... Goierriko txoko bat.Urkia, sustraiak han ditut. Herriko alkate bazina... Langintza zaila da, epaile askobeti zelatan, eta ondo egindaere gutxi baloratua. Altzagan biziko ez bazina?Itsasertzeko herri ez turistikobatean.

«Xabier Letehizketan entzutea plazera zen, eta nik zorte hura izan nuen»

MIKEL ALBISU

GOIBERRI

Argitaratzailea:Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Iñaki GurrutxagaKudeatzailea: Ione BerasategiKoordinatzailea: Tere MadinabeitiaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 181. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Joseba Imaz GanzarainKazetaria

Ongi etorri, Mr. Tupper

«Plastikozeginikoobjektuziztrin batirudituarren,krisiakberekinekarri duenohituraaldaketarensinboloa datupperwa-rea»

o go r a t u koduzue, oraindela urte ba-tzuk, makinabat aldiz en-

tzun behar izan genuen mantrahura. Orduan inor gutxik imaji-natzen zuen zenbaterainokosakona, gogorra, kupidagabeaazken finean, izango zen eko-nomia-krisia. Agintari eta adi-tu askori entzun genien gain-behera hura «abagune» batzela. Oportunitate baten gisarahartu behar genuela. Gauzak

modu berri eta eraginkorragobatean egiten hasteko paradazela, alegia.Denborak erakutsi digu, he-

rritarren gehiengo batentzatbehinik behin, ez dagoela au-kera positiborik gisa honetakojazoera batean. Eta oportuni-tateak, izatekotan, ez direlabeste garai batzuetan bainougariagoak. Galde egin die-zaiotela lana galdu duen giza-semeari, bere soldata ia erdi-raino murrizten ikusi duen an-dreari edo hipoteka ordainduezinda kalean geratu den fami-liari. Ez aukera eta ez ezer, bide-gabea izan da –agian halaxeda definizioz– ekonomia krisia. Oraindik gainetik kendu ezi-

nik gabiltzan egoera honek,baina, utzi du irakaspen inte-resgarririk gure artean. Itxuradenez, benetan merezi dutengauzei garrantzia ematearen

balioaz jabetu gara. Lagunar-tean eta senideekin pasatzenditugun momentuekin goza-tzen ikasi dugu. Atsedena etalasaitasunak duten balioa ai-tortzen. Gehien sufritzen dute-nekiko elkartasuna ere gureegunerokoan txertatu duguberriro, jarrera estetiko gisabada ere. Garraio publikoagehiago erabiltzen dugu etaautoa konpartitzeko ohiturahandiagoa dugu, baita ere.Lista horretan jarriko nuke

azkenaldian gure lagun bilaka-

tu den objektu bat. Itxuraz ba-tere esanahirik gabea. Plasti-kozko objektu ziztrin bat irudituarren, krisiak berekin ekarriduen ohitura aldaketaren sin-boloa. Gure elikaduraren etapoltsikoaren aliatu garrantzi-tsua. Honezkero konturatuko zi-

neten Tupperwarea dela poli-merozko adiskide hori. Bezpe-ran prestatutako bazkaria la-nera eramateko erabiltzendugun fiambreraz –hala esa-ten zitzaion lehenago, hain-beste glamourrik gabe badaere– ari naiz. Bateko lentejak,makarroiak, barazkiak edodena delakoak lantokira era-mateko erabiltzen ditugun on-tziez.«Zer ekarri duzun gaur baz-

kaltzeko?», galderarekin has-ten da eguneroko tupper-cheflehiaketa, lantoki askotako

jangeletan. Batez ere lankide-ren batek plater berritzaile edozaporetsuren bat ekartzenduenean eta haren usaina jan-leku osoan –bulego osoan ezbada– zabaltzen denean.Gutxik dakite hala ere Tup-

perware-a (erregistratutakomarka) izena ontzi famatu ho-rien asmatzailearen abizenetikdatorrela. Estatubatuar batek,Earl Silas Tupper-ek sortuomen zuen 1938an Tupperwa-re Plastics Company eta, han-dik hamar bat urtera, «katilu

harrigarria» izeneko ontzi batmerkaturatu zuen. Izugarrizkoarrakasta izan zuen produktuharekin; otordua lanera era-mateko tresna ezin hobea aur-kitu zuen. Tupper jaunaren pa-tentea desagertu zenean,1984an, ontzi mota hau are etagehiago zabaldu zen.Ohitura osasungarria, inon-

dik ere, egunero jatetxe bateanbazkaldu beharrean, norberabere elikaduraz arduratu eta,txintxo-txintxo, tupperreanotordua hartuta jangelara joa-tea. Jatetxeetan, berriz, geroeta jende gehiago ikusten dut,baita ere, bukatu ezinda plate-rean geratu diren janari honda-rrak tupperrean etxera erama-ten. Elikaduraren balioaz –ekonomikoaz eta osasuna-rekin duen loturaz– jabetzenari garen seinale. Mr. Tupperriesker.

G

Page 5: Goiberri 181. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Bateko eta besteko iruzkinek topo egiten duten txoko hone-tan iritzi emaile aritzeko eskatu digute. Asmatuko ote dugu? Tran-polinetik salto egin aurretik sentitzen den bertigo txikia izan nuenlehen aldiz iritzi zutabe bat idatzi nuenean, baita orain ere. Onadela uste dut, hitzek izan dezaketen eraginak sortzen duen erres-petuaren seinale. Eta zergatik ez, gure lanbideak (afizio ere bada)pasiotik ere zerbait baduelako. Aurkezpenetan hasi garen estrei-naldi honetan eta karaktereak zenbatzen hasita, gai bati heldu etamamia ateratzeko espazio gutxi gelditzen zaigu. Izango dugu au-kera, bai Zumarraga zein Legazpira begiratzen badugu, baita begi-rada zertxobait zabaldu eta Gasteiz edo Iruñea aldera so jarrita.

Zer esanik ez, mundua katramilatuta dagoen honetan, arreta pla-netako beste edozein txokotan ipinita. Baina erronkak mahai gai-nean jartzen hasita, abentura honetan zuhur eta zintzo aritu nahinuke. Teklatu aurrean jartzean askotan izaten baita arrazoi absolu-tuaren bila aritzeko tentazioa, koherentziaren izenean egia boro-

Hala da, Iraia, lerro hauekin estreinatzen gara GoiBerrin etamaskara kentzen dugu gure bizilagunen aurrean. Ondo ezagutzendut aipatzen duzun bertigo txiki hori. Egia esan, ez da hain txikia.Lehenengo artikulua sinatu behar izan nuenean panikoa sartu zi-tzaidan, horror vacui izugarria. Dena zen txuria; orrialdea eta nireburua. Pixkanaka joan nintzen praktika hartzen, erreportajeakhona, elkarrizketak hara. Non gelditu da Haztegi ikastolako neskalotsati hura?, jendaurrean hitz bat esan behar zuenean gorritzenzen hura? Egun batean, lanean gure iritzia emateko espazio batutziko zigutela iragarri ziguten, argazki eta guzti. Berriro ere pani-koa. Iritzia ematea errazagoa da letren anonimotasunaren atzean.Eta aitortuko dizut orain ere sentsazio berbera sentitzen ari naize-la. Ba al dago etxekoen aurrean biluztea baino gauza zailagorik?Imaginatzen ditut legazpiarrak, goierritarrak, nire lagunak testuhau irakurtzen eta pentsatzen «ze xelebrea, Nagok ez du horrelahitz egiten». Eta arrazoi osoa izango lukete, letren bidez nire barre-

nek hitz egiten baitute. Azken finean lotsati hutsa izaten jarraitzendut. Edonola dela ere, gozada bat da, azkenean, bertatik bertako-entzat idazteko aukera izatea. Katramilatuta dagoen mundu hautxukuntzea ez da gure lana, baina saiatu gaitezen elkarrekin ingu-ratzen gaituena hobeto ulertzen. Irakurle hori, ez zaitez gurekin go-gorregia izan, mesedez.

batAupa, hi!; tulun-tulun!,

eta

bat

Asteko irudia

tzunIraia Oiarzabal

Nagore Belastegi

Josu Maroto

Umberto EcoPasa den astean zendu zenIdazle handi batiomenalditxoa,Kontuz orriakpasatzerakoan...

biltzat dugun hori gainerakoek ere bere egin dezaten saiatuz. Erre-alitatea ordea, aldakorra izateaz gain, itxuraz ikusten dena bainakonplikatuagoa da. Horrexegatik, aberasgarria ere bada errealita-te horren irakurketa ezberdinak egitea. Izan ere, David FernandezCUPeko kideak lankide bati esan zion moduan, «koherentzia inoizerabat tapatzen ez zaituen manta bat da».

Page 6: Goiberri 181. zenbakia

06 GOIBERRIGAZTEAK

Zer iritzi dute nerabeeksexuaz eta maitasunaz?Asier Zaldua UrretxuMedicus Mundik gazteek mai-tasunari buruz duten iritzia iker-tu du, Farapiren eta EHUren la-guntzarekin. Helburua 13 eta 18urte bitartekok maitasunari bu-ruz duten iritzia jasotzea zen,maitasunaren eta sexuaren in-guruan dituzten itxaropenekberaien harremanetan ze era-gin duten jakiteko. Gainera, se-xua eta ugalketa osasunerako

kaltegarriak izan daitezkeeneta indarkeria eragin dezaketenjarrerak detektatu nahi zituz-ten. Ikerketa egiteko Gipuzkoaosoko nerabeekin elkartu dira.Tartean, Legazpiko neska taldebatekin.Zortzi ondorio atera dituzte.

Lehena, gazteek bikotea eduki-tzea beharrezko ikusten dutela.Osoki garatzeko beste pertso-na bat ondoan behar dela uste

dute eta bakarrik bizitzea po-rrotzat hartzen dute. Bikoterikez izatea bakardadearekin etazoramenarekin lotzen dute, ba-tez ere nesken kasuan.

Maitasuna eta indarkeriaBestalde, maitasuna eta indar-keria banaezinak direla ustedute askok. Batzuek borrokal-dirik gabe ez dagoela maitasu-nik uste dute. Ikerlariek jelosia-rekin eta bikotea kontrolatzekoekintzekin bukatu beharra da-goela diote. Horrekin lotuta,teknologia berriak medio, biko-teak egun guztian komunikatu-ta daude. Neska askok beti bi-kotearen eskura egon behar di-rela uste dute.Berdintasunaren alde dau-

de, baina maitasun kontuandesberdintasuna legitimatzendute.Bestalde, gazteenek batez

ere, homosexualitatea arbuia-tzen dute. Gainera, neskek ba-tez ere, beraien gorputza desio-rako eta kontsumorako objektubat izatea onartzen dute. Se-xualitateari dagokionez, muti-len nahiei men egiteko joeradutela ikusi dute.Bukatzeko, genero indarke-

riaren aurka daude, baina be-raien errealitatetik aparte ikus-ten dute, eta ez dute uste seku-la pairatu dezaketenik. Bainatalde gehienetan kontrol eta ja-zarpen egoerak pairatu izanaonartu dute. Lan asko dagooraindik egiteko, beraz.

Albiste honekin zerikusirik ez duten neskak eta mutilak, Urretxu eta Zumarragako udalen Gazte Bidean lokalean. ASIER ZALDUA

Babeslea

Page 7: Goiberri 181. zenbakia

GOIBERRI 07MOTZEAN

Makrobiotika hizpideEfren Nicolau kataluniarrak sukaldaritza eta filosofia makrobiotikoari buruzkohitzaldia emango du martxoaren 3an, 19:00etan, Ordiziako D’elikatuzzentroan. Nicolau egungo sukaldari makrobiotiko onenen artean dago.

Asier Zaldua OrdiziaNicolauren familia aitzindariaizan zen makrobiotikaren he-dapenean, Herrialde Katalane-tan. Hala, bai bera eta bai bereanaia-arrebak jaio aurretik ma-krobiotikoak direla esan daite-ke. Izan ere, beraien gurasoekmakrobiotikoak ziren beraiekjaio zirenerako.Berak duela 10 bat urte ekin

zion sukaldaritza eta filosofiamota hau ezagutzera emateari.Hitzaldien eta idatzi duen libu-ruaren bidez (Los orígenes demi cocina. La macrobiótica)bere esperientzia jendearenzerbitzura jarri nahi du eta per-tsonen osasuna eta zorionta-suna bultzatu.Makrobiotika zaleek oso argi

dituzte elikatzeko modu horrenonurak. «Makrobiotika natura-

ren legea jarraituz jatea etaedatea da, beti inguruari etanorberaren konstituzioari ego-kituz. Printzipio hau ulertzekoeta aplikatzeko egiten duzunbideak osasunera, zoriontasu-nera, askatasunera eta justizia-ra zaramatza. Geroz eta jende

gehiago dator honekin bat etageroz eta nabariagoa da elika-dura naturala gizakiarentzatoso ona dela».Sukaldaritza hau duela urte

asko sortu zen, sendatzekometodo bat bezala. «Gaixo ezbazaude, makrobiotikan elika-tzeko modu natural eta pre-bentibo bat aurkituko duzu.Gozoa eta, batez ere, bizitzamodu sakonagoan ulertzekobalio duena».Hitzaldi hau Goierriko Bara-

tza produktu ekologikoen den-dakoek antolatu dute. «Efrem[Nikolau] Ordiziako neska ba-tekin dabil eta horregatik ekarridugu. Oso liburu ona idatzi du.Geroz eta makrobiotika zalegehiago etortzen dira gure den-dara: batzuk filosofia hori gus-tuko dutelako eta beste batzukosasunagatik», aipatu du Goie-rriko Baratza dendako Francis-co Javier Masid Txiskuk.

Makrobiotikaren jarraitzaileekjaten dituzten elikagaiak,Urretxuko Txilarra dendan. A.Z.

Page 8: Goiberri 181. zenbakia

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

Ia %100ean amaituta daude Goierrinazpiegitura lanak; guztira 578 milioieuroko kostua izan dute lan horiek.

Josune Zarandona GoierriAbiadura Handiko Trenaren la-nak motel, baina ia etenik gabedoaz aurrera Goierrin. Hasieranizandako oihartzuna apalduzjoan da azken urteetan, ia isil-tzeraino. Berririk apenas argita-ratu da medioetan, Euskal He-rrian inoiz egin den azpiegiturahandienaren kontrako alda-rriak eta ekintzak baretuz joandira, baina trenak bere bideaegiten jarraitu du, ia isilean. Eusko Jaurlaritzak AHTaren

lanak hasitzat eman zituen

Goierrin 2008ko apirilean. Itsa-sondo-Beasain zatia izan zenegiten hasi ziren aurrena. Ezkio-Itsason amaitutzat eman di-tuzte lanak 2015eko abendua-

ren 31n, eta trena 2019rakomartxan izango dela nabar-mendu dute agintariek. Bainaoraindik asko dago egiteko. Azpiegitura edo plataforma

lanak izan dira egin dituzten le-henengoak, eta tunelak, bia-duktuak eta aire zabaleko lur-berdinketak egiteko baliatu di-tuzte. Eusko Jaurlaritzarenmenpeko Euskal Trenbide Sa-rea (ETS) sozietate publikoakegin ditu orain arteko lanakGoierrin eta Gipuzkoan. «Goie-rrin lanak %100ean amaituta

daude Ezkio-Beasain, Beasainekialdea, Beasain mendebal-dea eta Ordizia-Itsasondo za-tietan», Gorka Eraña ETSko ko-munikazio zuzendariak esan-

dakoaren arabera. Lanak osoaurreratuta daude Goierrikogainontzeko eremuetan ere:Antzuola-Ezkio ekialdean%86an, Antzuola-Ezkio men-debaldean %80an eta Ezkion%99an. Aipatutako eremuetan egin-

dako lanek «578,53 milioi euro-ko kostua izan dute», Erañakargitu duenez, aurreikusitakoabaino 80,53 milioi euro gehia-go. Iturri beraren arabera, guzti-ra 470 lursail desjabetu dituzteGoierrin, horietatik 111 Ezkio-Itsason. Obra erraldoi horrekizan duen eragina ulertzeko,esanguratsua da ondoko datuaere: Bergara eta Astigarraga ar-tean egindako lanetan31.700.000 metro kubiko lurmugitu dituzte.

Superestruktura lanakAzpiegitura lanik handienakamaituta, superestruktura la-nak egitea gelditzen da orain.Horien barruan eraikiko diratrenarentzako bideak, elektrifi-kazioa, segurtasuna, seinalez-tapena eta komunikazioak. Lanhoriek Espainiako SustapenMinisterioren menpeko ADI-Fen –tren azpiegituren admi-nistraziorako enpresa erakun-de publikoa– eskumenekoakdira. Ezer gutxi jakin da orainarte lan horien gainean, baina2018an has daitezkeela uste duETSk. Ez dira, dena den, superes-

trukturakoak egiteko daudenlan bakarrak. Ezkio-Itsasokogeltokiaren lanak ere hastekodaude, medioren batean lanhoriek amaituta daudela argi-

AHTarenargi-ilunak

rdizia-Itsasondo eremuko lanak izan ziren Goierrin egitenhasi ziren lehenak, eta 2012ko otsailean amaitu zituzten.

Beasain ekialdeko lanak urte bereko urtarrilaren 21ean amaitu zi-tuzten. Beasain Ezkio-Itsasorekin lotzen duen zatiko lanak2010eko abenduan hasi zituzten, eta 2012ko irailean tunelaren zu-laketa lanak amaitu zituzten.

Ezkio-Itsasotik Antzuolara bitarteko lanak 2011ko otsailaren3an hasi zituzten. Goierri mailan konplexutasun handieneko lanakizan ziren. Ia zazpi kilometro luze da eta bi zatitan banatuta egin zi-ren lanak. Urretxu-Antzuola zatia batetik, eta Zumarraga eta Ezkio-Itsaso artekoa, bestetik. Azken horretan, AHTaren lanetan egongoden tunel luzeena (5,3 km) eraiki zuten. Iazko abuztuan tuneleko la-nak gelditu zituzten, jaurlaritza ordainketetan atzeratu zela eta.

O

Azpiegitura lan gehienak amaitutadaude dagoeneko Goierrin

Page 9: Goiberri 181. zenbakia

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

taratu bada ere. Lan horiek«Espainiako Ministerioarekinadostuta dagoen akordioarenbaitakoak dira, baina aipatuta-ko akordioan aldaketarik egingabe Jaurlaritzak ezin duproiektua idatzi, ezta lanaklehiaketara atera ere». Egin be-harreko izapideak «arin» egi-nez gero, «2017ko lehenengohiruhilekoan» lanak egitenhasteko moduan izango direlaadierazi du ETSk.

Nafarroako lotuneaGipuzkoa eta Nafarroa batukoditu, besteak beste, AHTak,baina oraindik erabakitzekodago lotunea nondik norakoaizango den. Gaur-gaurkoz lauaukera daude mahai gainean,eta Espainiako Sustapen Mi-nisterioa horien gaineko ingu-rumen txostena gauzatzen arida. Lau aukerek NafarroakoZuasti herria dute helmuga. Le-henak Zuasti eta Tolosa batukolituzke eta Aralar mendilerroazeharkatuko luke tunel handibaten bitartez. BigarrenakZuasti Beasainekin lotuko luke,kasu honetan ere Aralar mendi-lerroa zeharkatuko luke trenak,Lizarrustitik gertu. Hirugarre-nak Ezkio-Itsasorekin egingoluke lotura, Altzanikoa men-diak zeharkatuz. Laugarrenaketa azkenak Zuasti eta Gasteizbatuko lituzke. Egun RENFEkduen trenbidea baliatuz, abia-dura handiko trenarentzat hiru-garren karril bat eraikitzea au-rreikusten da, Sakana muturbatetik bestera zeharkatuko lu-keena.

Lotuneak eztabaida ugarisortu ditu. Eusko Jaurlaritza,esaterako, Ezkio-Itsasokoarenaldekoa da, «Kantabriara etaMediterraneo aldera joateko,gaitasuna eta denborari dago-kionean, zerbitzu egokienak»ematen dituelako. AHT Geldi-tu! Elkarlanak, aldiz, «astake-riatzat» jo ditu lau alternatibak.Amagoia Eskudero kideakadierazitakoaren arabera, «au-kera guztietan xahutu beharre-ko diru kantitateak basatiak

Abiadura Handiko Trenak mugafisiko handia sortu duEzkio-Itsason. Irudiaren erdiangeltokia hartuko duen eremuaikus daiteke. GOTZON ARANBURU

«Goierrin orainarte egin direnlanek 578,53milioi eurokokostua izan dute»Gorka ErañaETSko Komunikazio saila

«640 milioi eurobideratuko dituzte2016an AHTrenlanakfinantzatzeko»Amagoia EskuderoAHT Gelditu! Elkarlana

«Aire librean bikilometrokoplataforma bategiteko lekubakarra da Ezkio»Garikoitz AiestaEzkio-Itsasoko alkatea

Page 10: Goiberri 181. zenbakia

10 GOIBERRIASTEKO GAIA

dira». Bat aukeratzekotan «hi-rugarren karrilaren aldekoapustua» egingo lukeela aipa-tu du, nahiz eta, horrek ere«gainkostuak eta txikizioakekarriko» dituela nabarmendu. 2016ari begira, Espainiako

Ministerioak eta Eusko Jaurlari-tzak «640 milioi euro xahutu-ko» dituztela salatu du, aurten«ingurumenera zuzendutakoaurrekontuetatik %52 AHTrenobretara bideratuko» dituztelaesatearekin bat. 2019an AHTamartxan ikustea ez dela posi-ble izango uste du Eskuderok,aurreikuspenak ez baitira«errealak». Hiriburuetarakosarbideak zehazteko proiek-tuak, adibidez, «oraindik idatzigabe» daude. «Ez dakite lanhoriek zeinek ordaindu beharkodituen, Jaurlaritzak ala Espai-niako Gobernuak». Eraikuntzalanak iraun duten bitartean ere«argi» ikusi da hori. «Aldaketakegin dituzte lanean ari izan di-ren bitartean, eta horrek kos-tuak areagotu ditu».

Ezkio-Itsaso mugarriAbiadura Handiko Trenaren la-nek Goierrin izan duten talkaeztabaida ezina da gaur egun.Baina nonbait eraginik izanbadu, Ezkio-Itsason izan da.AHTaren obra erraldoian Ezkio-Itsaso «estrategikoa» izan da,Garikoitz Aiesta alkatearen iri-tziz: «Orografia aldetik, Gipuz-koa osoan, aire librean bi kilo-metro luzeko plataforma bategiteko leku bakarra da». 2010ean hasi ziren obrak Ez-

kion, eta lanik potoloenak

2014rako amaitu bazituztenere, «2015eko abenduaren 31neman dituzte ofizialki amaitu-tzat». Dena den, Ezkio-Itsaso-ko geltokia amaitu gabe dagooraindik. «Plataforma egindadago, hormigoi lana eta lur mu-gimenduak. Horrez gain, ezdago beste ezer eginda». Gel-tokiko lanak ADIFen eskume-nekoak dira, eta «plataformaeta superestruktura lanetatikaparte» egin behar dira. Per-tsonentzako izango dela au-rreikusten da Sustapen Minis-teriotik esandakoaren arabera. Aiestak, trena martxan ikusi-

ko duen galdetuta, «zalantzahandiak» dituela erantzun du.Oraindik zenbait eremuetangauzatu beharreko proiektuakzehazteko daude, eta gainera,«iparralderako (Frantzia) etahegoalderako (Espainia) irtee-rarik ez du trenak», oraingoz.Baina horren gainetik, trenarenberaren bideragarritasuna jar-tzen du zalantzan Aiestak: «Ezekonomikoa soilik, baita sozia-la ere». Egun, hegazkinez bi-daiatzea zein merkea den ikusi-ta, zalantzan jarri du trena zen-bat pertsonek erabiliko luketenegunerokoan, besteak beste,«txartelak garestiak» izateaaurreikusten delako. Arazoriknagusiena, dena den, ekonomi-koa da, «ADIFek duen zor pu-blikoa beldurgarria baita». Hegoalderako irteera, Gipuz-

koa eta Nafarroa lotuko dituenbidetik barrena joango da. Gaihorrek ere kezka sortzen dio Ez-kio-Itsasoko alkateari. Daudenlau aukeren artean, «boleto

asko daude lotura Ezkio-Itsa-sotik barrenekoa» izateko. Ara-lar mendikatea zeharkatuko lu-keten bi aukerak «astakeria ga-lanta» dira Aiestaretzat, etahirugarren erreiarenak «zentzugutxi du», zenbait kilometrotanohiko trenen abiaduran joanbeharko luketelako.

Muga fisikoa betiko Lotura Ezkio-Itsasotik egiteaerabakiko balitz «obra konple-xua» izango dela iragarri du al-kateak, eta aurrekoak bezala«arazoak» ekarriko dituela.Baina garbi dauka, Ezkio-Itsa-sok «beste azpiegitura eredubat defendatzen» duen arren,ezer gutxi dutela borrokatzeko,

eta orain arte bezala, gaineraetor daitekeen hori «ahalik etaegokien kudeatzea» tokatukozaiela. Sustapen Ministerioak,Eusko Jaurlaritzak eta Ezkio-Itsasoko Udalak 2015eko aza-roan berritu dute hitzarmena.«Akordioetara iristeko, nego-ziatzeko daukagun bitartekobakarra da hitzarmen hau», ar-gitu du Aiestak. Lanak amaituko dituzte

noizbait, baina obrek Ezkio-Itsason utzi dituen zauriak beti-ko geratuko dira. «Paisaiari da-gokionean muga fisikoa sortudu, bideak, sarbideak lekuz al-datu behar izan ditugu, faunarieragin dio eta etorkizunari begi-ra zentzu askotan mugatutautzi gaitu». Trena abiadurahandian ikusteko aukera izan-go da agian etorkizunean, bai-na lanek, oraindik, beste errit-mo batean egingo dute aurrera.

«Superestrukturalanak 2018an hasidaitezke daukaguninformazioarenarabera»Gorka ErañaETSko Komunikazio saila

«Hiriburuetarakosarbideak zehaztugabe daude, baitazeinek ordaindukodituen ere»Amagoia EskuderoAHT Gelditu! Elkarlana

«Boleto askodaude NafarroakolotuneaEzkio-Itsasotikbarrena izateko»Garikoitz AiestaEzkio-Itsasoko alkatea

AHTko lanek Ezkio-Itsason izanduten bilakaera erakusten dutenhiru argazki. ARKAITZ APALATEGI-GOTZON ARANBURU

Page 11: Goiberri 181. zenbakia

GOIBERRI 11ASTEKO GAIA

J. Zarandona Ezkio-ItsasoMadalena Irastorza (Legazpi,1941) Ezkio-Itsasoko Zelaetabaserrira ezkondu zen, eta ber-tan darama ia bizitza osoa.Orain 20 bat urte baserri zaha-rra utzi, eta ondoan, familiakolurretan, etxe berria egitea era-baki zuten. Bi etxeak –Zelaeta

izenarekin biak– zutik dirautegaur egun, baina inguruko pai-saia erruz aldatu zaie. AbiaduraHandiko Trena etxe ondotik pa-satuko da, eta erraiak eutsikodituen pareta etxeari ia itsatsi-ta daukate orain. Orain 20 urte egin zenutenegun bizi zareten etxea.Bai, baina ordurako AHTko la-nen trazatua eta proiektua ida-tzita zegoen. Etxe berria egitenhasi aurretik ondo aztertu geni-tuen planoak, eta eraikitzenhasterako leku egokiena auke-ratu genuen. Leku egokiena, ustez, ala?Orain bost urte, Eusko Jaurlari-tzatik bi etxeak bota eta hain-bat lur desjabetu behar zizkigu-tela esan ziguten. Hasierakoproiektu hartan aldaketak eginzituzten, dirudienez, eta trenakegin beharreko bideak bi etxe-ak zeharkatzen zituen.

Nola hartu zenuten espero ga-beko albiste hori?Sustoa handia izan zen. Osogaizki pasatu genuen eta horigainditzea urtebete pasa kostazitzaigun. Nik ez nuen jaten, eznuen lorik egiten... Abokatuekinjarri ginen harremanetan, gureesku zegoen guztia egiteko as-motan. Nola konpondu zen azkenean?Horretan geundela, EspainiakoMinisteriotik bi neska gazteagertu ziren behin etxe ondora.AHTko lanen planoak zekar-tzaten gainean eta begiratu batemateko aukera izan nuen. Pla-no haiek, guk etxe berria egitenhasi aurretik ikusitako berdinakziren. Hala ere, nahikoa berriakzirela konturatu nintzen, datajarrita zutelako. Trenaren behinbetiko trazatua hura izango alzen galdetu nien, eta beraiekbaiezkoa erantzun zidaten. Zer egin zenuten orduan?Onena itxarotea zela erabakigenuen. Dirudienez, EuskoJaurlaritza eta Espainiako Mi-nisterioaren arteko gaizki uler-turen bat izan zen guztia. Trena,azkenean gure lurretatik igaro-ko da, baina ez etxeak daudenlekutik.

tan etxeko ura hornitzeko itur-buru bat ere badugu, paretarenbeste aldean. Bertara joatekogaleria bat egiteko eskatu ge-nuen. Ez da posible izan, horre-lako azpiegitura batean ezinez-koa delako, baina pasabide bategin digute.Gustura zaudete hortaz, nego-ziaketekin. Ez daukagu kexarik, nahi ge-nuen guztia lortu dugu. Obrakiraun bitartean hautsa eta ho-tsak jasan behar izan ditugu,baina mota honetako obrekberekin dakartenak dira, etaaurrez jakin bagenekien horrelaizango zela.

Obrak hasi aurretik, negozia-tzea tokatu zitzaizuen gero.10.000 bat metro koadro lurdesjabetu zizkiguten. Beraiekjarri zuten hasierako prezioa,baina negoziatzeko aukera izangenuen. Horretaz gainera, ha-sierako proiektuan, gaur paretadagoen lekuan harri-lubetabat –escollera– zegoen aurrei-kusita. Harri-lubeta etxe kon-traraino iristen zen, eta guk,udaletxearen bitartez paretabat egitea proposatu genien,trena etxetik urrunxeago pasazedin. Baiezko erantzun zigu-ten.

Orain ADIFenak diren lurre-

Madalena IrastorzaEzkio-Itsasoko Zelaeta baserrikoa

«Bi etxeak bota eta lurrak kendu behar zizkigutelaesan ziguten, hasieran sustoa handia izan zen»

JOSUNE ZARANDONA

Page 12: Goiberri 181. zenbakia

12 GOIBERRIGURE LURRA

«Bi mende daramagugazta egiten; badakiguzerbait horri buruz»

Eneko GoiburuBaserritarra eta artzaina

Josune Zarandona SeguraSegurako Ondarre baserriak500 urtetik gora daramatza zu-tik Beheko Arrabal auzoan. Ar-tzainen bizitokia izan da beti,bai behintzat azken sei belau-nalditan. Gaur egun Felix Goi-buruk eta Karmele Muruak go-bernatzen dute baserria, gaz-tandegia, artegia eta nekazalturismoa. Baserritik bizitzea ez da lan

erraza, eta horren adibide gar-

bia da gero eta gutxiago direlabizitzeko modu honi eustendiotenak. Felix Goiburuk etaKarmele Muruak, ordea, segurudute beren bizi proiektuak ja-rraipena izango duela. EnekoGoiburu (Segura, 1977) semeakkaleko bizitza utzi eta baserritikbizitzeko apustua egin baituorain urte bete eskas.Ondarre baserrian jaio zinen.Zeintzuk dira baserriari lotuta-ko zure lehendabiziko oroitza-penak?Aitonarekin ganadu janak egi-tera joaten ginenekoak. Belarramoztu eta ukuilura eramatengenuen, gero baserriko anima-liei jaten emateko. Gurasoak beti bizi izan dira

baserritik, eta hemen ez dainoiz lanik falta izan. Beti izanditugu behiak, ardiak, untxiak,txahalak... beste bi anaiek etahirurok beti lagundu izan dugu

esaten dizutenean. Baserriaknaturarekin harremanetanegoteko aukera ere ematen du.Nire kasuan gainera, gurasoe-kin egotea ere garrantzitsua da.Egunero beraiekin egiten duthamaiketakoa, eta hori besteedozein lanbidetan ezinezkoada. Baserritik bizitzeko erabakiahartu duzu, baina aurretik kan-poan ere egin duzu lan. Terapia okupazionala ikasi

baserriko lanetan. Hori bai,orain arte ez dut inoiz ardurarikizan.Idiazabal jatorriko gazta ereegiten duzue etxean. Etxean beti izan gara artzainak.Nirea seigarren belaunaldia da.Aurretik ere izango ziren artzai-nak seguru, baina ez daukaguhorren inguruko datu zehatzik.Egiteko moduak asko aldatudira, dena den, azken urteetan.Garai batean ohikoa zen beza-

la, aitonak eta aitak Urbian pa-satzen zuten uda sasoia ardie-kin. Aitonak 50 uda pasa zituenbertan! Gaur egun jada, ez garajoaten. Nola definituko zenuke baserri-ko lana?Baserrikoa behin ere amaitzenez den lana da. Baina bestealde batetik, gauza on asko erebaditu. Lanak patxada handia-goz egiteko aukera ematen du,beste erritmo batean bizitzeko.Gainera, norbere buruarentza-ko lan egiteak asebetetze han-dia ematen du. Gaur egun, ba-serritik bizitzea bokaziozkoekintza da, baserriko lanak bizi-tzeko modu bati lotzen zaitu. Gure kasuan, gainera, gazta

egiten dugu eta hori beste mo-tibazio bat da niretzat. Askogustatzen zait gazta egitea, ba-tez ere jendeari probatzekoeman eta mundiala dagoela

nuen Zaragozako unibertsita-tean. Aita Mennin aritu nintzenzazpi urtez eta iaz arte MatiaFundazioan ere lan egin dut,ikerketa sailean. Pertsonekinlan egitea tokatu zait askotan,arazo psikiko eta kognitiboakzituzten pazienteekin. Oso gustuko nuen lana. Bai-

na 15 urte eman ditut eguneroSeguratik Donostiara joan eto-rrian, lana finkoa nuen arren az-ken urteetan krisiaren eraginezezegonkortasuna nagusitu zen.Hasi nintzenean 60 langile gi-nen, eta azken urteetan 10. Ne-katu egin ninduen egoerak.Aldatzeko beharra sentitu ze-nuen.Bai. Gainera, gurasoek ere adi-nean gora doaz, amak 65 urteditu, eta aitak 67. Bizitza guz-tian zehar egin duten lana he-mentxe dago. Egia esan, gura-soek lan asko egin dute eta osoondo antolatuta daukate dena.Hala ere, erabakia hartzerakogaraian pisu gehien izan duenargudioa baserriko bizitza gus-tatzearena izan da. Gustuko ezbaduzu ez dago ezer egiterik. Gurasoek hasitako lanari ja-rraipena emateko asmoa duzuhortaz.Bai. Zorte handia daukat, nikdena eginda jaso baitut. Egiada, hemendik urte batzuetaraartegian eta gaztandegian in-

«Egun, baserritikbizitzeabokaziozkoa da,bizitzeko modubati lotzen zaitu»

«Produkzio txikiada gurea, 115 ardiditugu, eta urtean1.000 bat gaztaegiten ditugu»

«Baserriarenegoera ez da ona,baina orain artedagoenamantenduko da»

Page 13: Goiberri 181. zenbakia

GOIBERRI 13GURE LURRA

bertsio handiak egitea tokatu-ko zaidala. Familian 200 urtedaramagu gazta egiten, etazerbait badakigu hortaz. Gaztaona egiten badakigu, eta segu-ru nago inbertsio horiei bueltaemateko gai izango naizela.

Gainera, nekazal turismoakere asko laguntzen du horretan.Horri esker, gazta produkzio txi-kiagoa edukitzeko aukera dau-kagu, 115 bat ardi ditugu eta ur-tean 1.000 bat gazta egiten di-tugu. Iaztik bisita gidatuak ereegiten ditugu eta museo txikibat ere atondu dugu.Nola ikusten duzu baserriarenetorkizuna?Baserriaren egoera ez da ona.Gaur egun daramagun bizimo-duak hori dakar. Goierrin nor-malena industrian lan egiteada, egunean zortzi ordu sartu,soldata ona kobratu eta aste-buruak gozatzeko gorde. Ez da-kit, ordea, zer punturaino haus-nartzen duen jendeak horrengainean. Baserrian lan ordugehiago daude eta soldata txi-kiagoa da, baina gauza on askoematen ditu, beste lanbide as-kok ematen ez dituztenak. Arantzazuko Artzain Eskolanikastaro bat egiten ari zara. Beti dago ikasteko zerbait.Etxeko egoera ondo ezagutzennuen, baina kanpokoa ez ho-rrenbeste. Egoera berrira egite-ko iazko urtea etxean pasanuen, baina trantsizioa aurtenegingo dugu, hau da, negozioanire izenean jarri, ardurak neregain utzi... bitartean iraileanhasi eta otsailera arte nagoArantzazun. Gurasoek nola hartu zuten zureerabakia?Oso pozik daude. Laguntzenjarraituko dute, baina ardurakkendu nahi dituzte.

JOSUNE ZARANDONA

Page 14: Goiberri 181. zenbakia

14 GOIBERRIERREPORTAJEA

Eguzkiaribira, 365egunetan?2016a bisurtea da, eta otsailak egunbat gehiago izango du, eguzki urteaeta gure egutegia bat etor daitezen.

Maialen Igartua Zer dute amankomunean Pa-blo III.a aita santuak, PedroSanchez PSOEko idazkari na-gusiak eta Mikel Balentziagafutbolariak? Hiruak gizonezko-ak direla, eta ezagunak? Bai,baliteke. Baina badute lotzendituen beste ezaugarri bat ere:otsailaren 29an jaioak direla,lau urtetik behin baino existi-tzen ez den egun bitxi horretan.Bisurtea deitzen zaio 366

egun dituen urteari, ohiko mo-duan 365 egun izan beharrean.

2016a, hain zuzen, bisurtea da,eta otsailak 29 egun izangoditu. Baina ba al dakigu lau ur-tetik behin egutegiari egun batgehitzearen arrazoia? Azalpena sinplea da. Lurrak

eguzkiari bira bat ematen irau-ten duen denbora tartea da ur-tea. Bira osoa emateko behar

duen denbora, ordea, ez da jux-tu 365 egunekoa. Zehazki, 365egun, bost ordu eta 48 minutupasatzen ditu Lurrak hasierakopuntura iristen. Hau da, gutxigorabehera, 365 egun eta egunlaurden bat. Horregatik gehi-tzen zaio egun bat egutegiarilau urtean behin, atzerapenikegon ez dadin.

Zergatik otsailean?Baten batek pentsa dezake: «Azer nolako inozokeria; urteanbost orduko aldea ezin da an-

tzeman». Baina, ez da inozoke-ria. Izan ere, lehenengo urteanez litzateke nabarituko, eztazazpigarrenean ere. Baina, zergertatuko litzateke urteak joaneta urteak etorri? Bada, iritsikolitzatekeela momenturen batabuztuan negua izango litzate-keena, eta abenduan uda.

«Otsailaren 29an ezkondu ginen, garaihartan oso zaila izaten baitzen ezkontzaospatzeko jatetxea aurkitzea. Egun horibaino ez zuten libre, jendeak ez zuelakootsailaren 29an ezkondu nahi. Guri ez zi-tzaigun batere inporta. Inauteriak ziren,eta primerako eguraldia egin zuen».

«Urteurrena beti asteburuan ospatzendugu, lanagatik. Hortaz, berdin du bisur-tea izan ala ez, egunean ospatzerik ez du-gulako izaten. Askok jotzen digute ada-rra, esanez ez garela inoiz zilarrezko edourrezko ezteietara iritsiko».

M. Jose Agirre1992ko otsailaren29an ezkondua

«Beti otsailaren 28an ospatzen dut nireurtebetetzea. Txikitatik, gehiago gustatuizan zait otsaila martxoa baino. Aurten,ordea, 29an ospatuko dut, nire egunean.Hala ere, niretzat ez da zerbait berezia, ezdidate ilusio berezirik egiten urte bisurte-ek. Gainera, aurten astelehena tokatukoda, eta horrek bai ez didala graziarik egi-ten».

«Lagunek adarra jotzen didate, lauurte beteko ditudala esanez, baina ez ditmolestatzen. Norbaiti nire jaiotegunaesatean, berriz, harritu egiten dira».

Iñaki Godoy2000ko otsailaren29an jaioa

29koa bada, noiz zoriondu?Eta, otsailaren 29an ezkonduzgero, noiz ospatu zilarrezko ez-teiak?

Noiz ospatu?Espainiako estatuan bezpera-ko eguna da otsailaren 29anjaiotakoen urtebetetze egunofiziala. Hala ere, bakoitzaknahi duenean ospatzen du,noski. Mundu osoan bost milioilagunetik gora daude otsaila-ren 29an jaiotakoak. Egia esan,egun horretan jaiotzeko auke-

Egipziarrak konturatu zirenatzerapenaz. Gerora, Julio Ce-sar erromatarrak ezarri zuen bi-surte eguna, Kristo Aurretik 45.urte inguruan. Erromatarrenegutegian otsaila zen azken hi-labetea, eta horregatik gehituzioten egun bat hilabete horri. Hala ere, atzerapenik egon ez

dadin, nahikoa al da lau urteanbehin egutegiari egun bat gehi-tzea? Ez, ba. Izan ere, gogoradezagun eguzki urte batek 365egun, bost ordu eta 48 minutudituela. Hau da, urtez urtekoatzerapena ez da zehazki egunlaurdenekoa (sei ordu), pixkatbat gutxiago baizik.

2100ean bisurterik ezBisurteen ondorioz, hortaz,beste desoreka txiki bat sor-tzen da: lau urtetik behin ha-mabi minutuko aurrerapena,gutxi gorabehera. Eta desorekahori konpontzeko, ehun urteanbehin, bisurtea izan beharko lu-keen urte bat ez da bisurtea iza-ten. Esaterako, 2100 ez da bi-surtea izango, hala tokatuko li-tzatekeen arren. Ondorioa: gizakion egutegia

ez dator bat naturaren egute-giarekin, eta, parean jartzeko,

hainbat egokitzapen egin be-har izaten ditugu. Astronomo-entzat, buruhausteak. Baina,buruhauste handiena, noizbaitotsailaren 29an jaio zirenhaientzat. Esaterako, noiz os-patu urtebetetzea bisurtea ezdiren urteetan? Edo, are oke-rrago, lagunen bat otsailaren

Efemerideak Zein gertaera pasa dira historianzehar, otsailaren 29an?.1712, suedia Otsailaren 29aren ondoren 30ajarri zuten Suedian, bertako egu-tegia deuseztatu eta egutegi julio-tarra jartzeko. Gaur egun, egutegigregoriarra erabiltzen dute.1940. Lo que el viento se llevó filmak zor-tzi Oscar irabazi zituen.1960, chicago. Hugh Hefnerrek lehenengo Play-boy kluba ireki zuen Chicagon. 1960, maroko. Lurrikara bortitz batek MarokokoAgadir hiria astindu zuen.1964, argentina. Raul Aterman komunista tiroz hilzuten Buenos Airesen. 1988, hegoafrika. Hegoafrikako Gobernuak Des-mond Tutu atxilotu zuen.

Page 15: Goiberri 181. zenbakia

GOIBERRI 15ERREPORTAJEA

rak ez dira handiak: %0,07. Hauda, 1.461etik bakarra.

Ohitura bitxiakEgun horri lotutako hainbatohitura bitxi ere badira mun-duan zehar. Esaterako, Irlandaneta Eskozian, otsailaren 29anezkontzeko proposamena eginziezaioketen emakumeek gizo-nezkoei —egun horretan bainoez zuten proposamena egitekobaimena—. Antza denez, Irlan-dan hasi zuten tradizioa, V.mendean, eta Eskozian jarraitu,XIII. Mendean. Eskoziako ka-suan, gainera, gizonezkoakezezkoa emanez gero, emaku-meari ordaindu beharko zionpasarazitako lotsagatik.

Zorte txarrarekin ere lotuizan da bisurtea. Grezian, esa-terako, saihestu egiten zutenbisurteetan ezkontzea. 2012azgeroztik, bestalde, GaixotasunArraroen Nazioarteko Eguna daotsailaren 29a. Aurtengo otsailak 29 egun izango ditu, egutegian ikus daitekeen moduan. MIKEL ALBISU

«Otsailaren 28an ospatzen ditut urteak,otsailaren azken egunekoa naizelako, etaez martxokoa. Bisurtea tokatzen deneanberezia izaten da. Etxekoez gain, ahizpe-kin eta ilobekin ospatzen dut orduan».

«Irakaslea naiz, eta otsailaren 29akjoko asko ematen dit ikasleekin, batez erematematikak lantzeko. Esaten diedanean11 urte ditudala, ez dute ezer ulertzen».

«23:45ean jaio nintzen, eta gurasoeiaukera eman zieten martxoaren 1ean jaioizan banintz bezala erregistratzeko. Ezzuten egin, eta pozten naiz».

Amaia Garmendia1968ko otsailaren29an jaioa

«Pozik nago otsailaren 29an jaio izanaz,bi egunetan ospatzeko aukera ematen di-dalako: 28an lagunekin eta martxoaren1ean familiarekin. Athleticen ere nahikoalata ematen diet taldekideei, bi egunetanzoriondu nazaten».

«Bisurtea tokatzen denean ez dutmodu berezi batean ospatzen. Aurten as-telehena tokatzen denez, entrenamenduaizango dut. Entrenamendua amaitutako-an neskarekin bazkalduko dut, eta arra-tsaldean agian gurasoak etorriko dira Bil-bora».

Mikel Balentziaga1988ko otsailaren29an jaioa

Page 16: Goiberri 181. zenbakia

16 GOIBERRIKIROL AGENDA

Igandeanjokatuko

da SaharaKrosaOrmaizteginIgandean, hilak 28, Sahararenaldeko X. Krosa izango da Or-maiztegin, Salem Hack Emba-reken oroimenez. Bi lasterketaizango dira: 11:00etan, 10 kilo-metroko proba abiatuko da, eta

12:15ean, proba testimonialahasiko da, kilometro batekoa.Haurrek eta korrika egiteko ohi-turarik ez duen jendeak partehar dezake proba laburrean.www.kirolprobak.comwebgu-nean eman behar da izena. www.sahara-cross.com

Martxoaren 12anGoierriko Itzulia

Txirrindularitza denboraldia hasita badago ere, Goierriko lehenproba esanguratsua martxoaren 12an jokatuko da, afizionatu mai-lako Goierriko 35. Itzulia. Lehendakari Txapelketarako lehen probapuntuagarria izango da, eta 113,5 kilometroko ibilbidea osatu be-harko dute ziklistek. Martxoaren 5ean beste txirrindulari proba batere izango da, kadete mailako 39. Usurbe saria. Afizionatu mailakobigarren txirrindularitza lasterketa sonatua 73. Lazkao proba da.Apirilaren 30ean izango, eta Euskaldun Txapelketarako balio du.

Goierriko I. Trail Kopaapirilean hasiko da

Otsailaren erdialdean zabaldu zen albistea. Goierriko lau mendilasterketak bat egin, eta Goierriko I. Trail Kopa sortu dute. Lehenproba puntuagarria Gabiriako Leharrei mendi lasterketa izango da(24 kilometro, apirilak 9), bigarrena Segura-Zeraingo Sansonmendi lasterketa (24,5 eta 14, 5 km., maiatzak 7), hirugarrena Urre-txu-Zumarragakoa (22 eta 11 km., maiatzak 28) eta laugarrena etaazkena Idiazabalgo Axari Trail (25, 4 eta 16, 4 km., irailak 11).

AIMAR MAIZ

A. APALATEGI

Martxoak 5. 39. Usurbe Sariatxirrindulari proba (kadeteak).50 kilometro. www.gtxe.orgMartxoak 6. 18. Legazpi-Ga-biria Rallyesprinta. 6,65 kilo-metro. www.eaf-fva.netMartxoak 12. Goierriko 35.Itzulia txirrindulari proba.113,5kilometro (afizionatuak).www.gtxe.orgMartxoak 13. Beasaingo I.Monoziklo lasterketa. 7 kilo-metro. Beasaingo IV. HerriLasterketa. 7 kilometrokoa eta14 kilometrokoa. www.kirol-probak.comMartxoak 13.XVI. Eskolarte-ko Goierri Krosa, Zumarragan.Martxoak 19.Xabier Mendi-zabalen Oroimenezko mendilasterketa Beasaingo Arriaranauzoan. 15 kilometro.www.kirolprobak.comMartxoak 19. III. GoierrikoRallyesprinta. 16 kilometro.www.eaf-fva.net

Martxoa

Apirilak 9. Gabiriako LeharreiI. Mendi Lasterketa. 24 kilo-metro. www.kirolprobak.comApirilak 30.VI. Ataun Aia txi-rrindulari saria (kadeteak).www.gtxe.orgApirilak 30. 73. Lazkao txi-rrindulari proba (afizionatuak).www.gtxe.org

Apirila

Page 17: Goiberri 181. zenbakia

GOIBERRI 17KIROLA

Goierriko bi rallyak,martxoanLegazpi-Gabiria martxoaren 6anizango da; Goierri Rallyesprinta 19an,Lazkao-Zaldibia-Gaintzan barrena.

Aimar Maiz Euskal Herriko automobilismodenboraldia Gabirian hasikoda, ohi bezala. Martxoaren 6anjokatuko da, igandearekin, 18.Legazpi-Gabiria Rallyesprinta.Egutegian bi proba daudeGoierrin, biak martxoan. Goie-rriko 3. Rallyesprinta da bestea,martxoaren 19an. Iaz eta 2014an bezala, aurten

ere Legazpiko Motxorro paraje-tik Gabiriako Korta jatetxe al-derantz jokatuko da GabiriakoRallyesprinta. Hiru erlojupeko

izango dituzte partaideek.15:00etan hasiko da lehenen-goa. Iaz Joxe Labaka-Aitor Ota-egi azpeitiarrek irabazi zuten,Mitsubishi Evo V autoarekin. Parke itxia Legazpiko Euskal

Herria enparantzan kokatukodute, goizetik. Aurkezpenamartxoaren 2an egingo dute,hango udaletxean. Aurreko urteetako ibilbide

bera: Lazkaon hasiko da, hile-rriaren parean, Lazkaomendikoaldapan. Mirandako malda pi-kotik Zaldibiara jaitsi, handikLarraitz aldera hartu, eta Gain-

tzako herrigunetik igarota, Or-dizia alderako bidegegurutzeabaino lehen bukatuko da. Hiru pasaera izango ditu

auto bakoitzak. 14:00etan,16:00etan eta 18:00etan. Par-ke itxia, egiaztapen tekniko-ad-ministratiboen gunea eta sariemate podiuma Lazkaoko pla-zan kokatuko dituzte. Goierrin izango den beste

proba bat kirol auto klasikoenAzpeitiko Rallya izango da, uz-tailaren 23an. Zirkulazioa itxigabe, eta kontrolpeko abiadura

batean ibiliko dira autoak, halaere (batez beste, 50 kilometroorduko).

Ohitura kezkagarria Gabiriako rallyesprintaren au-rretik, herrian zenbaiten kezkaeta haserrea eragin dituen jo-kabide bat ari da zabaltzen, az-ken urteetan. Probaren aurrekoasteetan, asteburu gauak gaz-te jende askoren biltzen daSuestrako bihurgunean, saresozialen bidez deialdiak egin-da. Zaborra eta zikinkeria ber-tan uzten dute askok.

Auto bat bide bazterretik bihurgunea hartzen, Gabirian. AIMAR MAIZ

Goierri Rallyesprinteko partaide bat, Gaintzako plazan. E. MATURANA

Page 18: Goiberri 181. zenbakia

18 GOIBERRIGARAI BATEAN

Aizalekuko gurutzea Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Legazpi eta Gabiria arteko mendiarenpuntan gurutzea jarri zutenetik. Oargi elkarte legazpiarra arduratu zen,1966an. Erniokoaren berdina da. Lehenago harri pila erraldoi bat zegoen.

Aimar Maiz Gabiria-Legazpi«Gurutz done au Korosti-Men-diko gurutzearen bir-egiña da.Legazpiko mendigoizale ta aienkideak jasoa izan da. Euskal-Erriko bazter onetako zaindarionetzia izan bedi. 5-6-1.966».Halaxe dio, hitzez hitz, Aizalekumendian dagoen gurutzearenoinean, txapatxo batek. Legaz-pik eta Gabiriak muga egitenduten gailurrean (809m) due-la 50 urte jarri zuten gurutzea. Ekainaren 5ean beteko du

mende erdia. Legazpiko Oargimendizale elkarteak 1966aneraman eta kokatu zuen, bestetxapa batek gogoratzen due-nez. Eta inskripzio beharrikgabe gogoratzen du Periko Agi-rre legazpiarrak nola jarri zuten,bera izan baitzen haietako bat. «Gurutzea Angel Beldak eta

nik egin genuen, Patriziorene-an. Gero, jarri, denon artean jarri

genuen, 1966ko ekainaren5ean», dio Agirrek.

Bidea ere ireki egin beharGurutzea bizkarrean eramanbehar izateaz gain, bidexka irekieta gailurra berdindu beharizan zuten, lehenago. «Lehenez zegoen ezer Aizalekurenpuntan». Harri pila bat besterik

ez, lurrean. «Lehenago, Gabi-riako fraideek egindako harriz-ko pila handi bat zegoen. Iaegunero joaten ziren fraideak,ibiltzera; eta harri bat gaur, bes-te harri bat bihar, izugarrizkoeraikuntza egin zuten». Urte batzuk lehenago itxi zu-

ten pasiotarren Gabiriako ikas-tetxea, eta bukatu ziren muti-koen Aizalekuko txangoak. Hangeratu zen piloa, baina euri, hai-ze eta elurrek bota zuten, den-borarekin. «Harri denak zabal-duta geratu ziren, eta narrasazegoen tontorra», dio Agirrek. Segura Irratiak ere oraindik

jarri gabe zeukan antena-erre-pikagailua. Beraz, ez zegoenbaso-biderik gora. Egunero joa-nez ibili ziren mendizale legaz-piarrak, bidea irekitzen eta gai-na prestatzen: zabalgune batsortu zuten, harri zaharrekin.

Erniokoaren berdina Korostikoaren berdina izateazgain —Legazpiko beste mendibat da—, Ernioko gurutze ospe-tsuaren senidea da Aizaleku-koa. «Erniokoaren planoak nikneuzkan, Endika Amilibia men-digoizaleak emanda». Patricio Etxeberria lantegian

egin zuten gurutzea, baimenaeskatuta eta herriko apaiz Je-sus San Sebastiani nagusia li-murtzeko laguntza eskatuta. Altzairu herdoilgaitzezko 2

milimetroko txaparekin eginadago. 16 kilo da pisuan eta me-tro bat pasa altuan. 1966koekainaren 5ean, igandea, inau-guratu zuten, meza bertanemanda. Jendetza igo zen Aiza-lekura. Gero festa izan zen, Az-tirian. 50. urteurrenerako ere aridira zerbait prestatzen.

Goian, Aizalekuko gurutzeabedeinkatzeko meza, 1966koekainaren 5ean. Behean,pasiotarren ikastetxekoekeraikitako dorrea, 1955ekomartxoan. PERIKO GABIRIA /INDALECIO OJANGUREN

Page 19: Goiberri 181. zenbakia
Page 20: Goiberri 181. zenbakia