lege berria abian da - derioko udala...derioko futbolaren mundua baturik agertzera, prentsa orokor...

15
Lege berria abian da Aldaketak Tokiko Administrazioan otsaila 2013 101 zenbakia Gurea Aretoko ikuskizunen zerrenda barne

Upload: others

Post on 08-Aug-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Lege berria abian da - Derioko Udala...Derioko futbolaren mundua baturik agertzera, prentsa orokor jakin batek eginiko gupidagabeko erasoaren eta epaileen estamentuaren aurrean. Ángel

Lege berria abian daAldaketak Tokiko Administrazioan

otsaila2013

101zenbakia

Gurea Aretoko

ikuskizunen zerrenda

barne

Page 2: Lege berria abian da - Derioko Udala...Derioko futbolaren mundua baturik agertzera, prentsa orokor jakin batek eginiko gupidagabeko erasoaren eta epaileen estamentuaren aurrean. Ángel

2

URTE BERRI HONETAN, ZERGA GEHIAGO DITUGU?

Urtea hastearekin batera, galdera egiten diogu geure buruari: igoko al dira zergak edo

oinarrizko zerbitzuen prezioak? Eta inoiz gutxitan izaten da erantzuna ezezkoa. Krisi egoera orokorrak eta langabezia tasa altuak ere ez dira lagungarri ikuspuntu hori aldatzeko. Otsaila iritsi da eta datu orokorrak aztertzen hasi gara, ez soilik udalerriarekin zerikusia dutenak. Bada, ziurtatzen dugu urtarrileko aldapa, tamalez, urte osora luzatuko dela. Zorionez, 2014an kontua ez da horren zorrotza izango. Hori ziurtatzeko, ale honetan Tokiko Administrazioaren lege berriari buruz hitz egingo dugu. Asmoa da horren bidez gastuaren eraginkortasuna bilatzea, erakundeetan ordena eta zentzua ezartzeko, zenbaitetan gehiegikeriak edo neurrigabekeriak gertatu izan dira eta. Nolanahi ere den, egiazki zortea dugu, gureak ez baitira kontrolik gabeko udaletxeak (eta pluralean hitz egiten dugu, gure inguruari edo komunitateari buruz ari garelako). Ohartarazi nahi dugu legearen xedea dela lotsagabekeria edo, zuhur jokatzeko, esan dezagun kontrol falta baliatuz, benetako zulo ekonomikoak eragin dituztenengan zenbait oinarri ezartzea. Espero dezagun ezarri nahi dugun arrazionaltasuna eta iraunkortasuna tokiko korporazioei ez ezik, beste batzuei ere eskatzea. Hori izango litzateke lehenengo urratsa. •

02 Editoriala03 Udal zergek gora egin dute04 Pilota erakusketa Kultur Birikan04 Kubako salsa dastatu05 Ondarru zurekin!06 Murrizketak kirolean07 Padela: deskontuak eta palaren boterea08 Gizarte-jantokia luzatu egin da08 Inauteriek bat egiten dute Bilborekin09 65eko kintoen topaketa10 Ehizako tiroen inguruko grina11 TA21: Lege berri bat ezagutzen. Foroak12 Txapela buruan: Mireya Cornellán14 Derioztarrak ipuin lehiaketan15 Zizka Mizka: fusioaren exotismoa16 Gure Aretoa: karteldegia

Azaleko argazkia:Udala(Egilea: DerioKOmunikazioa)

EDITORIALA

BEITU [email protected]

Depósito Legal: BI–1377–04I Imprime: Graficas Mungia

Beharrezko telefonoakDERIOKO UDALA 944 541 019AYUNTAMIENTO FAX 944 542 832UDALTZAINGOA - POLICIA MUNICIPAL 944 543 725SERVICIOS SOCIALES 944 542 243SUHILTZAILEAK – BOMBEROS 946 555 337KULTUR BIRIKA 944 659 714GARBIGUNE 944 034 090HERRI IKASTETXEA – ESCUELA 944 541 246UDALSAREAK - AVERIAS DE AGUAS 944 873 187BEHARGINTZA TXORIERRI 944 540 370INSTITUTUA – INSTITUTO 944 543 258EUSKALTEGIA 944 540 062MANKOMUNITATEA 944 540 350KIROLDEGIA – POLIDEPORTIVO 944 540 159GAZTELEKU 944 540 469BIBLIOTEKA 944 540 210NAGUSIEN ETXEA 944 540 763AEK 944 543 967KZ GUNEA 944 033 335OSASUN ZENTROA - CENTRO DE SALUD 944 543 004TAXI DERIO 944 800 909

Page 3: Lege berria abian da - Derioko Udala...Derioko futbolaren mundua baturik agertzera, prentsa orokor jakin batek eginiko gupidagabeko erasoaren eta epaileen estamentuaren aurrean. Ángel

3

101 Zenbakia

Otsaila2014

UDAL ZERGEK % 1,9 EGIN DUTE GORABeste kuota batzuk, esate bateko tailerrenak, mantendu egin dira

2014. urteak ilusio berriak dakartza, baina baita nolabaiteko beldurra ere oraindik

egoera ekonomiko zailak jarraitzen duela dakienarentzat. Urte berria iristearekin batera, tasa eta faktura orokorrak ere handitu egin dira, besteak beste zenbait zerga edo produkturekin gertatu den bezala (argiarekin, esate baterako). Beste epigrafe batzuei, berriz, eutsi egin zaie. 2014an, herriko biztanleok ordaintzen ditugun zerga gehienak ia % 2 igo dira.

Udal zergak (adibidez, OHZ, zirkulazioaren zerga, urarena edo zaborrena) % 1,9 areagotu dira, Ogasun Zinegotzigoak jakinarazi duenaren arabera. Beste alde batetik, azaldu dute zenbait zerbitzuk 2013ko kuotei eutsi dietela; esaterako, udal tailerren edota Kultur Birikako aretoen erabileraren kasuan. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren prezioari ere eutsi egin zaio, besteak beste.

Bidaiak, argiak eta ezkontzakEzkontza zibiletako garbiketa zerbitzua

emateagatiko tasaren kuota aldatu egin da: astelehenetik larunbatera 42,70 € ordainduko da, eta igande eta jaiegunetan, berriz, 55,38

€. Prezio horiek Larrabarri baserrian zein udaletxeko bilkura aretoan egiten diren ekintzetarako ezarriko da.

Bestalde, Udalean egin diren igoera horiekin batera, argiaren prezioa ere igo da, oro har. Azken baliabideko tarifa (ABT) jasotzen duten kontsumitzaileentzat % 2,3 da, eta tarifa hori martxoaren amaieran berrikusiko da; beraz, oraindik baliteke ezusteren bat egotea.

Garraioei dagokienez, Bizkaibusenak dirudienez bere horretan geratuko dira momentuz, eta Euskotrenek jakinarazi du trenbide zerbitzuetako prezioetan izandako igoera apirilera arte ez dela ezarriko. Alabaina, zenbait tarifak gora egin dute, hala nola, Artxandako tunelen bidesariarenak % 2 egin du gora da, Bizkaiko Foru Aldundiak onetsitako prezio berrien arabera. •

Udal zerga gehienak ia % 2 igo dira, eta argia, momentuz, % 2,3. Udal tailerren prezioak mantendu egin dira. Beste batzuk, berriz (esate baterako Euskotrenen txartelena), apiriletik aurrera irekiko dituzte.

Page 4: Lege berria abian da - Derioko Udala...Derioko futbolaren mundua baturik agertzera, prentsa orokor jakin batek eginiko gupidagabeko erasoaren eta epaileen estamentuaren aurrean. Ángel

4

EUSKAL PILOTA HERRIZ HERRI

Euskal pilotari buruzko erakusketa ikusgarria Kultur Birikan

Otsailean Kultur Birikan “Euskal pilota herriz herri” erakusketa egingo da.

Bertan, historian zehar pilotaren hainbat modalitatetan erabili izan diren tresnak eta pilotak egongo dira ikusgai. Azalpenak euskaraz eta gaztelaniaz emango dituzte, eta hainbat mende dituen kirolaren jatorrizko zein birsortutako elementuak deskribatuko dira. Are gehiago, duela 500 urteko pilota bat (birsortutakoa) egongo da ikusgai. Palez eta pilotez gain, frontoien maketak egongo dira txikienen eta oro har kirolzaleen gozamenerako, tokiko kirolen inguruko

zaletasunetik harago.. Erakusketa erakargarri horrek zenbait osagarri ditu: zenbait argazki panel, azken hiru mendeetan palak izan duen bilakaera erakusteko; argitalpenak; elementu bitxiak edo ikus-entzunezko hitzaldi bat, gure kirol aberats honi buruzko ikuspegi ahalik eta zabalena emateko. •

KUBAKO SALSAREN EGOITZA DERIONDantzatzeko, ikasteko eta gozatzeko elkargunea

Bilbosalsa elkarteak eta Bizkaiko Salsacubana akademiak

Derion ospatuko dute, otsailean, XII. Larunbat Latindarra, ekitaldi paregabea eta familia girokoa. Otsailaren 21ean (ostirala) eta 22an (larunbata) egingo da, Seminarioko hoteleko zenbait aretotan, eta aukera egongo da bertan maila goreneko Kubako irakasleekin dantzatzeko. Erritmo ugaritako tailerretatik hasi eta Kubako dantzetaraino. Ekitaldia Cubanísimo deituko da, eta honako hauek egongo dira, besteak beste: ongietorria emateko festa, deskargak, gurpilak, kasinoko irudiak eta dantzan aplikatutako era guztietako gorputz

adierazpenak. Kubako salsa izango da nagusi, baina honako hauek ere izango dute lekua: bachata, conga, rumba eta reggaeton dantzak. Izena emateko eta informazio gehiago izateko, ikusi orrialde hau: www.salsacubana.net/sabadolatino •

Aretoko dantzak gero eta zaletu gehiago ditu: salsa handitzen ari da.

Page 5: Lege berria abian da - Derioko Udala...Derioko futbolaren mundua baturik agertzera, prentsa orokor jakin batek eginiko gupidagabeko erasoaren eta epaileen estamentuaren aurrean. Ángel

5

101 Zenbakia

Otsaila2014

ARTEAGA FTk ETA CD DERIOk BAT EGIN DUTE ONDARRUREKIN

Derioko futbol komunitate osoak babesa eman du

Urtarrilean Seminarioko futbol zelaian izandako zoritxarreko gertaerek oraindik ere

zeresana ematen dute. Zoritxarreko arbitrajeak, ikus-entzule asaldatuek eta akta partzialean jasota geratu ziren zenbait adierazpenek, azkenik, txartel beltza ekarri zuten. Epaileak atera zien Arteagako mutikoei partida batean. Zoritxarrez kirol honetan ohikoa den gertaera bati eman zitzaion garrantzia handiak behartu zuen Derioko futbolaren mundua baturik agertzera, prentsa orokor jakin batek eginiko gupidagabeko erasoaren eta epaileen estamentuaren aurrean. Ángel Garitanok (“Ondarru”, kaltetu handiena) zuzentzen zuen talde kaltetuko haur kategoriakoak izan ziren ekimen hau bideratu zuten lehenengoak, eta astebete igarota, talde guztiek bat egin zuten Derioko entrenatzaile ezagunari babesa emateko. Tokiko futbolariek ere euren maitasuna eta elkartasuna agertu zuten pertsonaia kaltetuarekin. Hurbiletik jarraituko dugu kontuaren bilakaera eta zehaztasun handienarekin emango dizuegu informazioa. Jokalarien gurasoek idazki luzea egin bazuten ere eta klubak berak ere beste horrenbeste egin bazuen ere, momentuz horren beharrezkoa den babes horren irudiak jaso ditugu. Derioko haurrek eta euren babesle handiek (zuzendariak, entrenatzaileak eta klubeko langileak) egiten duten kirola ezin da zalantzan geratu interes jakinak dituzten zenbait instantziak eragin duten ospe galtzearen aurrean. •

Page 6: Lege berria abian da - Derioko Udala...Derioko futbolaren mundua baturik agertzera, prentsa orokor jakin batek eginiko gupidagabeko erasoaren eta epaileen estamentuaren aurrean. Ángel

6

KIROLAK ERE MURRIZKETAK IZAN DITUPrezioetan eta ordutegietan eragingo du

Udal kiroldegiak herriko epizentroetako bat izaten jarraitzen du; izan ere, kirola

osasuntsu egoteko oinarrietako bat da. 2014. urtea udal instalazioetan aldaketa esanguratsuak eginez hasi da eta jarduera gehienei eutsi egin bazaie ere, aldaketa ugari egin dira prezioei dagokienez.

Alde batetik, aurten kanpoko igerilekuetarako eta kiroldegirako pase osoa ordaintzeko aukera besterik ez da eman. Horrenbestez, desagertu egingo dira urteetan eskuragarri egon diren bestelako modalitateak. Horrez gain, igerileku girotuari (jendearen eskaera gehien izaten duen eskaintzetako bat) dagokionez, denboraldi honetan murriztu egingo du ordutegia: bederatzietatik bederatzietara egongo da irekita, eta ez gaueko hamarrak arte, lehen bezala. Gainera, larunbatetan ordu bat eta erdiak arte baino ez da irekita egongo, eta arratsaldez itxita egongo da, aurreko denboraldian ez bezala.

Prezio berriakAldaketa horiek igerilekuari ez ezik,

frontoiari ere eragiten diote, zenbait aldaketa

izan ditu eta. Sarrera doakoa izango da harpidedunentzat bederatzietatik eguerdiko ordu biak arte, eta arratsaldez bost euro ordaindu beharko dira argia erabiltzen bada. Bestalde, eskaintzen diren jardueretan ez da inolako berrikuntzarik egon. Hartara, besteak beste, pilates, spinning, aerobic, body-pump eta gap-streaching ikastaroez gozatzen jarraitu ahal izango da, bai eta hainbat igeriketa ikastaroz ere.

Azkenik, nabarmentzekoa da sarrera solteen prezioa areagotu egin dela. Euro bat igo da: helduenak zazpi euro balioko du, eta txikienak, berriz, sei. Halaber, igerilekuaren abonamendua ere igo egin da, 45 eurotik 55era. Aldaketa horien guztien helburua da kiroldegiak zerbitzu ezin hobea ematen jarraitzea, instalazioen kalitateari eta lan pertsonalari esker. •

Prezioan gorakada arinak eta murrizketak ordutegietan

Igerilekua eta frontoia dira eskaera gehien izaten duten esparruak.

Page 7: Lege berria abian da - Derioko Udala...Derioko futbolaren mundua baturik agertzera, prentsa orokor jakin batek eginiko gupidagabeko erasoaren eta epaileen estamentuaren aurrean. Ángel

7

101 Zenbakia

Otsaila2014

PADELA DESkONTUAREkINDerion deskontuak aplikatzen dira DUKeko bazkideentzat.

Pala eta pilota tresna nagusi gisa, Pádel Deriok eskaintza ezin hobea dauka 2014.

urterako. DUKeko (seminarioan dagoen kluba) bazkideentzat % 15eko deskontua ezarri da eskola eta materialetan. Gainera, klubeko sarrera doakoa izango da bazkideentzat, eta jokatzeko sei euro ordaindu beharko dituzte orduko.

Pádel Deriok azaldu du uneoro krisiaren mehatxupean bagaude ere, padela goren unean dagoen kirola dela eta pisten erabilera handitu egin dela. Instalazioak seminarioaren atzealdean sortu ziren, 2013. urtean hobetu zituzten eta gaur egun 10 pista dituzte, horietako 4 kristalezkoak. Horren ondoan, gizarte arloko 500 metro koadro daude, bazkideen zerbitzuak handitzeko.

Pádel Derioren baitan dago Andoni Bardasco, munduko 35. postuan dagoena. Bere ondoan, lau entrenatzaile profesionalen taldeak egunero lan egiten du kalitatezko zerbitzua eskaintzeko kirol horren esparruan. Epe laburrean, gainera, etorkizun oparoa izatea espero dute. •

PALAREN BOTEREALandabarriko padel pistak estali egingo dira

Denboraren poderioz, padela gero eta finkatuago dago eta gero eta zaletu gehiago

lortzen ari da. Horren froga dira gure esku ditugun askotariko pistak. Ganbe inguruan, zehazki Landabarri Klubean, Marcos Reis begiraleak eskolak ematen dizkio kirol hori ikasteko eta praktikatzeko prest dagoen orori. Joko honetarako eskaera gero eta handiagoa da, eta horrexegatik erabaki du klubak kirol gunea hobetzeko zenbait aldaketa egitea. Hasteko, padel pistak estali egingo dira, eguraldiaren menpe egotea saihesteko, aintzat hartuta urtearen sasoi honetan nahiko kaskarra izaten dela. Hori dela eta, asmoa da datorren hilabeterako pistek dagoeneko teilatua izatea

eta guztion gozamenerako prest egotea. Esparrua irekita egongo da astelehenetik igandera, eta prezioak lehentasunezko erabiltzailea, Landabarriko harpideduna edo aldizkako erabiltzailea izatearen araberakoak izango dira. Bestalde, padel eskolak goizez izango dira, astelehenetik ostiralera, orduko 28 euro ordainduta. Eguerditik aurrera, berriz, 32 euro ordainduko dira, eta 34 euro bi pertsonentzat bada edo 36 euro eskola bi baino gehiagorentzat ematen badira. Azkenik, nabarmendu behar da hamar eskolako bonoak guztira 300 euro balio duela. •

Pistak hil honetan bertan estaliko dira.

Goren unean dagoen kirola, gero eta zaletu gehiago

dituena.

Page 8: Lege berria abian da - Derioko Udala...Derioko futbolaren mundua baturik agertzera, prentsa orokor jakin batek eginiko gupidagabeko erasoaren eta epaileen estamentuaren aurrean. Ángel

8

JANTOKI SOZIALAK 2014. URTEAN ERE JARRAITUkO DUZerbitzua kudeatuko duen enpresa noiz ezagutuko zain

Udalak zailtasun ekonomikoak dituzten familientzat joan den urtean sortu zuen

jantoki sozialak zerbitzua ematen jarraituko du 2014. urtean. Begoña Bilbao Gizarte Ongizatea eta Osasuna Arloko delegatuak hala baieztatu du, nahiz eta honako hau onartzen duen: “zehazteko dago zein izango den zerbitzua kudeatuko duen enpresa”.

Proiektua 2013. urteko udazkenean hasi zen, herrian arazo ekonomiko larriak zituzten familiak zeudela atzeman ondoren. Lehenengo hilabete horiek zerbitzuaren eskaera eta

beharrizana ebaluatzeko balio izan zuten, eta horien ondoren, udaletxeak luzatzea erabaki du. Bada, aurtengo aurrekontuetan partida bat jaso da, horri jarraipena emate aldera.

Jantoki honek askotariko menua bermatzen die hogei bat pertsonari, astelehenetik ostiralera. Momentuz, Derioko herritarrak dira erabiltzaileak, baina proiektua Mankomunitatea osatzen duten gainerako herrietara zabaldu da. Gainera, aurreikusita dago xede horren harira sortutako bi lanpostuei eustea, jantoki soziala irekita dagoen bitartean. •

INAUTERIEK BILBOkOEkIN BAT EGINGO DUTE

Jarduerak areagotu egin dira Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Egunarekin bat egitean

Otsailaren 28an eta martxoaren 1ean, herria musikaz eta kolorez gainezka egongo da.

Sorginek, heroiek eta printzesek beteko dituzte kaleak, inauteriak heltzen direla eta. Jaiak ostiralean hasiko dira, eskolako inauteriekin batera. Txikienek herrian zehar desfilatuko dute eta euren jarduerak egingo dituzte udaletxeko plazan. Gainera, bi ospakizun egongo dira; izan ere, eskolako ohiko inauteriekin batera, Gure Señeak taldeak Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Egunerako jarduerak antolatu ditu.

Gure Señeak taldeak jaiekin bat egingo duEguneko plater nagusia Pirritx, Porrotx

eta Marimototxen emanaldia izango da, baita

Derioko elkarte horri eskainitako abestiaren aurkezpena ere. Aurkezpen hori bost eta erdietan izango da, kiroldegian. Ekitaldi horren ostean, Lainomendi eta Taberna Ibiltaria taldeek girotuko dituzte kaleak, abesti eta dantzen bidez. Gainera, Bilboko inauteriekin bat egiten duen arren, larunbat arratsaldean, ostalariek, merkatariek eta Udalak berak dantzaldi bat eta mozorroen ohiko lehiaketa antolatuko dute. Horrez gain, Ludotekak ere ospakizun horiekin bat egingo du hilaren 3an, 4an eta 5ean, programa berezi batekin, hamarretatik eguerdiko ordu bata arte. •

Ludotekako mozorroen desfilea urtetik urtera hobetzen da.

Page 9: Lege berria abian da - Derioko Udala...Derioko futbolaren mundua baturik agertzera, prentsa orokor jakin batek eginiko gupidagabeko erasoaren eta epaileen estamentuaren aurrean. Ángel

9

101 Zenbakia

Otsaila2014

65EKO KINTOEN TOPAkETAGoateke bat martxoan, urte zoragarri haiek gogora ekartzeko

Ana Amadozi eta Juani Llanosi bururatu

zitzaien ideia, festa egun batean aspaldiko garaiak gogora ekartzean: “zergatik ez gara gure kintako kideak, hau da, 65eko kideak, elkartzen? Horrela sortu zen proposamena, eta bi lagunak orduz geroztik buru belarri ari dira lanean, aspaldiko garaiak gogora ekartzea xede duen ospakizuna antolatzen. Dagoeneko data jarri diote egun horri: martxoaren 29a.

Lehenengo bilera egin ostean, espero ziren proposamenak sortu dira. Horrela, Anak aipatzen duenaren arabera, trikipoteoa egitea pentsatu dute, horren ostean bazkaria eta ondoren goatekea, hori guztia Deriotik irten gabe eta “gure garaiko musikarekin”, ziurtatu du. Topaketa honetara etortzeko, etorri nahi dutenei hamar euro ordaintzea besterik ez zaie eskatzen. Zehazki, topaketa horretarako jarriko den kontu zenbakian ordaindu beharko dira (karteletan agertzen da). “Ez da nahikoa esatea etorri nahi dutela, ekarpen horren bidez ordainduko baita

jaiaren hasiera” azaldu du Amadozek. “Eskola berean ikasi duten 35 derioztar baino gehiago” elkartzea espero dute. Hori dela eta, aurreko urteetako jendeak ere (64koak edo 63koak) izena eman ahal izango du.

Berriz elkartzeaTopaketa honen xedea da “jakitea nola

dagoen euretariko bakoitza hogeita hamar urte igaro ondoren” adierazi du. Izan ere, jende askok besteekin zuen harremana galdu du, eta harreman horri eusteko, proposatu dute aldian-aldian bilera edo festa hori errepikatzea “bereziki 50 urte betetzen ditugunean, hori ospakizun berezia izango da eta” espero du.

Ekitaldia egin aurreko eguna izango da 65eko kintoek izena emateko azkena, eta ekitaldia martxoaren 29an egingo da.. Antolatzaileen ustez, zenbat eta jende gehiagok izena eman, orduan eta hobeto. Beraz, hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdian jaio ziren guztiak animatu nahi ditu dibertitzeko eta garai zoragarri horiek guztiak nolakoak izan ziren gogorarazteko egunean parte hartzera. •

65eko kintoek bazkariarekin eta festarekin egingo dute ospakizuna. Espero dute ekitaldira hogeita hamar bat pertsona bertaratzea, eta hori baliagarri izango da, hiru hamarkada igaro ostean, bakoitza zertan aritu den jakiteko. Izena emateko, beharrezkoa da hamar euro sartzea

horretarako sortu den kontu zenbakian.

65eko kintako beste talde bat ikusi ahal izango duzue euskarazko aldean

Page 10: Lege berria abian da - Derioko Udala...Derioko futbolaren mundua baturik agertzera, prentsa orokor jakin batek eginiko gupidagabeko erasoaren eta epaileen estamentuaren aurrean. Ángel

10

EHIZA TIROEK ERAGINDAkO GRINAJavier Ayarza Compack Sportingen eta ehiza ibilbideetan nabarmendu da

Derion zegoen armategia duela sei urte itxi bazuten ere, Lupe Martínez eta Javier

Ayarza senar-emazteek oraindik ehizaren munduaren inguruko grina handia sentitzen jarraitzen dute. “24 urtez izan dugu armategia eta orain ez dago ia ehizaren kulturarik. Jendea kanpora joan ohi da”, aipatu dute. Ayarzak baieztatzen du orain beste garai batzuk direla, eta indarrean dauden zenbait legek asko murriztu dutela jarduera hori. 66 urte izanik, kontatzen digu lehen ez zegoela inolako arazorik modu librean ehizatzeko. Hala ere, hainbat legek eta gure herrian dagoen sozietateen faltak jarduera hori murriztea eragin egin dute.

“Gure armategia elkargune garrantzitsua zen inguruko ehiztarientzat. Denda elkartzeko leku gisa erabiltzen zuten, baten eta bestearen bizipenak partekatzeko”, azpimarratu du Lupe Martínezek. Bestalde, Ayarzak kontatzen digu Euskadin ehizaren inguruko tradizioa egon bada ere (batez ere hegazti migratzaileekin), jendea beste zonalde batzuetara joan ohi dela; besteak beste, Errioxara, Gaztela eta Leonera edo Kantabriara. Izan ere, “Bizkaian ez dago ehiza esparrurik”.

Euskadiko eta Espainiako txapeldunaEhiza zentzu hertsienean hartuz, Javierren

benetako grinak dira Compact Sportinga eta ehiza ibilbideak, ehiza tiroaren bi modalitate, alegia. “Hemen ia tiro zelairik ez badago ere, beti egon izan dira oso tiratzaile onak” ziurtatu du. Behin baino gehiagotan izan da Euskadiko

eta Bizkaiko txapeldun, baita Espainiako txapelduna ere, 2007. urtean, beteranoen kategorian. Horren guztiaren frogak dira eskuratu dituen txapel ugariak eta askotariko garaikurrak. Horiek guztiak altxor gisa gordetzen ditu etxean.

Entrenatzeko tiro zelairik gabe gaude. Duela hamar urte itxi zuten handiena, Leioan zegoena. “Inpotentzia handia da eskopeta eta kartutxoak izatea, eta inon ere tirorik ezin botatzea” esan du penaz. Baina, ehiza tiroaren inguruan sentitzen duen grina hori euren semeari (Goizeder) transmititzen jakin dute. Semea ere Bizkaiko txapelduna izan da. Bere nahi handiena da kirol hau sustatzea eta belaunaldiz belaunaldi jarraipena egotea. •Armategi bat, grina eta ehunka bizipen

Ehiza tiroa, belaunaldien artean erreleboa duen kirola.

Page 11: Lege berria abian da - Derioko Udala...Derioko futbolaren mundua baturik agertzera, prentsa orokor jakin batek eginiko gupidagabeko erasoaren eta epaileen estamentuaren aurrean. Ángel

Tokiko Agenda 21

Agenda Local 21

Tokiko Agenda 21Agenda Local 21

11

LEGE BERRIA EZAGUTZENToki administrazioko lege berriak aldaketak ekarriko ditu

Duela gutxi indarrean sartu da toki administrazioaren arrazionalizazioari

eta iraunkortasunari buruzko legea. Erritmo motelean garatu da, baina hainbat zuzenketa, proposamen eta protesten ondoren, azkenik onetsi egin dute. Legeak honelaxe definitzen ditu bere xedeak: “Udalaren eskumenak argitzea eta erraztea, bikoizketak saiheste aldera; tokiko administrazioren egitura arrazionalizatzea, eraginkortasunaren printzipioarekin bat etorriz; finantzen eta aurrekontuen kontrola bermatzea, eta liberalizatzeko hainbat neurri dituen tokiko ekonomiaren jarduera erraztea”.

Praktikan, aurrerapauso handia dakar orain arteko ereduan; izan ere, honen bidez, deszentralizazioaren eta herritarrak administrazioaren kudeaketatik ahalik eta gertuena egotearen printzipioen ordez finantzen zentralizazioaren, eraginkortasunaren, egonkortasunaren eta iraunkortasunaren printzipioak ezarriko dira. Hau da, eredu honetan, udalek euren eskumenak eta eskumen osagarriak murriztuta ikusi ahal izango dituzte, defizita duten zerbitzuak lagako baitituzte, goragoko maila batean dagoen beste erakunderen batek kudea ditzan. Derio, alderdi horretatik, lasai egon daiteke, Mankomunitatean dituen zerbitzuek baldintza hori betetzen baitute. Gainera, legeak tokiko erakundeen jarduera aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-iraunkortasunaren mende jarriko du. Kontuan hartu beharreko azken puntua honako hau da: neurri batean mugatu egiten da botere politikoa, eta eginkizun berriak ematen zaizkie

kontu-hartzaileei. Lege berriak sustatuko ditu horiek.

Argi gehiago eta aterpe batParte-hartzeko aukera eman duten

aurrekontuen galdeketari buruzko azterketa amaitu da, eta dagoeneko badakite zein izan diren herritarrek egin dituzten proposamen nagusiak. Herriari argiztapen hobea edo handiagoa ematea, eta, horrekin batera, estalitako gunea –aterpea– eskatzea, adingabekoek erabil dezaten. Horiexek izan ziren eskaera nagusiak (biak batuta, guztira botoen herena egin zuten). Bi proposamenak dagoeneko aztergai daude, eta hainbat proposamen egiten ari dira. Horien berri emango dizuegu ondorengo foroetan eta komunikabideetan. •

Hona hemen 2014. urtean egingo diren TA21eko foroen datak. Horiek guztiak asteazkenetan egingo dira, arratsaldeko 7 eta erdietan, Kultur Birikan:

Otsailaren 19anMartxoaren 26anApirilaren 23anMaiatzaren 21eanEkainaren 18an

Uztailaren 16anIrailaren 24anUrriaren 22anAzaroaren 19anAbenduaren 17an

Page 12: Lege berria abian da - Derioko Udala...Derioko futbolaren mundua baturik agertzera, prentsa orokor jakin batek eginiko gupidagabeko erasoaren eta epaileen estamentuaren aurrean. Ángel

12

ETXEA CORNELLÁKO AUZO ZAHARREAN

Mireya Revilla, hamarkada batek ez du herrimina arintzen

2004. urtean erabaki zuen bere bizitza aldatzea. Orduan, Mireya Revillak ez zituen

hogeita hamar urte, baina denbora gehiegi egina zuen Derioren eta Cornelláren artean aurrera eta atzera. Maitasuna iritsi zen, eta asko pentsatu ondoren, erabakia hartu zuten: berak egin zuen leku aldaketa. Hamarkada baten buruan, oraindik ere enpresa berean jarraitzen du lanean, familia bat osatu du eta bi hilabetetik behin etortzen zaigu bisitan, “pilak kargatzeko”.

Onartzen du lehenengo hilabeteak zailak izan zirela: “garrantzitsuena izan zen denbora okupatuta izatea, atzean utzi nuena ahalik eta gutxiena gogoratzeko”. Gaur egun bizi den lekuaren parte sentitzen da, bertako

tradizioetan parte hartzen du eta ziurtatzen du oraindik zirrara sentitzen duela castellets edo els correfocs delakoak ikustean.

Katalunia-Euskadi loturaZenbait leku eta pertsona uztartzea

erraza suertatzen da, Katalunia eta Euskadiren kasuan, esate baterako. “katalanek euskaldunenganako sinpatia handia dute , gurea den oro atsegin dute, paisaia, gure mendien kolore berdea eta, batik bat, gastronomia”. Ildo horretan, Mireyak oraindik mantentzen ditu “nire amak egiten dituen eta irakatsi zizkidan errezetak, horretan oso tradizionala naiz” ziurtatu du.

San Miguelen jaio zen, eta bere ustez oraindik auzoko jaiak dira garrantzitsuenak. Hori bai, onartzen du azken urte hauetan herriak oso aldaketa handiak izan dituela, “nahiz eta oraindik lasaitasuna, pasieran ibiltzea eta betiko jendearekin topatzea ez den aldatu. Horretan, badirudi ez dela denborarik igaro”.

Derio txiki ikusten da Cornellá de Llobregatekin alderatuz gero, “baina inoiz baino hobeto dago” baieztatu du, uste osoz, Mireyak. Beharbada bizi den herriaren dimentsioa da harrigarrien suertatzen zaiona

Mireya, ondo pentsatutako eta

beharrezko aldaketa.

Page 13: Lege berria abian da - Derioko Udala...Derioko futbolaren mundua baturik agertzera, prentsa orokor jakin batek eginiko gupidagabeko erasoaren eta epaileen estamentuaren aurrean. Ángel

Número101

Febrero2014

13

“nigandik hurbil dauden pisuetako auzokideak ez ezagutzea” pentsaezina zaiolako betiko derioztarren artean. Balizko itzulerarik egitea pentsatu ez badu ere, faltan sumatzen du bere jendea, baita “lagunekin tabernaz taberna poteoan ibiltzea eta pintxoak” ere. •

Bere senarrari eta alabari asko gustatzen zaie Derio

Cornellá de Llobregat (Bartzelona)

Ondo komunikatuta, Bartzelona hiri handitik hogei minutura garraio publikoan, Cornellá de Llobregat gaur egun 90.000 biztanle biltzen dituen herria da. Bertan, ia denetarik aurki daiteke, ondo zaindutako

hirigune historikotik hasita. Bertan dago Mireyaren bizilekua “etxeak nagusitzen dira eraikinen aurrean”. Cornellák, gainera, aukera mordoa eskaintzen dizkie bisitariei; besteak beste, Llobregat ibaiaren inguruan

pasieran ibiltzea naturan murgilduta edo bertan dagoen XIV. mendeko gaztelua. Langileek eta gizarteak frankismoaren azken urteetan demokraziaren alde egiten duten borrokari dagokionez, herri honek ondare historiko zabala gordetzen du bertako eraikinetan. Besteak beste, udaletxeko sarreran nagusitzen diren X. mendeko zutabe aurre-erromanikoak ikus

daitezke.Bisitak atsegin handiz hartzen ditu Mireyak, “edozein une egokia da horretarako”. Bartzelona hiriraino eta bertako auzo gotiko ezagunera hurbiltzera gonbidatu gaitu, Montjuic jauregitik ikustera edo eguneko edozein ordutan jendez gainezka dauden rambla koloretsuetan pasieran ibiltzera. Eta eguna amaitzeko, “krema katalana, asko atsegin dudan postrea”.

San Miguel auzotik Cornellá de Llobregatera bidaiatu zuen derioztar honek, gaur duen familia bertan osatzeko. Faltan sumatzen du bere jendea eta Derio bezalako herri txikiaren lasaitasuna; baina, beste alde batetik, ”noiz baino hobeto dago”. Behin betiko itzultzeko asmorik ez badu ere, bi hilabeterik behin egiten digu bisita.

13

Page 14: Lege berria abian da - Derioko Udala...Derioko futbolaren mundua baturik agertzera, prentsa orokor jakin batek eginiko gupidagabeko erasoaren eta epaileen estamentuaren aurrean. Ángel

14

BI DERIOZTARREk IRABAZI DUTE IPUIN LEHIAKETA

Sari banaketa Kultur Birikan egin zen

Libe Larrabeiti Blancok eta Jon Txasko Meabek irabazi dute Txorierriko XVI. Ipuin Lehiaketa.

Libek lortu du 12 eta 15 urte bitartekoen kategoriako lehenengo saria, Ezbeharra izeneko kontakizunarekin. Bestalde, Jonek ere lehenengo saria lortu du (telebistan ateratzen den Sara Gandararekin, gainera) 16 urtetik aurrerakoen kategorian, Eskuari helduta ibili zen matxinsaltoa ipuinari esker. Edizio honetan 500 ipuinek baino gehiagok hartu dute parte.

Libek nahiz Jonek erakutsi duten irudimena, sormena eta aurkezpena gustatu egin zitzaion lehiaketako epaimahaiari. Honako hauek osatu zuten epaimahaia: Euskaltegiko eta AEK-ko irakasleek eta Totoanekoek (Txorierriko euskara federazioa), besteak beste. Kontakizunek lehenengo saria eskuratu zuten bi kategorietan, eta edizioa oso jendetsua izan zen. Mankomunitateak, ekitaldiaren antolatzaile gisa, aitortu du guztira 567 ipuin aurkeztu eta aurreko edizioetako kopuruak gainditu dituztela.

SariaLibe harrituta agertu da “ez nuen espero”

esanez; izan ere, gazte horrek ez du idazteko ohiturarik, baina bere osabak bi besoak hautsi zituenean izan zuen etorria. Horrela sortu zen Ezbeharra, bi besoak apurtuta izanik “gauza askorik egin ezin dituen” norbaitek gorabeherak kontatzen dituen ipuina. Era berean, Jon Txasko Meabe pozik egon daiteke helduen kategorian lehenengo saria lortzeagatik eta epaimahaiak “saritutako lanaren kalitateagatik”. Horregatik eman dira bi garaikur. Horiekin batera, bi accesit egon ziren, herri eta kategoria bakoitzeko –erantsitako taulan ikus daitekeen bezala–, sari banaketako gainerako irabazleekin batera. Ospakizun hori Kultur Birikan egin zen urtarrilaren azken egunean. •

Libe Larrabeitik eta Jon Txaskok irabazi dute Txorierriko XVI. Ipuin Lehiaketa: Libek 12 eta 15 urte bitartekoen kategorian eta Jonek 16 urtetik aurrekoen kategorian. Lehiaketa honetan 500 ipuin baino gehiago aurkeztu ziren, eta sariak Kultur Birikan eman ziren.

Derion saritutako accesiten zerrenda:A KATEGORIA (7 urte arte)

1. Ekaitz Legorburu, Unai López, Aimar Etxebarria, Aimar Vizán, Ane Urrutikoetxea, Mireia Hormaza, Irati Álvarez, Andrea García.(Hiru mosketeroak eta herensugea)2. Beñat Rodríguez, Julen Piña, Iker Mendizabal, Andoni Val, Paulo Sanabria, Ainhoa Aparicio, Ane Elorrieta, Sofía Fernández, Noa de Miguel, Mazuza Ouldbouh. (Mirentxu eta Marigorri sorgina)

B KATEGORIA (8 urtetik 9ra bitartean)1. Sendoa Ruiz Rodríguez (Alienigen tranpatia) 2. Ayala Peña Gutiérrez (Itzulerarik gabeko tunela)

C KATEGORIA (10 urtetik 11ra bitartean)1. Egoitz Montañes (Koroa Magikoa)2. Leire Iturbe (Basoaren misterioa)

D KATEGORIA (12 urtetik 15era bitartean)1. Jeanet Vicente (Tenis partidua)2. Asier Anguita (Berlingo kaleak)

Sari banaketa Kultur Birikan egin zen, hilaren 31n.

Page 15: Lege berria abian da - Derioko Udala...Derioko futbolaren mundua baturik agertzera, prentsa orokor jakin batek eginiko gupidagabeko erasoaren eta epaileen estamentuaren aurrean. Ángel

15

101 Zenbakia

Otsaila2014

BAT EGITEAREN EXOTISMOA

Zizka-mizkak bere ibilbideari ekingo dio, zenbait estilo nahastuz

Bi gitarra, kontrabaxua, biolina, saxofoia, tronpeta

eta bateria: arma horiekin egiten du eraso Derion sortutako Zizka-mizka taldeak musika eszenatokietan. Duela zenbait urte elkartu eta zenbait estilo nahastuz hasi zuten sorkuntza lana.. Duela hilabete eskas eman zuten euren lehenengo kontzertua, eta gazte horiek ilusioz beterik daude etapa berri bati ekiteko.

Beharrizanak asetzea, gozatzea eta gertaerei behar bezala aurre egitea lelopean sortu zen Zizka-mizka, zazpi kidek osatzen duten taldea. Horietako bi (Jon eta Iker) gure herrikoak dira, eta beste hauek ere osatzen dute taldea: Jonek, Ekainek, Ioritzek, Irenek eta Julenek. Gazteak xede argi batekin elkartu ziren: musika egitea, zenbait musika tresna nahastuz. Estilo ezberdinak badituzte ere, iragarri dute euren egitekoa dela estilo propioa sortzea. “Nork bere musika tresna jotzen du, eta gure helburua da gutariko bakoitzaren nortasuna nahastea, aurrera jarraitzeko” azpimarratu du Jon Landaluze taldeko kontrabaxuak.

AgertokianGazteek aitortu dute ez dutela bereziki

inor miresten, baina joera dute taldearen

kohesioa sustatzeko, kide bakoitzean oinarrituta. Azaldu dute bat egite hori dela, hain justu, eszenatokian gozatzearen gakoa. “Zazpiok gozatzen ditugu gure artean sortzen ditugun musika jokoak” esan du Jonek.

Taldeak orain arte Joxe Ripiau edo Skalariak taldeen zenbait abesti arrakastatsuren bertsioak egin ditu, eta taldekideek argi dute: “kontzertu bakoitzean gozatu egin behar da eta publikoari taldeko kide guztien barne emozioak transmititu behar zaizkio”. Orain arte bi emanaldi baino ez dituzte eskaini, eta aitortu dute oso pozik daudela izan duten harreragatik: “une zoragarriak izan ziren, eta askoz ere gehiago dugu emateko” ziurtatu dute. Oraingoz asmoa dute sortzen, fusioak egiten eta mundu honetan ematen duten urrats bakoitzaz gozatzen jarraitzeko. “Ibili gabe ez dago etorkizunik, eta gure ibilbidea hasi besterik ez da egin” ondorioztatu dute. •

Nahi handiena: publikoak gozatzea

Gazteek topera gozatu dituzte eman dituzten

bi kontzertuak.