goiberri 162. zenbakia

20
Ordiziako azokako berriemaile eta Segura Irratiko ahots ezaguna da Lierni Elortza. Bestelako hamaika egitasmo izan ditu esku artean. AIMAR MAIZ Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Ilde Iztueta 3 Iritzia 4-5 Urria, jaialdien aroa 6-7 Kultura familian 10-11 Gazteak 12 Marian Segovia 14-15 Saretik 16 Zaldibiako festak 17-19 GOI B ERRI 162 zenbakia. 2015eko urriaren 2a Lierni Elortza Kultur eragilea «Nire munduan zabaltze bat izan nuen iparraldera joan nintzenean» 8-9

Upload: goierriko-hitza

Post on 23-Jul-2016

255 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Lierni Elortza segurarra, kultur eragilea

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 162. zenbakia

Ordiziako azokako berriemaile eta SeguraIrratiko ahots ezaguna da Lierni Elortza.Bestelako hamaika egitasmo izan ditu eskuartean. AIMAR MAIZ

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Ilde Iztueta 3 Iritzia 4-5 Urria,jaialdien aroa 6-7 Kulturafamilian 10-11 Gazteak 12Marian Segovia 14-15 Saretik16 Zaldibiako festak 17-19

GOIBERRI

162 zenbakia. 2015eko urriaren 2a

Lierni ElortzaKultur eragilea

«Nire munduan zabaltzebat izan nuen iparralderajoan nintzenean» 8-9

Page 2: Goiberri 162. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 162. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAN

«Gaintza herri erabat euskalduna da eta denok elkar ezagutzen dugu»

Ilde IztuetaGaintzako aguazila

Asier Zaldua GaintzaIlde Iztueta (Ordizia, 1972)Gaintzako aguazila da. Herriaeta herribideak txukun man-tentzeaz, udaletxea eta haur-tzaindegia garbitzeaz, lorezain-tza lanez... arduratzen da. Joanzen astean San Migel festak os-patu zituzten eta berak egin zi-tuen tabernari lanak.Zer du Gaintzak ona?Herri erabat euskalduna da etadenok elkar ezagutzen dugu.Eta zer txarra?Berbera: denok elkar ezagu-tzen dugula.Zure zaletasunak?Mendira joatea, perretxikoak

biltzea eta lagunekin otorduakegitea.Mendi bat.Ñañarri. Lehen sarritan joatennintzen. Orain, urtean behin jo-aten banaiz, ondo.Nora joaten zara perretxikobila?Mendira. Herrialde askotara.Gustuko perretxikoa.Gibelurdina.Liburu bat.Bertsolaritzari buruzkoak.Musika talde bat.Barricada.Abesti bat.Barricadaren No hay tregua.Pelikula bat.

Western-ak.Janari bat.Txuleta.Edari bat.Errioxako ardoa.Oporretarako leku bat.Nafarroako edozein herri.Jaso duzun opari bereziena.Semearen jaiotza.Goierriko txoko bat.Zaldibiako Olakusai.Amets bat?Herria libre ikustea.Ordizian biziko ez bazina...Zaldibiako baserrian.Gaintzako alkate bazina...Udal langileok ezin dugu alkateizan. Bestela, gauza asko!

«Mendira joatea,perretxikoak biltzeaeta lagunekinotorduak egiteagustatzen zait»

ASIER ZALDUA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Janire ArrondoKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Eskeine LegorburuProdukzio arduraduna:Erkuden MuguruzaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]

Publizitatea: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 162. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Joxe BegiristainEuskara teknikaria

Ikasturte berriaikasgaiakerrepikatzeko?

«Kontua ezda lagunarikopiatzea,guk gurebidea eginbehar dugu.Hori bai:ZorionakKatalunia!»

buztuko opo-rren ondoren-go itzuleran,euskal gizar-tearen egoe-

rak bere horretan dirauela an-tzematen dut. Pertsonen arte-ko harreman gorabeheratsuaketa bizikidetza duina kontraja-rriak balira bezala. Beste behin ere, beti azken-

aurreko «ikasgaia» dirudienhau errepikatzera gatoz ikas-turte hasi berrian: noiz gaindi-tuko da aipatzen genuen biziki-detza horren baitan, baketze-prozesuaren geldialdia?Ezjakinenak ere badaki Espai-niako Gobernuak polizia-ope-razioez ETAkoak atxilotzen, ar-mategi-zuloak azaleratzen etaauskalo zein garaikur berega-natzen segituko duela abendu-ko hauteskundeak bitartean.Gehiago kostatzen da ulertzea,euren buruak abertzaletzat di-tuzten bi aldeak presoen etabiktimen inguruan elkarrekin

zerbait gehiago egitera heltze-rako pasatzen ari den denbora.Aieteko aukera lurruntzendoa… ETAk bere aldetik, aldebaka-

rreko iniziatibaz eman zituenpausoekin jarraitu beharra du,noski. Eta, behin betiko bukae-ra emateko zereginetan, Ma-drilgo Gobernuaren laguntza-ren zain egotea alferrikakoaizango denez, euskal erakun-deen artean EAEko Eusko Jaur-laritzaz gain, orain NafarroakoGobernua ere hor izango du etaIparraldeko hainbat hiri han-dietan ere ari dira mugitzen.Eta azken puntu horretan

egin nahi dut azpimarra orain-goan. «Euskal» erakunde ho-riek eta beste batzuek bere bai-tan dituzten herritarren etorki-zun politikoa «erabakitzekoeskubidea» ez omen da existi-tzen. Hala diote estatuetakoagintariek. Are larriagoa irudituzait, ordea, ustez euskal komu-nitateko zati bat behinik bazire-

la uste nuen batzuk eman digu-ten lezioa, gure Iparra eta He-goa zein diren adieraziz, “Tú alnorte y yo al sur” telebista-pro-grama sortuz ETBn.Kataluniarrek, gainontzekooi

aurre hartu eta, erabaki hori in-dependentzia izan dadin nahidutela adierazi dute pasa deniraileko 27ko hauteskundeetan.Kontua ez baita, ordea, lagunarikopiatuz ikasgaiak gainditzea,guk gure bidea egin behar dugu(Gure Esku Dago dinamikarenbidez, adibidez). Hori bai: Zo-rionak Katalunia! Guk hemensegitzen dugu, EAEn, Nafarro-an eta Iparraldean zatituta ezezik, EAEko Diputazio eta hirienarteko norgehiagoan. Tokitandugu, Atxaga jauna, Euskal Hi-ria! Kataluniarren Bartzelona«hiria» guk zein dugun hemeneztabaidatzen hasi besterik ezdugu, «euskal» bera ere zeridagokion ez dakitenen artean,bizikidetzan…Aldiz, euren herritik alde egi-

tea beste erabakirik hartu ezi-nik ihesi doazen milaka pertso-na (gaur siriarrakak) ate jokadoazen herrietako agintariekbadute erabakitzeko eskubi-dea: errefuxiatu kopuruz gaztazatirik txikiena jasateko ezta-baidatzen dute. Bidean berekabuz hilko dira iheslari asko;eta beste asko, helmuga dutenherrien «mugetan» ostiatuzere hil ditzakete. Muga horienjabeek badute eta, horretarakoeskubidea ere.

A

Page 5: Goiberri 162. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Opor osteko depresioa. XXI.mendeko gaixotasun kutsakorrene-takoa hizpide hartuta nator, ene Fabio Felicio estimatu zaren hori.

Opor-osteko depresioa deitzen diote eta patologien zerrendansartu baino patetikologien zerrendan sartuko nuke, eta hitz jokoakegiten hasi naizenez, opor-osteko baino opor-ostiko galanta eman-go nioke hirugarren begiaren erdi-erdian horrelako zerbait duela esa-ten didan lehenengo pertsonari. To, injekzioa, pasako zaik!

Oporrak sari eta eskubide dira. Sari, urtean zehar berau irabazteko

zeozer egin delako eta eskubide. urtean zehar egindako esfortzu fisi-ko, mental zein bien arteko konbinazioak deskantsua exijitzen due-lako. Baina bada esfortzu hori gustura egingo lukeenik eta aukera ezduenik, tamalez, lanik ez duelako. Eta bada, urte osoan lanean jardunarren, ez sari ez eskubide, bietako ezer ikusten ez duenik. Esan horieiopor-osteko depresioa duzula potrorik-obariorik baduzu.

Behar bada ez duzu zure oporraldia behar bezela aprobetxatu,gehiago merezi duzula uste duzulako, ondo pasatzen ez dakizulako,

Egunak on dagizula Luciano Iturrino maite eta alai horri.Utziek lekutxo bat, nik ere egurra eman nahi zioatela alfer horri,bere selfi-makila-miragarriarekin argazkiak egiten zizkioaun bitar-tean. Hondartzak nekatu egiten du. To! Deskantsuaren paradigmaironikoa. Psikolojikoki nekatuta bizi gara.

Badira urte batzuk gure ingurura begiratu, eta hori ikusten duda-na. Baita ispilura begiratutakoan ere. Psikologikoki nekatuta bizigara. Gora bihotzak la ostia! Egun bakoitzak aukera berri bat es-kaintzen digu mundu zikin hau aldatzeko. Eta ez da behar aldaketahandirik: Kantzontziloz-kuleroz aldatzea nahikoa da eguna des-berdina izateko. Eta egin irrifarre, arrazoiak baditugula. Ingururabegiratzearekin nahikoa dugu hori ikusteko.

Lan asko dugu oraindik egiteko, baina nik behintzat, ez diot inori

itxaron behar; aurrera la ostia! Eta Urretxun entzungo dugun mo-duan: Gu ez gara lurralde bat, gu ez gara estatu bat, gu ez gara kon-tinente bat, gu ez gara planeta bat. GU UNIBERTSOA GARA!!!

PD: Maite Zaituztegu!

bateta

bat

Asteko irudia

Jon Plazaola

Alex Areizaga

edozertaz kexatzea gustatzen zaizulako edo ez zarelako enteratu ereegin nora hostia joan zaren okupatuegia zeundelako zeure buruarimakil ridikulo eta mugikorraren laguntzaz argazkiak atera eta saresozialen bidez besteei zeinen ongi pasatzen ari zaren agertarazten.

Sintoma hauek agertzen dituen baten aurrean aurkitzen bazaretebadakizue zein den prozedimentua eta errezeta zuek luza diezaioke-zue. Opor-ostiko galantak merezi ditu batek baino gehiagok.

Josu Maroto

AnariMusika jaialdiei buruz ari garaale honetan, eta aurtengoanAnari izango dugu gureartean, bere azken lanarekin.

Page 6: Goiberri 162. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Udazkenarekin batera, musika jaialdien garaia hasten da Goierrin. Indartzenari diren hiru jaialdi egingo dituzte: Ordiziarrock, Jazpana eta He!!zurre Fest.Bakoitza bere estiloarekin, baina helburu bakarrarekin: musikarekin gozatzea.

Arkaitz Apalategi Udarekin batera, festen garaiaetortzen da Goierriko herririkgehienetan. Udazkenak, ordea,beste mota batetako jaialdienoihartzunak ekartzen dituGoierrira. Eskualdean daudenhiru musika jaialdi nagusiak,Ordiziarrock, Jazpana Fest etaHe!!zurre Fest, urrian egingo di-tuzte. Hiruak garai beretsuanizan arren, bakoitzak bere bi-dea egin du, estilo propio batlanduz. Horregatik, musika es-kaintza ahalik eta zabalena iza-te aldera, elkarren osagarri izandaitezkeela uste dute jaialdihorien antolatzaileek.

Egutegiari begira lehena, etaate joka datorrena, Ordiziarrockjaialdia da. Urrian Goierrin egi-ten diren hiru jaialdi horien arte-an beteranoena ere bada, aur-ten 12. edizioa egingo baitu. Ha-sieratik antolakuntza lanetandabilenetako bat da Urko Ruizde Apodaka. Bere hitzetan,«herrian gabezia bat zegoelaikusita» hasi ziren herriko musi-ka taldeak elkartzen. «Gaita-sun artistikoa bazegoen, bainabaliabideak falta ziren; entsea-tzeko lokalak, adibidez». Halasortu zuten, 1999an, OrdiziakoTrobadore Alaiak elkartea, lauurte geroago, lehenenego Ordi-

ziarrock jaialdia antolatukozuena.

2003ko lehen ekitaldi harta-tik aldaketak izan badira ere,«filosofia beretsua» manten-tzen dutela dio Ruiz de Apoda-kak. «Bertako taldeei jendau-rrean jotzeko eskenatoki de-zente bat eskaini nahi genien,eta talde ezagunago batzuekinbatera jotzeko aukera eman».Lehen urteetan rock eta punkdoinuak ziren nagusi, bainaegun, «mundu guztiarentzakomoduko jaialdia» dela dio.2009. urtean hasi ziren bestedoinu batzuk sartzen, halanola, jazz-a eta blues-a. Horre-

kin batera, gorrentzako egoki-tutako kontzertuak eta musikaeskolarekin elkarlanean anto-latutakoak ere egin dituzte.

Ordiziarrock jaialdiaz gain,urtean zehar beste 18-20 eki-taldi antolatzen dituzte, horie-tako gehienak, gaztetxearekin,txosna batzordearekin edotaauzoetako festa batzordeekinelkarlanean.

JazpanaAstebete beranduago, hilaren23 eta 24an, Beasainek hartukodu musika jaialdien erreleboa,Jazpana Fest jaialdiarekin. Da-goeneko 7. edizioa du jaialdi ru-

Urria, jaialdien aroa

Page 7: Goiberri 162. zenbakia

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

ral postmoderno honek. Izanere, beti jokatu dute landa ere-muaren eta modernitatearenarteko harreman horrekin. An-tolakuntza taldeko Diego Go-mezen hitzetan, «hasieratik

pentsatu izan dugu euskara etaeuskal kultura mundu mailakokultur korronteetan sartu zitez-keela». Izan ere, askotan «eus-kal kultura bertso, dantza etaherri kiroletara» mugatzen delairuditzen zitzaien, eta horrenaurrean, «Euskal Herrian nahizestatu mailan erakargarri izate-ko moduko zerbait» egin zeza-ketela uste zuten. Bide horreta-tik, urteotan musikaren azkentendentzien erakusleiho bihur-tu da Jazpana, eta bertako tal-deak ez ezik, sona handia hartuduten kanpoko bandak ere eto-rri izan dira. «Beti saiatu izangara, diruak eta azpiegiturakuzten diguten heinean, birandabilen nazioarteko talderenbat ekartzen; gero baita EuskalHerrian denon ahotan dabil-tzan taldeak ere; eta azkenik,estatu mailako izen batzuk ereekartzen saiatzen gara». Ho-

rrez gain, hasieratik garbi izandute jaialdiak doakoa izan be-har zuela, «jendea musikarenmundura gerturatzeko modurikonena» hori delako. Jazpana Fest jaialdia ez da

ordea, musika bakarrik, eta betiahalegindu dira beste kulturadierazpide batzuk uztartzen,hala nola skate eta saskibaloitxapelketak, argazki erakuske-tak, etab. Aurten, ordea, ekital-di horiek asteburu bakarreanpilatu beharrean, urte osora za-baltzea erabaki dute. Asteburuhonetan, esaterako, Monozi-kloen Downhill Txapelketaegingo dute, Oreka elkartearenelkarlanean.

He!!zurre Fest, gazteenaGoierrin urrian zehar egiten di-ren hiru jaialdietan gazteenada Hezurre Fest. Ordiziarrockenantzera, herriko musika talde-en ekimenez sortu zen. MuTa-Mu Urretxuko eta Zumarragakomusika taldeen mugimenduak,entsegu lokalak eskatzekohainbat protesta eta mobiliza-zio egin zituen, harik eta 2010.

urtean, Sarralde eraikina era-biltzeko hitzarmena sinatu zu-ten arte Urretxuko Udalarekin.MuTaMu kolektiboak «herri-

ko taldeei jotzeko eta kanpokotaldeekin batera aritzeko auke-ra» emateko asmoz sortu zuenHe!!zurre Fest jaialdia, antola-kuntza taldeko Jon Ayusokazaldu duenez. «Kolektibotikatera zen gauza bat izan zen, biudalak laguntzak ematen hasiziren, eta horrela hasi ginenjaialdia egiten». Duela hiru urteegin zuten aurrenekoa, eta ge-roztik, txandaka egiten dute,urte batean Urretxun eta bes-tean Zumarragan. Aurten, Ipa-rragirre plazan bilduko dira,urriaren 24an.Jaialdiak herrian egiten den

musikaren erakusleiho izateabilatzen du. «Gehienbat taldegitarreroak dira, rocka, metala,hardcorea... baina ez dugu esti-lo jakin bat bilatzen». Azkene-an, gainontzeko jaialdietan be-zala, helburua bertako taldeekjotzeko aukera izatea eta jen-deak musikarekin ondo pasa-tzea baita.

GARBIÑE IRIZAR

«Herrian gaitasunartistikoa zegoelaikusten genuen,baina baliabideakfalta ziren»Urko Ruiz de ApodakaOrdiziarrock

«Garbi genuenjaialdiak doakoaizan behar zuela,jendea erakartzekomodua delako»Diego GomezJazpana Fest!

«Herriko taldeeijotzeko etakanpoko taldeekinaritzeko aukeraeman nahi genien»Jon AyusoHe!!zurre Fest

Ordiziarrock Non. Ordizian.Noiz. Urriaren 15etik 17ra.Taldeak. Fiachras, Flitter, La Bri-gada del Vicio, RevolutionaryBrothers, Potrotaino, InsaniaCrew, Koplaka, Colapso...Weba. www.facebook.com/ordiziarock.ordiziarrock

Jazpana Fest Non. Beasainen.Noiz. Urriaren 23tik 24ra.Taldeak. Bullet Proof Lovers, The Connection, Mendetz, GirlsNames, Anari, Joseba B.LenoirGang, Señores, Mammut & ThePalmeras Stuck......Weba. jazpana.com

He!!zurre Fest Non. Urretxu-Zumarragan.Noiz. Urriaren 24an.Taldeak. Afraid to speak in public,Cobra, Los Tuertos, Traka-Trakaelektrotxaranga eta oraindik lotze-ko dauden beste talde batzuk.Weba. www.facebook.com/hezurrefest

Page 8: Goiberri 162. zenbakia

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Ordizian ferian denborapasatzea niretzat biziinbertsio bat da»

Lierni ElortzaKultura eragilea

Aimar Maiz SeguraAzkaineren eta Goierriren arte-an ibili ohi da Lierni Elortza (Se-gura, 1965), aspaldian. Ordizia-ko feriara eta Segura Irratira as-teazkenero joaten da—elkarrizketa aurreko asteaz-kenean egina da—. «Energia»jasotzen du batean, eta txikita-tik ezagutzen duen irrati egarriaasetzen du bestean. Euskalgin-tzan, bertsolaritzan, herrigin-tzan... lan egina da, eta ari da.

Orain, Errementari jaiotetxeakonpontzen ari da, Txomin se-narrarekin batera. Asteazkena da gaur. Egun be-tea izaten duzu, ezta? Ordizian izaten naiz 07:30era-ko. Lagunekin gosaldu, feriakobuelta egin, eta 10:30erako Se-gura aldera. Hitza-rako kronikaaurreratu, eta urritik ekaineraBixi-Bixi-rekin hasiko naiz be-rriz. Gero, sortzen diren lanakkudeatu, profesionalak etabesteak. Bileraren bat ere sarriizaten da. Ilunbarrerako, etxera. Azkainen bizi zara, Lapurdin.Benetan horren mundu berei-ziak dira hego eta ipar EuskalHerriak? Ez dakit, bada. Nik erraz uztar-tzen ditut. Ez zitzaidan baterekostatu hara ohitzea. Garbidaukadana da ni Euskal He-rrian bizi naizela, hemen etahan. Arrotzak zaizkit bai espai-

beti kulturan eta hizkuntzan sa-konduz. Orduan, zeure burua ez duzukazetari bezala hartzen? Ez dut nire burua kazetari izen-dapen horretan jartzen. Behar-bada titulu ofizialik ez dudala-ko. Kazetaritza lanak egiten di-tut, hori bai. Titulu zabalago batbeharko balitz, kultura eragileesaterik ba ote dago? Kulturasaltseatzaile igual gehiago. Ofi-zialki, paperetan, gidoilari naiz.

niera, bai frantsesa. Nire mun-duan, zabaltze bat izan nuenIparraldera joan nintzenean.Ikuspegia irekitzea izan zen,zenbait gauzatan. Baina dife-rentziarik ez; plazera gehiago. Seguran jaioa, Legazpin biziizana... Non ikasi zenuen? Eskolan Seguran, eta institu-tuan Urretxun. Gero, magisteri-tza Eskoriatzan egin nuen, bai-na laster konturatu nintzen ira-kasle izatea ez zela niretzat

egina. Ez nuen senti. Aldi bere-an, irratiko ateak zabal-zabalikizan nituen txiki-txikitatik, fa-milia zela tarteko. Irratian sal-tseatzen, errosarioa errezatzenaritua... Hor sortu zen lanpostubat, eta kultura munduan sar-tzeko bidea izan zen. Irratiakeraman nau kultura, hizkuntzaeta mundu horren kudeaketanmurgiltzera. Kultur baliabideenmaster bat egin nuen ESTEn,eta bide horretan jardun nahigenuela erakutsi zidan.Beraz, benetako atea irratianireki zitzaizun? Bai. Nire mundua hori bazelakonturatu nintzen. Giza harre-manek eta kulturak orokorreansortzen duten jakin-mina etairekitzen dizkizuten bideak jo-rratzea, nolabait. Gerora, jadaborondatez eta nahiz egiten di-tudan gauza pilo batera ereeraman nau bide horrek. Baina

Kultura saltsa horretan, bertso-laritza probatu zenuen lehenik?Bai. Irratian elkarrizketak-etaegiten hasia nintzen, bainaegun batean Mikel Mendizaba-lek deitu zidan, halako saioa zu-tela, halako lanak zeudela egi-teko... Aurretik, magisteritzan,Xabier Amuriza izan genuenirakasle, eta bertso munduanbegiak ireki zizkigun. Bertsozale elkartean ere ibili zi-nen, txapelketa koordinatzen.Lanbide profesionala izan zenGipuzkoako elkartea. Lankusortu zenean, lehen urtean nikontratatu ninduten, propioabiatzeko lanerako. Utzi etabeste fase batera pasatu arren,hala ere beti segitu dut bertso-laritzarekin harremana izaten. Aktore paperean ere ikusi izanzaitugu, Goierrin bertan. Egia da. Eguzkilore eta Hazpar-neko anderea antzezlanetan.Hori ere zainetan eramaten denzerbait izango da. Txikitan, gau-zak egin behar zirenean, nikpailazo paper bat egin nuen:Bruno pailazoa nintzen. Askoestimatu nuen momentu hori.Magisteritza garaian, txotxon-gilo talde bat sortu genuen, etani nintzen jende aurrera atera-tzen zen amona xaharra. An-tzerkiaren esperientzia ikara-garria izan da. Oso gustura ibilinaiz, barnea mugitzen du.

«Ez dut nire buruakazetaritzat. Tituluzabalago bat beharbada, kultur eragileesaterik badago?»

«Bidasoa beti hordago, baina Oriokoerreka gurutzatzendugun bezain errazpasatu behar da»

«Errotua sentitzennaiz iraganekobalio askorekin.Nahi ez bada, ez dago etenik»

Page 9: Goiberri 162. zenbakia

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

Herrigintzan, Iparra-Hegoanere zure aletxoa jartzen duzu. Ia-ia nire bidean sortu den zer-bait da. Txomin ere horrela eza-gutu genuen, Seguran, Iparra-Hegoaren bueltan. Herrigintzadela esan liteke, zubiak aise pa-satzeko. Zeren Bidasoa beti horegongo da, baina Orioko errekagurutzatzen dugun bezalaxepasatu behar dugu, erraz-erraz.Etnografia lanetan ere jardunzara, Isabel ahizparekin. Urbiako artzainen ikerketa, bi-zia markatu zidan esperientziaizan zen. Ikaragarri polita. Zen-bat ikasi genuen liburu horreta-tik... Segurako Aste Santua erejaso genuen. Zintzilik geldituzaidana antropologia ikaskete-tan gehixeago sakontzea da.Baina hori astero egiten duzuOrdiziako plazan, ezta? Zerkerakartzen zaitu feriatik? Feriarekin engantxatuta nago.Asko ematen du. Lagun girohandia dago, eta sustraiekinoso lotutako mundua. Lurretikabiatuta, oinarrizko printzipionaturalak oso errotuta dauzka-te. Hori transmititzen dute. As-teroko topaketak ematen duenaberastasuna ere badago: ba-koitzaren tristeziak, gabeziaketa pozak esateko konfiantza.Ferian denbora pasatzea nire-tzat bizi inbertsio bat da. Betiateratzen zara zerbaiten esen-tziarekin. Hor jasotzen dudanenergia gustatzen zait. Galtzear diren balio, ohituraedo tradizioak berreskuratzea-ren zale zara, ezta? Bai, agian hori da. Errotua sen-titzen naiz, balore horiek niganikaragarrizko indarra daukate.Ez dugu horretan gelditu behar,baina justu horiek ondo errotu-ta edukita, aurrera begira eremundua askoz zabalago ikus-ten da. Nahi ez bada, ez dagoetenik. Ez dut esaten dena gus-tuko dudanik; tradizio batzukaldatu behar dira. Zaharra etatradizionala ez da dena ona.Baina nik on sentitzen dudana,saiatzen naiz aurrerantz erebide izan dadin. Jendeak orainbadu berriz jakin-mina. AIMAR MAIZ

Page 10: Goiberri 162. zenbakia

10 GOIBERRIERREPORTAJEA

Donostialdean bi urtean «arrakasta handiz» egin den Hip-Hip Ürri! egitasmoaGoierrira zabalduko da aurten. Urriko asteburuetarako antolatu diren kulturjarduerak familia giroan bizitzea da helburua. 39 jarduera egingo dira guztira.

Iñaki Gurrutxaga Haur eta gazteekin kultura fa-milia giroan partekatzeko hila-betea izango da urria Goierrin,2013an Donostiara ekarritakoHip-Hip Ürri! egitasmoarekinbat egin baitute Goierri beheko16 udalerrik. 6 eta 14 urte bitar-teko haurren eta haien familienaisialdira eta kultur kontsumo-ra bideratutako egitasmoa da,eta bi baldintza bete behar dira:jarduera guztiak urriko astebu-ruetan izatea, eta haurrek sa-rrerarik ordaindu beharrik ezizatea. Goierri behean 29 eragi-le –kultur elkarte, museo etaudalak batuta–ariko dira anto-latzaile lanetan, eta 39 kulturjarduera prestatu dituzte. Drenthen (Herbereak) 2001.

urtean sortu zen October Chil-dren’s Month egitasmoa du oi-narri Hip-Hip Ürri!-k. Harrezke-ro, etengabe haziz doan pro-grama bat da, bai herritarrenpartaidetzari dagokionez –iaz,Herbereetan, 100 erakundeketa 15.000 familiak hartu zutenparte–, eta baita proiektura

gehitzen joan diren herrialdeeidagokionez ere. Datu bat: az-ken urteetan %70 hazi da kul-tur kontsumoa Herbereetan.Berlin batu zitzaion proiek-

tuari 2012an, eta 2013an Riga(Letoniako hiriburua 2014koEuropako Kultur Hiriburua izanzen) eta Donostia (2016ko hiri-burua). «Donostia gonbidatuaizan zen, eta Donostia 2016 bu-legoak Ikertzeri eskaini zion lanhonen gidaritza. Gu Herberee-tara joan ginen proiektua eza-gutzera; ondoren, bulegoariaurkeztu genion, eta aurreraegitea erabaki genuen, proiek-tua Hip-Hip Ürri! modura ba-taiatuz». Leire de Miguel (Laz-kao, 1980) Ikertze kultur elkar-teko kidea da 2003tik, eta

haren eskutik iritsi da proiektuaGoierriko herrietara.

Goierri Europan ikusgaiIkertzenek bi lan arlo nagusiditu: kultura partaidetza etahezkuntzan bizikidetza hobe-tzea. «Egitasmo hau lehen es-parru horretan kokatzen da. Le-

hen bi urteetan Donostian egi-tea erabaki genuen, eta ondofuntzionatuz gero, zabaltzenhastea. Herbereetan ere halaegin zuten. Donostiako partai-detza datuak ikusita (2013an:21 kulturgune, 58 jarduera eta3.000 partaide; 2014an: 49kulturgune, 140 jarduera eta6.000 partaide), Gipuzkoanzehar zabaltzea zen helburua».Goierritarra izanik, Goiekira jozuen, eta hasiera-hasieratik«babes osoa» jaso zuen. «Zen-tzu horretan erraza izan da».2013an lau herrialdeek diru-

laguntza bateratua eskatu zio-ten Europako Batasunari, etajasotako laguntza hori herrial-deen arteko kultur trukerakoerabili behar izan zuten: EuskalHerriko artista bat Herbereeta-ra joan zen, Alemaniako eta Le-toniako bana Donostiara...«Egitasmo honek Europa mai-lako dimentsioa dauka, eta horiezaugarri garrantzitsu bat da.Goierri eta Donostia proiektuhonen barruan egonda, gure lu-rraldea Europan bistaratzeko

Kultura familian

«Goierri etaDonostia Europanbistaratzekoaukera duguproiektu honekin»

«Familiekelkarrekin kulturjardueretan partehartzea osoaberasgarria da»Leire de MiguelEgitasmoaren sustatzailea

Page 11: Goiberri 162. zenbakia

GOIBERRI 11ERREPORTAJEA

aukera baitaukagu. Herrialdeguztiek webgune komun batdaukagu, sare sozialak... Euro-pako beste herrialde batzuekinkultur trukean ariko gara, etahori oso aberasgarria da». Lauherrialde horiei, Lituania, Bos-nia, Kroazia eta Norbegia gehi-

tu zaizkie aurten.

Ikastetxeetan, banaketaGoiekin izandako bileraren on-dotik, herriz herri bisitak egin zi-tuen De Miguelek, eta harreraona jaso du. «Esaterako, Idia-zabalgo kultur teknikariak esa-ten zidan proiektu hau aukera

ona zela herriko kultur baliabi-deak Goierrin ezagutzera ema-teko, baina baita Donostialde-an ere». Proiektu honen alderdi«positiboenetako bat» Donos-tiako agenda eta Goierrikoaeuskarri berean partekatu delada. «Lehen Hezkuntzako Goie-

rriko 3.500 ikasleri banatu zaie,eta Donostiako 12.000ri. Guzti-ra 15.000 etxeetara iritsi da.Goierriko familiek Donostiakoekitaldien berri jaso dute, bainabaita alderantziz ere. Horrekhorrela izan behar zuela argigenuen; azken batean, trukehori oso aberasgarria da».

Donostian zein Goierrin an-tolatu diren jardueren errepa-soa egiterakoan, «izaera ezber-dinak» sumatu ditu De Migue-lek: «Goierrin eskaintzen direnjarduera asko dira mendi buel-tak, baserri batera bisita, lanbi-de zaharrak ezagutzea... Do-nostian, museoek eskaintzendituzten ekintzak dira gehie-nak». www.hiphipurri.org web-gunean, 2015 atalean, kontsul-ta daiteke agenda bateratua.

Donostian bezala, familianegindako kultur aisialdia kon-tsumitzeko ohitura zabalduegingo da proiektu honekin

Gurasoz eta seme-alabezosatutako talde bat, iaz,Astigarragako Sagardoetxean,kixkiarekin sagarrak biltzen.GOIBERRI

Goierrin ere. «Kultura herri ba-ten altxorra da, eta familiek el-

karrekin jarduera batean partehartzea oso aberasgarria da.Txikitatik ohitura hori hartzeabizitza osorako ikaskuntza batda, eta hori oso garrantzitsuada gizartearen aurrerapenera-ko, oparotasunerako eta gizar-te-ongizaterako». Urriko aste-buruak gain-gainean dira.

Page 12: Goiberri 162. zenbakia

12 GOIBERRIGAZTEAK

Kuadrillako jatorrenakizan nahian,bi goierritarMaialen Igartua ETBko Gu ta gutarrak saioaklaugarren denboraldia hasi be-rri du irailean. Orioko (Gipuz-koa) aterpetxe batean graba-tzen dute programa, astebu-ruetan. Aurretik elkarezagutzen ez zuten hamabigazte elkartu, eta denboraldia-ren amaieran «jatorrena» au-keratzea da programaren xe-dea. Horretarako, probak egi-ten dituzte, festak,elkarbizitza... Iaz hasi zen pro-

grama, eta Euskal Herriko gaz-tetxoen artean izugarrizko arra-kasta lortu du.

Denboraldi honetan, bi goie-rritar daude partaideen artean,zein baino zein saltseroagoak.Eukene Goikoetxea segurarraeta Josu Rodrigez urretxuarradira, moda zaletua bata, eta DJ-a bestea.

Eukene, moda zaletuaGoikoetxeak hemezortzi urteditu, eta moda da bere zaleta-

sun handiena. Hain zuzen ere,moda diseinua ikasi nahi du au-rrerago. Lagunek animatutaaurkeztu zen kastingera: «Ziri-katu egin ninduten, eta azkene-an animatu egin nintzen». Udaamaieran esan zioten onartuaizan zela, eta «sorpresaz» har-tu zuen berria.

Josu, DJ-a baino gehiagoOstiraletan platoan grabatzendute programa; bi asteburutikbehin, berriz, Orioko aterpetxe-an. «Hasieran platoan pixkabat agobiatzen nintzen, hain-beste kamerarekin», dio Goiko-etxeak. Dagoeneko ohitu da,ordea, eta gainontzeko kidee-kin duen harremanarekin eregustura dago. «Denok adin be-retsukoak gara, eta ongi mol-datzen gara».

Eukene Goikoetxea segurarra eta Josu Rodrigez urretxuarra ‘Gu ta gutarrak’ saioko lehiakideak dira. JON TIRAPU

Rodrigezek, bestalde, 25 urteditu, eta apur bat ohituagoadago aurpegi ezaguna izatera.Izan ere, DJ-a da, eta hainbatfestatan izana da giroa sortzen.Aurreko denboraldiak gustatu,eta horregatik aurkeztu zuenbere burua. «Ezagutzen nauenjendeak esaten dit kanpoanbezalakoa naizela progra-man». Jaso omen ditu kritikabatzuk ere, «txuloa» dela esa-nez. «Programak aurrera eginahala ikusiko dute ez dela ho-rrela».

Irabaztea zaila ikusten duRodrigezek, baina kuadrilla ja-torrenean ikusten du bere bu-rua. «Eta espero dut progra-man egindako lagun batzuekinharremanetan jarraitzea aurre-rantzean ere; oso talde txukunada».

Babeslea

Page 13: Goiberri 162. zenbakia

GOIBERRI 13MOTZEAN

Artisau forja: galtzeko bidean

Tere Madinabeitia

Gipuzkoa osoan artisau forja-ketan lan egiten duen bakarrakLegazpikoa izan behar zuen,nola ez. Izan ere, herri honekbeti izan du lotura estua burdi-narekin: burdinolak eta haizeo-lak garai batean, Patrizio Etxe-berriaren lantegia geroago... Hain zuzen ere, lantegi horre-

tan bertan ikasi zuen burdinalantzen Ricardo Mediavillak.Palentziako Boadilla del Cami-no herrian 1958an jaioa, urtebete zuenean ekarri zuten Le-gazpira, aita, Ricardo izenekoabera ere eta errementaria lan-bidez, Patrizionean forjan lanegitera etorri zenean. Haren on-doan jarri zen semea erremen-tari-mutil gisa 14 urte eskase-kin. Aitak erakutsi zizkion forja-ren sekretuak.

XVIII. mendera bidaiaRicardo semeak Azpikoetxeauzoan duen lantegira sartzeaXVIII. mendera bidaia egiteada. Artisau forjaketan ez daeboluziorik izan, eta duelamende batzuk lan egiten zenbezala lantzen da burdina orainere, eskuz gehiena. Sutegianikatz mineralarekin burdin to-txoa berotu, kurrikarekin piezahartu eta gabiaren lekura era-man, haren kolpeekin luzatueta forma eman, ingudearengainean mailuarekin moztu...Lan tresna batzuk, ordea, me-kanikoak dira gaur, gabia, esa-terako, eta baita sutegian suapiztu eta gori mantentzeko hai-zagailua ere, garai batekohauspoaren ordezkoa hau. Lantegiak 23ren bat urte

ditu. Patrizionean 80ko hamar-kadako krisialdiak eraginda itxizuten errementari tailerrean–berak lan egiten zuen tailerre-

an– baztertuta geratu zirenmakinak eta tresnak erositamuntatu zuen. Sutegi, gabi, ku-rrika, mailu eta ingudearekinbatera, zizaila, prentsa, esmeri-la edo guraizeek osatzen dutepaisaia. Baita ikatzak ere, etanola ez, burdin totxoak eta za-tiak, tailer osotik sakabanatu-ta.

Kurrikak nagusiF114 deritzan materiala erabil-tzen du gehien bat Mediavillak.Altzairuztatutako burdina.Aproposena bere produkzioa-ren gehiengorako. Kurrikak egi-ten ditu batez ere. Garai batekoPatrizio Etxeberria lantegitikdatozen GSB eta Bellota He-

Iltzeari forma eman eta gero, pieza neurrira mozten ari da ingude gainean Mediavilla. TERE MADINABEITIA

rramientas fabriketarako bere-ziki. Baita metalaren sektorekobeste lantegi batzuetarako ere.Izan ere, gaurko fabrika haue-tan, dena edo ia guztia mekani-zatuta badute ere, oraindik es-kuz egindako kurrikak erabil-tzen dituzte, produzitzen dutenpieza mota bakoitzerako neu-rrira egindakoak.Ez dira kurrikak, ordea, Me-

diavillak egiten dituen baka-rrak. Zaharberritzeak ere egitenditu: ateetako eta leihoetakoburdinderia (Beasaingo Igartzajauregikoak berak egindakoakdira), aldabak, balkoi eta leiho-etako barrak, altzariak... Orain proiektu berezi bat du

eskuartean: Albaola elkartea

eraikitzen ari den San Juan itsa-sontziarentzako iltzeak, jato-rrizkoak bezalakoak.

Ofizioa erakusteko prestTailerreko lana afizioa da Me-diavillarentzat. Ogibidea, me-talaren arloko enpresa handibatean du. Urte batzuk faltazaizkio jubilatzeko, eta ondokolokaleko Juan Mari Burgueraeskultorearekin batera planakegiten hasia da ordurako. Baina jubilatu aurretik ofizioa

erakutsi nahiko lioke jendeariMediavillak, desagertu ez da-din. Bere afizio hori ogibide izandaitekeelakoan dago. Konpen-tzia handiegirik ez luke izango,ez Gipuzkoan behintzat.

Ricardo Mediavilla legazpiarra da Gipuzkoa osoan forjatze lanbideari eustendion bakarra. Artisau eran lantzen du burdina. Ofizioa erakusteko prest dago.

Page 14: Goiberri 162. zenbakia

14 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Aurretik zirrikitu bezalaikusi duten hori leihogisa zabaltzen diegu»

Marian SegoviaGoierri garaiko HHI ikastetxeko zuzendaria

Miriam Luki ZumarragaGeografia eta historia eskolakematen ditu Marian Segoviak(Beasain, 1963) Goierri garaikoHelduen Hezkuntza Iraunkorre-ko (HHI) ikastetxe publiko etadoakoan. Irakasle izateaz gain,zentroko zuzendaria da. Biegoitza dituzte; bata Zumarra-gako Zelai Arizti kultur etxekohirugarren solairuan eta besteaLegazpiko Itxaropen auzoan.Aurten 330 lagunek egin dute

matrikula. Urtarrilean berriz ire-kiko dute izena mateko epea.Helduen hezkuntzako zentroakezagutzen al ditugu?Ez. Hor gaudela badakite bainahemen zer egiten dugun ez.Eta zer da egiten duzuena?Hezkuntza arautua eta ez arau-tua eskaintzen dugu hezkuntzasistema publikoaren eta doa-nekoaren barruan.Arautuaren barruan zeintzukdira hemen egin daitezkeenikasketak?Arautua DBHko titulua atera-tzera bideratua dago. Lehenen-go gradua eskolatu gabekoikasleak hezkuntza sistemansartzeko egiten da. Bigarrengradua lehen hezkuntzarekinbat dator. Hirugarren graduaDBHko titulua eskuratzeko egi-ten dute ikasleek; titulu hori he-men, zentroan bertan, lortudaiteke.

nak emakumezkoak dira. Sar-bidean eta hezkuntza arautuanandrazkoak erdiak dira; atzerri-tarren artean gutxiengoa dira.Horrenbestez, zuen ikaslegehienak benetan ikasi nahi du-telako iritsi dira helduen hez-kuntza zentrora, ezta?Bai, ez daude behartuta. Derri-gorrezko hezkuntza 16urteraartekoa da. Egia esateko, ba-daude Lanbidek gurera bidal-tzen dituen ikasleak eta horiek,

akaso, behartuago etortzendira.

Eta zein da eskaintza ez-arau-tuan?Euskara, ingelesa, frantsesaeta sarbidea eskaintzen ditugu.Sarbidea goi mailako gradue-tara sartzeko bidea da. Lanbideheziketako goi zikloetan sartze-ko azterketa bat egin behardute eta guk froga hori presta-tzen laguntzen diegu ikasgaikomunak emanda: matemati-ka, gaztelania eta halakoak.Ikasleen soslaia oso ezberdinaizango da. Aletuko zenuke?Institutuetan DBHko tituluakatera ez dituzten ikasle gazteakditugu, 18 urtetik gorakoak.Bestetik, beren bizitzako une-ren batean ikasketak utzi, etaorain berreskuratu dituzten 20eta 30 urte inguruko ikasleakdaude; langabezian daudenakedo lanean gutxieneko titula-zioa eskatu, eta lortzera gure-gana datozenak. Atzerritarrakditugu, euskara edo gaztelaniajakin gabe iristen direnak etahona hizkuntzak ikastera dato-zenak; behin ikasita hezkuntzaarautura bideratzen ditugu.Profesionalak ere etortzen dira,ingelesa edo frantsesa ikasinahi dute baina erritmo la-saian; tartean, jubilaturen batere badator. Horien artean emakumezkoasko al dago?Hezkuntza ez arautuan gehie-

Irakasleek ikasi nahi duen ikas-learekin hobeto egiten al duzuelan?Bai, nabaritzen da. Gurasoekpresionatuta etortzen direnikasleak egon badaude, halaere, hemengoak ez dauka insti-tutu baten panoramarekin zeri-kusirik. Profesionalki lanean jarraitze-ko gogoa piztuko zaizu, ezta?Batek baino gehiagok arazoakditu eta nork bere ikasgaianahaleginak egin behar dituikasleak harrapatzeko. Nire ka-suan, historia eta geografiaematen ditut eta eztabaida po-litak sortzen dira. helduak diraeta zentzu kritikoa agertzendute. Heldutasun horrek lotsaeta beldurra gehitzen die hasiberritan. Edonola ere, izenaeman eta etortzeko urratsaematen dutenean pozik senti-tzen dira, areago amaitzen du-tenean. Izan ere, aurretik hezkuntza

sistematik pasatu direnean as-kok eta askok porrota sentitudute; horregatik autoestimuurria dute ikasketei dagokienez.Ikustekoa da nola iristen direneta nola ateratzen diren he-mendik. «Ez nuen uste lortukonuenik», esaten digute lortudutenean. Hori, irakasleontzat,lanean jarraitzeko akuilurik in-dartsuena da.

«Gure zentrokopanoramak ezdauka institutubatekoarekinzerikusirik»

«‘Ez nuen ustelortuko nuenik’,esaten digute lortudutenean; hori dagure akuilua»

Page 15: Goiberri 162. zenbakia

GOIBERRI 15ELKARRIZKETA

MIRIAM LUKI

Orduan, ikasketen beste aurpe-gi bat ikusten al dute hemen?Bai, jakin-mina pizten diegu etazentzu kritikoa suspertu ere bai.Aurretik, hezkuntzari dagokio-nez, zirrikitu gisa ikusi dutenhori leiho gisa zabaltzen diegu.Hori da, hain zuzen, gure lana.Zuen geletan horrenbestekoaniztasuna egonda, nola uztar-tzen dituzue soslai horiek guz-tiak?Klaseen metodologia molda-tzen dugu. Etengabean presta-kuntza jasotzen ari gara gurehezkuntza zentroen ezauga-rrietara egokitzeko.Beste eskoletan bezala hemenere ikasgeletatik kanpo aterakozarete, ezta?Gure arteko harremanak osoaberasgarriak dira eta ez diraikasgeletara mugatzen. Irtee-rak egiten ditugu, bazkarirenbat edo beste... Orain ikasturteberriaren programa antolatzenari gara.

Page 16: Goiberri 162. zenbakia

16 GOIBERRIINTERNET

saretikGoierriko alkateei elkarrizketak

Joan zen irailaren 20an bete zi-ren 100 egun Goierriko alkateekeuren karguak hartu zituztene-tik. Goiberri-ren aurreko aleanargitaratu bezala, herritarrenaurrean irudi ona sortzeko egu-nak dira lehen 100 hauek, biga-rren aukerarik gabekoak. Kontzeptua goi mailako poli-

tikarientzat erabili ohi bada ere,Goierrira ere ekar daiteke. Go-bernu aldaketa nabarmenenakBeasain, Ordizia, Lazkao, Urre-

txu eta Legazpin eman dira, EH

Bilduren eskutik EAJra pasta.Gobernu berriek egonkortzekohiru hilabete eman ondoren,aste honetan hasita Goierrikoalkate guztiei egindako elka-rrizketak argitaratuko ditu GOIE-RRIKOHITZAk papereko edizioan.Ormaiztegiko Jon Enriquerenaargitaratu da lehenbizi. Azaroa-ren 4ra arte, egunero bat izangoda protagonista. Elkarrizketa horiek goierri.hi-

tza.eusweb atarian ere irakur-tzeko aukera izango da.

Alkateekin solasaldiakpaperean eta sarean

Klik

Ikasleen adimenikonena Adimen linguistiko, logiko-ma-tematiko, espaziala, musikala...ikasle bakoitza horietako zeinadimenetan nabarmentzenden zehazten duen aplikazioagaratu dute Tecnalia eta Bilbo-matica software enpresak.

Ipuinak euskarazsakelean‘Sorgin txiki’, ‘Galtzagorri aztia’,‘Basajaun skaldea’, ‘Marigorrin-goren abenturak’... Ipuintxoaplikazioaren bidez mugikorre-an ikus daitezken ipuinetakobatzuk dira horiek. Euskal mito-logiako pertsonaiak dira etahaurrek beraiek jolas dezakete.

Sarean ikusia

WhatsApp-ek900eko langagainditu duMark Zuckerbergen Faceboo-kek erosi zuenetik 300 milioierabiltzaile gehiago ditu mo-mentuko mezuen WhatsAp-pek. Guztira 900 milioi erabil-tzaile dituzte irailean eman-dako datuen arabera.Apirilean iragarri zuten 800milioi erabiltzaile bazirela etaorduz geroztik aplikazioakgora egin du nabarmen, berrizere. Facebookek joan zen urrian

eskuratu zuen WhatsApp,21.800 milioi dolar ordaindu-ta; 19.567 milioi euro. Hainbatberrikuntza gehitu dizkiote or-dutik aplikazioari, ahots deiakegiteko aukera, adibidez.

Page 17: Goiberri 162. zenbakia

GOIBERRI 17ZALDIBIAKO FESTAK

Santa Fe jaietanmurgilduko da Zaldibia

stelehenean hasi etaigandera arte jaietan

bustiko da Zaldibia. Herrianhorren ezagun den mondejuberria probatuz emango dietehasiera festei eta hainbategunez haur, gazte zein hel-duen neurrira prestatutakohamaika ekitaldi izango di-tuzte aurretik.

Udalak plazaratu dituenoharren artean dago emaku-meen aurkako eraso sexisteiaurre egiteko deia. Jazartzea,ipurdia ukitzea nahiz lizunke-riak esatea ez dela ligatzeagogorarazi dute: «Ez esatendenean, ezetz esan nahi du».Hala, larrialdi kasuetarakohainbat telefono baliagarri ja-rri dituzte herritarren eskura.Erasoen aurrean jarrera akti-boa izateko eskatu du udalak.

Eraso sexistakdenen arduradirela gogorarazidu udalak

A

Urriak 5, astelehena: 18:30:Mondejua prestatzekoosagaien bilketa eginez, desfileaOlaldetik plazaraino. 19:00: Plazan, jaien hasiera etaaldarrikapena; Iztueta Dantza Tal-deko dantzariekin, danbor jotzai-leekin, herriko txistulariekin etaGauerdi txarangarekin. Ondoren: Kalejira herrian zehar,Gauerdi txarangarekin eta bu-ruhandiekin.

20:00: Plazan, mondejuak das-tatzeko aukera izango da. Afalondoan: Gauerdi txaranga ibiliko da tabernaz taberna, gaue-ko hamaikak arte. 23:00:Dantzaldia Imuntzo etaBelokirekin. Oharrak: Txozna batzordeakdeialdia egin du festetan zapi la-ranja janzteko. Bestalde,20:00etan astelehenero bezalaEuskal presoak Euskal Herrira le-

mapean konzentrazioa egingodute plazan.

Urriak 6, asteartea: SANTA FE EGUNA11:00:Haurrentzako jolasak Kulkitaldearen eskutik.11:00:Meza.11:45:Nerea Elustondo eta AitorSarriegi bertsolarien saioa. 12:00:Herriko trikitilarien saioaherrian zehar.

Iazko jaien hasierako txupinazoa. JANIRE ARRONDO

Page 18: Goiberri 162. zenbakia

18 GOIBERRIZALDIBIAKO FESTAK

17:00: Zaldibiako Pilota eskolakobenjamin eta alebin pilotarienesku-pilota partidak. Ondoren, in-fantil eta kadete pilotarien partida:Oroitz Etxabe - Jon Mendizabal;Iñaki Oria - Aimar Etxeberria. 18:30:Herriko plazan, Iztuetadantza taldearen saioa. 19:30:Herriko Goiztiri txaranga-ko kide ohien saioa.

Urriak 7, asteazkena: 11:00: Plazan, zezenak eta potto-kak. 12:00:Hamaiketakoa jubilatuen-tzat. Ondoren: Kalejira Zaldibiako Triki-tixa Eskolako ikasleekin. 13:30: Guraso Batzordeak antola-tuta, haurrentzako bazkaria pla-zan. Haur bakoitzak bere ogitarte-koa eraman behar du, eta ardura-dun batekin joan beharko du.Postrea eta edaria Guraso Batzor-deak eramango ditu. Ondoren:Haurrentzako jolasak,plazan. 17:30: Patxin eta Potxin pailazoensaioa.

Urriak 9, ostirala: MOZORRO GAUA16:00-19:00: Beti Gazte elkarte-ak sustatutako egitasmoari esker,margoketa tailerra haurretzat.

Bertan margotuko dituzte iraileanantolatutako zeramika tailerreanegindako lanak. 19:00:Herritarrek antolatutakoherri kirolak. 20:00: Elektro Patxaranga kaleanimazioa. 22:30: Kontzertua La Jodederataldearekin. 00:00ak aldera:Dantzaldia Gu-gaz musika taldearekin.

Urriak 10, larunbata: 12:45:Herriko plazan, Lagunta-suna Errondailaren saioa. 16:30:Mozorro festa eta haurrenjaialdia. Haurrek eurek erakutsiko

dute kanturako edo musika tres-nak jotzeko dute abilezia. 18:00: Profesionalen esku-pilotapartidak. Lehenengo partida: Gor-ka-Urruzola / Jaka-Irusta. Biga-rren partida: Xala-Merino I / Mar-tinez de Irujo - Tolosa. Oharra: Sarrerak egunean bertanjarriko dira salgai, ordubete lehe-nago. 20:00ak aldera: Txosna batzor-deak antolatuta, herrian zehar ka-lejira aldarrikatzailea, eta ondorenmokadutxoa. 23:00: Kontzertua Irrikan taldea-rekin. Ondoren, dantzaldia Gabe-nara erormeri taldearekin.

Urriak 11, igandea:KUADRILEN EGUNA11:00:Diana herriko txistularie-kin. 12:00: Zortzi urtetik 16 urtera bi-tarteko Euskal Herriko gaztetxoensega saioa. 14:30: Bazkaria herriko plazan.Txartelak herriko tabernetan dau-de salgai, urriaren 7a arte. Bazkalondoan: Jun Da Jo txaran-gak girotuta, kuadrilen arteko jo-koak eta kalejira. 23:00:Herritar batzuek osatzenduten GurErAn taldearekin kon-tzertua. Ondoren dantzaldia Txi-meleta musika taldearekin.

ZALDIBIA.ORG

Page 19: Goiberri 162. zenbakia

GOIBERRI 19ZALDIBIAKO FESTAK

Mondeju gozoa,Zaldibiarren altxorpreziatua

Urriaren 5ean izango da hestebeteadastatzeko aukera herriko plazan.

Ezaguna da Zaldibiako monde-jua; herrian urte luzez manten-du den altxor gastronomikoa,ohitura, mimoz eta dedikaziozegiten dutena. Jaiei hasieraemateko, urteroko ohiturari eu-tsiz, mondejua dastatzeko au-kera izango da Zaldibian. Udaz-kenaren iritsierarekin baterahasten dira hestebete zuria egi-ten. Ekitaldi jendetsua izaten

da Santafeen hasierarako gor-detzen dutena.

Arratsaldean, mondejuaprestatzeko osagaien bilketaegiteko aitzakiarekin, desfileaegingo dute Olaldetik abiatutaplazaraino. Iluntzeko jaien ha-sierako ekitaldien ondoren,bestalde, 20:00ak aldera arteitxaron beharko da mondejuakdastatzeko.

ZALDIBIA.ORG

Txikienak zeramikagileZaldibiako festek ohituratikasko duten arren, berrikuntza-rik ere izango da aurtengo egi-tarauan. Arantxa Munitaren la-guntzarekin buztinezko irudiakegiteko aukera izan zuten etxe-ko txikienek duela egun batzuk.Hain justu ere, bi taldetan arituziren zortzi urte artekoak lehen-bizi eta handik gorakoak ondo-

ren. Edonola ere, jubilatuek gu-rasoei ere dei egin zieten hau-rrekin batera tailerrean partehar zezaten.

Lanaren hurrengo pausoadatorren ostiralean emangodute, hilak 9. Egindako zerami-ka lanak koloreztatzeko tailerraizango da ostiral arratsaldekoa.Beti Gazte elkarteak sustatukoegitasmoa da.

Page 20: Goiberri 162. zenbakia