lagun madarikatua os

15
ELEDERREN ARAZOA Egileak:, Yeray Camino, Adrian eta Alex

Upload: aranirakas

Post on 10-Aug-2015

56 views

Category:

Education


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: Lagun madarikatua  os

ELEDERREN ARAZOA

Egileak:, Yeray Camino, Adrian eta Alex

Page 2: Lagun madarikatua  os

HASIERAKO EGOERA

Eskolako lehen eguna da, iazko klase berdina daukazu,ikasle bat izan ezik. Lehenengo momentutik oso pertsona lotsatia dirudi eta horren ondorioz, lehen egunak asko kostau zaizkio. Uste duzu Eleder dela bere izena, baina bakarrik uste duzu, zeren klasean ez du piperrik ere esaten. Gaur, teknologia klasean gaude. Klase hau eskolako klaserik handiena da, eta bertan, munduko erreminta guztiak daude. Teknologian kanikodromo proiektu bat egiten ari zarete. Elederri talderik txarrena tokatu zaio, zeren bertan bullying egiten diotenak daude. Eleder bazter batean uzten dute eta gainera barre egiten diote.

Page 3: Lagun madarikatua  os

Taldeko lagunak pentsatzen ari dira zerbait Eleder haserrarazteko Bi minutu falta direnean, taldekideak pistola termofusiblearekin aulkian pegamentua ipintzen diote, Eleder aulkian esertzean denean, itsatsita geratzeko.Zu konturatzen zara Elederri bullying egiten diotela , orduan zer egingo duzu? Elederri lagundu, gurasoei esan, Elederri gertatzen zaionari buruz paso egin ala saiatu besteak konbentzitzen?.

1-Gurasoei esatea (joan 10.orrialdera)

2-Gertatzen zaionari buruz paso egitea.

3- Besteak konbentzitzea (joan 4. orrialdera)

Page 4: Lagun madarikatua  os

BESTEAK KONBENZITZEA

Teknologia klasean gertatu dena ikusten duzu eta horren ondorioz, zerbait egitea bururatzen zaizu. Hainbat gauza pentsatzen duzu: zure gurasoei estea, zuzendariari estea, besteak konbentzitzea edo bere gurasoei esatea. Azkenean besteak konbentzitzea erabakitzen duzu. Baina zaila izango da, zeren konbentzitu behar dituzunak oso gogorrak dira.

Patioan zaude. Patioaren bazter batean batean zaude. Hemen ez zaitu inork ikusten eta horretxegatik jendeak hemen erretzen du. Konbentzitu behar dituzun bi pertsonak elkarrekin daude eta orduan beraiengana joaten zara. Bata David deitzen da, oso pertsona desatsegina da, jotzea asko gustatzen zaio. Bestea Dani deitzen da, hau oso pertsona alaia da, baina berak Davidek egiten duena egiten du.

- Kaixo, bikote, zergatik ez duzue Eleder bakean uzten? Nire ustez, oso pertsona majoa da, gainera ez dizue ezer egin- azaltzen diozu.

- Bai, baina tontolapiko hutsa da, nik ez dut bakean utziko. Berak aldatu behar du, problema berak dauka. Ni ez nauzu konbentzituko- erantzuten dizu Davidek.

- Ezetz, ez nauzula konbentzituko eta kito!- esaten dizu haserre berriro Davidek.

Page 5: Lagun madarikatua  os

Azkenean Davidek eta Danik joateko agintzeko dizute. Horrexegatik, zerbait egitea pentsatzen duzu. Edo Elederrekin joan bakarrik ez egoteko eta nolakoa den jakiteko, edo David eta Danirekin joan. Zuk aukeratu!!!

1- Elederrekin joan bakarrik ez egoteko ( joan 6. orrialdera)

2- Dani eta Davidekin joan (joan 8.orrialdera).

Page 6: Lagun madarikatua  os

ELELDERREKIN JOATEA

14:40 dira, liburutegian zaude klaseko ordezkari guztiekin eta zuzendariarekin. Liburutegia oso leku zabala da, bertan bilera gehienak egiten dira. Zurea ere bai. Bertan eskola kontseilurako gauza asko kontatzen dizkizute. Zuzendaria, oso pertsona atsegina eta alaia da, ile motza du. Aspertuta zaude, azkenean zuzendariak bullying egiten dieten pertsonei laguntzeko eskatzen dizue. Hori esatean zuri Elederren kasua bururatzen zaizu, horretxegatik berarekin joatea erabakitzen duzu, eta ez bakarrik uztea.

Page 7: Lagun madarikatua  os

Zorte handia duzu , zeren bilera eta gero patioa duzu eta Eleder ateratzen denean beren bila zoaz. Gaur futbol partidua dago, zuri asko gustatzen zaizu futbola, baina berari ez, horrexegatik begiratzen duzu patioaren beste aldera joan den. Alde hori oso txikia da, gainera ez da oso atsegina, baina, beno, berarengana hurbiltzen zara.

- Kaixo, Eleder, badakit zure hasiera eskola honetan ez dela oso ona izan. Ni konturatu naiz, horrexegatik zurengana etortzea erabaki dut- adierazten diozu.- Beno, arrazoia duzu, baina ni eskola honetara etorri

naiz DBH aprobatzeko eta gero eskola uzteko. Niri lagunek berdin didate- ziurtatzen dizu.

- Lagunak eduki behar dituzu, gero arratsaldean beraiekin geratzeko eta ondo pasatzeko.

- Ezetz esan dizut, niri lagunek ez didate inporta, Danik ez dit inporta, Davidek ez dit inporta, zuk ez didazu inporta- oihukatzen dizu negar egiten.

Hori entzuten duzunean konturatzen zara berari ez diozula inporta eta oso pertsona desatsegina dela. Berarekin ez hitz egiteko eta eskolan bera bakarrik geratuko dela azaltzen diozu, eta bakarrik uzten duzu. Azkenean Elederrek 2.maila errepikatu du eta DBH amaitu duenean, ez du lagun bat ere izan.

AMAIA

Page 8: Lagun madarikatua  os

ZURE LAGUNEKIN JOAN

Ez dakizu zer egin, asteak pasata Eleder lagunak egiten hasi da, baina bere lagunak ez dira oso alaiak. Zuk, hori ikusita, ez duzu ezer egiten, gauzak lasaitzen dira asteak pasatu ahala. Lehenengo ebaluazioko notak ematen dizkizute. 5 penkatu dituzu eta horrexegatik zure amak Play-an jolastu barik uzten zaitu hiru astetan.

Euskararen eguna ospatzeko 4.mailako ikasleek futbol eta saskibaloi torneoa prestatzen dute. Zu eta zure lagunak apuntatzen zarete, baina bakarrik zarete 4, eta orduan zuri Elederri galdetzea bururatzen zaizu. Arazo bat daukazu, agian zure lagunek ez dute nahi, horrexegatik beraiei galdetzea beharrezkoa da. Denbora asko zaudete hitz egiten honi buruz, zuk ezetz esango dutela pentsatzen duzu, baina azkenean baietz esaten dute. Elederri esatea falta da.

- Kaixo, Eleder, badakizu futbol torneora apuntatu garela, eta taldean 4 garela. Horrexegatik zu apuntatzea nahi dugu- azaltzen diozue.

- Bale, nik lehen futbolean jolasten nuen eta asko gustatzen zait ikustea- azaltzen dizu.

Page 9: Lagun madarikatua  os

- Oso ondo, orduan, gaur arratsaldean geratuko gara Bilboko futbol zelaian.

Bilboko futbol zelaia oso zelai handia da, hemen Athletic-ek 5 partidu jolastu ditu eta zuk hemen jokatzen duzu. Hor zaudete laurok Elederri itxaroten, heltzen denean partidu bat egiten duzue eta ikusten duzue Eleder oso ona dela, eta gainera oso alaia eta majoa ere bai.

Azkenean taldean jokatzea lortzen duzue, torneoa irabazi nahi duzue, baina oso zaila duzue zeren 4.mailako taldearen kontra jokatu behar duzue. 4.mailari irabazten diozue, oso pozik zaudete, eta gainera, Eleder zure lagun hoberena bihurtu da. Torneoa irabazi duzue!!!!

AMAIA

Page 10: Lagun madarikatua  os

GURASOEI ESATEA

Klasean zaude, zure klasea institutuko handiena eta zabalena da, eta apainduta daukazue. Zuk ikusten duzu ikasle batzuk Eleder iraintzen daudela. Pentsatzen duzu beren gurasoei esan behar diezula.

Eskola amaitzen denean, ateratzen zara berarekin eta patioan beren gurasoak ikusten dituzu porteria barruan itxaroten. Elederrekin joaten zara eta gurasoei esaten diezu beste egun batean beraiekin hitz egingo duzula. Hurrengo egunena klasera iristen zara, berarengana zoaz eta esaten diozu.

- Zer gertatzen zaizu ? – galdetzen diozu.

- Ba iraindu eta jo egin naute-erantzun dizu Elederrek.

Orduak pasatu ahala , ikusten duzu klasean Elederri paperak botatzen dizkiotela. Klaseak amaitu eta beren gurasoen bila zoaz. Beraiekin hitz egiten zaude eta zer gertatzen den esaten diezu. Bi bide daude: Zuk gurasoei esatea besteen gurasoekin hitz egiteko edo zuzendariari esatea. Zeuk aukeratu !!!

1 – Zuzendariari esatea (joan 11. orrialdera).

2 – Besteen gurasoei esatea (joan 12. orrialdera).

Page 11: Lagun madarikatua  os

Elederren gurasoak eskolara joaten dira , oso harrituta geratzen dira eskola barrutik ikustean. Oso handia da , apainduta dago eta dena oso txukun. Zuzendaria ikusten dute eta beraiekin hitz egiten dute. Zuk klasetik ikusten duzu nola sartzen diren beren bulegoan. Minutu pare bat pasatuta , zuri deitzen dizute zer gertatzen den azaltzeko.

- Ba , Elederri egunero bullying egiten diotela eta beti negarrez dagoela – esaten duzu.

- Ba , guri Elederrek ez digu ezer esan- esaten dute gurasoek.

Bitartean zuzendariak ez du kasurik egiten eta berriro azaltzen diozu. Orduan, zuzendariak esaten du zerbait egingo duela Elederri berriro bullying ez egiteko.

Bi aste pasatu eta gero, jarraitzen dute Elederri bullying egiten , orduan zu gurasoen bila zoaz berriro.

- Elederri bullyinga egiten jarraitzen dute- esaten diezu.

Gurasoak hurrengo egunean zuzendariarengana doaz eta esaten diote jarraitzen dutela bulinga egiten.

- Ba , nik esan diet ikasleei berriro ez egiteko – esaten du zuzendariak.

Gurasoek kexa bat ipintzen diote zuzendariari , baina zuzendariari ez zaio inporta eta paso egin du horretaz.

ZUZENDARIARI ESATEA

Page 12: Lagun madarikatua  os

Elederren gurasoak besteen gurasoekin joaten dira beti larunbatean zerbait edatera. Orduan esaten diete beren umeek Elederri bullying egiten diotela eta nazkatuta daudela, egunero ubeldurak eta guzti eramaten dituela etxera…

- Hau esaten dizuegu zerbait egiteko.

Umeei berriro bronka botatzen diete eta dena kentzen diete. Elederren gurasoekin geratzen dira esateko zigortu dituztela eta dena kendu dietela. Bullyinga ez dutenean egiten , dena emango dietela eta lagunekin aterako direla ere.

Orduan bi aste pasatu eta gero, Elederri ez diote bullying gehiago egiten. Gurasoak poz-pozik jartzen dira eta gainera zu ere poz-pozik zaude. Orduan zure lagunak konturatzen dira Eleder oso pertsona majoa dela eta oso martxosoa.

BESTEEN GURASOEI ESATEA

Page 13: Lagun madarikatua  os

Eleder mutil berria eta oso atsegina da, baina berria denez, guztiek ez dakite nolakoa den eta horregatik bullying egiten diote.

Zu klasera ailegatzen zarenean, Eleder etxerako lanak egiten ari da. Momentu horretan, mutil bat eta bi neska berarengana doaz ostikadak ematera. Eleder negarrez, komunera doa eta bidean, Antxonek mutil oso jator eta lagungarriak, laguntzen dio eta lagunak egiten dira. Bainugelak oso desatseginak dira eta tabako usaina dute.

- Kaixo, nola deitzen zara?

- Ni Eleder deitzen naiz eta zu?

- Ni Antxon, zer gertatzen zaizu?

- Nire klasekideak oso desatseginak dira eta berria naizenez, bullying egiten didate.

- Trankil, orain nire laguna zara, nahi duzunerako deitu.

- Ados

Elederrek lagun bat egiten du eta gauzetan laguntzeko deitzen dio.

Orain Eleder eta Antxon lagunak direnez, ez zara asko kezkatzen, ze gutxitan sartzen dira berarekin . Orduan orain ondo dago Eleder, baina ez duzu nahi berarekin sartzerik eta orduan ez dakizu zer egin: Lagundu Elederri berarekin ez sartzeko inoiz ala gauzak dauden bezala utzi.

1- Elederri laguntzea bullying ez egiteko (joan 14. orrialdera).

2- Dagoen bezala uztea ( joan 15 orrialdera).

Page 14: Lagun madarikatua  os

ELEDERRI LAGUNDU

Zuk Elederri berarekin hitz egiteko eskatu diozu.

- Kaixo, Eleder ni Adrian naiz.

- Kaixo, Adrian.

- Nola zaude?

- Ba, hobeto, baina oraindik nirekin sartzen direla uste dut , eta nik guztiekin ondo eraman nahi dut.

- Ba, nahi duzunerako ni nauzu eta trankil egon nik guztiekin hitz egingo dut zutaz.

- Bale, eskerrik asko.

Zuk zure lagunekin hitz egiten duzu, Elederrekin ondo eramateko eskatzen diezu.

Orduan guztiok lagun egiten zarete eta ez diote Elederri berriro bullyng egingo.

Page 15: Lagun madarikatua  os

DAGOEN BEZALA UZTEA

Gaur ez dakizu zer esan, oso txarto zaude ze ez diozu Elederri lagundu. Elederrek lagun bat egin duenez, eta ia ez diotenez bullying egiten, ez diozu lagunduko. Bere laguna izango zara, baina berak duen arazoetan ez diozu lagunduko. Guztiekin ondo konpondu nahi duzu eta besteek bullying egiten dutenean ez duzu ezer egiten, baina txarto sentitzen zara.

Lagun bati galdetzen diozu nola sentitzen den Elederri buling egitean. Berak esaten dizu ez dela oso ondo sentitzen, ze berari ere bullying egiten zioten, eta lagunak ez galtzeko egiten duela.

Azaltzen diozu nola dagoen Eleder, baina zuk ez duzu gehiago sartu nahi gauza horretan . Zuri ere agindu dizute Elederri buling egiteko, baina zuk ez duzu ezer egingo, segituko duzu zure bizitza bizitzen.