berrittu 130. zenb

12
2009 // MARTXOA MARZO 130 UDALEKO BERRIAK 3 Xoxoka-Goiburu auzo elkartea sortu dute KULTURA 4 Reggae Jaia Sarobe Kontzertuetan KIROLA 8 Urnieta-Adarra-Urnieta, martxoaren 29an EUSKARA 9 Buruntzaldeko euskara zerbitzuen webgunea

Upload: urnietako-udala

Post on 06-Apr-2016

243 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: berrittu 130. zenb

2009 // MARTXOA MARZO

130

UDALEKO BERRIAK 3Xoxoka-Goiburu auzo elkartea sortu dute

KULTURA 4Reggae JaiaSarobe Kontzertuetan

KIROLA 8Urnieta-Adarra-Urnieta,martxoaren 29an

EUSKARA 9Buruntzaldeko euskarazerbitzuen webgunea

Page 2: berrittu 130. zenb

UDALEKO BERRIAK 130MARTXOA MARZO // 20092

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

Gobernu zentralak oniritzia eman dioUrnietako Udalak igorritako lanen ze-rrendari. Zerrenda hori Herri Inbertsio-etarako Estatu Funtsari esker gauza-tuko da (HIEF). Oniritzia jaso ondoren,kontratazioei buruzko oinarriak ezta-baidatu ziren otsailaren 27ko informa-zio batzordean. Batzorde hori martxoa-ren 4ko Gobernu Batzarrean onartu zi-ren baldintza agirien berri emateko an-tolatu zen.Lanen lizitazioa Gobernu Ba-tzarrak onartu ondoren hasiko da.Onartutako 10 lanen artean, zazpi zu-zenean kontratatuko dira. Geratzen di-ren beste hiru lanetatik bakarra lehia-

keta bitartez emango da, eta beste bi,prozedura negoziatu bidez. Lanen lizi-tazioa obrak eman aurretik egin beha-rreko pausoa da.

HIEFk 1.061.500 euro eman dizkioUrnietako Udalari hainbat herri lan egi-teko, eta diru guztia jasotzeko, lan de-nak urtea bukatu baino lehen bukatu be-harko dira derrigor. Egingo diren lanenartean, honako hauek dira garrantzi-tsuenak: kiroldegiko futbol zelaiko belarartifizialaren aldaketa, Erratzu indus-trialdetik Benta etxeraino doan bidea-ren hobekuntza eta Udal Musika Eskola-ko balkoiaren itxiera.

Gobernu zentralak oniritzia eman dio Urnietako Udalak igorritako lanen zerrendariLanen lizitazioa martxoaren 4an hasiko da, egun horretako Gobernu Batzarrak kontratazio espedienteak onartu ondoren

El Gobierno central ha dado el visto bue-no a la solicitud de todos los proyectospresentados por el Ayuntamiento deUrnieta dentro del plan FEIL (Fondo Es-tratégico para Inversiones Locales).Una vez recibido el visto bueno, el 27 defebrero se discutieron en comisión in-formativa los pliegos que regirán lascontrataciones. Dicha comisión se hizoa efectos de dar cuenta de los pliegosque, posteriormente, se aprobaron enla Junta de Gobierno del 4 de marzo.

Las licitaciones de las obras se pon-drán en marcha una vez superado el trá-mite de la Junta de Gobierno. De las 10obras aprobadas, siete tendrán con-

tratación directa, una se adjudicará porconcurso, y las otras dos mediante pro-cedimiento negociado. La licitación delas obras es el paso previo a la ejecu-ción de las mismas.

El FEIL ha dotado al Ayuntamiento deUrnieta con 1.061.500 euros, y pararecibir toda la ayuda, todas las obrasdeberán finalizarse antes de que finali-ce este año. Entre los proyectos másdestacados está la remodelación delcampo de hierba artificial del polidepor-tivo, la remodelación del camino del po-lígono Erratzu hasta Benta o el cierredel balcón de la Escuela Municipal deMúsica Lourdes Iriondo.

Visto bueno a los proyectos del FEIL

Azkorte kaleko 7. zenbakia. © AU

Udal futbol zelaia. © AU

Erratzutik Bentara doan bidea. © AU

Según comunicación remitida por la Di-rección de Obras de la nueva autovía, elpaso para peatones entre el Colegio Sa-lesiano y el pabellón de la ITV permane-cerá totalmente cerrado durante apro-ximádamente dos meses, debido a lasobras de la nueva autovía. Todo aquelpeatón que quiera ir hacia la ITV, haciaIrurain o hacia el polígono industrial

Erratzu deberá utilizar el camino querodea el colegio obligatoriamente. Paraaquellos viandantes que se acerquen allugar en autobús, se recomienda utili-zar la parada que hay cerca de la gaso-linera de Irurain, en ambos sentidos. Sise utiliza la parada de Salesianos, lospeatones que quieran ir hacia la ITV nopodrán utilizar el acceso existente.

Paso cerrado entre Salesianos e ITV

© AU

Page 3: berrittu 130. zenb

Goiburu Urnietako auzo bat da, bainaGipuzkoako herri txiki batzuek bainobiztanle gehiago ditu. Denera 80 base-rri eta etxe inguru daude, eta biztanle-ak 400 baino gehiago dira. Sakabana-tuak bizi dira oso, eta askok ez dute el-kar ezagutzen, auzokideak izan arren.Arazo hori konpontzeko asmoz sortudute Xoxoka-Goiburu auzo elkartea.

Auzoko herritarrak hileko lehen ostira-letan biltzen hasi dira Xoxokako eskolazaharrean (iluntzeko 8etan), orain arteaterpea zen eraikinean, eta auzokideguztiei bileretara agertzeko deia eginnahi diete, jendeak iritzia eman dezan.Biltzeko eta eztabaidatzeko toki bat zenaurren-aurrena konpondu beharrekoarazoa, baina aterpea berrituta, arazohori desagertu egingo da. Eskola zahar-berrituak bilera gela bat izango du, su-kalde txiki bat, gelatxo bat ordenagailupare batekin, eta garrantzitsuena, tei-latupe bat auzokideak elkartzeko

Helburu argia dute auzoko herrita-rrek: bertako bizitza suspertzea, hain-

bat ekitaldi antolatuz. Ekitaldi horiennondik norakoak ez dituzte zehaztuoraindik, baina auzoko herritarrak esko-la zaharraren bueltan biltzeko helburuaizango duten ekimenak izango dira. Hau-rrentzako parke bat eta mahai batzukeraikitzea hasiera ona dela uste dute,herritik auzora bueltan gurasoak etahaurrak eskola zaharraren inguruan ge-ratzeko, zuzenean beren baserri edoetxeetara joan beharrean.

Behemendi erakundearen eskutikbeste herri eta auzo txiki batzuetanGoiburun egin nahi dutenaren antzekoproiektuak gauzatu direla diote, Ereño-zun, Aginagan eta Igeldon, adibidez.Beste herri batzuetan umeentzako pe-likulak antolatzen omen dituzte, edobesterik gabe, pilota partidak ikustekoelkartzen omen dira. Azken finean, hori-xe baita helburua. Elkartzea, eta elkar-tuz, auzoko bizitza suspertzea.

1302009 // MARTXOA MARZO 3

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

Un grupo de ciudadanos de Urnieta haorganizado una recogida de firmas encontra del derribo del edificio Mikaela-Enea, y el resultado ha sido muy bueno.En total han recogido 912 firmas. Toda-vía no han cotejado si todas esas firmasson verdaderas, pero los promotores

piensan que la mayoría lo serán. Estáncontentos con la respuesta de los ur-nietarras, ya que esperaban recogerunas 200 firmas, como mucho. La res-puesta obtenida indica claramente quea mucha gente de Urnieta le gusta lacasa y que no quiere que se derribe.

Los vecinos del barrio Goiburu han cre-ado la asociación de vecinos Xoxoka-Goiburu para intentar fomentar la vidasocial del barrio. Goiburu tiene alrede-dor de 80 caseríos o casas, y en tornoa 400 vecinos. Algunos vecinos no seconocen entre sí, porque la poblaciónestá muy dispersada, pero con la aso-ciación pretenden dar por finalizado eseproblema. Han empezado a reunirse en

lo que es la vieja escuela o refugio, losprimeros viernes de cada mes a las20:00 horas.

Esas reuniones son el primer paso pa-ra juntar a los vecinos del barrio, paraconocerse entre ellos y para que todosden su opinión en todos los temas. Másadelante tienen intención de empezar aorganizar diversos actos, siempre conel objetivo de que la vida social del barrio

sea más atractiva. Todavía no han de-terminado qué actividades les gustaríaorganizar, pero han planteado la opciónde construir un parque y mesas, paraque cuando vuelvan de Urnieta, los máspequeños, padres y madres se puedanjuntar en ese lugar, en vez de dirigirsedirectamente a sus casas.

El primer paso ya está dado: un lugardonde poder juntarse.

912 firmas contra el derribo de Mikaela-Enea

Mikaela-Enea. © SL

Auzoko herritar taldea. © Joxeba Lizeaga

Xoxoka-Goiburu auzo elkartea sortu dute,auzoko bizitza suspertzeko asmoz

El barrio Goiburu ya tiene su asociación de vecinos

Page 4: berrittu 130. zenb

KULTURA 130MARTXOA MARZO // 20094

Saroben Reggae Jai handia izango dugumartxoaren 13an, 20:00etatik aurre-ra. Azpimarratzekoa, Akatz talde biz-kaitarra; herrialde horretako ska-reg-gae talde garrantzitsuena da azkeneko15 urteotan eta “Rudo Bilbao” diskoakaleratu berri dute. Estatu mailako biraprest dute, eta Urnieta aurrenetarikokontzertua izango dute. Rude Kanka &The Zestones donostiarrak ere izango

ditugu, baita Frantziatik etorriko dirensound system artistak ere: Webcam Hi-Fi eta Humble I (Bordelen bizi den abes-lari jamaikarra).

Sarobe Kontzertuetako otsailekoemanaldian Vice Presidentes gasteiz-tarrak eta Cohen urnietarrak izan ziren.Ehun bat pertsona eta giro oso ona;etxekoek dena eman zuten agertokian,eta jarraitzaileek eskertu zuten.

Dentro del programa Sarobe Kontzer-tuak, fiesta reggae en Urnieta. Será el13 de marzo, viernes, a partir de las20:00. El cartel promete: Akatz –gru-po ska-reggae de referencia en Bizkaiadesde hace 15 años–, los donostiarrasRude Kanka & The Zestones y los fran-ceses Webcam Hi-Fi y Humble I (can-tante jamaicano afincado en Burdeos).

En el concierto doble de febrero tuvi-mos a los gasteiztarras Vice Presiden-tes y a los urnietarras Cohen, que lodieron todo. Cerca de cien personas vi-braron con su potente sonido.

SAROBE KONTZERTUAK 2008/09

Reggae Jaia, hilaren 13an

IData / ordua: martxoak 13, ostirala / 20:00 ILekua: Sarobe AEGISarrera: 6 € (5 € flyer-arekin)

Akatz. Rude Kanka Cohen © SAG

Preestreno de Vaivén Como ya es habitual, la comañía VaivénProducciones hará el preestreno de suúltima obra de teatro en Urnieta. Seráel 7 de marzo, a las 20:00, en Sarobe.

«El club de las mujeres invisibles»Ficha técnica / artísticaDirección: Fernando Bernués.Idea original: Ana Pimenta.Reparto: Ainara Ortega, Ana Pimenta, Vito Rogado, Iñaki Salvador y Dorleta Urre-tabizkaia. Música en directo: Iñaki Salvador (piano) y Ainara Ortega (voz y violín).

SinopsisLas mujeres son bienvenidas en este club. Aquí tienen un lugar para contar suhistoria. El primer trago corre a cuenta de la casa. Las botellas se van vacian-do noche tras noche mientras se llenan de vidas. Nunca se tiran. Cada botellalleva dentro el alma de la mujer que ha bebido de ella.Historias cómicas y dramáticas sobre mujeres “invisibles”, nacidas de la plumade autores importantes: Jordi Galcerán, Aizpea Goenaga, Arantxa Iturbe, JuanMayorga, Óscar Terol y Susana Terol.

PRECIO DE LA ENTRADA: 3,50 euros.

Page 5: berrittu 130. zenb

KULTURA1302009 // MARTXOA MARZO 5

Lourdes Iriondo udal musika eskolaeraldakuntza prozesuan murgildu daazkenaldian. Hainbat alorretan, gaine-ra. Orain arte udal eskola publikoa zen,baina aurrerantzean Eusko Jaurlari-tzako sarean sartzea lortu du, arau be-rrietara egokituz. Bestalde, hainbatlan egin dira musika eskolak ematen di-ren egoitzan.

Epe laburrean, geletara sartzeko pasi-lloa erabat itxiko da, eta aurrerantze-an, han biltzen diren ikasleek ez duteorain arte bezala hotzik edo haizerik na-barituko. Balkoi horretan hotz handiaegiten du normalean, baina lanak buka-tzen direnean giroa erabat goxatuko da.Zain egon behar duten ikasle eta gura-soentzat itxaron gela bat eraiki nahi da,eta han epelean egoteko aukera edukikodute, orain arte ez bezala. Lan horiekegiteko, Gobernu Zentralak sustatuta-ko Herri Lanen Inbertsioetarako EstatuFuntsaren dirua erabiliko da.

Lanak ahalik eta azkarren hasiko dira,aurtengo ikasturtea amaitu ondoren,hain justu (ikasturte berria hasterakobukatzea espero da). Beste hainbat lanere egin dira: irakaskuntza pertsonali-zaturako bi gela berri egin dira, eta tal-deentzako beste bi gela ere bai, horie-tako bat intsonorizatua. Aintzat hartubehar da eskolako ikasgelak ez daudelamusika irakaskuntzarako prestatuak,eta egoera horrek soinu arazo asko sor-tzen dituela. Azken urteetan hobekun-tzak egin badira ere, oraindik hobetzeko

gauza asko daude: hainbat gelatan dau-den erreberberazioak eta gela batetikbestera sartzen den musika soinuasaihestea, besteak beste.

Sare publikoanUrnietako Lourdes Iriondo udal musikaeskola Eusko Jaurlaritzako sarean sar-tu da, eta horrek hainbat aldaketa eka-rri ditu. Orain arte Udalak erabakitakoirizpide eta arauak egon dira indarrean,baina aurrerantzean Eusko Jaurlaritzakezartzen dituen irizpide eta arauak be-te beharko ditu. Irizpide horiek honakohauek dira: espazioari dagozkionak(ikasgelak, entsegu gelak, auditoriu-mak…), akademikoak (hainbat instru-mentu adar, soinu tresna berriak, bimaila jarraian ematea, ikasle kopurua),eta langileenak (hobekuntzak lan baldin-tzetan). Horrez gain, Eusko Jaurlari-tzak musika eskola publikoen artean ba-natzen duen diru laguntza jasotzeko au-kera izango da hemendik aurrera, orainarte ez bezala. Musika eskola kudeatzendutenen iritziz, aurrerapauso hori ema-tea beharrezkoa zen, kalitateko musikairakaskuntza emateko.

Erabiltzaile eta langileek nabaritukodituzten aldaketen inguruan, hauek diranabarmenenak. Lourdes Iriondo musikaeskolako irakaskuntza eskaintza zabal-du egin da. Aurtengo ikasturtean musi-ka tailerra eta perkusioa espezialitate-ak eskaini dira. Bestetik, instalazioakerabat aldatu dira, Eusko Jaurlaritza-ren irizpide eta arauak betetzeko.

La escuela municipal de música Lour-des Iriondo va a transformarse notable-mente en los próximos meses, en va-rios ámbitos. La escuela ha entrado enla red pública del Gobierno Vasco, y enadelante tendrá que regirse por los cri-terios que establezca esa institución.

Las nuevas normas afectarán a mu-

chos espectros: el espacial, el acadé-mico, el referido a los trabajadores…

Además del cambio de municipal a pú-blico, habrá más cambios. En concreto,los derivados de las obras que se van aacometer en breve. El pasillo que da ac-ceso a las clases se va a cerrar com-pletamente, de forma que los alumnos y

familiares que tengan que esperar enese pasillo no pasarán tanto frío comohasta ahora. Dicha obra será financia-da mediante el FEIL, el Fondo Estraté-gico para Inversiones Locales, que fo-menta el Gobierno Central. También sepretende construir una sala de esperapara alumnos y familiares.

Pandero eta pianoko klaseak. © Musika Eskola

Lourdes Iriondo udal musika eskola Eusko Jaurlaritzako sarean sartu da, hainbat hobekuntza lan egin eta gero

Cambios y obras en la escuela municipal de música,tras su entrada en la red pública del Gobierno Vasco

Page 6: berrittu 130. zenb

Iñistorra elkarteak euskarazko film la-burren emanaldia antolatu du martxoa-ren 6rako. 20:00etatik 21:30era izan-do da, Sarobeko areto nagusian. Dene-ra zortzi film labur eskainiko dira, eus-karaz: “Kabia” Eider Rodriguez, NagoreArozena eta beste batzuena; “Lo baka-rrik” Iban del Camporena; “Musika”,Asier Urbietarena; “Berde” Jose LuisBarredo eta Iñigo Garciarena; “Egiatikgezurrezko bizitzara”, Ander Odriozola,Iñaki Andonegi eta German Rubiorena;“Poema baten irakurketa Euskal He-rrian”, Xabier Iñarrairaegi eta KarlosErizena; “P.D. Ondo ibili”, PuntutapArteProdukzioak taldearena; eta, azkenik,“Bankuaren lapurreta” Iñigo Aranbarrieta beste hainbat lagunek egindakoa.

Amaieran, PuntutapArte Produkzio-ak “P.D. Ondo ibili” filma zuzendu duentaldearekin solasaldia egiteko aukeraizango dute bertaratzen direnek. Sa-rrera doan izango da.

KULTURA 130MARTXOA MARZO // 20096

Beterriko II. Bertsolari Txapelketaantolatu du Iñistorra elkarteak Taldekakoa izango da, eta final handia martxoaren28an izango da: bertso afaria Oianume jatetxean

Euskarazko film laburren emanaldia, Iñistorraren eskutik

El colectivo euskaltzale Iñistorra orga-niza el II Campeonato de Bertsolaris deBeterri. Urnieta acogerá la cita másimportante del evento, la final que secelebrará en el restaurante Oianume,el 28 de marzo a las 20:30. Los ticketsestán a la venta, al precio de 25 euros,en los locales de Larramendi KulturBazkuna, en las librerías, en el bar Kan-toi y en el restaurante Oianume; habrá120 plazas disponibles. Amaia Agirreserá la encargada de elegir los temas.

Iazko finala, Asteasun.

PuntutapArte.

Urnietako Iñistorra euskaltzale elkarte-ak Beterriko II. Bertsolari Txapelketaantolatu du martxorako. Txapelketa ho-ri taldekakoa izango da, eta Hego EuskalHerriko lau herrialdeetako hiruna ber-tsolarik hartuko dute parte. Denera hi-ru ekitaldi antolatu dituzte, denak ber-tso afariak. Lehenengoa Amasan izangoda, Villabonan, martxoaren 13an. Itu-rrigoxo jatetxean izango da saioa,20:30an. Nafarroako eta Gipuzkoako hi-rukote bat ariko da elkarren aurka, fina-lerako txartelaren bila. Bigarren saioaastebete geroago izango da, ZizurkilgoOlentzo jatetxean. Egun horretan Biz-kaiko eta Arabako hiruna bertsolarik jar-dungo dute kantuan, eta deman.

Txapelketako finala martxoaren 28anizango da, larunbatean. Bertso afariaOianume jatetxean izango da, eta 120entzulerentzako lekua gordeko da. Afal-tzeko txartela lortzeko 25 euro ordain-

du beharko dira, eta sarrerak aldez au-rretik erosteko aukera izanen da Larra-mendi Bazkunaren egoitzetan, liburudendetan eta Urnietako Kantoi taber-nan eta Oianume jatetxean bertan.Saioa 20:30an da, eta gai-jartzaileaAmaia Agirre izango da.

Bi herrialdekoak, UrnietanBeterriko Bertsolari Txapelketan partehartuko duten bertsolariak hauek izan-go dira: Julen Zelaieta, Erika Lagomaeta Jon Barberena (Arranoak, Nafa-rroa), Jokin Labayen, Uxue Alberdi etaAnder Lizarralde (Hontzak, Gipuzkoa),Gorka Ostolaza, Onintza Enbeita etaOihana Bartra (Azeriak, Bizkaia), etaIñaki Viñaspre, Manex Agirre eta Ande-re Arriolabengoa (Otsoak, Araba). Ho-rietatik sei, bi herrialdetako ordezka-riak, Oianume jatetxera bertaratuko di-ra hilaren 28an.

Emakume LangilearenNazioarteko Egunaospatzeko ekitaldiakHainbat ekitaldi antolatu dira egunberezi horren inguruan. Martxoa-ren 6rako afaria antolatu da Oianu-me jatetxean. Hurrengo egunean,emakumeak protagonista diren an-tzerki emanaldi bat eskainiko da, “Elclub de las mujeres invisibles” –an-tzezlan horri buruzko informazioadugu 4. orrialdean–.

Martxoaren 8an, Emakume Lan-gilearen Nazioarteko Eguna den ho-rretan, helduentzako pelikula batizango dugu, “Grbavicka”; Balkane-tako gerrari buruzko filmea da, etaikusleentzat film gogorra den hei-nean, umeek sarrera debekatutaizango dute. Sarobe aretoan,16:00etan izango da.

Page 7: berrittu 130. zenb

HAUR ETA GAZTERIA1302009 // MARTXOA MARZO 7

HAUR ETA GAZTE SAILA / DEPARTAMENTO DE INFANCIA Y JUVENTUD [email protected] · ✆ 943 00 80 33URNIETAKO GAZTELEKUA [email protected] · ✆ 943 00 95 55GAZTE INFORMAZIO PUNTUA / PUNTO DE INFORMACIÓN JUVENIL [email protected] · ✆ 943 33 39 73

Gazte Informazio Puntu berriazabalduko dute Idiazabal kaleanBulegoaren lanak amaitu dira, eta maiatz aldera zabalik egotea espero dute arduradunekUrnietako Gazte Informazio Puntu be-rria Idiazabal kaleko 13. zenbakian egon-go da, KZgunearen ondoan. Eraikitze la-nak bukatu dira eta, arduradunen esa-netan, maiatza aldera inauguratuko da.Bulegoa, orain arte, Gaztelekuaren ba-rruan zegoen, baina Gaztelekuaren era-bilera oso handia denez egokiago ikusidute lekuz aldatzea.

Gazte Informazio Puntu berriak herri-ko 16 eta 30 urtetako gazteen beharreierantzun nahi die. Alde batetik, gazte-entzako interesgarria izan daitekeenedozein informazio zabalduko du: bekak,oposaketak, diru laguntzak, lan eskain-tzak eta abar luzea. Bestetik, bertakodinamika propioa sortuko du, hainbatzerbitzu eta ekintza antolatuz: ikasta-roak, erakusketak, hitzaldiak, zine-foru-mak, bidaien diaporamak...

Gazteen egitasmoak laguntzekoIdiazabal kaleko lokal berriak izango di-tuen berritasunen artean aipagarria daareto bat izango dela, jendeak erabil-tzeko. Bertan, gazte talde eta elkarte-ek beren egitasmoak aurrera eramate-ko bilerak egin eta materiala gorde ahalizango dute.

El Punto de Información Juvenil de Urnieta, habilitado actualmente en el Gaztele-ku, cambiará de ubicación al abrir su nueva oficina en el número 13 de la calle Idia-zabal, junto al KZgune. Las obras han finalizado y la apertura se prevé para el mesde mayo. La nueva oficina seguirá al servicio de las necesidades de los urnietarrasde 16 a 30 años; ofrecerá información y asesoramiento, organizando también di-versas actividades como cursillos, charlas, exposiciones y diaporamas.

Haur eta gazteen prebentzioa lantzeko hitzaldiakUrnietako Haur eta Gazte sailaren helburua haur eta gazteen prebentzioa lantzeada. Helburu horri jarraituz eta guraso eta hezitzaileen lanaren garrantzia kontuanhartuta, aurten ere hitzaldi ziklo bat antolatu da.

Hitzaldi guztiak APIR ematen ari da, haurren prebentzioan lan egiten duen elkar-teak. Honako hau aurtengo bigarrena izan da.

IHURRENGO HITZALDIA: Haur tiranoak existitzen al dira?Hizlaria: Enkarni Gomez.Eguna: martxoak 11, asteazkena.Lekua eta ordua: Lekaio kultur etxea / 18:30

© Urnietako Udala

Page 8: berrittu 130. zenb

KIROLA 130MARTXOA MARZO // 20098

XIII. Urnieta-Adarramendi-Urnieta:ordubetetik jaistea da erronkaXIII. Urnieta-Adarramendi-Urnieta las-terketa martxoaren 29an, 11:00etan,irtengo da San Juan plazatik. Herritikkanpo ezaguna den proba honek 13 kilo-metroko luzera du, eta 750 metrokodesnibela; herriko plazatik Adarramendigailurreraino (817 metro), eta buelta.

Izena emateko epea zabalik dago. In-ternet bitartez (www.herrikrossa.com)10 euro balio du inskripzioak eta 15 eu-ro, berriz, egunean bertan eginez gero.Antolatzaileek aurreko urteetako par-te-hartzaile kopurua handitzeko itxaro-pena dute. Iaz eguraldi petrala izan ge-nuen eta 144 korrikalari abiatu zirenplazatik, izena 161 lagunek eman bazu-ten ere. Aurten 150 parte-hartzaileenlanga gainditu nahi da.

Aurtengo lasterketaren berrikuntzagarrantzitsuena da banatuko diren diru

sariak handiagoak izango direla, 2.100euro denera. Probako lehen lau sailka-tuek 300, 150, 100 eta 50 euro jasokodituzte, hurrenez hurren, bai gizonez-koetan, bai emakumezkoetan. Urnieta-rren artean ere bi diru sari banatuko di-ra bi mailatan, 100 eta 50 euro. Gaine-ra, indarrean dagoen marka hobetzenduen korrikalariak 300 euroko diru sariaere jasoko du. Ionut Zinca errumania-rrak du marka gizonezkoen artean(1:00:37) eta Marta Vidalek emaku-mezkoetan (1:16:22).

Korrikalari denei kamiseta bana opari-tuko zaie, eta Frontoi tabernan pintxogoxo bat jateko aukera ere izango dute,musu truk. Dutxatzeko aukera ereegongo da, udal kiroldegian. Kirol pro-duktuen zozketa bat ere egingo da par-te hartu duten guztien artean.

Buruntzaldeko eskola kirol ekitaldiarrakastatsua egin zen UrnietanOtsailaren 23an egin zen, eta herri kirolen inguruko hainbat erakusmahai prestatu ziren San Juan plazanBuruntzaldeko eskola kirol ekitaldi arra-kastatsua egin zen pasa den otsailaren23an, larunbatean, San Juan plazan.80 bat ikasle eta haien gurasoak elkar-tu ziren Urnietan, herri kirolen ingurukohainbat erakusmahairen inguruan. De-nera zortzi mahai jarri ziren, eta guz-tietan herri-kiroletako hainbat diziplina-ren ezaugarriak azaltzen ziren

Ekitaldiaren helburua didaktikoa da,haurrek gai jakin baten inguruko infor-mazio osoa jasotzea. Inauteri asteburubetean antolatu zen, eta horrek eskual-deko ikasleen parte-hartzea murriztukozuela pentsatzen bazen ere, azkeneanez zen halakorik gertatu. Tamaina ho-rretako hiruzpalau ekitaldi egiten diraurtero Buruntzaldeko ikasleekin, etaUrnietak hartu du aurten lehenengoa.

La plaza San Juan fue el escenario delprimer encuentro de deporte escolarde la temporada. Alrededor de 80 alum-nos de Buruntzaldea practicaron ochomodalidades de herri kirolak, con un ob-jetivo deportivo y didáctico; todo elloen un ambiente de buen humor.

El 29 de marzo, a las 11:00 desde laplaza San Juan, partirá la Urnieta-Ada-rramendi-Urnieta. En categorías mas-culina y femenina serán premiados los4 primeros clasificados, así como losdos primeros urnietarras (100 y 50 eu-ros) y aquel que mejore el récord queposee Ionut Zinca (1:00:37). Inscrip-ción abierta en www.herrikrossa.com.

Ionut Zinka, erdian. © SL

Page 9: berrittu 130. zenb

EUSKARA1302009 // MARTXOA MARZO 9

1. Etorri behar izan zer da: naiz ala dut? 113. arauak dio behar izan horrek du saileko aditz laguntzai-lea hartuko duela, salbu bertan aipatzen diren kasuetan. Be-raz, etorri/joan behar dut da batasunerako forma zuzena.

2. Ez dugu oso garbi ikusten zergatik onartzen den deitu didate, deitunaute-ren ordez.39. arauan, Iparraldeko eta Hegoaldeko tradizioak kontuan har-turik, biak onartzen dira; beraz, ez da deitu naute baztertzen.

3. Ez daukagu sartzerik: ez duzu sartzerik.Sinetsia dut: sinetsita daukatOso garbi dut: oso garbi daukatZerbait egin beharra nuen/neukanZer alde dago batetik bestera? Bikote horietako forma biak zuzenak dira?Bai, besterik erabakitzen ez den bitartean, bi formak ematendira zuzentzat.

4. Ez al da egia espero izan aditza nominalizazioarekin erabiltzen delanormalean? Adibidez: Zu etortzea espero dut.Egia da espero izan aditza nominalizazioarekin erabiltzen delanormalean, eta zuzena da zure adibidea:

- Zu etortzea espero dut.Nolanahi ere, ez da molde bakarra; izan ere, -ela-dun perpausosagarri bat lagun duela ere eman baitaiteke aipatu aditza:

- Etorriko zarela espero dut.Beraz, biak erabil daitezke espero izan aditzaren osagarri gi-sa. Erregimen berbera dute beste aditz batzuek ere:

- Jaialdira joatea agindu nion.- Jaialdira joango nintzela agindu nion.

5. Zein da zuzena merkatal zentroa ala merkataritza-zentroa?Euskaltzaindiaren 25. arauan, Hitz elkartuen osaera eta idaz-kera izenekoan, I.2 ataleko b) azpiatalean esaten denez, erdaladjektibo erreferentzialak ordezkatzeko erabiltzen dira mer-katal eta gisako hitzak, eta ez dira zuzenak. Bide zuzena, hitz-elkarketaz baliatzekotan, unibertsitate-esparrua, moneta-politika eta abar erabiltzea da. Beraz, kasu honetan merkataritza-zentroa erabili behar da.

IEUSKALTZAINDIAREN ERANTZUNAK www.euskaltzaindia.net

IZAHARRA IKUSI, BERRIA IKASI

1. Euskarazko esaera zaharra / Refrán en euskera: “Odolik gabe, odolkirik ez!”Gaztelerazko esaera zaharra / Refrán en castellano: “Sin harina no hay pan.”

2. Euskarazko esaera zaharra / Refrán en euskera: “Odolkiak ordainetan izaten dira.”Gaztelerazko esaera zaharra / Refrán en castellano: “Quien algo te da, algo te pedirá.”

Buruntzaldeko webgune berritua osatudute eskualdeko euskara zerbitzuek‘www.buruntzaldea.org’ atariak euskara zerbitzuen ekimenororen berri emango du: kanpainak, diru laguntzak, lehiaketakBuruntzaldeko Euskara Zerbitzuekwebgune berritua prestatu dute. Eza-guna dugun “www.buruntzaldea.org”webgunean euskara aukera hautatuzgero, orain arte eskuratu ezin zen in-formazio osatua lortu ahal izango da.

Informazio hori hainbat alorretakoada: eskualdeko euskara zerbitzuen ar-tean antolatutako kanpainak, eragileeiburuzko informazioa (ikastetxeak, eus-kaltegiak, euskara elkarteak, komunika-bideak), diru laguntzak eta bestelako la-guntzak (euskara ikasteko, errotulazioaeuskaraz jartzeko, enpresetan euskaraplanak abian jartzeko), lehiaketak (unehonetan SMSena)...

Los Servicios de Euskera de Buruntzaldea han presentado su web renovada. Visi-tando la sección de Euskera en www.buruntzaldea.org (euskara.buruntzaldea.org)podremos consultar amplia información promovida por los Servicios de Euskera delas localidades de la mancomunidad, incluida Urnieta.

Page 10: berrittu 130. zenb

IKASTETXEAK 130MARTXOA MARZO // 200910

IEgape Ikastola

IPresentación de María ikastetxea · Salesianos Urnieta

Egape Ikastolak duen hezkuntza proie-tuak ikasleen heziketa osoari errepara-tzen dio. Testuinguru honetan, gure gi-zartean txertatuta dauden jaiak etatradizioak lantzea da gure helburu bat.Hori kontuan hartuta, ikasturtean ze-har hainbat une oso aproposak dira es-kola komunitatea osatzen dugun esta-mentu ezberdinak, denok bat eginda,biltzeko. Horrela gertatu zen pasa denotsailaren 20an Haur eta Lehen Hez-kuntzako eraikinean aurtengo inaute-riak ospatzeko antolatu zen ekitaldiare-kin. Oraingo honetan zirkua izan zen au-keratutako gaia. Hori aurrera eramate-ko, ikasle, irakasle eta gurasoen inplika-zioa oso handia eta estua izan zen.

Ikasle eta irakasleek gaiak eskatzenzuen koreografia eta antzezpen egokiaaldez aurretik elkarrekin jorratu zuten.Gurasoen inplikazioa ezinbestekoa izan

zen jantziak eta ikuskizunaren azpiegi-tura lantzeko. Horrela, dotore mozo-rrotuta agertu ziren zirkuko protago-nistek (aurkezleak, malabaristak, piz-tia-hezitzaileak, pailazoak...) txaloak ja-sotzeko ikusleak besterik ez zuten be-har. Eta ikasleen gurasoek emandakoerantzuna ikuskizunak eskatzen zuenneurrira egokitu zen, izugarrizko jende-tza bildu baitzen. Gainera, eguraldiakere zeharo lagundu zuen.

Emanaldia behar bezala bukatzeko,eta hemen ere tradizioari eutsiz, Gura-soen Elkarteak parte-hartzaileentzattxokolatada bikaina antolatu zuen. Ho-rrela, giro gozo-gozoan bukatu zen aur-tengo ekitaldi polita.

Las fofografías refleja el animado as-pecto que presentaba la ikastola en lacelebración del viernes de carnaval.

Egape, zirku handi bat inauterietanIzugarrizko arrakasta izan zuen ikastolan eginiko ekitaldiak

Urtero bezala, Salesianos Urnieta-Salesiarrak ikastetxea zi-klo ezberdinetan bigarren maila egiten ari diren ikasleen lanpraktikak antolatzen hasi da. Horien artean, HETELek etaCONFEBASKek emandako diru-laguntzari esker, 10 ikasleatzerrira joango dira: Iván Alemaniara, David eta Tamara Bir-minghamera, Jokin Poloniara, Andoni eta Unai Finlandiara,Dennis Lituaniara, Leire eta Ramon Portugalera eta XabierIngalaterrara.

Beka honen onuradunak jarraian aipatzen diren arloetakoErdi eta Goi Mailako zikloetakoak dira:

IERDI MAILA• Mantenimendu elektromekanikoa• Ekipo eta instalazio elektroteknikoak IGOI MAILA• Argitalpen diseinua eta produkzioa• Erregulazio sistema eta kontrol automatikoak• Instalazio elektroteknikoak• Grafikagintzaren produkzioa

Irakasleriaren prestakuntzari dagokionez, mekanika etaelektronika arloetako irakasle bana atzerria doaz, bat Holan-dara eta bestea Alemaniara. Bertan, hainbat enpresa etaikastetxe ezagutuko dituzte.

Bizipen atsegina izan dezatela opa diegu.

Ikasleakatzerrira

Page 11: berrittu 130. zenb

HEDABIDEAK1302009 // MARTXOA MARZO 11

OSTIRALA / VIERNES: 22:00 + IGANDEA / DOMINGO: 16:00ORDUTEGIAK / HORARIOS IGANDEA / DOMINGO: 11:30 / 16:00 PREZIOA / PRECIO: 2,50 €

EL REINO DE LOS CHIFLADOS

MARTXOAK 1515 DE MARZO

IZINE KARTELERA SAROBE AEG

GRBAVICA, EL SECRETO DE ESMA

MARTXOAK 88 DE MARZO

BONKERS

MARTXOAK 20 / 2220 / 22 DE MARZO

UNA FAMILIA CON CLASE

MARTXOAK 27 / 2927 / 29 DE MARZO

asteartea / martes 19:00 / 20:00 / 21:00asteazkenetik ostiralera / de miércoles a viernes 13:00 / 14:00 / 15:00 / 19:00 / 20:00 / 21:00larunbata eta igandea / sábado y domingo 12:00 / 13:00

EMISIO ORDUTEGIAKHORARIOS DE EMISIÓN

IURNIETA TELEBISTA

IURNIETAKO KZ-GUNEA www.kzgunea.net

MARTXOKO ORDUTEGIA: 09:00-13:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA

· KOMUNITATEAK: ELKARTEENTZAKO WEB ORRIAK DISEINATU ETA GORDETZEA· IT TXARTELA: TEKNOLOGIA BERRIETAN OINARRIZKO EZAGUPIDEEN EGIAZTAPENA· MINTEGIAK: INTERNETEN PRAKTIKATZEA

2-6 Internet KZgunea (09:00-12:00).9 Enplegu bat lortu (11:00-13:00).13 Postal bat bidali (09:00-10:00).13 Zure seme-alaba babestu (10:00-11:00).16-17 Bat-bateko mezularitza (09:00-11:00).

HORARIO DE MARZO: 09:00-13:00 DE LUNES A VIERNES· COMUNIDADES: DISEÑO Y ALOJAMIENTO DE PÁGINAS WEB PARA ASOCIACIONES· IT TXARTELA: CERTIFICACIÓN BÁSICA EN NUEVAS TECNOLOGÍAS· CURSOS: PRÁCTICAS EN INTERNET

11 Firma electrónica (09:00-11:00).11 Adobe Acrobat Reader (11:00-13:00).23 - 3 de abril Internet + e-Administración KZgunea (09:00-11:00).24 Firma electrónica (11:00-13:00).25 Traductores (11:00-12:00).25 Desplácese con ViaMichelin (12:00-13:00).

Atal honen bitartez, herritarrok aukeraduzue zuen kezkak, jakin-minak, kexaketa abar Udalari galdetzeko. Galderahoriei ahalik eta garbien eta azkarrenerantzuten saiatuko gara.

PARTE HARTU!

Mediante esta sección, los ciudada-nos/as tenéis la oportunidad de pregun-tar, sugerir, etc. a la corporación muni-cipal. Se intentará responder lo másclaro y pronto posible.

¡PARTICIPA!

IUDALAK ZER DIO? EL AYUNTAMIENTO RESPONDE

IBidali zure galderak, iradokizunak eta zalantzak; posta elek-tronikoz ala gutun bidez. Udalak atal honetan erantzungo [email protected] / 16. posta-kutxa

IEnvía tus preguntas, sugerencias y dudas; mediante e-mail ocorreo postal. El Ayuntamiento responderá en esta secció[email protected] / apartado 16

Page 12: berrittu 130. zenb

Asmatzaileen artean bi lagunentzako bazkaria/afaria zozketatuko da.Erantzuna 16. posta-kutxara bidali, hilaren 15a baino lehen.Oharra: bizileku bakoitzeko erantzun bakarra onartuko da.

Entre los acertantes se sorteará una comida/cena para dos personas.Remitir la respuesta al apartado 16, antes del día 15 de este mes.Nota: sólo se admitirá una respuesta por cada domicilio.

[email protected]. posta-kutxa

20130 Urnieta –Gipuzkoa–

AURREKO IRABAZLEA ETA ERANTZUNA GANADOR/A Y RESPUESTA ANTERIOR:AMAIA IRAOLA: SAN JOSE ETXEA

130 ERANTZUNA / RESPUESTA:

IZEN-ABIZENAK / NOMBRE Y APELLIDOS:

BIZILEKUA / DOMICILIO:

Zein da argazkian ageri den baserria?¿Que caserío es el que aparece en imagen?

EUSKARAZKO FILM LABURREN EMANALDIAMARTXOAK 6Sarobe AEG / 20:00+ 6. ORRIALDEA

TEATRO: “EL CLUB DE LASMUJERES INVISIBLES”7 DE MARZOCAE Sarobe / 20:00+ PÁGINA 4

CINE: “GRBAVICA, EL SECRETO DE ESMA”8 DE MARZOCAE Sarobe / 16:00Proyección organizada dentro de losactos de celeración del Día Internacio-nal de la Mujer Trabajadora. Películadirigida a adultos.+ PÁGINAS 6 / 11

CHARLAS SOBRE PREVENCIÓN INFANTO-JUVENIL11 DE MARZOCasa de cultura Lekaio / 18:30“¿Existen los/las niños/as tirano?”.Ponente: Enkarni Gómez.+ PÁGINA 7

SAROBE KONTZERTUAK:REGGAE JAIAMARTXOAK 13Sarobe AEG / 22:00+ 4. ORRIALDEA

BETERRIKO II. BERTSOLARITXAPELKETAKO FINALAMARTXOAK 28Oianume jatetxea / 20:30+ 6. ORRIALDEA

HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA:“ALEGRE DIVERTIMENTO”MARTXOAK 29Sarobe AEG / 12:00Arturello di Popolo bere ikuskizunakzirkuko jardunean oinarrituta egitendituen aktore eta pailazoa da.Sarrera: 3 euro.

URNIETA-ADARRA-URNIETA29 DE MARZOPlaza San Juan / 11:00XIII edición de la carrera popular conrecorrido de ida y vuelta entre la pla-za San Juan y la cumbre del monteAdarra (13 km de distancia total y750 metros de desnivel).+ PÁGINA 8

AGENDA MARTXOA / MARZO

LEHIAKETA