noaua! 38 alea
DESCRIPTION
ÂTRANSCRIPT
!!H A M A B O S T E K A R I A
!!1998ko martxoak 13 III. urtea Usurbil, 38. Zenbakia
Behi esnearBehi esnearenenprprodukzioarodukzioarekinekin
zer?zer?
a zo z oe z a
i19
98ko
ma
rtxo
ak
132 Noaua! 38.zk. Usurbil
Norbait zoriondu nahi baduzu hemen duzu aukera. Zurelagunak, gurasoak, seme-alabak, ezkonberriak, lizen-tziatuak... zoriondu ditzakezu eta xentimorik ordaindugabe gainera! Argazkia, eta jarri nahi duzun testua,
Noaua! Kultur Elkartera eraman edo bertako buzoian utzditzakezu.
Txerrimunik ordainetan
Mikel Artola Balda(1998-02-25)
Kalezar
Jaiotzak
Zorionak Julen Otxagabia! Martxoaren18an 11 urte beteko dituk. Segi ezakbetiko moduan ligoiarena egiten.Espabilatu hadi! Hire arreba Itziar.
Zorionak “morenaza”! Gure koadrilako“amonak” 21 urte bete ditu. Jesoooss!Zure lagunen partez muxu bat “xudurpunttan” Zorionak Silvia Faz!
Aupa Ima! Martxoaren 11an 16 urtebete zenituelako etxekoak pozik
gaude. Azkenean iritsi zaik gizontzekogaraia! Zorionak Imanol Mujika!
Sara Segurola. Martxoaren 14an bete-tzen dituzun urteak adina muxu. Zure
seme Ibaia eta aitaren partez.
Juana Etxeberria Tolosa. San Jose bihara-munean 90 urte beteko dituen honi:animo amona, mendea betetzekohamar besterik ez dituzu falta eta! Muxubero bat etxeko guztien partez.
Zorionak, Egoitz Torregaray! Datorrenmartxoaren 25ean 4 urte beteko ditugure etxeko txikiak; nola pasatzen dendenbora! Muxu haundi bat, ama, aitaeta Aitzolen partez.
Gogoratzen al zara martxoaren 20an28 urte bete zenituenean jasotakoopariaz? Dagoeneko horrek ere bidozena bete ditu. Zorionak bihotzezJ. Mari eta Ainhoa Azpiroz. Etxekoak.
Zorionak Kristina Lizarza! Martxoaren25ean 2 urte beteko dituzunez, zorio-nak aldez aurretik zure familiaren par-tez.
Zorionak Luken Arkarazo! 6 urte bete ditu-zu ja. Hori al da urtebetetzea ospatzekoitxura? Argi dago festa izugarria eratuzuela gure gizontxoak. Jarrai ezazu betibezain alai eta bihurri. Etxekoak.
Garikoitz Alkorta. Gizon itxura hartzekogaraia bada. Zorionak 19 urte betedituzulako. Zure lagunak.
Zorionak eta urte askoan. Martxoaren11ean 5 urte bete zenituen Christian
Izagirre. Zorionak guraso eta anai-arre-ben partez.
Joakina Alkorta Zabala, martxoaren 29-an 52 urte beteko dituzula ez zaigu ahaz-
tu, zer uste zenuen ba, haintzakotzat ezzintugula, hartuko edo? Etxekoen parte-
tik muxu haundi bat. Urte askotarako!
Martxoaren 3an 19 urte bete zeni-tuen Gorka Karrera. Segi ezak beti-
ko moduan. Zorionak! Zure lagunak.
Tomas Gonzalez. Martxoaren 13an zureurtebetetze eguna dela ez dugu ahaz-
tu. Zorionak bihotz bihotzez! Muxuhaundi bat eta ondo pasa etxekoen
partez.
1998kom
artxo
ak
13Usurbil 38.zk. Noaua! 3
er irizten?
Noaua!Usurbilgo hamabostekaria
Argitaratzailea: Noaua! KulturElkartea. Kale Nagusia, 37 - 20.170USURBIL (Gipuzkoa) Tlf. eta faxa(943) 36 03 21. e-mail:[email protected]
Zuzendaria: Olatz Altuna.Kazetariak: Ainhoa Azpiroz, IdoiaTorregarai, Josu Aranberri,Garikoitz Udabe.Kolaboratzaileak: Pedro MariMatxain, Ines Kamino, LeireAtxega, Iñaki Labaka, IratxeBegiristain, Amagoia Mujika,Xabier Arregi, Pako Agudo,Alfontso Vidal, Nieves Aranburu,Luis Aranalde, Zaloa Arnaiz, MaribiÁrrospide, Agurtzane Solabarrieta,Joseba Pellejero, Joxe Aginaga,Ainara Uribe, Eider Jauregi, OlatzLeoz, Agustin Esnaola, IzaskunZubiria, Olatz Goenaga etaBegoña Arriaga. Administrazioa:Arantxa Usarralde, Aitor Pikabeaeta Nerea Kamino. ErredakzioKontseilua: Olatz Altuna, GarikoitzUdabe, Jose Jabier Furundarena,Iñigo Azpiroz, Idoia Torregarai,Josu Aranberri, Ainhoa Azpiroz.
Maketazioa eta diseinua:Susana Martin, Aitziber Elortza,Olatz Goenaga eta MertxeGonzalez. Dokumentazioa: IdoiaAgirre. Informatika: Pili Lizaso.Banaketa: Mertxe Jimenez, TxeloVidal eta Iker Muguruza.Elektrikaria: Iñaki Salsamendi.Sukaldaria: Joxe Mari Sarasola.Tirada: 2.200 ale
Lege-Gordailua: SS-668-96
ISSN: 1136-6818
Inprimategia: Antza,Industrialdea 1 - 2, 20.160 Lasarte-Oria.
Noaua! hamabostekariak ezdu bere gain hartzen aldizkarianadierazitako esanen eta iritzienerantzunkizunik.
394394bazkide ditu Noaua!k.
Zu ere egin zaitezbazkideUsurbilgo Udalak
diruz lagundutakoaldizkaria
Kultura sailakdiruz lagundutako
aldizkaria
Gipuzkoako Foru Aldundiakdiruz lagundutako aldizkaria
ka-mika19
98ko
ma
rtxo
ak
134 Noaua! 38.zk.Usurbil
TelesforoArdoak
Kale Nagusia, 25Telf. 36 12 20
Zuremahairakoegokienak
GALARRAGAGARRAIOAK
LUR ONGARRIAK ZABOR BILKETA ZISTERNA BEREZIAK 37 01 46%
Z
Z
Z
txaro artzeILEAPAINDEGIA
Buru-azalaren zainketaIle-apainketa
Etxebeste, 3 Tel. 37 16 85
INAUTERIETAKO JAIALDIA
Udarregiko inauterietakojaialdia dela eta, gure
desadostasuna agertu nahigenuke. Izan ere, urte honetanikasleen lotsa eta leku eta anto-laketa arazoak direla eta ateakitxi dizkigute. Orain arte inaute-rietako ostirala iritsi eta gure ilu-sio bakarra Udarregiko jaialdiaikustea izan da, baina aurtensartzea lortu badugu ere bidaliegin gaituzte. Honekin batera,ikasleei guk ere “lotsa” pasadugula adierazi nahi geniekeeta irakasleei, berriz, nahi izanezgero, bai kiroldegia, bai ikasto-lako frontoiak libre dituztelaberaien toki falta hori asetzeko.Besterik gabe, hurrengo urteanUdarregiko ateak irekita eduki-ko ditugulakoan agurtzen gara.
Udarregiko ikasle ohiak
xirr
ikit
uti
k Norbaitzuk bazterrakzikintzen ibili diraAginaga aldean.Joan den martxoa-ren 2an Sariakolakoautobus geltokikoetxolan “puta ETA”jarri zuten eta udala-ren panel batean,“Eman bide euska-rari” pintura beltzezezabatu zuten.Aurreko eguneanGuardia Zibilarenkontrola omen zego-en...
Bada zerbait esatekogaraia! Ezin geldituko
gara beti ixilik. Behin eta berrizgertatutakoa aireratzekogaraia iritsi da. Izan ere, aurre-ko otsailaren 27anAtxegaldeko Bekokalea 6andudan etxabera joateanezoizko zerbait somatu nuen.Usain txarra, izugarrizko kiratsazegoen, eta desaguetik uraateratzen zen. Nire etxabea-ren gainean dauden etxeeta-ko komunen hustubideadagoenez,tapa altxatzerabehartua aurki-tu nintzen.
Hura ezustea!Hustubideazikinkeriz lepozegoen. Zerzen hura!Adreilu puske-tak, landarelurra... zuloamota guztieta-ko zikinkerizbetea zegoen
argazkian ikus daitekeen hus-tubidea. Orain dela 3 urte eregarbitu beharrean aurkitu nin-tzen. Oraingoan ere berdin.Jendeak ez al daki txukun ibil-tzen? Komunetik behera doanpasabidean adreilu pusketaketa lurra nola aurki daitezke?Garbiagoak izan zaitezte,mesedez. Gauza bakoitzabere lekura botatzea ez daezer kostatzen.
Inaxio Gorriti
HUSTUBIDE GUZTIA ZIKINKERIAZ BETETA
OHARRAOHARRA: Hika mikan, izen-abizenez sinatu gabeko esku-titza argitaratu nahi denean,kazetariak nork idatzi duenjakin behar du.
erriketan
Nolatan hasi zinen ikastolan ikasten?
Hasiera-hasieratik, nire gurasoek Udarregi ikas-tolara eraman ninduten. Kalezarko goiko esko-
laurrean, Ugarte aurreko ikastolan, Udarregizaharra eta berrian, lau toki ezberdinetan ibilia
naiz ni. Garai hartan ikastolan erdaraz areematen ziren klaseak, eta erdarazko klasen ibil-
tzen nintzen ni.
Orduan hasi zinen euskaraz ikasten?
Nik euskaraz hitz egiten ikastolan ikasi nuen.Irakasgaiak erdaraz ematen genituen, ez zen
oraingo moduan, dena euskaraz ematen.Euskarako klasean bakarrik egiten genuen eus-
karaz.
Irakasgai guztiak euskaraz ere eman omenzenituzten
Zazpigarren mailan irakasgai guztiak euskarazeman genituen, baina saiakera ez zen ongi
atera. Guztia erdaraz ematetik guztia euskarazematera pasatzea aldaketa haundiegia izan
zen. Horregatik, zortzigarren mailan aurreko sis-temara itzuli ginen.
Orduan ikastolan ez zenuen euskaraz hitz egi-ten ikasiko.
Bai, noski. Euskara irakasgaia hainbeste urte-tan eman eta gero euskaraz hitz egiteko gai
banintzen.
Euskaltegian ere ibilia zara.
Hiru urtetan ibili naiz Etumeta euskaltegian.Euskaraz ikasi, zerbait ikasi dut, baina besteen-gana irekitzen lagundu dit. Lehen euskaraz hitz
egiten banekien, eta gai nintzen. Hala ere,asko kosta zitzaidan. Urduri jartzen nintzen eus-
karaz hitz egiterakoan.
Euskaraz hitz egitea zaila egiten zaizu?
Orain ja ez. Hastea kostatzen zait, baina behinhasten naizenean ez dut zailtasunik aurkitzen.
Zer moduz Txurrut tabernan?
Ongi, oraingoz oso ongi. 1997ko urriaren 24anireki genuen eta bost hilabete hauetan gustoragabiltza.
Lehen tabernan lan egindakoa zara?
Karobi tabernan egon nintzen hilabete etaerdiz, oso denbora gutxi. Orain egunero gauzaberriak ikasten ditugu. Taberna hartu genuene-an “printzipianteak” ginen eta orain piskanaka-piskanaka esperientzia hartzen goaz.
Inoren laguntzarik gabe?
Beste tabernariek asko lagundu digute.Horretan ez dugu inongo arazorik izan. Orain, seihilabetero antzerki edo antzeko zerbait antolatunahi dugu.
Barra barrutik beste era batera ikusten dira gau-zak?
Baietz uste dut. Barra barruan zaudeneangauza gehiagotaz jabetzen zara. Jendea askozhobeto ezagutzen duzu. Tabernari eta bezeroa-ren artean harreman zuzena dago eta biokbakarrik gaudenean adibidez, hitz egiten hasieta konfidantza hartzen zoaz.
Zer edari edaten da gehien Txurrut tabernan?
Kalimotxoa eta garagardoa. Asteburuetan kon-binatuak ere bai, baina bi edari horiek eskatzenditu gehien jendeak. Orain “koktel” desberdine-ki probak egiten ari gara. Hauek probatu, onakdiren edo ez ikusi eta datozen hilabeteetan jen-deak hori eskatzea nahi genuke.
1998kom
artxo
ak
13Usurbil 38.zk. Noaua! 5
Mari Jose Lopez Bizitza osoa Santuenean bizi izan ondoren,
abenduan Atxegalderako bidea hartu zuen 22urteko neska honek. Gurasoak erdaldunak
baditu ere, berak oso ongi egiten du euskaraz.Gaur egun, bere mutil- lagunarekin batera,
Txurrut tabernaren jabea da.
BAZKARIAKBAZKARIAK ET ETAA AFAFARIAKARIAK
Santuenea 23Santuenea 23Tlf. 36 27 34Tlf. 36 27 34
TABERNA7 t´erdietan
irekitzen dugu Irazu kalea,12Tlf: 36 02 17
Goiz goizetik gosariak
ANDONI PINTURAK
Itxasku-Berri etxeaUsurbil
Tel: 36 13 18Mobila: 939 70 08 67
Barnelanetan Espezializatua
alej i ran19
98ko
ma
rtxo
ak
136 Noaua! 38.zk.Usurbil
Udaberrian sartzera goazlaister. Negu eguraldirik
gabeko negu honen ondorenzer etorriko den jakitea ez daerraza izango. Negu, beroa,sargoria izan dugu aurtengoa.Hotzik egin al du ba?Udaberrian elurra egitenbadakiela esan ohi dutebatzuk. Aurten ere, agiantokatuko da zerbait.
Eguraldi bikaina, bai, pelotaedo palan ibiltzeko. Eta batezere, Txokoaldeko frontoi era-berrituan. Azken asteetanjende ugari dabil gure fron-toian. Leku lasai-lasaian palaeta pelota hartu eta hor ari-
tzen dira jo eta ke frontoikolurra izerdiz busti arte.Usurbilgo jendea, bertakoa...frontoi berriak arrakasta izanduela dirudi. Zaharrean ereibiltzen zen jendea, bai, bainafrontoiaren ordukoegoera eta oraingoaezin da konparatu.
Bestalde, errekabideratzeko lanakaurrera darraite.Beheraino inoiz ez zire-la iritsiko uste bage-nuen ere Oria ibaitikgertuen dauden etxeondoan ari dira lane-an. Euri jasa haundia
egiten badu, goitik- behera,zailtasunik gabe joango daura Oria ibaira. Lehen lurrazpi-tik zetorrena, orain agerianjoango da, baina askoz lekugehiagorekin.
Iñaki Labaka
Frontoi berriko mugimendu etengabea
TXOKOALDE
Garai batetik honaUsurbilek majina bat
aldaketa izan ditu, haundiakbenetan. Batetik frontoia dela,bestetik etxebizitza berriak...eta batez ere bide ugari. Herrigutxi izango dira Usurbil adinabide egin eta berritzen ditue-na, baserrietakoak, herrimugetakoak... Baina oraindikbadago nahikoa lana horieikontu egiten. Iazko euriteekkamio eta terreno asko hon-datu baitizkigute, eta zaila dadenetara batera iristea.
Gogoratzen naiz, duela urteasko bide txarra zela etakotxe bat bidetik atera zene-koa. Jendea beldurtuta korri-ka joan zen istripua gertatu
zen tokira eta gidariari galdetuzioten ea zer gertatu zen:
-Ez dakit, ni ere oraintxe iritsinaiz eta-erantzun omen zuenharek.
Hala ere, ez dut usteUsurbilen egoera hainbesterai-nokoa denik, kaxko ingurukobideak asko ari baitira hobe-tzen. Hala ere, bideak baibaina faltan nabarmentzendudana oraindik kotxeentza-ko aparkalekua da, egunbatzuetan espaloi gainetanedota zebrabideetan ikustenbaititugu.
Bestetik, jubilatuek laisteredukiko dugu etxe berria etaaurrekoa baino haundiagoaizango da behintzat, zaharre-an kabitu ezinik bukatu baike-nuen. Jendea behintzat zaineta kontentu dago inaugura-zioari itxaroten.Lehenbailehen iritsi dadila!
Bide kontuak gora eta behera
KALEBERRI Joxe Torregaray
1998kom
artxo
ak
13Usurbil 38.zk. Noaua! 7
ej i ran
Aurrekoa nahikoa aste zala-partatsua izan da Atxegalden.Alde batetik Aristitxo kaleahankaz gora jarri dute hainbat“makinatzarrek”, hasi baitiragure auzoaren azpiegituraberritzeko lanak. Baina astekoberria ostiralean, martxoaren6an gertatu zen. Eguerdikohamabiak alderaAlkortatarren harategi pareanauzoko baten furgonetak suahartu baitzuen.
Hasiera batean estintorebatzuekin sua itzaltzen saiatubaziren ere, ez zen erraza izansua kontrolatzea. Momentubatean ondoko etxebizitzazein kotxeak arriskuan zeudela
eta, furgoneta bide erdiraatzeratzea lortu zuten udale-txeko langileek auzotarbatzuen laguntzaz. Ureztaketahartunea bilatzeko zenbaitarazo izan zituzten. Goiz har-tan Atxegalde guztian uramoztuta egoteak ere ez zituengauzak erraztu. 12:30ak alderasuhiltzaileak etorri ziren arren,ordurako udaletxeko langile-ek sua kontrolpean zutelaesan behar.
Badirudi sutearen arrazoiafurgonetaren motorrean sortuzen kortozirkuitu bat izan zela.Bizitzaren paradoxak!Atxegalden goiz hartan urikez zegoen, ez hortzak garbi-
tzeko ezta sutan zegoen fur-goneta itzaltzeko ere!Azpimarratu beharra dagoherriko langileen azkartasunaeta erreakzio gaitasuna.
Azkenaldian gure herrianargi geratu da ura eta sua ezdirela etsai makalak.
Amagoia Mujika
Suak momentu larriak ekarri zituen
ATXEGALDE
Kalezarko eskilarak ez diralehengo berdinak izango.
Hainbeste urtetan ikuitu gabeegon diren eskilarak, kalezar-ko gauza berezitzat genuen,baina hemendik aurrera ezda berdina izango.
Hilabetea pasa da hauekberritzen hasi zirenetik etaorain ere dabiltza, gora etabehera kalezartarroi etxerakobidea erraztu asmoz. Neguhonetan euri askorik ez duegin, ez, bazen, ordea, eskila-ra irristakor hoietan erortzekoarrisku etengabea.
Hemendik aurrera, denadesberdina izango da. Eskilarazaharreko maila okerrak zuze-
nak izango dira orain, etamaila txiki eta estuak zirenak,zabalak eta hanka jartzekonahikoa tokikoak izango dirakonponketa honen ondorioz.
Noaua! aldizkarirako dato-rren alerako galdera izan daii-tekeena erebadut nik.Eskilara zaha-rrak 141 mailazituen. Zenbatizango ote dituberriak?
Eskilaretangora igo, kale-zarko kaxkoaatzean utzi etaEntzarrain alde-
ra buelta bat ematera nindo-anean hara zer aurkitududan. Artxubietako bideahartu baino lehenago dago-en bihurgunea konpontzen ariziren. Badakizue, uholdeekeragin zutena konpontzen.
Zenbat maila izango ditu eskilara berriak?
KALEZAR Joseba Pellejero
alej i ran19
98ko
ma
rtxo
ak
138 Noaua! 38.zk.Usurbil
Santueneako zubian oinez-koen pasabidea egin
behar dutela badakigu.Laister hasiko dira lanean etahorretarako zubia itxi beharkodutela pentsatzen dut. Nolapasako gara orduan
Santuenera? Modu egoki batantolatu beharko dute, beste-la, etxera joateko bueltahaundiegia eman beharbaita. Txokoaldetik erriberanbarrena, Urdaiagatik beheraedo Zubietatik joan beharko
genuke gure auzo-ra. Ea ba lanakazkar hasi etaazkarrago amai-tzen dituzten.
Zubiaren ondoanjarraituz, Oriaibaiaren albotikpaseatzeko auke-ra izan dezakegulaister. Usurbildikgatozela, zubiaren
eskuin aldetik, ibai ertzetik joa-tea ezinezkoa da orain.Ingemarrek itxitura jarri zuen,sare bat, eta pasabidea itxiegin zuen. Orain, dirudienez,Ingemarrek itxitura hori kentze-ko konpromezua hartu du.Hortik pasatzeko ibai bazterhori garbitzea beharrezkoaizango da, sasiz betea egon-go baita ja.
Kronika amaitu aurretikBaqueira Bereterako bideahartzea izango da onena,auzoko zenbait han izan baiti-ra eskiatzen. Odol urdinekorenbat ere ikusi omen zuten otsai-laren 28an eta martxoaren1ean.
Alfontso Vidal
Zorrotzako zubitik Baqueira Beretera
SANTUENEA
Gure auzoa udarara begi-ra jarri da ja. Neguaren
ondoren dator udaberria etaudara ere ohartu gabe gaine-an izango dugu. Horretarako,Leizakalde inguruan udalak
zenbait lan egin behar dituelazabaldu zen (komunak etab.).Honek jendea gure txokohonetara erakarriko du
URDAIAGA
1998kom
artxo
ak
13Usurbil 38.zk. Noaua! 9
ej i ran
AGINAGA
ZUBIETA
BORDATXOEDARITEGIA
PINTXO BEREZIAK
Tel.: 37 10 42Aritzeta, 2
GAZTE DENDA
Etxebeste kalea,3 - Tlf. 36 11 06
Udaberriko modaUdaberriko modaUdaberriko modaberria zuretzat!berria zuretzat!berria zuretzat!
Kale nagusia, 10Usurbil 37 00 08
%
Garbiñe SarasuaAizpurua
Kalezar
Baserriko esneaedateari orain dela
10 urte utzi nion.Umea izaterakoan baserrikoa ezedateko esan zidaten eta orain,horrenbeste denboraren ondoren,eta esne desnatatua edatearenpoderioz, ezin dut baserriko esneaedan.
1998
kom
art
xoa
k13
10 Noaua! 38.zk. Usurbil
IN
KE S T
A
IN
KE S
T
A
Mª DoloresSalsamendiLizaso
Aginaga
Medikuakbaserriko
esnea edatea galarazi zida-tenetik tetrabikeko esneaedaten dut. Badakit baserri-ko esnea hobea dela, bainaorain ezingo nuke tetrabike-ko esnea ez den beste esne-rik edan.
Karmele ArrutiArregi
Atxegalde
Dendan saltzenduten esnea
edaten badut ere,nahiago dut baserriko esnea.Baserrian bizi ginenean bertakoesnea edaten nuen. Orain, berriz,dendan hamabi tetrabikekokaxa erostea errazagoa da.
Joxe MielBegiristainIrazusta
Urdaiaga
Nik dendanerositako
esnerik ez dut edaten.Baserrian bizi naiz eta gukbeti baserriko esnea edatendugu. Dudarik ez dago,baserriko esnea askozhobea da.
AraceliEsteban Divas
Santuenea
Tetrabikekoesnea edaten
dut orain. Lehengaztetan baserrikoa edatennuen baina haurdun gelditunintzenean baserriko esneaedatea debekatu zidaten.Dirudienez grasa gehiegi dubaserrikoak.
JesusZubimendiErdozia
Eguzkitza
Nik esne gutxiedaten dut,
eta edaten dudanean den-dakoa. Lehen, bai, baserri-koa edaten nuen, bainaemazteak dendako esneaekartzen duenez...
Juan LuisAtxega Pagola
Urdaiaga
Aspaldi hone-tan dendan
erositako esneaedaten dut. Lehen baserrikoaedaten nuen, baina baserrianesnerik ez dugunetik denda-koa edaten dugu. Hala ere,baserriko esnea hobea da,dudarik gabe.
Joseba LoidiRezola
Atxegalde
Lehen baserri-tarra etxera
etortzen zenesnearekin. Honek etortzeariutzi zionean, baserriko esneaalde batera utzi eta tetrabi-keko esnea edaten hasiginen. Orain ere horrelajarraitzen dugu, nahiz eta nikoso esne gutxi edan.
Ze esne edaZe esne eda--ten duzu,ten duzu,
baserrikoabaserrikoaala dendanala dendan
saltzen dutesaltzen dute--na?na?
erorrek esan
1998kom
artxo
ak
13Usurbil 38.zk. Noaua! 11
ontzeju txikia
Arizeta Kalea,1Tlf 36 21 64USURBIL
TABERNA JATETXEA
EGUZKITZA, 4TEL: 37 03 44
20.170 USURBIL Igandetan ganba-ziri mundialak!
Behin betiko baietza Eroski hipermerkatuari
Eroskik Asteasuaingo lurre-tan hipermerkatua eraiki-
ko du azkenean. Arazoz bete-tako prozesu luze baten ondo-ren Eusko Jaurlaritzako komer-tzio sailak lurren kalifikazioaldaketa onartu du. Beraz,udalak, Eroskik eman beharre-ko diru sarrera garrantzitsua(1998ko aurrekontuetan azal-tzen ez dena) jasoko du.
Eroskik Asteasuainen jarrinahi zuen hipermerkatuareneraikuntza zalantzan egon daazken 6 hilabeteetan.Industriarako lurrak izatetikkomertziorako lurrak izaterapasatzeko pausoak, oztopougari izan ditu. Hala ere, EuskoJaurlaritzako komertzio sailaklurren kalifikazio aldaketaontzat eman ondoren, argiaikusi du tunel beltz honek.
Eroski hipermerkatua hasie-ran aurreikusita zegoenabaino txikiagoa izango da.Salmentarako, 12.000 m2 izanbehar zituen hasiera batean,hala ere, komertzio sailak hala
erabaki duelako, 10.000 m2
inguru izango ditu, 9980 m2
hain zuzen ere.
Eroskik Asteasuainen jarribehar duen hipermerkatuakargia ikusi duen modura,gauza bera esan daiteke hile-rri berriaz. Eroskik udalariemango dion diru kopuruariesker hilerri berria egiteko pau-soak emango dira epe labu-rrean. 1998. urteko aurrekon-tuan aurreikusita ez zegoen
diru-sarrera honekin hilerriberriaren eraikuntza finantza-tuko da. Udalak guztira200.000.000 pezeta ingurujasoko ditu lurren kalifikazioaldaketa onartu eta Eroskikhipermerkatua eraikitzen duenbitarte horretan. Kalifikazioaldaketagatik 43.810.000pezeta jasoko ditu eta EroskikLasarteko lurrak bereganatze-aren plusbaliak direla eta,30.000.000 pezeta inguru.
ZAHARREN EGOITZA BERRIA
Zaharren egoitza berria apiri-la aldean inauguratuko da.Lehen anbulategia izandako-an azken lanak egiten ari diraeta maiatzerako amaitutaegongo dira azken hilabetee-tan egindako lanak. Orain,taberna nork hartuko duenjakitea besterik ez da falta.Izan ere, tabernaren ustiaketakonkurtsora atera berri duudalak.
ALKATEAREN EPAIKETA
Udalak ejerzitoarekin ez kola-boratzeko hartu zuen erabakidela eta, otsailaren 26an,Joxe Antonio Altuna, herrikoalkatearen kontrako epaiketahasi zen. Aitor Garin, hasierakobere abokatuak, ez zuen itzul-tzailerik onartu eta BegoñaArgal epaileak abokatu berriaizendatzeko hiru egunekoepea eman zion. Jaione Karri-kiri izango da bere abokatua.
ATXEGA JAUREGIA
Martxoaren 17an, udaleanpleno berezia egingo da.Bertan mahai gainean izangodiren hiru gaietako batean,Atxega jauregia ustiatzeko-lehiaketaren oinarriak onartu-ko dira. Orain arte, Atxegajauregia errentan hartzekobidea enkantea izan badaere, orain lehiaketa bidez era-bakiko da nork ustiatuko duenAtxega jauregia.
1998
kom
art
xoa
k13
12 Noaua! 38.zk. Usurbil
rreportaia
Joxe Goenaga Olarribaserriko nagusietakobat dugu. Soldaduska
egin zuenean lantegirrenbatean lan egiteko aukeraizan zuen, baina baserrian lanegitea erabaki zuen. Gauregun Olarri baserriko bi bazki-deetako bat da eta ondobaino hobeto menderatzenditu baserri lanen nondiknorakoak.
Guk, esne produkzioaz gal-detu diogu. Izan ere, Olarribaserrian aspaldidanik produ-zitu izan da behi esnea.Lehen, enpresei saltzeaz gain,Arantxa Goenaga, bere aiz-pak etxez etxe saltzen zuenesnea. Garai haiek joan zireneta egoera berri baten aurre-an gaudela esaten du Joxek.
Gaur egun guztira 75 esnebehi inguru dituzte Olarri base-rrian, inoiz baino gehiago.Egunean 1300 litro esne ekoiz-ten dute Olarriko behiek. Zeregiten dute esne honekin?“Iparlati saldu ez behintzat.Hauek oso diru gutxi ematendute, eta atzeratuta gainera.Gaur egun litroko 42-43 peze-ta ordaintzen du enpresahonek eta hori, guretzat, osogutxi da. Santander aldeanadibidez, enpresa berak 53-54pezeta ordaintzen die hangobaserritarrei. Eta guri zer? Inonbaino gutxiago, hau lotsaga-rria da”. Joxe Goenagarenesanetan Iparlat etaCopelechek bat egin zutene-tik asko okertu dira gauzakhemengo baserritarrentzat.
“Euskararen egoeraez da normalizatu ezUsurbilen ezta Euskal
Herrian ere” N.Bengoetxea
portaia
“Nahiz eta gaztegehienek euskarazjakin, Usurbilgo gaz-teen artean erdaraasko erabiltzen da”
J. Rueda
1998kom
artxo
ak
13Usurbil 38.zk. Noaua! 13
1998
kom
art
xoa
k13
14 Noaua! 38.zk. Usurbil
Etxealdiako San Esteban kaleko 12. zenbakian sutea izan zenjoan den otsailaren 28an. Sua, hirugarren pisuko etxe bate-
an hasi zen. Bertako bizilagunak ohean zeuden bitartean,goizeko 7.15ak aldera sua piztu zen sarreraren alboan dago-en gela batean. Dirudienez, argindarraren instalaziotik sortuzen sua. Pisuko bizilagunek adierazi dutenez, gela hori ezomen zuten erabiltzen, “argindarra bazegoen baina argirikez”. Gela horretatik sarrerara eta sukaldera zabaldu zen sua.Azkenean, gela hori erabat kiskalita gelditu zen eta sarrerakoateak eta sukaldeko sabaia ere erre ziren. 12. zenbaki hone-tan une larriak bizi izan zituzten. Keak hartu zuen ia etxe osoaeta leiho batetik salto egin zuenik ere izan zen.
Zumartegi industrialdeaAitzezarra kalea, 4 Tel.: 36 60 49
Ospakizunak eta despedidak
Aparkalekua
USURBIL
Arkume erretegia
Arkumea parrilan Barazkiak parrilanHaurrentzako parkea Etxeko berezitasunak
++
++
Ugaldea poligonoa 36 - 2 - EskUsurbil - Gipuzkoa
enuuuuSSSS
37 19 54%
SERIGRAFIATAnPOGRAFIA
KAMISETEN INPRIMAKETA
INDUSTRI ETaIRAGARKI SERIGRAFIA
orrusalda
Zumarteko korua Antigua abesbatzen lehiaketan
Zumarte musika eskolako abesbatzak “Antiguaabesbatzak” koralen lehiaketan parte hartu zuen
joan den martxoaren 1ean Zumarragako AntiguaErmitan. Euskal Herri mailako abesbatzek parte hartzenduten lehiaketa garrantzitsu honetan abesteko aukera-tu zituzten Billabonako Eresargi txiki eta GasteizkoSamaniego abesbatzekin batera. Azkenean ezin izanzuten lehen postua eskuratu, Billabonatarrek irabazi bai-tzuten gazteen abesbatzen lehiaketa hau. Bigarren etahirugarren postuetan zein gelditu ziren jakinarazi ezbazuten ere, 6 eta 16 urte bitarteko gazteek osatzenduten Usurbilgo abesbatzari, entzulegoak bigarren pun-tuaziorik onena eman zion.
Arrantza denboraldiaren txanda
Martxoaren 15ean zabalduko da arrantzadenboraldia. Oria ibaian, Usurbil parean,
ordea, ezin da arrainik harrapatu. EuskoJaurlaritzak G.A.On argitaratutakoaren araberaIngemarko presa arte arrantza egin daiteke,baina ondoren, harrapatutako arrain guztiak ibai-ra itzuli behar dituzte arrantzaleek.Beste ibai edoerreketan, izokinak harrapatzeko aukera izangoda datorren uztailaren 20a bitartean eta amurrai-nen arrantzan aritzeko epea abuztuaren 31 arteluzatuko da.
Sua Etxealdiako 4. zenbakian
Kale Nagusia, 2Tlf. 36 40 58
1998kom
artxo
ak
13Usurbil 38.zk. Noaua! 15
• Pintxo aukera bikaina• Gosari bereziak
xabieredaritegia
Aritzeta, 2 36 19 78%
Mota guztietako Aseguroakzure zerbitzurako
MARKEL OLAIZOLAASEGURU AGENTEA / Zbk. 200009
Aritzeta, 1 Tlf: (943) 37 18 0720170 Usurbil (Gipuzkoa)
GENERALIAseguru Konpainia
usalda
LAPURRETAK USURBILEN
Laurok eta Orkoizapata dendak lapu-rren bisita jaso zutenjoan den martxoaren3an. Gauean bi den-detako erakusleihoakhautsi zituzten lapurretaegiteko. Orkoin barne-ra sartu eta zenbaitoinetako lapurtu zituz-ten. Lauroken, berriz,erakusleihoan zeudenerloju eta beste zenbaitgauza eraman zituzten.Ertzaintzak, Lasartenharrapatu zuen lapurre-tako bat. Lapurretaburutu zutenakBarakaldoko 18-23 urte-ko lau gazte izan ziren
LOTERIA NAZIONALA
Txin-txin, txin-txin,diruaren hotsa... loteria-ren zati txiki bat badaere diru soinuarekinesnatu zen Lasarte joanden otsailaren 28an.Baina ez Lasarte baka-rrik, Usurbila ere etorrizen otsailaren 28koloteria nazionalaren zatitxiki bat. Atxegaldekoemakume batekLasartetik 500 pezetakodezimo bat hartu zuenAtxegalden biltzendiren emakumeen arte-an banatzeko. Baitatokatu ere. Nahiz etabatzuei gehiago toka-tu, gehienek Milioi t´erdipezeta jasoko dute.
Ikasle Abertzaleak taldearen Herri EskolaNazionala joan den otsailaren 27tik martxoaren
1era Usurbilen izan genuen. Euskal Herri osokotxoko askotatik etorrita, gazte ugari hurbildu zenUsurbila. Agerialden hartu zuten ostatu eta egunosoan zehar hainbat ekitaldi eta jardunaldi burutuzituzten. Jardunaldi hauekin batera, otsailaren28an, gauean, Morau kantautoreak kontzertuaeskaini zuen Udarregi zaharrean.
Martxoaren 9an izan zen urteko bigarren odolemanaldia. Usurbilgo Odol Emaileen Elkarte-
ak deituta 65 pertsona inguratu ziren anbulategiraodola eman asmoz. Guztira 26 litro odol bildu ziren.Urte honetako lehenengo emanaldian uste bainopertsona gutxiagok eman zuten odola, 47k, bainabigarren emanaldi honetan asko igo da kopuru ho-ri. Odol emailea berri bat ere bazegoela kontutanhartuta, odol emaileen elkartekoak gustora zeuden.
Emakumeek beren eguna ospatu zuten mar-txoaren 8an. Ospakizunak, aldiz, aurreko egu-
nean hasi ziren. Izan ere, “egin dezakegu” (WeCan Do It) lemapean Ugarte jatetxean bildu zirenUsurbilgo hainbat emakume. Guztiek elkarrekinafaldun ondoren, goizeko ordu txikiak iritsi zirenarte festa giro alai eta atseginaz gozatu ahal izanzuten. Hurrengo egunean, beraien egunean,elkarrekin bazkaltzera animatu ziren emakumeakere ez ziren gutxi izan.
1998
kom
art
xoa
k13
16 Noaua! 38.zk. Usurbil
zerdi patsetan
USURBILGO HORTZ KLINIKAHaginak ondo dabiltzanean, sabela poz!
Kale Nagusia, 2 1.C4Tlf 37 08 78
20170USURBIL
FERNANDO PEREZ-MOSSO NENNINGERANTONIO BERNAL RUIZ DE OÑA
Kale nagusia, 2-2-2DTlf. Denda 36 46 37
Etxea 36 52 99
BAINUKOALTZARIAK
ITURGINDEGIAEguneko bazkariak
eta afariak
Nagusia,6Tlf 36 27 25
20170 Usurbil(Gipuzkoa)
Juan Joxe Olano plater tiraketetan nagusi
Juan Joxe Olano plater tira-ketako Gipuzkoako txa-
peldun izendatuko dute dato-rren martxoaren 14an. Mini fosoeta foso unibertsal tiraketamotetan, 1997. urteko txapel-ketetan lehenengo postuaeskuratu du aurten. Ez da txa-pelketa hau eskuratzen duenlehenengo aldia. Iaz ere minifosoko txapeldun izan zen.
Isil-isilik Gipuzkoako txapel-dun zaitugu.
Oraindik ez. Martxoaren 14anfoso olinpiko eta foso unibertsa-leko txapeldun izendatukonaute Txitxardin Beltzean egin-go den afarian. Eskutitz bat iritsizitzaidan bi modalitate horie-tan txapeldun nintzela eta afa-rira joateko esanez.
Ez zenuen espero beraz..
Espero, beti izaten da espe-rantzaren bat. Izan ere, urteanzehar hainbat herritako platertiraketetan parte hartu dut.Hernanin eta Olaberrin lehe-nengo postuak lortu nituen etabeste tiraketa askotan bigarreneta hirugarren postuak lortuizan ditut. Gehienetan lehe-nengo bost postuetan geldituizan naiz.
Garaipen horiengatik zaraGipuzkoako txapeldun?
Ez garaipenengatik, Gipuz-koako txapelduna aukeratzekoerregulartasunari begiratzendiote. 10-12 tirada onenakhartu eta hautsitako platerenkopurua batzen dute. Plater
gehien hautsi dituena izatenda Gipuzkoako txapeldun.Larunbatean esango didatebotatako plateretatik zenbathautsi nituen.
Punta-puntan zabiltzala esannahi duzu?
Plater tiraketetan lau mailadaude eta goreneko mailannago, lehen mailan. Hiru urtedaramatzat maila honetan. Iazmini foson Gipuzkoako txapel-dun izan nintzen. Aurten, berriz,modalitate horretan eta fosounibertsalean lortu dut lehenpostua.
Zer moduz ibiltzen zara fosoolinpikoko tiradetan.
Modalitaterik zailena da hau,baina nahiko ongi moldatzennaiz. Hemen ibiltzeko askoentrenatu behar da, eta nikezin dut. Ni ez naiz “Ringo”bezala foso olinpikoan bete-betean aritzen. Hala ere parte-
hartu izan dudan txapelkete-tan puntan ibili izannaiz.Unibertsala eta mini fosoaerabat utzi gabe foso olinpiko-an gehiago aritzeko asmoa dutaurten.
Foso olinpikorako entrena-tzen hasi zara?
Bai, entrenatzen hasia naiz ja.Horretan gogo piskat gehiagojarri, serioago hartu eta eapunta-puntan ibiltzen naizen.
Ringori irabazteko prestorduan?
Behin edo behin irabazi izandiot, baina berak askoz ereerregulartasun haundiagoa du.
Zein da zure errekorra?
Zaragozan, orain dela 2 urte153tik 147 hautsi nituen.Entrenamendutan 100etik 99,100etik 98 egin izan ditut.
Josu Aranberri.
atsetan
Usurbil 38.zk. Noaua! 171998kom
artxo
ak
13
FUTBOLA
ESKUBALOIA
SASKIBALOIA
ARETO FUTBOLA
PELOTA
Otsailak 28-martxoak 1Otsailak 28-martxoak 1
Martxoak 7-8Martxoak 7-8
Boskozaleak 1 - Usurbil F.T 0 (2.R.)Gazteak 2 - Usurbil F.T 4 (ju.)Usurbil F.T. 0 - San Ignacio 0 (n.)Orioko 5 - Usurbil F.T 2 (ka.)
Usurbil F.T 2 - Elgoibar 2 (2.R.)Usurbil F.T 2 - Amaikak bat 4 (ju.)Zarautz 2 - Usurbil F.T 0 (n.)Usurbil F.T 5 - Zumaiako 2 (ka.)
Deusto 27 - Usurbil 30(2.N.)Usurbil 19 - Ereintza 30 (ju.m)Usurbil 18 - Ereintza 22 (ka.m)Leizaran 15 - Usurbil 15 (ju.n)
Usurbil 33 - Egia 34 (2.N.)Elgoibar 20 - Usurbil 17 (ju.m)Elgoibar 19 - Usurbil 27 (ka.m)
Usurbil S.T 27 - Niessen 99
Xabier Edar. 6 - Umore ona 2Xabier Edar. 3 - Past. Adarra 3
R.: errejionalakN: nazionalaju.: jubenila
ka.: kadeteakn.: neskak m.: mutilak
Laburdurak
EE M A I T Z A KM A I T Z A K
Otsailak 28-martxoak 1Otsailak 28-martxoak 1
Martxoak 7-8Martxoak 7-8
Alde Zaharra 56 - Usurbil S.T 27
Xabier Carbayeda eta Goyo Martin
Kale nagusia, 44- beheaLASARTE-ORIA TEL. 36 61 97
Kirol masajea eta masaje terapeutikoa
KimaMASAJE LEKUA
T R U K ERuKE
Udaberrikomoda berria
arropa berriarekin
Erdiko kalea, 2Tel:37 34 81
JANTZIAKZeri ari zaraitxaroten?
Egin zaitezNoaua!kobazkide!
Judo eta Sambon Euskadiko txapeldun
Berandu bada ere zorionikberoenak herriko judokei.Izan ere judo taldeko
kideek domina ugari lortu zituz-ten otsailean jokatu ziren judoeta samboko Euskadiko txapel-ketetan.
Judon zazpi domina lortu zituz-ten juniorretan. Anartz Aizpurua,Iñigo Goikoetxea, Josu Arruti,Gaizka Maiz, Vanesa Guevara,Telmo Cancio eta XabierAzurmendi izan ziren Euskadikojudo txapelketan dominak lepo-an jantzi zituztenak.
Sambon, aldiz, domina gehia-go lortu zituzten Euskadiko senior
txapelketan, hamar hain zuzenere. Xabier Heras, Alvaro Mendi-za-bal, Erika Guevara eta MariaJose Sardenek urrezko dominakeskuratu zituzten. Anartz Aizpu-rua, Ibai Peña, Xabier Urkizu,Gaizka Maiz, Vanesa Guevaraeta Garazi Goikoetxeak, aldiz,zilarrezkoarekin konformatubehar izan zuten.
Gipuzkoako Eskolarteko txa-pelketan bost domina ekarrizituzten Usurbila. Urrea IraitzAraolazak, zilarra AinireGoikoetxeak eta brontzea AlainArriola, Sergio Montes eta EnekoIturriozek.
Baqueira Bereteko errege-erreginak
Baqueira Bereten eskiatzenibili ziren joan den otsaila-
ren 28 eta martxoaren 1eanhainbat eta hainbat usurbildar.Usurbilen eskiatzaile (edo sasies-kiatzaile) ugari dagoela argigelditu da Andatza Kirol Kulturelkarteak antolatu duen irteerahonetan. Guztira 85 pertsona
izan ziren bi autobusetanLleidako eski estazio garrantzitsuhorretara joan zirenak. Eguraldibikaina lagun, Tomba etaConpagnoni baino jeitsieraazkarragoak egin zituztelaentzun da herrian. Hori bai, odolurdinekoak ikusi zituztenarenzurrumurrua ere iritsi da.
Joko Garbiko Gipuzkoako tx.
Billabona I 40Zubieta I (Aizpurua anaiak) 24
1998
kom
art
xoa
k13
18 Noaua! 38.zk. Usurbil
E.E.B.B.-n aurkitzen dugunPittzburg hiriari jarraitu nahi dioBilbok Gugenheim eta antzeko
inbertsio erraldoiekin. Duela 50 baturte, Pittzburg siderurgia eta metalur-giaren hiria zen; “ Iron City”. Gauregun zeharo eraldatuta dago meta-lurgiaren krisian sartu zenetik. Burdinaeta metalaren mundua utzi eta turis-moan, hirugarren sektorean dihardu-te lanean eta ondorioz hiriaren itxuraaldaketa ere nabaria da.
Bilbok ere eraldaketa beharraduela garbi dago. Berri zehatzik jakinez arren, metalgintzaren munduanjarraitzeak ez dirudi irtenbiderik apro-posena denik halako hiri batentzat.
Jakin badakigu, dagoeneko, Bilboeta batez ere bere ibai ertza berritze-ko proiektua ere garatuz doala pixka-naka. Izan ere, herri-hiritarrok arlohorretan ez dugu izan parte hartzekoposibilitate handiegirik, baina dagoe-neko eman dituzte pauso garrantzi-tsuak. Hauen artean, Euskalduna kon-gresu jauregia (oraindik eraikitzen aridirena) eta batez ere Gugenheimfamatua, dagoeneko hiri narratsbaten erdian aurki dezakegun erai-kuntza berritzailea.
Proiektu hauen berri zehatzak ,berauek eraiki ondoren zabaldudituzte komunikabideen bitartez.Gugenheim-en kasuan ikus dezake-gu hau. Eraiki bitartean ez da izanhoni buruzko ia ezerren berri. Ez herri-tarrok ezta zuzenki lotuta agertzenzaizkigun arte munduan mugitzendiren herritarrek ere. Berau eraikiaizan den arte, noski.
Bitartean hainbat hausnarketa egindira, bilera eta eztabaida sortu diraarte munduan mugitzen direnen arte-
an. Zerbait bazetorrela jakina zen.Baina honen ondorioak zeintzuk izan-go ziren aztertu gabe zegoen orain-dik.
Proiektu arin bat izan balitz ez lego-ke arazorik. Baina, Bilbo eraldatzeazgain, Euskal Herriko artearen mun-duan aztarna ikaragarria utziko luke-en proiektu erraldoi bat dela kontu-tan hartu beharra zegoenGugenheim eraikitzerakoan.
Hain zuzen ere hor datza gakoa.Gugenheimen inposaketa honekinartearen mundua zalantzan geratzenda. Egileek aurrerapausu izugarriaizan dela diote. Baina arte mailan?Honen inguruan batzarrik izan gabe,zuzenki inplikatuta agertzen direnarte munduaren inguruko herritarre-kin eztabaidatu gabe, ezin litekeesan hotz-hotzean aurrerapausuaizan denik.
Gaur egun artearen inguruko mugi-mendu asko “moda” bihurtzen aridira, negozio iturri handi bat. EtaGugenheim bezalako proiektuekinhori bultzatu nahi dutela dirudi. Bestehainbat eztabaida puntu ere hordaude oraindik argitu gabe; Euskalartea non geratuko da Gugenheim-en ondoan? Eta oraindik loratzen aridiren mugimenduak? Hauek ere izan-go al dute zor zaien garrantzia?
Oraingoz proiektu honek eragingodituen benetako emaitzak ez diragarbi ikusten, geroak esango du.Baina argi dago honelako pausugarrantzitsu bat ematerakoan,proiektua besterik gabe onartu duten“egile”ek, gai honen inguruan zuzen-ki erlazionatuta ageri direnekin komu-nikazio zuzena izatea komenigarriaizango zela.
“Iron City” berria
Aitziber ElortzaMendizabal
b 24 urte
b Kaleberrikoa
b Arte ederretan
lizentziatua
b Iruñako San Fermin
Ikastolan ari da lane-
an
er diyo?
Usurbil 38.zk. Noaua! 191998kom
artxo
ak
13
erriko taldeak
Ba al dakizue non aurkiditzakezuen Kontxako bi
bandera? Aginaga Kirol elkar-tera joan besterik ez duzue.Orain dela 33 urte inguru sortuzen soziedadean sartu etaparez pare topatuko dituzu1957an eta 1960an Aginagakotrainerak lortu zituen Kontxakobi altxorrak. Garai bateanhainbat eta hainbat estropadairabazi zituen trainera, traineri-la eta bateletan Aginaga kirolelkarteak.
Kirol elkartea bada ere, so-ziedade arrunt bat da Agina-ga kirol elkartea. Larunbat etaigandeetan, hamaiketako,bazkari eta afari garaiaksakratuak dira bertan. 1955.urtean sortu zenetik gorabehe-ra batzuk izan dira, bai, bainaoraindik ere 80 bazkidetik goradaude bertan.
Benito Aranburu izan zenAginaga Kirol Elkartearenlehen lehendakaria. Oraindela 33 urte politikak sortzenzuen giro nahasia ahaztu etaAginagarren topaleku izanzedin elkarte bat sortzea era-baki zuten. Benitoren esane-tan,“Garai hartan elkarte batsortzea ez zen batere erraza.Donostian, arraun mundukogizon garrantzitsu batek elkar-tea sortzeko eman behar zirenpausoak zeintzuk ziren erakutsizizkigun. Ondoren, denon arte-an, Errasti zaharrarena zenetxe azpian gero elkartearenegoitza izan den lokala mol-datu genuen ”.
Hasieran Aginaga kirol elkar-teak arrakasta haundia izanzuen aginagarren artean. 130bazkide ziren elkartea eratuzenean. Gero, ordea, askokalde egin omen zuten.“Elkartea sortu zeneanAginagar gehienak eta kan-poko batzuk bazkide eginziren, baina bi urteren buruanbazkide kopurua asko jeitsizen, gainbehera haundia izanzen hura”. Ondoren, berriz erebazkideak sartzen joan eta 80bazkideko kopuruan ibili izandira.
Izenak dioen moduan kirola-rekin erabat lotuta egon izanda urteetan zehar Aginagakirol elkartea. “Elkartea sortze-rakoan arraun talde moduanfuntzionatzen genuen. Arraunfederazioari diru kopuru batordaindu eta trainera, traineri-la eta bateletan ibiltzen zenelkartea 60 eta 70. hamarka-detan”. Horrez gain, sokatiran
eta futbolean ere hainbat etahainbat talde ibiliak dira elkar-tearen izenean.
Momentu honetan, elkarte-an 80 bazkide daude gutxigo-rabehera, eta zaharrak, edoadinekoak omen dira gehie-nak. “Gazteei, elkartean sar-tzea asko kostatzen zaie.Azken urteetan ere berdinagertatu da. Aldian behin,banaka-banaka sartzen dira.Hala ere, azken aldi honetanbatzuk sartu dira eta, tira,aurrera doa elkartea”.
Aginaga kirol elkarteanemakumeei sartzeko oztoporikez zaie jartzen. Ezin daitezkebazkide izan baina sartzekoeskubidea badute. Eta sukal-dean lana egin? Lehen debe-katuta egon zen, baina orain,andrea gizonari sukaldeanlaguntzen noiznahi ikusi omendaiteke.
Josu Aranberri
Kirol elkartea baino zerbait gehiago
J. OrbegozoIturgintza - Gasa - Berokuntza
37 29 37 - 36 59 26%Bizkarra 1, 1.esk.
JOSE AIZPURUA UNANUEIgeltseritza eta pintura
Fatxaden konponketaTeilatuen berritzea
Muna Lurra, 20 - 1.BUSURBILTel.: 36 37 67
Pintore kalea, 1 - 3.ALASARTE-ORIATel.: 36 17 83
il-pilean
Alzehimerra zahartzaroa-rekin lotuta dagoen gai-
xotasuna da. 65-75 urte ingu-ruko adinekoek sufritzen dutegero eta gehiago zabaltzenari den gaixotasuna. IgnacioMendiguren medikuak gaihonen inguruko arlo desberdi-nak landu zituen joan denmartxoaren 6an Udarregizaharrean Guraso Eskolakantolatuta eman zuen hitzal-dian.
Azken urteetan, gero etagehiago, hedatzen ari dengaixotasuna da alzehimerra.Lehen, honelako kasuak gutxiizaten ziren, hobeto esanda,alzehimerra bere osotasuneangutxitan garatzen zen. Izanere, lehen, gaixotasuna gara-tu baino lehen hil egiten ziren.Orain, ordea, bizi itxaropenahaundiagoa denean gaixota-sun progresibo hau dutenkasuak gero eta gehiago dira.
Zer da alzehimerra? 65-75urte bitartean ematen dengaixotasuna da. Adin horreta-ko zenbait pertsona memoriagaltzen, bere eguneroko jarre-ra eta ohiturak erabat alda-tzen hasten da. IgnacioMendiguren medikuaren esa-netan hasiera oso arraroa iza-ten da. “Egun batetik besterabere betiko jarrerak aldatzenhasten da. Urteetan zeharerosketak egitera joan izanden denda ahaztu eta inoizjoan ez den beste bateradoa, musean jokatzera joate-ari uzten dio, gauzak ahazten
hasten da... nolabaiteko maiz-tasun batean honelako gau-zak errepikatzen ditu alzehi-merra duen gaixoak berehasieretan”.
Gaixotasunaren hasieratikbukaerara 2 sintoma agertzendira: alde batetik, memoriagaltzen da. Pixkanaka-pixka-naka gaixoa memoria galduzdoa, orain dela urte askopasatakoaz gogoratzen dira,baina ez atzo zer egin zuten.Beste aldetik, gaixoarengandenbora eta espazioarenaldaketa dago. Hasieran tokiezezagunetan galtzen hastenda, gero oso ondo ezagutzendituen lekuetan ere bidea ezinaurkitu ibiltzen dira.
Alzehimerra ezin sendatu
Alzehimerra ezin da sendatu.Alzehimerra duen gaixoak pix-kanaka-pixkanaka okerreraegiten du, egoera jasanezine-ra iritsi arte. “Denborarekinmemoria osoa galtzen dute.Jendea ez dute ezagutzen,
gauzak zertarako diren ezdakite, beraien irudia nolakoaden ere ahaztu egiten zaie -dio medikuak- Honekin bate-ra,mugimendua galtzen joa-ten dira: ez dira gauza jazteko,jateko, komunera joateko ...”
Alzehimerra duen gaixoazaintzea oso gogorra izatenda. Pazientzia haundia beharda eta horretarako laguntzaeskatzea izaten da onena.Izan ere, nola zaindu alzehi-merrra duen gaixoa? IgnacioMendigurenen arabera gaixo-ari gauzak ez zaizkio erakutsibehar, erraztu egin behar zaiz-kio. “ Behin memoria galtzean,zenbait mugimendu ahazteanhoriek ez ditu errekuperatuko.Oraindik mantentzen dituenakmantentzea da onena”.Horretarako gauzak erraztuegin behar zaizkie: galderakez egin, eguna beti modu ber-dinean antolatu, gauzak lekuberean utzi.
Josu Aranberri
Alzehimerra: memoria galtze progresiboa
1998
kom
art
xoa
k13
20 Noaua! 38.zk. Usurbil
Lore eta lore landareakSan EstebanTlf. 36 22 55
URTINEALORATEGIA
Irazu kalea, 3 - Tlf. 37 00 13
pintxoak, bokataketa plater konbinatuak
Usurbil 38.zk. Noaua! 211998kom
artxo
ak
13ajerako
kondarrak
Sagarrondoaren emaitzez naiz ni inoren bekaitzlur maite hontan sortutakoaaspaldiko garaiz.zuen artera bilduz maizbeti ere bihotz alaiznik ere harro aitor dezaketusurbildarra naiz.
Umoretsu zabiltzateitxurak hala diradeparegabeko ikuskizunazer esan nezake?Horrenbeste borondatemaitagarriak zerateegia da bai naukazuelaherriko alkate
Penak ditzaket arinduzeru beltz denak urdindulaguntzat hartzen nauten guztiakumorez berdindu.Ez dadila inor mindubaina hara nik agindu:egunen batez ni falta banaizzuenak egin du!
Antton Aranburu
Bota bertsoa
Lehiaketa
Erremedioen txokoa
Ontzi bat jarriko dugu sutan baso bat urarekin.Gero, 100 gramo egur-belar botako dugu uretaraeta irakin arte utziko dugu. Bost minutu hozten utzieta gero infusio hau egunean zehar nahi adinaaldiz edan ahal izango dugu.
KOLITISARENTZAT
Behar duguna:
*Egur-belarra
(Lythrum Salicaria)
7.aleko iturri, eskultura huraBizkarreko parkean dago. EliasSagardiak asmatu du erantzuna etaEgioletan afaltzeko aukera izangodu. Zorionak!
Zenbat zubik zeharkatzen duteOria ibaia Usurbilen?Asmatzaileen artean Tragoxkan bilagunentzako afaria zozketatuko da
San Esteban kalea, 8TLF 36 27 70
20170USURBIL
kafe berezia Bideo eta ArgazkiakUsurbil tlf 36 14 87 oiartzun
Behin batez Puela zaharrean, trago luze baten ondoren, honela mintzatu omen zitzaion sagardoaPuelako artzaiari:
Haritz Harreguy Zumetajatetxean saria jasotzen
egur- belarra
i ro l agenda19
98ko
ma
rtxo
ak
1322 Noaua! 38.zk. Usurbil
Martxoak 13
Areto futboleko partidua(m): Ondarre - XabierEdaritegia Pio Baroja kirol-degian.
Martxoak 14
Bigarren nazionaleko esku-baloi partidua (2N):Arrasate- Usurbil K.E
Eskubaloi partidua kadetemailan (m):Usurbil K.E-Loyola. Oiardo kiroldegianarratsaldeko 16.30etan
Eskubaloi partidua jubenilmailan (m): Usurbil K.E-Loyola. Oiardo kiroldegianarratsaldeko 18.00etan
Futbol partidua jubenil mai-lan(m): Gazteak - UsurbilF.T.
Futbol partidua errejionalmailan. Igoera fasea.(m):Intxaurrondo - Usurbil F.T.Donostian.
Futbol partidua errejionalmailan(n): Usurbil F.T. -Allerru. Harane zelaian.
Futbol partidua jubenil mai-lan(m): Martutene - UsurbilF.T.
Martxoak 15
Saskibaloiko partidua (m):Usurbil S.T - MartikoAmigos. Oiardo kiroldegian10.00etan hasita.
Martxoak 20
Areto futboleko partidua(m): Xabier Edaritegia -Axular Oiardo kiroldegian,20.45etan.
Martxoak 21
Bigarren nazionaleko esku-baloi partidua (2N): UsurbilK.E- E.H.U. Oiardo kirolde-gian arratsaldeko18.00etan
Eskubaloi partidua jubenilmailan (m): Basauri- UsurbilK.E. Basauriko kiroldegian
Eskubaloi partidua kadetemailan (m):Basauri- UsurbilK.E. Basauriko kiroldegian
Futbol partidua errejionalmailan(m):Usurbil F.T. -Gwendoline. Harane futbolzelaian.
Futbol partidua errejionalmailan(n): Alde Zaharra -Usurbil F.T. Donostian.
Saskibaloiko partidua (m):Haurtzaro ikastola - UsurbilS.T - Oiartzungo Elorsorokiroldegian arratsaldeko19.30etan.
Futbol partidua jubenil mai-lan(m): Usurbil F.T. - SanPatricio.
MARTXOAK 13 ostirala
MARTXOAK 21 larunbata MARTXOAK 22 igandea
MARTXOAK 20 ostirala
MARTXOAK 14 larunbataMARTXOAK 15 igandea
ll
ll
ll
ll
ll
ll
ll
ll
ll
ll
ll
ll
ll
ll
ll
ll
ll
Usurbilgo Saskibaloitaldea bere lehe-nengo garaipenalortzen saiatuko dadatozen bi jardunal-dietan. Martxoaren15ean MartikoAmigosen aurkajokatuko dute Oiardokiroldegian goizeko10.00etan.Martxoaren 22anOiartzunen dute par-tidua Haurtzaro ikas-tolaren aurka
ZUMETA MENUAK(Gutxienez 2 lagunentzat)
- Etxeko ahate foie-a aran pasa eta pattarraz
- Itsaski entsalada hozberoa trufa zaporez
- Zapoa txangurroz beterik eta itsaski saltsaz
- Aspizuna patata pure, onddo eta pikilo
piperraz haragi saltsatan
- Etxeko azkenburukoen dastapena
- Ogia eta kafea
ZUMETAJATETXEA
Txoko alde, Tel.: 36 27 13 3.475 pta. (pertsonako)
Sagardotegikomenua bazkarieta afarietan;
Etxeko sagardoa dastatzeko aukera!
Egioleta baserria z/g Tel.: 36 63 27
Egioleta sagardotegia
1998ko m
artxo
ak 13
Usurbil 38.zk. Noaua! 23
genda
BBAAZZKKIIDDEE TTXXAARRTTEELLAA55000000 ppeezzeettaa uurrttee oossoorraakkoo
Izena:1.Abizena:2.Abizena:Helbidea:Herria:Tfnoa:Kontu Korrontea (20 digito):
!!H
AM
AB
OS
TE
KA
RI
A!!
!
Senideak-en manifesta-zioa. Arratsaldeko
20.00etan.
Martxoak 1
Su Ta Gar talde eibartarraketa Kashbad taldeOreretarrak kontzertuaeskainiko dute herriko fron-toian gaueko 22.30etanhasita. Usurbilgo AEK-kantolatutako ekitaldirakosarrera 1000 pezetakoaizango da.
Martxoak 2 astelehena
Andatza K.K.E-k mendi irte-era antolatu du. Xoxoka-Etende-Leuneke-Arano, 4orduko ibilaldia izango da.Ondoren babarrun jana.1300 pezeta. Irteera goize-ko 8.00etan.
Euskal Herria Askatu!renmanifestazioa. Arratsaldeko20.00etan, errotondan.
Martxoak 6 ostirala
Senideak-en manifesta-zioa. Arratsaldeko20.00etan.
Martxoak 22
Etzakit taldearekin dantzal-dia herriko frontoian.18.30etan.
Martxoak 7 larunbata
Euskal Herria Askatu!renmanifestazioa. 20.00etan,errotondan.
Itziar Zubizarreta ipuin kon-talariak bere ipuinak konta-tuko ditu udal liburutegianarratsaldeko 18.00etanhasita. 5-8 urte bitartekohaurrentzako ipuinak
sssss
Oihulari klown antzerki tal-deak “Dena kontrolpean”antzezlana aurkeztuko duTxurrut tabernan 21.30etan.
OHARRAK
Etxea alokatu nahi nukeKaleberri inguruan. Deitutelefono honetara: 37 14 95
Saloun pisu bat dut salgai.104 metro karratukoa,altzariz hornituta, hondar-tzatik 100 metro ingurura.Deitu 362865 telefonoragaueko 21.00etatik aurrera.
LANPOSTUAK
Billabonako udalak euska-ra dinamizatzaile bat behardu. Eskaerak aurkeztekoepea: martxoak 18. Infor-mazio gehiago GAOko 37.ean.
Ibarrako udalak peoi lurpe-ratzaile bat behar du. Eska-erak aurkezteko epea: mar-txoak 20. Informazio gehia-go GAOko 39. ean.
Arrasateko udaleko funtzio-narioen plantilan jakinaraz-le plaza bat dago hutsik.Eskaerak aurkezteko epea:martxoak 26.
MARTXOAK 15 igandea MARTXOAK 25 asteazkena
MARTXOAK 22 igandea
MARTXOAK 23 astelehena
MARTXOAK 26 ostegunaMARTXOAK 16 astelehena
MARTXOAK 20 ostiralaMARTXOAK 13 ostirala
MARTXOAK 14 larunbata
LANPOSTUAK
ll
ll
ll
ll
ll
ll
ll
ll
ll
44
//
//
//
OHARRAK
44
Martxoaren14an Noaua!Elkartearen
egoitzan herrikotalde desberdi-nek hitzarmenasinatuko dute
Noaua!Elkartearekin
eguerdiko12.00etan.
Martxoaren 28anNoaua! Kultur
Elkarteak urtero-ko batzar oroko-
rra egingo duudaletxeko
pleno aretoangoizeko
10.00etan lehendeialdia
10.30etan biga-rrena hasita.
saizar
aginaga
URDAiRA
illunbe
araeta
iruin
Aginaga, Tlf: 36 67 10 Etxeko sagardoa dastagai urte osoan.
Kalezar, Tlf: 36 22 28Igande gauetan eta astelehen eguerdietan itxita
Aginaga, Tlf: 37 26 91Igande gauetan itxita.
Zubieta, Tlf: 36 12 29Eguerdietan irekita eta igandeetan itxita.
Txokoalde, Tlf: 37 16 49Sagardotegi eta jatetxeko menua egunero.
Zubieta, Tlf: 36 20 49Egunero txotxeko sagardoa dastatzeko aukera.