noaua! 473 alea

20
ASTEKARIA - 2011ko abenduaren 23an - XV. urtea - Usurbil, 473. zenbakia Julian Txikiren argazki gehiago azaldu dira www.noaua.com San Silvestre herri lasterketan kirola eta umorea bat eginik San Silvestre herri lasterketan kirola eta umorea bat eginik

Upload: egunea

Post on 06-Mar-2016

254 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: NOAUA! 473 alea

ASTEKARIA - 2011ko abenduaren 23an - XV. urtea - Usurbil, 473. zenbakia

Julian Txikiren argazki

gehiago azaldu dira

ww

w.n

oaua

.com

San Silvestre herri lasterketan

kirola eta umorea bat eginik

San Silvestre herri lasterketan

kirola eta umorea bat eginik

Page 2: NOAUA! 473 alea
Page 3: NOAUA! 473 alea

3Noaua! - 2011ko abenduaren 23an

ATA R I KO H A I Z E A

Albistea iruditan

Telefono interesgarriak

NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil 943 36 03 21 / [email protected] / www.noaua.comJendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua. Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda. Idazkaria: Aizpea Aizpurua. Publizitatea: Bea Alda, [email protected].

Erredakzio kontseilua, [email protected]: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti, Aizpea Aizpurua. Banaketa: Lourdes Kamino, Olatz Rezola, Ainara Arnaiz.

Laguntzaileak: Lontxo Zubiria, Maria Angeles Arruti, Ainara Arnaiz, Unai Aizpurua, Maria Jesus Urbieta, Maddi Galbete, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, MaddiZaldua, Irati Portu, Iñaki Larrañaga, Pako Agudo, Jon Etxabe, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, Denis Elortza, Pello Aranburu, Xabier Aranburu, Maider Makazaga,Inma Balda, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Maialen Unanue, Ugaitz Agirre, Joxe Piñas, Unai Agirre, Idoia Torregarai eta Udarregi ikastola.

Tirada: 2.800 ale. Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818. Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

Euskal Herrira!

Euskal presoak

Udala 943 371 951Atez ateko bulegoa 900 776 776 Udaltzaingoa 943 361 112Udal zerbitzuak (Brigada) 943 370 148 Gizarte Zerbitzuak 943 377 110Diputazioa - Basetxea 943 361 215 Bake Epaitegia 943 372 336Udarregi Ikastola 943 361 216 Haur Eskola 943 374 061Zubietako Lanbide Eskola 943 364 600 Zubietako Herri Batzarra 943 372 077Hastapen tailerrak 943 360 465 KZgunea 943 570 999Oiardo Kiroldegia 943 372 498

Sutegi Udal Liburutegia 943 360 692Zumarte Musika Eskola 943 371 594 Etumeta AEK Euskaltegia 943 372 001Kalezar Eguneko Zentroa 943 365 249 Gure Pakea Zahar Egoitza 943 368 770Gure Elkartea Zahar Egoitza 943 371 751 Arrate Zahar Egoitza 943 366 340 Taxia (Angel) 607 928 770Taxia (Joxe Kruz) 677 373 466 Eusko Tren 943 470 976 Korreos - posta zerbitzua 943 362 894Anbulategia 943 362 013 Oa botika 943 376 076Iturralde botika 943 363 395

DYA 943 464 622Gurutze Gorria 943 272 222 Emergentziak 112Gonzalez Ehorztetxea 943 362 163Gipuzkoa Donostia Kutxa 943 361 202 Euskadiko Kutxa-Laborala 943 364 740Banco Guipuzcoano 943 370 006 Banco Popular Español 943 370 411BBVA 943 377 155 Caja Rural Kutxa 943 368 842Argindarra - Iberdrola 901 202 020 Gas naturala - Naturgas 902 123 456Telefonica 1004 Euskaltel 900 840 840

Uholdeen arrastoa garbitzen

Hilabetea pasa da uholdeakizan zirenetik.Denboralearen arrastoak

oraindik nabariak dira erreka bazterre-tan. Uholdeak pasa ziren, baina lanasko dagoela egiteko oraindik. Horrenaurrean, auzolanean aritzeko xedez,abenduaren 6rako egin zuten deia.Usurbil Zero Zabor taldeak eta ITAYAGazte Asanbladak eginiko deialdibateratuak 60 lagun ingururen partehartzea ekarri zuen. Hilabete lehenagoizandako uholdeek utzitako ibai ertze-ko zikinkeria garbitzen aritu ziren,Herria Garbi izeneko egunean.Irudian ikus daitekeenez, gogotik aritubehar izan zuten. Errio bazterrak garbitzen aritu ziren zero zabor eta Itayakoak.

Page 4: NOAUA! 473 alea

4 Noaua! - 2011ko abenduaren 23an

HE R O R R E K E S A N

IMANOL UBEDA

Zaharrak ez zuen hil nahi liburua (Susa 2011) aurkeztu zenegunean zendu zen Muamar Gadafi. Gaizka Zabarteren

nobelak badu ironiatik asko, pentsa, ehorzle bat da protagoniste-tako bat. Portzierto, laburra, arin irakurtzekoa, ederra nobela.Baina ez, ez du Gadafi hizpide. Eta Libiako matxinoek ez zutenliburuaren berri. Jakinda ere, zaharrak ez zuela hil nahi, uste dutberdin berdin akabatuko zutela.

Urriaren 20an izan zen. Liburuaren aurkezpena eta Gadafirenheriotza. Gurean, zeresan handiagoa eman zuen hirugarren albistebatek. ETAk bere jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabakibaitzuen egun horretan bertan. Albistea jaso eta handik gutxira,ohiko inkesta izan zen ia hedabide gehienetan. Albistearen berri izanzenuenean, zer pasa zitzaizun burutik? Ba nik hainbat flash izannituen, kolpe batean hiru irudi etorri zitzaizkidan burura.

Lehenik eta behin, etxekoekin akordatu nintzen. Amarekin bere-ziki. Biktimen zerrenda ofizial horretan azaltzen ez den horietako batdugu etxean. Imanol izena jarri zidan osaba. Amaren anaia. GuardiaZibilaren kontrol batean eraila, 1977an. Horiek ez dituzte zenba-tzen. Baina hala ere, etxean ez digute erraietatik hitz egiten erakutsi.

Bigarrenik, espetxean daudenekin. Egunkaria auzia tarteko, PelloZubiriari egin zitzaion ongi-etorrian izan nintzen, NOAUA!rakoalbistea jasotzen. 2003a zen. Gazte asko topatu zituen espetxean etaongi-etorrian bota zuen esaldi bat iltzatuta geratu zitzaidan: “ekarriegin behar ditugu, ezin ditugu usteltzen utzi”.

Hirugarrenik, Elkarriko garaiak etorri zitzaizkidan burura. Tolosapartean abiatu zen Elkarri eta giza mugimendu haren hastapen bile-retan izan ginen anaia eta biok. 18 urterekin edo. Helburu hauekinjaio zen: “elkarrizketa eta akordioaren alde, euskal gatazkari irtenbidebaketsu eta elkarrizketatua emateko eredua aldarrikatu eta bultzatze-ko sortua”. Anitza, bere garaian 3.000 kidek eta 100 taller lokalekosatzen zuten Elkarri. Gero ikasketak, lana eta bestelako kontuetanmurgildu ginen eta Elkarritik urruntzen joan ginen. Baina urriaren20an, burura etorri zitzaizkidan Maxux Rekalde, Txema Auzmendi(Herri Irratian lankide izandakoa, hau ere Egunkaria auzian egurtua),Jonan Fernandez, Bittor Aierdi... Eta hedabideetan sekula agertu ezarren, isilean eta Elkarriren alde lanean aritu ziren horiek guztiak.Mesfidantza giroan abiatu zen Elkarri, 1992an. Akatsak ere eginziren. Baina eskua altxa dezala orain eta hemen, azken urteotako bidemalkartsuan uneoro zuzen ibili denak. Ez dira asko izango...

Orduko ahaleginak ez ziren alperrikakoak izan, ordea. Elkarrirenoinordeko izan zen Lokarri eta, gutxi edo gehiago, denok dakiguzein garrantzitsua izan den Paul Riosek zuzentzen duen taldea azkenhilabete hauetan.

Ez dituzte dominak nahi. Eta ez dituzte behar. Ez ziren horrega-tik Elkarrizale egin. Baina lerro hauekin sikiera, gogora ekarri nahinituen. Jakin bedi.

Horrelakoetan, kolpe batean, nork bereak ditu gogoan. Eta nikhiru flash horiek izan nituen urriaren 20an.

Imanol Ubeda - Maialen Unanue - Luis Aranalde - Ugaitz Agirre - Aritz Gorriti - Nerea Zinkunegi - Joxe Piñas - Unai Agirre - Idoia Torregarai

Urteko albisteaz hitz bi

Ika-mika

Iragan astean hiri hondakinen gaiakGipuzkoan izango duen bilakaera bal-

dintzatuko duten hainbat gertakari izanziren. 38 alkateen (beste 20 gehitu dira ordu-tik) eta San Markoko lehendakariaren gutunaGHKren administrazio kontseiluari. Bertangaikako bilketa eraginkorrago bat egitekokonpromisoa adierazten dute. Ondorioz,GHKren administrazio kontseiluakHondakinen Partzuergoari errauste plantarenlanak kontratatzeko sei hilabeteko etenaldiabaimentzeko eskaera egin zion. Azkenik,Gipuzkoako 2012ko aurrekontuetan izanda-ko akordioan errauste plantarentzat sei hila-beteko luzamendua eta adostasuna bilatzekoprestutasuna.

Honek guztiak prentsan isla handia izandu, eta zenbait hedabide ezagunek ohikoaduten moduan jendea nahasteko erabili duteargitaratutakoa, herritarrak informatzekobaino. Horren harira gauzak zertan direnargitzea dagokigula uste dugu.

Gipuzkoako 88 udaletatik 60 inguruko

alkateek gaikako bilketa eraginkorra bultza-tzeko konpromisoa azaldu dute. Hondakinakbaliabide gisa eta ez zabor gisa hartzea dakarhorrek. Zabor kopuruan jeitsiera handia eka-rriko du.

Hiri hondakinen gaiari lotuta bi mailatakoerakundek dauzkate eskumenak. Udalekhondakinen kudeaketa eta Batzar Nagusiekplanifikazioa. Ez dauka zentzurik gaikako bil-keta eraginkor bat egin eta hori kontuan har-tuko ez duen planifikazio bat egitea. Beraz,hurrengo hilabeteak, planifikazioa, udalenerabakiak sortutako egoerari egokitu etaadosteko erabili beharko dira.

Gauzak horrela, geroz eta jende gehiagokZero Zabor norabidearen ezagutza izanda,oso zaila izango dute "el periodico"k eta ildoberean jarduten diren errausketazaleen txo-txongiloek konponbide toxikoa defendatzea.

Egoera hau ez da kasualitatez eta ezerezitikheldu. Unerik etsigarrienetan Zero Zabornorabidearen alde, bere denbora eta ahalegi-na eman duten herritarrek egin dute posible.

Muralak margotzen, argazkiak ateratzen,materiala saltzen, informatzen, proposame-nak egiten, diruz laguntzen, flash mob beza-lako ekimenak arrakastatsu egiten eta bestehainbat modutan laguntzen aritu direnek,egin dute posible honaino iristea. Eta berezi-ki, atez ateko hondakinen gaikako bilketaesperientziak errealitate egin dituzten herriakgogoratu behar dira.

Ezin dugu ahaztu ere, politikarien ospealurraren pare dagoen honetan, hainbat era-kundetan, izugarrizko presioa jasanez, alter-natibak martxan jarri eta aurrera atera dituz-ten arduradunak. Beraien ahalegin eta kon-promisorik gabe ezin izango zelako gaur egunireki den aukera paregabe hau baliatu.

Aukera lortu dugu. Baina aukera probestuala alferrik galdu daiteke. Honaino ekarri gai-tuen ahalegin horrek eraman gaitzake arra-kasta burutzera. Guztion beharra izangodugu beraz aurrera egiteko. Zorionak guztioi.

Usurbil Zero Zabor

Zertan da Zubietako erraustegia?

Page 5: NOAUA! 473 alea

5Noaua! - 2011ko abenduaren 23an

PI L-P I L E A N

Xabier Mikel Errekondok gatazka

konpontzeko inplikazioa eskatu dio Erregeari

Abenduaren 15ean, hedabide-etako eguneko irudia izanzen Usurbilgo Udaleko alkate

ohi Xabier Mikel Errekondo. JuanCarlos Borboikoa Errege espainolakKongresu eta Senatu berrian ordezka-ritza lortu zuten alderdi politikoekinizandako errondaren baitan hartuzuen Errekondo. Gutun baten bidez,Usurbilgo alkate ohi eta egun Amaiurkoalizioko bozeramaile denak, EuskalHerriko gatazka politikoa konpontze-ko eta bake egonkor, iraunkor eta jus-tua lortzeko inplikazioa eskatu zionJuan Karlos Borboikoari.

Xabier Mikel Errekondo eta JuanKarlos Borboikoaren arteko bilera egu-

nean bertan, hilaren 15ean, talde parla-mentarioa izateko eskaera erregistratuzuen Amaiurrek. Erantzuna gaueanezagutu zen. Diputatuen KongresukoMahaia, Ezker Abertzaleak, Aralarrek,Eusko Alkartasunak eta Alternatibakosaturiko koalizioak talde parlamenta-rio propioa izatearen aurka agertu zen.Biharamunean, erabakiaren aurkakohelegitea aurkeztu zuen Amaiurrekbaina alperrik. Ez dute talde propioaizango baina AuzitegiKonstituzionalera joko du Amaiurrek.

Herri batzarrerako deiaUsurbilgo Ezker Abertzalea udal

aurrekontuen inguruan lanketa sako-na egiten ari da eta horren berri dato-

rren abenduaren 29an ostegunaherriari aurkeztu nahi dio.

Herri batzarra 19:00etan izango daArtzabalen eta nahi duen oro bertarajoan daiteke.

Abenduaren 15eko argazkia

izan zen ondokoa.

Presoen aldeko mobilizazioak burutu dira egunotan

Euskal preso politikoen esku-bideen alde, DonostiakoIbaetako campusean

baraualdi astea antolatu berri du EginDezagun Bidea bilguneak.Abenduaren 12tik 18ra, zazpi egunez,besteak beste, alderdi politiko, sindi-katu, gizarte eragile edota herri mugi-menduetako ordezkariek baraualdiakegin dituzte. Eta hainbat mobilizazioburutu dira lantoki eta udalerrietan.

Hilaren 12an sindikatuen txanda izanzen. Egun horretan, LAB sindikatukokideek hainbat ekimen burutu zituztenEuskal Herriko eskualdeetan. Tartean,Buruntzaldean. Lasarte eta UsurbilgoLABeko delegatuak Michelin enpresaatarian bildu ziren. Modu horretan,urtarrilaren 7an euskal preso politikoeneskubideen alde Bilbon deituta dagoenmobilizazioari atxikimendua adierazizioten, baita egun horietan Ibaetakocampusean burutzen ari ziren baraual-diei ere.

Elkarretaratzea UsurbilenAbenduaren 16an alderdi politiko eta

erakundeek hartu zuten baraualdien

lekukoa. Besteak beste, Foru Aldundiaketa Bilduk erakundeetan dituzten haute-tsiek 24 orduko baraualdia burutuzuten. Azaroaren 29an Egin DezagunBidea taldekoen eskutik BildukUsurbilgo Udaleko osoko bilkuran aur-keztu eta udalbatzak onarturiko mozio-arekin bat eginez, gobernu taldekoordezkariek eta zenbait herritarrek, joanden ostiral eguerdirako udaletxe aurreandeitua zegoen elkarretaratzean partehartu zuten. Eskuetan, urtarrilaren 7anBilbon burutuko den mobilizazioarenatxikimendu kartelak zituztela.

Urtarrilaren 7an, BilbonBaraualdi asteko mobilizazioen oste-

an, Egin Dezagun Bidea bilguneak aste-otarako beste bi hitzordu nagusi deituakditu. Batetik astekari honekin bateraargitaratu dugun gehigarrian adierazimoduan, presoen eskubideen aldekoOlentzeroren kalejira ospatuko dalarunbat honetan.

Bestalde, Egin Dezagun Bideak deitu-ta, urtarrilaren 7an Bilbon Euskal Herrimailako mobilizazioa burutuko da eus-kal preso politikoen eskubideen alde.17:30etan abiatuko da, “Eskubide guz-

tiekin euskal presoak Euskal Herrira”lemapean. Norbanako zein eragileekhitzorduari atxikimendua adieraztekoaukera dute oraindik,kolosalaizangoda.info web orrialdean.Usurbildik Bizkaiko hiriburura joatekoautobusa antolatuko dute. Beti bezala,aldez aurretik ohiko lekuetan izenaeman beharko da.

Norbanakoak eta kolektiboak,asko dira urtarrilaren 7ko

deialdiarekin bat egin dutenak.

Page 6: NOAUA! 473 alea

6 Noaua! - 2011ko abenduaren 23an

ER R E P O R TA J E A

Juan Karlos Alduntzin, Ingurumen Diputatua

“Arazoa, erre behar ez dena erretzea da”

Ikusmina sortu zuen abenduaren15ean Foru AldundikoIngurumen eta Lurralde

Antolaketarako diputatu eta GHK-kopresidente Juan Karlos AlduntzinekSutegin eskaini zuen hitzaldiak. UsurbilZero Zabor taldekoek antolatutako eki-taldiak auditorioa bete zuen. Datorrensei hilabeteko moratoriari buruzkohitzaldiak titular bat baino gehiago utzizituen.

“Izugarrizko lana dugu denok. Denonlana eta indarra beharko da. Benetakoegia jakinarazi behar da. Hondakinenegiarekin erantzun behar diegu, gezurre-tan ari direnei”, datozen sei hilabeteotara-ko erronka nagusi hau betetzeko nahiaagertu zuen Juan Karlos AlduntzinIngurumen eta Lurralde Antolaketarakoforu diputatuak, abenduaren 15eanSutegin eskaini zuen hitzaldian. Kulturetxeko auditorioa bete zuen Usurbil ZeroZabor (UZZ) bilguneak antolaturikoekitaldiak.

UZZ-ko kideek moratoriari buruz hitzegiteko gonbidatu zuten Alduntzin.Bezperatan jazotako gertakariek ordea,tarte nabarmena izan zuten hitzaldian.Gipuzkoako Hondakinen Konsorzioak(GHK) datozen sei hilabeteotarakoZubietako errauste plantaren oinarrizkoproiektua eteteko harturiko erabakiare-kin, Alduntzinen hitzetan, urte erdikoepe berri bat ireki da orain. Bere esane-tan, dirudienez, “azken egunetan esanezin den hitza”; ekainaren 30era arteindarrean egongo den “luzamendu edomoratoria hemen da”.

Sei hilabete hauen garrantzia hitz haue-kin nabarmendu nahi izan zuenAlduntzinek. “Une honetan jokoan askodugu, gerra irabazteko oso modu egokiangaude”, zioen. Baikor agertu zen herrita-rren aurrean. Gogorarazten zuenez, herri-tarren osasun eta ingurumena errespeta-tzen duen “alternatiba badago, badugu.Bilketa sistema ez da arazo bat. Arazoa,erre behar dena ez erretzea da”.

Aholku Batzordea sortzeko asmoaDatozen sei hilabeteko tarte honetan,

hondakinen kudeaketaren inguruko

hausnarketa, eztabaida bultzatu eta infor-mazioa zabaltzeko asmoa dute. Ildohorretatik, urtarrila erdialdera,Konsorzioak Hondakinen Prebentzio etaKudeaketarako Aholku Batzordea sortunahi du. Bertan, Alduntzinen esanetan,“Mankomunitateak eta gizarte mugi-menduak egoteko aukera” egongo da.

Informazio eta eztabaida prozesuhonen bukaeran, “posizio kontrajarriakbadaude”, herri galdeketa burutzea ere ezdute baztertzen. Baina hilabeteotan,aurka dituztenak konbentzitzeko aukerabadela deritzo. “Konbentzituko ditugu.Irtenbide ona, denon artekoa izan behardu”, zioen Alduntzinek.

Konpostatzearen aldeko apustuaAbenduaren 22an biltzekoa da berriz,

Gipuzkoako Hondakinen Konsorzioa.Bertan besteak beste, Sutegiko hitzaldianAlduntzinek iragarri zuenez, hondakinei

loturiko tasen gaia ahotan hartuko dute.2012rako aldaketak txertatzeko asmoa duGHK-k. “Hondakin organikoa ondo bil-tzen duenari gaizki biltzen duenarenerdia kobratuko zaio, urtarriletik aurre-ra”, adierazi zuen Alduntzinek.

Tarifak bakarrik ez, hondakin organi-koa ahalik eta gehien birziklatzea bultza-tu nahi dute Konsorziotik. Horretarako,herritarrak autokonpostajea egitera ani-matu nahi dituzte, “zirkuitutik” ahaliketa organiko kopuru handiena kenduasmoz.

Lapatxeko planta gainezka dela jakinikbestalde, konpostatzen ez den gainerakoorganikoa, oraingoz, Nafarroara edotaItsasura (Lapurdi) eramaten jarraitukodute. Baina Alduntzinek iragarri zuenez,Gipuzkoak konpost gune berri eta han-diago bat izango du. 2.012an eraiki, urte-bete beranduago zabaldu eta Bergarankokatuko dena.

Abenduaren 15ean Sutegi txiki geratu zen.

Berrogeitik gora udal, bilketa eraginkorragoaren alde

Alternatiben bidea jorratzekoprest agertu dira jada,

Gipuzkoako berrogeitik gora udal.Herrialdeko “lau udalerritik hiruk,bilketa sistema eraginkorragora alda-tzeko hautua egin dute. Erabakia har-tua dute”, baieztatu zuen hitzaldiegunean ingurumen alorreko diputa-tuak. Hondakinen kudeaketaren alo-rrean, Usurbil eredugarritzat jo zueneta zioenez, “orain denon ardura da,zuek erakutsitako bidea, beste herriei

erakustea”. Hondakinen gaiari dago-kionean, erakunde bakoitzak zer esku-men dituen ere gogorarazi zuen.Batzar Nagusiei hondakinen kudeake-tari buruzko planifikazio lana egiteadagokie. Baina Alduntzinen esanetan,“hondakinen kudeaketaren eskumena,Udaletan dago”. Hondakinen arazoakonpontzeko bi erakundeon artekozubi lana egiteko deia zabaldu zuenGHK-ko presidenteak, “ia irtenbideadostu bat emateko gai garen”.

Page 7: NOAUA! 473 alea

Noaua! - 2011ko abenduaren 23an

ER R E P O R TA J E A 7Gipuzkoa Zero Zabor pozik,

Konsorzioak hartu duen erabakiarekin

Pozarren hartu eta txalogarritzatjo berri du Gipuzkoa Zero

Zaborrek (GZZ), joan den asteanGipuzkoako Hondakinen Konsorzioak(GHK) Zubietako errauste plantarenoinarrizko proiektua sei hilabetez ete-teko harturiko erabakia. Eurek mora-toria gisa ulertzen dutena ailegatu da,eta orain, “herritarren ongizatea lehe-netsi eta ingurumen osasungarri bate-an bizitzeko eskubidea bermatukoduten erabakiak erdiesteko garaia da”.Itxaropentsu, gogorarazten dutenez“gaur esan dezakegu, Zero Zaborproiektua Gipuzkoan gauzatzea ger-tuago dagoela helburua lortzetik, ezlortzetik baino” eta erraustegiak supo-sa dezakeen zentzugabekeria ageriagodagoela gaineratzen dute. Urteotaneginiko lanaren emaitza nabarmendunahi izan dute prentsa ohar bidez,“berriz ere, ezina ekinez egiten dela

ikusi ahal izan dugu”. Herritarrei erezenbait hedabide “egiten ari direnmanipulazioarekin” kontuz ibiltzeaohartarazi nahi diete GZZ-tik.

ErreakzioakAzken egunotako gertakarien aurrean

erreakzio gehiago izan da. GipuzkoaZero Zabor bidean jarriko duten hon-dakinen bilketa sistemak jartzeko aurre-ra pauso handia eman dela nabarmendudu Ezker Abertzaleak. Beste Gipuzkoabat posible dela eta errausketaren aurre-an alternatibak badirela gogorarazi dute.Alternatibak ere, Konsorzioak harturikoerabakia txalotu du. Erraustegia kon-ponbidea ez dela adierazita, alternatibaekologikoak badirela gogorarazi duteprentsa ohar bidez. Sostengarritasunaenpresa handien interes ekonomikoengainetik jarriko duen eztabaidarakoordua ailegatu dela diote.

“Ezina ekinez egiten dela ikusi ahal izan dugu” dio GZZ-k.

Ziurrenik, ez da planta bakarra irekiko.Ingurumen diputatuaren esanetan, halakogune gehiago eraikitzeko leku bila dabiltza.Ez dute baztertzen ezta, “zabortegietan inter-bentzioak egitea”. Bere esanetan, krisiakzabor tona gutxiago sortzea eragin du, etahonenbestez lekuon “bizitza pixka bat luzatudaiteke”. Neurri guztiok, hondakinak ez erre-tzera bideratuak daudela gogorarazita, guremugetatik kanpo diotena gogora ekarri zuenAlduntzinek Sutegiko hitzaldian: “Europanadituek argi diote. Ekonomiaz ari direnean,hondakinak ezin direla erretzen segi eta balia-bide bezala tratatu behar direla diote”.

“Bide onetik atera nahi gaituzte”Urteotan, errausketaren aldeko apustua

egin izan dutenen balorazioa ere egin zuenAlduntzinek. Irtenbide bideragarrien aldekoapustua egiteko interes falta egozten die, eko-nomikoki bidera ezintzat jotzen duen erraus-ketaren aukera babesten dutenei. Baita uda-len eskumenak errespetatu gabe, irtenbideahasieratik aukeratu, inposatu eta urteotakoplangintza horri begira egin izana ere.Ingurumen diputatuaren esanetan, helburuasorturiko hondakina bera izan beharrean,“tratamendua zen, errausketa bera”, errausteplanta. Nahiz gaineratu zuenez, “ondo egitenari ez zirela” jakin. Gipuzkoa zatitzeko arris-kuan jarri dutela ere adierazi zuenAlduntzinek.

Egitasmoaren oinarrizko proiektua GHK-ko karguak berritu bezperatan hartzea horrenadibide gisa jarri zuen ingurumen diputa-tuak. Bere esanetan, “GHK berria osatu etaaurkako iritzia izango zuela jakinik” hartuzuten aipatu erabakia.

Errausketaren aldekoei zuzenduta,GHK-ko presidenteak zioenez, “errausketadefendatzen dutenek ez dute erantzun,ondo egin daitekeena, zergatik egin daite-keen gaizki”. Hedabideetan kaleratu izandiren informazioekin herritarrak nahastunahi izatea, eta alternatibarik ez dagoenmezua hedatzea egozten die errausketarenaldekoei. “Bide onetik atera nahi gaituzte”,gogorarazi zuen.

Page 8: NOAUA! 473 alea

8 Noaua! - 2011ko abenduaren 23an

HE R R I KO TA L D E A K

Bildu udal gobernu taldeak 2012ko udal aurrekontuen zirriborroa prest du

Urtea amaitzera doa bainaBilduk zuzentzen duen udalgobernu taldeak dagoeneko

prest du 2012ko udal aurrekontuetara-ko zirriborroa. Prentsa ohar bidez jaki-narazi dutenez, “zirriborroa datozenegunotan helaraziko diegu beste udaltaldeei, eta beraien ekarpenak aurkezte-ko epea ireki ondoren, eta eztabaidara-ko tartea kontuan izanda, urtarrilerakoaurrekontuak borobilduak eta finka-tuak izango ditugula pentsa dezakegu”.

Usurbilgo Bilduk aditzera eman due-nez, “jakitun gara garai zailak direla, etanoski, krisi egoerak eragina izango du aur-keztuko ditugun aurrekontuetan. Izan ere,diru iturrien murrizketa nabaria izango daeta bestalde, azken orduko ezustekobatzuk –uholdeek sortu dituzten kalteakhainbat herri bidetan, adibidez– isla izan-go dute 2012ko aurrekontuetan. Denadela, horren guztiaren gainetik, aurrekon-tu aurrerakoiak eta herriaren beharreierantzuna emateko helburuarekin diseina-tutako plangintza bat proposatuko dugu”.

Zirriborroa datozen egunotan helarazi-ko diete beste udal taldeei, “eta beraienekarpenak aurkezteko epea ireki ondoren,eta eztabaidarako tartea kontuan izanda,

urtarrilerako aurrekontuak borobilduaketa finkatuak izango ditugula pentsa deza-kegu. Noski, prozesu honetan ereUsurbilgo herriarekin konpartitu nahiditugu eta herriari aurkeztuko dizkiegu”.

Ekarpenak egiteko aukeraUrtea bukatu aurretik Herri Batzarra

ere deitu dute “eta bertan herritarrekparte hartzeko aukera izango dute, Bilduudal taldearen aldetik behar diren zehaz-tasun, argibide eta azalpenak izangodituzte eta iritziak eta ekarpenak trukatze-ko aukera ezin hobea izango da”, prentsaoharrean adierazi dutenez.

Abenduaren 22an, plenoaEz-ohiko udalbatza plenoa egingo da

ostegun honetan, arratsaldeko 18:00etan.

Datozen egunetan helaraziko

zaie gainontzeko udal taldeei.

Ostiral honetan

sabel dantza erakustaldia

Einean Guraso Eskolak udazke-naz geroztik abian dituen

ikastaroetako baten, sabel dantza etadantza modernoen saioetan partehartzen dutenen erakustaldia buru-tuko da ostiral honetan, abenduaren23an, Sutegin. Koreografiaz ardura-tu eta taldea zuzentzen duen irakasleWarda Mallalen eskutik, aipatu eki-menean parte hartzen duten ikasleekordubeteko saioa eskainiko dutekultur etxeko auditorioan, 17:30-18:30 artean. Einean GurasoElkarteak antolatu duen ekitaldirakosarrera doakoa izango da.

Odol emaileen

2012ko egutegia

Abenduaren 8an ospatu zutenOdol Emaileen Eguna.

Dagoeneko, urte berriko egutegiaere zehaztu dute Usurbilgo odolemaileen elkartekoek. Hauxe izangoda: urtarrilak 2 astelehena, martxo-ak 5 astelehena, maiatzak 7 astelehe-na, uztailak 9 astelehena, irailak 3astelehena eta azaroak 5 astelehena.Anbulatorioan, ohiko ordutegian.

Urtarrilaren 11n, Kultura Aholku Batzordea

Gabonetako oporraldiaren buel-tan elkartuko da berriz ere

Kultura Aholku Batzordea.Arratsaldeko 18:00etarako egin dutedeialdia eta udalbatza pleno aretoanelkartuko dira. Besteak beste, kulturarloko dirulaguntza deialdia izangodute aztergai.

17:30ean hasiko da

sabel dantza erakustaldia.

Page 9: NOAUA! 473 alea

9Noaua! - 2011ko abenduaren 23an

HERRIKO TALDEAK

O sagaiak: aurretik egosi-tako erremolatxa kiloerdi, litro bat barazki

salda edo ura, oliba olioa, ozpinapixka bat, gatza, piperrautsa eta,nahi izanez gero, esne-gain liki-doa.

Olioa berotzen jarri eta azalakendu ondoren zatitutako erre-molatxa ontzira bota. 10 minutuinguru su bigunez berotu. Aurretikberotutako salda, gatza etapiperrautsa gehitu eta 15 minutuinguru su bigunetan kuzinatzenutzi. Ondoren, sutatik kendu etaepeltzen denean irabiagailutikpasatu.

Hotz ala beroErremolatxa salda errusiar hau

hotz ala bero har daiteke. Salda hotza jan nahi ezkero, ira-

biatutako zopa 3 orduz hozkai-luan edukiko dugu. Ondoren,oliba olio edo esne-gain likido

koilarakadatxo bat gainetikbotaz banakako kaikutan zerbi-tzatuko dugu.

Kaikuan edo ontzi handianSalda beroa nahi izan ezkero,

salda beroari oliba olioa edoesne-gaina gehitu eta goilare

batekin irabiatu. Ondoren, ozpi-netan izan dugun zati luze txikitanmoztutako lonbardari ozpinsoberakina kendu eta zopanbota. Banakako kaikutan edoontzi handi batean zerbitzatu.

On egin!

Errezeta egokia, eguberri hauetarako nahi izatera.

ERREMOLATXA SALDA ERRUSIARRA, HOTZA NAHIZ BEROA

Trukean, berrerabiltzeko jostailua opari

Erosi, erabili eta bota ordez,trukatu eta berrerabiltzea,horixe bultzatu ohi dute urte

garai honetan, Hitz Aho UdarregiIkastolako Guraso Elkarteko kideek.Larunbatean bosgarrenez ospatuzuten hain zuzen, Jostailu ErabilienAzoka. Nabarmentzekoa da, bestebehin, herritarrek ekimenerako zenbatproduktu utzi dituzten.

Itxura, tamaina eta kolore guztietakopanpinak, puzzleak, automobil txi-kiak… Denetarik aurki zitekeen, HitzAhokoek larunbat goizean frontoianjarri zituzten mahaietan. Baina aipatumoduan, produktuok ez zeuden salgaieta ez ziren lantegietatik zuzenean eka-rritako gaiak. Jostailu guztiak aldezaurretik erabiliak zeuden, usurbildarrekabenduaren 17an ospatu zen azokarako

utzitakoak ziren. Erakusgai zeudenbaina ezin ziren erosi. Azokarako jostai-luak utzi zituztenek soilik eskura zitza-keten; eurek zuten bakarrik, bertanzeuden beste produktuekin trukatzekoaukera.

Eguraldi nahasiari aurre eginez, herri-tar ilara ederra zegoen frontoian eguer-di partean, trukerako prest. Azokakoaldarriari kasu eginez, hilaren 17an“trukea jolas” bihurtu zen.

Mainstream Crew taldeaJoan den larunbateko Jostailu

Erabilien Azoka une batez eten zen, hiphop emanaldi bat ikusteko. Frontoianjarria zegoen oholtza gainean,Gaztelekukoen eskutik, MainstreamCrew taldeak koreografia ikusgarri bateskaini zuen. 15-16 urte inguruko Orioedota Zarautzeko gazteek parte hartzen

dute taldean, tartean, baita usurbildarbatek ere; Nekane Larrañagak.Abenduaren 26an Sutegiko oholtza gai-nean dantzatzeko prest izango diraberriz, 14-18 urte arteko gazteei zuzen-duriko “Lotsagabe” antzezlanaren ema-naldiaren baitan.

Mainstream Crew taldeak

girotu zuen jostailu azoka.

Page 10: NOAUA! 473 alea

10 Noaua! - 2011ko abenduaren 23an

IRUDITAN

Julian Txikiren argazki gehiago azaldu dira

Aldizkari honekin batera,Zaloa Arnaizek osatu duenegutegia jasoko duzue,

2012 urteari dagokiona. Herrikozuhaitzak izango dira egutegi berri-ko protagonistak. Duela bi urte,ordea, Julen Zuazabeitia ErrastiJulian Txikiren argazkiekin osatuzuen 2010eko egutegia. Herriko

apaiza izandakoaren senideek ia2.000 argazki utzi zituztenUsurbilgo Udalaren eskuetan etahoriek baliatu zituen Zaloa Arnaizek2010eko egutegia osatzeko garaian.Pasa den astean, Julian Txikiren anaibat izan zen NOAUA!n. Etxean gor-deta zituen bi kutxa ekarri zituengure bulegora. Usurbilgo argazki eta

negatibo gehiago azaldu dira, beraz,eta orrialde hauetan dituzue horrenerakusgarri diren hainbat irudi.Oraindik ezin esan zehazki zeingaraikoak diren, argazkietan azal-tzen direnak nortzuk diren.Gutxinaka osatzen joan beharkoden lana. Bitartean, goza ezazueirudiokin.

Page 11: NOAUA! 473 alea

11Noaua! - 2011ko abenduaren 23an

IRUDITAN

Herria eta herritarrak, Julian Txikiren begietan

Argazkiak: Julen Zuazabeitia Errasti, Julian Txiki.

Page 12: NOAUA! 473 alea

12 Noaua! - 2011ko abenduaren 23an

PIL-PILEAN

Abenduaren 31n bigarrenezospatuko den HurbilagoSan Silvestre Herri

Lasterketan izen emateko azken egu-nak dira hauek. Larunbat honetan,abenduaren 24an itxiko du antola-kuntzak apuntatzeko epea. Iaz bezalazozketak izango dira parte hartzaileenartean. Eta noski, lehiakortasunkutsurik gabe burutuko da proba, jaigiroan.

Bueltan da berriz, herri merkataritzaeta ostalaritza biziberritzearen aldekomartxa. Astebete eskas geratzen da, II.Hurbilago San Silvestre HerriLasterketa ospatzeko. Hitzordua iazkobera izango da. Ekimenean parte hartunahi duten herritarrek, abenduaren31n arratsaldeko 17:00etarako MikelLaboa plazan egon beharko dute.Handik abiatuko da eta, Kaxkoa bitanzeharkatuko duen lau kilometro ingu-ruko ibilbidea.

Aipatu moduan, proban parte hartunahi duten herritarrek izena aldezaurretik eman beharko dute,noaua.com web orrialdean dagoenloturan klikatuta, edota Hurbilagoelkarteko establezimenduren baterajoanda. Izen emateko azken eguna,larunbat hau izango da. Interesdunekegunotan apuntatu beharko dute,proba egunean bertan ez baita apunta-tzeko aukerarik izango.

San Silvestre eguneko herri lasterke-tan parte hartzen dutenek, probaamaitu ostean Hurbilagok burutukodituen zozketetan sarituak izatekoaukera izango dute.

Kamisetak berrerabiliAdin guztietako herritarrak irten

ziren lasterka duela urtebete ospatuzen estreinako edizioan. Harrera jen-detsua izan zuen Hurbilago Elkarteakantolatu zuen herri lasterketaren lehenedizio hark. Orduko hartan, izen ema-tearen truke kamiseta bana jaso zutenparte hartzaileek.

Aurten esperientzia errepikatzeko-

tan diren parte hartzaileei zuzenduri-ko oharra helarazi nahi dute antola-tzaileek.

Iaz lasterketarako espresuki prestatueta parte hartzaileek soinean jantzizuten Hurbilagoren kamiseta berrera-biltzera deitzen dute. Halere, lasterke-tan lehen aldiz irteteko asmotan dire-nentzat, kamiseta sorta bat prestatzekoasmoa dute antolatzaileek.

Abenduaren 31n, lasterketa arratsaldeko 17:00etan hasiko da.

Asteotan Hurbilago elkar-teko establezimendurenbatean erosketaren bat

egiten duten herritarrek, norbereizen abizen eta telefono zenbakiajartzeko aukera dago txartel batzue-tan. Datu pertsonalak idatzita, txar-tel horiek saltokietan dauden kaxe-tan sartu daitezke.

Hala egin duten herritarrek adi,asteburu bat Orduñako bainu etxeanigarotzeko zozketan parte hartzen aribaitira. Sarituaren izen abizenak,

abenduaren 31n ezagutuko dira, SanSilvestre herri lasterketa amaitu oste-an.

Abenduak 31, larunbataOrdua: 17:00h.Lekua: Mikel Laboa plaza.Ibilbidearen luzera: 4 kilometro

inguru.Antolatzailea: Hurbilago

Usurbilgo Ostalari eta MerkatarienElkartea.

Babesleak: Usurbilgo Udala etaEusko Jaurlaritza.

Larunbatean amaituko da Hurbilago San

Silvestre herri lasterketan izen emateko epea

Hurbilago elkarteko zozketa

lasterketa amaieran egingo da

Egunotan apuntatubehar da, proba egunean

bertan ez baita apuntatzekoaukerarik izango

HURBILAGOREN OHARRA

Page 13: NOAUA! 473 alea

13Noaua! - 2011ko abenduaren 23an

PIL PILEAN

Emakumeei zuzenduriko

tailerrek jarraipena izango dute 2012an

Usurbilgo UdalekoParekidetasun Zerbitzutik“Emozioak lantzen” eta

“Harremanak eta espazio propioa” ize-neko bi tailer jarri dira martxan udaz-ken honetan. Nabarmentzeko modu-ko harrera izan dute, hurrenez hurrenemozioak modu positiboan baliatu etanorbere espazioaren eta harremanafektiboak lantzea helburu zuten biekimenek. Herriko hogeitik gora ema-kumeek parte hartu dute. Tailerrokherritarren aldetik izan duten erantzu-na ikusita, 2012ko lehen hiruhilekoanbehintzat jarraipena ematea erabakidu Udalak.

Urtarriletik martxora luzatuko dirensaio hauetan parte hartzeko izen emateazabalik izango da, hilaren 5era arte,657 707 279 telefono zenbakian [email protected] helbidera e-mail bat bidalita.

Zenbait aldaketekin, hona hemenurte berrian jarraipena izango dutenaipaturiko bi tailer hauei buruzkoinformazio gehiago:

Harremanak eta espazio propioa: oreka baten bilaEdukia: tailer honetan espazio pro-

pioa eta harreman afektiboa landukodugu: nola sentitzen gara gure espaziopropioan, nola harreman afektiboetan(bikotea, familia, lagunak), zeintzukdira gure espazio erreserbatuak, eta zerpartekatu nahi dugu.

Gidaria: Nagore Aranburu, psikologoa.Eguna: astelehenak.Ordua: 17:00-19:00.Tokia: Bake Epaitegi atzeko lokala.Hizkuntza: euskara.

Emakumeak eta maitasuna: berdintasunetik maitatuEdukia: maitasunari buruz hausnar-

tuko dugu, maitatzen nola irakastendiguten, maitasun erromantikoarenideia, zer nolako fantasia eta espektati-bak ditugun, mitoak eta sinesmenak.Eredu patriarkalak, rol eta genero este-reotipoen bidez, maitatzeko moduaguztiz baldintzatzen du. Gure maitatze-ko modua aztertzea garrantzitsua da.

Askotan galdu, desagertu, oparitu,dependentzia izan edota gehiegi babes-tuz maitatzeko ditugun modu hauekaztertu eta plazer, askatasun, osasun,osotasun eta aberastasunetik norberakbere lekua eta errekonozimendua aur-kitzea garrantzitsua da.

Gidaria: Pepa Bojó, psikologoa.Eguna: ostegunak.Ordua: 14:30-16:30.Tokia: Bake Epaitegi atzeko lokala.Hizkuntza: erdara.

Pepa Bojó psikologoaostegunetan izango da

Bake Epaitegi atzeko lokalean.

Sexu aholkularitza gune berria zabalduko da urtarrilean

2012an sartzearekin bateraUsurbilek Sexu Aholkularitza

Gunea izango du. Urtarrilaren10ean zabalduko da. Hortik aurrera,hasiera batean behintzat, asteartearratsaldero bi orduz egongo daSexune elkarteko kide den ElenaJimenez sexologoa. Gune berria,Gizarte Zerbitzuetako egoitzankokatuko da.

Aldez aurretik hitzordua eskatuta,herritarrek tarte horretan aholkulari-tza zerbitzu berrira jo ahal izangodute, astearte arratsaldetan.Informazioa, formazioa, aholkulari-tza sexologikoa, gaian sakontzekoliburu gomendagarriak, gogoetarako

baliabideak, orientazio sexuala, sexu-nortasuna, desiraren inguruko zalan-tzak, harremanetan zailtasunak…Gune berriak gai hauei lotuta eskai-niko duen zerbitzua zabala da.

Gizarte bidezkoagoaren bilaHerritarrek egin ditzaketen propo-

samenei ere irekia egongo da. Guztia,Elena Jimenez sexologoaren esane-tan, helburuok betetzeko: “Usurbilgobiztanleak pertsonen arteko harre-man errespetagarriak, arduratsuak,gozamenean oinarriturikoak eta ego-kiak izan ditzaten lortzea da, ondo-rioz, gizarte parekidea, solidarioagoaeta bidezkoagoa lortuz”.

Zerbitzu berriari buruzko zehazta-

sun gehiago, urtarrilaren 13koNOAUA!-n jasoko duzue, SexuAholkularitza Guneko arduradunElena Jimenez sexologoari eginikoelkarrizketan.

Sexu aholkularitza guneaOrdutegia: asteartero, 17:00-19:00

(aurretik hitzordua eskatu behar da).E-posta: [email protected] zenbakia: 697 919 516.Helbidea: Kale Nagusia, 43 behea

(Gizarte Zerbitzuetako egoitza).Eskaintzen den zerbitzua: informa-

zio, formazio eta sexologia alorrekoaholkularitza.

Nori zuzendua: adin guztietakoherritarrei.

Page 14: NOAUA! 473 alea

14 Noaua! - 2011ko abenduaren 23an

PIL-PILEAN

Denboraleari aurre eginez,

jende ugari elkartu zen Santo Tomas azokan

Hotza eta euria egin arren,jende ugari ibili zen SantoTomas azokan. Jendea fron-

toi inguruan, eta sagardo zein babarrunekoizleak lehian. Izan ere, etxeko sagar-do eta babarrun onena zein den eraba-ki ohi da Santo Tomas azokan. Aurten,48 izan dira lehiaketara aurkeztu direnbabarrun ekoizleak. Eta 21, sagardoza-leak.

Epaimahaiaren aburuz, babarrunonena Lertxundi baserrikoa izan zen.Jose Miguel Begiristain aginagarraizan zen txapela eraman zuena.Bigarren saria ere Aginagara joan zen.Ibai-Ertz etxeko Manuel Aizpuruaizan zen bigarren saria eskuratu zuena.Eta hirugarren saria Fidel Balerdik ira-bazi zuen, Usasku baserrikoak(Kalezar).

Sagardo ekoizleen artean, Egioletabaserrikoak (Kalezar) izan dira aurtennagusi. Zubietako Zugasti baserriko-entzat izan da bigarren saria eta OlanoEneakoa (Kalezar) izan zen epaima-haikoen ustez hirugarren sagardoonena. Olano Eneakoak, ordea, ezziren saria jasotzera bertaratu.

Sagardo eta babarrun dastaketaAurten, lehen aldiz, animaliak ere

izan dira eta umeak pozarren ibiliziren Askatasuna plaza inguruan.Baina azokaren muina frontoian egonzen. Epaimahaiak sagardo onenaaukeratzen zuen bitartean, lehiaketaraaurkeztutako sagardoak dastatzekoaukera izan zen. Sagardo Egunekoantolatzaileak fin aritu ziren lanean,sagardoa partitzen.

Beste protagonista batzuk ere izanziren Santo Tomas ospakizunean.

Usurbiltzenek postu bat izan zuen,Udarregi ikastolakoek eraikin berriariburuzko informazioa zabaldu zuteneta errifa zozketa bat ere egin zuten.

Udarregi ikastolako ikasleek, ordea,

gozoak saltzen aritu ziren, ikasturteamaierako bidaiarako dirua bildunahian.

Talogileak ere, lan eta lan aritu ziren.Eguerdi partean, ilara luzeak zeudentaloa erosteko eta baita Atxega jauregikobabarrun krema dastatzeko ere.

Lehiaketako sagardoa dastatu ahal izan zen Santo Tomas festan.

Maila oneko sagardoa eta babarruna

Sagardo lehiaketan,

Egioleta baserrikoak

izan ziren nagusitu zirenak.

Babarrun lehiaketan,

Lertxundi baserrikoentzat

izan zen txapela.

Page 15: NOAUA! 473 alea

15Noaua! - 2011ko abenduaren 23an

IZERDI PATSETAN

Abenduaren 26an, Mirotzen

omenezko eskubaloi partidak

Asteburu honetan ez da ligaxkakopartidarik jokatuko. Baina aben-

duaren 26an astelehena, Mirotzen ome-nezko eskubaloi txapelketa jokatuko dakiroldegian, infantil mailakoa.

Eskubaloiko errifa

zozketarekin, Saltxipira

Borja Pulido gazteari egokitu zaiourteko eskubaloi errifa zozketa-

ko azken saria. 1.721 zenbakidun erri-faren jabeak, bi lagunentzako bazkariedo afaria irabazi du Saltxipi jatetxean.Ohi bezala, ekimenean parte hartzenduten jatetxe eta errifak erosten dituz-ten herritarrei esker ona adierazi nahidiete eskubaloi taldeak biltzen dituenUsurbil Kirol Elkartetik.

Yoga eta sabel dantza

ikastaroak kiroldegian

Aerobik, spinning, pilates, gim-nasia edota tonifikazio ikasta-

roekin batera, yoga eta sabel dantze-tan trebatzeko aukera egongo dakiroldegian, urte berria hastearekinbatera. Saioak urtarrilaren 16an hasieta ekainaren 30era arte luzatukodira.

Interesa duen edonork proba egi-teko aukera izango du egunotan:urtarrilaren 9an, sabel dantzan goi-zeko 10:00etan eta eguerdiko12:00etan. Eta urtarrilaren 12an,16:00etan eta 18:30ean yoga proba-tzeko aukera egongo da.

Zilarrezko domina

Oiana Blancorentzat

Asteburuan Qingdaon (Txina)jokatu den judo txapelketan

zilarrezko domina irabazi du UsurbilJudo Klubeko kide Oiana Blancok. 80puntu gehiago eskuratu ditu etaOlinpiar Jokoen hitzordua gero etagertuago du.

Bestetik, Xabier Urangak etaEduardo Lacak gerriko beltza lortudute eta Wasquehalen (Frantzia)Nerea Sanzek (-48 kg) zilarrezkodomina eskuratu zuen. AioraArrillagak (-48 kg), Nerea Arrutik(-70 kg) eta Andoni Aizpuruak (-60kg) ere parte hartu zuten.

Usurbil FTko bazkidetza kanpaina

Zer egin behar da Usurbil FT-kobazkide izateko? Caja Rural-

Ipar Kutxaren sukurtsalean “SocioUsurbil FT K/K-n” 20 euro ingresa-tu eta izena eta bi abizenak adierazi.Haraneko tabernan ordainagiria aur-keztuz gero elkarteak ondo erregistra-tuko du eta dagokion oparia banatukodu. Erregistratuta dauden bazkideguztiek, 2011ko gabonetako zozketanparte hartuko dute UFT zenbakiare-kin: 98480.

Irisasi BTT taldeak bizikleta martxa

antolatu du urtarrilaren 29rako

Andatza mendizaleen elkarteizateaz gain, bilgune beretikaurrerantzean mendiko bizi-

kleta ere bultzatuko dute. Irisasi BTTtalde berria osatu dute, baita lehenhitzordua finkatu ere. Urtarrilaren 29anIrisasi eta Andatza zeharkatuko duenbizikleta martxa antolatu dute.

Goizeko 9:00etan hasi eta 11:00etara-ko itzultzea aurreikusten dute. Prentsaohar bidez jakitera eman dutenez, “32kilometroko ibilbidea prestatuko duIrisasi-Andatza mendian zehar, bertakoeta kanpoko jendea erakartzeko asmoz”.

Deialdia Martxan jarri berri den Irisasi BTT bil-

gunea 30 lagunek osatzen dute. Guztiekurtarrila amaierako hitzordurako gonbita

luzatzen dute, “parte hartzera, laguntzeraedota, ikusle gisa, egun horretanAndatzako bideetan txirrindulariak ikus-teko”. Hilabete barru burutuko den mar-txa heldu artean, hona hemen antolakun-tzatik helarazi nahi duten mezua: “bizi-kletak prestatu!”.

Borja Pulido, saria eskuetan.

32 kilometroko ibilbidea

prestatu dute.

Page 16: NOAUA! 473 alea

16 Noaua! - 2011ko abenduaren 23an

INGO AL DEU?

Page 17: NOAUA! 473 alea

17Noaua! - 2011ko abenduaren 23an

INGO AL DEU?

Agenda

Goardiako farmaziakAbenduak 22, ostegunaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Abenduak 23, ostiralaGil, Nagusia 24 Lasarte

Abenduak 24, larunbataGil, Nagusia 24 Lasarte

Abenduak 25, igandeaGil, Nagusia 24 Lasarte

Abenduak 26, astelehenaAcha-Orbea, Hipodromoa 6 Lasarte

Abenduak 27, astearteaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Abenduak 28, asteazkenaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

Abenduak 29, ostegunaDe Miguel, Nagusia32 Lasarte

Abenduak 30, ostiralaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Abenduak 31, larunbataDe Miguel, Nagusia32 Lasarte

* Larunbatetan, Usurbilgo bi farmaziak irekita egongo dira: 9:00etatik 13:30era.

GOARDIAKO FARMAZIA,GAUEZAizpurua, Latxunbe Berri, 11, Hernani Telefono zenbakia: 943 336 077.www.noaua.com webgunean 2011ko egutegia

Abenduak 23 ostirala- Sabel dantza erakustaldia. 17:30etik

aurrera Sutegin.

Abenduak 26 astelehena- Mirotzen omenezko eskubaloi

txapelketa, infantil mailakoa, 9:00eta-tik aurrera. Sari banaketa 20:00etan.

Urtarrilak 2 astelehena- Odol ematea anbulatorioan,

18:00etatik 20:30era.

Urtarrilak 11 asteartea- Kultura Aholku Batzordea,

18:00etan udalbatza pleno aretoan.

Aginagak irabazi du

elkarteen arteko mus txapelketa

Aginaga elkartekoak nagusituziren Usurbilgo elkarteenarteko XIV Mus

Txapelketan. Ibaiondo elkartean joka-tu ziren finalak aurreko larunbatean.Mahaspildegi elkartekoak bigarrengeratu ziren eta Peña Pagolakoak hiru-garren.

TxapeldunakAlberto-Abad (Aginaga).

Txapeldun ordeakLertxundi-Lertxundi ( Mahaspildegi).

HirugarrenakBeristain - Martija (Peña Pagola).

LaugarrenakIzagirre - Uribe (Peña Pagola).

Bestalde, antolatzaileek eta elkarteguztiek txapelketa honetan lagunduduten guztiei eskerrak eman nahi diz-kiete: Aialde-Berri Sagardotegia,Alamandegi Jatetxea, AginagaSagardotegia, Araeta Sagardotegia, AratzErretegia, Atxega Jatetxea, BarazarJatetxea, Bordatxo Taberna, IrigoienJatetxea, Iruin Sagardotegia, MaykarJatetxea, Olarrondo Jatetxea, Patri

Jatetxea, Saizar Sagardotegia, SaltxipiJatetxea, Txapeldun Taberna, TxirristraTaberna, Urdaira Sagardotegia etaUsurbilgo Udala.

Parte hartzaileak hauek izan dira:Andazpe: Agirresarobe-Goenaga,

Alkorta-Torregarai. Eguzki: Guadix-Guadix, Lopez-Calvo. Ibai-Ondo:Urroz-Estevez, Etxeberria-Irazusta.Peña Pagola: Izagirre-Uribe, Beristain-Martija. Aitzaga: Olaizola-Aizpe,Pulido-Sarasola. Yoko Garbi: Eneko-Urtzi, Xabier-Mikel. Aginaga: Alberto-Abad, Ramon Pikabea - J.J. Erroizpe:Arrospide - Matxain, Alustiza - Unanue.Mahaspildegi: Lertxundi - Lertxundi,Alkorta - Bordagarai.

Aginaga elkartekoentzat

izan dira aurtengo txapelak.

Mahaspildegi elkartekoak

finalera iritsi ziren.

Peña Pagolakoak hirugarren

izan dira aurten.

Zubiaurrenea, 5Telf: 943 37 10 42

Page 18: NOAUA! 473 alea

18 Noaua! - 2011ko abenduaren 23an

GAZI, GOZO, GEZA

Zorionak Anne eta Jon! Abenduaren26an izango da zuenurtebetetzea, zorionak eta muxuhandi bana, Helene,aita eta amaren partez!

ETXEBIZITZA

- Pisu bat alokatzen da, lau gela, sukaldea, sala eta komu-narekin. 609 011 816 / 943 366 318.

- Pisua salgai Atxegalden. Sukaldea, egongela handia, 3logela, bi komun, ganbara eta igogailuarekin. 662056 899.

- Duplex bat salgai Santuenean, espazio zabalak, denakanpo aldera, 20 metro karratuko trasteroa, denaberrituta, fatxada eta teilatua konpondu berriak. 677471 648.

-Altzariak izan eta bi gela dituen alokairuko pisu batenbila gabiltza Usurbil inguruan. Fidantza eman deza-kegu.

626 154 994 / 697 230 419.- Etxebizitza bat alokatzen da Atxegalden. 3 logela, 2 bai-

nugela, sukaldea eta egongogela. Tlf.: 626 347 914.- Etxebizitza salgai Santuenean. Hiru logela, sukaldea,

komuna. 120.000 euro. 665 736 896 (Iñaki).- Usurbilen, 70 metroko etxebizitza bat alokatzen da,

eguzkitsua. Tlf: 608 671 925. Imanol.- Pisua alokairuan Atxegalden. 3 gela, sukaldea, bi

komun, terraza eta igogailuarekin. 943 371 066 /637 309 209.

-Etxebizitza bat alokatzen da Etxealdian. 2 logela, sukal-dea, egongela. Eguzkitsua eta berritua. 620 565 731.

- Etxebizitza bat salgai Usurbilen. 60 metro. 3 gela,egongela, sukaldea, komuna eta trasteroa. 943 37 2633 - 943 36 22 15.

- Alfaron dudan pisua zonalde honetan etxebizitza duennorbaitekin trukatu nahiko nuke. 941 182 562.

- Usurbilen edo inguruan, alokairu konpartituan etxebaten bila nabil (ekainetik aurrera). 622 856 181.

- Atxegalden lau logeletako pisua salgai. Dena berriturik.Prezioa: 251.000 euro. Telefonoa: 699 720 940.

- 60 metro karratuko etxea salgai Santuenea 26an.Sukalde handia, egon gela, 2 logela, komuna, 2 bal-koi eta 3 leiho, dena kanpokaldera ematen duena.Ganbara eta 12 metro koadro trasteroa. 185.000euro. 666539284

- 85 metroko etxebizitza alokatzen dut kaxkoan. 3 gela,2 terraza eta trasteroa. 616064059 (gauetan deitu).

- Alokairuan den pisu baten bila nabil. Idoia695733535.

- 90 m pisu bat salgai Usurbilen. 3 logela, egongela,sukaldea, 2 komun, 7 metroko ganbara. Oso eguzki-tsua eta bizitzen jartzeko moduan. 699 680 265(eguerdian edo 20:00etatik aurrera deitu). 237.000euro.

- Lokala alokatzen da Atxegalden (lehen Truke zena).Prezioa: 360 euro. 943 373 414.

- Orioko Alde Zaharrean, etxebizitza bat salgai. Bi loge-la, bainu gela, sukaldea-sala. 661 679 691.

-Etxebizitza alokatzen da, Oropesa de Mar 655 731 915.- Lau logeletako etxebizitza salgai Atxegalden. Ganbara

ere badu. Aukera etxe azpian garajea erosteko.699720940

- Salgai dago Usurbilen etxe familiar polit bat, kiroldegiondoan. Tel. 646.041915 Amaia.

- Kale Nagusia 10, lokal komertziala salgai, 133 m2. 943365 299

-Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen. 606 457112.

- Neska euskaldunak pisu bat hartuko luke errentanUsurbilen. Interesatuak deitu 647 486 232.

- 230 metro etxea salgai, 2 solairuko bordarekin. 2800metro koadro lursailean. Kalezarren. 665720913.

- Baserri bat alokatu nahi nuke, Zubietan, Aginagan edoUsurbilen. 630 274 906.

- Kaxkoan etxebizitza salgai. 3 logela, sala, komuna,sukaldea, bi balkoi, igogailua, ganbara. 607 924 407.

- Logela bat alokatu nahi da etxe konpartitu batean.671800275.

SALEROSKETAK / GARAJEAK

- Opel Corsa 1.4 Twinport Ecotec 66kw/90 cv salgai.Aleazio llantak 16, aurreko lainotako argiekin. Aireegokitua, ABS eta parrila. Gidari, kopilotu eta albo-etako airbag-a. CD 30 MP 3 bolantean aginte-tres-narekin. Margotu berria eta neumatiko berriekin.Gidari bakarra izan du orain arte. 88.500 km.Prezioa: 7.250 euro. 678 332 646

- Lokal komertzial bat alokatzen da Atxegalden,Aristitxo kalean. Bi solairu, bakoitza 45 metrokoa,guztira 90 metro. Argia, ura eta komuna. 658 716970.

- 38 m2-ko garaje itxia salgai, Txaramunton. 665 677195.

- Garaje itxi bat alokatzen da Artzabalen. 647 120 253. -Lehenengo jaunartzeko soineko bat daukat salgai.

669645585 edo 943365191.- 5800 metro karratuko lur eremua salgai Usurbilen, 150

sagarrondorekin. Deitu: 943 361 463 - Garaje lerroa salgai Munalurran. 678 225 241.-50cc-ko motorra salgai. 2 urte, oso kilometro gutxi.

Beti garajean, ondo zaindua. 622369646.

LANPOSTUAKLan-eskaerak- Atsedena agindu dioten ama batek ama den emakume

euskaldun eta eskarmentuduna behar du, egunean4-5 orduz haur bat zaindu eta etxeko lanetan lagun-tzeko. 607263383.

- Zerbitzari euskaldun bat behar da asteburutan lan egi-teko. Lan egin nahi baduzu, deitu zenbaki hauetara:680 483 164 / 607 454 879

-Iratxo tabernan pizza banatzaile baten bila gabiltza.Banaketa afaritarako garaian egingo da. Beharrezkoamotorra edo kotxea izatea. 943369135

- Arratsaldetan umeak zaintzeko neska baten bila gabil-tza. Nahiago Usurbilgoa eta euskalduna izatea.676355635.

- LH-n edota DBH-n klase partikularrak emateko prestegongo al zinateke? Hala bada, pasa zaitez UdarregiIkastolako idazkaritzatik izena ematera.

Lan-eskaintzak- Emakume bat eskaintzen da, adineko pertsonak zain-

tzeko, etxeko lanak egiteko eta ostalaritza lanetanaritzeko. Interna moduan ere bai. Tlf.: 673 445 903.

- Emakumea eskaintzen da, orduka etxeko lanak egiteko.662 247 324

-Umeak zainduko nituzke arratsaldez, edo zerbitzarimoduan lan egin nahi nuke asteburuetan. 638 894845.

-Usurbilgo neska gazte bat naiz, Heziketa Bereziandiplomatua eta psikopedagogian lizentziatua. Goizeznahiz arratsaldez, klase partikularrak emateko zeinhaurrak zaintzeko prest. Badut esperientzia baitahezkuntza premia bereziak dituzten haur eta gaztee-kin ere. 688 661 997 / 943 365 005.

- Neska euskalduna eta usurbildarra naiz, eta arratsalde-tan haurrak zaintzeko zein klase partikularrak ema-teko prest. Atzerriko Hizkuntzako Majisteritzan etaHaur Hezkuntzan diplomatua naiz. Badut esperien-tzia. 652712099.

- Neska bat eskaintzen da, helduak edo umeak zaintze-ko, edo etxeko lanak egiteko. Orduka edo internamoduan. Tlf.: 628 692 334.

- LHko haurrentzat klase partikularrak emateko neskaeskaintzen da. 680 453 563 (Maialen).

- Emakume arduratsua eta erreferentziekin eskaintzenda, etxeko lanak egin, umeak zaindu, edo lan desber-dinak egiteko. Lana behar dut. Tlf.: 626 370 969.

- DBH eta Batxilergoko klase partikularrak ematekoprest. Matematika, Marrazketa... 687 674 161.

- Neska bat eskaintzen da etxeko lanak egin, umeakzaindu... Esperientzia daukat, kotxearekin eta euska-raz dakit. 943 365 079.

- Matematikako klase partikularrak, maila guztietan, 18urtetako esperientzia. 646717676.-Ingeles neska natiboa, haurtzaindegiko irakaslea 3 urte-

tik 8 urte arte klase partikularrak emateko prest.656753063.

- Esperientzia duen neska bat eskaintzen da umeak zain-tzeko. 660041361.

- Emakume euskaldun bat eskaintzen da adineko pertso-na bat zaintzeko, nahi den ordutegian.Disponibilitate osoa ordutegi aldetik, astelehenetikostiralera. 687 348 223.

- Bertako emakumea, 50 urte, dibortziatua eta familikargarik gabe, pertsona nagusiak zaintzeko eskain-tzen da. Interna lanetarako ere. 697 245 186, Idoia.

- Emakume bat eskaintzen da, interna moduan lan egi-teko. Erreferentzia onak. 661 091 863.

-Umeak zein helduak zaintzeko edo ostalaritzan aritzekoneska bat eskaintzen da. 616376591 / 943243119

- Neska esperientziduna eta ikasketa titulatuak eginapertsona helduak edo ezinduak zaintzeko, garbiketalanak egiteko eta ostalaritza lanetan aritzeko eskain-tzen da. 666773813

- Orduka umeak zaindu eta garbiketa lanak egitekoeskaintzen da neska bat. 663294970

- Aleman eta Ingeles natiboak, klaseak ematen ditutUsurbilen. Interesatuak deitu 622 856 181.

- Etxeko lanak egiten edo haurrak zein pertsona helduakzaintzen edo dendari lanetan arituko nintzateke goi-zez. 620 093 697.

- Garbiketa lanetan edo dendari moduan lanean aritzekoneska bat eskaintzen da. 626618097.

-Emakume esperientziduna eta erreferentziekin eskain-tzen da gauetan adineko pertsonak zaintzeko.618410123

-Emakume bat eskaintzen da interna moduan adinekopertsona zaintzeko edo etxeko lanak egiteko.635267221

- Emakume bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko edoadineko pertsonak zein haurrak zaintzeko. Ordukaedo interna moduan aritzeko. 633709347.

- Lehen Hezkuntzako diplomatuak klase partikularrakematen ditu ikasgai guztietan, Usurbilgo lokalean. 688 681 557 edo [email protected] Neska bat eskaintzen da orduka zein interna moduan

lanean aritzeko Usurbil eta inguruetan etxeko lanakegiteko edo pertsona helduak zaintzeko. 696537247

-Emakume bat eskaintzen da etxekolanak egiteko ordu-ka edo tabernan lanean aritzeko. 603794547.

-Emakume bat eskaintzen da etxekolanak egiteko ordu-ka edo tabernan lanean aritzeko. 635217362.

- Mutil gazte bat eskaintzen da baserri, baratzeko lanak,mendia garbitzeko edo igeltseritza lanetarako,677593772.

- Etxeko lanak egiteko prest nago, baita jende nagusiaedo gaztetxoak orduka zaintzeko ere. 606 800 837.

- Neska bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko, pertsonahelduak zein haurrak zaintzeko edo ostalaritza lane-tarako. Esperientziduna. 658107757

- Emakume batek interna moduan pertsona helduakzein haurrak zaintzeko lana bilatzen du. 660554968

-Etxeko lanak egiteko emakume bat eskaintzen da.676188411.

- Jardineritza lanak egiten ditut. Iñaki: 677 44 31 40.-Saltzaile, zerbitzari, pertsona helduak zein haurrak zain-

tzen edo garbiketa lanak egingo nituzke.656446835.

-Mekanikari gisa, baserrian, edota helduak zaintzekoprest nago. 648 785 026.

-Emakumea interna edo goiz zein arratsaldez orduka lanegiteko prest. 648 785 026.

- Mendian edo abeltzaintzan lan egiteko prest: 666 3826 97.

-Emakume bat orduka edo interna moduan lanean ari-tzeko eskaintzen da. 608 835 033.

-Etxeko lanak egiteko neska bat prest. 630 768 325.-Pintore/burdinlari gisa lan egiteko prest. 654 217 752.-Fisika eta matematikako klaseak emateko prest. LH-tik

Batxilergo mailara arte. 685 772 602 // 943 371277.

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK

- Hemengo urra eta patata erosiko nituzke. 634 409888.

- Su-egurra salgai modu onean. 689 93 73 38. JesusMari.

- Legorretako babarruna salgai. 943 80 62 48- Olentzeroari eskatu badiozu telebista berri bat, neuk

telebista zaharra (baldin badil, noski) gustora erreti-ratuko nizuke ikasle pisu batentzako. Tlf.: 675 71 7267. Irene

- Arratoi mestizo arrazako txakur bat oparitzen da. Urteeta erdikoa, oso leiala. 666 454 930

- 3 metrotako bambu kañaberak trukerako edo saltzeko.620 809 568 (Manu Aranburu).

- Gas naturalarekin funtzionatzen duen bost sutakosukaldea labearekin. Egoera onean eta oparitzeko,premiazkoa da. 661 264 405 (arratsaldetan deitu).

- Zaldi bat jartzeko lursail bat alokatuko nuke 616 260451.

- Bi hilabeteko bost txakur-kume gara etxe bila.Mesedez, eraman gaitzazue. 635 714 030.

- Belarritakoa galdu nuen Santixabel egunean, kaxkoinguruan. Balio sentimental handia du, aurkitubaduzu, deitu telefono honetara: 687 406 209.

- GPS Tomtom berria salgai. 600 244 126.- Akordeioa saltzen dut. Gutxi erabilia. 943 370 344.- Masajeak ematen ditut: reflexologia, siatsu, masaje oro-

korra... 943 365 079 deitu eta utzi zure mezua. - Usurbil eta inguruetan, belardiak behar dira, belarra

jasotzeko. Tel: 607457004. Dani- Sukaldari bat eskaintzen da famili nahiz lagun arteko

bazkariak antolatzeko eta prestatzeko etxeetan, elkar-te gastronomikoetan...... 670 410 273.

- Lehenengo jaunartzeko soineko bat daukat salgai.Interesatuta bazaude: 669645585 / 943365191.

- Hemengo intxaurrak salgai. 943 67 11 60.- Aiako babarruna salgai, prezio onean. 670410273.- WII-a eta PSP-a kopiatzen da, Internetetik jaitsitako

joko guztietan jolastu ahal izateko. Ez da txipik ins-talatzen, ez da kontsola irekitzen. Softwarea aldatzenda baina garantia mantenduz. 635 729 637.

- Ezkontzetan abesteko talde bokal bat nahi baduzu,deitu 665745071 (Iñaki).

- Ezkontza zein ekitaldietan abesteko kantari lirikoa.Maketa bat entzungai daukat. 690784113

ADI: datorren astean ez da NOAUA!rikizango; hurrengo alea urtarrilaren 13ko

datarekin aterako dugu. Beraz,zorion-agurrak edo bestelako oharrakurtarrilaren 9rako astelehena ekarribehar dira, edo e-postaz igorri:

[email protected]

Zorionak gure gelakozorion festatxora etorriziren guztiei! Primeranpasa genuen larunbateanneskak eta mutilak elkarrekin jolasean.Hurrengoan ere berriroelkartuko gara!

Page 19: NOAUA! 473 alea
Page 20: NOAUA! 473 alea