noaua!! 237 alea

20
ASTEKARIA - 2006ko maiatzaren 19an - XI. urtea - Usurbil, 237. zenbakia XXV XXV.S .S agar agar do E do E gunar gunari bur bur uzko gehigarr uzko gehigarr i ber i ber ezia ezia www.noaua.com Galdeketaz galdezka Galdeketaz galdezka Ordezkari politikoen iritzia jaso dugu Ordezkari politikoen iritzia jaso dugu

Upload: egunea

Post on 07-Mar-2016

258 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: NOAUA!! 237 alea

ASTEKARIA - 2006ko maiatzaren 19an - XI. urtea - Usurbil, 237. zenbakia

XXVXXV. S. Sagaragardo Edo Egunargunariiburburuzko gehigarruzko gehigarri beri bereziaezia

ww

w.n

oaua

.com

Galdeketaz galdezkaGaldeketaz galdezkaOrdezkari politikoen iritzia jaso duguOrdezkari politikoen iritzia jaso dugu

Page 2: NOAUA!! 237 alea
Page 3: NOAUA!! 237 alea

3Noaua! - 2006ko maiatzaren 19an

ATAR IKO HA I ZEA

Euskal Herrira!

Euskal presoak

GipuzkoakoForu Aldundiak

diruz lagundutakoaldizkaria

Kultura sailak diruzlagundutako

aldizkaria

6. Or.

Aurkibidea

17. Or.AGENDA: DEIALDIAK, EKITALDIAK...

11. Or.II SOINURBIL MUSIKA ASTEA

KRONISTAK KALEJIRAN

5. Or.GIRO ONEAN OSPATU ZEN SAN IXIDRO

8. Or.ERREFERENDUMARI BURUZKO INKESTA

13. Or.JOAN LUIS ATXEGAREKIN SOLASEAN

15. Or.HERRI ARTEKO PILOTA TXAPELKETA

10. Or.ANDATZAN TRIKUHARRI BAT GUTXIAGO

Zaborrak errausteari ezetz esan ziotenehunka herritarrek aurreko larunbateanDonostian. Herri plataformek erreferendumbat egitea eskatu dute. Honakoan, ordezkaripolitikoen iritzia jaso dugu.

Badok Amairu

NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 UsurbilTlf.: 943 36 03 21 / [email protected] / www.noaua.comJendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, [email protected]

Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, [email protected]

Idazkaria: Alaitz Aizpurua, [email protected]

Publizitatea: Intza Salsamendi, [email protected]

Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria Angeles Arruti,Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, Aritz Gorriti, JoneEizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, Iñaki Agirresarobe, AnaUrdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, Koldo Huegun, Aloña Loidi,Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello, Pako Agudo, Sara Lazkano,Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, Xabier Arregi, Edorta Agirre, PelloAranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero, Maider Makazaga, Aloña Pulido,Zaloa Arnaiz, Jakoba Errekondo, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze, JosuAranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai.Denborapasak: LUMA, O.E.

Bazkidetza: Aitziber Aranberri.

Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Zaloa Arnaiz, AgurtzaneSolaberrieta, Joxe Luis Arrastoa, Alaitz Aizpurua, Nerea Korta.

Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua.

Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo.

Elektrikaria: Iñaki Salsamendi.

Tirada: 2.600 ale

Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818

Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

IKA MIKA ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAK

GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI

IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRIS-TEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITA-RATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. IDATZIA ARGITARATZE-DATA BAINA ASTEBETE

LEHENAGO EKARRI BEHAR DA.

NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean eta, orohar, aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Fernando Oyarbide Tarifan egonda bizitzen denbora batez.

Sentsazio berrien bila joan zen eta espe-rientzia aberasgarri batekin itzuli da.Futbolzalea bera, urruntasunetik Reala-rengatik sufritzen egon da.

1. JAKIRIK GOGOKOENA.Txipiroiak bere tintan.

2. OHITURA TXARREN BAT.Inpuntualitatea, elkarrizketara 10minutu berandutu naiz...

3. ZER GORDETZEN DUZU SAKELAN?Mugikorra, musuzapia, giltzak etadirua (daukadanean).

4. ZERTAN BERPIZTUKO ZINATEKE?Ormaetxean, baina Realaren entrenatzaile izan zen hartan!

5. ZERI DIOZU BELDURRA?Altuerari zertxobait.

6. MIRESTEN DUZUN PERTSONA.Stoichkov, Bartzelonako jokalaria.

7. EZIN ZAITEZKE BIZI…Amonaren oroitzapenik, familiariketa lagunik gabe.

8. EGINDAKO EROKERIA HANDIENA.Ciudad Rodrigon, Salamancan, gau

batean lagun guztiak joan eta hamar iji-torekin bakarrik gelditzea parrandan.

9. LIBURU BAT.“Momo”, orain ari naiz irakurtzen.

10. FILM BAT.“E.T.”, zineman ikusi nuen lehena.

11. LEKU BAT.Tarifa eta Atotxa zelaia.

12. HERRIKO LEKURIK EDERRENA.San Estebango elizako behatokia, Usurbil osoa ikusten delako.

13. URTARO BAT.Urtaro guztiak.

Fernando Oyarbide: “Hamar ijitorekin egin nuen parranda”

Page 4: NOAUA!! 237 alea

4 Noaua! - 2006ko maiatzaren 19an

HERORREK ESAN

IDOIA TORREGARAI

Jadanik hilabete da Sugaar etxera iritsi zela. Ez da markamakala arraiak zaintzeko nire esperientzia "Buscando a

Nemo" pelikulara mugatzen dela kontuan hartzen badugu.Hasieran, guraso "primerizoen" antzera, ez nekien oso ondonola zaindu behar nuen. Izan ere, izakitxo honek ere ezzituen ekarri instrukzioak (beno bai, animalia dendakoakesandakoak).

Mesfidantza eta beldurra izan ziren bere begi beltzek kris-talezko bere ziegatik transmititu zidatena hasieran. Nahikoaburuko min ere izan nuen/dut ea horrelako izaki bizidunahain toki txikitxoan izateko eskubidea ote dudan nire burua-ri galdetzen nion/diodan bakoitzean. Baina gizaki ahalguzti-dunok oso ondo egiten dugun bezala, berarentzat nirekinegotea onena dela sinestarazi naiz.

Beti izan naiz animaliazalea, baina normalean ugaztune-kin izan ditut harreman bakarrak (bi hankakoez gain, esannahi dut). Beno, aitortu dezadan nire harremana batez eretxakur eta katuetara mugatzen dela ia. Esan nahi dut inoizez dudala arrairik izan, beharbada txikitan aitak ferietan ezzuelako horrelako trofeorik bota balinarekin, beharbadaamak labera sartzeko beldurra ematen zidalako, batek dakipatuak zein bide hartzen dituen! Egia esan, beti zozo xama-rra iruditu zait espezie hau, eta kanpora ateratzeko mugakzein magalean hartzeko ezintasunak horrelakorik sekulaetxera ekartzea baldintzatu dute.

Egunak joan eta egunak etorri, badirudi Sugaar eta biokelkar ulertzen joan garela. Aitortu behar dut etxera iristeanegiten dudan lehen gauza berari kasu egitea dela, eta berak,

badakienez hurbiltzen zaion mantxa edo munstro handihorrek (nola ikusiko gaituzte?) janaria ematen diola (horre-tarako badirudi memoria 3 minutukoa baino handiagoadutela), ba ur gainera inguratzen da, bere eguneroko razioaeskatzera. Jadanik ez da ezkutatzen. Kosta zaio, baina badi-rudi mantxa handia=janaria binomioa barneratu duela etahortxe dator abiada bizian, bere buztan gorri dizdiratsuarieraginez. Beste batzuetan, sofan botata nagoenean, bere kris-talezko ontzira burua altxa eta begira-begira dudala kontura-tzen naiz, nik egiten dudan guztia ulertuko balu bezala. Nikhau guztia (gogoratu ahalguztidunak garela, ezagutzen naue-laren eta ondo erortzen natzaionaren) seinaletzat hartzendut, noski. Pisukideak gara ofizialki.

Gure harremanean tentsio uneak ere badaude, dudarik ezdago; ura aldatu behar diodanean, adibidez. Bere gela zikinadagoela ez du onartzen eta noski, ontzitik ateratzen saiatzennaizenean garbiketa egiteko, Speedy Gonzalezen abiadurahartzen du ontzitik ez ateratzeko protesta moduan.Ondoren, ontzi batetik bestera salabardo txikian dagoenean,Green Peacekoak japoniar balleneroen aurrean egoten direnbezain gogor jartzen zait, oldarkor. Eta zer esan arrairen batsukaldatzen badut! Zein gizaki mixerablea naizen adieraztendit bere begi txiki tinkoekin. Imajinatu, gero eta haragijale-agoa bihurtzen ari naiz eta!

Beno, hauxe nire bizikidetzaren lehen hilabeteko kronika.Jarraituko nuke gauza gehiago kontatzen, baina joanbeharrean nago, La2 katean itsas faunari buruzko dokumen-tala hasi behar du eta.

Ainhoa Azpiroz - Aitor Landaluze - Jakoba Errekondo - Luis Aranalde - Nerea Zinkunegi - Idoia Torregarai - Jose Piñas - Aritz Gorriti

Pisukideak

Ika-mika

Euskaltel ala Erdaratel?

Beste hainbat herritara bezala, gureraere iritsi da zuntz optikoa. Gaur

egun, Erkidego Autonomoan Euskaltelenpresak eskaintzen du kable bidezko zer-bitzua, hots, telefonoa, telebista eta inter-net “pack” berean. Obra zibila egin ondo-ren, instalazio orokorra nola izango litza-tekeen azaltzeko etxeetako ezkaratzetanbilerak egiten ari dira. Komunitateak ins-talazio hori egitea onartuko balu (doanizaten delarik), familia bakoitzak erabaki-ko luke etxe barrurako zerbitzua kontrata-tu ala ez.

Gu hilaren 12rako geunden deituak

baita pareko bizilagunak ere. Atarian zainnengoelarik gizonezko bat hurbildu zitzai-dan erdaraz agurtuz. Euskaltelekoa zelaesan zidan eta erdaraz jarraitu zuen hizke-tan. Euskaraz ez al zekien galdetu nioene-an “pixka bat” erantzun zidan, hala-hola.Bere lankidea iritsi zenean ere gauza beraesan nion baina alfer-alferrik!

Zer adierazten digu honek? Bada, itxuraguztiaren arabera, Euskaltel enpresak ezdiela langileei euskaraz jakitea eskatzen.Ziur asko ETT bitartez kontratatuak izan-go dira baina gai hori beste batetarako utzi-ko dugu.

Bilera hauek antolatzeko lehenengoezkaratzeko lehendakariari edo adminis-trariari deitzen diote telefonoz. Beraz, adiegon usurbildarrok eta eskatu etorri beharduen komertziala euskalduna izatea!

Jakin badakigu gure herrian horrelakoegoerak ez direla salbuespenak, tamalez,baina lerro hauen bidez momentu hone-tan auzoan gertatu zaiguna adierazi nahiizan dut.

Besterik gabe, Bai Euskarari!

Nagore Segurola Azkonobieta

IKA MIKA ATALERAKO IDATZIAK GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITU. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO

IRISTEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITARATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU.NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik. Hurrengo alea: maiatzak 26. Idatzia ekartzeko azken eguna: maiatzak 20.

Page 5: NOAUA!! 237 alea

5Noaua! - 2006ko maiatzaren 19an

PIL-P ILEAN

Ika-mika

Usurbildarrak jakin dezaten

Dagoeneko inor gutxi izango da guresenide presoak bisitatzeko ehunka

km egin behar ditugula ez dakienik.Usurbildar gehienek ere badakite udalakbisitetako gastuak bere gain hartzen dituelaaspalditik,1983-4-19an hartutako udal-akordioaren ostean. Geroztik, udalak betiordaindu izan ditu gastu horiek. Esan beha-rra dago senideek soilik garraio gastuakpasatzen dituztela: peajeak eta gasolinakotxez joaten badira, edo autobus edo trenbilletea. Gainerako gastuak, -otorduak, ber-tan hartu beharreko metro edo autobusak,trena edo autobusa hartzen den lekurainokobidea (Hendaia, Donostia)-- bere konturaegiten dituzte. Langraitzen espetxeratuadagoen Ramon Uribe kalezartarrenak ezdira aurkezten. Horrela egitea erabaki zen,mendekuzko sakabanaketaren ondorioenzama ekonomiko guztia herritarren gain ezuztearren.

Iaz, ordea, gauzak aldatu egin dira.Aurrekontuan 12.000 euro erreserbatuakbazeuden ere, urria iritsita oraindik bidaiabakar bat ere ez zitzaien ordaindu. Senideakudaletxean galdetu zuten ea zer gertatzen

zen eta, argitzapen zehatzik ezean, Luis MariOrmaetxeari azalpenak eskatu zizkioten.Aurrekontua onartzerakoan atzerapena izanzela baina gastuak ordainduko zitzaizkielaagindu zuen hark.

Baina urtea amaituta partidan jasotakoabakarrik ordaindu zitzaien (urteko gastuen%65 inguru). Argitu behar da aurrez ikusi-takoa gainditu egin bada, udalak betiordaindu izan duela gainerakoa.

Hala, udal erabakia berraztertzeko idatziaaurkeztu zuten, gastuak justifikatuak zeude-la, presoak urrutiago eta bizimodua eregarestitu izana kontuan hartzeko eskatuz,besteak beste. Bi hilabete eta erdi erantzunikgabe igarota, berriro bilera eskatu ziotenOrmaetxeari.

Han argi eta garbi esan zien berarentzat2005ekoa kitatua zegoela, ez zuela gehiagoordainduko eta 2006rako kopuru beraaurreikusi duela baina, “gaurko egoera ikusi-ta” urtearen erdialdera aztertuko zuela kopu-ru gehiago jarri ala ez. Gainera, haziendakoordezkari-edo bilakatuta, senideetako zeinekzuen diru premia handiagoa esaten hasi zen.

Etxerat-entzat, Ormaetxeak ez du udal-

akordioak dioena bete argi jasotzen baitu“presoak bisitatzeko egiten diren gastuak”ordaindu behar direla inolako baldintzarikgabe. Ormaetxeak jakin beharko luke, seni-deok astero pairatzen dugun zigor gehitua-ren kostu handiena ez dela, ez, ekonomikoa.Nola neurtzen dira, lan-uzteak, nekea, pre-sak, bisitara helduko edo etxera onik itzuli-ko garen kezka, errepidean igarotakoorduak, bizitzako hainbat gauza galdu beha-rra bisitara joateko... Dirutan?

Sakabanaketaren aurka dagoela esan etagero herritarron diruak bereak bailiran udal-akordioak urratu... Nola ulertzen da hori?

Gu gara egoera honekin bukatzea nahidugun lehenak. Konponbideaz horrenbestehitz egiten ari denean ez dugu uste horrelakojokabideek asko laguntzen dutenik. Halere,jakin beza Ormaetxeak, baita bere alderdiki-de eta EAJko gobernukideek ere, guk ez ditu-gula inoiz senideak bisitarik gabe utziko, etadiru-premian baldin bagaude ziur garela,lehen ere hainbatetan egin bezala, herria berelaguntza emateko prest izango dugula.

Usurbilgo Etxerat

Bitan ospatu da baserritarreneguna aurten. Batean zeinbestean giroa primerakoa

izan da. Maiatzaren 14an jende ugaribildu zen pilotalekua zein Dema plazainguruan; San Ixidro bezperako azo-kan nola herri kirol lehian.Haurrentzat ekitaldirik izan zen etahauek ere ederki igaro zuten eguna.

San Ixidro eguna, ordea, astelehene-an izan zen, maiatzaren 15ean hainzuzen. Meza Nagusiaren ondoren,Andazpe elkarteak hamaiketakoaeskaini zien bertaratu ziren guztiei.Eguna bazkari batekin amaitu zen.Egun batez behintzat, baserritarrekatseden hartzeko aukera izan zuten.San Ixidro eguna pasa da eta orainSagardo Eguna dugu zain.

San Ixidroeguzkitsua

Page 6: NOAUA!! 237 alea

6 Noaua! - 2006ko maiatzaren 19an

KALEJ IRAN

Oraingo honetan berri txar batekin natorki-zue. Dagoeneko jakingo duzuen bezala

Usurbilen eta nola ez Txokoalden oso ezagunagenuen Iñaxio, gehiengoaren ustez hobea den bestemundu batera joan zaigu.

Medikuek zein bere familiartekoek Iñaxiorentzatonena zelakoan ebakuntza egitea erabaki zuten eta loalditik esnatu-takoan sagardoa eskatzen bazuen ere ezin izan zuen ospitaletik onikirten, heriotzak bisita egin zion eta berarekin eraman zuen.

Iñaxio beti ikusten genuen alai; bere astoaren laguntzarekin lane-an ari zenean, eguneroko Andatza alderako ibilaldian eta baitaErroizpe Elkartean lanean zein lagu-nartean zegoenean ere.

Nik orain artean ezin izan dut inoizErroizpe Elkartea Iñaxiorik gabe imaji-natu baina hemendik aurrera ohituegin beharko dugu horretara ere.Badirudi orain Erroizpe Elkartea ume-zurtz geratu dela, izan ere Iñaxiok zera-man gauza guztien martxa eta zailaizango da orain gauzak berak bezainondo eramango dituen ordezko bataurkitzea.

Beti izango zaitugu gogoan Iñaxio,adiorik ez, gero arte.

Erroizpe Elkartea umezurtzTXOKOALDE ALOÑA LOIDI

Kosta egin bada ere, eta oraindik goizetakopreskurak hortxe diraute, udako usainak

leku hartu die neguko egun hotzei. Jendeak jadaatera ditu udako arropa arinak, oinetako freskoaketa abar baina ez hori bakarrik; festa usaina erenabari da. Santa Krutzak izan dira Andoainen, SanTelmoak Zumaian, San Prudentzioak Lazkaon eta datozenei begi-ra jendea jada prestatzen ari da; batzuk dantzak ikasten egun bere-zietarako, besteak, eta urteroko legez, danbor-hotsak nola zirengogora ekarri arazten, eta hirugarren batzuk, berriz, afariak antola-tzen. Azken batean, eta denak ere, jaietan parte hartzeko asmoz.

Beste gai bati helduz, oso gustuko dut Arratzaingo buelta emateaeta aukera eta gogoak biak bat egiten dutenean, tipi-tapa bueltaematera joaten naiz. Ba, duela ez denbora asko, sorpresa ikaragarriaeraman nuen buelta ematen ari nintzela hilerri berriaren inguruanargia pasatzeko posteak jarri zituztela ikusi nuenean. Zera galdetunion neure buruari “honaino bakarrik pasatzeko asmoa ote duteedo eta buelta osoan zehar jartzekoa?”

Bada beste gai bat azkenaldian bereziki kezkatzen nauena; sane-amendua. Goikalde hauetan dagoen etxe edo baserri bakoitzakbere saneamendu sistema jarri behar izan zuen garai hartan etagaur egun ere berdin, ez bait dago saneamenduko hodi nagusirikhemen inguruetan. Eta dagokionari luzatzen diodan galdera hona-koa da; ez al legoke aukerarik saneamendurako hodia pasa etahorrela ingurugiroari kalte gutxiago egin?

Uda usaineanKALEZAR MAIDER MAKAZAGA

Portland hiria Ameriketako Estatu Batuetanaurkitzen da, Porland harrobia Olaztin, por-

lan lantegia Añorgan. Irubide eta Usurbilgo muge-tan Belartza, orain porlanez beterik, garai bateanmuino eta paraje ederrez osaturik. Gaur egungotoponimia guztia Porlantokieta bihurtzera doa.Izenak mantentzen dira, baina egindako aldaketek

inolako esanahirik gabe uzten dute: Soro Arte, Belartza, Osinalde,Ugaldealdea.... Diru gosea ezin aserik egundoko abiaduran gureingurune guzia eraldatzen ari da: bidezidorrak autopista, errepide-ak ilargirako bidea... Abiadura azkarra da nagusi, baina nora iris-teko? Inora ez, abailan abiatu, berriz leku berera iristeko.

PorlantokietaKALEBERR I IÑAKI AGIRRESAROBE

Usurbilgo Sagardo Eguna herriarentzat pres-taturiko jaia da, eta bertan herrikoez gain

herri ezberdinetako jende mordoa bilduko da urte-ro legez festa giroan sagardoaren usaina gureanbihurtu arte. Baina galdetu al zarete inoiz zergatiksagardoaren inguruan hainbeste egun eta festa dau-den? Azken urte hauetan, sagardoa geroz eta esti-mazio handiagoa duen neurrian, edaria bera jai eta ospakizun asko-ren ardatz bilakatu da. Horren adibide Usurbilgo Sagardo Egunadugu; 1982az geroztik Gipuzkoan ospatzen den sagardoaren ingu-ruko jairik garrantzitsuena da. Bertan 45 sagardotegiko sagardoaizateaz gain, sagardogintza, erakusketak, jakiak, gozogintza, irrin-tziak, sagardo-botatzaileen lehiaketa, trikitixa doinuak,... izaten dira.

Dagoeneko festa giroa hasi da izan ere SagardoEgunaren Lagunak antolatuta pasa den maiatza-ren 12an sagardo dastatze afaria egin baitzenMahaspildegi Elkartean. Xabier Kamio enologo-ak gidatuta 20 bat lagunek sagardo klase ezber-dinak dastatzeko aukera izan zuten, sagardoarenezaugarri bereziak ezagutuz: kolorea, txinparta,gorputza, usaina, bizitasuna, lehortasuna, gozo-tasuna eta garbitasuna. Igandean berriz XXV.Sagardo Egunaren zipriztinez gozatzeko aukeraizango dugu. Ondo pasa!

Badatorrelaa!ATXEGALDE AINARA ARNAIZ

Page 7: NOAUA!! 237 alea

7Noaua! - 2006ko maiatzaren 19an

KALEJ IRAN

Hemen, atzematen da obren zaratek eta autoekurratzen duten lasaitasuna. Bai, zorionez herri

hau halakoa da: lasaia eta atsegina. Kaleko mugimen-dua galduko balu, erraz, bizigabe bihurtuko litzatekeUsurbil. Eguraldiak ere, herriak izan dezakeen bizi-tzan agintzen du eta iluntzean, haurrak beren etxeeta-ra joan eta dendak, tabernak ixten direnean herria lo

gelditzen da. Ai! Gure arteko baretasuna baketsuagoa balitz…Baina, igande hau egundokoa izango da. Ze, Usurbilen Sagardo

Eguna eskura dugu!Udaberriko eguzkia, bizpahiru laino eta kostaldeko haize goxoak

etortzekoak dira. Hortaz, jaian klima aproposarekin batera, eta urte-ro lez, kalean giroa aparta izango ditugu. Plazan, pretilan, zelaie-tan… nonahi aurkitu ahal izango da jende umoretsua irriz jolasean,bertsotan eta dantzan.

Usurbildarroi hurbiltzen gaituen egunean, basoa eskuan, denokharro eta jator, sagardo egarria ase eta herriko aurpegi ezagunekintopo egiteko, parada ezin hobea izango dugu.

Dena den, festarako gogorik ez dutenek ez etortzeko askatasunaizango dute eta festarako animoak dituztenek ordea, ez dezatela kaleegin, herria zabalik eta ‘bizi-bizi’ izango baita. Aldiz, etorri nahi etaezinean daudenekin, noiz izango dugu topo eta topa egiterik? Jaialibertatearen adierazle izan bedi!

Guztiok sagardo egun polit bat igaro dezakegulakoan…Ondo pasa!

Herri lasaia bizi-bizirikSANTUENEA ALEX TELLO

Berriro ere hemen natorkizue Aginagaaldeko berri emateko asmoz. Ez dakit

gogoan izango duzuen, azkeneko aldiz idatzinuenean, udan Aginagan bizi poz piska batemateko asmoz, haur txokoak antolatzekoproposamena luzatu nuen eta esan beharradago, uste baino eskari handiagoarekin egindugula topo.

Gauzak horrela, antolaketa lanetan aritu ginen, proposa-men hau gauzatzeko asmoz, baina gauza guztiekin gertatuohi den bezala, lehenengo oztopoarekin topatu ginen; dirua.Hau dela eta, gurasoekin bilera bat egin nahiko genuke,orain arte antolaketan egindakoari buruzko berri ematekoeta diru arazo horri irtenbidea aurkitzeko.

Honenbestez, maiatzaren 26an, ostiralean, arratsaldeko17:00etan bilera egingo da Apaiz Etxean eta haur txokohonetan parte hartzeko asmoa duten haurren gurasoak azal-tzea eskertzekoa izango da. Guztien artean adostasun baterairisteko.

Bestalde, aipatu behar, maiatzean sartuak garela dagoene-ko eta gure herriko San Praixku jaiak ere gainean ditugula.Laster hasiko dira bilerak ere eta denok gonbidatuta zaudeteberauetan parte hartzeko.

Besterik gabe, hurrengora arte.

Haur Txokoak AginaganAGINAGA ANE MANZISIDOR

Agur bero bat guztioi Usurbilgo txoko hone-tatik! Maiatzaren erdia pasea dugu jada eta

eguraldia lagun, opor usainean egongo dira dagoe-neko batzuk. Izan ere, jada atzean utzi ditugu negu-ko eguraldi hotz eta goibelak eta eguzkia bazterrakberotzen hasia da. Gainera, maiatza hilabete handiada usurbildarrontzat... Alde batetik Andatza Eguna,

bestetik Sagardo Eguna eta batzuei ere jaunartzeren bat egokitukozaio. Andatzako magal honetan ere eguraldi onaren etorrera nabariada, izan ere parkea azkenaldian bete-bete egon da. Familiak egunpasa, lagun artean egotera beste-ren batzuk eta noizean edo noiz,bakarren batek ere aprobetxatuohi du eguerdiko tartetxoa, lehe-nengo eguzki izpiak hartzeko.Gainera, baten batek kukurikoraindik entzun ez badu, honun-tza inguratu besterik ez du.

San Estebanak antolatzen erehasiak gara.... Baina abuztuaoraindik urrun denez, sagardoegunarekin hasi beharko dugu;ez baita festa txarra hau ere!Hurrengora arte!

Maiatza hilabete beteaURDA IAGA NEREA AIZPURUA

Ez da Kontxa. Metro koadro gutxi batzukhondar, eta nahikoa. Pozik dabiltza

Zubietako haurrak beren kubo, pala eta eskuare-ekin. Udaberri honetan, hondarrak zipriztintzenditu eskola txikiko jolas parkeko bazterrak.

Orain dela urte batzuk ixtekotan zen haureskola. Behin baino gehiagotan ibili gara larri-larri, haur kopuru nahikorik ez eta, delegazioak eskola itxikozigun beldurrez. Etxeekin batera, esaten genuen, etorriko dirahaurrak. Horra.

Datorren ikasturtean beste zazpi haur gehiago izango dira esko-lan. Hazkundeak agerian utzi du eskola berritzeko eta egokitzekopremia. Tokia badago, baina instalazioek berritze sakona eskatzendute.

Berrikuntza lanei ekiteko aukera ederra da honako hau. Izanere, datorren urtean Zubietan ospatuko baita Eskola Txikien festahandia. Igeldok Zubietari pasako dio lekukoa aurten. Eta, zeregokiago, festa hori eskola txukundu eta berritu batean hartzeabaino.

Hasi beharko dugu, denok ere, motorrak berotzen, konturatze-rako gain-gainean dugu-eta festa egun hori. Ordurako beharrez-koa da urbanizazio-lanak ondo bukatzea, errebote plaza berritzeaeta herriko plaza txukun jartzea. Ea Zubietara hurbiltzen direnakgure herriaren eta gure eskolaren irudi ona jasotzen duten.

Zubietako hondartza ZUB IETA XABIER ARREGI

Page 8: NOAUA!! 237 alea

8 Noaua! - 2006ko maiatzaren 19an

INKESTA

Usurbilgo EA: “Hiri hondakinen kudeaketa

ez da bakarrik errausgailua bai edo ez galdetzea”

Usurbilgo EAJ-PNV: “Ez du balio galdeketa partzialak egitea,gizarteari egi guztia kontatu behar baitzaio”

Erraustegien kontra eta erreferendumaren aldeko manifestazioa egin zen lehengo astean Donostian.

Aurkeztutako alternatibak kontuan hartzea eskatu zieten herri plataformek instituzioei.

Horren harira, herriko ordezkari politikoengana jo dugu iritzi eske.

Ez zait egokia iruditzen.Gizarte honek eredu demokratiko

eta instituzional bat onartua du, hiri-tarren gehiengo oso zabalak onartua:udalak, udal mankomunitateak,lurralde historikoen instituzioak, etaabar. Bakoitzak bere konpetentziekineta egitekoekin. Lau urtetik behinherri kontsultak egiten dira – hautes-kundeak – eta hor jasotzen du bakoi-tzak merezi duena. Ez ohiko kontsul-tak oso, oso egoera berezietan bakarrikerabiltzen dira.

Hiri hondakinen kudeaketa ez dabakarrik errausgailua bai edo ez galde-tzea. Hiri hondakinen kudeaketarakoplan bat badago – ez da ahaztu behar

hondakin hauen ardura udaletxeenadela, eta hauek udal-mankomunitate-en bidez kudeatzen diztuztela – eredupartehartzaile baten bidez osatu zena– ekologistak barne – eta bertan, hon-dakinen berrerabilera, erreziklaketa,konpostajea, eta abar kontuan hartzendituena eta azkenean, errekuperagarriezin diren hondakinak erretzea jaso-tzen duena. Errekuperagarri ezinakdiren hondakinen beste alternatibazabortegiak dira.

Inork ez du nahi etxe ondoanerrausgailurik. Nork nahi du bertede-ro bat?, nork nahi du konpostaje plan-tarik? Nork nahi du transferentziplantarik? Edota garbigunerik? Edota

tratamendu mekaniko-biologiko naz-kagarririk? Edota, askoz ere hurbilago,irla ekologikorik, gure kaleetan ditu-gun zaborra eta erreziklatzeko biltzekoontzi-gune horiek?, nork nahi duguzti honek suposatuko duen zergaigoera: hiru edo lau edo bost aldizgehiago ordaintzea tokatuko zaiguna?Guzti hortaz ere herritarrei galdetukodiegu? Edo bakarrik gaurko instituzio-ak gobernatzen eta erabaki zailak har-tzeko ardura eta beharrean daudenpolitikoak desgastatzeko gaietaz?

Luismari OrmaetxeaUsurbilgo alkatea, EA

Guk uste dugu horrelako konplexu-tasuna duten gaiak ez direla kudeatzenbatere errazak izaten. Galdeketa egite-kotan, ezinezkoa da erraustegia bai alaez galdetzea, galdera beste bat da: Zeregin behar dugu zaborrekin? Etahorren aurrean, dauden soluzioenartean aukeratu, hau da, erraustegiaedo zabortegia. Eta erantzuna zaborte-gia bada, garbi izan behar dugu guz-tiok hori ere nonbait egin beharko

dugula.Hau da, guk galdeketak egiteari ez

diogu beldurrik, baina ez du balio gal-deketa partzialak egitea, gizarteari egiguztia kontatu behar baitzaio. Bestegauza bat da galdeketak egiterakoaneremua zein izan behar duen. Garbidago inork ez duela bere alboan zabo-rrarekin zerikusirik duen azpiegitura-rik nahi, baina horiek nonbait egonbehar dutela.

Gipuzkoar guztioi afektatzen digungai bati buruz herri bakar bati eginbehar al zaio galdeketa? Garbi dagoafektatutako herriak azpiegiturahoriek beste nonbait jartzea nahiagoizango dutela, eta orduan zein dairtenbidea?

Lourdes Jauregiberri Usurbilgo Uri Buru Batzarra

Euzko Alderdi Jeltzalea

Galdeketaz galdezka

Errausketa-planten inguruan galdeketa egitea eskatu dute ekologistek eta herri-plataformek.

Egokia iruditzen al zaizu?

Page 9: NOAUA!! 237 alea

9Noaua! - 2006ko maiatzaren 19an

INKESTA

Begi bistakoa da hondakinena arazolarria eta konponbide zailekoa dela.Baina herritar asko dago agintariekproposatzen diguten irtenbidearen–errausketarena– aurka sistema horrekondorio eta arrisku handiak dituelakobai jendearen osasunarentzat baitaingurumenarentzat ere. Horrenbestez,tamaina horretako erabakia hartzekoherritar orok erabakitzeko aukera iza-tea bidezkoa da.

Agintean daudenak hori ulertu

beharko lukete, alde batetik demokra-zia ariketa zuzena delako eta, bestetik,guztioi eta luzerako eragingo digunhorrelako erabaki zaila hartzekogaraian egokia delako denak hitza iza-tea. Gainera, Usurbilen lehen ere izanda antzekorik (HB udal kudeaketanzegoenean Urbileko kasua).

Hori bai, edozein erabaki hartuaurretik herritarrak ondo eta eraargian informazio guzti-guztia jasotze-ko aukera izan behar dutela uste dugu,

horrela bermatuko baita arduraz era-bakitzea.

Ez dugu ulertzen agintean daudenakzergatik dioten horrenbesteko beldu-rra herri-kontsulta bati. Ez al dirakonturatzen beren “boterea” herrita-rrok emandakoa dela eta gu garela,finean, gure erabakien jabe izan behardugunok?

Arantxa ManterolaUsurbilgo Herri Lan, UHL

UHL: “Tamaina horretako erabakia hartzeko

herritar orok erabakitzeko aukera izatea bidezkoa da”

Kontsumitu edo erabili ondorenbota eta berriz ere berria erosi etazaborrera. Horrelako gurpil zoroansartzen ari gara munduaren baliabide-ak mugatuak direla ahaztuta.

Errauste plantetan zaborra erre egi-ten da baina ez da dena mirariz desa-gertzen. Gai toxikoak igortzen dituzte,ez dago konponduta errautsen edoazken hondakinen arazoa, energiaasko kontsumitzen dute eta kostua ereoso handia da. Energia sortzeko balio

omen dute baina birziklatuz gehiagolortzen da, gainera birziklatzea ingu-rumenarentzako hobea da eta ekono-mikoki ere errentagarria izan daiteke.

Lehen ahalegina, zabor gutxiagosortzea da eta horretan denon inplika-zioa lortu behar da, produktuak mer-katuratzen dituztenena eta baita kon-tsumitzaileena. Etxeetan sortzendugun zaborra bereizi egin behar daeta bilketa selektiboa egingo da, ondo-ren birziklatzeko. Birziklatze katean

ikerlarien, enpresarien eta politikoenelkarlana bultzatu behar da.Birziklapenak lanpostu asko sor ditza-ke.

Erraustegiak nahi dituen ala ez gal-detu egin behar zaio gizarteari, eraba-kia garrantzitsuegia da erakundeetansoilik erabakitzeko. Horregatik bategin genuen larunbatean Donostianegin zen manifestazioarekin.

Usurbilgo Aralar

Usurbilgo Aralar: “Erraustegiak nahi dituen ala ez

galdetu egin behar zaio gizarteari”

Energia berreskuratzen duen errauske-ta sistema, zaborra ezabatzeko teknolo-gia da, birziklatzea eta konpostajearenosagarri izan behar duena. Mundu osoanonartuta dagoen teknika da eta PP alder-dian ez dugu ulertzen zergatik ezin denGipuzkoan teknika hori erabili.Udalerrien mankomunitateek egindakoazterketek gauza bera diote, prebentzioa,birziklatzea eta konpostajea egin etaenergia sortzen duen errausketa sistemadela alternatiba arrazionalena. Tekni-

koen erabakia normaltasun egoera bate-an hartu da, agente sozial eta adituenpartehartzearekin batera. Kontestu ho-netan, erreferendum eskaerak ez du zen-tzurik. Herritarrek instituzioekiko dutenkonfiantza ahulduko lukeelako.

Eztabaida ez da errausketa bai ala ez,Plan Integralaren kudeaketa sistemariburuzkoa izan beharko luke eztabaidahori.

Manuel Michelena, Usurbilgo PP

Usurbilgo PP:

“Erreferendum eskaerak ez du zentzurik”PSE-EE alderdi sozialistak bi zine-

gotzi ditu Usurbilgo udaletxean.Amaya Goyaran zinegotziarekinharremanetan jarri ginen baina kan-poan izan da eta ez du gure galderaerantzuteko astirik izan. Hala ere,telefonoz azaldu digunez, kontsulta-ren aldekoa da eta bereziki kaltetueniritzia kontuan hartu beharko litzate-keela dio Amaya Goyaranek, ez soilikmankomunitateena.

Usurbilgo PSE-EEren iritzia

Errausketa-planten inguruan galdeketa egitea eskatu dute ekologistek eta herri-plataformek. Egokia iruditzen al zaizu?

IMANOL UBEDA ______________________

Page 10: NOAUA!! 237 alea

10 Noaua! - 2006ko maiatzaren 19an

PIL-P ILEAN

Andatza Eguna ospatu berridugu. Usurbil zeinZizurkilgo herrientzat hain

berezia den ospakizuna. Andatzarekinzerikusia duen gertaera bat, ordea, iaoharkabean pasa da. Radio Nacionalde Españak (RNE) Andatza inguruanipini nahi duen antenaz ari gara hizke-tan. Eta antena hori jartzeko lanekeragin dituzten kalteetaz. Mendihonek zituen bederatzi trikuharrieta-ko bat suntsitua izan baita.

Gipuzkoako Foru Aldundiak2003ko udan onartu zuen Uli mendi-ko antena lekuz aldatzea eta Andatzainguruan jartzeko baimena eman zionRNEri. Obrak egin aurretik, ordea,udalen baimena lortu behar izan zuen.Baina Eusko Jaurlaritzak ingurunebabestua izendatu zuen Andatza2003an, hainbat monumentu megali-tiko daudelako bertan, trikuharriakgehienak. Hori dela eta, obrak hasiaurretik, prozedura berezia jarraitubehar izan zuten. Aranzadi zientziaelkarteak ingurua aztertu zuen bainaharrigarria bada ere, ikerketan ezzuten obrak gelditzeko adina elemen-turik topatu. Aranzadiren aldeko txos-tenak eskuetan, Donostiako Udalak

pista egiteko baimena eman zuen. Hala, antenarainoko bidea zabaldu

asmoz, lau kilometroko biala irekitzenhasi ziren Zubietan. Artzabaletatxikibaserritik Andatzara bidean, lau metroeta erdiko zabalerako pista. Hori pasaden udazkenean izan zen.

RNEk jarri nahi duen antenak 96metroko altuera du.

Olaiko Gaña bezala ezaguna den tokian zegoensuntsitua izan den trikuharria.

Trikuharri bat gutxiago du Andatzak

Neolitiko garaiko trikuharri bat, pikutara

Arestian aipatu dugun bezala,Eusko Jaurlaritzak monu-

mentu izendatu zuen Andatza men-dialdea 2003an. Pista egiteko lanak,ordea, iaz hasi ziren.

Antena berria eraikitzeko bideazabaltzen hasi baino lehen, bederatzitrikuharri eta neolitiko garaiko zistabat zeuden Andatzan. Zeuden, bai.Trikuharrietako bat pista egiten ariden enpresak txikitu baitzuen. Iazko

azaroaren 2an izan zen hori. GarabiakOlaikora iritsi ziren. Trikuharri hauseinalizatua zegoen baina, hala ere,bidea irekitzen ari zirenek dolmenatxikitu egin zuten.

Olaiko Gaña izenez ezagutzen dentokian zegoen txikitutako trikuharria,hortik izena. Andatza mendiarenekialdeko saihetsean aurkitzen zen. J.Argomanizek aurkitu zuen 1983aneta industu gabe zegoen oraindik.

IMANOL UBEDA _______________________

Donostian soberan

dena, Zubietara?

Zubietan ezarri nahi den ante-nak Uli mendian dagoena

ordezkatuko du. RNEk, era honetan,Uliko guardetxearen ondoko antenazuri-gorria Zubietara eramango du.Andatzan, Biribilondo izenekotokian jarriko da antena, 400 metro-ko tontorrean. Biribilondo tontorre-rako pista eraikitzeko lan horiekZubietako Herri Batzarraren kezkaeragin zuten iazko urrian.

Kartzela, koartela...Azken bolada honetan ez da

Donostiatik Zubietara eraman nahiden azpiegitura bakarra. Martu-teneko kartzela, Loiolako koartela,biometanizazio planta... Ahoz ahoibili dira. Akaso hori da zubietaraskorentzat asaldagarriena.Donostiak nahi ez dituen azpiegitu-rak ezartzeko baliatu nahi delaZubieta.

Page 11: NOAUA!! 237 alea

11Noaua! - 2006ko maiatzaren 19an

ERREPORTAJEA

Iaz 20 urte bete zituen ZumarteMusika Eskolak. Urteurrenaospatzeko, Soinurbil Musika

Astea antolatu zuen Zumartek. Lanhandiak hartu zituzten baina jendea-ren erantzuna apartekoa izan zen.Horri esker, bigarrenez ospatuko damusika astea. Maiatzaren 19an hasikoda Soinurbil, Pirineos JazzOrchestraren emanaldiarekin. Bainaetxeko artisten emanaldiak ikustekoaukera ere izango da.

2003an lehen diskoa aurkeztu zuenPirineos Jazz Orchestrak. Ordutik, orkes-tra honen lana ez da oharkabean pasa.Talde honen kontzertuek arrakasta nabar-mena izan dute ikusleen eta kritikarienartean. Pirineos Jazz Orchestrakoak maia-tzaren 19an izango dira Sutegin.

Ez da kanpotik iritsiko den proposa-men bakarra izango. Iaz bezala, aurtengoSoinurbil Musika Astean ere Ekai SokaLaukotea arituko da. Mungiako MusikaEskolako ikasleen bisita ere jasoko dugu.Eta atzerriko proposamenik ere aurkitudugu egitarauan: Galizako Anduriña

dantza taldea Sutegin izango da maiatza-ren 27an.

Zumarte Musika Eskolan osatu denperkusio taldeak ere jakinmin handiapiztu du. Batukada-saio hori maiatzaren

27an izango da. Debako Bandak eskainiko duen kon-

tzertuarekin amaituko da SoinurbilMusika Astea. Baina hori maiatzaren28an izango da.

Puntako artistak arituko dira

Soinurbil Musika Astean

Iaz Udarregin egin ziren jaialdi gehienak. Aurten Sutegi

izango da egoitza nagusia baina ez bakarra.

II. Soinurbil Musika AsteaMaiatzak 19, ostirala

Maiatzak 23, asteartea

Maiatzak 24, asteazkena

Maiatzak 25, osteguna

Maiatzak 26, ostirala

Maiatzak 27, larunbata

Maiatzak 27, larunbata

Maiatzak 28, igandea

Pirineos Jazz Taldea

Ekai Soka Laukotea

Zumarteko ikasleen Kontzertu Pedagogikoa

Joan Luis Atxegaren organo kontzertua

Mungiako Musika Eskolako ikasleak

Anduriña Dantza Taldea

Batukada emanaldiak

Musika BandaKalejira eta kontzertua

Sutegin, 20:00etan.

Udarregin, 18:30ean.

Sutegin, 15:30ean.

Salbatore Elizan, 20:00etan.

Sutegin, 19:00etan.

Sutegin, 19:00etan.

Kalean, 20:00/00:00.

Kalean, 11:30ean.Frontoian, 12:30ean.

Page 12: NOAUA!! 237 alea

12 Noaua! - 2006ko maiatzaren 19an

ERREPORTAJEA

Maiatzaren 24an asteazkena, 15:30ean Sutegin

Maiatzaren 23an asteartea, 18:15ean, Udarregi ikastolan

Ekai Soka Laukotea eta Piruleta

Ekai laukotea Donostia ingu-ruko lau musikarik osatzendute. Goi mailako ikasketak

bukatuta eta zenbait orkestatan elka-rrekin aritu ondoren, musikareninguruan ikusten zituzten hutsunebatzuk betetzeko asmoz, laukoteasortu zuten.

Laukoteko partaideak nor berekabuz musika estilo ezberdinetakozenbait proiektutan aritu dira etaelkartu direnean ere, aniztasun horimantendu nahi izan dute.

Batetik, haurrei sokazko instrumen-tuak ezagutaraztea da beraien helbu-rua; bakoitzak dituen ezaugarriakaztertu eta bata bestearengandikbereizten jakitea; eta bestetik, haurrekmusika zuzenean ikusi eta entzunez,ondo pasatzea.

Emanaldi dibertigarriaHorretarako, entzute eta partehar-

tze jokoez baliatuz, emanaldi diberti-garri bat prestatu dute, haurrei musi-ka hurbiltzeko asmoz.

Partaideak: Ainhoa Franco, Idoia

Zabala (bibolina), Nerea Gutierrez(biola), Itziar Lertxundi (biolontxe-loa) eta Itziar Etxegia.

Gaztetxoentzat kontzertu pedagogikoa

Zumarte Musika Eskolako ikas-le gaztetxoenek ere jaialdia

eskainiko dute. Udarregi ikastolako4, 5, 6 eta 7 urteko ikasleentzat kon-

tzertu pedagogikoa emango duteSutegin. Instrumentu desberdinakgertutik ikusi eta entzuteko aukeraizango da bertan.

Iaz bezala, aurten ere Udarregin

arituko da Ekai Sola laukotea.

Maiatzaren 19an ostirala, 20:00etan, Sutegiko auditorioan

Pirineos Jazz Orchestra

Pirineos Jazz Orchestra2002ko irailean sortu zeneta Zarautzko Villa Mundan

du egoitza. Orkestra hau Europakomugaz gaindiko lehen orkestra da,eskualdeko jazz musikari onenez osa-tutakoa, Iñaki Salvadorren(Gipuzkoa), Jacky Berakoetxearen(Aquitania) eta Iñaki Askunzeren(Nafarroa) zuzendaritzapean.

Tam Tametik Tom Tomera(Jazzaren historia)

Kontzertu hau, zeharkako kultura-egitaraua da, antzezle/musikari itsubaten bitartez, musika-genero honenbilakaera deskribatzen du, esklaboakXVII. mendean Amerikara iritsi zire-netik gaur egun arte, esklabotasun-mendeetatik igaroaz (XVIII-XIX

mendeak). Kontzertuak hainbat osa-gai biltzen ditu unitate bakarrean: his-toria, antropologia, geografia, arrazaeta kulturen arteko topaketa... Afrikarsustraietatik abiatu eta Amerikantopatu zuten europar kulturarekinelkartu zen arte.

Antzezlea free jazzeko iparamerikarmusikaria da, itsua eta beltza; 12 esze-natan musika mota horren gorabehe-rak kontatzen dizkigu, esklaboen tra-fikoaren garaitik gaur egun arte,Afrikako, Europako eta Amerikakozibilizazioak eta kulturak bat eginez.Eszena edo kapitulu horiek hainbatgarairi dagozkie eta hainbat musika-erreferentzia ematen ditu adibideenbitartez.

Pirineos Jazz Orchestrako musika-riek hainbat garai eta estilotan barrena

eramango gaituzte: hasi work songs,ragtime eta spirituals-ekin, eta rockand roll, bebop eta free jazzekin buka-tu, swing eta dixielandetik igaroaz,eta urratsez urrats gaur egungo bestemusika forma asko irauli eta bustizituen generoaren historia kontatukodigute.

Maila handiko musikariek

osatzen dute talde hau.

Page 13: NOAUA!! 237 alea

13Noaua! - 2006ko maiatzaren 19an

ERREPORTAJEA

Joan Luis Atxega organojolea: “Oso entzungarria eta samurra izango da eskainiko dudan kontzertua”

Organo karrera osoa egina duJoan Luis Atxegak.Donostiako Jakintza ikas-

tolako musika irakasle da baina aisial-diko denbora gehiena organoarenteklatu aurrean pasa ohi du.Maiatzaren 25ean, Zumarte MusikaEskolaren ekimenez, organo kontzer-tua eskainiko du Salbatore elizan.Berezia izango da saioa. Irailean orga-noa eraberritzen hasiko baitira.Berritze-lanak bi urtez luzatuko dire-nez, organoaz gozatzeko azken aukeraizango da maiatzaren 25ekoa.

NOAUA! Nondik datorkizu orga-noa jotzeko zaletasuna?

Joan Luis Atxega. Musika zaletasunaetxetik jaso nuen. Guraso eta osabariesker, 6 urterekin edo hasi nintzen.Baina 8 urterekin Axentxio Elustondoparrokoarekin hasi nintzen musikaikasten.

Eliza mailako abesbatza osatu zuenAxentxiok. Berak zirikatuta hasi nintzenpianoa jotzen. Handik gutxira, dohainbatzuk banituela eta Axentxio ez zelaniri jarraipena egiteko gai eta pianokarrerari ekin nion. Irakasle partikularbatekin, Miguel Angel Davórekin hasinintzen. Erdi mailako ikasketak eginnituen eta gero organoa jotzen hasi nin-tzen. Garai batean Donostiako katedra-duna zen Esteban Elizondorekin eginnuen organo karrera. Aldi berean, musi-ka pedagogiako goi mailako karreraegin nuen.

N. Asko dira hasi bai baina ikasketakamaitzen ez dituztenak. Zuk, ordea,organo karrera amaitu zenuen.

J. L. A. Organo munduak beti eraka-rri nau. Kontzertu askotan ibili naiz etalagun asko organistak ditut. Gainera,oso esker oneko lana da. Hamabosteanbehin jotzen dut Salbatore elizan. Lehenastero ibiltzen nintzen baina orain txan-daka gabiltza Luismari alkatea eta ni.Entzulego aktiboa dugu. Jendaurreanjotzen ditugu organo piezak eta gerobeti bat edo beste geratzen da eskertze-ko. Mezak, niretzat, kontzertuak erebadira.

N. Musika Astean joko duzu. Maizeskaintzen al dituzu horrelako saioak?

J. L. A. Gipuzkoako herri gehienetanaritu naiz. Bergaran, Donostiako SantaMaria elizan, Oñatin, Tolosan,Zumaian, Orion, Zarautzen, Azkoitian,Bidegoianen, Errezilen, Alkizan…

N. Beste toki batzuetan aritu etagero, luxua al da Salbatore elizan dago-en organoa jotzeko aukera izatea?

J. L. A. Bai, luxua da bai. Ez da nola-nahiko musika tresna. Euskal HerrikoKontserbatorio Nagusiko organo irakas-le da Esteban Landart eta aldizka honaetortzen da organoa jotzera. Dudarikgabe, Gipuzkoan dagoen organo garran-tzitsuenetakoa da Usurbilen duguna.

N. Nolakoa izango da maiatzaren25ean eskainiko duzun kontzertua?

J. L. A. Oso entzungarria eta samurra.25 urte dira eliza honi lotuta egon nai-zela eta horregatik kontzertua liturgikoeran egitea pentsatu dut.

Usurbilgo organoak 100 urte beteko ditu laster

Salbatore elizan dagoen organoakPariseko "Mutin/ Cavaillé-Coll"etxearen sinadura darama. Etxe

famatu honek egin zuen organorik onene-takoa da Usurbilgoa. 1907. urtean eginzen, beraz, 100 urte beteko ditu laster.

Dena den, berritze premia du organo-

ak. Hori dela eta, Salbatore elizan dago-en artelana berritzeko batzorde bat osatuzen duela bi urte. Kultur Batzordetik adi-tzera eman denez, organoaren zaharbe-rritze lanak laster hasiko dira.

Beraz, Joan Luis Atxegak eskainikoduen kontzertuaren ondoren, denbora

tarte batean ez dugu Salbatore elizandagoen harribitxia entzuteko aukerarikizango.

Gipuzkoan dagoen organo garrantzitsuenetakoa da Salbatore elizakoa.

EGUNA: maiatzak 25, ostegunaNON: Salbatore elizan, 20:00etan ORGANO-JOLEA: Joan Luis Atxega

IMANOL UBEDA ________________________

Page 14: NOAUA!! 237 alea

14 Noaua! - 2006ko maiatzaren 19an

PORRUSALDA

Lagun ugari bildu zirenPoxpolo eta Mokoloren saioan

Larunbat honetan AginaganGomazko Paletako Herri Txapelketa

Sagardo Eguna,herritarren laguntza

premian

Lehengo astean hasi zen Plis,Plas, Txalo ta Jolas. Bikainhasi gainera. Poxpolo eta

Mokolo pailazoek lagun ugari bilduzituzten Zubietako pilotalekuberrian. “Zirkoa” ikuskizunarekinhaur zein gurasoen arreta beregana-tu zuten. Plis, Plas egitarauarenbigarren hitzordua maiatzaren 27anizango da Santuenean. Txatxili-purdi Taldeak “Euskal karaokean”parte hartzeko gonbitea egingo dieSantuenera hurbiltzen diren guztiei.Animo!

Poxpolo eta Mokolo izan diralehen gonbidatuak. Baina ez baka-rrak. Maiatzaren 27an euskal karao-ke batean parte hartzeko aukeraizango dute haur eta gaztetxo denek.Txatxilipurdi Taldekoak Santuenekoeskubaloi zelaian izango dira arra-tsaldeko 17:00etan.

Urtero bezala, Plis, Plas egitaraua-ren bidez NOAUA!k eskaintza zaba-la egin die gaztetxoenei. Maiatzaren

27ko karaoke saioaren ondoren,Pello Añorga ipuin kontalariarentxanda izango da. Ekainaren 3anKalezargo Haur Eskolan arituko daPello Añorga. Ekainaren 10ean,aldiz, jolasteko gunea jarriko daAginagan eta ekainaren 15ean Pirritxeta Porrotx pailazoekin amaituko daPlis, Plas, Txalo ta Jolas. On egin!

Sagardo Eguneko Lagunak talde-ak ohar hau argitaratzea eskatu

digu: “Sagardo Egunaren prestaketalanak bezperan hasiko ditugu, maia-tzaren 20an larunbata. Goizeko8:00etan pilotalekuan bilduko garaeta herritarrei parte hartzeko deialuzatu nahi diegu”.

Etxerat!ek elkarretaratzea egingo du Sagardo Egunean

Etxerat!ek aditzera eman duenez,“Sagardo Egunean, urtero beza-

la, eguerdiko 13:00ean enkarteladaegingo dugu frontoi atzeko parkean”.

2006ko Ondasun HigiezinenGaineko Zerga (kontribuzioa)borondatez ordaintzeko epea

maiatzaren 15ean hasiko da eta uztaila-ren 4ra bitartean izango da zabalik.

Dagoeneko Usurbilgo udalak kontribu-zioak ordaintzeko epea ireki du boronda-tezko epean. Domiziliaturiko agiriakuztailaren 4an kargatuko ditu zergapeko-ak aginduriko banku kontu korrontean.

Domiziliatu gabeko kasuetan zerga-pekoaren helbide fiskalera igorri diraagiriak, epea amaitu baino lehen,ordainketa Kutxa, Euskadiko Kutxaedo Guipuzcoano banketxean berauaurkezturik egin beharko delarik.

Era berean gogorarazten da, zergaordaintzerakoan hurrengo urteetarakohelbideratu daitekeela agiria, momen-tuan agindua emanez edo Usurbilgoudaletxeko zergabilketa sailean.

Kontribuzioa

Gipuzkoako III. GomazkoPaletako Herri Txapelketa joko-

an da egunotan Aginaga eta Zumaiakopilotalekuetan. Txapelketa hau federatugabeak diren jokalarientzat antolatu ohida. Hirugarren edizio honetan, hauekdira Agiña taldea ordezkatzen ari direnjokalariak: Joseba Larburu, ManuelGalarraga eta Aitor Landa. Agiñakoekinbatera, Lasarte-Oria, Oiartzun, Asteasu,Tolosa, Segura, Loiola eta Ataun ari diralehian Aginagako pilotalekuan.

Lehen jardunaldian, AgiñakOiartzungo taldea hartu zuen mendean25 eta 17 irabazi eta gero. Aurreko osti-ralean, Lasarte-Oriako taldeari irabazizion Agiñak. 25-12, azken emaitza.

Honez gero, finalerdietan sartu diraAginagakoak eta partida hori maiatza-ren 26an jokatuko dute Aginagako pilo-talekuan arratsaldeko 20:00etan hasita.

Eskuz binakako Txapelketa Gipuzkoako Eskuz Binakako Herri

Txapelketa larunbatean hasiko da.Laugarren edizioa izango da aurtengoaeta usurbildar ordezkariak hauek izangodira: Arkaitz Portularrume eta IñakiErrekondo. Lezoko taldearen aurkaneurtuko dituzte indarrak arratsaldeko17:00etan (Lezoko pilotalekuan jokatu-ko dute partida). Txapelketan parte har-tuko duten gainontzeko herriak hauek:Lezo, Loiola, Hernani, Alkiza, Anoetaeta Zizurkil.

“zirkoa” ikuskizuna eskaini zuten

Poxpolo eta Mokolo pailazoek.

Page 15: NOAUA!! 237 alea

15Noaua! - 2006ko maiatzaren 19an

I ZERD I PATSETAN

Final laurdenak gertuago ditu Usurbilek

Herri Arteko Pilota Txapelketan

Gipuzkoako Herri ArtekoPilota Txapelketako finallaurdenetara sailkatzeko

aurrerapauso garrantzitsua eman zuenUsurbilek pasa den larunbatean.Herriko pilotalekuan jokatu zituztenZegamaren aurkako joaneko partidaketa herriko pilotariek ez zuten hutsikegin. 2-1 irabazteaz gain, 17 tantokoaldearekin ekingo diote ostiraleanZegaman jokatuko den itzulerakonorgehiagokari.

Zegamaren aurkako final zortzirene-tako joaneko partidek ez zuten ikus-min handiegirik sortu herriko pilotale-kuan. Jaialdiaren hasieran herritargutxi ikus zitezkeen bertako harmaile-tan eta ondoren pixkanaka jendea fron-toira gerturatzen joan bazen ere, HerriArteko Txapelketa honek herrian sortuizan duen giro beroa faltan botagenuen pasa den larunbatean.

Norgehiagoka honetako hiru parti-dek ere ez zuten giroa berotzen askoriklagundu. Jaialdiko hiru partidetan ezzen parekotasunik izan eta frontoiragerturatu zirenek ezin izan zuten pilo-taz gozatu. “A ze hiru partida” entzunzitekeen amaieran, eta arrazoirik ezzuten falta. Izan ere, 22-5, 1-22 eta 22-1 izan ziren larunbateko emaitzak.

Kadete mailan garaipen erraza esku-ratu zuten Imanol eta Eñaut Esnaolak.Zegamara lasai joateko partida hauahalik eta tanto alde handienaz irabaz-tea garrantzitsua zela adierazi zigunEnrike Huizi herriko ordezkariak etaherriko pilotari gazteek ondo betezuten beraien lana. Partida hasieranhuts batzuk egin zituzten, baina ondo-ren inolako arazorik gabe lortu zutengaraipena eta 22-5 izan zen azkenemaitza.

Jubenil mailan alderantzizkoa gerta-tu zen. Aurreko kanporaketa jokatuzuen Iñigo Irastorza aurrelariak ez zuenjokatzerik izan eskuetako minarenondorioz, eta Alain Arrillaga izan zen

Iker Zinkunegirekin batera jokatuzuena, baina herritarrek 1-22 galduzuten Zegamako pilotari gazteenaurka. Partida hasieratik beren lekuaaurkitu ezinik ibili ziren herriko pilota-riak eta ohikoa baino huts egite gehia-go eginez, tanto bakar bat besterik ezinizan zuten egin.

Jaialdiko azken partida ere laburraizan zen. Enrike Huizi eta Asier Arrutiherriko pilotariek ez zuten izerdirikbotatzeko aukera handiegirik izan,Zegamako pilotariekin alderatuz bestemaila batean daudela erakutsi baitzu-ten. Aurkariek tanto bakarra eginzuten, eta usurbildarrak jolasean ibiliziren partida osoan zehar. Hala ere,aurreko norgehiagokak nola joan zirenikusita, 22-1 irabaztea garrantzitsuaizan zen final laurdenetara sailkatzekobidean.

Itzulerako partidak ostiral honetan ZegamanIzan ere, ostiral honetan arratsaldeko

19.00etatik aurrera jokatuko dira itzu-lerako partidak Zegamako pilotale-kuan, eta aurrera jarraitzeko txartelaren

zati handi baten jabe egin badira ere,estuasunik ez pasatzeko kadete etanagusien mailako partidetan garaipenalortzea ezinbestekoa izango da.Larunbatean ikusitakoaren arabera ezlukete arazorik izan behar, baina batekdaki zer gerta daitekeen Herri ArtekoTxapelketa honetan.

Final laurdenetara sailkatuko balira,Azkoitiaren aurkako norgehiagokainteresgarria izan liteke. Hauek bidera-tuta utzi dute (3-0) Aiaren aurkakokanporaketa eta garai batean bezalalehia bizia sortu daiteke usurbildar etaazkoitiarren artean.

Nerea Agudo eta PatxiBengoetxeak zuzendutako

kadete mailako nesken eskubaloitaldea denboraldi bikaina burutzenari da. Udaberri Txapelketan 2.postua eskuratzeaz gain, FederazioTxapelketan finalerdia jokatu behardute eta Gipuzkoako Kopan eremaila ona ematen ari dira. Pasa denigandean 14-18 irabazi zutenOreretako kiroldegian EreintzaAguaplast taldearen aurka eta txa-pelketa amaitzeko bi jardunaldifalta direnean sailkapeneko 2. pos-tuan kokatuta daude.

Garaipena kadete

mailako neskentzat

Usurbil Futbol Taldeko 1.Errejional mailako taldeak

ezin izan zuen denboraldiko azkenpartida irabazi eta 6. postuarekinkonformatu behar izan dute herrikojokalariek. 4. edo 5. postua lortzekoIrungo Gal futbol zelaian Mariñotaldearen aurka garaipena lortzeabehar beharrezkoa zuten, bainaneurketa txarra jokatu eta 3-0 galduzuten. Hala ere, iaz mailaz igo ondo-ren denboraldi bikaina burutu duteusurbildarrek, denboraldi osoanzehar 5 norgehiagoka besterik ez bai-tituzte galdu.

Futbol taldea,

azkenean seigarren

Final laurdenetan

Azkoitiko taldea dago zain.

JOSU ARANBERRI ________________________

Page 16: NOAUA!! 237 alea

16 Noaua! - 2006ko maiatzaren 19an

INFORMAZIO PRAKTIKOA

ASTEGUNETANZubieta-Donostia

7:55*/ 9:30(T)/ 13:15(T)/ 14:35*(T)/ 19:15(T)

Donostia-Zubieta(Gipuzkoa plazatik)

7:15* /9:00/ 12:45(T)/ 13:45*/18:45

LARUNBATETANZubieta-Donostia8:15(T) / 12:45 /

15:15(T) / 21:35(T)

Donostia-Zubieta

(Gipuzkoa plazatik)12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T)

JAI EGUNETANZubieta-Donostia

11:25(T)/ 13:30(T)/ 15,30(T)/21:35 (T)

Donostia-Zubieta(Gipuzkoa plazatik)

11:00(T)/ 13:00(T)/ 15:00(T)/21:00 (T)

Zubieta-Donostia TST autobusak

* Eskola egunetan. T Autobus aldaketa beharrezkoa da. 943 361740.

Eguneko goardiako farmaziakMaiatzak 18, ostegunaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

Maiatzak 19, ostiralaDe Miguel, Nagusia32 Lasarte

Maiatzak 20, larunbataIturralde, Bordaberri 1 UsurbilAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Maiatzak 21, igandeaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Maiatzak 22, astelehenaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Maiatzak 23, astearteaGil, Nagusia 24 Lasarte

Maiatzak 24, asteazkenaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Maiatzak 25, ostegunaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Maiatzak 26, ostiralaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

Maiatzak 27, larunbataOa Kontzeju Zaharra 11 UsurbilUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Maiatzak 28, igandeaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

GOARDIAKO FARMAZIA, GAUEZAizpuru Farmazia, Latsunbeberri 11,Hernani. 943 336 077 (Urte osoan).

2006ko egutegi osoa: www.noaua.com

Aholkua

Argi ezteiekin: garesti irten dakizuke

Ezkontzeko sasoirik onena uda-berria omen da. Hala ere, hobekontuz ibiltzea. Bestela, balite-

ke ezkontza oso garesti ateratzea. Eztei-bazkaria, eztei-jantzia eta eztei-bidaiadira gastu guztietan garestitxoenak.

Eztei-bazkariari dagokionez, onena dazenbait jatetxeetako prezioak konpara-tzea. Ezkontza lanegun edo igandeanospatzen bada, zenbait tokitan oso preziointeresgarriak eskaintzen dira.

Kontratuan, zehatz-mehatz azaldubehar da zer eskainiko den: menua, deko-razioa... Negoziatu gonbidatuen kopuruaazken momentuan aldatzeko aukera. Eta

jatetxeak ezin zaitu argazkilari jakin batkontratatzera behartu.

Ezkonberrien jantziak erosi egin ohidira. Dena den, gastuak murrizteko,posible da jantziak alokatzea. Horrela egi-nez gero, komenigarria da jantzia garbi-tzea prezioaren barruan dagoen jakitea.

Eztei-bidaietan kontuan hartu beharda bidaia-agentziek bidaia bereziak anto-latzen dituztela. Eskatu bidaiari buruzkoinformazio-orria eta gorde itzuli arte,erreklamazioak egiteko balio du eta.Eskatu idatzizko kontratua eta begiratuondo bidaiarekin zerikusia duen guztiajasota dagoela.

Ezkontza antolatzeko astirik izan

ezean, gauza horietaz arduratzen direnenpresak daude, protokolo-enpresak.Normalean, enpresa hauek ezkonberrieiez diete ezer kobratzen; jatetxe eta bidaia-agentziei kobratzen diete, komisio-trukelan egiten dutelako.

Zubiaurrenea, 5Telf: 943 37 10 42

943 363370- 361439

Mugikorra: 649435475 649435476

Page 17: NOAUA!! 237 alea

17Noaua! - 2006ko maiatzaren 19an

INGO AL DEU?

Egin kontu

Agenda

Usurbilgo Lanbide Eskolak"Ateak zabalik" jardunaldiak

antolatu ditu. Larunbat honetan,maiatzaren 20an, Zubietan dagoenLanbide Eskola hau ezagutzekoaukera izango dugu. Goizeko11:00etan irekiko dituzte ateak.

Aurre-inskripziorako epea, aldiz,ekainaren 7an zabalduko da.Matrikula epea, ordea, ekainaren30ean hasi eta uztailaren 6an amaitu-ko da. Usurbilgo Lanbide Eskolanhezkuntza arautua (heziketa zikloak)eta ez arautua (langile edo langabe-tuentzako ikastaroak) eman ohi da.

Hiru familietako heziketa zikloak

ematen dira, A eta D ereduetan etaErdi eta Goi mailetan. Famili hauekfabrikazio mekanikoa, produkzio-zerbitzu eta mantenimendua, etaelektrizitate-elektronika dira.

“Ateak zabalik” jardunaldiak antolatu ditu Lanbide Eskolak

Maiatzak 19, ostiralaPirineos Jazz Taldea 20:00etanSutegin. Antolatzailea: Zumarte,Usurbilgo Udala. Sarrera doan.

Maiatzak 21, igandeaSagardo Eguna (egitaraua ale honeta-ko gehigarri berezian).

Maiatzak 23, astearteaEkai Soka Laukotea 18:15eanUdarregi ikastolan. Antolatzailea:Zumarte, Usurbilgo Udala. Sarreradoan.

Maiatzak 24, asteazkenaZumarteko ikasle gazteen kontzertupedagogikoa 15:30ean. Sutegin.Antolatzailea: Zumarte, UsurbilgoUdala. Sarrera doan.

Maiatzak 25, ostegunaJoan Luis Atxegaren organo kontzer-tua Salbatore elizan, 20:00etan.Antolatzailea: Zumarte, UsurbilgoUdala. Sarrera doan.

Maiatzak 26, ostiralaMungiako Musika Eskolako etaZumarteko ikasleen kontzertua19:00etan Sutegin. Antolatzailea:Zumarte, Usurbilgo Udala. Sarreradoan.

Maiatzak 27, larunbata- Euskal karaokea. Plis, Plas, Txalo taJolas. 17:00etan Santuenean.Antolatzailea: NOAUA!- Anduriña Dantza Taldea etaZumarteko ikasleak Sutegin. 19:00.- Batukada emanaldia 20:00etan eta23:30ean. Kalean.Antolatzailea: Zumarte, UsurbilgoUdala. Sarrera doan.

Maiatzak 28, igandeaDebako Musika Bandaren kalejira etakontzertua 11:30ean kalean zehar etafrontoian.

Musikaren txokoa

UEK, Keuduzu, alde-

rantziz. Eta KeuJesus MariAgirretxea da,Ondarruko gita-rra jotzailea, eus-kal rockaren baitan curriculumgarrantzitsuaren jabe dena: Etsaiaktaldeko kidea eta gitarra jotzailea izanda, baita Fjord proiektuaren sortzai-lea. Bere aurreko hiru lanetan paisaiainstrumentalak marraztu baldin badi-tu, kasu honetan –aurreko bildume-

tan ez bezala– KEUk berak abestendu eta jotzen du gitarra, MikelArakistain baxu jotzaileak (Etsaiak,Fjord) eta Jon Gurrutxaga bateriajotzaileak (Arima Beltza) lagundurik.Agerian geratzen da talde gisa bereegiten dutena: 70. urteetako hard-rocka, rock melodikoa eta erritmobiziak tarteko...

Power hirukote baten modukoesperientzia. Diskoa AndoaingoGarate estudioan grabatu zutenHaritz Harreguy Usurbilgo teknika-riaren esanetara.

Keu, orain, UEK da

Maiatzaren 20an egingo da

“Ateak zabalik” jardunaldia.

Page 18: NOAUA!! 237 alea

18 Noaua! - 2006ko maiatzaren 19an

INGO AL DEU?

Txerrimunik ordainetan

Nortzuk dira sudur borobildunhauek? Hara, Iratxe eta Asier!Zenbat urte egin zenituzten maia-tzaren 10ean? Asko baietz? Muxuhandi bana Josune, Oskar, Malen,Olatz, Xabier, Patxi, Txingu etaZaloaren partez! Zorionak Iratxeeta Asier!

Zorional Imanol eta Leire zuenurtebetetze egunetan, maiatzaren19an eta 25ean ondo-ondo pasafamilikoekin eta lagunekin!

Zorionak Xabier!Maiatzaren 24anegingo dituzu 9urte eta 28anizango duzulehenengo jaunar-tzea. Pilarren partez, zorionak etaorain bezain jator jarrai dezazula. Ondo pasa!

Zorionak Amona!Larunbatean egin-go dituzu urteaketa gu ere gogora-tu gara zu gutazgogoratzen zarenbezala. Zorionak eta besarkadahandi bat familia osoaren eta zure biloben partez!

ETXEBIZITZA

-Usurbilgo bikote gazte batek pisua alokatu nahi-ko luke Usurbilen. 679 185 102.

- Usurbilen pisua bat alokairuan hartuko nuke.Tel: 630 032 779.

- Usurbilen edo inguruetan 3 haur eta 2 helduen-tzat alokairuan hartzeko pisu bat bilatzen dutpremiaz. 620 646 769.

- Usurbilen alokairuan etxe bat behar dugu.Ordainketa bermatua. 943365737.

-Capbreton (Landas) Home mobile (bungalow) alo-katzen da. Hondartza gertu. Guztiz jantzita, bilogela dauzka, terraza eta jardina. Aste buruak etauda. Ekonomikoa. 685 721 652 edo 665 734009.

SALEROSKETAK / GARAJEAK

- Garaje itxi bat alokatzen da Etxealdian, 22m2,kotxea erraz sartzen da, 76 euro. Interesatuakdeitu arratsaldez: 943373185.

- Lokal bat daukagu alokairuan 70m2koa.Interesatuak deitu 943 372 034.

- Aparkalekuak salgai Bizkarra 1-8 etxe taldean,Kale Nagusia 3. 607 905 859 (Imanol).

- Honda Dominator 650 cc motorra egoera osoonean. 667 172 010 (Jon).

- Garaje itxi bat alokatzen da Kale Nagusian.Interesatuak: 943 361 235.

LANPOSTUAK

Lan-eskaerak

- Kamarera bat eskaintzen da. Esperientziduna.616273785

- Emakume bat eskaintzen da etxeko lanak egite-ko, umeak eta helduak zaintzeko eta antzekolanetarako. Interesatuak deitu 630274906.

-Bakeiran snow-ko klaseak eta ikastaroak ematendira. Alojamendua ere eskaintzen da.Informazio gehiago: 652 651 906

-LH eta DBHko klaseak ematen ditut euskarazzein erdaraz. Majisteritza ikasia eta esperien-tziaduna klase partikularrak ematen.635209193.

- Bi neska lizentziatu eta esperientzidunak LH etaDBHko haur eta gazteei klase partikularrakematen ditugu euskaraz zein gazteleraz.Interesatuak: 653711574.

-Emakume bat eskeintzen da etxeko-lanak egite-ko, pertsona helduak zaintzeko edota antzekolanetarako. 620 646 769.

- Kamarera euskaldun bat eskaintzen da astelehe-netik ostiralera lan egiteko. 667 694 469.

- Emakume bat eskaintzen da astelehenetik osti-ralera, pertsona helduak edo ezinduak zaintze-ko. Telefonoa: 626 641 155 Mariaje.

- Taberna batean egingo nuke lan edo antzekozerbaitetan. 652 757 495.

- Portalak eta eskailerak garbitzeko neska bat

eskaintzen da. Esperientzia horrelako lanetan.690 784 113.

- Oporretako, ospakizunetako, edozein motatakobideoak montatzen dituen profesionalaeskaintzen da. 943555835/ 617242660.

Lan-eskaintzak

Aginagako Manterola gasolindegian oporretakoordezkapenerako pertsona bat behar da, ekai-netik urrira lan egiteko. Interesatuek curricu-luma argazki batekin utzi gasolindegian, edotadeitu 943 36 13 95 zenbakira (Garbiñe).

-Etxeko lanak egiteko eta haur bat zaintzeko egunosoz, pertsona baten bila gabiltza .645403905.

- Emakume bat behar da etxeko lanetara-ko.650947142

- Zarautzko malekoian udan lan egiteko zerbitza-riak behar dira. Interesatuak deitu 661972670telefonora.

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK

- 6 urteko neska baten txandal txaketa berde batgaldu dugu Txirrista inguruan. Aurkitu due-nak deitu dezala: 658723426.

- Kotxe bat salgai, Opel Frontera. SS-AP, 3.000euro. ITV eta bineta ordainduta. Telefonoa:656 712 340 (Luis).

- Euskadiko selekzioko txandalaren jertsea galduzait, frontoi inguruan. Aurkitu duenak deitu943 366 845.

- Urrezko pultsera bat galdu zait Artzabalgo frontoiinguruan. Aurkitzen duenak NOAUA!ra eramandezala. Eskupekoa emango da.

- Antxumeak eta ibiltzeko zaldi bat saltzen ditut.Interesatuak deitu: 657633461.

- Argazki zaharrak berritzen eta txukutzen dira,baita ezkontza, opor edota beste edozein ospa-kizunetako bideoak editatu ere.Emaitza profe-sionala, modu onean. Telefonoa 617242660edota [email protected]

- Telebista aldatzekotan bazara eta zer egin ezbadakizu etxean daukazunarekin, gustora har-tuko genuke. Deitu 943360321 telefonora etageroni pasako ginateke jasotzera.

-Gazteentzat lokal bat alokairuan hartuko genu-ke. 667 694 049.

- Fatxada margotzeko pintura naranja salgai dau-kat, kalitate onekoa, prezio onean. 635 209235.

- Bustner Fun modeloko 5 pertsonentzako kara-bana salgai. Komun kimiko bat eta sukaldea.1.200km. Prezioa 6.000 e. 629 680 214.

- Umea eramateko mendiko motxila bat erosikonuke. Tlfnoa: 605 72 48 24

- Pago egur txikitua eta lehorra salgai. Etxera era-maten da. Tf. 615 755 762.

Page 19: NOAUA!! 237 alea
Page 20: NOAUA!! 237 alea