berrittu 213. zenb

12
213 2016 EKAINA JUNIO INBERTSIO ESTRATEGIKOEN ZERRENDA OSATUTA Urnietako Udalaren aldizkaria

Upload: urnietako-udala

Post on 01-Aug-2016

226 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Berrittu 213. zenb

2132016EKAINAJUNIO

INBERTSIOESTRATEGIKOENZERRENDAOSATUTA

U r n i e t a k o U d a l a r e n a l d i z k a r i a

Page 2: Berrittu 213. zenb

213EKAINA JUNIO // 2016INBERTSIO ESTRATEGIKOAK2

Inbertsio estrategikoetako proiektu bakoi-tzak jaso duen puntu kopurua zenbatutakiroldegiaren eraberritzea ageri da zerren-daren lehen postuan 39.962 punturekin.Hori bai, bigarren postuan eta oso gertugeratu da Eteneta-San Juan igogailua39.885 punturekin. Hirugarren postuanberriz, dezente aldenduta Aranzubi kalekomugikortasuna dago. 31.633 puntu jasoditu proiektu horrek.

Herritarrek apirilaren 22tik maiatzaren9ra bitarte izan zuten 11 proiektuen ar-tean lehentasunak ezartzeko aukera. Epehorretan, 1.411 paper jaso ziren. Ondo-ren, paper horiek bete zituztenek proze-suaren hasieran ezarritako baldintzak be-tetzen zituztela baieztatu zen. Urnietanerroldatuta egotea eta 16 urtetik gora iza-tea, alegia. Bada, baieztatze prozesua egineta gero, ondorioztatu zen 1.326 bozka zi-rela balekoak. Gainerako 85ak, datu per-tsonalen faltagatik, urnietan erroldatutaez egoteagatik, paperak behar bezala ezbetetzeagatik edo online bidez bi bider sar-tzeagatik baliogabetu ziren.

Beraz, 1.326 paper horiek aintzat hartu-ta burutu da behin betiko kontaketa.1.326 paperak ondorengo bideetatik jaso

dira: 890 herrian zehar ipinitako kutxa etabuzoietan; 288 informazio karpetan; 148online. Parte hartze datuak oso onak diraprozesuan bidelagun izan den Ibatuz en-presaren aburuz. Izan ere, bozkatzeko au-kera zutenen artean %26ak hartu du par-te. Beraz, Udalak eskerrak ematen dizkieprozesuan parte hartu duten herritar guz-tiei erakutsi duten konpromezuagatik.

Aurrerantzean zer?Parte hartze prozesuaren hasieran Udalakzehaztu zuen 4 milioi euro inguru bidera-tuko zituela parte hartze prozesu honenbidez gauzatuko diren inbertsio estrategi-koetara, eta, era berean, gutxienez, milioi1 irisgarritasunarekin loturiko proiektueta-ra bideratzeko konpromezua hartu zuen.Irisgarritasuna hobetzeko proiektuetatikEteneta-San Juan igogailua izan da puntugehien eskuratu dituena. Hortaz, proiektuhori aurrera eramango da.

Behin proiektuen lehentasun zerrendaosatuta, gobernu taldeak hasieran iragarrimoduan, prozesua itxi eta jarraituko direnpausoen berri emateko aurkezpen publi-koak egingo ditu 26ko hauteskunde oro-korren ostean.

Proiektuak eta jasotakopuntuaketaren zerrenda Proyectos y puntuaciones

1 39.962 p.Kiroldegiaren eraberritzeaReforma del polideportivo2 39.885 p.

Etenetena-San Juan igogailuaAscensor Eteneta-San Juan3 31.633 p.

Aranzubi kaleko mugikortasunaMovilidad de la calle Aranzubi4 29.298 p.

Estalitako igerileku berriaNueva piscina cubierta5 28.456 p.

Idiazabal kalearen antolamenduaOrdenación de la calle Idiazabal6 21.878 p.

Etxebizitza sozialakViviendas sociales7 14.844 p.

Aparkalekuak / Aparcamientos8 14.027 p.

Plazido Muxika plaza estaltzeaCubrición de la plaza Plazido Muxika9 12.259 p.

Oztarango pasaguneaPasarela de Oztaran10 11.318 p.San Juan Plazaren birmoldaketaRemodelación de la plaza San Juan11 8.558 p.Txusakako plazaren berregituraketaReestructuración de la plaza de Txu-saka (Xoxoka)

Kiroldegiaren eraberritzeaeta Eteneta-San Juanigogailua izan diraproiekturik bozkatuenak

Page 3: Berrittu 213. zenb

3LANAK2132016 // EKAINA JUNIO

Lizardi kaleko eraikinak. © SL

Alzado cierre de parcela.

Hainbat eraberritze-lanegingo dira Egape IkastolanIkastetxeak Lizardi kalean dituen instala-zioetan egin beharreko lanek gimnasioaeta bertako zein jangelako aldagelak iris-garritasun, suteetarako segurtasun etaerabilerarako segurtasun araudi berrietaraegokitzea dute helburu.

Gimnasioan beroa berreskuratzen duenaire erauzketa eta bultzadarako sistemaberria ipiniko da, eta bertako aldageletanpertsona elbarrituentzako aldagela batgehituko da. Bestalde, jangelako aldagele-

tan sukaldeko langileentzako aldagelaegokitu bat eta aire erauzketa sistema be-rria ipiniko dira. Bukatzeko, ikastetxeko bieraikinak komunikatzen dituen eremuanmarkesina bat jarriko da, eguraldi txarrare-kin ikasleak eta gainerako erabiltzaileakbabesteko.

Lan guztien aurrekontua 254.000 euro-koa da. Diru horretatik Eusko Jaurlaritzak%60 ordainduko du eta Urnietako Udalakgainerako %40a.

Page 4: Berrittu 213. zenb

213EKAINA JUNIO // 2016UDALA4

Zozkatu dira baratzeekologikoakMaiatzaren 17an zozkatu ziren Lekaio kultur etxean

Asfaltatze lanak Erratzu industrialdeanMaiatzaren 16an egindako udaleko Ba-tzorde Informatiboan Erratzu industrialde-ko kaleetako batean asfaltatze lanak buru-tzea onartu zen; hain zuzen ere, 101. zen-bakitik hasi eta 141. zenbaki arteko ere-muan. Guztira 3.900 m2 inguruko zolua

berrituko da, 5 cm lodiera duen asfalto ge-ruza berri batekin estaliz.

Lanak maiatzaren bukaera aldera hasikodira eta Bixente Otegi Lisaso S.L enpresakburutuko ditu. Aurrekontua 43.905 euro-koa da.

Baratza egokitu zaien pertsonek gutun batjasoko dute. Gutun hori jasotzen dutenegunetik 10 eguneko epea izango dute fi-dantza ordaintzeko. Partzelaren urterokokuota berriz, uztailaren 1etik abuztuaren31ra bitarteko epean kobratuko da.

Fidantza 10 egun horien barruan or-daintzea ezinbestekoa da, bestela, bara-tzaren esleipena galduko da eta itxarotezerrendako lehen pertsonari eskainikozaio. Ezarritako fidantza udalerrian sukur-tsala duten banketxeetako edozeinetan

edo Bertan udal bulegoan ordaindu be-harko da NAN zenbakia eta lursaila adie-raziz. Ondoren, bermearen ordainagiriaaurkeztu beharko da Bertanen, eta horiegin ostean baratzeen etxolako giltza ba-natuko da.

Ondorengoak dira ordaindu beharrekokantitateak taldearen arabera:

Taldea BermeaLangabetuak 30 euroFamilia ugaria 50 euroOrokorra 100 euro

Udalaren webgunean eskegita dagoen dokumentuan zehazten da zeintzukdiren baratzak egokitu zaizkien pertsonak. Era berean, pertsona bakoitzaritokaturiko baratzaren zenbakia argitzen da.

© Udala

© SL

Page 5: Berrittu 213. zenb

5DONOSTIA 2016 2132016 // EKAINA JUNIO

“Gabon Txirrita” antzezlana berpiztekolanean ari dira Urnietako antzerkizaleak

Egape Ikastola,Dance2gether proiektuanEuskal Herriko 10 ikastetxeren artean daude urnietarrak

1982an, Xabier Letek antzezlan bat taula-ratu zuen Buruntza antzerki taldearekin:“Gabon Txirrita”. Pertsonaia nagusia JoseManuel Lujanbio “Txirrita” bertsolari fa-matua izan zen. Historiaren Auzitegiakpertsonaiaren ibilerak epaitzen ditu, “gi-zon izugarri” gisa deskribatuta. 80 urte be-teko dira Txirrita hil zenetik eta, urtemugahori dela eta, Donostia 2016 KulturarenHiriburutzak Leteren obra berriro taulara-tuko du Urnietako herritarrekin lankide-tzan.

Donostia 2016ko "Bakearen Itsasargia"proiektuaren baitan kokatu dute “GabonTxirrita” antzezlana eta horren baitan es-kaintzen ari diren kultur adierazpen guz-tiak, bakea, giza eskubideak, giza duinta-suna, identitatea, elkartasuna, bezalakohitz-gakoetan oinarritzen dira. Xabi Paia,Donostia 2016ko kultur programaren zu-zendaria, eta Inesa Ariztimuño, Bakearen

Itsasargia proiektuaren arduradunak, Ur-nietako Udalari zuzendu zitzaizkionproiektu hau berreskuratu eta bertaulara-tzeko proposamenarekin.

Letek idazten duen Txirrita pertsonaia-ren epaiketan, neurri handi batean, tradi-zioa epaitzen da. Obra honek, XXI. men-deko euskaldun batek ezagutu behar di-tuen hainbat balio uztartzen ditu, memo-ria eta belaunaldien lotura landuz.

1982 urtean Lourdes Iriondok sortutakoBuruntza antzerki taldea arduratu zenobra taularatzeaz eta Xabier Letek, obraidazteaz gain, zuzendu eta aktore lanetanere jardun zuen, obrako hainbat paper egi-nez. Urnieta eta Hernaniko hamalau akto-rek taularatu zuten "Gabon Txirrita" an-tzezlana, eta kasu gehienetan, pertsonaiabat baino gehiago antzeztu beharra izanzuten, lan bikaina burutuz, garaiko pren-tsan irakurri zitekeenez.

Hori guztia dela eta, Urnieta herri bilaka-tzearen 400. urteurreneko ospakizun ekin-tza gisa hartu nahi izan du Udalak. Urnie-tako historia hurbilean, herri antzerkirakozaletasuna eta urnietarren elkarlanerakogaitasuna aldarrikatuz.

Emanaldiak Donostian eta UrnietanAntzezlanaren bi emanaldi aurreikustendira. Donostian estreinatuko da irailaren10ean, Euskal Jaietan, Trinitate plazan, etaberriro ikusteko aukera izango da Urnieta-ko kiroldegian, irailaren 23an, San Mieljaien aurreko asteburuan.

Mikel Laskurain, Miren Gojenola, JaioneJauregi eta Maribel Tardiok osatutako lan-taldea arduratzen ari da antolakuntzaz etazuzendaritzaz. Aktoreak, ia guztiak, "Ma-rizulo", "Urnieta 59" eta "1936" obretanaritutakoak dira eta martxoaren hasieratikari dira entseguak burutzen.

Egape Ikastolak “Donostia 2016”ko egita-rauaren baitan kokatzen den “Dance2ge-ther” proiektuan parte hartuko du aurten.Orain dela bi urte hasitako proiektu bitxiada berez. 2014/15 eta 2015/16 ikasturtee-tan zehar Euskal Herriko 10 ikastetxeetako850 ikasle eta hainbat irakaslek “5 Days todance” proiektu pedagogikoa landu zu-ten astebetez. Aurten, berriz, iraila etaurria bitartean, emaitza plazaratuko dute

Donostiako Udaletxeko terrazan: 500 batikaslek eskainitako dantza ikuskizun ko-munitarioa, hainbat eskola-abesbatzeketa hainbat musikariek lagunduta.

“Dance2gether” dantza komunitarioa-ren bitartez haurtzaroan hartzen diren ro-len arteko ezberdintasunak zalantzan jar-tzea, taldeko kide izatearen sentimenduaindartzea eta lankidetza sustatzea bilatzenduen esperimentu batean datza.

Gidoi irakurketaren saioa, Lekaion. © Aiurri

Page 6: Berrittu 213. zenb

Taldeko partaide batzuk. © SL

Akelarre jaialdia San Juan suanSan Juan gaua Akelarre jaialdi batekin dator aurten ere. Ekainaren 23an,gaueko 21:15etan, San Juan plazatik abiatuko da kalejira eta Plazido Muxikaplazan amaitu. Aurtengo jaialdiari buruz gehiago jakiteko Laura Claudinore-kin egon gara, Urnietako Akelarreko arduradunarekin.

Hablamos con Laura Claudino, responsa-ble de Urnietako Akelarrea. ¿Qué nospuedes adelantar sobre la noche de SanJuan de este año?Un año más contamos con la colaboracióndel grupo de batukada Buruntzantzan y labanda de txistu Txanbolin. Y, además, enUrnietako Akelarrea hemos hecho un nue-vo fichaje, Patricia, que nos ha preparadouna coreografía preciosa para la plaza SanJuan. En esta plaza, sobre las 21:15 horas,Buruntzantzan hará sonar el cuerno parala llamada a las sorginas, y allí se congre-garán todas para dar inicio a la noche.

Con la danza como protagonista, iremospor la calle Iurramendi siguiendo a la batu-kada, en kalejira, hasta llegar a la plaza Pla-zido Muxika. Después de la tradicional"Sorgin Dantza", dará comienzo el Akela-rre, con música en directo de Txanbolin.Con el conjuro vendrá la guinda de la no-che, una coreografía de Estitxu que no va adejar a nadie indiferente. Intentaremosque sea una noche mágica, sin nada queenvidiar a la de otras localidades.

¿Cuánta gente participará en UrnietakoAkelarrea? Además de Buruntzantzan y Txanbolin, enUrnietako Akelarrea somos alrededor de40 sorginas, niñas y adultas.

Supongo que no será fácil sincronizarsepara los ensayos...En Urnietako Akelarrea nos hemos separa-do en dos grupos y cada uno de ellos ensa-ya dos veces por semana. Los ensayos sonlunes, miércoles y viernes en la antigua lu-doteca de Rekalde, y cuando es necesarioen Presentación de María nos dejan espa-cio para ensayar.

Es difícil cuadrar los horarios de la gente;hay que tener en cuenta que las niñas tie-nen actividades extraescolares, deberes,exámenes... y que no pueden llegar tardea casa. Por otra parte, las sorginas tienensus trabajos, sus familias... algunas tene-mos que llevarnos a los niños al ensayo.Pero querer es poder, y es de agradecer elcompromiso y el esfuerzo que le ponemospara que todo salga bien.

De cara ya al próximo año, ¿qué puedehacer quien quiera participar?La participación siempre ha sido abierta,desde el principio. Cualquiera puede to-mar parte, hombres o mujeres de cualquieredad. Solo tienen que contactarnos por te-léfono o por e-mail (666 177 905 / [email protected]), y también nospueden encontrar en Facebook. Nuestrassorginas no son actrices ni bailarinas; sonmujeres de Urnieta que se dejan la ver-güenza y los complejos en casa, para venira ponerse en nuestras manos y dejar quelas volvamos locas con ejercicios de teatroy pasos de baile.

La idea del Akelarre es ambientar la no-che víspera de San Juan con nuestro pro-pio Akelarre, formado por urnietarras. Depaso, queremos romper un poco con losmitos malos de las sorginas que vuelan enescoba o hacen orgías. Normalizar un po-co la imagen de la sorgina como lo que era,una mujer más del pueblo; o incluso unhombre, porque también había hombresen los Akelarres.

213EKAINA JUNIO // 2016SAN JUAN GAUA6

Page 7: Berrittu 213. zenb

Urnietako udal kiroldegian dena prest da-go 2016ko udako denboraldiari hasieraemateko. Kanpainak hiru hilabete iraungoditu, ekainaren 11tik irailaren 11ra bitar-tean (biak barne). Aurten hiru ikastaro es-kainiko dira: igeriketa, tenisa eta patina-jea, hirurak 10 orduko klaseekin guztira.Igeriketa eta tenis ikastaroak lau ziklotanbanatuko dira, ekainaren 27tik abuztua-ren 26ra, eta ziklo bakoitzak bi aste iraun-go ditu. Patinajeko ikastaroa, berriz, abuz-tuko lehen zikloan eskainiko da, eta agianbigarren zikloan ere.

Ikastaroetan izena emateko epea maia-tzaren 30etik ekainaren 24ra zabalik izan-go da, Bertan bulegoan eta udal kirolde-gian (Pintore kalea, 1 / 943 00 83 28 / [email protected]). Ikastaroen prezioak etainformazio gehiago udal kiroldegian etaudaleko webgunean (www.urnieta.eus).

Kiroldegiko udako kanpainaekainaren 11n hasiko daIgeriketa, tenis eta patinajeko ikastaroak eskainiko dira hainbat ziklotan

Uda osorako balio dutenigerilekuetarako bonoakeskuragarri

Ikastaroez gain, udal kiroldegiak bereigerilekuetaz gozatzeko bonoak ereeskaintzen ditu. Kanpaina osorako ba-lio dute eta bi eskaintza mota daude:banakako bonoa, 51 eurotan, eta fa-milia bonoa, 102 eurotan.

Txartel horiek udal kiroldegian esku-ratu daitezke, eta Urnietako igerilekue-tan bakarrik erabili daitezke; hau da,ezin dira Buruntzaldeko beste igerile-kuetan erabili. Era berean, igerilekurasartzeko bakarrik balio dute, ez kirol-degiko beste guneetara.

7UDA2132016 // EKAINA JUNIO

Urnietako Gaztelekuak hainbat jardueraantolatu ditu udako lehen asteetan 12 eta16 urte arteko gazteentzako. Jarduera egi-taraua ekainaren 27tik uztailaren 22raizango da eta bertan parte hartzen dutengazteek, dohako jarduera bereziez gain,“Goazen! Gaztelekuarekin” eta “Uda-bentura” jardueretan, eta Street Art taile-rrean parte hartzeko aukera izango dute.

Izen-emateak, ekainaren 13tik 16raIzen-emateak ekainaren 13tik 16ra eginahal izango dira, Urnietako Gaztelekuan(San Juan kalea, 38 / 943 333 972 / [email protected]). Plaza kopurua gaindi-tzen den jardueretan zozketa egingo da,ekainaren 17an 15:00etan, Gaztelekuan.

Eskuinean, egitarau osoko jarduerak,datak, ordutegiak eta prezioak.

Ekintza bereziak· Ekainak 27 16:00-20:00 Eskulanen tailerra Dohainik· Ekainak 28 17:00-20:00 Ur jolasak Dohainik· Ekainak 29 16:00-20:00 Street futbol txapelketa Dohainik· Ekainak 30 15:00-20:00 Sukaldaritza tailerra Dohainik· Uztailak 1 17:00-20:00 Futbolin eta mus txapelketak Dohainik

Goazen! Gaztelekuarekin· Uztailak 4 15:00-20:00 Irungo skate parkera irteera Prezioa: 2 €· Uztailak 5 15:00-20:00 Hernaniko igerilekura irteera Prezioa: 3 €· Uztailak 6 15:00-20:00 Gaztelekuarekin zinemara Prezioa: 3 €· Uztailak 7 15:00-20:00 Paintball (DBH 3 eta 4) Prezioa: 20 €· Uztailak 8 10:00-18:00 Egun pasa Santa Clara irlara Prezioa: 3 €

Udabentura· Uztailak 11 11:30-17:30 Surf egitera Zurriolara Prezioa: 15 €· Uztailak 12 16:00-20:00 Zaldian ibiltzera Lasartera Prezioa: 10 €· Uztailak 13 15:00-20:00 Piraguan ibiltzera Urumea ibaira Prezioa: 5 €· Uztailak 14 10:00-14:00 Orienting-a Buruntza mendian Dohainik (oparia)· Uztailak 15 10:00-18:00 Eskalada eta egun pasa Donostian Prezioa: 5 €

Street Art tailerra· Uztailak 18, 20, 22 10:00-13:00 Street Art tailerra 1 (10 plaza) Prezioa: 15 €· Uztailak 19, 21, 22 10:00-13:00 Street Art tailerra 2 (10 plaza) Prezioa: 15 €

Udarako jarduera ugari GaztelekuanEgitaraua ekainaren 27tikuztailaren 22ra garatuko da

Sarobeko udakoikastaroakSarobe guneak hainbat ikastaro anto-latu ditu uztailerako. Hilaren 4tik 29raeskainiko dira eta izena bertako bule-goetan eman daiteke (943 008 042 /[email protected]). Hona ikastaroeskaintzaren ordutegia:· Pilates: astean 2 ordu; astearte eta

ostegunetan (9:15 / 10:15 / 18:00 /19:00).

· Gazte Funky: astean 3 ordu; aste-lehen, asteazken eta ostiraletan(10:00 / 11:00).

· Gimnasia hipopresiboa: asteanordu bat; astearte eta ostegunetan(11:00 / 20:00).

· Yoga: astean 3 ordu; astearte etaostegunetan (9:30 / 19:30).

Page 8: Berrittu 213. zenb

213EKAINA JUNIO // 2016PREBENTZIO EGITASMOAK8

Udalak sustaturiko prebentzio egitasmoakbidea egiten ari dira herriko ikastetxeetanNerabezaroa bizitzako etaparik garrantzi-tsuenetariko bat da. Izan ere, ume izatetikheldu izatera igarotzen da etapa horretan.Beraz, alor desberdinetan esperimentatze-ko eta gauza berriak probatzeko nahia etamomentua bihurtzen da gazte asko eta as-korentzat. Bide berri horiek arakatzeko etaprobatzeko ordea, ezinbestekoa da ezagu-tza eta heziketa egoki bat edukitzea, bes-tela, ondorioak larriak izan daitezke eta.Hau da, funtsezkoa da ezagueraz jokatzea.

Hala, prebentzioak bizitzako fase horre-tan duen garrantziaren jakitun, Udalak, Gi-zartekintza sailak sustatuta eta Gazteriako-arekin elkarlanean prebentzio egitasmoaklantzen hastea proposatu zien herriko ikas-tetxeei, eta horiek noski, begi onez hartuzuten ekimena. “Aurretik gure kabuz lan-tzen genituen gai horiek espezialistak kon-tratatuz, izan ere, oso garrantzitsua irudi-tzen zaigu prebentzioa, eta bat-batean,Udaletxeak gai hori jorratzeko interesa era-kustea, eta horrelako ekimen bat abian jarrieta finantzatzea izugarrizko poza izan zenguretzat” kontatu digu Aitziber ErzibengoaSalesiar ikastetxeko orientatzaileak.

Iragan ikasturtean jarri zuten ekimenamartxan, eta aurten ere aurrera darrai.Drogomenpekotasuna eta Hezkidetza etaTratu Onak izan dira landutako gaiak.Arantxa Ortiz de Guzman Egape ikastola-ko orientzailea da, eta bera ere oso pozikdago eman den pausoarekin: “Nerabeakbeti daude arriskuaren aurrean eta arrisku

horri aurre hartzeko ezinbestekoa da pre-bentzioa. Bestela, ondorioak larriagoakizan daitezke. Jendea hasten da gauzakmodu desegokian erabiltzen eta horrekeragin negatibo bat du ezinbestean”. Ga-koa ordea, heziketa hori egokia izateaomen da, eta hor, berebiziko ekarpena egi-ten dute adituek: “Tutoreek tutoretzetanlantzen dituzte gai horiek, baina ez diraerabat seguru sentitzen, eta aditu batenlaguntza asko eskertzen dute”.

Halaber, argi dago, garrantzitsuak iza-nagatik ez direla lantzeko gai errazak inon-dik ere: “Zaila izaten da gai horiek bidera-tzea. Kontsumoaren gaia lantzea ez da sa-murra ez irakasleentzat, eta, ezta, guraso-entzat ere. Beste horrenbeste gertatzen dasexualitatearekin. Zaila izaten da gai ho-riek bideratzea. Zer egin? Nola egin? Ez di-ra erantzun erraza duten galderak” azaldudu Erzibengoak, eta, gainera, “ikasleakerrazago azaltzen dituzte haien kezkakkanpoko espezialista baten aurrean irakas-le edo gurasoen aurrean baino. Haiek ezdituzte juzgatzen, eta lasaiago sentitzendira” gehitu du Ortiz de Guzmanek.

Umeen heziketan paper erabakiorra du-te gurasoek eta haiek ere zalantza asko iza-ten dituzte Ortiz de Guzmanen aburuz:“Badakite alkohola, tabakoa… kaltega-rriak direla. Era berean, badakite zer era-gin duten epe laburrean, baina ez aldiz,epe luzean. Bestalde, askotan, ez dakitenola jokatu behar duten egoera horien au-

rrean”. Gauez irteten hasten direnean etafestak iristean ere kezka ugari sortzen zaiz-kiela gogorarazi du Erzibengoak: “Mugakjartzea ez da erraza izaten. Ez dute jakitenumeei zein ordutara arte irteten utzi, zen-bat diru eman… Formazio hauetan kezkahoriek azaleratzen dituzte eta erantzunbaliagarriak topatzen dituzte gurasoek.Bertako irizpideak oso onak dira”.

Gauzak horrela, gurasoek egitasmo ho-riek asko baloratzen eta eskertzen dituzte-la baieztatzen dute biek. Parte hartzea erepixkana goruntz doala zehaztu du Erziben-goak: “Aurten, bereziki, gurasoen forma-kuntzan poz handia hartu dugu sekula bai-no jende gehiago etorri delako (30 ingu-ru), eta horrek adierazten du garrantziaematen diotela gaiari. Gurasoek badakiteadin berezia eta zaila dela, eta hor egonbehar dutela”.

Egitasmoak daraman norabidearen gai-nean balorazio oso postiboa egiten dute biorientatzaileek eta egitasmoak lantzeraetortzen diren adituek ere gauzak bere bi-detik doazela esaten dute: “Beste herri etaikastetxe batzuetan arazo gehiago ikustendituztela esaten dute, baina horrek ez duesan nahi lo hartu behar dugunik. Aurrehartu behar diegu arazo horiei eta horre-tan gabiltza”.

Hori da hain zuzen helburua, gai horie-taz sakon eta lasai hitz egitea eta arazobihur daitekeenari aurre hartzea. Eta ho-rretan jarraituko dute.

Aitziber Erzibengoa eta Arantxa Ortiz de Guzman. © Udala

Page 9: Berrittu 213. zenb

9UDALA2132016 // EKAINA JUNIO

NIRE EMOZIOAK ZAINDU

Emozioak eta sentimentuak zure zati, pertsona bakoi-tzaren zati dira. Garrantzitsua da gure pentsamenduakkontrolatzea, positiboak izaten saiatzea. Era horretan,ongizatea eragingo diguten sentimendu eta emozioatseginak sortuko zaizkigu.

NOLA IZAN JARRERA POSITIBOA ZURE BIZITZAN

Hobetu zure umore-sena. Bilatu egoera alaiak eta au-kera aproposak, barre egiteko eta besteek barre egindezaten saiatzeko.

URNIETAN EKAINEAN EGIN DEZAKEZUNARENPROPOSAMENA

Denda Berri kultur astea, 18tik 23ra.

Beste ekintzen artean:

Ostirala 17 / 16:00: Ekitaldi musikala + 55

Asteazkena 22 / 18:00: “El Peli” barregilearen ekitaldia

CUIDAR MIS EMOCIONES

Las emociones y sentimientos forman parte de ti, de ca-da persona. Es importante controlar nuestros pensa-mientos, procurar que sean positivos, para que nos ge-neren sentimientos y emociones agradables que nosaportarán bienestar.

CÓMO PRACTICAR UNA ACTITUD POSITIVA ANTELA VIDA

Mejora tu sentido del humor. Busca situaciones alegresy oportunidades propicias para reír e intentar hacer re-ír a los demás.

PROPUESTA PARA ESTE MES DE JUNIO EN URNIETA

Semana cultural Denda Berri , del 18 al 23. Entre otrasactividades:

Viernes 17 / 16:00: Actuación musical + 55

Miércoles 22, / 18:00: Actuación del humorista “El Peli”

INFORMAZIO GEHIAGO:

Denda Berri Jubilatu Elkartea 943 00 98 28

MÁS INFORMACIÓN:

Hogar Jubilados Denda Berri 943 00 98 28

ADINEKOAK

Hondakinen birziklapena sustatzeko bi kanpaina jarriko dira martxan ekaineanUrnietako Udaleko Hirigintza Sailak, Gi-puzkoako Foru Aldundiko Ingurumen etaObra hidraulikoen sailaren laguntzarekin,udalerrian hondakinen birziklapena susta-tzeko bi kanpaina jarriko ditu martxanekainean zehar: merkatarien eta ostalarienartean gaikako bilketa sustatzeko kanpai-na eta etxeko konpostajearen ingurukokanpaina. Kanpaina horiek Artelatz Ingu-rumen Zerbitzuak S.L. enpresaren bitartezgaratuko dira eta 2.224 euroko eta 4.582euroko kostua izango dute, hurrenez hu-rren.

Merkatarien eta ostalarien arteangaikako bilketa sustatzekokanpainaUrnietako Udalak hondakinen gaikako bil-keta sustatzeko helburua dauka herrikoostalaritzan eta merkataritzan, bereziki, ja-torri organikoa duten hondakinak sortzendituztenen artean, haien parte-hartzeafuntsezkoa baita herriko birziklatze-taseknabarmenki gora egin dezaten.

Horregatik guztiagatik, maiatzaren30etik ekainaren 23ra bitartean garatukoden sentsibilizazio kanpaina bat antolatudu. Urnietako dendek eta instituzioek gu-tun bana jasoko dute, ingurumen-hezitzai-le baten bisita izango dutela aurreratuz;hezitzaile horren zeregin nagusia, estable-zimenduetan egiten duten hondakin or-ganikoen kudeaketa ezagutzea eta beharduten laguntza eskaintzea izango da ku-deaketa hori hobetze aldera. Behar dituz-ten materialak ere hark emango dizkie, ha-la nola: kuboak eta poltsa konpostagarriakhondakin organikoak biltzeko.

Bestalde, Ecovidrio erakundeak ostala-riei bakarrik zuzendutako kanpaina batburutu berri du, beirazko ontzien gaikakobilketarako. Bertan, edukiontziak eskainizaizkie dohainik sektorearen parte-har-tzea sustatzeko. Kanpaina arrakastatsuaizan da, bisitatu diren beirazko hondaki-nak sortzen dituzten ostalaritzako estable-zimendu guztiek onartu baitute beirazkohondakinak gaika biltzeko eskaintza.

Etxeko konpostajearen ingurukokanpaina Bestalde, lorategia edo baratzea dutenetxebizitzei zuzendutako kanpaina berribat garatuko da Urnietan, ekainean, hon-dakinen kudeaketan horren eraginkorraden jarduera honetan izena eman deza-ten. Baldintza horiek izanda konposta eginnahi duten familiek, edo aukera horren in-formazio zehatza jakin nahi dutenek 900102 716 doako telefono zenbakira deitudezakete. Izena ematen duten familiek do-hanik jasoko dituzte konpostagailua, ai-reagailua eta konpostatzeko esku-liburua,baita telefono bidezko aholkularitza zerbi-tzua ere.

Aldi berean, kanpaina honen barne,egun konpostatzen ari diren 139 familie-kin harremanetan jarriko gara, ekintza ho-rren jarraipena egin ahal izateko eta zalan-tzak edo arazo txikiak konpontzeko ahol-kularitza eskaintzeko. Konpostajean adi-tua den teknikari baten bisita ere izangodute, hori eskatzen dutenek.

Page 10: Berrittu 213. zenb

Kaixo lagunak!Apirilaren 22an Liburuaren eguna ospatugenuen Egapen. Seigarren mailakoekGaizka Arostegi idazlea gonbidatu genuengurera. Ikasturtean zehar bere bi liburu ira-kurri ditugu (“Nerbioiko piratak” eta “Kar-listen altxorra”) eta galdera asko genituenberari egiteko. Gainera, guk idatzitakoolerki batzuk berari irakurtzeko aukera ereizan genuen. Primeran aritu ginen berare-kin. Milesker Gaizka! Nahi duzun arte!Udazkenean kaleratuko den zure hurren-go liburuaren zain gelditzen gara!

Jolas-ordua eta gero bosgarren maila-koekin batera liburu trukaketa egin ge-nuen ikastolako patioan, Lorentxoren iz-piek gure bizkarrak goxatzen zituen bitar-tean.

Orain bai, badakigu zer den... irakur-tzearen plazerra. Ez galdu aukera! Zabal-du liburua eta murgildu goitik behera!

213EKAINA JUNIO // 2016IKASTETXEAK10

IEgape Ikastola

IPresentación de María ikastetxea · Salesiarrak-Salesianos Urnieta

Aurten ere ahozkotasuna landu dute Sa-lesiar Ikastetxeko DBHko 1go mailakoeta Presentacion de Maria ikastetxekoLHko 5 eta 6. mailako ikasleek. Egitasmohau Alaia Martin bertsolariak eta bi ikas-tetxeetako euskarako irakasleen artekolankidetzari esker eraman da aurrera etaastero ordu bete eskaini diote bertsolari-tzari.

Asteazkenean, maiatzak 4, arratsaldekobostetan, lan horren fruituak ikusi eta en-

tzuteko aukera izan genuen guztiok Sale-siar Ikastetxeko antzokian. Salesiar Ikaste-txeko 1go DBHko ikasleek eta Presenta-ción de María ikastetxeko LHko 5. eta 6.mailakoek hartu zuten parte eta, bertsoaeta musika uztartuz, esketx desberdinakeskaini zituzten.

Saioa oso arrakastatsua gertatu zen etagurasoen aldetik erantzuna ere ezin ho-bea, asko izan baitziren saioa ikustera ber-taratu zirenak.

Saioaren amaieran agurra egin nahi izanzioten ikasleek Alaiari eta bertso eder batabestu zioten beraien eskerrona azalduz.

Eskerrak eman nahi dizkiegu bertan par-te hartu zuten guztiei, ikasle, irakasle, ber-tsolari eta gurasoei; espero dugu egitasmohonen fruituak hemendik urte batzuetaraere jaso ahal izatea eta ea ikasle horietakobatzuk bertsolaritzaren munduan murgil-durik ikusten ditugun egunen batean. ES-KERRIK ASKO!!

EGAPEKO 6. MAILAKOAK

Irakurtzearen plazerra

Salesiar eta Presentacion de Maria ikastetxeetako ikasleak bertsolari!

Page 11: Berrittu 213. zenb

11FUTBOLA2132016 // EKAINA JUNIO

IURNIETAKO KZ-GUNEA � 943 023 682 · www.kzgunea.net

EKAINEKO ORDUTEGIA HORARIO DE JUNIO16:00-20:00

ASTELEHENETIK OSTIRALERA / LUNES A VIERNES

Komunitate birtualak:Zure elkartearen doako webgunea sortzeko aukera eskaintzen dizugu.

IT Txartela:Teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena.

IKASTAROAK (ASTELEHENETIK OSTIRALERA):

Oinarrizko Internet: Internet mundua, PC bat ezagutu, nabigazioa, posta elektronikoa... eta gehiago.Ofimatika - Software librea: Ofimatika mundua, software librearen baldintzak, baimenak...

Sare Sozialak 2.0: sare ezberdinak erabiliz, komunikatu eta zure dokumentuak konpartitu. Irudia eta soinua: imaginazioa esna ezazu grafiko aplikazioak erabiliz.Google Apps: zure eta zure enpresaren antolakuntza errazteko tresnak.

Comunidades virtuales:Te ayudamos a crear una página web gratuita para tu asociación.

IT Txartela:Certificación de conocimientos en nuevas tecnologías.

CURSOS (DE LUNES A VIERNES):

Internet básico: entra en el mundo de Internet, qué es un PC, el correo electrónico... y mucho más.Ofimática - Software libre: Ofimática, características del software libre, tipos de licencias...

Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos a través de las diferentes redes sociales.Imagen y sonido: da rienda suelta a tu creatividad con las aplicaciones gráficas de código abierto.

Google Apps: herramientas que facilitarán tu organización personal y la de tu empresa.

Ofimatika - Software libreaOfimática - Software libreOfimatika ikastaroaCurso ofimática

1-14 16:00-18:00 Castellano

Google AppsGoogle Apps

15-24 16:00-18:00 Castellano

Oinarrizko InternetInternet básicoNagusiweb

24-30 18:00-20:00 Castellano

Sare Sozialak 2.0Redes Sociales 2.0Facebook

27-30 16:00-18:00 Castellano

Urruneko formazioaFormación a distanciaGoogle Aplikazioak / Aplicaciones

6/6 - 7/6 CastellanoOfimatika orokorraOfimatica general

6/6 - 7/6 CastellanoMarka pertsonala eta LinkedinMarca personal y Linkedin

6/6 - 6/22 CastellanoInstagram

6/13 - 6/22 CastellanoAndroid

6/27 - 7/27 CastellanoFacebook

6/27 - 7/6 Castellano

Buruntzaldeko udalen kirol sailek futboltxapelketa antolatu dute ekainerako. Bitxapelketa formatu ezberdin bereiztuko

dira, neskentzako eta mutilentzako, etataldeak herri mailakoak izango dira. Parti-da guztiak Lasarte-Orian jokatuko dira.

Neskak: F-8 TxapelketaNeska seniorrak: · Partaideak: Urnieta eta Lasarte-Oria· Ekainak 17 / Lasarte-Oria (17:00)· Partida: Lasarte-Oria - UrnietaNeska infantilak: · Partaideak: Andoain, Urnieta eta Usurbil· Ekainak 18 / Lasarte-Oria (17:00)· Txapelketa triangularra izango da hiru

taldeen artean (partida bakoitza, 30 m.)

Mutilak: Areto Futbol Txapelketa· Partaideak: Andoain, Lasarte-Oria, Ur-

nieta eta Usurbil· Ekainak 17 / Lasarte-Oriako kiroldegia

Semifinalak:20:00 Andoain - Urnieta21:00 Usurbil - Lasarte-Oria

· Ekainak 18 / Mitxelin Kiroldegia17:00 Finala

Buruntzaldeko futbol txapelketa

Page 12: Berrittu 213. zenb

16. posta-kutxa20130 Urnieta –Gipuzkoa–

[email protected]

AGENDA

PAPER EKOLOGIKOAPAPEL ECOLÓGICO

EKAINA / JUNIO

2016KO UDAKOKANPAINARENHASIERAEKAINAK 11, LARUNBATAUdal KiroldegiaIgerilekuen irekiera eta udako ikastaro-en hasiera.

+ 7. ORRIALDEA

ARGAZKI DIGITALRALLYARENERAKUSKETAEKAINAK 13-24Lekaio kultur etxea

EKAINAK 15, ASTEAZKENALekaio kultur etxea / 19:00Sari banaketa ekitaldia.

UDALEKUAK 2016 EKAINAK 17, OSTIRALALekaio kultur etxea / arratsaldeanUdalekuen inguruko informazio bilerak.

BURUNTZALDEKOFUTBOLTXAPELKETAEKAINAK 17-18Lasarte-Oria

+ 11. ORRIALDEA

ANTZEZLANA:“GORPUTZ ETAARIMAZ”EKAINAK 19, IGANDEASarobe AEG / 19:30 Udal Antzerki tailerreko emanaldia.Sarrerak: 3 €

SAN JOAN SUA ETA AKELARREAEKAINAK 23, OSTEGUNASan Juan eta Plazido Muxika plazakIkuskizuna San Joan plazan, 21:15ean,hasiko da. Buruntzantzan batukada tal-deak sorginen deialdia egingo du eta Iu-rramendi kalean zehar, kalejiran, Plazi-do Muxika plazara iritsiko da taldea.

Bertan, Sorgin Dantzaren ondoren,Akelarrea hasiko da, Txanbolin banda-ren zuzeneko musikaz lagunduta.

+ 6. ORRIALDEA

GAZTELEKUA:UDAKO EKINTZABEREZIAKEKAINAK 27 - UZTAILAK 1Gaztelekua / arratsaldezUdako ekintza bereziak: eskulanak, ur-jolasak, street futbola, sukaldaritza tai-lerra, futbolin eta mus txapelketak.

+ 7. ORRIALDEA

UDALEKU IREKIAKETA KIROLUDALEKUAKAZKEN PLAZA LIBREAK (PLAZA GUZTIAK BETE ARTE)Informazioa: Lekaio kultur etxean

[email protected] 00 80 33

“Gorputz eta arimaz”. © Kali