goiberri 173. zenbakia

20
Saroi Jauregi Gai-jartzailea «Jendeak uste duena baino askoz zailagoa da gaiak jartzea» 8-9 Saroi Jauregi zaldibiarra gai-jartzaile ez ezik, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakari ere bada. IÑAKI GURRUTXAGA Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Maite Izagirre 3 Iritzia 4-5 Olentzero, azken jentila 6-7 Beldur Barik 10 Sagardo aparduna 11 Markeli ilusioa opari 12-13 Urrezko gimnastak 14-15 Santi Oiartzabal 16 Azatxo Saskibaloi Kanpusa 18 GOI B ERRI 173. zenbakia. 2015eko abenduaren 18a

Upload: goierriko-hitza

Post on 25-Jul-2016

232 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Saroi Jauregi, GIpuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakaria eta gai-jartzailea

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 173. zenbakia

Saroi JauregiGai-jartzailea

«Jendeak uste duenabaino askoz zailagoa dagaiak jartzea» 8-9

Saroi Jauregi zaldibiarra gai-jartzaile ezezik, Gipuzkoako Bertsozale Elkartekolehendakari ere bada. IÑAKI GURRUTXAGA

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Maite Izagirre 3 Iritzia 4-5Olentzero, azken jentila 6-7Beldur Barik 10 Sagardoaparduna 11 Markeli ilusioa opari12-13 Urrezko gimnastak 14-15Santi Oiartzabal 16 AzatxoSaskibaloi Kanpusa 18

GOIBERRI

173. zenbakia. 2015eko abenduaren 18a

Page 2: Goiberri 173. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 173. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Gehien gustatu zaidan liburua NoahGordon idazlearen ‘El médico’ da»

Maite IzagirreBeasaingo Mirentxu liburu-dendakoa

Asier Zaldua BeasainMaite Izagirrek (Segura, 1971)Merkataritza-kudeaketa etaMarketina ikasi zuen Madrileneta bere gurasoek duela 35 urtehartutako liburu-dendan lanegiten du. Gaur irekiko duten li-buru azokako materiala Miren-txu liburu-dendakoa da.Zeintzuk dira azken urteetangehien saldu diren liburuak?Millennium trilogia eta Cin-cuenta sombras de Grey. Eus-kal idazleei dagokienez, Kutsi-dazu bidea, Ixabel, Amaren es-kuak eta Jara asko saldu ziren.Jakoba Errekondoren Bizi bara-tzeaere oso ondo saldu da.

Gustuko generoa?Nobela historikoa.Gustuko idazlea?Toti Martinez de Lezea.Liburu bat.Noah GordonenEl médico.Zein zaletasun dituzu?Irakurtzea, noski, eta bidaia-tzea. Ametsetako bidaia.Greziako irletara itzultzea.Musika talde bat.Van Morrison.Abesti bat.Van Morrisonen edozein.Janari bat.Arroza, edozein eratara.Edari bat.

Ura.Oporretarako leku bat.Hondartza duen edozein herri.Goierriko txoko bat.Segurako Madura.Amets bat?Nire inguruko denak pozik bizi-tzea.Jaso duzun oparirik bereziena.Nire bi haurren jaiotze egunak.Gorroto duzuna.Inbidia.Beasaingo alkatea bazina...Herriko merkataritza bultzatu-ko nuke.Seguran biziko ez bazina...Kostaldean dagoen herri bate-an.

ASIER ZALDUA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Zuzendaria: Iñaki Gurrutxaga

Diseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria Taldea

Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

«‘Kutsidazu bidea,Ixabel’, ‘Amareneskuak’ eta ‘Jara’liburuak oso ondosaldu ziren»

Page 4: Goiberri 173. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Nekane GonzalezItzultzailea

Magikoa-edo

«Ez naiz nioso zalea,baina argidagohaurrekoharkabeandenabihurtzendutelamagiko»

arkel eta Peru6 urteko bimutiko bikidira. Guraso-ei, haurrak

izan dituztenetik, aldatu eginzaizkie ordutegiak, aldatu le-hentasunak, eta aldatu, hala-ber, Gabonekiko ikuspegia. Mu-tikoen ilusioa ikusita, itxurake-ria hutsagatik bada ere, berrizhasi dira zuhaitza jartzen, ma-haiaren bueltan Gabon kantakabesten eta euren buruari jarri-tako opariak irekitzean ahoapostontzi bat bezala zabaldu,eta oooooooooo! sinesgaitzbat botatzen. Antzerkia, bainaantzerki magikoa, agian.

Gaur merkataritza gune han-di batera joan dira laurak. Aitakpilotaz jositako kaiola bateraeraman ditu haurrak, amak biz-kitartean erosketa batzuk lasaiegin ditzan. Han ibili dira jo etasu, gora eta behera, bota etahartu ordu erdian. Izerdi patse-tan atera dira kaiolatik, eta han-go ile lehorgailuarekin pasaldibat ematea erabaki du aitak.Peru lehortu duenean, pixkabatean zain egoteko esan dio,anaiarenak egin bitartean. Gel-di egon beharrean, ordea, Peru

honi begira eta hari segika hasida. Gabonetako argien atzetik,orain piztu, orain itzali, jauzika-jauzika, oharkabean, etxekoen-gandik urrundu arte.

Jostailuetara iritsi da, bi era-kusleiho handi dituen dendaerraldoi baten parera. Hortxeederki asko biziko zatekeelapentsatu du. A zer gozamena!Olentzerori aurreko astean ida-tzitako gutunean eskatutakotransformerra ikusi du, eta ha-tzak gurutzatu ditu mese-mese-mese ekar diezadala!esanez. Baina supituki, 50 batmetrora, gunearen erdi-erdiandagoen etxolatxo bati begirageratu da. Etxolak ez, baizik etaharen alboan dagoen Bizar Zurihandi batek piztu dio arreta. Ja-jajajajja!, esanez ari da. Hurbil-du denean, ahots ezagun batentzun du: «Emadazu loteriatxartel bat, faborez. Ea toka-tzen zaigun, Olentzerok era-

man beharreko opariak eros-ten dirua barra-barra joaten daeta!» Ama da hizketan aridena. Esku bat ahora eramandu Peruk, begiak zabal-zabalik,bizkarra etxolaren kontra pau-satuta, beherantz erortzendela.

Korrika alde egin du, eta bes-teak utzi dituen tokirantz joa-ten saiatu da. Bidean egin dutetopo hirurek. Aita haserre dago.Ez omen du albotik sekulaurrundu behar, eta are gutxiagohorrelako toki handi batean.Amarekin elkartu, eta denakjoan dira etxera. Peruk, baina,ohikoa ez duen bezala jokatudu. Gurasoak ere ohartu dira,eta ama gelara joan zaio. ‘Zerduzu, laztana? Ez duzu hitz as-korik egin!’ Ezer ez esatea zeu-kan pentsatuta mutikoak, bai-na hain zen potoloa kontua...‘Badakit zeuk erosten dituzulaOlentzeroren opariak, ama.Emakumea seko geratu da.Nola da posible 6 urterekin da-goeneko jakitea? Orain, Markeliere esango dio!’ Bere pentsa-menduetan dabilela, mutikoakgogor besarkatu du. Amarengerria inguratu du haurrak be-soez, eta aurpegian irribarreezin handiago bat marraztuzaio! Gaur jakin du ama Olen-tzeroren laguntzaile pertsona-la dela! Berria ezin hobea irudi-tu zaio! Eta pozez zoratzendago! Amak, ordea, berean ja-rraitzen du: ‘Ibili da oraingoanere ahozabalen bat esan beharez direnak esanez! Zenbat kos-tatzen zaion askori isilik ego-tea!’

Egun ederrak pasa, eta UrteBerri On! Ez naiz ni oso zalea,baina argi dago haurrek ohar-kabean dena bihurtzen dutelamagiko.

M

Page 5: Goiberri 173. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Abenduko sasoi honetan, urte amaierako balantzeak egitenhasi ohi da jende asko.Gabonen atarian gainera, sarri entzutenditugu urte berrirako asmo berri eta desioen zerrendak (desioakbetetzen errazago izaten dira, asmo berri asko ordea, urtero errepi-katzen direla iruditzen zait). Olentzerori gutuna idazteko sasoiaere bete-betean dugu. Bada, uste dut aurten, gure etxeko tximini-tik sartu ordez, behar gehiago dutenen etxeetan sartzeko esangodiogula guk. Izan ere, egunen batean betetzea pentsatzen genuenametsa, gauzatu egin da. Eta zer esango dizut ba, irribarrea ezinahotik kenduta gabiltza orduz geroztik. Ez dakit Olentzero aurrera-tu dela esatea zilegi zaigun, baina benetan, askori entzun izan die-

gun eran, «bizi artean, ez da jakiten zer den». Bizilagun bati entzunnion bezala: «hain gauza txikia da, baina hainbeste da!». Egia bo-robila, bai neska! Sabelean izandakoa, besoetan hartzean senti-

Txikitan «sorpresa» eskatzen zuen horietakoa nintzen ni.Abantaila dezente zituen horrek. Ez jakiteak irudimenaren mun-dua ikaragarri hazten zuen eta mundu hartan zoriontsu izatekobaldintza egokiak zeuden, aurreikuspenak norbere esku baitzeu-den. Geroztik, baina bide hari jarraituz, «okerragorik eza» eskatzendiot urtero Olentzerori eta urte berriari. Halako izaki ahalguztidunez ari garenean (izan Olentzero, Jain-

koa, bizitza, espirituak, Santuak, indar paranormalak...) ohikoaizaten da gure kontrolpean eta gure esku ez dauden gauzak eska-tzea, gizakiak berezko duen txikitasun «beti gehiago nahi» horre-tatik. Eta etorkizuneko zorionbidea norbere aurreikuspenekin osolotuta egon ohi delako eskatzen diot nik «okerragorik eza» urtero.Orain artean ez doakit hain gaizki. Dena den, gure esku ez daudengauzez gain, gure esku daudenak ere beste batzuei (Olentzero,Jainko edo lider jainkotuei) ez ote dizkiegun gehiegitxotan eska-tzen, beti izaten dut kezka. Olentzerori azterketa gainditzeko eska-tzea bezain irreala da lider politikoei munduko arazo guztiak kon-pontzeko eskatzea edo Jainkoari nire poltsikoa betetzeko galdegi-

tea. Gauzak horrela, aurten, «okerragorik eza» eta «sorpresa» es-katzeaz gain, jendeak beregain ardura gehiago har ditzala ere es-katuko diot Olentzerori. Modu horretan, agian berak lan gutxiagoizango du eta bere gerrialdeak eskertuko digu. Ez dakit nola deitu: Olentzero edo Eguberritako espiritua edo

Gabonen majia edo bakoitzak nahi duena! Baina iruditzen zait,Eneritz, zure hitzei darien zorion esentziarekin askoz zerikusi gehia-go dutela egun hauek eske fantasiosoekin baino. Zorionak Eneritz!Zorionak eta Eguberri on guztioi!

bateta

bat

Asteko irudia

Enerittz Gorrotxategi

Ion Muñoa

Josu Maroto

Zorionak etaUrte Berri onGaur bezalako egun frikibatean, Zorionak eta UrteBerri on 2016!

tzen dena, ezin da hitzez adierazi. Ez dugu esango dena arroxa ko-lorekoa denik, izaten baita kolore ilunxeagoa duen unerik ere... bai-na 2015ean gertatutako batzuk atzean utzi eta gogoan hartu be-harrekoak hartuta, 2016a irribarre batekin hasteko moduan garagurean. Zuk Ion, Olentzerori zerbait eskatuko al diozu?

Page 6: Goiberri 173. zenbakia

06 GOIBERRIERREPORTAJEA

Esanahi eta forma asko izan dituOlentzero edo Olentzarok: enborra,urte-garaia, ura, ogia edo giza-irudia.

Aimar Maiz Gizaldien joanean, lausotu egi-ten da ospakizunen esanahia;pertsonaien izaera; gertakizu-nen arrazoia. Kontzientzia ko-lektiboan geratu diren ohiturak,kondairak eta usadioak izandaitezke jatorrizko mamiaz zer-bait jakiteko bidea. Irakurtzenjakin behar; antropologoen be-taurreko bereziekin, Gabon ga-raiko kosmobisioaren zertzela-da batzuk ikus daitezke.

Olentzero da euskal kultura-ko pertsonaia berezienetako

bat. Gizakia baino lehen, ordea,garai bat izendatzen zuen; bai-ta beste elementu batzuk ere.

Joxemiel Barandiaran antro-pologo ataundarrak 1914 ingu-ruan jaso zuen Olentzaroren —Olentzero, Onentzaro, Oren-tzaro, Orantzaro, Onontzaro

aldaerak ere erabili izan diraEuskal Herrian— ipuina.

«Aralarren bada Martxaba-leta izeneko gaintxo zelai bat.Han, aspaldi, jai arratsalde ba-tez, jentilak dantzan zebiltzala-rik, laino argi bat ostrian sortal-detik zetorkiela ikusi omen zu-ten. Ba omen zen berentxabolan jentil zahar bat ostrieta izarren berri zekiena. Ateraomen zuten zelaira eta laino ar-giari begira jarri. Orduan, zaha-rrak hauxe esan omen zien:‘Nire umeok! Kixmi jaio duk, etagureak egin dik, gure askaziagaldua duk; ez diat gehiago bizinahi eta hor, mailoan behera,amil nazazue», kontatu zuenBarandiaranek Tolosan, 1973koGabon aurreko hitzaldian.

Amildu zuten jentil zahar ja-kintsua, eta malkarrean hil zen.

Gero, beste jentilak, lainoagatikihesi, Arraztarango armuranharrizko estalki handiaren az-pian sartu omen ziren. «Handago oraindik haien hilobia,Jentilarri», Aralarko trikuharribati buruz. Denak ez ziren sartu.

Olentzero, berri emaile Jentilen artetik alde egin etabailarara jaitsi zen azken izakihura, kristo jaio zela oihu egi-nez. «Oraindik ere herri askotanGabon gauez agertzen omenda, diotenez, berri hori ema-nez», dio Barandiaranek, ar-tzainei jasotako istorioan.

Segurako kondairak dioenez,Aretzamendi inguruko jentilekikusi zuten Kixmiren edo kristo-ren laino argi hura, eta Balenka-

lekuko trikuharriaren azpiansartu ziren. Han ere batek ihesegin zuen, berri emateko jaiste-ko: Olentzerok.

«Olentzero dugu, dirudienez,esaundetan ageri zaigun jentilaedo mairua, Kristoren iragarlea,alegia. Hemen lehenengo izan

Olentzero,azken jentila

Page 7: Goiberri 173. zenbakia

GOIBERRI 07ERREPORTAJEA

dugun periodista eta EuskalHerrian lehenengo misiolari»,dio Barandiaranek, umorez.

Giza-irudiko berriemaile tan-keraz gain, baditu Olentzerokbeste forma edo esanahi ba-tzuk ere. XVII. mendean, adibi-dez, Gabon gaua eta bere ingu-ruko garaia izendatzen zutenOnentzaro izenez, Lezon.

Gabon zuzia, gabon sua Gabon gauean, Euskal Herrianoso zabaldua zegoen sutan su-bila deituriko enborra jartzea.Subilaroa, izan ere. Olentzero-enborra edo Gabonsubila zen;Zegaman, gabon-zuzia. Subilhorri, Gabon gauan sutan egonzelako, indar berezia egoztenzioten. Ke-zulotik jaitsita, Olen-tzero begi gorri edalea ere ha-ren ondoan berotzen zen.

Barandiaranen eta bestehainbat antropologoren iritziz,Olentzero-enborraren ezague-ra pertsonaiarena berarenabaino lehenagokoa da, EuskalHerrian. Gabonetan ebakitakoogi zatia hurrengoak arte gor-detzeko ohitura ere bazen; edoGabonzaharretan ura hartzea.

Oihulari edo iragarle; urte ga-raia edo pertsonaia; enborra;ogia; ura. Esanahi asko izan di-tuen arren, denak estimatuak.

Olentzero ikazkina LegazpikoMirandaolan, iaz, Gabonaurrean. GALILEA

Page 8: Goiberri 173. zenbakia

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Txapelketa gehiago bizidut gai-jartzaile bezalalehendakari bezala baino»

Saroi JauregiGipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakaria eta gai-jartzailea

Iñaki Gurrutxaga ZaldibiaGipuzkoako Bertsolari Txapel-ketaren finala «oso irekia»ikusten du Saroi Jauregik (Zal-dibia, 1978), eta «saio polit bataditzeko bermea» dagoelauste du. Bost urte pasa dara-matza Gipuzkoako bertsozale-en kargu gorenean, eta hama-bost gai-jartzaile eta aurkezlelanetan. Illunbeko finala gida-tzeaz arduratuko da bihar. Nola bizi du elkarteko lehenda-kariak txapelketa?Alderdi askotatik. Gai-jartzailetaldean nago, saioak aurkeztenditut... Lehendakari bezala to-katzen zait txapelketaren aur-pegi publikoa izatea, kanporabegirako lana egitea. Nik txa-pelketa gehiago bizi dut gai-jar-tzaile bezala lehendakari beza-la baino. Eta orain artekoaz, zer nabar-menduko zenuke?Publikoa batetik, saio ia dene-tan bete baitira aretoak. Ber-tsolarietan ere uste dut barie-tate handia egon dela. Eta,gero, aipatuko nuke boronda-tezko langileena, bertsozale el-kartean daukaguna luxu batda. Finalerako ehundik gora la-gun lotuta daude borondatekolanerako, eta azken egunetanere jendea hoska aritu da lane-ra horrenbeste jende joangodela esanez.

izeneko bertso saio batzuk gaz-teekin. Silveira, Iturriaga... ho-riek gazte-gazteak ziren. Zubi-Buru elkartean egin ziren saiobatzuk, eta beste bi lagun etahirurok aritu ginen aurkezle.Aurkeztu zenuen lehen finala1999an jokatu zen GipuzkoakoHerriarteko Txapelketaren fi-nala izan zen, Azpeitian.Txapelketa hartan talde bakoi-tzak zeuzkan hiru bertsolari,gai-jartzailea eta epailea. Zal-

Norberak txapelketan bere ale-txoa jartzeko nahiak bultzatzenal du jarrera hori?Hori ere badela uste dut; bainahortik aparte, ez dakit zer dau-kan bertsolaritzak, baina jen-dea erakartzen du taldean lanegitera. Bertso-eskolak betidaude laguntzeko prest, eta ezoihartzuna daukaten ekitaldie-tan bakarrik. Taldean lan egite-ko joera dago, eta esango nukekultura hori barruraino sartutadagoela, edo hala pentsatunahi dut, gainontzekoetan ezbaita hori gertatzen. Gai-jartzaile eta aurkezle ereari zara, eta finala ere zuk gida-tuko duzu Illunben. Nola uztar-tzen dituzu bi zereginak? Beste leku batzuetan pentsae-zina izango litzateke lehenda-kari batek aurrena gaiak jartzeaeta gero saria ematea, bainaBertsozale elkartean gauza ho-riek normaltasunez egiten dira.Ni lehendakaria naiz, baina gai-jartzailea ere banaiz, eta gaiakjarri ondoren sari bat eman be-har badut, ez da ezer pasatzen.Zeregin horrek hurbildu zin-tuen zu bertso mundura.Zalea betidanik izan naiz, bainakasualitatez ere sartu nintzelaesango nuke. Zaldibian 1992-93 urteetan, Altzo Txikik-etaantolatu zituzten Bertsolari-tzaren sena, Gazteok ahal dugu

dibiako taldeko gai-jartzaileizateko esan zidaten. Elkarteakjarritako gai-jartzaileen taldeiraunkorra zegoen, eta tarteanJoxepa Madariaga eta InaxioUsarralde zeuden. Txapelketahartako Zaldibiako saioa nero-nek aurkeztu nuen, eta nonbaitgustatu egin zitzaien nola aur-keztu nuen, eta talde iraunko-rrean sartzea proposatu zida-ten. Beasainen beste saio batere aurkeztu nuen, eta gero fi-

nala Azpeitian. 2000. urteansartu nintzen Gipuzkoako zu-zendaritzan, sustapen kontue-tan: gai-jartzailetza, txapelke-taren antolakuntza... Gaiak beti egoten dira zaleeneta kazetarien ahotan txapelke-tan. Zer sentsazio dituzue?Orain arte jaso dugun kritikanagusia, edo guri ailegatu zai-guna behintzat, izan da kartze-lako gaiak ireki samarrak izandirela, eta etxetik ekarritakobertsoak kanta zitzaketela ber-tsolariek. Kartzelako gaiak jar-tzerakoan saiatzen gara irekiakizaten, sei bertsolariren –fina-lean zortzi– hiruna bertso aditubehar dituelako publikoak etasei istorio ezberdin aditu nahiditugulako. Etxetik ekarritakobertsoak? Non dago muga?Zer azalpen du horrek?Gaiari erreferentzia nahitaezegin behar dio bertsolariak, eta

«Bertsolaritzantaldean lan egitekojoera dago, kulturahori barrurainosartuta dago»

«Oso zaila, jendeakuste duena bainoaskoz zailagoa dabertso saioetarakogaiak jartzea»

«Bertsolari denakhutsetik hastendira, eta aurrekopribilegioek ezdute batere balio»

Page 9: Goiberri 173. zenbakia

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

kantatzen, eta izugarri gustatuzitzaidan. Hasierako kinieletanez zen egongo, baina txapelke-tan demostratu du badakielabertsotan. Eta Xamoak ere bai.Beste seirena nahiko jakinazen, beraz.Bai, baina egin arte ez dago ja-kiterik. Txapelketa horixe da,eta aurretik egindako lanak, JonMaiak finalaren aurkezpeneanesan bezala, ez du balio ezerta-rako. Bertsolari denak hutsetikhasten dira, eta aurreko pribile-gioek ez dute ezertarako balio.Finalera sartu direnak garbi de-mostratuta sartu dira finalera,eta saio polit bat aditzeko ber-mea badagoela uste dut. Eta nork eramango du txapela?Ez dagokit izenik aipatzea. Bai-na, bestela ere, finala oso irekiaikusten dut. Ezohiko egunean jokatuko da fi-nala, Espainiako GorteetarakoHauteskundeengatik egun bataurreratuta.Hori buruhauste handi samarraizan zen. Astebete atzeratzeapentsatu genuen aurrena, bai-na Eguberriak ziren bete-bete-an, eta atzera egin genuen. La-runbata gogoeta eguna erebada, eta kontsulta legalak ere

egin behar izan genituen: zerkantatu zer ez, politikariek sariaematera etorri ahalko zuten baiala ez... Printzipioz ez dago ara-zorik. Aurtengoa apustu bat da,Gipuzkoako txapelketako finalguztiak beti igandean izan dira.Ea horrek ere zer eragin daukan.

epaileek hori kontuan hartzendute. Eta etxetik ekarritakoakala ez, bertsolari bakoitzarenkontzientziaren baitan egongoda; aldi berean, ez dut uste ber-tso osoak inork etxetik ekar-tzen dituenik. Esaldi egiturak,errimak eta gainontzekoaknoski etxetik ekartzen dituzte-la, entrenatzen horretarako ari-tzen dira. Gu oso gustura gaudeegiten ari garen lanarekin, bai-na beti dago zer hobetua. Ez da erraza izango asmatzen.Oso zaila, jendeak uste duenabaino askoz zailagoa. Bost fi-nal-laurden izan badira, gusaiatzen gara bostetako gaiakbatera jartzen, orekaren izene-an. Fasetik faserako tartean as-teburu bat libre egoten da, etaasteburu horretan gelditzengara hurrengo fase osoa jartze-ko. Gero, astez aste elkartzengara, eta asteburuan datorrensaioko gaiak banan-banan ira-kurtzen ditugu, eta moldaketabatzuk egiten ditugu; bainasaiatzen gara faseak osorik jar-tzen, oreka ahal den gehienazaintzeko, jakinda ezinezkoadela. Bertsolariak ere estilo ez-berdinetakoak daude, eta gertadaiteke gai batzuekin bertsolaribatzuei mesede egitea eta bes-teei kalte, edo alderantziz.Finaleko zortzikotea. Zein izanda txapelketako ezustekoa?Oihana Iguaranena aipatu izanda, baina ez dakit zertarainokosorpresa izan den. Azpeitiko fi-nal-laurdenekoan aditu nuen

IÑAKI GURRUTXAGA

Page 10: Goiberri 173. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

Goierri garaianere, indarkeriasexistari ez!Tere Madinabeitia LegazpiBarrez eta alai ageri dira Urre-txu, Zumarraga, Legazpi eta Ez-kio-Itsasoko gazteak argaz-kian. Ez da gutxigorako. Sariederrak jaso berri dituzte; iru-dian beraiekin batera agertzendiren Mis Ovarios 33 animazioeta musika taldeko kideek

eman dizkiete 250 euroko bi ai-pamen berezi ,eta 350 eurokobi sari nagusi. Gazteek emaku-meenganako indarkeria eta se-xuen arteko desberdintasunegoerak salatzeko egin dituz-ten bideoak izan dira sarituak.Beldur Barik bideo lehiaketada. Azaroaren 28an banatu zi-

ren erkidego mailako sari nagu-siak, baina eskualdeka ere aridira banatzen sari gehiago. Ho-riek, Urola Garaiko Mankomu-nitateko Berdintasun sailak an-tolatutakoak dira, eta joan denastean Legazpin ospatu zenBeldur Barik topaketan zeharentregatu ziren.Lau sari izan dira Goierri ga-

raiko lau herri horietan banatudirenak, guztiak 12 eta 17 urte bi-tartekoen kategorian. Partai-deak, ordea, gehiago: 12 guztira.Lau herriotako gazte ugarikparte hartu du lehiaketan, ikus-entzunezkoen produkzioekinberdintasunaren alde eta ema-

eldur Barik EAEkoinstituzioek elkarla-

nean bultzatuta indarkeriasexista prebenitzeko gazteeizuzendutako programa da. Beldur Barik jarrera. Kulturamatxista eta indarkeria sexis-taren adierazpenak aldatzekokonpromisoa.Beldur Barik lehiaketa . Bel-dur Barik jarrera agertzeko au-kera da. Ikus-entzunezko pro-dukzioen bidez erakutsi beharda neska eta mutilek nolaerantzuten duten deseberdin-tasun egoeren aurrean eta nolaegiten dioten aurre indarkeriasexistaren adierazpenei. Beldur Barik topaketa.Aza-roaren 28an egin zen Amu-rrion (Araba). Han banatu zi-ren lehiaketako sari orokorrak.Eskualdeka ere egiten ari diratopaketak eta sari-banaketak. Goierriko 19 talde lehian. Be-asaindik 4 bideo aurkeztu dira,Ezkio-Itsasotik 1, Lazkaotik 1,Legazpitik 2, Ordiziatik 1,Urretxutik 9 eta Zegamatik 1.

BZer da?

Goierriko gazteak, azaroaren 28an Amurrion (Araba) egin zen sari-banaketan. GOIBERRI

kumeenganako bortxakeriarenaurka beren aletxoa jarriz.

Saritutako lanakBi aipamen berezi jaso dituzteGoierri garaiko ikasleek, Legaz-piko Haztegi ikastolakoek Pur-ple Melody lanarekin eta Urre-txuko Jose Maria Iparragirreinstitutokoek Artaziegaz izene-koarekin. Sari nagusietako bat,Urretxu-Zumarragako ikasto-lako Zer da guretzat berdinta-suna? bideoarentzat izan da,eta bestea Ezkio-Itsasoko San-ta Lutzi People izeneko taldeakirabazi du Errausmin bideoare-kin.

Babeslea

Page 11: Goiberri 173. zenbakia

GOIBERRI 11GURE LURRA

Gabonetan, sagardoa‘Ama Oiharte sagardo natural aparduna’ aurkeztu du Zeraingo Oihartesagardotegiak. Edari fina da, burbuila txiki eta iraunkorrez osatua. Gabonetantopa egiteko edari ezin hobea dela azaldu du Oiharteko Haritz Egurenek.

M. Aranburu ZerainKopan zerbitzatzen denean se-gituan ikusten da edariaren ko-lore argia; aparra segituan jais-ten da, eta orduan nabaritzendira dituen burbuila txikiak.Iraunkorrak dira burbuilak.Dastatzerakoan, berriz, ahoanedari fina da, gozo tankerakoa.Izan zitekeen baina ez, ez daxanpaina, sagardoa baizik. Zeraingo Oiharte sagardote-

giak produktu berri hori kalera-

baina, sagardoari bigarren fer-mentazioa eginez lortzen daaparduna izatea. Ez da gradua-zio handia duen edaria, sagar-doak baino gradu bat gehiagodu, %7 alegia.

Sagardoaren amaAma izena jarri diote «etxekoizarrari». Sagardoan–gehiene-tan botilan– gelditu ohi denhondarrari deitzen zaio ama.Orain arte askotan hondar hori

tu du, Ama Oiharte sagardo na-tural aparduna izenpean. «Ga-bonetan topa egiteko edari ezinhobea da», azaldu du Oiharte-ko Haritz Egurenek. Duela hiru urte inguru hasi zi-

ren sagardotegikoak proba be-rriak egiten, eta edari hau daemaitza. «Ikusi nahi genuenohiko sagardotik atera, etagauza berriak probatu daitez-keela», adierazi du. Finean, oi-narria bera da: sagardoa. Ala-

botilatik kentzeko joera egonda, itxura garbiagoa eta polita-goa lortzeko asmoz. Egureneknabarmendu du itxura hobe-tzeko nahi horretan askotankalitateari kaltea eragin izandiola. Horrela, Oihartekoakamahorren garrantzia kontuanhartu eta izen hori eman diote.«Ama dugu denok eta horrengarrantziaz jabetuta gaude.Berdina gertatzen da sagardo-aren amarekin ere».

Haritz Eguren Zeraingo Oiharte sagardotegian ‘Ama Oiharte sagardo natural aparduna’ zerbitzatzen. M.ARANBURU

Page 12: Goiberri 173. zenbakia

12 GOIBERRIERREPORTAJEA

Carolina Olivares idazlea trilogia batidazten ari da, etekinen zati batMarkel Lopez urretxuarrari emateko.

Maialen Igartua UrretxuHamabost urteko gazte urre-txuarra da Markel Lopez, besteedozein gaztek bezainbestekobizipoza eta kemena dituena.Azaleko gaixotasun arraro batdu, ordea: epidermolisis bullo-sa, tximeleta azala izenarekinezaguna. Azala oso hauskorradu gaixotasunaren ondorioz,

eta tratamendu garestiak be-har ditu. Tratamendu horiek or-daintzea errazteko, CarolinaOlivares idazle espainiarrak SiriOcra y el mundo de lo absurdoliburua argitaratu du. Irabazienzati bat Markeli emango dio.

Olivares Kantabrian jaioa da,baina Madrilen bizi da orain, etaMadrilgo Idazleen Elkarteko ki-dea da. Siri Ocra y el mundo delo absurdo bere hirugarren libu-rua da. «Berezia izatea nahinuen», adierazi du. «Nik bizitzaona izan dut, baina badakit horiez dela denen kasua, eta nor-baiti laguntzea erabaki nuen».Telebistan ikusi zuen Markelenkasua, eta berehala jarri zen ha-rremanetan Saioa Arrizabala-garekin, Markelen amarekin.

Mundo de fantasia izenekotrilogiako lehen liburua da SiriOcra y el mundo de lo absurdo.Siri Ocra izeneko iratxoa da pro-

tagonista, armoniaren herrial-dean bizi dena. Misterio bat ar-gitu beharko du, eta horretara-ko hainbat proba gainditu. Pro-bak gainditzeko, logika erabilibeharko du Siri Ocrak, eta bera-rekin batera, irakurleak. «Isto-rioan ikusiko da absurdoak di-ruditen gauzek garrantzia izandezaketela, eta, alderantziz,

oso zentzuzkoak diruditenaksarri absurdoak direla».

Haurrentzako fantasia libu-rua da, gaztelaniaz idatzia. Eta,testuaz gain, marrazki erakar-garriak ere baditu —Nicolas Pa-penkorenak dira ilustrazioak—.Istorio originalen bidez, haurreibalore jakin batzuk transmiti-tzen saiatzen da Olivares, etafantasia du horretarako tresna.Duela ia urtebete argitaratu zenliburua, eta dagoeneko hiruga-rren argitalpena ari da saltzen.Zumarragan abenduaren ha-sieran aurkeztu zuen, Zelai Ariz-ti kultur etxean.

‘Facebook’-en salgaiLiburua hamar euroan dagosalgai, Facebooksare sozialekoMundo de fantasía orrialdean.Idazleak ez du bitartekaririkerabili nahi izan liburua saltze-ko, irabazien ahalik eta zati

Markeliilusioaopari

Page 13: Goiberri 173. zenbakia

GOIBERRI 13ERREPORTAJEA

handiena Markelentzat izate-ko. «Gabonetarako opari ego-kia izan daiteke, haurrei opari-tzeko, eta, bide batez, Markelilaguntzeko». Bestalde, trilogiako bigarren

liburua ere idatzita du dagoe-neko, eta laster argitaratuko du.Raorau y el gran Alerbo du ize-na bigarrenak, eta honen iraba-zien zati bat ere Markelentzatizango da. Urtebete honetan harreman

estua mantendu du OlivaresekMarkelen familiarekin. Hainbataldiz etorri da Urretxura, etaMarkel ere joan da Madrilera.Bisita horietan ekintza bereziakegiten saiatu da Olivares. Izanere, liburua idatzi eta diruz la-guntzeaz gain, beste mota ba-teko laguntza ere eskaini nahiizan dio gazteari. «Diruaz gain,ilusioa egingo dioten gauzakeskaintzen saiatzen naiz».

Revilla aurkeztu nahi dioEsaterako, Eduardo Gomez ak-torea aurkeztu zion. «Gomezasko inplikatzen da horrelakogauzetan, eta baiezkoa emanzidan». Faunian ere izan ziren,egun pasa, animalia artean. Etaegunen batean Migel Angel Re-villa ere aurkeztu nahi dio, Kan-tabriako presidentea: «Hitzegin nuen Revillarekin, etaprest agertu zen, baina orainarte ez da posible izan agendaoso betea duelako». Gaixotasun arraroak dituz-

ten beste hainbat haurri ere la-guntzen die Olivaresek, besteproiektu batzuen bidez. Batezere, kasuak ezagutzera ematensaiatzen da. Eta, noski, fantasiaerabiltzen du errealitate gordi-na albo batera utzi eta bestemundu atseginago batzuk iru-dikatzeko, «errealitateak ba-tzuetan ez digulako uzten zo-riontsu izaten».

Markel, amarekin (ezk.) eta Carolina Olivaresekin (esk.). GOIBERRI

«Nik bizitza onaizan dut, baina ezda hori denenkasua, eta lagunduegin nahi nuen»

«Gabonetanoparitzeko egokiaizan daiteke, etabide batez Markelilaguntzen zaio»

«Diruaz gain,ilusioa egingodioten gauzakeskaintzensaiatzen naiz»Carolina OlivaresIdazlea

Page 14: Goiberri 173. zenbakia

14 GOIBERRIMOTZEAN

Taldekako Espainiako gimnasia erritmikoko txapeldunak dira GaraziGarmendia zaldibiarra, eta Mireia Aldasoro eta Saroi Eskisabel ordiziarrak.Tolosako taldearekin aritzen dira. Orain, banakako txapelketa dute buruan.

Loinaz Agirre Garazi Garmendia (Zaldibia,

2002), Mireia Aldasoro (Ordi-zia, 2001), Saroi Eskisabel (Or-dizia, 2001) goierritarrek eta Jo-ane Zugasti eta Iratxe Martintolosarrek osatzen dute kadetemailako Tolosa CF taldea.Urrezko boskotea osatzendute; aurten ere, iaz bezala, Es-

painiako taldekako gimnasiaerritmikoko urrezko domina es-

kuratu baitute. Azaroaren 20anlortu zuten txapela, Zaragozan(Aragoi, Espainia). Iaz, bestegoierritar bat gehiago izan zu-ten taldekide: Leire Nazabal(Beasain, 2003). Aurten, adi-narengatik, ezin izan du taldeanparte hartu.

Zintak, uztaiak, pilotak etamazak erabiltzen dituzte gim-

nasia erritmikoan. Aurtengotxapelketan, bost gimnastekpilotak erabili zituzten ikuskizu-na osatzeko. Iaz, pilotak eta zin-tak erabili zituzten. Goierrita-rrek zehaztu dutenez, «bostakpilotekin aritzeak puntuazioaigo egiten du. Dantza perfektu

egin izan bagenu 17 puntu jaso-ko genituen». 12,750 puntu es-

kuratu zituzten. Dena den, txa-peldun izango ziren ala ez jaki-teko tartea luze samarrapasatu zen, artean taldeen er-diak falta baitziren beraien lanaburutzeko. Azkenean, garaipe-nak ez zien ihes egin. Mark Ronsonen Up town

Urrezko gimnastak

Page 15: Goiberri 173. zenbakia

GOIBERRI 15MOTZEAN

funk abestiaren erritmoandantza egin zuten. Taldekideenarteko sinkronizazioa ere ga-rrantzitsua izaten da. «Musika-rekin batera dantza egitendugu. Bakoitzak musika entzu-ten du eta badaki noiz zer eginbehar duen».

Ez zen erraza izan aurten ereberriz urrezko domina lortzea.«Zaila izan zen. Maila ona dago,iazkoa baino altuagoa», diote.Faborito izateak berak ere, ur-duritasuna eta presioa areago-tu zien, gainera. Talderik one-nak Eibarkoak, Valentziakoak(Herrialde Katalanak) eta Ma-drilgoak direla diote.

BakarkaBehin taldekako denboraldiabukatuta, bakarkako txapelke-ta prestatzen hasiko dira orain.Iaz, Saroi Eskisabel ordiziarraEspainiako txapeldun izan zen.Gimnasta bakoitzak bere lanaedo ikuskizuna zein aparature-

ka ere egiten dugu entrena-menduetan», zehaztu dute.

Entrenamendu luzeak etagogorrak egiten dituzte. Asteanbost egunetan entrenatzendute, egunean hiruzpalau ordu.«Kirol gogorra da, baina talde-an oso ondo moldatzen garaeta horrek bultzatzen gaitu»,nabarmendu dute. Lagun girohorrek laguntzen diete aurreraegiten: «Lagun asko egitekoeta ondo pasatzeko aukeraematen digu gimnasia erritmi-koak», aitortu dute. «Aspertuarte» jarraitzeko asmoa dute:«Oraindik ez gara aspertu».

Entrenatu,TolosanLau goierritarrak «txikitatik»dabiltza gimnasia erritmikoan,«bost urtetatik-edo». Ordizianhasi ziren, baina behin mailabat hartu ondoren, Tolosara jo-aten dira entrenatzera. Entre-natzaileak erabakitzen du noizjoan Tolosara.

Garazi Garmendia, LeireNazabal, Saroi Eskisabel etaMireia Aldasoro. LOINAZ AGIRRE

kin egin federazioak erabaki-tzen du. Eskisabeli zintarekinaritzea gustatzen zaio gehien;Garmendiari eta Nazabali pilo-tekin; eta Aldasorori mazekin.

Kirol gogorraGorputzean malgutasuna edu-kitzea beharrezkoa dute gim-nastek. «Jendeak uste du mal-gutasuna dela garrantzitsuena,baina malgutasuna bakarrikedukita ez zoaz inora. Aparatubat ondo eramaten jakin beharda, musika entzuten eta musi-karen akorde joaten... aguanteaere behar da», zehaztu dute.Horrekin batera, sasoian ego-tea ere beharrezkoa da. «Korri-

Astean bostegunetanhiruzpalau ordukoentrenamenduakegiten dituzte

Page 16: Goiberri 173. zenbakia

16 GOIBERRIMOTZEAN

Pipahortzetanduela Santi Oiartzabal ormaiztegiarrakzurezko pipak egiten ditu, afizioz.Bost urtean, 500 bat egingo zituen.

Aimar Maiz OrmaiztegiNork ez du txikitako argazkienartean, Gabonetan baserritarjantziz, txapela buruan eta pipaezpainean azaltzen den erre-tratu bat? Bada, 30 urte barru-ko ‘umeek’ ere izango dute be-rena. Santi Oiartzabalek (Sa-gastiberri, Ormaiztegi, 1941),ehunka zurezko pipa egin ditu,joan diren bost urteetan. Hau-rren artean banatzen ditu. Txiki-txikitatik du egurra lan-

tzeko afizioa. Jaiotetxeko aito-naren anaia bat arotza zen, eta

haren tresnak eskura. Baitaudako egonaldietan ItsasokoAtin Goena baserrian ere. «Ku-txilloa beti poltsikoan», dio. Beasaingo Arte eta Ofizioen

Eskolan, mutikotan, «aste ba-tean egurra eta bestean burdi-na» lantzen zuten. Zurgintzako

maisuaren disgusturako —aprezio handia hartu zion—, Le-tag-en sartu zen lanean, «bur-dinean». Tornulari eta enkarga-tu izan zen, duela 14 urtejubilatu zen arte.

Bilobentzat lehen pipak Erretiratu ondoren, duela bosturte, berreskuratu zuen atzeraegurra lantzeko pasioa. Maki-lak egiten hasi zen. «Apustuakere egin zituzten, batek maki-nan egindakoa zela, besteakeskuz», dio Oiartzabalek.

Eta alaba baten bidez, bilo-bentzat zurezko pipak etorri zi-ren ondoren. Urki adarrarekinegiten ditu, garai bateko txo-txak bezala; «gusturik ez dupasatzen eta». Tresna egokiakeskuratu, eta etxeko sukaldeanaritzen da geroztik.

Santi Oiartzabal ormaiztegiarra,berak landutako jostailuzkoegurrezko pipekin. AIMAR MAIZ

Urte hauetan 500 bat pipaegin dituela kalkulatzen du. Ba-koitzak «pare bat orduko» lana

eskatzen dio. Ataungo eskola-rako 22 bukatzen ari da, berni-zatu gabeak, haurrek zupatze-an ez kutsatzeko. Pasioz lantzen du egurra

Oiartzabalek, eta ilusio beraigorriko die piparekin Olentzeroirudikatzen duten haurrei.

Urkiaren egurraerabiltzen du. Pipabakoitza bukatzeakpare bat ordukolana eskatzen dio

Page 17: Goiberri 173. zenbakia
Page 18: Goiberri 173. zenbakia

18 GOIBERRIMOTZEAN

Saskibaloiaren harrobiaOrdizia Kirol Elkarteak bultzada berri bat eman nahi dio saskibaloi eskolari.Urte osoko eskaintzaz gain, Eguberrietarako kanpusa ere antolatu dute.

Iñaki Gurrutxaga OrdiziaKirolarekin lotura estua duenherria da Ordizia, eta hori, heinhandi batean, umetatik egitenden lanari esker da. Lan horre-tan dihardu Ordiziako Kirol El-karteak, Azatxo Saskibaloi Es-kolaren bidez. Lehiakortasunabaino gehiago, parte-hartzeaeta saskibaloirako zaletasunabultzatu nahi dituzte. Hala,«proiektuaren filosofia nagu-sia, Goierriko neska-mutilen ar-tean kirolaren praktika bultza-tzea» dela azaldu du klubak.

Ordiziako saskibaloi eskola2008-09 denboraldian jarri zu-ten martxan. Lehen urte hartanalebin mailako mutilen taldeaosatu zuten; hurrengo denbo-raldian etorri zen neskena, etageroztik, benjamin eta alebinmailako talde guztiak osatu zi-tuzten. Gainera, saskibaloi es-kolaren lehen denboraldianhasi ziren gaztetxoek seniormailarako jauzia eman duteaurten. Harrobi lana ondo egindenaren seinale.

Eskolaren lan metodologiaridagokionean, 60-90 minutuarteko entrenamendu saio bategiten dute astero. Bertan,

«motibazio positiboa» lantzensaiatzen dira, talde lana, erres-petua, saiatzea eta konstantziabezalako baloreak landuz. Ho-rrela, saskibaloiaren bidez «jo-kalarien erabateko heziketan»lagundu nahi dute.

Beste pauso batOrain arte eskola sortu eta in-

dartzeko lana egin bada, aur-ten beste pauso bat ematekoerronka jarri Azatxok bere bu-ruari. Klubak hausnarketa bategin du eta «arazo nagusienamutilen taldeetan dugun jarrai-kortasun falta» dela azaldudute. Izan ere, «belaunaldi ba-

koitzeko talde oso bat» izatealortu nahi dute, hau da, 10-12gaztetxoko taldea. Zentzu ho-rretan, eskolari «seriotasunpuntu bat gehiago» eman etaegonkortu egin nahi dute.

Ordiziako Azatxo saskibaloi eskolako neska-mutikoak, joan den astean, Majori kiroldegian. I. GURRUTXAGA

Kanpusa Eguberrietara begira, Azatxo Sas-kibaloi Kanpusa antolatu dute:egunak:· Abenduak 28, 29 eta 30.· Urtarrilak 4, 5, 6 eta 7.ordutegia: · 09:00etatik 13:00etara.informazioa: · www.ordiziasaski.com.

Helburu horrekin, apustu ga-rrantzitsua egin dute, mailahandiko talde teknikoa osatu-ta. Endesa Ligan entrenatzekotitulua duen teknikari bat, etakirol heziketan lizentziatuakizango dituzte entrenatzailemoduan. Horrez gain, saskiba-loi eskolatik pasa diren zenbaitjokalari ere entrenatzaile mo-

duan hasi eta eskolan aritzealortu nahi dute.

Gaztetxoen artean saskiba-loirako zaletasuna bultzatzekoasmoz, aurten ere Azatxo Sas-kibaloi Kanpusa antolatu dute.Hilaren 28tik urtarrilaren 8raegingo dute, goizetan.

Page 19: Goiberri 173. zenbakia

GOIBERRI 19PUBLIZITATEA

Page 20: Goiberri 173. zenbakia