berrittu 157. zenb

12
2011 // EKAINA JUNIO 157 UDALEKO BERRIAK 2 Udalbatzak HAPO onartu du behin-behinekoz KULTURA 8 Sarobek hainbat ikastaro prestatu ditu uztailerako KIROLA 10 Udako kanpaina, ekainaren 11tik aurrera EUSKARA 9 Pilateseko ikastaroak, baita euskaraz ere Gazte Jaiak, bikain ...eta ekainaren 4an, aparteko hitzordua: paella lehiaketa eta bazkaria

Upload: urnietako-udala

Post on 06-Apr-2016

248 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: berrittu 157. zenb

2011 // EKAINA JUNIO

157

UDALEKO BERRIAK 2Udalbatzak HAPO onartudu behin-behinekoz

KULTURA 8Sarobek hainbat ikastaroprestatu ditu uztailerako

KIROLA 10Udako kanpaina, ekainaren 11tik aurrera

EUSKARA 9Pilateseko ikastaroak,baita euskaraz ere

Gazte Jaiak, bikain...eta ekainaren 4an, aparteko hitzordua: paella lehiaketa eta bazkaria

Page 2: berrittu 157. zenb

UDALEKO BERRIAK 157EKAINA JUNIO // 20112

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

Udalbatzak Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) onartu duUDAko, EAJko, Ezker Abertzaleko eta Herrigintzakobederatzi zinegotziek baiezkoa eman zuten etaabstenitu egin ziren PSE-EEko lau ordezkariakUrnietak badauka dagoeneko bere etor-kizuna onerako baldintzatuko duen ba-liabidea. Udalbatzak baiezkoa eman zionHiri Antolamendurako Plan Orokorrarenbehin-behineko onarpenari, eta onarpenhorrekin bukatu dira Udalean egin beha-rreko tramitazio guztiak. GipuzkoakoForu Aldundiaren behin betiko erantzu-naren zain dago orain Udala, eta halagertatzen denean, planean jasotako as-mo eta proiektuak gauzatzen hastekounea izango da. Hauteskundeak egin be-rri dira, eta Aldundi berria osatzekodenbora beharko den neurrian, 2012kohasierarako espero da Urnietako planabehin betiko onartzea.

Maiatzaren 19an egin zen udalbatza,eta egindako alegazioei banan-bananerantzun ondoren egin zen plan osoa-ren bozketa. Alde bozkatu zuten UDAkohiru kideek, EAJko beste hirurek, EzkerAbertzaleko bi zinegotziek eta Herrigin-tzako ordezkari bakarrak. Alderdi Sozia-listako lau kideak, berriz, abstenitu eginziren, eta ondorioz, onartu egin zen plan

orokorra. Alderdien balorazioan, PSE-EEko Hermenegildo Gonzalez bozera-maileak bi argudio nagusi eman zitueneuren abstentzioa arrazoitzeko. Etxe-bizitza kopurua aurrena, “gehiegizkoa”iruditzen zaielako, eta tramitazioareningurukoa bestea. HAPOa, dena den,beharrezkoa dela esan zuen Gonzale-zek, eta hortik haien abstentzioa.

EAJko Maribel Vaquerok onarpenaikaragarri luzatu dela esan zuen, bainaegindako ahaleginak merezi izan duela,“Urnietak aurrera egin dezan ezinbes-teko tresna delako”. Eskola campusa,etxeak, irisgarritasuna… HAPOak gaihorietan eragina izango duela esan zuenVaquerok, eta udalbatzak azken 2-3 ur-teetan egindako lana goraipatu zuen,“funtsezkoa den adostasunera iriste-ko”. “Herriari egin dakiokeen oparirikonena egin diogu agintaldi bukaeran” hi-tzekin bukatu zuen bere txanda Vaque-rok.

Ezker Abertzaleko Iñaki Mendizabalekere adostasuna nabarmendu zuen: “Ez

da kontrako botorik egon, eta hori osogarrantzitsua da. Ez dakit herri askokgurearen tamainako adostasunik lortu-ko ote duten”. Udalbatza berriari lane-an hasteko baliabidea eman zaiola esanzuen Mendizabalek. Herrigintzako Xa-bier Sasiainbarrenak ere HAPOarenonarpenean azpijokorik ez dela egon az-pimarratu zuen, ordezkari guztiek uler-tu dutela onarpenak zer garrantzitsuazen.

Alkateak hartu zuen hitza, bukatzeko.Mikel Izagirrek eskerrak eman zizkienudal ordezkari guztiei, egindako ahalegi-nagatik, eta HAPOa 10 urteko atzera-penarekin onartu bada ere onartu egindela goraipatu zuen. Denek irabaziko du-tela esan zuen, “batez ere Urnietak, gu-re herriak”. Alegazioen bitartez, herri-tar askok euren iritzi eta ekarpenak eginahal izan dituztela esan zuen Izagirrek,eta horrek plana bera aberasten duela.Planaren onarpena hasiera besterik ezdela esanez bukatu zuen alkateak, etaorain lanean hasteko unea dela.

El Pleno acuerda la aprobación provisional del PGOUpara Urnieta, con 9 votos a favor y 4 abstencionesUrnieta ya tiene Plan General de Orde-nación Urbana. El pasado 19 de mayose celebró el Pleno para debatir su apro-bación provisional y se le dio el visto bue-no. Nueve votos a favor y cuatro abs-tenciones, las de los miembros del PSE-EE. Con la aprobación se terminan lostrámites a seguir en el consistorio mu-nicipal. El PGOU de Urnieta está ya enmanos de la Diputación Foral de Gipuz-koa, y será esa institución quien dará eldefinitivo visto bueno al Plan. La previ-sión es que esa decisión se dilate hastacomienzos del 2012, debido al proceso

electoral del 22 de mayo y la consi-guiente remodelación de la Diputación.

Los portavoces de los distintos gru-pos municipales valoraron la importan-cia de la aprobación provisional delPGOU, “herramienta indispensable pa-ra el futuro de Urnieta”. HermenegildoGonzalez argumentó la abstención delgrupo socialista porque no están deacuerdo con el volumen de viviendas quese recogen en el plan, “excesivo ennuestra opinión”. Maribel Vaquero, delPNV, valoró el trabajo realizado por to-dos, “y aunque se haya tardado mucho,

tenemos Plan para muchos años. Todoshemos trabajado mucho, y es un planque nos merecemos todos”. Iñaki Men-dizabal valoró que nadie hubiera votadoen contra del plan: “Muchos municipiosquisieran para sí el nivel de acuerdo deUrnieta”. Finalmente, al alcalde MikelIzagirre dio las gracias a todos los re-presentantes, “por el esfuerzo realiza-do. El PGOU llega con un retraso de 10años, pero al fin y al cabo llega, que eralo importante”. Izagirre subrayó que lasalegaciones realizadas por los vecinosenriquecen aún más el PGOU.

Page 3: berrittu 157. zenb

Eusko Alderdi Jeltzaleak eta Mikel Pa-gola hautagaiaren zerrendak batu dituboto gehienak Urnietan. Maiatzaren22ko 21:30ak ondo pasata jakinaraziziren behin betiko datuak, eta 960 he-rritarrek eman zioten botoa EAJri, ja-sotako bozen %33,77. Botoa eman zu-ten hiru herritarretik batek, gutxi gora-behera. Bildu koalizioak ere 900 botokolanga gainditu zuen, baina EAJk baino26 boz gutxiago jaso zituen. Hermene-

gildo Gonzalezek gidatutako PSE-EEizan zen hirugarrena, 719 botorekin,eta PPk 132 herritarren konfiantza lor-tu zuen.

Zinegotzi banaketari dagokionez, zen-baketak berdinketa eman du EAJ eta Bil-durentzat, bosna zinegotzi lortu baiti-tuzte bi hautagaitzek. Alderdi sozialis-tak, berriz, hiru lortu ditu, eta ordezka-ritzarik lortu gabe geratu da PP alder-dia. Honakoak izango dira ekainaren 11n

karguari zin egingo dioten zinegotzi be-rriak: EAJko Mikel Pagola, Maribel Va-quero, David Rosco, Koldo Aramendi etaMiren Martiarena. Bildu koalizioari da-gokionez, Andoni Urbistondo, Ixiar Mar-tiarena, Xabier Iurramendi, Xabier Sa-siainbarrena eta Ane Salsamendi izan-go dira zinegotziak, eta PSE-EEko hiru-rak, Herme Gonzalez, Consuelo Frutoseta Jose Guirado. Parte-hartzea%62,37koa izan da.

1572011 // EKAINA JUNIO 3

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

EAJk irabazi ditu udal hauteskundeak,960 boto bilduta: %33,77Bildu koalizioak 934 boto jaso ditu eta bost zinegotzi izango ditu,EAJk bezala; PSE-EEk zinegotzi bat galdu du, eta hiru izango ditu

El Partido Nacionalista Vasco y la candi-datura presidida por Mikel Pagola ha ga-nado las elecciones municipales de Ur-nieta. 960 personas han depositado suconfianza en el PNV, un 33,77% de losvotantes que acudieron a las urnas (unode cada tres aproximadamente). La co-alición Bildu también ha superado el lis-tón de los 900 votos, quedándose en

934. El PSE-EE fue la tercera lista másvotada, con 719 votos, y el PP registró132 papeletas.

En lo que se refiere a la distribuciónde concejales, tanto PNV como Bilduconsiguen 5 concejales, el PSE-EE 3, yel PP se queda sin representación. Es-te es el listado de los concejales que to-marán posesión de su cargo el próximo

11 de junio. Mikel Pagola, Maribel Va-quero, David Rosco, Koldo Aramendi yMiren Martiarena del PNV. Andoni Ur-bistondo, Ixiar Martiarena, Xabier Iu-rramendi, Xabier Sasiainbarrena y AneSalsamendi representando a Bildu, yHermenegildo González, Consuelo Fru-tos y José Guirado al partido socialista.La participación fuel del 62,67%.

El PNV gana las elecciones municipales con un 33,77%Bildu obtiene 26 votos menos y consigue la misma representación quelos jeltzales: cinco concejales; el PSE-EE se queda en tres representantes

55

3

Hauteskunde eguneko unea. © SL

BOZKAK / VOTOS: 2.907 %62,37EAJ-PNV 960 %33,77Bildu 934 %32,85PSE-EE 719 %25,29PP 132 %4,64Baliogabeak / Nulos: 64 %2,2Txuriak / En blanco: 98 %3,45

ABSTENTZIOA / ABST.: 1.754 %37.63

ZINEGOTZIAKCONCEJALES

13

Page 4: berrittu 157. zenb

UDALEKO BERRIAK 157EKAINA JUNIO // 20114

Urnietako Ongizate Sailak Sahararakojanaria biltzeko kanpainan parte hartzeaerabaki du berriz ere. “Herri Sahara-rraren aldeko Euskal Karabana” bezalaezagutzen dena Gabonen aurretik eginizan da normalean, abenduan bildu etaurtarrilean edo otsailean janaria Saha-rara bidaliz; baina pasa den abenduanez zen kanpainarik egin, bertako kanpa-mentuetan zeuden gatazken ondorioz.Fronte Polisariotik kanpaina atzeratzeaeskatu zien Euskal Herrian bilketa egi-ten duten erakundeei.

Oraingo kanpaina laburra izango da,ekainaren 11rako han eta hemen jaso-tako guztia bildu eta karabanara bidalibeharko baita. Kanpaina honetan herri-ko lau ikastetxeek eta bi saltokik parte

hartuko dute (BM eta Eroski). Datorrenasteburuan bukatzen da, beraz, lagun-tzeko aukera eta horietako edozeinerajo dezakegu gure laguntza ematera.

Urnietarrok buruko min gutxiago izangodugu aurrerantzean herrira bueltatueta autoa aparkatzeko lekua bilatzean.Arazo franko du Urnietak alor horretan,baina Zabaleta kaleko eta San Juan Ittu-rri nahiz Plazido Muxika plazetako apar-kaleku berriek nabarmen arinduko duteorain arteko muga hori. Zabaleta kalekoaparkalekua, 75 leku dituena, guztiz be-rria da eta xehetasun batzuk soilik faltadira amaituta egoteko. Azken astekoeuriak atzeratu egin ditu pintaketa la-nak, baina jadanik erabiltzen hasi da.

San Juan Itturri eta Plazido Muxikaplazetan martxan jarri diren aparkalekubakoitzean 20 auto aparkatu daitezkeeta dagoeneko harrera oso ona dute.Enparantza inguruetako biztanleentzatedo Etxeberri plazan bizi direnentzat di-ra, batez ere, aparkaleku berri horiek.

Los nuevos párkings de la calle Zabaleta y las plazas San Juan Itturri y Plazido Mu-xika ya están en marcha, a falta de algunos detalles en el primero de ellos. El de Za-baleta tiene una capacidad para 75 plazas y los otros dos para 20 plazas cada uno;una buena ayuda para los vecinos de cada zona.

Sahararako janari bilketaantolatu dute berriroEkainaren 11n bukatuko da epea

Aparkaleku berriak Urnietan; Zabaleta kalean eta Plazido Muxika eta San Juan Itturri plazetan

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

Ikasleak, kanpainarekin bat. © Egape Ikastola

Zabaletako aparkaleku berria. © SL

La campaña derecogida de alimentospara el Sahara secierra el 11 de junioEl Departamento de Bienestar So-cial de Urnieta se ha sumado denuevo a la campaña de recogida dealimentos destinada al pueblo sa-haraui. El plazo termina el 11 de ju-nio, por lo que se ruega a todosaquellos interesados en mandar ali-mentos que actúen con celeridad.

La campaña suele realizarse endiciembre, para montar la carava-na en enero y febrero, pero esasfechas se tuvieron que posponer aa petición del Frente Polisario, de-bido a los incidentes sucedidos enEl Aaiun y en los cercanos campa-mentos de refugiados. En estacampaña participan los cuatro cen-tros escolares de Urnieta y los co-mercios BM y Eroski.

Page 5: berrittu 157. zenb

KULTURA1572011 // EKAINA JUNIO 5

Benito Lertxundiren kontzertua igandehonetan izango da azkenean, kiroldegianMartxoan zen egitekoa, baina instalazioak ez zuen betetzenJaurlaritzaren Barne Sailaren segurtasun arau berria

Pablo Lusarreta eta Unax Jimenezurnietarrek eskuratu dituzte XVIII Argazki Rallyko lehenengo sariak

El concierto de Benito Lertxundi, este domingo

Aurreikusitakoa baino hiru hilabete ge-roago, baina Benito Lertxundiren ema-naldiaren eguna iritsi da. Martxoaren12an zen egitekoa hasiera batean, bai-na azken orduan, Udala jabetu zen kirol-degiak ez zuela betetzen JaurlaritzakoBarne Sailak onartutako segurtasunaraudi berria. Egin beharreko lanak egindira, eta segurtasun neurriak betetzen

direla baieztatu ondoren, igande hone-tan izango da oriotarraren kontzertua,19:00etan.

Sarrerak salgai daude Lekaion orain-dik. Lertxundik Aiurri astekarian esan-dakoaren harira, kontzertua LourdesIriondori eta Xabier Leteri eskainiko die,eta sei edo zazpi kantu berri abestukodituela ere esan zuen.

El cantante Benito Lertxundi ofreceráun concierto este domingo, a las 19:00en el polideportivo. El concierto estabaprevisto en un principio para el 12 demarzo, pero las instalaciones no cum-plían las nuevas normas de seguridad

aprobadas por la Consejería de Interiordel Gobierno Vasco. Tras las pertinen-tes obras, ha llegado el día de poder dis-frutar con el cantante oriotarra. Toda-vía hay entradas a la venta en la casa decultura Lekaio.

Maiatzaren 15ean izandako lehiaketak baditu garaileak. Sari banaketa ekainaren3an izango da, 19:30ean Lekaion, eta emaitzak jakin arren, aukera ona izango duguaurkeztutako argazki guztiak ikusteko. Eskuinean, argazkirik onena bezala sarituta-koa –goian– eta Unax Jimenez gaztetxoaren beste argazki bat –behean–. Guztira 49parte hartzaile izan ziren, 42 helduen mailan eta 14 urtez beherakoen mailan.

ISAILKAPENA / CLASIFICACIÓN

HELDUEN MAILA ADULTOS/AS:1. saria / 1er premio: Pablo Lusarreta (200 € + garaikurra / trofeo).2. saria / 2º premio: Jesus Martin (100 € + garaikurra / trofeo).3. saria / 3er premio: Carlos Mediavilla (50 € + garaikurra / trofeo).

14 URTEZ BEHERAKOEN MAILA MENORES DE 14 AÑOS1. saria / 1er premio: Unax Jimenez (garaikurra / trofeo).2. saria / 2º premio: Aimar Ruiz (garaikurra / trofeo).3. saria / 3er premio: Mikel Iraola (garaikurra / trofeo).

URNIETARREN MAILA CLASIFICACIÓN LOCAL1. saria / 1er premio: Ana Azpiazu (100 € + garaikurra / trofeo).2. saria / 2º premio: Aitziber Peñagarikano (50 € + garaikurra / trofeo).

ARGAZKIRIK ONENA MEJOR FOTOGRAFÍA:Pablo Lusarreta (100 € + garaikurra / trofeo).

Page 6: berrittu 157. zenb

KULTURA 157EKAINA JUNIO // 20116

2011ko Gazte Jaiak borobilak izan dira.Antolatutako programak jarraipen han-dia izan du eta iraileko jai nagusiekin al-deratzeko modukoak izan dira askoreniritziz. Hona laburpentxo bat, irudietan.Ez ahaztu, gainera, larunbat honetandugun paella lehiaketa eta bazkaria.

Jendetza eta giro onaGazte Jaietan

© UdalaMAIATZAK 27Txupinazoa. Hasiera besterik ez da... © SL

MAIATZAK 27Dantza, plazan.

MAIATZAK 28Sansonarri eta Poxta Zahar, aurrez aurre.

MAIATZAK 28Bazkalostean, karaokea.

MAIATZAK 28Ondoren, merezitako bazkaria.

MAIATZAK 28Neskak beti nagusi!

MAIATZAK 28Triki-poteoan dena eman (eta hartu) genuen.

© SL

© SL

© SL

© SL

Page 7: berrittu 157. zenb

Denda Berri elkarteak Helduen KulturAstea antolatu du ekainaren 16tik 23raBakarrizketak, ibilaldi neurtuak, hitzaldiak, antzerkiak eta beste antolatu dituzte, Udalaren laguntzarekin

1572011 // EKAINA JUNIO 7

© UdalaMAIATZAK 29Txanbolingo kideak beti onena emateko prest. © Udala

MAIATZAK 29Musika eta dantza, adin guztietakoentzat.

MAIATZAK 29Kalejirak nonnahi.

MAIATZAK 29Txikitatik hasten bagara...

MAIATZAK 29Ikuskizunarekin, haurrak ahozabalik.

Denda Berri elkarteak Helduen KulturAstea antolatu du, urtero legez. Ekai-naren 16an hasiko da, eta 23an bukatu,San Joan sua piztearekin bat. JavierMerinoren eta Gema Martinezen baka-rrizketa banarekin hasiko da (17:30).Ostiralean Urnieta-Zubieta-Usurbil ibi-laldi neurtua egingo dute. Goizeko10:30ean abiatuko dira, eta saioa bu-katuta, bazkaria egingo dute Olarrondojatetxean. Larunbatean egun osorakoirteera antolatu dute Laredo eta Cas-tro Urdialesera (Kantabria).

Ekainaren 20an “Umorea eta osasu-na” hitzaldia izango da zahar etxean,17:30ean; 21ean, 17:00etan, bingoa.Asteazkenean, 22an, umore arratsal-dearen txanda izango da, Umore Tera-pia saioarekin. Ekainaren 23ko ekital-diekin bukatuko da kultur astea. Aurre-na, bazkalostean, “Viaje a Benidorm”antzezlana ikusi ahal izango dute,16:30ean. Jose Mari Berasategi da zu-zendaria, eta artistak, egoitzako kide-ak. Antzezlana bukatuta, dantza jaialdiaizango da, eta bukatzeko, San Joan sua.

Fiel a la cita de todos los años, la aso-ciación Denda Berri ha organizado laSemana Cultural del Jubilado. Entre el16 y el 23 de junio habrá de todo, mu-chas de las actividades en el hogar deljubilado (baile, teatro, bingo, una char-la y monólogos de humor).

Ya fuera de las intalaciones habrá unasalida regulada por los alrededores dela comarca y una excursión a Canta-bria, visitando Laredo y Castro Urdia-les. Las actividades finalizarán con lahoguera de San Juan, el día 23.

© Udala © Udala © Udala

Page 8: berrittu 157. zenb

KULTURA 157EKAINA JUNIO // 20118

Como todos los años, los alumnos quehan participado en los cursillos organi-zados en la casa de cultura Lekaio ex-pondrán sus trabajos realizados duran-te estos meses: pinturas, manualida-des hechas a partir de materiales reci-clados, talla de madera... La sala poli-valente acogerá esta exposición entreel 7 y el 17 de junio.

Por otro lado, se informa de que to-dos aquellos que hayan participado enlos cursillos de este año podrán forma-lizar la preinscripción hasta el 17 dejunio, en la casa de cultura Lekaio.

Sarobe arte eszenikoen guneak hainbatikastaro antolatu ditu uztailerako. Esti-txu Villanueva irakasleak hastapen mai-lako funky ikastaroa eskainiko du, aste-lehen eta asteazkenetan, 19:00 eta20:00 bitartean. Yoga, berriz, MonikaAranburuk eskainiko du, astelehen etaasteazkenetan, 9:30etik 11:00etara.

Gainontzeko aukerak Arantxa Arregiirakasleak eskainiko ditu. Pilates aste-arte eta ostegunetan izango da,10:00etatik 11:00etara, goizez, eta17:30etik 18:30ra, arratsaldez. Hau-rrentzako pilates ikastaroa, 6 eta 10urte bitartekoentzat, izango da berri-kuntza nabarmenena, lehen aldiz eskai-niko baitute ikastaro hori. Astearte etaostegunetan izango da, 12:00etatik13:00etara. Txikienak joko eta irudika-

tzeen bitartez trebatuko dira diziplinan;banakoaren konstantzia, diziplina, koor-dinazioa eta bere gorputzarekiko erres-petua garatuko dituzte, ariketa ludikozosatutako programa batekin.

Gimnasia hipopresiboa astearte etaostegunetan (11:00-11:30) eskainikoda. Sabel gimnasia hipopresiboa hain-bat posturatan eta arnasketa kontro-latuz erritmo geldian egindako ariketakdira. Sabel eta gerrialdearen jarduerakerreflexua eta pelbis-zorua lantzen ditueta mesedegarria da abdominal zehia-rrak eta zeharkakoak indartzeko. Gaine-ra, postura akatsak zuzentzen ditu(sorbalda eroriak, bizkar makurtua...).

Ikastaroetan izena emateko epeaekainaren 6an irekiko da, Sarobeko bu-legoetan (9:00-13:00 / 16:00-18:00).

Sarobe presenta una amplia oferta decursos para julio. El curso de funky, conEstitxu Villanueva, es de iniciación (lu-nes y miércoles, 19:00-20:00). Tam-bién habrá yoga, con Monika Aranburu(lunes y miércoles, 9:30-11:00), y cur-sos de pilates, tanto de adultos (mar-

tes y jueves, 10:00-11:00 y 17:30-18:30) como infantil (entre 6 y 10 años)(martes y jueves, 12:00-13:00).

Arantxa Arregi será la profesora depilates, pero también de un curso degimnasia hipropesiva (martes y jueves,11:00-11:30), un conjunto de ejerci-

cios beneficiosos para fortalecer los ab-dominales oblicuos y transversos, quese realiza a un ritmo lento, en distintasposturas y controlando la respiración.

Las inscripciones podrán hacerse apartir del 6 de junio, en las oficinas deSarobe (9:00-13:00 / 16:00-18:00).

Funky, yoga, pilates, haurrentzako pilates etagimnasia hipopresiboko ikastaroak, uztailean

Cursos de funky, yoga, pilates y gimnasia hipopresiva en julio Adin guztietako ikasleak izango ditugu Saroben. © SL

Lekaioko ikastaroetako ikasleenerakusketa ikusgai ekainaren 7tik 17ra Urtero bezala, Lekaio kultur etxekoikasleek, ikasturtean eginiko hainbat la-nekin osatutako erakusketa bat egingodute. Erakusketa ekainaren 7tik 17rabitartean egongo da ikusgai, Lekaio kul-tur etxeko areto nagusian. Bertan,oliozko, akuarelazko edota beste hain-bat materialez egindako pinturak, hel-duek eta haurrek material birziklatuekineginiko eskulanak eta zurez eginiko la-nak ikusteko aukera izango da.

Argazkilaritza digitala ikastarokoikasleek, berriz, ez dituzte euren lanakerakusketa honetan aurkeztuko; euren

erakusketa irailaren hasieran egitea au-rreikusten dute, Lekaion bertan.

AurrematrikulakLekaioko eta Sarobeko ikastaroen au-rrematrikulak egiteko epea jadanik ireki-ta dago. Aurrematrikula hauek aurrekoikasturteko ikastaroetan parte hartuzuten ikasleek bakarrik egingo dituzte,ikasle berriek matrikula abuztu-iraileanegin ahal izango baitute. Lekaioko au-rrematrikulak ekainaren 17ra arte eginahal izango dira, Lekaio kultur etxekoharreran.

Page 9: berrittu 157. zenb

EUSKARA1572011 // EKAINA JUNIO 9

1. Euskarazko esaera zaharra / Refrán en euskera: “Osasun ona izateko, oiloekin ohera eta txoriekin jaiki.”Gaztelerazko esaera zaharra / Refrán en castellano: “Quién quisiere vivir sano, levántese y acuéstese temprano.”

2. Euskarazko esaera zaharra / Refrán en euskera: “Osasuna ez da diruarekin erosten.”Gaztelerazko esaera zaharra / Refrán en castellano: “La salud no se compra con dinero.”

1.- “Duena” eta “duela”Askotan entzuten da: "ze Arantxa? Ile zuria duena ala ile zuriaduela?" "Duela" eta "duena" nahasteko arrazoia gaztelaniako"que" izan ohi da. Azter dezagun bereizketa. Batzuetan, "zein"galderari erantzuten diote; adibidez, "ile zuria duen Arantxa",edo "Arantxa, ile zuria duena" kasuan. Eta, beste batzuetan,berriz, "zer" galderari erantzun beharko liokete; alegia, "zeresan dugu Arantxaz?" Ile zuria duela.

Beraz, "Arantxa la del pelo blanco, la que tiene el pelo blan-co" esaldiak sortzen die nahastea bati baino gehiagori. Beraz,"ile zuria duena" esan behar horrelakoetan, eta hori bezalaxe.

Bada. "Izeba bat daukat Legazpikoa dena", eta ez "Legazpi-koa dela". Edo "badaukat alkandora bat oso polita", hau da, "osopolita dena", eta ez "oso polita dela".

Edo, azkenik, "gure amak, hiriaren erdian bizi denak, horixeesaten du", eta ez, inolaz ere ez, "gure amak, hiriaren erdianbizi dela, horixe esaten du".

2.- “Dirutan erosi”Denok dakigu zer den "erosi": zerbait ordainketaren bidez es-kuratzea: "etxe bat erosi", "merke ala garesti erosi", edo, "epe-tan erosi". Baina, hara hilabete honetako oker-zuzenketetakobat : "2000 eurogatik erosi".

Nahi baino gehiagotan entzun ohi da esapide oker hori, hain-bat euskaldunek euskarazko "-gatik" kausalaren bidez ematenbaitute gaztelaniazko "por" preposizioa.

Beraz, egin dezagun oker-zuzentzea. "2000 eurogatik ero-si dut liburua" esan ordez? "2000 eurotan erosi dut liburua".

"25 milioirengatik erosi dugu etxea"... Ez."25 milioitan erosi dugu etxea"Amaitzeko: "merke erosi du: 7000 eurogatik"... Ez, bada!"Merke erosi du: 7000 eurotan".

IEUSKALTZAINDIAREN ERANTZUNAK www.euskaltzaindia.net

IZAHARRA IKUSI, BERRIA IKASI

Pilateseko bi ikastaro euskarahutsean eskainiko dira SarobenHelburua ikastaroak pausoz pauso euskalduntzea da

Urnietarrek pilates ikastaroak euskara hutsean jasotzeko aukera izango dute dato-rren ikasturtean. Orotara 15 pilates ikastaro eskaintzen dira, eta horietatik bi eus-kara hutsean izango dira, Udaleko Euskara Sailaren ekimenez. Orain arte, ikastaroe-tako hizkuntza ikastaro horietan parte hartzen zutenen hizkuntza jakintzaren arabe-ra erabakitzen zen; aurrerantzean, ziurra izango da bi ikastaro euskaraz izango dire-la. Ekimenak ikastaroetan euskararen erabilpena sustatzea du helburu, eta pixkana-ka-pixkanaka, ikastaroak euskalduntzea.

164 haur izango diraEguzkitan Blai!ekimeneanEguzkitan Blai! udaleku irekietan,uztaileko txandan, 164 haur matri-kulatu dira (2010ean 178 haur izanziren). Ttakun Kultur Elkartea ar-duratuko da udalekuak antolatze-az, eta gurasoekin informazio-bile-rak ekainaren 10eko arratsaldeanegingo dituzte, Lekaio kultur etxe-ko areto nagusian.Pilates ikastaroek arrakasta handia dute Urnietan. © SL

Page 10: berrittu 157. zenb

KIROLA 157EKAINA JUNIO // 201110

Udako kanpaina, 11tik aurreraAbian dira kiroldegian spinning ikastarorako areto berriajartzeko eta squash-eko pista kentzeko lanak

CAMPEONATO DE FÚTBOL SALA 2010/11

Bar Belandi,campeón de Copa

IUDAKO IKASTAROAK 2011· Tenisa: Adina: 8-16 urte (parte hartzaileak: gutxienez 6 eta gehienez 10)

Prezioa: 40 € (ez-bazkideak 10 € gehiago)Txandak: ekainak 27-uztailak 8 / uztailak 11-22 / uztailak 25-abuztuak 5Orduak: 10:00 / 11:00 / 16:00 / 17:00 / 18:00

· Igeriketa: Adinak: · 3-4 urte (parte hartzaileak: gutxienez 2 eta gehienez 4)· 5-6 urte (parte hartzaileak: gutxienez 5 eta gehienez 8)· 7-12 urte (parte hartzaileak: gutxienez 6 eta gehienez 10)

Prezioa: 25 € (3-4 urte) / 40 € (5-12 urte) (ez-bazkideak 10 € gehiago) Txandak: · ekainak 27-uztailak 8: hastapen maila

· uztailak 11-22: hobekuntza maila· uztailak 25-abuztuak 8: hastapen maila· abuztuak 15-26: hobekuntza maila

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEAK: UDAL KIROLDEGIA (09:00-13:00) · ✆ 943 00 83 28

Ekainaren 11n, larunbatean, zabaldukodu kiroldegiak udako kanpaina eta, ohibezala, irailaren erdialdera arte egunosoan irekiko ditu instalazioak. Igeriketaeta teniseko ikastaroak eskainiko dira,hainbat txandatan; bi asteko iraupenaeta ordubeteko klaseak izango dituzte,guztira 10 eskola-ordu, eta aurrera ate-ratzeko gutxieneko partehartzaile kopu-rua izan beharko dute txanda guztiek.

Bestalde, instalazioak barrutik berri-tzeko lanak hasi ditu kiroldegiak.Squash-eko pista eta sauna bat kendudira, eta 60 m2 dituen gune berri horre-tan kardiobaskularreko aretoa ipinikoda: bizikletak, arraunak, makina elipti-

koak, zinta birakaria eta bestelakoak.Bestetik, kardiobaskularreko areto za-harrean, 40 m2-koa, spinning egiteko12 bizikleta ipiniko dituzte, eta kirol mo-dalitate horren ikastaroak eskainiko di-ra 2011/12 denboralditik aurrera.

Arduradunen asmoa da instalazioenespazio mugatua optimizatzea, jendegehiagori aukera gehiago eskaintzea.Beste herrietan spinning klaseek dutenarrakasta eta squash-eko pistaren era-biltzaile kopurua baloratuta erabakiahartu dute. Ondorioz herrian ez dasquash-a praktikatzeko aukerarik izan-go, eta horregatik, arduradunek barka-mena eskatu nahi die erabiltzaileei.

El Bar Belandi se llevó el torneo de Copa del campeonato defútbol sala 2010/11, tras derrotar 5-2 en la final disputadael 27 de mayo al Electricidad Elur. Los dos equipos urnieta-rras jugaron un emocionante partido, más disputado de loque refleja el marcador final. Los subcampeones eran favori-tos, ya que venían de ganar la Liga con 9 puntos de ventajasobre el 2º, el propio Bar Belandi.

El 11 de junio comienza la temporadade verano en las IDM, con la aperturade piscinas y solarium y la ampliaciónde horarios ininterrumpidos. Además,habrá cursillos de natación y tenis apartir del 27 de junio, todos ellos de 10horas, en diferentes tandas y horarios.En natación habrá cursos de iniciacióny perfeccionamiento para niños y niñasde entre 3 y 12 años, mientras que entenis la edad será de 8 a 16 años.

Por otro lado, se han iniciado lasobras de remodelación interna que da-rán como resultado la ampliación de lasala cardiovascular y la habilitación deuna sala para cursos de spinning.

Bar Belandi. © SL

Page 11: berrittu 157. zenb

Kantatzea gizakiaren komunikazio gai-tasunaren baliabideetako bat da. Bizi-tzako lehen urteetan agertzen da kan-tatzeko grina eta gogo horrek bizitzaguztian irauten du. Zaharrek beraiekere, beren gaztaroko musikak kanta-tzen dituzte. Garai batean kantuen on-dareak ahoz aho belaunaldiz belaunaldiiraun izan du, gurasoek beren seme-ala-bei trasmitituz. Gaur egun ohitura horigaltzen ari denez, hutsune hori ikaste-txeek bete beharra daukagu gure uste-tan. Umeak gustuko du abestea.

Gure ikastolan kantuak leku berezi batbetetzen du musika arloaren barruan.Txiki-txikitatik hasi eta DBHrako bide-an, euskal kulturak duen kantutegi zabaleta aberatsa ikasten saiatzen gara. Ga-bonak eta ikasturte amaiera izaten dirajendaurrean aritzeko une nagusiak.

Duela zortziren bat urte beste urratsbat ematea erabaki genuen. Bi urtezbehin ikastolako lehen eta bigarren hez-kuntzakoek ikastolako “Kantaokean”

parte hartzen dute. Horretarako ikas-tolan sortutako karaokeak erabiltzen di-ra eta astebetean zehar, ikasle guztiek,aurretik aukeratu eta landutako kantaabesten dute. Aste horretan, bakarka,binaka edota hirunaka, musika ekipoazbaliatuz, bere kide eta gurasoen aurre-an aritzen dira kantuan. Finala euskara-ren egunean izaten da eta bertan auke-ratzen dira Euskal Kantuzale Elkarteakbi urtez behin antolatzen duen kantutxapelketan parte hartzera joango di-ren Egapeko ordezkariak.

Duela bi urteko Barakaldon ospatuta-ko Euskal Herriko finalerako zortzikotebat sailkatu zen eta aurtengoan ere biordezkari sailkatu dira Beasainen eginberri den emanaldian. Tamalez, adin kon-tuak direla eta, Adriana Unanue eta Ne-rea Berrotaranek ezingo dute partehartu ekainaren 11n Hazparnen ospa-tuko den Euskal Herriko finalean, bainabertan izango dugu Janire Senperena.Zorte on.

“Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi,kantuz igortzen ditut nik penak ihesi;kantuz izan dudana zerbait irabazi,kantuz gostura ditut guziak iretsi;kantuz ez duta beraz hiltzea merezi?”

Euskal kantu herrikoia

Artículo disponible en: www.egape.org

EGITARAUA

10:00 Meza.11:00 Jaialdia.12:45 Haurren bazkaria.14:00-18:00 Puzgarriak.14:30 Helduen bazkaria.15:00-17:00 Tailerrak:

xaboi-burbuilak, lur-ontziak… 17:00 Haurrentzat askaria.18:00 Ikasleentzako jaialdi eta

pailazo ikuskizuna.18:30 Helduentzat askaria.

Bosko Anitzeko Txaranga.Bingoa.

IEgape Ikastola

IPresentación de María ikastetxea · Salesianos Urnieta

Presentación de Maria Ikastetxekoikasturte amaierako jaiaEkainaren 18an, larunbatean

IKASTETXEAK1572011 // EKAINA JUNIO 11

Kantua Egapen

Page 12: berrittu 157. zenb

Asmatzaileen artean bi lagunentzako bazkaria/afaria zozketatuko da.Erantzuna 16. posta-kutxara bidali, hilaren 15a baino lehen.Oharra: bizileku bakoitzeko erantzun bakarra onartuko da.

Entre los acertantes se sorteará una comida/cena para dos personas.Remitir la respuesta al apartado 16, antes del día 15 de este mes.Nota: sólo se admitirá una respuesta por cada domicilio.

16. posta-kutxa20130 Urnieta –Gipuzkoa–

[email protected]

AURREKO IRABAZLEA ETA ERANTZUNA GANADOR/A Y RESPUESTA ANTERIOR:AITZIBER ARANBURU: EGURROLA BASERRIA

157 ERANTZUNA / RESPUESTA:

IZEN-ABIZENAK / NOMBRE Y APELLIDOS:

BIZILEKUA / DOMICILIO:

Zein da argazkian ageri den baserria?¿Qué caserío es el que aparece en imagen?

ANTZERKI UDALEKUAKEKAINAK 1-23Sarobe AEG: 09:00-13:00 / 16:00-18:00Izena emateko epea zabalik.Antzerki-munduaren barrenaldea eza-gutu, profesionalen eskutik: pertso-naiak deskubritu, eszenografia egin,zure burua makillatu...• Adina: 9-14 urte (1997-2002).• Txandak: uztailaren 4tik 15era etaabuztuaren 22tik irailaren 2ra.• Ordutegia: 10:00-13:00.• Prezioa: 80 €.

XVIII. ARGAZKI RALLYKO SARI BANAKETAEKAINAK 3, OSTIRALALekaio kultur etxea / 19:30+ 5. ORRIALDEA

GAZTE JAIAK 2011EKAINAK 4 / LARUNBATASan Juan plaza / 12:30Poxta Zahar elkarteak antolatuta, pa-ella lehiaketa eta herri bazkaria.

KONTZERTUA: BENITO LERTXUNDIEKAINAK 5, IGANDEA / 19:00Udal kiroldegia+ 5. ORRIALDEA

UZTAILEKO IKASTAROAKEKAINAREN 6-TIK AURRERASarobe AEG: 09:00-13:00 / 16:00-18:00Izena emateko epea zabaltzen da.+ 8. ORRIALDEA

ERAKUSKETA: LEKAIOKOIKASLEEN LANAKEKAINAK 7-17 / Lekaio kultur etxea+ 8. ORRIALDEA

ESKULAN AZOKAEKAINAK 10-11 / Etxeberri plazaIkasmin ikasketa zentroak antolatuta.Ostiralean (17:00-21:00) eta larun-batean (11:00-13:00) zabalik.

SAHARARAKO JANARI BILKETAEKAINAREN 11 ARTEBM eta Eroski saltokiak eta ikastetxeak+ 4. ORRIALDEA

LOURDES IRIONDO MUSIKAESKOLAKO KONTZERTUAKEKAINAK 20-21-22Lekaio kultur etxea eta Sarobe AEGKortzertuak tailerreko ikasle txikiekinhasiko dira, 17:30etik 18:30era; on-doren, 18:30ean, helduak.Astelehena, 20: Saroben, pianoa, sa-xofoia, biolina eta trikitia.Asteartea, 21: Saroben, pianoa. Le-kaion, Perkurnieta taldearen saioa.Asteazkena, 22: Saroben, trikitia,tronpeta, konboa eta banda.

SAN JUAN SUAEKAINAK 23, OSTEGUNAPlazido Muxika plaza / 22:00

AGENDA EKAINA / JUNIO

LEHIAKETA

PAPER EKOLOGIKOAPAPEL ECOLÓGICO