goiberri 138. zenbakia

16
Urrunetik gidatutako makinak Irrati kontrol bidezko miniaturen zaleak biltzen dira Ezkion 6-7 Irrati kontrol bidez gidatutako hondeamakinekin eta kamioiekin ‘lanean’. ARKAITZ APALATEGI Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Eluska Ibarguren 3 Iritzia 4-5 Goierriko bidegorri sarea 8-9 Ikasleak sare sozialetan 10 Iparra Hegoa 11 BKL elkartea 12 Euskal Kanten Lehiaketa 13 138. zenbakia. 2015eko martxoaren 6a

Upload: goierriko-hitza

Post on 22-Jul-2016

233 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

Irrati kontrol bidezko miniaturazko makineria zaleak biltzen dira Ezkion

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 138. zenbakia

UrrunetikgidatutakomakinakIrrati kontrol bidezkominiaturen zaleakbiltzen dira Ezkion 6-7

Irrati kontrol bidez gidatutako hondeamakinekin eta kamioiekin ‘lanean’. ARKAITZ APALATEGI

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Eluska Ibarguren 3 Iritzia 4-5Goierriko bidegorri sarea 8-9Ikasleak sare sozialetan 10Iparra Hegoa 11 BKL elkartea 12Euskal Kanten Lehiaketa 13

138. zenbakia. 2015eko martxoaren 6a

Page 2: Goiberri 138. zenbakia
Page 3: Goiberri 138. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MoTZEAn

«Udan plazakoartearen itzalaaprobetxatzen dutumea lokartzeko»

EluskaIbargurenAltzagan bizi den ordiziarra

Loinaz Agirre AltzagaEluska Ibarguren (Ordizia,1978) 2003tik bizi da Altzagan,«lasaitasunean».Zein da herri txiki batean bizi-tzearen abantaila?Herrian dagoen lasaitasuna etabizilagunen artean sortzen denlaguntasuna.Eta desabantaila?Altzagan bizita kotxea beha-rrezkoa izaten da, batez ereumeak izanda.Altzagako alkate bazina zeregingo zenuke herrian?Nahiz eta herri txikia izan betidago zerbait egin daitekeenaherria aurrera eramateko, he-men bizi naizenetik ez dut inon-go aldaketarik sumatu eta.Altzagako gustuko txoko bat?

Eliza aurreko plaza. Udan maki-na bat buelta eman ditut bereinguruan umeak lokartzeko as-moz artearen itzala aprobetxa-tuz.Zaletasun bat?Mendietatik eta herrietatik ibil-tzea. Eta nola ez, udazkeneanonddoak aurkitu eta bildu, gerobazkari eder bat egiteko lagu-

nekin eta familikoekin.Liburu bat.Ez naiz oso zalea irakurtzen etairakurri dudan azken liburuaLos Hijos de la Tierra izeneko 5liburu sorta izan dira. Hori baigustukoa bada liburua bukatuarte ezin dut irakurtzez gelditu.Musika talde bat.Ken7, baina Marea ere askogustatzen zait.Zeri diozu beldurra?Bakardadeari.Zerk sortzen dizu irribarrea?Aita eta semeak tontakerietanhasten direnean bata bestea-rekin.Gustuko plater bat.Txuleta.

«Bazkari eder bat egitekoudazkeneanonddoak biltzea danire zaletasuna»LOINAZ AGIRRE

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Loinaz AgirreKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Arkaitz ApalategiProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 138. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Garbiñe EtxanizElikadura makrobiotikoan aholkulari-laguntzailea

Udaberria eta gibela

kuspegi ener-getikotik, ur-taroen hasie-ra ez datorbat egutegiekesaten dute-

narekin. Adibidez, udaberriaotsailaren 4a aldera hasten da,nahiz eta eremu geografikoa-ren arabera gorabeherak izandaitezkeen datan. Urtaro ba-koitzean energia mota jakin batnagusitzen da. Udaberrianenergiak goranzko bidea har-tzen du, eta lurretik zuhaitzeneta landareen izerditik barrenaigotzen da.Orain dela milaka urte txina-

tarrek naturan ematen ziren al-daketak aztertu zituzten, bai fi-sikoak eta baita energetikoakere. Aldaketa horiek yin etayangaren teoria aplikatuz sail-katu eta azaldu zituzten, etaondoren bost transformazioenteoria (ura, zuhaitza, sua, lurraeta metala) sortu zuten. Txina-tarrek ikusi eta aztertu ahal izanzuten yin etengabe ari delayang bihurtzen, eta yang eten-gabe yin bilakatzen.

Goranzko energia hori zuhai-

tzekin eta udaberriarekin lotuzuten, eta beraz, udaberria«zuhaitz» elementuari dago-kio. Era berean, elementu ba-koitza organo jakin batzuekinlotzen da, eta kasu honetan,zuhaitz elementuari gibelarenenergia dagokio, izan ere, ikus-pegi energetikokik gibela lan-dareak bezalakoa da, goranzkoenergiaz elikatzen delako batikbat.Orokorrean, gibela kargatua-

goa egoten da eta bero gehiagoizaten du udazkenean, eta or-duan gaitasun gehiago izatendugu gantzak digeritzeko, fruitulehorrak, eta abar, behazungehien jariatzen dugun uneaizaten baita. Neguan, hotzetikbabesteko, energia mota kon-traktiboago batera egokitzekoanimalia-proteina gehiagokontsumitzen da, eta orokorre-an, elikagai gazi gehiago, den-bora luzeagoan sukaldatuak...Udaberriarekin batera, ordea,energiak goranzko bidea egitendu eta gorputzak energia arineta hedakor horretara molda-tzeko ahalegina egin behar du;baina gibelean hondakin toxi-

daude hosto berdeak, zurtoi-nak, klorofila asko duten elika-gaiak, ernamuinak, sukaldatze-ko modu arinak, taparik gabe...Ernamuinak bereziki onak diragibela garbitzeko, flemak mu-gitzeko eta baita energia mu-giarazteko ere, oso energia bi-zia eta aktiboa dutelako.Zapore garratza ere zuhaitz

elementuari dagokio. Gibelatonifikatzen du, behazuna ja-riatzen laguntzen du eta orga-noa aktibatzen du orokorrean.Pikleak modu naturalean har-tzitutako barazkiak dira, eta gi-belaren funtzioentzat tonikoezin hobeak dira, bai gibela gar-bitzen laguntzen dutelako etabaita digestioa egiten lagun-tzen dutelako ere. Zapore mi-katza berriz, «sua» elementua-ri dagokio, «zuhaitz» elemen-tuaren semea hain zuzen;«sua» elementuak «zuhaitz»elementutik nolabait tira egi-ten duenez, zapore mikatzakgibeleko sua baretzen du. Ho-rregatik zapore mikatzak gibelaerlaxatzen du, gibeleko beroabaretzen du eta behazuna ja-riatzen laguntzen du.

Ikoak pilatu ditugunean, beste-ak beste animalia-proteinaasko, arraultza, esne eta esne-kietako gantz saturatuak, etaabar, gorputzak zailtasungehiago izaten ditu egokitze-energetiko hori egiteko, toxina,gantz eta bestelako pilaketekblokeatu egiten dutelako gibe-leko energia. Blokeo horren on-dorio zuzena izan daitezke pa-zientzia falta, haserretzekoerraztasuna, ondoeza, aste-nia...Horregatik ez da kasualita-

tea kultura gehienek «dieta»motaren bat egitea udaberrian;interesgarria da udaberriangarbiketak egitea, gibela eta,orokorrean, gorputza arindu,desintoxikatu eta garbitzeko.Kasu honetan, gibelarentzakoegokiak diren elikagaien artean

Page 5: Goiberri 138. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Asteko irudia Josu Maroto

ErakusketaBihar goizeko 12,30etikaurrera, Zumarragako Txokotabernan, May the force bewith you erakusketa izangoda, ‘zerbitzari’ baten eskutik. Gonbidatuta zaudete!

Goierritarrarenartxiboa, sareaneta denon eskura

rraz esaten da,baina dagoene-ko mende laur-dena bete duGoierriko euska-

razko prentsak. Goierritarra al-dizkaria izan zen aitzindaria lanhorretan; euskaraz bizi bainagazteleraz irakurtzen zuenGoierri batean, bidea urratzenhasi zena. Lau lagunek –edo«lau erok» beraiek aurrenekohitzaurrean esaten zuten beza-la– heldu zioten proiektuari.Ezerezetik, eskualdeko gaiaklanduko zituen aldizkaria sortuzuten, euskara hutsean. Jon Mikel Arano, Aitor Larra-

ñaga, Koldo Zubeldia eta Josu-ne Agirre izan ziren lehen taldehura osatu zutenak. Dozenakalagunen kolaborazioa eta ahol-kularitza ere izan zuten. Izanere, hori izan da euskarazko

prentsaren adierazle nagusie-tako bat, urte hauetan guztie-tan: auzolana. Udal adminis-trazioen laguntza eta publizita-tea jarri zuten enpresa etakomertzio txikien ekarpena ereezinbestekoak izan ziren. Etanola ez, irakurleen babesa, horigabe ez bailegoke argitalpenik.Poliki-poliki, bere bidea egi-

ten hasi zen aldizkaria. Maizta-suna ere gehitzen joan zen, etahaseran urteko dozena erdizenbaki ateratzetik, hilabete-kari izatera pasa zen 1994an.Herrietako kronikak lantzen erehasi zen, eta laister eman zuenhamabostekari izateko pau-soa.Hogei urtetik gorako ibilbide-

aren ondoren, 2012. urtean,Otamotz aldizkariarekin bategin eta GoiBerri astekariariutzi zion lekukoa. Eta oinorde-

kotza horri jarraituz, dagoenekobeste hiru urteko bidea egin duGoierriko aldizkari berriak.

Artxiboa webguneanGoierritarra aldizkariak urte ho-rietan guztietan egindakoaekarpenak duen balio historikoeta dokumentala kontuan har-tuta, artxibo hori digitalizatueta sarean jartzeko ahaleginberezia egin dute Goierriko He-

dabideek, eta goiberri.eus hel-bidean dago artxiboa, denoneskura. Zenbaki bakoitzari fitxabana egin zaio, bilaketak erraz-teko; urteka sailkatuta ere aurkidaitezke. Momentuz, 1989. ur-tetik 2000. urtera arteko zen-bakiak daude; datozen astee-tan osatuko da aldizkarien ar-txibo osoa. Beste horrenbesteegin da formatu analogikoanzeuden argazkiekin ere.

E

Page 6: Goiberri 138. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Irrati kontrol bidezko kamioiak etabestelako ibilgailuen maketak egin etagidatzen maisu dira hainbat goierritar

Miriam Luki Goierri«Pentsa norainokoa den gurezaletasuna kamioi batetik jaitsibezain pronto beste bat gida-tzeari ekiten diogula», dio An-gel Gagok (Zumarraga, 1972).Eitzaga auzokoa bera, kamioigidaria da ofizioz. Kamioiak etabestelako obra ibilgailuak gida-tzen ditu. Lana amaitu eta berezaletasun handiena kamioi ho-rien miniaturak irrati kontrol bi-dez gidatzea da. Goierrin bada-go afizionatu bat baino gehia-go. Larunbatero, eguraldi onalagun, Ezkioko zubipean elkar-tzen dira eta Abiadura HandikoTrenaren lanen ondoan berenlanak egiten dituzte, miniatu-ran baina.Txomin Caballero (Zumarra-

ga, 1980) beste afizionatueta-

ko bat da. Eitzaga auzokoa dabera ere, eta Gagorekin elkartuzen afizioa partekatzeko. Irratikontrol bitartez gidatutako ibil-gailuei lotzen dien zaletasunazertan datzan azaldu du: «Guremaketek benetako kamioieneta lanak egiteko makineriarenantza ikaragarria daukate. Irratikontrolak modalitate ezberdi-nak hartzen ditu; abiaduraren,eskalaren nahiz errealismoa-ren arabera». Mekanika aldetiknahiko sinpleak dira, bainaelektronika aldetik oso sofisti-katuak. Gago kamioi gidaria da eta

miniatura hauekin topo eginzuenean ezin izan zion tenta-zioari eutsi, «itzela da zeuk gi-datu duzun hondeamakina mi-niaturan irrati kontrol bidez gi-

Neurritxikikoafizioa

Ezkio-Itsason, Zozabarroko zubipean, irrati kontrol bidez gidatutako makinekin aritzen da lagun talde bat, astero. ARKAITZ APALATEGI

Page 7: Goiberri 138. zenbakia

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

datzea. Txikia handia bainoerrazago gidatzen dela pentsadaiteke, baina handiarekin biraegitea txikiarekin biratzea bai-no askoz samurragoa da ma-niobra gutxiago egin behar di-tuzulako».

Caballerori txikitatik gustatuzaizkio kamioiak. Abiadura

handiko irrati kontrolekin hasizen, orain, kamioien geldotasu-na eta maniobrak ongi egitekobehar den maisutasuna gogo-ko ditu, abiadurari muzin egiten

ez dion arren. «Gasolina bidezibiltzen ziren autoekin hasi nin-tzen Zelai Ariztin eta berandua-go La Sallen; oraindik joatennaiz noizean behin. Auto horiekehun kilometro orduko abiadu-ra hartu dezakete bi segundo-an. Orain, elektrikoak erabiltzenditugu, gaitasun berberak di-

tuzte eta garbiagoak dira» Hondeamakina da Gagok

duen altxorrik preziatuena. Ma-kina horrekin hainbat lan egindituzte jada Ezkioko zubipean;esate baterako, ubide bat. «Gu-reari Euskal S-a deitzen diogu,Y-aren alboan gaudelako etagureak bihurgune dezente due-lako», dio Gagok barre artean.

Lur orotariko ibilgailuekin erearitzen dira, hala 4x4 nola 6x6ibilgailuekin. Horiekin mendirajoaten dira, eta euria zein loka-tza bidelagun badituzte are ho-beto. Kamioi zein ibilgailu motahauen guztien xarma ez daabiadura, nahi duten hori har-tzeko, kokatzeko edo mugitze-ko egin beharreko maniobraguztiak nahi bezala egitea bai-zik. «Gure helburua da jardu-naldia ibilgailuan ezer izorratugabe igarotzea», dio Gagok.Izan ere, ibilgailuok apurkorrak

dira; mugimendu erratu bate-gatik atzerako ispilu biak pus-katzen badira, akatsaren kos-tua 50 bat eurokoa izango da.

Ez dira jostailuakKamioien batez besteko pre-zioa merkatuan 600 euro ingu-rukoa da; hondeamakina hi-

drauliko batena, 2.000 eurotikgorakoa. Interneten pieza guz-tiak daude, ibilgailuak hobetze-ko zein edertzeko piezak. Inter-neten, baita ere, zaletuak elkar-tzen dituzten foroak daude.Topaketa bat baino gehiago ereegiten dute.

Gagok ibilgailu hauek ez dire-la jostailuak errepikatu dubehin eta berriro, eta Caballerobat dator. «Erabiltzen jakin be-har da. Ibilgailu bati, benetako-ei ere, edozeinek eman diezaie-ke sekulako abiadura. Aitzitik,benetan gidatzen dakienak ja-kingo du sortzen diren arazoeiaterabidea ematen», esan duGagok. Ezkioko zubipean goie-rritarrak ez ezik, Gipuzkoatik,Bizkaitik nahiz Arabatik ere iris-ten dira zaleak. Izan ere, lanakegiteko ibilgailuen miniaturekindabiltzan bakarrenetakoakdira goierritar hauek.

Angel Gago eta TxominCaballero zumarragarrak,beraien makinen argazkiakeskuetan. Eskuinean, erabiltzendituzten hondeamakinetako bat.MIRIAM LUKI / A. APALATEGI

ngel Gago zumarragarra dron bat gidatzen aitzindaria izanzen. Gago hasi zenean legeak ezer gutxi zioen hirutik zortzi

motorreraino izan ditzakeen multikoptero hauei buruz. Airetikdoaz eta berak erabilera txarrik ikusi ez zion arren, orain badakiGabonetako Errege desfilea grabatzeko balio duten bezalaxe baliodezaketela leiho batetik granada bat sartzeko.

Intxortako batailari buruzko dokumentala grabatzen lagunduzuen bere dronak, Zumarragako Udalarentzat pare bat lan egin zi-tuen eta Urretxuko Euskal Jaiko karrozak ere grabatu zituen aire-tik. Drona bistatik galtzen zuen arren, bazekien nola gidatu harenmugimenduak. Gerora saldu egin zuen lege berriak egin zituztelakopribatutasunarekin eta segurtasunarekin lotuta. Orain edozein to-kitan erosi daitezkeela dio, «baina trebezia behar da erabiltzeko».

A

Lurrazaletik baino zailagoa da aireandronak gidatzea irrati kontrol bidez

Page 8: Goiberri 138. zenbakia

08 GOIBERRIERREPORTAJEA

Auto pribatuaren gehiegizko erabileramurriztea indartu eta sistemarenalternatiba eraikitzen ari da Aldundia.

Janire Arrondo HerriaMerkeagoa, ekologikoagoa,osasuntsuagoa nahiz energeti-koki eraginkorragoa da bizikle-ta. Norberaren autoaren gehie-gizko erabilera geldiarazi eta bi-zikleta sustatzeko norabideanjarri dira politika jasangarriak.Mugitzeak dakarren aukerareneta morrontzaren arteko orekabilatzean dago gakoa. Alde na-barmena dago Europa iparral-deko hainbat herrialdeen etaEuskal Herriaren artean alorhonetan. Amsterdamen (Her-behereak) 600.000 bizikletadituzte 750.000 biztanleen-tzat.

Norberaren autoaren erabi-leran oinarritzen den mugikor-tasun sistemari alternatibaeraikitzeko lanean ari da Gipuz-

koako Aldundia. Helburu horre-kin landu dute autobusen ga-rraio publiko zerbitzu berria etabaita bidegorri sarearen zabal-tzea ere. «Herritar guztien es-kura izango den garraio publi-koa eta kolektiboa sustatu be-har da, ez auto pribatuakerostea eta erabiltzea», diote.Zentzu horretan, kotxearenhazkunde zentzugabea geldia-razi eta garraio jasangarriarenaldeko apustua egin dute.

Aisialdirako zerbitzuaz hara-go, bizikletarena eguneroko ga-rraiobide izatea da AldundikoMugikortasuna eta Bide Azpie-giturak sailak indartu nahi due-na. Eskolara, lanera, kiroldegi-ra... joateko garraio pribatuagutxitzea da nahi dutena.

«Errespetuzko mugikorta-

Goierrigurpilgainean

Goierriko bidegorri sarearen mapa gaurkotua. HITZA

BidegorriaPlanifikatutako bidegorria

GOIERRIKO BIDEGORRIAK

Page 9: Goiberri 138. zenbakia

GOIBERRI 09ERREPORTAJEA

sun» hori gauzatu ahal izateko,beharrezkoa ikusten du Aldun-diak lekualdatzeko moduiraunkorrenei lehentasunaematea gehien kutsatzen du-ten eta kostu energetiko han-diagoa duten moduen gainetik.Horregatik, herrietako mugikor-tasunean hierarkiak ezartzeaizan da joera, oinezkoen, bizi-kleten eta garraio publikoareneredua oinarri hartuta.

Asmo horretan paper ga-rrantzitsua jokatzen du bidego-rri sareak. Gipuzkoako sareanAldundiaren eta udalen bide-gorriak daude. Gaur egun, 183bidegorri daude erabilgarri (sa-rearen %43). Sare osoa amai-tzen denean, berriz, Aldundia-ren sareak 289 kilometro izan-go ditu eta udalenak 150,

guztira 439 kilometro. Baina,zer behar da bizikletaren erabi-lera sustatu dadin? Garraiobi-de gisa bizikleta lehenesteaekarriko duen hausnarketa oro-korraren baitan, lekualdatzeeraginkorrak ahalbidetzekohainbat nuerri jarri ditu Aldun-diak indarrean. Lanera bizikle-taz joateko erraztasunak, bizi-kleta elektrikoak erosteko au-kerak... Herriz herriko loturakegiteaz gain, herri barruetangune garrantzitsuak lotuko di-tuen bizikleta bide seguruakeraikitzen joatea izango daerronka.

Herrietan ahaleginaHerri barruetan bizikletarenerabilera areagotzeko ahaleginhorretan, bigarrenez, udalen-

tzat diru laguntza jarri du mar-txan Gipuzkoako Aldundiak.Horien helburua da udalei bi-degorriak egiten laguntzea.250.000 euroko diru laguntzakbideratuko dizkie udalei.

Kontuan hartuko du Aldun-diak bidegorriak mugikortasunjasangarriaren ikuspegitik erai-kiak izatea. Zentzu horretan le-hentasuna izango dute jadanikirekita dauden bidegorrien ar-teko loturak osatzeko priek-tuek. Baita, eraikin edo zerbitzupublikoak lotzen dituzten bide-gorriek ere, edo erdigunetikaparteko auzoetara iristea ber-matzen dutenek. Aldundiakudalek bizikletaren erabilerasusta dezaten lortu nahi du etahorretarako ekintzak aurreikus-tea kontuan hartuko dute.

Aisialdiaz harago,bizikleta egunerokogarraiobide izateada GipuzkoakoAldundiaren nahia

Gipuzkoan 183bidegorri daudeerabilgarri; sareosoa amaitzean 439 km izango dira

Lazkaotik Senpera aldera doan bidegorria. AIMAR MAIZ

ldundiaren eskumenekoak direnekin eta udalen bidegorrie-kin, bizikleta eta oinezko sare zabala irekita dago Goierrin.

Badira bizikletentzako eta oinezkoentzako bideak banatuta dute-nak; bide bera partekatzen dutenak; nahiz bizikletaz, oinezkoak etaibilgailu motordunak ere hartzen dituztenak.

Legorretatik Ormaiztegiraino bidegorria jarraia izango da, herribarruko hainbat lotura osatzen direnean. 14,2 kilometroko tarteada honakoa. Legorretatik Itsasondorainokoa erabilera partekatu-koa da; Itsasondotik Beasainera doana berriz, banandua dago oinez-ko eta bizikletentzat. Beasaindik Ormaiztegira, beste 5,6 kilometro-tan erabilera partekatua da.

Lanak amaitu berritan, datorren astean irekiko du Aldundiko Mu-gikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak Itsasondoeta Ordizia lotzen duen bidegorria. Era horretan, bi herriak bidego-rriz lotuta geldituko dira eta, aldi berean, bidegorriak bat egingo duOrdiziako udal bidegorriarekin mutur batean eta bestean Itsasondo-Legorreta bidegorriarekin. Bidegorri zati berri honek 1.230 metro-ko luzera du eta, Donostia-Beasain ibilbideren zatia izango da.

Eraikitzea aurreikusia dago Ormaiztegi eta Zumarraga lotuko di-tuen bidegorria. 10,8 kilometroko bidea izango da. Zumarraga-Urretxu eta Legazpi lotuta daude, 4 kilometroko bidearekin.

Beasaindik Lazkaorako bidegorria ere zabalik dago; herri barru-ko lotuneak eta Lazkaotik Ataunerainoko zatia egitea aurreikusiadute. Idiazabal-Segura-Zegama lotzen dituen bidegorriak beste zaz-pi kilometro ditu. Aldundiak planafikatuta dituen bidegorrien arte-an dago Ondarraldea industriagunea eta Zegama herrigunea lotukodituen zatia. Segurako bidegurutzetik Mutiloarainoko zatia ere pla-nifikatua dago, Ordiziatik Zaldibiarainoko zatia eta Beasain etaIdiazabal lotuko dituena bezala.

Gaur gaurkoz, 27,2 kilometrokobidegorri sarea osatua dago Goierrin

A

Page 10: Goiberri 138. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

Beasain BHIko ikasleak,sare sozialetan adituAsier Zaldua BeasainSare sozialek garrantzia handia

hartu dute eta Beasain BHIikastetxeko ikasleek urteak da-ramatzate gai hori lantzen. Au-rreko urteetan aditu batek gu-rasoekin eta ikasleekin lantzenzuen gaia, baina oraingoan ha-rago joan dira. Gaia ikasleekineta gurasoekin lantzeaz gain,DBH3ko ikasleak aditu eta ira-kasle bihurtu dira. EgitasmoakZibermanager du izena. Helbu-rua, sare sozialen erabilera onabultzatzea da. Iratxe EsnaolakDBH3ko ikasleak formatu eginditu eta, ondoren, hauek gazte-

agoekin lan egin dute. Esnaolainformatikaria eta Deustu Uni-

bertsitateko irakaslea da.Formazio saioetan DBH3ko

ikasleek parte hartu dute. On-doren, irakasle izateko aukeraeduki dute. 45 aukeratu dituzteeta hauei Esnaolak bigarrenformazio saio bat eman die.Bukatzeko, ikasitakoa ikaslegazteagoei irakatsi diete, Esna-olaren begiradapean.Ikastetxean teknologia be-

rriak txertatzeaz arduratzen di-ren irakasleak «gustura» ageridira. Gai hau garrantzitsua delaeta ekimenak bere fruituak

eman dituela uste dute. «Gaz-teak sare sozialen erabiltzaile

sutsuak dira. Ia guztiek smartp-hone bat dute eta horrek mun-duko ateak irekitzen dizkie, bai-na heziketa behar dute».Izan ere, askok teknologia

berrien erabilpen txarra egitendute. «Bi aldiz pentsatu gabe,argazkiak atera eta sarera igo-tzen dituzte. Ez beraienak ba-karrik, gainera. Handik denborabatera, argazki horietaz lotsatuegiten dira. Bestalde, sare so-zialetan batak besteari aurpe-gia ikusten ez dionez, oso erra-za da min egitea. Horretaz guz-tiaz jabetzea nahi dugu. Argazkibat atera edo sarera igo aurretikbesteei baimena eskatu beharzaiela, adibidez. Gure asmoa ezda sare sozialak ez erabiltzea,erabilpen ona ematea baizik.Komunikaziorako tresna onakdira eta modan daude».Proiektuarekin jarraitzeko

asmoa dute eta nola hobetu

ere pentsatu dute. «Hona herritxikietako ikasleak ere etortzen

dira eta ikasle hauek euren jato-rrizko ikastetxeetan formaziosaioak ematea nahi dugu».Izan ere, ikasleek elkarri ira-

kastea oso aberasgarria delauste dute. «Irakasle gazteekmezua oso ondo barneratudute eta besteei asko lagundudiete. Bestalde, jende aurreanhitz egitea, autoestimuaren in-dartzea... ere landu ditugu. Gai-nera, ikasle gazteek zaharrago-ei kasu handia egiten diete».

Gurasoekin ere baiGurasoekin ere lan egin dute,noski. «Iratxek formazio saioaeman die eta managerrek eu-ren esperientzia azaldu diete.Izan ere, gurasoen artean ezja-kintasun handia dago. Sare so-zialak erabiltzen ikasi eta enpa-tia landu behar dute seme-ala-bekin. Euren bidelagun izanbehar dira».

Iratxe Esnaola, Beasain BHIko ikasleei formazio saio bat ematen. BEASAIN BHI

Babeslea

Page 11: Goiberri 138. zenbakia

GOIBERRI 11MOTZEAN

XX. IparraHegoaSeguranMartxoarekin batera iritsi da IparraHegoaren ekitaldi berria: aste guztianekitaldi ugari izango da Seguran.

Loinaz Agirre SeguraMartxoaren 9tik 15era ospatu-ko da Seguran XX. Iparra Hegoaastea. Aurten, astearen gai na-gusia Biharko Euskal Herria:nora goaz da, eta astelehenetikasteazkenera, hiru mahai ingu-ru izango. Ildo horretan, Nortasuna

gaia landuko dute astelehene-an Unai Apaolazak, Ane Abla-negok eta Amets Arzallusek. Asteartean, lurraldetasunari

buruzko ariko dira Gaizka Aran-guren, Jakes Bortairu, Mario Zu-

biaga eta Imanol Esnaola. Asteazkenean, berriz, Nazio-

arteko independentzia proze-suei buruz hitz egingo dute Ur-tzi Urrutikoetxeak eta KarmeloLandak. Mahai inguru guztiak19:00etan izango dira kulturetxean.Ostegunetik igandera beste

era bateko ekintzak antolatudituzte. Ostegunean, 19:30ean,bertso eta kantu potea izangoda Amets Arzallus eta Unai Itu-rriaga bertsolariekin eta Kux-kuxtu txarangarekin. Afarikotxartelak Elorripen eros daitez-ke.Ostiralean, goizean, Zubero-

ako Eperra Ikastolako eta Se-gurako haurrak elkarrekin pa-sako dute eguna. Iluntzea giro-tzeko, berriz, arkume errea,sagardoa eta kale animazioaizango dira. Gauerditik aurrera, berriz, bi

musika talderen kontzertuaizango da: Lapurdiko 4 Gozereta Zizurkilgo Gugaz.

Larunbata eta igandeaDatorren larunbatean, hilak 14,Goierriko produktuen azokaegingo da goizean. Eguerdian,gazteek bazkaria egingo duteeta iluntzean taloak eta EuskalHerriko ardoen dastaketa izan-go da. Gauerako, berriz, Iñazkitaldearen kontzertua prestatudute.Igandean, sukaldaritza

lehiaketa, 12:00etan ekitaldiinstituzionala, 13:00etan txa-kolin dastatzea, 14:00etan ge-reziondoko ekitaldia eta14:30ean herri bazkaria izangodira.

Goierriko produktuen azokaizango da larunbatean. MIRIAM LUKI

Page 12: Goiberri 138. zenbakia

12 GOIBERRIGARAI BATEAN

Saskibaloiaren harrobiaCAF lantegiko kirol saileko elkarte modura sortu zen Beasainen BKL elkartea,1966an. Eskubaloia izan zen lehen urteetan elkartearen motorra, eta 1968tiksaskibaloia ere sustatu du. Egun Beasaingo saskibaloiaren harrobia da taldea.

Eskeine Legorburu BeasainEskubaloia sustatzeko helbu-ruarekin sortu zuten 1966anBKL Beasaingo Kirolaren Lagu-nak elkartea. Izen ofiziala BKLElkartea CAFeko Kirol Sailaizan zen hasieran, eta sorreraurtean bertan txapelketa ofi-ziala jokatu zuen elkarteko se-nior taldeak.Urte bete geroago sortu zu-

ten gazteen taldea, eta esku-baloia sustatzeko helburua he-rriko ikastetxeetara zabaldu zu-ten. Lotura horretan izan lezakesaskibaloiaren atalak sorrera,La Salle ikastetxean saskiba-loian aritzen ziren taldeak oina-rri hartuta sortu baitzuten BKLelkartean saskibaloi taldea1968an. Emakumeen taldeaurte bete geroago hasi zenlehiaketetan parte hartzen. Ordutik, gehitzen joan ziren

bi kiroletan jarduten zuten tal-

deak. Entrenamenduak etapartidak egiteko lekuak ereugaritzen joan ziren urteen po-derioz –La Salle, Loinazpe, Li-zeoa, Txindoki...–, 1984an An-tzizar kiroldegia ireki zuten arte.Ordutik Antzizar da BKLrenegoitza. Eta izena ere aldatu dute az-

ken urteetan, 1986ko apirileanCAFeko kirol saila izatetik BKLizatera igaro baitziren.

Talde bikoitza gaur egunAsko izan dira BKL taldetik iga-ro diren beasaindarrak etagoierritarrak, eta azken denbo-

raldietako zenbakiei begiratu-ta, nabarmen antzematen daBKL indartsu dagoela. Aurten-go denboraldian 170 jokalari aridira BKL elkarteko taldeetansaskibaloian, eta Saski Eskolan45 gaztetxo. Guztira, 16 talde-rekin ari da lehiatzen BKL aur-ten, eta 27 entrenatzaile ditu. Elkarteak berak bildutako

datuen arabera, 2011-2012denboralditik 2014-2015 den-boraldira bikoiztu egin da taldekopurua BKLn. Orain lau den-boraldi 70 jokalari zeuden, urtebete beranduago 120 ziren, iaz144 eta aurten 170; eta 2011-2012 denboraldian zeuden 7taldetatik egungo 16ra igo dakopurua. Saskibaloi eskolak ere arra-

kasta du, nahiz eta egun haurgutxiago dabiltzan. Aurtengodenboraldian 45 ume ari diraBKLren saskibaloi eskolan.

La Salle ikastetxean hasi zirenBKLkoak lehen entrenamenduakegiten eta partidak jokatzen. LUIS ZAMORANO

Page 13: Goiberri 138. zenbakia

GOIBERRI 13MOTZEAN

Aukeratu eta abestuEuskal musikaren eta kantuen zaleek hitzordu berezia dute datorren ostiraleanLazkaon. Euskal Kanten Lehiaketa egingo da Arerian, lehenbizikoz. MusikaEskola, Gerriko Elkartea eta Lazkaoko Udalaren artean antolatu dute.

Janire Arrondo LazkaoEuskal abesti bat aukeratu etahura abestea, horixe izango daerronka. Euskal musika etakantuak sustatzeko helburua-rekin antolatu dute LazkaonEuskal Kanten Lehiaketa. Lehen Gerriko elkarteak Ga-

bonetako kantuen lehiaketaegin zuen urte luzez, azokarekinbatera. Mugak zituen eta laneskerga ere handia, horregatikutzi zioten egiteari. Euskal kan-tuen inguruan zerbait egitekogogoa bazegoen, ordea. Iaz iritsi zitzaion Lazkaoko

Musika Eskolari Gerrikoren pro-

posamena. Aurtengorako pres-tatu dute Kantu Lehiaketa astehonetan garatzen ari diren AsteKulturalaren baitan. Hilaren 13an izango da ekital-

dia Arerian. Bi kategoria egingodituzte: umeena, 14 urtetik be-rakoena, eta gazte zein heldue-na, 14 urtetik gorakoena. Gehienez bost pertsonako

taldeak izango dira, eta instru-mentu bat erabili ahal izangodute. Instrumenturik ez dute-nek musika basea erabiltzekoaukera izango dute Aitor BiainMusika Eskolako zuzendariakazaldutakoaren arabera.

Gaztetxoen mailan 18 taldekeman du izena dagoeneko, bai-na hamarrentzako lekua dago.Helduetan zortzi taldek hartuahal izango dute parte, laubehintzat animatu dira.

Parte hartzaile guztiak Laz-kaokoak dira, baldintza dalehiatu ahal izateko. «Euskalkantuetarako zaletasuna etagogoa badagoela ikusten da,jende asko animatu da», dioBiainek. Musika Eskolako irakaslez

eta musika munduko adituzosatutako epaimahaiak eba-tziko du irabazlea nor den.

«Euskalkantuetarakoafizioa badagoelaikusten da, jendeasko animatu da»Aitor BiainMusika Eskolakozuzendaria

Musika Eskola, Gerriko etaUdalaren artean antolatu dutelehiaketa. MAIALEN IGARTUA

Page 14: Goiberri 138. zenbakia

14 GOIBERRIINTERNET

saretikikasgelan.ahotsak.eus

hotsak egitas-moa, herri hizke-rak eta euskal-dunon memoriakolektiboa jaso-

tzeko proiektu moduan sortuzen, duela hainbat urte. Orain,berriz, ekimen berri batekin da-toz. Herri herri egindako elka-rrizketen zatiak aukeratu, eta

ikasgeletan 36ko Gerra lantze-ko materiala sortu dute. Bostbideo dira, «laburrak baina ma-mitsuak»; izan ere, gerra etagerra ondorengo urteak biziizan zituztenen zuzeneko testi-gantzak dira. Horien bidez,ikasleei «gerran gertatu zena

Aezagutaraztea» lortu nahi dute,«pentsaraztea, sentiaraztea».Bideo horiek, bost ataletan

daude sailkatuta:Etxetik ihesegin beharra, Bonbardaketak,Kartzela eta fusilamenduak,Erbesteko egonaldia, eta Gerraosteko gosea. Guztira, gerrareninguruko 3.000 testigantzabaino gehiago ditu jasoak Aho-

tsak proiektuak, eta hau mos-tra bat baino ez da.Gerrako gaiez gain, Ikasgelan

proiektuaren barruan, euskalkiezberdinak eta garai batekokontuak jasotzen dituzten bes-te bideo eta testigantza batzukere ikus daitezke.

Ikasgelan lantzeko gerragaraiko testigantzak

Klik

Haur literaturazgozatzeko APPaGaltzagorri Elkarteak euskaraz-ko haur literatura modu erakar-garrian eta jolasen bidez lan-tzen duen aplikazioa sortu du.Batbirulau! du izena, Anjel Ler-txundik eta Antton Olariagakegindako liburuan oinarritzenda. Doan deskargatu daiteke.

GoProak badutxinatar bertsioaXiaomi enpresa txinatarra eza-gun egiten ari da, batez ere tele-fono mugikorrei esker. Yi ActionCamera atera dute orain, Go-Pro kamera ezagunaren ber-tsioa. 57 euroan saltzen da(GoProaren erdia), baina mo-mentuz, Txinan bakarrik.

Sarean ikusia

Youtube,umeentzatGauza jakina da Youtube delabideoak elkartrukatzekomunduko sistemarik handie-na. Haren emaria kontrola-tzea, ordea, zaila egiten da,eta askotan, bertan ikus dai-tezkeen bideoak ez dira ume-entzako egokienak. Hala,Youtube Kids doako aplika-zioa sortu dute, umeentzakoedukiekin osatuta; momen-tuz AEBtan bakarrik eskuratudaiteke, baina laster zabaldu-ko da mundu osora.

Page 15: Goiberri 138. zenbakia
Page 16: Goiberri 138. zenbakia