mugikirola! 70. zenbakia

16
mugi kirola 2011ko azaroa 70. zenbakia kirolzaleen aldizkaria Aimar Agirresarobe “Duela bi urte izandako ezbeharra izan da aurten Hawaiiko triatloira joateko arrazoietako bat” 7 Arrauning, arrauna denon eskura 9 Behobia-Donostia markak hausten 11 Eskola kirola 15 Etxarri eta Arzamendi munduko txapeldun mugikirola.net

Upload: mugi-kirola

Post on 23-Feb-2016

227 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Mugikirola! 70. zenbakia. 2011ko azaroa

TRANSCRIPT

Page 1: Mugikirola! 70. zenbakia

mugikirola2011ko azaroa 70. zenbakia

k i r o l z a l e e n a l d i z k a r i a

Aimar Agirresarobe“Duela bi urte izandakoezbeharra izan da aurtenHawaiiko triatloira joatekoarrazoietako bat”

7 Arrauning, arraunadenon eskura 9 Behobia-Donostia

markak hausten 11 Eskola kirola 15 Etxarri eta Arzamendimunduko txapeldun

mug

ikiro

la.n

et

Page 2: Mugikirola! 70. zenbakia

mug

ikir

ola.

net

ARGITARATZAILEA: Donostiako Euskararen Udal PatronatuaTELEFONOA: 943 483 750FAXA: 943 483 765E-POSTA: udala_ euskara@ donostia.org

[email protected] WEBGUNEA: www.mugikirola.net

LAGUNTZAILEA: Kiroletako Udal Patronatua

EKOIZPENA: iametza interaktiboa S.L.ERREDAKZIOA: Iure Eizagirre Altzibar, Naiara Exposito AlberdiARGAZKIAK: Dani BlancoDISEINUA: antza Komunikazio GrafikoaINPRIMAKETA: antza Komunikazio Grafikoa

ALE KOPURUA: 15.000LEGE GORDAILUA: SS-0129/03

ARO BERRIA

Hilabete batzuk argitaratu gabe igaro ostean, Mugi!aldizkaria eraberritu eta Mugikirola! jarri dugumartxan Donostiako Euskararen Udal Patrona-tuak eta Kiroletako Udal Patronatuak.

Aurrerantzean ere, kirol arloko gaiak erabiliz, eus-kararen erabilera eta irakurzaletasuna sustatzeaizango dugu helburu.

Aro berri honetan, funtsezko aldaketa bat izangodugu: aurrerantzean www.mugikirola.net webgu-nea izango da aldizkariaren oinarri nagusia.

Horrek ez du esan nahi papereko argitalpena de-sagertuko denik. Ikasturtean zehar papereko hiru aleargitaratuko dira: azaroan, otsailean eta maiatzean.Kirol eta kirolari ezagun eta ez hain ezagunen be-rriak, albisteak, adituen aholkuak, eskola kiroleko jar-duerak eta antzekoak jasoko dira aldizkarian.

Eta, esan bezala, hemendik aurrera www.mugiki-rola.net izango dugu baliabide paregabea gure in-guruko kirolaren berri izateko. Gure helburua da de-non artean, gure ahaleginarekin eta zuen partai-detzarekin, ahalik eta gune bizi eta erakargarrienasortzea. Bertan topatuko dituzue albiste egunera-tuak, kirol ekitaldien agenda, argazkiak eta bideo-ak, ikastetxeen eta kluben berriak, blogak, kirol era-gileen loturak, eta abar. Zuen partaidetzari begira,berriz, zuen iritziak, ekarpenak eta iradokizunak ja-sotzeko atal finko bat izatearekin batera, Facebooketa Twitter baliabideak eskura izango dituzue.

Esan gabe doa, orain arteko zozketa eta lehiake-tekin ere jarraituko dugula.

Donostiako Euskararen Udal Patronatua

Page 3: Mugikirola! 70. zenbakia

Hiru kirol: korrika, txirrindularitza eta igeriketa. Eta hiruak uztartzen dituen bakarra:triatloia. Horretan aritzen da Aimar Agirresarobe (Tolosa, 1981) Club Atlético SanSebastián taldeko kidea. Fruitu onak eman dizkion denboraldia amaitu berri du,aho zapore gazi-gozoa utzi dion Hawaiiko Ironman proban parte hartuta.

e l k a r r i z k e t a AIMAR AGIRRESAROBE 3

Aimar Agirresarobe“Distantzia luzeen aldeko apustua egin dut igeriketan

ahulago eta bizikletan sendoago ibiltzen naizelako“

Urrian Hawaiiko Ironmanean hartu ze-nuen parte. Zer moduz ibili zinen?

Bukaeran egindako denbora eta egu-nean bertan izandako sentsazioak kon-tuan hartuta, erdipurdiko lasterketa izanzen. Nire asmoa bederatzi ordu eta er-ditik beherako denbora egitea zen bai-na ez nuen oso gorputzaldi ona eta er-dizka atera zen proba.

Zein berezitasun du Ironman probak?

Distantzia eta iraupen luzeko lasterke-ta izatea da bere berezitasuna. Gauregun iraupen luzeko proba asko daudebaina Ironmana berezia da triatloia hor-tik sortu zelako. Triatloiak Hawaiin egin-dako Ironman proba bat du jatorri. Etahorregatik da, aldi berean, Hawaiikoatriatloi proba ezagunena. Gainera, Mun-duko Txapelketa gisa hartzen da.

Nola sailkatu zinen proba horretarako?

Triatloian kategoriak ezberdindu behardira: profesionalena eta adin tarteen ara-berakoa. Azken hori amateur katego-riaren parekoa izango litzateke eta ni ho-rretan aritzen naiz. Munduan zehar egi-ten diren Ironmanetan lortutako emaitzenarabera lortzen dugu sailkapena. Las-

2011

ko a

zaro

a

mugikirola.net 70 ·

AIM

AR

AG

IRR

ES

AR

OB

E

Page 4: Mugikirola! 70. zenbakia

· mugikirola.net 70

2011

ko a

zaro

a

AIMAR AGIRRESAROBE e l k a r r i z k e t a4

terketa bakoitzean Hawaiin parte hartu ahal izate-ko plaza kopuru bat egoten da. Ni Regensburgeko(Alemania) sailkapen proban egon nintzen eta hanbost plaza zeuden nire adin tartean (30-34 urte). Lau-garren egin nuen kategoria horretan eta zuzeneansailkatu nintzen Hawaiirako.

Aurtengoa ez da Hawaiiko Ironmanean parte har-tzen duzun lehen aldia.

Ez, orain dela bi urte ere egon nintzen. Bigarren ur-tez joateko arrazoietako bat 2009an bizikletako pro-ban izandako erorikoa izan da. 2009an kolpe han-dia hartu nuen, eskuko azazkal bat galdu nuen. Pro-ba bukatu nuen, baina nahiko gaizki. Aurten, osoemaitza onak izan ditut, eta plaza lortu dudanez, jo-atea erabaki dut. Gainera, ingurukoek (familiak, la-gunek…) ere animatu naute.

Denboraldi ona izan dela diozu.

Bai, emaitzei dagokienez gauza politak lortu ditut:distantzia erdiko Espainiako txapelketan, Gasteizen,hirugarren egin dut; Garaiko triatloia irabazi dut; Bil-boko distantzia erdiko triatloian zortzigarren sailkatueta Euskadiko txapeldunorde izan naiz. Regens-burgeko Ironmanean, berriz, 13.a izan naiz sailka-pen orokorrean (2.000 pertsonek baino gehiagok har-tu dute parte proba horretan).

Nazioarteko probetan parte hartzen duzu. Bidaiahoriek nola ordaintzen dira?

Bakoitzak bere poltsikotik ordaintzen ditu. Normaleanurtean behin bakarrik joaten gara Estatu espainiarretikkanpo eta hori norberak ordaintzen du. Estatu mai-lako probetan taldeak laguntzen digu.

Noiz hasi zinen triatloian?

Duela zazpi urte. Futbolean jokatzen nuen baina as-pertu egin nintzen: lesioak nituen, ikastera kanpo-ra joan behar izan nuen… Bizikletan eta korrika ibil-

ABIADAN

Entrenatzeko leku bat? Tolosaldea.Lehiaketarik gustukoena?Zarauzko triatloia.Kirolari gisa, amets bat?Euskal selekzioarekin mundu mailanonenekin lehiatzea eta gustuko kirolazbizitzea.Korrika, bizikleta edo igeriketa?Bizikleta. Zerbaiti uko egin al diozu triatloian ari-tzeagatik?%100ean ez, baina gauza asko utziditut alboan. Lehiaketan triatloia, hortik kanpo kirolbat?Mendia.

“Triatloia orain modan dago, duela zazpiurte ez hainbeste. Ni Tolosakoa naiz eta

han bere garaian nahiko jende ona aritzenzen kirol honetan, Dina Bilbao, esaterako.“

DA

NI B

LAN

CO

Page 5: Mugikirola! 70. zenbakia

e l k a r r i z k e t a AIMAR AGIRRESAROBE 5

mugikirola.net 70 ·

2011

ko a

zaro

a

tzen nintzen nire kabuz, eta triatloia probatzeko go-goz nengoen. Hasi nintzen, eta gaur arte.

Triatloia probatzeko gogoa? Gazteen artean ezdago oso zabalduta…

Orain modan dago, duela zazpi urte ez hainbeste.Ni Tolosakoa naiz eta han bere garaian nahiko jen-de ona aritzen zen kirol honetan, Dina Bilbao, esa-terako. Oso ezaguna zen, Hawaiin parte hartu zuen,eta erreferentzia zen herrian.

Beraz, beti izan zara kirolzalea?

Bai, beti egin izan dut denetik, nahiz eta orain tria-tloian nahiko zentratuta egon. Dedikazio esklusiboaez dut inoiz izan baina futbolean aritzen nintzeneankorrika ibiltzen nintzen, bizikletan, mendian, eska-ladan… Denbora-pasa gisa, gauza asko egin ditut.

Egun Club Atlético San Sebastián taldean za-biltza. Nola heldu zinen horra?

Tolosan hasi nintzen baina duela zazpi urte oso jen-de gutxi zegoen triatloi taldean. Ezagunak nituenAtlético San Sebastián-en eta haien bitartez hasi nin-tzen taldean.

Non eta nola entrenatzen duzu?

Normalean, Tolosako kiroldegian. Bizikletan ere haninguruan, Tolosaldean, ibiltzen naiz, errepideak ongidaudelako, gehien ezagutzen dudan ingurua dela-ko eta denbora askorik ez dudalako, izan ere, lanetik

atera eta entrenatzera joaten naiz afaltzeko ordu-ra arte. Egunean bi kirol egin ohi ditut (igeriketa etakorrika, bizikleta eta korrika…), nahiz eta egun ba-tzuetan bakarra edo hiruak egiten ditudan.

Entrenatzeko garaian, fase ezberdinak antolatzenditut urtean zehar. Orain, adibidez, suabe-suabe ha-siko naiz datorren urteari begira entrenatzen. Egu-raldiak ere ez du askorik laguntzen, eta igeriketan,teknika hobetzen, zentratuko naiz. Neguko faseankilometroak egin eta indarra hartuko dut hanketan.Lasterketak gerturatzen diren heinean entrena-mendu espezifikoagoak egiten joango naiz, erritmoaltuagoko serieak eta abar.

Distantzia luzeetan aritzen zara gehien bat.Zergatik distantzia hori?

Aurten apustu hori egin dut igeriketan ahulago etabizikletan sendoago ibiltzen naizelako. Bizikletan

DANI BLANCO

“Beti egin izan dut denetik, nahiz eta

orain triatloian nahiko zentratuta

egon. Dedikazio esklusiboa ez dut

inoiz izan baina futbolean aritzen

nintzenean korrika ibiltzen nintzen,

bizikletan, mendian, eskaladan…”

Page 6: Mugikirola! 70. zenbakia

AIMAR AGIRRESAROBE e l k a r r i z k e t a6

· mugikirola.net 70

2011

ko a

zaro

a

denbora irabazi eta lasterketa jokatuz neure buruaaurrean ikusteko aukera gehiago nuen.

Ez zara triatloiko profesionala. Nola uztartzen dakirola eta egunerokotasuna?

Ez da erraza. Hasi nintzenean oso ondo moldatzennintzen, pixka bat entrenatzen nuen, helburua las-terketa bukatzea zen. Gero lehiatzen hasi nintzen, etadenbora hobetzea zen asmoa. Hori lortu eta emaitzaonak eskuratzeko aukera nuela ikustean, gehiago en-

trenatzen joan naiz eta denbora gehiago behar izandut. Normalean, lanak eta etxeko kontuek uzten di-daten denbora guztia entrenatzeko erabiltzen dut.

Zer aholkatuko zenioke triatloian hastear dennorbaiti?

Hasi berrientzat igeriketa izaten da zailena, EuskalHerrian, orokorrean, ez dugu igeri asko egiten. Ho-rrekin ez beldurtzeko, ez obsesionatzeko, aholka-tuko nieke. Orduak sartuz emaitzak iristen dira etahorretarako gai garela sinetsi behar da. ■

NEGUA ENTRENATZEKO,UDA LEHIATZEKOEuskal Herrian maiatza hasie-ran ekiten diote kirolariek tria-tloi denboraldiari. Udan zeharhainbat proba izaten dira, baikostaldean bai barrualdekozenbait herritan. Irailean amai-tzen da denboraldia. Hala ere,kirolari batzuek, Aimarrek kasu,Estatu espainiarrean zein na-zioartean antolatutako lehia-ketetan hartzen dute parte.Ondorioz, beraien denboral-dia urria arte luzatzen da.

AIMAR AGIRRESAROBE

Informazio gehiago:aimaragirresarobe.blogspot.com clubatss.com/berria

“Hasi berrientzat igeriketa izaten da zai-lena. Horrekin ez beldurtzeko, ez obse-sionatzeko, aholkatuko nieke. Orduaksartuz emaitzak iristen dira eta horreta-rako gai garela sinetsi behar da”

Page 7: Mugikirola! 70. zenbakia

e r r e p o r t a j e a ARRAUNING 7

mugikirola.net 70 ·

2011

ko a

zaro

a

Julen eta Unai Elizasu anaiek Arrauning izeneko proiektu berria jarri dute mar-txan. Horren oinarria arrauna da eta Ur Kirolak elkartearekin elkarlanean on-tzi batean arrauna egiteko aukera eskaintzen dute.

Arrauning egin nahi?Kontxan edo Urumean arraunean egitea

amesten zuenak posible du Arrauning-i esker

Julen eta Unai Elizasu anai altzatarrak aspaldi kon-turatu ziren gaur egun jendearentzat ez dela osoerraza arrauna probatzea. Aukera hori gizarte oso-ari eskaintzeko asmoz Arrauning proiektua mar-txan jartzea erabaki dute.

Jendeak piraguan ibiltzeko aukera badu baita raf-ting-a egitekoa ere, baina arrauna egiteko auke-rarik ez dagoela garbi dute altzatarrek. Gainera,proiektuaren izenak badu amu berezi bat: inge-lesezko atzizkia izan arren, euskarazko esaera edoesamoldea ematen duen hitza da: arraun-ing.

Azken batean, beraiek eskaintzen dutena egun ba-tean itsasora edo ibaira joan, ontzia hartu eta pare

bat orduz arraunaz gozatzeko aukera izatea da.Arrauna, berez, ezagutu denek ezagutzen dutela dioUnaik, baina kirolean aritzeko aukera gutxi batzuekdutela azpimarratu du.

Altzatarraren esanetan, arraunak baditu bere gainhistorikoki jasotako milaka konnotazio (kirol gogo-rra, kirol sufritua, nekea; gaizki esaka, orroaz… ari-tzea) baina horren guztiaren gainetik kirol batdago eta itsasoan, elkarrekin egin daitekeen kirolbat, tradizioa oinarri duena. Mito horiek guztiak haus-teko asmotan ere sortu da Arrauning, erakustekoez duela axola duzun indarrak, ezaugarri fisikoak,eta edonor dela traineru batean eseri eta arrauneanaritzeko gai.

Arrauning proiektuan parte hartu duen ikasle talde bat trainerillan arraunean eta Unai Elizasu patroi lanetan.

ARRAUNING

Page 8: Mugikirola! 70. zenbakia

ARRAUNING e r r e p o r t a j e a8

· mugikirola.net 70

2011

ko a

zaro

a

Arraun munduan ibilitakoakUnai bere garaian, Gipuzkoako Arraun Federazio-ko zuzendari teknikoa izan zen eta eskolako umee-kin hiru edo lau urtez lanean aritu zen. Garai ho-rretan, elbarri fisikoekin ere ibili zen lanean.

Unai eta Julen Elizasu Donostiako Ur Kirolak el-kartearekin ari dira elkarlanean egitasmoan. Elkar-teak jartzen die eskura material guztia. Gainera, in-guruan badute jendea irakasle lanetan laguntzeko.

Oraingoz zerbitzuak Donostian eskaintzen dira lo-gistika-arrazoiez gain jende askok arrauna Do-nostiarekin identifikatzen duelako. Iruditzen zaieKontxa oso leku motibagarria dela. Hala ere, nor-baitek eskatuko balu, beste herriren batean ibil-tzeko prest daude.

Eskaintza aukera zabalaArraunean egiteko adinik ez dagoela nabarmendu duteeta horregatik parte-hartzaileen araberako eskaintzazabala prest dute, umeetatik hasi eta helduetaraino.

Eskola umeekin lanean hasiko dira aurki. Ezkontzaaurreko agurrak ere eskaintzen dituzte, horrela azal-du du Unaik: “Jende askok holakoetan ez du jaki-

ten zer egin eta egia esan, oraingoz, jaso ditugundei guztiak horri buruzkoak izan dira. Arraunabada koadrilan egiteko plan bat eta kirol honek ema-ten du jai giroan aritzeko aukera; ez da gauza se-rio bat egin behar, nahikoa da traineruan esertzea”.

Otsailera begira sagardotegien plana indartu nahidute: ontzian arraunean egin, bertan dutxatu eta gerosagardotegira.

Taldeetako eskaintzez gain, banakakoek ere auke-ra dute arraunean egiteko. Horretarako, gutxienez, bipertsona behar dira batel batean uretara ateratzeko.

Neguan ontziak uretara berdin-berdin aterako direlaziurtatu du Unaik. Ontzia ez ateratzeko arrazoi ba-karra haizea izango litzateke, izan ere, haizearenkontra ezin da arraun egin.

Proiektu sortu berria den arren, dagoeneko zenbaitikastaro eskaini dituzte eta harrera ona izaten ari da.

Uretara sartu aurretik ikastarotxoaUretara sartu aurretik parte-hartzaile guztiek hamarminutuko ikastarotxo praktiko bat egiten dute. Ikas-taro horretan, nola eseri behar den, hankak non ja-rri behar diren, nora begiratu behar den, arrauna-ren keinua zein den… batik bat segurtasun kontuakazaltzen zaizkie. ■

Harremanetarako:Telefonoa: 666 995 198

E-posta: [email protected]

Webgunea: www.arrauning.com

Arrauning

Koadrila bat Urumean arraunean hasteko prest.

Ez du axola duzun indarrak edo ezaugarrifisikoak, eta edonor da traineru bateaneseri eta arraunean aritzeko gai.

ARRAUNING

Page 9: Mugikirola! 70. zenbakia

e r r e p o r t a j e a BEHOBIA-DONOSTIA 9

mugikirola.net 70 ·

2011

ko a

zaro

a

Markak haustenHeldu, gazte zein haurrek hartu dute parte 47. edizioan

Urteak pasa arren, hazten jarraitzen du Behobia-Donostia lasterketak. Gaz-teek zein helduek hartzen dute parte Irundik eta Donostiatik igarotzen den pro-ban. Aurten ere, milaka izan dira parte-hartzaileak, 20.000tik gora izena eman-dakoak. Eta, iaz ez bezala, sargoria protagonista.

AZAROAN IZANIK, eguraldia lagun edo etsai izandaiteke Behobia-Donostia (www.behobia-san-sebastian.com) lasterketan parte hartzen duten ko-rrikalarientzat. Aurten ere hala izan da eta batzuekbesteek baino hobeto jasan dute azaroaren 13anegindako bero sargoria. Milaka izan dira, bestebehin, egin zezakeen tenperatuz ahaztu eta ko-rrika egiteko Behobia-Donostian sortzen den gi-roaz gozatu nahi izan dutenak.

Inoizko parte-hartzailerik handiena

2011ko Behobia-Donostia lasterketak orain ar-teko marka hautsi du, parte-hartzaile kopurua-ri dagokionez. Guztira, 23.400 lagunek eman duteizena eta horietako 19.877 irten dira. 202k ez dutelasterketa amaitu.

Etiopiarrak garaile

Bai emakumezkoetan bai gizonezkoetan etio-piarrak izan dira garaile. Trihas Gebrek irabazi duemakumeen kategorian, 1:08:07ko denborarekin.Aurretik Rocio Rios korrikalariak zuen marka 50segundotan hobetu du. Gizonezkoetan AbrahamMilawk irabazi du proba 1:02:57ko denborarekin.

FELIX SANCHEZ

FELIX SANCHEZ

FELIX SANCHEZ

Page 10: Mugikirola! 70. zenbakia

BEHOBIA-DONOSTIA e r r e p o r t a j e a10

· mugikirola.net 70

2011

ko a

zaro

a

Parte-hartzaile gehienak lasterka, baina badira beste modalitate batzuk ere

Urtero bezala, elbarriek Behobia-Donostia lasterketa egiteko aukera izan dute. Aurten handbike, eskue-kin eragindako bizikleten modalitatea estreinatu dute eta Joel Jeannot izan da azkarrena, 45:27ko den-borarekin. Patinetan Donosti Roller taldeko Nicolas Alonso izan da azkarrena, 37:50eko denborarekin.

Behobia-Donostia, txikienen lasterketa

Korrika egitea ez da helduen kontua bakarrik. Ho-rren erakusle, aurtengo V. Behobia Txikian parte har-tutako haurren kopurua. 0 eta 15 urte bitarteko ia2.000 haurrek eta gaztetxok zeharkatu dituzte Al-derdi Ederreko kaleak. Korrika egin ostean, txoko-latea izan dute jateko.

LASTERKETA LIBURUANLa Behobia. Crónica de un libroEGILEA: Koldo Bravo Goñi.ARGITALETXEA: Erein.HIZKUNTZA: Gaztelania.

Ez da ohikoa lasterketa bateko sentsazioak liburubaten bitartez bizitzea, baina horretarako auke-ra eskaintzen du Koldo Bravo donostiarrak. Ko-rrika egiteko ohiturarik ez eta lehen aldiz Beho-bia-Donostia lasterketan izena eman duen Ike-rren istorioa kontatzen du fikziozko eleberriak. Ike-rrek hiru hilabete bakarrik ditu proba prestatze-ko eta aurreikusi gabeko hainbat oztopo gaindi-tu beharko ditu. Idazlearen esanetan, Behobia--Donostian gertatzen dena, jendeak zergatik duenhain gogoko, irteeran zer pasatzen den etaabar kontatzen du liburuak.

Fortunaren mendeurrena

Behobia-Donostia proba antolatzen duenelkarteak, Fortunak, mendeurrena os-patu du aurten. Korrikalari talde batek go-goan izan du urteurrena eta aurrekomendeko arropekin egin du lasterka.

ANA ITURRIZA ANA ITURRIZA

ANA ITURRIZA

ANA ITURRIZA

Page 11: Mugikirola! 70. zenbakia

e s k o l a k i r o l a 11

mugikirola.net 70 ·

2011

ko a

zaro

a

Txikitatik kirola eginezHaurrek, sei urtetik aurrera, taldeko kiroletan edo

banakako kiroletan parte hartzeko aukera dute

Eusko Jaurlaritzak eskola kirolaren inguruko le-henengo dekretua 1990ean onartu zuen, eta2008an argitaratu zuen azkena. Gaur egun dekretuhorren arabera funtzionatzen du Eskola Kirola pro-gramak. 125/1998 Dekretuak eskola kirolaren ere-du zehatz bat onartzen du, eta zenbait gai bate-

ratzen ditu, hala nola, kirol ibilbideak eta ibilbidebakoitza zein jarduerek osatzen duten, ibilbide ba-koitzean eta lehiaketa mota bakoitzean hastekobehar den gutxieneko adina... Gainera, kirolerrendimendura bideratutako lehiaketetan parte hardezaketen kirolarien gehieneko kupoak ezartzenditu.

2011-2012 ikasturteko programan, jarduera es-kaintza dekretuan ezarritakoari egokitu zaio. Ze-

Kirol ibilbideak

- Parte hartzekoa. Umeek hasieran pres-takuntza osatua behar dute (ikastetxeen es-kutik). Helburua, kirola eta jarduera fisikoa egi-tea, kirol modalitate ezberdinak ezagutzea,kirola egiten ohitzea eta bizimodu osasun-tsua izatea da. Halaber, ezintasunak dituz-ten ikasleen partaidetza bultzatzen da.

- Errendimenduan hastekoa. Klubek bul-tzatzen dute. Programa honetan etorkizuneankirola profesional moduan egingo dutenakprestatu daitezke. LHko seigarren mailan zen-bait kiroletako errendimendu programetanparte hartzen hasten dira. Kirolen bateanondo moldatzen diren haurrak LHko azkenmailan has daitezke errendimendu progra-metan.

Helburua, jardunean hasteko erraztasunakematea da. Teknifikazio jarduerak izango di-tuzte hobekuntza fisikoa, taktikoa eta tekni-koa lortzeko.

- Talentudunak eta etorkizuneko kirolariakidentifikatzekoa. Helburua kirolerako jarreraeta gaitasunagatik talentudun edo etorkizu-neko kirolaritzat hartuak izateko eskakizunakbetetzen dituzten eskola-ikasleak detekta-tzea, hautatzea eta garatzen laguntzea da.Ibilbide honetan ez dute ikasle guztiek par-te hartzen, hautaketa bat egiten da.

Boleibol partida bat jokatzen Donostiako nesken bi talde.

Page 12: Mugikirola! 70. zenbakia

e s k o l a k i r o l a12

· mugikirola.net 70

2011

ko a

zaro

a l

hazki, hiru kirol ibilbide bereizi dira (ikus koadroa). Legea aldatu aurretik, 14 urtera arte izaten zen es-kola kirola. Gaur egun, oro har, eskola kirolak 6 ur-tetik 16 urtera bitartekoak biltzen ditu.

Lehen Hezkuntzako ikasleen eskola kirola batez ereikastetxeek bideratzen dute, hastapen urteak bai-tira. Handik aurrerako jarraipena, klubetan egiten da.Hala ere, ondo moldatzen diren haurrek klubetakoteknifikazio eskoletara joateko aukera dute. Bertan,besteak beste, teknika ikasten dute. Horrez gain, klu-bek kirolariek eurekin maila txikienetatik hastea nahiizaten dute eta horregatik eskola kirola egiteko adi-nean dauden haurrak euren taldeetara eramatea-ren aldeko apustua egiten dute.

Lehen Hezkuntzako eskola kirola inklusiboa da, de-nek hartzen dute parte eta kirol aniztasuna bul-tzatzen da.

Donostia handia denez, zonaldeka antolatzen diralehiaketak. Guztira bost zonalde daude eta bakoi-tzean hainbat instalazio erabiltzen dituzte inguru ho-rretako ikastetxeek.

Donostiako Kirol Patronatuarentzat garrantzitsue-na formazio orokorra da (ikastea, lagunekin egoteaeta ondo pasatzea) eta ez lehiaketak, sailkapenakedo emaitzak.

Gaur egun gero eta zabalduago daude eskola ki-rolaren helburuak eta gutxiengoa da eskola kirolagoi-mailako izarrekin lotzen duena.

Programan parte hartzen duten kluben artean zor-tziek dute futbol-eskola eta lauk saskibaloi-eskola.Eskubaloi- eta errugbi-eskolak ere badaude. Ba-nakako kirolak ere eskaintzen dira baina taldeko ki-rolak dira 2008ko dekretuak arautzen dituenak. ■

Lehiaketen antolaketa

- Aurre benjaminak: mailako ho-netako ikasleentzat bada eskain-tzarik, txikia den arren. Ikasleekeskola kirola ikastetxeen barruaneta eskola orduetan egin beharizaten dute. Gehien lantzen denaigeriketa sustapena da adin apro-posa baita ikasteko.

- Benjaminak (LH 3 eta 4): kirolaniztasuneko egutegia dute etabost kirol praktikatzeko aukeradute. Maila honetan ez dago sail-kapenik, ezta saririk ere. Hiruhi-leko bakoitzean taldeko kirol bat

jokatzen dute: saskibaloia, fut-bola, pilota, errugbia, eskubaloia,hockeya edo sofbola. Banakakokirolak ere egiten dituzte, gimna-sia erritmikoa eta judoa, besteakbeste. Asteburutan jokatzen di-tuzte partidak.

- Alebinak (LH 5 eta 6): benjaminmailako taldeko kirol berdinakpraktikatzeko aukera dute. Alda-keta bakarra hondartza futbola da.Banakako kirolak jokatzeko au-kera ere badute eta lehiaketa guz-tiak asteburuetan jokatzen dituzte.Maila honetan sailkapenak egitendira.

Page 13: Mugikirola! 70. zenbakia

a g e n d a / l e h i a k e t a 13

mugikirola.net 70 ·

2011

koab

endu

a

mugikirola.net 70 ·

2011

koazaroa

Arraunean egin nahi?Parte hartu

mugikirola.net webguneko

!lehiaketaLehiaketan parte hartzen dutenen artean trainerilla bateansei lagunek arraun egiteko sari bat zozkatuko da.

ZORTE ON

17ABENDUAK

31. Hondartza KrosaATLÉTICO SAN SEBASTIÁN

22-23ABENDUAK

Basket Indoor 3x3 LehenTxapelketa HerrikoiaATLÉTICO SAN SEBASTIÁN

26-5ABENDUA-URTARRILA

Izotz gaineko patinajeikastaro trinkoakTXURI URDIN IZOTZ JAUREGIA

1-8URTARRILAK

Iraupen eskiko irteeraVASCO DE CAMPING ELKARTEA

lehiaketan

ATLÉTICO SAN SEBASTIÄN

TXURI URDIN

CVCFONDO

Page 14: Mugikirola! 70. zenbakia

albisteak14

· mugikirola.net 70

2011

ko a

zaro

a

PRIOR TIRATZAILEA MUNDUKO TXAPELKETAN

Alex Prior Fortuna K.Eko esgrima tiratzaileak urriarenhasieran Catanian (Italia) jokatu zen gurpil-aulkiko tira-tzaileen Munduko Txapelketan laugarren postua lortuzuen. Donostiarraren helburua 2012an Londresen joka-tuko diren Joko Paraolinpikoetarako txartela lortzea da.

EGIGUREN PUNTISTA FINALEAN

Mikel Egiguren zesta puntalaria BuruzBuruko Txapelketako finalerako sailkatuzen. Durangon jokatu zen finaleanordea, txapela bederatzigarren aldizIñaki Osa zumaiarrak jantzi zuen 30-17irabazita donostiarrari. Iaz puntista ber-dinek jokatu zuten finala eta orduan erezumaiarrarentzat izan zen txapela.

DONOSTI BASKET NESKAK

Donosti Basket Neskak (DBN) izenekoerrendimenduko saskibaloi proiektuaaurkeztu da Udaletxean. EmakumeenTxapelketako talde profesionaleko jo-kalariak orokorrean gipuzkoarrak izateadu helburu proiektu honek. Aurtengoa,proiektuaren hirugarren denboraldiaizango da.

LAGUN ARO GBC KIROL EGOKITUAREKIN

Lagun Aro GBCk eta Gipuzkoako Kirol Egoki-tuaren Federazioak lankidetza-hitzarmena si-natu dute. Hitzarmen horren helburuak haurrenpsikomotrizitatea hobetzea eta beste haurrekinharreman sozialak areagotzea dira. Programahonek lantalde zabala du eta bertako profesio-nalek programazio, egiaztatze eta ebaluazioprozesuak lantzen dituzte.

ALE

X P

RIO

R

DBN

GKEF

JAI ALIVE

Page 15: Mugikirola! 70. zenbakia

a l b i s t e a k 15

mugikirola.net 70 ·

2011

ko a

zaro

a

Albiste gehiago

mugikirola.net helbidean

ESKOLA KIROLEKO MONITOREENTZAT IKASTAROA

Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako foru aldundiek, AsmozFundazioarekin elkarlanean, Eskola Kiroleko monitoreen-tzako on-line ikastaroa antolatu dute.

Bi txanda izango dira: lehenengoa abenduaren 12tik otsai-laren 26ra eta bigarrena otsailaren 27tik maiatzaren 13ra.

Donosti-Berri Txirrindulari Eskolan gazte mai-letako txirrindularien kopuruak behera egin duazken urteetan. Horregatik, ekimen bereziakantolatu dituzte, adibidez, txirrindulari gaz-teentzako eta gurasoentzako hitzaldiak.

ETXARRI ETA ARZAMENDI PADELEKOMUNDUKO TXAPELDUN

Amaia Etxarri eta Irene Arzamendi Soccer-world Etxadi taldeko padel jokalariek mun-duko txapelketa irabazi dute. Lehenak 18urtez azpikoen kategorian irabazi du eta bi-garrenak 14 urtez azpikoen mailan.

ARTE MARTZIALEN ZENTROA

Eusko Jaurlaritzak goi-mailakokirol-zentro kalifikazioa eman dioJudo Club SS elkarteak kudeatzenduen Anoetako Arte Martzialeta-rako Udal Aretoari.

TXIRRINDULARITZA BULTZATZEKO HITZALDIAK DONOSTI BERRIN

DONOSTI BERRI

CLUB DE PADEL SOCCERWORLD ETXADI

JUDO CLUB SS

Page 16: Mugikirola! 70. zenbakia