zenbakia urtarrila 2013 - derioko udala argitalpenak/beitu_n100.pdf2013 100 zenbakia ea o izunen...

15
urtarrila 2013 100 zenbakia Gurea Aretoko ikuskizunen zerrenda barne Ilusio garaia Solidaritatearen deiari erantzun diogu

Upload: others

Post on 30-May-2020

9 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: zenbakia urtarrila 2013 - Derioko Udala argitalpenak/BEITU_N100.pdf2013 100 zenbakia ea o izunen enda barne Ilusio garaia Solidaritatearen deiari erantzun diogu. 2 ... lehiaketa honetara

urtarrila2013

100zenbakia

Gurea Aretoko

ikuskizunen zerrenda

barne

Ilusio garaiaSolidaritatearen deiari erantzun diogu

Page 2: zenbakia urtarrila 2013 - Derioko Udala argitalpenak/BEITU_N100.pdf2013 100 zenbakia ea o izunen enda barne Ilusio garaia Solidaritatearen deiari erantzun diogu. 2 ... lehiaketa honetara

2

OLENTZERO SOLIDARIOA BEITUREN MENDEURRENEAN

Beituren lehen alea duela ehun urte argitaratu zen xede argiarekin: herritarrei informazioa

ematea eta komunikazioa sustatzea. Ehun ale argitaratu ondoren, hazteko, hobetzeko eta derioztarren gustukoa izateko bidean jarraitzen dugu gogotsu. Beraz, ondo eta txarto egindakoak berrikusteko garaia da, eta batez ere aurrean dugun etorkizun oparoa aztertzekoa. Baina ez ezazue pentsa bidea erraza denik, alez ale udal aldizkaria erronkatzat hartzen baitugu: orekari eutsi behar zaio, zintzotasunari, betiere eskatzen diguten talde, elkarte zein pertsonei ahotsa ematen saiatuz. Herria eraikitzen duten eta herriari zuzenduta dauden ekitaldiak bultzatzen eta publizitatea ematen ahalegintzen gara.

Ehungarren ale honetan, berriz ere nabarmendu nahi izan dugu gure herriaren alderdi solidarioa. Olentzero eta Mari Domingi (harrera ona izan zuen) iristean ilusio handia ikusi zen ehunka haurren artean, eta ilusio horrek ere isla izan zuen aurretiaz Kultur Birikaren atarian; izan ere, jostailu ederrak utzi zituzten berrerabiltzeko, eta berriz ere gainditu dituzte aurreko edizioetako kopuruak. Albiste mota horiek nabarmentzea gustuko du Beituk, gerora begira ekintza solidarioak bultzatzen baitituzte. Komunikabide honen alde atsegina da, gizarteratzea eta elkartzeko gunea bilatzen duenarena, baina informazioa alde batera utzi gabe. •

02 Editoriala03 Alkatea zoriontzen04 Saria merezi duten erakusleihoak 05 Opari solidarioez beteriko Gabonak07 Iñigo López, 11 urteko lehoia08 Julen, alemaniar bat Derion09 CemenDerioRock sendotu egin da10 Gaizka Garitano, entrenatzailerik onena11 TA21: Esnetik, etika esnegintzan12 Txapela buruan: laburpena eta aurrerapenak14 Gurea Aretoak hobetzen jarraitzen du15 Historiaz beteriko ehun ale16 Gurea Aretoaren ikuskizunen saila

Azaleko argazkia:Olentzero eta Mari Domingi(Egilea: DerioKOmunikazioa)

EDITORIALA

BEITU [email protected]

Depósito Legal: BI–1377–04I Imprime: Graficas Mungia

Beharrezko telefonoakDERIOKO UDALA 944 541 019AYUNTAMIENTO FAX 944 542 832UDALTZAINGOA - POLICIA MUNICIPAL 944 543 725SERVICIOS SOCIALES 944 542 243SUHILTZAILEAK – BOMBEROS 946 555 337KULTUR BIRIKA 944 659 714GARBIGUNE 944 034 090HERRI IKASTETXEA – ESCUELA 944 541 246UDALSAREAK - AVERIAS DE AGUAS 944 873 187BEHARGINTZA TXORIERRI 944 540 370INSTITUTUA – INSTITUTO 944 543 258EUSKALTEGIA 944 540 062MANKOMUNITATEA 944 540 350KIROLDEGIA – POLIDEPORTIVO 944 540 159GAZTELEKU 944 540 469BIBLIOTEKA 944 540 210NAGUSIEN ETXEA 944 540 763AEK 944 543 967KZ GUNEA 944 033 335OSASUN ZENTROA - CENTRO DE SALUD 944 543 004TAXI DERIO 944 800 909

Page 3: zenbakia urtarrila 2013 - Derioko Udala argitalpenak/BEITU_N100.pdf2013 100 zenbakia ea o izunen enda barne Ilusio garaia Solidaritatearen deiari erantzun diogu. 2 ... lehiaketa honetara

3

100 Zenbakia

Urtarrila2014

GABoN ZORIONTSuAk ETA URTE BERRI oN!

Gabon hauetan, beti bezala, zuen familiarekin eta lagunekin anaitasunez eta maitasunez betetako Gabonak opa dizkizuet nire herritar zareten horiei. Begira dezagun baikortasunez 2014. urtea, oparotasuna eta lana etxe guztietara hel daitezen eta zuen ilusioak eta nahiak bete daitezen.

Babeserako mezu berezia txarto pasatzen ari diren guztiei, bakarrik sentitzen diren guztiei edo gaixotasunen bat duten guztiei.

Gabon zoriontsuak eta urte berri on!!

Page 4: zenbakia urtarrila 2013 - Derioko Udala argitalpenak/BEITU_N100.pdf2013 100 zenbakia ea o izunen enda barne Ilusio garaia Solidaritatearen deiari erantzun diogu. 2 ... lehiaketa honetara

4

SARITZEKo MoDUKo ERAkuSLEIHOAk

Merkatariek bono eta opari-txekeekin alaitu zituzten Gabonak

Danerik Paraje merkatarien elkartearen helburu nagusia merkataritza bultzatzea da.

Bertako presidente berri Jon Otaoleak, gainera, azaldu du “Gabonetako giroari laguntzeko modu bat dela”, besteak beste, erakusleihoen lehiaketari esker.

Kaleetako banderatxo apaingarrietan Derio con luz propia irakur daiteke, argiak ikus daitezke (saltoki bakoitzaren aurreko kriseilutxo deigarriak barne) eta sasoi honetarako apaindutako saltoki deigarrien aurrean begira gelditzeko aukera dago. Hori guztia gure merkatariek urtez urte sortzen dituzten ekimenen baitan dago, tokiko merkataritza, auzokoa, betikoa, erabiltzera animatzeko. “Derion merkataritza dagoelako, eta aurten hori ezagutarazi dugu, irratiko eta prentsako publizitate-kanpainen bidez” azaldu du Otaoleak.

Erakusleihoen lehiaketaren baitan, nabarmentzekoa da gure merkatari askoren kalitatea eta gustu ona. Batzuek, tokiko lehiaketa honetara aurkezteaz gain, sari handiak irabazten dituzte probintzian; zehazki, Bizkai osoko saltokien artean egiten diren lehiaketetan. Bada, horrek erakusten du Derion merkataritza egon badagoela, eta ona dela.

Bermatutako inbertsioaDanerik Parajek gastua herrian egitea

sustatzeko etengabeko ahaleginaren baitan, herritarrek etxearen alboan dituzten saltokien kalitatea egiaztatzeko eta gozatzeko, Gabon hauetan 500 euroko 5 bono zozketatu dira bezeroen artean. Gainera, erakusleiho onena hautatzeko boto-emaileen artean 100 euroko opari-txekea zozketatu da. Guztira 2.600 euro inbertitu ditu Udalak tokiko saltokietan, denon onurarako.

Gastua auzoan egitea bultzatuz

Erakusleihoen lehiaketak gure saltokien kalitatea

islatzen du.

Danerik Parajek, merkatarien elkarteak, Gabonetako giroa dakar. Banderatxoak, argiak eta faroltxoak jartzea, eta erakusleihoen lehiaketa lagungarri dira tokiko merkataritza sustatzeko. Gainera, txekeak eta opari-bonoak zozketatu dira, gure dendetan erosteko.

Page 5: zenbakia urtarrila 2013 - Derioko Udala argitalpenak/BEITU_N100.pdf2013 100 zenbakia ea o izunen enda barne Ilusio garaia Solidaritatearen deiari erantzun diogu. 2 ... lehiaketa honetara

5

100 Zenbakia

Urtarrila2014

DANERIK PARAJEK EROSkETAk GIROTu ZITUEN Sariak eta gabonetako txekeak banatu zituzten

Danerik Paraje elkarteak, gabonetako zozketaren sariak banatu zituen. Ekitaldira,

aurreko urteetan baino jende gutxiago hurbildu izan zen arren, hitzorduak bere xarma izan zuen. Ekitaldia, erakuslehio onenaren zundaketaren emaitza argitaratuz hasi zen. Kasu honetan berdinketa hirukoitza gertatu zen Tximeleta, Perea estankoa eta Liliak dendaren artean. Azkenean, loradenda izan zen saria eskuratu zuena baina badakigu kaleak edertzearen lan honetan denok garela irabazle.

Adierazgarria izan zen, udaletxeak eskainitako 500 euroko txekeen banaketa egiteko orduan, saritu asko ekitaldira ez

urreratzea. Paca Urda, irabazleetariko bat, saria jasotzera hurbildu zen eta hurrengo egunean erosketez gozatu zuen herriko dendetan. Hala ere, azpimarratzekoa da hamaika txartel eskaini zirela eta hori Derion erosten den seinale garrantzitsua dela. Horrelako neurriak beharrezkoak dira tokiko merkataritza bultzatzeko. Urtarrilean, beherapen kanpaina ederra antolatzen dabiltza errege egunetik aurrera, %50ª baino gehiagoko deskontuekin. •

Bolondres askok zozketan hartu zuten parte

Page 6: zenbakia urtarrila 2013 - Derioko Udala argitalpenak/BEITU_N100.pdf2013 100 zenbakia ea o izunen enda barne Ilusio garaia Solidaritatearen deiari erantzun diogu. 2 ... lehiaketa honetara

6

OPARI SOLIDARIOZ BETERIKo GABoNAKLaurogeita hamar boluntario Errege Magoei laguntzeko

Aurten ere, urteko sasoi honetan herria bete egiten da ilusioz eta

gurari onez. Olentzero solidarioa arduratu zen denek bere magia gozatzeko aukera izateaz. Opariekin iazko zenbatekoa gainditu zen: Kultur Birikan jaso ziren kanpainan zehar eta oraingoan Ahislamari eman zitzaizkion. Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, zailtasunak bizi dituzten pertsona immigranteen lan- eta gizarte-integrazio betea lortzeko lan egiten duena.

Bestalde, kabalgataren hamazortzigarren edizioa Errege Magoei egin ohi zaien harrera tradizionalarekin hasiko da, elizan, arratsaldeko

seietan. Kultur Birika, San Miguel, Gernikako Arbola eta Azpiri ibili ondoren, Erregeak udaletxeko balkoira irtengo dira eta, ondoren, harrera egingo diete euren gurarien berri eman, gutunen bat utzi edo eurekin argazki bat atera nahi dutenei. Aurten, 90 boluntario baino gehiago prest agertu dira segurtasun-lanak egiteko, jantziekin laguntzeko edo Orienteko maiestateen morroi legez jarduteko. •

Integrazioaren aldeko opariak

Olentzero, urtean jende gehien biltzen duen ekitaldietako bat.

Page 7: zenbakia urtarrila 2013 - Derioko Udala argitalpenak/BEITU_N100.pdf2013 100 zenbakia ea o izunen enda barne Ilusio garaia Solidaritatearen deiari erantzun diogu. 2 ... lehiaketa honetara

7

100 Zenbakia

Urtarrila2014

IÑIGO LÓPEZ: HAMAIKA URTEKo LEHoIA

Bi Iñigo, Vicente eta López, denboraldi galanta egiten ari dira Athletic-en.

Denbora igaro dugu Iñigo Vicenteren ibilbide geldiezinaz hitz egiten. Gaztea

denboraldi ezin hobea egiten ari da Athletic-ekin, norgehiagoka bakoitzean hainbat gol sartzen. Horren erakusgarri da, kadete-adina edukita, jubenilen kategoriara igo izana, bere jardunbide onagatik eta egiten ari den denboraldi-hasiera bikainagatik. Baina, Vicentez gain Iñigo ere badago, eta ematen du datorren urtean gora egingo duen baloreetako bat izango dela. Bere izena zuri-gorriz idatzita dago: Iñigo López derioztar gaztea.

López sei urterekin hasi zen Arteagan, Vicente bezala, eta liga talde benjaminarekin irabazi ondoren, lehenengo kategoriako beste talde batzuen interesa erakarri zuen, bere joko eta itxura onari esker. Arteagatik Danok Bat-era joan zen, eta bertan, kimuekin jokatuta, Athletic-i bost puntuko aldea hartzea lortu zuten. Emaitza horiek Bilboko taldearen jomugan jarri zuten, eta ez zen denbora askorik igaro fitxatu arte. Orain, Iñigok hamaika urte ditu eta Athletic-eko kimuen A taldean sartuta dago jada, denboraldi ezin txukunagoa egiten: taldeak 97 gol sartu eta lau besterik ez ditu jaso. Lópezek berak kategoria bereko beste jokalari askok baino gol gehiago sartu ditu.

Bitxia eta aztertzeko modukoa da zenbait Iñigok lortu duen arrakasta gure Athletic-

en, baina Lópezek eta Vicentek izen berbera baino gehiago partekatzen dute. Bi promesa hauek Arteagan hasi eta Danok-etik igaro ondoren, gure talde nagusian sartu dira. Biak nabarmentzen dira gauzak egiteko modu onagatik eta handitze-bidean dagoen gol-goseagatik. Oso hurbiletik jarraitu beharreko izen zuri-gorria da; izan ere, Vicentek eta Lópezek etorkizun geldiezina dute. •

Iñigo López, gol-gosea Athletic-en

Bi gazteak ilusioz beterik hasi ziren Arteagan.

Page 8: zenbakia urtarrila 2013 - Derioko Udala argitalpenak/BEITU_N100.pdf2013 100 zenbakia ea o izunen enda barne Ilusio garaia Solidaritatearen deiari erantzun diogu. 2 ... lehiaketa honetara

8

JuLEN SCHMELZLE, ALEMANIAR BAT DERIoN

Elorriaga da bere bigarren abizena eta bi hilabete igaro ditu gure artean ikasten

Orain dela pare bat hilabete Julen Schmelzle Elorriagak, hamabost urteko alemaniar

gazteak, erabaki zuen bere aitaita-amamarekin geldituko zela, Derion, “nire gaztelania hobetzeko; izan ere, gaztelaniaren ziurtagiria lortu nahi dut”. Denbora-tarte honetan badaki zein diren herriko toki gogokoenak: “zinema, futbol-zelaia eta gozoki-denda, nire lagunen topagune dena”.

Julen Hildrizhausen-en bizi da, Stuttgart-etik hurbil dagoen herri txikian. Hiru mila herritar inguru ditu, baina bere hitzei jarraikiz, bertan ez dago ezer: “Tira, egia esan futbol-zelai bat dago, bi kilometrora dagoena, baita hiru metroko tranpolina duen igerileku bat ere” zehaztu du. Deriora bere amaren, Martaren, bidetik heldu zen: “bera bertakoa da eta bisitan etortzen ginen. Horrela, apurka-apurka herria ezagutu dut”. Bertako jendearekin ere pozik dago: “oso atseginak dira denak eta apur bat zoratuta daude, baina zentzu onean. Oso altu hitz egiten dute” azaldu du barre artean.

Alemaniarrak direla eta, esan du serio eta formalagoak direla, etxetik gutxitan irteten direla eta irteten direnean “isilago eta lasaiago gaudela” esan du. Hemen, asko gustatzen zaio kalera irtetea, “gauzak egiten ditugulako,

futbol-jokoan aritzen garelako, ibiltzera goazelako, musika entzuten dugulako... Nire herrian ez gara hainbeste irteten eta irteten garenean, jarraian aspertu eta etxera bueltatzen gara”.

Ikasturtea berriz hasteaBi hilabeteotan, Julenek Derion ikasten

jarraitu du, bere adineko gazte guztiek bezala, La Merced ikastetxean. Aitortu du jendea lehenengo egunean begira-begira zuela: “izan ere, ilehoria naiz, oso alemaniarra, ikusi egiten da” dio irribarretsu. Gabonak gure artean igaro ondoren Alemaniara itzuliko da, ikasturte berria hastera. Denbora-tarte honetan, bere ikaskideek apunteak eta gaitegia igorri dizkiote, Alemaniako klaseen erritmoa galdu ez dezan. Julenen arabera, oso bestelakoa da inguru honetan dagoenaren aldean. “Hemen azterketa gainditzeko joaten gara eskolara, ez ikastera” esan du. Alemanian ez da hainbeste azterketarik egiten: “gai nagusiez, hala nola alemaniar hizkuntzaz edo matematikez, lau egiten ditugu; bigarren mailako ikasgaiak badira, bi”. Gainera, 5 edo 6 astean behin astebeteko atsedenaldia dute, eskola batetik hurrengora bitartean 5 minutuko atsedenaldia egiten dute eta udako

Page 9: zenbakia urtarrila 2013 - Derioko Udala argitalpenak/BEITU_N100.pdf2013 100 zenbakia ea o izunen enda barne Ilusio garaia Solidaritatearen deiari erantzun diogu. 2 ... lehiaketa honetara

9

100 Zenbakia

Urtarrila2014

CEMENDERIOROCk INDARTU EGIN DASantzoka hurrengo edizioa prestatzen dabil jada

Cemenderiorock-ek gau hotza berotu zuen. Aurten ere, jaialdiak herriko eta inguruetako

gazteak bildu zituen tokiko taldeen eta talde bisitarien musikaren inguruan. Zalantzarik gabe, ezustekoa Zizka Mizkak eman zuen: ska taldea da, derioztar musikariren bat duena eta bigarren kontzertura bertaratutakoak harritu zituena. Ahotsak, bateriak, bi haizek, bi gitarrek, biolin batek eta kontrabaxu batek osatzen dute. Taldekideek nabarmendu egin zuten CDRk eginiko lana, “aukera bat delako musika gozatzeko eta proiektu berriak jendaurrean aurkezteko”.

Txosnako salneurri herrikoiek (1 € kontsumizio bakoitza) kontsumo arduratsurako gonbitea ekarri zuten, eta hori positiboki islatu da edizio honetako balantze ekonomikoan. Santzoka-ren (talde antolatzailea) balorazio orokorraren arabera,

“pozik gaude ahaleginaren bidez lortutako emaitzarekin, aurten ere, herria zuzeneko musikaren bidez berpizteko ahaleginaren emaitzarekin”. Etorkizunera begira, esan dute “jada proposamen berrietara begira ari gara, hurrengo CDRari begira. Halaber, Zubipeko herri-rokodromoa berreskuratzeko moduak aztertzen ari dira”. •

oporrak 6 astekoak besterik ez dira. Bere ustez, sistema germaniarra lagungarri da ezagutza barneratzeko eta ikasteko.

Alemaniara itzultzen denean, flanaren falta igarriko du, asko gustatzen zaio eta. Halaber, bere lagunekin kalera irtetearen eta futbolean aritzearen falta igarriko du. Baina, bere guraso eta anaia txikiarekin egongo da.

Hain zuzen ere, anaiak gaztelania-ikasketak utzi ditu; baina, “nik aurrera jarraituko dut eta lagun batzuekin etortzeko asmoa dut, inguru hau erakusteko”. Julen ikasle ona da eta joan-etorri asko egingo ditu. Nork daki hurrengoa euskara ez ote den izango. Ongi etorria egingo diogu berriz ere: Willkommen!... edo ongi etorri! •

Julen Schmelzle Elorriaga 15 urteko alemaniar gaztea da, Derion bi hilabetez gelditzea erabaki zuena, bere gaztelania hobetzeko. Denbora-tarte horretan La Merced institutuko ikasle izan da, eta bere ustez, hemen azterketak gainditzeko ikasten da, ez ikasteko. Herriaren baitatik, zinema, futbol-

zelaia eta lagunekin kalean egotea du gustuko.

Zizka mizka izan zen gau-ekitaldiko

ezustekoa.

Page 10: zenbakia urtarrila 2013 - Derioko Udala argitalpenak/BEITU_N100.pdf2013 100 zenbakia ea o izunen enda barne Ilusio garaia Solidaritatearen deiari erantzun diogu. 2 ... lehiaketa honetara

10

GAIZkA GARITANO: SARIA ENTRENATZAILEAREN ADoREARI

Adelante ligan ongien baloratutako entrenatzaileetako bat da

Gaizka Garitanok une gozoak bizi ditu bere kirol-ibilbidean, entrenatzaile

gisa. Futbolari bikaina izan zen urte askoan Athleticen, Realean edo Eibarren, eta orain historia egiten ari da azken talde horretako entrenatzaile gisa. Lortutako arrakastek taulako goiko postuetan jarri dute Eibarko taldea, eta garaipen horiek indartu egin dute Gaizkaren irudi karismatikoa. Ondorioz, piztu egin da beste talde batzuen interesa. Gaur, ligan ongien baloratutako entrenatzaileetako bat da, eta horren isla da duela hilabete eskas jaso zuen Miguel Muñoz saria.

Aurtengo ekainean, Hospitaleten kontra kanporaketa jokatu ostean, Eibar Bigarren Mailara igo zen. Garitano eta Eibar geldiezin dabiltza. Garaipenak emandako adrenalina eta emozioaz, kategoria igoeraz eta Athletic kopatik baztertzeaz gain, adoreaz eta ahaleginez, Gaizkak Eibarren bidea jorratzen jarraitu du. Garaipenak eta emaitza onak azkar iritsi dira: Ipuruan sailkapeneko liderarren aurka, Deportivo de la Coruñaren aurka edo Recreativo de Huelvaren (sailkapeneko bigarrena) aurka lortutako garaipenak.

Futbolari nekaezinaGaritano gaztea Athleticek hasi zen

harrobiko jokalari gisa, eta hainbat taldetan aritu ostean, Eibarra iritsi zen. 2005ean, Eibarko taldeko kapitaina izanik, historia egiteko zorian egon zen; izan ere, azken jardunaldira arte eutsi zioten igotzeko aukerari. Azkenik, ez zuten

zorterik izan, baina Garitanok bere futbol-garapenari eutsi zion, oraingoan Lehen Mailako Real Sociedad taldean.Bi urtez borrokatu ziren taldea Lehenengo Mailan mantentzeko, baina azkenik Bigarrenera jaitsi zen taldea eta 2008an Garitanok taldea utzi eta Vitoria-Gasteizerako bidea egin zuen. Alavesen denboraldi batez jokatu ostean, futbolean jokatzeari utzi zion.

Derioztar horren kirol-ibilbidea, ordea, ez zen hor amaitu, eta ilusio eta ausardia handiz hartu zuen Eibarko taldearen gidaritza, murgilduta zegoen Bigarren B Mailatik ateratzeko. Trebetasun handiz lortu zuen erronka hori, eta orain, Eibarrek ezinezko ametsa dauka. Futbolari eta entrenatzaile gisa oso ibilbide arrakastatsua izan duen Gaizka Garitanok lor lezake agian amets hori. Ez ahaztu, ziurrenik aurki ikusiko dugu talde handiren batean. •

Gaizka Garitano, liga profesionaleko entrenatzaile karismatikoenetako bat.

Miguel Muñoz sariak erakusten du bere garapen bikaina

Page 11: zenbakia urtarrila 2013 - Derioko Udala argitalpenak/BEITU_N100.pdf2013 100 zenbakia ea o izunen enda barne Ilusio garaia Solidaritatearen deiari erantzun diogu. 2 ... lehiaketa honetara

Tokiko Agenda 21

Agenda Local 21

Tokiko Agenda 21Agenda Local 21

11

ESNETIk-EK ESNEAREN BANAKETA BIDEZKoA ALDARRIKATZEN DU

Filosofia etikodun kooperatiba esnearen sektorean

Esnetik-ek, esnekien ekoizle eta kontsumitzaileen kooperatibak, bere proiektua

aurkeztu zuen TA21en azken foroan, eta datorren udazkenean, unerik egokienean, bere lokalak bisitatzeko gonbita egin zuen. Esnetik ekimena EHNE nekazaritza sindikatuaren baitan sortu zen duela urte eta erdi, sektoreak bizi duen krisiari aurre egiteko asmoz. Gaur egun, esnea kostuko preziotik behera ordaintzen da, eta baserri askok ezin dute euren gain hartu horrek sortzen duen zorra eta, ondorioz, utzi egiten diote esnea ekoizteari. Egoera horri aurre egiteko, ekoizleen eta kontsumitzaileen kooperatiba mistoa sortu da, erabiltzaileen inplikazio indartu eta bitartekariak bazterrean uzten dituena.

Esnetik-en xedea da erantzukidetasuna. Horrela, inbertsioa, arriskuak eta lana ez dira izango soilik ekoizleen ardura, eta kontsumitzaileek elikagaiak eskuratzeaz gain, erabakiak hartu eta parte hartzen dute kontsumo-, merkaturatze- eta banatze-taldeetan. Bazkideek, produktuak merkeago eskuratzeaz gain, lan-talde horietan parte hartzeko eta bozkatzeko aukera dute. Gaur egun, ekimena hedatzeko lehenengo fasean daude, eta horren helburua da merkaturatzeko sarea indartzea eta iraunkorrak izatea. Euren asmoa ez da neurri gabe haztea, baizik eta proiektuan parte hartzen duten baserrien produktua merkatua sartzea.

Bi etiketaEsnetik-ek prozesu osoa kontrolatu

nahi du eta honako balore hauetan oinarritu:

etika, natura eta pertsonak errespetatzea negozioaren gainean. Horretarako sustatu egiten dira ekoizle eta kontsumitzaileen arteko konfiantza eta gardentasuna bi etiketen bidez. Bertan, ekoizleari, elaborazioari eta banketari dagokien portzentajea eta benetako prezioa zehazten dira.

Ekoizpen mugatuko eta ohitura tradizionaleko baserriak hautatzen dituzte, euren artaldeak transgenikorik gabeko pentsuez elikatzen dituztenak. Halaber, hautatua izateko, ezinbesteko baldintza da bertan gazteek lan egitea edo belaunaldi-aldaketarako aukera izatea.Ekoizpenari dagokionez, Orozkon gaztandegi bat alokatu dute, ez dute gehigarri kimikorik erabiltzen eta produktuaren dibertsifikazioaren alde egiten dute. Zirkuitu txikietan merkaturatzen dute euren produktua, besteak beste, azoketan eta auzoko denda txikietan. Hala ere, eskaerak jasotzen dituzte lantegi edo merkatu etikoetatik. Oraingoan ere banaketa da harreman hurbilak berreskuratzeko lanabesa. •

Urteko azken foroan Esnetik kooperatibako kide batek esnearen sektoreko ekoizleen errealitatea ezagutarazi zigun, bai eta proposamen berriak, etikoagoak eta gardenagoak ere. Datorren udazkenean baserri ekoizlea eta

gaztandegia bisitatuko ditugu.

Page 12: zenbakia urtarrila 2013 - Derioko Udala argitalpenak/BEITU_N100.pdf2013 100 zenbakia ea o izunen enda barne Ilusio garaia Solidaritatearen deiari erantzun diogu. 2 ... lehiaketa honetara

12

MUNDUARI BIRA 50 TXAPELETAN

Kanpoko ikuspegiak hainbeste ekartzen digunean

Nola liteke gurea bezalako herri txikiak eman ahal izatea hainbeste ikuspuntu kanpotik?

Derio ez da emigratuen herria -nahiz eta badituen-, edo gainerakoen alderatuta ezberdina –nahiz eta ezberdina izan-. Bada, Beitun berreskuratu egin ditugu bertako ahotsak eta irudiak, oroitzapenez eta orainaz hitz egiteko.

Premisa hori abiapuntu izanik munduari bira ematen hasi gara, eskala bereko telebistako saio ezagunak baino askoz ere lehenago. Duela ia hamar urte abiatu ginen Grezian, eta bertan, Javi Elorriagaren eskutik, gurea bezala deituriko beste herri batzuk deskubritu genituen, Mikro Derio eta Mega Derio, hain zuzen. Ibilbideak Mexikora eraman gintuen, misiolari maitagarriarekin, Londresera, Glasgowra, Andorrara eta berriz ere gure leihora hurbiltzen den Alemaniara.

Estatuan, muturretik muturrera bidaiatu

dugu: Andaluziatik Galiziara, Kataluniatik Extremadurara, Balearretatik Errioxara, Murtziatik Aragoira, eta Gaztela oso presente egon zen. Autonomia erkidego gutxi falta dira bisitatzeko, baina derioztarren bat bertan badago, ahaleginduko gara. Asturias izango da hurrengo geltokia.

Bizkaitik euren ikuspuntua eman zuten bi pertsonaia paregaberen ikuspegiak esanguratsuak izan ziren. Lehenik Pedro, askorentzat betiko apaiza, Boluetako parrokian hartu gintuena, eta ondoren sormenez beteriko André, ikuspegi egokia eman zuena hurbilen dugun gure hiribildutik: Bilbotik.

Ezberdintasunak eta oroitzapenakHoriekin guztiekin orainean murgildu gara,

eman dizkiguten gomendio onak onartu ditugu

Page 13: zenbakia urtarrila 2013 - Derioko Udala argitalpenak/BEITU_N100.pdf2013 100 zenbakia ea o izunen enda barne Ilusio garaia Solidaritatearen deiari erantzun diogu. 2 ... lehiaketa honetara

100 Zenbakia

Urtarrila2014

13

Norako berriakHautagaien zerrenda aurrean dugunean, ez da erraza aukeraketa egitea edo lehentasunak ezartzea. Geografia aldetik dagoeneko bisitatu ditugun toki batzuetatik hurbil dauden lekuetara bidaiatu dugu, kinta baten istorioak beste batenak baino gehiago

entzun ditugu, gizon edo emakume gehiago agertu dira… Ez dugu alderdi horien berri, baina ahalegintzen gara egiten diguten proposamen bakoitzari ahotsa ematen eta Ameriketara zein alboko herrietara joan ziren herritarrak aurkitzen. Baina gure

asmoa ez da bazterkeria egitea edota ahotsak isilaraztea. Hastear dugun urte honetan bidaiatu egingo dugu Dublinera, Limara, Vienara... eta Gijonera, Esteponara, berriz ere Madrilera edo Kordobara hurbilduko gara. Herritar kanariarrak bilatuko

ditugu, galiziar bihurtu diren derioztarrak, eta euren barnealdean euskal esentziari eusten dioten nafarrak. Gure etxera iritsiko dira hilero, ateak irekiko dizkiegu eta eurek eurenak irekiko dizkigute. Gida onenekin bidaiatuko dugu. Ezin dugu luxu hori galdu

13

eta gure ahalmenak ikusarazi dizkigute, baita gure defizitak ere. Batzuetan, patroi berberak moztuta agertzen zaizkigu: guztiek hitz egiten digute San Juan jaiei buruz, festei buruz, haurtzaro maitagarriari buruz, koadrila ahaztu gabe, poteoari buruz, kalean elkar agurtzeari buruz, presente egoteari buruz, euren itzuleran berdin egoteari buruz eta gure udalerria behar bezala edo egoki hazi izanari buruz. Ez dute hitz ederrik esaten, badakigulako garai zailetan alde egin zutela: birmoldaketetatik edo krisitik, hasitako demokraziatik, urbanizatu gabeko herritik… baina beti alderdi positiboa hartzen dute oinarri. Parentesi horiek iraun bitartean, herria sortu dugu eta eurek nabaritu egiten dute. Era berean, oroitzapenean geratu zaizkigu momentu onak, dagoeneko inork ez ditu gogoan eskasia horiek, manifestazio ugari haiek eta egiteko horrenbeste hori.

Irakurketa horren berri dutenek gogoan dituzte lagunak eta bizilagunak. Euren egunerokotasuna eta aisialdia nolakoa den kontatzen digute. Eurekin bidaiatzen dugu eta une batez bisita egiten diegu. Lotura betiko ixten dugu, aldian-aldian e-postaren bidez jasotzen dituzte etxean Beituren ale berriak, eta euren etxea ere baden herri honen zati bat euren etxe berrira iristen da. Merezi du bidaia. •

Guztiok begiratu dugu atzera eta buruari itzulia ematea eragin digute. Aurrez aurre berriz ere antzinako irudiak, garai batean izan ginen gaztea onartzen ahaleginduz. Berriz ere gogora etortzen diren uneak, itzultzen diren bizilagunak (gehienak dagoeneko familia berriarekin eta bidaia atsegin handiz onartzen duena). Horiek guztiek balorazio positiboa egiten digute, eta hori oso suspergarria da, baina, era berean, zaurgarri egiten gaitu, kanpotik gure herriari buruz dauden iritziek beste balio bat baitute. Bada, iraganeko garaien –ez hobeak, ez txarragoak, baina ezberdinak- oroitzapen onak azpimarratzen, berreskuratzen

eta ekartzen jarraituko dugu.

Euren esperientzia kontatzen diguten emigratuen zerrenda hazten ari da

Page 14: zenbakia urtarrila 2013 - Derioko Udala argitalpenak/BEITU_N100.pdf2013 100 zenbakia ea o izunen enda barne Ilusio garaia Solidaritatearen deiari erantzun diogu. 2 ... lehiaketa honetara

14

GuREA ARETOAk BAT EGIN DU PRoIEKTAGAILU DIGITALAREKIN

2014. urtean, erreserbak sarrera ordaintzea ekarriko du

Gurea Aretoak aisialdirako puntu gakoetako bat izaten jarraitzen

du; izan ere, astebururo joan-etorrian dabilen jendeak elizako plaza betetzen du zazpigarren arteaz gozatzeko asmoz. 2007. urtean ireki zutenetik, hobetuz joan da, eta gaur egun kalitatezko zerbitzua eskaintzen du, edozein merkataritza zentrotako aretoekin lehiatzeko moduan. Etengabeko bide horren froga da proiektagailu digitala erostea, horri esker 35 mm-ko filmak amaitu baitira.

Merkatuaren baldintzek Gurea Aretoa behartu dute neurri berri horietara egokitzea, lehiakorra izaten jarraitu ahal izateko. Proiektagailu digitalak jauzi kualitatiboki oso garrantzitsua eman du. Alde batetik, estreinaldiak jartzea eta horrekin batera zinemako ikuskizunen saila erakargarriagoa egitea ahalbidetzeaz gain, hobetu egin da irudiaren eta soinuaren kalitatea eta, azkenik, teknologia aurrerapen horri esker 3D emanaldiak ere eman daitezke. Aldaketak azaroan hasi ziren Thor eta Frozen filmekin, eta hilabete eskasen buruan, erabateko arrakasta izan da.

Erreserba ordaindu egiten daProiektagailu berriarekin batera beste

nobedade batzuk ere iritsi dira; besteak beste,

sarreren prezioa handitzea. Prezio hori hiru eta bost euro artean dabil.

Laster (ziur asko, Gabon hauetan) egingo den bigarren proposamen bat da sarrerak gordetzean bezeroak sesioaren salneurria ordaindu beharko duela, bertaratuko dela bermatzeko. Kultur Birikaren webgunea helburu horretarako erabiltzen zen, eta orain berehala gorde eta ordain daiteke sarrera. Neurri horren helburua da saihestea bete gabeko jarlekuak gelditzea, beste herritar batzuei ere bertaratzeko aukera gehiago emateko.

Zinean sortzen diren aldaketen berri etengabe izan nahi duten guztientzat, Gurea Aretoak izen bereko profila du Facebook-en. Bertan nabarmendu egiten dira hileko egitaraua, asteko izenburuak, ordutegiak eta azken orduko aldaketak. •

Proiektore digitalak kalitatea, 3D eta prezio handiagoa dakartza

Gurea Aretoa, inoiz baino lehiakorrago.

Page 15: zenbakia urtarrila 2013 - Derioko Udala argitalpenak/BEITU_N100.pdf2013 100 zenbakia ea o izunen enda barne Ilusio garaia Solidaritatearen deiari erantzun diogu. 2 ... lehiaketa honetara

15

100 Zenbakia

Urtarrila2014

EKITALDI BEREZIA 100 ALEAk oSPATZEKoHainbat pertsonaik euren ikuspegia eskaini zuten

Urtea amaitu baino lehen eta zenbaki hau argitaratu

aurretik, DerioKOmunikazioa erakundeak hitzaldia antolatu zuen Larrabarri baserrian Beitu argitalpenaren 100 aleak ospatzeko. Ekitaldia erdigune bezala erabilita, hiru gonbidatuk beren ikuspegia eskaini zuten herri aldizkariak egiten duen lanaren inguruan. Rafa Mendia eta Nestor Sangroniz hezitzaileak alde batetik, eta Pedro Revilla bestetik.

Hirurek komunikabide honen gainean duten ikuspegia azaldu zuten eta gure herrian suertatutako ekintza askori errepasua eman zioten. Rafa Mendiak bere esperientzia pertsonala kontatu zuen, Derioko eskolaren parte izan zen, hainbat kultura taldetako partaide eta baita udaletxeko zinegotzi ere. Gure herriak jasan duen garapenaren gaineko mundu-ikuskera trebea eskaini zuen.

Pedro nostalgikoago agertu zen eta saminez gogoratu zituen 60. hamarkadako bizipenak. Sasoi hartako bizikidetza bikaina azpimarratu zuen herriaren erregai gisa. Nestorrek, Gure Señeak erakundearen bultzatzaile sutsuak, elkarteek komunikabideenganako duten beharra azaldu zuen eta honen garrantzia azpimarratzeaz gain, zilegi diren auzien alde borrokatzea berebizikoa dela nabarmendu zuen.

Beitu taldeko kideak aldizkariaren garapenaz mintzatu ziren eta alde historikoak eta informatiboak azpimarratu zituzten, Txapela Buruan atalari garrantzia berezia eskainiz, beharrezkoa baitugu ikustea eta ikusiak izatea.

Bloga 2014ean.Beitu paperezko euskarri bezala jaio

zen baina laster mundu digitalera egingo du salto. Bloga jarriko da martxan irakurleekin interektatibitatea sustatzeko. Paperezko edizioak eskaintzen duen informazioa luzatzeaz gain, aldizkariak pdf bezala jaisteko aukera eskainiko du eta iruzkinak idazteko aukera ere eztabaidak sustatuz. Zalantzarik gabe, komunikabideek bideak landu eta zabaldu behar dituzte. Norabide honetan Beituk lehen pausua egingo du eta Derioztar guztien babesa izatea espero dugu. •

Hitzaldiak Beituren 100 aleak ospatzeko balio izan zuen.

Blogak interektatibitatea sustatuko du