goiberri 83. zenbakia

20
Ganadu feria baino gehiago Abenduaren 13an, egun osoko jaiarekin ospatuko dute Santa Lutzi Urretxun eta Zumarragan 17-19 Bi asto postuan eta jendea ikusmiran iazko azokan. MIRIAM LUKI Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Joxe Mari Gabiria 3 Iritzia 4-5 Elkar-en sorrera 6-7 Carlos Gozalez 8-9 Adur Alustiza 10 San Nikolas Seguran 12-13 Euskara eguna Zumarragan 16 83. zenbakia. 2013ko abenduaren 6a

Upload: goierriko-hitza

Post on 29-Mar-2016

244 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Abenduaren 13arekin batera ospatzen da Santa Lutzi feria; egun osoko jaia izateaz gainera, Euskal Herri mailako ganadu salmentarako azokarik garrantzitsuenetakoa ere bada.

TRANSCRIPT

Page 1: GoiBerri 83. zenbakia

Ganadu feriabaino gehiago Abenduaren 13an, egun osoko jaiarekin ospatukodute Santa Lutzi Urretxun eta Zumarragan 17-19

Bi asto postuan eta jendea ikusmiran iazkoazokan. MIRIAM LUKI

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Joxe Mari Gabiria 3 Iritzia 4-5Elkar-en sorrera 6-7 CarlosGozalez 8-9 Adur Alustiza 10San Nikolas Seguran 12-13Euskara eguna Zumarragan 16

83. zenbakia. 2013ko abenduaren 6a

Page 2: GoiBerri 83. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: GoiBerri 83. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAN

«Bertsolari Txapelketako txapelaBidasoaren beste aldera joango da»

Joxe Mari GabiriaETBko kazetaria eta bertsozalea

Asier Zaldua ZumarragaGaur zortzi Santa Lutzi feriaegingo dute Urretxun eta Zu-marragan. Joxe Mari Gabiria(Zumarraga, 1954) ganaduazoka egiten den kalean bizi da.Igandekoa ere egun handiaizango du. Izan ere, bertsozaleada. Berak eman zizkion leheneskolak Maialen Lujanbiori.Zaletasun bat.Inguruko herriak ezagutzea.Liburu bat. Xabier Montoiaren Azken afa-ria eta Txomin Peillenen Gauezibiltzen dena dira irakurri ditu-dan azkenak.

Musika talde bat.Beatles.Abesti bat.Beatles taldearen Michelle.Janari bat.Itsaski eta arrain paella.Edari bat.Sagardoa.Oporretarako leku bat.Urbasa. Bertara egunpasa joa-tea baino hoberik ez dago.Amets bat.Pertsonen eta herrien zapal-kuntza bukatzea.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.Alaben jaiotze egunak.Jaso duzun oparirik bereziena.

Ingurukoen eguneroko maita-sun izpitxoak. Gorroto duzuna.Agintekeria.Goierriko txoko bat.Zeraingo Aizpea, umetan ber-tara joaten baikinen.Herriko alkate bazina...Pertsonekin hitz egingo nukeeta ez alderdiekin.Zumarragan biziko ez bazina...Urretxun.Nork irabaziko du BertsolariTxapelketa Nagusia?Txapela Bidasoaren beste al-dera joango dela uste dut: ez daBidasoatik asko urrunduko.

«Zumarragakoalkate banintz,pertsonekin hitzegingo nuke eta ezalderdiekin»

ASIER ZALDUA

GOI BERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Lierni OrmazabalKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 673 69 90 95 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Olaberria, Urretxu, Zerain, Seguraeta Zumarraga

Page 4: GoiBerri 83. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Antxiñe Mendizabal AranburuIdazlea

Kirola etaliteratura

uvenal poetaerromatarrak«Men sana inc o r p o r esano» idatzi

zuenean, zuzen zebilelakoannago. Poema osoa irakurrita,konturatuko gara idazleak gor-putzaren, adimenaren eta ari-maren arteko oreka aldarrika-tzen zuela. Honek guztiak, izan-go du, ziur aski, zerikusirik, kirolaegitean, endorfina-jarioak era-giten duten ongizate sentsa-zioarekin.Beraz, poeta erromatarraren

goiburuari jarraituz, eta HarukiMurakami idazle japoniarrarenDe qué hablo cuando hablo decorrer liburuan inspiratuta, hasinintzen korrika egiten. Muraka-mi mundu osoan sona handikoidazlea izateaz gain, maratoilari

ezaguna da. Besteak beste,bere liburuan dio maratoi bate-rako prestatzea eta korrika egi-tea, eleberri bat idaztea eta ar-gitaratzea bezalakoa dela. Etahorrez gain dio korrika eginezbururatzen zaizkiola bere isto-rioetarako ideia asko.

Nire burua neurriz kanpo ba-loratu nuela uste dut Muraka-miren urratsei jarraitu nahian.Lasterketek nire giharrei sufri-kario latza baina ez zien ekarri.Ez nuen aurrenekoan etsi, eta,nire minak arinduko zituen ma-sajista baten igurtzien lagun-tzarekin batera, borondateasendotu beharra izango nuela-koan, korrika egiten jarraitunuen. Alabaina, gogoak baietzzioen; gorputzak, ordea, ezetz,era guztietako agujeta, zainti-ratu eta uzkurduren bidez kexa-tuz. Pentsatu izan nuen sormenlanik handienak gizakiaren su-frimendu garratzetatik sortuakizan direla, baina ez dut ustegorputzeko minek eragindako-ak izan direnik, gogoaren sufri-menduak baizik. Gauzak horre-la, eta korrika eginez nire gorpu-tza nahikoa endorfina sortzekogai ez zela ikusita, uztea erabakinuen.Dorothy Parkerren poemak

irakurtzen ari nintzen bien bi-tartean, eta bururatu zitzaidandrogak izan direla zenbait artis-tarentzat inspirazio iturri, Par-

Williams, Jack Kerouac, EdgarAllan Poe, John Steinbeck,Charles Bukowski, Aldous Hux-ley…. Zorionez edo zoritxarrez,drogek niri ez didate inoiz onikegin.Laburbilduz, nire metodo

propioa bilatu behar izan dutpoeta erromatarraren idealerahurbiltzeko. Orain, gimnasioanastintzen dut gorputza eta ige-rilekura joaten naiz ondoren er-laxatzera, zorioneko oreka bila-tu nahian. Uste dut nire ahaleginak ba-

lio izango duela Durangokoazokara sasoi onean iristeko,azkeneko hilabeteetako es-printaren ondoren batik bat.Gorputza zaildu dut standarenatzean orduak zutik emateko,eta, hango zurrunbiloan ezgehiegi nekatzeko, arnasketaariketak egiten aritu naiz. Durangon ikusiko gara, be-

raz. Literaturaz gozatzeko au-kera izango dugu eta, akaso, la-gunartean, eta aurtengo azo-kako gonbidatua denEskoziaren omenez, whiski zu-rrutada bat besterik ez bada,dasta dezakegu. Duela aste ba-tzuk, Behobia-Donostia mara-toian 28.000 lagunek hartu zu-ten parte; iaz Durangoko azo-kan 106.000 sartu-irten egonziren. Ea iazko marka apurtzekogauza garen.Oharra: korrikalariek ere ba-

dute lekua egunotan Duran-gon, Joseba Jaka herri lasterke-tan parte hartuz.

J

ker berarentzat. Ezaguna da

drogekiko adikzioak eta idazleaskok hartu-eman estua izandutela: Jean Cocteau, AnneSexton, Stephen King, ErnestHemingway, Charles Baudelai-re, Truman Capote, F. ScottFitzgerald, Charles Baudelaire,William Faulkner, Tennessee

Page 5: GoiBerri 83. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Udazken patxadatsua izango genuelaentzun uste izan nion te-lebistako sasi-jakintsu horietako bati orain dela hilabete batzuk.Bete-betean asmatu duenik ezin esan! Arrasate aldean, besteakbeste, galdetu bestela... Bestelako gairik ere bada, Legazpin zabo-rren gaiaren inguruan egin duten desobedientziarako deiaz hara-go. Eta ez, ez da Igeldoko galdeketa (demagun Brinkolak herri izannahi duela, zer gertatuko litzateke Aizkorripe horretan?).Bertsolari Txapelketa Nagusiaz ari naiz. Legazpin ere egin zuen

geldialdia orain dela aste batzuk, eta dagoeneko BEC-eko finalabaino ez da falta. Saio jendetsuak, sarrerak agorturik ia plaza guz-tietan… berebiziko ikusmina sorrarazten duen kultur adierazpena

da, ezbairik gabe. Ordezkari goierritarrik ere bada. Tartean, zu. Vi-llabonan kantatu zenuen lehenbiziko saioan eta galbahea igarota,Gernika-Lumon jardutea tokatu zitzaizun finalerdietako lehenitzulian. Hortxe bukatru zen zure ibilera (puntuaketek agintzendute horrelakoetan, beste ezeren gainetik), baina egindako lana-

Bejondeizula! Toki diskretua aukeratu duzu isilgordean ari-tzeko!Elkarri penak kontatzen hasita, tristea da Internetdun mu-gikorrak esku ahur bihurtu zaizkigun garaiotan, kanpoko akuilu ba-ten beharra izatea elkarren berri jakiteko…Telebistako sasi-jakintsuei ez diet kasu handirik egiten egia

esan, baina ia erabat konbentzituta nago, denok daukagula pixkabat sasi-jakintsutik (gu bion kasuan, pixka bat baino gehiago,goierritarrei esateko zerbait daukagulakoan lerro hauek idaztenaritzen garen unetik). Eta bai, udazkena kargatuta etorri da. Igeldoaipatu duzu, besteak beste. Nik argi daukat. Brinkolaren kasuanere, argi edukiko nuke.Txapelketa… izenak berak esaten du: Nagusia. Saio bakarraren

faltan, Goierrik izango du bere ordezkaria BECen (zorionak Aitor!).Aspaldi agortu ziren finalerako sarrerak. Eromen horren erdianoholtzaratzea, luxua da. Eta aitortzen dut, asmatu eta publikoare-kin bat egiten duzunean, momentu hori, magikoa da. Baina magia

hori du bertsoak. Eta bai, bertsoak esan dut. Asmatzea eta publi-koarekin bat egitea magikoa baita, izan txapelketan hala izan bes-te edozein saiotan. Ez nuke sinetsi nahi sekula sentitu ez duzunik…Ez dakit a) ala b) erantzun ote dizudan. Igual, biak. Bakar bat ere

ez, akaso. Geratuko gara toki publikogoren batean, elkarri pozakkontatzeko!

bateta

batGorka Azkarate

Nerea Elustondo

rekin pozik egoteko moduan zaudela uste dut.Esandako guztiak esan ostean, bi aukera emango dizkizut zure

erantzuna bideratzeko abiapuntu gisa: a) txapelketa nagusia be-zalako ekimen bateko saio baten atarian, saioan zehar eta saio os-tean bertsolari batek izan ohi dituen sentipenak lau lerrotan irakur-leei ezagutaraztea edo b) Igeldoko galdeketaren gaineko zure iri-tzia ematea. Irakurleok, baita nik ere, a aukeraren aldeko hautuaegingo duzula espero dugu…

Asteko irudia Josu Maroto

DurangokoAzokaUrtero bezela hemen duguDurangoko Azoka, eta bururaetorri zaidan lehenegopestsonaia Toti Martinez deLezea izan da. Nireomenalditxoa, berari eta Nurliburu bilduma ilustratzenduen Juan Luis Landamarrazkilariari.

Page 6: GoiBerri 83. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Jon Jaka zegamarrak Elkar Fundazioak egun biltzen dituen enpresak sortzekolehen urratsak eman zituen anaiekin eta hainbat kiderekin 70ko hamarkadan;euskal kultur industriaren hastapenaz, orainaz eta geroaz mintzatu da.

Miriam Luki ZumarragaEgunotan han hemenka izangodiren liburu eta disko azoketaneuskarazko tituluak errenka-dan irakurri ahal izango dira.Irakurri ahal izango dira, hainzuzen, euskaraz idazten, eus-karara itzultzen eta euskarazkantatzen duten sortzaileakegon badaudelako. Eta, sor-tzaileez gain, Euskal Herrian lanhori guztia euskaraz argitaraemateko eta zabaltzeko lante-giak daudelako. Hori, ordea, ezda beti horrela izan. Euskal kultur industriaren

memoria gordetzen duen per-

tsona bat baino gehiago dago,eta horietako bat da Jon Jaka(Zegama, 1952); bere biografiaaletzean, euskarazko kultur in-dustriaren sorreraren lekukotzaere jaso daiteke, etxez etxe li-buruak saltzen zituen garaitikhasi eta, egun, Elkar Megaden-dako zuzendari den arte. Liburu munduarekin lehen

kontaktua 17-18 urterekin izanzuen. «Joseba anaia zena ordu-rako buru-belarri zebilen, etaberak bultzatu ninduen ordu li-breetan etxe batzuetan libu-ruak eskaintzera», kontatu duJakak. Urtebete beranduago,

«behin betiko saltoa» emanzuen: «Lan egiten nuen lante-gia utzi, eta etxez etxeko sal-mentan murgildu nintzen». Orduz geroztik hiruzpalau

urte eman zituen Goio eta be-randuago Xanti anaiekin WaltDisney-ren Gauza Harrigarriakliburu sorta saltzen. Ikastolekinlankidetzan aritzen ziren, izanere, ikasmaterial gutxi zegoeneuskaraz eta «haientzat balia-garria izan zitekeen edozer ma-terial biltzen eta eramaten»saiatzen ziren. Euskara itzaletan zegoen

arren, argi izpiak biderkatzen zi-

tuzten euskaraz ikasten ari zi-ren haurrek, erakusten ari zirenirakasleek, gau eskoletan ari zi-ren helduek, materiala biltzeneta zabaltzenzutenek... «Hiruz-palau urtetan dezente handituzen ikas materialen eskaintza». Franco hil zenean, baina,

«bide itxaropentsu batzuk»irekitzen hasi ziren: «Josebaanaia zena Baionatik (Lapurdi)itzuli zen eta jada han sortuzuen Zabal liburu denda he-men jarri behar genuela erabakigenuen». Bilintx liburu dendaireki zuten, Donostiako AldeZaharreko Esterlines kalean.

Euskal eleen aleak

Page 7: GoiBerri 83. zenbakia

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

«Uste genuen, euskarazko li-buruak bakoitzaren garaje,soto eta biltegietatik atera etaliburu denda duin batean koka-tu behar zirela; sasi-klandesti-no izatetik plaza zabalera salto

egin behar zutela, eta sakaba-naketaren ahuldadetik, elkar-tasunaren sendotasunera era-man behar zirela».

Bilintx liburu denda1976. urtean euskarazko liburu,ipuin, disko, poster, joko etabestelako hainbat produktu ja-rri zituzten salgai; «euskal ma-terial guztien topaleku izannahi genuen». Bilintx ireki zute-nean sortu zuten Zabaltzen ba-natzailea. «Euskal materialguztiak erakutsi nahi genituen,bakar bat ere gorde gabe, etadenon eskura ipini nahi geni-tuen». Jon Jaka ari da garai har-tako pasadizoak kontatzen,baina bera ez zen bakarrikegon. Sei bidelagunekin bateraeman zituen hasierako urratshaiek: Joseba, Goio eta XantiJaka anaiak, Joxemari eta IñakiSors eta Ignazio Lizarraga. Bi-

lintx eta Zabaltzen sortu etagero Elkar argitaletxea irekikozuten hego Euskal Herrian, Ipa-rraldean egindakoaren jarrai-pen gisa. «Elkar argitaletxea-ren sorrera bedeinkazio batizan zen; izan ere, guztia hutsu-nez beteta zegoen».

Garai hartan ez zegoen egundagoen euskarazko idazle ko-pururik, «han hemenka idazla-nak sortzen hasi ziren, batezere, haurrentzat eta gazteen-tzat». Horrez gain, itzultzen etaitzulitakoa argitaratzen hasi zi-ren, eta «denbora ez oso luzeanlan dezente» atera zuten. Jakakez du aipatu gabe utzi nahi ga-rai hartan bidaide izan zutenbeste lagun bat: Joxan Orma-zabal zegamarra. «Anaia Jose-baren kintoa eta lagun-mina.Ormazabalek hainbat lagun zi-rikatuta eta lagunduta hau-rrentzako zenbait liburuxkaidatzi ziren».

Ikas materialen ekoizpena,musika eta diskagintza, Elkar li-buru dendak –egun 18 dendekosatzen dute katea–, banaketasarea, Elkar argitaletxearen

neba-arrebak –Ttarttalo, Sua,Txertoa–, liburu denda birtua-la, e-booka... Sarea amaraunabihurtu da jada.

«Egindako bidea oparoaizan da, baina euskal produk-zioak gabeziak ditu oraindik,hainbat arlotan ezer gutxi argi-taratzen baita euskaraz –arki-tektura, medikuntza edo eko-nomia...–. Hala ere, asko aurre-ratu da. Oso ondo idazten duenidazle asko dugu; beste kontubat irakurleena da; hemen ezda proportziorik ematen». Etaikusten dituen mamuen arteankontsumitzaileen ohiturak etapirateoa daude: «Espero etadesio dut, luze gabe, legalki, pi-rateoa ordenatuko dela, orde-natu beharra dagoela».

Memoria hauek ekinaren eki-nez sortutakoak dira, ea hor ja-rri du Jakak azkeneko gakoa:«Egunean egunerokoari ekinezaurrera egin beharra dago, au-rrerantzean ere euskal kulturakmerezi duen leku duina izan de-zan. Guztion zeregina da; nor-berak, beraz, bere arloan ekindiezaiola».

Ezkerrean Bilintx liburu dendahanditu zuteneko argazkia,1980 inguruan; Jon Jaka, JoxeAzurmendi eta Manuel Castells.Eskuinean Zabaltzenen 25.urtemugan Mikel Laboa parezpare eta bere eskuinean Jon Jakaeta Joxe Auzmendi. JAKA/BERRIA

«Euskarazkoliburuak sotoetatikatera eta dendaduin batean kokatunahi genituen»Jon JakaElkar Fundazioa

Page 8: GoiBerri 83. zenbakia

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Gure haurrak hazteneragozten digun bizitzaeredua aldatu behar da»

Carlos GonzalezPediatra

Erredakzioa BeasainCarlos Gonzalez pediatrak (Za-ragoza, 1960) hitzaldia egingodu datorren ostiralean, hilak 13,Igartza jauregian, Beasainen.Ttiklik eta Irriargi elkarteak an-tolatuta haurren behar afekti-boak eta haurren aurreneko ga-raietako elikadura izango dituhizpide. Nazioarteko EsnearenLigako Osasun Aholkularitzakokide da eta 1992tik 100 ikasta-rotik gora eman ditu osasun

alorreko profesionalentzat.Metodo konduktistaren kontra,tartean Eduard Estivill espezia-listarena, atxikimenduz hazte-aren defendatzaile sutsua da. Informazioa nonahi eskura da-goen garai hauetan, sarea eta li-burutegiak hazieraren inguru-ko liburuz beteta daude. Zerkeraman zaitu idaztera?Guraso batzuek (eta nire edito-rialak) ume hazixeagoen ingu-ruan idazteko eskatu zidaten,eta niri idaztea gustatzen zai-danez, animatu egin nintzen. Azken hamarkadetan eta gauregunera arte, hazieraren, edos-kitzearen eta umeen elikadura-ren inguruko mito ugari zabal-du dira. Baina, tradizionalkieman izan den hazierara itzul-tzen ari al da gizartea?Zentzu batzuetan bai. Izan ere,amagandiko edoskitzea izuga-rri ari da ugaritzen, eta gero eta

eta errudun sentituta egitenzuten. Horregatik idatzi ditutnire liburuak. Zuk defendatzen duzunarenarabera, gurasoetako bat etxe-an geratu eta haurren arduraizan behar du. Gaur egungo gi-zartean, hori posible al da? Bizi-tzeko modua aldatu beharko li-tzateke?Bai, ez dut zalantzarik, gure bi-zitzeko era aldatu beharko ge-nuke, gure haurrak haztea era-

gozten digun bizitza ereduaezegokia eta jasangaitza dela-ko. Eta beste bizitza eredu batposible da, beste lehentasunbatzuekin. Alemanian, iparral-deko herrialdeetan, umerik

guraso gehiago dira berenseme-alabekin lo egitera ani-matzen direnak (edo hori egi-ten dutela errekonozitzen du-tenak). Bestalde, ordea, orainmende bat ohikoa zen seme-alabei zaplaztean ematea edolatigoarekin jotzea, edo gelailunetan egotera zigortzea. Es-pero dut gauza horiek betirakodesagertu izana. Umeak besoetan eramatea,nahi duten guztietan bularraematea edo beraiekin lo egiteaumea gaizki heztea dela diotebatzuek. Horrela dela usteduzu?Uste dut oihu egitea, jotzea,umilatzea eta mehatxu egiteadela gaizki heztea. Uste dutumeei kasurik ez egitea, edoberaiekin denbora gutxi pasa-tzea dela gaizki heztea. Bainamaitasunak ez du inoiz inorgaizki hezi. Zeintzuk dira mezu horien on-dorioak? Uste duzu errudunsentitzen diren amengana iris-ten direla? Kasu batzuetan bai. Guraso ba-tzuek, bihotzeko min handire-kin, haurrak besoetan ez har-tzen edo negar egiten uztensaiatzen ziren, mundu guztiakhori «txarra» zela esaten bai-tzien. Beste guraso batzuekegin egiten zuten, debekuengainetik, baina beldurrarekin

gehienak gurasoekin egotendira lehenengo sei urteetan. Duela gutxi, katalan batekin

ezkondutako ama belgiar batezagutu nuen. Esan zidan bereamaginarreba eskandalizatutazegoela, funtzionario lanpostubat utzi zuelako bere haurrazaintzeko. Komentario kuriosobat egin zidan: «Ikusten duda-nez, Espainian emakumezkoakagindutakoa egitera ohitutadaude: lanera joan behar da etalan egiten dute, ezin dute era-baki. Pentsatzen dut frankis-moaren hondarrak direla». Jokabide horiekin umeak kalte-tuak izan daitezke?Umeak dagoeneko kaltetutadaude. Aurretik inoiz ez zutenhaurrek hainbeste denborapasa gurasoengandik banadu-ta. Nik ez nuen eskolarik zapal-du 5 urtera arte. Orain, haurrikgehienak sei hilabete baino le-hen eskolaratzen dituzte. Zer ari da gertatzen hainbesteemakumek bularrik ezin dutelaeman uste izateko?Egia esan, garai hori pasatzenari da. Interes komertzial, pre-sio sozioekonomiko eta medi-kuntza alorreko akats ugari be-har izan ziren horrenbesteemakume engainatzeko. Bainahori aldatzen ari da; gero etaemakume gehiago dira bularraeman dezaketela dakitenak.

«Umeei kasurik ezegitea edo haiekindenbora gutxipasatzea da gaizkiheztea»

«Jaten behartzeakondorio larriakeragin ditzakeenezumea ez behartuinoiz jatera»

Page 9: GoiBerri 83. zenbakia

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

batzuk (ez denek) amaren es-neak eduki dezakeena bainoburni gehiago behar dute. Ho-rregatik, lehenengo eskaini be-har zaien elikagaien artean oi-laskoa edo haragia daude, bur-ni gehien dutenak direlako.Ume batek ez badu oilaskorikedo haragirik jan nahi, burnitantak emango dizkiogu etaarazoa konponduta.

Beste elikagai batzuk ema-teko arrazoia heziketa ikuspegibatetik egiten da, eta ez nutrizioikuspegitik: haurrak normal ja-ten ikasten joan dadila nahidugu. Hau da, elikadura norma-la (gurasoek jaten dutena, txiki-tu gabe) eta bere kabuz jatea,eskuekin eta bere erritmoan.Horregatik, nahiago dut papila-rik edo purerik ez ematea, etasei hilabetetik aurrera umeekberaiek jana ahora eramatenuztea. Aita aditu bezala ema-ten dudan aholkua da, ez medi-ku bezala, papilek ez dutelakoinolako gaixotasunik eragiten. Sarri, otorduetan liskarrak sor-tzen dira. Haurrak jatera behar-tu behar dira?Inola ere ez! Ez txarrera oihuka,behartuta, mehatxuekin, edozigorrekin eta ez onera distrai-

tuz, hegazkinarina eginez edosariak eskainiz. Umea bakeanutzi behar da. Behartzeak arazolarriak eragin ditzake haurren-gan: gatazkak, goragaleak, jo-kaera arazoak, eta obesitatea.Umea ez behartu inoiz jatera. Txertoen aurka ere gero eta iri-tzi gehiago zabaltzen ari dira. Zoritxarrez badaude pertsonabatzuk, medikuak tartean, gu-rasoak engainatzen eta bereseme-alabak ez bakunatzekoaholkatzen. Oraintxe bertanEspainian Hego Amerika osoanbaino gorrin kasu gehigo dagourtean. Polioa Siriara itzuli daeta errefuxiatuen exodoarekinondoko herrialdeetara bereha-la iritsi daiteke. Arriskua eten-gabea da, eta horregatik, En de-fensa de las vacunas liburuantxertoaren kontrako gezur ab-surdo bakoitza gezurtatu nahiizan dut.

JON URBE / ARGAZKI PRESS

Arazo errealak dira edo infor-mazio faltagatik gertatzen da?Ttiklik eta Irriargi elkartekoamei esker, adibidez, profesio-nal on askori esker, gero etaama gehiago daude ondo infor-matuta. Noiz arte eman dezake bularraama batek?Amak edo haurrak nahi duenarte. Pediatra bezala, medikun-tza alorreko aholkuak bakarrikeman ditzaket, baina ez dagodatu zientifiko bakar bat ere bi-zitzako edozein unetan amarenesnea kaltegarria izan daiteke-ela dioenik. Beste abere batenesnea hartu baldin badaiteke,arrazoi gehiagogatik har daite-ke amaren esnea. Mediku ba-tek ez dauka eskubiderik ume-ari hainbeste bular ez ematekoesateko. Pediatren egitekoa al da umeek

nola lo egin behar duten, umeaknon eduki behar diren eta hala-ko aholkuak ematea?Umearen osasunean eragindezakeenean bakarrik. Adibi-dez, oso argi dago umeak buruzbehera edo alde batera begirajarrita lokartzeak, bat-batekoheriotza eragiteko aukerakhanditzen dituela. Horregatik,pediatrek umea buruz gora jar-tzeko aholkatzen dugu (umeakbere kasa ematen badu buelta,ez da ezer gertatzen).

Datuek ziurtatzen dutenez,lehen sei hilabeteetan haurrakbeste logela batean lo egiteakbat-bateko heriotza arriskuaareagotzen du; horregatik seihilabetera arte haurrak guraso-en gelan lo egin dezala aholka-tzen dugu.

Osasunean eragiten ez du-ten eta loarekin lotura duten

beste gai batzuek ez dute me-dikuntzarekin loturarik, etakasu horietan familia bakoitzakerabakiko du zer komeni zaiongehien. Umeari elikagai solidoak ema-teko garaiari buruz, pediatrabakoitzak bere irizpideak ditu.Zuk, adibidez, esaten duzuumeak urte bete izan arte bula-rrarekin asetzen direla beharnutrizionalak. Beraz, nola hasibeharko da ama bat elikagaiakematen umeari?Nik sei hilabetetik aurrera bula-rraz gain beste elikagai batzukematea defendatzen dut, unehonetan aditu internazionalgehienek aholkatzen duten be-zala. Baina eskaini, ez behartu,ume batzuk asko jango dutela-ko, beste batzuek gutxi eta bes-te batzuek ezer ez.

Sei hilabetetik aurrera ume

Page 10: GoiBerri 83. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

«Lasaia naiz, bainanazioarteko txapelketetanurduri jartzen naiz»

Asier Zaldua SeguraAdur Alustiza (Segura, 1996)ehiztari familiakoa da: bere ai-tona ehiztaria zen eta bere biosabekin eta Igor Larrea lehen-gusuarekin joaten da ehizara.Nolatan hasi zinen ehizan?Aitonarekin txiki-txikitatik joannintzen ehizara. Aitona hil zeneta orain osabekin eta lehen-gusuarekin joaten naiz. AitonakDaniel Larrea zuen izena. Segu-ran bizi zen, baina Zegamakoa

zen. Zegaman zaletasuna han-dia dago.Plater-tiroketan ere aritzen za-rete.Bai. Lehengusuak zaletu nin-duen. Berak lehiaketa pila batirabazi ditu, baina nik oraindikez. Gipuzkoako eta Euskadikotxapeldunordea izan naiz 21urte azpikoen mailan. Espai-niako eta munduko txapelkete-tan ere parte hartu dut; horie-tan ez dut emaitza onik lortu.Non entrenatzen duzue?Astean bizpahiru aldiz Oiartzu-nera joaten naiz osabekin etalehengusuarekin.Ehizara nora joaten zarete?Galeperretara Nafarroara joa-ten gara eta oilagorretaraHuescara (Aragoi, Espainia).Asteburu honetan ere joangogara. Lagunak Ormaiztegikojaietara doaz, baina nik nahiagodut ehizara joan.

Amets egiten hasiz gero, norajoango zinateke gustura?Argentinara. Han ehiza askodago, baina bidaia benetan ga-restia da.Zer nahiago duzu, plater-tiroke-ta ala ehiza?Ehiza. Txakurrekin egiten da etaaskoz ere gustukoagoa dut.Txakurrak etxekoak ditugu, se-tter eta spaniel arrazakoak.Igor Larrea, zure lehengusua,munduko onenetakoa da gaztemailan. Aholkuak ematen aldizkizu?Berak nola egiten duen begira-tzeko esaten dit. Aurpegia es-kopetan ondo sartzea eta kon-tzentratzea ere gomendatzendit. Lasaia naiz, baina nazioar-teko txapelketetan urduri jar-tzen naiz. Izan ere, ez dut nahi-koa esperientziarik.Zure lehengusuak bera bainohobea izango zarela dio.Ikusi egin beharko da. Saiatukonaiz, baina bera oso ehiztari etaplater-tiratzaile ona da.Zeintzuk dira zure helburuakdatorren urterako.Ahalik eta gehien hobetzea.Kirol garestia da zuena.Hala da. Eskopetak, plateraketa kartutxoak oso garestiakdira. Ahal dugun moduan mol-datzen gara. Nire lehengusuakbabesleak ditu, baina nik ezoraindik.

Adur Alustiza ehiztari segurarraGipuzkoako eta Euskadikotxapeldunordea da plater-tiraketan.

Babeslea

ASIER ZALDUA

Page 11: GoiBerri 83. zenbakia
Page 12: GoiBerri 83. zenbakia

12 GOIBERRIMOTZEAN

Gaur ospatuko da Seguran San Nikolas eguna, eta berari laguntzen izangodira, azken 24 urteetan bezala, Jose Luis Etxeberria eta Laureano Telleria.Lana, ordea, «nekagarri» egiten zaie azken urteetan eta erreleboa nahi dute.

Ane Arrieta SeguraGarai batean herri gehienetanospatzen zen San Nikolas egu-na, baina, galtzen joan zen.«Seguran ere galtzera zihoalaikusten genuen eta Laureanokfesta honi heltzea proposatutahasi ginen biok antolatzen».Halaxe azaltzen du Jose LuisEtxeberriak, Laureano Telleria-rekin batera San Nikolas egu-neko festa antolatzen nola hasiziren. Duela 24 urte hasi ziren Se-

gurako kaleak haurrez, gozokizeta txanponez beteko dituenSan Nikolasen festa antola-tzen. Duela 24 urte hasi zirenbaita ere, San Nikolas poni txi-kiaren gainean eramaten. Gari-koitz Oiarbideri lagundu ziotelagogoratzen dute, 1989ko aldihartan. Aurrez, 1940 inguru al-dera arte, zaldiz joaten zen SanNikolas kaleetan zehar, baina,urteren batean zaldia gaiztoxamar portatu zela eta, utziegin zioten: oinez joan zen Te-

lleriak eta Etxeberriak lekukoahartu artean. Lehenik Abaltzis-ketatik ekarri zuten ponia, PakoMuñoak lagunduta. GeroztikEtxeberritik ekarri izan dute etaIsidro Arrondok eramaten zuen.Azken 24 urte horietan festa

egun hau dezente aldatu da.Esate baterako, Ikastola sortuzenetik, lehen gaztelaniazabesten zen San Nikolasenkanta euskaraz abesten da.Gozokiak leiho edo balkoie-

tatik botatzeko ohitura ere al-datu da: garai batean etxerikaberatsenetan bakarrik bota-tzen ziren garaiko frutak, in-txaurrak eta antzekoak, etaegun, dauden etxe erdietatikedo behintzat botatzen dituztegozokiak eta txanponak, etabakarren batek ohitura jarrai-tzearren baita garaiko fruta ere.Garai batean San Nikolasi

eta bere laguntzaileari gozokizbetetako kukurutxoak lauzpa-bost etxe aberatsenetan baka-rrik ematen zitzaizkien, eta

egun, etxe askotan ematen di-tuzte kukurutxoak.San Nikolasen eginbeharrak

ere aldatu dira. «Garai batean,etxez etxe meza dirua biltzenzuen San Nikolasek, eguna bai-no lehen. San Nikolas jantzi be-har zuenaren etxean entsegutxiki baten modukoa ere egitenzuten, egunaren bezperakoeguerdian, eskolatik irtendako-an», dio Telleriak.Orain gutxi arte, elizan dago-

en San Nikolasen aldarearenaurrean meza txiki baten mo-duko zerbait ere egiten zen, bai-na, egun jada ez da halakorikegiten.

Ramona LezetaSan Nikolasen festaren buel-tan izan da ahaztu gabe aipatubeharreko beste familia batere: Ramona Lezeta, bere au-rrekoak eta bere ondorengoak.Beraiek arduratu dira urte mor-doan egun honetarako santu-txoaren jantzia gordetzeaz eta

Errelebo bila

«Galtzera zihoalaikusten genuen etaLaureanok festahoni heltzeaproposatu zidan»Jose Luis Etxeberria

«Garai batean,etxez etxemezarako diruabiltzen zuen San Nikolasek»Laureano Telleria

Page 13: GoiBerri 83. zenbakia

janzten laguntzeaz. Ramona-ren alaba Maixabel Telleria Le-zetak hartu zuen lekukoa, etaaurten ere berak jantzi du SanNikolasen jantziarekin EkaiAzurmendi Telleria.

San Nikolas nor jantzi auke-ratzeko modua ere aldatu da.Garai batean Ramona Lezetakberak aukeratzen zuen muti-koa, baina, bere alaba Maixa-bel Telleria ikastolako irakaslemoduan hasi zenean, mutikoenartean zozketa egiten hasi zi-ren. Hala ere, tartean salbues-penak ere egin dira. Azken urte-etan neskatoak ere sartzen dirazozketan.

Erreleboaren beharrean78 eta 76 urte dituzte Telleriaketa Etxeberriak, eta Germane-netik Gainargirainoko bueltak«nekagarri» bihurtu zaizkie az-ken urteetan. Horregatik, erre-leboa hartuko duen norbaiten

beharra ikusten dute. Ohitura-rekin jarraitu nahi bada, «Gura-so Elkarteak edo antzerako tal-deren batek ardura hartu be-harko lukeela» iritzi dute.Esperantza horrekin egingodute gaur, akaso, azken herri-buelta San Nikolasekin.

Goiko argazkian, Jose LuisEtxeberria eta Laureano Telleria.Behean, Maixabal Telleria erdianoroigarriarekin, San Nikolasizandakoez inguratuta, 1999an.

GOIBERRI 13MOTZEAN

Page 14: GoiBerri 83. zenbakia

14 GOIBERRIINTERNET

saretikgoierrikozerbitzuak.com

Goierriko zerbitzu gidaGoierriko Hitzak eta GoiBerrialdizkariak, euskara hutseanegindako Goierriko lehen zerbi-tzu gida argitaratu dute. Pape-rezko edizioarekin batera, or-dea, edizio digitala ere martxanda dagoeneko.Goierriko Zerbitzuak webgu-

neak, eskualdeko enpresak,dendak, zerbitzuak eta erakun-deak biltzen ditu. Menu nagu-sia, bederatzi ataletan dagobanatuta: dendak, elikagaiak,erakundeak, enpresak eta zer-bitzuak, etxegintza, motorra,osasuna, ostalaritza eta eder-gintza. Horrez gain, negozioak

izenaren, herriaren edo sekto-rearen arabera aurkitzeko bila-tzaile bat ere badu. Zerbitzu pu-blikoen (autobusak, farmaziak,taxiak...) telefono zenbakiakere jasotzen dira. Ordenagai-luan zein mugikorrean ere kon-tsulta daiteke.

Klik

Xakea euskarazlantzeko guneaGoierri Kirol Elkarteak hasi duxake eskolaren ikasturtea. Ho-rrekin batera, xakea.org ataria-ren bidez, xakea euskaraz etamodu didaktikoan lantzen dute.

Mintzatu saresoziala, berritutaEuskarak munduan zehar bete-tzen duen lekua zabaltzenduen sare soziala da. Eguno-tan, itxuraz eta edukiz berritutaaurkeztu dute webgunea.

Sarean ikusia

Baita kulturadigitala ereAbenduaren 5etik 8ra ospa-tuko da Durangoko Azoka, etaazken urteetako bideari jarrai-ki, musikaz eta argitalpenezgain, kultura digitalak ere beretokia izango du bertan.Kabi@ deitu duten espa-rruan, teknologia berrien in-guruko sorkuntza ezagutzekoaukera izango da, hainbatadituk emango dituzten ikas-taroen, hitzaldien eta erakus-taldien bidez. kabia.info

Page 15: GoiBerri 83. zenbakia
Page 16: GoiBerri 83. zenbakia

16 GOIBERRIGARAI BATEAN

Euskara eguna 1928anAne Arrieta ZumarragaEuskara Eguna Zumarraganaspalditxo hasi ziren ospatzen.Irudian agertzen diren sei gizo-nak okasiorako jantzi ziren XIX.mendeko euskal janzkerarekin,euren ama hizkuntzaren egunaospatzeko. Argazkia zehazki,1928ko irailean egin zuten Eus-kara Egunekoa da. Bertan agertzen diren lagun

guztien izen eta abizen guztiaklortzerik izan ez bada ere, abi-zenak ondorengoak dira. Goikoilaran, ezkerretik eskuineraKasto Ormazabal, Begiristaineta Aldanondo daude. Behekoilaran, ezkerretik eskuinera, be-rriz, Otxoa, Hilario Badiola etaJuanito Aranburu daude, pipa,zahato eta makilak eskuetanhartuta.Zumarragan 1928ko irailean ospatu zuten Euskara Eguneko irudi bat. GOIBERRI

Page 17: GoiBerri 83. zenbakia

GOIBERRI 17SANTA LUTZI

08:00-14:00:Abere feria etasariketa. Zumarragako Urda-neta hiribidean.08:00-14:00:Nekazaritzakotresnen feria. Zumarragako LaSalle-Legazpi ikastetxeko pa-tioan.08:00-14:00:Azoka bereziak:errezil sagar, fruta eta barazkisariketak. Landare salmenta,eskulan erakusketa eta EuskalHerriko jakiak salgai. Zumarra-gako Euskadi plazan.09:00-14:00:Eskulanen era-kusketa eta salmenta. Zuma-

rragako Euskadi plazan etatrenbidearen gaineko zabalgu-nean.09:00-14:00:Azoka bereziak:fruta eta barazki sariketak, etaEuskal Herriko jakiak salgai(eztia, ogia, gazta, taloak...).Urretxuko Gernikako Arbolaplazan.09:00-14:00:Eskualdeko eztisariketa, Gipuzkoako Eztizale-en Elkarteak antolatuta. Urre-txuko Areizaga kaleko arkupe-etan.09:00-14:00:Eskulanen era-kusketa eta salmenta, Urretxu-ko Iparragirre kalean.09:00-14:00:Oilasko eta ka-poi sariketak Urretxuko Areiza-ga Kalebarren plazan. 13:30-ean sari banaketa.09:00-16:30:Arabar ErrioxakoXXII. Ardo Azoka, UrretxukoIparragirre plazan.13:30:Artzain txakur erakus-taldi komentatua antzarrekin,Urretxuko Zubimusu plazan.

Santa Lutziazoka

Page 18: GoiBerri 83. zenbakia

18 GOIBERRISANTA LUTZI

Abenduak 12, osteguna:18:00-21:00: Arabar ErrioxakoXXII. Ardo Azoka, Urretxuko Ipa-rragirre plazan.19:00: Imuntzo, Alaitz Telletxea,Iñaki Zabaleta, Saioa Lizarraldeeta Ander Malbadi trikitilariek gi-rotuko dute ardo feria.19:00: ‘Manuel Ruiz’ ArabarErrioxako XXII. Ardo dastaketa-lehiaketa. Urretxuko udaletxean.19:30: Trikitilari emanaldia, ‘Gurekolkotik’: Imuntzo, Alaitz Telle-txea, Iñaki Zabaleta, Saioa Liza-rralde eta Ander Malbadi. ZelaiArizti aretoan.

Santa Lutziegitaraua

Page 19: GoiBerri 83. zenbakia

GOIBERRI 19SANTA LUTZI

Abenduak 13, ostirala:09:00:Urretxuko LizarriturriTxistulari Elkartea eta IratzarriDultzaineroak Urretxuko kaleetanzehar.09:00-10:00: Santa Lutzi feria-ko XXI. Argazki rally-ko (digitala)izen emateak Urretxuko Aizpu-ruenea kultur etxean. Gaiak izenaematerako orduan jakinarazikodira. Prezioa: 5 euro. 15 urtetikbeherakoek dohainik.10:00: Tolosako dultzaineroakZumarragako kaleetan zehar.10:30-12:30: Sekundino EsnaolaMusika Eskolako Trikitilari TaldeaZumarraga eta Urretxuko kaleetanzehar.11:30: Zumarragako Musika Ban-da eta Antxiñako Ama TxistulariTaldea Zumarragako kaleetan ze-har.Eguerdira arte: Zumarraga-Urre-txuko trikitilariak bi herriotan ze-har arituko dira. 09:00-14:00: Bertatik Bertara.

Bertako baserrietako produktuentxosna. Urola Garaian sortutakoproduktuekin egindako ogitartekogoxoak, bertako baserrien etaproduktuen informazioa, ekoizle-ak eta salmenta puntuak, eskual-deko eskaintza... Areizaga-Kale-barren plazan.12:30:Herri kirolak. Aizkolariak:Olasagasti-Rekondo, Larretxea-Dorronsoro eta Ugaitz Mugerza-Azurmendi. Harri jasotzaileak:Goenatxo II, Goenatxo III eta Jose-ba Segurola. Urretxuko Ederrenapilotalekuan.17:00: Profesionalen arteko pilo-ta partidak. Lehenengo partida:Aritz Lasa-Peñagarikano Mendi-zabal III-Merino I. Bigarren parti-da: Xala-Barriola Martinez de Iru-jo-Zabaleta. Urretxuko Ederrenapilotalekuan. 18:00: Idi probak. Parte hartzai-leak: Fernando Salegi, Asier Izagi-rre eta Paulo Aranberri. Zumarra-gako Euskadi plazan.

Page 20: GoiBerri 83. zenbakia