goiberri 66. zenbakia

16
San Ferminetako ameslariak Iruñean estimatuak dira Joseba eta Mitxelo Gurrutxaga artisauek egindako txotxongiloak 8-9 1970. hamarkadaz geroztik Iruñean bizi dira Gurrutxaga anaia legazpiarrak. JOSUNE ZARANDONA Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Lurdes Intxausti 3 Iritzia 4-5 Botiken berrordainketa 6-7 Olatz Unanue 10 Zaldibiako Herri Harresia 11 Ibilbidea Gudugarreta inguruan 12-13 GOI B ERRI 66. zenbakia. 2013ko uztailaren 5a

Upload: goierriko-hitza

Post on 11-Mar-2016

242 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Joseba eta Mitxelo Gurrutxaga anai legazpiarrek lau hamarkada daramatzate Iruñean bizitzen. Euskal folklorean oinarritutako txotxongiloak, buruhandiak eta erraldoiak egiten dituzte, San Ferminetan toki berezia dutenak denak ere.

TRANSCRIPT

Page 1: GoiBerri 66. zenbakia

San FerminetakoameslariakIruñean estimatuak dira Joseba eta MitxeloGurrutxaga artisauek egindako txotxongiloak 8-9

1970. hamarkadaz geroztik Iruñean bizi diraGurrutxaga anaia legazpiarrak. JOSUNEZARANDONA

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Lurdes Intxausti 3 Iritzia 4-5Botiken berrordainketa 6-7Olatz Unanue 10 ZaldibiakoHerri Harresia 11 IbilbideaGudugarreta inguruan 12-13

GOIBERRI

66. zenbakia. 2013ko uztailaren 5a

Page 2: GoiBerri 66. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: GoiBerri 66. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Ezkondu ginenean hiru lagunek bostminututan gure bizitza laburtu zuten»

Lurdes IntxaustiIdiazabalgo aguazila

Mikel Albisu IdiazabalUdaleko langilea, aguazila daLurdes Intxausti (Idiazabal,1967). Ez zaio erraza egitenbere lana definitzea, «egiteko-ak hain dira desberdinak, as-pertzeko denborarik ez delaizaten». Hainbat kiroletan ari-tutakoa ere bada, eta trontzan,hiru aldiz izan da Euskal Herrikotxapeldun.Egiteko kirol bat.Bizikletan ibiltzea.Ikusteko kirol bat.Atletismoa, pistako probak.Liburu bat. Primavera con una esquinarota, Mario Benedettirena.

Pelikula bat.Aupa Etxebeste.Musika talde bat.Esne BeltzaAbesti bat. Imuntzo eta Belokik AnttonIbarguren zenari egindakoa.Janari bat.Txibiak tipularekin.Edari bat.Kafea esne pixka batekin.Oporretarako leku bat. Menorca, ea noiz joaten nai-zen...Amets bat.Jubilatutakoan, je, je... autoka-rabana bat erosi eta bidaiatzea.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Mikelekin Larraitzen lehenengozita. Ziztu bizian igo genuenTxindoki mendia!Jaso duzun oparirik bereziena. Ezkondu ginen egunean, Aran-txak, Liernik eta Irantzuk egin-dako antzerkia. Bost minutu-tan gure bizitza laburtu zuten.Gorroto duzuna. Hitz gogorra da niretzat hori.Goierriko txoko bat.Artietako txabolak, Goatxekolangatik 500 metrotara.Herriko alkate bazina...Ez nuke balioko. Udaleko lanaketxera eramango nituzke.Idiazabalen biziko ez bazina...Lazkaon, adibidez.

«Abesti bat,Imuntzo etaBelokik AnttonIbarguren zenariegindakoa»

MIKEL ALBISU

GOI BERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Lierni OrmazabalKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 673 69 90 95 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Olaberria, Urretxu, Zerain, Seguraeta Zumarraga

Page 4: GoiBerri 66. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Mari MujikaLAB sindikatuko kidea

Metalgintza borrokanhitzarmenaren defentsan

axoik 2012kouztailean egi-niko errefor-maren ondo-rioz Euskal

Herriko langileok hitzarmenakgaltzeko zorian gaude. Hitzar-menaren indarraldia bukatueta urtebetera akordiorik egonezean maila altuagoko hitzar-mena izango da aplikagarri, hi-tzarmenak bere aplikagarrita-suna galduz. 2012ko uztailaren7an publikatu zen erreforma,momentu horretan indarraldiabukatuta eta negoziazioak ire-kita zituzten hitzarmenak2013ko uztailaren 7an galdukodute beren indarra, metalgin-tza kasu. Honez gain, enpresa-ko itunei orain arte ez zuten ga-rrantzia ematen die, indarreanegonik ere hitzarmena ez apli-katzea errazten die enpreseietab.Lan harremanen desarau-

tzea, urteetan lorturiko eskubi-deen galera, langileen atomi-zazioa... bilatzen duen errefor-mak patronalak eginiko

eskaerekin bat egiten du bete-betean, eta hemengoak ezdaude beraientzat goxoki go-zoa dena galtzen uzteko prest. LABek herrialdeko hitzarme-

naren defentsa sutsua egitenjarraitzen du. Gipuzkoako lan-gile guztientzat txapela lortueta ahalmena duten enprese-tan baldintzak hobetzearenalde gaude enpresa itunen bi-dez. Orain Gipuzkoako langileguztiontzat gutxienekoa izan-go den hitzarmena lortzea le-henesten dugu, edukidun etaaplikagarria den hitzarmena,horrela lortuko baitugu errefor-mari aurre egitea. Adegiren po-sizioa mugitzeko mobilizazioaeta borroka ezinbestekoak di-tugu, bere posizio erosotik mu-gitzeko lantegiak astintzea.Hori lortzeko hainbat grebaegun burutu ditugu, Maiatzaren24an, Ekainaren 17, 19 eta21ean. Eskualdean erantzunzabala izan du grebak, 24koaorokorra, eta Ekainaren 17, 19eta 21ekoek erantzun leuna-goa. LABetik grebaren alde egi-

sindikatuak, ELAk, eginiko hau-tua, erreforma ontzat eman etaenpreseteko itunetan soilikzentratu baitu bere ekintza sin-dikala. Eskualdeari begira ja-rriaz, ezin esan dezakegu en-presetara zabaldu duenik bo-rroka, enpresetan, beraiekdeituriko greba egunei ereezezkoa eman baitiete eurendelegatuek zuzendaritzarekinbatera lerrokatuz, enpresa guz-tietan, ituna izan edo ez.Mahaieko beste sindikatuok

hitzarmenaren sinadurarakogutxiengo batzuk adostu ditu-gu, LABek edukidun hitzarmenbat soilik sinatuko baitu etametalgintzako negoziazio ma-haiean ondorengo proposa-mena egin dugu:- KPIari loturiko soldata igoe-

rak.- Ultrajarduna 3 urtekoa (hi-

tzarmenaren indarraldia buka-tu eta beste bat sinatu arte au-rrekoa indarrean mantentzekoepea)- Blindajea. Hitzarmena ez

aplikatzeko bi aldeen artekoakordioa beharrezkoa izatea.Adegik berriz soldatek eta

erreformaren klausulek berehorretan jarraitzea defenda-tzen jarraitzen du. Patronalarenposizioa mugitzeko mobiliza-zio berriak beharrezkoak izan-go dira eta Uztailaren 7tik au-rrera ere borrokak jarraituko du,Gure hitzarmena defenda de-zagun, gurea eta denona!

R

«Biktima nagusiak siriarrak dira. Bainairtenbidea nazioartean dago. Historiaeta kultura aldetik zeharo aberatsa daSiria. Bidaiari modura, Siria luzerakogaldu dugu»Mikel AiestaranKazetaria

Txinpartak4 goierritar epaituko dituzteurriaren 14an eta 17an Madrilenhasiko diren bi epaiketetan: Segigazte mugimenduari dagokione-an Ion Telleria eta Xumai Ma-txain; eta 35/02 auzian, herrikotabernen auzian, Jon Gorrotxa-tegi eta Joseba Garmendia.

niko langile guztiak txalotu nahiditugu, zuen determinazioare-kin soilik egingo baitugu aurre-ra, eta grebaren alde eginikolana onartu eta eskertzea da-gokigu gure delegatu guztiei,zuen militantziarik gabe ezingobaikenituen borroka hauekguztiak aurrera atera. Ez dugu ulertzen Gipuzkoan

metalgintzan gehiengoa duen

Gipuzkoako langileguztiontzatgutxienekoa izangoden hitzarmenalehenesten dugu.

Page 5: GoiBerri 66. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Gogorra behar du izan, Susaeta jauna, greba mugagabeanegoteak. Makina bat enpresa daude edo egon dira horrela. Ni Ar-gixao Lamorous Zumarragako zahar-etxeaz mintzatuko naiz. Bai-na gogor izanagatik, nola ez duzu ba grebara joko hilean 400€ gu-txiago jaso eta urtean zehar 200 ordu gehiago lan egin behar duzu-la esaten dizutenean? Ah, eta zu edo zure lankideak kaleratuakizango zaretela jakinda.

Lotsa gutxi behar da uztailaren 7an indarrean jarri behar den es-painiar hitzarmenaz aprobetxatzeko. Gustura jarriko nituzke eurakastebetez soldata miserable horren truk lanean, aitona-amonakzaintzen, ikus dezaten benetan zer den hori. Norbaitek enpresa bat

irekitzen duenean dirua irabaztea du helburu, baina horrela? Tris-tea, ezta?

Gaiz aldatuta, triatloi asko irabazi eta urte asko lehen mailanegon ondoren pena handia eman dit Virginia Berasategiren positi-boak, EPO. A zer amaiera eman dion bere kirol ibilbideari, zer behar

Askotan leporatu izan didate hasten naizela Baruch Spinoza-ri buruz hizketan, eta handik bost minutura Fede Etxaberen Alped’Huezeko garaipenaz ari naizela; hariari ez diodala behar bezalaeusten, alegia. Ba zu ere ez zara makala… Lasai, badut eta lagunbat zu eta ni batera baino okerragoa dena. Azokan erositako azke-neko galtzerdiez ari zarela harekin? Galdetuko dizu ea zer iruditzenzaizun azukrerik gabeko kafea.

Zer nahi duzu esatea zahar-etxeez, Unai… Gertatzen ari denapenagarria da, negargarria da. Ez dakit zer gertatuko den gu beza-lakoekin, baina nik argi daukat noiz aldatuko den egoera: poliziaketa segurtasun indarrak edo dena delakoak herriarekin (baldin etaexistitzen bada) alineatzen direnean. Orduan. Egia esan, oso tole-rantea naiz, ezin toleranteagoa, baina ezin dut konprenitu nolaizan daitekeen pertsona bat polizia. Saiatzen naiz ulertzen, baina,aizu, ezin…

Dopinaren kontuaz ez dut erantzungo, ez bada behintzat nireabokatuaren aurrean. Eta Sanferminez... Bai, hiru bat aldiz egon

naiz Iruñean, eta izan naiz kapaza tren geltokirako bueltako bideaegiteko. Hori bai, utz nazazu orain Estafeta kalean, eta ez dut usteasmatuko nuenik.

Zumarragako festak izaten ari dira hau idazten ari naizen bitar-tean. Barka hain denso egotea. Aizu, aipatu duzu Goierri. Idaztendugu Goiberrin… Baina goierritartzat al daukazu zure burua? Nikez.

bateta

bat

Asteko irudia

Unai Kerejeta

Igor Susaeta

Josu Maroto

Kilikiak etaberrordainketa«Nola ordainduko ditut nireburu haundi honentzakoaspirinak?» Sanferminak,legazpiar jatorriko kilikiekin,eta farmazietakoberrordainketa bateratsuiritsiko zaizkigu.

zuen? Okerrena, ez dela horrela amaitu duen bakarra, Aitor Osaere antzeko parezido.

Eta azkenik, badatoz 2013ko San Ferminak. Ño, festa ederrakdira, ezta Susaeta? Izan al zara noizbait bertan? Lesakan edo Iru-ñean? Nik aukeran Iruñea nahiago, badakizu zergatik? Jende aniz-tasun handiagoa dagoelako Lesakan baino, kanpotar gehiago. Le-sakan iruditzen zait Goierriko edozein herriko festatan nagoela.

Page 6: GoiBerri 66. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Aste honetan jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak botiken berrordainketa.Norberaren errentaren araberakoa izango da, eta farmazialariek diotenezordainketak berak baino, errenta maila erakusteak sortu du errezelo gehien.

Miriam Luki UrretxuAstelehenaz geroztik farmazia-ra errezetekin joanda, bezerobakoitzak duen kodea kontuanhartzen du botikariak. Kodehori osasun txartel bitartez lor-tzen dute, hori dela eta, derrigoreraman behar da txartela au-rrerantzean. Botiken berror-dainketaren zenbatekoa bakoi-tzaren errentak ezartzen dujada.Orain artean, pentsiodunek

ez zituzten botikak ordaintzen,eta gizarte segurantzan aktibo-an zeudenek %40 ordaintzenzuten, salbuespenak salbues-

pen. Izan ere, puntu berezia du-ten medikamentuak salbuetsi-ta egon dira. Mari Karmen Arze-lus farmazialari zumarragarraksendagai horiek zeintzuk direnzehaztu du: «Behar-beharrez-ko botikak dira, esate baterako,diabetea, tentsioa, minbiziaedota psoriasirako lagunga-rriak direnak». Horiek erosterajoanda, bezeroek asko jota4,20 euro ordaintzen zituzten. Berrordainketa martxan jarri

dutenerako, dena den, hainbatmedikamentu gizarte seguran-tzatik kanpo atera dituzte.«Horrek bai garestitu die beze-

errentak dituztenak, asisten-tzia-maila dutenak, subsidioaagortu duten langabetuak etaminusbaliotasunak dituzte-nak. Azken kategoria honekin«dudak» sortu zaizkio AnaQuintana farmazialari legaz-piarrari, «ez baitira zehaztenminusbaliotasunaren ezauga-rriak». Hurrengo taldean 18.000

eurotik beherako errenta dutenpentsiodunak zein bere onura-dunak sartu dituzte. Ekarpenabotikaren %10 izango da kasuhonetan, baina topea 8,14 euroizango da hileko. 18.000 eta

Berrordainketaz

roei botiken gastua». Premia-premiazkoak ez direlakoan, be-gietarako hidratatzaileak, libra-garriak, hanturaren edo artitri-saren kontrako pomadak zeinkatarrorako jarabeak ez zeudengizarte segurantzaren baitan.

Osasun txartelaBotikak saltzerakoan osasuntxartelak adieraziko die orainbotikariei bezeroari zein ekar-pen dagokion. Berrordainketa-tik libre egongo diren taldeanondokoak nahiz beren onura-dunak daude: sindrome toxi-koa dutenak, gizarteratze

Ezkerrean Mari Karmen Arzelus bere Urretxuko farmazian berrordainketak eragingo dizkien aldaketak bi bezerori azaltzen. MIRIAM LUKI

Page 7: GoiBerri 66. zenbakia

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

100.000 euro arteko errentaduten pentsiodunek 18,32 euroordainduko dute hileko. Gizarte segurantzan aktibo-

an daudenen artean errenta-urkila bera ezarri dute, baina to-perik ez daukate botiken or-dainketan. Arzelusen arabera,«finean, 18.000 eta 100.000euroko errenta dutenen arteanbiztanleriaren gehiengoa egon-go da. Kasuak, halere, oso ani-tzak dira». Farmazialari zumarragarrak

dioenez, «berrordainketak ezdu orokorrean sendagaien igo-

era esanguratsurik sortuko»,eta gehitu du, «langabetuek,adibidez, lehen errezeta berdeazuten, eta orain ez dute ezer or-dainduko». Edonola ere, botikariek be-

rrordainketa sistemaren oina-rrian 2011ko datuak daudelagogoratu dute, eta eguneratutaote dauden ez dakite. Arzelu-sek azaldu duenez, «gero etagehiago dira beren egungo ego-erarekin bat ez datorren erreze-tarekin datozen bezeroak;gehienak orain langabeziandaude». Beste traba bat ere su-

matu dute, Quintanaren hitze-tan, «farmaziako egunekomartxan bezeroek ez dute txar-telarekin etortzeko ohiturarik».Eta, txartelari dagokionez, go-goratu du, lehen txartelekiraungitze data zutela; «orainez, betiko txartelak balio du».

Etorkinen egoeraKezka baino arazo gisa ikustendu Quintanak etorkinen egoe-ra. Osasun txartela eskuratze-ko urtebetez bertan erroldatu-ta egon direla frogatu behardute. «Orain arte pasaporteaerakusten ziguten eta besteedozeinek bezala %40 ordain-tzen zuten, baina zer gertatukoda urtebeteko erroldarik ez du-tenekin?». Etorkin horiek boti-karen %100 ordaindu beharkodute berrordainketa sistemahoni jarraituz, «eta ezin badu-te?», galdetu du botikariak. Berrordaiketak farmaziako

eguneroko martxa oztopatzenduen edo ez ikusteko dagoeladiote bi botikariek. Momentuz,farmaziara berrordainketazgaldetzera joan diren bezeroekazaldutako dudak agertu ditza-kete soilik, Quintanaren hitze-tan: «Botikak ez direla izugarrigarestituko esan diegu. Halaere, beren kezka nabarmenenaerrentarekin lotuta dago. Erren-ta aitorpena ekarri behar digu-ten galdetzen digute, edota far-maziako erakusmahaian on-doan duenak jakingo ote duenbere errenta zein den». Arzelu-sek gehitu du «farmazialarigisa bezeroari buruz nahi bainoinformazio gehiago» izangoduela eta edozein modutan,«poliziaren lanak ez ditugulaegingo argi daukagu». Sistemaren onuren artean

botiken «erabilera arrazionala-goa» aipatu dute. Arzelusenarabera,«ez da botikina biltegibihurtzeko aukerarik egongo,bakoitzak behar duena bainoez du izango etxean. Urte asko-an behar baino botika gehiagoerosi ditugu». Osasun zentroe-tan hilabetez hilabete egingodituzte orain errezetak.Kerejeta eta Etxeberria. MIRIAM LUKI

Hilean 120 pilula, eta ezjakintasuna nagusi

gifes elkarteakburuko eriak di-tuzten gaixoakzein senideakbiltzen ditu Gi-

puzkoan. Jesus Mari Kerejetaeta Ana Mari Etxeberria Agife-seko kideak dira. Berrordainke-tak halako gaixotasunak dituz-tenei zertan eragiten dien gal-detuta, lehenengo erantzuna

irmoa da: ez dakite ezer ere,inork ez die zuzeneko informa-ziorik eman. Kerejetak zein Etxeberriak bi-

zitza osorako botikei lotutadauden senide bana dute, etalotura hori «derrigorra» da. Bi-ren senideek 120 pilula hartzendituzte, gutxienez, hilean. Ezdira, gainera, edonolako boti-kak, «betiko botikariak ere ezbaitizkigu errezetarik gabeematen», dio Kerejetak. Horre-zaz gain, botika garestiak dira. Bi botika mota hartzen dituz-

te beren senideek: buruko gai-tzari dagozkienak eta botikahorien bigarren mailako efek-tuei aurre egiteko behar dituz-tenak. Lehenengoen errezetakburuko osasun zentroan egitendizkiete, bigarrenak osasunzentroan. Botika horiek talde berezian

egon ohi dira gizarte seguran-

tzak egiten dituen multzoetan.Puntu bat daukate, botikariekzizeroa deitu ohi diotena, etapuntu horrek behar-beharrez-koak direla adierazten du. Horidela eta, garestiak izanda ere,minimo bat ordaindu izan dute. Berrordainketaren gaiari bu-

ruz egunkarietan irakurri duenabaino ez dakiela, dio Kerejetak.Eta Etxeberriak, kezkatuta, be-

tiko farmaziara jo du beren ego-era zertan aldatuko den jakite-ko. Bere senitartekoaren medi-kamentuak ez direlaaurrerantzean garestiagoakizango argitu diote. Etxeberria-ren senideak lan egiten du, etabere osasun txartela dauka.

«Honez gero, errezetetan berekategoria zein den adieraztenduen kodigoa jarri diote». Kerejetaren kasua berezia-

goa da. Senidea bere onuradu-na izan da orain artean, eta da-goeneko ez da. Gutun bidez ja-kinarazi zioten aldaketa,«baina ez dakit zergatia, ez etanora jo galdetzera. Dena dela,ez zait iruditu askoz gehiago

ordaintzen dugunik». Ordainduko duten dirua bai-

no beren kezka beste bat da,Kerejetaren hitzetan: «Guk de-rrigor behar dugu pilula erre-serba bat, bestela muturrekoegoeretan Donostiako larrial-dietara baino ezin dugu jo».

A

«Berrordainketak,orokorrean, ez dusendagaien igoeraesanguratsurikeragingo»Mari Karmen ArzelusFamaziagilea

Page 8: GoiBerri 66. zenbakia

08 GOIBERRIERREPORTAJEA

Gurrutxaga anaiek euskal folkloreanoinarritutako txotxongiloak egitendaramate bizitza erdia Iruñean.

nek etxetresnak egiten dituenKoska enpresa ireki zuten garaihartan, eta bertara joan zen la-nera». Iruñeako San Jorge au-zoan jarri ziren bizitzen.Hasierak gogorrak izan zirela

oroitzen du Mitxelok, «aldake-ta handia izan zen. AstebururoBergaresa hartu eta Legazpirabueltatzen ginen lagunak etafamilia bisitatzera». Baina, po-liki poliki joan ziren bertako bizi-tzara egiten. Joseba aitarekinhasi zen lanean Iruñean, eta Mi-txelok, bien bitartean, oinarriz-

ko ikasketak amaitu zituen. Soldaduska amaituta, zen-

bait lanetan aritu ondoren hasizen Mitxelo artisautzaren mun-duan lehenengo urratsak ema-ten. 1979an, Bartzelonara egin-dako bidai batean hasi zendena. «Rambletako postuetanartisautza lan asko ikusi geni-tuen. Panpinak egiten zituenartisau bat ezagutu genuen,eta nik ere horrelako zerbaitegin nezakeela iruditu zitzai-dan. Beti izan dut eskuekin gau-zak egin eta sortzeko abilezia».

Euskal folklorearen ikurLanik gabe zegoen orduan Mi-txelo, eta askotariko figurak etapanpinak egiteari ekin zion,«intxaurren oskolekin barku-txoak egiten nituen, irudi mugi-korrak, ispiluak apaingarriekin,panpinak...». Hasiera bateanasko saltzen zuten eta, lokal

bat erosi eta denda ireki zuenIruñeako alde zaharreko SanAnton kalean. Josebak etxetikkanpora lan egiten zuen, «bai-na ahal nuen guztian laguntzennion anaiari», zehaztu du. Poliki-poliki irudiak garatuz

joan ziren, eta 80. hamarkadahasieran euskal folklorean oi-narritutako piezak egiten hasiziren. «Gorputz osoko panpi-nak egiten zirela ikusita, buruakegin eta txotxongiloak egitekoideia bururatu zitzaidan», dioMitxelok. Ideia horretatik sortuziren erraldoiak, buruhandiak,kilikiak, eta beste hainbat per-tsonaia, Ametsen fabrika deituzioten unibertsoan. Urteekin,horiek bihurtu dira beraien ikureta nortasunaren adierazgarri. Iruñeako bildumako erraldoi

guztiak, Gasteizkoak, Tutera-koak, Peraltakoak eta Tafalla-koak egin dituzte, baita kiliki etaburuhandiak ere, «Patata, Ve-rrugas, Coletas, Barbas, etagure ikur bihurtu den Caravina-

Ametsenfabrika

Gurrutxaga anaiekLegazpikoak dituztehaurtzarokolehenengooroitzapenak.

Panpinak egiteazgain, 1997an SanFerminetako kartellehiaketa irabazizuten.

Josune Zarandona IruñeaJoseba eta Mitxelo Gurrutxagaanaiek (Legazpi, 1954 eta1955) Legazpi utzi eta Iruñearajoan behar izan zuten bizitzera70. hamarkadan. Herritik hirihandi baterako saltoa handiaizan zen, baina poliki-polikijoan ziren Iruñeako girora egi-ten. Lanbide ezberdinak proba-tu eta gero, Ametsen fabrikaeraiki dute bertan, euskal fol-klorean oinarritutako txotxon-gilo, buruhandi eta erraldoienunibertso txikia.

Gurrutxaga anaiek Legazpi-koak dituzte haurtzaroko oroi-tzapenak. Aitona, jatorriz araia-rra, 36ko gerraren ondoren joanzen Legazpira bizitzera. Amo-narekin batera, Gurrutxaga bo-dega ireki zuten han, egun IzadiZaleak mendi elkartearen egoi-tza dagoen lekuan. Bodega 60.hamarkadan itxi zuten, bainafamiliak ostalaritzaren tradi-zioari jarraipena eman zion.«Osaba Migel eta izeba Bego-ñak Gurrutxaga taberna irekizuten ondoren, Kale Nagusian.Orain dela gutxi tabernaren 50.urteurrena ospatu dugu», ze-haztu du Josebak. Aitak Patrizio Etxeberria lan-

tegian egiten zuen lan, bainaJosebak aipatu duenez, lante-gian «arazo batzuk» izan zi-tuen, eta orduan hartu zutenIruñeara joateko erabakia. «Ai-taren Legazpiko zenbait lagu-

Page 9: GoiBerri 66. zenbakia

GOIBERRI 09ERREPORTAJEA

gre ezaguna ere bai, besteakbeste», dio Josebak. Denda1997an itxi zuten bi anaiek,«kanpotik etorritako artisautzaproduktuak saltzen zituztendenda asko ireki ziren. Ezinez-koa zen haiekin lehiatzea, etadenda itxi behar izan nuen»,azpimarratu du Mitxelok.

San Anton kaleko lokalaDenda itxi bazuten ere, San An-ton kalean, oraindik orain dutentailerrean txotxongiloak egitenjarraitu zuten. Orduan, azoke-tara sarriago joaten hasi ziren,euren produktuak saltzekobide bakarra zen hura. «Lehe-nago ere joaten ginen arren,denda itxita azoka gehiagotarajoaten hasi ginen: Iruñea, Erren-teria, Getxo, Olaberria, Ordizia,Urretxu-Zumarragan SantaLutzi azoka, Plentzia...». Bizi-modu gogorra dela aitortu dutebiek, baina esperientzia onasko eman dizkiena ere bai.«Amets asko egin dugu, ezagu-tza asko elkartrukatu eta lagunasko ezagutu», azpimarratu duJosebak. Txotxongiloak eta panpinak

egiteaz gain, 1997ko San Fer-min jaiak iragartzeko kartellehiaketa ere irabazi zuten.«Gure Caravinagreren irudiaoso ezaguna egin zen», dio Jo-sebak. Izan ere, San Ferminakoso barrutik bizitzen dituzte ur-tero bi anaiek. Irudian ikustenden gurditxoarekin ateratzendira biak, kilikiz jantzita txo-txongiloak saltzera. «Harriga-rria da zenbat jendek eskatzendigun beraiekin argazki bat ate-ratzeko», zehaztu dute. Oraindik, San Anton kaleko

lokalean jarraitzen dute panpi-nak egiten, modu xumeagoan,Mitxelok kanpoan lan egitenbaitu. Hala ere, Ametsen fabri-kak, bide luzea duela iragarridute bi legazpiarrek.

Iruñeako San Anton kalekotailerrean, kaxetan gordetadituzte Gurrutxaga anaiekurteetan sortuz joan direnpanpinak eta txotxongiloak. J. Z.

Page 10: GoiBerri 66. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

«Zegama-Aizkorri JuniorTrail mendiko nire lehenlasterketa izan da»

Asier Zaldua AramaOlatz Unanuek (Arama, 1996)Zegama-Aizkorri Junior Traillasterketa irabazi du, eta garai-pen horri esker, Salomon taldeospetsuarekin arituko da dato-rren denboraldian.Zein kiroletan aritu zara orainarte?Gehienek bezala, eskola kirole-an eman nituen lehen pausoak.Atletismoa eta eskubaloia zi-ren gehien gustatzen zitzaizki-

dan kirolak, baina bietan ari-tzea gehitxo zen, eta atletis-moa aukeratu nuen.Zein lasterketetan parte har-tzen duzu?Ordiziako Txindoki taldeko ki-dea naiz eta fondoko lasterke-tetan parte hartzen dut: ne-guan krosa egiten dut eta udan3.000 eta 1.500 metroko las-terketetan parte hartzen dut.Zegamakoa nire mendiko le-hen lasterketa izan da. Pista ezzait asko gustatzen eta men-dian probatzea erabaki dut.

Zer egin duzu zure mendiko le-hen lasterketa irabazi ahal iza-teko? Orain arte mendian ibiltzen nin-tzen, baina oinez. Aitak mendi-ko lasterketetan parte hartzendu eta berarekin joan naiz en-trenatzera Zegama-Aizkorriproban parte hartu aurretik.Ibilbidea erakutsi dit eta nolakorrika egin irakatsi dit. Ez nuenirabaztea espero. Nire helburuagustura bukatzea zen.Alde handia al dago pistatikmendira?Ondo moldatu naiz, baina al-dea handia da. Pistan abiadurahandiagoa da. Mendian kontuhandiz ibili behar da, erortzekoarriskua baitago. Pistan ez be-zala, mendian tranpa askodaude, eta burua erabili beharda: lokatz gutxi dagoen tokie-tatik pasa, adibidez, ahalik etaahalegin txikiena egiteko etaindarrak gordetzeko.Pista uzteko asmorik baduzu?Ez. Klubarekin konpromisoahartu nuen eta jarraitu egingodut. Gainera, pistan aritzea onada abiadura lantzeko.Salomon taldearekin korrikaegin behar duzu.Oso aukera ona da. Irailean bilasterketa daude Katalunianeta horietako batean parte har-tzeko asmoa dut. 8,5 kilome-troko luzera du.

Olatz Unanue korrikalari aramarrakirabazi du aurten Zegama-AizkorriJunior Trail gazteentzako proba.

«Mendian buruaerabili behar da:lokatz gutxi dagoentokietatik pasa,adibidez»

Babeslea

MIKEL ISUSI

Page 11: GoiBerri 66. zenbakia

11 GOIBERRIGARAI BATEAN

Zaldibiako Herri HarresiaHerri Harresiak zerbait berritzailea direla badirudite ere, aspaldi, 1983an eta1984ean, antzeko erresistentzia mugimenduak egon ziren Zaldibian, GuardiaZibila eta Ertzaintza udaletxetik ikurrina kentzera joan zirenean.

Ane Arrieta ZaldibiaDonostian eta Ondarroan egin-dako Herri Harresiek oihartzunhandia lortu dute, bai EuskalHerrian eta baita nazioartemailan ere. Hainbat goierritarere izan dira horietan, gazte au-zipetuei babesa azaldu eta Er-tzaintzari gazteak eramaterakounean erresistentzia erakuste-ko. Baina, metodo berria diru-dien hau, izen berarekin ezbada ere, aspaldi egin zen Goie-rrin, Zaldibian.

1983ko Santa Fe jaietan iritsiziren, lehenik, Guardia ZibilakZaldibiara, udaletxeko bal-koian zegoen ikurrina kentzera.Zaldibiarrek, ordea, kendu be-zain pronto jarri zuten atzera,eta Guardia Zibila berriro iritsizenean hasi ziren istiluak. Udalzinegotziek udaletxea okupatuzuten eta handik alde egitekoasmorik ez zutela azaldu zuten.Herri Harresi moduko zerbaitegin zutela esan liteke: udale-txe barruan zinegotziek, etakanpoan herritarrek. Goberna-dorearekin bilduta zeuden al-katea eta zinegotzia ez beste zi-negotzia guztiak eraman zituz-ten atxilotuta udaletxeanikurrina kentzen ez uzteagatik.

Ordu hartan Zaldibiako alka-te zen Migel Mari Jauregi Altzo-k ongi gogoratzen du or-duan gertatutakoa: «Ikurrina-ren kontuarekin zazpi aldiz joanzitzaizkidan Guardia Zibilaketxera bila», gogoratzen du.

84an Ertzainek1983ko festetako gertakariekherriko festak erabat alrebestubazituzten, 1984ko festak ez zi-ren hobeto joan. Ordurako iku-rrina berriro jarrita zegoen uda-

letxean, eta gertatu zitekeena-ren aurrean «pixka bat zain»ere bazeudela dio Altzok. Sor-presa, ordea, nortzuk eta nolaetorri ziren izan zela dio. «Ordu-ra arte jantzi fosforitoz jantzitaibiltzen zirenak ziren ertzainakguretzat; herrikoagoak. Baina,orduan hasi ginen garbiagoikusten estatuaren menpekoakzirela».

«Egoera berria»«Orduan atera zituzten lehenaldiz gomazko pilotak», dio,baina, egoeraren berritasunakbi aldeentzat ekarri zuen urdu-ritasuna. «Ertzainek, haientza-ko egoera berria zela esaten zu-ten. Ulertzeko; denbora beharzutela». Eta ertzain batzuekgomazko pilotak eta borrakerabili bazituzten ere, beste ba-

tzuei herritarrek eurek kenduzizkieten, borra, gomazko pilo-ta, kartutxoak eta zorroak.«Egoera hura berria zen denon-tzat eta ertzaina batzuk egitenari zirena ondo egiten ari zirenere ez zeuden ziur». Orduan ereherriak erresistentziaz eran-tzun zuen, eta are indar gehia-goz gainera. «Izugarrizko jen-detza bildu zen udaletxearenbueltan, Herri Harresi bat zenhura!». Manifestazio jende-tsuak ere egin ziren. «Elkarta-suna erakutsiz, ikurrinaz gain,beste hainbat lekutako bande-rak atera ziren kalera, ikurrinakudaletxean egon behar zuelaaldarrikatzeko». Gertakarihaien inguruko egunkarietakoalbisteak eta berari etxera iritsi-tako oharrak ondo gordeta dituAltzok. Nahi duenarentzat goi-berri. hitza.info orrialdean dau-de ikusgai.

Ertzainei herritarrek kendutako materiala erdian zutela, Zaldibiakoorduko alkatea (eskubian) eta zinegotziak udaletxean bilera egiten.

Gertatutakoaren inguruko binetak ere egin ziren egunkarietan.

Bandera ezberdinak atera zituzten manifestazioan.

Page 12: GoiBerri 66. zenbakia

12 GOIBERRIIBILBIDEA

Beasain, katetik kateraBeasain industriagatik da ezaguna batez ere, baina Katea-Gudugarreta-Loinatzibilbide honetan, industriaguneak eta baserriguneak uztartuko ditugu; zutarrihistorikoa dagoen lekua, Katea auzoa, kiroldegia, izango dugu abiapuntua.

Loinaz Agirre BeasainBeasaingo Antzizar kiroldegitikabiatuko dugu gaurko ibilbidea,Katea auzotik. Auzoari izenaematen dion zutarria dago ber-tan. Beasainen historian ga-rrantzia handia izan duen zuta-rria da, izan ere, 1851eta 1869urte bitartean probintzia mai-lako aduana izan zen Beasain-go katea. Bertan, udal zergakkobratzen zitzaizkien herrirasartzen ziren merkagai guztiei,foruen garaian herri bakoitzakhorretarako eskubidea bai-tzuen. «Estatuak Etxegaratekoerrepide berria egin zuenean,beste probintzietatik zetozenmerkagaiak ere Beasaingo Ka-tetik pasatzen ziren. 1869anerrepide horren kudeaketa di-putazioari utzi zionean, aduanaEtxegaratera eraman zuten»,

teak bidea zeharkatu eta igaro-bidea ixten zuen. Antzizar kirol-degia eraikitzeko bota zutenzutarria. Historia azaltzen duenplaka ere badu zutarriak. Berta-tik hasiko dugu ibilbidea.

diote historialariek. Gaztelatikzetozen bi bideak, San Adrian-go leize zulokoa eta Arlabangomendatekoa elkartzen ziren le-kuan zegoen kate hori. Zuta-rriak katea du ezker aldean, ka-

Zutarritik ezker aldera, bide-gorritik, Ormaiztegi aldera har-tuko dugu. Estanda lantokikoaparkalekua bukatzen denean,bidegorria utzi eta ezkerreraegin eta Eztanda errekatxoapasako dugu zubitik. Paisaia guztiz aldatuko zai-

gu; errekaz beste aldera, bara-tzak ikus daitezke. Zubia pasaeta eskuinera dagoen pistahartuko dugu, baratzeak ezker -eskuin ditugula. Pistari jarrai-tuz, trenbidea azpitik zeharkatueta aldapa piko samarra ikusi-ko dugu berehala. Muxika ba-serrira iritsiko gara.Bideari jarraituz, aldapa be-

hera eginez, oraingoan trenbi-dea azpitik pasa eta bidegorrirairitsiko gara, Salbatore aldekoindustriaguneetara iritsiz. Abi-adura handiko trenaren lanak

Beasainen ikuspegi desberdina ikus daiteke Loinatz auzotik. LOINAZ AGIRRE

Eztanda erreka lagun izango dugu ibilbidean zehar. L. A.

Page 13: GoiBerri 66. zenbakia

Irteera-helmuga

Gudugarreta

ere nabariak dira, paisaia era-bat aldatu baitute. Bidegorriahartuko dugu, eskuinera, Bea-sain aldera, berriz ere Eztandaerreka lagundu dugula.

Gudugarreta eta LoinatzIndustrialdean barrena, burdi-nezko zubi gainetik erreka pasaeta ehun bat metro eginda,kontu handiz, errepidea pasa-tuko dugu. Beste industrialdebat zeharkatuko dugu, beti ere

Gudugarreta jartzen duen sei-nalea erreferentziatzat hartu-ta.

Gudugarreta auzoko etxee-tara eta baserrietara iritsi bainolehen, eskuinera egin dutenbide berria hartuko dugu. Tren,auto eta lantokien hotsa na-

GOIBERRI 13IBILBIDEA

ztaileko lehenengo igandean, hilak 7, ospatzen dute ze-gamarrek Aizkorriko Lagunen eguna. Aurten hamalau-

garren edizioa egingo dute. Larunbatetik hasiko dituzte ekital-diak: 11:00etatik 13:00etara, Xilotekaren irekiera antolatu duteAizkorriko Ataria Interpretazio Zentroan. Bertako egurrak ukitze-ko eta gertutik ezagutzeko aukera izango da Imanol Artola adi-tuaren eskutik.

Igandean, berriz, Aizkorrira igoko dira zegamarrak, eta hitzordudesberdinak daude horretarako. Lehenengoa, goizean goiz,06:00etan, Zegama-Aizkorri-Zegama mendi irteera egingo duteAmezti Mendi Elkartekoek gidatuta eta lagunduta, plazatik abia-tuta. Bigarrena, 08:00etan, San Adrian-Aizkorri-San Adrianmendi irteera, Aldaolako aparkalekutik abiatuta, Amezti MendiElkartearen gidaritzapean.

Aizkorrira igotzen ez direnentzat, 11:00etan, Aizkorriko AtariaInterpretazio Zentroan, Sandrati denboran zehar igarobidea hi-tzaldia eta erakusketa gidatua egingo dute Aranzadi Zientzia El-karteko Alfredo Moraza arkeologoaren eskutik.

12:00etatik 15:00etara, Eusko Labeldun hegaluze eta sagardodastaketa egongo da herriko plazan.

XIV. Aizkorriko Lagunen egunaospatuko dute Zegaman igandean

U

Katea-Gudugarreta-Loinatz auzoakLuzera: 3 kilometro Denbora: 1h Altuera gehiena: 180 m.Altuera gutxiena: 160 m. Desnibela: 20 m. Zailtasuna:Erraza

barmena da. Eskuin aldera ja-rraituz, baserri giroan sartukogara berriz ere. Erlauntzak, ze-laiak, belar bolak... ikus daitez-ke ezker-eskubi. Txorien hotsakere entzun daitezke. Atsedenahartzeko aulkiak daude bidebazterrean, zuhaitzen babese-an. Mendiko pistari segika, Loi-natz auzora iritsiko gara, Loi-nazko ermitara. Beasainenbeste ikuspegi bat ikusiko dugubertatik, Aralar lagun dela.

Eskuineko bidea hartu eta al-dapa pikoa jaitsiko dugu erre-kara iritsi arte. Eskuinera egineta Errekarte Haundi baserrira(ezkerrean) iritsiko gara. Eskui-nera eginda, Errekarte kaletik,kiroldegira, Katera, iritsiko garaberriro ere. Zegamarrak Aizkorrin. ZEGAMAKO UDALA

Page 14: GoiBerri 66. zenbakia

14 GOIBERRIINTERNET

saretikgoierri.hitza.info

Hitzaren webgunearen bisitak goraGoierriko Hitzaren aspaldi ekinzion paperezko edizioaz gain,edizio elektronikoa lantzeari.Harrezkero urtez urte gora egindu webgunearen bisita kopu-ruak, eta aurten ere, datu horiekhobetzea lortu da. Urteko lehenseihilekoan, 145.000 bisita izanditu goierri.hitza.infowebgune-ak, iazko epe horretako datuak(89.271) nabarmen hobetuz.Ikusitako orrialdeen kopuruaere igo da, iazko 118.000 orrial-deetatik aurtengo 182.500orrialdeetara.Igoera horretan zerikusi han-

dia izan dute webguneak es-kaintzen dituen bideoek, horiekere bisita kopuru onak lortu bai-tituzte. Eta baita sare sozialekere, webgunera gero eta jendegehiago sartzen baita Facebo-ok eta Twitter sareetatik.

Datuak

145.014Bisita. Goierriko Hitzaren webgu-nean 2013ko lehen seihilekoanizan duen bisita kopurua. Karga-tutako orrialdeen kopurua kon-tuan hartuta, berriz, kopuru hori182.549ra iristen da.

39.543Bisita.Otamotzen webguneakurteko lehen seihilekoan izanduen bisita kopurua. Orrialdeka,79.870 bisita dira guztira.

31.643Bisita. Goiberri aldizkariarenwebguneak izan duen bisita kopu-rua; orrialdeka 92.513 lirateke.

ALBISTERIK IKUSIENAK:

1. Atez ateko ontziak puskatu etahustu dituzte Legorretan.2. Beasaindar bat Guggenheimmuseotik bota dute biluztu eta In-ternazionala abesteagatik.3. Fidantzapean aske utzi duteEuri Albizu segurarra.4. Jon Lekuona ordiziarra iritsi daIruñeara.5. Korrika iritsi da Goierrira.

BIDEORIK IKUSIENAK:

1. Zegama-Aizkorri 2013. 2. Korrika 18 Goierri garaian.3. ‘Dantza zati bat’ Beasainen.4.Ongietorri beroa Ampo Ordizia-ri (kopa irabazi ondoren).5. Korrika 18 Goierri behean.

Sarean ikusia

AndromatoiaHainbat lagun, beren boron-datez, telefono mugikorreta-rako Android sistema euska-ratzen ari dira. Proiektu hau,«puntu kritikora iritsi» delauste dute, eta laguntza eska-tu dute. Horretarako, Andro-matoia antolatu dute hilaren12rako. Codesyntax etxearenegoitzan, Eibarren, elkartukodira, 15:00etan. Izena emate-ko, mezu bat bidali behar [email protected] elektronikora.

androideuskaraz.akting.eu

Page 15: GoiBerri 66. zenbakia
Page 16: GoiBerri 66. zenbakia