goiberri 073. zenbakia

16
Bost bertsolari lehiarako prest Igande honetan hasiko den Bertsolari Txapelketa Nagusian bost izango dira Goierriko ordezkariak 6-7 Aitor Sarriegi, Iban Urdangarin, Iker Zubeldia, Nerea Elustondo eta Iñaki Apalategi. GALDER IZAGIRRE - XENPELAR D. Z. Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Javier Garcia de Andoin 3 Iritzia 4-5 Mariano Imaz 8-9 Ikasle Abertzaleak 10 Zumarraga 1914 12 Kixkurgune 13 San Migel Ormaiztegin 14 GOI B ERRI 73. zenbakia. 2013ko irailaren 27a

Upload: goierriko-hitza

Post on 22-Jul-2016

255 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

Bertsolari txapelketa nagusiko goierritarrak

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 073. zenbakia

Bost bertsolarilehiarako prestIgande honetan hasiko den Bertsolari TxapelketaNagusian bost izango dira Goierriko ordezkariak 6-7

Aitor Sarriegi, Iban Urdangarin, IkerZubeldia, Nerea Elustondo eta IñakiApalategi. GALDER IZAGIRRE - XENPELAR D. Z.

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Javier Garcia de Andoin 3Iritzia 4-5 Mariano Imaz 8-9Ikasle Abertzaleak 10Zumarraga 1914 12 Kixkurgune13 San Migel Ormaiztegin 14

GOIBERRI73. zenbakia. 2013ko irailaren 27a

Page 2: Goiberri 073. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 073. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Ahal dudanean bizikletan ibiltzennaiz, hori baita lasaitzen nauena»

Javier Garcia de AndoinGoierri kirol elkarteko lehendakaria

Asier Zaldua UrretxuJavier Garcia de Andoin (Urre-txu, 1952) Goierri kirol elkartekolehendakaria da. Asteburu ho-netarako bi txirrindulari probaantolatu dituzte: bihar gaztemailako Amelio Mendijur las-terketa egingo dute, eta etzi zi-kloturista proba.Gustuko txirrindularia?Indurain.Zaletasun bat.Ahal dudanean bizikletan ibil-tzen naiz, hori baita lasaitzennauena.Liburu bat. Ez naiz liburu zalea.

Film bat.Azkenaldian, belikoak ikusi di-tut. Musika talde bat.El Duo Dinamico.Abesti bat.Un sorbito de champagne.Janari bat.Gulak.Edari bat.Sagardoa. Edatearen poderioz,sagardo ezberdinak bereiztekogai naiz.Oporretarako leku bat.Donostia. Azken bi urteotanbertara joan gara eta toki zora-garria da.

Amets bat.Seme-alabek arazorik ez edu-kitzea.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.Ezkontza eguna: 1977-8-27.Jaso duzun oparirik bereziena.Ama zenak oparitutako kateaeta domina. Gorroto duzuna.Ustelkeria politikoa.Goierriko txoko bat.Antio.Herriko alkate bazina...Etxebizitzak gazteen eskurajartzen saiatuko nintzateke.Urretxun biziko ez bazina...Donostian.

«Alkate banintz,etxebizitzakgazteen eskurajartzen saiatukonintzateke»

ASIER ZALDUA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Lierni OrmazabalKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 673 69 90 95 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Olaberria, Urretxu, Zerain, Seguraeta Zumarraga

Page 4: Goiberri 073. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Andoni Salamero Irakaslea

Ttukun kuttunka

eure arteanemozio etah u n k i d u r abereziko ins-trumenturik

bada, horixe bera txalapartada. Guztiz ezaguna gure artean,baina jatorri ezezagunekoa, ziuraski, antzinakoa; izan ere, giza-kiak noiztik jo ote du txalapar-ta? Jotzen zuenean, zer senti-tzen ote zuen? Nolakoa izanote zen txalaparta-egileak sor-turiko lehenengo musika tres-na hura? Zein zen bere erabile-ra? Zein naturako soinutan oi-narritu zen gizakia entzundakohotsa antzeratzeko? Galderagehiegi erantzun zehatzik iza-teko.

Sarri, txalapartariak jo izatenduenean zaldiaren trosta imi-tatzen duela esan izan du iker-lari askok. Horrelako hipotesiabalekoa bada, txalapartariakbere jotze ariketan jardutenduenean, bere burua zaldibihurtzen duela esan daiteke?Txalapartaren uhinak entzu-nez, mendira, zaldiak aske da-biltzan belardietara, lehenal-diaren atean galtzen diren irrin-tzien oihartzuna bizitzeragaramatzala pentsa dezake-gu? Ez dakit, zinez, baina txala-partak bereganatzen gaitu,adin desberdinetako jendea ki-likatzen du, auskalo zergatik,baina, sakon-sakonean, miste-rio kutsua duen ezer badu; izanere, txalapartarietako batekadarra jo orduko, historiaurrekoaspaldiko garaira garamatza,leizeetara, lehen euskaldunekberen bizia eratzen hasi zirenunera. Edo beste ezer pentsa-tuz esan daiteke oraindik mun-duratuak ez ginen momenturaeramaten gaituela, amarenumekira, Ama-Lurraren sabe-

lera, amaren zilbor-hestearekinbat eginak ginen unera, taupa-ka, ttukun kuttunak entzungogenituen garai gozo hartara.

Lan itzela egin da aspalditiktxalapartan, ezin ahaztu Zuaz-nabar eta Goikoetxeataranaien emaitza, batik bat, baz-tertutako instrumentu hau era-biltzen jarraitzeko egindakoahalegina, eremu ezagun-mu-gatuan bizirauteko egindakolorpena. Hauek iraun zutelakobestelako batzuek, Artzeanaiek, Joxan eta Jexuxek, etaaurrerago Juan Mari Beltranekere bai, txalapartak jotzekozuen eremu mugatua plazeta-ra, oholtzetara zabaldu zuten.Hala, ezezagun zitzaizkigun zu-rezko ohol majiko haiek bitxi-berezi egin zitzaizkigun, ondaremaitatu. Bolumena, tonuazainduz, erritmoa egoki ema-nez, hartzaileari soinua nolahelerazi pentsatuz, bestelakojauzia eman zuten Artze etaBeltran anaiek, hain zuzen, tra-diziotik ekarritakoa, bestelakoezaugarriez hornitu baitzuten,musika sortuz, instrumentua-ren posibilitateak zein izan zi-tezkeen ikertuz, introspekzio-lana eginez, barrura begiraegindako ikerlana burutuz, bar-neko hausnar-lana taxutuz.

Gerora begira soinugailu bi-kain honek bestelako aurrera-pauso nabarmena izan zuen,gutxinaka-gutxinaka txalapar-ta-eskolak sortuz joan zirenhan-hemenka, gero eta jendegehiagok agertu zuen berauikasteko nahia eta grina. Txala-partak irauten jarraitu zuengazteek, batez ere, txalapartamaite eta jotzen zutenen alde-tik erakusteko borondate apalaikusi zutelako; honela, instru-mentu honen etorkizuna area-

gotu zen, batez ere beira-arasaedo bitrinetangorde izan baino,bestelako biderik urratzeko be-harra ikusi zelako. Horrela, ira-kasleak ikasleari, eta alderan-tziz, elkarri izan zioten maita-sun horri esker, aurrera joanez,txalaparta herriak ukitua, joa,sentitua eta maitatua izan be-har zuen instrumentu bilakatuzitzaigun.

Gaur, zinez, gure herriko pla-zetan jendea elkartzeko, biltze-ko, harrera egiteko, omentzekoeta bestelako jardunetan ttu-kun hotsa entzuten dudan ba-koitzean, oso hunkitzen naiz.Izan ere, txalapartak, Etxepa-rek esango zukeen bezala«bere tornuia» lortu du, beremaila, eta ederrena, lehen ai-patu bezala, gure egin dugu.Zura, otarren edo kabaileteenartean jarrita, lau eskuak, maki-

Glak, txalapartarien soina, biho-tza, gogoa, lanean ikusiz, haize-aren uhinak zabalduz, goratuz,lur horrexen nahia zeruarekinbat eginez sentitzen dugunean,ezer atsegingarriagorik eskadaiteke?

Eta aurreko hau eder bada,ederragoa zaigu geure herrita-rrak horretan ari badira. Guztiokezagun dugun Zuhaitzaren Soi-nua Kolektiboa taldea, lan bi-kaina egiteaz gain, heziketazein trebatze-lanetan ibiliz,gure herrian lehenengo Txala-parta Egunak antotzearenideia argia izan dute, zinez txa-logarria. Bejondaizuela gazte-ok! Eta nola ahaztu, haien au-rretik ttukun-ttakunka, han-hemenka, barrua bizitu etapiztu izan diguten Mendiarazanaiak, aurten honako iritzi-ar-tikulua idazten dudanerakoUrretxuko festetako pregoia

irakurri izan dutenak, festarenbihotzean murgildu izan gai-tuztenak. Zinez, urtetan egin-dako lanagatik, zuoi, Iñaki etaAitor, eskerrik beroenak. Jarrai-tu ikertzen, laguntzen, txala-partak berak behar zaituzteteeta.

Azkenik, gogoratu, Zumarra-gako musikaldia dela eta, irai-laren 28an, larunbatean, KukaiDantza Taldea-rekin batera,hantxe izango dela Juan MariBeltran. Bere jardunaz gozatze-ko aukera duzue, ez galdu oka-sio biribil hau. Bitartean, jardunzuon eguneko aritzean taupaztaupa ttukunik kuttunenak es-kaintzen, guztion barruan uhingardenak behar ditugu eta. Nirealdetik, ttukunik samurrena es-kaini nahi dizuet eta zorion-tsuak izateko nahia opa. Halabedi, kuttunki, lagunok. TTU-KUN.

Page 5: Goiberri 073. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Arraskaldeon Txema Lunbreras! Urretxuko festen apoteosi zi-klikoan murgilduta baserritar trajeak etorri zaizkit burura. Zenbatgustatzen zaigun urtean behin bada ere, igandetako baserritarrezjanztea, mezarako prestatzen zenaren gogo beraz. Horrela, egun,urtean behin bada ere, guztiok berdinak gara; eta disfrazamendusistematikoak heriotzaren funtzio bera duenaz konturatzen zara.Legeek lortu ezin dutena mozorro batek lortzen du.

Guztiok berdinak. Telebistak euren etxeak nola dekoratu era-kusten die hipotekak ordaindu ezin dituzten desahuziatuei; osasu-

na diruarekin ziurtatu daitekeen ondasuna ari dira bihurtzen ; etalegeak uneko interesaren arabera, desberdintasunak markatzekolarrutu eta sortu daitezkeen injustiziak izan dira betidanik. Guztiok

Arratsaldeon hiri´re Xabi Grazia! Zure erreflexio sakona irakurrita,Urretxuko festetan ostiral gauean lagun batekin izan nuen elkarrizketaetorri zait burura. Baserritar jantziak, talogileak, txistu-danbolin etaerroskila zuriak tradizioaren esanetara. Eta zuk aipatzen duzun unifor-metasun zurrun horretan enkorsatuta, jendea, urtean zehar ohizkoa ezduen pertsonaia batean maskaratua.

Denok berdin, ihauterietan denok gai batetaz mozorrotzeko ge-ratu izan bagina. Urtean hiru zita izaten ditut buruan, ahal dudalabehintzat, ez galtzen saiatzen naizenak. Sta.Lutziko feria, Sta.Isa-bel eta Euskal Jaia. Ez naiz sekula santujale izan eta erlijioaz zipitzikere ez dakit. Berdin gertatzen zait tradizioarekin. Zertarako balio dutradizioak enkistatu denean? Zertarako zurruna eta norabiderikgabea denean? Eta norbait arduratu al da tradizio hori belaunaldizbelaunaldi transmititzen. Eta garrantzitsuagoa... belaunaldi be-rriek jarraitu nahi al dute tradizio horrekin.

Ze bestela horixe pasatzen da. Gauzak nondik datozen eta zer-

gatik egiten ditugun ez dakigunean, ezin tradizioa berarekin ebolu-zionatu. Eta ezjakina ez ematearren, badakienaren disfrazarekinmaskaratzen gara.

bateta

batAlex Areizaga

Jon Plazaola

Asteko irudia Josu Maroto

BertsolariTxapelketaNagusiaIgandean hasi etaabenduaren 15ean amaitukoda gure bertsolarienleihaketa nagusia. Bertanizango ditugu 5 goierritar. Etanork daki, duenoihartzunarekin, aurki kartakedo kromoak gurekioskoetan!

berdinak, gauza bakarrean: honen kontra zerbait egiteko makale-rian, erosotasuna zoriontasunarekin konfunditu duen artaldearenzelardi utopikoan.

Page 6: Goiberri 073. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Bost goierritarrek parte hartuko dute asteburu honetanhasiko den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Ane ArrietaEskuak gurutzatu, hatzak elka-rren artean kiribildu, poltsikoe-tan sartu, begiak itxi, lurrera be-giratu eta begi urduriz entzule-ak ikusi. Buruan gordetakotrikimailuak atera, hitzentzatjoskera dotorea bilatu eta ga-tzez eta piperrez lotu. Eta, hordoa, bozgorailuetan barna, doi-nu baten konpainian, entzuleeneta epaileen belarrietara. Goie-rritik bost bertsolari, dozenaka

epaileren aurrean, ehunka ber-tso botatzeko prest, milakaikusleren aurrean. Nerea Elustondok, Iban Ur-

dangarinek, Iñaki Apalategik,Iker Zubeldiak eta Aitor Sarrie-gik parte hartuko dute EuskalHerriko Bertsolari TxapelketaNagusian. Pasa den asteanaurkeztu zuten txapelketa Bil-bon, eta aurtengoa «oxigena-tua» izango dela azaldu zuenIñaki Murua Bertsozale Elkarte-

ko lehendakari gabiriarrak aur-kezpen egunean. Oxigenazio horren parte izan

liteke Andoni Egañak txapelke-tan parte hartzeari uko egitea.Halere, bost bertsolari goierri-tarrek «nahiko argi» ikusi zutenaldaketa horren etorrera, azkenTxapelketa Nagusiaren ostean.Aldaketa handirik ere ez duteespero, «gai edo planteamen-du berririk izan ezean, behin-tzat». Sistema beretsuarekin

jarraitzea «erosoa» da Apala-tegiren ustez, baina, «betirakohor gelditzea ere ez dakit onaizango litzatekeen», dio. Faboritorik aukeratzen ere ez

da inor ausartzen, eta are gu-txiago bost goierritarren arte-an: «Behin maila hauetara iri-tsitakoan edozeinek egin deza-ke edozer. Egunarenaraberakoa izaten da asko; to-katu egin behar da...», dio Ur-dangarinek. Sarriegi ikusten duondoen, «txapelketetan eremaila ona ematen badakiela-ko». Duela lau urte finalera iritsizirenei postua kentzea «ia-iamirari bat izango litzateke»ataundarrarentzat: «Ordukobostek behintzat finalean kan-tatuko dutela iruditzen zait».

Bitartean, entseatzenTxapelketan, batzuek besteekbaino lehenago hasi beharkodute bertsotan. Baina, bien bi-tartean, gehixeago edo gutxi-xeago, denak ari dira entsea-

tzen. Urdangarin eta ZubeldiaGabiriko Osinalde elkarteanaritzen dira, bertako bertsola-riek lagunduta, eta Sarriegikoraindik bere txanda urrun xa-mar ikusten badu ere, bertarajoateko asmoa du. Zubeldiarenesanetan, «nahiko ondo» aridira prestatzen; «gehiegirik ereez, baina, inoiz baino gehiagobai». Apalategik, berriz, Oiartzu-

nen (Gipuzkoa) egiten ditu en-trenamenduak Jon Martin, Jo-kin Uranga eta Arkaitz Oiarza-balekin. Kuadrillako lagunbatek ere jartzen dizkio gaiaktarteka, Apalategik presta di-tzan eta Sarriegirekin ere pres-tatu izan du beste batzuetan.«Kotxean noala ere aritzennaiz, batez ere aurrez eginda-koak nola hobetu pentsatzeneta buruari buelta batzuk ema-ten».

Bost laguneta txapel bat

Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia,Iban Urdangarin eta IñakiApalategi. ARKAITZ APALATEGI

Page 7: Goiberri 073. zenbakia

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

Elustondo eta Zubeldia izan-go dira entseatzeko tarte gu-txien dutenak, igande hone-tan –etzi– baitute saioa VIlla-bona-Amasan. ElustondokEuskal Herriko Txapelketa Na-gusian abesten duen bigarrenaldia izango da, lehen aldizduela hamabi urte abestu os-tean. «Orain helduagoa naiz,baina, hori ona bezain txarraizan daiteke abesterakoan,gauzak lehen baino gehixeagokuestionatzen ditudalako».

Sarrerak salgaiSarrerak eguna baino lehenwww.bertsosarrerak.eu ata-rian egongo dira salgai. Txapel-ketaren jarraipena egiteko , be-rriz, bertsozale.com eta ber-tsoa.com helbideak, ETB1ekoHitzetik Hortzera saioa eta saresozialak izango dituzte eskura

«Nahiko ondo arigara prestatzen;gehiegirik ere ez,baina, inoiz bainogehiago behintzatbai»Iker ZubeldiaZegama

«Ez duzu inorgutxietsi behar,baina, inor bainogutxiago zarenikere ez duzupentsatu behar»Iñaki ApalategiBeasain

«Izen handikobertsolariekinlehiatu beharkodugu; ez da errazaizango»Iban UrdangarinAtaun

«Finalera iristeagustatukolitzaidake, baina,horrekin itsutugabe»Aitor SarriegiBeasain

Saioak Igande honetan Zubeldiaketa Elustondok abestukodute Villabona-Amasan. Igande honetan jokatuko da Txa-pelketa Nagusiko lehen kanporake-ta Villabona-Amasako Behar-Zanapilotalekuan. Zubeldiak eta Elus-tondok abestuko dute bertan, Alaiaeta Jon Martin, Fredi Paia eta OdeiBarrosorekin batera.Datorren asteko saioamarkiña-xemeinen. Urriaren 5ean honako bertsolariekabestuko dute Markiña-Xemeinen:Agin Rezolak, Onintza Enbeitak,Jone Uriak, Arkaitz Estiballesek,Beñat Ugartetxeak eta Eneko Fer-nandezek. Apalategi eta Urdangarinhendaian urriaren 12an. Urriaren 12an Hendaiako Beltzeniaezkerparetan jokatuko den kanpo-raketan abestuko dute Iñaki Apala-tegik eta Iban Urdangarinek, AmaiaAgirre, Felix Zubia, Iñaki ZelaiaetaJulio Sotorekin.Urriaren 13an altsasun. Urriaren 13an Altsasuko Burundapilotalekuan honako bertsolariekabestuko dute: Jexux Mari Irazuk,Beñat Gaztelumendik. Unai Agi-

rrek, Oihane Pereak, Xabier Silvei-rak eta Erika Lagomak.Urriaren 19an legazpin. Urriaren 19an Legazpiko Urbeltz pi-lotalekuan Jokin Urangak, IgorElortzak, Iñigo Mantzisidorrek,Oihana Bartrak, Ainhoa Agirrezal-degik eta Beñat Lizasok abestukodute. Urriaren 26an oionen. Urriaren 26an Oiongo Arroyopilotalekuan abestuko dute MaddiSarasuak, Iratxe Ibarrak, MirenAmurizak, Manex Agirrek,Etxahun Lekuek eta EneritzZabaletak.Azaroaren 9an lehenFinalaurrekoaGernika-lumon. Lehen finalaurrekoan AmetsArazallusek, Villabonako etaHendaiako irabazleek etapuntuazioz 1., 8. eta 9. daudenekabestuko dute.Azaroaren 10ean Tolosan. Azaroaren 10ean Tolosanabestuko dute Unai Iturriagak,Legazpiko irabazleak, Oiongoirabazleak eta puntuazioz 2., 7.eta 10. daudenak. Azaroaren 16ean sarriegik.

Aitor Sarriegik, azken TxapelketaNagusian finalera iristea lortuzuenez, zuzenean finalaurrekosaioetara sartuko da, Oiartzungosaioan azaroaren 16ean. Berarekinabestuko dutenen artean egongodira Jon Maia, Markiñakoirabazlea,eta puntuazioz 3., 6.,eta 11. daudenak.Azaroaren 17an Murgian. Mungian abestuko dute AitorMendiluzek, Sustrai Colinak,Altsasuko irabazleak etapuntuazioz 4., 5., eta 12.doazenak.Finalaurrekoak. Azaroaren 23an Elizondon:Sopelako irabazlea eta puntuazioz1., 4., 7., 10., eta 13. doazenak.Azaroaren 24an Donostian:Oiartzungo eta Tolosakoirabazleak eta puntuazioz 5., 6.,11. eta 12. doazenak.Azaroaren 30eanMaule-Lextarren: Murgiakoirabazleak eta puntuz 2., 3., 8.,9. eta 14. doazenak.Finala BECen (Barakaldo). Maialen Lujanbiok etasailkapenean lehen zazpipostuetan daudenak.

jarraitzaileek. Twitterren#btn13 hashtag edo «traola»erabiliko dute.Igandean hasi eta abendua-

ren 15ean amaituko den txa-pelketan lehia «bizi-bizia» es-pero dute goierritarrek.

«Orain helduagoanaiz, baina, horiona bezain txarraizan daitekeabesterakoan»Nerea ElustondoLegazpi

@Bertsolarien esanakbideoz daude jasota

ikusteko sartu: goiberri.hitza.info

Nerea Elustondo Zaldibiakojaietan kantuan . AIMAR MAIZ

Page 8: Goiberri 073. zenbakia

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Kooperatibarekinartzainen elkarlanerakoerreminta sortu dugu»

Mariano ImazLatxaesnea Kooperatibako lehendakaria

JOSUNE ZARANDONA

Page 9: Goiberri 073. zenbakia

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

Josune Zarandona ZaldibiaMariano Imaz (Ataun, 1958)orain hiru urte sortu zuten La-txaesnea kooperatibako lehen-dakaria da. Artzaina da lanbi-dez, eta artaldea du Ataunen,bizitoki duen Aiztondo base-rrian. Aitagandik ikasi zuen ofi-zioa, eta garai onak eta txarrakbizi izan dituela aitortu du. Orain hiru bat urte jo zuen be-

hea esnegintzaren sektoreak,enpresa handiak artzainei es-nerik ez erosteko hartutakoerabakiaren ondorioz. Imazekdioenez «drama handia» izanzen hura artzain askorentzat,eta testuinguru hartan zerbaitegin beharra zegoela ikusitasortu zuten Latxaesnea koope-ratiba Gipuzkoako, Arabako,Bizkaiko eta Nafarroako artzai-nek. Nolakoa zen sektorearen egoe-ra kooperatiba sortu aurretik? Esne enpresa handiek artzainoiesnea erosteari utzi zioten2010aren hondarrean. Esne so-berakina zutela esan zuten, etaez zutela gehiago erosteko be-harrik. Ardiak jezteko kanpai-narekin bat egin zuen egoerak.Gipuzkoan urtarrila inguruanhasten gara ardiak jezten, Na-

farroan eta Araban berandua-go, otsaila inguruan. Ondorioz,artzain askok artaldeak antzu-tu behar izan zituzten, esneabota...Egoera zaila bizitzea tokatu zi-tzaizuen hortaz.Egoera kritikoa zen, eta harenaurrean zerbait egiteko beha-rrean aurkitu ginen. Lau lurral-detako artzainak biltzea eraba-ki genuen, arazo hari irtenbidebat aurkitzeko asmotan. Gurealdarrikapenak helarazi geniz-kien administrazioei. Erantzunbaikorra jaso genuen Arabako,Bizkaiko eta Gipuzkoako forualdundietatik, baita sektorekoelkarte eta nekazaritza arlokosindikatu guztien aldetik ere.Nafarroako gobernua, aitzitik,ez zen inplikatu. Lehenengo pausoak izan zirenhoriek?Administrazioek eta bestelako

rua zehazten zen, baita zeinpreziotan saltzen zen eta zen-bat denborako epean kobratubehar genuen ere. Edozein per-tsonak lan egiteko behar di-tuen oinarrizko baldintzakezartzea lortu genuen. Aitzin-dari eta mugarri izan ginen zen-tzu honetan, ordura arte ez bai-tzegoen horrelakorik; salneu-rria bera ere enpresekerabakitzen zuten, adibidez. Hortik gutxira Europak berakere zentzu horretan pausoakeman zituen.Aurten Europak artzainen etaenpresen arteko kontratuakderrigortu eta arautu egin ditu.Orain arte, hutsune legal han-dia zegoen zentzu honetan.Hala ere, enpresa handiek be-rean jarraitzen zuten, eta kostaegin zitzaien Europak esaten

eragileek erakutsitako babesa-ri esker, enpresa handiek be-raien jarrera malgutu egin zu-ten, eta batzuk behintzat ar-tzainoi esnea biltzen hasi ziren.Hala ere, aurretik bezala esnelitroaren salneurriak finkatugabe jarraitzen zuen, artzainokez genekien saldutako produk-tu horregatik zenbat kobratukogenuen, ezta noiz kobratukogenuen ere. Enpresa batzuekaurrez ordaindutakoaren erdiaordainduko zigutela jakinaraziziguten, eta gainera, artzain as-kok oraindik aurretik salduta-koa kobratzeko zuten. Orduan hartu zenuten koopera-tiba sortzeko erabakia?Arazoa sakonagoa zela ohartuginen, eta sektoreak jarraipenikizatekotan zerbait egin beharrazegoela ikusi genuen. Hortiketorri zen kooperatiba sortzekoerabakia. Artzain talde bat ibiliginen hasiera haietan buru be-larri. Batetik, estatutuak egiten,guk geuk eginak dira guztiak,artikuluz artikulu. Bestetik, lanadministratibo eta burokrati-koek ere denbora eraman zu-ten. Baina hori ez zen dena izan,kooperatiban artzainen aldetikparte hartzea sustatu nahi ge-

nuen. Hala, elkarlanerako erre-minta sortu dugu. Baina horrekin ez ziren arazoakamaitu, ezta?Lau lurraldetako 25 bazkidere-kin hasi zuen bidea kooperati-bak. Baina, martxan jarri eta se-gituan trabak sortu zitzaizkigungaztandegi handien aldetik. Ezzuten gurekin harremanik izannahi, beraientzako mehatxugisa ulertu zuten kooperatiba.Gure asmoa, ez zen inondik ino-ra inoren kontra joatea. Kateberdinean geundela eta elka-rren osagarri izan behar genue-la aldarrikatu genuen. Hasiera,dena den, gogorra izan zen. Zailtasunak zailtasun aurrera,egitea lortu zenuten, hala ere.Enpresa handiekin ez bezala,enpresa ertainekin aitzindariakizan ziren kontratuak lortu geni-tuen. Kontratu horietan artzai-nok saltzen genuen esne kopu-

zuena ere sinistea. Poliki-polikijarrera aldatuz joan dira eta az-kenean, gugana hurbildu dira.Pasa den ikasturtean zortzikontratu sinatu genituen en-presa ertain eta handiekin.Gauzak, azkenean, bide onetikjoaten hasi ziren orduan.Onurak bi aldeentzako izandira. Batetik, enpresek aurrezdakite zenbat esne jasoko du-ten, eta ekoizleek badakite zen-bat ekoiztu behar duten. Zeresanik ez, prezioan edo ordain-du beharreko epeetan lortuta-koak. Bestalde, esnearen kali-tatea ere hobetu egin da, araudihoni esker kalitate kontrolakpasatzera behartuta gaudela-ko. Oso zorrotzak izan gara zen-tzu horretan gure bazkideekin.Zein da gaur egun bizi duzuenegoera?Sinistekoa ez bada ere, gauregun, ekoizten duguna bainoeskaera handiagoa daukagu,eta esnea ekoizten duten ar-tzainak falta zaizkigu. Enprese-kin lortutako kontratuek egoeraerrotik aldatu dute. Guretzatzaplastako handia izan zen en-presen boikota, baina benetannola geunden ohartzeko balioizan zigun. Hil hala biziko apus-

tua egin genuen eta orain, ame-tsetan ere irudikatuko ez genu-keen egora bizi dugu. Esne ekoizle gehiago behar di-tuzue, hortaz?Euskal Herriko artzainak gonbi-datu nahi ditugu kooperatiba-ra. Artzaintzarentzat ez ezik,sektorearentzat berarentzatere irtenbide delako. Bazkideberrientzako erraztasunak erejarri ditugu, ordaindu beharrekokapitalari dagokionean etab.Interesa duen edonork 672 2471 45 telefonora deitu dezake. Zein da kooperatibaren etorki-zuneko plan estrategikoa?Esne salmentari dagokionez,ekoizle guztiek prezio berdinakkobratzea da gure helburueta-ko bat. Esnea bakarrik ez, gaztaekoizten ere hasi gara. Sektore-aren alor guztietara iristea dagure azken asmoa, elkartasu-netik ikusten baitugu indarra.

«Kontratuenalorrean aitzindarieta mugarri izanginen, ordura arteez zen halakorik»

«Hasieranenpresek mehatxugisa ulertu zutenkooperatibarensorrera»

«Enpresen boikotazaplastako handiaizan zen, bainaegoeraz jabetzekobalio izan zigun»

«Orain, ekoiztenduguna bainoeskaera handiagoadaukagu; ekoizleakfalta zaizkigu»

Page 10: Goiberri 073. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

Ikasle Abertzaleak,berriro lanerako prestAsier Zaldua Ordizia80ko hamarkada amaierangazte ezkertiar eta abertzaleekIkasle Abertzaleak sortu zuten.Urte luzetan gogor borroka eginondoren, taldeak makalaldiaizan zuen Goierrin. Iaz Goierrigaraian susperraldia izan zueneta duela bi aste Goierri behekotaldea aurkeztu zuten. Goikoeketa behekoek elkarrekin lanegingo dute. Dagoeneko bigarren hezkun-

tzako ikastetxe ia guztietan tal-deak presentzia du: LazkaokoSan Beniton, Beasaingo Txin-dokin, Ordiziako Goierri Esko-lan, Oiangurenen eta Jakintzaneta Urretxuko Joxe Mari Iparra-girren eta Lizeoan.Ikasle Abertzaleakeko or-

dezkarien ustez, gazteen arte-an denetik dago. «Jendeak ba-daki boterean daudenek har-tzen dituzten erabakiakkaltegarriak direla, baina orain-

dik bizi kalitate ona dugu eta ezdira asko inplikatzen. Dena den,batzuekin sorpresa pozgarriakhartu ditugu».Gainera, Goierrin inplikazioa

beste eskualde batzuetan bai-no handiagoa dela diote. Azkenhilabeteotan talderako jendealortzen saiatu dira eta gusturadaude lortutako emaitzarekin.«Hasieran ezagunengana jodugu eta, hala, eskola ia guztie-tan taldetxoak sortu ditugu»,azaldu dute. Aurtengo helburuetako bat

Lomce legeari aurre egitea da,baina helburu nagusia euskaleskola nazionala erakitzea da.«Lehen hilabeteetan, abendu-ra arte, formakuntza landu be-har dugu, batez ere. Izan ere,

Goierri beheko Ikasle Abertzaleak taldearen lehen agerraldia, Ordizian. ANE ARRIETA

Babeslea

jendeak ez dauka barneratutaegoera zein den».Horretaz gain, jai egun arro-

zei boikota egin behar diete.Urriaren 12an manifestazioaegingo dute Bilbon Lomce ez!Euskal Herrian gure hezkuntzasistema eraiki! lemapean etaabenduaren 6an eskolara joan-go dira. Oso argi dute Lomce le-gea «oso kaltegarria» dela kla-se eta nazio ikuspegitik. Baitaikuspegi feministatik ere.Etorkizuna beltz ikusten

dute. «Animaliak bezala nahigaituzte, eskubiderik gabe. Lanarloan aukera gutxi daude etasoldatak kaxkarrak dira. Irten-bidea jendea kontzientziatzeaeta denok elkarrekin borroka-tzea da».

Page 11: Goiberri 073. zenbakia
Page 12: Goiberri 073. zenbakia

12 GOIBERRIARGAZKI ZAHARRA

Miriam Luki ZumarragaEgungoarekin alderatuta, Zu-marragako Euskadi plazarenitxura oso bestelakoa zen1914an. Plaza hutsik dagoela

dirudi inguratzen duen eraikinikgabe, eta alboko etxeko izarakbistan daude. Udaleko webgu-nean dagoen historiako artxibodigitalari erreparatuz gero, he-rriaren martxa nolakoa zen iru-dikatu daiteke.

1914an gizonezkoak solda-dutzara deitzen zituzten etaMarokoko gerrara bidaltzen.Udaleko langile batek lagun-tzen zien Donostiara. Herriko

txiroen zerrenda udaletxeanipintzen zuten, haiek jasoko zu-ten orduko gizarte zerbitzuenlaguntza. Larunbatetan plazahorretan azoka egiten zutenjada. Eta, Zumarragan Arte etaOfizio eskola zegoen.

Zumarragako Euskadi plaza 1914. urtean, atzean Andre Mari Jasokundearen parrokia. INDALECIO OJANGUREN/ GIPUZKOA.NET

Maindireakplazaondoan

Page 13: Goiberri 073. zenbakia

GOIBERRI 13GURE LURRA

Bertakoa,bertatikbertaraApiriletik ari dira Maddy eta AnaKixkurgunen; «produktuen kalitatea»da euren lanaren abiapuntua.

Janire Arrondo ZaldibiaBertakoa eta kalitatezkoa, ber-tatik bertara. Hori da Kixkurgu-neko dendak eta jatetxeak es-kaintzen duena. Azken hamar-kadetan gizartean elikaduraeta, batez ere, erosketak egite-rakoan izan diren ohitura alda-ketei aurre egin nahian edo,Goierrin ekoiztutako baserrie-tako jangaiak eta Euskal Herriosotik ekarritako gastronomiaproduktuen aldeko apustuaegin dute Goierriko Nekazal Ko-operatibaren txoko honetan.

Zaldibiako Goizane zentroanaurkitzen da Kixkurgune.Goierriko baserrietan ekoiz-

tutako barazkiak, Aralarko la-rreetako gaztak, Nafarroatikekarritako fruta... Goi mailakolehengaiak saltzen dituztendenda eta taberna-jatetxea ja-sotzen ditu Kixkurgunek. Ekoiz-leak eta kontsumitzaileak topoegiten dute bertan.Hainbat urtetako ibilbidea-

ren ondoren, Ana adunarra etaMaddy ordizarra arduratzendira gunearen kudeaketaz api-rilaz geroztik. Gogotik egiten

dute lan biek, egunero dendakobezeroei arreta emateaz gain,pintxoak zein otorduak presta-tzen. Edonola ere, goi mailako pro-

duktuen kalitatea da eureneguneroko lanaren abiapun-tua. Goierriko agrodenda hone-tan barazki eta gaztez gain, ez-tiak, mermeladak, sagardoa,oilaskoa edo haragia ere sal-tzen dituzte. Hozgailua bete-tzeko behar den guztia dagobertan; hori bai, bertakoaren zi-giluarekin eta izen-abizenekin.

Baratzetik platereraSukalderako, berriz, dendansaltzen dituzten produktu ho-riek berak erabiltzen dituzte.«Kalitaterik oneneko produk-tuekin otordu mundialak pres-tatzen ditugu», dio Anak.Maddy arduratzen da sukalde-az eta bertako baserrietanekoiztutako lehengaiekin zerbi-tzatzen den plateretan aldeanabarmena dela dio. Igandeetan izan ezik, bazka-

riak ematen dituzte aste osoanzehar: «Menuaz gain, eguneko

platera eskaintzen dugu». Goi-zeko hamarretatik arratsalde-

ko seietara irekitzen dute Kix-kurgunea. Lehenagotik zuten taloen

eskaintza ere mantentzen duteAnak eta Maddyk. Izan ere, be-tiko erara egiten dituzte taloak.Hori bai, aurrez deitu egin beharda eskatzeko. Orain udazkenaeta negua datozela-eta, esperodute jendea taloak jatera ani-matzea. Eskueran ez badago ere, pix-

kanaka-pixkanaka jendearen-tzat errepikatzeko modukoerreferentzia puntu bihurtzenari da Kixkurgunea.

Maddy eta Ana arduratzen diraKixkurguneaz apirilaz geroztik.JANIRE ARRONDO

Goierrin ekoiztutakoelikagaiak, zeinEuskal Herri osokogastronomiaproduktuak dituzte

Aurrez eskatu behardiren arren, taloakegiten dituzteKixkurgunen betikoerara

Page 14: Goiberri 073. zenbakia

14 GOIBERRIMOTZEAN

HarrikalariakharrikaLoinaz Agirre OrmaiztegiBihar, hilak 28, festa egun ga-rrantzitsua dute ormaiztegia-rrek: San Migel. Herriko jai na-gusietarako bi hilabete faltabadira, festa giroan murgildukodira harrikalariak. Egun bete-betea dute, goizean goizetikhasita. San Migel festako ekitaldirik

bereziena harrikalari txapelke-ta izaten da. Ormaiztegiarrekharrikalari ezizena daukate, mi-toak dioenez, ormaiztegiarraktren zubia harriz zeharkatzensaiatzen zirelako. Ezizenari

ohore eginez, harrikalari txa-pelketa egiten dute Berjaldegi-ko zelaian. Aurten hemezortzi-garrenez jokatuko dute. Adineznagusia den lehiaketak baduberrikuntza bat: Emakumezko-en I. Harrikalari Txapelketa.«Orain arte emakumezko ba-tzuk parte hartu izan baduteere, emakumezkoen parte har-tzea bultzatu nahi dugu, be-raientzako ere sariak jarrita»,dio Iñigo Mendia zinegotziak.Aurten, beraz, bi sailkapenegongo dira: emakumezkoenaeta gizonezkoena. Bi txapeldu-

nek garaikur bana eta harriarenpisua txuletetan jasoko dute.Azpitxapeldunek, berriz, garai-kur bana eta harriaren pisuaodolkitan.

2,080 kiloko harriaCantabriatik ekarritako 2,080kiloko harria izaten da botatzendutena. Orain arte, Borja Iriza-rrek bota du urrutien: 28,95metrora. Harrikalari bakoitzakbere estiloa du. «Beti esaten da45 graduko tiraldia dela onena.Batzuk eskubaloiko estiloadaukate», dio Mendiak.

aur eta bihar ospaki-zun ugari izango di-

tuzte Ormaiztegin, San Mige-len omenez.Gaur, hilak 27.19:00: Ormaiztegiko V. Sasipilota txapelketaren binakakofinala, Zubipe kiroldegian.Bihar, hilak 28.10:00: Mendi bizikleta proba.12:00: XXII. San Migel tokatxapelketa herrikoia, Muxikaegurastokian.Ondoren: XVIII. Harrikalaritxapelketa herrikoia, Berjalde-gi zelaian.16:00: XXIII. San Migel mustxapelketa Ormaiztegiko herri-tarrentzat, eliza atarian.16:30: Haurrentzako jokoak,Guraso Elkarteak antolatuta,udaletxe ondoko plazan.Jarraian: Haurrentzako txoko-late jana, plazan.17:45: VII. San Migel patatatortilla txapelketa, plazan.20:45: Ardo eta sagardo ku-pelaren irekiera Muxika egu-rastokian.21:00: Afari herrikoia, Muxikaegurastokian.Jarraian: Benta ZaharrekoMutiko Alaiekin kale anima-zioa.

GEgitaraua

Aurten emakumezkoentzako I. Harrikalari txapelketa antolatu dute. ANGEL ELORTZA

Page 15: Goiberri 073. zenbakia

GOIBERRI 15PUBLIERREPORTAJEA

Dotore eta erosojanzteko

rdiziako Gara-gartza plazan,9. zenbakian,emakumez-k o e n t z a k oarropa denda

dago: Imana. Ima Arregik 15urte daramatza moda mun-duan barneratuta eta Goierrikoemakumezkoak dotore, mo-derno eta eroso janzteko aha-legina egiten. Adin eta estilo ez-berdinetako emakumezkoen-tzako jantzi eta osagarriak aurkidaitezke Imanan.

Udazken-neguaUdazkenean sartu berriak garaeta denboraldi berrirako arma-rioa berritzeko garaia da. Ima-

nako kolore nagusiak beltza,txuria eta grisa dira. «Oinarriz-ko koloreak beti eramaten dirapraketan, gonetan, soinekoe-tan eta txamarretan, eta oraingehiago». Prakak, estu samarrak dau-

de oraindik modan, «monta-

tzekoak deitzen zaienak erebai. Zabaltzen saiatzen ari dirabaina kostatzen ari da». Prakabakeroak, beste behin ere, in-dartsu sartu dira. Udan hain-beste ikusi diren «praka pija-ma» deituriko prakak ere askoikusiko dira «oso erosoak dire-lako».Jertseek, kamisete eta osa-

garriek (poltsak zein fularrak)emango dute kolorea. Mosta-za, kakia, granateak... Harizkojertseek indar handia izangodute. Lodixeagoak eta mehe-xeagoak. Iledunak, brillantidu-nak, betiko zortziak dituzte-nak... Animaliak lagun izangodira arropetan eta osagarrietan–print animalia–, irudi osoakedo animalien larruen marraz-kiak.

Imitaziozko larruaLarrua eta larruaren imita-zioa –polilarrua– lagun izangodugu aurten. Larruaren imita-

ziozko prakak, txamarrak, ka-misetak, soinekoak... Larruabakarrik, eta batez ere, larru za-tiak eta material desberdineta-ko konbinaketak.Berokiak, azken aldikoak bai-

no motzagoak: txamarrak edohiru laurdenak deiturikoak.

O

Imana

IMANA ARROPA DENDAGaragartza plaza, 9 - Ordizia - 943 88 46 62

Page 16: Goiberri 073. zenbakia