goiberri 17. alea

16
Ramon Iurrebaso Aizkolari ohia «Arerioak handiak ziren nire aldean, baina ni bizkorra nintzen» 6-7 Aizkolari urretxuarra, Gurrutxaga Azpikoa baserriko atarian. ASIER ZALDUA Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Rafa Berasategi 3 Iritzia 4-5 Eskola txikiak 8-9 Big Band 10 Haizea San Sebastian 11 Iparragirreri omenaldia 12 Asteburuko proposamenak 15 GOI B ERRI 17. zenbakia. 2012ko ekainaren 1a

Upload: goierriko-hitza

Post on 29-Mar-2016

246 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

GoiBerri aldizkariaren 17. alea. Ramon Iurrebaso aizkolari ohiarekin elkarrizketa irakur daiteke ale honetan. Goierriko eskola txikien urteurrena ere ale honetako erreportaietako batean irakur daiteke.

TRANSCRIPT

Page 1: GoiBerri 17. alea

Ramon IurrebasoAizkolari ohia

«Arerioak handiakziren nire aldean, bainani bizkorra nintzen» 6-7

Aizkolari urretxuarra, Gurrutxaga Azpikoabaserriko atarian. ASIER ZALDUA

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Rafa Berasategi 3 Iritzia 4-5Eskola txikiak 8-9 Big Band 10Haizea San Sebastian 11Iparragirreri omenaldia 12Asteburuko proposamenak 15

GOIBERRI

17. zenbakia. 2012ko ekainaren 1a

Page 2: GoiBerri 17. alea
Page 3: GoiBerri 17. alea

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Nire ametsa Nafarroa-Euskal Herriabatzea eta subirano izatea da»

Rafa BerasategiSegurako Erraztiolatza museoaren sortzailea

Asier Zaldua SeguraRafa Berasategik (Segura, 1951)euskal kulturari eta historiari bu-ruzko Erraztiolatza museoa irekizuen 2008an Seguran. Mendi-zalea ere bada, eta 1993an ChoOyu eta Hidden Peak mendie-tan izan zen.Zaletasun bat.Mendizaletasuna. Asteburue-tan joaten naiz mendira etaerretiratzen naizenean, bost hi-labete barru, gehiago ibiltzekoasmoa dut.Oporretarako leku bat.Kontinente guztietan izannaiz. Ezagutu dudan parajerik

harrigarriena Papuan dago:Irian Jaya du izena. Hango tri-buek harrizko erremintak era-biltzen dituzte oraindik. Duela50 urte kanibalak ziren.Liburu bat.Pedro Esartek Nafarroako kon-kistari buruz idatzitakoa.Musika talde bat.Ken7.Abesti bat.Ken 7ren Gernika.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.Madrilera atxilotuta eramangintuztenekoa. 2002an izanzen eta bost egun pasarazi ziz-kidaten bertan.

Amets bat.Nafarroa-Euskal Herria batzeaeta subirano izatea.Janari bat.Txuleta.Edari bat.Errioxako ardo ondua.Jaso duzun oparirik bereziena.Ez dut bat bereziki gogoratzen.Gorroto duzuna.Madrilen atxilotuta izan nintze-nean inguruan izan nituenak.Goierriko txoko bat.Aizkorpe bailara.Herriko alkate bazina.Errebotean aterpea egingonuke lehenbailehen.

«Segurako alkatebanintz, erreboteanaterpea egingonukelehenbailehen»

ASIER ZALDUA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Urbialde plaza 7, behea. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 647 319 775 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxu,Olaberria eta Zumarragako Udalak

Page 4: GoiBerri 17. alea

04 GOIBERRIIRITZIA

Xabier Mendiguren ElizegiIdazlea

Salda bat eskatueta lau hartu

«Euskalumorerikbaldin bada,horixelitzateke:egiazko edoegiaitxurakopasadizoak»

aiatz hasie-ran izan zen:Joxanton ioOrmazabalekutzi gintuene-

ko urteurrena betetzen zela-eta, hura oroitzeko ekitaldixume bat antolatu zioten herri-kideek, Zegaman. Hara bildu gi-nen hainbat lagun, eta, bertso-lari, koru, dantzari eta gainerati-koen ondoren, mokadutxo batatera zuten nahi zuten guztien-tzat.

Salda beroa hartzen ari nin-tzela, pasadizo bat etorri zitzai-dan gogora, gure aitak sarritankontatu izan duena. Ba omenzen Beasainen mandazain batKoxka esaten ziotena, sudur-mintzoa zeukana eta ditxolarifama handikoa. Behin batean,enkarguren batekin komentubatera iritsi, eta bertako mojekhamaiketakoa eskaini omenzioten: «Zerbait hartuko duzuba? Saldea edo...?». Atera zio-ten salda katilua, eta urtsu sa-marra, sobrare. Handik pixkabatera moja bueltan etorri eta:«Saldaren gainean beste zeo-zer nahi al zenuke...?», esanomen zion; eta: «Saldaren gai-nean? Koipea!» bota omenzion Koxkak bere sudur-hizke-tarekin, katiluko isurkaria era-kutsiz.

Istorio horixe kontatu nienZegamako plazan aldamenean

nituen lagunei, eta, horren tru-kean, saldarekin lotutako isto-rio gehiago hasi ziren kontatzendenak ere.–Lazkao-txikik ere halakoxepasadizo bat zian –kontatu zi-gun bertsozale batek–. Joanomen zen behin taberna bate-ra, eta: «Saldarik ba al dauka-zue?», ta: «Bai». Ta: «Haragiegosirik ba al daukazue?», ta:«Ez». «Orduan ez dut saldariknahi», esan omen zion Lazkao-txiki zenak.

Horren ondotik, beste ipuinbat iritsi zen:–San Gregorion bazen garaibatean taberna bat, orain ezdagoena –hasi zen kontatzenataundar bat–. Behin batean,jaitsi omen ziren menditik ba-somutil batzuk, eta tabernahorretara joan, zeozer hartzekoasmotan. «Saldarik ba al dau-kazue?» galdetu omen zuten.Ta, etxeko alaba tokatu orduanbarran, ta: «Ez daukagu ba». Taamak berehala sukaldetik:«Baina, baina… nola esan dienez daukagula saldarik? Ur fres-koa edukiz gero, inguratuko di-nagu olio tantaren bat nondikedo handik».

Zegamar batek hartu zionsegida:–Urbian egoten zuan artzainbat, bere txabolan jaten-etaematen zuena, eta hara joangintuan behin beste lagun bat

eta biok. Txabola inguruan hanzeuzkaan oilo batzuk, garai ba-tzuetan dena lumatuta egotendirenetakoak, ta: «Ze oilo ditukhoriek?» esan genioan, ta:«Horiek salda egiteko zeuzka-at: soka batekin uretan sartu,saldari gustua emateko, etagero atera egiten zituat, hurren-gora arte» esan ziguan artzai-nak.

Horrela irakurrita igual ezdute aparteko graziarik izangobaina, nahiko barre egin ge-nuen salda kontuekin han bil-durik geundenak; eta pentsa-tzen hasi nintzen neure artean,euskal umorerik baldin bada,horixe zela, garai batean behin-tzat, euskaldunok egiten ge-nuen eta gustatzen zitzaigunumore mota: egiazko edo egiaitxurako pasadizoak, benetakolekuetan gertatuak, eta egiazkobizieren berri ematen dutenak.Kasu honetan, jatekoa edo ha-ren falta zinezko arazoa izatenzen sasoi bateko istorioak.

Umore mota honek ba otedu baliorik ikus-entzunezkoe-tan hezitako belaunaldi be-rrientzat? Ezin jakin. Ahozkokontamodu bat betiko galduote den zen oraintsu arte nirekezka, horretaz pentsatzean;orain, berriz, beste burutaziobat datorkit, askoz ere larria-goa: gose-garaiak ezagutukoote ditugu berriz ere?

Zer gerta ere, Zegamako os-pakizun hori izan dadila adibi-dea, ez bakarrik umorearena,baita eskuzabaltasunarenaere: daukaguna denon arteanbanatuz, beti iritsiko da gehia-go denentzat. Salda-istorio ba-tekin iritsi nintzen ni egun har-tan, eta lau kolkoan sartutabueltatu nintzen etxera.

M

Page 5: GoiBerri 17. alea

GOIBERRI 05IRITZIA

Iepa Aitor, zer, moduz habil? Nik azken aldian ez zekiat banai-zen, nun bizi naizen... gaurkoan ere, etxeko atarian sartzera nin-doala, ELAko banderola piloa ikusi, eta ez nekian zein ote hitan,zergatik zeudean han... Beranduago jakin diat, CAFeko garbitzaile-ak omen dituk, edo Oneko langileak, hala izena baitik azpikontra-tatutako enpresak. Egin ditek haien paripea, eta kitto. Haiekk haneta gu hemen, begira, edo beste aldera begira, lan erreformarenaurkako greban hainbat aldarrikatu zitean eta existitzen ez denlangile kontzientzia hori agerian uzten diagu behin eta berriz. “Le-hendabizi judutarren bila etorri ziren, baina nik ez nuen ezer esan,ez bainintzen judutarra...”, horixe etortzen zaidak behin eta berriz

burura horrelako aldarrikapenekin. “Eta zer egingo diat ba nik lan-gile horiengatik?” ba ezer ez. Ez egiteagatik, ez sentitzeraino ere iri-tsi gaituk, guretzat erosoa delako. Ez diagu ulertu nahi, ez jakinnahi, geroni zein egoeratan eta zergatik gauden ere, ez arrisku pri-

ma zer den, ez ratinga, ez ezer; hori bai, gurerik ezta ukitu ere. Etahorrela, ekonomia saial pixka bat irakurtzeko, CAFeko garbitzaile-en grebarena ekonomia sailean idazten ditek, ekonomiari eragitendiolako. Baina gaia soziala duk ekonomikoa hainbeste, eta krisiaere bai.

Herriko festak pasa berritan halakorik esaterik bazegok,ondo gebiltzak inguruotan. Protesta sindikalak aipatu dituk, etazertan ez bazekiat ere, azken urteotan huts egiten ari garen sentsa-zioa diat. Alde batetik sindikatuek alderdi politikoen itxura hartuditek, lan arazorik izan ezean nekez oroitzen duk jendea haiekin,eta medioetan ere politikarien itxura bertsuan ikusten dizkiagu. Eznauk ari lantegietako ordezkari eta lankideez, sindikatu handieta-ko arduradunez baizik. Esaten/egiten dutena eta transmititzendutenaren artean alde handia dagoela uste diat. Bestalde, funtzionatzeko modua duk agian aurrekoaren arrazoi

nagusia. Berdin gertatzen duk eskubideen aldarrikapenekin edobestelako protesta ekintzekin ere. Duela hogeita hamar-berrogeiurteko errezetek ezin ditek balio bapateko informazio-kontsumoneurrigabeko gizarte honetan. Enkartelada, manifestazio, giza-kate, ... etabarrek kopuruan gora egin ahala indarreran behera egi-tek ditek, eta oraindik ere balio dezaketen arren kolpea non eta ze

indarrekin eman hobeto neurtu behar genukeela uste diat. Errezadek esatea.Soziala dek arazoa, eta politikoa, eta ekonomikoa, eta kultura-

la... Gero eta yankeeagoak gaituk.

bateta

bat

Asteko irudia

Iñaki Apalategi

Aitor Sarriegi

Josu Maroto

Big BandtaldeakGazteak talde musikajorratzeko moduerakargarria, ezberdina daBig Band taldea edo jazztalde handia. Kutxa Big Bandtaldea sortu dute Gipuzkoanmusika eskoletako ikasleek;tartean daude lau legazpiar.

Page 6: GoiBerri 17. alea

06 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Ni izan nintzenMadrilera joan zen lehenaizkolaria»

Ramon IurrebasoAizkolari ohia

ASIER ZALDUA

Page 7: GoiBerri 17. alea

GOIBERRI 07ELKARRIZKETA

Asier Zaldua UrretxuXabier Zaldua aizkolari zuma-rragarra zeresan handia ema-ten ari da azkenaldian, baina le-henago ere izan dira aizkolariakUrretxu-Zumarragan. 40ko ha-markadan Aietsu baserriko Ra-mon Iurrebasok (Urretxu, 1927)Jeronimo Iturbe Agiñetaren le-kukoa hartu zuen, eta urte asko-tan puntan aritu zen.Nolatan hasi zinen aizkoran?Nire nagusia zalea zen eta Agi-ñetaren laguna, gainera. Aizko-ran ibilitakoa zen eta aizkolarianintzela ikusi zuen. Harengatikez balitz nik pentsatu ere eznuen egingo aizkolaria izangonintzenik. Zure lehen aurkaria BitorianoJauregialtzo zumarragarraizan zen.Urretxuko frontoian lehiatu gi-nen. Bitoriano mutil handia zen,baina ez zen aizkolaria, eta ira-bazi egin nion. Orduantxe 18urte beteta nituen, mutil koxko-rra nintzen. Handik urtebetera,abantaila eskatu zidan: saioaAgiñetarekin prestatzea. Biga-rrengo hartan errazago irabazinion. Vitorianok eskua eman zi-dan eta zera esan zidan: «Ra-mon, ni baino gehiago haiz, bar-

katzen diat eta hemendik au-rrera ahal dudan guztianlagunduko diat». Ordutik, lagu-nik handienak izan ginen. Hortik aurrera aizkoran buru-belarri aritu zinen.Jendeak aizkolaria nintzelaikusi zuen, eta soldadu joate-rako onenekin jokatzen nuen.Klasea nuen, jendeak lagunduegin zidan, eta denbora gu-txian gora egin nuen. Arerioakhandiak ziren nire aldean, bai-na ni bizkorra nintzen. Berez-koa nuen eta kirolariak berez-kotasun hori behar du. El hom-bre eléctrico deitzen zidateneta, oraindik ere, askok gogo-rarazten didate. Nork jarri zizun ezizen hori?Basarrik. La Voz de Españaegunkarian «El hombre eléctri-co de Urretxu» idatzi zuen, etaizen horrekin gelditu nintzen.Lehen apostua jokatu nuenean

47 urterekin. Alabak, Kizkitzak,«ez al dizu lotsarik ematen?Gazteagoak badaude eta utziiezaiezu haiei!» esaten zidan.Joaten al zara saioetara?Gutxi. Apustuetara joatea gus-tatzen zait, baina Zalduak etaOlasagastik jokatu zutenera eznuen joaterik izan. Familiakobazkaria izan genuen eta ez ni-tuen etxekoak haserretu nahi.Xabier Zalduak jokatutako bilehenengoak plazan bertanikusi nituen. Gainontzeko saioguztiak telebistan ikusten ditut.Urte asko ditut jada!Nola ikusten duzu Xabier Zal-dua zumarragarra?Gogorra da. Apustua hasi etabukatu egiten du beti. Olasa-gastiren aurka ere ondo arituzen, baina kolpe pixka bat faltazaiola uste dut. Hori berezkoada. Ni gizon txikia naiz, baina

«Iurrebaso de Zumarraga»idatzi zuen eta Felipe Elgarres-ta alkateak Basarriri gutuna bi-dali zion Iurrebaso Urretxukoazela esanez. Zer diozu apustuez?Bikainena Txurrukaren aurka jo-katutakoa izan zen: 1953ko ur-tarrilaren 18an Azkoitiko fron-toian. 2.200 lagun sartu zireneta beste asko kalean gelditu zi-ren. Hiru kolperengatik galdunuen. Txikito de Arruizi, berriz,aizkoran eta korrikan jokatunion. Tolosako zezen-plazabete genuen: 5.000 lagun bilduziren. Korrika ez nintzen ondomoldatzen, baina kirolari gogo-rra nintzen: zortzi enbor ebakieta gero, 8 kilometro 32 minu-tutan egin nituen. Apustu huraere galdu egin nuen.Telebistara ere joan zinen.Ni izan nintzen Madrilera joanzen lehen aizkolaria. Zirko bate-an ere aritu nintzen. Valladoli-den, Santanderren, Oviedon...ere izan naiz aizkoran. Bizkorraeta ikusgarria nintzenez, era-kustaldietarako eta lan txikie-tarako niri deitzen zidaten.Oraindik gogoan dut 1953anIdiazabalera Luxiari jokatzerajoan eta «mutil koxkor honekin

Luxiari jokatzera etorri al dira?»esan zutela. Nik 28 minututanebaki nituen eta berak 31 minu-tutan. Gizon handia zen, bainaez zen azkarra.Garai hartan asko jateko ohitu-ra zenuten.Gehiegi. Haragia eta arrautzakjan behar zirela, eta barazkiakbegiratu ere ez zirela egin beharuste zen. Bijilia egun bateanegun guztia arrautzak jateneman nuen: gorringoa azukrea-rekin, tortila... Hiru bat dozenajango nituen! Arrautza gutxienjaten nuen egunean, hamar batgorringo jango nituen. Baitaegunero hiru txuleta ere. Arrainaez omen zegoen jaterik eta uraedaten ere ez ziguten uzten,dena aldrebes: ez medikuaren-gana joan, ez masajea hartu...Sasoi galanta genuen, eta de-nak on egiten zigun. Noiz utzi zenuen aizkora jokoa?

kolpe ikaragarria nuen. Denaden, Xabier Zalduak dezentekohobekuntza egin du azkenal-dian. Mutil zimela da eta erre-sistentzia itzela du, baina lehenmailara igotzea zail ikusten dut.Herrian aizkolari bat egoteakpozten al zaitu?Noski! Ez zen gazte hasi, e! 34urte ditu dagoeneko.Noiz ezagutu zenuen?Aizkorarekin hasi zenean eza-gutu nuen. Laguntza eske dei-tu zidan. Pare bat aldiz joannintzen bere baserrira. Kolpeanola eman eta halakoak azal-du nizkion.Zein izan da, zure ustez, histo-riako aizkolari onena?Latasa. Dena ona zuen: indarra,gaitasuna... Oso gogorra zen.Egungo aizkolarien artean,zein duzu gustukoen?Nire ustez, onena Nazabal da.Baina bera ere urtetan aurreradoa. Gure garaian, 40 urtetik au-rrera ez zuen inork aizkoran egi-ten. Orain 60 urterekin aizkoran!Seinale txarra da hori. Gazte gu-txi dagoen seinale. Badaude ba-tzuk, baina oso zaila da aizkolarionak lortzea: kirol garestia da,eta diru gutxi ematen du.Nola ikusten duzu ospea emanzizun kirola?Beti izan da kirol pobrea. Eske-rrak Euskal Telebistak UrrezkoAizkora txapelketa babestenduen, bestela dagoeneko gal-duta legoke. Pobrea izan dabeti 1izkora eta orain ere bai.Pilota ere asko gustatzen zaizu.Lehen frontoira asko joatennintzen, baina gero eta gutxia-go joaten naiz. Lehengo pilotariguztiak ikusi ditut, baita AtanoIII.a ere. Esku pilota da gehiengustatzen zaidana, eta egungopilotarien artean gustukoenaIrujo dut. Iloba, Joxe Mari Iurrebaso, txi-rrindularia izan zenuen.Dagoeneko ez naiz lasterkete-tara joaten, baina garai bateanilobaren lasterketa guztietarajoaten ginen. Egun, telebistanikusten ditut. Txirrindularitzaeta esku pilota aizkora bainogehiago gustatzen zaizkit.

«Arerioak handiak ziren nire aldean, bainani bizkorranintzen»

«Bijilia egun bateanarrautzak jateneman nuen eguna.Hiru bat dozenajango nituen!»

«Oso zaila daaizkolari onaklortzea: kirolgarestia da eta dirugutxi ematen du»

«Txirrindularitzaeta esku pilotaaizkora bainogehiago gustatzenzaizkit»

Page 8: GoiBerri 17. alea

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

Goierriko eskola txikiek festa giroanospatuko dute lehen aldiz elkartuzireneko 25. urteurrena, igandean.

Aimar Maiz Goierri Orain dela hogeita hamar urte,Euskararen Legea onartu eta Deredua ikastetxe publikoetantxertatu zenean, birmoldaketabat izan zen Goierriko eskole-tan. Biztanle gutxiko herrietan,adibidez, demografiaren behe-rakada ere kontuan hartu be-harreko aldagaietako bat izanzuten, herriko eskolak aurrerajarraitu ala ez pisu handia hartuzuena —askotan gaur arte—.

1980ko hamarkadaren er-dialdean irakasle talde bat el-

kartu eta egoera berdintsua zu-ten eskoletan bilerak egitenhasi ziren, herriz herri. Irakaslemugimendu hura—metodolo-gia eta material prestaketarenpremiak bultzatuta— izan zenGipuzkoako Eskola Txikien fes-taren eragilea, lehena 1988anBidegoianen. Bost urteren bu-ruan sortu zen koordinakun-dea, gurasoak ere gehituta.Etzi, igandea, 25. festa izangodute eskola txikiek, Larraulen.

Koordinakundea sortzea es-kola bakoitzak zeuzkan beha-rrak bideratzeko indar gehixea-go egitearen ondorio izan zelagogoan dute askok oraindik,arazoak elkarren antzekoak zi-rela eta erabaki baitzuten pau-soa ematea.

Orduz geroztik hazi egin dira,orokorrean, Goierriko eskolatxikiak, bai ikasle kopuruz, baiirakasle lan-talde aldetik, gizar-

tearen neurri berean. Koordina-kundean hiru herritakoak dau-de gaur egun, Gipuzkoako 27herri eta auzoren artean: Ze-rain, Olaberria eta Gabiria. Itsa-sondokoa ere izaera horretakoikastetxea da.

Lehen Hezkuntzara artedute; Itsasondon eta Gabirianziklo guztiak, Olaberrian 3. zi-kloa osatzen hasiko dira. Berro-geitik gora ikasle dituzte horiek,Zeraingoak 14. Ume aldetikmomentuz ez dute arazorik, ka-suak kasu.

Demografia gora-beherek,izan ere, erasan zuzena dute es-kola txikietan. Hori dute arazolarrienetakoa. Bestea, hezkun-tza sistemaren gutxieneko ko-puruak eta eskakizunak. Eko-nomikoki oso garesti ateratzendirela askotan entzuten dute,eta horretan arrazoi dutela, bai-na ekonomia baino gehiago,beste gauza batzuk ere badire-la sarri azpimarratu izan duteeskola txikietako arduradunek.

Eskola handien pare Haur gehiago edo gutxiago, es-kola txikien lanak eta eginbe-harrak handien parekoak dira,eta irakasleek partaide izan be-har dute, lan askotan. Giza ba-liabide arloan, irakasle batzukeskola batek baino gehiagokbanatzen dituzte, orduka.

Hezkuntza ildoa Berritzegu-neetan bideratzen dute eskola

txikiek ere, baina berezitasunbatekin: Goierriko herri txikieta-ko irakasleek Ordiziako Berri-tzegunean parte hartzen dute,baina baita Lasartekoan ere,han eskola txikietako gaiak lan-tzeko.

Jarraipidea ziurtatzeko, mu-rrizketek zeresan handia izandezakete irakaslerian, eta, on-

Txikianhandi

dorioz, eskola txikietan nabar-menago. Teknologia berriek la-guntzen dutela diote, baina oz-topatu ere bai. Lan burokratiko-ak geroz eta gehiago dira, etalehen Delegaritzatik egiten zi-tuzten asko orain aplikazioenbidez eskoletan egin behar iza-ten dituzte. Lan karga handia-goa horretan ere, beraz.

Page 9: GoiBerri 17. alea

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

Gabiriako Balentzategi herrieskolako ikasle guztiak,ikastetxe aurreko eskaileretan.Goierriko lau eskola txikietatikbat da Gabiriakoa. AIMAR MAIZ

«Etorkizunerako,behar materialakbaino gehiagobaloreen aldaketalehenetsi behar da»

«Eskola handienlan berdinak dituguesku gutxiagotan.Denok denetik eginbehar dugu»

«Herrietan eskola beharrezkoa da, eta herri txikietan oraindik gehiago»

Ane Miren Aizpuru Balentzategi herri eskolaren zuzendaria

A. Maiz GabiriaGoierriko eskola txikietako batda Gabiriako Balentzategi. Ber-tako irakasle eta zuzendari 27urte darama Ane Miren Aizpu-ruk (Gabiria, 1961). Irakasleenbilkuretatik hasi, festarekinsegi, koordinakundea sortu...ibilbide osoa ezagutu du. Zer garapen ikusi duzu?Hasieran irakasleek indargehiago zuten, eta tartean gu-rasoak indarra hartzen joandira. Momentu honetan hortxegabiltza; denak elkarrekin, bai-na batzuetan gurasoek bidebat nabarmenago, irakasleekbeste bat, eta tarteka elkartu-ta. Zerbaiten beharra dagoene-an, denok elkartzen gara. Fes-tak berak ere izan du garapenhori. Irakasleen eta ikasleenparte-hartzea izaten zen hasie-ran, eta gurasoak laguntzaile.Azken urteetan gurasoak dira

antolatzaile, eta beste ekintzamordo bat osatzen dute. Kopu-ruak ere eragin handia izan duhorretan. Balorazio orokor bat egiteko-tan, nolakoa izango litzateke? Eskola Txikiak indartzeko, balo-ratzeko eta hobetzeko bideegokia izan dela uste dut. Zein behar lehenetsiko zenukeetorkizunari begira? Eskola handiei iristen zaizkienmurrizketak eskola txikietanbatzuetan nabarmenago iza-ten dira. Gure egoera asko alda-tu da 25 urteotan. Hemen ha-sieran bi irakasle geunden, 20-25 ikasle; gaur egun askozgehiago ditugu, baliabide alde-tik ere ondo hornituta gaude.Behar materialak baino gehia-go, baloreen aldaketa da. Urte-otan aldaketa batzuk izan dira,eta guraso aldetik partaidetzaasko aldatu da.

Eskola, gurasoak eta udala. Ar-datz horiek doituta dabiltza?Herrietan eskola beharrezkoada, eta herri txikietan oraindikgehiago. Herritarra izanik etaherrian egonda, saiatu naiz es-kola herriarekin lotzen. Nik,behintzat, hasieratik herriare-kin lotura sentitu dut —gure le-loa Eskola sendoa, herriaren bi-zigarri da—. Jendeak ere ikus-ten du hori beharrezkoa dela,umeak herritar sentitzeko erebai, herriaren ezagutzatik has-tea. Herriari eguneroko bizita-suna emateaz gain, bakoitza-ren balioak ere aberasten dira. Eskola txikien zein onura na-barmenduko zenuke?

Ikasle bakoitzaren jarraipenanahiko estua da, eta ibilbideorokorra jarraitzeko errazagoa.Elkarren artean laguntzen dute,txiki eta handi. Bakoitzaren ba-lioa ematea, batzuk gauza ba-terako, besteak besterako. Gu-rasoekin harremanak erraza-goak dira, gertutasun gehiagoegoten da. Eta desabantailak? Batzuetan, kopuruena, oso txi-kia baldin bada. Adin desberdi-netako umeak beraien arteanizatea aberatsa da, baina berenmodukoak ere behar dituzte.Beharbada, hori izan liteke. Izanditugu hemen urte batzuk ba-naka egon direnak; orduan,kanpotik pixka bat indartzensaiatu behar duzu, beste ekin-tza batzuetan parte hartuz,beste modu batera, beraien ji-rakoak eduki ditzaten. Funtzionamendu arloan? Baliabide aldetik eta eginbeharaldetik eskola handi batek adi-na ditugu, berdinak. Aldatzendirena kopuruak dira, guk txiki-xeagoak jarri behar ditugula.Baina, bestela, lan berdinak,eta esku gutxiagotan. Desa-bantaila hori ere izan liteke. Es-kola txikietan denok denetikegin behar dugu.

A. MAIZ

Page 10: GoiBerri 17. alea

10 GOIBERRIGAZTEAK

Musikaren altzoanhazitakoen harrobiaJosune Zarandona LegazpiGauza asko dituzte komuneanAlex Calvok, Andoni Aranak,Unai Barrigak eta Ioxe Aranak.Laurak dira legazpiarrak, 16 eta17 urte dituzte, eta musika egi-tea biziki gustatzen zaie. Legaz-piko Doinua musika eskolakoikasleak dira guztiak, eta lurral-de mailan sortu berri den Gi-puzkoa Kutxa Big Band taldekopartaide dira.Big band-ak musikari askoz

osatutako jazz talde handiakdira, eta oinarrian Andoni Ara-nak azaldu duenez, «haizezko,sokazko eta perkusiozko musi-ka instrumentuz» osatuta dau-de. 1.920 urte ingurukoak diraezagutzen diren mota honeta-ko lehendabiziko taldeak. Bai-

na banda hauen urrezko urteak1935 eta 1950 artekoak izan zi-ren. Jazz musika egiten dutebatez ere, baina Ioxe Aranak ze-haztu duenez, «bluesa, rockand rolla edo swinga bezalakoestiloak» ere jotzen dituzte.Legazpiko lau musikari gaz-

teak, hain zuzen, gisa honetakotalde baten partaide dira. Guz-tiek tronboia jotzen dute, An-doni Aranak izan ezik, bera,tronpeta jotzailea baita. Gipuz-koa Kutxa Big Band berriki Ita-lian egin den Musikari GazteenJaialdiaren aitzakian sortu daaurten. Gipuzkoako musika eskola

ezberdinetako 22 ikasle gaztezosatuta dago. Legazpikoez gai-nera, badira taldean «Zuma-

rragako, Beasaingo edo Ordi-ziako musika eskoletako kideakere, besteak beste», Unai Barri-gak dioenez.

Aspalditik elkarrekinItaliako jaialdian beste musika-ri gazteek egiten dutena ezagu-tzeko aukera izan dute, baina,baita beraiek egiten dutena na-zioartean ezagutzera ematekoere. Taldeak Italiara joan aurre-tik eskaini zuen lehenengo kon-tzertua Legazpin izan zela harrodiote gazteek. Laurek aitortu dute, espe-

rientzia oso ona izan dela taldeberrian aritzea, «Italiara joate-ko aukera emateaz gainera»,lagun berriak egin dituztelako,adierazi du Alex Calvok. Gazte-

Alex Calvo, Andoni Arana, Unai Barriga eta Ioxe Arana Donostian, entseguetako batera joan aurretik. GOIBERRI

ak izanagatik eskenatokiak ezditu kikiltzen, eta behin jotzenhasita, bat datoz laurak gozatuegiten dutela esaterakoan. Umetatik ezagutzen dute el-

kar, eta hamaika bat aldiz jodute batera. Banda txikian arituziren lehenengo, eta eskolakobig bandean ere elkarrekin jo-tzen dute. Eskenatoki gainean,harreman hori «nabaritu» egi-ten dela diote, gainera.Italiako abentura amaitu da,

baina Gipuzkoako big bandakjarraipena izatea gustutatukolitzaiekeela diote laurek. Musi-karen altzoan hazi eta hezitakogazteak dira, eta euren etorki-zuna ere musikaren inguruanirudikatzen dutela aitortzendute.

Page 11: GoiBerri 17. alea

GOIBERRI 11GOIERRITARRAK MUNDUAN MUNDUTARRAK GOIERRIN

Babeslea

11

Loinaz Agirre BeasainIrailaren 27an bi urte beteko

dira Haizea San Sebastianek(Beasain, 1989) Beasain utzieta Eskoziara, Invernessera,joan zela, ingelesa ikastera.Gaur egun, Edinburgon bizi da.Nolatan erabaki zenuen Esko-ziara joatea?Unibertsitateko ikasketak bu-katu nituenean, Finlandiara jo-ateko asmoa neukan. Irakasleanaiz eta Finlandiako hezkuntzasistema aurreratuagoa dagoe-nez hara joatea erabaki nuen.Baina gauzak ez ziren nik espe-ro eta nahi nituen bezala atera.Orduan, inglesa ikastea pen-tsatu nuen, eta horretarakoerarik hoberena inglesez hitzegiten duten toki batera joateada. Beraz, au pair joan nintzenEskoziara, Inverness-era.Denbora asko egin al zenuen aupair? Azalduko al zenuke aupair bezala zer egiten zenuen?Ia urtebete, 2010eko irailetik

2011ko abuztura arte, Invernes-sen egon nintzen au pair mo-

duan. Au pair zer den ez dakite-nentzat, esan, au pair umezaintzaile bezalako bat dela.Familiaren etxean bizi nintzen.Nik umeak zaindu eta asteanbehin etxea garbitu behar iza-ten nuen. Horretaz aparte in-gleseko eskoletara joateko etalagunekin geratzeko aukera ereizaten nuen.Gaur egun zertan ari zara?Orain, berriz, Edinburgon ikaslepisu batean bizi naiz. Goizetaningleseko eskoletara joatennaiz, eta arratsalde batzuetanlana egiten dut. Asteburuetan,berriz, lagunekin gelditu, pa-

rrandatxoak egin, irteerak eginingurua ezagutzeko... Betikoa.Eskozian, autodeterminazioerreferenduma egitekotan dira2014an. Zein giro bizi da?Egia esan, ez dut asko nabari,iritzi desberdinak baitaude.Nire lagun gehienak atzerrita-rrak dira, ez dut bertako lagunaskorik. Hala ere, bertakoekinhonetaz ez dugu asko hitz egi-ten, haserrerik ez izateko.Goierritik atera zinenean, zeregin zitzaizun gogorrena?Bakartasuna egin zitzaidan Go-gorrena. Inverness-era iritsinintzenean nire ingeles mailaoso bajua zen. Gramatika arloabanekien, baina egia esan, hitzegiterako orduan eskasa zennire ingelesa. Familiarekin osogustura nengoen, baina baka-rrik nengoenean, familia eta la-gunak faltan somatzen nituen.Azkenean buelta ematea lortunuen: lagunak egiten hasi nin-tzen, klasera joaten,... eta fami-liak ere asko lagundu zidan.Uste dut lehenengo hilabeteadela okerrena, gero askoz erehobeto.Sarri itzultzen al zara Goierri-ra?Ez, Gabonetan eta udan baka-

rrik bueltatu naiz, eta ez denbo-ra luzerako. Gainera, gurasoak,ahizpa edo lagunak etorri izanzaizkit bixitan.Bizi zaren lekutik zer ekarrikozenuke Goierrira?Hemendik, hemen ezagutu du-dan jende guztia, eta hiria bera.Baita hemengoen adeitasunaere, oso atseginak dira, eta betiirripar batekin laguntzeko prestdaude.Eta Goierritik zer eramango ze-nuke?Ahal izango banu janaria, batezere barazkiak eta fruta. Egural-dia ere bai.

«Ahalko banu,janaria, batez erebarazkiak eta frutaekarriko nituzke.Eguraldia ere bai»

Haizea San SebastianEskozian bizi den beasaindarra

«Oso atseginak dira eskoziarrak,beti laguntzeko prest daude»

Edinburgo da Eskoziako hiriburua. HAIZEA SAN SEBASTIAN

Page 12: GoiBerri 17. alea

12 GOIBERRIGARAI BATEAN

Iparragirreri omenaldiaGerra aurreko garaian, euskaltzaletasuna eta euskal kultura pil-pilean zeudengaraian, Jose Maria Iparragirre olerkari eta kantari ezagunari omenaldia eginzioten Urretxun, bere jaioterrian; bi eguneko festa antolatu zuten herritarrek.

Arkaitz Apalategi Urretxu36ko Gerra eta haren ondorenezarri zuten diktadura faxistak,kalte handia eragin zioten eus-kal kulturari eta euskaltzaleta-sunari. Urte haien aurretik, or-dea, II. Errepublika garaian,euskaldunek oro har eta aber-tzaleek bereziki, modu ageriko-an bizi eta erakusten zuten eus-kararekiko eta aberriarekikomaitasuna. 1933ko uztailean,Urretxuko euskal kulturarenikur nagusietako bat zen JoseMaria Iparragirreri omenaldiaegin zioten. Bi eguneko egita-raua osatu zuten urretxuarrek,eta ehunka lagun bildu ziren os-pakizunetan. Iparragirreri ezezik, euskarari eta euskal kultu-rari egindako omenaldia izanzen ekitaldia.

Garai hartako kronikek diote-nez, ‘Euskaltzaleak’ taldeak an-tolatu zuen ekitaldia, udalarenlaguntzarekin. IV. Olerki Egunaprobestu zuten olerkari ezagu-nari gorazarre egiteko. El Díaegunkariko Euskal Orria atale-an, Arripe ezizenarekin sinatzenzuen kronikagileak, urretxua-

rrak aspaldian lozorroan zeu-dela aipatzen zuen, baina «Ipa-rragire'ren oroimen biziak az-tinduta edo, itxartu da noizbaitere eusko izateara, ta leyatsudiardu olerkari entzutetsuarenjaya antolatzen».

Lerro haien bidez, urretxua-rrei ez ezik, euskaltzale guztieiegin zieten ekitaldi haietara jo-ateko deia. «Betoz baita egunoretan Uretxua'ra al duten eus-kotar geyenak besarkada anai-kor batean bildurik aundikiroospatzera olerkari ilezkorraribere jayoterrian eskaintzen za-yon jai aldia».

1933ko uztailaren 15ean eta16an egin zituzten ospakizu-nak. Besteak beste, dantzariak,txistulariak, bertsolariak etaantzezleak bildu ziren bertan;baita olerkariak ere. Izan ere,Olerki Eguna zela eta, poesiaegilerik onenak ere saritu zituz-ten; sari nagusia, zilarrezko ha-ritz adar bat zen. Abesbatzareneta kantarien laguntzaz, Gerni-kako arbola kanta ezagunaabestuz bukatu zen jaia, Iparra-girreren estatuaren aurrean.

Iparragirreren omenez 1933an egin zuten festa; dantzariek (goian)eta bertsolariek (behean) parte hartu zuten. JESUS ELOSEGI – ARANZADI

Page 13: GoiBerri 17. alea

GOIBERRI 13IBILBIDEA

Txoritxoen moduanLazkaoko monumentuak eta mendikohistoriaz beteriko altxorrak, itzulian.

Aimar Maiz Lazkao«Nire sehaska oraindik ere, gor-dea daukat goguan/ neronekere zail da esaten, zenbat mai-tatutzen nuan/ bere gaineanibiltzen niñun, txoritxo batenmoduan/ karga handirik eznuen eta, aisa jasotzen nin-duan». Joxe Migel Iztuetarenbertsoa da, sehaskari botata-koa. Lazkao Txikiren sorlekuAbalinzaharren albotik igarokogara, hain zuzen, Lazkaoko pla-zan hasi eta amaituko dugun

ibilian, Lazkaomendin barrena.Plazatik Senperera bidego-

rrian joan, eta Lazkaomendirenertz batetik sartuko gara, CAF -en lantoki ertzetik gora. Iztuetaesnetegiaren barrenera era-

mango gaitu pistak, eta errepi-deak Lartxai elkartea dagoenmuinoaren gailurrera. Eskolatarako II. Errepublikan

eraikia da eraikina, Lartsari gai-nean. Beheko aldean iturria etahiru koadroko frontoitxoa ditu. Lazkaomendin, begi-bista

gozatzeaz gain, sabela bete-tzeko bi jatetxe ere badira. So-ziedadetik gorantz, larreen er-diko bidetik joko dugu, Gurutze-agaetxeberri, Atxubieta etaAbalinzaharrera (364 m). GR-20 ibilbideko gurutzean, aurre-ra segiko dugu, iturri ondotik.

Intsustiko lurretan Enirio-Aralar mankomunitate-ko parte zen Intsustiko Batasunzaharrean gaude. Lazkao,Ataun eta Zaldibiaren lur ko-muna zen, 1413an sortua.1838an desegin zuten erakun-dea, eta lurrak banatu. Udalerribakoitzak irla moduko sailak

mantentzen ditu oraindik, bes-tearen erdian nahas-mahas. Ezkerreko bidetik, basopean,

Intsustiko Batasunaren batza-rrak egin ohi zituzten Amunda-rain baserrira (Ataun) iritsikogara Abalinzahartik, Iramendi-ren (476 m) magalean. Sukiara asfaltatutako bide-

tik jaitsi, eta berehala eskuinerahelduko diogu. Pistan sigi-sa-gaka behera, Agauntza ibairairitsiko gara, Ataun-Lazkao he-rribide edo Naparbidezarrera.

Iribetxikiko presan errotakoubidea eta ataka dago. Iribe-aundiren alboan, San Joan er-mita. Antzinako gurutze-bide-an egingo dugu azken kilome-troa, plazaraino; harrizko bigurutze eta auzoaren izena diraazken aztarnak.

Lazkaomenditik Aizkorri aldera ikuspegia. Lazkaoko kalea, eta goian Olaberria. AIMAR MAIZ

Lazkaon bira Luzera: 9,2 kilometro Denbora: 2 h, 45 min. Altituera max: 392 metro.Desnibela: 240 metro.Zailtasuna: Ertaina

IrteeraHelmuga Abalin

Senpere

Page 14: GoiBerri 17. alea

14 GOIBERRIGIDA

- Dietista- Shiats- Meditazioa- Umeentzako yogarekinjolasean- Masajeak- Produktu ekologikoak(haragia, kosmetika,makilajea...)- Liburu tematikoak- Tailerrak (sukaldaritza)- Hitzaldiak

Produktu ekologikoak Ekobaserri Goierriko belar denden gida

Natxo belar denda.Nafarroa etorbidea, 3. Beasain. Tel.: 943 162 110

Lanbroa eta Lanbroa Bi belar dendak.Bidezahar, 7. Zumarraga. Tel.: 943 037 527Nafarroa kalea, 27. Legazpi. Tel.: 943 731 798

Ekilore belar dendak.Nafarroa etorbidea, 22. Beasain. Tel.: 943 087 636Mikelar, 1. Lazkao. Tel.: 943 889 362

Zabale belar denda.Santa Maria kalea, 8. Ordizia. Tel.: 943 881 211

Nafarroa etorbidea, 27Beasain Tel.: 943 089 262

Osasuna Zergatikaukeratuelikaduraekologikoa?

Nekane PeraltoEkobaserri, produktuekologikoak etanaturalak

enda ekologi-koez hitz egi-ten denean,barazkien etafrutaren sal-

mentarekin lotzen dute askok.Baina denda ekologikoetan,elikagai mota ugari aurkitukoditugu: fruta, barazkiak, hara-gia, jogurtak, esnea, zerealak,lekaleak, gailetak, mermela-dak, eztia... Eta baita elikagaiak

ez diren beste hainbat produk-tu ere: kremak, kosmetika...Produktu guzti horiek ezaugarrikomun bat dute: osasuna.Produktu ekologikoek, ohiko

supermerkatuetan aurki ditza-kegun produktuekin alderatuz,badute desberdintasun ga-rrantzitsu bat: bestelako lika-gaiak gehiago saltzeko, pro-duktibitate gehiago eta onuraekonomiko gehiago ateratzekopentsatuak daude. Elikagaiekologikoak jendearenganpentsatuta eginda daude.Ekoizle ekologiko batek erren-tagarritasuna behar du, jakina,baina ez edozein preziotan.«Produktu ekologikoa» zigi-luak osasuna bermatzen du.Ikuskapen zorrotzek, gehigarri-rik gabeko elikagaiak berma-tzen dituzte. Janarien jatorrizkozaporeak eta mantenugai guz-

tiak berreskuratu nahi baditu-gu, elikagai ekologikoak diraaukera. Gure gorputzarentzatez ezik, gure planetarentzat erehobea izango da. Nekazaritzaekologikoa ekosistema oreka-tuaren sinonimoa da, gure lurraeta atmosfera osasuntsu man-tentzen baititu, eta ekonomialokalak bultzatu eta berpiztenbaititu. Elikadura ekologikoa auke-

ratzeko arrazoiak badaude, be-raz. Horra hor, beste hainbatarrazoi: gehigarri sintetikorik,pestizidarik, generikoki aldatu-tako organismorik eta antibio-tikorik ez daukalako; ingurume-narekin jasangarriak direlako;kalitate maila gorena daukate-lako; animalien ongizatea etanatura errespetatzen dituzte-lako; eta zaporetsuagoak dire-lako.

D

Page 15: GoiBerri 17. alea

GOIBERRI 15ASTEBURUARI BEGIRA

Berri TxarrakZaldibiakoGaztetxearen VI. urteurrenean Berri Txarrak taldearekin batera, The Rebel Assholes eta BurningHeads taldeen kontzertua izango da ekainaren 7an, Zaldibiako an-tzokian. Hurrengo egunerako, hilak 8, beste bi ekintza antolatu di-tuzte Zaldibiako Gaztetxearen VI. urteurrena ospatzeko: 17:30eanHarreman tailerra eta 22:30ean, Lost Chords eta Ze Esatek talde-en kontzertua. Sarrerak Joxepane tabernan eros daitezke. Osteguna, hilak 7, 21:00etan, Zaldibiako antzokian. 8 €

Mendiko bizikleta probakArriaranen eta LegazpinBi mendiko bizikleta lasterketa izango dira asteburuan Goierrin:bihar, Arriaranen, 26,5 kilometroko lasterketa, 16:00etan hasita;eta etzi, Legazpin, goizeko 09:00etan hasita, Hegialdetik abiatu-ta, 36 kilometroko lasterketa.Bihar, hilak 2, 16:00etan, Arriarango plazatik abiatuta.

Los Zopilotes Txirriaus etaEgurra eta kitto GabirianUdaberri kulturalaren azkeneko ekitaldia izango dute bihar Gabi-rian: Los Zopilotes Txirriaus eta Egurra eta Kitto taldeen kontzer-tua Osinalde Elkartean, 23:00etan.Bihar, hilak 2, 23:00etan, Gabiriako Osinalde elkartean.

Emakumezkoentzakolasterketa OrdizianOrdizian Kirolean III. Astearen barruan, 5 kilometroko emakumeenlasterketa egingo dute bihar Ordizian. Majori kiroldegian, eta Urru-tia eta Vicuña kirol dendetan eman daiteke izena.Bihar, hilak 2, Ordiziako plazatik, 18:00etan . 3€

IURIET

XEB

ERRIA

IÑAKIG

URR

UTX

AGA

LOSZO

PILO

TESTX

IRRIAOS

Page 16: GoiBerri 17. alea