goiberri 015

of 16 /16
Lurdes Auzmendi ataundarra, Lakuako bere bulegoan, Joxemiel Barandiaranen irudiaren aurrean. ASIER ZALDUA Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Mikel Olano 3 Iritzia 4-5 Presoekin plazara 6-7 Andoni Mikelarena 10 Antonio Manuel da Silva 11 Ezkioko agerpenak 12 Samiño, talaia ezkutua 13 Asteko proposamenak 14 GOI B ERRI 15. zenbakia. 2012ko maiatzaren 18a Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordea «Euskararen erabileran aldaketak eragitea epe luzeko lana da» 8-9

Author: goierriko-hitza

Post on 29-Mar-2016

232 views

Category:

Documents


2 download

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Goiberri aldizkariaren 15. alea. Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeari elkarrizketa. herrira! plataformaren erreportaia. Mikel Olano, Antonio Manuel da Silva...

TRANSCRIPT

  • Lurdes Auzmendi ataundarra, Lakuako berebulegoan, Joxemiel Barandiaranen irudiarenaurrean. ASIER ZALDUA

    Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

    Mikel Olano 3 Iritzia 4-5Presoekin plazara 6-7 AndoniMikelarena 10 Antonio Manuelda Silva 11 Ezkioko agerpenak12 Samio, talaia ezkutua 13Asteko proposamenak 14

    GOIBERRI

    15. zenbakia. 2012ko maiatzaren 18a

    Lurdes AuzmendiHizkuntza Politikarako sailburuordea

    Euskararen erabileranaldaketak eragitea epe luzeko lana da 8-9

  • 02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

  • GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

    Kuadrillen eguna da Loinatz jaietakoegun kuttuna

    Mikel OlanoMusikari beasaindarra

    Asier Zaldua BeasainMikel Olano (Beasain, 1971) Kos-kola txarangako eta txistularitaldeko kidea da. Noizean behin,musika eskolako, eta Ordiziakoeta Legazpiko bandekin ere jo-tzen du. Gainera, Loinatz abes-batzako kidea izan zen 20 bat ur-tez, eta danborradako danbornagusia da 2008tik. Zein duzu Loinatz jaietakoegun kuttuna?Kuadrillen eguna.Zaletasun bat.Musika.Oporretarako leku bat.Iaz Zurizako kanpinean oso

    gustura izan ginen, lagunarte-an.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.Emazteari aurreskua dantzatunion eguna. Parranda bateanizan zen, eta dantzan ari nintze-la, sei aldiz Euskal Herriko au-rresku txapelduna izandakoapasa zen.Liburu bat.14-15 urterekin, Jose Luis MartinVigilen La vida sale al encuentrozortzi aldiz irakurri nuen, eta zor-tzietan negar egin nuen.Musika talde bat.Dire Straits.Abesti bat.

    Xabier Leteren Nafarroa.Amets bat.Umeei mundu hobea uztea.Janari bat.Amaren txipiroiak.Edari bat.Ardo beltza.Jaso duzun oparirik bereziena.Kaxa flamenko bat.Gorroto duzuna.Umiltasun falta.Goierriko txoko bat.Mutiloa.Herriko alkate bazina...Bitan saiatu nintzen eta bietanezker abertzalea legez kanpoutzi zuten.

    14-15 urterekin,liburu bat zortzialdiz irakurri nuen,eta zortzietan negaregin nuen

    ASIER ZALDUA

    GOIBERRI

    Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Aloa LandaKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

    Egoitzak:Beasain:Urbialde plaza 7, behea. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

    Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]:647 319 775 [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 [email protected]

    Diruz laguntzen duten erakundeak:Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria,Urretxu eta Zumarragako Udalak

  • 04 GOIBERRIIRITZIA

    Joseba Imaz Kazetaria

    Parte hartzea,parte izateko

    Norberakdaki zertanlagundezakeengizartedinamiko,bizi, alaietaarduratsubatlortzeko

    nja Berneckereta MalouH e n r i k s e n .Izenak ikusi-ta, erraza da

    asmatzen ez direla Gaintzakoalabak. Zumarragakoak ere ez,ziur asko. Lehena Alemaniatikiritsi baitzen Euskal Herrira. In-galaterratik, bigarrena. Zien-tzialariak dira biak; Gipuzkoakopunta-puntako ikerkuntza zen-troetan dihardute lanean.

    Zergatik ematen dizudanAnja eta Malouren berri? Azke-naldian komunikabideetan iku-siko zenuten agian arrazoia: Ur-garden izeneko taldea sortudute. Joan den azaroko uholde-ek ibaietan agerian utzi zutenzabor mordoskaz jabetuta,erreka eta erriberak garbitzeariekin zioten. Ez zuten gauzahandirik behar izan. Zazpi batlagun elkartu, eremu bat auke-ratu eta ekin. Zerutik garbitzai-leren bat noiz eroriko zain gera-tu gabe. Baliabide handirik ezzuten, baina ilusioa eta gogoasoberan, hori bai.

    Dagoeneko dozena erdi batibaiertz garbitu dituzte, auzoe-tako eta herrietako lagunak bil-du eta elkarlana bultzatuz. Ma-kina bat neumatiko, plastikoz-ko ontzi eta botila atera dituzteuretatik. Bizikleta zaharren eta

    farolaren bat ere bai, ez pentsa.Ederki pasatzen omen dutegainera!

    Beren eguneroko bizitzan,Anja eta Malouk lanordu amai-gabeak izaten dituzte. Pentsa-tzen jarrita, kanpotik etorritakojendea izanda, bertakook bainoaitzakia gutxiago behar zutenhaien aisialdia beste afizio etadenborapasa batzuetara dedi-katzeko. Baina bizi diren gizar-tean arazo bat identifikatu etahorri aurre egitea erabaki dute.Determinazioa eta eskuzabal-tasuna erakutsiz.

    Urgardenek zabaldutako bi-deak erantzun ona jaso du. Jen-de dezente animatzen ari dakatiuska zahar batzuk jantzi etahaien hitzorduekin bat egitera.Apustu egingo nuke laster iku-siko ditugula Goierrin, Oriaibaian gora etorrita, izokinekibaietan egin ohi duten bezala.Hala ere, arrakastak arrakasta,gogoetarako bidea eman deza-ke hiritartasun adibide honek.Ezer ez dugu deskubrituko ho-nezkero, baina bi gipuzkoar be-rri hauen ekimenak garbi era-kusten du gizarte batean partehartzeak duen garrantzia.

    Egia da. Euskal jendartearenberezitasun gisa goraipatu izanda partaidetza, ekimena etaauzolanerako berezko sena. Ez

    noa joera natural hori zalan-tzan jartzera, adibide ederrakbaiditugu inguruan: Idiazaba-len ernatutako Nazioen Mun-dua, desjabetzeen aurkakomugimendua, eskualdeannahiz urrutixeago ditugun koo-peratibak... eta abar luze-luzebat.

    Soroa emankorra da, bai,baina herritar askotxo nagiakeraginda ez ote gauden beldurnaiz. Lo hartu nahi ez, baina al-diro begiak ixten zaizkion bi-daiariaren moduan. Batez eregazteoi, gure aurrekoei ikusita-ko konpromiso eta borondate-ari jarraipena ematea kostaegiten zaigulako. Erosoagoabaita politikagintzan nahiz gi-zartegintzan pauso bat aurreraematen duenari kritika zorrotzaegitea. Eta bitartean, gu, etxekosofan eserita bageunde bezala,guztiaren ikusle eta epaile.

    Beste askok, berriz, nahiagoizan dute gizartearen lokatze-tan murgiltzea. Izan zitekeenbizilagunen elkarte bat, pilotatxapelketa bat antolatzea edotxaranga batean dunbala jo-tzea, adibide duinak den-de-nak. Norberak bakarrik baitakizertan lagun dezakeen gizartedinamiko, bizi, alai eta ardura-tsu bat lortzeko eginbehar kon-partituan. Errekak garbitzeaizan da Anja eta Malouren hau-tua, uretan ikusi dutelako lane-rako beharra. Eta badakitelakoparte hartzea ezinbestekoadela, herriaren parte izateko.

    A

  • GOIBERRI 05IRITZIA

    Emakundek, Euskadin, Emakumeen eta Gizonen 2011ko egoe-rari buruzko datuak kaleratu berri ditu. Nire amari, gaur, zifrak iraku-rri gabe ere, honen ondorioa galdetzen badiot, ziur naiz, papereanagertzen dena ederki asko azalduko didala, ia ama guztiak bezala,errealitatearen ikuspegi orokorra, zabala eta zehatza izaten baitu.Zera esango dit: Ez dut zuen bizitza miresten, ez desiratzen, ekili-bristak zarete eta gu zuen sarea. Horra hor edozein datu gordina-ren interpretazio praktikoa. Hau da, asuntoa gaizki dagoela. Besteazterketa baten arabera, Espainiar Estatuko amek, bataz beste, 39minutu dituzte denbora librebezala ulertzen denaz gozatzeko. Eraberean, kirolaren erabilerari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak egin-

    dako inkesta baten arabera, gizonen artean gehien egiten denafutbola da, taldekoa, alegia. Emakumeen artean, aldiz, gimnasia,aerobic, fitness eta yoga agertzen dira lehen postuetan, bakarkaegin daitekeena, alegia. Hiru azterketen datuak nahastuta zera

    esan daiteke: emakumeak ez du futbol partida gehiago jokatzeneta ez da gizonen parean jartzen, erantzunkidetasunaren eta den-boraren erabilera datuetan aurrerapauso handirik somatzen ezdenez, libre dituen 39 minutu horietan ia berotzeko denborarik ezdiolako emango. Eta gainera, bere lagunek bakarkako kirolaknahiago dituztenez, taldea osatzeko ere arazoak izango dituelako.A ze suerte txarra Horixe, desberdintasuna, abardura kontua.

    Desberdintasuna gora, desberdintasuna behera. Edo berdin-tasuna gora, berdintasuna behera. Badaramazkigu urte batzuk,asko, gehiegi, kontu hauekin, eta badirudi amaierarik gabeko kon-tuak izango direla gainera. Ni ez naiz batere inkesta zalea. Izan ere,inkesten arabera, emakumeen erdiak adarrak jartzen dizkie berenbikoteei, edo ezkontzen direnen laurdena baino gehiago dibortzia-tu egiten da. Datuak edo emaitzak magnifikatu egiten direla pen-tsatu izan dut beti. Horregatik, ez diek kasu gehiegirik egiten.Amari, ordea, bai, kasu egiten diot, zureak bezala, nireak ere

    errealitatea errealago ikusten duelako. Eta nireak, zureak beza-la, ez du guk aukeratu dugun bizitza honen batere inbidiarik. Ez be-rak, ezta beste askok ere. Orain dela hilabete batzuk lagun batekzera esaten zidan nik bere aurrean telefonoa hartu eta amarekin(zeinekin bestela?) nire bi semeen eskolaz kanpoko orduak anto-latzen jardun eta gero: Bolillo enkajeak egiten dituzue etxetikkanpo lanean ari zareten emakumeek!. Ba bai, horrela da. Bainaguk aukeratu dugu, eta aurrera egin behar. Hala ere, askotan etor-

    tzen zait burura beste lagun batek, bromatan edo, nire lehen se-mea izan eta gero lanera itzulitakoan esan zidana: Baina zeinekagindu zizuen zuei, emakumeoi, lanean hastea, etxean hain ederkiegonik?.Kontua da inork ez zigula ezer agindu eta geu geure kabuz atera

    ginela etxetik. Ondorioa? Bat ez, ondorio asko. Onak eta txarrak.Txarren artean, Idoia, zure inkesta horrek aipatzen duena: norbera-rentzako 39 minutu libre soilik!

    bateta

    bat

    Asteko irudia

    Idoia Luzuriaga

    Tere Madinabeitia

    Josu Maroto

    Loinatz jaiakPunttu punttuan datozaurten Loinatz jaiak (hori dabehintzat jaietako kartelirabazlearen izenburua), etaBeasaingo artista handi bati,Dizebi-ri, omenalditxo bateginez, jai zoriontsuak opanahi dizkiet beasaindarreieta Beasaina hurbiltzen direnguztiei. Ondo pasa!

  • 06 GOIBERRIASTEKO GAIA

    Euskal presoen eskubideen defentsan Herrira taldeak sortu dira Goierrikohainbat herritan. Talde horien helburua presoak herrira gerturatzea da, eta,horretarako, lehen ekintza nagusia biharko Goazen Plazara izango da.

    Asier Zaldua UrretxuOrdizian, Besainen, Lazkaon,Ataunen, Idiazabalen, Lego-rretan, Seguran, Zegaman,Zaldibian, Urretxu-Zumarra-gan eta Legazpin sortu diradagoeneko Herrira taldeak.Goierriko beste herri batzue-tan, berriz, taldea sortzeko la-nean ari dira. Herri mugimendu berria da

    Herrira, urtarrilaren 7an Bilbonegin zen presoen eskubideen

    aldeko manifestazio jende-tsuaren ondoren sortutakoa.Euskal preso politikoen aur-ka ezarritako muturreko egoe-rak gainditzea da Herrira tal-dearen helburua. Hala, euskalpresoen egoera gainditzekosei aldarrikapen egiten dituHerrirak. Euskal presoak Euskal He-

    rrira ekartzea da lehena etanagusia eta, horrekin batera,Espainian ezartzen den

    197/06 doktrina edo Parotdoktrina bertan behera uztea,eta zigorra bete duten presoakaskatzea; Frantzian ezartzenden bizi osorako zigorra bertanbehera uztea, zigorraren 2/3eta 3/4 bete dituzten presoakkaleratzea, gaixotasun larriakdituzten presoak askatzea,eta bestelako gaixotasunakdituzten presoak egoki zain-tzeko beharrezko neurriak har-tzea ere eskatzen du.

    Frantziaren eta Espainiarenespetxe politika egokitzea ereeskatzen du mugimenduak,hasi den aro berrian gatazkakonpontzeko bidean modupositiboan eragiteko.Goierrin 29 preso politiko

    daude egun; 24 Espainiako es-petxeetan dituzte preso, hiruFrantziakoetan, eta bi etxean.Gure eskualdean, Inma Be-rriozabal zegamarra muturre-ko egoeran dago, gaixotasun

    Presoak plazara

  • GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

    bolizatzeko. Hori baita Herri-rak preso eta iheslarien hu-tsuenea, eta era berean pre-sentzia, irudikatzeko daukanmolde berritzailea.

    Plataformako bi kideek tal-dearen izaera berria dela, jen-de berria egongo dela, etalana egiteko modua ere berriaizan daitekeela argi utzi nahidute: Ez gara kalera aterako,adibidez, errepresio ekintzabat dagoen bakoitzean. Ezgara jaio politika egiteko; pre-soak etxeratzeko presio sozia-la egiteko baizik.

    Biharko ekitaldiaren ondo-tik, ekintza nagusia hileko az-ken ostiraletako bilkurak izan-go dira. Bilkuretan gauza be-rriak egiten ari gara etapixkanaka jende gehiago ger-turatzen da, diote.

    Presoak, itxaropentsuOrain arte lortutakoarekin gus-tura daude Herrira taldeko bigoierritarrak, aniztasunaren az-tarnak nabarmentzen ari dire-lako: Euskal Herriak historiagordina du, baina hainbat toki-tatik datorren jendea elkartzenari gara. Ez da erraza, bainaasko gara presoak etxera ekar-

    tzearen alde gaudenok, eta ho-rrek batzen gaitu.

    Presoak ere, itxaropentsudaudela esan dute Muoaketa Ormazabalek. Gauregungo egoerak ilusioa piztendie, bai presoei eta baita eurensenideei eta lagunei ere. Bainaerrealitatea, oraingoz, gordinada, eta euren aldeko lan txu-kuna egiteko aukera dugu.

    Herrira mugimenduak Goie-rriko ia herri guztietan antolatuditu ekintzak Goazen plazaraekimenaren barruan. Elkarre-taratzeak egingo dituzte, etahainbat herritan festa giroaere nagusituko da. Ekitaldi ho-riek guztiak herrira.org etagoierri.hitza.info helbideandaude jasota. Mugimendua-ren inguruan informaziogehiago nahi duenak [email protected] helbideraidatzi dezake eskaera egiteko.

    Presoei jarritakomuturrekoegoerak gainditzeada Herrirarenhelburua

    Aulki txuri hutsakegongo dira biharplazetan, presoaketa iheslariaksinbolizatzeko

    Ezkerrean, Zaldibiako Herrirataldearen aurkezpena.Eskuinean, Iigo Ormazabal etaAloa Muoa, UrretxukoZubimusu plazan. ASIER ZALDUA

    ihar, hilak 19, egunseinalatua da Herrira

    plataformarentzat: Plazakbete, espetxeak hustutzekoekimena egingo du. Plazakjendez bete nahi dituzte, pre-soen giza eskubideak erres-petatu daitezen eskatzeko.Plazak herrietako elkargu-neak dira, eta herritar guz-tiek dute nolabaiteko loturabat herriko plazarekin. Pla-zak gune irekiak dira eta,guk, gune ireki hauek baliatunahi ditugu mobilizazio zabaleta jendetsuei lekua egite-ko, dio Herrirak. Goierrikoherrietan ekimen ugari anto-latu dituzte.

    Plazak bete,espetxeakhustutzeko

    B

    larria dauka eta. LegazpikoJuani Delgadori eta Ezkio-Itsa-soko Gonzalo Rodriguezi Pa-rot doktrina ezarri diete, adibi-dez. Horien egoera salatzeaketa etxera ekar ditzatela eska-tzeak lehentasuna du, azal-du dute Herrira taldeko IigoOrmazabal zumarragarrak etaAloa Muoa segurarrak .

    AniztasunaBeti egon dira presoen eskubi-deen alde lan egin duten tal-deak, baina Herrira platafor-maren helburua orain artekoekimenak baino anitzagoaizatea da. Herri batzuetandagoeneko presoen inguruanlan egiten zuen jendea zegoen,eta horiek taldean txertatudira. Beste batzuetan ez zego-en mugimendurik eta orainhasi dira lan egiten.

    Izan ere, herrietako ahaliketa sektore gehienetara iritsinahi du Herrirak. Bilbokomanifestazio historikotik al-derdi politiko askok presoenauziarekiko jarrera berriakhartu dituzte. Hori guztia kon-tuan hartuz, begi bistakoa daegungo kartzela politikak ezduela sostengu politiko etasozialik, diote.

    Horregatik, garrantzitsuada herritarrok batuta ekitea,espetxeetako giltzak dituzte-nak jarrera aldatzera bultza-tzeko, azpimarratu dute.Manifestazio hark sektoreezberdinetako jendea ekitaldibaten inguruan elkartu zuen,eta orain jende hori guztiaeguneroko dinamikan txertatunahi dugu, gaineratu dute.

    Aulki txuri hutsaBerritzailea izan nahi du Herri-rak, lanerako modu eta mol-deetan, Ormazabalek eta Mu-oak adierazi dutenez. Hala,bihar, larunbata, hilak 19, lanhorren erakusgarri izango daHerrira taldeak antolatutakoGoazen plazara ekimena.

    Aulki txuri hutsak egongodira plazetan, herrian faltadiren preso eta iheslariak sin-

  • 08 GOIBERRIELKARRIZKETA

    Euskara erabiltzeaplazer bihurtzea dagarrantzitsuena

    Lurdes AuzmendiEusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea

    Asier Zaldua GasteizLurdes Auzmendi (Ataun, 1956)2009an Euskara Sustatzekozuzendari izendatu zuten etaegun Jaurlaritzako HizkuntzaPolitikarako sailburuordea da.Aurretik, Zeruko Argia aldizkari-ko kazetari izan zen eta EuskadiIrratian ere aritu zen. EIZIE (Eus-kal Itzultzaile, Zuzentzaile etaInterpreteen Elkartea) sortzai-leetako bat izan zen. OndorenEuskal Herriko Unibertsitatean

    lan egin zuen, Itzulpengintzakolizentziaturan. Tokiko hedabideek euren txos-tena aurkeztu berri dizute. Zeriruditu zaizu?Hedabideen gaiak asko ardura-tzen gaitu, noski. Paper oso ga-rrantzitsua jokatzen dute, bainaoso garai gogorrak tokatu zaiz-kigu, eta horrek eragina du he-dabide guztietan. Etengabekoharremana dugu hedabide han-dienen ordezkariekin, eta etorki-zunean eredurik egokiena izan-go den asmatu behar dugu.Zein uste duzu izan behar delaeredua?Gaur egungoa agortuta dago.Gipuzkoan izugarrizko polari-zazioa dugu, Bizkaian eskualdebatzuk umezurtz ditugu etaAraban, berriz, dena falta zaigu.Urte oso oparoak izan ditugu,mundu guztiak eskatzen zituenaldizkaria, irratia eta telebista...

    izan behar dituzte beharrezkoabada norabidez aldatzeko. Ho-rrek elkarlana bultzatzea eska-tzen du.Baina dagoeneko komunikabi-de asko desagertu dira.Jaurlaritzatik ahalegin izugarriaegiten ari gara diru-laguntzadeialdi guztiei eusteko. Baina...noiz arte jarraitu ahal izangodugu eredu honekin? Nora ga-ramatza eredu honek? Ezin dadiru-laguntzen menpe egon.Hedabideak errentagarriakizan behar dira, beraz.Sistemak maila askotan ez dufuntzionatzen, baina garaiz ga-biltza, eta neurriak, desagertuaurretik hartu behar dira. Ezdiogu inori bultza egingo amil-degira eror dadin, baina ertzeandagoenak behera begiratu be-har du zer etor dakiokeen jaki-teko. Denok jokatu behar duguarduratsu.Zer diozu ikasketak euskarazegiten dituztenei emango zaienagiriaz?Neurri honekin oso zuhurrakgara. Ez diegu aitor zekiekeenmailarik altuena onartuko, Ga-lizian eta Katalunian ez bezala.Han Batxilergoa galegoz etakatalanez egiten dutenei EGA-ren parekoa aitortzen zaie. GukDBH egiten dutenei B1 aitortu-ko diegu, Batxilergoa egiten du-tenei B2 eta Unibertsitate ikas-

    baina zenbat kontsumitu dugugero? Joerak gero eta argiagodaude: telebista gero eta gu-txiago ikusten da (gazteeknahiago dute Internet bidezikusi), papera gero eta gutxiagokontsumitzen da... Sektoreakgogoeta egin behar du eta in-formazioan, soziologian, sozio-linguistikan eta ekonomianadituak direnen aholkua behardu. Dena den, txikiei asmatzeaerrazagoa izango zaiela ustedut. Baina sistema malguak

    ketak egiten dituztenei EGA.Kredituen hamarretik sei eus-karaz egiten dituenak ez al duEGA maila? Zenbat azterketaegin dituzte dagoeneko euska-raz? Hau motor bat izango dajendeak euskaraz ikasten ja-rraitu dezan. Presioa kentzeabeti da ona, hala gauzak askozere gusturago egiten baitira.Euskaltegiek lan gutxiago izan-go dute.Euskaltegiak behar ditugu, bai-

    na ez bakarrik euskara irakaste-ko, baita erabilera bultzatzekoere. Tituluen makina oso kon-plikatua dugu. Zenbat jendebehar dugu azterketak presta-tzeko eta zuzentzeko?Erabilera aipatu duzu. Zer eginbehar duzue bultzatzeko?Erabilerak ez du gora egiten eza-gutzak adina. Batzuek ikastekoezartzen den presioak erabile-ran kontrako eragina duela dio-te. Datu baikorrak ere baditugu.Duela 30 urte familia bidezkotransmisioa oso ahula zen, etahorregatik egin zen hezkuntza-ren aldeko hautua. Emaitzaonak eman ditu. Guraso erdal-dunek seme-alabek euskarazikastearen aldeko hautua egindute. Horiek familia osatu dute-nean, euskara transmititu dute.Guraso horietako askok eurenartean gaztelaniaz egiten dute.Ohiturak dira eta horiek alda-

    Mundu guztiakeskatzen zituenhedabideak, bainazenbat kontsumitudugu gero?

    Unibertsitateikasketakeuskaraz egitendituenak ez al duEGA maila?

    Lehendakariabidean seguru doaeta noizbaiteuskara ezagutzaona izango du

  • GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

    tzeko ezin da goitik ezer egin.Kontzientzia gero eta handia-goa dago, baina hizkuntza ba-ten erabileran aldaketak eragi-tea epe luzeko lana da. Euska-rak bezainbeste baliabide ez duinork izan. Gainera, EuskaraSustatzeko Plan Berriak erabi-lera bultzatzea du helburu na-gusietako bat. Hizkuntza era-kargarri egitea, erabiltzea pla-zer bihurtzea, hori dagarrantzitsuena. Hor gauzaasko ditugu egiteko.Zer moduzko harrera eskaini zi-zun euskalgintzan lan egitenduen jendeak?Ona. Gobernu sozialistarekinmundua bukatzera zihoala zi-rudien, baina ez da halakorikgertatu. Hizkuntza Politika osoona genuen eta dugu. Puntugarrantzitsuenetan beti egonda adostasuna, eta munduguztiak ahaleginak egin ditugauzak aurrera egin dezaten.Euskara ez dakitenek aldeko ja-rrera erakutsi ez balute, ez gina-teke hemen egongo. Beti eus-kara erabili dutenez ere gutxigogoratzen gara. Denak dirabeharrezkoak. Adostasuna dabermerik handiena.Patxi Lopez Lehendakariarekinharreman estua al duzu?Askotan etortzen da gure ba-tzordeetara eta euskararen al-deko ekitaldietara. Euskarabeldur gutxiagorekin erabiltze-ra animatzen dut, baina lotsadu. Idatzizkoan hobeto molda-tzen da ahozkoan baino. Bide-an seguru doa eta noizbait eza-gutza ona izango du. Euskarakkezkatzen du eta lasaiago etaerrazago erabiltzeko balio du-ten tramankuluak, adibidez,asko interesatzen zaizkio.Zer da zuretzat euskara?Nire ama hizkuntza da, azalabezala. Ez dut neure burua ima-jinatzen euskararik gabe. Nirehizkuntza bakarra izan zen 11urte bete nituen arte. Gozame-nerako iturri ere bada, literatu-raren eskutik adibidez. AnjelLertxundiren azkena irakurtzenari naiz eta Ramon Saizarbito-riarena zain dut. Nire bi idazlekuttunenetakoak dira.

    ASIER ZALDUA

  • Epailelanari eskerbizitzarakoikasbideakjasotzenditut

    Futbol epaileakere pertsonak gara,horregatik, akatsakegiteko eskubideaere badugu

    Josune Zarandona BeasainFutbolarekin lehenengo harre-mana jokalari bezala izan zuen,baina Andoni Mikelarenak ai-tortu duenez, beti gustatu izanzaio futboleko epaile lana. Lanhorretarako beharrezkoa denikastaroa egin, eta Goierrikomakina bat partidu epaitu ditu,dagoeneko, irailetik hona. Nondik nora datorkizu futbole-ko epaile izateko zaletasuna?Haurra nintzenetik ia, beti aritunaiz futbolean, jokalari bezala.Gazte-gaztea nintzenetik epai-leei errespetu handia izan diet.Niretzako beti izan da aukeraon bat, eta orain erronka bat ere

    bai. Zergatik diozu erronka bat delazuretzat?Nik arbitro izatearena beste es-perientzia bat bezala bizi dut.Bizitzarako ikasbide ugari jaso-tzen ditut. Heldu izaten ikasidut, presio momentu asko erebadaudelako. Ni baino zaha-rragoak direnekin nago harre-manetan, eta errespeta naza-ten mugak jarri behar ditut. Zer egin behar da epaile izate-ko?Nik, nire kasuan, GipuzkoakoFutbol Federaziora deitu nuen

    lehenengo informazioa eska-tzeko. Handik, Epaileen Komite

    Teknikora bideratu ninduten.Han eskaria egin nuen. Gero,Bergaran ikastaro bat jasonuen. Hura amaituta, epailejantzia jaso nuen, eta iraileanpartiduetan epaile lanetan hasinintzen. Epaile izateaz gainera, futboljokalaria ere bazara.Bai, Beasaingo futbol taldeannabil, infatil ohorezkoen mai-lan. Egia da, lasaiago aritzennaizela futbolean jokatzen du-danean, baina arbitro izatearenesperientzia asko gustatu zait.Ze partidu epaitzen dituzu?Autorik ez dudanez Goierrikoherrietan ibiltzen naiz. Momen-tuz, nesken partidetan, jubenilmailara arteko partidak epaituditut. Mutilenetan, aldiz, hau-rren mailakoak. Partida batepaitzen dut asteko.Gertaera zailen bat bizi izan alduzu?Orain gutxi, partida bat epai-tzen ari nintzela, guraso ba-tzuen isekak jasan behar izannituen partida guztian zehar.Urduri jarri nintzen, pertsonabatzuen jokaerak aldatu beha-rrekoak dira. Epaileak ere per-tsonak gara, eta akatsak egite-ko eskubidea dugu.Eta onik ?Bai, orain gutxi, partida batamaitu, eta ikusle eta jokalariasko gerturatu zitzaizkidan zo-riontzera. Lan ona egin izana-ren sentsazioak asko balio du.

    AndoniMikelarenabeasaindarrak 14urte ditu eta adinhorretako askokbezala futbola dugustuko. Jokalariada, baina baitaepailea ere.

    GOIBERRI

    10 GOIBERRIGAZTEAK

  • Babeslea

    Asier Zaldua UrretxuAntonio Manuel da Silva (Por-to, 1966) tornulari eta kamioi-lari lanetan aritu zen Portuga-len. Bere familiaren bizimo-dua hobetzeko, Portugaluztea erabaki zuen orain bosturte. Lehenengo Alemanianizan zen, baina hango bizimo-dua ez zitzaion gustatu, etaEuskal Herrira etortzea eraba-ki zuen.Zergatik ez zitzaizun Alemaniagustatu?Lehengusu bat dut han etalana aurkitu zidan, baina 15egun bakarrik eman nituen:hizkuntza oso zaila iruditu zi-tzaidan eta tokia arrotza.

    rriz, Urretxu-Zumarraga ikas-tolan.Ondo moldatu al zarete?Ondo moldatu gara Euskal He-rriko bizimodura, Portugalgoa-ren antzekoa da eta. Gainera,hemengo lasaitasuna izugarriatsegin dut. Porton jende askobizi da, eta hango bizimoduazoratzekoa da; egia esan, he-mengo dena gustatzen zaigu,lagunak egin ditugu eta seme-alabek ez dute jaioterrira itzulinahi. Zer egiten duzue aisialdian?Paseatzea gustatzen zaigu. Le-gazpira edo Aizpurutxora joa-ten gara, bidegorritik. Bestalde,Iparragirre plaza eta bere ingu-rua ere asko gustatzen zaizkit.Beharbada, euskaltegira joan-go naiz euskara ikasteko etahala eurei ikasketetan lagun-tzeko.Herriminik ba al duzu?Portugalen egoera ekonomi-koa hemen baino okerragoada, eta soldatak baxuagoak.Lagunengandik eta familia-rengandik urrun egotea ez dagozoa, baina gaur egun zazpiordu besterik ez dira behar au-toz Portora joateko. Urtean bi-tan joaten gara jaioterrira, gu-

    txi gorabehera. Luzaroan gelditzeko asmoa alduzue?Seguru asko, betirako gelditu-ko gara hemen. Izan ere, jen-deak oso ondo hartu gaitu.Hori izan da gehien estimatuduguna, eta egia esan, neureburua ez dut etorkintzat.Nolakoa da Porto?Porto ezagutzeak merezi du.Hiria gizon-emakume guztienondare izendatu zuten eta aur-ten Europako toki turistikoonenari saria eman diote.Gaueko giroa eta upategiak bi-kainak dira... eta futbol taldeazer esanik ez!

    Antonio Manuel da SilvaUrretxun bizi den portugaldarra

    Jendeak oso ondo hartu gintuen etahori izan da gehien estimatu duguna

    Antonio Manuel da Silva portugaldarra Urretxuko Iparragirre plazan. ASIER ZALDUA

    Alemaniatik Goierrira saltohandia izan al zen?Nire lagun bat Legazpin zego-en, berarekin hitz egin nuen etaGoierrira etortzea erabakinuen. Gelmam enpresan hasinintzen lanean eta hor darrait.Lehen hilabeteak Legazpineman nituen, beste portugal-dar batzuekin batera bizitzen.Ondoren, Urretxun etxea aur-kitu nuen eta familia etorri zen.Orain, Iparragirre kalean bizigara. Emazteak, Gloriak, kale be-

    reko Navarro tabernan lan egi-ten du sukaldari. Ines alabak 14urte ditu eta lizeoan ikasten dueta 8 urteko Joao semeak, be-

    Porto ezagutzeakmerezi du:gizon-emakumeguztien ondareizendatu zuten

    GOIBERRI 11MUNDUTARRAK GOIERRIN GOIERRITARRAK MUNDUAN

  • 12 GOIBERRIGARAI BATEAN

    Agerpena ala eromenaErrepublika garaian, 1933. urtean, herriko bi umek ama birjinaren irudia ikusi zutela esan zuten. Berehala fededunen erromes toki bihurtu zen Ezkio;egun batzuetan 80.000 lagun ere bildu ziren, elizak debekatu zuen arte.

    A. Apalategi Ezkio-ItsasoBenetako eromena sortu zutenEzkio-Itsason 1931. urtean izan-dako ustezko agerpenek. Herri-ko bi umek ama birjina agertuzitzaiela esan zuten. Kontuaberehala zabaldu zen, eta jen-detza etortzen hasi zen Andua-gako zelaietara. Jende gehia-gok ere esan zuen ama birjinaikusi zuela, eta gaitzak senda-tzeko ahalmena zuela. Polemi-ka handia sortu bazen ere, erro-mes toki bihurtu zen Ezkio.Ustezko gertakariak ekaina-

    ren 30ean izan ziren. Egunerobezala, Bereziartua anai-arre-bek (7 eta 11 urtekoak) esneaerosi eta atzera etxerako bide-an zihoazen. Anduaga parean,argi distiratsu bat ikusi zuten.Ama birjinaren irudia zen. Au-rreneko agerpen hartan, amabirjina zuriz jantzita eta mantoibeltz batekin zegoela esan zu-

    ten umeek. Esku batean Jesushaurra zuen, eta bestean zapibat. Askok ez zuten kontu hurasinetsi, baina aste beteren bu-ruan, Patxi Goikoetxea arotzariagertu zitzaion ama birjina. Or-duan erabat beltzez jantzita,eta odoldutako ezpata bat es-kuan zuela agertu omen zen.Kontua berehala zabaldu

    zen, eta jendetza etortzen hasi

    zen Ezkiora. Askok ama birjinaikusi zutela esan zuten. Bestebatzuk, gaitzak sendatzen zi-tuela. Baziren extasi egoeransartu eta atzerriko hizkuntzakhitz egiten zituztenak ere. An-duagan jendetza biltzen zen;egun batean 80.000 lagun ereelkartu ziren, garaiko kronikenarabera. Hainbesteko erome-nak, eliza bera ere kezkatu eginzuen, eta hasieran agerraldieisinesgarritasuna eman bazie-ten ere, berehala hasi ziren kon-trako ahotsak agertzen.

    Elizaren kontrako jarreraUstezko agerraldien kontra go-gorren agertu zenetako bat,Jose Antonio Laburu apaizaizan zen. Agerraldiei sinesgarri-tasuna kentzeaz gain, ama bir-jina ikusi zutela ziotenek buru-

    ko arazoak zituztela esan zuen.Aldekoen artean berriz, AmadoCristo de Bruguera apaiza ze-goen. Hainbat mirariren lekukoizan zela zioen, eta ustez gezu-rretan ari zirenei, froga gogorrakpasa arazten zizkien.Gertaerak izan zirenetik bi ur-

    tera, Mateo Mujika Gasteizkoobispoak, idatzi bat bidali zuenVaticanora, Ezkioko agerpenakgezurrezkoak zirela esanez. Eli-za ofizialki agerpenen kontraagertu zen, eta gaiaren inguru-ko liburuak edo bestelako argi-talpenak ateratzea debekatuzuten. Hala ere, jendeak An-duagan biltzen jarraitu zuen,harik Gipuzkoako gobernado-reak aurrena, eta Ezkioko alka-teak gero, han biltzea debekatueta isunak jartzeko mehatxuaegin zuten arte. 79 urte geroa-go, oraindik ere badira Ezkioragerturatzen diren fededunak.

    Ezkioko Anduagako maldanbiltzen zen jendetza etaamabirjinaren zain daudenfededunak ageri dira garaikoargazkietan. GUREGIPUZKOA.COM

  • GOIBERRI 13IBILALDIA

    Talaia ezkutuaSamio edo Iruarrieta mendiak xarmaberezia dauka; altuera handirik gabe,tontorretik ikuspegia paregabea da.

    Miriam Luki ZumarragaAzkoitia, Azpeitia eta Zumarra-ga arteko mugan dagoen Sa-mio edo Iruarrieta mendira,

    Zumarragako Agiaga auzotikabiatuko gara, Agiabarrenaeta Muxika baserri arteko bide-ari jarraituz. Muxika baserria igaro, eta ez-

    kerrerantz egiten duen bideautziko dugu. Bidegurutzeanmugarri batek Oletarako nora-

    bidea adieraziko digu. Lasteregingo du bideak ezkerrera, etalehenengo maldak aurkitukoditugu.

    Lizar ederrek zaindutako ko-rridore batean barrena igokogara. Aurrerago, haritz zaharrakikusiko ditugu eta, aurreraxea-go, pagadi txiki batek hartukogaitu. Ondoren, bideak eskui-nera egingo du nabarmen, pi-nudi batean barneratzeko. Ez-

    kerrean utziko dugu haritz za-har baten ondotik abiatzen denzidorra. Pinudiaren erdialdean, bide-

    ak ezkerrera egiten duenean,Elorrietako tumulua aurkitukodugu. Sasi artean badago ere,plakatxo batek jakinarazikodigu historiaurreko hilobi batenaurrean gaudela. Pinudia buka-

    tu eta argiune batera iritsikogara. Udaberrian loratutakootaloreek horiz jantzitako ze-laietan zehar gora egingo dugu. Ezkerrera bidaliko gaitu pis-

    tak eta, aurrera eginda, bidealeundu egingo da. Ezkerralderaalertze basoa ikusiko dugu ha-

    sieran; ondoren, Irimo alderakoikuspegi zabala irekiko da. Ho-rrela, Oleta mendira (756 me-tro) iritsiko gara. Oleta izenekotumulua eta aterpetxea ikusikoditugu bertan. Aterpetxe ondo-an, mugarri batek Samiorakonorabidea adieraziko digu. Mendikateari jarraituz, bur-

    din erromara edo langa igarokodugu, ezkerraldean Izarraitzekobista paregabea daukagula.Egurrezko beste erromara batzeharkatu, eta pinuek eta elo-

    rriek babestutako artzain bor-da bat ikusiko dugu ezkerralde-an. Mendilerroa jarraituz, goraegingo dugu. Iruarrieta bat tri-kuharriaren ondoan abiatzenden bidezidorra hartu, eta las-ter izango gara Samioko ta-laian.

    Lainorik ez dagoenean, Izazpi, Txindoki, Aizkorri, Anboto eta Beriain ikus daitezke Samiotik. M. LUKI

    SamioLuzera: 5,7 kilometro Denbora: 1 h, 30 min. Altitud max: 932 metro.Desnibela: 389 metro.Zailtasuna: Erraza

    Helmuga

    Irteera

    Elorrieta

  • GOIBERRI 14ASTEBURUARI BEGIRA

    Iaki Beitia etaZegama-Aizkorrimendi probakIgandean, mendiarekin lotutako bi proba ospetsu jokatuko diraGoierrin: Urretxu-Zumarragan Iaki Beitia mendi martxa, eta Ze-gaman, Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Iaki Beitia mendi mar-txa, goizeko 07:00etan hasiko da Urretxuko Areizaga-Kalebarren

    enparantzatik. 35,43 kilometroko ibilbidea egin beharko dutemendizaleek, guztira, 1.906 metroko desnibela. Zegamako mendimaratoian, goizeko 09:00etan hasiko dira korrikalariak korrika.42,197 kilometro egin beharko dituzte Zegamako helmugara iritsiaurretik. Aurten lehenengo aldiz, 16-18 urte arteko korrikalariek,10,4 kilometroko lasterketa egiteko aukera izango dute Zegama in-guruko ibilbidean. Proba hori, 10:30ean hasiko da. Etzi, hilak 20, Urretxu-Zumarragan eta Zegaman

    AltzagarateauzokoerromeriaAltzagaraten, erromeria egingodute igandean. 12:30ean Mezanagusia, eta ondoren, Ansorregieta Larraaga trikitilariak etaPeagarikano eta Irazu bertso-lariak ariko dira kantuan .Etzi, egun osoan, AltzagakoAltzagaraten.

    Nafarroa Beherera irteeraLegazpiko BurdinolarekinIzuran Donejakue bidearen bidegurutze historikoa, eta Larzabalenhilobi artearen interpretazio zentroa eta Haranbeltz eliza bisita-tzeko aukera eskaintzen du Burdinolak. Izena ematea: 943 73 0813, 943 73 70 97 telefonoetan [email protected], hilak 19, Legazpiko anbulatorio paretik, 08:00etan. 35

    LOINAZAGIRRE

    ESTITX

    UIM

    AZ