goiberri 52. zenbakia

16
Ibaiondo gazteen zentroa 27 adin txikiko daude bertan epailearen agindua betez 6-7 Adin txikikoen erreformarako hezkuntza zentroa da; Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban lehenengo mailako zentro bakarra. GOTZON ARANBURU Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Joxe Mari Matxain 3 Iritzia 4-5 Euskal Herriko Itzulia 8-9 Dhuna 10 Jose Mari Setien 11 Irimoko itzulia 12-13 Ekobidaiaria 14 GOI B ERRI 52. zenbakia. 2013ko martxoaren 22a

Upload: goierriko-hitza

Post on 26-Mar-2016

248 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Delituren bat egin duten adin txikikoentzako Ibaiondo zentroa (Zumarraga) eta bertan egiten duten lana barrutik ezagutu ahal izango dira GoiBerri aldizkariaren 52. zenbakian. Bestalde, Euskal Herriko Itzulia datorrela eta, proba honek Goierrin utzi duen arrastoa errepasatu dute.

TRANSCRIPT

Page 1: GoiBerri 52. zenbakia

Ibaiondogazteenzentroa 27 adin txikiko daudebertan epailearenagindua betez 6-7

Adin txikikoen erreformarako hezkuntza zentroa da; Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban lehenengo mailako zentro bakarra. GOTZON ARANBURU

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Joxe Mari Matxain 3 Iritzia 4-5Euskal Herriko Itzulia 8-9Dhuna 10 Jose Mari Setien 11Irimoko itzulia 12-13Ekobidaiaria 14

GOIBERRI

52. zenbakia. 2013ko martxoaren 22a

Page 2: GoiBerri 52. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: GoiBerri 52. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Postari lanean, bost herri txikitan,bost giro desberdin ezagutu ditut»

Joxe Mari MatxainPostari erretiratua

Mikel Albisu GaintzaJoxe Mari Matxain (Gaintza1951) erretiroa hartuta dago,baina hainbat urtetan Irizarrenlan egiteaz gain, inguruko bostherritako postari izan zen.Zein da postari izatearen aldeona?Bost herri txikitan, bost girodesberdin ezagutu ditut.Eta txarra?Gaur egun berri txar asko iristendira posta bidez.Irrifar ala atsekabe gehiago ba-natu dituzu?Karta azalean «munduko per-tsonarik berezienarentzat»

dela eta mesedez entragatze-ko jartzen dutena ikusteak egu-na alaitzen du.Gustura jaso duzun eskutitza.Jubilazioarena.Zaletasun bat.Musean jokatzea.Liburu bat. Edozein bertsolaritza liburu.Musika talde bat.Trikitixa. Garai batean, berezikiSakabi eta Egañazpi.Abesti bat. Ixil-ixilik dago.Janari bat.Kokotxak.Edari bat.

Ardo beltz ona.Oporretarako leku bat. Hondarribia.Amets bat.Hego haizeko egunak.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Emaztea ezagutu nuena.Jaso duzun oparirik bereziena. Irizarren erretiratu nintzenean,lankideek oparitu zidaten auto-bus txikia, nire izenarekin.Goierriko txoko bat.Larraitz.Herriko alkate bazina...Lehenik, azken aldiko euriteekegindako kalteak konpondukonituzke.

«Irizarrenerretiratzeanautobus txikiaoparitu zidaten,nire izenarekin»

MIKEL ALBISU

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Lierni OrmazabalKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 673 69 90 95 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Olaberria, Urretxu, Zerain, Seguraeta Zumarraga

Page 4: GoiBerri 52. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Izarra UrdalletaUrraki Bidaiak

Oporrak

daberria ba-dator eta ho-rrekin bateraAste Satuaere bai. Data

hauek tentagarriak eta egokiakdira goierritar askorentzat bidaibat edo irtenaldi bat egiteko.Aurten ere, beste urtetako le-gez, jende asko aterako da egunhauetan. Batzuk, jai egun direnbost egun hoietarako aterakodira, eta zorte gehiago dutenekaldiz, astebete edo hamar egu-neko ihesaldia egiteko aukeraizango dute.Beste urte batzuekin aldera-

tuta, aurten goiz dator AsteSantua, eta goierritarrak etaera berean Euskal Herritar guz-tiok eguzki gosez gaude. Horinabaritzen da oporretara norajoan aukeratzen hasten gare-nean. Urte sasoi honetan Ka-nariar Irlak oso estimatuak dira

gure artean, eta hara joangodira hainbat goierriatar aurtenere. Leku eta garai egokia daeguzkia hartu, paseatu, des-kantsatu eta orokorrean tenpe-ratura epelez gozatzeko. Badira, hala ere, hondartzari

muzin egin eta turismo hutsaegiteko gogo bizia dutenak.Goierritarren beste zati bat Eu-ropako herrialde desberdineta-ra joango da, Kroazia, Grezia,Turkia, Alemania… Leku des-berdinak ezagutzeaz gain Euro-pako hiriburuek duten xarmahorrek ikaragarrizko ilusioa sor-tzen digu. Bertako kaleak, mo-numentuak, museoak, den-dak... ia dena da erakargarri he-rrialde horietan. Bidai luzeagoak egingo di-

tuztenak ere badira, adibidezNew Yorkera. Hiri itzela eta ika-ragarrizko bizia duena da. Goie-rritar askok bisitatua jada eta

mili ugari erakartzen ditu eta,egia esan, urte sasoi honetanbenetan merkea da bertara jo-atea. Gehienek antolatuta eta lo-

tuta dituzte aurtengo udaberri-ko bidaiak. Baina badira batzukazken unera arte itxarongo du-tenak beraien bidaia aukera-tzeko. Hori, azken urte hauetanbizitzen ari garen krisi ekonomi-koaren ondorioa izan daitekeedo eta azken unean maukaikaragarri bat aurkituko dugu-naren esperantza ere bai. Ba-tzuetan suertatzen dira horre-lakoak ere, baina denboraz ibil-tzen denak asmatzen dugehienetan. Denboraz antolatuta edo az-

ken unean lotuta, egun gutxira-ko edo egun gehiagorako, mer-keago edo garestiago, gertuagoedo urrutirago, familian, lagu-nartean, bikoteka edo bakarrik,autobusez, kotxez, trenez, he-gazkinez edo, zergatik ez, txi-rrinduz, oporrak beti opor. Da-ramagun bizimoduarekin, ai-sialdia da gure lagunik onenatxango bat egin eta gure ilusioaeta gure indarra gureganatze-ko. Oporrak denontzat opor,eta horrela izan dadila!

U

33 lan Bertsomoviedan. BeasaingoArrano Kultur elkarteak antolatu-tako II. Bertsomovieda lehiaketa-ra 33 lan aurkeztu dira; iaz baino6 gehiago. Martxoaren 24ra bi-tartean, herritarrek bideorik gus-tukoena bozkatzeko aukera izan-go dute bertsomovieda.com-en.

«Eskua kargatzenzait, bainalibratzen dutmasajearekin.Arazoa konfiantzakontua da»Jon Ander AlbisuAsegacerko pilotaria

Txinpartak

beste askok bisitatuko dutenadenbora gutxi barru. Inolakozalantzarik gabe errepikagarriaeta errepikatzen dena. Nola ez, klasikoak diren es-

painiar kostako hondartzetanere inoiz ez da falta goierritarrikAste Santuan. Bertako hotelekematen dituzten zerbitzuak etalasaitasuna ederki datoz gurelanaldiari parentesi bat jarri etadeskantsatzeko. Landetakobungalow politek eta bertakolasaitasunak ere Goierriko fa-

Goiberririk eta Hitzarik ezAste Santuko jaiegunak direlaeta, datorren ostiralean, martxo-aren 29an, ez da GoiBerri aldiz-karirik banatuko. Goierriko Hitzaegunkaririk ere ez da kaleratukomartxoaren 29tik apirilaren 3rabitartean.

Page 5: GoiBerri 52. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Aizan, Joxepa, Korrikari usainik hartu al dion?Aurten gusturaizango zarete arkakusook, gutxitan bezala bertatik pasatu zaizue-lako. Bikaina dun sentitzea Korrikaren olatu horrek, bere baitan bil-durik, herri oso bat nola eramaten duen aurrera. Etenik gabe gaine-ra. Gazteak eta ez hain gazteak. Egunez eta gauez. Zaldiero pare-gabeak ezin hobeto islatu din: egun hauetan hunkigarria dunpentsatzea edozein ordutan, nonbaiten, zoro zoragarri batzuk eus-kararen alde korrika dabiltzala.Eman euskara elkarri leloa zeraman aurtengo Korrikak. Zenbai-

tek pentsa zezakeen «baina, nola dun/duk posible hizkuntza batelkarri ematea?» Eta, ondo pentsatzen bada, ez zegon hori baino

gauza errazagorik: ahoa zabaltzen dugun aldi bakoitzeko ingurukolagunei zeinetatik eman erabakitzea dun: euskaratik ala erdaratik.Izan ere, utikan garai bateko hizkuntza salbatu beharreko mezu

dramatikoak! Gozatzen, bizitzen eta partekatzen has gaitezen.Horretarako unea iritsi dela iruditzen zaidan. Bizitzarekin maite-mintzekoa, euskaratik eta euskaraz.

Ametsetan hasi behar diat, Iñaxio.Herri garela sinetsi (EuskalHerria), inguruko Estatuen menpekotasunetik askatu (Espainiatiketa Frantziatik) eta geure erara funtzionatzen hasten garenean(independente), geure hizkuntza, euskara, praktikotasunetik ba-loratzen hasiko gaituk. Lurraldea, gobernua, hizkuntza eta boron-datea behar dizkiagu, gutxienez, urte askoan egiten ari garen neu-rririk gabeko lanaren emaitzak, nabarmen ikusten hasteko. Hain-beste festa, aldarrikapen eta lan egiten diagu Euskal Herriasortzeko, Korrika, adibidez. Herria eraikitzeko estrategia zabal ba-teko lan arlo izan behar dik ekintza bakoitzak.Herri zapaldu eta kolonizatu izateari uzten diogunean, euskarari

bere balioa aitortuko zioagu. Inor ausartuko al duk, orduan, kanpo-tik etorri eta gurean, harro, berea ezartzen? Ausartuko al duk «há-blame en cristiano» esaten? Eta hemen jaio eta bizi garenok, eus-karaz badakigunok, helduon artean eta gai inportanteez gaztele-raz, eta haurrekin eta zakurrekin euskaraz hitz egiten jarraituko al

diagu? Geure buruari harrika ematen jarraituko ote diagu?Ametsetan segitu nahi diat, esna ametsetan, ametsak izan be-

harrekoak direlako eta sinetsi ondoren, ondo saiatuta, amets iza-teari utzi eta errealitate bihurtzen direlako.Segi dezagun, beraz, indarrak elkartu, norabide egokian zuzen-

du eta Euskal Herria, euskararen herria, eraikitzen. Eman euskaraelkarri, Korrika!

bateta

bat

Asteko irudia

Inazio Usarralde

Joxepa Madariaga

Josu Maroto

OteizaOrdizianMartxoaren 19an bete ziren15 urte Ordiziako GoenPlazan Oteizaren eskulturainauguratu zenetik. Gaineraapirilean izango dira 10 urteartista handi hau zendu zela.Ezin nire miresmenaezkutatu, eta omenalditxotxiki bat oraingoan!

Ezin dinat amaitu kezka pittin bat agertu gabe. Asko zeukanaguhobetzeko. Oraindik Korrikaren lekuko eramaile askotxo sumatzendizkinat hurbil-hurbilean euskara, bakarrik, txakurrei eta haurreiegiteko hizkuntza dela erakutsiz. Andoni Egañari entzun nionanbehin gaur euskaraz egiteak meritu gehiago duela orain dela ehunurte baino. Orduan denek hitz egiten zutelako eta gaur, ordea, hai-zearen kontra ibiltzea egokitzen zaigulako. Halere, baikor amaitunahi dinat: inor gutxietsi gabe euskalduna naun eta harro nagon!

Page 6: GoiBerri 52. zenbakia

06 GOIBERRIERREPORTAJEA

Zumarragako San Kristobal auzoan dago Ibaiondo zentroa. Delituak egindituzten adin txikikoak hartzen ditu, eta Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban lehenmailako bakarra da; egun, 27 gazte dago epaileak ezarritako neurriak betetzen.

Miriam Luki ZumarragaSan Kristobal auzoan barrena,bailaran behera egiten duenerrekaren hegian dago Ibaion-do zentroa. Teknikoki adin txiki-koen erreformarako hezkuntzazentroa da; Gipuzkoan, Biz-kaian eta Araban lehenengomailako zentro bakarra. Mailahorrek ezartzen dizkio hesiak,zaindariak eta tinbrea jota bai-no irekitzen ez den burdin atea.Zaindariena da lehenengo ha-rrera. 2005ean ireki zuten, ha-sieran fundazio batek gidatua,eta jarraian Eusko Jaurlaritza-ren zuzendaritzapean; ez daohikoena, halako zentroakesku pribatuetan uzten baiti-tuzte esku publikoek. Zumarra-gan kartzela deitzen diotela en-tzun duela dio Pablo Martinezzentroko arduradunak, «horiesaten duenak ez du benetakokartzelarik ezagutzen». Egun, zentroak delituak egin

dituzten 27 gazteri ematen dieaterpe. Adinak bakarrik ezar-tzen duen bereizketa dela bide,han daudenak epaileak ezarri-tako neurriak ari dira betetzen.Adin txikikoen eremu semanti-koan ez da zigor hitza kabitzen.14 eta 18 urte bitartean eginda-ko delituengatik daude Ibaion-don, baina guztiak ez dira 18 ur-tetik beherako mutilak. Zentroa ireki zutenetik gaur

arte, delituen zein gazteen per-fila aldatu egin dela dio EvaAmmann hezkuntza arduradu-nak: «Delituak ikusgarriagoakdira orain, eta neurriek goraegin dute. Lehen lau hilabetekoitxialdia asko zen, orain egonal-

diaren batez bestekoa urtebe-tetik gertu dago, eta urtebeteasko da gazte baten bizitzan».Delituei dagokienez, larderia

tarteko egindako lapurretaketa gurasoen aurkako indarke-ria nagusitzen dira. «Bigarrenaasko igo da», nabarmendu duAmmannek. Martinezekin ba-tera hasieratik ari da AmmannIbaiondon lanean, eta horrek,biei ala biei atzera begirakoaegiteko aukera ematen die:«Garai batean delituak klasiko-agoak ziren. Gazte askoren fa-milia erreferentzia delinkuen-tzia bera zen, orain sendi nor-malduagoak dira, bainabarruko arazo latzekin».Ibaiondon dauden gazteek el-karri han egotearen arrazoiazein den esaten dioten galde-tuta, Ammannek ezezko boro-bila eman du: «Guztiak lapu-rreta egiteagatik daude hemen.Hesi hauetatik kanpo bezala,inork ez ditu onargarriak ez di-ren kulpak onartzen».Gazteen jatorrian ere aldake-

tak egon dira azken urteetan.Barruan zegoen erdiak Magre-beko jatorria zuen aroak biziizan dituzte Ibaiondon. Orain,27 gaztetik 6ren sorlekua daAfrikako iparraldea.

Ikasteko gogoaAtzera begiratuta, bi profesio-nalek azpimarratu nahi dutenbeste eraldaketa bat dago:gazteengan ikasteko grina in-dartzen ari da egunetik egune-ra. Ammannek azaldu duenez,«hasi ginenean pentsaezinazen, ikasgelatako paretak mar-

modutan, epaileak ezartzen dubeti». Badira ikastera egunero doa-

zenak, lotara baino ez doaze-nak edota asteburuak han iga-rotzen dituztenak. Irteerak,hala ere, irabazi egiten dituzte.Eta, irabazteko bide bakarraportaera ona da. Nola neurtu,baina, jokabidea? Hezkuntzaarduradunak hitza hartu etapuxtarri sistemaren berri emandu: «Astean asko jota 33 puntuirabazi ahal dituzte. Hutsegitelarri batek ehunka puxtarri ken-tzen dizkie bat batean». Kon-promisoetan oinarritutako hi-tzarmen modukoa erabiltzendute: hartu eta eman. Hutsegi-te larrien berri epaileak izan be-har du- derrigor. Jokabide ez egokiak barruan

bideratzen dituzte, esate bate-rako, aisialdi jardueratan partehartzeko baimena kenduta.Horrelakok bere gain ditu Mar-tinezek, eta halaxe azaldu diotxantxa artean Ibaiondo kan-poaldean, futbol zelaiaren kon-ponketan, eskorga eskuetan la-nean ari den etorri berriari.

LantaldeaZortzi eraikinek osatzen dutezentroa. Horietatik bostek el-karbizitza taldeak hartzen di-tuzte. Beste bietan ikasgelak,tailerrak eta soinketa gela dau-de, eta bulegoak eraikin baka-rrean kokatzen dira. Elkarbizi-tza talde horietan banatzendira mutilak, Ammannen hitze-tan «azken urtean lau eta zortzimutil artean dago eraikin ba-koitzeko». Asko jota, 14 eta 15

Ibaiaren hegiak

«Ibaiondo kartzeladela dioenak ez du benetakokartzelarikezagutzen»Pablo MartinezIbaiondoko arduraduna

«Sare sozialik ezbadute kanpoanitxaroten dienhutsuneaitzelezkoa da»Eva AmmannHezkuntza arduraduna

gotzen zituzten, jarrita egotekoere ez ziren gai. Egun, urrutikoDBH ikasketak egiten ari direnmutilak ditugu». Horietako bat,zentroko liburutegiko ardura-duna da: irakurzalea eta Ibaion-doko ikaslerik onena. Barrukotailer batean berekin elkartu,eta Martinezek keinu egin dio,abegikor. Ikasteko grina berrituak, ber-

tan daudenek gehien estima-tzen duten parada eskaintzendie: Ibaiondotik atera ahal iza-tea. Zentroari dagokion lehe-nengo maila horrek, erregimenezberdinak hartzen ditu. Marti-nezek eman du azalpena: «Gu-rera neurri luzeenak betetzekodituztenak datoz, egin dutenagizartean alarma guztiak piztuditu eta esparrua itxia da. Halaere, erregimena irekia ere izandaiteke. Erregimena, edozein

Page 7: GoiBerri 52. zenbakia

egon daitezke. Koordinatzailebat dago taldeko, eta txanda-tan lan egiten duten 50 hezi-tzaile banatzen dira eraikin ba-koitzean. Hezitzaile horiengehiengoa emakumezkoa da.Horrez gain, bi gizarte lagun-tzailek, bi psikologok eta ha-mahiru irakaslek osatzen dutemutilekin lanean ari den lantal-dea. Ammannek aldez aurretikdio Ibaiondoko sistema «ga-restia» dela. Estatuko beste zentroekin

alderatuta, faktore kuantitati-boak ezartzen du diferentzia.Martinezek adierazi duenez,«300 gazterekin interbentzioaaskoz txikiagoa da. Kartzelaeusteko espazioa den bitarte-an, hau prestakuntza espazioada. Interbentzioak aukerak bi-derkatzen ditu. Hemen, gaztebatekin asmatuz gero, emai-tzak ikusten ditugu».

Hesitik haragoNeurria beteta eta gazteekinzer gertatzen den galdetuta,erantzunak bi ildotatik doaz.Ammanni pasioak eragiten dio,eta ezintasunak: «Sare sozialikez badute, kanpoan itxarotendien hutsunea itzelezkoa da.

Hemen egiten duguna ezereze-an geratzen bada, deabruakeramaten nau». Martinezendiskurtsoa beste bat da, sose-guz dio horiek «kasu larrienak»direla, «orokorrena gazteek be-rriz deliturik ez egitea da, izanere, asko dira delitu motak etalarriak gutxienak dira». Biak helduen presondegie-

tan lan egindakoak dira. Hel-duekin eta gaztetxoekin lanegitearen aldeaz galdetuta,Ibaiondon gazteekiko inplika-zioa handiagoa dela diote. Am-mannen hitzetan, «zailagoa dalanetik atera eta zamarik ezeramatea. Batzuetan, sinesgai-tza da 14 urteko pertsona batekzenbateraino sufritu duen».Halere, itxaropenerako tarteestua dagoela diote. «Motxilaastuna eramanda ere, haur zatibat gordetzen dute», dio Am-mannek. Eta, Martinezek gehi-

Ibaiondo zentroko eraikinakkanpotik, gazte bat aroztegitailerrean lanean eta handikpasatako herrialde ezberdinenikurrina eta banderak paretabatean. GOTZON ARANBURU

GOIBERRI 07ERREPORTAJEA

tu du «gizartearen kopla-buru-koak dira. Gure lana alternatibabat ematea da». Aurkia barruan dauden bitar-

tean eskaintzen dieten errutinada, goitik-behera egituratutakobizitza ordenatua. Ifrentzua,gehienei kanpoan itxarotendien anabasa eta aterperik eza.Elektrizitate tailerrean laneanari den gaztetxoari han ondodagoen galdetuta, honakoadio: «Inoiz, horrelako toki bate-an ondo nagoela esaten badut,akabo». Ateak ixteko giltzaugari eta giltzazain asko dagoIbaiondon; gazteek giltzapetu-ta egiten dute lo. Eta giltzarik-giltza inork ez daki horrelako to-kirik egon ez dadin zein den gil-tza. Ibaiondo ibaiaren hegia da,gizartearen isla.

Page 8: GoiBerri 52. zenbakia

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

Euskal Herriko Itzulia Beasainen bukatuko da, aurten. Apirilaren 5ean eta 6anikuskizun handia izango da Goierrin. Beste bost aldiz bukatuta dago bailaran.

Aimar Maiz Beasain Euskal Herriko Itzulia 1924anegin zen, lehenbiziko aldiz. Dei-turaren esanahi guztia zuenhastapeneko urteetan, EuskalHerri oso zeharkatzen zuelako.Hiriburutik hiriburura, zazpi he-rrialdeek gozatzen zuten Euro-pako txirrindulari onenen pedalkolpeekin. Bilbo-Gasteiz, Gas-teiz-Iruñea, Iruñea-Donostia(Baionatik), eta Donostia-Bil-bo izan ohi ziren etapak. Bostetapakoa lehen aldiz 1935eanizan zen. Irakaspen bikaina izan zen

euskal txirrindularitzarentzat.Bertako ziklistak zaildu zituen,italiarren eta frantziarren mailagorago zegoelako orduan. Ausardia faltarik ere ez zen

goierritarren artean. Nahiz etalasterketa eskualdera inguratuez, lehen urtetik beretik izan zu-ten presentzia. Enrique Agirresegurrak hiru itzulitan parte

hartu zuen. 1924an, Real Socie-

dad taldearekin, lehenbizikoetapan erretiratu zen, «tubularfaltagatik». Hurrengo urtean,bigarren etapan utzi zuen.1927an lortu zuen itzulia amai-tzea, Real Unionekin. VictorFontan garailearengandik1:25:00 ordura geratu zen, 15. Espainiatik Ordiziara bizitze-

ra etorritako Montero anaiekhartu zioten Agirreri txanda.Germuñon (Avila) jaioak, Ri-cardo 1926ko itzulian atera zenlehenbizikoz. Lehen etapanerretiratu zen, orkilla hautsita.Gainera, Jesus Maiza deskalifi-katu egin zuten, hari bizikletautzi ziolako. Bere maila 27koanerakutsi zuen. Itzulia 7. amaituzuen (25:48ra), eta «nazional»onena (estatukoa) izan zen. Luciano Montero anaiak

1928an hartu zuen anaiaren bi-dea. Dilecta taldean aritu zirenbiak. Ricardok urte hartan eus-

kal txirrindularitzarentzat le-hen etapa garaipena lortuzuen, Euskal Herriko Itzulian.Bilbo-Gasteiz lehen etapa ira-bazi zuen (174 km), abuztuarenlehenean. Europarrei aurrene-ko aldiz gailendu zitzaien eus-kaldun bat, lau urteko espe-rientziaren fruitu. Hurrengo urteetan ere Mon-

tero anaiak izan ziren goierrita-rren ordezkariak Itzulian.1930ean, bigarren etapa iraba-zi zuen Ricardok (Gasteiz-Iru-ñea, 150 km), irailaren 19an. Li-der jarri zen. Zorte txarra izanzuen, ordea. Itzuli hartan Lucia-no anaiak aurretik bukatu zuenorokorrean (9.), eta Ricardok 11. 1935ean, hiru goierritarrek

parte hartu zuen: bi Monterok,eta Jose Urdangarin ataunda-rrak. Fermin Apalategi ere izenaemanda zegoen, baina ez zenatera. Urdangarin lehen etapanerretiratu zen. Itzuli hura Gino

Bartali handiarena izan zen:hiru etapa irabazi zituen, etanagusia, noski. Monterotarrekez zuten bukatu itzulia: Ricardoazken etapan ez zen atera, etaLucianok ez zuen bukatu. Ohi-koa zen bezala, Rikardo Monte-ro zulaketa izan zuen lehenen-go txirrindularia izan zen. 33 ur-terekin, ez zegoen sasoian.

1969an lehena Goierrin Urte asko igaro ziren Euskal He-rriko Itzuliak Goierriko lurrak za-paltzeko. 1969ko apirilaren17an sartu zen, aurrenekoz, 2.etapan (Gasteiz-Iruñea,203km). Ibilbide hauxe egin zu-ten txirrindulariek: Gasteiz, Es-koriatza, Aretxabaleta, Arrasa-te, Oñati, Udana gaina, Legazpi,Zumarraga, Ormaiztegi, Bea-sain, Idiazabal, Etxegarate gai-na, Altsasu, Etxarri, Lizarragagaina, Lizarra, Gares, Perdongaina, Astrain, Iruñea.

Itzulia, bueltan Enrique Agirre Ricardo Montero Luciano Montero Fermin Apalategi

Page 9: GoiBerri 52. zenbakia

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

Hurrengo urteetan jada ohi-tura bihurtu zen Itzulitza Goie-rritik pasatzea. 1977an goierri-tar bat ageri da berriz parte har-tzen: Jose Nazabal zaldibiarra(Kas). 1979an Jose Mari Yurre-baso urretxuarra (Novostil-He-lios) sartuko da tropelean. 1980an lehenbiziko aldiz iga-

ro ez, lasterketa Goierriko herribatean geratu zen: Urretxunhasi zen itzuli hura, apirilaren7an. Nazabal (Teka), Yurreba-

so (Henninger-Aquila) eta JuanMari Azkarate lazkaotarra(Reynolds) ziren goierritarrak.Urretxu-Logroño izan zen eta-pa, 188 kilometrokoa. 79 txirrin-dulari abiatu ziren. Ronny Cla-es-ek irabazi zuen. Yurrebaso 2.etapan (Logroño-Elizondo,222km) erretiratu zen. Nazaba-lek 8. amaitu zuen itzulia, Azka-ratek 47.Hamarkada hark lotura es-

tua izan zuen Goierrirekin.1981ekoa Lazkaon hasi zen,apirilaren 7an. Lehenengo eta-pa han bukatu zen, 176 kilome-troren ondoren. 88 gizon irtenziren. Nazabal baja izan zen az-ken orduan. Hasi batean, eta hurrengoan

bukatu. 1982an Lazkaon amai-tu zen Itzulia, apirilaren 16an.Bigarren sektorea, Lazkao-Laz-kaomendi kronoigoera izanzen. Goizeko sektorea (Laudio-

1920-30 urteetakotxirrindulariak eta 2011. urteanItzulia Zumarragan hasizenekoa. GOIBERRI - G. ARANBURU

1924. Lehen Itzulia. Enrique Agirre segurarra irten zen.

1926. Ricardo Montero ordiziarraren lehen Itzulia.

1928. Luciano Montero ordiziarraren lehen Itzulia. Ricardo

Monterok etapa bat irabazi zuen, 1.a, lehen euskalduna.

1930. Ricardo Monterok etapa bat irabazi zuen.

1969. Itzulia, historian lehen aldiz, Goierrin sartu zen, apirilaren

17an, Gasteiz-Iruñea etapan.

1970. Itzulia Goierritik pasatu zen, 4. etapan.

1971. Itzulia Goierritik pasatu zen.

1972. Itzulia Goierritik bi alditan pasatu zen, 2. eta 4. etapetan.

1977. Joxe Nazabal zaldibiarra partaide.

1979. Joxe Mari Iurrebaso urretxuarra partaide.

1980.Urretxun hasi zen. Goierrin lehen aldiz antolatu zuten

etapa baten hasiera edo bukaera.

1981. Lazkaon hasi zen.

1982. Lazkaon bukatu zen. Kronoigoera Lazkaomendin.

1983. Legorretan hasi zen.

1984. Beasainen bukatu zen 3. etapa.

1985. Beasainen bukatu zen Itzulia. Kronoigoera Erauskinera.

1988. Beasainen hasi eta Zegaman bukatu zen Itzulia.

1989. Lazkaon hasi zen Itzulia. 2. etapa moztu zuten,

elurragatik.

1990. Legazpin bukatu zen Itzulia. Kronoigoera Barrendiolara.

1991. Ataunen bukatu zen 4. etapa, eta 5.a hasi.

1993. Zumarragan bukatu zen Itzulia. Kronoigoera Santa

Barbarara.

1995. Zegaman hasi zen Itzulia.

1997. Legazpin hasi zen Itzulia.

2003. Legazpin hasi zen Itzulia.

2004. Lazkaon bukatu zen. Erlojupekoa Olaberri aldetik.

2006. Seguran bukatu zen 2. etapa.

2007.Urretxun hasi zen.

2008. Legazpin hasi zen.

2009. Ataunen hasi zen.

2011. Zumarragan hasi zen.

Euskal Herriko Itzulia eta Goierri

Lazkao), Eddy Planckaertekirabazi zuen, Martinelli eta VanBrabant esprintean gaindituta.Arratsaldean, erlojupekoan, Ju-lian Gorospek (Reynolds) sail-kapena irauli zuen, kronoigoerairabazita. Jose Luis Laguia 4 se-gundora eta Moser 11ra geratuziren. Itzulia, ordea, Laguia tal-

dekideak irabazi zuen, Goros-perekiko 4 segundo eta Mose-rrekiko 7 aterata. Laurogeiko hamarkada Itzu-

lia Goierritik irten gabe ibili zen,ia. Itzulia hasi bost aldiz eginzen hamar urtealdi hartan:1983an, Legorretan. Legorreta-Legorreta izan zen lehen etapa,188 km-koa, apirilaren 4an.Eguraldi txarra izan zuten. Gui-do Bontempi italiarrak irabazizuen etapa, esprintean, More-no Argentin eta Van Brabantigailenduta. Etapa bukatu zenean, Splen-

dor taldekoak hotelerantz ziho-azela, ekipoko kotxeak istripularria izan zuen. Verlinden-ekjasan zituen zauri larrienak.Beste bost txirrindulari ere(Meersman, Haghedooren,Vandenbrande, H.Devos etaDesmet) erietxera eraman zi-tuzten).

Page 10: GoiBerri 52. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

Dhuna: Goierriko hirunesken musika taldeaAsier Zaldua

Emarrock ekimena eta Zuloakdokumentala direla eta, azke-naldian zeresan handia ari diraematen emakume musikariak.Goierrin ere badira neskez osa-tutako musika taldeak. Horie-tako bat da Dhuna.

Talde hau Irati Badiola zega-marrak, Nerea Iztueta gabiria-rrak eta Ane Arrieta segurarrakosatzen dute. Hiruak 1988koakdira, eta lagunak aspalditik.

Badiola zegamarra da talde-ko alma materra. 16 urte inguruzituenean hasi zen lehen kan-tak sortzen eta bakarlari bezala

kontzertu pare bat egin ditu az-ken urteetan. Iazko udan bestebi neskekin batu eta etxeetanentseguak eginez hasi ziren es-perimentatzen, bakoitzak jo-tzen zekien instrumentuetatik,talderako egokienak aukera-tuz. Horrela sortu zuten Dhunataldea.

Badiolak gitarra jotzen du, Iz-tuetak akordeoia eta Arrietakdarbuka izeneko perkusio ins-trumentua eta pianoa. Lehenahotsa Badiolarena eta biga-rrena Iztuetarena dira kantagehienetan. Musika «oso lasaiada; taberna, gaztetxe eta leku

lasaietan entzuteko apropo-sa», azaldu dute.

Hausnartzeko letrakLetrei dagokienez, «sakonak»direla eta hausnarketara bul-tzatzen dutela aipatu dute.Emakumeenganako tratu txa-rrez, norbere burua maitatzeaz,lotsez, munduko arazoekiko in-diferentziaz eta maitasunarengazi-gozo nahasiez ere hitz egi-ten dute abestien letrek. Eurenmusika entzungai dago Goea-rren, Myspace-n, edota Youtu-ben. Eta laster Gazteako orrial-dean ere entzungai egongo da,

Dhuna taldeko neskak, Segurako Btikaxahar kulturgunean eman zuten kontzertuan. GOIBERRI

Babeslea

Maketa Lehiaketara aurkezte-

koak baitira. Egiten duten mu-sika gustatuz gero, bozkatzekoeskatzen dute.

Kkinzona Irrati librean, Segu-rako Botikaxahar aretoan etaUrretxuko gaztetxean egin di-tuzte lehen kontzertuak etaemanaldi gehiago ere ari diralotzen. «Ilusio handia dugu. In-gurukoek harrera ona egin di-gute». Eurekin harremanetanjarri nahi duenak, [email protected] helbide elek-tronikora mezua bidali edo Fa-cebook bidez ere egin dezake,Dhuna Taldea izena bilatuz.

Page 11: GoiBerri 52. zenbakia

GOIBERRI 11MOTZEAN

Lore etalandaresaltzaileaSegurako Udaberriko Loreen etaLandareen azokan ez du hutsik egitenJose Mari Setien segurarrak.

Loinaz Agirre SeguraJose Mari Setien segurarrak 50urte daramatza loreak eta lan-dareak saltzen. Igandean, goizeta arratsalde, Segurako Uda-berriko Lore eta Landareenazokan ere izango da. «Osoazoka ona da Segurakoa. Indarhandia hartu du», dio. Segura-ko azokan, batez ere, lore bere-ziak saltzen direla azaldu du se-gurarrak, «balkoietako loreakjartzeko goizegi dela esatendute bezeroek».

Herriko azokan urtero izaten

da, baina egunerokoan, Donos-tiako Bretxako azokan egotenda. «Merkatu oso ona da Do-nostia», dio. «Goierrirekin ezdauka zerikusirik. Goierrin jen-deak oso lora gutxi erostendu», gaineratu du. Balkoietakoloreetan, Goierrin, gehiena, hie-

dra gorria saltzen bada ere, Do-nostian, kolore desberdinetakogeranioak gehiago saltzen dire-la dio. «Beste lore mota batzuksartu dira baina ez dute irau-ten», zehaztu du.

Donostian, jende askok urte-an bitan jartzen ditu loreak:udaberri-udan eta udazkene-an. «Goierrin, bakarra. Bestekultura bat dago». Lore moz-tuekin ere berdina gertatzendela dio. «Batez ere gazteekerosten dituzte lore sorta txi-kiak, asteburuetan, 4-6 euro-koak». Lore moztuetan larro-sak estimazio handia izaten du.«Larrosarik eta krabelinik one-nak Kolonbiakoak dira».

Baratzeko landareakAzkenaldian baratzeko landa-reekin ere lan asko egiten ari

lan honetan eta ondo gogoandu, negutegirik ez zegoen ga-raia: «Duela 40 urte ez zegoennegutegirik. Hala ere, San Jose-tarako arkumearekin jateko le-txugak prest izaten genituen.Babesean landatzen genitueneta ateratzen ziren», dio Setie-nek. Landareak ekoizteko mo-dua ere aldatu dela dio. «Lehenlurrean ereiten genuen hazia.Gaur egun ez da lurrik behar,ontzi berezietan egiten duguprozesu guztia».

Jose Mari Setienen ustez, loreekgoxotasuna eta alaitasunaematen diote etxeari. LOINAZ AGIRRE

dira. «Iaz adina ez dugu inoizsaldu!», dio. «Donostian lan-

dare asko saldu genuen. Bal-koietan gerok eta gehiagok jar-tzen dute baratzatxoa». Aurtenoraindik ere salmenta hobeakaurreikusten ditu Setienek.

Garaiak aldatzen ari direna-ren seinale ere bada datu hori.Mende erdia darama Setienek

Page 12: GoiBerri 52. zenbakia

12 GOIBERRIIBILBIDEA

Irimo hegalean barrenaIrimo hegalak tontorretik ikusten ez diren paraje ezkutuak bistaratzen ditu.Historiaz eta arbasoen ohituren aztarnaz josita dauden guneak dira,mendizaleen artean ezagunak, eta zerbait berria irakasteko gai direnak.

Josune Zarandona UrretxuUrretxun barrena mendi ibilbi-derik egin nahi bada, Irimo izan-go da beti jomuga edo iparra.Zeharkaldi honetan, Irimo gai-nera igoko ez garen arren, bideguztian zehar izango dugu au-rrean, Irimo hegalean barrenaitzulia egitea baita gaurko pro-posamena.

Mendizaleek aski ezagunakdituzten lekuetatik igarokogara, dela Nebera, dela Urre-txuk Antzuolarekin bat egitenduen Trekutz ingurua edo San-ta Barbara merenderoa. Lasaihartuta, oinez ordu eta erdianegiteko bidea da, gomendaga-rriagoa udaberrian edo udaran,ingurune ospela baita, bideakirauten duen tarte luzean. Gai-nerakoan, edonork egiteko mo-duko txangoa da.

rretara doan bidezidorra aldebatera utzita. Bidean, gure es-kuinetara zabalduko da Zuma-rragako bista ederra, Antio, Be-loki eta Samiño inguruak bista-ratuz. Neberara iritsi artean,beste hiru bidegurutze igaroko

Santakutz nekazal hoteladagoen lekuan hasiko dugu ibil-bidea, bertan ezkerretara da-goen pistan gora eginez. Oinezhasi eta 200 bat metrora dagolehendabiziko bidegurutzea.Aurrera jarraitu behar da, ezke-

ditugu, mugarri banarekin ba-koitza. Hauek adieraziko digutelehenengo helmugara arte ja-rraitu beharreko bidea zein den.

Beain baserriaren inguruandago Nebera paraje ezaguna.Perretxikotarako gune apartada, baina neguan , iparralderabegira dagoenez, leku hotzaeta laiotza da. Elurra biltzekolekua izan zen garai batean,hortik bere izena. Laarregikoelurzuloak ikus daitezke bertanoraindik orain, nahiz, egoeratxar samarrean. Eraiki zirenekodata zehatzik ezagutzen ez denarren, XVII. mendeko liburukie-tan agertzen dira dagoeneko,elurzulo hauen inguruko aipuidatziak. Elurra batez ere, jana-ria mantentzeko erabiltzen zen.

Nebera alde batera utzita,eskuinetara garamatzan bide-

Trekutz Urretxurekin mugan, Antzuolako lurretan dago kokatuta, urretxuarrek Meaka izenarekin lotzen dute eremu hau. JOSUNE ZARANDONA

Neberatik ezkerretara Santa Barbara aldera eramaten du bideak. J. Z.

Page 13: GoiBerri 52. zenbakia

Irteera-helmuga

Trekuz

ari ekingo diogu, Laarregi alde-ra. Zumarragako ikusmirenkonpainian egingo dugu bidea-ren zati hau ere, Agiñaga auzoaagertuko zaigularik eskuinetaraSamiñoren magalean. Ezkerre-tara, ikusten ez bada ere, gureibilbidearen ardatza den Irimomendia izango dugu lagun.

Trekutz ala Meaka?Bidean aurrera egin, eta hasie-rako bide malkartsuak atzean

utzita gune lauan barneratukogara. Ibilian Trekutz atarira aile-gatuko gara, eta ezkerraldeanizen bereko iturriarekin topoegingo dugu, 1984an eraikita-koa. Trekutz Antzuolaren etaUrretxuren arteko mugan dago.Berezko izena hori bada ere,

GOIBERRI 13IBILBIDEA

gujetak edo giharreta-ko mina eduki eta su-

fritzea ohikoa izaten da. Askoripasa izan zaigu, eta pasakozaigu, aspaldian mendian edoeskalatzen aritu gabe egoneta lehen irteeraren bihara-munean, minak jota, ia ezinmugitu egotea. Agujetak normalean egiten

dugun ariketa fisikoaren intentsitatetik gora egiten den ariketabaten ondorioz sortzen den giharretako mina dira. Ariketa fisikoaamaitu eta ordu batzuetara hasten da mina, eta minik gehien ari-keta egin eta 24 eta 48 ordutara izaten dugu. Agujetek prozesu normal bat jarraitzen badute, giharretako

mina lau-bost egunetan desagertu egiten da, eta, egia esan, ezinda gauza handirik egin agujetak ekiditeko, agujetak giharrek ari-keta fisikora egiten duten egokitzapenaren prozesu bat direlako.Dena den, gauzatxo batzuk egin ditzakegu agujeten eragina gu-txitzeko:

- Ariketa fisikoa eta entrenamentuak gutxitik gehiagora egin, in-tentsitate gutxiko ariketekin hasi eta pixkanaka, fisikoki hobe-tzen goazen ehinean, intentsitatea igotzen joanez. Hau da agu-jetak ekiditeko biderik eraginkorrena.

- Ariketa fisikoa egiten hasi aurretik beroketa ariketak egitea go-mendatzen da.

- Ariketaren aurretik eta ondoren luzapenak egitea.- Ariketaren ondoren dutxa hotz bat hartzea edota giharretankonpresa hotzak jartzea ere gomendagarria da.

- Ariketaren ondoren analgesikoak (gure botikineko paraceta-mol-a adibidez) edo antiinflamatorioak (botikineko ibuprofe-noa, adibidez) hartzea.

- Ariketaren ondoren masajeak hartzea.

Agujeten inguruan informazio gehiago jasotzeko bisitatu Xa-bier Mujikaren bloga: www.smithyrenbloga.com

Agujetak edogiharretako mina

A

Irimo hegalean itzulia, UrretxunLuzera: 4,250 kilometro (Muñotako askaraino); bira laburra2 km Denbora: 3h Altuera gehiena: 406 metro.Desnibela:245 metro. Zailtasuna: Ertaina

urretxuarrek Irimoko zazpiga-rren puntaren izenez ezagutzendute: Meaka, hain zuzen. Ber-tan, Joxe Miel Barandiaranek1921ean aurkitutako megalito-tegiko tumulua dago, GazteluGain elkartearen parean. Santa Barbara izango da hu-

rrengo jomuga, ezkerreko bide-tik barrena. Orain arteko para-jeak alde batera utzita, Debagoieneko bistak ikusiko ditugueskuinetara, Arrasateko Uda-

laitz nabarmenduko delarik,guztien artean. Lehenengo bi-degurutzean ezkerretara doanbidezidorrak eramango gaituSanta Barbarara, Agerre base-rritik igaroz. Behin, merendero-an, aldapan behera iritsiko garahasierako puntura.

Xabier Mujika.

Page 14: GoiBerri 52. zenbakia

14 GOIBERRIINTERNET

saretik

Klik Han eta hemen

Izparringia,umorea euskarazAzken aldian asko zabaltzen aridira aktualitatea umorez jorra-tzen duten guneak, baina eus-karaz ezer gutxi zegoen orainarte. Berriki, Izparringia umo-rezko webgunea sortu dute.izparringia.net

Eguraldia,mugikorreanEguraldiaren iragarpena An-droid motako mugikorretanikusteko aplikazioa sortu du JonEtxeberriak. Euskalmet agen-tziaren mapa eta hiru egunekoiragarpena ikus daiteke bertan.eguraldia.android.informer.com

ekobidaiaria.wordpress.com

Ekobidaiariaren kaierasko dira mun-du jasanga-rriago bat po-sible delauste dutenak.

Eta badira, jasangarritasuna ai-tzakiatzat hartuta, mundu oso-an zehar bidaiatzen dutenakere. Ortzi Akizu ezkiotarra dahorietako bat. Kutxa Ekogune-ak antolatzen duen Ekobidaia-ria lehiaketa irabazi zuen iaz,eta horri esker, hiru hilabetezhiru kontinente ezagutuko ditu,herrialde bakoitzeko proiektujasangarriak ezagutuz.

rrian, bestalde, Auclandgo uni-bertsitatean garatzen ari direnQualcomn Halo kablerik gabe-ko auto elektrikoa ezagutzekoaukera izan zuen.Bidaiaren bigarren zatia, Eu-

ropako irletan egingo du, Irlan-da, Ingalaterra eta Islandia eza-gutuko baititu. Irlandan, esate-rako, Kinsale herrian martxanden Transition Towns mugi-mendua ezagutuko du, eta Is-landian, energia geotermikoa-ren foroan parte hartuko du.

ABidaia honek, badu beste

helburu bat, ordea. Izan ere,munduan zehar ezagututakotokiak eta esperientziak web-gune baten bidez ezagutaraz-ten ari da Akizu. Pasa denabenduan hasi zen bidaia pres-tatzen, eta dagoeneko, 30 sa-rreratik gora eginak ditu bereblogean. Horietan, artikuluakez ezik, bideo ugari ere jasotzenditu, bidean bildutako espe-rientziak azalduz.Aurreneko bidaia, Ozeaniara

egin zuen; Australian, Brisba-neko ikerketa zentro bat, granja

Ezkerrean,Ortzi Akizu.Eskuinean,bideoetako

baten lotura:

ekologiko bat edota Melbour-neko desertua ezagutu zituen,besteak beste. Zeelanda Be-

Page 15: GoiBerri 52. zenbakia
Page 16: GoiBerri 52. zenbakia