goiberri 152. zenbakia

20
Amaia Perales Dietista-Nutrizionista «Haurrei etorkizun osasuntsua oparituko diegu» 8-9 Elikadura aholkularitza eskaintzen du Peralesek Beasainen duen bulegoan. ARKAITZ APALATEGI Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Jose Luis Etxeberria 3 Iritzia 4-5 Caritas, pobreen aterpea 6-7 Okupazioa: alternatiba 10-11 Lain taldea 12 Ferian 80 urte 13 Saretik 14 Segurako festak 16-17 Olaberriko festak 18 GOI B ERRI 152 zenbakia. 2015eko ekainaren 19a

Upload: goierriko-hitza

Post on 22-Jul-2016

251 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

Amaia Perales dietista-nutrizionista

TRANSCRIPT

AmaiaPeralesDietista-Nutrizionista

«Haurreietorkizunosasuntsuaoparitukodiegu» 8-9

Elikadura aholkularitza eskaintzen du Peralesek Beasainen duen bulegoan. ARKAITZ APALATEGI

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Jose Luis Etxeberria 3 Iritzia 4-5Caritas, pobreen aterpea 6-7Okupazioa: alternatiba 10-11Lain taldea 12 Ferian 80 urte 13Saretik 14 Segurako festak 16-17Olaberriko festak 18

GOIBERRI

152 zenbakia. 2015eko ekainaren 19a

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

GOIBERRI 03KATE mOTZEAN

«Segurako jaiak dira nire gogokoenak,eta pozik irakurriko dugu pregoia»

Jose Luis EtxeberriaSegurako Aste Santuko taldeko kidea

Maialen Igartua SeguraJose Luis Etxeberria (Segura,1937) 1981ean sartu zen Segu-rako Aste Santuko prozesioaantolatzen duen taldean, besteherritar batzuekin batera. AsteSantuan ez ezik, San Joan egu-nean eta San Nikolas Txiki egu-nean ere antolatzen dute pro-zesioa. Egindako lanagatikudalak omenaldi xume bat eginnahi izan dio Aste Santuko tal-deari, eta San Joan jaietakopregoia irakurriko dute.Gustokoen dituzun festak.Segurako sanjoanak.Nola hartu duzue pregoia ira-

kurtzeko gonbidapena?Oso pozik.San Joan jaietatik zer gusta-tzen zaizu gehien?Pilota partidak, ni ere gaztetanpilotan aritua baitnaiz. Festetan, eguna ala gaua?Orain eguna. Gauez dagoenekogazteek bultza egiten digute.Gaztetan ibiltzen ginen gauez,baina, dena den, ez oraingogazteak bezainbeste.Familian ala lagunekin pasa-tzen dituzu festak?Gehienbat familiarekin, emaz-tearekin.Zaletasun bat.

Pilota eta kirola, orokorrean.Abeslari bat.Xabier Lete oso gustoko nuen.Oporretarako leku bat.Urtero Cambrilsera joaten naizemaztearekin. Atseden hartze-ko leku aproposa da.Amets bat.Familia ondo ikustea.Jaso duzun oparirik bereziena.Egindako lanagatik jendeakematen dizkigun eskerrak.Gorroto duzuna.Haserrea.Seguran biziko ez bazina.Donostian. Hiri gutxi ikusi dituthain ederrak.

«Egindako lanaeskertuz jasotakohitzak dira egindidaten oparirikbereziena»

MAIALEN IGARTUA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Janire ArrondoKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Eskeine LegorburuProdukzio arduraduna:Erkuden MuguruzaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]

Publizitatea: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

04 GOIBERRIIRITZIA

Antxine Mendizabal AranburuIdazlea

Esan gabe doana edoanbiguitatearen xarma

etidanik gus-tatu izan zaitestetika an-d r o g e n o a ,hau da, se-xuaren anbi-

guotasunarekin jolastuz, eredumaskulinoa eta femeninoa na-hasten dituena. Marlene Dietri-chek smoking-a jantzita eta zi-garreta eskuan duela baino so-fistikazio eta sex-appealhandiagorik emakume eta gi-zonezko gutxik erakutsi dutenire gusturako.

Modaren munduan, esatebaterako, 80ko hamarkadatikhona gauzak asko aldatu diraeta ordura arte nagusi zirenemakumezko titi handiak, gerrimeheak eta mokor zabalak bi-ribiltasunik gabeko aurpegierahezurtsu eta markatuak dituz-

ten emakume mokor estu, bu-lar txiki eta bizkar zabalek or-dezkatu dituzte. Horren adibi-deetako bat da Iris Strubeggermodelo austriarra. Gizonezkoeredua ere aldatu egin da etagizonkote gihartsuak bazter-tuz, mutil gazte bizargabe, ar-

gal eta flako antzekoak ikustenditugu gero eta gehiago pasa-reletan desfilatzen.

Joera horri jarraituz sortu zenunisex arropa. XX. mendeko le-henengo hamarkadetan CocoChanel diseinatzaile frantsesaizan zen moda berriaren aitzin-dari. Berak diseinatu zituenemakumezkoentzako lehe-nengo trajeak, smokingak, gal-tza sastreak eta elastiko es-tuak, emakumezko arroparenpatroiak hautsiz. Bide berari ja-rraitu zioten Yves Saint Laurentedo Armani diseinatzaileek.

Aurreko Goiberriko alean Jo-sebe Iturriotz transfeministapolifazetikoak Drag King ikas-taroak gidatzen dituela jakindut, «emakume diagnostikatu-tako gorputzei» gizon izatearenesperientzia biziarazteko. Ho-

rretarako, genero ikuspegiariburuzko hainbat oinarri teorikoeman ondoren, parte-hartzai-leei gizon itxura hartzen lagun-tzen diete bizarra margotu, bu-larrak ezkutatu eta hankarteanzakila jarriz. Nonbait, itxura al-daketak berez dakar jarrera al-

rekin. Albistea irakurrita, hasie-ra batean pentsatu nuen, jakin-min hutsez, gustatuko litzaida-keela horrelako esperientziabat izatea, jolas moduan, bes-terik ez bada ere. Eta jarraianbururatu zitzaidan, indarkeriazjokatzeko nik ez dudala inolakoitxura aldaketarik edo mozo-rroren beharrik. Nik behintzat,nahi dudanean, badakit gogo-rra, bortitza, gupidagabea iza-ten, badakit indarra erabiltzen;hainbat egoeraren aurrean na-turatik jaso dugun senari bideematen utzita ez da zaila. Tar-teka, gainera, uste dut ez delatxarra agerian uztea, naturatikhorrenbeste ez garela aldendugogoratzeko.

Halere, uste dut aberasga-rriagoa dela gizaki guztiok ba-rruan daramatzagun gizon etaemakumea uztartzen saiatzeaeta, gure gabezietatik abiatua,osagarriak bilatzea. Anbiguita-teak ematen du horretarakoaukera eta, bide batez, sexu jo-koetan rolak biderkatzeko.

Gizon portatzea eta gizonke-riak ez dira gauza bera.

B

daketa. Jarraian, gizon jantzita,kalera irteten dira ezberdin ibili,ezberdin jan, ezberdin begiratueta ezberdin ligatzeko. Diote-nez, gizon baten larruan jartzeaesperientzia dibertigarria etaargigarria da.

Argazkietan ikusi dudanarenarabera, kate luze batzuk astin-tzen dituzten beltzez jantzitakogangster edo polizia handiputzitxura hartzen dute. Nonbait,hori da gizonezkoaren irudika-penik adierazgarriena. Ez dakitgizonezkoek argazki horietaneuren burua irudikatuta ikusikoduten. Gurean horrelako porta-erei gizonkeri esaten zaie, eta ezdu zerikusirik gizon portatzea-

GOIBERRI 05IRITZIA

Artola! Badakit ultramatadez eta gurera ekarri duten zorigaiztokopandemiaz hitz egin genuen azkenekoan hiru astez egon zinelaetxetik atera ezinik atarian zain zenuen horda sutua zela eta (baibai, sarde, lastargi eta guzti!) baina gaur facebooken irakurri duda-na eta gero ezin beste gai batekin etorri… Ba al dakizu zein den az-ken tendentzia ultramatatu eta inguruan sortu duten entrenatzai-le, nutrizionista, teknifikazio aditu, galtza-motz aukeratzaile etagel banatzaile segizioaren artean? Ba heldu zaitez nonbaitera lu-rrera eroriko zara eta: «Apadrina a un sedentario!».

Bai bai, irakurri duzun bezala. Jainkoak agintzen duen modukopertsona izan eta kirola behar den bezala egiten dutenak, herrieta-

ko potolo alferren aitabitxi bilakatzen ari dira! Beraien bizitzak na-giak suposatzen duen zulo ilunetik atera eta baliozko pertsona bi-lakatzen dituzte Ultramatada bat egitea lortzen duten punturai-no! Dokumentaltxo bat ere egin dute eta adibide moduan ageriden gizajoak, Jordi du izena, Iron Man bat egitea lortu du. Imaginadezakezu atsegin dut festa. Eta nola ez!? Iruzkinak! «Zorionak Jor-

Bai, egia da gizartea abiada batetan aldatzen ari dela Mikel.Duela urte gutxi kalean korrika ikustea pentsaezina izango zen adintarte eta profileko jendea korrika ikusten dela adibidez. Baita biziguztian beraien burua «gorputza gurtzearen» aurka egondako jen-dea ere! Baina noski, orain osasunagatik eta natura maite dutelakoegiten dute kirola. Izan ere, zer naturarekiko maitagarriagoa mendiankorrika egitea baino! Eta zer osasungarriagoa denbora librea, elika-dura etab. profesionalen pare, kirolaren inguruan eraikitzea baino!

Egoera berri hau gainera normaltzat eman nahi zaigu, eta baitakasik guztiok iritsi beharreko eredu ere! Jendeak lau maratoiren lu-zera, gelditu gabe, mendian egin nahi duela? Bada guztiak anima-tu beharko genituzke eta miresmenez begiratu. Bere borondatezmendi arriskutsu batetara joan eta heriotza gertutik ikusi duelabeste batek? Bada, herriko seme kuttun egiten dugu ia-ia.

Azken batean, gizarte sedentario batetik, gizarte bigorexiko-in-

dibidual batera goazela kamarada, honek dakartzan balio guztie-kin. Zeren garrantzitsuena osasuna bada adibidez, zergatik ez gon-bidatu herriko gizenak talde-kirolen batetan parte hartzera? Nos-ki, honela galdu egingo luketelako agian?

bateta

bat

Asteko irudia

Mikel Alvarez

Jon Artola

Josu Maroto

‘Pobrezia gure

artean...’

Zumarraga eta Ordiziadaude behartsuen laguntzaeskaera gehien izan dutenherrien artean. Pobrezianpentsatzen Chaplin etorrizaio gogora Marotori...

di. Handia zara!», «Jendeak adibide moduan hartu beharko zin-tuzke», «Ongi etorri bizitzaz gozatzen dugunon mundura!». Zureta lur Artola… Kirolik ez egitea ez da ona ez horixe baina, ezer egi-ten ez duen bat (Jordi kasu), terraza batean garagardo batekinegotetik, 365 egunetan Iron Man bat korritzera eramatea ez da baoso osasuntsua izango ezta? Benetan, hau eskuetatik joaten arizaigu eta okerrena da, badirudiela zoratuta gaudenak gu garela…

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Gipuzkoan Zumarragako etaOrdiziako egoitzetan jaso da laguntzaeskari gehien, Caritasen arabera.

Miriam Luki GoierriOrdiziako Caritaseko sarrerangeratu da kalean bizi den gizo-na. Arropa poltsa bat du es-kuan eta motxila bizkarrean.Gaua Ordizia bertako kutxazainbatean emango du eta hurren-go egunean trena hartuko du.Lehenengo Gasteizera, gero ezdaki. Kaleak asko erakutsi dioladio, jende zintzo asko ezagutuduela eta oker asko ere bai.Abokatuak, ingeniariak etadoktoreak ere ezagutu ditueladio: «orain ez dago lanik». Im-migrantea da, laguntza bat ja-soko du abuztuan eta orduraarte ahal duen bezala aterakodu bizimodua egunero kafe batedo mokadutxo bat hartzekodirua nondik aterako duen as-matuz.

Caritaseko laguntza jaso-tzen duen pertsonetako bat da,baina bere deskribapenak ezdu inondik ere balio atetik sar-tuko den hurrengoaren soslaiaegiteko. Oro har, Caritasekgehien laguntzen dituen per-tsonak immigranteak dira. HalaOrdizian nola Zumarragan ja-sotzen dituzten eskari guztien%10 inguru dira bertakoak. Biegoitzetan lanean ari diren bo-luntarioek, dena dela, bi ñabar-dura egin dituzte. Bata, berta-koak familia sareak babestutadaudela. Bestea, euskaldunon-tzat latza dela laguntza eska-tzea. Ordizian bertakoei etxeraeramaten diete laguntza. Zu-marragakoei beste hitzordubatzuk jartzeko aukera ematendiete.

Caritas,pobreenaterpea

Zumarragako Caritaseko egoitzan lanean aritzen diren boluntarioetako batzuk; boluntario gehienak emakumezkoak dira bertan. MIRIAM LUKI

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

Edonola ere, behartsuen iru-dia ezin da kalean ikusi ohi deneskalearenarekin nahastu. Izanere, kalean ikusten dena bainoharago doa etxe barruan biziden pobrezia. Caritaseko bo-luntarioen testigantzak XX.mendearen azkeneko migraziouholdearen lekukotza dira. Ezda zenbakiez jantzitako testi-gantza, bizipenez gorpuztuta-koa baizik.

Errumaniatik lehenengo«Errumaniarrak iritsi aurretik ezzegoen immigraziorik. Langa-bezian zegoen jendearekinnahiz alargunekin lan egitengenuen, ijito etniakoekin erebai. Errumaniarrak izan zireniristen lehenak. Europar Bata-sunean sartzeko zain zeuden

[2007an sartu zen Errumania],ez zuten lan egiteko baimeniketa kalean bizi ziren», dio LuciaQuesadak Zumarragatik. JoseManuel Otegik, Ordiziatik, dioerrumaniarrei Latinoamerika-tik etorritakoak batu zitzaizkie-la geroago, gehienak emaku-mezkoak.Immigrazio datuak handituz

joan dira ordutik; garai hartako%7tik egungo %14ra. Goierri daGipuzkoan immigrante gehienhartzen dituen eskualdea etaOarsoaldearekin batera Carita-sek bertan jaso ditu laguntzaeskaera gehien. Elikagaiakematea ez dator bat Caritasenfilosofiarekin, baina badirabost bat urte egoitzetan bana-tzen dituztela. «Ikusten dugunerrealitatearen aurrean ezin di-tugu begiak itxi», dio Otegik etaCaritas barruan bizirik dagoengogoeta dela gehitu du. Orain, bi egoitzetan diotenez,

pakistandarrak, nepaldarrak,marokoarrak, sahararrak etalatinoamerikarrak iristen diragehien. Hala dio Otegik: «Egi-ten diegun lehen galdera da eazertara datozen. Hobetzera da-tozela diote, asko eta asko ge-rratik ihesian datoz». Lana bila-tzen ari dira, baina gehienetanez dute zorterik izaten. Carita-sek hainbat egitasmo ditu mar-txan. Lazkaoko mojek utzitakobaratzea lantzeko aukera, esa-te baterako. Beasaingo Serore-nan, berriz, Goierriko hainbatirakasle ohiek emakumezkoeieskolak ematen dizkiete. Otegirentzat Goierrik, halere,

gabezia handiak ditu: jangelabat behar da non beraiek eurenjakiak prestatuko dituzten, norkbere burua txukuntzeko etagarbitzeko gunea ere behar da.Lo egiteko espazio bat eta arro-pa biltegi duin bat ere funtsez-ko dira. Herritarrak oso solida-rioak direla diote Zumarragannahiz Ordizian, baina bat datozgizarte mailako bestelakoerantzunak behar direla esate-rakoan. Ramon Ibeas legazpiarra

Arabako Caritaseko burua da.

Esan berri du laguntzak beha-rrak dituztenentzat direla, ezmerezi dituztenentzat. Carita-sen duten beste borroka batiburuz ari da. Izan ere, ezin dietelagundu diru sarrerak berma-tzeko laguntzak dituztenei,ezta etxebizitza baten jabe di-renei ere. Beharra, baina, mugahorietako tarteetan barreia-tzen ari dela badakite. Caritasen egindako lanak

Ordiziaz duen ikuspegia alda-razi diola dio Otegik. Quesadak,berriz, bere egitekoa behin bai-no gehiagotan nekez bete due-la aitorzen du. Batez ere, isto-rioak errepikatzen dituen fami-lia berbera aurrean dueneanedo bizitzak gogor astindu di-tuenekin ari denean. Jose Mugica Uruguayko pre-

sidente ohiak dio egun espezieikuspegia falta dela. Hala izandaiteke pobreziari dagokionezere, izan ere pobreziak ez duinor baztertzen.

Caritasekoboluntarioak XX.mendeko azkenmigrazioarenlekukoak dira

Gabezia handiakdaude Goierrin:jangelak, garbitzekoguneak, lo egitekoespazioak...

Ordiziako Caritaseko egoitzanlaguntza banaketa egunean,osteguna, bi boluntario arropabiltegian. MIRIAM LUKI

porofobia hitza sortuzuen Adela Cortina

filosofoak pobreen arbuioaizendatzeko. Gizarte bazter-ketari eta garapenari buruzkoFoessa txostenak jorratzendituen 35 adierazleak aintzathartuta Arabak, Bizkaiak etaGipuzkoak guztiak gainditudituzte bat izan ezik. Hiru he-rrialdeetan langabezian luza-roan daudenekiko eta bazter-tuekiko isolamendua oso han-dia dela dio txostenak.

Aporofobiak beldurra ereizendatzen du nonbait. Azala-ren kolorea ez da aldatzen, ja-torria ere ez, baina egoeraekonomikoak agerian utzi dugarai batean bizimodua ate-ratzen zutenek ere, orain,zailtasunak dituztela.

Behartsuenenbazterketakmarkak hautsiditu

A

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Emaitza azkarrak nahiditu jendeak, ondorioakkontuan hartu gabe»

Amaia PeralesDietista-Nutrizionista

Arkaitz Apalategi BeasainUda garaia iristearekin batera,gero eta gehiago begiratzenzaio gorputzari. Urte osoan eli-kadura zaindu gabe egon etagero, mirarizko dietak bilatzendira maiz, epe motzean, ahaliketa pisurik gehiena galdunahian. Dieta horiek dituztenarriskuez ohartarazi du AmaiaPerales dietista-nutrizionistak.Beasainen duen kontsultan,elikadura eta bizimodu orekatu

eta osasuntsu bat izateko ahol-kuak ematen ditu.Udara dator eta ‘bikini opera-zioari’ begira gaude... Astake-ria handiak egiten al dira?Zoritxarrez bai. Jendeak emai-tza azkarrak nahi ditu, ondorio-ak kontuan izan gabe. Pisuajaisteko hilabeteak behar dira.Helburua gorputzeko gantz ko-purua murriztea da, eta galduden pisu hori luzaroan ez be-rreskuratzea. Horretarako ohi-tura dietetikoak hobetzea etaariketa fisikoa gehitzea beste-rik ez da behar. Hau da, lan per-tsonal handia egin behar da,norberaren bizitza berrantolatubehar delako. Eta aldaketak ezdira inoiz errazak izaten. Beraz,azkar eta ahaleginik gabe pisuajaisteko aukera ematen duendieta bati buruz irakurtzen du-gunean, kontuz ibili, kaltegarriaizan daiteke eta.

barietate ugarirekin, jatorri be-getala duten elikagaiak aberejatorria dutenak baino gehiagoizanik, eta noski, gustukoa etaatsegina dena.Askotan ikusi izan dugu jakienpiramide hori, baina kasu han-dirik ez diogu egiten...Beno, zuk behintzat ezagutzenduzu piramidea! Jende askokez daki zer den, eta ikusi baduere, irudiei soilik erreparatu die,benetako zentzua ulertu gabe.

Etxeko hozkailu guztietan egonbehar luke piramide horrek edo«plater osasuntsua» izeneko-aren irudiak.Jaki bakoitza zein proportzio-tan jan behar genuke?Teoria erraza da. Jaten ditugunelikagai guztiak mahai baten

Mirarizko dieta horiek zeinarrisku izan ditzakete?Epe motzean eraginkorrak dira,pisu asko gal daiteke, batez erelikido eta masa muskularrean.Baina epe luzera yo-yo efektuaizateko arriskua dute; hau da,galdutako pisu guztia bainogehiago berreskuratzea, etaoraingoan gantz moduan.

Gainera ohitura desegokiakproposatzen dituzte, eta horrekaurrerago osasun arazoak era-gin ditzake.Horren ordez, zer gomendatzendu nutrizionista batek?Bizitza hobeto antolatzea: osa-suntsuago jan, ariketa fisikogehiago egin eta pantaila au-rrean pasatzen diren orduakmurriztea. Hau lortzeko ezin-bestekoa da bizi-ohiturak alda-tzea. Eta aldaketa-prozesu horibideratzea da gure lana, per-tsona horri gomendioak eta la-guntza emanez, bere ondoanegonez eta motibatuz. Bere es-fortzu eta lan guztiarekin pisuosasuntsu bat lortu eta man-tendu ahal izateko.Nola azalduko zenuke hitz gu-txitan, zer den elikadura oreka-tu bat?Nutrizionalki osoa eta propor-zio egokian egiten dena, norbe-raren beharrak kopuru egokianasetzen dituena, kalitate nutri-zional altukoa, elikagai fresko

gainean jartzen baditugu, guz-tiaren erdia barazkiak eta fru-tak izan behar dute, laurdenbat zereal integralak (ogia,arroza, pasta…) eta beste laur-dena elikagai proteikoak (leka-leak, arraina, haragia, arraul-tzak eta esnekiak). Praktikaraeramatea ordea ez da hainerraza izaten.Teoria batzuek diote behi esneatxarra dela; karbohidratoakkendu behar direla; proteinagehiegi hartzen dugula ere esa-ten da... zer dute egiatik eta zergezurretik teoria hauek?Denetik entzuten dugu, inter-neten, aldizkarietan, telebis-tan, zurrumurruak... Mila teoriaeta dieta, asko inongo oinarrizientifikorik gabeak. Iturri fida-garriak diren aldizkari zientifi-koen artikuluetan aurki deza-kegu soilik ebidentzia zientifi-koa. Orokorrean esango nukegaixotasun eta arazorik gabekopertsona baten elikaduran guz-tiz desegokia izango litzatekee-la elikagai talde oso bat ken-tzea, eta are gehiago nutrientebat, karbohidratoak adibidez.Esaera batek dio erregea bezalagosaldu, printzeak bezala baz-kaldu eta eskaleak bezala afal-du behar dela. Sintesi ona al da?Ez zaude batere oker. Gosariaotordu garrantzitsuena da,handiena ez izan arren. Horre-

«Gizentasunaosasun publikokoarazo bat da. Modudesegokian arigara elikatzen»

«Haurrei egokielikatzen erakutsizgero, etorkizunosasuntsu batoparituko diegu»

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

gatik lehenengo hiru otordutan(gosarian, hamaiketakoan etabazkarian) eguneko energiaguztiaren %65a bildu behar da,eta azkeneko bietan (askarianeta afarian) %35a. Hemen gu-txi eta gaizki gosaltzen dugu,eta gehiegi eta beranduegiafaldu.Garaian garaikoa jateko, urtesasoi honetan zein jaki gehitubehar dugu bereziko gure die-tan?Urte osoan zehar elikagai fres-koak, garaikoak eta bertakoakbadira hobe. Uda sasoian frutaeta barazki barietate zabaladugu. Hainbat fruta aukera di-tzakegu: sandia, meloia, muxi-ka, albarikokea, gerezia… etaentsalada koloredunak edotagazpatxoak ere ezin dira falta.Gero eta obesitate gehiagodago, batez ere haurretan. Zerari gara gaizki egiten?Gizentasuna osasun publikokoarazo kezkagarri bat da. Modudesegokian elikatzen ari garaeta oso barneratuta daukagujanaria plazerra dela. Janari az-karrera errazegi jotzen dugu,elikagai freskoak alde baterautziz; sukaldean denbora gutxipasatzen dugu eta ordu asko

pantailen aurrean, inongo ari-keta fisikorik egin gabe. Honekguztiak obesitate kasuak ugari-tu ditu. Haur gizentasuneanesango nuke ume hauek ez du-tela gehiegi jaten, gaizki baizik.Nola hezi daitezke umeak txiki-tatik, elikaduraren gaineko bes-te kontzientzia bat har dezaten?Umeei esaten diegu denetikpixka bat janez gero nahikoadela, baina tamalez horrela ezgara gauzak ondo egiten ari.Umeei ez diegu egunero errepi-katu behar elikagai egokiak ja-teko. Etxean aukera osasunga-rriak eta elikagai freskoak esku-ra izan eta gu horiek jatenikustearekin nahikoa da. Hitzgutxiago eta beraientzat ereduizan. Erantzukizuna helduokdaukagu. Haurrei modu ego-kian elikatzen erakusten badie-gu, etorkizun osasuntsu eta zo-riontsu bat oparituko diegu.ARKAITZ APALATEGI

10 GOIBERRIERREPORTAJEA

Beasaingo, Ordiziako eta Urretxuko gaztetxeetanokupazioari buruzko jardunaldiak egin dituzte, etaeskualdeko errealiteatea zein den kontatu dute.

Asier Zaldua UrretxuGazteentzat ez da batere erra-za gurasoen etxetik alde egitea.Alokairuko etxe gutxi daude, pi-suak garestiak dira eta maile-gua lortzea zaila, lan baldintzakgero eta kaskarragoak... Asko-rentzat alternatiba etxe hutsbat okupatzea da. Eta egoerahorren aurrean, Beasaingo, Or-diziako eta Urretxuko gaztetxe-etan okupazioari buruzko jar-dunaldiak antolatu dituzte.Besteak beste, eskualdekookupazio esperientziak ere hiz-

pide izan dituzte jardunaldi ho-rietan.

Idiazabalgo Txomenanekoeta Urretxuko eta Zumarraga-ko esperientziak kontatu dituz-te, adibidez, eta azken bi herrihauetako 1088 taldea ere go-

goratu dute. Kolektibo hauduela 15 bat urte sortu zuten,etxe hutsak erabili egin behardirela aldarrikatzeko.

Garai hartako egoera egun-goaren oso ezberdina zen.«Lana oso erraz lortzen zen etagazteek, berehala, autoa erosieta hipoteka sinatzen zuten.Etxebizitza alokatzeko aukera-rik ez zegoen eta Segi gazte era-kundeak talde bat sortzea pro-posatu zuen, gai hau lantzeko»,gogoratu du Jokin Lasa urre-txuarrak.

Higiezinen agentzietara etaudaletara informazio eske jozuten eta, ondoren, bi herriak1.088 zenbakia zuten kartelezbete zituzten. Izan ere, beraienkalkuluen arabera, Urretxuneta Zumarragan 1.088 etxebizi-

tza huts zeuden. Jendea hipo-teka bat ordaintzera kondena-tua zegoela salatzeko, mahaiinguruak eta manifestazioakere antolatu zituzten. «Etxebi-zitzen kontura aberastearenaurka geunden. Etxebizitza es-kubide bat da eta pisu batentruke horrenbeste diru ordain-tzea bizitza sistemari emateada», zehaztu du Lasak.

Hurrengo pausoa, okupazioaizan zen. Hasteko, Aizpurutxo-ko tren geltoki zaharra okupatuzuten. Lau hilabete eman zituz-

ten bertan. Eraikin hori Azkoi-tiako Udalarena da eta gazteakhandik botatzea erabaki zuen.«Txukun mantenduko genuelaesan genien, baina bidaltzekoagindua eman zuten. Barruangeundela, leihoetan eta atee-tan adreiluak jartzen hasi ziren.Azkenean, ertzainek bota gin-tuzten».

Okupek Urretxuko eta Zu-marragako gazte askoren el-kartasuna jaso zuten eta besteeraikin bat okupatzea erabakizuten. Orduan, 20 edo 25 lagunEzkio-Itsasoko Arantzazu ho-telean sartu ziren. Handik gu-txira bidali zituzten handik ere.

Kaleratzea salatzeko, akan-pada bat egin zuten Areizaga-Kalebarren plazan. Hurrengopausoa, Zumarragako Eitzagaauzoko eskola zaharra okupa-tzea izan zen. Orduan, baina,bertara joan aurretik, udalare-

Okupazioa:alternatiba

kin harremanetan jarri ziren.Anton Arbulu alkateak bertanbizitzeko baimena eman zien,udalak eraikin horrekin zer eginerabaki arte. Taldean arazoaksortu ziren, ordea, eta handikalde egin zuten. Hori dela eta,hitzaldian, harremanak zain-

tzea eta komunikazioa lantzeaoso garantzitsua dela azpima-rratu zuten.

«Okupazioak merezi du»Eitzagatik, Idiazabalgo Txome-nane etxera joan zen Lasa, etabeste goierritar batzuekin ba-tera bizi izan zen bertan. «Etxehau indiano batek eraiki zueneta 50 urte zeramatzan hutsik.Udala erosten saiatu da, bainaez du lortu», zehaztu du.

Ertzaintzak bota egin zituen,13 orduko kaleratze operazioluze baten ondoren. «Batzukteilatura igo ziren eta handikjaitsi zituzten. Gu, berriz, tubobati lotuta egon ginen. Suhil-tzaileei deitu behar izan zieteneta 13 ordu kosta zitzaien guhandik ateratzea. 2006ko ekai-neko egun eguzkitsu bat zeneta ertzainek sekulako beroapasa zuten. Gu atera bezain

kupazioaren aldeko aldarria zabaldu nahi dute gaztetxeeta-ko kideek. «Lotsa eta beldurra galdu behar ditugu eta, go-

goa badugu, okupatu». Legearekin ez dutela arazo handirik izan etaokupatzea hipoteka bat ordaintzea baino hobea dela esan zuten.«Etxe bat erosten duena, etxetik botatzen dute eta gainera zorra or-daintzera behartzen dute. Justizia oso motel doa eta guk ez duguarazo handirik izan legearekin. Goierrin etxe asko okupatu dira etabatzuk martxan jarraitzen dute. Lasai bizi dira. Gainera, gizarteakduela 10 urte baino begi hobez ikusten du okupazioa». Esperientziaaberasgarria dela diote. «Bizitza berri bati ateak zabaltzen arizara».

O

Okupatzea, urte luzetan etxebizitzabat ordaintzea baino hobe

GOIBERRI 11ERREPORTAJEA

Urretxuko gaztetxeanokupazioari buruz egin zutentopaketa eta IdiazabalgoTxomenane etxea. ASIER ZALDUA

laster, alde egin zuten, eta ez zi-ren konturatu etxe barruanbeste bi lagun ezkutatuta zeu-dela».

Handik urtebetera, bestegazte batzuk sartu ziren Txo-menanera, eta bertan jarrai-tzen dute oraindik. Etzegarate-ko kaminero etxean ere zortziurte daramatzate. Okupatzeak,«merezi» duela diote.

12 GOIBERRIGAZTEAK

«Bi gitarra sartuta taldeindartsuagoa da orainLain, rockeroagoa»

Loinaz Agirre OrdiziaDuela hiru urte hasi zen Josebade Arriba (Ordizia, 1982) Lainmusika taldean gitarra jotzen.Aurretik Nuke taldean aritu zen.Metal musika egitetik pop egi-ten zuen talde baterako jauzia,handia bezain aberatsa izan daDe Arribarentzat.Lain taldea Interneten, Youtu-beko bideo bati esker egin zenezagun. 2008an Euskadi Gaz-teako Maketa Lehiaketa irabazizuen. Taldearen zein momentu-tan iritsi zinen zu?Bigarren diskoa aterata zeu-den, eta ez zuen halako arra-kastarik izan. Gitarra jotzailebat kanpora ikastera joatekoazen eta bere ordezkoari deituzioten. Momentu batean bi gi-tarrekin aritu ziren eta kontura-tu ziren indar gehiago hartzenzuela taldeak. Bigarren gitarrajotzaile bat hartzea erabaki zu-ten. Orduan sartu nintzen ni.Erraza izan al zen ia osatutakotalde batean lekua egitea?Taldea inflexio puntu bateanzegoen. Hasieran kosta egitenzen lekua bilatzea, familia ba-tean sartzea bezala da eta tal-de batean sartzea. Bi gitarra jo-tzaileok metal taldeetatik gen-toze eta gure ikuspuntuaksartzen joan ginen pixkanaka.Gure lokala izatea lortu genueneta momentu garrantzitsua

izan zen hori. Hazia orduan sor-tu zela esan daiteke. Oso taldelan polita izan da; bakoitza be-retik eman eta jarri du. Diskoadenok sentitzen dugu gurea.Kohesioa eman diegu hamaikakantuei, osotasuna.Nolakoa da Lain berria? Talde indartsuagoa da, rocke-rogoa, gitarreroagoa. Indarrabilatu nahi izan diogu, bainaoso melodikoa izaten jarraitzendu, bi nesken ahotsekin.Hirugarren diskoari Tximeletakizena jarri diozue.Sinbologia duen izena da txi-meleta: lokalean sartu ditugunbi urteak irudikatzen du. Larbansartuta egoten da tximeletahegan egiteko prestatzen. Lana jendaurrera ateratzeko,zein kontzertu dituzue?Pixkanaka ari gara kontzertuaklotzen. Igandean Donostianizango gara Gure Esku Dagorenekitaldian. Asteasun, Villabo-nan... ere izango gara.Lain hasi aurretik zertan ibilizinen?Nire lehenengo talde formalaNuke izan zen. Gazteako make-ta lehiaketako entzulearen sa-ria irabazi genuen 2012an. Osoondo ari ginen: gure konturaatera genuen diskoa eta kritikaonak jasotzen hasi ginen. Baina«krisialdi» bat izan genuen etauztea erabaki genuen.

Lain musika taldeko gitarra jotzailea daJoseba de Arriba. Hirugarren diskoakaleratu berria dute: ‘Tximeletak’.

LOINAZ AGIRRE

Babeslea

Ferian 80 urtean saltzenAgustina Lopetegik zortzi hamarkada darama astero-astero Ordiziako feriarajoaten. Amarekin hasi zen, zortzi urte zituela. Gaur egun, 87 betetzeko bidean,Maria Jesus alabarekin segitzen dio. Goizeko bostak eta erdirako han izaten da.

Aimar Maiz OrdiziaAsteazkenero, goizeko bostaketa erdirako Ordiziako PlazaNagusian izaten da AgustinaLopetegi Jaka (Altzaga, 1928).Txikitatik ikasitako ohiturak al-datzea ez da erraza, oraindikgutxiago ia 80 urtean astero jo-era berbera erabili eta gero. Or-diziako feriako saltzaile edade-tuena da, gaur egun. Azaroan87 urte beteko ditu. Baina, ziur,1936 urrun hartako lehen feria-egunean begirada bizi eta urdinbera ekarri zuela. Larre motzean hezitakoa da,

eta bizitzan zehar erauntsi han-diei aurre egindakoa. Baserrikopatua. Altzagako Etxeberri Goi-koan jaio zen, 1928an. Ezkon-dutakoan Itsasoko Eztala Goi-kora joan zen. Baserria erre zi-tzaien 1970ean, eta Beasainenbizi da orain. Baratzea Itsasokogoi haietan dute. Monika Jaka zuen ama, Etxa-

rri-Aranatzekoa berez. «Ni 8 ur-terekin hasi nintzen feriara,amarekin. Ama plazan jartzenzen saltzen, eta ni arraziona-mendua hartzeko ilaran. Baina

beldurrez. «Ez zegoen denakekartzerik. Karabineroak ibil-tzen ziren. Araman ezkutatubehar gauzak». Maria Jesus Oria alabari la-

guntzen dio, orain, eta atzekopostuan egoten da Arantxa Lo-petegi ahizpa ere, saltzen. Pla-zan denek ezagutzen dute, etaberak ere bai gehientsuenak.

Donostian sagar saltzenZortzi urterekin Ordiziara, eta17rekin Donostiara hasi zen

Agustina, etxeko sagarrak mer-katuan saltzera, San Martingoazokan. «Itsasondora jaistenginen sagarrekin, anaiak zal-diarekin eramanda. Goizeko5:50ean trena hartu, eta Do-nostiara. Jendea umil zen garaihartan! Ez zen orain bezalakoharrokeriarik orduan». Sagargaraian egunero joaten zen SanMartinera. «Beste baserritarbatzuk Bretxara joaten ziren». Ezkondu ondoren, Itsasotik

Zumarragara joaten hasi zen.Hamar bat urtean ibili zen. «Or-duan zapatu arratsaldeetanegiten zen feria», gogoratu duMaria Jesus alabak. Agustinaazokan zela, eta senarra Aris-trainen lanean, etxea erre zi-tzaien. «Lana» izan da Agustinaren

eta jirako gainerakoen irakas-lea. «Beti lanak akabatzen. Fe-rira etortzeko adina prestatuegin behar zen». Lanak iraka-tsitako bideetan dabil oraindikere, baina gustura. Gosaltzenizan berri da, tabernan. «Aizu,noizbait hobetoxeago bizi be-harko dut!», bota du.

Pakita Lopategi Ordiziako azokan izaten duen postuan. AIMAR MAIZ

emakumeek, badakizu, umeani, eta aurrea hartzen zidaten.Gerra ondorena zen. Haiek garaitxarrak ziren». Dendan erosi be-har izaten zituzten etxean ez zi-renak: «Kontrabandoa zen or-duan, ezkutuan ematen zen».Olioa, azukrea eta txokolatea,horiek «falta gabe» eramatenzituzten.Urritasuna berez, eta erreki-

samendua legez. Feriara era-mateko salgaiak neurrian ibil-tzen zituzten, kenduko zieten

GOIBERRI 13GARAI BATEAN

14 GOIBERRIINTERNET

saretik

Ahaztua izateko eskubideairu urteko ez-tabaiden on-doren, EB Eu-ropako Bata-sunak onartudu ahaztua

izateko eskubidea arautukoduen legea. Erakundea osatzenduten 28 herrialdeetako justi-zia ministroek datu pertsona-lak babesteko araudia onartudute, eta tartean aitortu duteInterneten norberaren datuakezabatuak izan daitezen herri-tarrek duten eskubidea. Araudiberriarekin, kaltegarria izan dai-

Htekeen eta interesekoa ez deninformazio pertsonala ezaba-tzeko eskatu ahal izango da. Ja-ramonik egiten ez badiete kexabat aurkeztu ahal izango duteherritarrek.

Austriak eta Eslovakiak izanezik, gainontzeko estatuekbozkatu dute aurkeztu dietenproposamenen alde. Hala ere,Europako Legebiltzarrean az-tertu beharko dute oraindik.

Araudiari jarraiki, Internetekokonpainiek erabiltzaileen «bai-menarekin» soilik erabil ahalizango dituzte datu pertsona-

lak. Herritarren batek Interne-teko enpresaren bati daturenbat ezabatzeko eskatzen ba-dio, hala egin beharko du. Le-gea beteko ez balitz, milioi bateuroko zigorra jaso dezakete.

EBko herrialdeetako enpre-sei aplikatuko zaie legea, bainabaita handik kanpokoei ere; Fa-cebook eta Googleri, adibidez.Europako kontsumitzaileeiereun zerbitzuak eskaintzendizkien heinean, ahaztua izate-ko eskubidea errepstatu behar-ko dute.

Facebook eta Googleri ere aplikatuko zaie legea. GOOGLE

berria.eus

Klik

Argazkiapp: lauirudi eta hitz bat

Argazkiapp hamaika bu-ruhauskarriz osaturiko jolasada. Buruauskarri bakoitza lauirudiz eta hitz batez osatutadago. Lau irudiek hitz bat dutekomunean. Modu dibertiga-rrian euskarazko hiztegia ikas-teko modua da aplikazio honekeskaintzen duena.

EgaApp, EGAazterketa sareanEuskararen Gaitasun Agiria az-terketa prestatzeko 4.000 ari-keta baino gehiago eskaintzenditu Ega Aplikazioak. Kaixo!Euskaltegiak iaz sortutakotresna da. Atariko proba, sino-nimoak eta berridazketak ata-lak prestatzeko ariketa lagun-garriak jasotzen ditu. Androidsistema eragilean erabil daite-ke oraingoz. www.kaixo.com/euskaltegia

euskalapps.net

16 GOIBERRISEGURAKO SAN JOAN JAIAK

Ekainak 19, ostirala,19:00: Futbito txapelketaren fina-la, Baratze pilotaleku ondoko kan-txan.20:00: Txoznen irekiera Imanoleta Unai trikitilariek girotuta.23:00: Kontzertua txoznetan:Atraz taldea.

Ekainak 20, larunbata,Kuadrillen Eguna:10:00: Plater hausketa, Mendo-tze aldean. 12:00: Zopa Pertzaren jaitsiera.Segurako Alboradaren doinuaz,pregoia eta ondoren, mokaduaplazan. The Joselontxos txarangaegun osoan zehar.15:00: Kuadrillen bazkaria. Fron-toi zaharrean. 16:00: LVIII. San Joan txirrindula-ri proba (Élite eta Sub 23).17:00: Txoznen irekiera eta Elek-tro Txaranga. 17:30-19:00: Gipuzkoako tokaeta bola txapelketa Erreboten. Xe-peño Agirre herriko bolariari ome-naldia.18:00: Buruhandi eta gizaundiak.19:30-21:30/23:00: Disko festa,Iñigo Etxenikerekin.20:00: «2015eko kuadrilla»lehiaketa. Kantuak plazan.

23:30: Kontzertuak txosnetan:DJBull...

Ekainak 21, igandea,Haurren Eguna:06:00:Xolomo jana txosnetan.09:00-11:00:Arrantza ZubiHaunditik Armaolako zubiraino.11:00etan sari banaketa plazan.11:00-13:00:Haur jokoak.12:00-14:30: Kilkir txaranga.13:00: «2015eko kuadrilla»lehiaketa. Jokuak plazan.14:00:Haurren bazkaria.16:30: Buruhandi eta gizaundiak.18:00-20:00: Kilkir txaranga.18:30:Haurren danborrada.20:00: Urtaroen dantzan emanal-dia plazan, Oroith Abesbatza etaAmets Bide dantza taldearekin.

Ekainak 23, asteartea,San Joan bezpera:11:30-14:00/16:30-19:00: Gaz-tetxoentzako parkea Baratze pilo-talekuaren ondoko kantxan.15:00: Elkartasun bazkaria.20:00:Mozorro topaketa plazan.20:00-21:30/23:45:Alaiki tal-dearen kontzertua plazan.20:30: Txozna irekiera.21:00:Mozorroen sari banaketaplazan.

zken urteetan indar berezia hartu du Segurako San Joanjaien hasiera iragartzen duen zopa pertzaren jaitsierak

eta ondorengo pregoiak. Plaza jendez lepo izaten da festen hasierairagartzen duen ekitaldia ikusteko, eta aurten, Aste Santuko eki-taldiak antolatzeaz arduratzen den taldeak irakurriko du pregoia.Talde oparoa da, kide ugarikoa, eta errelebo eske ari dira, dagoe-neko 33 urte baitaramatzate prozesioa eta hari lotutako ekintzaguztiak lotzen.

Urte hauetan guztietan zehar egindako lana aitortu nahi dieudalak Aste Santuko taldean lanean aritzen diren herritarrei, etahorregatik irakurriko dute aurten beraiek pregoia. Aurten, gaine-ra, berezitasun bat izango du zopa pertzaren jaitsierak. Azken ur-teetan ez bezala, larunbat eguerdian egingo du kea isuriz elizatikplazara arteko bidea lapiko erraldoiak, festen hasiera kuadrillenegunarekin izango baita aurten –bihar, larunbata, eguerdian–. Oi-lasko, fideo, porru eta gainerako osagaiekin batera, San Joan biga-rrenera arte plazan egongo da zopa pertza.

A

Aste Santuko ekitaldiak antolatzendituen taldeak irakurriko du pregoia

‘Sanjoanak’ Seguran

GOIBERRI 17SEGURAKO SAN JOAN JAIAK

23:00: San Joan sua. Txistularie-kin herritarren Sorgin Dantza.23:30: Salsa lehiaketa txosnetan.01:05: Kontzertua txosnetan;Guri Bost taldea.

Ekainak 24, asteazkena,San Joan Eguna:10:15: Goiz eresia Kriseilu Txistu-lari taldearekin.10:45: Prozesioa San Joan irudia-rekin eta meza nagusia parrokian.12:00:Andoni Egaña, SebastianLizaso eta Uxue Alberdiren saioa,herriko abesbatzaren emanaldia;atari eta balkoi ederrenen sari ba-naketa, eta herritarren hamaiketa-koa, Arabarren plazan.13:00:Herriko kirolari txapeldu-

nei omenaldia eta herri kirolak.Aizkoran, harrijasotzen eta tron-tzan proba mistoak. Udane Osto-laza, 10 urteko harrijasotzailea. 18:00: Buruhandi eta gizaundiak.18:00: Pilota partidak Baratzen.Lehen partida: Intxausti-Imaz(Segura)/Matxinandiarena-Cho-rens (Zegama). Bigarren partida:Elezkano II-Aretxabaleta/Artola-Larunbe.20:00-21:30/23:00:Dantzaditaldearekin dantzaldia.00:00: Karaokea txosnetan.

Ekainak 25, osteguna,San Joan bigarrena,Elegante Eguna:11:30: Jubilatuentzat toka, igel eta

bote jokoak Plazan. Ondoren, ha-maiketakoa, Atseden Elkartean.11:30: Puzgarriak igerilekuan. 13:00: Toka, bola eta sokatiratxapelketa herrikoia, plazan.13:00: Txakolin dastaketa.17:00-19:00: Puzgarriak.19:00:Herritarren umorezko an-tzerkia plazan.21:30:Herri afari elegantea.22:00: Dantzaldia, Orots taldea.23:00: Elegante eta kuadrillalehiaketen sari banaketak plazan.23:30: Zopa Pertzarekin kalejira,trikitilari, poteolari elegante eta he-rritarrekin. Irteera Txanbolinpetik.00:00: Zopa Pertzaren igoera etaagurra.00:30: Txosnen itxiera festa.

18 GOIBERRIOLABERRIKO SAN JOAN JAIAK

Olaberriko festakEkainak 19, ostirala:20:30: Kantu afaria, Arkupe el-kertean, Aitor Furundarenarekin.

Ekainak 20, larunbata:10:00: Jubenil mailako XXV Gipuzkoako Txirrindulari Itzulia.10:30:Herri mailako San Joan pi-lota txapelketaren finalak.Ondoren:XXX Arkupe gomazkopaleta txapelketa.18:00: Zaldi gainean paseoak.21:00:Arkume txuletatxoen pa-rrilakada.Ondoren:Mariatxiak Alma Tapa-tia taldearekin.

Ekainak 21, igandea: 10:00: Probintzia mailako bolatxapelketa.

Ekainak 22, astelehena: 11:00: Jolas parkea.13:30:Haurrentzako bazkaria.15:00: Jolas parkea.19:30: Apar festa.

Ekainak 23, asteartea:16:30: Pregoia, txupinazoa etaburuhandiak trikitilariekinOndoren:Oka jolas erraldoia.16:30:Marrazki lehiaketako saribanaketa, udaletxean.19:00: Lora bedeinkapena elizaatarian.19:30: San Joan arbola zutitzea.20:00: Rockalean txaranga.20:30: Eusko Labeldun oilaskoaeta Gernikako piperrak.22:30: San Joan sua, dantzarie-kin eta txalapartariekin.

23:30: Su-festa ‘Pirotecnia Zara-gozana’rekin.Ondoren:Dantzaldia Rockaleantxarangarekin.

Ekainak 24, asteazkena:San Joan Eguna:10:00: Gaztetxoen mailako bolatxapelketa.11:00:Meza nagusia, Zeba abes-batzak lagunduta.12:30:Hamaiketakoa.Ondoren: Bertsolariak. AItor Sa-rriegi eta Sustrai Colina.17:30:Herri kirolak. Aizkoran,Iñaki Azurmendi eta Floren Naza-bal; harrijasotzen, Joseba Ostola-za, Idoia Etxeberria eta Udane Os-tolaza.18:00: Bordetxe abere zirkoa.

GOIBERRI 19PUBLIZITATEA