goiberri 016. alea

16
Ikazkinen langintza gogoratuz Auzolanean egindako txondorra pizteko prest dute Zaldibian 8-9 Xanti Lizarraga ‘Xanti naparra’ txondorgilea ari da taldea gidatzen. IÑAKI GURRUTXAGA Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Andoni Olano 3 Iritzia 4-5 Goierri 1200-1512 6-7 Ai Laket! 10 Lurdes Landa 11 Franco Beasainen 12 Sarako bidea 13 Asteko proposamenak 14 GOI B ERRI 16. zenbakia. 2012ko maiatzaren 25a

Upload: goierriko-hitza

Post on 09-Mar-2016

264 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

GoiBerri aldizkariaren 16. alea. Zaldibiako txondorra eta bere egilea, 'Xanti Naparra', dira gai nagusiko ardatza. Goierri 1200-1512 erreportaia ere irakurgai dago bertan.

TRANSCRIPT

Page 1: GoiBerri 016. alea

Ikazkinenlangintzagogoratuz Auzolanean egindakotxondorra pizteko prestdute Zaldibian 8-9

Xanti Lizarraga ‘Xanti naparra’ txondorgilea ari da taldea gidatzen. IÑAKI GURRUTXAGA

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Andoni Olano 3 Iritzia 4-5Goierri 1200-1512 6-7 Ai Laket!10 Lurdes Landa 11 FrancoBeasainen 12 Sarako bidea 13Asteko proposamenak 14

GOIBERRI

16. zenbakia. 2012ko maiatzaren 25a

Page 2: GoiBerri 016. alea

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: GoiBerri 016. alea

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Gidatzeko baimena lortu nuen egunaez dut sekula ahaztuko»

Andoni OlanoIngeniaritza ikaslea

Asier Zaldua AltzagaAndoni Olano (Altzaga, 1992)Ingeniaritza Mekanikoa ikastenari da Ordizian. Gainera, guraso-ei laguntzen die Olagi sagardo-tegiko lanetan. Bertan, denetikegitea tokatzen zaiola dio, baitaparrillan aritzea ere.Zaletasun bat.Kirola egitea. Mendiko kirolakatsegin ditut, ibiltzea batez ere.Futbola ez dut oso gustuko,baina Realaren aldekoa naiz.Oporretarako leku bat.Benidormera joaten gara. Gi-roz aldatzeagatik, batez ere.Liburu bat.

Liburu gutxi irakurri ditut. Elniño con el pijama de rayasgustatu zitzaidan, adibidez.Musika talde bat.Punk musika atsegin dut. Taldebat aukeratzea zaila da, askobaitaude.Abesti bat.Dublin Boys taldearen EuskalHerria.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.Gidatzeko baimena lortu nueneguna. 18 urte bete eta berehalaizan zen. Ordurako bai gurasoaketa bai ni nazkatuta geuden.Izan ere, hemen bizitzeko gida-tzeko baimena beharrezkoa da.

Amets bat.Amets asko ditut.Janari bat.Haragia.Edari bat.Sagardoa.Jaso duzun oparirik bereziena.Jaunartzea egin nuenean opa-ritu zidaten zaldia.Gorroto duzuna.Faltsukeria.Goierriko txoko bat.Sanjoanitturri merenderoa.Gaintza, Baliarrain eta Altzagaelkartzen dira bertan.Herriko alkate bazina.Errepidea zabalduko nuke.

«Jaso dudanoparirik bereziena,jaunartzea eginnuenean oparituzidaten zaldia da»

ASIER ZALDUA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Urbialde plaza 7, behea. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 647 319 775 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxu,Olaberria eta Zumarragako Udalak

Page 4: GoiBerri 016. alea

04 GOIBERRIIRITZIA

Iñigo Igartza Bankuko langilea

Txokolate jana

«Zer dakrisi hori?Nondiksortu da?Zeinparekotasunizan lezakeguretxokolatejanarekin?»

aina baina...zer duzu Ma-rina? Zergatikmalko jariohori?

- Tripako mina dut, aitatxoooo.- Zer gertatu zaizu ba? Ez al ze-nuten eskolako txokolate jana?- Baiiiiiiiiiiii, eta uste dut gehitxojan dugula, azkarregi ere baiagian, eta orain ezinean nabil.Bost txokolate hartu ditut etahamaika bizkotxo, txorizoa etagoxokiak ere nahi adina, eta...eta ... eta ....- Baina baina, denek izan al du-zue jarrera bera? Dena hartueta, arrapaladan irentsi?- Eeeeeeez! Gutxi batzuk zer-bait hartu eta jolastera joandira, baina gehienak.... - Baina, bukatu egingo zelapentsatzen al zenuten? Sekulatxokolate gehiagorik ez delaizango uste zenuten?- Ez dakit aitatxo, baina denekedo gehienek behintzat, jarrerahori hartu eta... nik ere bai.Aiiiiiiiiii... hau mina!!- Lasai, Marina. Nork antolatudu txokolate jan hori?- Ez dakit ziur, baina gutxi ba-tzuen artean izan dela uste dut.Zergatik aitatxo? Farmaziakojabeak eta dendariak uste dut.- Marina ... eta zer egin dute so-berakinekin? Han geratu aldira? Edo egoitzaren batetaraeraman dituzte?- Galdetu dute baina denok jo-las egin nahi genuen eta bitar-

tean dena biltzen aritu dira.Zergatik aitaxo?- Ummm... krisia, hori bai egu-nerokoa.- Aitatxo? Zer diozu kirsiaren in-guruan? Nik tripako mina bes-terik ez dut! - Ups! Barkatu Marina, krisiareneta zuen txokolate janaren ar-teko parekotasunak txunditunau. Hausnarketa surrealistabatean harrapatu nauzu.- Aitxooo?- Bai Marina? - Ondo al zaude? Zer da krisi fa-matu eta ezezagun hori? Non-dik sortu da? Zein parekotasunizan lezake gure txokolate jana-rekin?- Jajajajaja. Ba begira Marina,zuek bezala, gizarteko pertso-na asko eta asko, txokolatea ja-tera abiatu dira zentzugabeki.Etxeak, kotxeak, oporrak, orde-nagailuak eta era askotako jos-tailuakerostera, behar ez zituz-tenak eta asko erabiliko ez di-tuztenak. Orain, horren azkareta hainbeste jatearen bihara-muna dute, eta tripako ezine-gonari –zorrei–ezin eutsirik da-biltza. Eta beste gutxi batzuk,eguneroko jarrera orekatuan,jolasera joan zirenak, oraindikere jolasean jarraitzen dute–nahiz eta errurik gabeko batzukere kutsatu diren–.- Gure jarrera txarra izan al daaitatxo?- Beno Marina, autokritika dei-tzen zaio horri.

- Baina aitatxo? Gure errua ba-karrik izan al da orain tripakomina izatea?- Ez Marina, lasai maitia. Dema-gun dendaria eta farmaziakoapertsona berekoiak direla, etaberen produktuen kontsumoabultzatu nahi dutela. Egoeraikusi eta zuen festaz aprobe-txatu dira, gehiago irabazteaneta dirua lortzean, jolastokianbakarrik geratu eta beraiek ba-karrik jolasteko. Hori, bainamaila altuagoan....- Eta? Zein da irtebindea?- Jajajajaja Marina. Lehenik etabehin autokritika, norberak erebadu errurik eta. Gero denokbatera, dendari eta farmazia-koei beren jarreraren argitzeaeskatu, eta txalotu edo zigortu,eta lortu dituzten mozkinakedo irabaziak, berriro ere hu-rrengo beste festa baterakogordetzea –gizarteratzea–,neurri batean bada ere. Eta az-kenik, eskola izan behar dugubegi bistan. Zergatik baimenduduten eta zergatik beraiei –ho-riek gure politikariak dira–.- Aitxooooooooooo.- Zer Marina?- Asko maite zaitut. Mila eskeripuinagatik.- Nik ere maite zaitut Marina.Eman muxu Urkiri oheratu au-rretik, ados ?

Oharra: Barkamena eska-tzen diet txokolate janean par-te hartu ez dutenei eta, hala ere,tripako minez dauden guztiei.

B

Page 5: GoiBerri 016. alea

GOIBERRI 05IRITZIA

Barack Obama eta konpainia dagoeneko hasi dira hautes-kundeen lehian.Baina ez dago hain urruti joan beharrik hautes-kundeen atarian gaudela antzemateko. Nahikoa da egun haueta-ko egunkariei bistadizo bat ematea. «Guraizeen aroan» murgil-duarazi gaituzten honetan, jakinminaren harra hazten doakit: Zernolako kanpainak egin behar dituzte «gure» politikoek? Hezkun-tzan eta osasunean egin asmo dituzten neurriko murrizketak egin-go ote dituzte kanpainetan? Zenbat diru erabiliko dute kanpainakgauzatzeko? Zer nolako ekitaldiak ikusiko ote ditugu? Batzuen al-detik izan ohi diren “gehiegikeriak” non geratuko ote dira? Jabetu-ko ote dira herritarren diruarekin ari direla «jolasean»?

Ez, barka; herritarrentzat zergak dira opari. Dirua soilik bankuen-tzat da. Dirua bankuei ematen zaie; barra-barra. Hauek herritarrendirua gordetzen dute, eta herritar bat, lanik gabe geratzen deneaneta etxeari dagokion hipoteka ordaindu ezin duenean etxearekin

geratzen dira, jabea kale gorrian utziz eta zorra ordaindu beharre-an. Hori da errealitatea.Hauteskundeen gaira itzuliz: ea oraingoan, aspaldiko partez, he-

rritarrek benetan izaten dugun aukera desberdin guztien arteanhautatzeko eskubidea, baita proiektu horiek aurrera eramatekoaere. Aukera guztiak mahai gainean jartzeko moduan baldin baga-ra, argi eta garbi, herriak horren alde lan egin duelako izango da.

Aitortu behar dut irrikitan nagoela Barack Obama eta (ia ziur)Mitt Romney hautagai errepublikarra aurrez aurre jarriko dituenAEBko hauteskunde kanpaina jarraitzeko. Egia da: gustu xelebre-ak ditut. Baina komunikazioaren munduan hezi eta bizi naizenez,ezin dut ekidin demokraziaren gailurra omen den hauteskunde ga-raian gauzatzen diren komunikazio estrategia guztiak jarraitzea.Politika ere espektakulua denez, nik Conquistador del fin del mun-doedo Salvame ikusi ordez, hauteskundeekin gozatzen dut.Norbaitek esango dit nola hitz egin dezakedan «fribolidade»

horrekin politikaz. Non eta gure herri honetan! Politikak hainbestekalapita, gorabehera, sufrimendu eta desgrazia ekarri digun herrihonetan! Baina egungo munduan, Mendebaldean, normaltasunpolitikoa duen estatu, autonomia, federazio edo erreinu bateanbizi nahi badugu, uste dut ezinbestekoa dugula politika «fribolida-de» puntu horrekin hartzea. Badakit. Ez luke horrela izan beharko. Gu guztiok eraikitako herri

eraikuntzan gure eta ondorengoen etorkizuna landu beharko ge-

nuke joko-arau demokratikoak guztioak praktikatuz. Teoria nahikoongi dakit! Politikari dagokion zilegitasuna, garrantzia eta lekuaitzuli behar zaio; herrigintza egin behar da. Hori ere badakit! (etahala dela uste dut). Baina oro har bizi dugun egoeran, ez bagara gaigizartean «politika» deitzen diogun hori espektakulu askotxotannegargarria dela konturatzeko, uste dut ez garela gai izango hipo-teka ezin ordainduta daudenen arazoak nola konpon ditzakegunaurkitzeko. Yes (maybe) we can!

bateta

bat

Asteko irudia

Eneritz Gorrotxategi

Ion Muñoa

Josu Maroto

TxondorraZaldibianZaldibian, auzolanean,txondorra egiten ari diraegun hauetan. Gure ondareinmateriala bizirikmantentzeko baliioko duekintza honek.

Page 6: GoiBerri 016. alea

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Gaztelak 1512an konkistatu zuen Nafarroa, eta honekburujabetza galdu zuen. Hala, gertaera haren 500.urteurrena oroitzeko, ekitaldi ugari antolatu dituzte aurtenEuskal Herri osoan. Goierri 1200. urtean konkistatu zutengaztelarrek, eta eskualdean ere bada zer gogoratu.

Asier Zaldua UrretxuGoierri Nafarroako erresuma-ren zati izan zen 1200. urteraarte, eta garai hartako aztarne-tako bat da Ausa Gaztelu. Kos-taldetik Irurtzun aldera doanbidean dago –Zaldibian–, eta«bidea zaintzeko» eraikia izanzen. Nabarralde elkarteko Beñi

Agirrek zehaztu duenez, 1200.urtean sartu ziren gaztelarrakGoierrin, «eta bai Ausa Gazte-lu eta bai Ataungo gazteluamuga kontrolatzeko erabili zi-tuzten». Eraikin txikiak zirenbiak, eta jende gutxi egotenzen bertan. «Nafarroaren etaGaztelaren arteko ondorengogerretan, batzuen zein beste-

Goierri1200-1512

Etzi Ausa Gaztelun Nafarroako banderak nagusituko dira, ekitaldian parte hartuko dutenekin batera «nafar estatua» aldarrikatzeko. GOIBERRI

Page 7: GoiBerri 016. alea

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

en esku egon zen Ausa Gazte-lu». Gaizkileen Muga izenezegin zen ezaguna gaztelua, etaGaztelaren eta Nafarroarenarteko liskarrek gudu zelai bi-lakatu zuten. Orduko gertaerak gogora-

tzeko, Nabarralde elkarteakurtero ekitaldia egin ohi duAusa Gaztelun. Aurten, igan-dean, hilaren 27an, izango da.Nabarraldekoen iritziz, AusaGaztelu gaur egun «oroimenlekua da: gure iraganaren es-zenatokia, gure historiaren ga-koak oroitu, mantendu eta he-datzea ahalbidetzen duena». Agirrek azaldu duenez, Gaz-

telaren eta Nafarroaren artekoliskarretan Goierri oso garran-tzitsua izan zen Nafarroakoerresuman. Eskualdetik pasa-tzen zen bidea, itsasaldetik ze-torrena, «merkataritzarakoerabiltzen zen, eta bertatikbarnealdera garraiatzen zirenitsasontziz ekartzen zirengaiak: garia, ardoa...». Hala,Gaztelak bide hori hartzeko Na-farroa erasotu zuen 1200. urte-an. «Helburua, Nafarroako kos-taldearen aberastasunarenjabe egitea zen».Urte hartatik aurrera, borro-

ka «etengabea» izan zen es-kualdean. «Horrek, Nafarroa-ren ahultzea ekarri zuen, etaGaztelak Segura eta Ordiziasendotu zituen: kontrolerakohiri harresituak bihurtu zi-tuen»; izan ere, bi herri horiek«Nafarroako muga aurre-au-rrean zuten eta oso garrantzi-tsuak izan ziren 1512an». Gaz-telak, muga lerroan zeudenherrietako familia boteretsue-nak gerra jauntxo izatera bul-tzatu zituen, eta Ausa Gaztelufamilia horien gehiegikerieieta harrapakariei aurre egite-ko gotorlekua izan zen. Ordurako, baina, Goierrik

300 urte zeramatzan Gaztela-ren kontrolpean, eta «erabatgaztelaratua» zegoen. «Gaz-telak lehendabizi kostaldekoherriak indartu zituen –Hon-darribia, Donostia, Zarautz,Getaria...–, aberastasuna han

zegoelako. 1256tik aurrera go-tortu zituen Hernani, Tolosa,Segura, Ordizia, Agurain... ».Ordizia, esaterako, «oso ga-

rrantzitsua» izan zen tropenhornitze lanetarako. Gainera,goierritarrak Gaztelaren aldeborrokatzera behartu zituzten.Deialdia udalen bidez egitenzen. Ihes egin eta Nafarroarenalde borrokatuko zenik ereizango zen, «baina ez dago da-turik». Agirrek azaldu duenez,ordurako Goierri Gaztela ze-nez, eurek armetara deituta-koen zerrendak bakarrik dau-de egun.

Konkista baten lekukoaGaztelarrak Goierrira sartu etahandik urte batzuetara lortuzuen Nafarroako erresumabereganatzea, XVI. mendean.«1199an Gasteiz setiatutaeduki zuten zazpi hilabetez,baina, azkenean, sartzea lortuzuten. Ondoren, Goierrira hel-du ziren. Inguru hau Nafarroa-ko erresumaren barrualdeanzegoenez, ez zegoen defen-tsarako ezer. Ez zeuden 500lagun hartzeko prestatutakogazteluak, eta jendea ere ezzegoen gerrarako prestatuta.

Nekazariak, artzainak, basagi-zonak eta merkatariak zirengehienak, eta gaztelarrek ezzuten erresistentziarik aurkitugoierritarren aldetik».Nabarraldek urte asko dara-

matza Nafarroaren konkista-ren berri ematen. Azkenaldian,gainera, jende asko elkartuzaie, eta taldeak sortzen haridira hainbat herritan. Goierrinere sortu dituzte talde horieta-ko batzuk. Talde horien bidez, gertaka-

rien inguruko informazioa etaNabarralderen mezua zabal-tzen dute. Historia euren ikus-puntutik kontatu nahi dute,gertakarien mendeurrenadela eta, Nafarroako gober-nuak «ordagoa» bota bai-tzuen Cervantes institutuareneta Espainiako Kultura minis-terioaren laguntzarekin. «Eu-rek Nafarroak Gaztelarekin

bat egin zuela ospatu nahidute, baina hori gezurra da. Ezzen bategitea izan, konkistabaizik. Gainera, 1530era arte

gerra etengabea izan zen. Se-kulako erresistentzia izan zen,eta gaur egun Gipuzkoa denaere konkistatua izan zen, Na-farroa zen garaian. Testuingu-ru honek gure herriaren histo-ria askoz ere hobeto ezagutze-ra eraman gaitu».

Urteurrena aurtenHau guztia jakitera emateko,bideoak eta idatziak argitara-tzeaz gain, Nabarraldek hain-bat ekitaldi antolatu ditu 500.urteurrenaren harira –ekaina-ren 16rako martxa nazionaladeitu dute, adibidez–. Igande-an Ausa Gaztelun egingo du-ten ekitaldia ere urteurren ho-rri lotuta egongo da, eta hain-bat goierritarrek parte hartukodute. Larraitzen hasiko dutefesta eta handik Lazkaora jai-tsiko dira; Gerriko txokoanbazkaria egingo dute.

Gaztelaren etaNafarroaren artekoliskarrek gudu zelaibihurtu zuten AusaGaztelu

Kostaldetik Goierrirazetorren bideaeskuratzekoGaztelak Nafarroaerasotu zuen 1200. urtean

Hainbat talderenbidez, ordukogertakarien ingurukoinformazioa ematendu Nabarraldek

abarralde elkartekokideek ZaldibiakoAusa Gaztelura mar-

txa antolatzen dute urtero.2012ko ekitaldia igande ho-netan bertan izango da. Men-dizaleak 09:00etan elkartu-ko dira, Larraitzen. 11:30eanomenaldia dute Ausa Gazte-lun. Idatzi bat irakurrikodute eta ondoren abestu egin-go dute. Eguerditik aurreratrikitilariek joko dute Larrai-tzen. Ondoren txistulariensaioa izango da eta komuni-katua irakurriko dute.14:30ean parte hartzaileakLazkaora joango dira, Gerri-ko Txokoan antolatu dutenbazkarira.

Igande honetanegingo dutemartxa AusaGaztelura

N

Ausa Gaztelu. I. GURRUTXAGA

Page 8: GoiBerri 016. alea

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

Udaleko partaidetza sustatzeko batzordearen ekimenez, auzolanean txondorraegiten ari dira Zaldibian. Xanti Lizarraga ‘Xanti naparra’ txondorgilea ari dataldea gidatzen, beste hainbat lagunekin. Bihar arratsaldean piztuko dute.

Iñaki Gurrutxaga ZaldibiaZaldibiako Udaleko parte har-tzea sustatzeko batzordeanherritar batek egindako propo-samenari heltzetik sortu zenorain hilabete batzuk herriantxondorra egiteko asmoa. Gal-tzen ari diren ofizioei buruz arituziren bilera horietako batean,eta herritar batek honako gal-dera egin zuen: «Zenbatek eza-gutuko dute gure herrian zerden txondorra?». Galdera hori-xe izan zen ekimen parte har-tzaile honen abiapuntua.

Zaldibian bada gizonezkobat ofizioz txondorgile izana.Xanti Lizarraga da bera, Xantinaparra ezizenez ezagunagoa.

Urte askoan lanbide izan zuentxondorgintzari grinaz eustendio oraindik, eta bi aldiz pentsa-tu gabe eman zion baiezkoaproposamenari. Hori ikusita,herriko eragileak, elkarteak etanorbanakoak bilduko lituzkeenlan talde bat osatzea erabakizuen udalak. Zaldibiako txon-dorra, iraganera bidaia izena ja-rri zioten egitasmoari.

Zubi-Buru eta Gaztelu elkar-teek, Beti Gazte jubilatuen el-karteak, Lardizabal herri esko-lako zuzendaritzak eta gurasoelkarteak, gazte asanbladak,eta udaleko ingurumen eta kul-tura batzordeek egin zuten batekimenarekin. Baliabideak aur-

kitzea, ekintzaren prozesua ze-haztea, txondorra egiteko lekuegokia aurkitzea eta egitasmoabera nola finantzatu erabaki-tzea izan zen lehen bilera harta-ko gai ordena. Egurra erostekodirua udalak eta herriko bi so-ziedade gastronomikoek jarri-ko zutela adostu zuten.

Aurreko lanak egitenMaiatzaren 6an aurkeztu zienudalak herritarrei txondorrarenproiektua, Ibargungo basoanbertan. Ordurako hainbat zere-gin aurreratuta zituzten lehenlanak egiteaz arduratzen ari di-ren lau lagunak, denak ere adi-nean aurrera joanak: Xanti na-

parra, Antonio Iraola (ArrukoAntonio), Ramon Gorostizu(Elormendiko Ramon) eta Ma-nuel Labaka (Agotxaneko Ma-nuel). Txondorra eraikitzekoeremua zopizartua zuten ordu-rako –eremua garbitu, belarguztiak kenduta–, eta egur pix-ka bat ebakita ere bai jendeariazalpenak eman ahal izateko.

Txondorraren tximinia izan-go zena eraiki zuen orduan lau-koteak, eta segidan oinarriaedo parrilla kokatu zuten. On-doren, inguru guztia zutikakoegur puskekin betetzeari ekinzioten. Erakustaldi moduko batizan zen igande hartakoa, hor-tik aurrerako hamabost hogei

Iraganera bidaia

Page 9: GoiBerri 016. alea

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

egin dute benetako lana. Herri-tarrei egin zieten egur txikitzenaritzeko deia, eta banaka ba-tzuk izan badira ere, jendeakerantzun dio deiari. Aste hone-tan bukatu dute egur denaktxondorrean pilatzeaz. Garozeta lurrez ere estali dute, etapiztea falta da soilik.

Piztu eta zainduFesta moduko bat eginez piz-tuko du bihar, 18:30ean, Xantinaparrak txondorra, tximiniatikbrasa botata. Eta orduan hasi-ko da benetako parte hartzea.Hogei bat egunez zaindu be-harko dute herritarrek txondo-rra, gau eta egun. Txandak egi-ten hasiak dira dagoeneko, jen-de askok azaldu baitu zaintzalanetarako borondatea. SanJoan bezperarako-edo zakue-tan behar du ikatzak, lurrez etaorbelez freskatu ondoren.

«Txondorreansartutakoegurraren erdiabaino gutxiagoizango da ikatza»

«Zuloren batsortuz gero, denaondo garbitu beharda, eta atzeraegurrarekin bete»

Zaldibiako Ibargurengo basoanari dira txondorra eraikitzen.Txondorrak itxura hori zuen joanden astean. Biharko dena prestizango da. IÑAKI GURRUTXAGA

«Pagoa egur garbiagoa da, baina arteagogorragoa da, eta gehiago irauten du»

Xanti Lizarraga ‘Xanti naparra’Txondorgilea

I. Gurrutxaga ZaldibiaAitarekin ikasi zuen gaztetanXanti Lizarragak (Dorrao, Nafa-rroa, 1938) txondorrak egiten.Aitarekin eta lau anaiekin ari-tzen zen batean eta besteanofizio horretan: Dorraon, Arbizuinguruan, Etxarri-Aranatzen,eta baita Ataunen ere, besteakbeste. Makina bat txondor egindakoaizango zara ba...Uff! Asko. Herrian, Sakanan,Igaratza aldean ere bai, Putterriinguruan. Handik Kifosara bigurdikada jaisten genituen idie-kin egunean. Inguru hartan 25bat txondor egindakoak baga-ra. Ataungo Arzarekin ere ibil-tzen nintzen. Hamalau bat urteizango nituen orduan. Jendeak hala eskatuta txondo-rra egindakoa ere bazara.Zaldibian egin nuen orain ha-mabost bat urte, Ataunen ge-

rora ere egin nuen bat, eta baitaSalbatoren ere. Salbatorenmutilzahar baten kapritxozegin nuen, txondorreko ikatza-rekin egindako txuleta jan nahizuela eta [barrez].Udaberria garai ona da txondo-rra egiteko.Bai, orain ona, negua tristeaizaten da. Neguan egindakoakbagara, baina gutxi. Euria ugari,eta lanerako asunto txarra. He-men bero pixka bat pasatu be-harko dugu, baina gutxienez le-horrean ari gara. Zein da egurrik egokiena txon-dorra egiteko?Artea da onena. Hemen pagoa-rekin ari gara. Pagoa egur gar-biagoa da, baina artea gogorra-goa da, eta gehiago irauten du.Barruan egosten ari deneanalde ederrekoa da artea. Gai-nontzean, lan egiteko pagoa dahobea, egur gozoagoa.

Zenbat tona egurreko txondo-rra egiten ari zarete hemen?38.000 kilorekin, bi kamioika-da egur. Iratitik ekarritakoa delaesan didate, ez dakit egia edogezurra den [barrez]. Egur go-gorra da, baina ona. Adardu-nak-eta ez dago sartzertik. Eta zenbat ikatz aterako delakalkulatzen duzu?Jo ezazu 32.000 kilo inguru era-biliko ditugula. Sartutako egu-rraren erdia baino gutxiagoizango da ikatza. Egur hauegosten denean arina gelditzenda. Dozena bat tona ikatz ate-rako dira, ateratzen badira. Eremua zopizartu zenuten au-rrena, egurra txikitu ere bai, eta

orain txondorra egiten ari zare-te. Aurreko lanak ondo egiteagarrantzitsua izango da, ezta?Terrenoa ondo prestatu beharda, bueltan-bueltan belarrakenduta. Gero parrilla jarri be-harra dago, lurraren gainean ja-rriz gero ez delako egosten egu-rra. Tximinia egin, eta txondo-rraren ipurdian egur lodiak jarribehar dira. Gero meheagoak,eta azkeneko errematea egu-rrik meheenekin egiten da,dena gozatzeko eta zirriztuak-eta tapatu eta ixteko. Ondorengaroarekin, orbelarekin eta lu-rrarekin estaliko dugu, eta txi-minitik brasa botata piztu.Zein da txondorraren etsairikhandiena? Euria, haizea....Haizea okerrena. Haizeak se-gun eta nondik jotzen duen,horko zuloak tapatu egin behardira, bestela tira egiten du bes-taldera. Eta bere kasa zuloaegiten bada, pare hori garbituegin behar da, berriz ere egurrasartu, estali eta aurrera. Txon-dorrari zutik eutsi behar zaio.Bihar piztuko duzu txondorra,eta zaintza lanetan herritarrekaritu behar dute. Zer da jendeakkontuan hartu behar duena?Zuloren bat sortuz gero, garoaeta lurra kendu beharra dago,dena ondo garbitu, eta inguruaatzera egurrarekin bete. Gaurigual alderdi batean egingo dazuloa, eta hurrengoan bestean.Hori eginez gero, txondorra le-hen bezalaxe geratuko da.Eta noiz jakiten da ikatza egin-da dagoela.Hori goitik egiten da. Makila ba-tekin zuloak egin bueltan-buel-tan, eta kea botatzen hasten dasuabe-suabe. Gero beheraxea-go egin, gero beheraxeago...Behera etorritakoan berak era-kusten du, kea joan egiten da ia.

I. GURRUTXAGA

Page 10: GoiBerri 016. alea

10 GOIBERRIGAZTEAK

Drogaren arriskuamurrizteko programaAsier Zaldua BeasainAi Laket! elkartea 1998an jarrizuten martxan. Droga kontsu-mitzaileez eta kontsumitzaileohiez osatutako taldea da, etadrogak hartzearekiko jarrera«neutro» eta «ez-morala»dute. Drogak kontsumitu alaez, modu librean hartu beharden erabaki pertsonala delauste dute elkarteko kideek, etaerabaki hori informatu etahausnartu ondoren hartu be-har dela azpimarratzen dute. Informazioa banatzeko eta

ondorengo hausnarketa eginahal izateko, festak eta kon-tzertuak dauden guneetan in-formazio puntuak jartzen di-tuzte. Elkartearen helburuagazteen artean drogen gehie-

gizko kontsumoa sahiesteada; horretarako, arriskuen be-rri ematen diete, substantziailegalen inguruan osasun kon-trolik ez dagoela ohartaraztendiete, eta arriskuak murrizteaaholkatzen diete. Festa guneetan Testingpro-

grama gauzatzeko karpa batjartzen dute, eta bertan, kon-tsumitzaileek eskura dituztensubstantzia ilegalak aztertzendituzte. Izan ere, substantziahorien aizuntzea edo faltsu-tzea droga ilegalen kontsumo-arekin lotutako osasun arriskunagusietakoa da. Programahonek osasun zerbitzu arrun-tetara jo nahi ez duten gazteeieuren zalantzak argitzeko au-kera ematen die, eta substan-

tzia berrien agerpenari etakontsumo moldeen aldaketa-ri buruzko datuak jasotzekoere egokia da.

Loinatzetan azterketakFesta gune horien artean,pasa den asteburuan, Bea-saingo Loinatz jaiak aukeratuditu Ai Laket! elkarteak Tes-ting programa egiteko, eta el-karteko kideak gustura daudeLoinatzetan jaso duten eran-tzunarekin. «Ia gau guztianeuria egin zuen arren, nahikoajende hurbildu zen: 290 lagunguztira, iaz bezala gutxi gora-behera», azaldu du Ai Laket!-eko Unai Perez de San Roma-nek.Gazteek preserbatiboak eta

Ai Laket! elkarteak festaz festa drogen inguruko azterketa egiteko erabiltzen duen karpa eta ibilgailua. AI LAKET!!

alkoholimetroak hartzeko,galderak egiteko eta droga ile-galak testatzeko aukera izanzuten. Guztira, 32 lagunendroga analizatu dute. «Drogaekarri zuten guztiak gizonez-koak ziren. Gehienek haxixaeta marihuana ekarri zuten,baina kokaina, speed-a etaMDMA» ere aztertu zituzten. Kasu guztietan, jendeak

droga horiek erosten dituene-an nahi duen printzipio akti-boa aurkitu zuten, eta lehenondorioen arabera «MDMAoso purua» ari dira saltzen.Kokaina, berriz, «purutasuneskasekoa». Emaitza kualitatiboak hiru

aste barru jarriko dituzte aila-ket.com helbidean.

Page 11: GoiBerri 016. alea

GOIBERRI 11MUNDUTARRAK GOIERRIN GOIERRITARRAK MUNDUAN

Babeslea

GOIBERRI 11MUNDUTARRAK GOIERRIN GOIERRITARRAK MUNDUAN

Josune Zarandona UrretxuLurdes Landa 1971n jaio zen Zu-marragan. 14 urte zituela irtenzen lehenengo aldiz bere jaio-territik: «Ingalaterrara, ingelesaikastera joan nintzen», dio. Turismo ikasketak egin zi-

tuen Donostian, eta ikasketakamaituta, zortzi urtez aritu zenlanean Beasaingo bidaia agen-tzia batean. Orain bederatziurte, Alemaniara bertako hiz-kuntza ikastera joateko eraba-kia hartu zuen arte.Nolatan aukeratu zenuen Nu-remberg hiria?Egiaz, ez nintzen zuzenean Nu-rembergera etorri. Bambergenbizi izan naiz orain dela gutxira

rria da. Horretaz gainera, agen-da kultural oso zabala daukaurte guztian zehar, baina batezere uda partean. Aire librekokontzertuak, antzerkia etahainbat ikuskizun antolatzendituzte, besteak beste. Sasoihonetan kaleak jendez bete-tzen dira, eta bizi-bizirik daude.Zer esanik ez, hemen hain ohi-koak diren garagardotegiak erelepo egoten dira.Nolakoa da zure eguneroko bi-zitza bertan?Zorionez, lagun asko ditut he-men, ez alemanak bakarrik,baita beste herrialde batzueta-koak ere. Orokorrean, hemengojendea oso atsegina da etabeste kulturekiko jakin-minhandia dute. Zer botatzen duzu faltan Zuma-rragatik?Gauza asko, baina, batez erenire familia. Baita kuadrilla etalagunak ere, eta noski herrikofestak ere bai. Faltan botatzendudan beste gauzetako bat ja-naria da, batez ere arraina, he-men, aurkitzea oso zaila baita.Noiz etorri zinen azkeneko al-diz Zumarragara?Azkenezkoz Gabonetan izannintzen. Gainerakoan, urtean

lau edo bost aldiz joaten saia-tzen naiz. Eta, ahal dela, festa-ren bat edo beste dagoen ga-raia aukeratzen saiatzen naiz.Zure lekua aurkitu al duzu Nu-rembergen ala Zumarragarabueltatzeko asmoa al duzu?Azkenaldian, inoiz baino gehia-go etortzen zait burura buelta-tzearen aukera. Dena dela, lanegoera nola dagoen ikusita,oraindik itxaron egin beharkodudala badakit.Bueltatzen zarenean, zer eka-rriko duzu Nurembergetik?Oroitzapen onak, batez ere.

Lurdes LandaNurembergen bizi den zumarragarra

«Sei hilabeterako etorri nintzen, etabederatzi urte igaro dira ordutik»

Orain dela bederatzi urte joan zen Lurdes Landa zumarragarra Alemaniara. LURDES LANDA

arte. Nurembergetik 80 kilo-metrotara dagoen herri bat da. Zergatik utzi zenuen Bamberg?Lan kontuengatik etorri nintzenNurembergera, duela urte beteinguru. Lantokitik gertuago gel-ditzen zait orain bizitokia. Ha-siera batean, sei hilabeterakoetorri nintzen aleman ikastarotrinko bat egiteko. Baina orain-dik hemen jarraitzen dut!Zertan egiten duzu lan Nurem-bergen?Bertako enpresa ezagun bate-an salmenten eta esportazioensaileko komertziala naiz.Bavierako hiri honetatik zer na-barmenduko zenuke?Nuremberg historia luzeko he-

«Nurembergetikbueltatzennaizenean,oroitzapen onakekarriko ditut»

Page 12: GoiBerri 016. alea

12 GOIBERRIGARAI BATEAN

Francori harrera BeasainenFrancisco Franco Bahamonte 36ko kolpe militarraren eta ondoren osatutakogobernuaren burua Beasainen izan zen, 1945. urtean. Garaiko kronikenarabera, «harrera beroa» egin zioten herritarrek, autotik jaitsi ez bazen ere.

Arkaitz Apalategi BeasainEspainiako tropa faxisten al-txamenduak eta ondorengogerrak arrasto handia utzi zutenGoierrin. Baina Francisco Fran-co Bahamonte, kolpe militarra-ren eta ondoren osatutako go-bernuaren burua, bederatziurte geroago, 1945eko irailaren14an, iritsi zen aurrenekoz Goie-rrira. Madril utzi eta Donostian,Aieteko jauregian egun batzukpasatzera zetorren generalisi-moa, baina Burgosetik eta Ara-batik barrena zetorrela, Beasai-nen egin zioten harrera ofiziala.Garaiko kronikek azaltzen

dutenez, «harrera beroa» eginzioten agintariek eta herritarrekFrancori. 19:30ean iritsi zen Be-asainera. Erregimenaren alde-ko jarrera garbia agertzen zuenDiario Vasco egunkariak, detai-le handiz kontatu zuen harrerahura, biharamuneko egunka-

rian. «Beasaingo herria galazjantzita zegoen; herri sarreran,Nafarroa etorbidean, garaipe-naren arku eder bat zegoen, Es-tatu Buruari agur maitakor bateginez».Herriko alkatea eta zinego-

tziak, apaiza eta gotzaina, al-

dundiko ordezkariak, goberna-dore zibila eta marinako eta ai-reko armadako ordezkariak bil-du ziren bertan, besteak beste.

Ez zen autotik jaitsiKronistaren kontakizunarekinjarraituz, herritarrek Franco«txalo eta gora artean» hartuzutela dio. Korneta eta danborjolez osatutako banda batek,Espainiako himnoa ere jo zion.Hala ere, Francok ez zuen Bea-saingo lurrik zapaldu, ez bai-tzen autotik jaitsi ere egin. Kro-nikaren egilearen arabera,«jendea emozioz gainezka»egitear zegoelako.Harrera haren ondoren, Do-

nostiarako bidea jarraitu zuen.Bidean pasatako herri guztie-tan, «herritarrak kalera atera zi-ren errespetuzko eta maitasu-nezko omenaldia eskaintze-ko». Gainera, zenbait herritan,garaipenaren arkuak jarri zituz-ten, eta alkate eta zinegotziakatera ziren harrera egitera; ho-rien artean aipatzen dituzte Or-dizia, Alegia, Tolosa, Andoaineta Lasarte.Bidean ez zuen denbora as-

korik galdu, ordea, eta Francoiluntzeko 20:30ean iritsi zenDonostiara. Aieteko palazioa-ren atarian ere harrera egin zio-ten garaiko agintariek.

Primo de RiveraFrancisco Francoren bisitak,badu beste aurrekari historikobat, 1927. urtean Primo de Rive-rak Beasainen egin zuen ego-naldia. Construcción y Auxiliarde Ferrocarriles (CAF) lantegiabisitatu zuen goi agintariak, he-rriko eta lurraldeko agintarieklagunduta.

Goiko argazkian, Francoriharrera egiteko Beasainen jarrizituzten arkuetako bat. Behean,El Diario Vasco egunkariarenbiharamuneko azala. FONDO FOTO CAR – VICENTE MARTIN

Page 13: GoiBerri 016. alea

GOIBERRI 13IBILBIDEA

Sarako bideanAgauntza errekaren bazterretik etaBarandiaranen pausoak jarraituz, iaAtaun osoa zeharkatzen du bideak.

Arkaitz Apalategi AtaunItzal luzea utzi zuen Joxemiel

Barandiaranek, eta herritarrekbeti agertu izan diote esker ona.Haren omenez egindako muse-oa dago Ataunen; baita harenizena daraman eskola ere. Due-la urte batzuk konpondu etaerabilgarri jarri zuten herribide-ak ere, ikerlari ezagunari egiten

dio erreferentzia, Sara bideaizena hartu baitu.

Lazkaoko Zubierreka indus-trialdean hasiko dugu txangoa.Presaren ondotik doan bideariekingo diogu. Ibilbide osoan,Agauntza erreka izango dugubidelagun. Berehala, Lazkao-ren eta Ataunen arteko mugaegiten duen Urmakiko zubira

iritsiko gara. Otadizelai baserriaeskubira utzita, gasolindegi al-dean, errepidea zeharkatukodugu aurrena, eta erreka gero.

Hogei bat minuturen buruaniritsiko gara San Martin auzora.Bidarteko zubian, herrigune al-dera egin eta San Martin eliza-

ren ondotik pasako gara. Plazaatzean utzita, zubia zeharkatueta erreka bazterretik jarraitukodugu, atzera herribideari helduarte. Errekaz bestaldera utzikoditugu Joxemiel Barandiaranikastetxea eta garai bateko es-kola izan zen Gabrielenea. Gel-

diune bat egin nahi duenak, As-tigarragako atsedenlekuan duhorretarako toki aproposa.

Bideari berriro ekin, eta kilo-metro batera, Murkondo auzo-ra iritsiko gara, Barandiaran jaiozen tokira. Han dago Ipar Eus-kal Herritik bueltan eraiki zuenSara etxea, 1953tik 1991. urteraarte, bizitoki izan zuena. Aurrerajarraituta, errotatxoa eta Ba-randiaran museoa daude, iker-lariaren inguruan gehiago jakinnahi duenarentzat.

San Gregorioko auzoguneaatzean utzita, errotaren alda-paroari jarraituko diogu, presa-ra iritsi arte. Errekaren aldame-netik jarraituta, beste kilometroeta erdira dago Ergoiena auzoa;bertan bukatzen da Ataungoherribidea.

Agauntza errekaren aldamenetik, ibiltzeko toki erosoa da Ataungo herribidea. A. APALATEGI

Sara bideaLuzera: 8,2 kilometro Denbora: 1 h, 40 min. Altitud max: 265 metro.Desnibela: 158 metro.Zailtasuna: Erraza

Helmuga

Irteera

Astigarragakoatsedenlekua

Barandiaranmuseoa

Page 14: GoiBerri 016. alea

GA

ZTA

ZATI

BAT

Baserriaren egunaospatuko dute EzkiokoIgartubeiti baserrianEguerdiko 12:00etan hasiko da Baserriaren eguna igandean. JuanZufiriari omenaldia eta Baserria eta itsasoa tailerra izango dira le-henengo . Jarraian, Jon Maia eta Nerea Elustondo bertsolariensaioa izango da, eta 14:00etan herri bazkaria. Bazkalondoren, JuanMari Beltranen kontzertua entzuteko aukera izango da.Etzi, hilak 27, 12:00etan hasita. Ezkioko Igartubeiti baserrian.

Pazko egunekoospakizunak izangodituzte AstigarretanGoizeko 11:30eko mezarekin hasiko dira astigarretarrak Pazko egu-na ospatzen. Beasaingo San Martin parrokiako abesbatzak kanta-tuko du bertan. Eguerdiko 13:30ean bazkari herrikoia egingo dute,Ekaitz Goikoetxea eta Muñukorta bertsolariek, eta Laja eta Landa-kanda trikitilariek girotuko dute eguna.Etzi, hilak 27, 11:30ean hasita, Beasaingo Astigarreta auzoan.

Gazta zati batdokumentala Goierrikozinemetan ikus daitekeGoierriko Nazioen Mundua herri ekimenak, Jon Maiak zuzenduduen Gazta zati bat dokumentala eskainiko du datozen egunetanGoierriko hainbat zinematan. Gaur, hilak 25, 22:15ean, OrdiziakoHerri Antzokian ikusteko aukera egongo da. Datorren asteburuan,berriz, ekainaren 1ean eta 2an, Beasaingo Usurbe Antzokian, etaekainaren 2an, 3an eta 4an Lazkaoko Arerian.Gaur, hilak 25, 22:15ean, Ordiziako Herri Antzokian.

IGA

RTU

BET

IM

IREN

MEN

DIZ

AB

AL

14 GOIBERRIASTEBURUARI BEGIRA

Page 15: GoiBerri 016. alea

GOIBERRI 15ARGAZKI ZAHARRA

Arkaitz Apalategi LegazpiLegazpiko XX. mende hasiera-ko argazkia da honokoa; zehaz-ki, 1915. urtean, herriko aginta-

riei ateratakoa. Eserita, ezkerretik eskuinera

lehenengoa dagoena, Jose Ga-larza organo jotzailea da. Segi-dan daudenak, Miguel Mujikalaguntzailea Jose Antonio La-rrea erretorea, Prudencio Gere-ta alkatea, Pedro Izagirre la-

guntzailea eta Francisco Elus-tondo kapilaua ageri dira. Zutik,berriz, Bernardino Sarasolaidazkaria, Jose Joakin Iñurritegi

zinegotzia, Jose Miguel Olabidezinegotzia, Juan Aztiria sindi-kua, Antonio Aztiria alkate or-dea, Benito Iturbe zinegotzia,Esteban Ormazabal zinego-tzia, Francisco Mantxola zine-gotzia, eta Francisco Arrizaba-laga aguazila ikus daitezke.

Indalecio Ojangurenek 1915ean Legazpin ateratako argazkia da. GUREGIPUZKOA.NET

Legazpiko1915ekoagintariak

Page 16: GoiBerri 016. alea