goiberri 191. zenbakia

16
Kilian Jornet lasterkari kataluniarra Zegama-Aizkorriko helmugara iristen, 2014an. Orduan jarri zuen probaren errekorra. JORDI SARAGOSSA Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Manu Hernandez 3 Iritzia 4-5 Zegama-Aizkorrik 15 urte 6-7 Lide Urrestarazu ordiziar gaztea 10 ‘Euskal baleazaleen triskantza’ 12-13 Saretik 14 Korta jatetxearen errezeta 15 GOI B ERRI 191. zenbakia. 2016ko maiatzaren 20a Kilian Jornet Mendi lasterkaria «Ibilbideak, zaleek, lokatzak... horrek egiten du berezi Zegama» 8-9

Upload: goierriko-hitza

Post on 31-Jul-2016

246 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

Zegama-Aizkorri 2016 mendi maratoia, Kilian Jornet korrikalariari elkarrizketa.

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 191. zenbakia

Kilian Jornet lasterkari kataluniarra Zegama-Aizkorriko helmugara iristen, 2014an. Orduan jarri zuen probaren errekorra. JORDI SARAGOSSA

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Manu Hernandez 3 Iritzia 4-5Zegama-Aizkorrik 15 urte 6-7Lide Urrestarazu ordiziargaztea 10 ‘Euskal baleazaleentriskantza’ 12-13 Saretik 14Korta jatetxearen errezeta 15

GOIBERRI

191. zenbakia. 2016ko maiatzaren 20a

Kilian JornetMendi lasterkaria

«Ibilbideak, zaleek,lokatzak... horrek egitendu berezi Zegama» 8-9

Page 2: Goiberri 191. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 191. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Nire lanbideak ez du ezer txarrik,maite dut janaria prestatzea»

Manu HernandezItsasoko ostatuko nagusia

J. Zarandona Ezkio-ItsasoManu Hernandez (Iruñea,1972) munduko gizona delaesan daiteke. Jaiotzez Iruñekoabada ere, Urretxun bizi da egun,baina alegiartzat du bere bu-rua. Orain urtebete eskasetikItsasoko ostatuko gidaritza uz-tartzen du Labekoa Berri jate-txekoarekin batera. 1993anhasi zen ostalaritzan lanean,«parrilero moduan». Lanbi-dea hobbytzat du Hernande-zek, eta horregatik dio ez duelaezer txarrik, «maite dut janariaprestatzea eta sukaldari iza-tea». Ostatua hartu zuenetik ia

urtea pasata, balorazio «ona»egiten du, hasieran gogorraizan zela aitortzen badu ere. Zein zaletasun dituzu?Futbola, realzalea naiz. Eta lan-dareak. Liburu bat. El vino del cielo a la tierra.Musika talde bat.Doctor Deseo.Abesti bat.Radio Futuraren Semilla negra.Janari bat.Amak egindako txitxirioak.Edari bat.Ardoa.Oporretarako leku bat.

San Fernando, Cadizen.Goierriko txoko bat.Kizkitza.Amets bat.Itsasoko ostatuan urte askopasatu ahal izatea.Jaso duzun oparirik bereziena?Orain dela bi aste, iloba bat.Zeri diozu beldurra?Nekeari.Gorroto duzunaFaltsukeria.Zerk sortzen dizu irribarrea?Edozein tontakeria txikik.Itsasoko alkate bazina?Ez dago haur asko, baina be-raientzako zerbait egingo nuke.

«Itsason ez dagohaur asko, bainaalkate banintzberaientzat zerbaitegingo nuke»

JOSUNE ZARANDONA

GOIBERRI

Argitaratzailea:Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Iñaki GurrutxagaKudeatzailea: Ione BerasategiKoordinatzailea: Tere MadinabeitiaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 191. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Itxaro Mendizabal Amundarain Ttiklik! Elkargunea

Beldurrak

eldurrez josi-ta nago. Bel-dur txiki, er-tain eta han-diz. Txakurrei

beldurra izatetik hasita … heganegitetik pasatu … eta heriotza-raino. Gizakiok dugun beldurhandienetako bat maitatua ezizatea omen da. Hori ere badut. Bizitzan daramagun errit-

moa dela eta, askotan ez garakonturatzen beldur hauek zen-bateraino mugatzen dutengure egunerokoa. Baina geratueta hausnartzeko minutu ba-tzuk hartuko bagenitu, segi-tuan konturatuko ginateke zen-bat gauzari uko egiten diogunbeldur hauek direla medio.Baztertuko gaituztenaren bel-durra, zer esango duten edoporrot egiteko beldurra izatendira normalean. Identifikatu gabeko beldur

ezkutu asko izaten ditugu. As-kotan ez gara kontziente beldurhauek zein diren. Horregatik,gure portaerak aztertu, guresentimenduei kasu egin eta po-liki-poliki beldur hauek identifi-katzen hastea beharrezkoa da.

Beldurrak, oinarrian, ez diratxarrak. Gu babesteko daude.Beldurra dela eta, badakiguleku batzuetan kontu gehiago-rekin ibili behar garela, bizirau-teko sortua baita (gaur egun ezdugu beldurra gure arbasoekbezala, lehoi batengandik aldeegiteko erabiliko, baina bestemila gauzetarako erabili deza-kegu, eta babestuko gaitu).Beldur erreal eta positiboakdira hauek. Badaude, hala ere,beste mota bateko beldurrak,gezurrezko beldur edo irrealak.Hauek kalte egiten digute, gurebizitza kalitatea murriztuz. Etaez dakizu ondo nola!Beldurra onartzea da gakoa,

detektatu, interpretatu eta sail-katu behar da. Beldur hori du-gula onartzean, beldur horrekinbizi nahi dugun, bidelagun izan-go dugun edo gainditu nahi du-

gun erabaki beharko dugu. Bel-durrarekin bizitzea erabakitzenbadugu, inoiz ez dugu benetannahi dugun hori egitea lortuko.Beldurrak geldiaraziko gaitueta ez gara erabateko zorionta-suna sentitzera iritsiko.Bidelagun izango bada, mo-

Beldurra gainditu nahi bada,aurre egin beharko diogu. Bel-durra ematen digun hori egitealortu behar dugu. Honela, bereindarra gutxitzeaz gain, beldurmugatzaile hori gainditzea lor-tuko dugu, eta bide berean,gure bizi-kalitatea hobetzealortuko dugu; autoestimua in-dartuz eta gauzak egiteko gaigarela sentituz.Gainera, beldurrari aurre egi-

ten diogun momentuan, bene-tan gertatzen denarekin baino,irudimenean dugunarekingehiago sufritzen dugula kon-turatuko gara. Irudimeneandauden beldur asko existitzenez direla konturatzea ezinbes-tekoa da, beldur hauek beha-rrezkoa ez den sufrimenduadakarte eta.Nelson Mandelak esaldi ho-

nek dioen bezala, «Adorea, bel-durrari irabaztea zela ikasi nuen,ez beldurrik ez izatea. Ausarte-na ez da beldurrik sentitzen ezduena; ausartena beldur horimenderatzen duena da».Beraz, ‘egin, eta beldurra

ematen badizu, egin beldurra-rekin’.

B

du positiboan erabiltzen ikasibeharko dugu. Beldur hori hordagoela, existitzen dela onartubehar da eta kontziente izangure bizitzako zein arlo muga-tzen duen. Lehen aipatu dudanbezala, txakurrei beldur izuga-rria diet. Badakit ez naizela ko-modo sentitzen txakurren batgertu izanda. Hortaz, txakurrakdauden lekuetara joateari ezdiot utziko, baina ez naiz nahitahurbilduko txakurrak daudenleku batera. Ez dut momentuzbeldur hau gainditzeko gogo, in-dar edo beharrik. Badakit hordagoela, eta onartzen dut.

Page 5: Goiberri 191. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Begirada mesfidatiak ete erdeinua. Laguntzeko borondateaeta bidegabekeriarekiko amorrua. Txanpon beraren bi aurpegiakditugu hauek, azken boladan ihesean datozen milaka errefuxia-tuen inguruan. Batzuk begi txarrez ikusten dituzte, eskuin muturre-ko –eta ez hain muturreko– alderdiek igorritako izu eta gorrotomezuak erabat barneratuta. Horren aurrean, pertsona hauek biziduten egoera krudelaren jakitun, badira taldean antolatu eta ahalduten neurrian laguntzea erabakitzen dutenak. Denbora eta bo-rondaterik onena muxutruk emanez. Legazpin, Zumarragan etaUrretxun baditugu halako adibideak, baita Euskal Herriko bestehainbat tokitan ere. Herri onen balorerik onenak erakusten dituztehalako ekimenek. Kezkagarria ere bada, halaber, erakunde publi-koek egiten ez dutena herritarrek eta Gobernuz Kanpoko Erakun-deek egin behar izatea. Jakinik, gainera, ez dela gaitasun eta esku-men arazoa; borondate arazoa baizik. Gogoan gordeta gelditu zaitduela gutxi Arantza Amezagari egindako elkarrizketa, Elgetan ge-

Ezer ere ez. Familiako talde Whatsappa sutu zitzaigunbesteegunean gai honen inguruan aritu ginenean. Euskal Herritik ba-tzuk, Madrildik besteak eta Frantziako txoko batetik azkenak, de-nek iritzi berdina genuen baina denok hitz egin nahi genuen. Nirefamilia emigrante familia da bertakoekin primeran nahasten ikasiduena. Nire abuelo eta abuela Extremaduratik Altsasura, eta geroLegazpira etorri ziren aukera baten bila. Nire osabak Madrilera aldeegin zuen ondoren lanak tiraka. Izebari, ordea, bihotzak egiten ziontira eta Frantziara jo zuen. Bakoitzak bere lekua aurkitu zuen, etaberaiek bezala munduan leku bat bilatzen jarraitzen dute milioikapertsonek. Askok ez dute zirrara, esperientziak, lana, maitasuna…bilatzen, lasai bizitzea baizik. Gerretatik ihes egiten dute, poten-tziek sortutako gerretatik. Dirua besterik ez dago odol guzti horrenatzetik; interesak, botere nahia, garai batean bezala. Eta orduanbezala ere, orain bizitza batzuk beste batzuek baino gutxiago balio

dute. Desiro dut gertatzen ari dena berriro ere ez errepikatzea, bizi-tza ziklikoa den arren, baina karma dela sinisten badugu, noizbaitEuropak Afrikaren beharra izango du eta laguntza eskaini ordezbizkarra emango dio urte luzeetan eragindako minaren ordaine-tan. Ezer, Iraia, ez da ezer aldatu, baina norbanakoek egin dezake-ten indarrarekin saiatu gaitezen denon artean gauzak pixkanakaaldatzen.

bateta

bat

Asteko irudia

Iraia Oiarzabal

Nagore Belastegi

Josu Maroto

Kilian JornetZegama-Aizkorri mendimaratoiaren 15. edizioa delaeta, hona Josu Marotoren alehonetarako irudia:Korrika egin ala hil!mic mic

rra eta frankismoko emakume erresistente eta errepresaliatueiegindako omenaldian. Hark ongi daki zer den erbestea, Argentinanjaio baitzen gurasoek gerratik ihes egin ostean. Hunkituta kontatuzidan euskal erbestea oso antolatua izan zela eta harrera oso onaegin zitzaiela, bazekitelako askatasunaren eta bizitzaren aldekoborrokak eraman zituela hara errefuxiatutako euskaldunak. Etagaldetzen diot neure buruari, zer aldatu da?

Page 6: Goiberri 191. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Igandean Zegama-Aizkorri mendi lasterketa jokatuko da. Euskal Herri mailanzegamarrak aitzindariak izan ziren halako proba bat antolatzen, eta horriesker, beraien herria eta Aizkorri mundu osoan ezagun egitea lortu dute.

Asier Zaldua ZegamaZegama-Aizkorri mundukomendi lasterketa garrantzi-tsuenetakoa da, eta Zegamaeta Aizkorri mundu osoan eza-gun egin ditu. Nola gertatu dahori? Nori bururatu zitzaionmendi lasterketa bat antola-tzea? Nolakoa izan zen lehenedizioa? Galdera horien guz-tien erantzunak lortzeko, Alber-to Aierbe antolatzailearenga-na, lehen edizioa irabazi zuenJuan Martin Tolosa amezketa-rrarengana eta Joseba IzagirreZegamako alkatearengana jodu GOIBERRIK.Aierbek Zegama-Aizkorri

lasterketa herria ezagutzeraemateko sortu zela gogoratzen

du. «Gure altxor bakarra Aizko-rri denez, lagun talde bat eratugenuen Aizkorri ezagutzeraemateko. Nik Aneton mendilasterketa bat egiten zuela en-tzuna nuen eta Aizkorrin antze-ko zer edo zer egitea proposatunuen».Hasieran, mundu guztiak ez

zuen begi onez ikusi. «Halakolasterketa bat antolatzea osoneketsua zela esan zidaten etanik mendi lasterketak poten-tzial handia zutela erantzunnuen. Julian Belokik ideia politazela esan zuen eta horrek inda-rra eman zidan. Ibilbide batprestatu nuen, baina ideia ka-xoi batean gelditu zen».2001ean atera zuten kaxoi-

tik. «Aizkorriko Lagunen Egu-nean Antxon Bandres zenak al-kateari mendi maratoi bat an-tolatzea proposatu zion eta nikibilbidea prest nuela esan nion.

Hala, lanean hasi ginen», aipa-tu du zegamarrak.Lehen edizioa 2002an egin

zuten eta ordutik proba izugarrihazi da. Aierbek probak arra-kasta izango zuela uste zuen,baina ez tamaina horretakoa.«Gipuzkoan oso kirol zaleakgara, baina ez nuen uste halakoarrakasta izango zuenik».Bigarren urtean Espainiako

Kopan sartu zuten eta ondorenAlbert Baucells-ek MundukoKopan sartzea proposatu zien.«Erotu egin al zen galdetu nion.Berak ez kezkatzeko esan zi-dan: ordura arte egindakoa egi-tearekin nahikoa zela».

Gakoa, giroaZegama ez da Chamonix etaAizkorri ez da Mont Blanc, bai-na Aizkorri oso ederra da etaeuskal zaleek sekulako giroasortzen dute. «Harrezkero, las-terketa askotan egon naiz etatoki askotan ez dago batere gi-rorik. Zegama zoramena da.Gure lasterketak euskaldunokasko animatzen dugulako izandu arrakasta. Gainera, babesle-ek-eta mitifikatu egin dute. Ze-gama-Aizkorri oso ospetsuaegin da eta kanpotik ere jendeasko etortzen da, proba ikuste-ra eta giroaz gozatzera. Katalu-niarrak zoroen moduan jartzendira! Kilian ere asko inplikatu daeta horrek asko lagundu digu».Zegama-Aizkorri festa handi

bat bihurtu da. «Festa handibat da. Lasterketaren ondorensekulako parranda egitendugu». Hala, proba izugarri hazida. «Orain komeriak! Aitona

zahar batzuk hau guztia kudea-tu behar! Hau da harria hau!Bere garian ixilik egon ba-nintz!», dio txantxetan.Lasterketaz harro dago, nos-

ki. «Hunkigarriena irteerakounea da. Urtero negar malkoakirteten zaizkit. Izan ere, aurrekoegunak tentsio handikoak iza-ten dira eta irteeran jende guz-tia oso emozionatuta egotenda».

Tolosa, lehen irabazleaTolosarentzat ere oso bereziada Zegama-Aizkorri maratoia.Izan ere, bera izan zen lehenedizioa irabazi zuena. Horri es-ker, mundu mailako proba ho-nen historian bere izena urrez-

ko letrekin idatzita dago. Pal-maresean Kilian Jornetenondoan azaltzea sekulakoa dakorrikalari afizionatu batentzat.Amezketarra Tolosan bizi da

eta Ibarrako Joakin harategianlan egiten du. Dagoeneko ez dulasterketetan parte hartzen. 50urte egingo ditu aurten. Zega-ma-Aizkorri irabazi zuenean 36urte zituen, beraz. «Garai har-tan igoerak bakarrik antolatzenziren. Zegaman mendi maratoibat antolatu zutela jakin nue-nean, prestatzea erabakinuen».Garai hartan ez ziren asko

mendian korrika egiten zute-nak. Tolosa horietako bat zen.«Aralarrera joaten nintzen etatoki batetik bestera korrika joa-tea gustatzen zitzaidan, erron-ka bezala. Zegama-Aizkorri nirekontura prestatu nuen».Beldur handiarekin joan zela

Zegamatik zerura

«Aneton lasterketabat egiten zuten,eta Aizkorrinantzeko bat egiteaproposatu nuen»Alberto AierbeAntolatzailea

«Nire kirolibilbideko egunikpolitena izan zen,inongo zalantzarikgabe»Juan Martin TolosaLehen irabazlea

«Zegama-Aizkorrimendi lasterketaaurrera ateratzenbada, boluntarioenlanari esker da»Joseba IzagirreZegamako alkatea

Page 7: Goiberri 191. zenbakia

Elena Calvillo korrikalari goierritarra Aizkorriko gailurrera iristen, 2011ko edizioan. LOINAZ AGIRRE

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

Palmaresa 2002 Juan Martin Tolosa: 4or. 14’ 23’’Rosa Lasagabaster: 6or. 05’ 27’’2003 Fernando Garcia: 4or. 08’ 44’’Esther Hernandez: 5or. 08’ 52’’2004 Mario Poletti: 4or. 06’ 46’’Anna Serra: 5or. 27’ 51’’2005 Rob Jebb: 3or. 54’ 18’’Corinne Favre: 5or. 03’ 57’’2006 Ricardo Mejia: 4or. 03’ 41’’Angela Mudge: 4or. 43’ 04’’2007 Kilian Jornet: 3or. 56’ 59’’Corinne Favre: 4or. 50’ 01’’2008 Kilian Jornet: 3or. 59’ 33’’Corinne Favre: 5or. 00’ 46’’2009 Ricky Lightfoot: 4or. 03’ 12’’Emanuela Brizio: 4or. 38’ 19’’2010 Kilian Jornet: 3or. 56’ 30’’Emanuela Brizio: 4or. 47’ 51’’2011 Kilian Jornet: 3or. 57’ 39’’Oihana Kortazar: 4or. 42’ 50’’2012 Kilian Jornet: 3or. 56’ 04’’Oihana Kortazar: 4or. 52’ 30’’2013 Kilian Jornet: 3or. 54’ 38’’Emelie Forsberg: 4or. 48’ 12’’2014 Kilian Jornet: 3or. 48’ 38’’Stevie Kremer: 4or. 46’ 43’’2015 Tadei Pivk: 3or. 51’ 11’’Azahara Garcia: 4or. 41’ 23’’

aitortu du. «Nire helburua bu-katzea zen, baina hasieratik

oso gustura aritu nintzen. Ikusleasko zeuden eta konturatu nin-tzenerako Aizkorrira heldu nin-tzen. Aizkorritik behera JuanMari Garinek alde handia aterazidan, baina Andraitzeko igoe-ran pasatu egin nuen. Hortikaurrera, bakarrik egin nuen las-terketa guztia. Helmugara iritsinintzenean, sinestu ere ezinnuen egin lasterketa irabazinuenik. Senitartekoak han zeu-den, oso hunkituta. Beraiekhala ikustea izan zen politena.Nire kirol ibilbideko egunik poli-tena izan zen, inongo zalantza-rik gabe».Hurrengo urtean bigarren

egin zuen eta beste urte bateanere parte hartu zuen. Egun,ikusle gisa joaten da. «Kirol hauprofesionalizatu egin da etaZegama-Aizkorri lasterketaasko aldatu da. Egun, sekulakomaila dago. Zegama-Aizkorri

probaren lehenengo edizioairabazi izana, pozik egoteko

modukoa da. Hori hor gelditzenda, betirako. Kilianek egiten di-tuen denborak eta nik egin nue-nak ez dute zerikusirik, bainanik ere Zegama-Aizkorri irabazinuela esan dezaket».

Boluntarioei esker onezTolosak behin irabazi zuen, Jor-netek zazpi aldiz orain arte... etaZegamako herriak urtero ira-bazten du. Izan ere, proba honiesker Zegama mundu osoanezagun egin da eta urteanbehin sekulako festaz gozatze-ko aukera dute. Alkateak urtekoegun garrantzitsuena dela dio.«Urteko ekintza jendetsuenada, mugimendu handiena sor-tzen duena eta bisitari gehienlortzen dituena. Mundu maila-ko erakusleihoan jartzen gai-tuen bakarra. Gainera, herrianeta herriarentzat sortutakoekintza bat da. Horren adieraz-

le, antolaketa lanetan aritzenden boluntario kopurua».Horien lana nabarmendu

nahi du, hain zuzen ere. «ProbaAmezti mendi elkarteak eta Ze-gama Udalak antolatzen dugu,baina aurrera ateratzen bada,boluntarioen lanari esker da.Zegamarrok oso harro gaudeZegama-Aizkorri mendi mara-toiaz».

Page 8: Goiberri 191. zenbakia

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Zegama-Aizkorri zerden azaltzea zaila da,bizi egin beharra dago»

Kilian JornetMendi lasterkaria

Iñaki Gurrutxaga Hiri batean jaioa izan arren,ume-umetatik mendia eta na-tura gertu sentitu ditu KilianJornet Burgadak (Sabadell,Herrialde Katalanak, 1987), ha-ren gurasoak Pirinioetako Cer-danya bailarako Cap del Recaterpetxeko arduradunak zireneta. «Txikitatik praktikatu ditutmendiko kirolak, eta jolas batbailitzan, mendia maitatzeneta gozatzen ikasi dut». Gaur-

gaurkoz kirolari profesionalada, eta neguko denboraldia bu-katuta, igandean Zegama-Aiz-korrin parte hartuko du –zazpialdiz irabazi du–. Posta elektro-nikoz erantzun ditu galderak. Emaitza oso onekin bukatuduzu neguko denboraldia: Men-diko Eskiko Europako azpitxa-peldun, Vertical Race MundukoKoparen txapeldun, Altitoy etaPierra Mentan garaile MatheoJacquemooud frantziarrarekin

bikotea osatuz. Nola laburbil-duko zenituzke lorpen horiek?Oso gustura nago, egia esan.Hainbat arrazoi direla tarteko,denbora pixka bat pasa da az-keneko munduko txapelketalortu nuenetik, eta ilusioa egindit. Mendiko eskiaren zaleamorratua naiz, mendian egi-tea gustatzen zaidan guztiakonbinatzeko aukera ematendidalako. Horrez gain, belau-naldi berriak indartsu datozela

ikusten dut, eta alderdi hori ereasko interesatzen zait.Eta orain, berriz, udaberri-uda-ko sasoiari helduko diozu. Ha-mar urte egin dituzu hainbatmendi lasterketatan lehiatzeneta irabazten, baina aurtengobeste plan batzuk dituzu. Udabukaeran Everesteko gailurrazapaldu nahi duzu ‘Summits ofmy Life’ (Nire bizitzako gailu-rrak) erronka pertsonalaren ba-rruan. Asmoa iaz egitea zen,

Page 9: Goiberri 191. zenbakia

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

baina Nepal astindu zuen lurri-kara dela eta, plana aldatu ze-nuen. Zer da igoera horrekinlortu nahi duzuna? Bai, planak ez dira beti bateknahi duen bezala irteten! Sum-mits of My Life 2012an hasi zenproiektu bat da, eta horren hel-burua mendiak beste modurabatera igotzea da, azkar etaarin, eta gure balioak oinarrihartuta. Harrezkero, gauzaasko gertatu dira, batzuk onaketa beste batzuk ez horrenonak. Proiektu honetaz gusta-tzen zaidana da bizirik dagoen

Egia esan, bi lasterketatan ba-karrik parte hartuko dut, Zega-ma-Aizkorrin eta Hardrocken,AEBetan. Everesterako ondoprestatu nahi dut nire burua,eta horrek altueran entrena-tzea, eskalatzea eta alpinis-moa egitera behartzen nau. Ko-rrika egitea asko gustatzen zait,eta horregatik ez ditut alde ba-tera utzi nahi.Eta zergatik bi horiek?Everestera joateko nire presta-ketaren barruan egokienak di-relako, eta batik bat, izugarrigustatzen zaizkidan bi laster-keta direlako.«Zegama Zegama da». Askotanerrepikatu duzun esaldi bat da.Zer adierazi nahi izaten duzuhiru hitz horiekin?Zaila da Zegama zer den azal-tzea! Bizi egin beharra dago.

proiektu bat dela, etengabe al-datzen ari dela, eta gu egoerahorretara molda gaitezkeela.Iaz dena prest genuen Everes-tera igotzeko, baina lurrikaragertatu zen, eta egoera horre-tan ez zuen zentzurik espedi-zioa egiteak. Hala ere, lagun-tzera joatea erabaki genuen.Orain, urtebete beranduago,saiakera egingo dugu. Gureideia Everest arin igotzea da,ahalik eta material gutxienare-kin, eta proiektua borobiltzea.Iaz Nepalen bizitakoarekin‘Langtang’ izeneko dokumenta-la osatu duzue. Zure esperien-tzia kontatu ez ezik, helburu so-lidarioa ere badu lan horrek.Zein da gaur gaurkoz bailarahorren egoera?Dokumentala Langtang baila-ran oinarrituta dago. Inguruhura erabat txikitu zuen lurrika-rak, horrek elur-jausi bat sorra-razi zuen, eta Langtang azpianharrapatu zuen. Jende asko hilzen. Txikizio horren lekuko izanginen. Urtebete beranduago,Nepalgo hainbat eremu berre-raiki dituzte, baina turisten faltanabaria da, eta horixe da haiendiru-iturri nagusia. Langtangbailara txiki-txiki eginda dago,

eta horri aurre egiteko, dirua bil-tzen hasi ginen abenduan SOSHimalaya gobernuz kanpokoerakundearen bitartez.Erronka nagusia hori duzu aur-ten, baina mendi lasterketak ezdituzu erabat alde batera uzten.Zerk motibatzen zaitu?

Askotan eguraldi kaxkarra egi-ten duen lasterketa bat da, bai-na hala ere izugarri gustatzenzait: ibilbidea, Sancti Spiritunzaleek jartzen duten giroa, lo-katza, euria... Horrek guztiakegiten du berezi Zegama. Anto-lakuntza ere bikaina da. Zailaegiten zait arlo zehatz bat na-barmentzea.Orain arte egin diren hamalauedizioetatik zazpitan izan zarairabazle, eta probaren erreko-rra jarri zenuen 2014. urtean(3:48:38). Ohorea al da hori? Errekorrak, egia esan, ez zaizkitasko axola, paper batean ida-tzitako zenbakiak besterik ezdira. Iaz, esate baterako, Nepa-letik iritsi berritan etorri nintzenZegamara, eta lasterketa ondohasi banuen ere, urdailekomina jarri zitzaidan ondoren. Ezdut gogoan zer postutan iritsinintzen helmugara –23. sailka-tu zen, 4:19:20ko denbora egi-nez–, baina oso oroitzapen po-litak ditut iazkoaz. Lasterketabeste modu batera bizi izannuen, zaleen berotasuna senti-tu nuen, haien animoak... Osopolita izan zen hori ere.Eta aurten zer helburu duzu?Zegamara etorri, eta beti beza-

la ondo pasatzea, horixe da nirehelburua!Zegamako eta Goierriko herri-tarrei hitz batzuk eskainizamaituko al zenuke?Eskerrak ematea besterik ez,urtero-urtero halako harreraona egiteagatik.

JORDI SAGAROSSA

«Askotan eguraldikaskarra eginarren, izugarrigustatzen zaitZegama-Aizkorri»

«Ez dakit iaz zerpostutan iritsinintzen, bainaoroitzapen osopolitak ditut»

Page 10: Goiberri 191. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

«Batez ere disfrutatzeraaterako naiz junior trailean»

Josune Zarandona OrdiziaLIde Urrestarazu (Ordizia,1999) Ordiziako institutuan ba-txilergoko lehenengo maila egi-ten ari da aurten. Ikasketezgain, Ordiziako Txindoki atletis-mo taldeko kidea ere bada.Umetatik egiten du korrika. Iazmendi lasterketa batean partehartu zuenetik, oso gustuko dumendian korrika egitea. Etzi,Zegaman jokatuko den Zega-ma-Aizkorri junior trailean par-te hartuko du bigarrenez.Noiz hasi zinen korrika egiteneta nolatan?Umetatik egiten dut korrika.Oso gazte nintzenetik naiz Or-diziako Txindoki atletismo tal-deko kidea. Pistan eta kroseanegin izan dut korrika, baina betiizan dut gustukoago krosa. Ha-malau urte ingururekin hasi nin-

tzen, tarteka, mendian korrikaegiten, aitarekin. Iaz mendi las-terketa batean hartu nuen par-te lehen aldiz, eta izugarri gus-tatu zitzaidan. Mendian ala kalean korrika egi-tea duzu nahiago?Zalantzarik gabe mendian. Na-tura eta kirola uztartzeko auke-ra ematen dit mendian korrikaegiteak. Korrika egiteaz gaine-ra, naturarekin bat egiteko au-kera ematen dit. Zer ematen dizu korrika egite-ak? Deskonexioa. Egunerokotikateratzeko aukera ematen ditkorrika egiteak. Gainera, kirolaegiteak nire buruarekin eta na-turarekin konektatzen lagun-tzen dit. Entrenamendu jakinik jarrai-tzen duzu?Ez. Gehienetan nire konturaegiten ditut entrenamenduak,

egunaren arabera aldatzen jo-aten naiz, gorputzak eskatzendidanaren arabera. Korrika egi-teaz gain, beste kirol batzuktartekatzea ere gustatzen zait:mendira joatea, bizikletan ibil-tzea, igeriketa, iraupen eskia,rollerrak...Gogoan al duzu aurkeztu zinenlehendabiziko proba?Iaz hasi nintzen mendikoetan,16 urterekin. Garingo mendi las-terketa izan zen lehendabizi-koa, eta gustura ibili nintzen.Azken hilabete honetan, ga-rrantzitsuagoak diren Mello sa-ria, Bizkaian, eta Trail Otañes,Kantabrian, korritu ditut. Etzi Zegama-Aizkorri juniortrailean parte hartuko duzu.Nola ikusten duzu zure burua?Lehiatzera bai, baina batez eredisfrutatzera aterako naiz. Oso

giro ona izaten da Zegama-Aiz-korrin. Ondo ateratzen bazaithobeto, baina bestela ere, ez daezer pasatuko.Ez da parte hartuko duzun le-hen aldia, iaz ere parte hartu ze-nuen, lehen aldiz gainera. Zermoduz aritu zinen?Zegama-Aizkorri junior traileanparte hartzeko 16 urte betetaizatea derrigorrezkoa da. Iazizan nuen lehenengoz partehartzeko aukera, eta oso gustu-ra aritu nintzen, bigarren eginnuen. Aurrera begira, etorkizuneanzure burua korrika ikustenduzu?Luzaroan korrika egiten jarraitunahiko nuke, presiorik gabe, bi-dean gozatuz eta disfrutatuz.Egunen batean korrika egiteariutzi beharko banio ere, ziur naizbeste modu batean jarraitukonukeela mendiaz gozatzen.

Gaztea izanagatik ere, LideUrrestarazuk, bere burua luzaroankorrika egiten ikusten du dagoeneko.

HITZA

Babeslea

Page 11: Goiberri 191. zenbakia
Page 12: Goiberri 191. zenbakia

12 GOIBERRIMOTZEAN

Beasaingo Ander Arrese arkeologoak eta Eñaut Tolosa dokumentalgileakeskuan dute 1615ean euskal baleazaleek Islandian bizitako gertakariei buruzkodokumentala: ‘Euskal Balezaleen Triskantza’. Hilaren 27an dute estreinaldia.

Loinaz Agirre BeasainEtxean, Beasaingo Usurbe An-tzokian, egingo dute AnderArresek eta Eñaut Tolosak be-raien azkeneko dokumentala-ren, Euskal Balezaleen Triskan-tza, estreinaldia. Hilaren 27anda, 19:00etan.

Gogoan ekoiztetxeak etaSuhar arkeologiak elkarlaneanegindako proiektua da. Duela400 urteko euskaldunen histo-riako pasarte ezezagun bat az-tertu, arakatu, zabaldu eta oroi-tu nahi izan dute Islandiara ber-tara joanda.

Proiektua aurrera eramate-ko, hainbat eta hainbat herritarezezagunen laguntza izan duteproiektua aurrera eramateko,crowfundingaren bidez, 6.000eurotik gora eskuratu baitzituz-ten. Besteak beste, Islandiakoespedizioa ordaintzeko erabili

dute diru hori, 400 urtera atze-ra egin eta 32 euskal baleazale-en azalean jartzen saiatu baiti-ra. Ikerketa arkeologikoak etaadituekin elkarrizketak ere egindituzte bertan.

Euskal baleazale haiek nor-tzuk ziren, ontziak hondoraturik

Baleazaleak gogoan

Page 13: Goiberri 191. zenbakia

GOIBERRI 13MOTZEAN

non dauden, azken egunak era-sotzaileengandik ihesi nola bizizituzten... jakin nahi izan dutebeasaindarrek. Galdera horieierantzuteko, haiek egindakoazken ibilbidea berregin dute,datu historikoak aztertu dituz-te, eta ontzien bilaketarako ur-peko miaketak egin dituzte.

Sinopsia1615eko udan, Agirreko Pedro,Telleriko Esteban eta Villafran-cako Martinen agindupean,

hiru euskal baleontzi Islandia-ko kostan lehorreratu ziren.Bueltako bidaiari ekitera zihoa-zela, itsaso zakarrak euskal ba-leontziak hondoratu zituen.Udan zehar, ehiza eta uzta opa-roak, euskaldunei bertako ne-kazariekin eta abeltzainekin

hartu emana erraztu zien arren,udazkenak hotza ekarri zuen,hotzak gosea eta goseak berta-koekin liskarrak sorraraztea. El-kar trukea egitetik, elkar lapur-tzera pasa ziren euskal marine-lak eta artzain islandiarrak, eta

negua iritsi baino lehen, aben-tura tragedia bihurtu zen.

Istorioak bi hariHistoria hori oinarri hartuta, do-kumentalean elkarrekin kora-pilatuko diren bi hari jarraitu di-tuzte.

Alde batetik, historian mur-gilduko diren ikertzaileen bila-ketaren istorioa kontatu dute,euskal baleazaleen aztarna ar-keologikoen bilaketak, doku-mentuen miaketak eta bertakoadituekin egindako elkarrizke-tak tartekatuz.Bestetik, gertaera historiko-

aren narrazioa marrazki bizidu-nen bidez irudikatuko dituzte.Kataluniako Estudi Bicotéetxekoek egin dituzte anima-zioak.

WebguneaDokumentalaz gain, balezale-ak.com webgunea egokitudute Arresek eta Tolosak. Do-kumentalari buruzko eta eus-kal baleazaleen gertaerei bu-ruzko informazio zabala dago.

‘Euskal Balezaleen Triskatza’dokumentaleko hainbatprotagonista: Ander Arrese,Zuhaitz Akizu, MartinVillafranca, Eñaut Tolosa etaSigrun Anttonsdotir.BALEZALEAK.COM

Dokumentala Euskal Balezaleen Triskantza do-kumentalak, era bateko eta beste-ko protagonista ugari ditu.Protagonistak, egileak.Ander Arrese. Arkeologoa etaurpekaria.Beñat Iturrioz.Arkeologoa. Eñaut Tolosa.Dokumentalgilea.Pertsonaia historikoak. Martin De Villafranca. Kapitaindonostiarra. Ari Magnusson.Sheriff islandiarra.Jon ‘Laerdi’ Gudmunsson.Pentsalari autodidakta, aztia.Peter Pilotua. Martinenitsasontziko pilotua. Elkarrizketatuak. Magnus Rafnson. Historialariaeta Sorginkeria Museokozuzendaria.Ragnar Edvarsson.Islandiako UnibertsitateanArkeologian Doktorea.Sigrun Anttonsdotir. Arkeologoaeta islandiar kulturanaditua.Tapio Koivukari.Ariasman liburuaren idazlea.Xabier Agote. Itsas zurgina.protagonista gehiago. Agost Alustiza. Soinua. ArkaitzCarrasco. Soinu postprodukzioa.David Larrañaga. Zuzendaritzaartistikoa. Julia Francino, MaialeArana, Sergi Padró. Animazioak.Itsaso Azkune. 3Dberreraiketak.Zuhaitz Akizu.Lokalizazio managerra. JavierDominguez. Urpeko kamera.Aitor Ugarte. Urpekosegurtasuna. Jon Barreros,Beñat Iturrioz. Musika.

Page 14: Goiberri 191. zenbakia

14 GOIBERRIINTERNET

saretik

Sakeleko telefonoen erabilerakgazteen artean duen eraginakgero eta kezka handiagoa so-rrarazten du egungo gizartean.Gero eta gehiago entzuten diraciberbullying bezalako termi-noak, baina Save the Childrenerakundeak, zenbakiak jarridizkio errealitate horri. 12 eta 16urte arteko 21.500 gaztetxorenartean egindako inkesta baten

arabera, hiru gaztetik batek

(%36,3) jaso ditu irainak sake-lekoaren bidez; %17,9k, berriz,mehatxuak jaso dituztela azal-du dute, eta %6,9k, ziberjarzar-pena jasan dutela.Ia bost gaztetik batek dio

bere gertukoek beraiei buruzkozurrumurruak zabaldu dituzte-la sare sozialetan edo mugiko-rraren bidez, eta beste %11,8k,inoiz baztertuta edo bakartuta

sentitu direla.

Hiru gaztetik batek jasoditu irainak sakelekoan

Klik

Zegama-Aizkorrimendi maratoia Igandean jokatuko da Zegama-Aizkorri mendi maratoia, etaGoierriko Hitza-k, urtero bezala,jarraipen berezia egingo du, Ze-gamatik bertatik. Egunean ze-har, argazkiak, emaitzak eta bi-deoa ikusteko aukera izango da,webgunean eta sare sozialetan.

Euskara bideobiral bihurtu daPaul Jorgensen hizkuntzalarikanadarrak egindako Basque -A Language of Mystery (Euska-ra, hizkuntza misteriotsua) bi-deoak zeresan handia eman duasteotan Interneten. Bi astean,285.000 bisitatik gora izan ditubideoak Youtuben.

Sarean ikusia

Ordiziako irudieta ibilbideak,APP bateanOrdiziako Udaleko EuskaraZerbitzuak herriko txokoaketa historia ezagutzeko apli-kazioa sortu du sakeleko te-lefonorako. ‘Ordizia ezagu-tzen’ APPak herrian barrenaegiteko 8 ibilbide proposa-tzen ditu, turistikoak zein di-daktikoak. Zortzi ibilbide ho-rietako bakoitza zabaltzean,mapa baten bidez, ibilbidea,eta puntu esanguratsuen ar-gazkiak eta informazioa era-kusten ditu. Aplikazioa doa-koa da, eta Android gailueta-rako egokitua dago.Deskargatzeko, Play Storensartu eta Ordizia ezagutzenAPPa bilatu behar da.

Page 15: Goiberri 191. zenbakia

GOIBERRI 15ERREZETA

Antxoa marinatuen entsaladaLontxo OrmazabalKorta jatetxea

zabaldu eta gainean antxoa xe-rrak jarri eta uztai baten lagun-tzaz moldeatu. Antxoen gaine-an dadotxoetan zatitutako to-matea jarri, eta gaineanurdaiazpiko xerrak. Letxugahostoak gatzarekin, oliba olio-arekin eta gatzarekin gozatu.

Letxuga horrekin osatu mol-dea.

AurkezpenaUztaia beteta dagoenean pla-ter baten gainean buelta eman,film gardena eta uztaia kendueta zerbitzatzeko prest dago.

Osagaiak

Pertsonako

4 antxoaLetxugaTomateaUrdaiazpikoaGatzaOliba olioaLimaModenako ozpina

Antxoak ondo garbitu, hezurrakendu, eta bakoitzetik bi xerraatera behar dira. Ondoren, ontzibatean marinatzen jarri lima-ren zukuarekin, oliba olioarekineta gatzarekin. 15 minutuz utzibertan, marinatu arte.

Mahai gainean film gardena

ARKAITZ APALATEGI

Page 16: Goiberri 191. zenbakia