goiberri 151. zenbakia

16
Unibertsitatean sartzeko langa Aste honetan egin dituzte batxilergoko bigarren mailako ikasleek selektibitateko azterketak 10-11 Goierriko 365 ikaslek egin dute egun hauetan selektibitatea. MIKEL ALBISU Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Montse Delgado 3 Iritzia 4-5 Gehiengoen aritmetika 6-7 Mikel Olano 8-9 Larraitz Sorron 12 Baratzea, gure balkoian 13 Legazpi Guinearen begietatik 14 Saretik 15 GOI B ERRI 151 zenbakia. 2015eko ekainaren 12a

Upload: goierriko-hitza

Post on 22-Jul-2016

229 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

Aste honetan ari dira Goierriko ikasleak selektibitateko azterketa egiten.

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 151. zenbakia

Unibertsitateansartzeko langa Aste honetan egin dituzte batxilergoko bigarrenmailako ikasleek selektibitateko azterketak 10-11

Goierriko 365 ikaslek egin dute egunhauetan selektibitatea. MIKEL ALBISU

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Montse Delgado 3 Iritzia 4-5Gehiengoen aritmetika 6-7Mikel Olano 8-9 LarraitzSorron 12 Baratzea, gurebalkoian 13 Legazpi Guinearenbegietatik 14 Saretik 15

GOIBERRI151 zenbakia. 2015eko ekainaren 12a

Page 2: Goiberri 151. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 151. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MoTZEAn

«Egunen batean Idiazabalgo parrokiakoabesbatzan abestuko dut»

Montse DelgadoIdiazabalgo Baserritarren Kooperatibako langilea

Asier Zaldua IdiazabalMontse Delgadok (Zumarraga,1959) Formigaleko hotel bate-an eta Etzegarateko Alai jate-txean lan egin zuen IdiazabalgoBaserritarren Kooperatibanhasi aurretik.Zeintzuk dira zure zaletasu-nak?Musean jokatzea eta kanta-tzea.Hordagoak jo zalea al zara?Segurolasamarra naiz.Asko aldatzen al duzu bikotez?Txapelketetan Juan Manuel Al-dasoro Eilleorrekin jokatzendut. Bestelakoetan, tokatzendenarekin.

Abesbatzaren batean abestenal duzu?Bizitza sozial oso betea dut,baina egunen batean parrokia-ko koruan abestuko dut.Idiazabal ala Zumarraga?Bi herriak oso garrantzitsuakizan dira nire bizitzan. Etxeberriauzoan jaio nintzen eta loturaestua dut hango jendearekin.Urtero jaietara joaten naiz.Hemen lan egingo ez bazenu,non arituko zinateke gustura?Haurrekin edo adinekoekin eregustura lan egingo nuke.Liburu bat.Ernest Hemingway-ren Porquién doblan las campanas.

Hiru aldiz irakurri dut jada.Musika talde bat.Sergio y Estibaliz.Abesti bat.Aitorren hizkuntz zaharra. Gu-txitan abesten da eta galduegingo da.Pelikula bat.Cumbres borrascosas.Idiazabalgo txoko kuttuna.Pilar Enea. Bertan jokatzen dutmusean eta giro bikaina dugu.Zeri diozu beldurra?Bakardadeari.Herriko alkate bazina...Zinegotzia naiz! Erabakitzenden guztia herriarentzat onaizatea ez da gutxi.

«‘Aitorrenhizkuntz zaharra’kanta gutxitanabesten da etagaldu egingo da»

ASIER ZALDUA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Janire ArrondoKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Eskeine LegorburuProdukzio arduraduna:Erkuden MuguruzaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]

Publizitatea: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 151. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Xabier Mendiguren ElizegiIdazlea

Patxadaz,zaborraz

auteskunde-ak pasatu di-renez etanork nona g i n d u k oduen argi ge-

ratu denez, beharbada mo-mentu egokia da, lehia politikoestutik aparte, gogoeta lasaibat egiteko, denon artean, zeregin behar genukeen geuk sor-tzen ditugun hondakinekin.

Urte mordoxka bat atzerabegira jarriko bagina, ohartukoginateke garai bateko gizarteanez zela «zabor» kontzeptuaexistitzen: denak zeukan bereerabilera eta ia ezer ez zen alfe-rrikakoa; patata-azalak txerri-jan bihurtzen ziren eta arropagastatuegia sukaldeko trapu.Horren arrastoa ikus dezakeguoraindik ere hainbat baserritan:furgoneta zahar bat oilategibihurtua, bainera izandakoa ur-aska gisa erabilia…

Horiek garai bateko kontuakdira, ordea. Gure zibilizazioakkontsumo azkarrera bultzatzengaitu, eta prozesu horretan

hainbat hondakin sortzen ditu,bai industrialak, bai etxeetako-ak. Urte batzuk baldin baditu-zu, gainera, erraz jabetuko zi-nen, denboraren joanean, geroeta zarama gehiago sortzendugula. Garai batean, estetikoazen horrek sortzen zuen kezkanagusia: txikleak lurrera bota-tzea itsusia zela-eta, paperon-tziak ipini behar ziren kalean.Gero etorri da kontzientzia har-tzea: zenbaterainoko arazoaden sortzen dugun zarama pila,horrekin zer egin pentsatu be-har dugula, eta gure planetarenbaliabideak ere mugatuak dire-la. Gaur egun, denak bat gatozzabor kopurua gutxitu egin be-har dela, ahal den gehiena be-rrerabili, eta berrerabili ezindena birziklatu. Horraino, de-nak ados. Hala ere, gaika bil-tzen ez diren zakarrekin zeregin, horra gure artean eztabai-da luze eta sutsuak piztu dituengaia.

Ez naiz sartuko atez atekoa-ren alde on eta txarretan. Eztaere erraustegiaren abantaila

eraginkorrena, baina hondakinmotak gaika sailkatzeak derri-gorrezkoa beharko luke edo-zein kasutan, arrazoizkoa hori-xe delako. Datuak nahi ditue-nak, interneten ditu Gipuzkoaniaz pertsonako sortu ditugunerrefus kiloak, herrika emanak.

Bigarren gogoeta: herri ba-tzuetan gai honekin oposizioaegiteko erabili den modua, itsu-sia ez ezik, kaltegarria ere badaluzera begira. Boto batzuk lor-tzeko atzerritarrekiko beldurraeta gorrotoa bultzatzea jokabi-de desegoki eta miserabletzatjotzen dugun bezala, aitortubeharko genuke zaborrengaian, pertsonok barruan du-gun alderdirik txarrena xaxatudela: zibismoaren, ardurareneta auzolanaren ordez, bere-koikeria, alferkeria, zikinkeria.Botoetan ondo funtzionatuduela-eta, estrategia egokitzatjotzeko tentazioa egon liteke,baina agintariak pentsa beza,herritar insolidario eta narrashoriexekin ez dela erraza inon-go herrigintzarik egitea.

H

eta kalteen neurketan. Gogoe-ta pare bat utzi nahi ditut baka-rrik, gure herri-agintari berrien-tzat. Bata da, zaborrak bota-tzeko eta biltzeko modua ezindela aliritzira utzi: neure etxekozikinak herriko plazan edo erre-kan bota ezin ditudan bezala,bidezkoa da erreziklatzea de-non eginbehar bihurtzea, eta ezera guztietako kakak poltsa be-rean botatzeko askatasuna uz-tea.

Bereizte hori etxe bakoitzekoedukiontzi txikietan edo bostkontainerretan egin, azter bedihotzean zein den sistemarik

Page 5: Goiberri 151. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Hauteskunde biharamun pixka batekin jarraitzen dinat, Joxe-pa! Ea gai garen hainbeste emaitza, balorazio eta kalakaren arte-an zerbait taxuzkorik estekatzeko. Ezer baino lehen argi zegon he-rritarrek hitz egin dutela eta erabaki dutela zer nahi duten datozenlau urteetarako. Zorionak, beraz, gidaritzari heldu beharko diote-nei! Rolak ondo zehaztuta geratu ditun nork gidatu behar duen etanork lagundu behar duen oposiziotik herriaren aurrerabidean, zei-nahi dela ere erakundea. Orain kontua izango dun hori guztia nolaegiten den… Argitasuna izango ahal dinate batzuek bezala beste-ek herri osoaren onerako diren erabakiak hartzeko, kanpainan ze-har hainbeste aldiz esan duten moduan!

Lehen bezala orain ere argi zeukanat herritarrak auzolanak ber-dinduko, parekatuko, gaituela. Auzolanean, elkarlanean jarrikogaitun denok parez pare, maila berean, alderdien loturetatik gaindiherriaren alde lanean: dela erabakitzeko eskubidearen alde, delakulturgintzan edo dena delako esparruan. Norberak bere hondar

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak … Ederra,kantua, Iñaxio!. Garbi diat lanean segi behar dugula, kulturgin-tzan eta euskaraz, noski. Lanean, elkartuta, elkar hartuta, elkarla-nean. Baina zaila duk, horratio!, zaila. Ez gaituk euskaldun abertza-leak lanerako elkartzen. Bakoitza bere alderditik ari gaituk, bakoi-tza sokari bere aldera tiraka, batean ezker, hurrena eskuin… eta,bazirudik halaxe jarraituko dugula hurrengo lau urteetan ere.

Galdera batzuk sortzen zaizkidak, buruhausteak: 1)Eguna joan, eguna etorri, goizean jaikitzen garenetik oheratu

bitarte, gure hizkuntza eskubideak urratuak izan direlako kexakapasatu beharko al dizkiagu beste lau urte?

2)Euskal preso politikoek injustizian jarraitu beharko ote diatezuloan, gai «garrantzitsuagoak» eta presazkoagoak ba omen di-tugulako?

3) Atez ateko zabor bilketa sistema kendu eta to!, dena irentsikoduen errauskailu eder bat jarri behar al zigutek?

4)Independentziaren gaia, lehentasunik gabea, bigarren edota

hirugarren mailakoa dela pentsatu eta puska batean aparkatutaedukiko dugun gaia izango al duk?

5)Aberatsak aberatsago eta pobreak pobreago egiteko zergapolitikarekin, aurrera!?

6)Azpiegitura handiekin Ama Lurra jan behar al diagu?Ezkor nagok, ezta, Iñaxio? Hala duk, ez baitiat jendea elkarlane-

an, Euskal Herria eraikitzen lanean jarduteko gogoz ikusten. Asko,jende asko, ondo bizi gaituk, oso ondo, konplikazio bila ibili gabe;nire lana, nire soldata, nire familia, nire oporrak … ni, ni eta ni.

bateta

bat

Asteko irudia

Inazio Usarralde

Joxepa Madariaga

Josu Maroto

SelektibitateaHiru egunez selektibitateanmurgilduta izan dira ikaslegoierritarrak. Aro batiamaiera eman eta bestebaten hasiera,etorkizunerako atea irekidute. Animo denei!

alea non ipini dezakeen hausnartu eta ondorengoentzat etorkizunhobeago bat uztearen alde lanean segi. Horretan sinesten dinat.Hori horrela, Xabier Leteren hitzak gaur egunera moldatuz, hasikoal gaitun kantuan?

«Pertsonen lana jakintza dugu, ezagutuz aldatzea, naturarekinbat izan eta harremanetan sartzea…»

Page 6: Goiberri 151. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Asko aldatu da Goierriko mapapolitikoa. Larunbatean, hilak 13,osatuko dituzte udalak, herriz herri.

Arkaitz Apalategi Ezusteko eta aldaketa ugarieragin dute maiatzaren 24koudal eta foru hauteskundeek.Zenbait herritan garbi gelditudira gehiengoak, eta baita uda-laren osaketa nolakoa izangoden ere. Beste batzuetan, or-dea, zenbakiek eta aritmetikakaukera bat baino gehiago era-kusten dute. Alderdiek hiru asteizan dituzte elkarren artean hitzegin eta adostasunetara iriste-ko. Larunbat honetan ikusikoda, udal osaketarako osoko bil-

kuretan sukalde lan horiek zeinfruitu ematen duten.

Goierriko sei herririk hazie-nak dira aldaketarako eta jokupolitikorako tarte gehien ema-ten dutenak. Horietatik hirutan,gehiengo osoarekin agindukodu hauteskundeak irabazi di-tuen alderdiak: Zumarragarenkasuan PSE-EEk; eta Lazkaoneta Beasainen, EAJk. Legazpin,Ordizian eta Urretxun berriz,EAJk eta EH Bilduk bosna zine-gotzi dituzte, jeltzaleek botogehiago dituzte bietan. Ikuste-ko dagoena da ordezkaritza lor-tzen duten gainontzeko alder-diek nor babestuko dute.

Akordio horiei begira, zere-san handia izango du EAJk etaPSE-EEk duten elkarlanerakoakordioak. Gobernagarritasu-na errazteko eta «egonkorta-suna» bermatzeko asmoare-kin, elkar babestea adostu dute

bi alderdiek; horretarako, koali-zio gobernuen formula propo-satu dute; hala ere, Goierriri da-gokionez ikusteko dago babeshori alkatearen inbestiduraramugatuko den ala sozialistekudal gobernuetan parte hartu-ko ote duten.

Legazpi eta UrretxuOso antzeko egoera bizi dute biherrietan. EH Bildu aginteanegotetik, hauteskundeetan ze-rrendarik bozkatuena EAJ iza-tera pasa dira bietan. Zinegotzi

kopuruan, hala ere, berdindutadaude, bosna ordezkarirekin.PSE-EEk bina zinegotzi ditu biherriotan, eta Irabazik bana.Matematikek erakusten duteordea gehiengoen osaketa.

EAJ eta PSEren akordioariesker, babesa izango dute jel-tzaleek. PSEk dio, ordea, hitzar-menarena ez dela EAJk «eraso-ago» goberna dezan hartutakoerabakia. «Guk gure ekarpenakegingo ditugu, hainbat neurrieta baldintza bete beharkodira», diote.

Irabazi ere oposiziotik «lanpolita» egiteko prest dago herrihauetan. Alberto BezunarteaLegazpiko Irabaziren ordezka-riak Goiberriri azaldutakoarenarabera EAJrekin bildu diraegun hauetan eta akordio pun-tuletarako prest egingo direnarren, oposizioan egongo dira.

Zalantza, OrdizianOrdizian ere antzeko egoeranegon arren (EAJk eta EH Bildukbosna zinegotzi dituzte), auke-ra gehiago daude alderdien ar-teko balizko akordioei begira.Izan ere, EAJren eta PSEren ar-teko elkarlanak 6 zinegotziizango lituzke. Zalantza izandena da EH Bilduk eta 2 zinego-tzi lortu dituen Ordizia Orainekadostasunen bat lortuko du-ten.

PSE-EEk zer joera hartukoduen jakina izanda, orain begiguztiak Ordizia Orain talde be-rriari begira daude. Mila Sukiazerrendaburuak azaldu due-nez, «bilerak izan dira eta dene-kin egon gara, EAJrekin, EH Bil-durekin eta PSErekin». Hala

Gehiengoenaritmetika

«Bileretanjasotakoa herrikozirkulura eramaneta bertan hartukodugu erabakia»Mila SukiaOrdizia Orain

«EAJrekin bildugara eta aurrerabegira ereelkarlanerako prestgaude»Alberto BezunarteaLegazpiko Irabazi

Page 7: Goiberri 151. zenbakia

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

puntu garrantzitsuetako batizango da Sasieta Mankomuni-tatea. Azken legealdian, sei he-rri nagusietatik bost EH Bildukzuzendutakoak ziren, eta haiekhartu zuten mankomunitatea-ren gidaritza ere. Orain ordea,udalen kolore politikoa alda-tzeak, Sasietaren norabideanere aldaketak ekar ditzake.

Zentzu horretan, Markel Ola-nok ia esana du erraustegia egi-teko proiektua berreskuratukodutela. Goierriko EAJko ordez-kariak atez atekoarekin agertuizan duten jarrera ikusita, ikus-teko dago zer gertatuko denorain. Balizko erraustegia eginbitartean, zabortegiaren egoe-rari zein konponbide emangodioten ere ikusteko dago.

ere, momentuz «informazioajasotzeko bilerak» izan direladio; orain bilera horietan jaso-takoa «Ordiziako zirkulura era-mango dugu eta han erabakikodugu zer egin». Zentzu horre-tan, «erabakia Ordizian» har-tuko dutela zehaztu du, etahaien bilerak irekiak direla;«gure kide eta jarraitzaileakedota hauteskunde hauetanbotoa eman diguten herritarrakere etor daitezke, denen iritziajaso eta denen artean erabaki»nahi dutelako. Sukiaren arabe-ra, Ordizia Orainekez du «go-bernu batean sartzeko anbizio-rik»; horren ordez, lortu nahidutena «udalak kudeatzekomodua aldatzea» da, alderdie-tan oinarritutako sistemarekinbukatu eta «bizilagunak kude-aketa horretan sartu. Hori dagure helburu nagusia».

Bere aldetik, Igor Egurenek«hauteskundeak EAJk irabazi»zituela azaldu zuen bozen biha-ramunean, eta horrenbestez,gobernua osatzeko garaian,«lidergoa hartzea beraiei» da-gokiela. Hala ere, «alderdi guz-tien artean elkarrizketak» izan-go zirela aurreratu zuen, eta ezzuen beste alderdiren batekinakordioren bat lortzeko aukera-rik baztertu.

Hondakinak, gakoUdaletan ez ezik, beste makinabat erakunde ere osatuko diradatozen aste eta hilabeteetan.Gipuzkoako Batzar Nagusiakhil honen bigarren hamabos-taldian osatu beharko dira.Markel Olano izango da ahal-dun nagusi; uztailaren 2a bainolehen hartu behearko du kar-gua. Gipuzkoako erakundeanere izango da EAJren eta PSE-ren arteko gobernagarritasunakordioa. Hala, EAJren 19 ba-tzarkideak eta PSEren 9ak ba-tuta, gehiengo osoarekin go-bernatu ahal izango dute.

Bai Gipuzkoan eta bai Goie-rrin, azken lau urteetan eta kan-painan bertan zeresan handiaeman duen gaia izan da honda-kinena. Hori dela eta, interes

Alor ekonomikoan ere etorri-ko dira aldaketak. Izan ere, EHBilduren legealdi honetako iku-rretako bat izan den Aberasta-sunaren Gaineko Zerga atzerabotako duela iragarri du EAJk.Olanoren hitzetan, zerga honek«ekonomia eta lanpostuaksendotzeko etekinak berriz in-bertitu nahi dituztenei kalte»egiten die.

Ekonomiaren eta enpresenalorrean jarraituz, Goieki etaUggasa garapen agentzienosaketa ere aldatu egingo da,udal osaketa berriaren ondo-ren. Orain arteko txandatze sis-tema jarraituz gero, Goiekiko le-hendakaritza Lazkaoko alkate-ak izango du, eta UggasakoaLegazpikoak.

EAJ EH Bildu PSE-EE Irabazi OrainBeasain 9 6 2Lazkao 7 6 0Legazpi 5 5 2 1Ordizia 5 5 1 0 2Urretxu 5 5 2 1Zumarraga 2 2 8 1

Herri nagusietako ordezkaritzak

MAIALEN IGARTUA

Page 8: Goiberri 151. zenbakia

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Galtzeko zorian daudentxoriak ikustea benetanzoragarria da»

Mikel OlanoBasozaina eta txorietan aditua

Asier Zaldua AtaunTokian-tokian, animalia espe-zie ezberdinak daude Gipuzko-an, tartean txori espezieak, ba-koitza bere ezaugarriekin. MikelOlano aldundirako aritzeen dabasozain lanak egiten, eta lu-rraldeko inguru bakoitzeandauden txori espezien berriematen du han eta hemen an-tolatutako bisitetan. Goierrinere egin izan dituzte. Zein da zuen lana?Urtean zehar espezie ezberdi-nei jarraipena egiten diegu. Ba-tez ere, espezie babestuei etabereziki kumeak edukitzen di-tuzten garaian. Gipuzkoako es-pezie babestuen artean bela-tzak eta sai zuriak daude, bes-teak beste. Animalia horieijarraipena egiteaz gain, zaintzalanak egiten ditugu ehiza etaarrantza garaian. Gipuzkoa herrialde aberatsa alda animali espezieetan?Animaliak bizilekuei lotutadaude. Batzuk landa zabaletanbizi dira, beste batzuk basoe-tan, itsasertzean... Gipuzkoan,gizakiak ia lurralde osoa hartuduen arren, habitat ezberdinakdaude, eta horrek aniztasunaematen dio gure lurraldeari. Ezditugu animalia populazioikusgarriak, baina bai animaliamota asko. Gipuzkoa, bere txi-kitasunean, anitza da.

Besteak beste, animalien mun-dua ezagutzera emateko ere lanegiten duzu. Gipuzkoan zehar antolazen di-ren ibilaldien helburu nagusiabiodibertsitateaz hitz egiteada. Jendea bere etxe ondoanhainbat espezie bizi direla kon-turatzea nahi dugu, eta bertakoespezieak ezagutzera ematensaiatzen gara. Nik, natura inter-pretatzeko, soinuen munduaaldarrikatzen dut. Kantuen bi-dez ikusmenaz baino errazagobereizten dira txoriak. Garai ba-tean gizakiak naturarekin zuenharremanera itzultzea da kon-tua.Zer egiten duzue txoriak ezagu-tzera emateko antolatzen ditu-zuen irteeretan?Garrantzitsuena, soinuz ingu-ratuta bizi garela konturatzeada. Begiak ixteko eta entzutensaiatzeko esaten diet bisitanparte hartzen ari direnei. Halu-zinatuta gelditzen dira, ez bai-tute behin ere ariketa hori egin.Hori eginda bakarrik, orduraarte entzun gabeko soinu pilabat entzuten dituzte. Soinuenmundu bat dagoela kontura-tzen dira. Ibilaldien helburua ezda 30 kanta ikastea, entzutenikastea eta soinuen munduaestimatzea baizik. Nahi badute,gero ikasiko dute txori bakoi-tzaren kantua ezberdintzen.

Zertarako abesten dute txo-riek?Urte sasoi honetan euren lu-rraldea defendatzeko. Ozenkiabesten dutenak arrak dira. Ba-koitzak punta batean abestendu, hartu duen eremuan, eme-ak erakartzeko. Ondoren, ere-mu horretan habiak egingo di-tuzte eta txorikumeak edukikodituzte. Txoriek urte osoan ze-har abesten dute, baina garaihonetan ozenago eta garbiago.Zein da zure kantu kuttuna?Kantu guztiak gustatzen zaiz-kit, baina bereziki zozoena, biri-garroena eta garastarroena.Hiru txori hauek familia bereko-ak dira. Gainera, euren kantuaketxetik bertatik entzuten dira.Ez dago inora joan beharrik. En-tzuten jakin behar da. Erlaxatueta adi egon.Zergatik dituzu zuk horren gus-tuko animaliak?Baserrikoa naizelako, agian.Egun ez naiz baserri batean bizi,baina baserri batean jaio etahazi nintzen. Gure umetako za-letasunak txorien habiak bila-tzea eta frontoian pilotan joka-tzea ziren. Altzo herri txikia daeta horiek ziren gure denbora-pasa nagusiak. Herriko mutilkozkor guztiak ibiltzen ginenhabia bila. Bakoitzak bere ha-biak zituen. Hortik datorkit ani-maliekiko zaletasuna.

«Entzuten ikasteaeta soinuenmundua estimatzeada ibilaldienhelburua»

«Txoriek urteosoan abesten dutebaina orainozenago etagehiago»

«Zaintza lana ereegin behar dugueta ehiztarieiisunak jartzea eretokatzen da»

Page 9: Goiberri 151. zenbakia

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

GIPUZKOAKO PARKETXE SAREA

Umetatik izan al duzu argi ba-sozaina izan nahi zenuela?Oso argi nuen bai; mundu haugustatzen zait eta GipuzkoakoForu Aldundiak deialdia eginbezain laster, oposaketetaraaurkeztu nintzen. Beti gustatuizan zaizkit animaliak eta baso-zain hasi nintzenetik, nire zale-tasuna garatzeko aukera izandut. 52 urte ditut eta 28 dara-matzat basozain.Zure ametsetako lana da?

Lan asko egiten dugu animalie-kin eta horrek nire zaletasunagaratzeko aukera ematen dit.Baina hemen ere dena ez daarrosa kolorekoa. Zaintze lana

ere egin behar dugu eta ba-tzuetan ehiztariei isunak jar-tzea ere tokatzen da. Hori ez dahorren atsegina, baina gure la-naren barruan sartzen da, etaeginbeharrekoa da. Zein da zure laneko gauzarikpolitena?

Animaliekin egotea da, jarrai-pena egitea. Metodologia ba-tzuk aplikatu behar dira etadatu batzuk sartu. Okerrenazaintza lana da. Norbait txoribat botatzen ikusten badugu,hori kontrolatzeko gaude.Zeintzuk dira zure animalia ku-ttunak?Animalia denak gustatzenzaizkit. Baita txori txikiak ere.Handiekin lan egiten dugu, me-hatxuarengatik, baina denak

gustatzen zaizkit. Dena den,galtzeko zorian daudenak ikus-tea benetan zoragarria da: uga-tza, arrano beltza, hontz handibat...Zein da gehien txunditu zaituenanimalia?Kolibriak liluragarriak dira. Ho-rren txikiak baina zein dinami-koak! Batzuek, gainera, eurenmokoa lore mota zehatz bateraegokitu dute, eta hori, eboluzio-ari dagokionez, sekulakoa da.

Page 10: Goiberri 151. zenbakia

10 GOIBERRIERREPORTAJEA

Goierriko 365 ikaslek unibertsitatekohautaproba egin dute aste honetan.Urtebeteko bizia du selektibitateak.

Loinaz Agirre Urduritasuna eta presioa diraikastetxeetako zuzendariekgehien errepikatu dituzten bihitzak, selektibitateaz edo uni-bertsitateko hautaprobaz gal-

detutakoan. Etorkizuna jokoanizateak sorrarazten die ikasleeiurduritasuna eta presioa; asko-tan, hamarreneko batek eraba-ki baitezake pertsonaren etor-kizuna.

1975. urtetik bigarren batxi-lergoko ikasleek urtero errepi-katu behar izan duten azterke-ta da selektibitatea. Urteakjoan, urteak etorri, egoera ho-rretatik pasatu behar izan duteGoierriko ehunka gaztek. Aur-ten 40 urte ditu selektibitateak.Espainian 1974. urtean onartu-tako Selektibitate Legeak ze-

haztu zuen unibertsitaterakosarbidea lortzeko azterketa be-rezia egitea. Ikasleen masifika-zioa argudiatuz fakultateekikasle kopuruak mugatu zituz-ten. Ikasle protesta handiak

izan ziren ikasteko eskubideamugatzen zela argudiatuz.

Dena den, Josu Agirre Bea-sain Institutuko zuzendariak ezdu unibertsitateko sarbideaantolatzeko beste metodorikezagutzen. «Bestela fakultatebakoitzak bere sarrera frogaegin beharko luke eta hori ero-mena litzateke ikaslearentzat.Pentsa zenbat azterketa eginbeharko lituzkeen».

Urretxuko Iparragirre ikaste-txeko Mariaje Zabalak «pasabeharreko trago txar bat» be-zala definitu du selektibitatea,

Bi urtekolanajokoan

Ordiziako Oianguren Institutuko ikasleak asteazkenean autobusa hartzeko unean. MIKEL ALBISU

Page 11: Goiberri 151. zenbakia

GOIBERRI 11ERREPORTAJEA

«sistematik kentzea zaila dentrago txarra». Helduarora pasatzeko egin

beharreko azterketa dela esanizan du zenbaitek. «Unibertsi-tate publikoek, adibidez, plazakopuru zehatz bat eskaintzendute. Nota onena duten ikasle-tik behera hasten dira plazakbetetzen. Batzuetan hamarre-neko batengatik kanpoan gera

zaitezke», azaldu du UZ Ikasto-lako Montse Alkortak. Selektibitateko notaz gain, bi

urteko batxilergoko batez bes-teko nota hartzen da kontuanunibertsitatera sartzeko ga-raian. Gaur egun, medikuntza,arkitektura, magisteritza, eri-zaintza edo fisioterapia ikaske-tak egiteko eskatzen dute no-tarik altuena.

Gainditzea ez da arazoEgoera horren aurrean, Legaz-piko Haztegi ikastolako MariaJesus Perez de Arenazak azpi-marratu du «ikasleek bigarrenbatxilergoan karreran bainopresio gehiago» izaten dutela.Lazkaoko San Benito Ikastola-ko Josune Aranburuk gaineratuduenez, bi egunetako azterke-tak bi urteko lana baldintza de-zake. «Batez besteko notakagintzen du ikasketak aukera-tzeko garaian eta denok dakigualdagai askok baldintzatzenduela egun bateko azterketa». Gaur egun selektibitate az-

terketa egiten duten guztiek

lehenengo mailako batxilergo-an hasten diren ikasleek hauta-proba berria egin beharko dute.Berria izateak eta ezjakintasu-nak kezka eta urduritasuna era-giten die irakasleei. Test erakoazterketa izango dela diote zu-rrumurruek. «Baina, probatugabeko ariketak izango dira etahorrek kezka sortzen du». Ikas-tetxeetan duten informazioa-ren arabera, Batxilergoko titu-lua ikastetxeek emango lukete,«eta errebalida izango omenda unibertsitatera sartzekoproba».

Etorkizuna baikorDena den, baikortasunez begi-ratzen diote ikastetxeek etorki-zunari. «Beti esaten diegu gu-rasoei eta ikasleei, baikorrakizan behar dugula. Hemen lor-tzen den formazio maila osoegokia da, eta hori da garrantzi-tsuena. Formazio egokia dau-kanak aukerak izango ditu etor-kizunean ere», dio Agirrek. 18urterekin beti ikusten da etorki-zuna kolokan: «Kezka hori betiegoten da ikasle garaian. Bainakrisialditik ateratzen ari gareladirudi eta aukera ona izangodute gaur egungo gazteek».

edo ia guztiek gainditzen dute.Alkortaren esanetan, «gaindi-tzea ez da arazoa, ikasle bakoi-

tzak egin nahi duen graduon-doa egin ahal izateko nota jakinbat ateratzea baizik». Nota ze-hatz bat lortzeko presiopeanegoten direnak oso urduri joa-ten dira. «Askotan nota onadaukatenek okerrago pasatzendute, nota mantendu nahi du-telako. Beste batzuk lasaiagojoaten dira , zer galdurik ez dau-katelako».Ikastetxeentzat ere garran-

tzitsua da beraien ikasleek uni-bertsitaterako hautaprobagainditzea. Zabalaren esane-tan, «arlokako irakaslearentzatere gogorra izaten da, beraienarloan ikasleek zein nota atera-tzen duten» ikusi arte. Eskola bereziak ematen diz-

kiete ikasleei selektibitate au-rreko egunetan. OrdiziakoOianguren Institutuko LourdesElgarrestak nabarmendu nahiizan duenez, lanik gehiena ikas-

tetxean egiten dute. Hainbesteurtetako ezagutzak, gainera, la-saitasuna ematen die irakasle-ei eta ikasleei. «Selektibitatea-rekin urte asko daramagu etaikastetxeetan badakigu gutxigorabehera zer eta nola galde-tuko den. Nahiko bideratutadauzkagu ikasleak horrelakoproba bat gainditzeko. Hemen-dik bi ikasturtetara ez dakiguzer gertatuko den».

Aldaketak berrizIzan ere, LOMCE legearen ezar-penaren ondorioz, selektibita-teari bizi laburra gelditzen zaio.Azken aurreko hautaproba izanda aurten egin dutena. Irailean

Urretxuko eta Zumarragako ikasleak Donostiara bidean. LOINAZ AGIRRE

Datua

365Goierriko ikasle. Gaur bukatukodute Donostian Goierriko 365ikaslek unibertsitaterako hauta-proba edo selektibitate azterketa.Gipuzkoan, gaur egun ikaslegehienek euskaraz egiten dute se-lektibitatea: aurten, 3.542 ikasle-tik 2.875ek egin dute euskarazeta 667 ikaslek gaztelaniaz.

Selektibitatekoazgain, batxilergokobatez besteko notaere kontuan hartzenda unibertsitaterako

Irailean batxilergokolehen mailan hastendiren ikasleekhautaproba berriaegin beharko dute

Page 12: Goiberri 151. zenbakia

«Keinu txiki bat egindatxakurrak ederkiulertzen du zer egin»

«Txakurrak ezbadu nahi ez dagozer eginik; arnesaikusita pozarrenjartzen dira»

Miriam Luki ZumarragaMusherren ezinbesteko bidela-gunak dira txakurrak. Lur gaine-an edo elurretan egin daitekeenkirolean aritzen dira. Modalita-te ugari dago, Sorronek bikejo-ring eta skijoring egiten ditu,hau da, txakur bakarrak tiratuta

txirrinduan nahiz eskiekin ari-tzen da.Europako Txapelketarako sail-katu zara bi modalitateetan.Bai, lurrekoa Irlandan jokatukoda urrian eta elurretakoa Nor-vegian, datorren martxoan. Es-painiako txapelketetan biga-rren egin nuen bi kategorietan.Ez dakit, halere, joateko auke-rarik izango dudan.Europarako sailkatuz gero,Munduko txapelketarako txar-tela lortuko duzu. Han, ordea, ez daukagu irabaz-teko aukera handirik, baina joa-

Larraitz Sorronzumarragarra(1983) ikasketazalbaitaria, ofiziozudaltzaina etaafizioz puntako‘musherra’ da.

SORRON

12 GOIBERRIGAZTEAK

ten bagara ikasteko parada

ezin hobea izango da. Mundukoonenak egongo dira: lurreantxekiarrak puntakoak dira etanorvegiarrak elurretan.Nolatan hasi zinen?Husky (iparraldeko txakur arra-za) bat oparitu zidaten 13 urtebete nituenean eta kirola egite-ko premia zuela esan zidaten.Bergaran Axen Garitano ezagu-tu nuen eta harekin hasi nin-tzen.Norbera fisikoki prestatzeazgain, txakurren entrenamen-duak pisu handia izango du. Bai, hori da zailena. Udan kilo-metroak eta kilometroak egi-ten ditugu txakurrak lotu gabe,ez baita komeni hamabost gra-dutik gora dagoenean txakurralotuta eramatea; fondoa lan-tzen dugu. Neguan erresisten-tzia eta potentzia indartzen di-tugu eta txapelketen aurretikserieak egiten ditugu.

Txakurrentzat gustagarria delaesango al zenuke?Nire txakurrak ez badu tira eginnahi ez dago zereginik. Entre-namendua jolas bat bezala egi-ten dugu eta, hala, arnesa ikus-teaz batera pozarren jartzendira.Txakurraren eta zure arteko in-terakzioa estua izango da, ala?Erabatekoa. Ardatz nire txaku-rrak bi urte egin zituen martxo-an. Oso gaztea da eta a prioritxakur egokiena ez bada ere,oso-oso azkarra denez orekatuegiten ditu bere gabeziak.Bion artean konfiantza behar da?Demagun bidegurutze batean27 kilometro orduko abiaduranzoazela. Abiadura horretan es-kuinera hartu behar bada zukkonfiantza izan behar duzu txa-kurrak hara egingo duela. Keinutxiki bat eginda txakurrak eder-ki asko ulertzen du zer den eginbehar duen.

Babeslea

Page 13: Goiberri 151. zenbakia

GOIBERRI 13GURE LURRA

Baratzea, gure balkoian Kalean bizita, bakoitzak bere baratzea izateko aukera da balkoian barazkiaklandatzea. Garaian garaiko produktuak kontsumitzea eta kontzientziaekologikoa areagotzea ahalbidetzen du nork bere barazkiak ekoizteak.

Maialen Igartua SeguraGarai batean baserri bakoitze-an baratze bat izaten zen, etakontsumo propiorako ekoiztenziren barazkiak. Gaur egun, or-dea, bizitza herriguneetan zen-tratzen da gehienbat, eta ba-razkiak supermerkatuetatikerosi ohi ditu jendeak. «Ondo-rioz, natura behatzeko ahalme-na galdu dugu», dio Aitor Mon-tes Segurako biologoak. Horrekbadu irtenbidea, ordea: norkbere balkoian baratzea jartzea,barazkiak lorontzietan landa-tuz.

Montesen hitzetan, gero etajende gehiago animatzen dabalkoian barazkiak ekoiztera.Herrietan bizita, baratze tradi-zionalaren alternatiba da, etabaditu hainbat abantaila. «Na-turarekiko lotura estutu egitenda, eta jendea ohartzen hastenda, esaterako, garaian garaikoproduktuak zein diren», adiera-zi du Montesek. «Barazkiakmerkatuan erosten dituguneanez dakigu nondik datozen etanola ekoitziak izan diren; gurebalkoian ekoitzita, berriz, pro-zesu osoa gure esku dago».

Naturaren prozesu horietazjabetzeak naturarekiko sentsi-bilizazioa ere areagotu egitenduela uste du Montesek, bakoi-tza bere baratzetik hasi eta na-turarekiko kezka orokorra izate-ra iritsiz. «Balkoian baratzea

izateak laguntzen du kontzien-tzia ekologikoa garatzen».

Beharrezko baldintzakBalkoian barazkiak ekoiztea

zaila izan daitekeela pentsa de-zake norbaitek. Montesen hi-tzetan, ordea, balkoian baraz-kiak ateratzea erraza da.«Nahikoa da sustratu egokiaerabiltzea, ura ematea eta egu-nean lau orduz eguzkiaren ar-giak zuzenean jasotzea». Bal-dintza horiek betez gero, bara-tzea ziurtaturik dago.

Egia da balkoiak badituelabere mugak, batez ere, tamai-nagatik. Montesek azaldu due-nez, gero eta leku gehiago izan,orduan eta lorontzi handiagoakjartzeko aukera izaten da, eta

horrek sustrai sakonak dituztenlandareak ekoizteko aukeraematen du. Esaterako, tomate-ak, piperrak edota kuiatxoak.

Dena den, horrek ez du esan

nahi balkoi txikiagoetan bara-tzea jartzea ezinezkoa denik.Lorontzi txikiagoetan ekoitzdaitezke, adibidez, letxugak,baratzuriak eta tipula. Balkoia-ren tamaina, hortaz, ez da ai-tzakia.

Esfortzuak merezi duela argidu Montesek, batez ere, bal-koian baratzea izateak garaiangaraikoa kontsumitzea ahalbi-detzen duelako. Modu ekologi-koan ekoitziz, gainera, produk-tuaren kalitatean eta zaporeanere aldea «nabarmena» delaargi du Montesek.

«Balkoian baratzebat izatea errazada: nahikoa dirasustratu egokia,ura eta eguzkia»Aitor MontesSegurar biologoa

Lorontzien tamainaren arabera,barazki batzuk edo besteaklanda daitezke. AITOR MONTES

Page 14: Goiberri 151. zenbakia

14 GOIBERRIARGAZKI ZAHARRA

Miriam Luki LegazpiEnrique Guinea Maquibar(1875-1944) Gasteizen sortuzen, baina bere amaren Legaz-

piko Bikuña jauregiko sustraiekGoierrira erakarri zuten argazkikamera eskuetan. Argazkilariemankorra izan zen eta berelana hitz bakarrarekin deskri-batu ezin bada ere, herriarentaupada jasota utzi zuen. Gas-teizko Pilar Arostegi udal agiri-

tegian gordetzen dute Guineakutzitako 15.000 negatibotikgorako funtsa.

Brinkolako Igeralde auzunea,

Legazpi Azpikoetxeko uharka-tik ikusia, ezpata dantza, Urbia-ko Arbelarreko estola, nekazarifamilia garotan, Mirandaolakobaserria eta laiarekin lanean ariden sendiaren argazkiak eginzituen, besteak beste, XX. men-dearen hasieran.

Nekazariak laiarekin lanean Legazpin, XX. mende hasieran. ENRIQUE GUINEA MAQUIBAR FUNTSA, GASTEIZKO UDAL AGIRITEGIA

LegazpiGuinearenbegietatik

Page 15: Goiberri 151. zenbakia

saretikwww.uzei.eus

Euskaraz idazterakoan zalan-tzak dituztenek erreminta era-bilgarria dute eskuragai sarean.Hobelex doan jaitsi daiteke In-ternetetik; ortografia akatsakzuzentzeaz gain, idazkera lexi-ko egokirako gomendioakematen ditu, Euskaltzaindiarenirizpideak oinarri hartuz.

Hizkuntza arloan zerbitzuakeskaintzen dituen UZEI erakun-deak aurkeztu zuen tresnaudazkenean. Norbere nabiga-

tzailean plugin gisa instalatze-

ko aukera eskaintzen du.Erra-tak edo akatsez idatzitakoakmarkatzen ditu, zuzenketa po-sibleak proposatuz.

Baina, horrez gain, zuzen-tzaile lexikoa ere bada, hau daberrikuntza nagusia. Euskal-tzaindiaren arauetan eta Ter-minologia Batzordearen era-bakietan «bigarren mailako-tzat» zehaztuta dauden hitzakmarkatzen ditu, hobetsitakoakedo gomendatutakoak propo-

satuz.

Euskaraz zuzen idaztekogomendioak, sarean

Klik

Netflix urrianiritsiko daAEBtan sekulako arrakasta izandu streaming bidez edukiak es-kaintzen dituen kateak. Urrianirekiko dute haien Espainiar Es-tatuko katea; hilabetean zortzieuro inguru kostatuko da, bainaeskaintza urriagoa izango da.zuzeu.com

Mitzuli:itzultzaile libreaMikel Artetxe EHUko ikertzaile-ak sortutako doako aplikaziohorrek 50 itzulpen-noranzko-tan baino gehiagotan itzultzendu. Baliabide urriko hizkuntzekprotagonismo berezia dute. El-huyarren babesa izan du. www.mitzuli.com

Sarean ikusia

Zenbat hitzezagutzendituzu?Bost minutu baino gutxiago-an pertsona batek euskaraz-ko hiztegia zenbateraino eza-gutzen duen neurtzen duenaplikazio bat dute BCBL neu-rozientzien zentroak eta EHU-ko Euskara Institutuak: Hizte-gi Jokoa. Xede nagusia daeuskadunen hiztegi mailaneurtzea, bai euskara ama-hizkuntza dutenena, bai eus-kara bigarren hizkuntza dutenedo ikasten ari diren horienaere. Irakurleek euskarazkomaterial idatzia nola desko-detzen eta prozesatzen dutenulertu ahal izateko. Aplikazioatablet, smartphone eta orde-nagailuetarako dago.

GOIBERRI 15INTERNET

Page 16: Goiberri 151. zenbakia