goiberri 35. alea

16
Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko presidente izendatu zuten maiatzean Pello Gibelalde. ASIER ZALDUA Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Leire Igoa 3 Iritzia 4-5 Zeinuak hitzen ordez 6-7 Sustraiez Blai 10 Ibon Iraola 11 Atxukarroren umorea 12 Ibilbidea: Itsasondo lauan 13 Asteburuko proposamenak 15 GOI B ERRI 35. zenbakia. 2012ko azaroaren 9a Pello Gibelalde Adegiko presidentea «Orain arte askorekin gutxi egin dugu eta hor dago arazoaren gakoetako bat» 8-9

Upload: goierriko-hitza

Post on 27-Mar-2016

255 views

Category:

Documents


11 download

DESCRIPTION

GoiBerri aldizkariaren 35. alea. Pello Gibelalderi, Adegiko presidente legazpiarrari, elkarrizketa. Gainditzen elkarteko Alberto Etxeberriari elkarrizketa.

TRANSCRIPT

Page 1: GoiBerri 35. alea

Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko presidente izendatu zuten maiatzean Pello Gibelalde. ASIER ZALDUA

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Leire Igoa 3 Iritzia 4-5Zeinuak hitzen ordez 6-7Sustraiez Blai 10 Ibon Iraola 11Atxukarroren umorea 12Ibilbidea: Itsasondo lauan 13Asteburuko proposamenak 15

GOIBERRI

35. zenbakia. 2012ko azaroaren 9a

Pello GibelaldeAdegiko presidentea

«Orain arte askorekingutxi egin dugu etahor dago arazoarengakoetako bat» 8-9

Page 2: GoiBerri 35. alea

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: GoiBerri 35. alea

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Noel Schajris bakarlariargentinarraren musika atsegin dut»

Leire IgoaZegamako ostatuko langilea

Asier Zaldua ZegamaLeire Igoak (Zegama, 1979)zazpi urte daramatza Zegama-ko ostatuan lanean. Bertara,herritarrak ez ezik, kanpotarrakere joaten dira: mendizaleak,Donejakue bidea egiten ari di-renak... Bere lana oso gustukodu, nahiz eta batzuetan aste-bukaerak gogor samarrak izan.Zaletasun bat.Abestea eta bidaiatzea. Herrikoabesbatzan abesten dut.Oporretarako leku bat.Latinoamerika. Kuban egonnintzen eta asko gustatu zitzai-dan.

Liburu bat.Aspaldi honetan ez dut liburu-rik irakurri.Musika talde bat.Bakarlari bat aipatuko dut:Noel Schajris. Argentinarra da.Baladak, musika lasaia... egitendu.Abesti bat.Hertzainak taldearen Aitorme-na.Amets bat.Ez dakit ba... Asko bidaiatzea.Etengabe bidaiatzea.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.Oraingoz, nire iloben jaiotzeegunak. Aitorrek 7 urte ditu eta

Anek 3 beteko ditu Gabonetan.Janari bat.Arroza.Edari bat.Ura.Jaso duzun oparirik bereziena.Amonak gitarra jotzen ikastenhasi nintzenean oparitu zidangitarra.Gorroto duzuna.Hipokrisia.Goierriko txoko bat.Zegama.Herriko alkate bazina...Errepideak hobetzen eta herri-tarrentzako lanpostuak sor-tzen saiatuko nintzateke.

«Alkate banintz,errepideak hobetzeneta lanpostuaksortzen saiatukonintzateke»

ASIER ZALDUA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 647 319 775 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxueta Zumarragako Udalak

Page 4: GoiBerri 35. alea

04 GOIBERRIIRITZIA

Xabier Mendiguren Elizegi Idazlea

Badoazenak

«Ohargaitezengureanditugunetorkinekzer-nolakosakrifizioakegin beharizandituzten,etazer-nolakoabantailadakarki-guten»

adira kanporabizitzera jo-a n d a k o a ketxera etor-tzen diren os-

pakizunak: gabonetan, herrikofestetan… Halako beste biz-pahiru egun egokitu zaizkiguazken aldian: bata, hauteskun-de-eguna, kanpoan bizi arrenbertan erroldatuta dagoen jen-deak, batzuetan, herrira etorri,botoa eman, etxekoekin egoneta lagunak ikusteko aprobe-txatu ohi duena; beste bat, ezbeharbada herri eta adin guz-tietan baina nire jiran behintzatugari samar ikusi dudana, kin-to-bazkariena izan da: badaki-zue, herri batean urte bereanjaiotakoen bilera horiek, nos-talgiarako hainbesteko jokoaematen dutenak: gogoratzenzarete halako maisuarekin ger-tatu zena? Ta zertan da hala-ko? Ta Urlia, ta Sandia, ta Be-rendia...? Urte sasoi honetakohirugarren ospakizuna SantuGuztien Eguna izan da; horrekere oroimina ekarri ohi du, bai-na bestelakoa, bakoitzak bereetxekoekin egin beharrekoa;betiko joan ziren haien izeneanbizidunok biltzeko izaten du-gun aitzakia.Nik ere aitzakia hartu dut bi-

lera horietatik, gogoeta bat egi-teko. Askotan hitz egiten dagure artean immigrazioaz:urrundik gurera bizimodu hobebaten esperantzan etorri diren

gizon-emakumeez, haien inte-grazioaz, haien arazoez… Gu-txiagotan aipatzen da euskal-dunok gerok emigrante nola arigaren bihurtzen, azken urtee-tan batez ere. Baina ez da arike-ta zaila: nahikoa da errepasa-tzea norberarekin eskolan ibili-takoen zerrenda eta ikusteanon dabilen orain bakoitza. Ba-tzuk, erbesteko neska edo mu-til-laguna topatuta, hara joanziren bizitzera (gure gurasoek,norbere jaioterria ez zen besteedozeini deitzen zioten erbes-te); beste batzuk, ikastera kan-pora joan eta, lan-eskaintzahobeak zeudelako-edo, bertangelditu ziren; badira beren en-presaren onerako joan direnak,negozio-aukera hobeak zeude-lako hemen baino; gure borro-kak urrutira eramandakoak ereez dira falta, dela kartzelara,dela erbestera (adiera moder-noan erabilita orain, exilioaesateko), poliziagandik ihesibatzuk, eta komandoen beldu-rrez ere bai, beste batzuk; mi-siolariak, garai bateko aldean,gutxi dauzkagu orain, baina bi-daiariak ez dira amaitu: bataabentura hutsaren maitasu-nez, bestea kultura berriak des-kubritzeko gogoz, edo gu bainobehartsuagoak laguntzekoegarriz, asko izan litezke maletaegitera eraman dezaketenarrazoiak...Kasuistika zabala, ikusten

denez. Azkenaldian, baina, le-

hen izaten ez zen beste tipo ba-teko jendea ari da gure artetikjoaten, bestelako arrazoienga-tik: herrian bertan gustura ge-ratuko liratekeenak, lana balu-te, baina, ezer txukunik aurkituezinik, kanpora joan beste erre-mediorik ez dutenak. Joan be-harra, gogoz kontra denean,berez da negargarria, badoa-narentzat eta hemen utzi behardituen gertukoentzat. Baina,gizarte moduan aztertuta, de-nontzako desastrea ere begi-bistakoa da: gazte baten hez-kuntzan, gurasoen ahaleginguztiaz gainera, administrazio-aren inbertsio izugarria dago,guztion artean ordaintzen du-guna: mediku bat, ingeniari bat,irakasle bat prestatzea gastuhandi bat da, pertsona horrekgero lan eginez gizarteari buel-tatzen diona; lana ez hemenbaizik eta urrutian egin beharbadu, hango gizarteak jasokoditu gure gaztearen onurak.Hori, bere arloan aritzeko zor-tea baldin badu. Gure ekonomia inoiz zuzen-

duko ote den, auskalo. Ea be-randu baino lehen gertatzenden, atzerrira joan beharra izandutenek itzultzeko aukera izandezaten, hartarako gogoa iza-nez gero, noski. Eta bitartean,ohar gaitezen gurean ditugunetorkinek zer-nolako sakrifizio-ak egin behar izan dituzten, etazer-nolako abantaila dakarki-guten.

B

Page 5: GoiBerri 35. alea

GOIBERRI 05IRITZIA

Unai, konturatu al zara? Nire pertzeptzio bera al duzu?Esatendigute, adibidez, askeak izan behar dugula. Edo burujabeak. Dis-kurtsoak barneratzen dira, ordea, memorizatu, eta keinuez lagun-duta lau haizetara hedatzen dituzte, apaizek elizetan bezala. Aitasantuak Krakoweko plaza nagusian eta alderdi politikoek mitine-tan bildutakoen artean ez dut alde handiegirik antzematen. Bietanadi-adi. Konbentzituta edo ohiturak bultzatuta, berdin du. Eta bu-kaeran, anai-arrebak moduan, kantari.Zerbaitetan edo norbaitengan sinistu behar omen da. Herri gisa

aske eta burujabe izate horretan, adibidez. Zergatik ez. Irudipenadaukat, ordea, herria askatzen hasi baino lehen geure buruak lo-

tzen dituzten sokak moztu beharko genituzkeela. Eta ez naiz ari fa-miliaz, lanaz, bikotekideaz edo sare sozialez soilik, geure buruazbaizik. Handia da, baina, aske hitzaren esanahia. Emozionanteabezain beldurgarria. Igual horregatik beragatik ez gara askeak; ika-ra ere eragiten duelako aske izateak, hain zuzen. Nahiago izaten

Eskolan letretan zenbakietan bezain gaizki moldatzen zirenhorietakoa nauzu.Pentsamendu motzekoa ote naiz? Zuk idatzi-takoari buruz ez dut gehiegi pentsatu eta, egia esan, zure mitin ho-rretan abstenitzeko gogoa izan dut. Hori bai, oraintxe, beste gauza batek kentzen dit loa (beno… ez

da horrenbesterako) eta gazteleraz esaten den bezala, por alusio-nes. Antza denez, nire mendi martxa idatziak min eman zizun. Zer-gatik? Egia esan nuelako? Ba jakin ezazu Gorka Azkarate jendeakkalean arrazoia eman didala idatzi horri buruz. Esan iezadazu, be-netan, ea ez ote den astakeria bat 166 Km egun batean, lorik egingabe, korrika egitea, gauez, euripean...Laster dugu Behobia-Donostia korrika lasterketa eta nago, ho-

nek ere ez ote duen Susaetak esandakoarenetik pixka bat. Hilabe-te bat lehenago hasi prestatzen, erosi korrika egiteko zapatila mo-dernoak, galtza pegatuak, eta telebistan agertuz gero, hori zu zare-la erraz identifikatzeko kamiseta deigarria. Hotza, euria, haizea…berdin du, 15 kilometroko penitentziarik gabe nola eseri afaltzera?

Hau ere ez al da beste erlijio bat? Ematen du musulmanak Meka-ra bizitzan behin joan behar duten bezala, Behobia inoiz egin beha-rra dagoela. Ez al zaizu horrela iruditzen Gorka?Susaeta, ez dakit ezer argitu dizudan, edo zure hutsune filosofa-

la bete dizudan –ez zen nire asmoa– baina lasai geratu naiz behin-tzat! Gainera, konturatu zara Gorka ez dudala hitz txar edo itsusirikerabili! Hori bai seny-a! Ea hurrengoan zure partetik lorerik jaso-tzen dudan! Zure erantzunaren zain gelditzen naiz.

bateta

bat

Asteko irudia

Igor Susaeta

Unai Kerejeta

Josu Maroto

PelloGibelaldePello Gibelalde, legazpiarraeta Adegiko lehendakariaale honetan elkarrizketagai.Eskuak bete lan izango dukrisiaren aurrean.

dugulako zerbaiti edo norbaiti lotuta bizi, babes horrek ematen di-gun segurtasunarekin, horretan edo horrengan aspalditik sinestenez dugun arren.Ui, ni naiz orain sotana jantzi duena, oholtzatik fededunei en-

tzun nahi dituzten hitzak keinuez lagunduta ahoratzen ari naizena.Barkatuko didazu, Unai, baina pertsona askeak ez garen bitarte-an… Nahi baldin baduzu, kantuan has gaitezke zerura begira.

Page 6: GoiBerri 35. alea

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Pertsona gorren irisgarritasunarazoak ikusezinak dira, komunikaziotrabekin egiten dute topo egunero.

Miriam Luki OrdiziaGorra den pertsonari ez zaio le-henengo begiratuan gorra delanabaritzen. Alberto Etxeberriabergararra da jaiotzez, baina

urte asko dira Ordizian bizi dela.1963. urtean jaio zen, eta ezdaki gorra jaio zen ala ez.«Amak 2 urte nituela antze-man zidan zerbait», dio zeinuhizkuntzan.

Etxeberria Gainditzen Tolo-saldeko eta Goierriko pertsonagorren elkarteko lehendakariada. Elkarteak hamar urte beteditu, eta aste honetan zeinuhizkuntzako hirugarren zinefestibala egiten ari dira Tolosa-ko Leidor antzokian. Elkarteak23 bazkide ditu; guztiak ez diragoierritarrak eta tolosaldeako-ak, kanpokoak ere badaude.

Etxeberriari ez zaio gorradela nabaritzen lehenengo be-giratuan. Inoiz, Ordiziako kalebat non dagoen galdetzekoatzetik ukitu duena ere ez da ja-betu. Baina gorra dela kontura-tzean, «lasai egoteko» esandio, beste norbaiti galdetuko

diola. «Horrek tristatu egitennau; adierazi ahal diot non da-goen kale hori, baina denboragehiago beharko dugu elkarulertzeko».

Etxeberria 5 urterekin hasi

zen logopedekin lanean. Go-rrak ez dira mutuak, baina ezindutenez entzun, bere memo-riak ez du entzule baten buruanbezala hitzen soinua gorde-tzen. «Ez dugu inoiz hitz egiten

entzun», azaldu du Etxeberriakzeinuz, eta zeinuei ahotsa gehi-tu die. Eibarren hasi zituen ikas-ketak, gorrentzako zentro bere-zi batean. «Zeinu hizkuntza de-

bekatuta zegoen, eta ahozsaiatu behar ginen nahitaez».Beretzat, halere, ahozkoa zailazen, bakoitzaren ahoskera, bi-botearen traba, bizarraren ilu-na... «Hitz motzak esaten ni-tuen, baina esaldi luzerik ez».Orduan, zeinu hizkuntza erabil-tzen zuen gor talde bat ezagutuzuen, eta beraiekin zeinu hiz-kuntza ikasi zuen. «Askoz ho-bea da, hizkuntza bisuala daerabat».

Irisgarritasun arazoak, trabafisikoekin ere lotu ohi dira. Izanere, gorrek irisgarritasun arazo-ak izaten dituzte, komunikaziotrabak ikusezinak dira, ordea.«Farmazian, adibidez, produk-tu soil bat eskatzeko moldanaiteke, nekezagoa da eskaerakonplexuagoa egitea. Pentsamedikuaren kontsultan edoabokatuaren bulegoan». Hain-bat izapide betetzerakoan Eus-

Zeinuakhitzenordez

Alberto Etxeberria gorra Ordiziako Barrena kultur etxean, eta bizkarrez Josune Mujika itzultzaile lanetan. GOTZON ARANBURU

Page 7: GoiBerri 35. alea

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

hizkuntza dakiten irakasleakdaude. Gurasoek, hala ere, jakinbehar dute pertsona gorrakedozer gauza egin dezakeela:gidatu, enpresa arruntetan lanegin edo kaleei buruzko azalpe-nak eman. Tarteka, itzultzaileabeharko du». Zeinu hizkuntzak norbana-

koa zeinuz izendatzen du, etaEtxeberriaren zeinuak txikitanzeraman kopeta-ilea marraz-ten du.

ko Jaurlaritzak itzultzaileak jar-tzen dizkien arren, murrizketaknabaritu dituzte eta «itzultzailezerbitzu gutxiago dago». Etxeberria bere lagun entzu-

leekin dagoenean eta haiek hitzegiten duten bitartean isilik ge-ratzen da, «bakartuta».

Arranoaren ikusmenaZumarragako ospitaleko oto-rrinolaringologo bati gorra iza-tearen sentsazioa deskribatze-ko eskatuta, honakoa erantzundu: «Kaxa itxi batean sartutaegotearekin pareka daiteke.Entzuleak ez lituzke egoera ho-rretan sei ordu baino gehiagojasango». Hala ere, beste zen-tzumen batzuk baliatuta, gelabatean norbait sartu dela sen-titu dezakete, bere pausoak na-baritu ditzakete, adibidez. «Zinean, filmak mugimendu

handia badauka, gerra pelikulabada, adibidez, haria jarraitudezaket. Dena dela, azpititu-luak dauden bezala, zergatik ezitzulpena keinu hizkuntzaz?»,galdetu du Etxeberriak. «Ikus-mena askoz garatuago daukat,kolore batek, bozgorailuarenbibrazioak edota mugimen-duak soinua hor dagoela adie-razten didate». Guztien artean,bateria da gehien gustatzenzaion musika tresna, «indarradaukalako». Etxeberriari dantza egitea

asko gustatzen zaio. «Lagunentzuleekin egindako afarie-tan, denak aho bete hortz gera-tzen dira dantzan ikusten nau-tenean. Bozgorailuaren ondo-an jartzen naiz, eta bibrazioaksentituz dantza egiten dut»,adierazi du zeinuekin. Zeinu hizkuntza hizkuntza bi-

zia da, emozioak transmititzenditu aldi berean. Eskuak abile-ziaz mugitzen ditu Etxeberriak,eta esan nahi duenari nahi adi-na ñabardura gehitzen dio zei-nuz. Ahoaren keinua ziztu bi-zian aldatzen jakiteak ere la-guntzen dio. «Zeinu hizkuntzakespresioa lantzeko balio du.Gutako askok horrekin jolastendugu, aktore bihurtzen gara eta

pailazoarena egiten dugu», diozeinuei barrea batuz.Gorren komunitatea lehen

itxiagoa zen, «entzuleek ez gin-tuzten ikusten, zeintzuk dira zo-roen moduan eskuak mugitzendituzten horiek? Galdetukozioten beren buruari. Orain, ire-kitzen ari gara, pertsona orokikus gaitzan».Gorra den haur batek ez dau-

ka gaur egun ikastetxe berezibatera joan beharrik. «Zeinu

Gainditzen gorrenelkarteak 23erabiltzaile ditu etaaurten 10 urte betedira sortu zutenetik

«Zeinu hizkuntza ez da unibertsala,tokian tokiko hizkuntza hartzen du»

Josune MujikaZeinu hizkuntza itzultzailea

M. Luki Zumarraga Josune Mujikak (Zumarraga,1987) heziketa berezia ikasizuen. Entzumen urritasuna ira-kasgaiarekin topo egin zuene-an jakin-minak haratago joate-ko grina sortu zion. Zeinu hiz-kuntza zer zen ikasten hasi zen,eta gorrekin hartu emana iza-ten. Orain, zeinu hizkuntzaitzultzailea da, eta berak ikasi-takoa erakusten du Euskal He-rriko gorren elkarteak eskain-tzen dituen ikastaroetan. Zeinu hizkuntza ikasteko auke-rak zeintzuk dira? Zein bideeta-tik ikasi duzu zuk? Gorren elkartean hiru mailakoikastaroa egin nuen. Behin tre-betasun pixka bat hartuta,gehiago ikasteko gogoa area-gotu egin zitzaidan, eta Bilborajoan nintzen goi mailako zikloaegitera; hiru urteko ikasketakdira. Zeinu hizkuntza itzultzaileasko al dago? Bilbon 25 lagun hartzen dituzteurtean, eta dagoen lan eskain-tzarako nahikoa da. Nola egin zenuen ikasletik ira-kasle izateko jauzia?Iruñean hasi nintzen lanean,pertsona gor-itsuekin. Hannengoela Gainditzen elkartetik

deitu ninduten, Tolosako etaGoierriko gorrak biltzen dituenelkartetik. Elkartean amaitunuenean, irakasle lanetan hasinintzen, nik ikasle gisa eginda-ko ikastaroetan. Zerk harrapatu zaitu gorrenunibertso horretatik? Pertsona gorren mundua ezikusia da. Gero eta gehiago za-baltzen ari dira, baina oraindikere errealitate ezezaguna da.Gorrek ez dute marka fisikorikez eta bisualik. Beraientzat ezda batere erraza norbait gertu-ratu eta gorra dela konturatzendenean hanka egiten ikustea.

Edota gorra dela jakinda, in-kontzienteki ozenegi hitz egitendionean.Zer jasotzen duzu beraiengan-dik?Beste kultura bat ezagutu du-dalakoan nago, bestelako ohi-tura batzuk. Bakoitzak berenortasuna du, zeinu hizkuntzannorbanakoari zeinu bat dago-kio; izena ez da nahikoa.Zein da zure zeinua?Hartzarena. Eskolara esnatuberritan iristen nintzen, eta har-tzaren itxura nuela esaten zida-ten; hortik atera zen nire zeinua.Unibertsala al da zeinu hizkun-tza?Ez, zeinu hizkuntzak tokian to-kiko hizkuntza hartzen du, biga-rren hizkuntza bezala. Euskalgorrena euskarak jasan duenegoeragatik, tamalez, gaztela-nia da. Katalunian, berriz, kata-lana da gorren bigarren hizkun-tza. Gorrek duten gaitasun bisuale-tik edan al duzu?Bai, baina ez nahikoa. Ez naizberaiek ikusten duten guztiaikusteko gai, eta horrek itzultze-rakoan motelagoa egiten nau.Urteak beharko ditut zeinu hiz-kuntzan beren maila eta abile-zia hartzeko.

MIRIAM LUKI

Page 8: GoiBerri 35. alea

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Gure merkatua pikutarajoan denez, kanporasaldu behar dugu»

Pello GibelaldeAdegiko presidentea

Asier Zaldua DonostiaHamabi urtez Adegiko batzor-de eragileko kide izan ondoren,Gipuzkoako enpresaburuenpresidente izendatu zutenmaiatzean Pello Gibelalde(Brinkola-Legazpi, 1945). Hauteskundeak igaro berridira. Zer diozu emaitzez?Gure elkartean joera oso ezber-dinetako jendea dago eta ezindiot galdera horri erantzun.Gauza bakarra esango dut:

kanpaina duela hilabete askohasi zen, eta luzeegia izan da.Gainera, gobernua osatzeko bihilabete daude, eta hori denbo-ra gehiegi da. Egoera honetan,epeak laburtu egin behar dira,lehenbailehen gobernua izate-ko.Zer jarrera hartu behar dute al-derdiek zuen ustez?Gobernu sendoa eta balio kon-trastatua duena behar dugu. Ir-moa, ausarta eta eraginkorra.

Gutxiagorekin gehiago egitenjakin behar du. Hori posible da-gainera, orain arte askorekingutxi egin dugulako; hor dagoarazoaren gakoetako bat. Go-bernuak egin behar duen lehengauza aktibitate ekonomikoaberreskuratzeko neurriak har-tzea da. Horretarako doitzeakhazkundearekin konbinatzenjakin behar du gobernuak; haz-kunderik gabe ez da lanpostu-rik sortuko, eta ez da ekonomia

berpiztuko. Denok lan egin be-har dugu gehiago eta hobeto.Zer diozu Gipuzkoako Aldun-diarekin duzuen harremanaz?Naturala, egonkorra eta nor-malizatua da, ezin da beste erabatekoa izan. Dena den, kontuaskotan iritzi oso ezberdinak di-tugu. Aldundiaren diru-sarre-ren %70 enpresetatik datorre-nez, BEZ eta PFEZ bitartez, har-tu-emana egonkorra izanbehar da. Hori bai, Aldundiak

Page 9: GoiBerri 35. alea

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

enpresekin harreman atsegi-nagoa izatea nahi dugu.Zer egin da gaizki orain arte?Garai oparoak izan dira, askogastatu dugu eta gutxi egin.Gure gurasoek eta aitona-amonek gutxirekin asko egitenzuten, eta atzera begiratu be-

har dugu, nola lan egiten zutenikusi. Ongizateak besterik ezgaitu kezkatu orain arte.Gutxiagorekin gehiago egin be-har dela esan duzu. Enpresekzer egin behar dute?Enpresek hiru gauza egin behardituzte: merkatu berriak aurki-tu, konpetitiboagoak izan etahanditu. Gure merkatu nagusiaEspainia zen eta iragarpenaknegargarriak dira. Gure merka-tu nagusia pikutara joan denez,hortik kanpora saldu beharradugu. Azken urteotan Europarazabaldu gara, baina Europa ereez dago oso ondo. Konpetitibi-tatea irabazteari dagokionez,Alemaniarekiko 20 puntu gal-du ditugu 15 urtetan. Zergatik?Soldatak produktibitatea bai-no gehiago igo direlako. Konpe-titiboagoak izatea lortu behardugu eta hori ez da zaila. Inpli-katzea da kontua.

Zainketa intentsiboetako uni-tatean dagoenak bertatik ateranahi du. Hori da bere lehenta-suna. Ez du beste kezkarik. Gurelehentasuna hilerrira ez joateada, ospitaletik oinez ateratzea.2008tik 2011ra 2.000 enpresakbaja eman zuten Gipuzkoan.Aurten 500 enpresa desagertudira, ekoizpena %30 jaitsi daeta 1999koaren parekoa da,BPG 2005ekoa da... Datu ho-riekin, atzerrira gehiago nolaesportatu da gure kezka, ez su-biranotasuna. Une honetan, bi-zirautea da gure lehentasunbakarra.Zer espero duzue 2013rako?Urte gogorrak datoz. 2013an ezda oraindik hazkunderik egon-go. Aurreikuspenak negarga-rriak dira. Krisia hasi zenetik,unerik gogorrena bizitzen arigara. Behera egin dugu etaoraindik ez dugu hondoa jo.Eustea eta itxarotea da kontua.Bitartean, ahalik eta hobekienlan egin beharra dugu. Geroz eta zailagoa da lehiako-rra izatea?Nire ustez produktibitatea dagakoa. Lehiakorra ez bazara, Bi-garren Mailara zoaz, eta konpe-titiboa ez den enpresa ixtera

Tamainari dagokionez Gi-puzkoako enpresen %90akhamar langile baino gutxiagodu eta horrek etxetik kanpo sal-tzea asko zailtzen du. Enpresekaliantzak egin behar dituzte,hazteko eta kanpoan salduahal izateko. Denok gehiagoeta hobeto lan egin behar dugu.Denok, enpresa enpresarioketa langileok osatzen dugula-ko. Egungo konpromiso faltare-kin eta konformismoarekin ezgoaz inora. Zintzotasuna, etika,esfortzua, sakrifizioa eta hobe-tzeko grina bultzatu behar ditu-gu. Balio horiek gabe, ekono-miak ez du funtzionatuko.Espainiako merkatuarekikomenpekotasuna da, beraz.Beno, normala da. Enpresa kalebatean baduzu eta bertanekoizpen guztia saltzen badu-zu, ez duzu bigarren kalera joa-teko premiarik ikusten. Denaden, horretan aurrerakoi sama-rrak izan gara. Gipuzkoako en-presa batzuek urte asko dara-mate Brasilen, Indian eta Txi-nan saltzen.Egia da, hala ere, Gipuzkoa

beti enpresa haztegia izan dela,eta egun ez dut halakorik ikus-ten. Jende guztiak laguntza fal-

ta jartzen du aitzakia bezala.Ongizate handiegia izan dugu-lako da hori. Esfortzu gutxirekinasko lortu dugu eta horrek ero-so bizitzera eraman gaitu. Arris-kuez ez dugu ezer jakin nahi etaerosotasunaz bai. Baina eus-kalduna erronka zalea eta bu-rugogorra izan da beti. Egun,enplegua enpresen hazkunde-aren bitartez sortzen da, eta ezenpresa berriak sortzen direla-ko. Hori arazoa da.Nola ikusten dituzue Katalu-niako mugimenduak? Itxaro-pentsu ala kezkati zaudete?Ekonomian zentratu behargara. Guk ez dugu inongo ahal-menik politika kontuetan. Ezgara gidoitik atera behar. Gurezeregina ekonomia funtzionaaraztea da.Politikariek eta gizarteak subi-ranotasun kontuez eztabaida-tzeak kezka eragiten al dizue?

kondenatua dago, zalantzarikgabe.Lehen Mailan jokatzeko prestdauden herriak geroz eta gehia-go dira, ordea.Guk kalitatearen eta zerbitzua-ren aldeko apustua egin deza-kegu.Zeintzuk dira gure indar gune-ak?Industria sektore indartsuadugu, adibidez. Duela urte ba-tzuk, garrantzitsuena saltzeazela zirudien, baina funtsezko-ena ekoiztea dela konturatugara. Bestalde, gure formaziomaila bikaina da. 34 urte azpi-koen %43k goi mailako hezike-ta du. Gainera, urteak darama-tzagu gure produktuak mundu-ra zabaltzen. Baina gurealtxorrik preziatuena gure jen-dea da: denok bat eginda lanegiten badugu, ez dago gelditu-ko gaituenik. Hori askotan era-kutsi dugu.Eta zeintzuk dira gure ahule-ziak?Politikarien, sindikatuen etalangileen arteko kohesioa osoeskasa da. Horri guztiari akor-dioak lortzen esperientzia es-kasa dugula batzen badiogu...Enpresariek eta langileek elka-

rrengan konfiantza izan behardute, gardentasuna, komuni-kazioa eta langileen partaide-tza handiagoak izan daitezen,eta enpresek produktibitateahobetu dezaten. Itun bat behardugu. Guztiok hartu behar dugukrisiak eragindako kargen ardu-ra, eta egoera hobetzen dene-an irabaziak partitu behar ditu-gu. Hori egiten ez badugu, ezdugu krisia gaindituko. Langa-bezia haziko da eta sindikatu-ren bat poztu egingo da, bainahau guztia pikutara joango da.Sindikatuak langabezia haztendelako poztu egiten al dira?Sindikatuak beharrezkoak diralangileak defendatzeko, bainaegun langileak babesteko mo-durik onena enplegua sortzeada. Ez zait iruditzen sindikatuaklanpostuak babesteko eta sor-tzeko asko egiten ari direnik:borroka bakarrik dute buruan.

«Orain arteaskorekin gutxiegin dugu eta hordago arazoarengakoetako bat»

«Aldundiakenpresekinharremanatseginagoa izateanahi dugu»

«Enpresek merkatuberriak aurkitubehar dituzte,konpetitiboagoakizan eta handitu»

ASIER ZALDUA

Page 10: GoiBerri 35. alea

10 GOIBERRIGAZTEAK

Munduko musikensustraiak OrdizianEskeine Legorburu OrdiziaMunduan zeharreko kulturakhobeto ezagutzeko bidea ireki-tzen du Sustraiez Blai kultur el-karteak. Munduko Kulturen To-paketa izenez bataiatu dutenproiektua gauzatzen dute urte-ro, musika oinarri hartuta. Biharizango da aurtengo SustraiezBlai jaialdia, Ordizian.Goierriko hainbat herritan

izan ondoren, jaialdia Ordizianfinkatzea erabaki zuten orain biurte, eta ordutik herriko plazanagusian eta inguruetan bota-tzen dituzte sustraiak munduguztiko musikariek. Aurten lautalde iritsiko dira Ordiziara: Pa-locortao, Samba Dzanga, 12 tri-bu, A maquina de meter miedo.Horiekin batera arituko da Glo-

bal Funk Dj Set taldeko Makaladisko jartzailea ere.Bihar 18:00etan hasiko da

jaialdia, eta goizeko ordu txi-kiak arte sustraituko dira Eus-kal Herriko eta Andaluziako etaGaliziako kulturak, musika bi-delagun dutela.

Estilo ezberdinen baturaOrain arte bezala, aurten ereestilo ezberdinetako musikakentzutzeko eta ezagutzeko au-kera izango da Sustraiez Blaijaialdian. Hiru gaztek osatzenduten A Maquina de Meter Mie-do talde galiziarrak irekiko dujaialdia, ahotsa, dantza eta ga-rai bateko musika tresna tradi-zionalak efektu elektronikoekinnahastuz.

David de la Chica eta DiegoPozo El Raton–Los Delincuen-tes taldeko kide ohia–musika-rien txanda izango da ondoren,Andaluziako musika flamen-koa eta rocka uztartuz.Euskal Herriko taldeak ere

izango dira kulturen topaketahonetan. Samba eta bossanova doinu dantzagarriak eka-rriko dituzte Samba DzangaUrretxu-Zumarragakoek, eta 12Tribu taldekoen roots reggaea-rekin jarraitu ahalko da dan-tzan Ordiziako Plaza Nagusian. Musika gehiago Sugaar ta-

bernan izango da, Makala.«Mundu globalizatuko musikaestilo guztiak» nahasten ditudj-ak, Sustraiez Blai jaialdiaribukera berezia emateko.

ustraiez Blai jaial-dian honako talde

hauek egingo dute kontzertuabihar –azaroak 10, larunba-ta–Ordizian. 18:00etan. Folk elektronikoaegiten duen A maquina de me-ter miedo talde galiziarra, Ga-ragartza plazan. 21:00etan. Flamenko-rockaegiten duen Cadizko Palocor-tao, eta Euskal Herriko SambaDzanga (Bossa-Samba) eta 12Tribu (Reggaea) taldeak, plazanagusian. 01:00etan.Makala dj-ak mar-txan jarritako Global Funk DjSet disko jartzailearen saioa.Sugaar tabernan.

SEgitaraua

12 Tribu taldeko kideek roots reggaea ekarriko dute Ordiziara, dantza egiteko aukera eskainiz. SUSTRAIEZ BLAI

Page 11: GoiBerri 35. alea

GOIBERRI 11GOIERRITARRAK MUNDUAN MUNDUTARRAK GOIERRIN

Ibon Iraola New Yorkekobizimoduan murgildutaDuela hamar urte joan zen Ibon IraolaAEBra, Washingtonera bizitzera;gaur egun, New Yorken bizi da.

Leire Aramendi ItsasondoPublizitate arloan lan egiten duIbon Iraolak (Itsasondo, 1980).Amerikara joan aurretik, Madri-len aritu zen lanean gobernua-rentzako, politikarientzako etaGKEentzako kanpainak pres-tatzen.Beste asko bezala, New Yor-

kera joan zen astebete pasa-tzera. Asko erakarri zuen AEBe-tako hiriak, eta harrezkeroztik,beti izan zuen buruan egunenbatean New Yorkera lanera joa-tea.Asmoa egi bihurtu zen eta

duela hamar urte Iraola AEBrajoan zen bizitzera, Washingtonhiriburura. «Washingtonenguztia gobernuaren inguruan

mugitzen da; GKE asko ere ba-daude, han lortzen baitute di-rua».Publizitate komertzialaren

alorrean lan egitea zuen Iraolakhurrengo erronka: «New Yorke-ra joatea niretzat obsesiobihurtu zen». Amets hura erebete zuen; duela bi urte eta erdiNew Yorken lana aurkitu etahara joan zen bizitzera. «Lan al-detik, publizitatean diharduten

enpresa txiki ugari ari dira ireki-tzen; agentzia handienak erehemen daude, marketin sozialaegiten dutenak... Gainera, en-presek diru asko jartzen dutekanpainetan», dio Iraolak.

Erritmo biziaHiri bizia da New York. Kultural-ki, eskaintza zabala dago, «betidaukazu zerbait egiteko auke-ra». Erosketak egitea ere besteaukera bat da. «Shopping(erosketak) egitera joatea pa-seatzea bezala da. Mundukodenda guztiak daude. Bakarrikez naiz joaten, baina bisitannorbait etortzen zaidanean, or-

duak pasatzen ditugu dende-tan. Askotan paseatzen eta hitzegiten joaten gara dendaz den-da. Hemen, sozializatzeko bes-te modu bat da», dio itsason-doarrak.Estatubatuarrak oso «ire-

kiak» direla ere badio. «Kaleannorbaitengana hurbilduz gero,oso hiztunak dira. Kanpokoazentua entzutea gustatzenzaie». Euskal Herria ezagutzenduen norbait topatuz gero gal-derarak egiten hasten zaiolaazaldu du. Hori bai, jendea presaka bizi

dela azpimarratu du Iraolak.«Kaletik beti dabiltza presaka,eta, azkenean, zu ere horietakobat bihurtzen zara. Norbaitnora ezean badago kalean, edoitxaroten ari bada, jendeak bul-tza egingo dio».Erritmo azkar hori oso gustu-

ko du Iraolak. «Hemen esatendute beti on the go ibili beharduzula; inoiz ezin zara gelditu».Asteburuetan, halere, lasaiagoibiltzen dira. «Ohitura da aste-bukaeran brunch-a jatera joa-tea lagunekin. Gosariaren etabazkariaren arteko zerbait dabrunch-a».

Itzultzeko asmoaGustura bizi da Iraola New Yor-ken baina argi dauka ez delabetirako hiria. «Baina aukeraizanda, merezi du denbora ba-tean hemen geratzea». Egunenbatean itzuliko dela dio, «bainaez dakit Euskal Herrira izangoden, Ordiziara, Donostiara edo,bestela, Madrilera joango nai-zen». Ekonomia krisiaren albis-teak ere gertutik jarraitzen ditu.«Beldur pixka bat ematen dit,baina AEBetan ere izan genuenbeste krisi bat zuek ondo zeun-detenean. Horkoa ere pasatukoda», azaldu du.

Gustura bizi da Ibon Iraola New Yorken, bainaargi dauka ez delabetirako hiria.

Ibon Iraola Amerikako Estatu Batuetan bizi da, New York hirian. IBON IRAOLA

Babeslea

Page 12: GoiBerri 35. alea

12 GOIBERRIGARAI BATEAN

Atxukarroren umoreaInazio Mari Atxukarroren ahotsa eta umorea ezagunak egin ziren 1960ekohamarkadan. Segura Irratian eta Loiolako Herri Irratian, pasadizo umoretsuakkontatzen zituen. Ahozko herri literaturaren altxor biltzailea izan zen.

Loinaz Agirre ZegamaErrezildarra zen jaiotzez InazioMari Atxukarro (1912), bainaZegaman egin zuen bizitza.Bertan hil zen 1987. urtean. 60eko hamarkadan ospe-

tsua egin zen Inazio Mari Atxu-karro. Segura Irratian eta Loio-lako Herri Irratian kolaboratzai-le lanetan aritu zen. Kontalarieta esatari aparta zen, umorez-ko ipuin eta pasadizoen konta-laria. Normalean, pasadizoumoretsuak eta ironikoak kon-tatzen zituen, baserritar mun-duarekin lotutakoak. Askotan,bere biografian oinarritutakokontakizunak izaten ziren. Hizkutza herrikoia erabiltzen

zuen. Literatura aldetik, osoaberatsa zen Atxukarro. Ono-matopeiak, atsotitzak eta hitz

jokoak erabiltzen abila zen.Juan Mari Lekuonaren arabera,«edozein xoxotuta uzten dubere izkera liluragarriak. Eta be-rezko doaiez gaiñera, irra-tsaioien bidez oso entzunadugu bera, batez ere EgoaldekoEuskal Herrian».

Irriparrezko printzakAtxukarro esataria eta kontala-ria bazen ere, bere hainbat isto-rio bildu zituen Irriparrezkoprintzak liburuan. «Ahozko lite-raturaren barrutikoa dugu idaz-lan hau», zioen Juan Mari Le-kuonak liburuaren hitzaurrean.Istorioak biltzeaz gain, Atxu-

karrok ere bazuen beste zaleta-sun bat: antzinako trasteak etaobjektuak biltzea. Hil zenean,itxi egin zuten.

rain dala irurogei ta mar bat urte, azaldu izango zan le-nengo egazkiña. Bleriot, Delagrange, Dumont eta beste

batzuek izan ziren aseera eman ziotenak egazkiñari, baño1.911an, Azentzio egunez, agertu edo igaro omen ziran EuskalHerrian egazkiñak. Lenengo aldiz zetortzen, Parixtik irten etaMadrid aldera. Tresna xelebre aien barruan, gizon edo gidariakzijoazen. Batean Bedrines, bigarrenean Garros eta besteanGuilbert. Jende guztia mendi gañetara igo zala diote zaarrak.Igaro bear zuten mendi gaiñ guztietan, suak piztuta omen zeu-den, kea, piloto oientzat gidari izan zediñ.Irun aldetik, San Markos inguruan barrena, Uzturre, Larraitz,

Santa Barbara, Saadar, Otzaurten barrena, Altsasuraño. Olaz-tiñ erori omen zan bat, Burgos aldean jetxi zala diote, bestea.Madridera urrengo egunean iritxi omen zan, irugarrena. Esatendute, egun artan, erri askotako meza nagusiak aurreratu egiñ zi-tuztela, jendeak goiko tresna oiek ikusi zitzan.Diotenez, larrean zebiltzan auntz, ardi ta abereak aztoratu ta

marruka igesi; egaztiak, jakiña, pixti izugarri aiekiñ izututa. Egungogoangarria esan oi zuten Azentzio egun uraxe.

OEgazkiñak

izon prestuak oi ziran mikeleteak; gorputzez bikaiñak,jantziz dotoreak, gizon aukeratuak, eskolaz ere poliki

jantziak eta batez ere gizatasunez ermoak, zintzoak, euskaldungarbiak. Probintzi batetik bestera, eraman behar ziran gauzak,zaitu oi zituzten. Ordainketa egiñ bear izaten zan, Mikeleteenmuga-etxetan.Beiñ batean, garrapoikara pattarra dakarki Otsogobiako

Joxe Marik, basoan zear, txarakadi ta sestraka artean babestendala, iñork ez ikustearren. Bi mikeleteak konturatu ere... Or da-toz atzetik. Etxean sartu orduko, amonak:«Motell, motell, atzetik dituk. Izkutatu dezagun azkar». Jarri

da amona sukaldean, erdi erdian exerita, zabal zabal, babarrunaletzen, garrapoi pattarra gonapean duala. Bereala mikeleteakkontrabanduaren galdez: billa, bazter guztietan begira, nundan galdez. An ez dagoela kontrabandorik. Eztabaida luzean,baietz eta ezetz jardun dira. Amona lasai, pattarra gonapean,epel epel, duala, olla-lokak txitatxoak euki oi dituan bezalaxe.Aspertu ta alde egiñ dute mikelete oiek. Bai tragotxo ederrak egiñ ere amonak eta etxeko danak.

Etzegok gaizki: «Oieri, eman zuen erakutsiak, baita guk ere ge-ren kikimakoak».

GMikeleteak

Inazio Mari Atxukarro. GOIBERRI

Page 13: GoiBerri 35. alea

GOIBERRI 13IBILBIDEA

Itsasondo lauan Herrigunearen bizkarreko meategieremuan gora Ioiako lautadara, aldapabezainbeste atsegin gordetzen da.

Aimar Maiz Itsasondo Itsasondok, herrigunea hara-naren hondoan baldin badau-ka ere, mendiarteen ospeletikgorago baditu goialde ederrak.Ioia baserrien parajea, adibi-dez. Zelai berde zabalak, Arala-

rren eta Larrunarriren sudurra-ren parez pare dauden mendi-gain masail leunak. Itsasondoko plazatik abiatu-

ko gara oinez. Birak, ondorengobegibista atsegingarrien neurribereko ahalegina eskatzen du

lehen bi kilometroetan. Ibarre-tik Murumendi aurreko goietara470 metroko desnibela gaindi-tu beharra dago. Txangoa asfaltozko bideari

jarraituz egin liteke, sigi-saga-ka. Bestela, baserri arteko garaibateko bidezidorrei jarraituz,zuzenean. Bidean aurkituko di-tugu, besteak beste, Izarre, Ira-olaetxeberri edo Agarre base-txe zaharrak, gorago Artetxe. Antenak iparrorratz gisa har-

tuta, asfaltozko bidea Urkikobidegurutzean bukatzen da.Handik gora, zementuzkoaksegitzen du.

Bide-adar ugari Ioiara iritsi aurretik, pagadi etaharitz sendoz zipriztindutakolarre lasaiak daude. Ioia bientartean, berriz, urmaela dago. Bi haranen muga-lerroa da

gainaldea. Ioiatik atzera Iraola-etxeberrira jaisteko, bira Saro-be baserritik eta Izarreko bor-

datik barrena borobildu liteke.Beheraxeago, Izarreko meate-gien aztarnak bisita litezke.Gainez gain, edonorantz joa-

teko paraje aproposa da. Muru-mendi, Urkia auzoa, meategiaketa arbeldegiak... Antzinakoabelbidearen xarmarekin.

Ioia baserrietatik Artetxe baserrira bidean, zelaiak, hariztiak eta pagadiak. AIMAR MAIZ

Ioiako gainetara Luzera: 6 kilometro Denbora: 3 h. Altuera max: 604 metro.Desnibela: 471 metro.Zailtasuna: Ertaina.

IrteeraHelmuga

Ioiaga

Page 14: GoiBerri 35. alea

Udazkena Goierrin (IV)

Beasaingo odolki txapelketa jokatu da. Julian Mujika da odolkiarenerrege berria. MIRIAM LUKI

Zumarragako Buzkantza lehiaketa Jesus Mari Debak irabazi du.MIRIAM LUKI

Txerria ere protagonista izaten da udazkenean. Mutiloan txerri azokaospatzen dute urte sasoi honetan. GOIBERRI

Azaroko gaia: Goierriko ermitak.Goierriko ermiten argazkiak bidali,

[email protected] helbidera.Bidalitako argazkien artean kamiseta

zozkatuko dugu.

Urriko irabazlea: Lazaro Gonzalez.

14 GOIBERRIGOIERRI IRUDITAN

Page 15: GoiBerri 35. alea

GOIBERRI 15ASTEBURURA BEGIRA

San Martin jaiakospatuko dituzteGaintzanBihar, hilak 10, festa eguna izango dute Gaintzan; San Martin egu-na ospatuko dute. Iluntzeko 20:00etan, meza nagusia egingo duteermitan, eta ondoren, afari merienda eta gaztaina jana egingodute Onbide elkartean, kantuz lagunduta. Gero, Ander Matxaineta Mikel Urdangarin trikitilariak ariko dira.Bihar, hilak 10, 20:00etatik aurrera, Gaintzako Onbiden.

Bertso saioa antolatu duBertso-Olariak elkarteakLau bertsolari ariko dira kantuan gaur, hilak 9, 20:00etatik aurrera,Latxartegiko aretoan: Andoni Egaña, Sustrai Colina, Onintza En-beita eta Amaia Agirre. Gaur, hilak 9, 22:00etan, Legazpiko Latxartegi aretoan.

Azaroan Zientzia asteaLemniskataren eskutikGoierriko Zientzia Sare Herrikoiak, zientzia astea antolatu du aza-roan. Ostiraletan izango dira hitzaldiak. Gaur hilak 9, Raul IbañezekUn Paseo matemático por los medios de comunicación hitzaldiaegingo du.Gaur, hilak 9, 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian.

Organo kontzertuaigandean Gabiriako elizanAzken urteetako ohiturari jarraituz, organo kontzertua egingo duteigandean Gabirian, eguerdiko 12:00etako mezan eta ondoren.Joxe Benantzi Bilbao organo jole mundakarra izango da gonbida-tua. Esteban Elizondo organo jole donostiarra ere bertan izangoda, organo erromantikoaren ezaugarriak azaltzeko. Etzi, hilak 11, 12:00etan, Gabiriako elizan.

ASIER

ZALD

UA

IÑAKIG

URR

UTX

AGA

ARK

AITZ

APA

LATE

GIZine gauak

ostiraletanIdiazabalenAzaroko ostiralak bereziakizango dira Idiazabalen, GurasoElkartean hiru euskal filmaikusteko aukera egongo baita:gaur, hilak 9, Barrura begiratze-ko leihoak; hilaren 16an, Gar-txot; eta azaroaren 23an Zizta-dak. Protagonistak bertanizango dira filmak aurkezten.Gaur, hilak 9, 22:45ean, Idia-zabalgo Guraso Elkartean. 2€G

OIB

ERRI

Page 16: GoiBerri 35. alea