goiberri 85. zenbakia

20
40 urteko lasterketa Urte Zahar egunean beteko ditu Beasaingo San Silbestre probak 6-7 Afrikarrak izan dira nagusi azken urteetako San Silbestre probetan. AIMAR MAIZ Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Josu Altzelai 3 Iritzia 4-5 Arkume ekoizpenaren egoera 8-9 Gureskuklip 10-11 Ander Biguri 12 Etxeberri baserria, 1925 14 Irina Tartarova 16-17 85. zenbakia. 2013ko abenduaren 20a

Upload: goierriko-hitza

Post on 08-Apr-2016

254 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Goierriko kirol proba beteranoetako batek, Beasaingo San Silbestre lasterketak, 40 urte beteko ditu aurten, urte zahar egunean. Beti-Bizi elkarteko kideak arduratzen dira antolaketa lanez.

TRANSCRIPT

Page 1: GoiBerri 85. zenbakia

40 urtekolasterketa Urte Zahar eguneanbeteko ditu BeasaingoSan Silbestre probak 6-7

Afrikarrak izan dira nagusi azken urteetako San Silbestre probetan. AIMAR MAIZ

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Josu Altzelai 3 Iritzia 4-5Arkume ekoizpenaren egoera8-9 Gureskuklip 10-11 AnderBiguri 12 Etxeberri baserria,1925 14 Irina Tartarova 16-17

85. zenbakia. 2013ko abenduaren 20a

Page 2: GoiBerri 85. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: GoiBerri 85. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAN

«Mugikorrarekin argazkiak ateratzeko ez naiz batere zalea»

Josu AltzelaiArgazkilaria

Mikel Albisu LegazpiArgazkilari profesionala daJosu Altzelai (Legazpi, 1974),eta argazki industrialak, ezkon-tza argazkiak... egiten ditu. Bi-daiatzea gustoko du, eta Malinateratako argazkiak erakusgaiditu Zumarragako Zelai Ariztin.Nori egingo zenioke erretratubat?Ekainean jaioko den bigarrensemeari edo alabari.Argazki kamara beti gaineaneramaten al duzu?Ez nago hain zoratuta oraindik.Mugikorrarekin argazkiak ate-ratzeko zalea al zara?

Batere ez.Zaletasun bat.Mendia.Liburu bat.El guardian entre el centeno.Pelikula bat.Amelie, bere argazkiagatik.Musika talde bat.Keane.Abesti bat.Chasing cars, Snow Patrolena.Janari bat.Arroza.Edari bat.Urteko Ardoa.Oporretarako leku bat.La Habana.

Amets bat.Argazkigintzarako dudan ilu-sioa ez galtzea.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.Alabaren jaiotza.Jaso duzun oparirik bereziena. Igel bat, je, je...Gorroto duzuna.Inbidia.Goierriko txoko bat.Jaondoko txabolak, Urbiara bi-dean.Herriko alkate bazina…Diru gehiago kulturarako.Legazpin biziko ez bazina…Hegialdetik ez naiz sekula mu-gituko.

«Ekainean jaiokoden bigarrensemeari edo alabariegingo niokeerretratu bat»

MIKEL ALBISU

GOI BERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Lierni OrmazabalKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 673 69 90 95 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Olaberria, Urretxu, Zerain, Seguraeta Zumarraga

Page 4: GoiBerri 85. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Xabier Mendiguren ElizegiIdazlea

Urte luzeaamaitzeko, film laburrak

bendua ren27an, ostira-lean, Bea-saingo Usur-be antzokian,

13. aldiz ospatuko da Gau Labu-rra izeneko jaialdia, azken urte-an gure artean egin diren filmlabur onenen emanaldia. Noiz-bait bertan izan bazara, bada-kizu gutxi gorabehera nolakoaizaten den. Inoiz agertu ez ba-zara, hemendixe egiten dizutgonbita, ikustea merezi duela-koan.Film laburrak ikusteko gero

eta aukera gutxiago izatendugu: bai zinemetan, bai tele-

bistan, desagertu egin dira pro-gramaziotik. Interneten aurki li-tezke, topatuz gero, baina jakinegin behar milaka zaborren ar-tean gauza txukunak bilatzen.Eta hala ere, esango nuke kor-toak direla zinemaren oinarria:batetik, hor trebatzen direlako

zinemagile gazte guztiak etafilm luzeak egiteko finantzazio-rik ez dutenak; bestetik, laburraluzerako pauso bakarrik ez, be-rezko zinema-modu bat erebada, artista askok goraipatuaeta landua: ordu eta erdiko pe-likulak berez dakartzan moldeestetiko eta tekniko estuetatiklibre, kontatzeko gai nahiz esti-loen ugaritasuna dasta deza-kegu horrelakoetan.Horren froga dira hilaren

27an ikusi ahalko ditugun ha-mabi film laburrak: Borja Cobe-agaren Democracia, Aritz Mo-renoren Cólera, Asier AltunarenZela Trovke, Lander Camarero

eta Iñigo G. Quesadaren Spa-nish Sindicalist, Aitor Apezte-gia eta Xanti Ramirezen Thai-landia, Alberto GastesirenAhaztutako denboraren mapa,Javi Alonsoren Hombre blanco,hombre negro, Izibene Oñede-rraren Hotzanak, Oskar Tejedo-

rren Atrapados, Lander Cama-reroren Goenkale: amaiera,Arantxa Echevarriaren De no-che y de pronto eta Koldo Al-mandozen Bandera.Izen zerrenda hutsa bota dut

hor, baina titulu horietako ba-koitzaren atzean istorio batdago, bakoitza bere gisakoa,denak ere desberdinak: badirafikziozkoak, dokumental ku-tsukoak, animaziozkoak, espe-rimentalak, parodikoak, miste-riozkoak, poetikoak, kritika so-zialekoak, txiste tankerakoak,euskaraz nahiz gaztelaniaz etabaita ingelesezkoak ere… Hitzordua, esan bezala, urte-

ko azken ostiralean dugu; gureartean izango dira zuzendarie-tako batzuk ere, beren filmaaurkezteko, hasi aurretik, etanahi duten ikusleekin hitz egite-ko, ondoren. Eguberri eguneta-ko tripakaden ondoren, beste-lako plan bat, goierritarrentzat.

A

«Esangonuke filmlaburrakdirelazinemarenoinarria»

Page 5: GoiBerri 85. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Aspaldiko partez pasa den larunbatean parranda latz horie-tako bat egin ostean eta oraindik, ezagutzen ez nituen gihar, he-zur, zelula eta neuronetan mina sentitzen dudan une honetan ere,16 urte genituenean zer sentitu eta pentsatzen genuen gogoratudezakedala uste dut. Nahiz eta, ez dudan iraganeko ni hura osoondo ulertzen. El puto rey del mambo-tzat genuen gure burua or-duan, eta gaur egungo gazteek berdina pentsatzen dutela ondo-rioztatu dezaket. Nerabetasunak eskaintzen dituen superboterehorien ondorioz, ez genion inori jaramonik egiten eta autoritateariihes eta kontra egiten genion, ihes eta kontra egitearen plazer hu-tsagatik. Egoera honetan eta errealitate horretaz kontziente, Bea-

saingo Udalak, gazteei begira, droga eta teknologien inguruanmartxan jarri duten ekimenaren berri izan dut. Hausnarketa egokieta ondorio zuzen bati erantzuten dion ekimena zalantzarik gabe,baina eragin gutxi izango duelakoan nago. Gazteez gogoratzen ga-ren gutxietan, zer eta nola egin behar duten esateko besterik ez daizaten. Beraien litro festak debekatu edo gazte-lokalen funtziona-

Gazteak diozu Mikel? Nori axola zaizkio bada gazteak!Gu-txiengoa dira, ez dute bozkatzen... eta zerorri ere biharamuna du-zunean soilik gogoratzen zara beraietaz! Kar, kar, kar.Nik ere izan dut bai ekimen horren berri, eta «gazteen ekarpe-

nak, kezkak eta beharrak jasotzeko» prest dauden heinean (albis-tetik hartutako hitzak hauek), neurri aproposa deritzot zuk bezala-xe. Beste kontu bat noski, bertako erabakiek izango duten eraginada, gurasoei kasu gutxi egiten zaion adin horretan udalari zenbate-rainokoa egingo dioten nik ere garbi ez dudalako. Gogoan dut, ha-lere, guri umetan ikastolara mediku bat eraman zigutenekoa, etahark droga nahasketak, ikaste garai bete-betean zeuden gure ga-runetan izango zuen eragin latza deskribatu zigunekoa. Gehienon-gan efektu berehalakoa izan zuen hitzaldi hark, epe ertainera teo-ria eta praktikaren arteko pitzadura, zulo bihurtzen joan zen arren,noski. Oraingoan ere berdintsu gertatuko da, baina informazio ob-jektiboa beste erantzunik ez dago arazo hauen aurrean. Norantza

bateko fluxua beharrean, elkarlan bihurtu, aipatzen dituzun bestegaietara ere luzatu eta urtean bi ordu soiletara mugatzen ez badaberriz, bejondeiela!Helduok bitartean ea kafe bizigarria pattar beheratzailearekin

ez dela nahastu behar eta mendi ultratrailak baino gauza osasun-garriagoak badaudela ikasten dugun.

bateta

bat

Asteko irudia

Mikel Alvarez

Jon Artola

Josu Maroto

Zorionak etaUrte Berri onIritsi gara urteko azken alera.Nik ere Gabon zoriontsuaketa urte berrirako desiorikonenak opa nahi dizkizuet.

mendua arautzeko. Ez dut esaten neurri hauek zentzuzko edo ego-kiak ez direnik, baina lezioa baino, bidea, beraienganako interese-an egon beharko litzatekeelakoan nago. Edo ez, nik zer dakit.Oraindik buruko minez naiz...

Page 6: GoiBerri 85. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Aurten 40 urte beteko ditu Beasaingo San Silbestreprobak. Antolatzaileek badute zer kontatu.

Ane Arrieta BeasainBeasaingo San Silbestre pro-bak 40 urte beteko ditu aurten,eta urte hauetan antolatzailelanetan aritu dira Juanjo Ruiz(Beasain, 1958), Markos Zuru-tuza (Ataun, 1950), Jesus MariaSan Pedro (Beasain, 1956) etaAntonio Albiz (Beasain, 1952),Beti-bizi elkarteko kideak.Urte amaiera korrika eginez

ospatzeko ideia Paulino Velaz-quez beasaindarrarena izan

zen. Atleta ezaguna zen or-duan, besteak beste, LarraiztikSan Migelera azkarren joatea-ren errekorra zuelako, eta orain-dik ere hala izaten jarraitzen du.1979an sortu zuten Beti Bizi el-kartea eta Velazquez elkarteansartu zenean elkartekideei las-terketa hau antolatzea propo-satu zien, eta hala hartu zuenardura Ruizek, Zurutuzak, SanPedrok eta Albizek osatutakolaukoteak.

Urte askoan aritu da lauko-tea Espainia mailan ospe han-dia hartu duen lasterketa hauprestatzen: Vallecasen (Ma-dril) eta Bartzelonan egiten di-ren San Silbestre proben ondo-ren, ezagunenetakoa dela esandute, eta urte hauetan guztie-tan gauzak «dezente» aldatudirela.Argazki zaharrei begira jarriz

gero, antolatzaileek partehar-tzaile kopurua azpimarratu

dute: «Hasiera hartan jendeakez zuen orain adina korrika egi-teko ohiturarik; ezberdina zen». Lasterketa iluntzean egiten

zen hasieran, baina, Alai taber-nan eskuz egiten zuten sailka-pena amaitu arte, urteari aguregiteko etxean zain izaten zi-tuzten familiak. Eta, beranduamaitzen zutelako, eguerdirapasatzea erabaki zuten. Gaine-ra, kanpotik korrika egiteraetortzen zen jendeak ere etxeraitzuli nahi izaten zuen, eta askosaririk jaso ere egin gabe joanbehar izaten zen.

40 urte, hamaika kontuSariekin ere badute istoriorikBeasaingo San Silbestre pro-bako antolatzaileek. «Azkenurteetan Keniako, Marokokoeta Etiopiako lasterkari ugarietortzen da korrika egitera;gehienak diru-saria irabaztea-gatik. Horrela, bada, behin haur bat

ikusi genuen irabazlearen kopaeskuan hartuta eta, koparekinzer egiten zuen galdetu genio-

nean, eskuetan zuen patata zo-rroagatik aldatu ziola esan zi-gun», azaltzen du laukoteakirribarrez. Horregatik, azken ur-teetan kopa normaltxeagoakbanatu dituztela diote.Baina, hura ez da urte hauek

eman duten pasadizo bakarra.«Helmugara iristen zirenen ize-nak apuntatzen ari ziren gaztebatzuk Masculino (M) eta Fe-menino (F) jarri ordez, zenbaitkasutan Femeninoren ordezMujer (M) jarri zuten, eta nahi-koa komeri ibili genuen gero!»,gororatzen dute barrez .«Loinaz txirrindulari elkarte-

koek ere laguntzen digute an-tolakuntzan, eta behin, CurroGonzalezi irteera pistola-tirobatekin ematea okurritu zi-tzaion. Euria ari zuen, eta Cu-rrori tapatzen ari ziren aterki ba-tekin. Bada, tiroa egin eta ater-kia zulatu zuen, nahigabe»,

San Silbestre40 urtez

Beti Biziko Markos Zurutuza etaJuanjo Ruiz. ANE ARRIETA

Page 7: GoiBerri 85. zenbakia

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

eman behar baziguten ere, ja-rraitzeko». Eta jarraitu egindute, baina, erreleborik balego,eskertuko luketela diote.Urtero bezala, aurten ere jen-

detza etortzea espero dute, ko-rrika egiteaz gain, lasterketaikustera ere jende asko gertura-tzen delako inguruko herrieta-tik. Eginbeharrak amaituta,ondo merezitako deskantsua

hartuz bazkaria egingo dute.

gogoratzen dute irribarrez. Las-terketaren izaera ere dezentealdatu da. Lasterketa herritarrentzat

prestatzen dute batez ere, etahorixe bera sumatzen dute fal-tan: herritarren parte hartzea.Aldaketen artean, aurten, le-

hen aldiz, izen-ematea 5 euroordaindu beharko da. Aurrekourteetan txipa ordaindu beha-

rrik ez bazegoen ere, «jendeak

txipa itzultzen ez duelako» aur-ten kobratzea erabaki dute.

Segidarik gabeDuela urte batzuk hartu zuenlaukoteak lasterketa hau anto-latzeari uzteko asmoa, baina,jarraitzeko eskatu zietelako da-rraite lanean. «Udaletxera joanginen utzi nahi genuela esanez,baina, mesedez jarraitzeko es-

katu ziguten, diru gehiago

1974 edo 1975 urteko San Silbestrea. BETI BIZI

Lehenengo aldiz egunez egin zen Beasaingo San Silbestre proba. Ezkerretik hasita laugarrena, Diego Garcia zena da. BETI BIZI

Lasterketaantolatzenjarraitzen baduteere, erreleboaeskatu dute

Page 8: GoiBerri 85. zenbakia

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Arkume ekoizpenarenegoera oso larria da, dirulaguntzek eusten diote»

M. Imaz eta A. GaraiburuArkume sektoreko Latxaesnea eta Garsabi elkarteetakoak

Aimar Maiz Zaldibia Artzaintzan lan egiten duteMariano Imaz ataundarrak etaArantxa Garaiburu berastegia-rrak. Latxaesnea kooperatiba-ko presidentea da lehenengoa,Garsabikoa bigarrena. Arkumesalmentaren gailurretako batEguberriak dira, eta sektoreare-kin kezkatuta ageri dira biak,arlo «oso larri» dagoela ohar-taraziz. Batasun eza, jaki horre-kiko apustu publiko falta eta

prezio nahiz lehia injustuak sa-latu dituzte. Garsabik 2004an35 bazkiderekin hasi zen,6.000 arkume eta ardi zaharmerkaturatuz; gaur egun 17kide dira, eta 2.400 buru sal-tzen dituzte. Arkumearen sektoreak ekoizle-entzat ez duela egoera onenabizi diozue. Zergatik? Mariano Imaz: Batetik, Garsa-bin elkartutako taldea puskatunahi izan dute komertzialek,

beren interesen aldeko delako.Artzainak elkartuta, merka-tuan nolabaiteko fluktuaziobatzuk marka ditzakete. Aldiz,zatituta, fluktuazio horiek de-nak merkataritzak eramatenditu berak nahi dituen lekuraeta interesetara. Artzainontzatprezioan galera ekartzen du,justu aurten ekarri duen bezala.Latxaesnea kooperatibakoakGarsabin sartu gara horregatik.Gure produktuaren jabe izan

nahi dugulako, eta ahal denneurrian prezio duin bat jarri.Punta-puntako jakia dugulako. Arkumeak zenbateko pisua duartzainaren diru sarreretan? Arantxa Garaiburu: Batzuen-tzat gehiago, gaztarekin ari di-renentzat gutxiago. Baina,%30-40 bitartean, jo dezagun.Sarrera handiena gazta izan ohida. Arkumearen kasuan, duela20 urteko prezioekin ari gara. Latxa ardiaren arkumea beste-

Page 9: GoiBerri 85. zenbakia

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

engandik bereizteko lanean arizarete, gaztarekin bezala? A. G.: Eusko Label arkumeaegon da, eta badago. Baina ezdakit nik oso ondo bereizita otedagoen eta kontrolak beharbezala egiten diren. ArtzainakEusko Label arkumea jartzea-gatik ez du gehiago irabazten.Komertzialak irabaziko du, sal-tzeko garaian. M. I.: Labelaren marka hutsarenhurrengoa da, portzentualki. Ezdu aurrerabiderik izan, eta ar-tzainarentzat ez du inongoonurarik ekarri. Oso kritikoanaiz, zeren proiektu bat aterabehar denean, sektorearekin,oinarriarekin lotu, kontatu etapartekatu behar da. Labelarenkasuan, akats bat hori izan da.Interesak komertzialen aldejoan direla bistan da. Zerk huts egiten du, orduan?

Zer preziotan saltzen duzue ar-kumea?M. I.: Aste honetan 4,80 euro ki-loa. Garsabik atera zuen subas-tan zeuden prezioetan. Iaz ga-rai honetan 5,20 egiten zuen.Kostuak aurten berdintsu dau-de iaztik, baina gorakada2010ean izan zen, zekaleenprezioak lehertu zirenean. Al-diz, gure produktuak ez zirenmugitu. Ez arkumea, ez gazta,ez beste ezer. Eta, Garsabiren kontratu horre-tatik kanpora, zer prezio du? A. G.: Askotan Ordiziako azoka-ren inguruan ibiltzen da. Berezez luke beharko, zeren haraki-nek igual altuena hartzen dute.Baina oraindik erreferentziabada.M. I.: Batzuek hori erabiltzendute, baserritar mistoek eta.Baina erreferente sendoena,artzainentzat orokorrean, kon-tratuen prezioak dira. Artzaineknolabaiteko lotura dute komer-tzialekin, gutxi edo asko.

M. I.: Merkatua komertzialakmaneiatzen du, eta hari, logiko-ki, etekin propioak interesatzenzaizkio: ahal den merkeenaerosi eta garestiena saldu. Gukekoizten dugun arkumeak,amaren esnearekin bakarrikhazitakoa, ezin diezaioke lehiaegin beste arkume horri, ezin di-relako alderatu. Hemengo ar-kumea oso ona da, eta elitekojendearengana joaten da, esta-tu espainiarrera, Madrilera eta.Gainera, guk ekoizten dugunkalitatezko janari hori ez duguatzera ekonomikoki jasotzen.Artzainok erru handia daukagu,noski; baina administrazioakere parte handi batean erruabadu. Ez da busti orain arte,inor. Ez da apustu seriorik egin. Kanpoko komertzialek Garsabierabili dute hemengo merkatu-ra sartzeko zubi gisa. Gutaz ba-liatu dira. A. G.: Gure inguruan dauden ar-tzainak erakartzen dituzte, ba-karka hitz eginda. Elkartearekinbaino hobeto konpontzen dakomertziala gero artzain bakar-ti horiekin. Zuen helburua hemengo ekoiz-leek sortzen duten arkumea he-men kontsumitzea da, prezioduinean salduta? M. I.: Hori da. Hego Euskal He-rrian 2,5 milioi biztanle izangogara, eta arkumea pintxoetanjaten da. Ez da baloratzen gukekoizten dugun arkumea. Ez daezagutzera ematen, ia. Hiltegietan galtzen duzue zuenproduktuaren aztarna. M. I.: Hiltegiak guretzat trababat dira. Guk handizkariari sal-tzen diogu, eta hark zein hiltegi-rekin duen kontratua edo noradaraman, ez dugu produktua-ren segimenik. Eta, gertatzenda, kanpotik ekartzen dela.

Prezio horretan salduta, nolazaudete ekoizleak? A. G.:Larria, oso larria. Ez du tar-terik ematen. Nahi izanda ere,arkumeari ezin diozu prezioaigo, ezta gaztari ere. Azoketanorain dela sei urteko prezioekingabiltza, eta oraindik jendeakexaka oso garesti dagoelako.Ikusten duzu ezin duzula gehia-go eskatu ere: egoera ere hala-koa da, ez gurea bakarrik.M. I.: Oso larri gaude. Sektore-an, artzain askok esaten dutediru laguntzei esker bizirautendutela, eta penagarria da horiesan behar izatea. Hori azkene-koa da, tamalgarria. Arkumea-rekin badago zirrikitu bat, bidebat egiteko. Gaztaren adibideadaukagu, prezio duin bateansaltzeko mugitu zirelako. Arku-mea puntako produktua dugu,eta prezioa botata dago. Zer eginbehar dituzue sektore-an, irtenbidea aurkitzeko? M. I.: Idiazabal Gaztarena daadibidea. Arkumeak ere landu-ta beharko luke. Guk arkumea-ren trazabilitate osoa dugu:zein esplotaziotan jaio den, zeregunetan, noiz joan den hiltegi-ra, zein hiltegitara... Baina horjada arrastoa galtzen dugu.Guri Administrazioak betebe-har batzuk jartzen dizkigu, etazergatik ez du aurrerago ere es-katzen? Erosleak jakin dezanzer erosten ari den, beste pro-dukutu ia denekin bezala. Arku-mearen kasuan, trazabilitatehori azken muturreraino ez daeramaten, eta hori administra-zioaren eskumena da. Apustuaartzainok ere egin behar dugugure aldetik, elkartu eta gureproduktuaren jabe izateko. Bai-na Administrazioak ere guri es-katu dizkigun gauza berberakeska ditzala bukaeraraino.

AIMAR MAIZ

«Artzainak EuskoLabel markadunarkumeajartzeagatik ez dugehiago irabazten»Arantxa Garaiburu Garsabi elkartea

«Arkumearentrazabilitateaazken muturrera ezdu eramatenadministrazioak»Mariano ImazLatxaesnea

Page 10: GoiBerri 85. zenbakia

10 GOIBERRIMOTZEAN

Erabakitze eskubidea gaitzat hartuta, hiru minutuz azpikobideoen lehiaketa antolatu du Gure Esku Dago ekimenak;800 eta 500 euroko sariak irabaz daitezke.

Ane Arrieta BeasainGure Esku Dago ekimenak egi-tasmo berrien bila jarraitzen du,autodeterminazio eskubidea-ren aldarria lau haizetara za-baltzeko. Ekainaren 8an egingoduten Gizakaterako motorrakberotzen joateko, lehiaketa bategingo dute: Gureskuklipa.

Abenduaren 12an egin zutenlehiaketaren aurkezpen ofizialaBeasaingo udaletxean XantiEnparantzak eta Andoni Mike-larenak, Gure Esku Dago talde-aren izenean.

Edozein pertsonak, taldekedo kuadrilak parte hartu ahalizango du lehiaketan, gehienezhiru minutu iraun ditzakeen bi-deo bat (edo nahi adina) egi-nez. «Berdin dio klipa zer hiz-kuntzatan egiten den. Horrekez du eraginik izango epaima-

haiaren erabakian». Adinari etabizitokiari dagokienez ere, mu-garik ez da egongo.

Erabakitzeko eskubideareninguruko lehiaketa izanik, horiizango da bideoetako gai baka-rra, eta ezingo da bestelako al-darririk txertatu.

Sari potoloakAurkezpenean azaldu zutenez,lehiaketa honetako irabazleen-tzat bi sari egongo dira. Lehe-nengoa, herritarren bozketarenaraberako saria izango da; hau

da, boto gehien lortzen dituenkliparentzako saria. Klip bozka-tuenaren egileek 800 eurokosaria jasoko dute. Bigarren sa-ria, berriz, epaimahai profesio-nal batek aukeratutako kliponenarentzat izango da, eta500 eurorekin sarituko da.

‘Gureskuklip’lehiaketa

Gehienez hiruminutuko bideoakaurkeztu beharkodira, erabakitzeeskubideari buruz

Otsailaren 16abaino lehen bidalibeharko dira lanak,bideoak Interneteraigo ondoren

Page 11: GoiBerri 85. zenbakia

GOIBERRI 11MOTZEAN

lieke. Bideoak Internet bidez,nahi den webgunera (youtube,vimeo, euskaltube…) igo be-harko dira, eta gero gureesku-dago.net/eu/gureeskukliporrialdean dagoen inprimakiabete beharko da.

Otsailaren 16a arteLanak aurkezteko epea 2013koabenduaren 12 tik 2014ko

otsailaren 16ra bitartekoa izan-go da. Webgunean bozkatzekoepea, berriz, 2014ko otsailaren24tik 2014ko martxoaren 3rabitartekoa. Epairen berri etasari banaketa ekitaldia martxo-aren 21ean egingo dute Bea-saingo Igartzan, 18:00etan.

Xanti Enparantza eta AndoniMikelarena aurkezpenean. A.A.

Gureskuklip lehiaketan partehartzeak arau hauek onartzeadakar, eta antolakuntzak esku-bidea izango du jasoko diren bi-deoak Interneten eskegitzekoeta zabaltzeko, hala nola bestehedabideetan zabaltzeko ere.Era berean, bere esku izango duelementu iraingarriak dauzka-ten bideoak lehiaketatik kanpouzteko aukera, edota egokiak

iruditzen ez zaizkion edukiakbaditu. Antolakuntzak oinarrihauek aldatuko balitu, partehartzaileei garaiz jakinaraziko

ure Esku Dago ekimenak egingo duen Gizakatearekin lo-tuta, Gure Esku Bidea manifestua egin du, «herri gisa

geure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugula» eta «erabakiahartzea herritarroi dagokigula» aldarrikatzeko. «Garai berriakbizi ditugu Euskal Herrian. Garai berri hauez baliatuz, elkarlana-ren ildotik urrats berri eta sakonak egiteko unea dela deritzogu.Ezinbestekoa da elkarrekin aurrera egitea ziklo berri eta ilusiona-garria irekitzeko, eta bide honetan herritarrak protagonista nagu-si bilakatu beharko dugu», dio manifestuak. Atxikimenduak bil-tzeko lanean ari da Gure Esku Dago, «jarrera positibo honetatiketa norbanakoak zein kolektiboak diren eskubide zibil eta politiko-ekiko begirunetik abiatuz, demokratikoa eta unibertsala den esku-bide batekiko atxikimenduak biltzen gaitu: Erabakitzeko eskubi-dearekiko atxikimendua, alegia». Ildo horretatik «beharrezkoa,egokia eta zilegia dela arteko elkargunerako aukera eskeintzenduen eskubideaz ari baikara».

G

‘Gure Esku Bidea’ manifestuarekinbat egiteko deia egin dute

Page 12: GoiBerri 85. zenbakia

12 GOIBERRIGAZTEAK

MendiduatloienerregeAnder Bigurik Euskal Herriko Duatloi Zirkuitua irabazi du, hamarduatloietan lortutako puntuei esker.

Ane Arrieta OrdiziaAnder Bigurik (Ordizia, 1988)25 urtez azpikoen mailan, III.Euskal Herriko Mendi DuatloiZirkuitoa irabazi du. Astean ze-har tailer batean eta astebu-ruetan Ordiziako taberna bate-an lan egiten du, baina, halere,bere zaletasunerako (bizikletaeta korrika) tartea ateratzendu.Egunero entrenatzen du; as-

tean behin atseden eguna har-tuz. Batez ere bizikletan entre-natzen du, egunean bi ordu eta

erdi, «horretan nabarmentzenbaitira gehienak», bere esane-tan. Korrika, astean hiru egune-tan egiten du. Joan den urteanhasi zen duatloien, eta aurten«aurrean ibiltzea» zuen helbu-ru. Kuadrillakoekin ere apostu-txoa egin zuen: «Liderrarenmailota ezingo nuela eramanesaten zidaten, eta nik baietz.Zirkuitu honetako bigarren pro-ba Mallabian (Bizkaia) jokatuzen, eta lider jarri nintzen. Orainberaiek ere gustura daude etaanimatzera ere etorri dira pobabatzuetara», dio Bigurik.Eta ez du meritu makala, gai-

nera. Berak azaldu duenez, 26eta 29 hazbeteko gurpilak iza-ten dituzte bizikletek. Gehienek29 hazbetekoak erabiltzen di-tuzte, aldapan behera, batezere, azkarrago joateko. Bada,ordiziarrak 26 hazbeteko txi-rrinduarekin lehiatzen du. Lehia

estua ikusten zuen txapelketa-ren hasieran. 400 partaide bai-no gehiagok lehiatzen zutenMendi duatloi zirkuituan. Tarte-an, Lizarrako, Legazpiko etaAmasako txirrindulari ohi ba-tzuek. Baina, bederatzi lagunekbakarrik osatu zituzten aurten-go zirkuituko proba guztiak, fi-nishersaria jasoz, horien arteanAnder Biguri.

Babesle bilaAurten babesle bila ibili badaere, ez du inork babestu. «Nahi-ko garestia ateratzen da azke-nean: probetara joateko gasoli-na, izen-ematea eta bizikleta, iakarrera bakoitzeko zerbait pus-katzen delako», dio. Horregatik,datorren urtean norbaitek ba-bestea nahi luke.Beste amets bat ere badu

datorren urterako. Kanikrosdeituriko txakurrekin krosakegiteko ilusioa du orain, txaku-rrik ez badu ere. «Mendiz korri-ka egiteko probak izaten dira.Txakurrak tira egiten dizu etaasko laguntzen dute. Gipuzko-an orain gutxi hasi dira horrela-ko probak antolatzen eta Es-painian ere gutxi egiten dira,baina, Finlandian eta Alpeetanoso ohikoak dira».

Ander Biguri mendi duatloietankorrika eta bizikletan, liderrarenelastikoarekin. GOIEBERRI

Babeslea

Page 13: GoiBerri 85. zenbakia
Page 14: GoiBerri 85. zenbakia

14 GOIBERRIGARAI BATEAN

Erredakzioa SeguraArtean ez zen ohikoa familiaosoko argazkiak ateratzea.1925. urtea zen, eta familia

gehienek ez zuten horretarakoaukerarik izaten. SegurakoEtxeberri baserrikoek, ordea,okasio berezi bat aprobetxatuzuten horretarako. Familiakokide batzuk, Hego Ameriketanbizi zen senide bat bisitatzerajoan ziren, haren ezkontza zela

eta. Ezkondu eta gero, bikotehura Segurara etorri zen, eta fa-milia osoari otordu eder bat or-daindu zioten. Otordu haren ai-

tzakian atera zuten irudiko ar-gazkia. Kamera, Hego Ameri-katik etorritako bikoteak ekarrizuela uste dute familiaren on-dorengoek, eta argazkiaren au-rrealdean ageri diren bi txapeldotore horiek ere, haienak izan-go zirela.

Segurako Etxeberri baserrian, familia osoa elkartu zela aprobetxatuz, 1925. urtean ateratako argazkia. KATARAIN FAMILIA

Etxeberrin,familia osoaelkartuta

IZENAK:

1. Juan Mari Imaz 2. Eugenio (Ermaso

baserrikoa) 3. Juan Elorza, 4. Elias

Ugalde, 5. Ignazio Ugalde, 6. Juan

Bautista Katarain, 7. Joakin Lardiza-

bal, 8. Luis Alustiza, 9. Franzisko Alus-

tiza, 10. Ezezaguna, 11. Josefa Antonia

Lardizabal, 12. Eusebia (Liburioren

emaztea), 13. Maria Ignazia Ugalde,

14. Juan Mari Gerriko, 15. Santiaga Ka-

tarain, 16. Franzisko Arrieta, 17. Jose

Ormazabal, 18. Jose Ormazabal, 19.

Eugenio Arostegi, 20. Liburio (Guardi

gainekoa), 21. Luis Ordozgoiti,

22. Braulio Imaz, 23. Leon Arostegi,

24. Simona, 25. Prudenzia Alustiza,

26. Leonarda Ugalde, 27. Alejandra

Gerriko, 28. Felix Katarain, 29. Maria

Antonia (Agerre), 30. Antonia, 31. Ma-

ria Elorza, 32. Dionisia Katarain, 33.

Paula Imaz, 34. Eugenia Elorza, 35.

Jeronimo Arzarza, 36. Santiago Aros-

tegi, 37. Ines Imaz, 38. Rafaela Kata-

rain, 39. Maria Ugalde, 40. Maria Alus-

tiza, 41. Esteban Katarain, 42. Eusebio

Katarain, 43. Juan Mari Katarain, 44.

Juan Arostegi, 45. Jaxinto Imaz, 46.

Rafael Imaz eta 47. Petra Arostegi.

Page 15: GoiBerri 85. zenbakia
Page 16: GoiBerri 85. zenbakia

16 GOIBERRIMOTZEAN

Euskal Herrian gozogintza tradizio handia dagoen arren, Lucia Alvarezenarabera, «gozokien estetikari ez zaio hainbeste erreparatu»; Irina Tartarovaezizenarekin gozo goxoak eta politak egingo ditu irekiko duen lantegian.

Miriam Luki Urretxu«Gure etxean gozozaleak izangara beti, eta gozogintzan ari-tzeko zaleak ere bai», dio LuciaAlvarezek (Urretxu, 1983). Lan-gabezian geratu, eta telebistansortze-gozogintza saioak ikus-ten hasi zen. Internet «meategibat bezala» hartu zuen, eta bi-deoak, tutorialak zein blogakjarraitzeari ekin zion. Horrekin guztiarekin egin

zuen lehenengo pastela. Ordu-tik, formazioa jaso du eta seni-deentzat nahiz lagunentzat

Tartarovaren gozoak

‘Cupcake’ pertsonalizatuak egiten ditu Lucia Alvarezek . IRINA TARTAROVA

Page 17: GoiBerri 85. zenbakia

tarta ugari sortu du. 2014an go-zogintza lantegia irekiko duUrretxun; han gozo goxoak etapolitak egingo ditu Irina Tarta-rova ezizenarekin.Tartak dekoratzeko, besteak

beste, koloretako azukre pas-tak, koloratzaile bereziak etalanabes andana erabiltzen du.Errezeta errazen artean jogurtpotoarekin egiten den bizko-txoa aipatu du, «oraindik era-biltzen dut»; zailena, berriz,«dekoratzeko erabiltzen ditu-gun loreak egitea da».

‘Cupcake’Pastelak egiteaz gain, magda-lenak, cupcake-ak eta galletaksortzen ditu, «hauek guztiakpertsonalizatuak egin daitez-ke». Euskal Herrian gozogintzatradizio luzea dagoela onartu-ta, «estetikari ez zaio horren-besteko garrantzia eman.Amerikako Estatu Batuetanedo Ingalaterran urte asko da-

«Pastel hauekguretzat gozoegiakbadira, kanpokoakendu eta barrukoajan dezakegu»Lucia AlvarezGozogilea

Lucia Alvarez urretxuarra magadalenen modukoak diren ‘cupcake’akegiten; gozogile ofizioan Irina Tartarova izena hartu du. MIRIAM LUKI

GOIBERRI 17MOTZEAN

ramatzate gozogintza hau egi-ten eta ahoa ohituago daukate.Dekoratutako pastel horiek gu-retzat gozoegiak badira, kan-pokoa kendu eta barrukoa jandezakegu. Hala, begietara go-zoak diren pastelak jan ahalizango ditugu». Gabonetarako sagar eta ka-

nela tarta proposatu du, guri-naz eta gazta zuriaz egindakoa;pastela edo cupcake-a elurrez,zuhaitzez eta opariz dekoratu-ko luke. Lucia Alvarezek IrinaTartarovaren eskutik abenturagozoa hasiko du aurki.

Page 18: GoiBerri 85. zenbakia

18 GOIBERRIINTERNET

saretiklegorretan.info

Legorretako herri atariaIa bi urtez webgunerik gabeegon ondoren, LegorretakoUdalak atari berri bat jarri dumartxan, legorretan.infoweb-gunea. Baina udalaren weborria izatea baino, herri atariaizatea nahi dute. Horretarako,herriko taldeek eta elkarteekere parte hartu ahal izangodute bertan, ekarpenak eginez. Webgunearen bultzatzaileek

azaldu dutenez, «herritarrenarteko komunikazio tresna»izatea da atari honen helburua.Hala, udalak zein herriko talde-ek bidalitako albisteak, oharraketa agendako ekitaldiak argita-

ratuko dituzte batetik. Bestetik,herriari eta udalari buruzko in-formazio orokorra jasoko du,hala nola herriaren historia,udal zerbitzuak edota osokobilkuren aktak; baita herriko te-lefono interesgarrien zerrendaere. Tramiteak on-line egitekoaukera ere izango da.

Teknologia

Google konpainiaeta robotikaGoogle konpainia erraldoia ro-botikaren arloan inbertsioakegiten ari da. Aste honetan Bos-ton Dynamics erosi du, arlo ho-rretako enpresarik handiena.

Mugikorren lineakopurua beheraTelefono mugikorren linea ko-puruak beherako bidean jarrai-tzen du (azaroan 100 mila lineagutxiago). Banda zabaleko ko-nexioek berriz gora egin dute.

Sarean ikusia

KalitateaneurtzekoaplikazioaTelefono mugikorren erabil-penen zerrendak ez du muga-rik: hemendik aurrera, elika-gaien kalitatea neurtzeko erebalioko dute. Hori da behin-tzat Barcoo etxeak sortu duenAplikazioaren helburua. Tres-na hau, arrautza bat hartu etaharen kode barra eskaneatuz,gai da produktuaren jasanga-rritasuna neurtu edota pre-zioak konparatzeko.

Page 19: GoiBerri 85. zenbakia

GOIBERRI 19PUBLIZITATEA

Page 20: GoiBerri 85. zenbakia