goiberri 196. zenbakia

20
Aniztasuna koloreztatuz Goierriko Zubia taldearen jiran dabiltzan lau lagunek haien bizipen eta sentipenak azaleratu dituzte 8-11 Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna da ekainaren 28a. Goierrin biharamunean egingo dute ekitaldia. WWW.FREEPIK.COM Goierritarraren eta Otamotzen astekaria 196. zenbakia. 2016ko ekainaren 24a

Upload: goierriko-hitza

Post on 04-Aug-2016

262 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

Goierriko Zubia LGTBI+ taldea

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 196. zenbakia

Aniztasunakoloreztatuz Goierriko Zubia taldearen jirandabiltzan lau lagunek haien bizipeneta sentipenak azaleratu dituzte 8-11

Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna da ekainaren 28a. Goierrin biharamunean egingo dute ekitaldia. WWW.FREEPIK.COM

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria 196. zenbakia. 2016ko ekainaren 24a

Page 2: Goiberri 196. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 196. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Edozein mendi tontorretatik ikusten dira paisaia ederrak»

Jose Antonio AldanondoIrakasle erretiratua

Mikel Albisu LazkaoJose Antonio Aldanondo Ttan-tton (Lazkao, 1950) urte asko-an San Benito ikastolan irakas-le izan da. Gaur egun ere hau-rrekin harremanetan jarraitzendu Amalur mendi elkarteanmendi irteerak antolatuz.«Haurrak kuadrilLatxoan joaneta jolasean inplikatuz gusturajoaten dira mendira, bestela jaidago», dio Aldanondok. Denaden, «jaitsi egin da irteerataradoazen haurren kopurua. Aldizhelduen talde finkoago batdago orain. Baina, gazteak faltadira eta gu oso ikusiak gara».Igotzeko Mendi bat .Aratz.

Mendi bat paisaiaz gozatzeko.Edozein tontorretatik ikustendira paisaia ederrak.Pelikula bat.El bueno, el feo y el malo.Liburu bat.Lander Garroren Gerra txikia.Musika talde bat. Egan.Abesti bat.Xalbadorren heriotzean.Janari bat.Txuleta.Edari bat.Sagardoa.Oporretarako leku bat. Ezkarai.Amets bat. Euskal Herrian denok egunero-

kotasunean euskaraz hitz egi-tea.Jaso duzun oparirik bereziena. Alabaren eta bilobaren jaio-tzak.Zeri diozu beldurra?  Bereziki ezeri ez, baina ilunta-sunak errespetua sartzen du.Zerk sortzen dizu irribarrea?Gauza politak eta haurren ma-lizia gabeko ateraldiek.Goierriko txoko bat. Lazkaomendi.Herriko alkate bazina... Elkarlana eta adostasuna bila-tuko nuke pentsamolde ezber-dineko jendeen artean.Lazkaon biziko ez bazina? Gustura bizi naiz Lazkaon.

«Euskal Herriandenokegunerokotasuneaneuskaraz hitzegitea dut amets»

MIKEL ALBISU

GOIBERRI

Argitaratzailea:Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Iñaki GurrutxagaKudeatzailea: Ione BerasategiKoordinatzailea: Tere MadinabeitiaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 196. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Joseba Imaz Ganzarain Kazetariae

Nostalgiaudatiarra

«Badu udak‘lehen aldiz’espresioa-rekin loturaberezi bat,iniziazioa-rekin etaaskatasuna-rekin lotzengaituenhalakogauza ederbat»

art iluntzean,lanetik ateraberritan, ger-tatu zitzai-dan. Paseo-

txo bat emanez nindoan etxe-ra, egunean zehar izandakogora beherak nire kolkorakoerrepasatuz, eta halako bateanjabetu nintzen dagoeneko zer-bait aldatu dela kalean. Zortzit'erdiak eta haurrak oraindikkalean jolas bizian, bikote gaz-teak parkeetako bankuetansolasaldi goxoan, helduak ta-bernetako terrazetan, egunaestiratu nahian bezala. Guz-tientzat eguzkiaren epeltasu-na eta argia gozagarri.Abisatu zidan iloba txikiak

orain dela aste pare bat. Aste-bururoko opor motxak buka-tzera zihoazela eta laster oporluzeak hasiko zituela. Uda ba-zetorrela, alegia. Eta urtarorikberoenarekin batera iritsikozela gozamena, kostaldera iri-tsi eta itsasoa parez pare ikus-ten dugunean bezala, gure au-rrean eder eta zabal.Udak berekin dakar libertate

sentsazio bat, aisialdia etaabenturarekin lotzen gaituena.Norbaitek esango du oporrekinzerikusia duela sentimenduhorrek; laneko edo eskolakoopor garaiak uztaila eta abuz-tuaren jiran izaten ditugulakoeta horrek berak pizten duela-ko guregan denbora-pasarakojoera, edo paraje nahiz aktibi-tate berriak sortzeko grina.Hala izango da ziur asko. Bai-

na nire iritziz bada sentsaziohorretan zerbait barrukoagoa,intimoagoa.Pentsa bestela urtaro honi

lotutako zenbat momentueder pilatzen ditugun bizitzanzehar, zenbat oroitzapen etairudi gordetzen ditugun bu-ruan. Bizitzako prozesu osoalaburbiltzeko kasik balio dute-nak. Lehen aldiz bi gurpiletanbizikletan ibiltzea lortu zenue-nekoa, Urbasan familiarekinegindako egun-pasak, udale-kuetan egindako lagun berriak,lehenengo muxua, inglesaikastera Inglaterrara joan zine-nekoa, munduko txoko ezber-dinetako jendea ezagutzeaksentiarazten duen zirrara, lagu-nekin egindako parranda huraNafarroako herri galdu batean,hainbeste kostata baina igo ze-nuen mendi tontor hura, selek-tibitatea egin ondoren bizitakosanjoanak, unibertsitateko la-gunekin egindako bidaia hura,noizbait desio izan zenuen nes-ka edo mutil eder hura, bolun-tario moduan Ertamerikan bi-zitako esperientzia, bekadunbezala izandako pasadizoak,iraileko azterketak prestatzekoegindako sakrifizioak, hainbes-te amestutako herrialde horiezagutzeko aukera...Seme-alabak dituztenek,

gainera, imajinatzen dut haienesperientziekin lotuko duelauda garaia. Haurrak lehen aldizhondarra ikutu eta sentitu zue-nekoa, familian egindako le-hen oporraldia, umeen irriba-

rrea gurasoekin hainbeste den-bora pasatzean... eta oraindikbehintzat imajinatu ezin ditu-dan xehetasun eta sentipenasko.Badu udaklehen aldizespre-

sioarekin lotura berezi bat, ini-ziazioarekin eta askatasunare-kin lotzen gaituen halako gau-za eder bat. Hortazjabetzearekin batera, halakonostalgia udatiar moduko batpizten duena gainera.Behin batean entzun nion

Bernardo Atxagari berak ezzuela nostalgia atsegin, iraga-nera lotzen gaituelako eta gau-za berriak sortzeko hegoak

mozten dizkigulako. Arrazoiaizango du idazle asteasuarrak,iraganeko oroitzapenei iltzatu-ta bizitzeak oraina bizitzekomodua mugatzen digu eta.Baina egia da baita ere, bereneurrian, iraganeko oroitzape-nei esker bizitzako pasarteakberriz dastatzeko aukera izatendugula. Uda garaiaz ari garela,bestalde, datozkigun astehauekin gozatu eta gauzak le-hen aldiz egiteko grina sorrara-zi dezake nostalgia edo oroi-min honek.Nostalgia udatiarra tarteko,

konturatzerako etxera iritsinaiz nire lan ondoreneko paseohonetan. Beste behin ere, da-tozen hilabete hauek aprobe-txatzeko eta gauza berriak egi-teko determinazioa hartuta.Nik ere ilobak hainbeste errepi-katzen dituen opor luzeak izan-go banitu sikiera...

B

Page 5: Goiberri 196. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Pike moduko bat dugu legazpiarrok Zumarraga-Urretxukoe-kin. Bizilagunak ditugu eta ia derrigorrezkoa da hori gertatzea.Oñatiarrei Bergarakoekin gertatzen zaie baina Legazpi eta Oñati-ren artean, ordea, ez, alboan izan arren. Pike hauek anaia-arrebenartean sortzen diren horietakoak bezalakoak direla iruditzen zaitniri, ukabilkada bat hemen, irain bat han. Gure antzekoak direnekinegoten diren ika-mikak guztiz arruntak dira. Legazpi eta Oñati an-tzekoak ez direla argi dago; txantxikuak beste eskualde batekoakdira, finean. Baina Beasain, Idiazabal, Zaldibia, Zegama… horiekbadira gure eskualdekoak, goierritarrak omen gara denak, eta halaere hain desberdinak. Honek zalantzak sortzen dizkit, zeren niriikastolan Urola Garaikoak garela irakatsi zidaten. Eta hara, identifi-katuagoa sentitzen naiz Zumarraga, Urretxu edo Ezkio-Itsasokoa-rekin Legorretakoarekin baino, adibidez. Gure Esku Dagoren eki-menez herri kontsultak izan ditugu Goierrin eta uste dut bertan iku-si dela gure eskualdekideetatik zein urrun gauden. Gure inguruan,

Ezagutzen dut, bai, aipatzen duzun sentsazio hori. Gogoandut joan den ekainaren 5eko kontsulten biharamunean horretazhizketan aritu ginela erredakzioan. Gipuzkoako edo Euskal Herrikobeste herri batzuetako lankideek harridura eta dezepzio nahaske-ta batekin ikusten zuten emaitzen arteko alde hori. Zehazkiago,batez ere Zumarragak beste herri batzuekin alderatuta zenbatuta-ko parte hartze eskasa nabarmentzen zuten. Aipatu ziren Oñatieta Azpeitia, gertutasun geografikoagatik eta Goierrin emaitza al-tuenak izan zituzten herriek biztanle kopuruari dagokionez dezen-te txikiagoak direlako. Konparaketak konparaketa eta parte har-tzea nabarmen baxuagoa izan zela ukatu gabe (%13,43), gai ho-netan azaletik muinera joan beharko litzatekeela uste dut. Noski,lortutakoa balorean jarriz, emandako urratsa benetan garrantzi-tsua delako. Baina baita ere aurkezten diren erronkei helduz. Izanere, bistan da aldeak nabarmenak direla herri batzuen eta besteenartean. Soziologia oso ezberdinak identifikatzen dira, demagun,

Idiazabalen, Oñatin eta Zumarraga-Urretxun. Horretara egokitzenegongo da, ene ustez, gakoetako bat. Ahuleziak eta indarguneakidentifikatu eta lehenengo horiek aukera bihurtzeko lan egiten.Horretarako atmosfera ezin hobea sortu du Gure Esku Dagok. Bai-kortasunetik eta parte hartzetik lan eginez. Orain arte aldentzengintuen zartatua josi eta Herri hau elkarlanetik eraikitzeko sareaosatuz.

bateta

bat

Asteko irudia

Nagore Belastegi

Iraia Oiarzabal

Josu Maroto

Naturan milakoloreBarraskiloak, Lesbiana, Gay,Transexual, Bisexual,Intersexual eta +kolektiboa...Naturan bada mila aukera...

Urola Garaian, emaitzak «baikorrak» diren arren, Goierriko emai-tza orokorrak apaldu dituzte, eta hala ere, ni behintzat, oso harronago lortutako parte hartzearekin. Inor ez dadila haserratu, bainaezin ditugu gure herriak Ataunekin konparatu. Legazpi (%20,96)Ataunekin (%59,41) konparatzea, Legazpi Oñatirekin (%35,68)konparatzea bezalakoa da. Ezkio-Itsaso agian bada goierritarra-goa...

Page 6: Goiberri 196. zenbakia

«Entrenatzean etakilometroak egiteandago sekretua»

keela, eta hala izan zen. Urtebatzuk barru hau kontatzeaanekdota polita izango da, bai.Nola doa denboraldia?Maiatzean hasi nintzen txirrin-dularitzan, ordura arte futbole-an ibili naizelako. Zentzu horre-tan, badakit nire taldekideak nibaino prestatuago daudela, az-ken finean askok urte osoaematen dutelako horretan. En-trenatzean eta kilometroakegitean dago sekretua.Denboraldiaren erdia egin du-zue. Gerorako zer asmo duzu?

Xabier Meabe LazkaoAtleta, futbolaria, txirrindula-ria... zaila da Aritz Urraren kirolibilbidea hitz batez definitzea.Une honetan, txirrindularitzandabil buru-belarri Inoxcra-Bea-sain taldean.Lehenik eta behin, zorionak ga-raipenagatik. Nola ikusi ze-nuen zure burua lasterketan?Oso gustura, egia esan. Ez nuenhalakorik espero. Karreran ze-har ongi moldatu nintzen, etagaraipenak asko asebete nin-duen. Udanako mendateanpasa nuen estuen, hamabostbat txirrindulari lasterketa-bu-ruan jarri ginenean.Garaipena bereziagoa izangozen zure urtebetetze eguneanlortuta, ezta?Justu goizean, lasterketarenaurretik, komentatu genuenoparirik honena hori izan zite-

Aritz Urra(Lazkao, 2000)txirrindulariakGipuzkoakoTxapelketa irabaziberri du kadeteen2. mailan, Oñatin.

XABIER MEABE SARRIEGI

06 GOIBERRIGAZTEAK

Nire asmoa denboraldia amai-tzea da. Nahiz eta gero ziur ezjakin zer egingo dudan, udaz-ken aldera jubenilekin partehartzeko aukera izango dugu.Ziurrenik negu aldera gimna-sioan entrenatuko dut, egural-dia hobetzen denean errepide-ra itzultzeko. Goierrin txirrindularitzak indarhandia du gazteen artean.Bai, gazte asko gabiltza. Guretaldean, esate baterako, aurre-ko ikasturtean 10 ginen eta aur-ten 15 gara. Gure artean harre-man ona dugu, eta lagunak egi-teko oso kirol egokia da. Eraberean, erreferentetzat ditu-gun txirrindulariak ingurukoakizatea ere motibagarria da.Futbolean ere bazabiltza. Etaatletismoan ere ibilitakoa zara.Non kokatzen duzu zure burua?Egia esan, kirol guztiak prakti-

katzea gustatzen zait, bainahainbat ezaugarri direla eta, el-karrekin konbinatzeko zailakdira. Dena den, futbolarekinamaituta txirrindularitzari ekin-da, gustatzen zaizkidan kirolakkonbinatzen asmatu dudalaesango nuke. Datorren urtean,ziur aski, bi kirol horien arteanaukeratu beharko dut.Nola koordinatzen dituzu kiro-lak ikasketekin?Aurten egia esan, ongi moldatunaiz. Baina hurrengo urtean Ba-txilergoko lehen mailan hasikonaizenez, ziur aski ikasketetangehiago zentratu beharko dut.Ea denerako denbora atera-tzea lortzen dudan, izan ere,edozein kiroletan ibiltzeak den-bora eta dedikazio handia es-katzen ditu. Txirrindularitzan,esate baterako, astean bostegunetan entrenatzen dugu.

Babeslea

Page 7: Goiberri 196. zenbakia

GOIBERRI 07KIROL AGENDA

Goierriko ultra-trailauztailaren 8tik 10era

Uztaileko bigarren asteburuan jokatuko dira Ehunmilak ultra-traila(168 km), Goierriko Bi Handiak (88 km) eta Marimurumendi men-di maratoia (42 km). Zazpigarren edizioa dute lehen bi probek, etamaratoiak bigarrena. Hiru probak batuta, 1.105 lasterkari inguru el-kartuko dira hiru egunez Beasainen eta inguruetan.Probari buruzko informazioa: www.ehunmilak.com

Ohiko ibilbidea izangodu Ordiziako Klasikak

Azken bi edizioetan Gaintzako aldapa pikoa erabakigarria izan daOrdiziako Klasikan, baina aurten ez da hala izango, Txapel-Gorrikoantolatzaileek ohiko ibilbidera itzultzea erabaki baitute. Uztailaren

25ean jokatuko da 93. Ordiziako Klasika, eta ibilbideak 165,7 kilo-metro izango ditu. Guztira 17 taldek hartuko dute parte.Webgunea: www.ordizia-pruebavillafranca.com

I. GURRUTXAGA

M. IGARTUA

Kirol ekitaldiak

Txirrindularitza.Gipuzkoako Itzulia. Olaberria-Olaberria(ekainak 25) eta Segura-Segura (ekainak 27). Juniorrak.

Segalaritza.Gipuzkoako azkartasuneko sega txapelketa,ekainaren 26an, Zizurkilen. Igor Esnaola lehiatuko da.

Aizkora.Gipuzkoako 2. mailako aizkora txapelketa,uztailaren 3an, Usurbilen. Xabier Zaldua lehiatuko da.

Txirrindularitza. 89. Loinaz proba-VI. Jon Lazkanooroimenezkoa, uztailaren 17an, Beasainen. 153 kilometro.

Aizkora. Gipuzkoako 1. mailako aizkora txapelketa,uztailaren 26an, Mendaron. Iñaki Azurmendi lehiatuko da.

Segako bi finaletanariko da Igor Esnaola

Igor Esnaola segalari legorretarrak bi final jokatuko ditu hamabostegunen buruan. Igandean, hilak 26, Gipuzkoako azkartasunekosega txapelketan lehiatuko da Zizurkilen (18:00etan), eta uztaila-ren 10ean, Asteasun, Gipuzkoako ohiko sega txapelketaren finalajokatuko du. Bi modalitateetako egungo txapelduna da Esnaola.Webgunea: www.herrikirolakgipuzkoa.eu

Page 8: Goiberri 196. zenbakia

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna da Ekainaren 28a;lesbiana, gay, transexual, bisexual, transexual... kolektiboaren eguna. Ostadarkoloreak astinduz, askatasunez bizitzeko eskubidea aldarrikatuko dute.

Askatasunez bizi

Loinaz Agirre Mundu zabalean, 1969an NewYorkeko (AEB) Stonewall ta-bernan gertatu ziren istiluakgogoratzen dira Ekainaren28an, Sexu Askapenaren etaHarrotasunaren NazioartekoEgunean. LGTBI+ kolektiboak(lesbiana, gay, transexual, bi-

47 urte beranduago, pasaden ekainaren 12an, AEBetakoOrlandoko Pulse dantzalekuanhildako 50 pertsonak ere gogo-an izango dituzte aurten.

Goierrin ekainaren 29anGoierrin ere aireratuko dituzteostadar koloreak LGTBI+ ko-

lektiboaren sexu askatasuna-ren aldeko egunaren harira. Es-kualdean sortu berria da LGT-BI+ kolektiboari elkartasunaadierazteko Goierriko Zubiataldeak, ekainaren 29an, Ordi-ziako Barrena kanpoko plazanprentsaurreko koloretsua egin-go du 19:00etan. Ondoren ber-

«Ez da erraza gazte homose-xual batek bere esperientziakontatzea. Ez da inolako trau-marik daukadala ez eta gaiariinolako beldurrik diodala ere.Baina, zer kontatu dezaket in-teresa pizteko merezimenduaizan dezakeenik? Armairutikateratzea ene uste apaleanarras gaizki izendaturiko feno-meno horretaz hitz egin neza-ke. Orduan 17 edo 18 urte ni-tuen –ez naiz ondo oroitzenbaina batxilergoko bigarrenmailan nenbilen–. Harriduraaurpegi asko ikusi nituen den-bora gutxian eta nire galdera:«Hain arraroa al da ba?».Zorionez nire alboan egon

zen jende dezente zegoen; zor-teduna ni, beste zenbaiten al-dean. Nire buruarekin eta nire

mutilei buruz lasaitasun osozhasi nintzen solasean, pentsa-menduak ezkutuan gorde be-harrik gabe. Unibertsitatea etorri zen ho-

rren ostean, mundu berri batnire aurrean. Jada ez zegoeninstitutuko beldur hura, «etaorain jendeak zer pentsatukodu hau jakiten dutenean?».Hasieratik izango bainintzanireki eta aske, gustatzen zi-tzaionari ongietorria eman etabesteak ahantziz. Benetan es-perientzia aberasgarria pen-tsatu daitekeen alde guztieta-tik. Ondoriozta dezakedana eta

edonori emango niokeen go-mendioa botaz itxiko dut nireerretorika: orientazio sexualakez du bakoitzak esleitzen diona

orientazioarekin inoiz ez nuenarazorik izan, gehiago esanikere, ez zitzaidan gehiegi axolabaina, 18 urte izan arte horretazezin hitz egin izateak zamahandiegia izan zuela pentsa-tzen dut gaur, baina motxilahori kendu nuen arte ez nintzenkonturatzen. Hortik aurrera

baino garrantzia gehiagorik, ezdiezaiogun bada eman halakogarrantziarik. Hala ere, uler de-zagun horrelakoak bizitzen di-tuen gaztetxoa (edo ez haingaztetxoa) ez dela beste guz-tien maila berean jokatzen ari(zoritxarrez hala da) beraz, izangaitezen gure hitzen jabe etaneurtu dezagun esaten duguna(eta esaten ez duguna) zenbaithitzekin min asko egin dezake-gun neurri berean, beste ba-tzuekin laguntza handia emanbaitezakegu».

«Zenbait hitzekinmin asko egindezakegu, eta bestebatzuekin laguntzahandia eman»

Ander Matxain:«18 urte izan arte ezin hitz egin izateakzama handiegia izan zuela pentsatzendut gaur, baina motxila hori kendu nuenarte ez nintzen konturatzen»

sexual, intersexual...) munduosoan pairatzen duen jazarpe-na gogoratzeko eguna da.1969an Stonewall tabernan,sexu langileek, transexualek,trabestiek eta homosexualekpoliziari aurre egin zioten, etahainbat egun iraun zuen matxi-nadak.

Page 9: Goiberri 196. zenbakia

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

«Lehenedabiziz nire burua aur-keztuko dut: Iban Lage naiz,1991n jaiotako Ormaiztegikogazte bat. Nahiko gaztedanikjakin izan dut mutilak nituelagogoko, neskak gogoko nituenziur jakin gabe. Izan ere, goizmaintemindu nintzen nik jakinere egin gabe zer gertatzen arizen, eta urte asko pasa nituenmaitemindurik. Bi sexuekikoerakarpena sentitu izan dut,baina bietako batengatik baka-rrik izan dut fisikoa. Egoera ho-rretan eta nire etika izanik, ez-nuen inoiz neska batekin erla-zio bat izateko ideia burutu nirehomosexual egoera ezkutatze-ko. Ez neukan esateko gogorikmutilak gogoko nituela, bainaezta ere gezurretan eta faltsu-

kerietan ibiltzeko jendea engai-natuz. Banekien egunen bate-an norbaitek galdetuz gero,egia esango nuela, homose-xuala nintzela.Ditudan lagunei eta familiari

esker, beraien laguntza izan dutberaiek jakin ere egin gabe. Nireinguruan izan ditudan pertso-nei esker, beraien etika, hezike-ta edo ez dakit ziur zer, berenpertsonalitateek ni askeagoeta NI gehiago izatea ahalbide-ratu dute. Aspektu hau jendeakjakiteko beldurrak uxatuz etaniregan adore gehiago izan de-zadan, pertsona hauek behar-beharrezkoak izan ditut, fun-tsezkoak.Honela, 18 urte beterik, Bea-

saingo jaietan, nire bi lagunek,Ivanek eta Jonek, lehenengozegin zidaten galdera: Iban, a tilas chicas… te gustan? (jajaja-jajaja, gaur egun pentsatu eta

sentzia pixka bat sortzen, izanere doakoa da, eta persona as-kotara ailegatzen zelako.Hala, Goierriko Zubia aurkez-

tu zen egunean, bertara joannintzen kuadrillako batzuekingure elkartasuna eta laguntzaematera. Honela taldekoei nirelaguntza eskaini nien, sare so-zialetan eta beste arloetan la-guntzeko, eta ordu gutxi batzukgeroago whatsappeko taldeansartu ninduten (jajajaja nireproposamena laguntza beste-rik ez zen eta taldekide egin nin-duten). Modu pasiboan sartu

izugarrizko grazia egiten dit,galdera hura formulatu zenmomentuak). Noski, nik eznuen espero momentu horre-tan gertatu behar zenik lehe-nengoz, benetan momentu bi-txia baitzen, goizeko 6ak 7ak in-guruan. Berehala erantzunnuen ezetz, ez nituela gogoko.Eta berehala hasi ziren galde-rak, mutilen inguruan. Esperobaino erosoago sentitu nintzengalderei erantzuten, eta batezere erretxazurik ez ikustean etahalako interesa beraienganikustean.Egun hartatik aurrera berdin

jokatu izan dut, batzuetan erenik pausoa emanik ere gertuko-enekin. Azkenak jakiten nire gu-rasoak eta familia izan ziren.Zatirik gogorrena izan zen, be-netako beldurra ematen zida-na. Aurretik jakin izan banu, eznuen hainbeste zalantza etabeldur izango. Beti besteen ba-besa izan dut, eta inoiz ez duterretxazurik jaso.

Goierriko ZubiaBetidanik ikusi izan dut bai lekubatean edo bestean horrelakokolektiboei babesa eta sosten-gua ematen dien taldeen beha-rra. Kasu honetan, Goierrik hu-tsune hori zuen eta gure talde-kide batzuei esker, hutsune horibetetzeko bultzada sortu zen. Taldean dudan laguna, eta

bultzada hau eman duen per-tsona horietako batek, Ande-rrek, taldea sortu zutela etaaurkeztera zihozeela esan zi-dan. Nik, berriz, ahal nuenare-kin lagunduko niela esan nion,batez ere sare sozialetan pre-

nintzela esan dezakegu, bainaasko gustatu zitzaidan ideia,horrelako talde batean parteizatearen ideia, eta babesa be-har duten pertsonei laguntzaeskaintzea. Taldekide naizenlehenengo egunetik eta ahaldudan oro, parte hartzen eta la-guntzen dihardut.Gaur egun honelako taldeak

beharrezkoak dira, egun gutxibatzuk atzera jota ikusi ahalizan genuen Amerikako EstatuBatuetan, honelako kolektibo-ek mehatxuak eta bortizkeriakjasaten dituztela. Nahiz etamunduko puntu ezberdinetanhonelako kolektiboen egoerahobea izan, pertsonek ez jakin-tasun egoeratan oso gazki pa-satzen dute, arbuiatua izatea-gatik, beldurragatik. Mundu honetako pertsonek

sexualitatearekiko eta identi-tate sexualekiko beldurrak etafobiak ezabatu artean, Goierri-ko Zubia bezalako elkartasuntaldeen beharra izango da. Ho-negatik naiz eta izango naiz tal-dekide».

Iban Lage:«Inguruan izan ditudan pertsonei esker,beraien etika, heziketa edo ez dakit ziurzer, beren pertsonalitateek ni askeagoizatea ahalbidetu dute»

«Banekien egunenbatean galdetuzgero, egia esangonuela, homesexualanintzela»

«Horrelakokolektiboei babesaeta sostenguaemateko taldeakbeharrezkoak dira»

Page 10: Goiberri 196. zenbakia

10 GOIBERRIASTEKO GAIA

«Hamaika urte nitueneanohartu nintzen neska bat gus-tuko nuela. Izugarrizko boomaizan zen niretzat, homosexuali-tatea zer zen ere juxtu-juxtu ne-kien, eskerrak Operacion triun-foren jarraitzaile sutsua nin-tzen. Gogoan dut nirehomosexualitatea deskubri-tzerako Jesus Vazquez (Opera-cion triunfo-ko aurkezle zen or-duan) miresten nuela, bane-kien gay-a zela eta betinormaltzat hartu nuen hori.Neska bat gustuko nuela des-kubritzean bera bihurtu zen nireerreferente bakarrean, gutxie-nez banuen norbaiten (mire-tsia zen gainera) berri. Zorionezurtebete lehenago matrimoniohomosexuala onartu zen Es-painian eta nire buruari esannion: «Bueno Gemma, senti-tzen duzuna behintzat legalada». Atera kontuak nolako ego-era zen hura niretzat!

Gogorra izan zen, hasierannire buruari esaten nion neskabat gustatzen zitzaidala soilik,hau da, neska hura eta mutilaknituela gustuko. Urte eta erdigeroago ikusi nuen neskagehiagok erakartzen nindutelaeta ez aldiz mutilek. Orduangarbi ikusi nuen ez zitzaidala

neska hura soilik gustatzen,neskak gustatzen zitzaizkidan. Onartzeko ez nuen arazo

handiegirik izan, nire baitannormala zen zerbait gisan har-

pertsonei kontatzen joan nin-tzen eta bigarren batxilergoaamaitzerako ezkutatzeari utzinion. Gurasoei ere 18 urterekinkontatu nien eta bikain hartuzuten. Ez nuen kanpotik jakinzezaten nahi eta ezkutatzen eznuenez, erraza zen inork zerbaitkomentatzea, beraz nik neukesatea erabaki nuen, ez esanbeharra sentitu nuelako kan-potik entera zitezen nahi eznuelako baizik. Orain garbi daukat ahal du-

dan guztia egingo dudala LGT-BI+ kolektiboaren alde, nireegoera berean dagoen jendeaknik igaro nuen beldur hori igaroez dezan.

tzen nuen, baina banekien gi-zarteak ez zuela hala hartzen,eta hasiera hartan betiko isile-an gorde beharko nuela pen-tsatu nuen, inori ezer ere esangabe. Beldur izugarria nuen jen-deari esateko neskak gusta-tzen zitzaizkidala, ez nekien gi-zarteak nola erreakzionatukozuen. Denbora aurrera igaro ahala

bakarra ez nintzela ikusi nueneta 16 urterekin kontatu nion le-hen aldiz lagun bati, bera ni bai-no dezente zaharragoa zen etabere sexu bereko pertsona ba-tekin ari zen ateratzen, ondo-rioz banekien ondo hartukozuela, liberatua sentitu nintzen,karga bat kendu banu bezala.Hortik gutxira nire lagun minbati kontatu beharra sentitunuen eta orduan bai, urteetakozama zeraman motxila arinduzen, lasai hartu nuen arnas. Apurka- apurka maite nituen

«Gurasoei 18urterekin kontatunien, ez nuenkanpotik jakinzezaten nahi»

Gemma Urteaga:«Onartzeko ez nuen arazo handiegirikizan, nire baitan normala zen zerbaitgisan hartzen nuen, baina banekiengizarteak ez zuela hala hartzen»

tso triki poteo animatua egingodute, askatasunez bizitzeko al-darrikapena eginez eta sexu-genero aniztasuna eta askata-suna oihukatuz. Izan ere, aldarrikapen horre-

tan laguntzeko sortu da Goie-rriko Zubia. Eskualdean, lesbia-

na, gay, transexual, bisexualeta intersexualen arloan hutsu-ne bat zegoelako, eta kolektibohorren mugimenduan Goierrinere aurrerapausoak emateko.Hiru helburu nagusi ditu tal-

deak: belaunaldi gazteak etagizartea heztea, informazioazabaltzea eta babesa ematea.Heziketari dagokienean,

haurren eta gazteen heziketazgain, gizartea heztea dute hel-buru. Besteak beste, norbera-ren esperientzia kontatuz, ego-era berdinean egon daitezkeengoierritarrei lagundu nahi diete.Lau orrialdeotan ageri diren

Ander Matxain gaintzarraren,Iban Lage ormaiztegiarraren,eta Gemma Urteaga eta MaddiImaz beasaindarrak testigan-tzak horren adibide dira. Urtea-gak dioen bezala, «nire egoeraberean dagoen jendeak nik iga-ro nuen beldur hori igaro ez de-zan». Informazioa eta babesa ere

eman nahi ditu Goierriko Zu-biak. Iban Lagek dioen bezala,«mundu honetako pertsoneksexualitateekiko beldurrak etafobiak ezabatu artean Goierri-ko Zubia bezalako elkartasuntaldeen beharra dago».

Goierriko Zubiakprentsaurrekokoloretsua egingodu ekainaren 29an,Ordizian

Page 11: Goiberri 196. zenbakia

GOIBERRI 11ASTEKO GAIA

«Zakilarekin jaio zen emaku-mea, horixe izan zen nire ahiz-paren kasua.

Prozesua oso gogorra izanda, bakoitzak topatu duen erre-alitateari aurre egiteaz gain, gi-zartearekin borrokatu beharraduelako, eta esan beharra dau-kat gogorrena hori egin zaigula.Bera txikitatik izan da besteneska txiki bat gure artean,nahiz eta hasieran fisikoki ezazalarazi eta nerabezarora iritsizenean gizarte honetan aipatu-riko nesken jantziak janztenhasi zen, makillajea erabiltzen...Eta honek izugarrizko trabak ja-rri zizkion bere egunerokotasu-nean aurrera jarraitzeko or-

duan, azken finean ingurukoakberarekin sartzen zirelako, ezbakarrik sartu, baizik eta jipoitu,txistua bota, eta abar honekdenak bere ibilbidea zama ba-tekin egitea bideratu dio.

Bestalde, esan beharra dau-kat dena ez dela amaitzen itxu-raz aldatzen zarenean, trans-generoa zarenaren etiketak ja-rraitu egiten baitu eta bizitzaguztian zehar gainean baituzu,besteek ez zaituztelako besteneska edo mutil bat bezalaikusten. Honekin ere, ibilbidekomotxilaren zama handitzen jo-aten da.

Ahizpa bezala sufrimendualatza da, ez da oso samurra be-

pertsona bezala handitu naite-keela esan dezaket, honek de-nak erakutsi egiten baitizu:aniztasuna aberatsa dela, per-tsonaren izatea bezalakorik ezdagoela eta hori atera egin be-har dela, baina batez ere edozergauzaren aurretik pertsonakgarela».

raren egoera eta horrek ekarridituen ondorioak bizitzea, uler-tzea eta onartzea oso garran-tzitsua bilakatzen da, bainaerrespetatzea da ezinbestekoadena. Txikitasunetik naturalta-sun osoz hartu izan dut nik, eta

«Ulertzea etaonartzea osogarrantzitsua da,baina errespetatzeaezinbestekoa da»

Maddi Imaz:«Nerabezaroan ‘nesken jantziak’janzten hasi zen, makillajea erabiltzen...eta honek izugarrizko trabak jarrizizkion bere egunerokotasunean»

Apirilaren 30ean aurkeztuzuten Goierriko Zubia LGTBI+taldea Ordizian. A. APALATEGI

Page 12: Goiberri 196. zenbakia

12 GOIBERRIGARAI BATEAN

‘Arriantxo’ sasi-medikuaLegazpiko Zabaleta baserriko Jose Frantzisko Arsuaga (Legazpi, 1821-1909),‘Arriantxo’ ezizenez ezagunagoa, sasi-medikua famatua izan zen bere garaian.Gaixotasunak antzemateaz gain, sendagaiak ere berak prestatzen zituen.

Loinaz Agirre LegazpiIaz Arriarango San Pedro jaie-tan, Arriantxo pertsonaia be-rreskuratu zuten auzoko festenikur. Arriantxo, egiazko pertso-na zen, Jose Frantzisko Arsua-ga, hain zuzen ere. ArriarangoOla baserritik Legazpiko Zaba-leta baserrira joandako JoseDomingoren semea. Hantxebizi dira oraindik Arsuagatarrak.Arriantxoren birbilobak InazioArsuagak eta Rosa Aizpeoleaemazteak Arriantxori buruzetxean entzundakoak kontatudizkiote GOIBERRI-ri.1821. urtean jaio zen Arrian-

txo eta 88 urterekin hil zen1909an. «Zazpi urterako mo-rroi joan zen Legazpiko Hegial-de auzora eta 14 urterako, ga-naduaren gaitzak antzematenomen zituen. Berezkoa izango

zuen», dio Arsuagak. LegazpikoBotika Zaharrean ere ikastenaritutakoa dela dio, bertakoabaitzuen laguna. Animaliak etapertsonak sendatzen aritzenzen, zaldi zuriaren gainean. Horibai, «inori ez zion kobratzen.Borondatea eskatzen zuen».

ba sendatu zuelako. Hatz boti-ka egiten ere erakutsi zion:«Sarna esaten diote orain».

Hezur baten faltanOñatira ere asko joaten zenArriantxo. Behin, Oñatiko medi-ku batek salaketa jarri zion egi-ten zuen lana legez kanpokoazelakoan. Salaketa kentzekoerronka jarri zion Oñatiko medi-kuak: «Eskeletoa osorik mun-tatuz gero, salaketa kenduegingo ziola». Arriantxok hone-la erantzun omen zion: «Nolanahi duzu muntatzea hankakohezur bat falta bada!». Salake-ta barkatuta iritsi zen etxera.

Jarraitzailerik ezBelaunaldiz belaunaldi Zaba-leta baserrian jaso duten isto-rioen arabera, Arriantxok ezzuen jarraitzailerik izan. «Ina-zioren amak egiten zuen zer-bait. Lapikotxo, hatz botika etaerrearentzako ukendua, eta es-tomagoko nerbioentzat ereegiten zuen aspaldi.... Etxeanere hartzen zituen gaixoak»,azaldu du Rosa Aizpeoleak.

Rosa Aizpeolea eta Inazio Arsuaga, Arriantxoren tresnekin. L.AGIRRE

Oraindik etxean gordetadauzkate Arriantxok erabiltzenzituen hainbat medikuntzatresna. Baita XVI. mendean ar-gitaratutako larruzko azaladuen sendabelarren liburu bat

ere; Salamancan aurkitua dutekopia berdina. «Harritu egitennaiz liburu horretatik nola ate-ratzen zuen informazioa. Uler-tzea ere!», dio Arsuagak. Izanere, gaixotasunak antzemate-az gain, sendagaiak ere berakprestatzen zituen.

Arriantxoren fama laster za-baldu zen eta etxera gaixoak jo-aten zitzaizkion. «Gaixoaketxera etortzen ziren eta batzukbertan gelditzen ziren senda-tzen», gogoratu dute.

Brinkola eta Zegama artekoTunel handia egiten aritu zeningeniaria ingelesaren alabaere sendatu zuen. «17 urtekoalaba zuen eta hilerokoarenarazoekin ibiltzen zen. Sendatuegin zuen, eta ohea eta komo-da bat oparitu zizkion aitak ala-

Page 13: Goiberri 196. zenbakia
Page 14: Goiberri 196. zenbakia

Segura,karakolenerreinua

14 GOIBERRIGURE LURRA

Goiko bi argazkietan, Segurakobarraskilo haztegiaren biikuspegi. Hirugarren argazkian,barraskilo kimuak pentsua jateniluntzean. Laugarren argazkian,barraskilo nerabeak egunez lo.Bosgarren argazkian,hidratatzen. Seigarrenean,15orduz kopulatzen.Zazpigarrenean, zuloa egin etaarrautzak jartzen, 80 eta 120artean aldiko. Zazpigarrenean,barraskiloak sareetan bildutagarbiketa prozesuan.Zortzigarrenean, kontsumitzekoprest. HITZA

Josune Zarandona SeguraEraikuntzaren burbuilaren ez-tandak jende askoren bizitzaneragin zuen. Ordura arte eraiki-tako bizimoduak eskuetatikihes egin zienaren sentsaziomingotsa jabetu zen askoren-gan. Markos Urdangarini ereerrotik aldatu zitzaion bizitza.22 urtez topografo bezala lanegin eta gero, lanik gabe geldituzen. 53 urte zituen, emaztea etabi seme alaba, eta etorkizunabeltz begitantzen zitzaion. Kol-pea «handia» izan zela aitortu

du, eta «pentsatzeko denboraasko» izan zuela. Buruak buel-tak emateko lan horretan, bizi-lagun batek emandako ideiagorputza hartzen hasi zen berebaitan, eta barraskilo haztegibat martxan jarri zuen orain hiruurte Seguran.

Barraskiloei buruz «ezer ez»zekien, eta Interneten bila aritueta gero, Zaragozara joan zenikastaro bat egitera. Bertakomaiorista batek proiektu bategin zion, eta hura oinarri hartu-ta Seguran, senitarteko batekutzitako lurretan, negozioamartxan jartzeko lehen pauso-ak eman zituen. «Urte negar-garria izan zen, gaizki plantea-tutako proiektuan sinetsi nuen,barraskilo txarrak saldu zizki-daten, denak hil zitzaizkidan.Asko inbertitu nuen haztegiaeraikitzeko eta ezer ez nuenproduzitu», esan du. Baina

etsitzetik urruti, aurrera egitekobide berriak aztertzeari ekinzion. «Inbertsioak jada egindazeuden», eta Salamancarajoan zen egiteko modu berrienbila.

Bide berriak urratuzBeste ikastaro bat egin zuenhan eta haztegia martxan jar-tzeko kontzeptu berriak ikasi zi-tuen. Modu berri horrek emai-tza hobeak utzi zizkion iaz, bai-na ez nahi adinakoak.«Botatako barraskilo umeeta-

tik %70 hil zitzaizkidan, %30bakarrik ekoitzi dut», esan du.Horrek barraskiloen aktibazioprozesuan arazo bat dagoelapentsarazi dio eta aurten probaberriak egin ditu irtenbide bila.

Markos Urdangarinek barraskilohaztegi bat jarri zuen martxanSeguran, langabezian geratu eta gero.

Page 15: Goiberri 196. zenbakia

duktuari irteera ematea erraza-goa egiten zaigu». Barraskiloa oso animalia

sentibera da, «ez du ez ikustenezta entzuten ere», jasotzen di-tuen sentsazioen arabera bizi-rauten du. Barraskiloaren %90ura da, horregatik «hezetasuna%70ekoa denean eta tenpera-tura 19 eta 30 gradu artean da-goenean egoten da gustuen».Egoera horretan dagoeneanaktibatu egiten da barraskiloa,«jateko, kopulatzeko, hazte-ko...». Haztegiaren barruan ba-rraskiloak beraientzat propioprestatutako etxolatxoetanbizi dira: «Hezetasuna eta ten-peratura kontrolatzeko artifi-zialki beraientzat egoera idea-lena sortzen da haztegian».

Emaitza berrien zainBarraskilo jaio berriak apirileanbotatzen dira haztegian eta uz-tailera bitartean egoten dirabertan hazten. Uztailetik iraile-ra biltze garaia izaten da. Bosteguneko garbiketa prozesuaizaten da gero, «barraskiloakanpotik eta barrutik ondo gar-bitu behar da kontsumitu ahalizateko, horretarako egunhauetan jan gabe eta ahalik eta

aktiboenak mantendu behardira». Ura soilik erabiliz garbi-tzen ditu Urdangarinek guztiakbanan-banan «esku lana daguztiz, neketsua». Garbitu etagero potetan sartzeko enpresabatera bidaltzen dituzte ba-rraskiloak «bertan ematen zaieazken garbiketa, esterilizatuegiten dira eta ur gazitan egosi.Kontsumitzeko saltsa egin etaberotu baino ez dira egin beharbarraskiloak». Haztegian jaiotako barraski-

lo umeak hurrengo urteko kan-

painarako gordeko ditu, «halagutxiago erosi beharko ditu-gu». Lozorroan mantendu be-harko ditu «hezetasuna %60azpitik eta 9 garduko tenpera-turan», aktibatu ez daitezen.Segurako haztegian duen etxo-lan gordeko ditu negua lozorro-an pasa dezaten sareetan gor-deta. Horrela egongo dira uztai-letik apirilera. Bitarte honetanoperkulazioa izeneko prozesubat gauzatuko du barraskiloak,«kaltzioa sortuko dute barras-kiloek eta pareta bat sortukodute oskoleko zuloan, babeste-ko». Apirilean, berriz, haztegirapasatuko ditu barraskiloak,«bere kabuz aktibatuko dira,gustuko lekuan aurkitzean». Hiru urte pasata, martxan ja-

rritako proiektuaren inguruanmakina bat hausnarketa eginditu Urdangarinek. Atera duenondorio garbienetako bat «ba-rraskiloari puntua hartzea osozaila» dela da. «Hori da nire-tzako arazoa», esan du. Gai-nontzean, hazteko barraskiloekez baitute zaintza askorik eska-tzen. Horretaz gain, konturatuda barraskiloak kontsumitzendituen jende asko dagoela: «Eznuen uste horrenbeste izangozirenik. Orain arte ekoiztu du-gun guztia saldu dugu». Babeshandia izan da gainera, Bizkai-ko eta Arabako beste haztegie-kin elkarlanean aritzea, «hiru-rok elkartuta egongo ez bagina,saltzerako orduan zenbait toki-tara iristea zaila egingo litzaigu-ke». Amaitzeko, senitartekoek

eta lagunek emandako lagun-tza eskertu nahi izan du, «haiekgabe hau guztia ez litzateke po-sible izango. Hemen esku lanhandia dago».

Izan ere, «barraskiloa osoanimalia zaila» dela uste du Ur-dangarinek eta haztegien ingu-ruan informazio «oso gutxi»dagoela. Lehendabiziko ba-rraskilo haztegiak «orain 50 baturte sortutakoak izango dira,eta ez dakigu gehiegi sortzeprozesuez». Gainera, kanpoanikasitakoak ezagutza bat jaso-tzeko balio izan dio, baina gero,«lekuan lekura egokitu beharradago, ez baita berdina haztegiaSalamancan edo Seguran iza-tea». Inguruak, lurrak, hezeta-sunak eta bataz besteko ten-peraturak eragin zuzena du ba-rraskiloen ugalketarenarrakastan.

Elkartuta askoz hobeOrain egokitze fasean dagoeladio Urdangarinek, lekua ezagu-tuz eta barraskiloak inguruneraahalik eta hobekien egokitzekobideak asmatuz. Aurten500.000 barraskilo ume botaditu Segurako bere haztegian.Orain heltze fasean daude,«uztailera bitartean». Bidean«%60 bat» hil egingo direlaaurreikusten du, eta urduridago aurtengo kanpainakemango dituen emaitzen zain.

Baina ez dago bakarrik. Sala-mancatik bueltan, Araban jadamartxan zegoen barraskilohaztegi batekin jarri zen harre-manetan «elkarrekin zerbaitegin behar genuela proposa-tzeko». Proposamena begionez ikusi zuten han, eta Biz-kaian martxan jarri berria zenbeste haztegi batekin bateraelkarlanean hasi ziren. Horrelasortu zen Gorbea barraskiloak.«Genetikoki eta elikadura alde-tik barraskilo berdinak egitenditugu hiruok. Elkartuta pro-

GOIBERRI 15GURE LURRA

«Barraskiloaanimalia sentiberada, jasotakosentsazioenarabera bizi da»

«Iaz, botatakobarraskiloen %70hil ziren; %30abaino ez genuenproduzitu»

«Barraskiloaripuntua hartzea osozaila da, hori daniretzat arazorikhandiena»Markos UrdangarinBarraskilo ekoizlea

Page 16: Goiberri 196. zenbakia

16 GOIBERRIJAIAK

Ekainak 25,larunbata,Haurren Eguna:11:00: Futbolaren egun herrikoia,Arigixao estadioan.11:00:Alkateak alkate txikiariagintaritza emango dio festekirauten duten bitartean eta pre-goia irakurriko dute. Ekitaldi ho-netan bertso eskolako haurrekabestuko dute.11:15:XII. Pintxo lehiaketako saribanaketa.Ondoren: Irrintzi taldeko gazte-txoen dantza saioa. Haur jolasakZelai Arizti pilotalekuan.12:00-20:00: Irrati emanaldiak,KAR elkarteak antolatuta, Antio-ko zelaitik.13:30: Secundino Esnaola musikaeskolako ikasleen kontzertua, Ka-lebarren-Areizaga plazan.16:30:Haurren danborradakoparte hartzaileak La Salle-Legaz-piko ikastetxean elkartuko dira.19:45: Goiargi abesbatzaren kon-tzertua, Mertzedariatar Lekaime-en elizan.20:00: Ganso eta Ciaren Walk-man kale ikuskizuna, KalebarrenAreizaga plazan.22:00:Mozkorra parregarri operakomikoa, Zelai Arizti aretoan.

Ekainak 26, igandea10:30-14:30:Arte eta eskulan-gintza azoka Euskadi plazan.

17:30: Sum magoa Zelai Ariztiaretoan.

Ekainak 27, astelehena:16:30-19:30: Zaldiz paseoak Zelai Arizti parkean.

Ekainak 28, asteartea:11:00-13:00/16:30-19:30:Haurrentzako parkea eta txu-txu trena Euskadi plazan.18:30:Apar festa, Euskadi pla-zan.

Ekainak 29, asteazkena11:00-13:00/16:30-19:30:Haurrentzako parkea eta txu-txu trena Euskadi plazan.18:30:Apar festa, Euskadi pla-zan.

Zumarraga jaietan

Ekainak 30, osteguna11:00-13:00/16:30-19:30:Haurrentzako parkea eta txu-txu trena Euskadi plazan.18:30:Apar festa, Euskadi pla-zan.19:00: Ilunabar literarioa Antiokozelaian. Testuen irakurketa etaolerkien errezitaldia.20:00: Txupinazoa eta pregoia(txosnetan).20:30: Kontzertua KUn: MenphisMafia, Locco Motor, Godsuck,Adiktos al Kaos eta Taupada.

Uztailak 1, ostirala08:00:Asteroko azoka, Euskadiplazan.12:00:Musika eskolako trikitila-rien kalejira.

12:30:Haurrentzako poniak etazezentxoak, La Salle Legazpi ikas-tetxeko jolastokian.12:30: IV. Ni Naiz Hip Hop festa,graffitiak, idazleak, kontzertuaketa breakerrak, Zelai Arizti pilota-lekuan.18:00: Sagardo dastaketa berta-ko elikagaiekin egindako pintxoe-kin (txosnetan).18:30: Gazteentzako zezenak LaSalle Legazpiko jolastokian.18:30:Antioko Amari ohiko bisitaAntxiñako Ama txistulari taldeare-kin batera.18:30: Buruhandiak eta Iratzarridultzaineroak. Kultur etxetik ir-tengo dira.19:15:Danborrada eta Zumarra-gako musika banda Euskadi pla-zan.19:30: Eslavaren salbea parro-kian, bertako abesbatzak abestu-ta.20:00: The Reverendos taldea-ren kontzertua Zaparrada kolekti-boak antolatuta, Kalebarren-Arei-zaga plazan.20:00: Egan taldearekin dantzal-dia, Euskadi plazan.23:00: Elkarteen arteko 50. dan-borrada.23:00: Leihotikan taldea (txosne-tan).01:00: Egan taldearekin dantzal-dia, Euskadi plazan.

Page 17: Goiberri 196. zenbakia

GOIBERRI 17JAIAK

01:00: Euskal preso eta iheslaripolitikoen aldeko brindisa (txos-netan).01:30: Kaos Etiliko taldea (txos-netan).03:00:Aiaraldea Sound System(txosnetan).

Uztailak 2, larunbata,Santa Ixabel eguna08:00: Txistularien kalejira.09:30: Euskadi plazan elkartu etaagintariak eta herritarrak parrokia-ra joango dira. Handik, parrokiakokabildoekin batera, Antioko Ama-ren elizara igoko dira. 09:40: Field Target txapelketa,parke botanikoan.11:00:Meza Nagusia. Hasieran,ezpata-dantza eskainiko dioteAma Birjinari eta ondoren proze-sioa egingo dute.12:30:Ohorezko aurreskua.13:00: Bertso eskolako bertsola-rien, Tolosako dultzaineroen etatrikitilarien saioa.14:30:Herri bazkaria, bertsola-riek eta trikitilariek alaituta.17:30: Erromeria txistulari, dultzainero eta trikitilariekin.19:00: Bederatziurrena eta arro-sarioa.19:30: Kalejira Pixie eta Dixie tal-dearekin.20:30:Agurra eta itzulera.

21:15: Kaleko ezpata-dantza,Euskadi plazan.21:30: Erromeria txistulariekineta trikitilariekin, Euskadi plazan.23:00: Erromeria (txosnetan).23:15: Su artifizialak Astondoaetxearen eskutik.23:45: Ixabel DJ Festa 4.0, herri-ko DJ-ak Kalebarren Areizaga pla-zan.23:45:Diamante orkestrarekindantzaldia, Euskadi plazan.

01:00: Pachawa Sound taldea(txosnetan).03:00: Skabidean taldea (txosne-tan).

Uztailak 3, igandea09:00:X. Zumarraga-UrretxukoKale Pintura lehiaketa.09:30: Field Target txapelketa,parke botanikoan.10:00: Plater tiraketa, Oñatikotiro zelaian.

12:30: Poniak eta zezentxoak, LaSalle-Legazpi ikastetxean.12:30:Dantza libreko txapelketaZelai Arizti pilotalekuan.16:00: 21. Mus Txapelketa, Bide-zarren.16:30:Xake txapelketa, Euskadiplazan.18:00: Jokumovil haurrentzakoparkea, Zelai Arizti pilotalekuan.18:00: Poteo musikatua (txosne-tan).

Page 18: Goiberri 196. zenbakia

18 GOIBERRIJAIAK

18:30: Zumarragako Musika Ban-daren kontzertua, Euskadi pla-zan.19:30: Errekortadoreak, La SalleLegazpi ikastetxeko jolaslekuan.20:30:Areto dantzak, Euskadiplazan.21:00: Kantu afaria (txosnetan).23:00: Katekexix taldea (txosne-tan).00:00: Larrain dantza, Euskadiplazan.00:30:DJ Oihan Vega, Euskadiplazan.01:00:DJ Bull (txosnetan).

Uztailak 4, astelehena11:00: Kozinatu Gazte! sukaldari-tza tailerra, Zelai Arizti parkean.12:30: Poniak eta zezentxoak, LaSalle-Legazpi ikastetxeko jolasto-kian.

12:00: Idi probak, Euskadi pla-zan. 16:30-19:30: Zaldi paseoak, ZelaiArizti parkean.17:30: Kulki: industriaren kirolparkea, Zelai Arizti parkean.18:00: Idi probak, Euskadi pla-zan. 18:00: Hondarrezko eskulturakegiteko tailerra, Zelai Arizti parke-an. 18:30: Kuadrillen arteko GrandPrix erakustaldia, La Salle-Legaz-pi ikastetxeko jolastokian. 19:30: Kantu poteoa Joxe Mendi-zabalekin. 20:00: Bote luze desafioa, duela500 urte jokatzen zen pilota mo-dalitatea, Zelai Arizti pilotale-kuan.20:00: Kontzertuak txosnetan:Rukula, Lumi eta Salda Badago.

Uztailak 1, ostirala16:00: Ume jolasak, Hiru txili-purditan taldearen erakustaldia.Ondoren, txokolate beroa.19:00: Sagardo eta sardina das-taketa.21:30: Auzo afaria.00:00: Kontzertua: Bi Bala.

Uztailak 2, larunbata11:00:Meza Nagusia.Ondoren: Hamaiketakoa. Otsoakdantza taldearen emanaldia.14:30:Herri bazkaria bertsolari(Zeberio eta Mañukorta) eta triki-tilariekin (Santi eta Katxo).

19:00: Toka txapelketa.21:30: Gazte afaria.00:00: Petti eta Etxeko uzta.Ondoren: Erromeria Bide bateztaldearekin.

Uztailak 3, igandea12:00: Kantu poteoa.18:00: 30. Dantzari Txiki txapel-keta.19:00: Pilota partidak. Zubiza-rreta Arrillagaren aurka (alebi-nak) eta Mintegi Zubizarretarenaurka (seniorrak). Ondoren:Aiako I. Pilota Txapel-keta Herrikoiaren finala.

Ataun Aiakofestak

Ekainak 29, asteazkena11:00: Harrera udal agintariei etameza.12:00: Luntxa.13:00: Herri kirolak: Iñaki Azur-mendi eta lagunak.14:30: Bazkaria trikitilariekin.17:00: Mus eta Puntu txapelketa.

19:00: Toka txapelketa.20:00: Toka txapelketa.

Uztailak 2, larunbata18:00: Pilota partidak.19:00: Haur jolasak.20:30:Arriantxoren erreketa.21:00:Afaria eta txotx irekiera.

‘Sanpedroak’Arriaranen

Page 19: Goiberri 196. zenbakia

GOIBERRI 19JAIAK

Mutiloan ‘sanpedroak’Ekainak 29, asteazkena13:30:Meza Nagusia.14:30: Paella jatea.

Ekainak 30, osteguna18:30:XIX. Patata tortilla lehia-keta. Ondoren jendeari banatukozaizkio lehiaketako tortillak eta ar-doa. Parte hartzeko Ostatun emanbehar da izena.19:30: Toka lehiaketa. Iluntzean: Elustondo anai arrebe-kin erromeria.

Uztailak 1, ostirala20:00: Sagardo dastaketa (24 sa-gardotegi). Taloak eta pintxoak ja-teko aukera. Afaltzeko oilaskoerrea egongo da. 23:30: Joselu Anaiak.

Uztailak 2, larunbata Eguerdian: Bazkaldu aurreko po-teoa.14:00: Gazte bazkaria.17:00:Umeentzako jolasak etamerienda. 21:00:Herri afaria.00:00: Txerri harrapaketa.00:30: Guri Bost eta Skalopeptaldeen kontzertua.

Uztailak 3, igandea Goizean: Segurako txistulariak. 11:00: Bola txapelketa.11:30:Meza Nagusia.12:00:Motor erakusketa.12:00:Haurrentzako puzgarriak. 12:15: Txakolin dastaketa.12:30: Gabiriako Goruntz dantzataldearen emanaldia.

Ondoren: Bazkal aurrekoa Elortzaeta Larrañaga trikitilariekin. 18:30:Herri kirolak. Aizkoran:Azurmendi, Otaegi, Larrañaga eta

Mugertza. Harria jasotzen, XabierAranburu ‘Guzta’. Ondoren: Elortza eta Larrañagatrikitilariekin erromeria.

Page 20: Goiberri 196. zenbakia