goiberri [10. alea]

16
Julen Goia Ampo Ordiziako jokalaria «Sekula egin dudan denboraldirik onena egiten ari naiz» 6-7 Julen Goia errugbi jokalari idiazabaldarra, Ordiziako Altamira estadioko gimnasioan. GOTZON ARANBURU Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Maria Jesus Berriotxoa 3 Iritzia 4-5 Osasuna helburu 8-9 Amaia Iturriotz 10 Unai Gastañares 11 Zumarragako diligentziak 12 Asteko proposamenak 13 10. zenbakia. 2012ko apirilaren 13a

Upload: goierriko-hitza

Post on 10-Mar-2016

244 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

GoiBerri aldizkariaren hamargarren alea. Julen Goia errugbi jokalariari elkarrizketa.

TRANSCRIPT

Page 1: GoiBerri [10. alea]

Julen GoiaAmpo Ordiziako jokalaria

«Sekula egin dudandenboraldirik onenaegiten ari naiz» 6-7

Julen Goia errugbi jokalari idiazabaldarra,Ordiziako Altamira estadioko gimnasioan.GOTZON ARANBURU

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Maria Jesus Berriotxoa 3 Iritzia4-5 Osasuna helburu 8-9 AmaiaIturriotz 10 Unai Gastañares 11Zumarragako diligentziak 12Asteko proposamenak 13

10. zenbakia. 2012ko apirilaren 13a

Page 2: GoiBerri [10. alea]

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: GoiBerri [10. alea]

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Urretxun abestu zuen abesbatzalituaniarra inoiz entzun dudan onena da»

Maria Jesus BerriotxoaUrretxu eta Zumarragako Goiargi abesbatzako kidea

Asier Zaldua UrretxuMaria Jesus Pitus Berriotxoa(Urretxu, 1949) Goiargi abes-batzaren sortzaileetako bat daeta txistularia ere izana da.Urretxuar peto ospea du, bainaZumarragaren aurka ez du ezer.«Han ikasi nuen dantzan etaAntion dantza egindakoanaiz».Abesbatza bat.Urretxun abestu zuen lituania-rra. Hemengoen artean, Eski-faia atsegin dut.Abeslari bat.Mari Carmen Mendia.Zaletasun bat.

Musika.Oporretarako leku bat.Donostiara eta Benidormera(Herrialde Katalanak) joatennaiz. Biak oso gustukoak ditut.Liburu bat.Toti Martinez de Lezearen Laflor de la argoma eta Venenopara la corona.Musika talde bat.Musika taldeak baino gehiagoorkestrak gustatzen zaizkit.Abesti bat.Milaka atsegin ditut.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.1994ko otsailaren 17a: leuze-mia nuela esan zidaten.

Amets bat.Euskal Herriko arazoa konpon-tzea eta gure arteko harremanahobea izatea.Janari bat.Jatun oso ona naiz.Edari bat.Iturriko ura.Jaso duzun oparirik bereziena.Leuzemia nuela esan zidatene-tik bete ditudan 18 urteak.Gorroto duzuna.Hilketak.Goierriko txoko bat.Irimo mendia.Herriko alkate bazina...Ez nuke lizeoa botako.

«Oparirik berezienaleuzemia nuelaesan zidatenetikbete ditudan 18urteak dira»

ASIER ZALDUA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Urbialde plaza 7, behea. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea: goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]@otamotz.comPublizitatea: 647 319 775 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxueta Zumarragako Udalak

Page 4: GoiBerri [10. alea]

04 GOIBERRIIRITZIA

Antxiñe Mendizabal Aranburu Idazlea

Neuronakemakumezkoenalde

«Emaku-mezkoakberezkogaitasunakditugulidergoraketahelburuakarrakastazbetetzeko»

urtengo Ema-k um e a r e nNazioartekoE g u n e a n ,ekonomiar i

eta krisiari lotutako aldarrika-pen ugari egin dituzte talde fe-ministek. Eta guztien artean,ekonomiaren egiteko garran-tzizkoena jasotzen duen adie-razpen bat jaso nahi izan dut:gizakia ondo bizi eta bere beha-rrizanak asetzeko, baliabideaksortuko dituen prozedura izanbehar du ekonomiak. Alegia,gizakia lehenesten da, siste-maren beraren iraupenaren au-rretik. Esaldi soil hau gaur egun-go egitura sozio-politikoak, sis-temak alegia, iraultzeko gauzalitzateke, praktikan jarriz gero,noski. Izan ere, itxuraz endredo-rik zailenek, irtenbiderik soile-nak izan ohi dituzte.

Emakumea sistemaren bo-tere guneetatik kanpo, etxeanbereziki, aspaldi ari da etxekoakahal bezain ondo bizitzeko etabere beharrizanak asetzekomodua egiten. Eta bereziki, sis-temak berak inoiz ziurtatu ezdituen ezinbesteko beharriza-nak asetzen: zaintza eta afekti-bitatea batez ere, baina baitahezkuntza edo balioen trans-misioa ere.

Halaber, badago emakumekopuru gero eta handiago bat,sistemaren morrontzak ondoezagutu eta, halere, betidanikgidatu duen goiburua ahaztugabe –gizakia helburu– siste-ma iraultzeko prest dagoena.Bulegoetan, lantegietan, ospi-taleetan, eskoletan, gehiengodira erdi-mailako postuetan;

gutxiengo goi-postuetan. Etaegunero gogor borrokatzen dirasisteman aldaketa txikiak ezar-tzeko. Bataila ikaragarriak bizidituzte, gizonezko aurpegiaduen sistema, normalean, aur-ka jartzen baitzaie, ez ditu ain-tzat hartzen, edo okerrago, asi-milatu nahi izaten ditu. Lehenere ederki engainatu gintuzten,zorioneko berdintasuna lortukogenuela esan eta etxetik kanpolanera atera gintuztenean. Sis-temak asimilatu gintuen eta ezginen konturatu ere egin.

Baina gizonezkoek jakin be-harko lukete, oraingoan, ema-kumezkook alde daukagulazientzia, neurozientzia. Eta gi-zona gutxitan ausartu da zien-tzia auzitan jartzen, bai horixe!Neurozientziak, hain justu,baieztatzen du emakumezkoa-ren garunak berezko gaitasu-nak dituela lidergorako, enpa-tia garatzeko duen ahalmenariesker. Lan-taldeetako kide guz-tien arteko harremanak gober-natzeko gaitasuna dakar enpa-tiak. Adituek diote lidergoaarrakastaz gauza dadin enpa-tia dela ezaugarri giltzarria. Be-raz, bada garaia esateko, ema-kumezkoek, hormonen eragin-pean egoteaz gain, beraiengarunak taldeak gidatu eta hel-buruak arrakastaz gauzatzekodohain berezia dutela.

Zientzialariek aspaldi azalduzuten gizonezkoen eta emaku-mezkoen garunen arteko ez-berdintasuna: emakumezkoe-tan garunaren bi hemisferioakbanatzen dituen garun-azalazabalagoa da eta bi aldeen ar-teko komunikazioa, beraz, ho-

bea. Bestalde, gure neuronenluzapenak luzeagoak dira. Ho-rrek ematen digu gaitasunaageriko harremanik ez dutenpentsamenduen artean lotu-rak egiteko, intuizioa esatenzaion hori. Gure adimena intui-ziozkoagoa da. Gizonaren garu-na, berriz, hobeto prestatutadago ulertzeko eta sistemakosatzeko. Bere adimena arra-zoizkoagoa da.

Gogora ekarri nahi dut2008an izugarrizko krisi eko-nomikoak jo zuela Islandia. He-rritarrek gobernutik bota etaauzitara eraman zuten lehenministroa. 2009an emaku-mezko batek hartu zuen gober-nuaren zuzendaritza, JohánnaSigurdardóttir, eta baieztatuzuen krisiak gizonezkoen ohikobalioen porrotean zuela jato-rria. Gaur egun gobernuannahiz finantzetan emakumeakdira nagusi. Besteak beste, egi-teko modu eta balio berriakezarri dituzte. Egunen bateanjakingo dugu berreskurapenekonomikoa emakumezkoekezarritako estrategia eta balioberrien ondorioa izan den.

Edonola ere, ekonomiaz etazientziaz haratago, kondairakdio, Adan eta Eba paradisutikbota zituztenean, euren kabuzbizitzen hasi behar izan zutene-an, libre, Ebak mirespenez be-giratzen ziola Adani ehiza egi-ten, bizilekuak eraikitzen, bizi-tza eramangarriago egitenzuten tresnak asmatzen, etabaita inguratzen zituzten arris-kuei aurre egiten ere. Bestalde,Jainkoari desafio egitera ausar-tu zen Ebaren jakin-min asegai-tzak, gogo menderakaitzak etabizitzarekiko zuen fede amai-gabeak liluratuta zeukan Adan.

Ez dakit bikote honetan zergertatu zen Adanen bizi-ikus-kera gailentzeko. Baina ustedut badela garaia, lidergoa har-tu eta sistemaren arrazoiazurrutiago joaten ausartzeko.Eta emakumeek badakite nolaegin. Kondairak ez ezik, gauregun, zientziak berak ere ema-ten digu arrazoia.

A

Page 5: GoiBerri [10. alea]

GOIBERRI 05IRITZIA

Aspaldi ezagutu nizkian hedabideen bidez manipulatzeko oChomskyk izendatutako 10 estrategiak, baina aste honetan berrirotopatu dizkiat Zuzeun. Bederatzigarrena duk zer pentsatua ema-ten didana; horrela ziok: Norberaren erruduntasuna indartu. Hauda, sistemak manipulatzeko estrategia bat duk hori, eta neurri ba-tean ados nagok. Baina bestalde, ezkerraren diskurtsoan oso ondoenkajatzen dik hori estrategia bat dela esateak, hau duk, norbera-ren erruduntasunaren eragina kolektiboan existituko ez balitz be-zala egiten dik kritika ezkerrak, hain juxtu ere eskuinaren estrategiaden zenbaki bihurtze horretan.

Ryanairekin hegan egin, Zaran arropa erosi, Taiwanen ekoiztu-

tako HTC bat poltsikoan eraman, autoan bakarrik joan garraio pu-blikoa erabili ordez... baina gero, krisi ekonomikoa, soziala, ekologi-koa (azken hauek ere iritsi dituk, baina zenbaki gorritan neurtzenez direnez paso egiten diagu), iristean, kexa duk geratzen zaigun

erantzuna. Kexa, manifestaldiak, grebak... arazoaren zatirik ñimi-ñoena ere guk eragin ez bagenu bezala, ze badakik, sistemaren es-trategia duk gu errudun sentiaraztea, gu ez gaituk errudun, horiinoiz ez. Hori ere ez al duk gure babes sistemaren mekanismoa,errua externalizatzea? Norbaitek esan zian gure baitan daudelabiak, baina ezkerreko diskurtsoari entzunda, pairatzaileak bakarrikgarela zirudik.

Gaur hil dek Iñigo Cabacas Lizeranzu. Garai berriak bizi omenditiagu gure herri honetan, eta pausoak emateko garaia nonbait.Hilabeteak dituk Ezker Abertzalea, han eta hemen, barruko jendeaminduko duela jakinaren gainean, esfortzu handia eginez oraindenbora gutxi harritu ere egingo gintuzketen hitzak esaten ari dela.Hilabeteak oraindik inongo erantzunik jaso ez duen mea culpaetengabean, edo, jasotzekotan, beti ere (Aste Santuan gaudekoraindik, eta lizentzia hartzen diat hitza erabiltzeko) penitentziahandiagoen eskakizunak jasoaz.

Chomsky eta norberaren erruduntasuna indartzea aipatu dituk.Ez zaidak astakeria handiegia iruditzen herri honetako indar politi-koen diskurtsoak ere bide horretan doazela esatea. Geure erruabehin eta berriro, gero eta indar handiagoz, etxekoak (eta asko su-fritu dutenak eta oraindik ere sufritzen ari direnak) ia ukatzeraino-ko eskariak eginez, aitortzea omen dek demokraziarako bidea.Barka-eskea justizia aplikatzeko irizpide bezala hartzeraino.

Astebetean bigarren biktima dek Iñigo (ez ahaztu Gasteizen Xu-

ban Nafarreteri greba egunean egindakoa), eta EITBren trataera-tik hasi eta demokrata izenez autobataiatutako tiranoetara ez diatoraindik hain maite duten kondena hitzik entzun.

Nik ez zieat neurri bereko eskaririk egingo. Askoz gutxiagorekinkonformatzen nauk. Bidegabeki ad-hocsortutako legeekin eman-da dauzkaten zigorrak kendu eta Rodolfo Aresen dimisioa gerta-tzen ari diren basakerien arduradun politiko gisan.

Eta hori egiten dutenean, orduan, hizketan hasi.

bateta

bat

Asteko irudia

Iñaki Apalategi

Aitor Sarriegi

Josu Maroto

Aste SantuaPasa berria dugu AsteSantua, eta beste motabatekoak badira ere, badiragure sorbaldan eramanbeharreko gurutzeak.Bide batez orain dela gutxizendu den Mingotemarrazkilariari omenalditxikitxo bat.

Page 6: GoiBerri [10. alea]

06 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Urtez urte hobetzen ari naiz, eta taldeanardura gehiago hartzen»

Julen GoiaAmpo Ordiziako jokalaria

Iñaki Gurrutxaga OrdiziaEspainiako Ohorezko Mailandebuta egin zuen jokalaririkgazteena da Julen Goia (Idiaza-bal, 1991), eta gaur egun, hogeiurterekin, Ampo Ordiziaren ha-mabostekoan leku finkoa du.Kirol Hezkuntzako ikasketaketa goi mailako kirola uztartzenari da azken hiru urteetan –aur-ten bukatzea espero du–, etabertatik bertara ari da bizitzenGoierriko errugbi taldearen

denboraldi bikaina. Baikorra dadatozen erronkei begira. Joan den igandean VRAC Que-sos Entrepinares taldearen aur-ka etxean galdu ondoren, lehenbi postuetan sailkatzeko auke-ra zaildu egin zaizue. Iaz finala jokatu gabe gelditu gi-nen Quesosen aurka galdu ge-nuelako, eta aurten, amorru ho-rrekin, irabazi egin nahi genien.Partida ez zen hil ala bizikoa,play off sistemak borrokan se-

gitzeko aukera ematen digula-ko, baina errebantxa hartzekogogoa bageneukan. Partidaikaragarria izan zen, oso dina-mikoa, jokatzeko ederra. Azke-nean beraiek sartu zuten en-tsegua, eta irabazi egin ziguten.Hala ere, Axio Araña entrena-tzaileak mezu baikorra zabaldunahi izan zuen.Pentsa, epaileak berak ere zo-riondu egin gintuen. Esan zuenligako bi talde onenak garela,

eta bai joko aldetik eta baita di-ziplina aldetik ere partida ikara-garria izan zela. Axiok [Araña]berak ere hori esan zigun, parti-da edonork irabaz zezakeela,eta azkenean beraiek irabazizutela. Orain hirugarren zaudete ligan,eta azken jardunaldiko partidajokatuko duzue Gernikan. Zergorputzaldirekin zoazte?Jendeak esaten zuen igandeanpilatutako amorrua gorde, eta

Page 7: GoiBerri [10. alea]

GOIBERRI 07ELKARRIZKETA

Gernikan atera beharra dauka-gula. Gu bost puntuak irabazte-ra goaz, hori garbi. Jendea go-goarekin dago hori egiteko, etagero, zain egon beharra dauka-gu Santboianak zer egitenduen La Vilaren zelaian. Hori, ia,ez dago gure esku.Lehen bi postuetan sailkatu edoez, denboraldi bikaina osatzenari da zarete. Zer nabarmendu-ko zenuke aurtengo jardunaz?Klubaren zuzendaritzak apus-tua fin-fin egin zuen Paul Healyentrenatzailea ekartzen, etaGorka Nuñez prestatzaile fisi-koa ekartzearekin ere bete-be-tean asmatu dute. Zerbaitetaneboluzionatu badugu, hori arlofisikoan izan da. Bai La Vilarenaurka, eta baita Santboinarenaurkako Kopako partidan ere,azkeneko ordu erdian erreak-zionatu genuen, eta denboral-diko partida askotan ikusten arida hori. Azken hogei minutue-tara indartsu iristen gara, etahorrek diferentzia markatzendu. Fisikoki oso ondo gaude, etateknikoki ere aurrerapausohandia egin dugu.Jim Dixonetik Healyera aldake-ta handia sumatu al duzue ba?

Eta jokalarien artean, zer ko-mentatzen duzue?Ikusita ondo ari garela, eta zer-bait lortzeko ateetan gaudela,dena eman behar dugula esa-ten diogu gure buruari. Jendeakbadauka bai anbizio hori.Zaleen babesa, behintzat, ezzaizue faltako. Izugarria da Or-diziako zaleen bultzada.Izugarria da, bai. Palentziakohotel denak beteta daude, etaPalentziako Udalak ere festaofizial modura izendatu du fi-nala. Idatzi bat ere bidali zuenklubera hori esanez.Eta klubaren zuzendaritzak zermezu eman dizue jokalariei?Zuzendaritzaren aldetik ezdaukagu inolako presiorik. His-toria egiten ari garela esaten di-gute.Zuretzat eta klubarentzat oho-rea izango da etxeko jokalari as-korekin maila gorenenean ari-tzea, ezta?Bai, hala da. Pentsatu beharradaukagu ni eta ni bezalako bes-te gazte batzuk txiki-txikitatikgabiltzala hemen, eta guk joka-tzen dugun maila honetan ba... Non dago, zure ustez, OrdiziaRugby Elkartearen arrakasta-ren gakoa? Harrobian, lan egi-

Bai. Entrenatzaile ezberdinakdira. Jim [Dixon] aurrelarietanespezializatuagoa zen, etaPaul (Healy) da justu alderan-tziz, atzelarietan zentratzen dagehiago. Healyk planteatzenduen joko sistema guztiz ezber-dina da Dixorenaren aldean.Gure ezaugarriak ikusita, jendebizkorra eta arina, asmatu egindute Healy ekartzen. Eta zu egiten ari zaren denbo-raldiaz zer esango zenuke?Sekula egingo dudan denbo-raldi onena egiten ari naiz. Le-hen taldearekin 17 urterekinegin nuen debuta, eta hasieranasko antzematen nuen espe-rientzia falta. Urtez urte hobe-tzen ari naiz, taldean gehiagosartzen eta ardura gehiago har-tzen, eta nire aldetik inoiz bainogehiago jarri dudala uste dut.Eta zergatik aldaketa hori?Uda aurretik lan gogorra egingenuen Gorka Nuñez presta-tzaile fisikoarekin. Pentsa, au-rreko urtetik hona bederatzi kilogutxiago dauzkat, eta fisikokisekulako aldaketa izan dut. En-trenatzaileak ere konfiantzahandia jarri du niregan, eta ustedut erantzuten ari naizela. Entseguak behintzat sartzenari zara.Bai, uste dut aurtengo ligan en-tsegu gehien lortu duen jokala-ria naizela, hamazazpi. Ligan punta-puntan, eta hila-ren 22an Espainiako Kopako fi-nala jokatuko duzue PalentzianEl Salvadorren aurka. Kopare-kin itzuliko al zarete?Nik esaten dut ligako bi parti-dak irabazi dizkiegula, bai etxe-koa eta baita hangoa ere, etazergatik ez Kopako finala ere.Final bat da, partida bakarrera,eta hor edozer gauza gerta dai-teke. Nik uste dut alde horreta-tik beraiek esperientzia gehia-go daukatela, iaz ere beraiekirabazi zuten Kopa. Guri gertadakigukeen gauzarik okerrenaantsietatea ez kontrolatzea da,ez jakitea partida kontrolatzen.Gauzak bizkor egin nahi izatenditugu batzuetan, eta hori ondokontrolatu beharko dugu.

teko filosofian... Inguruko nes-ka-mutilak errugbira lotzea lor-tu dute behintzat.Gakoa beheko mailetan dago,hor hasten da lanketa. Etorki-zuna beraiek dira, eta goiko tal-dera iristekotan beraiek izangodira iritsiko direnak. Dirua buka-tu egiten da, eta profesionaleiordaintzen ez badiezu, joan egi-ten dira. Etxekoak ez badatozbenetan bultza eginez, alferrikda. Txikien formazioari garran-tzia ematearekin asmatu dute. Zuk zazpi urte daramatzazuklubean. Pentsatzen dut askoaldatuko zela egitura.Beheko maila guztiak kontuanhartuta 18 bat lagun geundenhiru lau mailatan jokatzeko, etaorain jende asko dago. Bainasoberan ez dago inor, denonbeharra dago-eta.Eta hori zergatik dela usteduzu, lehenengo taldea puntandabilelako?.Erakusleiho horrek asko tira-tzen du. Jokalari onak ikustendituzu, Altamira bete egiten da,giro jatorra dago... Gero jokalariprofesionalak eskolaz eskolajoaten dira, eta errugbia zer denerakusten diete neska-mutiko-ei. Hori kontratuaren barruandute, baina uste dut eraginabaduela. Hori orain dela hiruurte arte ez zen egiten. Klubean ez ezik, selekzioekinere aritu izan zara, bai Euskadi-koarekin eta baita Espainiakoa-rekin ere. Errugbiak esperien-tzia asko bizitzeko ateak zabal-du dizkizu.Hori bai. Nik uste dut norbera-ren helburu pertsonala ahaliketa mailarik gorenenean joka-tzea dela. Gauza ederra da ho-gei urterekin maila horretan ari-tzea, eta pertsona bezala erehezten ari zara etengabe. Por-tugalen izan naiz, Frantzian,Belg¡kan, Italian, Errusian... Eta zer moduz moldatu zara Ki-rol Hezkuntzako ikasketak etagoi mailako kirola uztartzeko?Ondo moldatu naiz. Azterketakaurreratu edo atzeratzeko au-kera izan dut, baina ondo anto-latuta, ez dago inolako arazorik.

«Fisikoki oso ondogaude, etateknikoki ereaurrerapausuhandia egin dugu»

«Kopako finaleangerta dakigukeengauzarik okerrenaantsietatea ezkontrolatzea da»

«Uste dut aurtengoligan entsegugehien lortu duenjokalaria naizela;hamazazpi»

GOTZON ARANBURU

Page 8: GoiBerri [10. alea]

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

Elikadura zaintzea, ariketa fisikoa egitea,ez erretzea...bultzatzen eta gizarteratzen ari dira Beasaingo OsasunZentroa eta Tolosa-Goierriko Osasun Publikoko erakundea.

Loinaz Agirre BeasainHistorian zehar, medikuntzagehiago arduratu izan da osa-sun arazoak sendatzeaz, gaixo-tasunak prebenitzeaz baino.Osasun arazoak botikekin sen-datzeko joera dago, nahiz etaaskotan, bizi-osasungarriare-kin arazo edo gaixotasun askokonponduko liratekeen. Ildohorretatik, Beasaingo OsasunZentroak eta Tolosa-GoierrikoOsasun Publikoko Eskualdeak,prebentzio arloari garrantziahandiagoa eman nahi diote,eta horretarako, Agindu bizitzaosasungarria proiektua jarridute abian. Beasainen, aitzin-dariak dira, Bizkaiko beste osa-sun zentro batekin batera.«Bizi-osasungarriaren ohiturakhartuta, osasunean irabazikodugu: osasuna sustatu nahidugu», diote.Justo Mujika, Beasaingo

Osasun Zentroko medikuak ze-haztu duenez, bizitza osasun-garria, elikadura osasuntsuaizatea, ariketa fisikoa egitea etatabakorik ez erretzean oinarri-tzen da. «Hiru elementu horiekkontuan hartzen baditugu, ohi-ko gaixotasun kronikoak %80gutxitzea lortuko genuke». Proiektua 18 urtetik gorako

biztanleei bideratuta dago. Eki-menean parte hartu nahi dute-nek, galdetegi bat bete beharkodute. Zegamako, Segurako,Idiazabalgo, Ormaiztegiko, Ze-raingo eta Mutiloko kontsulto-

rioetan; Beasaingo OsasunZentroan; Beasaingo, Segura-ko, Idiazabalgo, Zegamako, Or-maiztegiko eta Olaberriako far-mazietan; CAF eta Arcelor Mi-ttaleko zerbitzu medikoetan;Tolosa-Goierriko Osasun Pu-blikoko Eskualdeko bulegoan;eta Beasaingo Antzizar kirolde-gian eskura daitezke inkestak.Jarduera fisikoari, elikadura

orekatuari eta tabakoa erretze-ko ohiturei buruzko 12 galderaerantzun behar dira. Behin gal-detegia beteta, bakoitzarenmediku historialean sartukodira datuak. «Oso garrantzi-tsua da informazioa Osabideprograma informatikoan sar-

tzea, horrela, programan partehartzeko prest nor dagoen ja-kingo baitu medikuak, eta ahol-kuak emango dizkio», azaldudu Justo Mujikak.Proiektuan parte hartzeak

duen garrantzia azpimarratudute Justo Mujikak eta TomasPlazaolak. Izan ere, programa-ren parte hartzaileek lortukoduten osasun onurez gain, lor-tutako emaitzekin txosten bategingo da, eta «txosten horrekerakutsiko ditu, bere ohiturakaldatu dituzten eta aldatu ezdituztenen arteko osasun alde-ak».

Eragile ezerdinakGizartea kontzientziatzeko la-nean ari da Tomas Plazaola,Osasun Publikoko eskualdekoarduraduna. Horretarako, Bea-saingo Osasun Zentroak har-tzen dituen herrietan, eragileezberdinekin elkartzen ari dabizitza osasungarriaren garran-tziaz jabetzeko. Mujika medi-kuak argi dauka, kultura alda-keta horretan, gizarte osoa in-plikatu behar dela. Tomas Plazaolak azaldu

duenez, Eskualdeko OsasunPublikoa ikastetxeekin laneanari da, txiki-txikitatik ohituraosasungarriak txertatzeko.Esate baterako, eskolara oinezjoateko proiektuak sustatzenari dira. «Gizarte kultura alda-keta bat eragin nahi dugu, gureburua zaintzen, gure osasuna

Bizitzaosasuntsua

«Gizarte kulturaaldaketa eraginnahi dugu, gureburua zaintzenikasteko»Tomas PlazaolaTolosa-Goierriko OsasunPublikoko Erakundea

«Bizitzaosasungarriarekin,gaixotasunkronikoak %80gutxitzea lortukogenuke»Justo MujikaMedikua

Page 9: GoiBerri [10. alea]

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

zaintzen ikasteko. Txiki-txikita-tik hasi behar gara», azpima-rratu du.

Gizartea kontzientziatutadagaola uste bada ere, herrita-rrek betetako inkesten emai-tzak ikusita, «zerbait egin be-harra» dagoela uste du Muji-kak. «Ariketa fisiko arina,

elikadura osasungarria eta ta-bakorik erretzen ez dutenakzenbat direla uste duzu? %2bakarrik dira. Oso gutxi da. Ge-zurra dirudi!», dio kezkati Bea-saingo medikuak.

Eguneroko jarrerak aldatuta,emaitza onak lortzen direladiote. Ariketa fisiko gehiagoegiteari begira, hainbat aholkuedo adibide eman dituzte:etxeko eskilarak oinez igotzea,eskolara oinez joatea, edo au-toa urrutirago aparkatu eta la-nera joateko oinez gehixeagoibiltzea.

Antzizar kiroldegiaOhitura aldaketa horren ba-rruan, herrietan dauden balia-bideak aprobetxatu behar dire-la diote. Kiroldegiak adibidez.Ildo horretatik, Beasaingo Uda-lak eta Antzizar kiroldegiak bategin du bizitza osasungarriaren

Ezkerrean, Antzizar kiroldegikoteknikaria, Fran Carmona.Goian, Tomas Plazaola OsasunPublikoko erakundekoarduraduna eta Justo Mujikamedikua. M. ALBISU - L. AGIRRE

Datua

14urte gehiagoko bizia. Justo Muji-ka medikuak emandako datuenarabera, gaixotasun kardiobasku-larren %80, 2 motako diabetearen%90, eta minbizia kasu guztien%30a prebenitu ahal izango lira-teke, jendeak, elikadura osasun-garria jarraitu, ariketa fisiko egokibat egin eta tabakoa erretzeariutziko baliote. Hiru elementu ho-riek kontuan hartuta, 14 urtez ha-ziko litzateke bizi itxaropena.

filosofiarekin. Bizimodu Osa-suntsu Programaren aldekoapostua egin dute. Era horre-tan, Beasaingo Osasun Zen-troa eta kiroldegia elkarlaneanari dira. Kontsulta zerbitzu per-tsonalizatua jarri du BeasaingoKirolaren Udal Fundazioak, do-hainik, herritarren jarduera fisi-koa planifikatzen laguntzeko,programa erabiltzaile bakoi-tzaren neurrira egokitzeko, etabaita egiteko aukerak edonorierrazteko. Osasun Zentrokomedikuen koordinazioarekinegingo du jarraipena Fran Car-mona kirol teknikariak. Gusturadago Mujika medikua baliabi-deak aprobetxatzeko moduhorrekin. «Konfiantza handiaematen digu, badakizu hanondo lagunduko diotela».

Page 10: GoiBerri [10. alea]

Argi Berrin eskuratu zuen finalerako txartela. ENERITZ GORROTXATEGI

10 GOIBERRIGAZTEAK

«Gabiriankantatzekogogoa dut»

Asier Zaldua UrretxuAmaia Iturriotz (Urretxu, 1993)bertsolariarekin batera PeioOrmazabal, Maddi Ane Txope-rena, Nekane Zinkunegi, JosuOiartzabal eta Imanol Uria ari-tuko dira.Nola ikusten duzu finala?Kantatzeko gogoa daukat,ospe handiko sariketa baita.Bertsolari handiek irabazi dutebertan. Ea zer gertatzen den.Nire helburua plaza aprobetxa-tzea da.Zer moduz ikusi zenuen zureburua Ordiziako Argi Berri el-karteko kanporaketan?Nahiko gaizki nenbilen, ber-tsotan egiteko gogoa galduta.Ikasketak direla eta, ez nuenbertsotan egiteko denborarik.Eta lanik egiten ez bada, ga-resti ordaintzen da. Zorionez,

saio batzuetara joateko deituzidaten eta horietan motibatunintzen.Zer ari zara ikasten?Medikuntzako lehen maila,Bilbon. Giro ederra dugu, bai-na medikuntza ikastea ez dabroma.

Zure aitak ere medikuntza ikasizuen.Hala da. Dagoeneko zenbaitgauza galdetu dizkiot. Liburuakutzi dizkit eta animatu egin nau.Aitak ez zituen ikasketak buka-tu, baina lanbide polita etapraktikoa zela esan zidan.Amak, berriz, hasitakoa buka-tzeko eskatu dit.Bilbon ba al duzu bertsotan egi-teko aukerarik?Bai. Deustun bizi naiz eta asteroelkartzen naiz beste bertsolaribatzuekin. Gainera, helduei es-kolak ematen dizkiet bertakobertso eskolan. Bertsolari gisa asko aldatu za-rela uste al duzu?Bai. Hasieran teknika ikastenda eta gero, pixkanaka, egitenda aurrera. Azkenaldian lasaia-go abesten dut. Norbera alda-tzen doan heinean, bertsokeraere aldatzen da. Oso gusturanago eta sekula baino gehiagoari naiz abesten.Nola ikusten duzu etorkizuna?Ikasketak eta bertsoak parale-loki eramaten saiatuko naizeta, egunen batean gurutza-tzen badira, bataren edo beste-aren alde egin beharko dut.

Bihar OsinaldeSaria jokatuko daGabirian, etagoierritar bakarraariko da kantua:Amaia Iturriotz.

«Bilbon giro ederradugu, bainamedikuntza ikastea ez dabroma»

Page 11: GoiBerri [10. alea]

GOIBERRI 11GOIERRITARRAK MUNDUAN MUNDUTARRAK GOIERRIN

Gaztelauei oboeajotzen irakastendien legazpiarra

Unai Gastañares legazpiarra Gaztelanbizi da 2003a geroztik. Valladolidekokontserbatorioan lan egiten du.

Asier Zaldua LegazpiUnai Gastañares musika ira-kasleak Iruñean eta Bilbon lanegin zuen 2003ra arte. Urtehartako urriaren 10ean Sego-viatik deitu zioten eta hara joanzen. Ondoren, bi ikasturteeman zituen Palentzian. Azkenurteak Valladoliden egin ditu.

Bertako kontserbatorioanematen ditu eskolak, baina Pa-lentziako Venta de Bañosenbizi da. Herri hau Valladolidetikgertu dago eta tren geltokia du.

Oboe irakaslea da eta kon-tserbatorioko orkestra zuzen-tzen du. Horretaz gain, Gaztelaeta Leongo orkestrarekin jo-tzen du. «Miguel Delibes eraiki-nean lan egiten dut. Kontserba-torioa, auditoriuma, dantza es-kola eta arte dramatiko eskolabertan daude. Eraikina Gaztelaeta Leongo Juntarena da».

Bertakotzea apur bat kostaegin zitzaiola onartu du. «He-mengo jendea euskaldunonezberdina da, lehorragoa». Ha-sieran errezelo apur bat nabari-tu zuen eta batzuetan, «eus-

kalduna izateagatik, galderaaskotxo egiten dizkidatela iru-ditzen zait. Hori bai, han eta he-men, lagunak lagunak dira».

Bertan jarraitzeko asmoa du.«Euskal Herrian plaza guztiakhartuta daude eta hemengooposaketetara aurkezteko as-moa dut». Deialdia aurten egi-tekoa zen, baina atzeratu eginda krisia dela eta. Bi urte barruplaza lortzea espero du. «Ho-rren ondoren bi urte gehiagoeman beharko nituzke hemeneta gero espainiar Estatutakobeste edozein tokitan lanpos-tua eskatzeko aukera izangonuke», azaldu du.

Esneko arkumea gustukoAtzerrian asko ibilitakoa daGastañares. «Suitzan bi urteeman nituen, ondoren mundumailako gazte orkestra bateanjo nuen... Musika munduan ba-dakigu non hasten garen, bainaez non bukatuko dugun». Go-gorrena, Bilboko orkestran ze-goela, Segoviatik jaso zuendeiari erantzutea izan zen:«Erosketak egiten ari nintzendeitu zidatenean, eta eskolakematea eskaini zidaten, bainahurrengo egunean bertan hasibehar nuen. Bizitza guztiz alda-tu zitzaidan bat-batean».

Dagoeneko erabat moldatuda Gaztelako bizimodura, etagutxitan etortzen da Legazpira.«Hori bai, Gabonetan eta Le-gazpiko jaietan urtero joatennaiz. Gurasoak erretiratuta

daude eta askotan etortzendira. Duela aste batzuk sagar-dotegi batean izan nintzen la-gunekin», azaldu du.

Euskal Herritik Gaztelara zereramango lukeen argi du: jen-dearen alaitasuna, basoak etamendiak. «Hemen dena marroikolorekoa da». Gaztelatik zen-bait gauza ere ekarriko lituzkeEuskal Herrira. «Jatun ona naiz

eta hemengo esneko arkumeabikaina da. Bestalde, Palen-tzian erromaniko garaiko elizaasko daude, Valladolid histo-rian zehar oso garrantzitsuaizan da... Errege Katolikoak he-men bizi izan ziren eta Felipe II.abertan jaio zen. Gainera, berta-ko Aste Santua zoragarria da,hiri garbia da eta ekitaldi askoantolatzen dira».

Unai Gastañares bere ikasle batzuekin. GOIBERRI

«Gaztela etaLeongo jendeaeuskaldunonezberdina da,lehorragoa»Unai GastañaresMusikaria

Babeslea

Page 12: GoiBerri [10. alea]

12 GOIBERRIGARAI BATEAN

Zumarragabide-buru

Miriam Luki ZumarragaZumarragan hainbat bide guru-tzatzen dira. Bidegurutze izaerahorrek herriaren bilakaeraneragin nabarmena izan du. Ho-rren isla da hiru geltoki izan zi-tuela XX. mendean. Ferrokarri-laz gain, bazegoen, hala ere,beste garraiobide garrantzitsubat: diligentziak.Norteko ferrokarrilak Paris

eta Madril lotzen zituen. Bas-kongandoetako ferrokarrilakZumarraga eta Durango (Biz-kaia) elkartzen zituen. Urolatrenak Zumarragatik Zumaia-rako bidea egiten zuen. Gelto-kietatik trenik iristen ez zen he-rrietarainoko tartea egiteko di-ligentziak erabiltzen zituztenbidaiariek. Zaldiz tiratutako di-ligentziak ziren, eta Espainiakobi errepubliken arteko garaiaizan zen beren urrezko aroa,1876. eta 1931. urteen artean. Diligentzien gainbehera au-

toen eskutik iritsi zen. «Nola-

nahi ere, 1936. urtean, Zuma-rragan auto gehiegirik ez zego-en», dio Antonio Prada Zuma-rragako artxibozainak. Urtebatzuen buruan, diligentziaketa autoak elkarren ondoanikus zitezkeen geltokietan eta,poliki-poliki, motorren zaldiekaurrea hartu zioten zaldiarenindarrari. Zumarragako Norteko Ferro-

karrila inauguratu zuten urtean,1864an, Madrileko kronista ba-tek Frantziako mugara artekobidaia egin zuen hainbat politi-kari, banketxetako arduraduneta arte eta literaturako pertso-naia ospetxurekin batera. Kro-nista hura Gustavo Adolfo Bec-quer poeta zen. Zumarragariburuzko ohar zuzenik ez zuenbere artikuluetan utzi, baina bi-daia hartan leihotik ikusi zuenagoiko argazkiaren antzeko iru-dia izango zen.

Zumarragako Norteko Ferrokarrilaren geltokia, egun Renfekoa dena, XIX. mende amaieran edo XX. mendearen hasieran. TRENBIDEAREN MUSEOA

Page 13: GoiBerri [10. alea]

GOIBERRI 13ASTEBURUARI BEGIRA

Asier Kindamenmagia ikuskizunaOrdizianHitzaro Euskara Elkarteak antolatzen duen Ikusi Makusi progra-maren barruan, Asier Kindam mago gasteiztarraren magia ikuski-zuna ikusteko aukera izango dute, 3 eta 10 urteko haurrek Ordizia-ko Barrenan.

Osteguna, hilak 19, 17:30ean, Barrena Kultur Etxean.

Historia etaherrijakintzaLegazpiko Burdinola Elkarteakantolatuta,Historia eta herri ja-kintza gaiari buruzko mahai in-gurua egingo dute Jose Anto-nio Azpiazu eta Gerardo Elortzahistoriagileak.Osteguna, hilak 19,

19:00etan, Kultur Etxean.

Osinalde eta sukaldaritzatailerra GabirianUdaberri kulturalean murgilduta daude Gabirian. Bihar, Osinaldebertsolari txapelketa jokatuko dute bertsolari gazteek, eta astear-tean, sukaldaritza tailerra egingo dute Erbie elkartean, 17:30ean.Bihar, hilak 14, 20:30ean. Gabiriako Osinalde elkartean.

ASIER

KINDAM

ENER

ITZGORR

OTX

ATEG

IALE

XARE

IZAGA

Page 14: GoiBerri [10. alea]

14 GOIBERRIGIDA

Osasuna Udaberrikoastenia edonekea

Amaia SorazuEkilore belar dendak

rte sasoi ho-netan, bezerougari gertura-tzen zaizkigudendara, oson e k a t u t a

sentitzen direla, egunean zeharlogure askorekin, motibazio fal-tarekin, gogoga betasuna etasumin kor tasunarekin daudelaesanez. Udaberriko astenia edonekea deritzonaren seinaledira, sintoma horiek. Arazo arinen tartean koka-

tzen da eta, dirudienez, urtaroberriaren hasierak dakartzanaldaketen egokitzapen dese-gokiagatik sortzen da. Ordutegialdaketa, argitasun ordu gehia-go, neguko arropa soinean du-gun bitartean tenperatura osoaltuak... Guzti honek, gure gor-putzean seinale astunak uztendizkigu. Elikadura desegoki ba-tek, neke egoera hau bultzatueta lehenagotik zetorren nekeaindartzera eraman dezake.Hasiera batean, arazo honek

ez du tratamendurik behar, bai-

apustu egin (zereal,fruitu etabarazkiak), horiek baitira odo-leko glukosa egonkor manten-tzen dutenak.- Lehentasuna eman bihi-oso-ko janariei, zuntzan aberatsakbaitira eta dauzkaten bitaminaeta mineralen konzentrazio al-tuak, nekearen aurkako lan bi-kaina egiten baitute.- Koipe aseak gutxitu, eta arrainurdinean dagoen Omega-3olioen kontsumoa gehitu.- Azoketan gainezka daudendenboraldiko jakietaz gozatu.Ahal den neurrian, elikagai ho-riek gordinik jan, bertan aurki-tzen diren nutrienteak gal ezdaitezen, sukaldeko teknikadesberdinekin.- Frijitutako jakien eta saltsenkontsumoa neurtu. Plater ari-nagoak prestatu.- Edari bizigarriak gutxitu (ka-fea, alkohola, espeziak...).

Ondo hidratatuGutxienez litro eta erdi ur edanbehar da eguneko. Gorputzaondo hidratatzeaz gain, giltzu-rrunetako eta hesteetako zere-ginak hobetu eta azalak itxuraona eduki dezan laguntzen du.

Aire garbia arnastuEgunak argi ordu gehiago di-tuela aprobetxatuz, lasaitasu-nez ibilaldiak egin, kutsaduraeta zaratatik ihes eginez eta na-turaz gozatuz.

Ariketa fisikoa eginLan gehiegiak sortutako ten-tsioak eta estresak askatu etagaueko atsenaldirako gorputzaaldez aurretik prestatzen du.

Lo orduak errespetatuOhera joan baino bi ordu lehe-nago zerbait arina afaldu, infu-sio lasaigarri bat hartu, dutxaedo bainu bat hartu eta gutxie-nez 7 ordu lo egiten saiatu.

Barre asko eginBaikorra den jarrera mantendueta, ahal den guztietan, barreegin. Irri egiteak tensioak aska-tzen, kezkak gainditzen, nerbio-ak lasaitzen laguntzen du, etabihotzarentzako ariketa bikai-na da.

Elikagai osagarriakGuzti horretaz gain, elikagaiosagarriak topa ditzakegu gurebelardendetan, udaberrikoneke horri hobeto aurre egiteko,besteen artean: polena, korearginseng-a, siberiar ginseng-aeta gehien erabili eta ezagune-na den erregin-jalea. Mota askotakoak topa ditza-

kegu: erregin-jalea freskoa, ki-rolarientzako berezia, umeen-tzako, hirugarren adinekoen-tzako, ansiedade edo depresiokasuentzako, defentsak indar-tzeko... Guk argituko diogu be-rezoari zein den bere kasuanaproposena.

U

- Daniel Peciña: Naturopata,Iriologoa eta shiatsu masajea.- Lur Garmendia:Nutrizionista. - Janari ekologikoak, makrobio-tika, kosmetika naturala, sen-dabelarrak...- Kirolarientzat proteinak, kar-bohidratoak, barrita energeti-koak...Ekilore belar dendakNafarroa etorbidea, 22Tel.: 943 087 636 BeasainMikelar, 1 Tel.: 943 889 362 Lazkao

Naturopatia eta nutrizioa Ekilore Goierriko belar denden gida

Natxo belar denda.Nafarroa etorbidea, 3. Beasain. Tel.: 943 162 110

Ekobaserri produktu ekologiko eta naturalak.Nafarroa etorbidea, 27. Beasain. Tel.: 943 089 262

Lanbroa eta Lanbroa Bi belar dendak.Bidezahar, 7. Zumarraga. Tel.: 943 037 527Nafarroa kalea, 27. Legazpi. Tel.: 943 731 798

Zabale belar denda.Santa Maria kalea, 8. Ordizia. Tel.: 943 881 211

na egia da, irauten duen astehorietan, aholku eta jarraibidebatzuk jarraituz gero, hobetosentituko garela.

Elikadura zaindulUdaberria garai ona da guredieta berdiseinatu, txukundueta bertan, zereal, lekale,fruitueta barazki kopurua gehitzeko.lGosari oso bat, egunari gogo-tsu aurre egiteko, bazkari indar-

tsu bat eta afari arina, gaueanloa erraztasunez hartzeko.lElikagaiak ondo aukeratu:- Azukre bakunak saihestu(opilak, gozokiak, pastelak) etakarbohidrato konplexuengatik

Page 15: GoiBerri [10. alea]
Page 16: GoiBerri [10. alea]