lagun gida

13

Upload: juan-arbulu

Post on 28-Jun-2015

577 views

Category:

Education


7 download

TRANSCRIPT

Page 1: Lagun gida
Page 2: Lagun gida

GOOGLE DOCS Laguntza gida 2

1.- GOOGLE DOCS. SARRERA

Google-ek eskaintzen dituen hainbat eta hainbat aplikazio/zerbitzuren artean eskuartean izango dugun GOOGLE DOCS daukagu. eskaintzen digun beste zerbitzu bat da. GOOGL DOCSaz hitz egiterakoan ofimatikako suit bat bezala ulertu behar dugu bera. Hori bai, on-lineko suit bat.

Zerbitzu honekin dokumentuak sortu, editatu/aldatu, igo eta partekatu egin daitezke.

Sortu daitezkeen lanak mota desberdinetakoak izandaitezke:

Dokumentua

Kalkulu orria

Aurkezpena

Formularioak

Karpetak

GOOGLE DOCSERA SARBIDEA

Zerbitzua erabili ahal izateko orri nagusira joan behar gera: Google Docs

2

1

1. Google kontua izanez gero gure erabiltzaile izena eta pasahitza idatzi besterik ez dugu egin behar.

Page 3: Lagun gida

GOOGLE DOCS Laguntza gida 3

2. Google konturi kez izanez gero kontu berri bat sortu behar dugu eta aplikazioak eskatzen dizkigun datuak betetzen joan beharko gera kontua lortu arte.

1 AUKERA – KONTUA EDUKIZ GERO

Azpikaldean dagoen orrialdea bistaratuko da. Googleko zerbitzu bat bezala goiko nabegatzaile menua errespetatzen du. Hizkuntzarekin arazoren bat izanez gero aipatutako nabegazio lerroan kokatzen den “configuración/settings” atalean aldatzeko aukera izango dugu.

Hizkuntza eta ordua aldatzeko aurreko menuan idatzi besterik ez dugu egin behar.

Page 4: Lagun gida

GOOGLE DOCS Laguntza gida 4

Ez dugu ahaztu behar saioa amaitzen dugunean, beste edozein konturekin (hotmail adibidez) egiten dugun bezala itxiera eman behar diogula saioari. Itxiera emateko goian eskubi aldean irtetzeko menua daukagu. Saioa itxi gabe utziz gero, gure ondoren beste edonork bere saioa hasterakoan gurea aktibatu eta ikusiko luke.

2.- GOOGLE DOCS. NOLA SORTU DOKUMENTU BAT

Google Docseko objetu bat sortu nahi badugu “berria”n klikatu behar dugu:

Ondorengo aukerak agertzen zaizkigu:

Dokumentua: dokumentu berria

Aurkezpena: diapositiben aurkezpena

Kalkulu orria: kalkulu orria

Formularioa: formularioak sortu eta informazioa jasotzeko

Karpeta: objektuak karpetetan antolatzeko

Page 5: Lagun gida

GOOGLE DOCS Laguntza gida 5

2.1. Testu erako dokumentu bat sortzen

“Crear nuevo” Documento

Era honetako dokumentu idatziak idazterakoan Microsoft Word edota Open

Office erako dokumentuak sortzeko aukera izango dugu. Gure lan eremua testu

editore ohikoa izango da.

Dokumentuari titulua jartzeko “Documento sin título”ren gainean jarri, klikatu eta

dagokion izena jarri.

Page 6: Lagun gida

GOOGLE DOCS Laguntza gida 6

Dokumentuaren izena idatzi ondoren testu idaztera pasatzen gera. Lana

idazten goazen neurrian aplikazioak berak tarteka eginikoa gorde egiten du.

Bestela “guardar” delakoa klikatu besterik ez dugu egin behar.

Dokumentu idatzia bukatzu ondoren Google docs-en gainean klikatu eta

haserako pantailara itzultzen gera. Bertan ikus dezakegu dagoeneko sortu berri

dugun dokuemtua (1. Froga).

Bukatu berri dugun dokumentua aldatzea nahi izanez gero gainean klikatu eta

artxiboa ireki beharko genuke, berriro testu editorera itzuliz.

Page 7: Lagun gida

GOOGLE DOCS Laguntza gida 7

2.2. Nola igo dokumentu bat Lehendik sortuta daukagun fitxategiak igotzeko aukera ezin hobea ematen du Google Docs-ek.

2 1

Fitxategia igotzeko “subir” delakoaren gainean klikatu eta veste pantaila batetara eramango gaitu. Bertan, fitxategia arakatu eta hautatu ondoren igotzeko aukera izango dugu.

Igotako dokumentuak editatu ahal izateko ondorengo baldintzak bete behar dira.

• Dokumentuak: gehienez 500 KB

o HTML artxiboak eta formaturik gabekoak (.txt)

o Microsoft Word (.doc), aberastutako testua (.rtf), Open Document (.odt) eta

Star Office (.sxw)

• Aurkezpenak: Ordenagailutik igoz gero 10 MB, internetetik 2 MB eta posta

elektronikoz 500KB dira mugak.

o Microsoft PowerPoint (.ppt, .pps)

• Kalkulu orriak: gehienez 1 MB

o Komez banandutako balioak (.csv).

o Microsoft Excel artxiboak (.xls) eta OpenDocument (.ods) kalkulu orriak.

• PDF artxiboak: Ordenagailutik 10 MB eta internetetik 2 MB dira mugak

Fitxategia igotzeko ondorengo pausuak jarraitu behar ditugu:

Page 8: Lagun gida

GOOGLE DOCS Laguntza gida 8

“Seleccionar archivos para subir” klikatu ondoren leiho bat irekiko zaigu non

arakatu eta hautatuko dugun igo nahi dugun fitxeroa.

2.3. Google Docs-en lan eremua

A

1

3

2

Haserako pantailan bi alderdi bereizten dira: B

A: Ditugun elementuen sailkapena agertzen zaigu bertan.

1. “Todos los elementos”: Igotako fitxero guztiak bistaratzen dirá.

2. “Soy el propietario”: Ni jabea naizen fitxeroak bistaratzen ditu.

3. “Abierto por mi”: Nik irekitako fitxeroak agertzen dira.

4. “Compartido conmigo”: nirekin partekatutako fitxeroak ikusiko ditugu bertan.

5. “Destacados”: Izar batez markatzen dira garratzitsuak direnak.

Page 9: Lagun gida

GOOGLE DOCS Laguntza gida 9

6. “Oculto”: Ezkutatu bezala markatuz gero karpeta honetan bakarrik aurkituko dugu.

7. “Papelera”: Ezabatutako fitxeroak aurkituko ditugu bertan. Bertatik guztiz ezabatu daitezke edota berreskuratu.

8. “Más búsquedas”: Fitxeroen artean bilaketak egiteko irizpideak daude bertan.

9. “Mis carpetas”: Karpetetan sailkatutako fitxeroak ikusteko aukera ematen digu.

10. “Carpetas compartidas conmigo”: Nirekin partekatutako karpetan aurkituko ditugu bertan.

B: Ezkerreko atalean sailkatuta ditugun karpeta barruan dauden dokumentuan

daude bertan. Era berean, fitxategie buruzko informazioa agertzen zaigu:

1. “Nombre” izeneko zutabean fitxategiaren izena agertzen da.

2. “Carpetas/Uso compartido” delako zutabean fitxeroa zer karpetetan

dagoen (kolore berdea hartzen du) eta partekatuta dagoen ala ez

adierazten digu.

3. “Fecha”: azken aldaketaren dataren berri ematen digun. Baita ere, nork

egin duen aldaketa adierazten digu.

Pantailan bistaratutako fitxeroak dataz edo izenez ordenatu daitezke

gainean klikatuz.

Era berean, pantaila honetatik aukera emango dit fitxeroa partekatzeko,

ezabatzeko, karpetetan antolatzeko, izena aldatzeko eta beheko irudoin

agertzen diren ekintza gehiago egiteko.

Page 10: Lagun gida

GOOGLE DOCS Laguntza gida 10

2.4. Karpetak: Dokumentuak antolatzen Dokumentuak modu antolatu batean edukitzeko aukera ezin hobea eskaintzen digu Google Docs-ek. Horretarako, lehenik eta behin, karpeta bat sortu egin behar da.

Karpeta berria sortu ondoren izena eta deskribapen bat jarri behar zaio:

Karpeta berriari behin izena idatzi ondoren eskerreko zutabean agertuko

zaigu:

Page 11: Lagun gida

GOOGLE DOCS Laguntza gida 11

Karpeta sortu dugun bezala ezabatzeko aukera ere izango dugu.

Ditugun dokumentuak karpetetan sartzeko edota karpetetara mugitzeko

ondorengo bidea jarraitu behar dugu:

1

Bi modu daude:

1. Dokumentua selekzionatu (1), karpeta menuaren gainean klikatu eta

dagokion karpeta hautatu.

2. Kurtsorea dokumentuaren izenaren gainean jarri eta dagokion

karpetara arrastatu.

Page 12: Lagun gida

GOOGLE DOCS Laguntza gida 12

2.5. Dokumentuekin elkarlanean Dokumentu bat igo edo bertan sortu ondoren gure ikasle zein lankideekin partekatzeko aukera dugu.

Dokumentu bat kudeatzeko momentuan hiru rol izan ditzake pertsona batek:

1. Jabea: Dokumentuaren habea da. Bere baitan edozein dokumentu editatzeko eta ezabatzeko eskubidea du. Era berean, dokumentu horrek izan ditzaken kolaboratzaile eta irakule bezala lantzeko dokumentua ere ezaba dezake. Ahaztu ez beharreko gauza: zerbait ezabatzen dugunean (edozein dokumentu zein eskubide) paper ontzia ere hustu egin behar dugu.

2. Kolaboratzaileak: rol hau duten pertsonak dokumentu ezberdinak editatu dezakete. Dokumentua kolaboratzaileak bere ordenagailuko disko gogorrera esportatu dezake. Edozein momentutan beste kolaboratzaile eta irakurle batzuk gonbidatu edota ezabatu dezake. Azken ekintza hau egiteko eskubidea izango du beti ere jabeak baimen hori eman ba dio.

3. Irakurlea: Eskubide hau dutenak elementu desberdinenen (dokumentu, kalkulu orri edota aurkezpenak) azken bertsioa ikus dezakete. Ezin dutena egin da editatu. Hauek ere, euren ordenagailuko disko gogorrera elementuaren kopia esportatu dezakete.

Dokumentua partekatzeko egin beharrekoa.

1. Pantailan agertzen zaizkigun dokumentuetatik selekzionatu partekatzea nahi dugu/ditugunak.

2. “Compartir” delako menuan klikatu eta irekiko den leihoan elkarlanean aritu behar garen pertsona/k-ren helbide elektronikoa idatziko dugu.

3. Idatzi dugun pertsona kolaboratzaile (“editar”) edo irakurle rola esleitu diezaiokegu.

4. Ondo legoke gonbidapena bidaltzen dugunean gaiaren berri emango dion mezu bat idaztea.

4

3

2

1

Page 13: Lagun gida

GOOGLE DOCS Laguntza gida 13

Gerta daitekeena zera da, eskuartean dugun dokumentuan lantzen aritzea eta bertatik partekatzeko eskubideak kide berriei gonbidapena luzatzea. Gonbidapen prozesua aurreko pausoak azaldutakoaren berdina da.

Dokumentua (kasu honetan aurkezpena) zabalik eta editatzen nagoen bitartean beste kide batzurekin

Epealdi desberdinetan dokumentuan eginiko aportazioak “historial” izeneko atalean gordeta gelditzen dira. Horrela, momentu desberdinetan egondako aportazioak editatu eta berikusi daitezke.