goiberri 31. alea

16
Sara Cozar aktore ordiziarra, ‘Bypass’ filmeko irudi batean. GOIBERRI Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Luis Mari Perez 3 Iritzia 4-5 Ertzeetako ahotsak 8-9 Gazteak 10 Ane Irisarri 11 Emakume abertzaleak Ataunen 1934an 12 Asteburuko proposamenak 15 GOI B ERRI 31. zenbakia. 2012ko urriaren 12a Sara Cozar Aktorea «‘Bypass’ ikustera joaten direnak ez dira damutuko» 6-7

Upload: goierriko-hitza

Post on 12-Mar-2016

239 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

GoiBerri aldizkariaren 31. alea. Sara Cozar aktoreari elkarrizketa.

TRANSCRIPT

Page 1: GoiBerri 31. alea

Sara Cozar aktore ordiziarra, ‘Bypass’ filmeko irudi batean. GOIBERRI

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Luis Mari Perez 3 Iritzia 4-5Ertzeetako ahotsak 8-9Gazteak 10 Ane Irisarri 11Emakume abertzaleak Ataunen1934an 12 Asteburukoproposamenak 15

GOIBERRI

31. zenbakia. 2012ko urriaren 12a

Sara CozarAktorea

«‘Bypass’ikustera joatendirenak ez diradamutuko» 6-7

Page 2: GoiBerri 31. alea

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: GoiBerri 31. alea

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Musika erromantikoa atsegin dut,erlaxatu egiten bainau»

Luis Mari PerezUrretxuko San Martin auzoko jaietako antolatzailea

Asier Zaldua UrretxuLuis Mari Perez (Urretxu, 1960)San Martin auzoan bizi da iajaio zenetik. Aurtengo jaiaktriste samarrak izango dira be-rarentzat eta gainontzeko au-zotarrentzat, antolaketan la-guntzen zion Jose Mari Azka-rate irailean hil baitzen.Zaletasun bat.Egunkariko agenda irakurri on-doren, emaztearekin nora joanerabakitzen dut. Duela gutxiGaresen izan ginen, PiperrarenFestan.Oporretarako leku bat.Beroa egiten duen tokietara jo-

aten gara, urtero toki ezberdinbatera: Caceres, Huelva, Salou,Benidorm, Cambrils...Liburu bat.Ez naiz irakurri zalea.Musika talde bat.Musika erromantikoa atsegindut, erlaxatu egiten bainau.Abesti bat.Benito Lertxundiren Oi ama Es-kual Herria. Emaztea eta biokBenitoren kontzertu askotanizan gara.Amets bat.Ez dut aparteko ametsik.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.Alaba jaio zen eguna. Gorputz

batetik beste bat irtetea sines-gaitza da.Janari bat.Babarrunak sakramentu guz-tiekin.Edari bat.Gin-tonica.Jaso duzun oparirik bereziena.Emazteak oparitutako erlo-jua.Gorroto duzuna.Faltsukeria.Goierriko txoko bat.Santa Barbara.Herriko alkate bazina....Herritarrei kasu gehiago egin-go nieke.

«Emaztea eta biokBenitoLertxundirenkontzertu askotanizan gara»

ASIER ZALDUA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 647 319 775 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Olaberria, Urretxu, Zerain etaZumarraga

Page 4: GoiBerri 31. alea

04 GOIBERRIIRITZIA

Dionisio Amundarain Itzultzailea

Gehiengo osokoalderdi politikorikez ledin gerta!

«Herriakbeharkoluke izanalderdienirakasle etaerakusle»

z EAJ, ezEH Bildu. Ezbesterik. Eznuke nahigure artean

alderdi politiko bakar batek eregehiengo osoa lortzea sekulasantan.

Batek zementua emango li-guke jatera, ikusia dugunez.Besteak belar zakarra, jada bi-ziki barruntatzen hasiak gare-nez. Esateko modu bat da.

Ohituak gara ikusten, txan-dako alderdiak nahi diola ezarriherriari zer jan, zer edan, zer…

Aitzitik, herriak beharko lukeizan alderdien irakasle eta era-kusle. Ikusi berriak gara berriki-tan, Gipuzkoan bederen, berenagusikoa ez diola utzi nahi al-derdi politiko bati. Poztekoaizan da, zakarrak tratatzearenkasuan, herriak hainbeste sina-dura bildu izana, baliabide kax-karrez, baldintza ez-erosoetan �inori ez zaio atsegin izaten ha-tzez seinalatua izatea�. Sinadu-rak bildu izan beharra! Ba alzen, ba, horren beharrik. Nahizuenak, hori egin beharrik izangabe ere, barruntatu ahal zuenherriaren, herriko asko eta as-koren, ikuspegia. Baina, tira.

Alderdiek jakin beharko luke-

te ez dutela beren xedea halakoedo bestelako ekintza huraitsu-itsuan aurrera ateratzea.Hauteskundeen bezpera hone-tan, aski ote da taldetxo bakoi-tzak bere burua ikustera ema-tea, argazki politika eginez?Aski ote luke laborategian mol-datutako lauzpabost ideiarenzerrenda aurkeztea?

Gaitz erdi ideia batzuen aur-kezpena egingo balute; oro har,ideiak ez baino lainezak diraaurkezten eta. Gaitz erdi diot,zeren ez baita hori xedea. He-rriaren gogoa eta ametsak li-tuzkete bildumatu beharreko-ak, argi eta garbi. Herriak zerpentsatzen eta zer nahi duen.Ondoren, halako bilduma huranola bideratuko dituzten adie-razteko. Eta, jakina, garaia iris-tean, agindurikoa betetzenahalegintzeko.

Oker handia izan da, zabo-rren inguruan, zaborrak ikurrin-tzat hartu eta jendearen aurre-an garaile zein aterako itsukilehiatzea. Lehenik, alderdi ba-ten edo bestearen helburua ezdelako herriaren aurrean garai-pen-adarra altxatzea. Bigarren,esana dudanez, alderdi batenhelburua ez delako ezer ere in-posatzea. Hirugarren, zernahi

gauza burutu nahi denean, he-rria sentsibilizatu behar delakolehenik, alderdikeriak alde ba-tera utziz. Eta ez, lehenik egineta gero, kasurik hoberenean,egindakoa zuritzen saiatu.

Baina natorren hasierara. Eznuke nahi alderdi politiko bakarbatek ere gehiengo osoa lor le-zan. Gainerako neure iritzienkontra joan behar banu ere, ho-rrelakorik haustera joko nukeneure botoa ematean, beha-rrezkoa ikusiz gero. Geure de-mokrazia formal honetan, bes-te baliabiderik ez dugularik, biedo hiru edo lau alderdi izatean,aukera txiki bat izango genukealderdi baten apetari edo kapri-txoari aurka egiteko. Zorionez.

Bukatzeko, bizitzako neureibilbidean izan dudan xedea ai-patu gabe ezin utzi. Aspaldi ho-netan aski bazter utzia eta gai-tzetsia dakusat geure hizkun-tza: euskara. Segur naiz, alderdipolitikoak, guztiak, diren beza-lakoak diren bitartean, jai dugu-la. Herriak eusten ez badio, aka-bo. Herriak beharko lieke eraginalderdiei, eta eskatu, eskatueta eskatu. Alderdi horietakobatzuei eskatzea lan alferradela badakigu. Besteei eska-tzea, exijitzea, pankartak jarrizaldarrikatzea, manifestazioakeginez behartzeraino behar-tzea?

E

Page 5: GoiBerri 31. alea

GOIBERRI 05IRITZIA

Ondoko herriko festak pasa berri dira, eta ziurrenik zuk eta nik,Tere, uste baina ordu gehiago pasa ditugu Lizeoko patioan, barra-ken inguruan, alegia. Hor ez dago berritasun handirik, prezioakinoiz ez helduen gustura, eta bertan igarotako denbora inoiz ezhaurrentzako nahikoa. Baina gure haurrek baino urte gutxi batzukgehiago dituztenek, beste denbora-pasa batzuk izaten dituzte.Hemen ere ezer berririk ez, alkohola gora eta bera. Baina horretaraez noa. Izan ere, gazteek alkohol asko edo gutxi edaten duten alaez, ez da niri, orain eta hemen, dagokidan zerbait. Festatako egunhorietako gau batean etxera gindoazela, gazte kuadrilla ugari ze-goen bidean, kalean alkohola edaten. Pasatzen ari ginela haien

itxura bikainean erreparatu nuen. Ondo orraztuta, ederki jantzita,itxura modernoa eta zaindua. Hurrengo goizean handik berriropasa nintzanean «zerri» batzuen hondarra zegoen han. Eta seku-lako kontraesana iruditu zitzaidan. Norberaren buruaren itxurahainbeste zaintzen duenak gero ingurukoa ez zaintzea.

Ibili naiz, bai, jai horietan, Urretxuko jaietan, Lizeoko patioan.Egundoko klaustrofobia sentsazioarekin gainera, hainbeste jendezegoen eta barrakak bata bestetik hain gertu… (tira, esateko gogoanuen, saltamonteak autotxokeen teilatua joko ote zuen beldurrezegon nintzen eta). Eta beste fenomeno horretaz ere konturatu nin-tzen iluntze aldera, kuadrilla bat, bi eta gehiago ere ikusi nituen etaplastikozko poltsak hartuta. Asko zabaldu den fenomenoa da, du-darik gabe. Guk lehen ez genuen horrelakorik egiten, imajinazio fal-tagatik, beharrik ez genuelako edo auskalo. Bestea, hurrengo egu-neko zaborrarena, berriz, aspaldiko kontua da. Jaiak beti daude lo-tuta plastikozko edalontziz eta garagardo botilaz beterikozaborrarekin. Urteak pasa eta urteak pasa, egunak beti esnatzendira horrela jaietan. Aldatu dena da lehen taberna inguruak baka-rrik zikintzen zirela, baina orain, gazteen beste mugimendu berrihonekin zikinkeria leku guztietara zabaltzen dela. Baina gaurko ga-raietan niri ere ulergaitza egiten zait hori guztia. Paradoxikoa dagure etorkizunaz kezkatuta zaborraren kudeaketari buruz hain-

beste hitz egiten ari garen honetan, gure etorkizuna osatzen dute-nek batere ardurarik ez izatea gai horretaz, ez behintzat praktikan.Etxean ere zer egingo ote dute? Gure lagun batek esaten digu berealaba gaztetxoak, kalera irten behar duenean, komunean ia ordubete igarotzen duela bere burua apaintzen, baina gela hankaz goraizaten duela. Eta ez da kasu bakarra. Zer espero dezakegu horrela-ko jokaera duen belaunaldiaz?

bateta

bat

Asteko irudia

Idoia Luzuriaga

Tere Madinabeitia

Josu Maroto

Dantza zati batGaur, hilak 12, Dantza zati batekimena egingo duteIdiazabalen, NazioenMunduaren filosofia oinakarin mugituz zabaltzeko.

Zaindu esaten dudanean gainera, ez nago aparteko ezer esaten;soilik erabilitakoa poltsa batean sartu eta hiru pauso harago dago-en zabor-ontzian botatzeaz ari naiz. Ulergaitza egiten zait arlo ba-tzuetan hain garaikide eta aurrerakoi agertzen den jendea bestebatzuetan erdi aroan bezala jardutea. Maila horretan ari bagara, eznoa pentsatzea zaborren kudeaketa ereduetan. Baina hori bestegai bat da.

Page 6: GoiBerri 31. alea

06 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Zinearen etaeuskararen alde apustuegin beharra daukagu»

Sara CozarAktorea

Asier Zaldua DonostiaSara Cozar (Ordizia, 1980) ak-torea lehenengo aldiz pelikulabateko protagonista izan da: Ai-tor Mazoren eta Patxo Telleria-ren Bypass komedian. Donos-tiako Zinemaldian aurkeztu zu-ten, eta oso gustura daudejendearen harrerarekin. Aste-buru honetan Ordizian ikusiahal izango da filma eta Cozarbertan izango da.Umetatik atsegin al duzu an-tzeztea?Denborarekin, umetatik dudanzaletasuna dela konturatu naiz:Urdaneta ikastetxean, adibi-dez, antzerkia zegoen bakoitze-an, han nengoen. Ahal banuen,protagonistaren rolean. Ondo-ren, institutuko antzerki talde-an, Ordiziakoan... aritu nintzen.Gainontzeko gauzak ez nituenhain gogotsu egiten.Noiz egin zenuen lan lehenen-go aldiz profesional moduan?Kasualitate edo zorte kontuaizan zen. Ordiziako lagun bateta biok casting batera joan gi-nen, aitzakia horrekin egunaDonostian pasatzeko. Abeste-ko eskatu zidaten eta bururaetorri zitzaidan abesti bakarraAtxilipu izan zen. Inongo lotsa-rik gabe abestu eta dantzatunuen. Goenkaleko zuzendariakbideoa ikusi zuen eta, berak niriesana, «nor ote da ero hau?»

gogoa sentitzen nuen. Bainaez naiz Mimitaz nazkatu, askoeman dit-eta.Zeintzuk dituzu zure lanikgustukoenak?Semearen eta alabaren arteanhautatu beharra bezala daegindako lan bat aukeratzea.Telebistan Goenkale, Mugalde-koak, Qué vida mas triste, Miquerido Klikowsky... telesaile-tan lan egin dut. KuttunenakGoenkale eta Mugaldekoak di-

pentsatu zuen. Goenkalen lanegiteko deitu zidan. Zer moduzko esperientzia izanzen?2001ean izan zen, 21 urte ni-tuen. Publizitatea ikasten arinintzen eta ustekabean iritsizen, Atxilipuabestiari esker. Os-tiralean deitu zidaten eta aste-lehenean bertan hasteko. Amaeta biok sofan eserita geundeneta oso harrituta gelditu ginen.Goenkale nire eskola izanda,erritmo oso bizian lan egitenbaita. Telesail horri esker, azkarlan egiteko ahalmena garatunuen. Hasieran denbora askobehar nuen testuak ikasteko,baina handik gutxira berehalaikasten nituen. Bestalde, Goen-kalen ikasi nuen une oro kama-ren kokapena kontrolpean iza-ten. Zortzi denboraldi egin ni-tuen bertan.Mimi, zure pertsonaia, osoezaguna zen.Kalera irteten nintzenean jen-deak Mimi deitzen zidan, etaoraindik ere deitzen didate.7.000 lan egingo ditut, 20 urte-ko pasatuko dira, eta Mimi iza-ten jarraituko dut. Hasieranoso gaizki neraman. Lotsahandia ematen zidan, batezere Ordizian nengoenean: la-gunekin nengoela haur bat au-tografo baten eske etortzenbazen, lurrak irentsia izateko

tut. Azken hau oso esperientziapolita izan zen: arropa, bestegarai bateko pertsonaiak etahizkera... Dena den, Mimi dutpertsonaiarik maiteena. NiMimi naiz eta Mimi ni da. An-tzerkiari dagokionez, nire an-tzezlan kuttunak Emakumeakizarapean eta Las mujeres deverdad tienen curvas dira. Zine-ari dagokionez, Bypass hauta-tuko dut, lehenengoz pelikulabatean protagonista izateko

aukera eskaini baitit. Dena den,Izarren argia ere berezia izanzen.‘Bypass’ Donostiako Zinemal-dian aurkeztu duzue. Zer nola-ko esperientzia izan da?Oso esperientzia polita izanda. Nire kezka nagusia urdurijartzea zen, baina oso lasaiegon nintzen. Elkarrizketaasko eman ditugu eta estrei-naldia sekulakoa izan zen: zi-nema aretoa beteta zegoen,harrera oso ona izan du, kriti-kak oso onak izan dira...Mundu osoan ezagunak direnaktoreekin hitz egiteko aukeraizan al duzu?Ez naiz batere mitomanoa. Se-kula ez dut autograforik eskatu.Benicio del Tororengandik ger-tu egon nintzen, baina ez nin-tzen hurbildu. Ricardo Darinasko gustatzen zait eta, gertusuertatuz gero, berarengana

«7.000 lan egingoditut, 20 urtepasatuko dira, etaMimi izatenjarraituko dut»

«‘El hijo de lanovia’ pelikularenantzerkirakobertsioa prestatzenari gara»

«‘Bypass’ emanbehar dute Ordizian:ikustera joatendirenak ez diradamutuko»

Page 7: GoiBerri 31. alea

GOIBERRI 07ELKARRIZKETA

joan eta gustatzen zaidala esa-tea pentsatu nuen. Azkenean,gertu izan nuen, baina ez nin-tzen ausartu.Zein da zure ametsetako per-tsonaia?Aurreko mendeetako pertso-naiaren bat egin nahi dut. Bes-talde, izaera gogorreko emaku-meak gustatzen zaizkit. MataHari, adibidez. Ni neu ere izaeragogorrekoa naiz.Zertan zabiltza egun?Hil arte biziantzezlanaren ema-naldi asko ditugu urrian eta aza-roan. Abenduan, berriz, Emaz-tegaiaren semea estreinatukodugu. El hijo de la noviapelikulaospetsuaren antzerkirako ber-tsioa da. Iker Galartza, KandidoUranga, Iñake Irastortza, MikelLaskurain eta bostok gara akto-reak.Ordizian egingo al duzu ema-naldirik?Hil arte bizi antzezlanarekinotsailean izan ginen eta Emaz-tegaiaren semea ere bertaraeramatea espero dugu. Bestal-de, asteburu honetan Bypasspelikula emango dute Ordizian.Asko eskertzen diet estreinatueta berehala Ordiziara erama-tea, eta ordiziarrei filma ikuste-

ra joatea gomendatzen diet. Ezdira damutuko. Bestela, diruaitzuliko diet. Komedia oso onada eta, gainera, euskaraz. Orainarte Euskal Herrian ez da hala-korik egin, eta ondo pasatzekoaukera paregabea da. Zineareneta euskararen alde apustuegin beharra daukagu. Krisirik nabaritzen al duzu?Krisia sekulakoa da. Gure lanbi-dea beti krisian dago. Asko na-baritzen da, sekula baino gehia-go, udalek ez baitute dirurik. Te-lebistan ere ez dago dirurik.Beste batzuetan aukerak egonbadaude, baina ez dizute dei-tzen. Egun, berriz, apenas dagoaukerarik. Itxaropenari eusteabesterik ez zaigu gelditzen. Unetxarra bizi dugu eta murrizketenaurka nago. Kulturak izaeraematen dio herri bati, eta ezingara kulturaren aurka joan. Bes-tela, artaburuak izango gara. Eagauzak hobetzen diren.

GOIBERRI

Page 8: GoiBerri 31. alea

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

Krisi ekonomikoaren ondorioz, geroeta gehiago dira egunerokotasuneanzailtasunak dituzten familiak.

Miriam Luki ZumarragaErtzeetako biztanleak ugari-tzen ari dira. Krisiaren ondorioz,gero eta gehiago dira gizartea-ren ertzak populatzen dituzte-nak. Baina, zer gertatzen ari daaurretik ere baztertze arriskuanzeuden familiekin? Gizarte ereduaren krisiak us-

tezko pobrearen estereotipoaaldatu du. Kinka larrian daude-nen ahotsak urrunetik heldukobalira bezala entzun ohi dira.Gero eta hurbilago daude, or-dea, gero eta gehiago baitira.

Errefusa, beldurra, epaiak etaaurreiritziak alboratzea ezin-bestekoa da beren ahotsak en-tzuteko. Ez da lerro hauetan be-netako izenik agertuko, aho-tsek anonimotasuna gordenahi dutelako, gizarteak ez bai-titu bere ertzak begi onez ikus-ten. Hainbat ezaugarri komun di-

tuzte datozen hiru testigan-tzek. Guztiek diote erakundee-tatik jasotako laguntzak eska-sak izan direla. Denekfam ili aren eta lagunen babesaazpimarratu dute. Hiruek dituz-ten lan aukerak ekonomia ez-kutuan baino ez dira sortzen.Josu pentsioduna da 35 urte

inguru zituenetik. Berea minbi-ziari estuki lotutako istorioa da.Berak nahiz bere bikoteak nozi-tu duten gaixotasunak eurenbizimodua erabat baldintzatudu.

Aspaldi onartu zuen osasu-narekin «zorte txarra» izanduela. Minbiziaren eraginez la-nerako ezgaitasun iraunkorraeman, eta 1.000 euro ingurukopentsioa ezarri zioten. Medi-kuetara joateko mailegua es-katu zion bankuari. «Garai har-tan emaztea lanean ari zen, etaaurre egingo geniola uste ge-nuen». Hilero 700 euro ordain-du behar dizkiote bankuari. Or-dainketa amaitzeko hamarurte luze geratzen zaizkie. Pen-tsioaren zenbatekoa ikusita

bankuak dirua erraz aurreratuote zion galdetuta, ezbairikgabe erantzun du baietz, «ino-lako erreparorik ez ziguten ipi-ni».Bikotekideak etxeak garbi-

tzen zituen, eta denborarekinsektore bereko enpresa bateanhasi zen lanean. Urtebete bainoez zuen egin lan horretan, kri-siak «agerraldi bortitza» egineta kaleratu egin zuten. «Ordu-tik aurrera, gure egoerak oke-rrera egin du etengabean, etagure semeen oinarrizko beha-rrei ezin diegu jada erantzun».Tarteka, bikotekideari lan-

txoren bat ateratzen zaio. «Nikezin dut lanik egin, ezintasuniraunkor partziala eskatu nuen,baina ez zidaten eman». Egun,Josuri loa kentzen dio semeeiunibertsitatera joateko aukerabermatu ezin izanak. «Ikaske-tak jarraitu nahi dituzte, oso

ikasle onak dira, baina ez duguaterabiderik ikusten». Iñaki familia gurasobakarre-

ko burua da. Sendia bereizi au-rretik, haurren ama familia ne-gozioaren kargu egin zen, etaIñaki haurren zaintzarena. Bidira bere istorioaren mugarriak:negozioaren porrota eta biko-tearen banaketa. Langabezian dago eta hau-

rren gastu guztiak bere gaindaude. Diru-sarrerak berma-tzeko laguntza eskatu zuen,«onartu zidaten, baina urtarri-lean Lanbideko aldaketak gau-zatu zirenean ordaintzeari utzizioten». Erreklamazioak eginditu eta laguntza aurki emangoomen diote. Lantxoak egitenditu han eta hemen; aitzitik,beti merkatu beltzean aritzenda. Orain alokairurako laguntzabat jasotzen du. Bestela, etxe-ko alokairua ordainduta, 60euro geratzen zaizkio hilabeteagainditzeko.

Tourrean bezala Gertuen dituen erakundeakbere egoerarekin kezkatu direladio, «gizarte zerbitzuen lagun-tza jaso dut». Baina diru-lagun-tzak eskatzerakoan «ezinezkoeskakizunak» egin dizkiote:«Abuztuan haurren eskola ma-trikularen kopia eskatu dida-te». Frantziako Tourrarekin alde-

ratzen du bere egoera. «Ba-

Ertzeetakoahotsak

Zumarragako gizartezerbitzuetan, iaz, diru-sarrerakbermatzeko errentarako 163eskaera egin zituzten. MIRIAM LUKI

Page 9: GoiBerri 31. alea

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

Itxaroren bizitzan tragediaizan daiteke, esate baterako,etxeko galdara matxuratzea. Bihilabetez bere haurren bainu-rako ura sutan berotu du. Itxa-rorena ere guraso bakarreko fa-milia da. Banatu zenera arte ezzuen etxetik kanpo lanik egin.«Banaketaren ondoren urte-betez aritu nintzen lan bila, etagarbitzeko atari bat ere ez nuenaurkitu». Ikastaroak egin zitueneta amaitzean 50 curriculumbidali zituen. Nagusien zaintzada bere alorra, baina lanbidehori ez du «haurren zaintzare-kin bateragarri ikusten».Lana aurkitu zuen etxeak

garbitzen. Egunero garbitzenduen etxean kontratua egitekoeskaera egin die nagusiei, kale-ratuko dutenaren beldurrez.Pentsatuko dutela esan diote.Bere kezkarik handiena merka-tu beltzaren segurtasun eza da.Nolanahi ere, «haurrak beharbaino denbora gehiago baka-rrik geratzen diren arren, lanmota honek baino ez dit seme-ak zaintzeko aukera ematen».Semeetako batek elbarrita-

suna du, eta botikak hartu be-har ditu derrigor. «Sendagaienprezioaren igoerak nabarmeneragin dio gure ekonomiari»,dio. Itxaro bere etxebizitzarenjabea da, eta horrek diru lagun-tzen ateak itxi dizkio. Bikoteohiak hilero 400 euroko pen-tsioa ematen dio, eta lana erruzeginda doa aurrera poliki-poli-ki. Itxaro gertuko senitartekobaten zaintzaren kargu ere eginda halabeharrez, buruko gaixo-tasuna duen senitartekoarena.Egokitu zaiona onartzea izanda bere giltza. «Onartu nuene-an hasi nintzen aurrera egiten».Ertzeetako bizilagunek eredu

kapitalista, global, indibidua-lista eta likidoak ezinbestekodituen kontsumitzaile izateariutzi diote. Ez dute jada perfil ja-kinik betetzen, edonor izan dai-teke. Ertzeetatik ateratzen diraustezko gizarte aurreratuetanerdoiltzen utzitako elkartasu-na, borroka eta bizitzeko behardenaren neurri doi-doia.

tzuetan lautadan noa eta guz-tia errazagoa dela dirudi. Bada-kit, halere, Tourmalet mendia-ren gaina zain dudala». Elikagai bankuaren laguntza

azpimarratu du. Izan ere, izoz-kailua beteta ikusteak «sekula-ko poza» ematen dio. Hurrengoegunean iraungitzen den arrai-na merke saltzen duen super-merkatuaren berri du. «Beste-la, ezingo genuke arrainik jan». Iñaki eta bere semeak gutxi-

rekin bizitzera moldatu dira eta«haurrak, agian, behar bainohelduagoak dira». Semeei be-harrezkoa ez denean argiakitzaltzen erakutsi die. «Gure ai-tak gauza bera egiten zuen ba-liabide gehiago izanda ere».Iñakik familiaren laguntza ja-

sotzen duen arren, senitarteko-ak urrun dauzka eta laguntzahori ekonomikoa da, batik bat.Adibidez, eskola liburuak eros-teko sasoian, «ezin baitira libu-ruak berrerabili». Haurren zain-tza eta lanaldi osoaren artekokontziliazioa ez du bideragarriaikusten, «soldata duina lortuezean, nork zainduko ditu nireumeak ni lanean nagoen bitar-tean?».

«Loa kentzen ditunibertsitaterajoateko aukerasemeei bermatuezin izanak»

«Soldata duinalortu ezean, norkzainduko ditu nireumeak ni laneannagoen bitartean?»

«Urtebetez aritunintzen lan bila,eta garbitzekoatari bat ere eznuen aurkitu»

Page 10: GoiBerri 31. alea

10 GOIBERRIGAZTEAK

rdizian musika izan-go da protagonista

datozen egunetan, Ordizia-rock jaialdiarekin. Urriaren 19ra arte. Emarockargazki erakusketa. Barrenakultur etxean.Urriak 17, asteazkena. Ema-rock dokumentala,18:00etan, Barrena kulturetxean. Ondoren, pintxo pote-oa.Urriak 18, osteguna. ComboJazz eta Barikuan musika tal-deak, D’Elikatuz zentroan.Urriak 19, ostirala.19:00etan, De Jamaica alMundo taldea; 23:00etan, BigBand, Starblues eta Limando.Pilotalekuan.

OOrdiziarock

Lapurdinerakutsiko dituzteSegurako dantzakAne Arrieta SeguraSegurak betidanik izan du eus-kal dantzekiko lotura; EuskalHerriko Dantza Txapelketa ber-tan egitea ere ez da kasualitatehutsa. Dantza taldeak ere betiegon izan dira, gaztetxoenakbatez ere. Egun, helduen, gaz-teen eta haurren dantza talde-ak daude.

Duela hamar urte inguru, tal-deari izena jarri behar eta Azpi-la izena jartzea erabaki zuten.Herriko gazteek osatzen dutendantza taldeak herriko ekintzaugaritan parte hartzen du, etaherritik kanpo ere dantza egi-

ten dute. Ohiko dantza tradizio-nalez gain, musika modernoa-goekin koreografia berriak eresortzen dituzte. Sarri, ekitaldijakinetarako ere moldatzen di-tuzte, gainera, dantzak.

Bertako dantzariez gain, IparEuskal Herriko dantzariek eresarri alaitu dituzte Segurakokaleak Mutxiko eta gainerakodantzekin, Iparra-Hegoa fes-tan, batez ere.

Orain, ordea, hegoaldekodantzariak izango dira iparral-dera joango direnak. Lierni Elor-tza segurarra Azkainen (Lapur-di) bizi da, eta bertako alkate-

ak, Iparra-Hegoako harrema-naren jakitun, Segurako dan-tzariak gonbidatu zituen etzi,hilak 14, Azkainen ospatuko du-ten Pottoka Egunerako. Elor-tzak, Azpilakoei galdetu ordukojaso zuen baiezkoa, eta hala,koreografia berriak prestatzenhasi ziren.

Egunak argitzen duenerakoPottoka Eguneko festa hasitaegongo da Azkainen. Pottokakmenditik herrira jaistearekin,eta bazkalosteko kantaldiare-kin amaituko da. Segurarrek jo-aldunekin batera egingo duteikuskizuna, 10:00ak aldera.

Azpila dantza taldeko gazteak, Herriraren ekitaldi baterako sortu zuten koreografia dantzatzen. A.ARRIETA

Urriak 20, larunbata.19:00etan, Bolkete, herrikotabernen aurrean; 20:00etan,Kail, Barrenako plazan etaOrangutan Swimming Txindo-ki taberna alboan; 21:00etan,Zutik Dirau, Herriko taberna-ren aurrean; 22:30ean, TheGlasses Crew, Eraso!, Gover-nors eta Anai Arrebak, pilota-lekuan.

Page 11: GoiBerri 31. alea

GOIBERRI 11GOIERRITARRAK MUNDUAN MUNDUTARRAK GOIERRIN

Ane Arrieta Reutling Ane Irisarri (Beasain, 1987)Be-asainen eta Seguran bizi ondo-ren, Alemaniako Reutling hirianbizi da gaur egun.Nolakoa da bizi zaren hiria?100.000 biztanleko hiri handiaden arren, hirigunea, herri txikibaten antzekoa da, bertan de-nek ezagutzen dute elkar etamerkatua dagoen egunetanplaza bizitzaz beterik dago.Leku ederra da bizitzeko.Ikasten ala lanean ari zara ber-tan?Iritsi bezain laster hizkuntzaikasteari ekin nion, hitz bakarbat ere jakin gabe etorri nintzeneta. Orain hizkuntza menpera-tzen dudanez, lanean ari naiz,baina, hala ere, etengabe ikas-ten. Hemen nagoenetik gauzaugari ikasi dut, ez alemaniarrezhitz egiten bakarrik; bizitzari etabeste kultura batzuei buruz erebai.

nire iritziz. Behin, trenaren zainnengoela, trena bi minutukoatzerapenarekin etorriko zelajakinarazi zuten, eta nire alboanzegoen andreak esan zuen:«Harritzekoa! Igandea eta be-rriro ere atzerapenak! Horrela-korik ezin da onartu!». Bi minu-tu horiek munduaren amaierazirela zirudien. Nik ezin nion ba-rreari eutsi, andre hura Segura-ko plazan autobusaren zainitxaroten imaginatzean! Pla-nak ere astebete lehenago egi-ten dituzte.Badute goierritarren antzik?Hasieran oso hotzak dirudite,baina denborarekin, ezagutu

ahala, ez dira gugandik oso ez-berdinak; apur bat langileago-ak akaso!Zeren falta nabari duzu?Poteo garaiko giroa plazan etaeuskararen soinua belarrietan.Eta noski, nola ez, familia etalagunak ere bai. Noiz arte geratuko zara Alema-nian?Momentuz hemen geratu nahidut, Alemaniak oraindik askoeman diezakedala sentitzendut, eta hala den bitartean he-men geratuko naiz. Etorkizunean beste herrialde

batzuk ezagutu nahiko nituzke;Argentina eta India gehienbat.

«Ikaragarripuntualak dira;planak ere astebetelehenago egitendituzte»

Ane Irisarri, ‘Xarro’Beasaindar segurartua Alemanian

«Kulturen eta koloreen aniztasuna asko gustatzenzait, eta horrek asko aberasten nauela iruditzen zait»

‘Xarro’ Alemaniako Reutling hirian bizi da egun. Ezkerreko irudian Munichen dago. GOIBERRI

Babeslea

Zer da Alemaniatik gehien era-kartzen zaituena?Gehien erakartzen nauena ezda kultura alemaniarra, Alema-nian dagoen kulturen nahaske-ta baizik. Alemanian oso azpi-marragarria da kultur aniztasu-na, atzerritar asko dago, etabertakoek ez dute inolako ara-zorik horrekin. Tolerantzia era-batekoa da. Kulturen eta kolo-reen aniztasun hau asko gusta-tzen zait, eta asko aberastennauela iruditzen zait.Zertara ohitzea kostatu zaizugehien?Puntualitate alemaniera: ikara-garri puntualak dira; gehiegi

Page 12: GoiBerri 31. alea

12 GOIBERRIGARAI BATEAN

Arkaitz Apalategi AtaunGerra aurreko garaietan, EAJ-ren inguruko emakume taldebat elkartu eta EmakumeAbertzaleen Batza (EAB) sortuzuten, Irlandan zegoen Cu-mann na nban emakume el-kartea oinarri hartuta. 1922aneratu zuten taldea, Bilbon, Kar-mele Errazti lehendakari zela.Primo de Riveraren diktadura-ren garaiak ziren, ordea, etaEAB legez kanpo utzi zuten.

Urte batzutako etenaldiarenondoren, 1931n berragertu zenelkartea, eta Hego Euskal He-rrian zabaltzen saiatu ziren.Jaungoikoa eta Lagi-Zarra(JEL) lema mantentzen zuten,eta euskara indartzea zuen hel-buru nagusietako bat. Emaku-

me elkartea izanagatik, gizo-nezkoek gidatutako lanarenmenpeko ikusten zuten beraienegitekoa. Batez ere, irakaskun-tza eta heziketa alorrean lanegin zuten, ikastoletan edotahaurtzaindegietan. Gizarte ar-loko arazoak arintzen ere saia-tzen ziren. Saiakera horietatiksortu ziren Euzko Irakasle Batzaeta Euzko Ikastola Batza.

EABren festa AtaunenHego Euskal Herri osora zabal-tzeko ahaleginean, EmakumeAbertzaleen Batzak hainbatjaialdi eta festa egin zituen he-rriz herri. 1934ko uztailaren21ean, Ataunen izan ziren, EAB-ren egoitza zabaltzeko ekital-dian. Egun osoko egitaraua an-

Ataungo San Martin auzoan izan zuen egoitza Emakume AbertzaleenBatzak; bertan egin zuten festa 1934ko uztailean. GUREGIPUZKOA.NET

EmakumeabertzaleakAtaunenEmakume Abertzaleen Batza, legezkanpo egon eta gero, 1931n berpiztueta Euskal Herrian zabaltzen hasi zen;1934an, festa egin zuten Ataunen.

tolatu zuten, garaiko Euzkadiegunkariak jasotzen duenez.Meza nagusia eta txistularienbiribilketa izan zituzten goize-an. Eguerdian, ezpata dantzaketa aurreskua egin zituzten;baita bazkalondoan ere. Arra-tsaldean, Julene Urzelai eta

Karla Linazasoro EABko kideekhitzaldia egin zuten; Imanol Iru-jo Gipuzkoako ahaldun jaunakere hitz egin zuen. Iluntzean,Lazkaoko antzerki taldeakNeska-Zarra antzezlana eskai-ni zuen. Afari batekin bukatuzuten eguna.

Page 13: GoiBerri 31. alea

GOIBERRI 13IBILBIDEA

BurdinarenbideetatikZeraingo burdinaren bideak Aizpeakomeategiaren eta garaiko bizimoduarenaztarnak bizi-bizirik gordetzen ditu.

Arkaitz Apalategi ZerainGarai bateko meategien etaburdin bideen xarma gordetzendu oraindik Zeraingo Aizpeaharanak. Hain zuzen ere, monu-mentu multzo izendatutakoburdinaren mendian barrenaeramango gaitu hurrengo ibil-bideak.

Zeraingo plazatik abiatukogara, elizaren ondoan hastenden oinezko bidea hartuta. Se-gituan iritsiko gara Antxapu-tzuko biribilgunera. Handik ha-sita, ondo seinaleztatuta dagobidea Aizpeako meatze gune-raino. Errepidearen bazter ba-tean hasten den oinezko pistahartu eta aldapa behera abia-tuko gara. Bidean, Arane, Iñu-rrategi eta Etxeaundi baserriakpasa, eta Presagainera iritsikogara. Han zubia zeharkatu etaerrepidearekin egingo dugutopo. Errepidea eta zubia pasaeta eskubirantza, Aizperreka-

ren ondotik doan oinezko bide-ari helduko diogu.

Aldapan gora joan beharbada ere, erraz egiten da bidea.40 bat minuturen buruan iritsi-ko gara Aizpittako adieraztegi-

Aizpittako adieraztegia ikusteko aukera ematen du bideak. A. A.Burdinaren bideaLuzera: 7,2 kilometro Denbora: 1 h, 45 min. Altitud max: 504 metro.Desnibela: 266 metro.Zailtasuna: Erraza

ra. Bertan daude garai batekomeak urtzeko labe ikusgarriak,eta burdinaren mendiaren in-

guruko interpretazio zentroa.Haiek ikusteko atseden txikibat hartu eta gero, berriz ere bi-deari ekingo diogu, labeakatzean utzi eta oinezko bideajarraituz. Troskaiturrin errekagurutzatu eta Tontortxikitik au-rrera, garai batean gurdi bide

izan zena jarraituko dugu, Aiz-pea inguruko baserrietatik.

Ordu eta erdiren bueltan,

Gorostolara iritsiko gara. Han,Legazpitik datorren bide zaha-rra hartu eta ibilbidearen hasie-ran pasa dugun Presagainerairitsiko gara berriz. Atzera base-rri artetik doan bidea hartuz,azken aldapa igo eta Zeraingoherrigunera iritsiko gara.

IrteeraHelmuga

Azpitta

Page 14: GoiBerri 31. alea

14 GOIBERRIGOIERRI IRUDITAN

Udazkena Goierrin (I)

Indiagaztainak erortzen hasi dira. GOIBERRI Zuhaitzen hostoak gorritzen hasiak dira dagoeneko. GOIBERRI

Gorostia loretan. GOIBERRI

rakurleen parte hartzeari esker, Goierrikohainbat «harribitxi» ezagutzen ari gara

pixkanaka. Iturriak izan ziren lehenengoak; armarriakondoren. Udazkenak argazki polit ugari ateratzeko aukera ematen duela aprobetxatuz, urriko gaia, udazkena da.Beraz, [email protected] helbidera bidali udazkena-rekin lotutako argazkiak, argazkilariaren datuak zehaztuz. Argazkia bidaltzen dutenen artean kamiseta zozkatu-ko da.

I

Gai berria: udazkena

Page 15: GoiBerri 31. alea

GOIBERRI 15ASTEBURURA BEGIRA

IdiazabalGaztaren festaIdiazabalen‘Gaztaren Mamia’ lelopean, Idiazabal Gazta protagonista izangoda asteburuan Idiazabalen. Gaur, hilak 12, goizean, 09:00etatik14:00etara, Euskal Herriko Artzain Gazta lehiaketa jokatuko dute.Nafarroako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazta txapelketakirabazi dituztenek hartuko dute parte. Bihar, berriz, eguerdian,14:50ean hasita, herri bazkaria eta Erramun Martikorena abesla-riaren kantaldia antolatu dituzte Igarondo pilotalekuan.

Bihar, hilak 12, 14:50ean, Idiazabalgo pilotalekuan. 21€

DantzatxapelketaSeguranEtzi, hilak 14, XXXVI. Euskal He-rriko dantza txapelketa jokatu-ko dute Seguran, arratsaldeko18:00etan. Arin-arina eta fan-dangoa dantzatu beharko di-tuzte dantzariek. Atsedenal-dian, Kukai dantza taldearenikuskizuna izango da. Etzi, hilak 14, 18:00etan, Se-gurako Baratze pilotalekuan.

Gazta etaardoenazokaOrdizianBihar, hilak 13, 12:00etan, XXV.Ordizia txapeldun gazta joka-tuko da Plaza Nagusian. Txa-pelketaren aitzakian, ardo, gaz-ta eta artisautza azoka ereegingo dute Ordizian.

Bihar, hilak 13, Ordizian. ANEARRIETA

SEGURAKO

UDALA

Page 16: GoiBerri 31. alea