goiberri 75. zenbakia

16
Lan politikoa auzipetua Hiru goierritar epaituko dituzte Auzitegi Nazionalean hasi behar diren epaiketetan 8-9 Xumai Matxain, Jon Gorrotxategi eta Ion Telleria. AIMAR MAIZ Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Elixabete Jaka Irizar 3 Iritzia 4-5 Nafarroa Oinez 6-7 Ordiziarrock 10 Errugbia Urretxun 12 Baratze ekologikoa Legorretan 13 Sara Gonzalez 14 75. zenbakia. 2013ko urriaren 11

Upload: goierriko-hitza

Post on 30-Mar-2016

250 views

Category:

Documents


9 download

DESCRIPTION

Lan politikoa egiteagatik, Goierriko hiru lagunen kontrako epaiketak hasiko dira aurki, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Gazte erakundeen kontrako auzian epaituko dituzte Xumai Matxain eta Ion Telleria. Jon Gorrotxategi berriz, herriko tabernen auzian.

TRANSCRIPT

Page 1: GoiBerri 75. zenbakia

Lan politikoaauzipetuaHiru goierritar epaituko dituzte AuzitegiNazionalean hasi behar diren epaiketetan 8-9

Xumai Matxain, Jon Gorrotxategi eta IonTelleria. AIMAR MAIZ

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Elixabete Jaka Irizar 3 Iritzia4-5 Nafarroa Oinez 6-7Ordiziarrock 10 ErrugbiaUrretxun 12 Baratze ekologikoaLegorretan 13 Sara Gonzalez 14

75. zenbakia. 2013ko urriaren 11

Page 2: GoiBerri 75. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: GoiBerri 75. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Urbialde plaza 7, behea. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea: goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]@otamotz.comPublizitatea: 6730 699 095 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxueta Zumarragako Udalak

«Gorroto ditutfaltsukeria etahandikeria»

ElixabeteJaka Irizar Kultur Teknikaria eta liburuzaina

Janire Arrondo OrmaiztegiElixabete Jaka Irizar (Ormaizte-gi, 1986) Ormaiztegiko Udale-ko kultur teknikari eta liburuzai-na da. Liburutegiko ateak irekidizkio GoiBerriri. Paperezko liburua edo e-booka,zein duzu nahiago?Biak. Nahiz eta paperezko libu-ruak bere xarma eduki.Zaletasun bat.Bidaiatzea, irakurtzea, musikaentzutea, zinemara joatea...Liburu bat.Historiari buruzko liburuak, fik-ziozko nobelak, autobiogra-fiak...Pelikula bat.Apocalypto. Musika talde bat.Berri Txarrak.Abesti bat.Oso zaila egiten zait bat aipa-tzea, zerrenda oso luzea baita.Janari bat.Txipiroiak.

Edari bat.Sagardoa.Oporretako leku bat.Rapa Nui, Pazko irla.Amets bat.Amets bat baino gehiago ditut:gure herriaren askatasuna,emakumeekiko oraindik ereexistitzen den errepresioarekinamaitzea...Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.Egun berezi bat baino gehiagooroitzen ditut. Ezingo nuke bataukeratu. Jaso duzun oparirik bereziena.Gabonetan familiarekin egitenditudan bidaiak.Gorroto duzuna.Faltsukeria eta handikeria. Goierriko txoko bat.Aizkorri eta bere inguruak.Herriko alkate bazina...Herri partehartzaileago bat lor-tzeko lan egingo nuke. Ormaiz-tegi bezalako herri txikietanezinbestekoa da parte hartzeagauzak aurrera ateratzeko.Ormaiztegi herrian biziko ezbazina...Euskal Herriko nahiz beste he-rrialde bateko txokoren batean.Ez dut muga berezirik zentzuhorretan.

«Herri partehartzaileagoaegingo nuke,ezinbestekoa daherri txikietan»JANIRE ARRONDO

Page 4: GoiBerri 75. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Xabier IrastorzaELA sindikatuko Irakaskuntza arduraduna

Hezkuntza salgai

risia hasi ze-netik edo,hobe esanda,krisiaz balia-tuz hezkun-

tza salgai jarri dute gobernu ez-berdinek. Salgai jarri dute, bai-na nahiko merke zeukatenlehendik ere. Azken hamarka-detan Hego Euskal Herriko go-bernuek guk sortzen dugunaberastasunaren %3,5 ingurubesterik ez dute bideratu hez-kuntzara, hau da, herrialdeaberatsenek baino 1,6 puntugutxiago, proportzioan 1.500milioi euro inguru gutxiago. Etaegoera hau izanik, krisiaren ai-tzakiatan, Patxi Lopezen, Bar-cinaren eta Urkulluren gober-nuek ehundaka milioiko mu-rrizketak egin dituztehezkuntzan.Ondorioz, nahiz eta ikasgele-

tan urtero ikasle gehiago izan,milaka lanpostu suntsitu dituz-te, irakastorduak gehitu Nafa-rroan, gelako ikasle kopuruahanditu dute, ordezkapenak ezdira egiten edo astebetetikgora pasatzen dute ikasleek or-dezko irakaslerik gabe, solda-tak murriztu dituzte eta ondo-rioz %20tik gorako galera eza-

rri dute eroste-ahalmenean,lan-kargak biderkatzen dira,gaixotzea kriminalizatzen dute,erretiroa eragozten, arreta etapremia bereziak dituzten ikas-leei laguntza oztopatzen diete,prestakuntza eta euskalduntzeprogramak mugatzen dituzte,ikastetxeetako proiektuak ga-ratzeko zailtasunak daude, uni-bertsitate tasak igo dituzte,unibertsitate ikasketak etaikerketa murrizten, ekipamen-duak ez dira berritzen, baliabi-deak mugatzen dira, eskola-garraioa murrizten dute, testu-liburuak berritzeko laguntzagutxitu dute...Gobernuen eraso izugarri ho-

nen baitan itunpeko irakaskun-tzako patronalek ere murrizke-ten pisu nagusia langileen biz-kar gainean kargatu nahi izandute. Horretarako, Kristau Es-kolen edo Nafarroako IkastolenElkartearen kasuan bezala, Ra-joyren lan-erreformak ematendizkien tresna guztietaz balia-tuz, bertako lan-hitzarmenaktxikitu eta Estatuko hitzarme-nera jotzera iritsi arte.Eta hau guztia gutxi balitz,

Wert hezkuntza ministro ultra-eskuindarraren erreforma zen-

denen ahotan ibili arren, haubabestu, garatu eta herritarronzerbitzura jartzeko ardura du-tenek merkealdietan jarri dute.Werti, Jose Iribasi edota Cristi-na Uriarteri Harvard Univertsi-tateko erretore izan zen DerekBoken esaldi ezaguna gogoraarazi beharko diegu: “hezkun-tza garestia dela uste baduzu,egizu froga ezjakintasunare-kin”.Tamalez ordea, ez dut uste

behin eta berriro gogora ekar-tzeagatik kasu handirik egingodigutenik. Hobe izango dugueuskal herritarron garapenera-ko hezkuntzaren garrantzian si-nesten dugunok Ruper Ordori-kari kasu egitea eta «maite du-gun hori zaintzea». Edo,oinatiarraren baimenarekin etaesaldia erasoaren tamainaramoldatuta, maite dugun horrenalde borroka egitea. Izan ere,murrizketa politikari bueltaeman, LOMCEa gure eskoletansartzea eragotzi eta Euskal He-rrian behar eta nahi dugun hez-kuntza sistema eraiki eta gara-tuko badugu, ez da izangoUriarte, Iribas edo, are gutxiago,Wert bidelagun izateko kon-bentzituko ditugulako, gehien-go zabal baten presioaren bi-dez beste biderik utziko ez die-gulako baizik. Gure esku duguerronka!Bide honetan, ikasturte ha-

sieran badugu lehen hitzordubat larunbatean, hilak 12, Bil-bon 17:30ean.

Ktralista, atzerakoi eta merkanti-listaren mehatxu larria dugugure gainean. Hezkuntza ideo-logia espainiolista eta atzera-koienaren baitan eraldatu, eus-kara eta gainerako gutxiturikohizkuntzen normalizazioa gale-razi eta hezkuntza sistemaosoa enpresa eta merkatuenbehar eta nahien menpe jar-tzea helburu duen erreformabasatia, alegia.Finean, hezkuntzaren ga-

rrantzia eta balio estrategikoa

Krisiaz baliatuzhezkuntza salgai jarri dute gobernu ezberdinek

Page 5: GoiBerri 75. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

«Gailu hau itzalita edo estaldurarik gabe dago». Horixe en-tzuten ari nintzen telefonoaren beste aldean, telebistan Irura etaAnoeta artean gertatutako azken bortxaketaren berria ikusten arinintzen bitartean. (Ez dakit penetrazioa egon zen edo ez, eta ezzait axola, bortxaketa beti baita bortxaketa, eta ez saiakera). Nahi-gabean, nire buru aldrebesak telefonoaren soinua eta telebistakoalbistea elkartu zituen: nazkagarri horren gailua ez zegoan ba itza-lita! Astar kabroi horrek estaldura ere bilatu dik! Nire artean horie-xek esan nituen, eta kezkatuta eta haserre geratu nintzen.

Buruari bueltaka jarraitu nuen. Nola liteke? Zergatik? Eta hainsarri, sarriegi, entzuten ditugun emakumeen aurkako eraso gehia-

go (bortxaketak eta bestelakoak) etorri zitzaizkidan burura. Nolaliteke garai hauetan, inoiz baino hezkuntza eta askatasun gehiagoduen belaunaldi gazteak horrelakoak egitea? Gure ondoan. Ondo-ko herrian. (Ez gara Huelvako herri galduez edo Indiako autobuse-tako erasoez ari). Eta ez gaitezen engaina: erasotzaileak ez diramarrokiak, latinoak edo kinkiak (bakarrik). Euskal familia zintzoeta jatorretako semeak ere badira. Nola liteke?

Askotan egin izan diot galdera hori neure buruari: nola lite-ke?Zer ote zuen buruan eraso egin duen, horrek? Bestearen nahiarenkontra jardutea, bortxaketa da; berdin dio muxu, ukitu, hitz, mehatxu,sarketa edo laztana izan. Behartuta sentiarazi bada, bortxaketa da!Gaztetxoen artean gertatzen diren horrelako jokabideak ezkutatzeko jo-era edo ohitura dago, «jolasa» izan dela argudiatuz, baina errotik moztuezean, ondorio larriak ekar ditzake. San ferminetan «grazia» egin deza-keten irudiak «desgrazia» dira tamalez. Gizarteari begiratzeko ditugunbetaurrekoen araberakoa da gizarteak daukan arazoa, baina ezinbeste-koa da EZ hitzaren esanahia azpimarratzea.

Horrelako ankerkeria bat egiten duenari ezin diot pertsona dei-tu. Berdin dio kolore, jatorri, abizen edo daukan diru kopuruak. Ho-rrelako bat egiten duenak, ez du hitzik! Gizaki zentzudunak garbiizan behar du batak ezin duela bestea menpeko hartu, emakume-aren eskubideak ere errespetatu egin behar dira!

Oroitzapenen kutxan baditut zenbait irudi: oso txikia nintzela,

gogoan dut telebistako albistegi bateko irudiei begira geratu nin-tzela: bortxatzaile bat pankarta aurrean hartu zuten eta herria ze-harkatu zuten erasotzailea publikoki salatuz. Ez pentsa atzerrikoirudiez ari naizenik ez, Euskal Herriko irudiak baitziren haiek.

Negu Gorriak taldeak «Sexu makina baino gehiago da, emaku-mea gizakia da! Gauza bakarra buruan badaukazu, panpin puzga-rri bat har dezakezu» zioen, esaterako. Eraso sexista gehiagorik ez!

bateta

batIon Muñoa

Eneritz Gorrotxategi

Kezkatuta nago gizarte («jendarte» ez erabiltzearen azalpenabeste baterako utziko dut) gisara arazo larria dugulako. Eta osoerraza da errua Eliza Katolikoaren urtetako jarrerari, edo egungosexu askatasun gehiegizkoari edo antzekoei botatzea. Oso errazalentea eta ardurak besteen gainean jartzea. Baina arazoa guztionada, gizarte osoarena da. Eta zoritxarrez nik behintzat ez daukat so-luziorik. Galdera nagusi bat baino ez: nola liteke? Eta erantzuneta-rako bidean galdera gehiago: burkaren eta Mujeres, hombres y vi-ceversaereduaren artean ez ote dago beste ezer?

Asteko irudia Josu Maroto

Amarenbularra,haurrarenjanari...

Page 6: GoiBerri 75. zenbakia

06 GOIBERRIERREPORTAJEA

Goierritarrak ere lanean ari dirahilaren 20an Tuteran egingo denNafarroa Oinez festaren alde.

Xiker Esnal TuteraElkartasunaren taupadarekinbat egiteko deia egin du Tutera-ko Argia Ikastolak (Nafarroa).Gurasoak eta langileak buru-belarri ari dira datorren igande-rako dena prestatzen, baita Na-gore Goiburu eta Argiñe Kortagoierritarrak ere. OlaberriakoNagore Goiburuk Tuterakoikastetxe publiko batean egitendu lan, eta bere aletxoa jartzenari da Erriberan euskarak biziriksegi dezan. Argiñe Korta ezkio-tarra, berriz, bete-betean mur-gilduta dago Nafarroa Oinezenprestaketan.Argia ikastolan 22 urte dara-

matzan irakasle ezkiotarrakhelburu nagusi bat du: Erribe-ran euskararen taupadari eus-ten jarraitzea. Horretarako, or-

dea, «zailtasunak handiakdira». DBHn irakasten segi ahalizateko Nafarroako Gobernuakeskakizunak areagotu egin ditueta inbertsoak egin behar izandituzte. Argia Ikastolaren ka-suan, kiroldegi bat eraiki beharizan dute, baina administrazio-aren aldetik ez dutela inolakoerraztasunik jaso aitortu duKortak, pisu guztia familiek ja-san behar izan dutela erantsiz.Horrez gain, «Euskararen Le-

geak kalte handia» egin dueladio irakasle ezkiotarrak, Nafa-rroako Gobernuak eredu be-rriak ezarri eta «euskaldunaketa euskara bera ikusezin» egindituelako. Hori dela eta, Korta-ren ustez «gurasoek ez duteikastola beste aukera bat beza-la ikusten» eta matrikulazio

Argiaitzali ezdadin

Nagore Goiburu olaberritarra eta Argiñe Korta ezkiotarra Tuteran Nafarroa Oinezen bulegoaren atarian. ARGIÑE KORTA

Page 7: GoiBerri 75. zenbakia

GOIBERRI 07ERREPORTAJEA

epean ez diete aintzat hartzen.Erriberan 100.000 biztanle in-guru daude eta Argia Ikastolada irakaskuntza D ereduan es-kaintzen duen ikastetxe baka-rra. Tuteratik ez ezik, beste 13 he-

rritako ikasleak jasotzen dituz-te, baina familia horiek ez duteinolako languntzarik jasotzengarraioa edo jantokia ordain-tzeko. Ikasle batzuek ikastolarajoateko 80 kilometro egiten di-tuzte egunero joan-etorrian. Egoera ekonomikoak ere ez

du batere laguntzen eta «ikas-tolara euren seme-alabak era-mango lituzketen gurasogehiago egon arren, guztiekezin dute ahalegin hori egin».Horrek guztiak, aurrez aipatu-tako Euskararen Legearekinbatera, «oztopo nabarmena»egiten diela adierazi du Kortak,matrikulazio kopuruan eragin

zuzena izanik. Azken urteotakoikasle kopuruaren bilakaerakkezka eragiten die Argia Ikasto-lan, «matrikulazioa nahiko gel-dirik» baitago.Bestalde, Nafarroako Gober-

nuarekin duten harremana«guztiz formala» dela kontatuirakasle goierritarrak. «Arlo ad-ministratiboa, formakuntza,ikuskariaren eskakizunak...beste ikastetxe batenak beza-lakoak dira, baina ikastolarenegoeraz eta Euskararen Legeaksortzen dien kalteaz ez duteinongo elkarrizketarik nahi».

Adorea eta elkartasunaEgungo egoera latza dela ezindu ezkutatu Ezkiotik Tuterarajoandako irakasleak. Eta etorki-zuna ere ez dela batere samu-rra izango argi du. «Ikastolarenbizimodua inoiz ez da izan erra-za», baina etorkizuna ez dutelasekula «gaur bezain gordinaikusi» aitortu du Kortak. Bide horretan «guztion aha-

legina inoiz baino garrantzi-tsuagoa da, eta festaren leloakdioen bezala, taupadarekin bategin eta askoren laguntzari es-ker, Erriberan euskararen tau-padari eusten jarraituko» dute-la adierazi du Kortak.Ezkiotarraren esanetan, «Ar-

gia Ikastolak badaki adorez be-giratu behar diola nahitaezetorkizunari», eta beste urratsbat gehiago egin dute horreta-rako: «Kiroldegi bat eraiki be-harra izan dugu DBHko zikloaireki ahal izateko, eta dirutzabildu beharko dugu lan hau or-daintzeko». Eta are garrantzi-tsuagoa dena, «euskararenmugari Ebro ibaiaz harago eus-tea lortzeko eta gure ikastolakErriberako hezkuntza espa-rruan ezinbesteko ikastetxeizaten jarrai dezan». Proiektua-ren bideragarritasun ekonomi-koa ziurtatu nahi dute aurtengoNafarroa Oinezekin.

Egun handiaren zainArgia Ikastolak begiz jota dudatorren igandea –urriak 20–,egun horretan jasotako eran-

tzunak eragin handia izan bai-tezake Erriberako ikastolarenetorkizunean. Hirugarren aldizantolatuko du Argia IkastolakNafarroako ikastolen jaia,1995an eta 2002an egin beza-la, eta prestaketak azken txan-pan dira. Ekitaldiak lotuta dituzte eta

muntaia zehazten dihardute,batez ere giza baliabideak lor-tzen. Festaren egunean 1.000laguntzaile inguru beharko di-tuzte, Euskal Herri osoko ikas-toletakoak, elkarteetakoak, la-gunarteak... Dena den, orainarte ere ekitaldi ugari antolatudituzte urtean zehar: aurkez-pen jaia, Nafarroako DantzariTxiki Eguna, Kilikada, Artea Oi-nez, Fermin Muguruzaren kon-tzertua, San Ferminetako txoz-na... Urriaren 20ko ekitaldia Eus-

kal Herrira zabaltzea nahi dute-la dio Kortak, Euskal Herriak Ar-gia Ikastola ezagutu behar due-la, euren proiektua, euren lana.«Argia Ikastolak bizirik dagoelaerakutsi nahi du, eta nola ez, bi-zirik irauteko laguntza hori be-har du». Ikastolari begira elkar-tasun erakustaldiak beti izandituztela adierazi du Goierrikoirakasleak, eta «Argia Ikastolarilaguntzeak merezi izan duelasentitzea» nahi dutela.Argia Ikastola osatzen dute-

nak helburuen lorpenerakoahalegin guztia ari dira egiten,eta argi daukate esfortzu horiguztia ezinezkoa litzatekela ba-nakako, instituzio edo enpre-sen laguntzarik gabe. Era bere-an, goierritarrek beste behin ereNafarroa Oinezekin elkartasunjarrera izango dutela zalantza-rik ez du Kortak.Hilaren 20an Tuterara joate-

rik ez duenak, bere aletxoa erejarri lezake, etxetik mugitugabe. Ibilbide birtuala egin duNafarroa Oinezen antolakun-tzak eta laguntza eman nahiizanez gero metroak erostekoaukera dago www.nafarroaoi-nez.net webgunean. Jaialdiariburuzko informazio gehiago erebadago bertan dago.

Argia Ikastolak hainbat ekitaldiegin ditu urtean zehar hilaren20ko festari begira. Irudietan,ekitaldi horietako batzuk. ARGIAIKASTOLA

«Egoera inoiz ezda erraza izan, etaetorkizuna ez dugusekula gaur bezaingordina ikusi»

«Euskararenmugari Ebro ibaiazharago eustekogarrantzitsua daNafarroa Oinez»Argiñe KortaArgia Ikastolako irakaslea

Page 8: GoiBerri 75. zenbakia

08 GOIBERRIERREPORTAJEA

Ezker abertzaleko gazte erakundeeneta ‘herriko tabernen auzian’ hirugoierritar epaituko dituzte.

Aimar Maiz Auzipetuta dauden sumarioakduela 11 eta 4 urte hasi baldin zi-ren ere, udazken honetan hasi-ko da epaiketa Herriko taber-nen auzian (35/02 sumarioa)eta ezker abertzalearen gazteerakundeen aurkako auzian(Jarrai-Haika-Segi auzia).Goierriko hiru lagun daude in-putatuta: Jon Gorrotxategi be-asaindarra Herriko tabernenauzian, 10 urteko kartzela zigoreskariarekin; eta Ion Telleriaidiazabaldarra eta Xumai Ma-

txain zaldibiarra Segi auzian,seina urteko eskaerarekin —

AVT akusazio partikularrak 12urte eskatzen dizkie—.Hirurek argi diote «lan politi-

koa egiteagatik» daudela pro-zesatuta. ETAko kide izatea le-poratzen diete denei. Gazteerakundeen aurkako epaiketaastelehenean hasiko da, 40 in-putaturekin. Herriko tabernenaurriaren 17an, 36rekin. Denera150 bat lagun eseriko dira Es-painiako Auzitegi Nazionaleanakusatuen aulkietan, Herrikoenkultur elkarteetako arduradu-nek ere zitazioa jaso baitute.

«Herri honetan disidentziapolitikoa zigortua izan da, ez da

lan politikorako eskubiderikizan. Oraindik gaur, nahiz etabeste garai batzuetan egon, es-kubide horrek urratua jarraitzendu», dio Gorrotxategik. Batasu-naren Mahai Nazionaleko kidezen Baltasar Garzon epaileak35/02 sumarioa abiarazi zue-nean. Artean legezko alderdiazen, gainera, Batasuna. «Beti-danik, guk egin dugun lan politi-koa erakunde legaletan egin-dakoa izan da». Telleriak Segiren barruan lan

egiten zuen, auzia 2009an hasizenean. «Epaiketa hau mozko-rraldi errepresibo baten ondo-rioa da, ezker abertzaleareneremu guztiak lekuz kanpo utzinahi dituela. Denei jotzen hasiziren, Garzonen ‘dena da ETA’logika horren pean. Gazteenaurkakoa razzia bat izan zen;harrapatu zituzten bai ezkerabertzaleko egitura politikoe-tan lanean ari ginen jendea,baina baita gaztetxeetan edogazte mugimenduetan laneanari zen jendea ere».

Eta epaiketa jarri diete Bigarren multzo horretan zebi-len Matxain, Goierriko ikaslemugimenduan. Polizia opera-zioetan 200dik gora gazte atxi-lotu zituzten. «Zaldibian ibil-tzen ginen, ikasle mugimen-duan. Ez neukan arduraorganikorik edo politikorik. Eu-rek jartzen dizkigute ardurak,baina ez. 2009ko azaroan 34atxilotu gintuzten. Gu denokizan ginen torturatuak, baka-rren bat kenduta, gaixo zegoe-lako edo. 2010eko eta 2011kosarekadetako atxilotu gehien-

Kaxoian zirenoraindik

paiketek denbora, ahalegin eta diru xahupen handiak eska-tuko dizkie 76 inputatuei eta zitazioa jaso duten 110 elkar-

teetako arduradunei. Gazte erakundeen auzian 12 saio bakarrikdaude data jarrita; «berez 40-50 izan beharko lukete», dio Telle-riak. Hilabeteak iraun dezakete ahozko saioek. «Gure kalkuluetan,bi auzietan milioi bat euroko kostea egon liteke, jarrita dauden date-kin. Hortik aurrera, hilabete bakoitzeko 200.000 euroko gainkos-tea izango du. Epaiketa bera zigorra izango da», dio Gorrotxategik. Hainbeste jende batera sartzeko, Auzitegi Nazionalak Madril in-

guruko industrialde bateko pabiloia erabiliko du, ohiko aretoarenordez. Epairik ez badago ere, dagoeneko 80 urteko kartzela zigo-rrak bete dituzte denen artean, behin-behineko kartzelaldietan. Etafiantzatan denera 1,7 milioi euro ordaindu dituzte. Kostuei aurre egiten laguntzeko eta elkartasuna biltzeko, hain-

bat festa egingo dituzte, Goierrin. ‘Libre’ dinamika ere abiarazi dute(libre.epaiketarikez.org), sustenguak jasotzeko.

E

Kostu ekonomiko handia epaiketekiraun dezaketen hilabeteetarako

Page 9: GoiBerri 75. zenbakia

GOIBERRI 09ERREPORTAJEA

tsuenak ere torturatuak izan zi-ren, Espainian atxilotutakoakbehintzat», deitoratu du Ma-txainek. Urte askoren ondoren, epai-

ketarako data jarri diete. Orainjartzea, «aukera politikoaga-tik» izan daitekeela dio Gorro-txategik, hainbat arrazoiren ar-tean. 11 urte eta erdi daramatebaldintzapean. «Momentu ho-netan, PPren gobernuak ez dunahi, inondik ere, gatazkarekinlotutako ondoriorik konpondu;horrekin, besteak beste, bene-tan Euskal Herrian auzi politi-koa lehen lerroan jartzea gala-razten duelako. Horri dio beldu-rra». Egiteko dauden epaiketenzain beste 200 bat euskal herri-tar zain daudela gogoratu du,eta haiei begira, oraingo auziekzigorra izango dutela «garbi»dauka, nahiz eta justizia-argu-dioak ikusita —edo argudiorikeza: sumarioan prostituten al-deko elkarte bat ere badago,Askabide —, «absoluzioa espe-ro beharko» lukeen. Telleriak ere uste du epaike-

tek Madrilen aldetik «erabilpenpolitikoa» izango dutela. «Az-kenean, hau arazo bezala ikusdezakegu; eta hala da. Bainanik aukera bezala ere ikusi nahinuke. Gure epaiketaren ondo-rioa baldin bada gaur konpon-bidearen alde dagoen jende ko-purua bihar handiagoa izatea,merezi izango du. Eta horrenondorio izan dadila Madril da-mutzea jendea epaitzen».

Ion Telleria, Xumai Matxain etaJon Gorrotxategi —goian—,makrosumarioetako inputatugoierritarrak. AIMAR MAIZ

«2009an 34atxilotu gintuzten,eta denok torturatugintuzten. Ardurakeurek jarri dituzte»Xumai Matxain ‘Segi auzian’ inputatua

«Auzi politikoalehen lerroanjartzea galarazinahi du PPk. Horridio beldurra»Jon Gorrotxategi ‘Herriko tabernen auzia’

«Konponbidearenalde jende kopuruahanditzea badaauzien ondorioa,mereziko du»Ion Telleria ‘Segi auzia’

Page 10: GoiBerri 75. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

Rock musika bainogehiago OrdiziarrockenAsier Zaldua OrdiziaDatorren astean Ordiziarrockjaialdiaren 10. edizioa egingodute Ordizian. Aurten joko du-ten taldeei dagokionez, denetikegongo da: rock musika, musi-ka lasaia, bertako taldeak, kan-pokoak...

Ostegunean Goierriko hiruneskek osatzen duten Dhunataldeak eta Ekeko el Perro ordi-ziarrak joko dute D’elikatuzen.

Ostiraleko kontzertuari da-

gokionez, herriko lau taldekjoko dute: T3NA, Zutik Dirau, ElCerdo que Grunge eta Perrosdel Norte. Larunbatean, berriz,bi kontzertu egongo dira. Lehe-nengoan, arratsaldekoan, he-rriko bi taldek joko dute: TwinMelody eta Starblues.

Gauean, jaialdiko kontzertugarrantzitsuenak izango dira.Lapurdiko The Sparteens tal-deak, Ordiziako Cabbage Cityrockers taldeak eta Don Letts

DJ arituko dira. The Sparteenstaldeak punk eta rock abestiak60ko hamarkadako orkestrenmoduan jotzen ditu.

Cabbage City Rockers taldeordiziarrari dagokionez, TheClash talde mitikoaren abes-tiak jotzen ditu. Talde hau70eko hamarkada erdialdeansortu zen eta hamar urte be-randuago desagertu, bainaarrastoa utzi zuen. Musikamota ezberdinak uztartu zitueneta askok jarraitu dituzte eurenpausoak.

Garai hartan eman zituenDon Letts-ek lehen pausoakmusika munduan. Punk mugi-menduan zeresan handia izanzuen eta dokumental entzute-tsuak egin ditu.

rdiziarrock jaialdiadatorren ostegunetik

larunbatera ospatuko da. Osteguna. 18:30ean D’elika-tuz aretoan, Dhuna eta Ekekoel Perro taldeak.Ostirala. 18:30ean entsegulokalen ate irekiera, 19:30eankantu jira, 21:00etan kantuafaria eta 22:30ean kontzer-tuak frontoi irekian: Zutik Di-rau, T3NA, El Cerdo queGrunge eta Perros del Norte.Larunbata. 19:00etan kon-tzertuak plazan (Twin Melodyeta Starblues) eta 23:00etankontzertuak frontoian (TheSparteens, Cabagge City Roc-kers eta Don Letts DJ.

OEgitaraua

Governors taldea iazko Ordiziarrock jaialdian. ORDIZIARROCK

Babeslea

Page 11: GoiBerri 75. zenbakia
Page 12: GoiBerri 75. zenbakia

12 GOIBERRIGARAI BATEAN

Miriam Luki Urretxu90ko hamarkadaren hasieranGetxoko (Bizkaia) mutil bat iri-tsi zen Urretxura, eta errugbitalde bat sortzeko kartelak jarri

zituen kalean. Taldea sortu zu-ten, eta urtebetez jokatzen ari-tu ziren. Partida bakar bat ira-bazi zuten. David Bilbao jokala-ri ohiaren arabera, galtzen ikasizuten».Etxean jokatzen zutenean

kanpiton aritzen ziren, Urre-txun. Tokia ez da dagoenekoexistitzen. Partida gehienakgaldu zituzten arren, «afizioonena genuen eta, hori bai, hi-

rugarren denbora guztiak ira-bazi genituen». Ilusioak bultzatuta jubenil

talde bat sortu zuten . Marka-gailua kontra izatea gutxiene-koa izan zen; «duintasunari eu-tsi genion beti», dio Bilbaok.

Urretxuko eta Zumarragako errugbi taldeko jokalariak Urretxuko ‘kanpito’ zelaian, 90ko hamarkadaren hasieran. OTAMOTZ

ErrugbiarenipuintxoaUrretxun

Page 13: GoiBerri 75. zenbakia

GOIBERRI 13GURE LURRA

Baratzetik sukalderaLegorretako Ugaro herri ikastetxeak bezainbeste urte ditu eskolako baratzeekologikoaren proiektuak; aurten sukaldaritza tailerrarekin uztartzen ari dira.

Miriam Luki LegorretaOrain hogei urte baino gehiagoLegorretako eskola nazionalaeta ikastola batu ziren. Batuke-ta horretatik sortu zen Ugaroherri ikastetxea. Ordutik, udale-txeak emandako lur-saileanbaratze ekologikoa izan du es-kolak. Ikasturte honetan sukal-daritza tailerra berreskuratudute, eta baratzeko produktue-kin sukaldean lanean jarri di-tuzte ikasleak.Ugaroko irakaslea eta bara-

tzearen arduraduna da IñakiMezquita, eta berak azalduduenez, «ongarri kimikorik ez

erabiltzeko hautua» egin zuten

hasieratik. Erabiltzen dituztenongarri biologiko gehienak be-raiek ekoitzitakoak dira, bestelainguruko nekazariekin konpon-tzen dira. «Orain 18 urte baka-rrik erabili genuen ongarri kimi-koa, izurrite bati aurre egitekoizan zen».

Ikasleak sukaldeanHasierako udal lur haietan hiri-gintza lanak egiteko arloa es-katu zien Legorretako Udalak.Orduz geroztik, Eredu-enea etaEderfil kooperatiben lankide-tzarekin berotegia eta baratze-

mailak jarri zituzten eskolanbertan, eta fruta arbolak erebadituzte. Ikasleek baratzetik ateratzen

dituzten produktuak etxeraeraman izan dituzte, eta aurtensukaldaritza ikastaroa martxanjarri dute berriz. Tailerrean baratzeko produktuak aprobe-txatuko dituzte, eta ikasleak,esate baterako, bertako to-mateekin arituko dira sukalde-an. Legorretan baratze ekologi-

ko gehiago dago. Udalak 22 arloustiatzeko aukera eman die he-rritarrei.

Legorretako Ugaro herri ikastetxeko ikasleak sukaldaritza tailerrean, haragi-bolak baratzeko tomate saltsarekin egiten. MIRIAM LUKI

«Baratzeanongarri kimikorikez erabiltzekohautua egingenuen hasieratik»Iñaki MezquitaUgaroko irakaslea

Page 14: GoiBerri 75. zenbakia

14 GOIBERRIMOTZEAN

Asier Zaldua IdiazabalSara Gonzalez (Segura, 1962)Idiazabalgo Realaren Lagunaktaldeko kidea da. Talde txuri-urdina Champions Leaguelehiaketa ari da jokatzen aurteneta Gonzalezek Manchesterre-ra joateko asmoa du, Manches-ter United taldearen aurkakopartida ikustera.Nolatan Realzalea?Seguran jaio nintzen, bainaIdiazabalera ezkondu. BertanBatzoki taberna hartu nuen.Beti izan naiz Realzalea, bainahemen jarraitzaile sutsuagoabihurtu nintzen. Izan ere, Idia-zabalen Realzale asko daude.Partidak ikusteko elkartzen gi-nen eta, hala, 1990ean, Reala-ren Lagunak taldea sortu ge-nuen.

Zeintzuk dira urtean zehar an-tolatzen dituzuen ekitaldiak?Urtero bidaia bat antolatzendugu: Realaren partida batikustera joaten gara eta, bidebatez, aste bukaera etxetikkanpo pasatzen dugu. Bestal-de, urtero Realeko jokalari batomentzen dugu. Iaz David Zu-rutuza omendu genuen etaaurten Agirretxe, Zubikarai,Garmendia eta Agirre. Realekojokalari bat Idiazabalera etor-tzen den bakoitzean, zoramenaizaten da. Gainera, 2005eanRealaren lagun taldeen topa-keta antolatu genuen.Nora joan zarete aurten?Aurten ez gara oraindik inorajoan. Gure asmoa Mancheste-rrera joatea da, Realak bertakoManchester United taldearen

aurka jokatuko duen partidaikustera. Ea lortzen dugun. Joanbeharra dugu, halako aukerakgutxitan suertatzen baitira. Bazkidea al zara?Bai, noski. Dena den, ez dut Re-alak Donostian jokatzen dituenpartida guztietara joaterik.Igandetan jokatzen dituen par-tidetara joaten naiz. Zorionez,senarra ez da ni bezain zalea.Bera ehiztaria da. Bera igandegoizetan ehizera joaten da etani igande arratsaldetan futbo-lera. Reala modan dago.Geroz eta zaletu gehiago ditu.Duela urte batzuk ez zen Reala-ren kamisetarik ikusten kalean.Lehen haurrek Bartzelona tal-dearen kamiseta janzten zuteneta egun Realarena, eta horrek

asko pozten nau. Haurrak diraetorkizuneko zaletuak eta Bar-tzelona nahiago zutela ikusteapenagarria zen.Zein da ikusi duzun partida go-goangarriena?Lyongo Olympique taldearen

aurka jokatu zuen bigarrena.Sekulako partida jokatu zueneta Anoetan giro aparta egonzen. Zein da Realak eman dizun po-zik handiena?Lehen Mailara igo zenean seku-lako poza sentitu nuen. Unerikgogorrena, berriz, Bigarren Mai-lara jaitsi zenekoa da.Zein duzu gustuko jokalaria?Seferovic, Vela, Griezmann...eta Bravo, noski. Nire ustez,munduko atezain onena da. Eznuke Casillas edo Valdesenga-tik aldatuko. Realeko jokalariguztiak ditut gustuko. XabiAlonso, Kodro eta Lopez Ufar-terekin ere argazkiak atera ni-tuen.Zein da jokalari jatorrena?David Zurutuza oso jatorra da.Idiazabalgo haurrekin primeranportatu zen. Xabi Alonso ereoso mutil jatorra da.

Sara GonzalezIdiazabalgo Errealaren Lagunak taldeko kidea

«Lehen haurrek Bartzelonaren kamisetajanzten zuten eta egun Realarena»

Sara Gonzalez, Idiazabalgo Batzoki tabernako tabernan. ASIER ZALDUA

Page 15: GoiBerri 75. zenbakia
Page 16: GoiBerri 75. zenbakia