goiberri 167. zenbakia

20
Haragia hautsak harrotzen OMEren oharrak eztabaida sortu du jendartean 6-9 Azaroaren 1ean, Zumarragako Buzkantza egunean ateratako argazkia. MAIALEN IGARTUA Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Itziar Labaka 3 Iritzia 4-5 Goierri: adinduen lurraldea 11 Haustarri baten istorioa 12-13 Aramako festak 14 Ataungo sanmartinak 15-17 Txerri azoka Mutiloan 18 167. zenbakia. 2015eko azaroaren 6a

Upload: goierriko-hitza

Post on 24-Jul-2016

229 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

OMEren oharrak hautsak harrotu ditu

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 167. zenbakia

Haragiahautsakharrotzen OMEren oharrakeztabaida sortu dujendartean 6-9

Azaroaren 1ean, Zumarragako Buzkantza egunean ateratako argazkia. MAIALEN IGARTUA

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Itziar Labaka 3 Iritzia 4-5Goierri: adinduen lurraldea 11Haustarri baten istorioa 12-13Aramako festak 14 Ataungosanmartinak 15-17 Txerri azokaMutiloan 18

167. zenbakia. 2015eko azaroaren 6a

Page 2: Goiberri 167. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 167. zenbakia

GOIBERRI 03kATE MoTZEAn

«Nire ametsetako bat Argentinara joateada: oso paraje ederra dela iruditzen zait»

Itziar LabakaAizkorriko Ataria parketxean lan egiten duen zegamarra

Asier Zaldua ZegamaItziar Labakak (Zegama, 1986)bi modulu egin zituen: Mekani-zatua eta Baliabide Naturaleneta Paisaien Kudeaketa etaAntolaketa. «Azken ikasketahauek basozain edo lorezainbezala lan egiteko balio dute.Baita Aizkorriko Atarian lan egi-teko ere, noski!», dio. Bertan,bisitariei ongi etorria egiteazeta azalpenak emateaz ardu-ratzen da.Zein zaletasun dituzu?Mendi ibilaldiak egitea eta fa-miliarekin egotea.Zein duzu gustuko mendia?Otsaurten edo Aizkorri Azpian

ibiltzen naiz, normalean. Egu-raldi txarra egiten duenean, bi-degorrira joaten naiz.Liburu bat.El diario de Ana Frank.Pelikula bat.Bi seme-alaba ditut, 5 eta 2 ur-tekoak, eta aspaldi honetan ezdut pelikularik ikusi. Marrazkibizidunak bai, ordea.Musika talde bat.Ez dut bat bereziki atsegin.Abesti bat.Asko.Janari bat.Baratxuri-zopa.Edari bat.Kafesnea. Asko edaten dut.

Goierriko txoko bat.Beunde.Amets bat?Argentinara joatea, adibidez.Oso paraje ederra dela irudi-tzen zait.Jaso duzun oparirik bereziena.Seme-alabak. Ihintza eta Urkidute izena.Gorroto duzuna.Presaka ibiltzea. Batez ere goi-zetan.Zegamako alkatea bazina...Ez nuke aldaketa ikusgarririkegingo. Aldaketak poliki-polikiegingo nituzke.Zegaman biziko ez bazina...Hemendik gertu: Seguran.

«Mendi ibilaldiakegitea etafamiliarekin egoteadira nire zaletasunnagusiak»

ASIER ZALDUA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Zuzendaria: Iñaki GurrutxagaProdukzio arduraduna:Erkuden MuguruzaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 167. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Joseba Imaz GanzarainKazetaria

Ez egin kasuMitxelenari, ezta niri ere

z nuke nire buruabertsozale amo-rratu bezala defi-nituko. Noizeanbehin bertso-

saioren bat edo beste ikusi etaentzutea gustatzen zait ordea.Azkenaldian badugu Goierrinnon aukeratua. Ohiko bertso-saioez gain, Beasainen hasi zenGipuzkoako Bertsolari Txapel-ketako azken fasea. Urretxu-Zumarragak ere hartu du he-rrialdeko sariketa nagusikokanporaketa bat eta, berriki,joan den asteburuan, Ormaiz-tegiko frontoian jokatu da final-laurdenetako saioetako bat.

Han izan nintzen igandean.Bazkalosteko kafea hartutajoan nintzen, jaialdi eder bate-kin gozatzeko esperantzan,iganderoko siesta gozoari ukoeginda. Kuriositate puntu bate-kin gerturatu nintzen Zubipefrontoira. Ez bakarrik azkensailkapena jakiteko grinez, txa-pelketako giroa berriz bizi etadastatzeko gogo biziz baizik.

Izan ere urte batzuk paseakziren azkenekoz txapelketakobertso-saio bat ikusi nuenetik.Jendetzak animatu baino de-sanimatzen nauen horietakoabainaiz. Zientoka pertsona bil-tzen diren toki horietan gozatueta lasai ibiltzea kostatzenzaien horietakoa. Arrazoiakarrazoi, kontua da banuela go-goa txapelketako giroa berrizikusi eta dastatzeko. Eta sor-presa ederra eraman nuen.

Azken urteotan bertsolari-tzak izan duen boomedo apa-rraldia ikusita, pentsa zezakeenbaten batek dagoeneko nekeedo apalaldiren bat ere nabari-tuko zuela bertsolaritzak, mo-dak aitaren batean aldatzen di-ren garai hauetan. Halakorik ez;

Ormaiztegiko frontoian lau-rehun lagunetik gora bildu zi-ren. Beste batek agian imajinadezake, baita ere, jada bertso-zale beteranoek ez dutela ber-tsolari gazteen kantakerarekingozatuko. Hortan ere kale!Adin, estetika eta esango nuke

erlijio ezberdinetako jendea erebildu zuela bertsolaritzaren li-turgiak Ormaiztegin.

Pozik atera nintzen bertso-saiotik. Ez kantatu zuten ber-tsolarien artean zegoen goierri-tar bakarra hurrengo faserapasa zelako –horregatik erebai– bertan sentitu nuen giroa-gatik baizik. Momentuko apa-rraldian surf egiten dabilen ber-tsozalea baino, benetan ber-tsoarekin gozatzen duen arnasluzeko publiko bat ikusi nuela-ko baizik.

Koldo Mitxelenak esan omenzuen gure herriak, herrien arte-an bere tokia behar duen beza-la, euskarak ere berea aurkitubehar zuela; «handizkeriazkomenturarik gabe, iraupena etahazkuntza behar adina toki».Azkenaldian, berriz, entzun izandiot aditu askori, «toki» bat

E

baino, toki ugari behar ditugulaeuskal-hiztunok, zeinetan gurehizkuntzak arnasgune sendoaizango duen eta euskaldun ko-munitatea hizkuntzarekin mo-du naturalean erlazionatukoden.

Ez dut ezer berririk deskubri-tuko, baina garbi dago bertso-laritza azken hamarkadetan–eta lehenago ere bai, ziurasko–, arnasgune sendo etaerakargarri bilakatu dela euskalhiztunak direnentzat eta izannahi dutenentzat. Edozeinizanda ere adina, edo pentsa-moldea, edo orrazkera, edoeuskalkia, bertso-saioek eus-karaz bizitzeko gune parega-bea eskaintzen digute.

Horra hor pisuzko arrazoi batnire igande gaueko poza azal-tzeko eta, bide batez, bertsola-ritzaren altxorra zaintzen etagaratzen jarrai dezagun. Halaere, badira baliogarri diren ar-gumentu gehiago ere. KoldoMitxelenaren gogoetak edo nibezelako kazetari sasi-enten-ditu baten gomendioak bainogarrantzia gehiago dutenak,gainera. Pisuzkoak baitira ber-tso jaialdi batera eramaten gai-tuzten arrazoi nagusiak ere:ondo pasatzen dugulako, igan-de arratsaldea betetzeko plantxarra ez delako, filosofatu, kri-tika egin, hunkitu, barre egin etaaisialdiaz gozatzeko aukeraematen digulako. Bertsolaritzabultzatzen jarraitzeko pisuzkoarrazoiak, horiek guztiak.

Page 5: Goiberri 167. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

«Ez borondate txarrez, baina gizarte erabat espainolizatuadaukagu» irakurri berri diogu Goiberrin Zegamako seme JoxeAzurmendi «euskararen langileari» (berak hala definitu du bereburua eta nor gara gu «pentsalari» edo «filosofo» esateko?). Ai-mar Maizek egindako elkarrizketa labur baina zinez interesgarrian,urtetako bere lan eta idatzietan bezala, Azurmendik ideia pentsa-razle eta kritika finak utzi dizkigu. Ia galdera bakoitzaren erantzu-nari tiraka, edukiko genuke ordu luzez solasteko eta eztabaidatze-ko nahikoa gai eta argudio. Denei heltzerik ez-eta, Maizek ezin ho-beto goiburura ekarri duen ideia horri heldu nahiko nioke.

Espainolizatutako gizartea al da gurea? Eta zer esan nahi duAzurmendik «espainolizatze» horrekin? «Hemen naturaltzat har-tzen diren mila gauzari» egiten dio erreferentzia elkarrizketatuak,«kultura» oso bati, eta ez beraz, hizkuntza kontuei bakarrik. Eta«estatuaren inposizio kulturala» eta «propaganda» aipatzen dituespainolizatzearen jatorria azaltzeko eta komunikabideen paperaazpimarratzen du.

Funtsean nahiko bat nator Azurmendirekin, baina nire buruari

Egin didazun galderari erantzuteko, zera esango nizuke lehen-bizi: hizkuntza batean edo bestean, zuk diozun eran, txorradak edolelokeriak, horixe izaten jarraitzen dutela, txorrada edo lelokeriak.Sare sozialetan bolo-bolo dabiltzan txiste, bideo eta muntaia ho-rietan agertzen diren erreferentzietan, sarri, esan nahi denarekingeratzen gara, erabilitako erreferentzia zein den ohartu gabe. Bai-na, lepoa jokatuko nuke erabilitako erreferentziarik gehienak atze-rrikoak direla esatean. Badirudi orain arteko topikoak mahai gaine-an jarriz, euskaraz umorea egiteko ez dugula tresna edo baliabide-rik. Zakurraren putza! Euskarak denerako balio du: umoreaegiteko, maitasuna adierazteko edota komunikatzeko! Ingururabegiratu besterik ez dago horretaz ohartzeko.

Joxe Azurmendik dioen eran, euskaraz hitz egin baina espaino-lez pentsatzen den egoeretan, trasmititzen dena, kultura espainia-

rra da. Baina positibotasunari helduta, eta aldaketak emateko gaigarela pentsatuta, aurrerapausuak ematen ere saia gaitezke. Due-la gutxi sare sozialetan saiakera egin da traola berezi batekin:#euskalgif. Akaso baliagarri izango zaizu zure sare sozialetako tal-deetan proposatzeko.

bateta

bat

Asteko irudia

Ion Muñoa

Eneritz Gorrotxategi

Josu Maroto

OMS...Haragia eta OsasunarenMundu Erakundearentxostena denon ahotan dabilazkenaldian.

ezin galdetu gabe utzi «mila gauza» horietan ez ote dagoen gureesku ere badagoen zerbait? «Sartu digutela» dio Azurmendik etaguk «ezin izan dugula libratu hortatik». Eta beraz, ondoriozta ge-nezake guk ardura handirik ez dugula gure espainolizatzean; etahorretan ez nator bat. Adibide asko eman genitzake, baina galderamoduan formulatuta bakarra jarriko dut: Whatsapp edo sare so-zialetan, gure talde euskaldunetara iristen diren eta bidaltzen ditu-gun txiste, foto-montai, bideo eta antzeko txorradetatik zenbatdira espainiarrak (hizkuntzaz ez ezik erreferentziaz ere)?

Page 6: Goiberri 167. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Osasunerako Mundu Erakundeakharagi prozesatua minbiziarekin lotuizanak hautsak harrotu ditu.

Loinaz Agirre – Aimar Maiz «Bildutako literatura zientifi-koa xeheki berrikusi ondoren,hamar herrialdetako 22 aditu-ren lantalde batek, haragi go-rriaren kontsumoa gizakientzatseguru asko kartzinogenoadela sailkatu du. Haragi proze-satua gizakientzat kartzinoge-noa dela sailkatu du, ondeste-

ko minbizia eragiten du».Baieztapen horiekin astinduzuen OME Osasunerako Mun-du Erakundeak mundu erdia,urriaren 26an. OMEren Minbi-ziaren Ikerketarako Nazioarte-ko Agentziak (IARC ingelesez-ko sigletan) bi orrialde soilekoprentsa oharrean jaulki zuenmezua: «Egunero 50 gramoharagi prozesatu jateak %18handitzen du ondesteko minbi-zia jasateko arriskua». Lau egun geroago, leundu

egin zuen OMEk edukia. Zehaz-tu zuen ez duela haragia baz-tertzeko eskatu, «neurriz» jate-ko baizik. Biztanleriaren artean harri-

dura, zalantzak eta kezka sortuditu. Ez horrenbeste adituen ar-tean. Garbiñe Etxaniz elikaduramakrobiotikoan adituak bi es-parru bereizi ditu, OMEren ira-garpenean: «Xehetasun asko

daude. Iruditzen zait deklaraziooso gogorra egin dela, beldur-garri samarra, hedabideetatik.Jendea lasaitzeko informazioguztia eman beharko litzate-ke», dio Etxanizek. Baina OMEk esandako

«gauza askorekin» ados dago.«Minbizia produktu prozesa-tuekin lotu dute gehien bat, eta

horrekin ados nago. Baina ez dabakarrik haragi hori zer kalitate-takoa izan daitekeen, baizik bo-tatzen zaizkion osagaiak: kimi-ka asko daukate. Horiek diraoso kaltegarriak». Berez, OMEren ikerketa hila-

bete batzuk barru argitaratukoda. Orain aurkibidea eta labur-pen bat aurreratu dute soilik.Elikaduran mundu mailako ja-kintsuek ikertzaileen profil in-dependentea eta «interes lotu-rarik gabea» baloratu dute.

Lerro artean irakurtzen Ikerketaren xehetasunen zain,gutxien-gutxienik galdera ba-tzuk azaleratu ditu auziak: zerjaten dugu? Nola hazitako ha-ragia da? Nola prestatzendute? Ondo ari al gara jaten? Galdetutako harakinek ez

dute halako izularririk nabarituherritarren artean, haragia ez

Jatendugunagarelako

MAIALEN IGARTUA

Page 7: Goiberri 167. zenbakia

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

jatera edo gutxiago erosteramakurtu dituztenak, behintzat.«Jendea berehala ahaztu da,buelta eman dio. Nahikoa deladio jendeak. Saltxitxa asko era-man ditu zenbaitek, OMEkesandakoaren aurka», zioen,astelehenean, Juan Inazio Muji-ka Beasaingo harakinak. Beze-roek «txiste asko» egin dituzte-la kontatu du harakinak; «ezdute serio hartu».

Batetik, bertako ekoizle na-turalen eta ekologikoen alde-koa da postura hori. «Gehigarri-rik eta kontserbatzailerik gabeegiten ditugu hanburgerrak.Egunero egiten ditugu, eta ezdute behar. Jendeak hori bada-ki, eta horren bila etortzen da.Lasai erosten du», dio Mujikak.

Etxanizen aburuz ere, bene-tan kalitate oneko produktuakekoizten ari direnen lana gores-teko balio dezake. «Bereizi be-harko lirateke haragi ona es-kaintzen saiatzen direnak etabesteak. Kimikarik gabe, hor-monatu gabe, larrean ibiltzendiren behiak hazten dituztenak.‘Animalia zoriontsuak’ deitzendirenak. Edo artoarekin hazi di-tuzten oilaskoak, larrean bela-rra jan dutenak. Nik uste dut ho-riei lagundu egin behar zaiela.Horrelako iragarpenekin kaltehandia egin dakioke benetansaiatzen ari den jendeari».

Kontrako aldean, helburugarrantzitsuena saltzea dute-nak, ahalik denbora gutxieneanabereak hazten dituztenak, no-lako haragia ekoizten dutenberdin zaienak egon litezke.«Baina, inguruan, saiatzen di-ren abeltzainei eta ondo lanegiten ari direnei esku bat bota-tzeko informazio osoagoaeman beharko litzateke».

Luzarora, «abantaila» Iritzi berekoa da Jesus MariDeba hestebete egilea. Ezkio-Itsason daukan obradorean la-nik handieneko urteko garaiadute, San Martin ingurua izan-da. OMEk aurrena bota duen«bonba», ordea, ez zaie askorikgustatu. «Lehendabiziko kol-

pean, jendeari beldurra sartzenzaio». Hala ere, lehengai natu-ralekin diharduten ekoizle txi-kientzat «luzarora abantaila»ere suerta daiteke anabasahau, Debaren arabera.

«Lehengoan, anaia haraki-nekin-eta hizketan, ekoizle etaharakin txikientzat agian me-sedegarri ere izango dela esa-

ten genuen. Fuerte lan egitenduten industriak txerrikeriaksartzen ari dira. Hemen, orain-dik, janari kasu egiten zaio», dioJesus Mari Debak.

Mujikak bezala, Debak eregarbi du gakoa egiteko moduaneta haragian dagoela. «Hemenoraindik kontzientzia guztiare-kin lan egiten dugu. Natural.Baserrietara joan, txahalak hanaukeratu... Hori baloratu beha-rra dago. Baina fabrika handiaketa multinazionalak edozergauza ari dira sartzen. Nik he-men ikusten ditut, tratanteaketa, behi zaharrak eta inon di-ren denak Italiara, kanpora da-ramatzatela. Horien haragiare-kin egindako hanburgerrak zerizango diren...», dio Debak.

Halako albisteek herritarrei«zer pentsatua» ematen dielauste du Mujikak. «Konfiantzaz-ko harategira etortzen da jen-

dea horrelakoetan. Alde horre-tatik, ondo etorri da pentsatze-ko, zer jaten ari garen hausnar-tzeko», dio beasaindarrak.

Etxaniz adituaren esanetan,«oinarria» da animalia nolahazita dagoen. «Hortik hasi be-har dugu. Gero, bigarren pau-soa izango da harategian edosalmentarako jarri denean,

prozesu horretan zer gehituzaion».

Prestaketarekin ere adi Bi urrats horiez gain, bada hiru-garren bat: okela nola presta-tzen den. «Nola sukaldatzenditugun ere bada. Inork ez duegiten saltxitxa edo hanburgerbat baporean. Oliotan frijitzenditugu, edo barbakoan erre.Barbakoan egiteak berak zeri-kusi handia du. Prozesu horre-tan sortzen diren substantziabatzuk oso-oso kantzerijenoakdira. Orduan, alde horretatikados nago OMErekin», azaldudu Etxanizek.

D’elikatuz zentroko nutrizio-nista Idoia Noainek elikadura-ren plafinikazioa egin behardela azaldu du. «Ez daukagu ezdenborarik, ez gogorik sukalde-an ezer prestatzeko. Orduan,joera da errazago izan daitez-

Juan Inazio Mujika harakina,Beasainen daukan harategian.LOINAZ AGIRRE

OMEk haragiprozesatuagizakientzatkartzinogenoa delasailkatu du

Biztanleriarenartean harridura etazalantzak sortu ditu.Ez horrenbesteadituen artean

Hego EuskalHerrian pertsonakoeta urteko 12,4 kiloharagi prozesatukontsumitzen da

Page 8: Goiberri 167. zenbakia

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

keen gauzak jartzea, jateko.Bestalde, familia osoak elka-rrekin egiten duen otordu baka-rra afaria izan ohi da, tamalez,gero eta etxe gehiagotan; de-

nak nekatuta egoten dira, ez daizaten gogorik umeekin arrainajan dezaten eztabaidan haste-ko. Hanburger bat jartzen ba-diezu, ez duzu eztabaidatuko:isil-isilik jango dute, sabela be-teko dute, eta kito. Errazkerianerortzen gara». Hanburgerra prestatzea adi-

na denbora da legatz puska batplantxan egitea ere, edo xerrabat prestatzea. «Hor planifika-zioko beste hainbat gauza da-toz. Arraina noiz eros dezake-dan; edo joandako batean askoerosi, izoztu ondo, desizoztuondo... Horrek lan bat suposa-tzen du antolakuntzan, au-rrez», dio Noainek. Sukaldatzerakoan errazkeria

eta zabarkeria ez da haragi go-rriaren patua soilik. Orokorrean,elikadura osoarekin gertatzenda berdin, Etxanizek ikusi due-nez. «Erosten ditugun produk-

tu guztiekin. Gaur egun, zoritxa-rrez, elikaduraren oinarri handibat bihurtu dira produktu pro-zesatuak. Produktu naturalakedo lurrak ematen digun era or-

dezkatu dugu. Barazkiak kon-tserban gehiago kontsumitzenari gara, modu naturalean bai-no».

Sukaldeak tokia galdu Gaur egungo etxebizitza mo-dernoetan ikusi besterik ezdago zer neurritakoak diren su-kaldeak. Hamarkada gutxian,bizilekuko areto handiena iza-tetik, txikienetakoa izatera mu-rriztu da. «Industrializaziotikhona, garrantzia galdu du su-kaldeak gure etxeetan», dioEtxanizek. «Ez diogulako ga-rrantzirik ematen, eta edozergauza jateko prest gaudelako,denbora hori aisialdiko bestegauzetan erabiltzearen truke»,ebatzi du. Berriz ere jateari garrantzia

gehiago eman beharra oharta-razi du makrobiotika aholkula-riak. «Kalean ibiltzeko edo ai-

sialdirako denbora sukaldatze-ari kentzen diogu. Benetan, ezgara konturatzen gure osasu-naren oinarria ondo jatea dela;gaixotzen baldin bagara, ez du-gula edukiko ez denborarik, ezaisialdirik». Erosketa-ohituretan ere ho-

rixe nabaritzen dute harakinek.«25-30 urtetik beherako gazte-rik ez da sartzen harategira! Ni-retzat, akatsa hor dago. Gazte-ek beste postura batera jarribeharra daukate», dio Debak.Tokian tokiko harakinen lana,abeltzainen kalitatezko ekoiz-pena eta neurri txikiko merka-taritza baloratu beharra dakar,ezinbestean. «Saltoki handie-tara joan, edozer gauza erosi,eta horrela gabiltza. 20-30 kla-se egindako patata-tortillaigual ikusten dira, salgai. Ho-rrenbeste kostatzen al da pata-ta-tortilla bat egitea? Horreta-raino ailegatu behar al dugu?Konturatu beharko dugu», dioDebak. Mujikaren irudiko, ordea, ari

da beste kontzientzia bat erepizten. Baita gazteengan ere.«Gazte jendeak gero eta inte-res gehiago du janari osasun-garria prestatzeko».

Urrezko araua: neurria «Jaten den kantitatean dagogakoa. Hemen ez dago arazo-rik», borobildu du auziarenmuina Juan Inazio Mujika hara-kinak. Izan ere, aditu guztiekdarabilten araua neurria etamaiztasuna dira. IARC-k berak, prentsa ohar

berean, erakusten du norabi-dea: «Egin den ikerketak froga-tzen du haragi kontsumoa mu-rriztu egin behar dela, osasun-gintza publikoan gaur egunematen diren aholkuak indar-tuz. Aldi berean, haragi gorriakelikadura-balio bat badu. Be-raz, emaitza hauek ahalbidetu-ko dituzte gobernuak eta na-zioarteko agentzia arautzaileakarriskuak neur ditzaten, haragigorria eta haragi prozesatua ja-tearen arriskuak eta onurak ba-lantzan jarri, eta aholku dieteti-

«Hemen oraindikkontzientziaguztiarekin lanegiten dugu.Natural»Jesus Mari Deba Hestebete ekoizlea

«Gauza guztietanbezala, neurriandago gakoa, OMEk ere horiesan du»Juan Inazio Mujika Harakina

«Industralizaziotikhona, garrantziagaldu du sukaldeak gureetxeetan»Garbiñe EtxanizMakrobiotika aditua

Aintzane Deba, familiarenhestebete lantokiaren atarian,Ezkio-Itsason. AIMAR MAIZ

Page 9: Goiberri 167. zenbakia

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

Aimar Maiz OrdiziaZer iritzi diozu OMEren iragar-penari? Albistea ondo aztertuta, ez duezer berririk kontatzen. Berrie-na, agian, minbizi mota jakinbatekin egin den erlazio zuzenada, koloneko minbiziarekin. Erabatera edo bestera jateak gure

osasunean eragina daukala as-palditik dakigu. Haragi gorriak eta prozesatuekzer toki dute elikaduran? Elikadura-piramidearen pun-tan sartzen dira. Noizbehinkajateko bakarrik dira, asteanbehin. Hori ez bada zaintzen,gaixotasun batzuk edukitzekoaukera handitzen da; haien ar-tean kardiobaskularrak edominbizi mota desberdinak.Orain, koloneko minbiziarekinlotu dute; gehiago esan dute:egunean 50 gramo hesteki ja-nez gero. Hori ez da tarteka ja-tea, egunero eta dezente baizik. OMEk aipatu dituen bi haragimoten artean, zer alde dago? Bereziki hestekiez eta prozesa-tutako haragiez hitz egin dute.Gero, aipatu dute haragi gorriakere eragile izan daitezkeela.Hestekietan bereizketa bategin daiteke, ez direlako denak

zaku berean sartzen. Badaudelau hesteki garbiagoak direnak:urdaiazpikoa, urdaiazpiko ego-sia edo yorkekoa, indioilar ur-daiazpiko egosia, eta solomohestebetea. Txorizoa, saltxi-txoia, txopeda... beste talde ba-tean sartzen dira. Haragi prozesatuetan, saltxi-

txak edo hanburgerrak esandute. Baina hanburger bat osodesberdina da zure harakinakpikatutako haragi mota des-berdinekin egina, edo prestatu-ta saltzen dituztenak. Kaltega-rriena grasa da. Baina iragarpena ez al doagehiago haragiari nahastenzaizkion gaiei buruz? Kontser-batzaileak, koloratzaileak...

duguna. Horrek eragiten ditugero gaixotasun kardiobasku-larrak, minbiziak eta abar. Nolako jateko ohiturak ditugu?Nik uste dut azken aldian alda-tzen ari ote den pixka bat, lehe-nago zegoen joera txar hori. Ha-lako produktuak gero etagehiago jaten ari ginen, arrazoiaskogatik, baina gehien bat be-tikoagatik: daukagun bizimo-duaren arabera jaten dugu.Nola estresatuta bizi garen, ja-teko eran ere islatzen da. Osa-sungarri jatea ez da arraro ja-tea; lehen askoz gutxiago jatenzirenak, orain ere gutxitan jatenjarraitzea da. Saiatu barazkiak,lekaleak, arrainak, frutak gehia-go sartzen.

Ez doa horrenbeste hortik.Gehien bat grasa begiratzendugu. Egia da kontserbatzailekimikoak erabil daitezkeela,baina erabilienak naturalakizaten dira; asko, azido zitrikoa.Eta nahiz eta kimikoak izan,oso-oso erregulatuta daudekantitateak, eta janari kopuruoso handia jan beharko genukebenetan kaltegarria izateko.Beraz, grasa da kezkagarriena?Bai. Batzuetan kantitatea, bai-na gehienetan kalitatea. Gehie-nak grasa saturatuak dira. Egu-nean zehar hartzen ditugungrasa guztien proportzio jakinbat behar dugu. Gutxiena be-har duguna grasa saturatuakdira, eta hori da gehien hartzen

Idoia NoainD’elikatuz zentroko nutrizionista

«Osasungarri jatea ez da arraro jatea; lehen gutxiagojaten zirenak,orain ere gutxitan jaten jarraitzea da»

AIMAR MAIZ

ko ahalik eta onenak eskaintze-ko». Haragia, balantzara. Hego Euskal Herrian, kontsu-

mo datuen arabera, pertsona-ko eta urteko 12,4 kilo haragiprozesatu kontsumitzen da;bataz beste, egunean 34 gra-mo. Haragi freskoa, berriz, Es-painiako Estatuko datuen ara-bera, petsonako eta urteko 37,7kilora iristen da: oilaskoa 14 kilo,txerrikia ia 11 kilo, behiaren oke-

la 6, eta ardikia edo ahunzkia 2kiloren azpitik. «Nahiz eta kalitate oso one-

ko haragia izan, maiztasunaoso garrantzitsua da. Proteinaklortzeko, beste jaki batzuk jatenikastea ere beharrezkoa da, ezanimalietatik eratorritakoakbakarrik», azaldu du Etxanizek. Elikadura-piramidean goiko

erpinean kokatzen da haragiprozesatua; gozoki, prestatuta-

ko saltsa eta gozo-opilekin ba-tera. Gutxiena jan beharrekoenartean, alegia. Noain nutrizio-nistak multzo horretakoak ja-tea «astean behin nahikoa»dela dio. «Baina, noski, taldeguztia, behin: txokolatea, txori-zoa, hanburgerra, prestatutakopizza, goxokiak... Bakoitza egunbanatan ez. Hor dago kontua.Neurria bilatu behar zaio». Neurria, aniztasuna, jatorria-

rekiko eta prozesamenduareki-ko jakinmina, elikadurarekikokezka, sukaldatzeko denboranahiz modu egokiak... Eta, ba-tez ere, zentzua. Osagai horie-xek behar ditu, gutxienik, elika-dura osasungarriak. «Gauza guztietan bezala,

neurrian dago gakoa. OMEk ereesan du: neurrian janez gero ezdago arazorik», arrazoitu duMujika harakinak.

Page 10: Goiberri 167. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

Nerabeak etxean? Aurrehartu komunikazio faltariTere Madinabeitia Beasain«Nerabe bat dugu etxean. La-gundu!!». Guraso askok egingoluketen deia da, dudarik gabe,ez baita batere erraza haurtza-rotik helduarora bidean dau-den gaztetxoekin bizitzea. Gaz-tetxo horiek ere, asko behin-tzat, galduta ibiltzen dira bidehori zeharkatzeko garaian. Be-raiek ere egin ohi izan dute la-guntza eskaerarik.

Beasainen, bi eskaerak el-kartu, eta erantzun bateratuaeskainiko zaie gurasoei zein ne-rabeei Irriargi elkarteak eta Eizugaztelekuak udalaren lagun-tzaz antolatutako jardunaldie-tan. Komunikazio arazoak? Ko-munikazioa eta harremanaknerabeak dauden familietanizenburupean egingo dira hila-ren 20an eta 21ean gaztele-kuan bertan eta Igartza jaure-

gian. Beasainen egingo dira,bai, baina goierritar guztiei dau-de zabalduta. Doako saioakizango dira, aurretik izena ema-tea eskatzen bada ere(www.irriargi.com edowww.beasain.eus). Parte har-tzeko ez da inolako baldintzarikbete behar: gurasoak joan dai-tezke bakarrik, nerabeak baka-rrik, edo familia bereko guraso-ak eta gaztetxoak elkarrekin.

Nerabeak 13-17 urteko adin-tartean kokatu ditu jardunaldihorien gidaritzaz arduratukoden Arremanitz elkarteak. Ber-

dintasuna eta hezkidetza gaiaklantzen dituzte bereziki elkartehonetako profesionalek, etaeskarmentua dute haurrekineta gazteekin formazio saioakematen.

Komunikazioa landuzKomunikazioa da Arremanitzelkarteko aditu horiek Beasai-nen landuko duten gaia, edo,hobeto esanda, komunikaziofalta. Horixe baita, hain zuzenere, nerabeak dituzten familie-

tan atzeman den arazo larrie-netako bat. Atzetik, arrazoiugari nerabeen aldetik: sakele-ko telefonoa, irudi pertsonalariematen dioten garrantzia, ikas-keten aurrean arduragabeke-ria, bestelako ardurak hartzekokonpromiso falta.... Gurasoenaldetik, beste arrazoi batzuk:denbora falta, seme-alabeimugak jartzeko ezintasuna,beldurra edo ezjakintasuna…

Familian ezinbestekoa dakomunikazioa nerabeen bila-kaera egokirako eta horretara-ko bi aldeen arteko harremanaeraiki behar da. Horretan la-gunduko dute Irriargik eta Eizugaztelekuak proposatutakojardunaldietan. Alde bakoitzakbere kezkak agertuko ditu, etagero, denak elkartu eta zubiakeraikitzen saiatuko dira.

azteei zein gurasoeizuzenduta, Komuni-

kazioa eta harremanak nera-beak dauden familietan gaialanduko da Beasainen.Nerabeei zuzenduta. Ondobizi nahi? Zer eskatzen diezuingurukoei? Tratu onak susta-tuz.Azaroak 20, ostirala,17:30. Eizu gaztelekuaGurasoei zuzenduta. Ondobizi nahi? Zer eskatzen diezuingurukoei? Tratu onak susta-tuz.Azaroak 21, larunbata,11:00. Eizu gaztelekua.Nerabe eta gurasoei zuzendu-ta. Etzak lo hartu antzerkiemanaldia, eta landutakoa el-karbanatzeko gunea. Azaroak21, larunbata, 18:00. Igartzajauregia.

GEgitaraua

Komunikazio falta da 13-17 urteko gaztetxoen familietan antzemandako arazoetako bat. BELE GAZTE

Babeslea

Page 11: Goiberri 167. zenbakia

Zahartze tasa *

Herria 2015 2025Altzaga %15,8 %21,4Arama %20,3 %19,4Ataun %21,9 %23,9Beasain %18,3 %22,9Ezkio-Itsaso %20,5 %25,3Gabiria %20,3 %24,2Gaintza %23,3 %26,2Idiazabal %20,6 %23,4Itsasondo %18,9 %18,3Lazkao %17,9 %21,9Legazpi %23,2 %28,8Legorreta %20,6 %23,7Mutiloa %19,5 %18,2Olaberria %28,9 %27,4Ordizia %19,9 %23,3Ormaiztegi %17,8 %23,9Segura %18,4 %21,9Urretxu %20,1 %24,6Zaldibia %19,5 %25Zegama %18,8 %22,6Zerain %22,8 %29,8Zumarraga %23,8 %27,1Goierri %20,5 %23,78Gipuzkoa %20,6 %25,6

*Iturria: Gaindegia

GOIBERRI 11MOTZEAN

Goierri:adinduenlurraldeaGipuzkoako zahartze tasa altuenaduten hamar udalerrien artean, bostgoierritarrak dira, Olaberria buruan.

Tere Madinabeitia Idiazabal gaztarena, paisaiaederrarena, industriarena... etaorain, adinduen lurraldearenaere bai. Goierrik titulu berria es-kuratu du, Gaindegia EuskalHerriko ekonomia eta gizartegarapenerako behategiak kale-ratu berri dituen datuei esker.Gipuzkoako zahartze demo-grafikoa aztertu du Gaindegiak,eta Olaberria jarri du lurraldekoburu, zahartze tasari dagokio-nez. Are gehiago, Olaberriare-kin batera, beste lau udalerrisailkatu dira Gipuzkoako ha-mar zaharrenen artean: Zuma-rraga, Eibarren atzetik hiruga-rren postuan, Gaintza, Legazpieta Zerain, laugarren, bosga-rren eta seigarren postuetan,

hurrenez hurren. Bostak, Gi-puzkoa osoko zahartze tasaorokorretik, %20,6a, gorakozenbakiekin. Bestelakorik erebada, eta taularen beste pun-tan Altzaga kokatzen da,%15,8ko zahartze tasarekin.

Zahartze tasa 65 urte etagehiagokoen biztanleria osoa-ren arteko proportzioa da. Gi-puzkoan, beraz, biztanle guz-tien %20,6 da 65 urtetik gora-koa, eta Goierrin, %20,5ekoa,oso antzekoa.

Txostenean jasotzen denez,zahartze fenomeno honek, gai-nera, generoa du, emakumez-koen artean tasak altuagoakdirelako orohar. Goierriko bostudalerri zaharrenen artean, be-rriz, Gaintzak eta Zerainek ez

Olaberriko biztanleen %28,965 urtetik gorakoa da.Gipuzkoako tasa altuena da.AIMAR MAIZ

dute joera bera, 65 urtetik gora-ko emakume gutxiago dagoe-lako gizonezkoak baino.

Hamar urtera begiraGaindegiak, gaurko datuakezezik, hemendik 10 urtera be-girako argazkia ere eskaini du,eta Gipuzkoa zaharkituagoaerretratatu du. Goierri ere, orainbaino zaharragoa izango da. Gi-puzkoa osoko zahartze tasa%25,6koa izango da, hau da,biztanleriaren laurdena bainogehiago 65 urtetik gorakoa

izango da. Ez da oso urruti gera-tzen Goierri, bere 22 udalerrienbataz besteko zahartze tasa,%23,78koa izango delako. Ze-rain, Legazpi, Olaberria, Zuma-rraga eta Gaintza izango dira 10urte barru Goierriko herri zaha-rrenak, eta baita Gipuzkoakozaharrenetakoak ere.

Datu horiek bailagarri izandaitezke oso udal, aldundi etabesteko erakundeentzako,etorkizun horri begira gizartegaietan, inbertsioetan edo poli-tiketan aurre har dezaten. Ola-berrian bertan, gaurko egoerazezezik, etorkizunekoaz ere jabedira, eta etxebizitza politikan,esaterako, egin dituzte propo-samenak, etxe berriak egin be-harrean, hori bai, daudenetanaprobetxamendua handitzea-ren alde. Gazteak herrian geradaitezen gonbitea, eta hazkun-de demografikoari keinua.

Page 12: Goiberri 167. zenbakia

12 GOIBERRIGARAI BATEAN

Iñaki Gurrutxaga Goierriko eta Tolosaldeko 15herrik osatzen duten Enirio-Aralar Mankomunitatearen(1409an sortua) garai ber-tsuan, beste batasun bat osatuzuten mankomunitate nagu-siaren parte ziren hiru udalerrik,Ataunek, Lazkaok eta Zaldi-biak: Intsustiko Batasuna edoUnio-txikia. Batasunaren leku-kotasun historiko zaharrenaXV. mendearen hasierakoa da.1413ko urriaren 26an sinatu zu-ten hiru herriek, eta Amezketa-ko eta Lazkaoko Orubeen jaunzen Amezketako Auger (edoOjer) izenekoak, mendi haiekustiatzeko baldintzak xedatzenzituen ituna. Sarastarriko Agautz tonto-

rretik hasi eta Zaldibiako Una-

nubieta baserriraino, Martxa-baletatik Arastortzera, eta Zal-dibiako errekatik Amundarainbaserri ondoko Iruerriña tonto-rrerainoko lur eremua hartzenzuen batasunak. Hiru udale-rriek ustiatzen zituzten bertanmugatutako lurrak, sailak, ba- Arkaka-Txikiko Haustarriak idazkiak ditu harriaren bi aldetan. I.G.

Haustarri baten istorioaAtaun, Lazkaok eta Zaldibiak 400 urte baino gehiagoz osatu zuten IntsustikoBatasunaren aztarnetako bat da Arkaka-Txikiko haustarria. Ardiki Egunazgeroztik, urriaren 25etik, Zaldibiako Karrera-Enea kultur etxea du gordeleku.

soak, larreak, fruitu arbolak etabestelakoak, eta urtean behinbiltzarra egin zuten Amunda-rain baserrian(Ataun), hurazuten junte-txea. Hanhartzen zi-t u z t e nerabakiak,han egitenz i t u z tent r a t u a k .G e r r a ksortutakokalte etag a l e r e nondorioz,lurrak zati-tu eta sal-du zituz-ten, zorrakkitatzekoadina, eta1848. ur-t e a n

Egunean, urriaren 25ean, ikus-gai egon zen plazan arta-mu-garri edo korta-harri hori, etaharrezkero Zaldibiako Karrera-Enea kultur etxea du bizitokiberri.

Mugarritze berriaJoxalberto Andresek hausta-rriaren aurkezpenerako presta-tu zuen idazkiak dioenez, men-deetan zehar hiru udalerrieksaroi bana zuten izendatutaberen gobernurako. Ataunensaroia Paarre (Pagoederraga)zen, Lazkasoo (Lazkauarsa-roia) Lazkaorena eta Saokoai-tze (Saroekaiz) Zaldibiarena.1772an, saroien mugarri berri-tze lanetan hasteko, batzordebat eratu zuten hiru herriek, etaInazio Jauregi Maiz (Zaldibia,

1707-1789) aukeratu zuten zu-zendari arduradun. «Olanoetxeko nagusia, obra maisu,etxegile, lur-neurtzaile eta adi-tu estimatua zen. Baita harginaeta zurgina ere».Zaldibiak berari zegokion sa-

roia Saroekaiztik Arkaka-Txiki-

betirako desagertu zen batasu-na, eskumen mosaiko konple-xu bat utziz.

Batasunak utzitako arras-to aipagarrieneta-

ko bat Intsus-tiko iturriakmantenduduen izenada, bainabestelakorikere bada. Jo-xalberto An-dres Zurutu-za Aranzadi-ko etnografoordiziarrakArkaka-Txi-kiko Haus-t a r r i a r e n(1772) isto-rioa ekarridu gaure g u n e r a .ZaldibiakoA r d i k i

1

Page 13: Goiberri 167. zenbakia

GOIBERRI 13GARAI BATEAN

Goiko irudian, Ataun, Lazkao eta Zaldibiako egungo mugen banaketa Intsustiko Batasuneko lurretan.Ezkerrean, Amundarain baserria (2), eta eskubian, haustarria zegoeneko eremua (1). I. GURRUTXAGA

ra aldatzeko eskatu zuen, eta1772ko abenduaren 3an Ataun-go Aralegi baserri ondoan eginzen bileran onartu zitzaion. Hanelkartu ziren agintari, eskribaueta aditu guztiak. Aldaketakekar zitzakeen ondorioak arin-du nahian, haustarriaren bi ma-sailetan honako idazkunakezarri zizkioten: [S]El de Zaldi-via (Zaldibiako saroia) iparral-dean, eta Año de 1772 (1772. ur-tekoa) ekialdean. «Saroiak iza-era borobila zuenez, harriarengoialdean izar moduko bat zi-zelkatu zioten, eta marra bakoi-tzak mugarriaren norabidea ar-gitzen zuen. Saroiaren erdiankokatzen zen haustarria, etakanpoaldeko lekukoak borobi-laren mugak zehazten zituen».Jauregik berak sartu zuen me-tro luzeko argorria lurrean.

Harriaren ondare balioaAranzadiko etnografoak jasoduenez, 1956. urtean, Andurioinguruan basolanetan zebiltza-la, harria jo eta bere lekutik ate-ra zuten , eta «berezia zela iku-sirik», Matazaren txabola ata-rian ezarri zuten. Harriarenondare balioa aintzat hartuta,eta azken urteetan gisa bereko

hainbat elementu eta ikur de-sagertu direla ikusita, zegoenlekutik hartu eta herrian bertangordetzeko erabakia hartu da.«Olano etxeko tailerrean sor-tutako harria, 250 urte geroago,ia leku berera itzuli dela esandaiteke».

1

1

2

2

Page 14: Goiberri 167. zenbakia

14 GOIBERRIARAMAKO JAIAK

Azaroak 10, asteartea:20:00: Jaien hasierako txupina-zoa.20:30: Gaztaina jana.Ondoren: Gari eta Iñaki trikitila-riak.

Aramako festak

Azaroak 11, asteazkena:11:00:Meza Nagusia. 12:00: Hamaiketakoa elkartean.13:00: Toka txapelketa herrikoia.16:30:Mus txapelketa herrikoia.17:00: Seiko urre txapelketa.

19:00: Patata tortilla lehiaketa.

Azaroak 13, ostirala:18:00: Haur jolasak.20:30: Afari herrikoia.00:00: D.J. Etxenike.

Azaroak 14, larunbata:Haurren eguna: 11:00: Haur jolasak. 14:00: Haur bazkaria Toki-Alaijatetxean.15:00: Herriko haurrek egindakoburuhandien erakusketa.16:00: Gorriti eta bere animaliensaioa.18:00: Euskal dantzak.20:00: Alaiki musika taldearensaioa.21:00: Gazte afaria.23:30: Alaiki taldea.Oharra: Herritarrak mozorrotze-ra gonbidatuta daude.

Azaroak 15, igandea: 11:00:Meza Nagusia. 11:30: Frontenis txapelketa, Ara-ma-Altzaga. 13:00: Pilota partidak: Peru La-baka - Erostarbe eta Urbieta -Sanchez.15:30: Haur parkea.19:00: Sagardo dastaketa.20:30: Aramako argazki pasea.

J. ARRONDO

Page 15: Goiberri 167. zenbakia

GOIBERRI 15ATAUN

Azaroak 11, asteazkena:10:30: Txupinazoa, Atseden To-kiren eskutik. 11:00: Meza Nagusia.Ondoren: Salda beroa eta bertso-lariak karpan.14:00: Jubilatuen bazkaria Bittorjatetxean. Bazkalondoa trikitila-riek eta bertsolariek alaitukodute. 16:30: Akrobazia lantegia.

Azaroak 12, osteguna:17:30: Gymkhana eta zinta karre-ra.19:00: Patata tortillla lehiaketa. Ondoren: Afaria karpan, lehiake-tako tortillekin eta norberak era-mandakoarekin.Ondoren: Kuntu musika taldea.

Sanmartinak Ataunen

Page 16: Goiberri 167. zenbakia

16 GOIBERRIATAUN

Azaroak 13, ostirala: 13:00: Juntadizoa.14:30: Kuadrillen arteko bazka-ria. Ondoren, oparien zozketaegingo da.17:30: Txokolate beroa, Zelaietaazpian. Ondoren: Buruhandiak kalejiran.22:00: Bertso saioa. Bertsola-riak: Anjel Mari Peñagarikano,Jon Maia, Alaia Martin eta IkerZubeldia. Gai jartzailea: AmaiaAgirre.00:00: Kontzertuak: Fumut etaGuri 5.03:00: DJ Jo Ta Txo, Oargin.

Azaroak 14, larunbata:Goizean goiz: Herriko txistula-riak, auzoan zehar.11:00: Haur parkearen irekiera. 11:30: Artzain txakur erakustal-dia, Bikoitz ondoko zelaian. Goizean zehar: Maite eta bere tri-kitilariak herriko kaleetan.13:00: Toka txapelketa Aizkoateelkartean.

Page 17: Goiberri 167. zenbakia

GOIBERRI 17ATAUN

14:00: Haurren bazkaria.15:00: Piñata jolasa.16:00: Mus txapelketa Aizkoateelkartean.16:30: Moto eta patinete laster-keta.Ondoren: Mozorro festa.18:00: Pizza tailerra, 12 urtetikgorako gazteentzat.

19:00: Sagardo dastaketa.21:00: Herri afaria eta mozorrogaua.Ondoren: Ochhi Di Fanfalla tal-dea.00:00: Kontzertuak: Izeberg etaLakek.01:00: Mozorroetako sari bana-keta.

Azaroak 15, igandea: Goizean goiz: Herriko txistula-riak, auzoan zehar.09:30-13:00: Bolatoki ibiltaria.Sariak herritarrentzat bakarrikizango dira.12:00-14:00: Argazki Rallyanateratako argazkiak ikusgaiegongo dira.

12:30: Kantu poteoa.12:30: Ataungo VI. MondejuLehiaketa. Mondeju pintxoak ba-natuko dira.17:30: Otsoak dantza taldeenemankizuna.19:00: Mokadutxoa festei buka-era emateko. Herriko trikitilariekalaiturik.

Page 18: Goiberri 167. zenbakia

18 GOIBERRIMUTILOA

Mutiloako txerri azokaAzaroak 8, igandea:10:00: Azokaren irekiera ofizialatrikiti giroan.Goizean zehar:Txerri erretzea.Txerrikiak salgai: jatorrri ezberdi-netako ekoizleak, kultura bakoi-tzeko ohituretan oinarrituak.Txerri erakusketa.Odolki eta txorizo dastaketa.Urdaiazpiko ebakitze erakusketaeta dastaketa.Umeentzako eskulan ezberdinakizango dira.12:00: Odolkiak egiteko erakus-taldia.Ondoren: Erretako txerriarendastaketa. Pintxoak banatukodira.14:30: Herri bazkaria.

MAIALEN IGARTUA

Page 19: Goiberri 167. zenbakia
Page 20: Goiberri 167. zenbakia