goiberri 153. zenbakia

20
Herri bat, bi ikuspegi Herrigintza moduen gaineko desadostasunek eztanda egin dute Zerainen. Zauriak sendatzeaz hitz egin dute bi aldeetako ordezkariek 8-9 Hauteskundeen bueltan ezkutuan zeuden arazoak azaleratu eta zatituta dago Zerain. ARKAITZ APALATEGI Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Maitane Legarreta 3 Iritzia 4-5 Iritzi batasunik ez 6-7 Goierri landa eremutik 10-11 Prekarietatearen adina 12 Antiok hartuko du Gipuzkoa 13 Egunsenti ederra, orain 50 urtekoa 14 Zumarragako eta Mutiloako festak 16-19 GOI B ERRI 153 zenbakia. 2015eko ekainaren 26a

Upload: goierriko-hitza

Post on 22-Jul-2016

250 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Zerain, herri bat, bi ikuspegi.

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 153. zenbakia

Herri bat, bi ikuspegi Herrigintza moduen gaineko desadostasunekeztanda egin dute Zerainen. Zauriak sendatzeazhitz egin dute bi aldeetako ordezkariek 8-9

Hauteskundeen bueltan ezkutuan zeudenarazoak azaleratu eta zatituta dago Zerain.ARKAITZ APALATEGI

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Maitane Legarreta 3 Iritzia 4-5Iritzi batasunik ez 6-7 Goierrilanda eremutik 10-11Prekarietatearen adina 12Antiok hartuko du Gipuzkoa 13Egunsenti ederra, orain 50urtekoa 14 Zumarragako etaMutiloako festak 16-19

GOIBERRI153 zenbakia. 2015eko ekainaren 26a

Page 2: Goiberri 153. zenbakia
Page 3: Goiberri 153. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MoTZEAN

«Karmele Jaioren mundu ikuskera oso gertuko sentitzen dut»

Maitane LegarretaLiburu kritikaria eta euskara irakaslea

Loinaz Agirre BeasainMaitane Legarreta Etxezarreta(Beasain, 1986) kazetaritzan li-zentziatua da. Euskal Kultura-ren Transmisioan aditu tituluaeta Idazle Eskolako graduon-doko ikasketak ere eginak ditu.Ogibidez euskara irakaslea daAEKn. Gaztezulo aldizkarirakoliburu kritikak idazten ditu eta111 aldizkarian idazleei elkarriz-keta egiten hasi berria da.Zein libururi egin diozu kritika-rik onena? Sartu Gaztezuloren webgune-an eta zeuk ikusi!Eta txarrena?Txar-txarrik ez dut idatzi. Nire

helburua ez da kanona eraba-kitzea, zer irakurri hautatzen la-guntzea baizik.Inoiz pentsatu duzu libururikidaztea? Amestu izan dut horrekin bai-na, oraingoz, nahikoa dut tarte-ka zerbait idatzita, zaletasunarieutsita. Zein motatako liburuak dituzugustuko? Distopikoak oso gustuko ditut.Mundua eta gizakia ezagutzeneta ulertzen lagunduko didanedozein.Noiz irakurtzen duzu?Ahal dudanean; nahiago goize-an, burua fresko izan behar dut.

Idazle gogokoena? Karmele Jaio, esaterako. Beremundu ikuskera oso gertukosentitzen dut.Liburu gogokoena?Karmele Jaioren edozein, JoséSaramagoren Ensaio sobre laCegueira eta J.D.SalingerrenThe Catcher in the Rye. Euskararik ez dakienak zer gal-tzen du?Munduari begiratzeko leihogehiago eta izateko bestemodu batzuk.Amets bat:Buruan dudan proiektua gau-zatzea eta gustura bizitzea, ilu-sioak eraberrituz.

«Nire helburua ez da kanonaerabakitzea, zerirakurri hautatzenlaguntzea baizik»

LOINAZ AGIRRE

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Janire ArrondoKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Eskeine LegorburuProdukzio arduraduna:Erkuden MuguruzaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]

Publizitatea: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 153. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Joseba ImazKazetaria

Gora infernua!au infernuabada, gora in-fernua etabiba zuek!».Honezke roe z a g u n a

bihurtu da aldarrikapen alaihori. Hitz horiekin bukatzen daeta, igande gauero, Herri txiki,infernu handi telebistako saioarrakastatsua. Joan den jaigauekoa, baina, berezia izanzen. Guztira 22 herrigune eza-gutu eta ezagutzera eman on-doren, Zuhaitz Gurrutxaga etaMikel Pagadi aurkezleek aur-tengo denboraldia amaitutzateman berri dute. Orain arte pro-graman izandako unerik one-nen errepasoa eginez esan die-te agur ikasleei.

Reality, prensa-rosa eta tele-tertuliak nagusi dira gaur egunkanal gehienetako parrilletan.Izan ere, HD bereizmen handikoirudien aroan, telebistak zabo-rrez gainezka dagoen edukion-tzia izaten jarraitzen du. Horre-gatik hartu dut atsegin, (ia)igandero-igandero, afalostean,telebistaren aurrean eseri eta,mandoari sakatuz, ETB-1ekolehen katea piztean. Ordubeteinguruko tarte horretan, hain-bat herri txikitako ohitura, bizi-

modu eta edertasunaren berrieman digute Gurrutxaga etaPagadi komedianteek. Beti ereumorez zipriztindutako elka-rrizketa eta irudien bitartez. Es-zena bakoitza monologo laburbatzuekin josiz eta, SebastianLizasoren bertsoen bizitasunariesker, gainera, herritarrei be-raiei eskainitako emanaldiekinosatu dute programa.

Goierrin ere izan dira Elgoi-barko futbolari ohia eta Villa-bonako aktorea, telebista ka-merak atzetik zituztela. Gogo-angarriak izan dira, esatebaterako, ataundar batek gurdigainean egindako hipika-era-kustaldia. Baita ere, Torto jenti-lak okulistarenera egindako bi-sita surrealista. Makina bat ba-rre algara eragin digute.

Egiari zor, egoera xelebreasko erakutsi dizkigute saiohauetan guztietan. Baten ba-tek esango du, arrazoi puntubatekin, herritarren egunerokomartxa eta izaera azaleratubaino, auzotar berexienak izandirela askotan protagonista.Hala izanda ere, kontuan edukibehar da telebistaren oinarrie-tako bat espektakuloa dela,hain justu. Ikuslea entreteni-tzea baitu helburu. Eta xelebre-

keriak, azken finean, horixe dira:ikuskizuna eta komedia. Entre-tenimendua.

Kritikaren sokatik tiraka ha-siz gero, baita ere, esan dezake-gu Herri txiki, infernu handi ka-lekume —esan dezadan urba-nita, gaur egungo hizkuntzan—batzuen ikuspegitik egindakosaioa dela. Hala da, ziur asko. Ezdute hori ezkutatzen Pagadieta Gurrutxagak. Bidean des-kubritzen dituzten joera etaesamoldeekin harrituta ageridira programa gehienetan.Esango nuke, hala ere, xaloadela haien begirada. Inorenkontura barre egiteko asmozbaino, ikusmin bihurri batekbultzatuta bezala aritzen dira.

H

Horren guztiaren gainetik,erakutsi dizkigute herri txikie-tan oraindik bizirik dirauten ba-lore positiboak. Ondoko bizila-gunaren ezagutza eta harekikoerrespetua, ingurumena zaindueta maite duten baserritar etaganaduzaleen lana, auzolane-rako konpromisoa, ekimen be-rriak martxan jartzeko prestu-tasuna, kultur sorkuntzarakojoera, euskararen erabileranduten naturaltasuna, umoresano bezain fina... Zerrenda lu-zea da.

Badugu joera bat herri txi-kiak, programaren tituluak dio-en bezala, norberaren askata-suna mugatzen duten eremuitxi eta endogamiko moduraikusteko. Hiruburuak, aldiz,anonimatoaren eta, ondorioz,libertate indibidualaren paradi-su dira, teoria horren arabera.Herri txiki, infernu handik pen-tsamolde horren aurrean, Eus-kal Herriko hainbat auzo etaherriguneren aberastasuna etabizitasuna azaleratu du.

Gure eskualdean, zorionez,baditugu joritasun horren hain-bat adibide. Baina balio horieieutsi nahi baldin bazaie, beha-rrezkoa da erakunde publikoen

babesa eta laguntza. Aktibitateekonomikoa arintzeko, oina-rrizko zerbitzuak bermatzekoeta gizarte bizitza bultzatzeko.Batzuk lurralde oreka esatendiote horri. Pagadik eta Gurru-txagak, ironiaz, infernua. Altxorbaliotsua, nire ustez.

Page 5: Goiberri 153. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Uda berri bat iristearekin batera, aro berri bat hasi da. EuskalHerriak berezko dituen koloreez gain, esan liteke sarri ikusi izan du-gun erromako zubiak ere kolore bat gehiago duela. Gizarteak berez-ko du aniztasuna, baina hemendik aurrera, gizartearen etorkizunamargotzerako unean aukera bat gehiago zabaldu da: orain arteanemakumeen morea, ekologiaren berdea, itsasoaren urdina, langile-en eskubideen gorria, herri harresien laranja, bakearen zuria geni-tuen... eta hemendik aurrera, giza katearen urdin turkesa eta eraba-kitzeko eskubidearen koral kolorea ere gehitu beharrekoak dira. Sarritan entzun izan dugu kolore bakoitza sentimendu batekin lo-

tzen dugula edota sentimentu bat adierazten duela. Euskal Herriko

bost hiriburuetan nagusitu den koral koloreak ordea, emozio askoeragin ditu, ezin asmatu adiera bakarra ematen. Izan ere, Jon Maiabertsolariak ongi esanda bezala, eta haren hitzak gogoan hartzea

Ni konformatuko nintzateke jendeak zoriontsu eta libre izate-ko aukera duen herri batean bizitzearekin. Kirmen Uribek idatzi-tako letrak oso politak iruditzen zaizkit sorkuntza artistiko gisa, bai-na infantilak eta desegokiak mezu politiko (edo prepolitiko) mo-duan. Zoriontasuna eta herri librea binomioak ilusioa sortzeko baliodezake, baina bata zein bestea lortzeko bideak konplexuegik dirauztarri batean lotu eta ilusioaren gurdian itsututa aurrera egiteko. Gure Esku Dago irakaspen asko ari zaigu ematen, jendea elkartze-

ari, sinesteari, antolatzeari, anbizioari, konpromisoari eta abarri bu-ruz. Txalotzekoa, eskertzekoa eta zoriontzekoa da lan hori guztia.Baina, hainbat kezka ere sortu zaizkit ekainaren 21eko ekitaldien on-doren, eta zilegi bazait, ahoz gora botako ditut:

Irribarre eta «superpotentzia emozional» gehiegi ez ote dabilki-gu? Eskubide politiko-demokratiko baten aldarrikapena ez otedugu gehiegi «pailazotu»? Agian ni zozo eta triste bat naizelakoizango da, baina tristura, malenkonia, etsipena eta antzekoak erebeharrezko iruditzen zaizkit zoriontsu izateko. Emozionatuegi ez otegabiltzan! Kolore denak dira beharrezko, baina denak batera jarriz

gero beltza irteten dela ikasi genuen plastikako eskoletan ezta? Etaaniztasunari buruz zer? Sanferminetako arratsaldeetako zezenke-tetan agian aniztasun gehiago egongo da Iruñean joan den igande-an baino; zer esanik ez San Mamesen edo Anoetan denboraldi guz-tian zehar. Beldur naiz konbentzituen festa hauek parrokianoak irri-bartsu eduki arren, Gure Esku Dagoren helburu nagusiei gehiegi ezote dieten laguntzen. Baina ez kasu handiegirik egin. Grisa izateaz gain, Anoetan zerbe-

zak amaitu zirelako petralduta irten ostean idatzitako lerroak dirahauek eta.

bateta

bat

Asteko irudia

Eneritz Gorrotxategi Zuaitz

Ion Muñoa Errasti

Josu Maroto

«Etxerakolanak bai alaez...beno, ni umeekin nago!!!»

zilegi bazait, «Euskal Herria emozioen superpotentzia bat da». Ko-ral kolorea nagusi bazen ere, besteen artean ez zen kolore bakar batfalta, denak ziren han. Gaztak hasitako bidea giza kateak jarraituzuen eta oihal zatiekin iritsi gara honaino. Ea hurrengo pausuan jen-de zoriontsua ikusten dugun, herri libre batean.

Page 6: Goiberri 153. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Haurrei etxerako lanak bidaltzearen gaiak hizpidea jarri ohi du eskolakomunitatea sortzen duten eragileen artean. Aldagai askok eragiten dioteeztabaida horri, eta iritzi bateratu bat izateko bide luzea dago egiteko oraindik.

Iñaki Gurrutxaga Bukatzear da aurtengo ikastur-tea, eta horrekin batera, iraileraarte –kasu gehienetan behin-tzat– ahaztuta geratuko diraeskola kontuak. Beharbada,oraingoa izan liteke aurtengoa-ren balorazioa egin eta datorre-nari begira hausnarketa egite-ko garairik onena, baina udakooporrak ere igaroko dira, eta bihilabete eta erdi barru bere ho-rretan segituko du denak.

Etxerako lanak bai ala ez,etxerako lanak bai eta ez, etxe-ko lanak zertarako? Galderaeta gogoeta ugari egin daitezke

hitz aspertu askorako aukerahainbat eman duen gai horriburuz. Gurasoen artean sortzendu zeresana batez ere, eta es-parru hainbatetan zalantzanjartzen da etxerako lanen ba-lioa. Interneten ere hamaika ar-tikulu irakur daitezke gaiareninguruan. Eta ondorio bat ate-ratzekotan, honakoa: ez dagoiritzi bateraturik.

Artikulu horiei tiraka, adituaskoren hitzak bil daitezke.«Europan eskola ordu gehienduen hezkuntza sistema dau-kagu, eta etxean beste hiru sar-tu behar dituzte ikasleek. Ho-

rrek ez dauka zentzurik», dioEnric Roca Pedagogia irakaslekataluniarrak. Askok egitendute bat iritzi horrekin, bainabeste askok –kontserbadoreekkasu gehienetan– diote lanohiturak, ordena eta diziplinadakartela.

Helburua eta neurria Rocak erdibidearen alde egitendu. Haren ustez, etxerako lanakonuragarriak izan daitezke etaohitura onak sor ditzakete bal-din eta ez badira eskola orduenjarraipen modura proposatzen.«Eskola orduetan ulertu ez

dena ulertarazteko ez dute ba-lio etxerako lanek, baina bai es-kolan ikasitako kontsolidatze-ko». Maite Rodriguez pedago-goaren hitzak dira horiek.Lehen Hezkuntzako 3. mailaraarte ez liratekeela etxerako la-nak bidali behar uste du, eta ezluketela ordu erdi bat bainogehiago iraun behar, irakurketabarne dela; 6. mailatik aurreraordu eta erdi, eta DBHn bi ordubaino gehiago ez. «Umeek umeizan behar dute, bizi egin behardute, eta jolas egin». Orokorre-an, beraz, ez da zalantzan jar-tzen etxerako lanak bidali be-

Iritzi batasunik ez

Page 7: Goiberri 153. zenbakia

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

har diren bai ala ez, baizik etaneurrigabekeria.Frantziako Guraso Elkarteen

Federazioak Etxerako lanengreba deitu zuen 2012an, eta2014an LHn etxerako lanak ga-larazteko proposamena eginzuen Frantziako Gobernuak.Gerturago etorrita, NafarroakoArartekoaren eskariz Nafarroa-ko Eskola Kontseiluak 2011negindako txosten bat ere bada-go. Haren arabera, lehen eta bi-garren hezkuntza ikasleen%32,9k ordubete eskaintzendiete etxerako lanei; %50,7kordu eta erdi, eta bi ordu etaerdi artean; eta %11,6k hiru or-dutik gora.Egiaztapen argi bat utzi zuen

txosten hark: zenbait ikaslek ezdutela etxean nahiko baliabideekonomiko, kultural eta teknikoetxerako lanak era egokian eginahal izateko, eta ondoen egitendituztenak baliabide horiek di-tuztenak direla. «Horrek ezber-dintasunak sortzen ditu ikasle-en artean, eta gero eta arrakalahandiago ere bai».Finlandiako eta Koreako ere-

duak beti dira aipagai etxerakolanez hitz egitean. Finlandianordu erdi eskas eskaintzen diz-kiete ikasleek etxerako lanei;han ez dira garrantzitsuak. Ko-rean, berriz, akademia baterajoan behar dute eskolako ha-riari jarraitu nahi badiote. Talkaegiten duten bi eredu dira, bai-na emaitza aldetik biak ala biakarrakasta lortzen dute.

Teoriatik errealitateraEtxerako lanak zertarako, edu-kiak ikasteko ala ikasleen arte-an lan ohiturak sortzeko? Gura-soen artean sortzen den bestegaldera bat da hori. Eta honahezkuntza munduan aritzenden guraso baten iritzia: «Ezluke ikasteko behar, edukiakirakasleek erakusten dituztela-ko, eskolan. Lan ohiturak sor-tzea bada helburua bai, gauregun daukagun irakaskuntzamunduan lan ohitura batzuk ezbadauzkazu ez baituzu zeregi-nik izango goi mailako ikasketa

batzuei aurre egiteko. Interes-garria da lan ohitura horiekedukitzea».Tankera bertsuko ustea du

Idoia Apaolaza psikopedago-goak (Ikaztegieta, 1980). Bea-saingo Ttiklik elkargunean kon-tsultak eskaintzen ditu ostegu-nero, eta baita sorterrian jarriaduen zentroan ere. Arreta ga-bezia, hiperaktibitate eta moti-bazio eza duten gaztetxo etanerabeekin lan egiten du. Bate-tik teoria dagoela dio, eta errea-litatea bestetik.«Niri asko gustatzen zait Ma-

ria Montessoriren filosofia. Es-kola librea aldarrikatzen zuen,haurren erritmoa errespetatubehar dela, eta ni guztiz adosnago horrekin. Teoria orokorrada, eta oso ondo dago, bainaerrealitatean hori ezin da».Apaolazak, ordea, gaur egungohezkuntza sistemari egiten dioerreferentzia. «Curriculumairakurtzen duzu, eta ikasle ba-koitzaren erritmoa eta anizta-suna errespetatu behar delajartzen du. Baina zer gertatzenda? Lehia gogor batean sar-tuak gaudela, eta haurrarenerritmoak eta sistemaren fun-tzionamendua ez direla bate-ragarriak. Zer gertatzen da lanmunduan? Gutxieneko titulubat ez badaukazu, oso zailaegingo zaizu lana bilatzea».Apaolazak ez du bere burua

«etxerako lanen defendatzai-lea sutsutzat» jotzen, bainagaur egungo gizarteari begiratubehar zaiola dio. «Etxerako la-nak neurrian eta ikasle bakoi-tzaren beharraren bidaltzearenaldeko naiz. Guraso bezala, de-fenda dezaket eskoletan gau-zak beste modu batean egin di-tzaketela, baina profesionalbezala kasu bakoitzaren bere-zitasunak aztertu behar direlauste dut. Ni gizarte honetan bizinaiz, eta badakit zer dagoen».

Ohiturak sortzearen aldeKontsultara joaten zaion ikaslebaten kasuari egin dio aipame-na. Bezero horren ikastetxe-an –edo ikaslearen irakasleak

behintzat ez– ez dute etxerakolanak bidaltzeko ohiturarik,

baina ikasle horrek behar omenditu. «Nik neronek prestatzendizkiot fitxak, benetan beharbaititu». Apaolazarentzat ga-rrantzitsua da haurrei gauzakkosta egiten direla sentiaraz-tea, hori bai, blokeoak saihes-tuz. «Orain gehiegi babestendira haurrak, burbuila bateanbezala dauzkagu, eta askotaneskola eta irakasleak etsaitzathartzen ditugu. Nik uste dutlan-talde bat sortu beharko ge-nukeela. Gurasook irakasleenegoera ulertu behar dugu, baitahaiek gurasoon egoera ere». Etxerako lanak ikasleengan

lan ohiturak sortzeko badira,begi onez ikusten ditu. «Uni-bertsitatean, esaterako, ikasieta ikasi egin behar da, eta horiegiten da ikasketarako ohiturabat dagoelako. Eta ohitura horiumeengan txertatzea gurasoeidagokigu», zehaztu du.

«Haurren erritmoaeta sistemarenfuntzionamenduaez dirabateragarriak»

«Etxerako lanakneurrian eta ikaslebakoitzak dituenbeharren araberabidali behar dira»

«Gurasookirakasleen egoeraulertu behar dugu,baita haiekgurasoona ere»Idoia ApaolazaPsikopedagogoa

kasturtean zeharnahikoa lan egin du-

tela eta oporrak deskantsa-tzeko direla. Inor gutxik jarri-ko du zalantzan baieztapenhori, baina horrek ez du esannahi ezer egin behar ez denik.Apaolaza udan zehar «lanpixka bat» egitearen aldekoada, batik bat urtean zeharatzetik eta ezinean ibiltzenden kolektiboari begira.

«Oreka bat bilatzearen al-dekoa naiz. Egunero egin dai-teke zerbait, haurra ito gabeeta bere erritmoa errespeta-tuz. Ikasturtean ondo ibilibada malguagoak izan gaitez-ke». Gutxienetik, ohera sartuaurretik gurasoek haurrekinirakurketa saioa bat egiteakkalterik ez dakarrela dio.

Udako oporrak,etxerako lanak,deskantsua eta oreka

I

Page 8: Goiberri 153. zenbakia

«Sistema honekoso ideala ematendu kanpotik, bainabarrutik ezagututabaditu hutsuneak»

«Hitz egitekozubiak irekitaegoera aldatudaiteke; hori daorain dugun lana»A. Ruiz de LarrinagaEH Bildu

08 GOIBERRIERREPORTAJEA

Orain arte emandako batasun irudiakzatiketari utzi dio lekua Zerainen;zauriak sendatzeko garaia da orain.

Arkaitz Apalategi ZerainKanpotik inbidiaz begiratu izanzaio Zeraini, itsuraz, herri eredueta funtzionamendu idealak zi-tuelako. Azken udal hautes-kundeek, ordea, ezkutuan zeu-den hainbat arazo azaleratu di-tuzte, eta horrek, bere eraginaizan du herritarren arteko giro-an ere. Ezohiko egoera hau ho-beto ulertzeko asmoz, bi aldee-kin hitz egin du GoiBerri aldiz-kariak.

EH Bilduk udal hauteskun-deetan zerrenda osatzea era-baki ondoren, Herri Kandidatu-rak atzera egin eta ez aurkezteaerabaki zuen. Hala, EH Bildukhartu du udala osatzeko ardu-ra. Arantza Ruiz de Larrinaga al-kate izendatu berriak azalduduenez, «arazoa orain azalera-tu bada ere, lehendik datorrenkontua da». Izan ere, bere ustezZeraingo sistema ez da dirudie-na bezain perfektua: «Kanpo-tik oso ideala eta demokratikoaematen du, baina behin barru-tik ezagutzen duzunean, baditubere hutsuneak. Horietako batda gauzak lehendik egosita edoerabakita egon izan direlagehienetan». Hauteskundeenzerrendan aterako zirenen ize-

nak «herritar guztiek aurretik»zekizkitela azaldu du.

Udal ordezkaritza nork hartuerabakitzeko sistema hau 35urtez izan dute Zerainen. Ho-rren arabera, aurre bozketa bategiten da, eta jendeak izen ba-tzuk aukeratzen ditu. Behin 15laguneko taldea osatuta, ho-riek elkartu eta erabakitzen da-zerrendan nor joango den.

Herri batzar horien funtzio-namendua defendatu du AitzolTelleria Herri Kandidaturakozerrendaburuak. Bere ustez,Zerainen dagoen aukera hori ezdago beste herri askotan.«Giza talde txiki batean, norba-nako bakoitzak bere presentziaizateko eta iritzia emateko au-kera duenean, sentsibilitateguztiak ordezkatuta egoteabaino gehiago dela uste dut,norbanako bakoitza dagoelakoordezkatuta». Horregatik, zailaegiten zaio beste aldetik jaso-tako kritikak ulertzea. «Hemen,eguneroko funtzionamenduanparte-hartzeko eta norbere iri-tzia emateko aukera egonda,orain alderdi politiko bat sar-tzea, atzerapausoa dela irudi-tzen zaigu». Garbi du herritarguztiek dutela hauteskundee-tara aurkezteko eskubidea, bai-na horrek orain arteko bideare-kin haustea dakarrela dio. He-rritarren artean egin zuten gal-deketa gogora ekarriz, gehien-goak «herri zerrenda bat osa-tzea nahiago» izan zuela gogo-rarazi du, baina «minoria batekhori puskatu» nahi izan duela.

Erreleboaren beharraSistema honek urte askoanfuntzionatu badu ere, duela 15-20 urte, udalean «errelebo ba-ten beharra» ikusten hasi ziren;garai berean, familia gazteaketorri ziren herrira, haur txikie-kin. Ruiz de Larrinagaren ustez,ordea, «errelebo horretan ezdugu inork asmatu. Gauza askoondo egin dira Zerainen, bainahori ez zen ondo egin. Hainbes-te urtean hor egon direnei kostaegin zaie erreleboa ematea».Batzuk aldaketak proposatzen

Zerainulertzekobi modu

Page 9: Goiberri 153. zenbakia

GOIBERRI 09ERREPORTAJEA

hasi ziren bitartean, beste ba-tzuek «ez zuten aldaketarikegin nahi eta betiko moduan ja-rraitu nahi zuten. Eta hor talkabat egon zen». Talka hori are nabarmena-

goa izan zen duela lau urte. Ruizde Larrinagaren arabera,«saiakera bat egon zen aldake-ta bat egiteko, adostua», bainahori martxan jartzerakoan, de-sadostasunak sortu eta zen-bait jende «hortik kanpo» gel-ditu zen.Hala, urte askoan «barrutik

aldatzeko» apustua egin dute-la dio, baina hori ezinezko zelaikustean, aurkeztea erabaki zu-ten, iruditzen zitzaielako «alda-keta bat behar zela». ZerainenSortu alderdia eratu eta herriprograma lantzeko hainbat he-rritarrekin bildu zirenean ere,ideia hori jaso zutela diote, uda-lean ikuspegi guztiak ordezka-tuta egoteko «modu bakarra»,beste zerrenda bat aurkezteazela.Bere aldetik, Herri Kandida-

turak osatua zuen ordurakohauteskundeetarako zerrenda.Baina herrian beste zerrendabat aurkeztekotan zirela jakinzutenean, atzera egitea erabakizuten. Arrazoien inguruan gal-detuta, «herri batzarraren era-bakia» izan zela azaldu du Te-lleriak. «Herritik beste zerrendabat sortuko balitz, Herri Kandi-datura ez litzateke herritar guz-tien zerrenda izango». Gainera,beste talde batzuk egoteak«sistema guztia aldatu» egin-go lukeela uste zuten.

Ezohiko egoeraHonek guztiak, Zeraingo Udalaezohiko egoera batera eramandu. Bi aldeek diote ez zutelaegoera honetara iritsi nahi, bai-na errealitateak puntu horreta-raino eraman ditu. Telleriarenarabera, «egoera surrealista»da. «Guk ez genuen gaur egundagoen eskenatoki hau nahi,baina gu gehiengo batekin etabesteak gutxiengo batekinegotea ere ez; gobernu-oposi-zio dinamika batean sartzeri ez

genion inongo zentzurik ikus-ten». Ruiz de Larrinagak ere dio ez

zutela espero egoera honetanegongo zirenik. «Gure helburuazen ikuspegi guztiak ordezka-tuta egotea, aberastasuna iru-ditzen zaigulako». Egoera ho-nek inori ez diola mesede egi-ten uste du, eta konponbidebat eman behar zaiola. «Herri-tarrek nahi dutena da kontuhau konpontzea, lehenbaile-hen normalizatzea eta elkarre-kin lanean jarraitzea».

Eta aurrera begira zer?Bi aldeak bat datoz egoera ho-nek inori onik egiten ez diolaesatean. Arantza Ruiz de Larri-nagak azaldu duenez, helburua«udalean ikuspegi guztiak or-dezkatuta egotea» da. Horre-gatik, legez dagozkien ordezka-ri guztiak hartu beharrean, zaz-pi zinegotzitik lau hartu dituzte;gainontzeko hiruak berriz, libregeratu dira, «gonbidapen mo-duan, esanez: ‘zuekin lan egite-ko prest gaude eta hemen ditu-zue hiru toki’». Epe bat utzikodute, eta epe horretan ez badi-ra postu horiek betetzen, be-raiek hartuko dituzte. Egoera konpontzeko, «zubi

lana» egin eta konfiantza lan-du beharko dela uste du. «Hitzegiteko zubiak irekitzen badira,egoera aldatu daiteke. Oraindaukagun lana hori da, ea zubihoriek nola irekitzen ditugun».Orain herriko talde eta eragilee-kin egiten hasi diren bilerek ere«zubi horiek irekitzeko» balio-ko dutela uste dute; «eta bada-go gainera jende bat zubi izandaitekeena, eta prest dagoenazubi izateko».Momentuz ordea, asko falta

da bide horiek eraikitzeko. Ai-tzol Telleriaren ustez, «lur ere-mu batean erreten sakon batireki eta gero zubiak egin behardirela esatea... Nik uste hobedela berriz ere lurrez estali etaeremu bakar bat egitea». Zen-tzu horretan, beraien helburua«berriz ere hurrengo legealdianherri zerrenda bat osatzea»

izango dela azaldu du; «taldeezberdinik gabe, eta bakoitzakbere burua ordezkatua izatekoaukerarekin, bozkatu eta boz-katua izateko aukerarekin etanahi duena erabakitzeko esku-bidearekin». Bien bitartean, Telleriaren

ustez udaletxea hartu duteneidagokie orain lanean hastea.«Guk ez diegu lan horretan oz-toporik jarriko, baina garbi du-guna da guk ez dugula ereduhau nahi, eta horretan ez dugu-la kolaboratuko». Hala ere,gehitu du berriz ere «gauzakhobetzeko edo beste bide par-te-hartzaileago bat lortzeko»borondatea badago, horretarairisteko laguntza guztia izangodutela.Lau urte hauek konponbide-

ra iristeko «trantsizio» gisaplanteatu nahi ditu Ruiz de La-rrinagak. «Urte hauetan landubeharko da aurrera begirako al-daketa hori nola gauzatu nahidugun». Zentzu horretan agin-taldi hau «trantsizio moduan»ikusten duela dio. «Errelebo etaaldaketa horri begira gauzak bi-deratzen badira, hemendik lauurtera beste aukera bat zabal-duko dugula uste dut».

«Norbere buruaordezkatua egotekoaukera izanda,alderdi bat sartzeaatzerapausoa da»

«Gure helburuaberriz ere herrizerrenda batosatzea izango da,talderik gabe»Aitzol TelleriaZeraingo Herri Kandidatura

Page 10: Goiberri 153. zenbakia

10 GOIBERRIGURE LURRA

Goimen elkarteak Goierriko mapaargitaratu du, goierritarrak landaeremuaz sentikortzeko helburuarekin.

Loinaz Agirre Goierri eskualdearen % 80baino gehiago landa eremuada; mendiak, larreak eta basoa.69.000 biztanleen %22 landaeremuan bizi da; gainerakoa seiherri nagusitan pilatzen da: Be-asainen, Ordizian, Lazkaon, Zu-marragan, Legazpin eta Urre-txun. Horixe da GoimenekoManex Aranburuk Goierriri bu-ruz egin duen argazki orokorra.Datu horiek adierazten dutenbezala, «Goierriri nortasunalanda eremuak ematen dio.Goierri erakargarri landa ere-muak egiten du».

Hori horrela izanda, ordea,belaunaldi berrien artean es-kualdearen eta landa eremua-ren inguruko ezjakintasun han-dia somatu du bai Goimenek,

eta baita Goierriko hainbat era-gilek ere. «Toponimiaren etabertako geografiaren ezagu-tzan galera edo urritze handiadago belaunaldi berrien artean.Bakoitzaren herriko errekarenizena edo mendi altuenarenizena jakiteaz harago, ezer gutxiezagutzen dute herritarrek oro-korrean».

Ildo horretatik, bi ideia nagusihoriek bateratu dituzte Goime-nek argitaratu berri duen Goie-rri landa eremutik mapan.Goierri osoko lehenengo mapabateratua eta osatua egin dute:«Garrantzitsua da eskualdea-

ren ikuspegia edukitzea». Gi-zartea eta erakundeak senti-kortzeko tresna izan nahi dumapak.

Irakaskuntzan ere horrelakomaterialaren falta nabarituizan dutela nabarmendu duteGoimenetik. Beraz, «hezkun-tzarako ere material erakarga-rria da».

Landa eremua bizirikLanda eremua bizirik dagoelaeta gizartean parte hartze han-diagoa nahi dutela aldarrikatunahi dute. Horren lekuko da,Goierriko maparen kolore na-gusia berdea izatea; tonu des-berdinetako berdea. Urteetanbaserritarrek egin duten lanariesker du hainbat tonalitatekokolore berdea Goierrik. «Pai-saia berak asko esaten du lan-da eremuan egiten den lanaz,edo paisaiaren zainketaz».

Goierrilandaeremutik

Goierri osokolehenengo mapabateratua etaosatua egin duGoimen elkarteak

Landa eremuabizirik dagoela etagizartean partehartze handiagoaldarrikatu nahi dute

Manex Aranburu eta Jose Manuel Zubizarreta ‘Goierri landa eremutik’ maparekin. GOIMEN

Page 11: Goiberri 153. zenbakia

GOIBERRI 11GURE LURRA

Dena den, gaur egungo Goie-rriko paisaia ez da egun batetikbestera sortutakoa. «Urteetandaukagun inguru zoragarri haubaserritarrei zor diegu. Urtee-tan eta urteetan egin duten la-nari esker da», dio Aranburuk. Ildo horretan, eskualdeko

baserritarrak omendu nahi izandituzte, herriz herri, baserrienizen guztiak jarrita. Errekonozi-mendu horrekin batera, «goie-rritarrak Goierriren kudeaketanbaserritarrek parte aktiboadaukatela jabetzea» nahi dute.

Bi mapa bateanBi mapa osatu dituzte. Alde ba-tean, definizio handiko ortoar-gazkia erabili dute. «Ortoar-gazkia erabili dugu zenbat bideeta bidezidor dauden ikusteko,auzoak eta herriak nola sare-tzen diren ikusteko. Izan ere, bi-deek azkenean komunikazioa

adierazten dute eta asko hitzegiten dute auzoen arteko ha-rremanez», dio Aranburuk.Lursailak eta mugak ondo

bereizten dira mapan: «Bakoi-tzak bere lursailak azkar etaondo identifikatu ditzake».Hezkuntzarako ez ezik,

«udaletxeetarako ere oso ba-liagarria ikusten dugu mapahau. Herriz gaindi gero etaproiektu gehiago egiten ari dira,batez ere aisiarekin edo kirola-rekin lotuta». Ehunmiliak eta BiHandiak mendi lasterketak jarriditu adibidetzat. «Mapa hone-

kin, begirada batean ikusten daGoierri», zehaztu du. Herri bakoitzeko mendi ton-

torrik altuenak ere nabarmen-du dituzte mapan.

Auzoen garrantziaBigarren mapak, Goierriko 22herriak biltzen ditu. «Industriaikuspegitik Goierri behea etaGoierri garaia banatzen badaere, landa eremuan eskualdea22 herrik osatzen dute».Dena den, 22 herri baino as-

koz ere gehiago biltzen ditu: au-zuneak eta bailarak. «Auzoeiindarra eman nahi izan diegu,historian pisu handia izan duteeta». Aldi berean, auzoak elkartu

nahi izan dituzte; «Herriez gain-diko ikuspegi hori edukitzea ga-rrantzitsua da eta batez erelanda eremuaz ari garenean».Adibide bat jarri du Goimenekoteknikariak: «Idiazabalgo Ur-tsuaran eta Segurako Kortabe-rri oso gertu daude, beraz,proiekturen bat elkarrekin egi-tea errazagoa izango da. Ma-pak herriz gaindiko proiektuakgaratzearen premiaz jabetuarazi nahi du».Toponomia, errekak, inter-

pretazio zentroak, cromlech-ak, kobazuloak, trikuharriak,errotak, tumuloak, galtzadak,gasolindegiak, tren geltokiak,ospitaleak, atseden lekuak, in-dustriaguneak.... jasotzen di-tuzte mapan.

Ha %Baso lurrak 29.460 % 68Nekazaritza lurrak 9.519 % 22Hiri lurrak 1.701 % 4Besteak (sastraka, tontor...) 2.339 % 5Guztira 43.019 % 100

Goierriko lurren erabilera

Landa eremua ezagutuz Bi mapez gain, Goierriko landaeremuari buruzko informazio osa-garria bildu du Goimenek.Abelburuak. Abelburu kopuru handia dagoGoierrin: 32.961. Horietatikgehienak ardiak dira, 26.154. Es-netarako behiak 1.135 dira eta ha-ragitakoak 3.067. Behorrak ereasko dira: 1.534. Ahuntzak, azke-nik, 1.071.basoen azalera. Goierrin 29.458 hektarea baso

dago. Zatirik handiena koniferoekhartzen dute, batez ere intsinis pi-nuak (9.613 ha). Hostozabalekozuhaitzek osatutako basoak13.781 ha hartzen ditu. Kasu ho-netan, pagoa da ugariena (7.066ha).Baserriak Goierrin 1.732 baserri daude.Herri mendiak. Herri mendiek eskualdearen9.994 ha hartzen ditu. Horietatik4.427 larreak dira.

AIMAR MAIZ

Page 12: Goiberri 153. zenbakia

12 GOIBERRIGAZTEAK

Prekarietatearen adinaGoierriko gazteen langabezia erregistratua %1,5 da; datuak gazte guztiakhartzen ditu aintzat, baita ikasten ari direnak ere. Egoera ezegonkorra dela dioEuskadiko Gazteen Kontseiluak, eta kontratuen %95 aldi baterakoak dira.

Miriam LukiPrekarietateak lan munduan ezdauka adinik. Krisi ekonomiko-aren izenean izurrite bat bezalaedo are gehiago zabaldu da gu-txienez 2006tik. Ez dauka adi-nik, baina aurpegiak baditu etaaurpegi horietako batzuk an-drazkoenak dira, immigrantee-nak dira, adinean aurrera eginduten gizonezkoenak dira etagazteenak ere badira. Ez daerraza prekarietate horren isladiren zenbakiak aurkitzea, arezailagoa Goierrira ekarritakokopuruak aletzea.

Langabeziaren datu bat:Goierriko gazteen langabeziaerregistratuaren tasa %1,5 da.Gaindegia Euskal Herriko eko-nomia eta gizarte garapenera-ko behategiaren datua da.Dena dela, esan liteke erregis-tratutako langabeziak gazteguztien kopurua gordinean har-tzen duela, hau da, ikasten aridiren zein lan bila ari diren gaz-teak batu egiten dituela. Alde-raketek zeresanik badute, Tolo-saldeako datua %6,2 da, UrolaKostakoa %7,2, Debagoiena-koa %2 eta Debabarrenakoazero.Eustatek egiten dituen esta-

tistiketan gazteen langabeziarilorratza jarraitzeko lehen en-pleguaren bila ari direnen adie-razleari erreparatu dakioke. Az-ken datua 2011koa da. Orduan,lehen enpleguaren bila zeudengoierritar kopurua 446 zen; eta

langabeak garai hartan, 3.876ziren. Euskadiko Gazteen Kon-tseiluak (EGK) Araban, Biz-kaian eta Gipuzkoan gazteenlangabezia %30 dela plazara-tu du orain gutxi. Langabeziadatu hori zehatzagoa da lanbila eta aurkitzen ez duten gaz-teen zenbatekoa ematen due-lako. Gipuzkoan %28 dira; ai-tzitik, erregistratutako gaztelangabetu kopurua %5 da. Langabezian prekarietatea

kabitzen da, baina prekarietateguztia ez da langabezia, eta la-nean ari diren gazteen prekarie-tatea salatu du EGK-k eta Eus-ko Jaurlaritzaren enplegu pla-nek ez dutela prekarietate horimurrizten. Ezegonkortasuna danagusi, sinatzen diren kontra-tuen %95 aldi baterakoak diraEGK-ren arabera eta lana dute-nen %22 gaztek ez dute bizi-tzeko adina diru.

‘Gazteak zazpiiruditan’ ilustraziolaneko pasarteetako bat,Gazteen Euskal Behatokiakegindako ilustrazio lana, MuxotePotolo Bat-ekin batera.GAZTEEN EUSKAL BEHATOKIA

Lehenengo lanarenbila 446 lagun ariziren Goierrin 2011nemandako azkendatuaren arabera

Langabezianprekarietateakabitzen da, bainaprekarietate guztiaez da langabezia

Babeslea

Page 13: Goiberri 153. zenbakia

GOIBERRI 13GARAI BATEAN

1992an Legazpi dorretxeak hartu zuen Batzar Nagusietako osoko bilkura. Argazkian Irizar, Arbulu, Imaz eta Gonzalez, besteak beste. GFA

Miriam Luki ZumarragaUztailaren 2an Gipuzkoako Ba-tzar Nagusietako osoko bilkuraibiltaria Zumarragan egingo da.

Antion jarri dute hitzordua, in-terpretazio zentroan. Ez da no-lanahiko eguna eta tokia. Zu-marragako ermitaren festaegun seinalatuena da, SantaIsabeleko erromeria, baselizabarruan ezpatek dantzan egi-ten duten data.

Beste behin ere egokitu zi-tzaion Zumarragari batzar oro-korren osoko bilkura ibiltariahartzea. Hain zuzen, 1992an

izan zen. Bilkura Legazpi dorre-txean egin zuten. Jose Julian Iri-zar (EA) zen Zumarragako al-katea, Josu Jon Imaz (EAJ) zi-negotzi lanetan aritzen zen etaAnton Arbulu (PSE-EE) batzar-kidea zen. Urretxuko alkateaPello Gonzalez (EA) zen.

Antiokhartuko duGipuzkoa

Page 14: Goiberri 153. zenbakia

14 GOIBERRIMOTZEAN

Egunsenti ederra,orain 50 urtekoaLazkao Txikik 1965eko ekainean bota zizkion hiru bertsogogoangarri egunsentiari, Lazkaoko Domarda elkartean.

Aimar Maiz LazkaoHiru minutuko bertsoaldia ba-karrik izan zen, baina egunsen-tiari inoiz inork egin dion poesiagogoangarrienetakoa utzizuen. Joxe Migel IztuetaLazkaoTxikik egun jaio berriari botata-ko hiru bertsoak bertsolaritza-ren antologiarako geratu dira.Orain justu 50 urte bete dira or-dutik: 1965eko ekainean botazituen bertso haiek, bat-bate-an, Lazkaon.

Domarda elkartea 1963anireki zuten, Lazkaoko hiru koa-drillak. Harrezkero, urtero ospa-tu ohi zuten urteurrena, ekaine-ko igande batean. Bazkari ederbat, eta bertsolariak ondoren.1965eko elkarteko festan Laz-

kao Txiki eta Jon Lopategi zirenkantuan, Intxaurrondo Txikietxearen atzeko soziedadean—2006an aldatu zuten egoitzaAresoko gaur egungo tokira—.

Duela 50 urte, isildu gabe ariziren bertsotan Lopategi etaLazkao Txiki. Itsasondoko Je-

sus Lete Ibaiertz-ek jarri zituengaiak, nahiz bera ez zen bazkal-tzen eta saioan izan. Jabier Mu-ruamendiaraz zena izan zenaurkezle, elkartean.

Egunsentia etxetik ikusia Binaka ofiziotan, banaka gaiaemanda, lau oinekin bertsoakosatzen... ariketa ugari egin zi-

tuzten. Tartean, atsedenaldianbazkaltiarren kantu ederrak,hiru ahotsera. Muruamendia-razek berak grabatu zuen saioa,magnetofoiarekin. Kaseteankopiak banatu zituen, geroago.

Berriz ekin zioten bertsola-riek, grabazioko ordubete ingu-rura dago une gorena. Lehenik,Lopategik hiru bertso bikain

bota zituen, «itsasoan galduden semeari». Jarraian, LazkaoTxikiri gai hau jarri zion Murua-mendiarazek: «Iztueta: egun-sentiaren edertasuna, Lazkao-mendiko zure etxetik ikusita.Hiru bertso». Hala erne zenegunsentirik ederrena, Joxe Mi-gelen ahotik. Txaloz luze esker-tu zuten Domardako entzuleek.

Eguzki errainuak, Lazkaomendiko baso batean. CARLOS MEDIAVILLA

Goizian goiztar jeikitzen banaizkanporatutzen naiz beti.Ta ikusten zaitut zabaltzen goruntzeguzkiaren aldeti. Eguzkiaren edertasunahortxen dator sortaldeti. Egunan haurtzaro besteik etzera bihotzeko egunsenti.

Argi polit bat badatorkiguerdi zurizko urdiña. Gure jainkuak zeru goitatik mirabe antzo egiña. Guk behar genduke sendotasun bateta sinistamen fiña. Zer miraria dan egunsentiakonturatuko bagiña.

Loa uxatu det oheti taeguzkiak hor dio su. Inpernuaren antz berbera zukalde batera daukazu. Baiña eguna gazte zera ta zure eskuan naukazu. Milla zorion egun guztian arnas ematen banazu.

Egunsentiari

Page 15: Goiberri 153. zenbakia
Page 16: Goiberri 153. zenbakia

16 GOIBERRIZUMARRAGAKO SANTA IXABEL JAIAK

Ekainak 26, ostirala19:00-21:00: X. Pintxo Lehiake-ta.

Ekainak 27, larunbata10:00:Autodefentsarako tailerra.12:00-21:00: Irrati emanaldiak,KAR elkarteak antolatuta, Antio-ko zelaitik.12:00-14:00 eta 19:00-21:00:X. Pintxo Lehiaketa.13:00:Musika eskolako ikasleenkontzertua, Kalebarren-Areizagaplazan.16:30: Pilota txapelketako finaler-diak (kimuak).18:00: Sun magoa Zelai Ariztiaretoan.19:30: Goiargi abesbatza mertze-dariatar lekaimeen elizan.

Ekainak 28, igandea,Haurren Eguna:09:00-12:00: Irrati emanaldiak,KAR elkarteak antolatuta, Antio-ko zelaitik.09:30: Txistularien kalejira.10:30-14:30:Arte eta eskulan-gintza azoka plazan.11:30:Alkateak alkate txikiariagintaritza emango dio festekirauten duten bitartean eta pre-goia irakurriko dute. Ekitaldi ho-

netan bertso eskolako haurrekabestuko dute.11:45: Pintxo lehiaketako sari ba-naketa.Ondoren: Irrintzi taldeko gazte-txoen dantza saioa.13:00:Musika bandaren kontzer-tua Zelai Arizti aretoan.15:30:Herri mailako plater-tira-keta Oñatiko tiro zelaian.16:30:Haurren danborradakoparte hartzaileak La Salle-Legaz-piko ikastetxeko patioan elkartukodira.19:30: Brincadeirarekin kalejiraherriko kaleetan zehar.

Ekainak 29, astelehena11:00-13:00/16:30-19:30:Haurrentzako parkea, txu-txu trena eta apar festa, plazan16:30-19:30: Zaldiz paseoak Zelai Arizti parkean.

Ekainak 30, asteartea11:00-13:00/16:30-19:30:Haurrentzako parkea, txu-txu trena eta apar festa, plazan.16:30-19:30: Zaldiz paseoak Zelai Arizti parkean.19:00: Ilunabar literarioa Antiokozelaian. Testuen irakurketa etaolerkien errezitaldia.

astronomia modan dago eta dagoeneko Zumarragako jaie-tan ere bere txokoa aurkitu du: gaur eta bihar X. Pintxo

Lehiaketa egingo dute. Hamabost tabernak parte hartuko dute:Alaska, Alexander, Arkupe, Berri, Bidezar, Bordatxo, Hirukia,Iburreta, Kakueta, Kortaberri, Monterrey, Saski, Txanpon, Xaloaeta Ziaboga. Gaur, 19:00etatik 21:00etara dastatu ahal izangodira aipatutako hamabost taberna hauek lehiaketara aurkeztukodituzten pintxoak. Bihar, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta19:00etatik 21:00etara jarriko dituzte salgai pintxoak. Sariakigandean banatuko dituzte: 11:45ean, udaletxean. Betiko mo-duan, bi pintxo sarituko dituzte: onena eta originalena. Zumarra-gako Udalak bi pintxo lehiaketa antolatzen ditu urtero: bat Buz-kantza Egunean eta bestea ekainean. Aurten, lehenengoz, ekaine-ko pintxo lehiaketa jaietan izango da. Iaz ekainaren erdialdeanegin zuten eta pintxo onenari saria Iburretakoek irabazi zuten.Pintxo originalenari dagokion saria, berriz, Saski tabernakoekeraman zuten.

G

Jaiak ondo hasteko, gaur eta biharpintxo dastaketa eta lehiaketa

Zumarraga jaietan

Page 17: Goiberri 153. zenbakia

GOIBERRI 17ZUMARRAGAKO SANTA IXABEL JAIAK

Uztailak 1, asteazkena11:00-13:00/16:30-19:30:Haur parkea, txu-txu trena etaapar festa, plazan.12:30: Musika eskolako trikitila-rien kalejira.16:30-19:30: Zaldiz paseoak Zelai Arizti parkean.18:30: Antioko Amari ohiko bisitaegingo diote herriko agintariek,txistulariekin batera.19:30: Eslavaren salbea parro-

kian, bertako abesbatzak abestu-ta.19:30: Buruhandiak eta Iratzarridultzaineroak. Kultur etxetik ir-tengo dira.20:00: Pregoia. Goiargik eta ban-dak herriko ereserkia abestu etajoko dute.20:00: Txupinazoa eta bertso-poteoa (txosnetan).20:30: Bandaren kalejira.20:30:Erromeria familia guztia-

rentzat, Areizaga-Kalebarrenen.23:00: Kontzertua (txosnetan).23:30: The Northagirren taldea-ren kontzertua plazan.

Uztailak 2, ostegunaSanta Ixabel eguna08:00: Txistularien kalejira.09:30: Euskadi plazan elkartu etaagintariak eta herritarrak parrokia-ra joango dira. Handik, parrokiakokabildoekin batera, Antioko Ama-

ren elizara igoko dira. 11:00: Ohorezko aurreskua. Ha-sieran, ezpata-dantza eskainikodiote Ama Birjinari eta ondorenprozesioa egingo dute.12:30: Ohorezko aurreskua.13:30: Bertso eskolako bertsola-rien, Tolosako dultzaineroen etatrikitilarien saioa.14:30: Herri bazkaria, bertsola-riek eta trikitilariek alaituta.17:30: Erromeria txistulari,

Page 18: Goiberri 153. zenbakia

18 GOIBERRIZUMARRAGAKO SANTA IXABEL JAIAK

dultzainero eta trikitilariekin.19:00: Bederatziurrena eta arro-sarioa.19:30: Kalejira Brazztet Molto Vi-vacerekin.20:30: Agurra eta itzulera.21:15: Kaleko ezpata-dantza, plazan.21:30: Erromeria txistulariekineta trikitilariekin, plazan.22:00: Salda Badago eta Guri 5taldeen kontzertuak (txosnetan).23:30: Oihan Vega, plazan.

Uztailak 3, ostirala12:00: Idi probak, plazan.12:30: Poniak eta zezentxoak, LaSalle-Legazpi ikastetxeko patioan.15:00: Hip hop festa Zelai Ariztipilotalekuan: graffitiak, idazleak,kontzertuak eta breakerrak.16:30: Idi probak.18:30: Gazteentzako zezenak (16urtetik gora) La Salle-Legazpiikastetxeko jolastokian.20:00: Egan taldearen emanaldiaplazan.20:00: Herriko taldeen kontzer-tuak, txosnetan: Godsuck, Nekro-babies, Adiktos al Kaos eta MenfisMafia.23:30: Elkarteen arteko XLX.danborrada.00:30: Egan taldearekin dantzal-dia.

Uztailak 4, larunbata08:00: Asteroko azoka, Euskadiplazan.12:30: Poniak eta zezentxoak, LaSalle-Legazpi ikastetxeko jolasto-kian.

12:30: Dantza libreko txapelketa,Zelai Arizti pilotalekuan. Eguralditxarra egiten badu, Zelai Ariztiaretoan. 14:00: Trikipoteoa, txoznetan.15:00: Bazkaria, txosnetan.16:30: Mus txapelketa, Txoko etaHaizea tabernek antolatuta. 17:00: Euskadiko binakako elitetxapelketako finala, Beloki pilota-lekuan. 18:00: Dantza jaialdia Irrintzi, Lu-rra eta Aguraingo Jeiki taldeekin,Zelai Arizti pilotalekuan. Eguralditxarra bada, Zelai Arizti aretoan. 18:30: #AndonikMugitzen DJ,Tirapu DJ eta Josu Rodrigezen es-kutik disko festa, Kalebarren-Areizaga plazan. Gu ta gutarraktelebista saioko kideak egongodira. 18:30: Kuadrillen arteko GrandPrix erakustaldia, La Salle-Legaz-pi ikastetxeko jolastokian. 19:30: Kalejira Eskandalue elek-trotxarangarekin.

23:00: Kontzertuak, txoznetan.23:15: Su festa Zaragozana etxea-ren eskutik. 23:30: Ixabel DJ festa, herriko DJ-ekin, Kalebarren-Areizaga plazan. 00:00: Larrain dantza, Euskadiplazan. 00:30: Dantzaldia Pasarela or-kestrarekin, Euskadi plazan.

Uztailak 5, igandea09:30: Antxiñako Ama txistularitaldearen kalejira. 12:30: Poniak eta zezentxoak, LaSalle-Legazpi ikastetxeko jolasto-kian. 13:15: Dantza eta antzerkia, ZelaiArizti aretoan. 14:30: Jubilatuen bazkaria, Eus-kadi plazan. 16:00: Kantugiro karaokea, ZelaiArizti pilotalekuan. 16:30: Dantzaldia Euskodisko DJJesusekin, Euskadi plazan. 17:00: Jokumovil haurrentzakoparkea, Zelai Arizti pilotalekuan.

18:30: Euskal Herriko errekortaritxapelketa, La Salle-Legazpi ikas-tetxeko jolastokian. 20:30: Saloi dantzak Jose MariOrbegozoren eskolaren eskutik,Euskadi plazan. Gauean: Kontzertuak txosnetan.

Uztailak 10, ostirala19:00: Paleta txapelketako fina-laurrekoak, Zelai Arizti pilotale-kuan. 20:00etan finala.

Uztailak 12, igandea10:30: Zumarragako herri laster-keta. 15:30: Plater tiroketa, Oñatikotiro zelaian.

Uztailak 18, larunbata09:00: Europako Field Targettxapelketa, parke botanikoan.

Uztailak 19, igandea09:00: Europako Field Targettxapelketa, parke botanikoan.

Page 19: Goiberri 153. zenbakia

GOIBERRI 19FESTAK

Mutiloan ‘sanpedroak’Ekainak 25, osteguna:19:30: Patata tortilla lehiaketa.Ondoren jendeari banatuko zaiz-kio lehiaketako tortillak eta ardoa.Parte hartzeko Ostatun izenaeman behar da.20:00: Toka lehiaketa. Iluntzean: Elustondo anai arre-bak.

Ekainak 26, ostirala:20:00: Sagardo dastaketa. Taloak eta pintxoak jateko aukera.Afaltzeko oilasko errea egongoda. 23:30: Joselu Anaiak.

Ekainak 27, larunbata: Eguerdian: Bazkaldu aurreko po-teoa.

14:00: Gazte bazkaria.17:00:Haurrentzako jolasak etamerienda. 20:30:Meza.21:00:Herri afaria.00:30: Guri Bost taldearen kon-tzertua.Ondoren:Mozorro gaua.

Ekainak 28, igandea: Goizean: Goiz eresia Segurakotxistulariekin. 11:00: Bola txapelketa.12:00:Haurrentzako puzgarriak. 12:15: Txakolin dastaketa.12:30: Gabiriako Goruntz dantzataldearen emanaldia. Ondoren: Bazkal aurreko poteoaElortza eta Larrañaga trikitilariekalaituta.

18:30:Herri kirolak. Aizkoran:Azurmendi, Ugarteburu, Zalduaeta Dorronsoro. Harria jasotzenIzeta III-a. Ondoren: Elortza eta Larrañagatrikitilariekin erromeria.

Ekainak 29, astelehena:13:00: Bola jokoa. 13:00:Meza. 14:30: Paella jatea. Bazkalondoren:Argazki lehiake-tako sari banaketa eta jokoak.

Page 20: Goiberri 153. zenbakia