noaua!! 298 alea

20
ASTEKARIA - 2007ko azaroaren 2an - XII. urtea - Usurbil, 298. zenbakia I gande honetan, gande honetan, E rle E rle E guna guna www.noaua.com Pagazpe Pilota Elkartea jaio da Andatzpe eta Peña Pagola taldeak bilduko ditu bere baitan Pagazpe Pilota Elkartea jaio da Andatzpe eta Peña Pagola taldeak bilduko ditu bere baitan

Upload: egunea

Post on 07-Mar-2016

247 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: NOAUA!! 298 alea

ASTEKARIA - 2007ko azaroaren 2an - XII. urtea - Usurbil, 298. zenbakia

IIgande honetan,gande honetan,EErle Erle Egunaguna

ww

w.n

oaua

.com

Pagazpe Pilota Elkartea jaio daAndatzpe eta Peña Pagola taldeak bilduko ditu bere baitan

Pagazpe Pilota Elkartea jaio daAndatzpe eta Peña Pagola taldeak bilduko ditu bere baitan

Page 2: NOAUA!! 298 alea
Page 3: NOAUA!! 298 alea

3Noaua! - 2007ko azaroaren 2an

ATA R I KO H A I Z E A

6. Or.

Aurkibidea

15. Or.PAGAZPE, PILOTARIEN BILGUNE BERRIA

YOLANDA ARRIETAREN IKASTAROA

5. Or.

ANDONI SAGARNA, EUSKALTZAIN OSO

8. Or.IGANDEAN, ERLE EGUNA

10. Or.

KIROLDEGIKO BAZKIDEEN ORDEZKARIA 12. Or.

NOAUA! KULTUR HAMABOSTALDIA

14. Or.NOAUA! TXIKI

NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil943 36 03 21 - [email protected] - www.noaua.comJendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, [email protected]

Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, [email protected]

Idazkaria: Alaitz Aizpurua, [email protected]

Publizitatea: Intza Salsamendi, [email protected]

Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria AngelesArruti, Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, AritzGorriti, Jone Eizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, IñakiAgirresarobe, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, KoldoHuegun, Aloña Loidi, Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello,Pako Agudo, Sara Lazkano, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, XabierArregi, Edorta Agirre, Pello Aranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero,Maider Makazaga, Aloña Pulido, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze,Josu Aranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai.Denborapasak: LUMA, O.E.

Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti,Agurtzane Solaberrieta, Joxe Luis Arrastoa, Alaitz Aizpurua.

Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua.

Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo.

Elektrikaria: Iñaki Salsamendi.

Tirada: 2.600 ale

Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818

Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

IKA MIKA ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAK

GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI

IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRIS-TEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITA-RATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. IDATZIA ARGITARATZE-DATA BAINA ASTEBETE

LEHENAGO EKARRI BEHAR DA.

NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean eta, orohar, aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Euskal Herrira!

Euskal presoak

Duela 10 urte izan zen

Hala zioen 1997ko urriaren31n banatu genuen aldizka-riak. Atzera begira jarri

garen honetan, orduko ohiturak gauregun bere horretan jarraitzen duelaikusi dugu. Izan ere, Santu GuztienEgunean halaxe esnatuko dira hilerriak,lorez beteak. Baina duela 10 urte ezbezala, oraingoan hilerria berri dugu.1997ko urriaren 31an (29. zenbakia)aipatzen genuen bezala, “herriko kan-posantua txiki geratzen ari da. Jendeahilerrian gora eta behera ikustean kon-turatzen gara badirela hainbat urte kan-posantua txiki geratzen ari zaigula. Etaia guztiok badakigu hilerri berri bategiteko proiektua badagoela. Ez daki-guna, ordea, noiz egingo den”.

Idoia Torregaraik egindako errepor-tajean hala zioen Joxe Antonio Altunaorduko alkateak: “jada lurrak erosi

ditugu eta aurtengo aurrekontuetanaurreikusten da proiektua. Hasierabatean, 5.000 metro koadro erosi behargenituen, baina lurren jabeak behinsaldu ezkero guztia saldu nahi zuela etaazkenean 13.000 metro koadroko lursaila eskuratu dugu. Hilerriaren ingu-ruan, lur sail ederra geratuko da”.

Datu kurioso bat ere aipatzen zenduela 10 urte argitaratu genuen erre-portajean. 220 milioi pezeta beharziren hilerri berria egiteko. Diru asko-txo. Aurrera egiteko, Urbil zabaltzearenzain zegoen udala. Joxe Antonio Altunaalkateak horrela arrazoitzen zuen:“hilerri berriaren eraikuntza Eroskikoproiektuaren arabera dago. Datorrenurtean (1998az ari da) Eroskik izangoluke eragin handiena guretzat. Horrela,diru horrekin egingo genuke kanpo-santua”. Ez al da bitxia datua?

“Hilerriak lorez beteko dira”

Page 4: NOAUA!! 298 alea

4 Noaua! - 2007ko azaroaren 2an

HE R O R R E K E S A N

IKA MIKA ATALERAKO IDATZIAK GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITU. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITA-RATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRISTEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITARATZEKO ESKUBIDEA

IZANGO DU. NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik. Hurrengo alea: azaroak 9. Idatzia ekartzeko azken eguna: azaroak 5.

ARITZ GORRITI

Dagoeneko irudiarenean baino bideoen gizarteangaudela dirudi. Azken aldian sarean zintzilikatu-

takoak edota segurtasun kamerek grabatutakoak zeresanugari ematen ari baitira. Azkena, paradoxa badirudi ere,garraiobide publikoaren efizientzia zalantzan edota arazougari eragiten ari den Bartzelonatik iritsi zaigu.

Kuriosoa da, gertakari honek izan duen oihartzuna.Bitxia, urria hasieran grabatutako bideo bat, handik iahiru astera inoiz bizi izan ez den egoera bat bezala aur-keztea. Salatzekoa da, gogortasun osoz, metroko bagoibatean mutiko batek berdin dion herrialde bateko neskabati eman dion jipoia. Zalantzarik ez da, neurriak hartubehar dira horrelako kasuetan. Salaketa hutsean geldituez, baizik eta aurrerantzean, horrelako ekintzak berriroerrepika ez daitezen.

Baina hortik aurrera etorri den guztiak ezin jakin zen-bateraino lagunduko ote dion neska gaixoari aurreran-tzean. Bere pertsonaren aurkakoaz gain, bere intimitate-aren aurkako “erasoa” ere jasan behar izan du eta. Milabider bota dute bera zoritxarreko protagonista zuen

bideoa, behin ikusita nahikoa ez balitz bezala. Auzitegisarreran ere komunikabideak gainera etorri zaizkio.Eserita zegoen beste bidaiariak ere epelak entzun beharizan ditu. Ezohikoa izan da, goi kargudun politikari etabestelakoek gai honetan muturra nola sartu duten ikus-tea. Bestetan, hitz erdirik esaten ez dutenean.

Gogorra bada ere, askotan hildakoak egon direneanere ez dira erasotzailea kartzelaratzeko hainbeste eskaeraegin. Nire uste apalean, helburua pertsona horren jarre-ra aldatzea bada behintzat, horretarako lekurik egokienaez denean. Baina kalean da, eta nahi gabe jada ezagunbihurtu den neska, beldurra uxatu nahian. Bizitzen,uzten dioten neurrian.

Istorioa ez da hor amaitzen, baina beno, hori guztiajada atzoko kontua da. Gaur inor gutxi gogoratuko daneska honetaz ezta?. Eta hala ere, zoritxarrez zortedunaizan dela aipatu behar. Badirudi gertatu den guztia, bide-oak eragin duela eta. Baina bideorik egon ez bazen zergertatuko zen? Are okerragoa eta penagarriagoa oraindik.Ez zen erasoaren berririk izango.

A i t o r L a n d a l u z e - L u i s A r a n a l d e - A r i t z G o r r i t i - I m a n o l U b e d a - Ne r e a Z i n k u n e g i - I d o i a To r r e g a r a i - J o x e P i ñ a s - Un a i A g i r r e

Eskerrak bideoari?

Bazkide egin zaitez!36 euro urte osorako

Izena:1.Abizena:2.Abizena:Helbidea:Herria:Telefonoa:E-posta: Kontu korrontea:

Orrialdea bete eta NOAUA!ra ekarri edo telefonoz deitu: 943 360 321.

ASKO DUGU ESATEKO

NOAUA! astekaria, tren eta autobusen

ordutegia, noaua.com, kultur ekitaldien

sustapena, euskararen normalizazioa, urte-

ko egutegia, beka deialdiak, NOAUA!

Txiki, Plis, Plas, Txalo eta Jolas, ...

Asko dugu esateko. Baina zure laguntza

ere premiazkoa da.

Page 5: NOAUA!! 298 alea

5Noaua! - 2007ko azaroaren 2an

ET X E KO BE R R I

Datorren astean hasiko daNOAUA! Kultur Hamabostaldia

Udazkenarekin batera iritsi ohida NOAUA!k antolatzenduen Kultur Hamabostaldia.

Urtez urte sendotzen joan da. Eta Sutegimartxan dagoenetik, indartu ere egindela esan daiteke. Lau dira KulturHamabostaldiak egin dizkigun proposa-menak, zein baino zein erakargarriago.

Antzerki saio batekin hasiko da KulturHamabostaldia. Lakrikun taldeak zabal-duko du NOAUA!k antolatu duenzikloa. “Eman bira” antzezlanarekin hur-bilduko dira azaroaren 8an ostegunaSutegira. 20:00etan hasiko da antzezlanaeta sarrerak, 5 eurotan, dagoeneko salgaidira Txirristran eta NOAUA!n(NOAUA!ko bazkideek 3 eurotan erosiahal izango dute sarrera, baina aldezaurretik eta soilik NOAUA!ko egoitzan).

Goseren doinu berritzaileakGose taldeak jarriko dio doinua aurten-

go Kultur Hamabostaldiari. Arrasatekohirukote hau 2004an hasi zen trikitixa etadoinu elektronikoekin jolasean. Elektro-

jazza, tangoa, afro-brasildar perkusioakpanderoarekin elkartuta batukada eginez,technoa, punka eta hard corea estiloaknabarmentzen dira euren kantuetan.Denbora gutxian, oihartzun handia izandu Gosek. “Eutsi!” pelikularen soinu ban-dan hartu du parte eta CarlinhosBrownek Espainian egin duen azken

biran, telonero bezala aritu da Gose.Azaroaren 9an, Sutegin ikus ahal izangoditugu. Sarrerak aldez aurretik erosita,10¤eur o (Txirristran eta NOAUA!koegoitzan). Egunean bertan, 12 euro.NOAUA!ko bazkideek 8 eurotan eskuradezakete sarrera, baina NOAUA!ko egoi-tzan eta aldez aurretik erosiz.

Txotxongilo eta hezur hara-gizko aktoreen arteko elka-

rrizketan sakontzea da saio honenhelburu nagusia. Eszenatokiantxotxongilo, objektu eta aktoreenarteko lengoaia komun bat erabil-tzea. Sutegin, orain arte ikusi ezden ikuskizuna.

“Gizona ez da txoria”,txotxongiloak-antzerkia

GOSE TALDEAREN KONTZERTUA, azaroak 9 ostirala, 22:30ean. Sutegi.

DEJA BU PANPIN LABORATEGIAREN ESKUTIK,azaroak 16 ostirala, 20:00. Sutegi.

Zer gertatzen da zerbaiti biraematean? Bestaldea ikusten

dela. Eta zer dago bestaldean? Denekdute beste alde bat, bizitzak ematendituen bueltekin batzutan agertzendena. Sorpresen bitartez, Lakrikuntaldeak bere bestaldea erakusten du“Eman bira” antzezlanean.

“Eman bira”, antzezlana

LAKRIKUN TALDEAREN ESKUTIK,azaroak 8 osteguna, 20:00 Sutegi.

Apaizac Obeto espedizioakeuskal baleontziek XVI eta

XVII. mendeetan Kanadan izanda-ko ibilerak biziberritu ditu. Espe-dizioko kideak historiaren zati horiazturaren itsas hondotik atera nahidute, hitzez eta irudiz osatutakoemanaldi berezi honen bidez.

“Apaizac Obeto”, itsasoa, hitzak, irudiak

JON MAIA BERTSOLARIAREN ESKUTIK,azaroak 13 asteartea, 20:00. Sutegi.

Page 6: NOAUA!! 298 alea

6 Noaua! - 2007ko azaroaren 2an

EL K A R R I Z K E TA

Seme-alabei ipuinak kontatzeko tailerraeskainiko du Yolanda Arrieta idazleak

Irudiak, irudimena lantzea.Helburu hori du “Iruditik hitzera”tailer-bilguneak. Yolanda Arrieta

irakasleak, mundu horretatik abiatuta,gurasoak seme-alabei istorioak kontatze-ra bultzatu nahi ditu. Horretarako behardituzten baliabideak irakatsiko dituSutegira hurbiltzen diren gurasoei hila-ren 9, 16, 23 eta 24an.

NOAUA! “Iruditik hitzera”. Sormentailer bezala defini dateke?

Yolanda Arrieta. Tailer hitzaldia da.Informazioa emango dugu liburuenmerkatu handi horretan ez galtzeko etanorberak kontuen atzean (narrazioan,poesian) zer gordetzen den ikustekobaliabideak eskainiko ditugu, jolasenbidez...

N. Zer dago atzealde horretan?Y. A. Kontuak esateko eta mundua

ikusteko modu bat. Euskaraz oso ondoasmatua dugun hitza dugu; irudimena,irudiak sortzeko ahalmena. Eta batezere haur literaturan, uste dut irudiakindar handia duela, ez ilustrazio aldetik,baizik eta barne irudiak. Testu batekbarnean sortzen duen irudi potentziala-ren arabera neurtzen da balio literarioa.

N. Guraso eta seme-alaben artekozubi-lan gisa literatura planteatzenduzue?

Y. A. 0-6 adin tartea jarri dugu.Hasierako ume txikien gurasoak eraka-rri nahi ditugu, haiengan sortzen denilusioa baliatuta. Adin horretatik gora-ko seme-alaben gurasoek gogoa badute,

datozela baita. Zubi lan horretan, ume-entzat ez, umeekin helduok zer eginazalduko da. Literatura horren barruanikustea zer dagoen, eta gero zu umeare-kin jarri nahi duzun lekuan. Liburuatresna bat da. Tresna horrekin egingoduzuna zeure esku dago neurri batean.

N. Beharrezko tresna beraz, liburua?Y. A. Azken hogei urteetan, asko

landu da euskal literatura eta gauza onasko dago. Orain gozatzea dagokigu,sortzailearen eta jasotzailearen lekuanjartzea. Ipuin luze bat agian ez, bainahor daude olerkiak. Aukera ezin hobeadira haur txikiekin lantzeko. Etxeannorbere haurrekin ahalik eta errazen etagustukoena izan dadila lana.

N. Etxean beraz, literatur txoko batizatea ez legoke gaizki?

Y. A. Ondo legoke, ohera joan bainohamar minutu lehenago. Idealena da,eguna amaitzen delako. Umeak baka-rrik joan behar duen leku ezezagunhorretara, gauera, iluntasunera joanbehar du. Horra sartzeko nolabaitekoagur goxo bat izan daiteke. Ez da hainzaila, norbere barrutik hasten da dena.

“Azken 20 urteotan askolandu da euskal literatura etagauza on asko dago. Orain

gozatzea dagokigu”

YOLANDA ARRIETA

haurrak dituzten gurasoei zuzendutako tailerra da, hilaren 9an abianjarriko dena. irudimena landu eta gurasoek seme-alabei istorioak zermodutan kontatu jakiteko hainbat trikimailu irakatsiko ditu arrietak.

Datorren ostiralean, azaroak9 ekingo zaio “Iruditik

hitzera” tailerrari. Hil honetakohiru asteburuetan zehar izango denekimena 0-6 urte arteko haurrakdituzten gurasoei zuzendua badagoere, adin tarte horretatik gorakoseme-alaben gurasoek ere partehartzeko aukera dute. Sutegi udalliburutegian izango dira saioak.Ahozkotasuna, istorioak asmatzekotrikimailuak, irakurketa edota gor-putz atalen erabilera egokiak iraka-tsiko dira tailer honetan.

NORENTZAT: 0-6 urte arteko hau-rren gurasoentzat.

NOIZ: azaroaren 9,16,23 eta 24an.ORDUTEGIA: 14:45. Hilaren 24an,

12:00etan.INFORMAZIOA: 943 360 692.ANTOLATZAILEA: Usurbilgo udala.

“Iruditik hitzera”

tailerra azaroaren 9an

hasiko da

Page 7: NOAUA!! 298 alea

7Noaua! - 2007ko azaroaren 2an

EL K A R R I Z K E TA

ARITZ GORRITI ________________________

Udazken parteko lehen bisitaegin du Pello Añorga ipuin

kontalariak. Arrakastarik falta izan ezduen oiartzuarra ordea datozen astee-tan berriz bueltan izango da.

Pasa den urriaren 30ean liburutegi-ra joaterik izan ez zuenak lasai egondaiteke, azaroan bitan itzuliko baita.Egutegia hartuta, honako egunakhartu behar dira kontuan; azaroaren8a eta 20a.

Pello Añorga ipuin

kontalaria Sutegin

Haurrei maitasuna ahalbidera-tzeko Oinarriak Eraikiz

Haur Eskolako guraso elkarteakmasaje tailerrak antolatu ditu.Horietako bi martxan dira dagoene-ko. Gainerako biak hilaren 14anhasiko dira eta izen ematea zabalikdago.

Joxe Ramon Mauduit psikologoakkoordinatu ditu tailerrok. Hainzuzen, adin tarteka antolatu dituztetailer horiek. 2-3 urte artekoei etahaien gurasoei zuzendutakoa urriaren31n hasi zen eta azaroaren 7an amai-tuko da. Baita espresuki helduentzatantolatu dutena ere.

Bi ikastaro, abiatzekeBaina esan bezala, oraindik bi

masaje tailer hasi gabe daude. 0-1 eta1-2 urte arteko haur eta gurasoentza-ko gainerako bi tailerrak azaroaren14an hasiko dira eta hiru saiotanbanatuko dira; azaroaren 14, 21, eta28koan. 0-1 urtekoen kasuan,16:30etan hasiko dira saioak, 1-2urtekoei zuzendutakoa 18:00etan.

Izen ematea zabalik0-1 eta 1-2 urteko haur eta haien

gurasoentzat Oinarriak Eraikiz gura-so elkarteak antolatu dituen ikastarobanatan parte hartzeko aukera dago.Izen ematea zabalik baitago oraindik.Aipatutako tailerretako batean partehartzeko 10 euro ordaindu behardira.

Informazio gehiago honako telefo-no zenbakian: 943 374 061.

Haur Eskolako masaje tailerretan

izen emateko epeak zabalik segitzen du

Usurbilgo Antzerki Tailerraknobedade batekin bainogehiagorekin hasi du hiru-

garren ikasturtea. Alex Tello usurbilda-rra da irakasle berria, SantueneakoElkartean biltzen dira eta parte hartzeahazi da. Marian Goenagarekin batera,Yolanda Arrieta da antzerki tailerrekosustatzailea. Hilabete barru zabaldukoden Durangoko Liburu eta DiskoAzokan ere Arrietaren lanik aurkituahal izango da.

NOAUA! Zer moduz doa AntzerkiTailerreko ikasturte berria?

Yolanda Arrieta. Marian Goenagaketa biok duela bi urte ekimena abianjarri ostean, bertan parte hartzeko deial-dia zabaldu behar zela ikusten genuen.Baina horrek kudeaketa lan handiagoazekarrela konturatuta, gu oso mugatutageunden. Horregatik, SantueneaElkartekoei eskaini genien. Guk zubi

lana egingo dugu gabonak arte, hortikaurrera, elkarteak tailerraren ardurahartu dezan herri mailan.

N. Zenbat jende dabil?Y. A. Bi talde osatu dira aurten.

Adinaren arabera osatu dira; 9 urtekobederatzi ikasle eta 11-12 urte arteanbeste hainbeste. Ostiral iluntzetanelkartzen dira Santueneako lokalean.

N. Eta gustura gainera? Y. A. Antzerkigintzak arlo guztiak

lantzeko aukera ematen du; harremanaketa irudimena lantzeko oso ona da, nor-bere lotsa kentzeko eta norbere buruare-kin deskubrimenduak egiteko.

N. Durangoko azoka hilabete barru.Yolanda Arrietaren lanik aurkituko aldugu bertan?

Y. A. Ipuin bilduma berri bat hasikodute Ibaizabal argitaletxean. Irakurle

hasi berrientzat, irudi askorekin.Horretarako ipuin bat idatzi dut etaAitziber Alonsok ilustrazioak egin ditu.Lana oso polita izan da, elkarlan osopolita. Bestalde, Lea Artibaiko Hitzarilaguntzeko bildumarako ere beste ipuinbat prestatu dut.

Usurbilgo Antzerki Tailerra, martxa onean

Iaz tailerrean parte hartuzuten begiralea eta gazteak.

Page 8: NOAUA!! 298 alea

8 Noaua! - 2007ko azaroaren 2an

PI L-P I L E A N

Erle Egunakkaxko aldea goxatuko du igandean

Badator urteko egunik gozoe-na. Igande honetan, azaroak4, IX. Erle Eguna ospatuko

da frontoian eta inguruetan. Azoka,ezti eta gozogintzako lehiaketak,enkante sonatua eta erakusketa. 7-10urte arteko haurrei zuzendutako eki-taldirik ez da faltako. Marrazki lehia-ketan edota Askatasuna plazan poli-nizazioari lotuta izango den jokoanparte hartu ahal izango dute.

Azaroa hasierarekin batera, jadahemen dugu erleen jaia. Frontoia,Dema plaza edota Astakatasuna plazaerleez edota gozogintzako postuezmozorrotuta esnatuko dira. Iaz eginzuen eguraldi bikainarekin batera, erlebizidunak agertzea oso seinale onalitzateke, baina era berean zoritxarrezzaila, aurten erleak desagertuta baita-biltza.

Horrek ezti ekoizpenean eragin duzuzenean, baina ez da IX. Erle Egunaospatzeko eragozpena izango.

Goiz pasa gozoaEzti edota gozogintzako lehiaketa-

tan parte hartu behar dutenek adi;goizeko 9:00-10:00 artean aurkeztubehar baitituzte euren produktuakfrontoiko harrera mahaian. Jaialdiamaieran erleek jakinaraziko dituztesarituen datuak.

Ordura arte, postu gozo asko egon-go da Dema Plazan; besteak beste,eztia osagai nagusi duten produktuak.Askatasuna plazan, polinizazioa nolaegiten den ikasteko joko hezigarrian

parte hartzeko aukera izango dutegaztetxoek. Erleei buruzko informazio

panelak izango dira. Girotzeko baitabertsolariak ere.

“Askatasuna plazan, polini-zazioaren inguruko joko

hezigarrian parte hartzekoaukera izango da”

ERLE EGUNA

Goizeko 11:00etan hasiko dira ezti lehiaketa eta azoka.

9:00-10:00 Ezti eta gozogintzakobilketa.

11:00-14:00 Erakusketa: erleak,argizaria, panelak, postuetako salmen-ta, musika, bertsolariak, marrazkilehiaketa…

13:30 Erleek beraiek ekarritako saribanaketa: ezti lehiaketako irabazleak,gozogintzako irabazleak, marrazkilehiaketako irabazleak, ezti sarituenenkantea.

14:30 Aginaga sagardotegian bazka-ria.

Ezti eta gozogintza lehiaketakEuskal Herri mailako VII. Ezti

Lehiaketa bi modalitatetakoa izangoda; loreanitza eta lore bakarra. Eztisarituekin enkantea egingo da, lehia-keta amaitu ostean. Ez da, ordea,

lehiaketa bakarra izango. Bestalde,eztia derrigorrezko osagaia duen postreherrikoien lehiaketa ospatuko da.

Lehiaketa batean zein bestean partehartzeko produktuak goizeko 9:00-10:00 artean frontoiko harreramahaian aurkeztu beharko dira.

Haurrentzat...Sutegiko erakusketa aretoan 3-5 urte

arteko haurrek egindako marrazkiakikusgai. Bestalde, loreen polinizazioanola egiten den erakusteko jokoanparte hartu ahal izango dute 7-10 urtearteko gaztetxoek Askatasuna plazan.

Bukatzeko bazkariaAginaga Sagardotegian izango den

bazkariarekin amaituko da eguna.Txartelak egunean bertan salgai izangodira, 22 eurotan.

Azoka, ezti eta postre lehiaketak, haurrentzat joko hezigarriak...

Page 9: NOAUA!! 298 alea

9Noaua! - 2007ko azaroaren 2an

PI L-P I L E A N

Iazko Erle Egunean erle artifiziale-kin batera, benetako asko ikusiziren. Aurten, aldiz, irudi bera

errepikatzea kostako da. Oraindik argiez dauden arrazoiak tarteko, desagertutabaitabiltza. Nora joan dira? JulianUrkiolak Erle Eguneko antolatzaile etaGorostitxo eztiolako kideetako batekxehetasun gehiago.

NOAUA! Non dabiltza erleak, diote-nez desagertuta daude ezta?

Julian Urkiola. Ez dakigu zer ari dengertatzen. Ikerketak egiten ari dira,Pastranan (Guadalajaran), Oviedokolaborategietan. Konkretuki ez dago ezer.Beraiek esaten dute, ateratzen dela kan-pora, biriketako gaixotasuna dutela etagero ez direla gai etxera bueltatzeko.Horren espezie berri bat atera da, horibaino gaiztoagoa oraindik, lehen zegoenainmunizatu egin baita. Aldaketa klimati-koa ere aipatzen da… Ez dakigu.Denetarik esaten da.

N. Erleak desagertu direla errealitateada?

J. U. Bai. Udazkenean tratamenduajartzen zaio. Sei bat astez edo egon behardu. Hori kentzera joan ginenean, jatenaeta eztia bazegoen, baina erlerik ez.Hiruzpalau falta direnean, ez diozugarrantzirik ematen. Baina denbora pasa-ta, gehiago falta direnean bai. Udaberrisarrerarako erleen %40a ez zegoen. Etauda ere oso txarra izan da.

N. Galera handiak?J. U. Erlezain txikiak gara. 40 erlauntz

ditugu. Profesionalak 400-500. Haiei%80a kentzen badiozu, pentsa zer galeraden. Galera oso handia da, eztia ez dute-

lako egin eta erlea bera galdu delako.Urtea galdu duzu eta baita hurrengoa ere,erleak indartu behar baitira.

N. Erle Egunean moduren batean era-gingo du?

J. U. Antolaketa lanetan ez du eragin.Jendea hainbeste eztirekin ez etortzeaneragingo du ordea. Gutxi dutelako, nahizeta Usurbilera etortzeko ez duen askobehar. Ezti poto bat soilik eskatzen zaie.

N. Erleekiko egon daitekeen irudi txarhori aldatzen ari al da?

J. U. Bai. Ohitu eta konturatu behardugu, naturan gu baino askoz zaharrago-ak direla erleak. Gu ari gara haiei lekuakentzen. Bestalde, erleak zer nolakoonura egiten duen kontuan hartu beharda; erleen familiak dena polinizatzen du%82an. Einstenek zioenez, erlea natura-tik desagertuko balitz gu zazpi edota zor-tzi urteetan desagertuko ginateke. Ezlitzateke lorerik, ezta fruiturik izango.

N. Eztiola elkartean nobedadeak;lokal berria duzue?

J. U. Ugartetik Gernika ibilbidera igarogara, ikastola ondora, Udalak bertanlokala utzi digu eta. Bertan, erleen mun-dua erakutsi nahi diegu haurrei.Ikastolatik hasita, hortik erakutsi beharda. Lokal hartan museo bat bezala jarriko

dugu, haiei erakusteko eztiolan eztia nolaateratzen den eta zer prozesu egiten den.Erleen mundua erakutsiko da; erlea nola-koa den, zer egiten duen… Gainerakoherritarrentzat ere irekia.

Julian Urkiola, Erle Eguneko antolatzailea

“Udaberri sarrerarako erleen %40a ez zegoen”

Erle Eguna ez da zubi luzehonetarako programatua

zegoen ekitaldi bakarra. Urterolegez, azaroako lehen egunean ospa-tu baita Aitzaga Kultur Elkarteakantolatu ohi duen Artisautza Azoka.Hamasei artisau euren produktuakerakusgai dituztela: bitxiak, bas-toiak, harriak, eskulturak, pintura,otarrak... Eta tartean baita usurbil-dar bat ere: Joxe Luis Elexpe,“Pelex”.

Udalaren eta Andazpe elkartearenlaguntza jaso du Aitzaga KulturElkarteak, antolaketa lanetan.

Auzitegi Nazionalaren aginduzegoitza bi urtetarako itxi arren, kul-tur elkarteko kideek ekimenak anto-latzen jarraitzen dute.

Ostegunean,Artisautza Azoka

Ugartetik Gernika ibilbidera, ikastola ondora igaro da Eztiola elkartea.

ARITZ GORRITI ________________________

“Einstenek zioenez, erleanaturatik desagertuko balitz

gu zazpi edota zortzi urteetandesagertuko ginateke”

JULIAN URKIOLA

Page 10: NOAUA!! 298 alea

10 Noaua! - 2007ko azaroaren 2an

PI L-P I L E A N

Euskaltzaindiaren 26. aulkiarenjabe da Andoni Sagarna.Lehengo astean Miramongo

Teknologia Parkean eskaini zuen sarre-ra-hitzaldia eta gero, Euskaltzaindiarendomina eta diploma jaso zituen. MarkelOlano ahaldun nagusiarekin etaEuskaltzaindiako kideekin batera, eus-kararen munduko aurpegi ezagun ugaribildu zen Miramonen. Han zeuden,besteak beste, Xabier MendigurenKontseiluko idazkaria, JoxAnton Artze,Joan Mari Torrealdai, Felipe Juaristi etaPatri Urkizu idazleak eta Xanti JakaElkarreko arduraduna.

Protokoloak hala aginduta, MarkelOlano ahaldun nagusiak eta AndresUrrutia euskaltzainburuak lagundutasartu zen Miramongo TeknologiaParkearen areto nagusira. Ohorezko dan-tzaren ondoren, Andoni Sagarna euskal-tzain oso izendatzeko ekitaldia hasi zen.

Senide, lankide, euskaltzain eta aginta-rien babesean hasi zuen bere hitzaldiaAndoni Sagarnak. “Euskara eta informa-zioaren teknologiak. Egungo egoeratiketorkizunera begira” izeneko hitzaldian,hizkuntzaz eta teknologiaz mintzatu zen(hitzaldia, oso-osorik, PDF euskarrianaurkituko duzue noaua.com webgunean).

Horrelakoetan ohiko den legez, besteeuskaltzain batek eman zion erantzunaAndoni Sagarnaren hitzaldiari. Kasuhonetan, Jean Louis-Davant euskaltzai-nak egin zituen “aita ponteko” lanak.Sagarnaren ibilbideaz eta bizitzaz hitz eginzuen eta euskaltzain berrien lana horreladefinitu zuen: “adin bateko euskaltzainakidazle orokorrak izan gara. Orain, aizkola-rien ondotik, zizelkariak behar ditugu,euskara batuaren bozeto sendoari aurpegifin eta gazte bat emateko”.

Ekitaldiaren amaieran, Andres Urrutiaeuskaltzainburuak euskaltzain osoa delaadierazten duen diploma eta dominaeman zizkion.

NOAUA!ko lehen lehendakariaAndoni Sagarna Egian jaio zen 1947.

urtean baina Usurbilen bizi da. 1987.urtean izendatu zuten euskaltzain urgaz-le. Euskaltzaindian Hiztegi Batuko lantaldean aritu zen azken urteotan, besteakbeste, 1989tik 1993a arte. Bestalde,Euskararen Aholku Batzordeko kide izanzen. Baita NOAUA! Kultur Elkartekolehen lehendakaria ere.

Etxekoen berotasunaHerritar asko izan ziren Andoni

Sagarnak eskaini zuen sarrera-hitzaldian,tartean, Eustakio Arrojeria (Elhuyaraldizkariko zuzendari izandakoa), XabierArregi EHUko irakasle zubietarra,JoxAnton Artze idazlea, Joan MariTorrealdai Jakin aldizkariko zuzendaria,Martin Larrañaga (Usurbilgo alkateaizandakoa) eta Xabier Mikel Errekondo,egungo alkatea. Euskaltzaindiako kidee-na ez ezik, senide, lankide eta lagunenberotasuna ere jaso zuen.

Andoni Sagarna, euskaltzain oso

Argazkiaren erdian da Andoni Sagarna. Ezkerrean du Andres Urrutia

euskaltzainburua eta eskubitara Markel Olano ahaldun nagusia.

IMANOL UBEDA ________________________

“Ekitaldiaren amaieran,Andres Urrutia euskaltzain-buruak euskaltzain osoa delaadierazten duen diploma eta

domina eman zizkion”

ANDONI SAGARNA, EUSKALTZAIN

Joan Mari Torrealdai euskaltzain oso izateko

proposatu dute

Andoni Sagarna euskaltzain osoizendatu zuten egun berean

jakin genuen Joan Mari Torrealdai etaLourdes Oñederra euskaltzain urgazle-ak euskaltzain oso izateko proposatuakizan zirela. 29. eta 30. zenbaki-hutsar-teak beteko dituzte, hurrenez hurren.

Jose Antonio Arana Martixa, MirenAzkarate eta Andres Urrutia euskal-tzain osoek proposatu zuten Joan MariTorrealdai 29. zenbaki-hutsarterako.

Azaroaren amaieran izango denosoko bilkuran egingo dira proposa-men horiek onartu ala atzera bota era-bakitzeko bozketak. Bien bitartean,euskaltzain osoek aukera dute bi zen-baki-hutsarte horietarako beste propo-samenik aurkezteko, egoki iriztenbadiote.

Joan Mari Torrealdai (Forua,Bizkaia, 1942) euskaltzain urgazlea da1975eko ekainaren 27az geroztik, etaJakin aldizkariaren zuzendaria 1977azgeroztik. Euskaldunon EgunkariarenAdministrazio Kontseiluko kide izanzen hasieratik.

Page 11: NOAUA!! 298 alea

Noaua! - 2007ko azaroaren 2an

PI L-P I L E A N 11Kutxak eta udalek euskara

hitzarmena sinatu dute

Buruntzaldeko udalek etaKutxak euskararen ingurukohitzarmena sinatu zuten pasa

den urriaren 26an. Kutxako, udaletakoeta Foru Aldundiko ordezkariak bilduziren prentsaurrekoan.

Lehendik hasitako bidea indartzen duhitzarmenak sinatzaileen arabera.Bezeroei kalitatezko zerbitzua emannahian, aurrerapauso berri bat; zerbitzuaeuskaraz eskaintzea. Horren haritik,Kutxako Zuzendari Nagusiaren esane-tan, “euskara laneko tresna eta bezeroeneskubide bihurtzen da”.

Positibotzat jo zuten guztiek emanda-ko aurrerapausoa. Kutxako arduraduneklehen konpromisoa bezeroekin dutelaadierazi zuten; bigarrena lan taldearekin.Karlos Ruiz Giza Baliabideetako zuzen-dari nagusiaren hitzetan, garrantzitsuena

“hitzarmena jendaurrean aplikatzea da”.Orain arte udal langile eta teknikariek

egindako lana eskertu nahi izan zuenudal sinatzaileen izenean, Hernanikoalkate Marian Betialarrangoitiak.“Herritarrak kutsatu nahi ditugu, euska-raz bizi daitezen”, adierazi zuen. Beti ereanimatu, behartu gabe. Eman beharrekobeste pauso askoren artean kokatu zuenKutxarekin sinatzekoak ziren euskararilotutako hitzarmena.

Etorkizunean beste erakunde finantza-rioen kalitatea hobetzeko ispilu edoeredu bihurtzen zela adierazi zuen ForuAldundiko Kultura Diputatu MariaJesus Aranburuk. Elkarlanean aurrera-pausoak emateko konpromisoa hartuta,Administrazioa euskaldundu beharrazere mintzo zen. Bere esanetan, “utopie-tan sinistu behar da, errealitatean aurre-rapausoak emateko”.

Usurbilgo alkatea eta Kutxako ordezkaria, hitzarmena sinatzen.

184 urteko zigor eskea

Egunkariako inputatuentzat

184 urteko espetxe zigorra eta234.530.008 euroko isuna

eskatu du “Dignidad y Justicia”herri akusazioak Egunkariako auziekonomikoan inputatutako JoanMari Torrealdai, Iñaki Uria,Txema Auzmendi, Jose Mari Sors,Fernando Furundarena, MikelSorozabal, Begoña Zubelzu etaAinhoa Albisurentzat. Hainzuzen, bakoitzarentzat 26 urtetik13 urtera bitarteko zigorrak.Horretaz gain, 5.481.835 eurokozorraren arduradun zibil egitenditu, eta kopuru hori ordainaraz-teko eskatu.

Jon Bollar, UEMAko

lehendakari berria

Udal hauteskundeen ondo-ren alderdiek hitzartu

zuten bezala, EAE-ANVk hartuzuen Udalerri EuskaldunenMankomunitateko (UEMA)lehendakaritza, aurreko larunbate-an Zestoan egindako BatzarNagusian. Jon Bollar Aulestikoalkatea izendatu zuten lehendaka-ri, eta Jesus Mari GoikoetxeaEAko Arteako hautetsiak betekodu lehendakariorde kargua. EAE-ANVk lau ordezkari izango dituzuzendaritzan, eta EAk, Aralarreketa independenteek ordezkaribana. EAJ-PNVk hiru ordezkariizan behar zituen, baina Zestoakobileran alderdi horretako haute-tsiek alde egin zuten, eta ez zituz-ten euren karguak hartu.

Page 12: NOAUA!! 298 alea

12 Noaua! - 2007ko azaroaren 2an

EL K A R R I Z K E TA

Oiardo kiroldegikobazkideen ordezkaria aukeratzeko garaia da

Duela bi aste aipatu genuenbezala, Oiardo kiroldegikobazkideen ordezkaria hauta-

tzeko garaia da. Azaroaren 5ean, hauta-gaiak aurkezteko epea irekiko da.Hautagaia bozkatzeko eguna, ordea, aza-roaren 25a izango da. Gogoan izankiroldegiko bazkide direnek dutelabotoa emateko aukera. Azken urteotan,Jokin Zubiaurrek izan du bazkideakordezkatzeko ardura. Baina ez da kargu-ra berriz aurkeztuko. Bazkideen ordez-kariak duen zereginaz eta azken lau urte-otako lanaz galde egin diogu JokinZubiaurri.

NOAUA! Azken urteotan, KirolPatronatuko kide izan zara, Oiardokobazkideen edo erabiltzaileen ordezkarigisa. Zein funtzio betetzen ditu bazkide-en ordezkariak?

Jokin Zubiaur. Labur esanda, bazkide-en ordezkaria naizenez bazkideen intere-sak defenditu behar ditut KirolPatronatuan.

Horregatik, zeregin finkorik ez dut,esan genezake patronatuan hartzen direnerabakietan bazkideon iritzia eman beharnukeela. Praktikan ez da posible bazkide-ekin elkartzea eta erabakiak adostea.Horrela nire iritzia ematen dut.

Bestalde, kexak daudenean orduan baieramaten dut bazkideen ahotsa patrona-tura. Hortan inportantea da nik, edohobeto esanda, nik ordezkatzen dudanfigurak egin dezakeen lana. Hala ere, baz-kide gehienek ez dakitenez nire berri kexagutxi izan ditut.

Lehengo astean jaso nuen azken hiruurteetan jaso dudan kexarik gogorrena.Bazkide bat etorri zitzaidan oso haserre

ostegunetako 8:30eko aerobik klaseaordu laurden moztu dutela esanaz.Berdin ordaindu eta orain ordu laurdengutxiago emango omen dute.

Beraz, badu zereginik bazkideon ordez-kariak.

N. Azken urteotan egindako lanarenbalantzea egiterakoan, pozik zaude KirolPatronatutik egin den lanarekin?

J. Z. Lan on bat egin da nire ustez.Noski badaudela hobetzeko gauzak.Geroxeago aipatuko dut kiroldegia berri-tzeko beharra.

Azken urtetako eginkizunik garrantzi-tsuena futbol zelaiaren berrikuntza izanda. Instalazio oso egoki batzuk bukatzekobidean daude (aldagelak falta dira bainazelaian urtebete pasatxo da partidak joka-tzen dituztela) eta dagoeneko nabarmen-du da futbol taldearen gorakada. Lautalde eta uste dut lehenengo aldiz errejio-nal mailan bi talde daude.

Beste berritasun garrantzitsu bat EskolaKirolean eman da: orain arte EskolaKirolean, entrenatzaile lanak, lehen kirolhorretan ibilitako jendeak egiten zituenkirol bakoitzean.

Gazte batek talde bat hartzen zuen etanola edo hala eramaten ziren aurreraentrenamenduak eta partidak. Gaineraadin ezberdinetako lana ez zen oso ondokoordinatzen. Ondorioz zenbait gurasokkexa adierazi zuten. Kirol elkarteetan (nipilota elkartean nago) eta Udarregi ikas-tolako kirol arduradunak ere konturatuziren horretaz. Horregatik proposamenbateratu bat egin zitzaion KirolPatronatuari. Ordura arte entrenatzaileengastuaren parte handi bat patronatuakordaintzen zuen. Beste partea umeekkuota baten bidez.

Patronatuari proposatu zitzaion per-tsona bat kontratatzea lan-saio erdirakirol bakoitzean (futbola, eskubaloia,pilota) Eskola Kirola emateko.Patronatuak ordainduko zuen kostua, etakontratua elkarteek egingo zuten.

Haserako gorabeherak tarteko futboltaldeak eta pilota elkarteak pertsona banakontratatu dute iazko kurtsotik EskolaKiroleko entrenamenduez arduratzeko.

Futbolean Iban Maritxalar usurbildarraari da eta pilotan Ander Agirre donostia-rra.

Nik uste dut salto kualitatibo handi bateman dela honekin kirol egitura sendoakosatzeko bidean. Klub bakoitzean loturaestua dago entrenatzaileekin eta ikastola-ko kirol arduraduna den Unai Latailladekikastolari dagokion koordinazio lana egi-ten du.

Kluben, ikastolaren eta patronatuarenpartetik bultzada handi bat eman nahiizan zaio Eskola Kirolari. Baina denaondo joan dadin umeen eta gurasoenkolaborazioa ezinbestekoa izango da. Ezdut uste arazorik izango denik.

N. Azaroaren 5ean irekiko da hauta-gaiak aurkezteko epea. Baina ez duzuzure burua aurkeztuko. Zergatik?

J. Z. Lehen esan dudan bezala pilotaelkartean sartuta nago. Politikagintzan erebanabil, eta beste zenbait gauzetan erebai. Oraintxe, esaterako, dudan lanpostu-rako lagungarri zaidan kurtso batean hasinaiz. Kontu gehiegi denak ondo eramate-ko. Horregatik pentsatu dut, beste nor-baitek hobeto ordezkatuko dituela bazki-deak patronatuan. Ez dut nahi bileretarajoaterik ez izatea eta horrelako kontuak,ez zait gustatzen erdipurdiko laguntzakematea.

Azken urteotan Jokin Zubiaur izanda kiroldegiko bazkideen ordezkaria.

Ez du kargua berrituko.

“Kexak izan direneaneraman izan dut bazkideenahotsa patronatura. Hortaninportantea da bazkideen

ordezkariaren lana”

ORDEZKARIAREN ZEREGINA

Page 13: NOAUA!! 298 alea

Noaua! - 2007ko azaroaren 2an

EL K A R R I Z K E TA 13Jokin Zubiaur: “Kiroldegiak berritzea baino

handitzea behar du; horrek ekarriko du berritasuna”

Kiroldegiaren etorkizunaz hitzegin genuen duela bi asteLontxo Zubiriarekin, Kirol

Patronatuko lehendakariarekin. JokinZubiaur, orain arte kiroldegiko bazki-deen ordezkari izan dena, kiroldegiahanditzearen aldekoa da, “handitzeaknoski berekin ekarriko du berritasuna”.

NOAUA! Kiroldegia berritu, handituala berria egin. Mahai gainean dagoeneztabaida da. Zein da zure iritzia gaihonen inguruan?

J. Z. Nire ustez kiroldegiak berritzeabaino gehiago handitzea behar du.Handitzeak noski berekin ekarriko duberritasuna. Zentzu horretan, maiatzekopatronatuko bileran nik egin nuen pro-posamen hau. Ez da oso azkarra izanbeharrik azken urteetan kiroldegianinbertsio gutxi egin direla konturatzeko.Futbol zelaiaren eraikuntzak eramanbaitu kirol inbertsio guztia pasa den

legealdian.Irailean egin zen bileran berriz aipatu

nuen kiroldegia berritzearen beharra etauste dut denak ados egon zirela horre-tan, patronatuko lehendakaria barne.Orain politikarien edo hobeto esandaudal gobernuaren txanda da. Noski,herri batek kirolaz gain beste behar askoditu, ea kiroldegiaren berrikutza berenproiektu garrantzitsuenen barruan sar-tzen duten, erabiltzaileok biziki eskertu-ko dugu.

N. Aldiz, futbol zelai berria, ingu-ruan dagoen egokienetakoa izango da.Azpiegitura egokiek ekarriko dute kirolmunduaren indartzea, ezta?

J. Z. Noski baietz. Usurbil FutbolTaldeak aspaldi eskatu zuen instalazioegoki batzuen beharra. Orduan erantzu-ten zitzaien taldea indartzean etorrikozela zelai berriaren beharra. Futbol tal-dekoek erantzuten zuten instalazio

egoki batzuek ekarriko zutela taldearengorakada. Denborak arrazoia eman diefutbolariei eta kendu kontrakoa esatenzutenei. Horregatik oso inportantea izanda futbol zelaiaren eraikuntza, eta joka-lariek esan didatenez zelai gutxik dutekalitate horretako belar artifiziala.Akatsen artean esan, obrak behar bainogehiago atzeratu direla.

ZUbiaurrek aitortu duenez, “futbol

zelaiak eraman zuen kirol inbertsio

guztia pasa den legealdian”.

Zubiaurrenea, 5Telf: 943 37 10 42

Hernaniko Ertzainetxeko agen-teek 18 eta 20 urteko gizonez-

ko bi atxilotu zituzten urriaren 25eangoizaldean, Labegoxo okindegianlapurtzen saiatzea egotzita.

Goizaldeko hamabiak eta laurdenaldera gertatu zen. Ordu horretan,Ertzaintzaren auto bati herriko KaleNagusira joateko eskatu zioten, herri-tar batek dei baten bidez esandakoarenarabera okindegi baten barruan lapu-rreta egiten ari baitziren.

Ertzainak berehala joan ziren adiera-

zitako tokira eta, bertara iritsitakoan,lokalera sartzeko ateak kalteak zituelaeta N-634 errepidetik ziklomotore batzihoala ikusi zuten.

Jarraian, agenteak ibilgailu horretarahurbildu ziren, eta gazteen deskribape-na zein ziklomotorearena berriemaile-ak emandako datuekin bat zetozelaikusita, geldiarazi egin zuten eta bertanzihoazen bi pertsonak identifikatuzituzten. Atxilotuetako bat hamahirualdiz atxilotu dute orain arte.Hurrengo goizean jarri zituzten

Donostiako Guardiako Epaitegiarenesku.

Ertzainak atxilotu egin zituen biak,18 eta 20 urteko bi gizonezko, lapurre-ta delitu bat egin izana egotzita.Ondoren, establezimenduaren barruaikuskatuta, lokalera sartzeko atea aldemetalikotik indarrez irekita eta kutxaerregistratzailearen kutxak lurrean zeu-dela ikusi zuten.

Kale Nagusian dagoen okindegihonek lapurreta bat baino gehiagojasan behar izan du.

Bi atxilotu Labegoxo okindegian lapurtzen saiatzeagatik

Page 14: NOAUA!! 298 alea

14 Noaua! - 2007ko azaroaren 2an

NO A U A! TX I K I

PROCEDURE:1. First, melt the butter and

chocolate pieces in a saucepan.

2. Then,take the anoff the heat,and stir inthe sugar,flour, bakingpowder, salt, eggs and nutswith the wooden spoon.

3. Spread thechocolate mix-ture into thebaking tray.

4. Bake in the oven for30min. If you put a knife intothe mixture it should come outcleanly.

5. Leave the mixture in thetray to cool for 10min. Thencut the mixture into squares.

6. Transfer the squares onto awire rack to finish cooling.

7. READY TO EAT!

Errezeta ospetsuaKaixo! LH 6. mailako ikasleak gara. Aurten ingeleran sukaldari bikainak

izaten ikasiko dugu. Gaur Ameriketako errezeta ospetsu bat nola egin erakutsiko dizuegu. COME IT IS VERY EASY!

BROWNIESINGREDIENTS:- 150g butter

- 75g strong plain chocolate

- 75g flour - Teaspoon salt- 3 eggs

- 1 teaspoons baking power- 340g sugar

- 150g nuts

Page 15: NOAUA!! 298 alea

15Noaua! - 2007ko azaroaren 2an

I Z E R D I PAT S E TA N

Usurbilgo Pagazpe PilotaElkartea sortu berri da.Azken urteetan Andatzpe eta

Peña Pagola elkarteen izenean jokatuizan dute herriko pilotariek, baina den-boraldi berriarekin batera klub berrihonek hartu du bi elkarteen lekukoa.Hala ere, ez da hauen eta talde berria-ren arteko lotura hautsi, elkarlaneanjarraitzen baitute Usurbilen pilota sus-tatu nahian.

Aspaldi adierazi zuten herrian pilotaelkarte berri bat sortzeko nahia. Pasaberri den denboraldia hasi eta berehalaNOAUA!ko orrialde hauetan bertanematen zuten horren berri, eta urtebete-ren ondoren martxan jarria dute elkarteberria. Burokrazia kontua izan zen egi-tasmo horretan aurrera egiteko bideazabaldu ziena Jokin Zubiaurren esane-tan. “Lehenago Andatzpe eta PeñaPagola elkarteen menpe geunden, hauda bi elkarteen menpe. Horregatik fede-razioak adierazi zigun klub edo elkartebakar bat sortzea komeni zela.Gipuzkoako beste klub batzuk kexaadierazi zutelako eta klub bat sortuz gerofederazioan burokrazia gorabeherakerraztuko zirelako. Nahiz eta praktikanklub bat bezala funtzionatu, fitxak bielkarteren izenean zeudenez zesioak egi-teko eta beste zenbait kontutarako arazo-ak sortu zitezkeen”.

Elkarlanaren emaitzaEz zen hori izan, ordea, elkarte berria

sortzeko arrazoi bakarra. DirudienezAndatzpe eta Peña Pagolako zenbait kidepilota dela eta nekatuta xamar ere bazeu-den. Honela bada, klub berria sortzekopausuak ematen hasi ziren eta aurtengodenboraldia hasterako gauzatu dute egi-tasmo hori. Usurbilgo Pagazpe PilotaElkartea da jarri dioten benetako izena,baina Usurbilgo Pilota Elkartea moduraezagunagoak dira, izen hori erabiltzenbaitute.

Dena den, Jokin Zubiaurrek dionarenarabera orain arte pilotarekin lan handiaegin izan duten bi elkarteekiko lotura ezda hautsi. “Elkarlanean jarraitzen dugu.7 kidek osaturiko juntan esaterako elkar-te bakoitzetik bina kide daude.

Lehendakaria Jose Ramon Ibargoien da,Peña Pagola elkartekoa eta bere garaianpilotari izana”.

Honela bada, denboraldi hasierarekinbatera elkarte berriko kideek zenbait era-baki hartu dituzte dagoeneko. 2006.urtean abiarazi zuten laguntzaile kanpai-na aurten ez dute aurrera eramango.“Lehenengo urtean ondo atera zen,baina iaz ez zenez oso ondo joan denbo-raldi berriari begira laguntzaile kanpainabertan behera uztea erabaki dugu. Halaere, klubeko bazkide egiteko aukera horegongo da, elkarteko edozein kiderenga-na gerturatu besterik ez dago”.

Horren ordez, Usurbilgo PilotaElkartea aurrera eramateko ezinbestekoazaien dirua lortzeko beste ekimen batzukjarri dituzte martxan. Dagoeneko kaleanikusiko zenituzten pilotari guztiak ageridiren egutegiak. 2 eurotan salgai jarridituzte eta berau erosten dutenen arteanSaizar eta Aginaga sagardotegietan binapertsonentzako afari bana zozketatukodira 2008 Urtarrilaren 5ean Loteriakozozketarekin bat datozen azken lau zen-bakiekin. Bestalde, herriko pilotariekpartidetan erabiltzen dituzten kamisete-tan laguntzaile berriak izango dituztedatozen bi denboraldietan, Aginaga etaSaizar sagardotegiak hain zuzen ere.Horrez gain, azken bi urteetan frontoikokoltxoietan publizitatea jarri dutenenpresa, taberna eta komertzioak dituz-te, aurten ere lagunduko dutenak.

Federazioak proposatuta bat egin dute herriko bi taldeak, Andatzpe

eta Peña Pagola. Pagazpe izango da pilota elkarte berriaren izena.

JOSU ARANBERRI ________________________

Pagazpe, Usurbilgo pilota elkarte berria

Eskubaloia eta futbola

Oiardon eta Haranen

Asteburu luze honetan ere esku-baloi eta futbol partidak izan-

go dira Oiardon eta Haranen. 1.Territorial mailako taldeakUrnietakoren aurka jokatuko du,jubenil mutilek Egia Servi-Chapizango dute aurrez aurre eta neskekZumaiako Pulpo taldea. UsurbilFutbol Taldeari dagokionez, 2.Errejional mailako taldeak Axularrenaurka jokatuko du Haranen azaroa-ren 1ean arratsaldeko 17.00etan etaemakumezkoen taldeak Zarautzizango du aurrez aurre larunbatean.

Jon Carbayeda bikain

Lasarte Oriako krosean

Behobia-Donostia lasterketara-ko astebete besterik ez da falta.

Herriko hainbat kirolari 20 kilome-tro pasatxoko lasterketa prestatzenarituko dira eta azaroaren 11nBehobia lasterketa puntuan izangodira. Pasa den igandean, adibidez,prestakuntza horretan baliagarri iza-ten den Lasarte Oria Bai! HerriKrosa izan zen eta han ere usurbildarugari bildu ziren. Horietako batek,gainera, emaitza bikaina lortu zuen,Jon Carbayeda iritsi baitzen lauga-rren postuan Okendoko helmugara.

Page 16: NOAUA!! 298 alea

16 Noaua! - 2007ko azaroaren 2an

INGO AL DEU?

Azaroak 1, ostegunaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Azaroak 2, ostiralaGil, Nagusia 24 Lasarte

Azaroak 3, larunbataUrbistondo, San frantzisko 1, LasarteIturralde, Bordaberri 1 Usurbil

Azaroak 4, igandeaUrbistondo, San frantzisko 1, Lasarte

Azaroak 5, astelehenaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Azaroak 6, astearteaUrbistondo, San frantzisko 1, Lasarte

Azaroak 7, asteazkenaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

Azaroak 8, ostegunaDe Miguel, Nagusia 32 Lasarte

Azaroak 9, ostiralaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Azaroak 10, larunbataGil, Nagusia 24 LasarteOa Kontzeju Zaharra 11 Usurbil

Azaroak 11, igandeaGil, Nagusia 24 Lasarte

GOARDIAKO FARMAZIA,GAUEZJ. Etxebeste Farmazia Elkano 2 kalea, Hernani 943 55 20 87 (gaueko guardia 22:00etatik 09:00ak arte)

2007ko egutegia noaua.com webgunean

ASTEGUNETANZubieta-Donostia

7:55*/ 9:30(T) / 13:15(T)14:35*(T) / 19:15(T)

Donostia-Zubieta(Gipuzkoa plazatik)

7:15* /9:00 / 12:45(T) 13:45* /18:45

LARUNBATETANZubieta-Donostia

8:15(T) / 12:45 15:15(T) / 21:35(T)

Donostia-Zubieta(Gipuzkoa plazatik)

12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T)

JAI EGUNETANZubieta-Donostia

11:25(T) / 13:30(T) 15:30(T) / 21:35 (T)

Donostia-Zubieta(Gipuzkoa plazatik)11:00(T) / 13:00(T) 15:00(T) / 21:00 (T)

Zubieta-Donostia TST autobusak

T: Autobus aldaketa beharrezkoa da*: Eskola egunetan / Tf. 943 36 17 40

Eguneko goardiako farmaziak

Page 17: NOAUA!! 298 alea

Azaroak 5- azaroak 16- Internet KZgunea ikastaroa (gaz-

teleraz). Astelehenetik ostiralera,Ikastaroaren ordutegia:16:00-18:00.

Azaroak 7 asteazkenaMintegia. “Sinadura elektronikoa”

(euskaraz). Ordutegia: 18:00-19:00.

Azaroak 7 asteazkenaMintegia. “Zure kanala sintonizatu”

(euskaraz). Ordutegia: 19:00-20:00.

Azaroak 14 asteazkenaMintegia. “Kontsumitzailea Sarean

(gazteleraz). Ordutegia: 18:00-20:00

Azaroak 9 ostirala - IT Txartela, azterketa eguna. Ordutegia: 18:00-20:00.

Azaroak 13 asteartea- IT Txartela, azterketa eguna. Ordutegia: 18:00-20:00.

17Noaua! - 2007ko azaroaren 2an

INGO AL DEU?

Azaroak 1 osteguna- Artisautza Azoka Usurbilgo frontoian.

11:00etatik eguerdira arte.

Azaroak 4 igandea- Erle Eguna. Goizeko 10:00etatik

aurrera. Euskal Herriko Ezti Lehiaketa,azoka, dastaketa, gozogintza lehiaketa,enkantea... Pirritx eta Porrotx pailazoekeztia banatuko dute.

Azaroak 5 astelehena- Odola emateko aukera berri bat.

19:00etatik 21:00etara anbulatorioan.

Azaroak 8 osteguna- Pello Añorga ipuin kontalaria 18:00etanudal liburutegian, Sutegin. Sarrera: doan.Norentzat: 5 urteko umeentzat.- “Eman bira” antzezlana Lakrikun taldea-ren eskutik, 20:00etan Sutegin. Antolatzailea:NOAUA! Kultur Hamabostaldia.

Agenda

Datorren ostegunean, antzerki saioa Sutegin

Datorren ostegunean hasiko daKultur Hamabostaldia.Antzerki saio batekin abiatu-

ko da NOAUA!k urtero antolatzenduen zikloa. Lakrikun taldeak “Emanbira” saioa eskainiko du Sutegin.Antzerki lan honetan, poesia eta antzer-kiaren arteko loturaz hausnartuko dute.Poesia eta poetei tiraka, umorez eta egu-nerokotasunez betetako ikuskizuna da.Bizitzako zenbait egi barre algarekinnahastuta kontatzea du helburu. Norkesaten du poesia tristea eta ulergaitzadela? Antzerkia ez litzateke ezer poesia-

rik gabe, poesia ez litzateke ezer antzer-kirik gabe ikuskizun honetan, hori daosteguneko emanaldiaren funtsa.

AZAROAK 8 OSTEGUNA

“EMAN BIRA”, 20:00etan Sutegin.ANTOLATZAILEA: NOAUA!TALDEA: Lakrikun. Aktoreak: Igor

Aranbarri, Kepa Urbieta, GurutzeEizmendi eta Alaitz Olaizola.

SARRERAK: 5 euro (Txirristran etaNOAUA!ko egoitzan). NOAUA!koBazkideentzat, 3 euro, baina aldez aurre-tik eta bakarrik elkarteko egoitzan.

Duela bi urte “Greban gaude”

antzezlana eskaini zuen

taldeak bisitatuko gaitu

datorren ostegunean.

Datorren astelehenean, azaroa-ren 5ean eta arratsaldeko

19:00etatik 21:00etara, odola ema-teko aukera berri bat izango da.Ohiko odol emaileek abisua jasokodute, baina odol emaile berriak ereongi etorriak izango dira. Hori bai,lehen aldiz odola ematen duenakbaldintza hauek bete behar ditu: 18urteak beteak izatea eta oraindik 66urte bete gabekoa izatea, 50 kilo edogehiago pisatu, eta osasunez ondo

egotea. Botikaren bat edo beste hartuz

gero, jakinarazi egin behar zaio odol-ematean izango den medikuari.

“Munduan gero eta aurrerapengehiago, baina oraindik odola ordez-katzen duenik ez da asmatu, etahorretan gara guztiok oinarrizkoak”,adierazi digute Odol Emaileek. Ohibezala, azaroaren 5ean, arratsaldeko19:00etatik 21:00etara OsasunEtxean (anbulatorioan, alegia).

Astelehenean, odol-ematea

Azaroan, ordutegia: 16:00-20:00. Telefono zenbakia: 943 36 14 12.

KzGuneko ikastaroak azaroan

“Komunikazioa eta familia”

hitzaldi zikloa Udarregi ikastolan

Joxe Amiama psikopedagogoak eskaini-ko du zikloa. HH eta LHko ikasleen gura-soentzat bi saio izango dira: azaroaren 7aneta 21ean, asteazkenez. Ordua: 17:00-18:30. Haurtzaindegi zerbitzua izango da.DBHko ikasleen gurasoentzako hitzaldia,ordea, azaroaren 14an izango da.Antolatzailea: Hitz-Aho guraso elkartea.

Page 18: NOAUA!! 298 alea

18 Noaua! - 2007ko azaroaren 2an

GAZI, GOZO, GEZA

HILDAKOAK

Juan Miguel Pagola GarinUrriaren 16an hil zen 78urterekin. Kalezarren.

ETXEBIZITZA

- Usurbilen bi logelako etxe bat daukagu sal-gai. 666 539284.

- Usurbilen 2 logelako etxe bat daukagu aloka-tzeko. 620565731.

- Pisu bat edo etxe bat alokatu nahiko nuke.650082049.

- Hiru logeletako etxe bat salgai, kaxkoan.Igogailua, ganbara eta balkoiduna. 655 7206 66.

- Pisua alokatuko nuke Usurbilen. Telefonozenbakia: 943 36 02 45 / 661 702 708.

- Salgai. Kaxkoan, 3 logelako etxea trastero-arekin. Garajea aukeran. 685731792

- Bi gela edo gela bateko apartamentu batenbila nabil Usurbilen. 687 650 066 (Maria).

- Pisu bat edo etxe bat alokatu nahiko nuke.650082049

SALEROSKETAK / GARAJEAK

- Moto bat saltzeko, Richoo RR beltza, 49cm3. 649 302 733 (David). Ondo zain-dua, “extra” asko.

- Estrenatu gabeko Aprilia Scoter SR 50motoa saltzen dut. 649 356 081.

- Garaje itxi bat alokatzen dut Artzabalen. 647120 253.

LANPOSTUAK

Lan-eskaintzak- Astean bi egunetan etxeko lanak egin eta

tarteka umea zaintzeko pertsona baten bilanabil. Irailetik aurrera hasteko.627278907.

- Benta tabernan lan egin nahi baduzu deitu:685 757 962.

- Urte osoz, astebukaeratan lan egiteko zer-

bitzari baten bila gabiltza. 943366710.

Lan-eskaerak- Etxeko lanak egiteko emakumea eskain-

tzen da. Goizez edo arratsaldez lan egitekoprest. Deitu: 679 79 61 01.

- Emakume euskaldun bat eskaintzen da,egunero lauzpabost ordu lan egiteko. Egunosoko disponibilitatea. 687348223.

- Fisikako ikaslea, uda honetan matematikaeta fisikako klaseak emateko prest. 94337 12 77 / 685 772 602 (Nerea).

- Pertsona helduak zein haurrak zaintzekoedo etxeko lanak egiteko neska bat eskain-tzen da. 677343326

- Emakume bat eskaintzen da etxeko lanakegiteko, pertsona helduak zein haurrakzaintzeko. 630274906

- Emakume bat eskaintzen da umeak edopertsona helduak zaintzeko. Telefono zen-bakia: 676221378.

- Neska bat eskaintzen da umeak zaintzekozein etxekolanak egiteko. Egun osoko dis-ponibilitatea. 679742413.

- Portalak eta eskailerak garbitzeko neska bateskaintzen da. Esperientzia horrelako lane-tan. 690 784 113.

- Oporrak, ospakizunak, edozein motatakobideoak montatzen dituen profesionalaeskaintzen da. 943555835/ 617 242 660.

- Etxeko lanak egin, pertsona helduak zain-du edo jatetxe batean lan egiteko prestnago. 610 669 335.

- Neska bat eskaintzen da etxeko lanak egite-ko eta umeak zein pertsona helduak zain-tzeko. 618434990.

- Etxeko lanak egiteko edo pertsona helduak

zein haurrak zaintzeko emakume bateskaintzen da. 620 646 769.

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK

- Etxeko lanak egiteko edo umeak zaintzekoemakume bat eskaintzen da. 636934237.

- Ingelera emango duen irakasle bat behar daZubietan, astean behin edo bitan klaseakemateko. 943 36 07 59 (Pello).

- Zilar edo urre zuriko lepoko bat topatugenuen uda partean eta udaltzaingoan utzidugu. Galdu duenak han galde dezake.

- Kotxeko aulkitxoa salgai. Maxi Cosi PrioriXP. 110 euro, erdi prezioan. 652 764 620.

- Pottoka salgai, kalifikatua eta subentzioajasotzen ari dena. 626 220925.

- Egurrezko aulkiak salgai. Aritz egurrez egi-nikoak. 943 36 20 49.

- Lur zatitxo bat hartuko nuke, baratz txikibat osatzeko. 615744076.

- Bigarren eskuko trikitixa bat erosiko nuke.656 76 52 13.

- Auñamendi enziklopediaren 80 tomo salgai:635733984.

- Benelli repetidora salgai 600 euro. 645 735750.

- Mercedes Vito Mixta 112CDI bat saltzendut. Aire egokitua, kristal tintatuak, biga-rren bateria, berogailu autonomoa... Denahornitua, ASR... 610 431 999.

- 5 urte dituen Renault Megane Coupe batdaukat salgai. 637 760 852.

- Snow egiteko tabla bat fijazioekin salgai.Tf: 679 185 102.

- Argazki zaharrak berritzen eta txukuntzendira. Baita bideoak editatu ere. 617 242660/ [email protected]

Zorionak Eneko, Aritz!Batak urriaren 22an etaazaroaren 5ean besteakjada hamarna urte.Zorionak eta besarkadabana... Mutil onak izan.

Azaroaren 3an amonaDoloresen urtebetetzea da.Jarraitu horrela urteaskoan muxu pillo batbiloba guztien partetik.

Azaroaren 2an bi urte handi!Ez al haiz azkarregi hazten ari?Txokolate mordoa janez ospa-tuko diagu, ezta? Muxu pilabat maite zaitugunon partez.

Zorionak Markel!Azaroak 5ean 3 urtebeteko ditu gure etxe-ko mutilak. Zorionaketa muxu handi batdenen partez.

Zorionak Nora!Gure etxekoneskak 8 urteegiten dituazaroaren 2an.Zorionak etamuxu handi batetxeko guztien partez.

Zorionak gureprintzesari!Amatxo, aitatxoeta amonenpartez. Ondo pasa!

Zorionak Aitor!Bat, bi, hiru, sardiñabakalau... Aitortxok 4 urte urriaren hama-lauan. Zorionak familiaosoaren partetik.

Zorionak aita!! Ze ondo pasako degundenok elkarrekin zureurtebetze egunean...Muxutxuak eta besarkadagoxo bat maitia.

Zorionak bikote!Beno hemen zau-dete ahizpakurtiak ospatzen...Poliki poliki zuekere goraka zoazte!

Oharra: Jaiotzak, Usurbilgo Bake Epaitegitik jasotako datuak. Merkatu Txikirako mezuak,zorion agurrak, hildakoen edota jaioberrien aipamenak orri honetan ikusi nahi badituzu,honako telefono zenbakira deitu bulego orduetan: 943 360 321/ [email protected]

Page 19: NOAUA!! 298 alea
Page 20: NOAUA!! 298 alea