goiberri 102. zenbakia

16
Hamabi urtean Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordean lanean ari da Iñaki Amundarain ormaiztegiarra . AIMAR MAIZ Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Jaun Perez 3 Iritzia 5 Geologia Eguna Zerainen 6-7 Aratz Igartzabal 10 Iñaki Lizarralde 12 Azeri harrapariak 13 GOI B ERRI 102. zenbakia. 2014ko maiatzaren 9a Iñaki Amundarain Euskaltzain urgazlea «Euskaltzaindiak lehenago arautu gabe zegoena arautu du» 8-9

Upload: goierriko-hitza

Post on 31-Mar-2016

237 views

Category:

Documents


9 download

DESCRIPTION

Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordean 12 urte daramatza lanean Iñaki Amundarain ormaiztegiarrak. Iazko otsailean, euskaltzain urgazle izendatu zuten. Euskaltzaindiaren lan egiteko moduaz eta aurten izandako liskarrez hitz egin du GoiBerri aldizkarekin.

TRANSCRIPT

Hamabi urtean Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordean lanean ari da Iñaki Amundarain ormaiztegiarra . AIMAR MAIZ

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Jaun Perez 3 Iritzia 5 GeologiaEguna Zerainen 6-7 AratzIgartzabal 10 Iñaki Lizarralde12 Azeri harrapariak 13

GOIBERRI102. zenbakia. 2014ko maiatzaren 9a

Iñaki AmundarainEuskaltzain urgazlea

«Euskaltzaindiaklehenago arautu gabezegoena arautu du» 8-9

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Kopa irabazteanOrdizian egindakoharrera ez dutinoiz ahaztuko»

Jaun PerezErrugbi jokalaria

Mikel Albisu ZegamaLanbidez galdaragilea da JaunPerez (Zegama, 1986), bainaerrugbia da bere zaletasun na-gusia. Ordizia Rugby Elkartekolehen taldeko jokalaria da bera,eta harroin postuan jokatzendu. Baina Jaunen berezitasunaerrugbian orain dela lau urtesoilik hasi izana da. Lehen urte-etan bigarren taldean trebatuondoren, iaz bi taldeetan arituzen, eta aurten talde nagusikojokalaria da. Zegaman bizi den

Santos Regil entrenatzaileakanimatu zuen errugbian haste-ra, nahiz eta horretarako haingustukoa duen uso ehiza pixkabat baztertu behar izan. Zerk egiten du berezi errugbia?Badu harrapatzen zaituen zer-bait: taldeko giroa, partida on-doren bi taldeak elkarrekin ari-tzea...Errugbia ala ehiza?

Orain beharko errugbia izan,biak garai berdinean hastendira eta...Errugbi jokalari bat?Xabi Lerma.Zaletasun bat.Errugbian jokatzeaz eta usoehizaz gain, gustuko dut muse-an jokatzea.Musika talde bat.Juergan bakarrik entzuten dutmusika. Janari bat.Tripakiak.Edari bat.Gynkasa.Oporretarako leku bat. Ibiza.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Kopa irabazi ondoren Ordizianegin ziguten harrera, nahiz etamin hartuta nengoelako eznuen finala jokatzerik izan.Jaso duzun oparirik bereziena. Azukre kilo bat.Goierriko txoko bat. Zegama.Herriko alkate bazina...Politika kontuei ez diet kasuhandirik egiten.Zegaman biziko ez bazina...Galdera zaila da hori! Adibidez,Sakanako herri txikiren batean.

«Errugbianjokatzeaz eta usoehizaz gain,gustukoa dutmusean jokatzea»MIKEL ALBISU

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga,Arama, Itsasondo,Lazkao, Olaberria,Urretxu, Zerain,Segura eta Zumarraga

GOIBERRI 05IRITZIA

Aste Santua eta Santikutz jaiak tarteko, gure umeek bi asteeta erdiko oporraldia izan dute, eta ez dakizue zer nolako bu-ruhaustea sortu duen horrek gure etxean, ohiko zaintzaileak ere,amonak, oporrak hartu dituelako eta Benidorm aldera joan dela-ko. Semeak handiak egiten hasiak dira, baina oraindik heldua be-har dute inguruan. Kontua da… zein heldu? Zeinek dauzka hain-beste jaiegun garai honetan? Biok lan egiten dugun etxe honetanjai eskatu behar izan dugu geure lantokietan, ardura txandaka ba-natzeko. Kanpoko batek ere lagundu behar izan digu beste egunbatzutan ere. Eta umeak? Hauek ere aztoratuta ibili dira, ordutegi-rik gabe: gauean berandu, goizean beranduago, otordu kontuak

nahastuta, Wii eta Play Stationera lotuta, erabat alpertuta… Beha-rrezkoak dira horrelako etenaldiak ikasturtean zehar, ez dut zalan-tzan jartzen, baina etxeko martxa hankaz gora jartzen dutela ere ezdit inork ukatuko.

Eta ez dit inork ukatuko ere, udako opor luzeekin antzeko egoerabizi izaten dugula gurasook. Udalekuak, udaleku irekiak, aiton-

Nola ez gara ba izutuko? «Kontziliazioa» deitzen zaio honi.Utopia, gehituko nioke nik. Sistemaren aldaketa sakona behardugu denboraren erabilera malgua lortzeko. Malgua diot, garaiangaraikoari heldu ahal izateko, egoerara egokitu ahal izateko, ezus-tekoei aurre egiteko. Azken aldian entzun da agenda politikoan gaihau, baina beste hainbat bezala, borondate kontua da eta nahi du-ten izen ponposoarekin eta «plan estrategikoa» abizenak jarritaere, egokitzeko nahia besterik ez da; askotan falta dena, alegia. Biaste eta erdiko oporraldia aipatu duzu hasieran Tere, baina, egiada, hemendik hilabete eta erdira oporraldi luzeena dator! Eta be-rriro malabarismoa egitea. Bada, gure seme-alaben ardurarekingaude orain, eta horretan aitona-amonek ez digute hutsik egitenmerezitako oporrak hartzeko ez bada, honez gain udaleku irekiak,udako kanpamentuak eta hamaika gaien inguruko ikastaroakdaude. Hala nola moldatuko gara, beti egin izan dugun bezala, bai-na gizarte honek zaintza ikusezina bihurtzeko egiten duen ahalegi-

na ikaragarria da. Eta zaintza beti da garrantzitsua. Orain etxekotxikienena, baina berehala gure helduena. Ez dakit jabetu ote ga-ren eraiki dugun sistema honetan pertsona helduen gaineko zain-tzarako espaziorik ez dugula utzi. Zaintza eta beharra dutenen gai-neko ardura ez luke eromena izan behar, guztiok dugulako zaintze-ko eta hala behar dugunean zainduak izateko eskubidea. Tartean,animoa eta indarra!

bateta

bat

Asteko irudia

Tere Madinabeitia

Idoia Luzuriaga

Josu Maroto

ZerainGeologia Eguna egingo duteetzi Zerainen, eta bertakomeatzeen paisaia hartu dutoraingoan aitzakiatzat irudiaegiteko.

amonen herria, era guztietako ikastaroak, kirola, ingelesa... Gutakoaskok antolatuta dugu dagoeneko ekaina bukaera eta uztaila, etaabuztua, Aste Santuan opor gehiegirik hartu ez badugu behintzat,familian igarotzeko izaten da, denok batera oporretan, horrek era-giten duen estres puntuarekin. Itzuleran, irailaren lehen asteanbehintzat, berriz ere arazoak, eskolak hasi arte. Izua zabaltzen ha-sita dago. Eta guztiaren ondoren, ondorioa: eskolan bezala ez dau-de inon gure txikiak eta ez hain txikiak.

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Geologia Eguna egingo dute igandeanZerainen; Hector Fano geologoarekinbisitatuko dituzte Aizpeako meatzeak.

Janire Arrondo ZerainGarrantzia handia izan du Ze-rainen burdinaren ustiapenak.Gaur egunerainoko itzal histori-koa, ekonomikoa, kulturalanahiz soziala utzi du meatzari-tzak herrian. Ez da gutxiagora-ko, XII. mendean hasi eta XX.mendera arte iraun baitzuenjarduerak. Paisaia naturalean ere mea-

tzaritzaren aztarna ugari topadaitezke. Horren lekuko da Aiz-pea ingurua; 150 hektareakoeremuan ustiatu da burdina.Meatzariek sorturiko galeriak,kaltzinazio labeak, ikaztegiak,mina-zuloak, bolborategiak,biltegiak zein lokomotorarenerraiak ikus daitezke bertan. Burdinaren Mendia bezala

ezagutzen den eremu honetan

jarri dute arreta Geologoen El-kargo Ofizialak eta SGE Espai-niako Geologia Elkarteak. He-rrialdeka urtero antolatzen du-ten Geolodía - Geologia EgunaZerainen egingo dute etzi etaadituen eskutik irteera gidatuaegingo dute Aizpea meategie-tara.Geologia Egunaren helburu

nagusia «geologia eta geolo-goen lana gizarteartzea da»,antolatzaileen hitzetan. Zien-tziaren alor horretatik interesberezia duten lekuak aukera-tzen dituzte, geologoen begie-tatik lurra hobeto ezagutzen la-guntzeko. Geologia ondarea-ren garrantziaz eta eremuhauek zaintzearen beharrazsentsibilizatzeko beste modubat da. Laugarren urtea da Gi-

Meak,adituenbegietan

Iaz meatzeetara egindako bisitetako bateko argazkia; irudian Aitziber Makazaga azalpenak ematen Polborina galeriaren atarian. GOIBERRI

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

puzkoan egun hau ospatukodena. Geologiako hiru doktoredabiltza antolaketa lanetan:Arantxa Aranburu unibertsita-teko irakaslea; Asier Hilario Zu-maiakoflyscharen erantzulezientifikoa; eta Inma Mugerzahidrogeologian aditua. Zerain-go bisita egiteko Hector Fano-ren kolaborazioa izango dute.Fano geologian lizentziatua etameategietako ingeniaria da.Gertutik ezagutzen ditu Zeraineta Mutiloako meak, berakemango ditu azalpenak igan-dean.

Ondare aberatsa Aizpeako meategien lehenerreferentziak topatzeko XII.menderaino egin behar da sal-to. Azken labeak, 1951. urtean

itxi ziren. Mende guzti horietanzehar hainbat teknikekin etamodu ezberdinetan landu dirameatzeak. Jauntxoen jabegoizatetik, meategien ustiatzaileenpresa ingeles bat lehenbizi,eta alemaniar beste bat izan zi-ren ondoren. Inma Mugerzak azaldutako-

aren arabera, igandeko irteeranikusiko den gisan, ondare geo-logikoaz gain, gizarte ondarea,ondare historikoa eta ekonomi-koa ere garrantzitsuak dira Ze-rainen. «Izan ere, meategiakmartxan egon ziren bitarteaninguruetako herrietako jendeaskok egiten zuen lan bertan»,dio geologoak. Aizpeako mineral aberasta-

sunaren jatorria ulertzeko be-harrezko da denboran 150 mi-lioi urte atzera egitea. Urteakbehar izan zituen Mutiloako do-moak garatzeko, itxura biribiladuen egitura geologikoa da.Gaur egun ikus daitezkeen er-liebeak baldintzatu zituen. Do-moaren inguruan gertaera mi-neralogiko ezberdinak izan zi-ren. Hidrotermalismoa deitzenden prozesuari esker, esate ba-terako, esfalerita, galena, zila-rra, pirita nahiz barita minera-lak sortu eta pitzaduretan ko-katu ziren. Historian zeharustiatu izan dira mirenal horie-tako asko, baina beste batzukoraindik ezkutuan jarraitukodute ziurrenik. Hector Fano geologoak hain

ondo kontserbatuta daudenkaltzinazio-labeekin batera,minerala nola tratatzen zenazalduko du lekuan bertan.Gainera, minerala burdinoleta-ra edo portu handietara erama-teko, bagoneta eta kable nahizerrailez osatutako garraiobide-en bidez nola ateratzen zen ereerakutsiko dute. Beste hainbat leku ikusteaz

gain, egokitze lanak eginda di-tuzten Polborina galerian sartueta bere paretak miatuko di-tuzte. Galeriak duen itxura etaforma baldintzatu zuten zerga-tiak eta erabakiak «birsortuko»dituzte Fanoren laguntzarekin.

Bide batez, aintzinako meatza-riek eremu horietan aurkituta-ko ezaugarri geologiko eta mi-neralogiko ezberdinak ezagu-tzeko aukera ere izango da. Aizpea inguruetan meatze

lanek utzitako aztarnak bisita-tuko dituzte. Baita PatricioEtxeberria enpresak aire zaba-lean egindako lanak bisitatueta aztertu ere. Legazpiar en-presarena izan da Zeraingomendietan egindako azkenmeatzaritza lana. Aitziber Ma-kazaga Zeraingo Turismo Bule-goaren arduradunak azalduta-koaren arabera Aizpeako mea-tegiak ezagutzeko aukera ugaridauden arren, «berezia izangoda igandekoa, Hector Fano adi-tua arduratuko baita azalpe-nak emateaz». Zerainentzateta, bereziki burdin ustiapenenhistoria jasotzen egin duten la-naren ondoren, «gustura» har-tu dute Geologia Eguna Zerai-nen egiteko proposamena.

Hector Fanokgidatuko du bisita;ingeniariak gertutikezagutzik dituinguruko meatzeak

150 milio urte jobehar da atzeraAizpeako mirenalaberastasunaulertzeko

Igandean bisitatzeko aukeraizango den Polborina galeriabarrutik. Bisitariak hartzekoprestatutako dago. GOIBERRI

urdinaren Mendiaizena daraman ere-

muak Eusko JaurlaritzarenMonumentu Multzo izenda-pena du. Gune horretan urtee-tan zehar egindako ikerketaketa azterketak jasotzen dituAizpittako Adieraztegiak.Aizpeako meategiak ezagu-tzeko abiapuntua da adieraz-tegia bera. Gaur egun zentroahartzen duen etxea burdinaustiatu zuten ingeniari inge-lesek eraiki zuten; meatzee-tan erabilitako tresnak etaerramintak ikusi daitezkebertan. Azken teknologiakera erakargarrian landuzazaltzen da burdingintzarenprozesua. Aizpeako historiajasotzen duen ikus-entzunez-koa ere ikus daiteke.

Aizpittakjasotzen dumeatzeenhistoria

B

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Euskaltzaindiko azkenliskarrekin jendeak penahartu duela sumatu dut»

Iñaki Amundarain Euskaltzain urgazlea

AIMAR MAIZ

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

Aimar Maiz Ormaiztegi Hamabi urtean Euskaltzaindia-ren Gramatika Batzordean la-nean ari da Iñaki Amundarainormaiztegiarra (Donostia,1966). Iazko otsailaren 22aneuskaltzain urgazle izendatuzuten, eta aurtengo martxoa-ren 28an eman zioten diploma.Urtebete horretan liskarrakizan dira. Gramatika Batzorde-ko kideek sailean dimisioa aur-keztu zuten, zuzendaritzakonartu ez, ikuspegi desberdi-nak... Urgazle titulua eta krisiaurrundik bizi izan ditu; euskara,barru-barrutik. Lehenengo eta behin, ‘urgazle’zer den esango zenuke? Orokorrean, urgazle hitzak la-guntzaile edo babesle esannahi du. Urgatzi da aditza. XVI-XVII. mendeetan azaldu izanda, Iparraldeko eta bizkaierakotestuetan. XVIII.etik aurrera osogutxi erabili da, zubererako tes-tu batzuetan bakarrik. XX. ha-sieratik berriro Hegoaldean ereazaldu da. Eta euskaltzain urgazlea? Euskaltzaindiaren barruan, ba-tetik, euskaltzain osoak egotendira. 25-30 bat pertsona dira,denok ezagutzen ditugunak,

erakundearen norabidea era-bakitzen dutenak eta botoadutenak. Gero urgazleak dau-de, 110 bat. Ohorezko titulua da,ezer baino gehiago. Bileraarruntetara joateko aukeradugu, jende arruntak ez bezala.Hitz egiteko eta iritzia ematekoaukera bai, baina botorik ezdugu. Urgazle-k, azken batean,akademiako kide izatea esannahi du. Baina, tira, nik ez dietprotokolo gauza horiei sekulakasu egin. Zuk orain jaso duzu agiria,nahiz eta iaz izendatu. Bai, orain diploma eman digu-te. Urgazle orain dela urtebete-tik gara. Harremana lehendikneukan Euskaltzaindiarekin,2002tik Gramatika Batzordeanlana egiten dudalako. Lehena-go zeudenetako batzuk eda-dez-eta aurrera, eta gazteago-ak nahi zituzten hor lan egiteko.

eta aldaera gutxi dagoelako.Gainera, normalean bai bataeta bai bestea euskara batuko-tzat hartu izan da; berba eginedo hitz egin, biak. Arau emaile ospea badu Euskal-tzaindiak, bada. Jende askok esaten du Euskal-tzaindia arauak beti aldatzenari dela. Hori ez da horrela. Eus-kaltzaindian oso arau gutxi al-datu dira. Gertatzen dena da le-henago arautu gabe zegoenaarautu dela. Baina jende arrun-tak ezin du jakin araututa dago-en edo ez dagoen. Liburu bate-an ikusten du bolondres, etapentsatzen du hori dela erabilibeharrekoa. Euskaltzaindiakbere garaian esan du bolunta-rio dela. Horrek eragiten du sal-tsa. Neurri batean normala da,normalizazio bidean doan hiz-kuntza bat delako. Euskararen kasuan normali-

zazio hori oso bizkor egin dahistorikoki. Gaztelaniaz, proze-su hau XVIII. mendean gertatuzen, eta eragina hasieran gutxibatzuengan bakarrik zeukan:eskoletan, literaturan eta testuofizialak idatzi behar zituena-rengan. Jende arruntarenganagaztelania iritsi da ia 200 urte

finkatuta zegoelarik. Euskara-

Azkeneko urgazleak orain delahamar urte izendatu zituzten,eta orain berriro beste kuadri-llatxo bat egin gaituzte, 14. Nolatan hasi zinen duela 12urte Gramatika Batzordean?Euskal Filologia bukatu, etadoktore tesia egiteko ikerketabeka bat eduki nuen. EHUn gra-matikaren inguruan ibili nin-tzen. Tesia (Juntadura eta elip-sia euskaraz, EHUk argitara-tua) 1997an bukatu nuen, etageroztik gauzatxoren bat publi-katu dut, irakasle lan normalazaparte. Mundu horretako jen-dea ezagunak izaten gara askoeta asko. Euskaltzaindiko fun-tzionamenduko arduradunekezaupidez esanda hasi ginen. Zertan aritu zarete urteotan?Gramatika Batzordearen lannagusia izan da Euskal grama-tikaren lehen urratsak lanaosatuz joatea, azkeneko 30 ur-tean. Zazpi-bat liburu ateradira. Gramatikari buruzko za-lantzak argitzea eta gomendio-ak egitea ere bada gure lana. Ni sartu naizenetik menpeko

perpausak deskribatzen aritugara, mota desberdinetakoak.Lehendabizi lana nola egin be-har den eztabaidatu, gure arte-

an zatitu, eta bakoitza motabatez arduratu da; etxean lan-du, idatzi, eta gero batzordeanbeste kideei aurkeztu, denonartean adostasunera iristeko.Etxean ordu asko pasatu behardituzu. Irakurlearengan erepentsatu behar duzu. Arau izaera arloko batzordeakberak ematen du? Ez, euskaltzain osoek bakarrikematen dute arau izaera. Gukproposatu egiten dugu. Denadela, Euskaltzaindian azkene-ko urte hauetan arauak oso-oso gutxi izan dira. Historiaribegiratuta, arau nagusia eus-kara batua da, eta horri dagoz-kion morfologia kontuak: degu,dogu ala dugu esan; zurekin,zuregaz edo zurekilan? Diot,deutsot, deraukot? Adibidez,gramatikari buruzko arauakoso gutxi dira, euskalkietangauzak berdintsuak direlako

rena hamarkada gutxiko kon-tua izan da, eta gainera horre-kin jende guztia ohartzen dela-rik. Pixkanaka finkatuko diragauzak. Menpeko perpausen deskriba-pena bukatuta, orain zeri heldu-ko diozue Gramatikan? Horixe izan da, hain zuzen, au-rretik izan den krisiaren jatorria.Etorkizunerako lan egitasmoe-tan eta lan egiteko eran sortudira desadostasunak. Orain, aurretik egindako zaz-

pi tomo horiek pare batera la-burtuko ditugu. Zaharkitutakoadibideak euskara arruntago-an jarri, irakurterrazago eta era-bilgarriago egin lana. Atal ba-tzuetan ikuspuntua berritu be-harra dago, orain 30 urteegindakoa urruti geratu delako.Bere garaian albora utzitakogai konplikatuak ere konpon-duko ditugu, eta eskuliburu batere egingo dugu. Hori izango dahurrengo 3-4-5 urteko lana. Horrek eragin zuen polemika? Horrek. Eta lan egiteko erak etagora-behera horrek guztiak.Gramatika Batzordeko dimi-sioa izan zen lan egitasmoareneta lan egiteko eraren inguruanikuspegi desberdinak zeudela-

ko. Taldean proposamen bategiten genuen hurrengo urtee-tarako, eta ezezkoa jasotzengenuen; berriro egin eta ezez-koa... Batzordeak ikusi zuengure lan egiteko erarekin kon-fiantza falta-edo zegoela. Gureproposamen guztiek ezezkoajasotzen baldin bazuten, bestenorabide bat har dezala. Jada onbideratu da krisia? Bai, jada bideratu da. Lehenpentsatuta bezala jarraitukodu. Oso kanpotik bizi izan dutnik polemika, baina kaleko jen-dearengan, orokorrean, liskarhauekin pena sumatu dut. Is-kanbila horiekin pena hartu dujendeak. Pentsatzen dut Eus-kaltzaindia erakunde maiteadela, euskaltasunaren ikurreta-ko bat da jende gehienarentzat.Eta horren inguruan ere iskan-bila sortzeak jendeari mina edopena eman dio.

«Ni sartu naizendenboran menpekoperpaus motakdeskribatzen aritugara Gramatikan»

«Euskaltzaindiaklehenago arautugabe zegoenaarautu du, ez da aribeti aldatzen»

«Dimisioa izan zenlan egitasmoan etalan egiteko erandesberdina zelakoikuspegia»

10 GOIBERRIGAZTEAK

«Osinalde sarian partehartzeak ilusio handiaegingo lidake»

Asier Zaldua GabiriaAratz Igartzabalek (Gabiria,1996) bertsozaletasuna odole-an darama. Izan ere, EuxebioIgartzabalen iloba da.Nolatan bertsolari eta bertso-zale?Familiaren eraginez naiz ber-tsolari. Euxebio Igartzabal osa-ba bertsolaria dut: umetanasko egoten nintzen bere etxe-an eta abesten entzuten nuen.Gainera, etxean beti egon da

zaletasuna. Horretaz gain, Ga-biria oso herri bertsozalea da:Osinalde saria dela, jaietakosaioa dela...Dirudien bezalako bertsozale-tasuna al dago Gabirian?Bertsozaletasun handia dago,bai. Euxebio, Iñaki Murua... ere-du asko daude.Bertso eskola ere baduzue.Haurren bertso eskolako ira-kaslea naiz eta helduena erebadugu. Ostegunetan, zortzilagun elkartzen gara: Antzuola-ko Aitzol Iturbe, ama Gabiria-koa duen Maialen Akizu urre-txuarra, Mikel Asurabarrena,Jokin Murua, Oier Oiarbide, En-dika Igartzabal, Gorka Maiz etani. Gaiak Euxebiok jartzen dizki-gu. Berak zuzentzen du saioa.Bestela, berriketan denboraasko galduko genuke.Zer dio zure osabak?Oso pozik dago. Ilusio handia

egiten dio gazteek bertsotanegiteak.Nolako bertsolaria zara?Besteren batek esan beharkoluke... Umorea gustatzen zait,baina gai serioetan ere molda-tzen naiz. Gehien gustatzenzaidana puntutara aritzea da.Dena den, lanik zailena delauste dut.Zein duzu gustuko bertsolaria?Amets Arzallus, txapelduna,oso gustuko dut. Baina gehien

gustatzen zaidana Iker Zubel-dia da. Sakonean, berriz, AitorMendiluze. Dena den, asko di-tut gustuko. Maialen Lujanbioeta Iturriaga ere bai, adibidez.Lehiaketarik irabazi al duzu?Gipuzkoako Eskolarteko Ber-tsolari Txapelketa irabazi nuen,taldeka. Paul Iruretagoienare-kin, Mikel Oriarekin eta EnekoApalategirekin abestu nuen.Zer iruditu zaizu aurtengo Osi-nalde saria?Saio guztiak onak izan dira.Bertsolari gazte oso onak dau-de.Aurten 18 urte beteko dituzu-nez, datorren urtean Osinaldenparte har dezakezu.Ez dago nire esku. Horretarako,deitu egin behar didate. Ilusiohandia egingo lidake. Izan ere,umetatik ikusi dut. Iker Zubel-dia, Alaia Martin, Iban Urdan-garin... Gabirian entzun ditut.

Aratz Igartzabal Osinalde sariketakoantolatzailea da, eta aurten, partehartzeko behar den adinera iritsi da.

ASIER ZALDUA

Babeslea

Publierreportajea 11

Ezkiagakoauzotarrekerabakitzekogaraia duteBeasaingo Ezkiaga auzoan 120.000 euro zertan inbertitu erabakitzen ari diraauzotarrak. Prozesuaren lehenengo fasean 138 proposamen egin dituzteguztira eta maiatzaren 13an Murumendi ikastetxean, 19:00etan, bilera ga-rrantzitsua egingo dute Ezkiagako auzotarrek eta udalak: auzotarrek eginda-ko 138 proposamenak aztertu eta denen artean egingo dute bozkatzeko fa-sera pasako diren proposamenen zerrenda. Maiatzaren 26tik 29ra bitarte-an gustukoena aukeratzeko bozketa egingo da.

Bilera hori apirilaren 29an egitekoa zen, baina atzerapenak badu arrazoibat: «Auzotar askok hartu du parte prozesuan eta proposamen asko egindituzte, 138 guztira. Denak ondo aztertzeko denbora gehiago behar izan da,proposamenek inplikazio asko dituztelako eta udalak ondo aztertu nahi di-tuelako guztiak», Aitor Larburu udal ordezkariak azaldu duenez. Esperien-tzia pilotua izan da Ezkiagakoa eta udala gustura dago auzotarrek izan dutenparte hartzearekin eta erakutsi duten interesarekin.

Maiatzaren 13ko bileranbozkatzeko fasera pasako direnproposamenen zerrenda egingo

dute auzotarrek eta udalak

Ezkiagarako 138 proposamen egin dituzte auzotarrek. L.A

943 02 80 50 www.beasain.org [email protected]

Prozesuaren azken fasean, maiatzaren 26tik 29ra proposamen gustukoena boz-

katzeko aukera izango dute Ezkiagako auzotarrek. Baldintzak eta irizpideak ze-

haztu dituzte udalak eta Auzo Elkarteak.

> Auzotar bakoitzak boto bat emateko aukera du.

> Identifikatzeko agiria beharrezkoa da botoa eman ahal izateko.

> Botoa emateko aukerak:

Goizetan udaletxeko harrera bulegoan (08:30-13:30) eman daiteke

botoa. Arratsaldetan, Ezkiagan bertan, Porteria auzo elkarteko

bulegoan (17:00-20:00) eman beharko da botoa.

Botoa maiatzaren 26tik 29ra

12 GOIBERRIMOTZEAN

Josune Zarandona UrretxuIñaki Lizarraldek (Urretxu, 1971)bere bi afizioak –mendia etaostalaritza– uztartu ditu SantaBarbarako proiektuan. Uztaile-an bi urte beteko dira Lizarral-dek eta Manex Buronek Urre-txuko Santa Barbara jatetxeaeta aterpetxea hartu zutela.

Hasierako proiektua abianjarri dute bi urte hauetan, etaegindako lan eskergaren ordai-netan «lehenengo emaitzak»jasotzen ari direla dio Lizarral-dek. Zein proiektu jarraitu duzueSanta Barbararako, orain bi ur-tetik hona?Gure hasierako asmoa izan dabeti, ostalaritza lantzeaz gain,aterpetxea benetan martxanjartzea. Herriak inbertsio han-dia egin zuen bertan, eta horriaurre egin behar zaio nolabait.

Ikastetxeak, kuadrillak, fami-liak... erakarri nahi ditugu berta-ra. Gainera, herritarrei lekuazgain, beste zerbait ere eskaininahi diegu gerturatu daitezen.Adibidez?Santa Barbara, bai? egitasmoadaukagu martxan iaztik. Bere

baitan haurrentzako eta hel-duentzako tailerrak, kulturekintzak, lehiaketak, bertsobazkariak, musika emanaldiak,bakarrizketa saioak... eskain-tzen ditugu asteburuetan. Gai-nera, iaz Kale Gorrian aire libre-ko musika zikloa ere Santa Bar-baran egin zen ekainean.Aurten ere errepikatuko da. Aterpetxeari bizitza emateaizan da zuen benetako erronka.Lortu duzue?Orain ari gara bi urte hauetanegindako lanaren emaitzak ja-sotzen. Bi ikastetxe izan ditugujada, eta beste hiru gehiagoetorriko dira ikasturtea amaitubitartean. Horrez gain, ArabakoDown Sindromea Fundaziokokideak ere izan ditugu, eta kua-drilla bat ere etorri da asteburupasa. Gure burua ezagutzeraemateko lan handia egin beharizan dugu, eta teknologia be-rriak ezinbestekoak dira horre-tarako. Facebooken gaudeSanta Barbara aterpetxea ize-narekin.Zein da bi urte hauei begiratutaegiten duzun balorazioa?Mantentzeko zaila den leku batda Santa Barbara, eta proiek-tua aurrera ateratzeko beha-

rrezkoa da herriko elkarte etaeragile ezberdinen inplikaziohandiagoa. Guk gure aldetik,lana sortu beharra daukagubertan, udan ez ezik neguan erejendea Santa Barbarara era-kartzeko, eta horretan ari garaburu belarri.

Iñaki LizarraldeUrretxuko Santa Barbara aterpetxeko arduraduna

«Lana sortu beharra dago neguan erejendea Santa Barbarara erakartzeko»

Iñaki Lizarralde Santa Barbaran. JOSUNE ZARANOONA

GOIBERRI 13GARAI BATEAN

Ane Arrieta ZegamaAzerien ibilerek arazo handiaksortu izan dituzte, batez ereanimaliak dauden inguruetan.

Bada, horri erremedio emate-ko, azeri harrapatzaileak kon-tratatzen ziren orain urte ba-tzuk. Horrelako lanak egiten ze-kizkiten gizon taldeakezagunak izaten ziren eta, uda-berri aldera, beraiengana jo-tzen zuten herritarrek. Azeri ha-

rrapatzaileak pozoina jartzenzuten basoan, baina «nahikomodu ekologikoan» egiten zu-tela dio Anjel Irigoras zegama-

rrak: «Denbora jakin bat pasa-takoan, kendu egiten zuten po-zoina, beste animaliei kalterikez egiteko». Irudian, ezker-es-kuin, Roman Guridi, Luis Otaegieta Joxemari Azurmendi zega-marrak azaltzen dira, harrapa-tutako azeriekin.

Roman Guridi, Egileorgo Luis eta Joxemari Azurmendi Pagoetakoa, atzean eurek harrapatutako azeriak dituztela. GOIBERRI

Azeriharrapariaklana eginda

14 GOIBERRIINTERNET

saretikkolorekolore.com

Koloreen bidez ikastekoUmeei eta bide batez gurasoeieta hezitzaileei zuzendutakoeuskarazko zerbitzu berri batmartxan da sarean: Kolore ko-lore izeneko egitasmoa. Ume-en sormena piztu eta lantzekoilustrazioak eskaintzen dituzte,eguneroko bizitzan eta bertakoohitura eta tradizioetan oinarri-tutakoak. Irudi horiek doandeskargatu eta inprimatu dai-tezke. Koloreztatzeko marraz-kiak edota istorioak marrazte-ko gonbidapena egiten dutenfitxak daude bertan. Hala, sor-mena lantzeaz gain, adimenemozionala ere lantzen dute.

Hik Hasi, Ttiklik eta Nini_bategitasmoen artean sortu dutewebgunea, eta pixkanaka haz-ten joateko asmoa dute; ekar-penen bat egin nahi dutenek,[email protected] idatzi dezake.

Teknologia

Ordenagailuagiza ahotsarekinEHUko Aholab ikerketa taldeakgaratutako ahots sintetizatzai-leari esker, hainbat webgune-tako testuak irakurrita entzunahal izango dira, giza ahotsare-kin eta euskaraz. BERRIA egun-kariaren webgune berriak ereeskainiko du zerbitzu hori, etadagoeneko proba egin daiteke,Beta bertsioan. Hogei urte da-ramatza laborategiak testu batirakurtzeko gai izango den sin-tetizatzailea lantzen.

beta.berria.info

Sarean ikusia

Zein alderdikordezkatzenzaitu?Maiatzaren 25ean egingo di-tuzte Europar parlamentura-ko hauteskundeak. Oraindikzein alderdi bozkatu ez dakie-nak, edo norbere ideiak hobe-kien zeinek ordezkatzen di-tuen jakin nahi duenak, Euvoxinkestan parte har dezake.Hogei galderari erantzunda,alderdi bakoitzarekiko duzungertutasuna adierazten du

euvox2014.eu

Publierreportajea 15

I. Berdintasun Planaari dira osatzen BeasainenPasa den urtarrilean hasi zen Beasaingo Udala I. Berdintasun Plana eratzekolanetan, eta prozesu horretan Elhuyar Aholkularitzaren laguntza izaten aridira. Eragile desberdinekin bilerak ere egin dituzte (herritarrekin egindakobigarren bilera apirilaren 7an izan zen), eta aipatzekoa da ordurako mar-txan zegoen Berdintasun Foroko kideen parte hartzea herritarrei zuzen-dutako tailerretan.

Beasaingo argazki orokorra oinarri hartuta, hurrengo lau urteetan lan-tzeko bost eremu nagusi identifikatu zituzten: kultur arloa eta emakumezkosortzaileen sustapena, hezkidetzan oinarritutako hezkuntza, kirolean ema-kumezkoen erreferentzialtasuna lantzea, emakumeen kontrako indarkeriakasuetan ematen den arreta eta lan-munduan benetako aukera berdinta-suna lantzea. Ondoren, erronka horiek garatu ahal izateko ekintza konkre-tuak pentsatu zituzten, taldeka.

Apirilaren 10ean, berriz, ordezkari politikoekin egin zuten lehen bileraeta udal gobernuko, PSEko eta EAJko kideak bertaratu ziren bertara. Diag-

«Maiatzaren 12an I. BerdintasunPlaneko ekintza zehatzak

pentsatuko eta antolatuko dituzte»

I.Berdintasun Plana osatzeko Igartzan egindako bileretako bat. UDALA

nostikoko ondorio nagusiak aurkeztu ostean, horien inguruko hausnarketaegin zuten elkarrekin. Gero, talde handitan, guztiek batera adostu zituztenhurrengo urteetarako erronka nagusitzat jotzen dituzten lan-ildoak.

Dagoeneko amaituta daude diagnostikoa osatzeko lanak eta informazio-bilketa, eta txostenaren zirriborroa bukatzear dago. Bertan jasotako on-dorio nagusietatik abiatuko dira I. Berdintasun Plana diseinatzeko. Herrita-rrekin hurrengo bilera maiatzaren 12an izango da. Bertan, diagnostikotikateratako ondorio nagusietatik eta aurreko tailerrean identif ikatutakoerronketatik abiatuta, I.Berdintasun Planeko ekintza zehatzak pentsatukoeta antolatuko dituzte.

I. Berdintasun Plana osatzekohurrengo bilera

Maiatzak 12, astelehena, 18:00etanIgartzako jauregian.

Herriko elkarteei eta herritarrei bileran parte hartzeko deia egin die udalak.

943 02 80 50 www.beasain.org [email protected]