albistekaria 1 zenbakia

7

Upload: maria-eta-jose-ikastetxea

Post on 06-Mar-2016

222 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Albistekaria 1 zenbakia

MARIA ETA JOSE

1 Zenbakia

Page 2: Albistekaria 1 zenbakia

Duela bi urte gure ikastetxean euskararen erabilera sustatzeko eta zuzentasunez jarduteko maskota berriajaio zen: “Dortoki”. Hizkuntza normalkuntzaren prozesuan aurrera-pausoak eman eta ikasturtean zeharburutzen ditugun ekintzez gain, “Dortoki”-ri misio berri bat egokitu zaio aurtengoan; sarritan, gure inguruanentzuten ditugun ohiko euskarazko esaldi okerrak zuzentzea eta egoki nola diren esatea, hain zuzen ere.Honetarako, hilero ikastetxeko korridoreetan ohiko erabilera desegokia duten esaldien kartelak zintzilikatueta hauen inguruko lanketak egingo dira. Horrez gain, hilero web gunean ere txertatuko dira esaldiak. Izanere, guztioi mezua helarazteak, euskal hiztun komunitatearen erabileran eta zuzentasunean eragingo du.

Bestalde aipatu, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuela ikastetxean. Goizeangoizetik hainbat ekintza burutu genituen, hala nola, euskararen inguruko horma-irudi ezberdinen erakusketa,euskararen inguruko hausnarketa, “Hitz eta Pitz” lehiaketa, filmak euskaraz… Primeran pasatu genuen etahonen erakusgai dituzue web orrialdean zenbait argazki.

Mila esker denon parte-hartzearengatik!

Egunero izan dadila euskararen eguna!

DORTOKI, EUSKARAREN ERABILERA EGOKIA BULTZATUZMaria eta Jose

Page 3: Albistekaria 1 zenbakia

Elkar ezagutu ondoren, gure txikiei esperimentatzeko grina piztu zaie. Jolasean materialdesberdinak ezagutu dituzte, sentimendu ugari kanporatuz. Ibilbide polita izan da, guztiokgauza berriak ikasi ditugu guraso, haur eta hezitzaileok. Begira, begira nola aritu direneskolako txikiak…

Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu!

H.E.

Page 4: Albistekaria 1 zenbakia

“HAZI, BIZI, HEZI” Bizipen Tailerrekin, eskola eta familien arteko topaketa eta elkarlanerako gune batsortzea izan dugu helburu. Hala, gure ikasleen onerako, eskola eta familien artean konplizitatea,hurbiltasuna eta lagunartea sendotzea nahi izan dugu.

Horretarako, azaroan zehar, 2, 3, 4 eta 5 urteko ikasleen gurasoak ondorengo bizipen tailerretan parte hartudute:

2 urteko ikasleen gurasoen tailerra: ESKOLATZE PROZESUAREN BIZIPENAK - KAFE TERTULIA3 urteko ikasleen gurasoen tailerra: NIAREN EREMUA: ARRETA DEITZEKO ADIERAZLEAK. ZER DAGOHORREN ATZEAN?4 urteko ikasleen gurasoen tailerra: OINARRIZKO EMOZIOA: BELDURRA5 urteko ikasleen gurasoen tailerra: OINARRIZKO EMOZIOA: AMORRUA

Esperientzia oso aberasgarria izan da! Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

H.H. “HAZI, BIZI, HEZI” Bizipen Tailerrak

Page 5: Albistekaria 1 zenbakia

Eskola Kirola egitasmoan barne, Zumaiako Saskibaloi txapelketan Maria eta Jose Ikastetxeko alebinmailako neska talde bat garaile suertatu da.

2013-2014 ikasturte honetan ere, Maria eta Jose Ikastetxeko ikasleek Eskola Kirola Plangintzaren barne,Zumaian antolatzen diren kirol txapelketa guztietan hartuko du parte. Honela, lehen hiruhilabetean saskibaloi txapelketa jokatu da benjamin eta alebin mailetan. Benjamin mailako lehiaketaren barne ez datxapelketarik jokatzen, ez dago sailkapenik. Alebin mailan, berriz, txapelketa izaten da eta, aurtengoan,alebin neska mailan Lehen Hezkuntzako 6. mailako neska talde bat suertatu da garaile.

Bigarren hiruhilabetean eskubaloi txapelketa izango da eta ondoren, futbito txapelketa jokatuko da.

GBC Donostiako saskibaloi taldeak Unicajaren kontra Ilunben jolasturiko partida ez dute ahaztuko gurelehenengo hezkuntzako ikasle batzuk. Izan ere, atsedenaldi batean gure Ikasle batzuk pistara atera etaminutu batez jolasteko aukera izan zuten. Ilunbeko ikusle guztien aurrean jokatzen egon izana ez dutedenbora luzean ahaztuko gure gaztetxo hauek.

L.H. Ikastetxean kirola bultzatuz!

Page 6: Albistekaria 1 zenbakia

Gure Ikastetxean, ikasleen maila akademiko gorena lortzeko xedeaz gain, pertsonakheztea dugu helburu. Gaur egungo gizarteak erronka ugari ditu aurrean eta horiei aurreegiteko hezkuntza integrala bideratzen dugu gure ikasleekin, arlo akademikoa etapertsonala modu eraginkorrean landuz. Hori dela eta, “HAN eta HEMEN” proiektuarenbarnean, abenduaren 17an “CARITAS” erakundetik, hainbat hezitzaile etorri zaizkiguikastetxera, DBH-ko ikasleekin gaur egun eta gure herrian ditugun arazoei erantzunanola eman daitekeen azaltzera eta horretarako, boluntario lanak nolako indarra duenazpimarratzera. Landu diren gaiak:

DBH1- Etorkinak eta ijitoak.DBH2- Bidezko merkataritza.DBH3- Arroparen mundua “oldberri”.DBH4- Kale gorrian dauden pertsonak.

D.B.H. HEZKUNTZA INTEGRALA

Page 7: Albistekaria 1 zenbakia

Aurten ere abenduaren 24an, OLENTZERO etorriko da haurren eskutitzak jasotzera etaondoren berarekin batera irtengo gara Zumaiako Herri Eskolako, Zumaiako Institutuko etaMaria eta Jose ikastetxeko ikasleok, gurasook, langileok eta irakasleok kalez kale kantari.

Ohar honen bidez, ekintza hauetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.Anima zaitezte eta anima itzazue zuen seme-alabak.

EGUNA: abenduak 24,larunbata.ESKUTITZAK JASOTZEA: 11:00etatik 12:20era ikastetxeko sarrera nagusian OLENTZEROREKIN ABESTERA: irteera: 12:30ean Institutu pareko plazoletatik. amaiera: 14:00etan Kofradia Plazaren inguruan.

Oharra: Arren, baserritar jantzita etorri.

OLENTZERO!!!