erasmus+, hizkuntza minorizatuak, bidai lagun onak.pdf · companions? du izena, alegia, ?hizkuntza...

2
Usabal 26 20.400 Tolosa [email protected] 943 697127 943697122 LASKORAINIKASTOLA ALDIZKARIA 2016ko apirilak 22, 16.zenbakia www.laskorainikastola.eus ERASMUS+, Erasmus+, Europatik sustatutako eskolen arteko elkarlanerako programa bat da. Proiektu honen baitan, Laskorain Ikastolak programa bat eratu du beste bi herritako kideekin batera. Programa honek ?Minority languages, good travelling companions? du izena, alegia, ?Hizkuntza minorizatuak, bidai lagun onak?. Funtsean, hizkuntza minorizatuen inguruko lanketa du oinarrian. Ikasturte honetako eta datorren urteko Batxilergoko lehen mailako ikasle guztiei zuzenduta dago ekimen hau. 2014/2015 ikasturtean du abiapuntua programa honek. Ikasturte horretan zehar, irailetik martxora bitartean, ekimen honen gidari diren Olatz Hernandez eta Ana Martinezek Laskorain Ikastolako irakasleak, programa honen nondik norako guztiak zehaztu eta bildu zituzten gero Madrilera bidali ahal izateko proposamena. Prestaketa horretan, zehaztapen maila handiarekin, hizkuntza minorizatuen inguruan zer nolako lanketa egin nahi zen azaldu zuten. Proiektuak estrategikoa behar zuen izan; eskolari on egingo ziona eta era berean, baita komunitateari ere. Prestaketa bide horretan, programa horretan nortzuk parte hartuko zuten ere zehaztu behar izan zuten. Gauzak horrela, bi kide elkartu zitzaizkien ekimenera, flandriarrak eta sardiniarrak. Bakoitzak bere erara eta errealitate ezberdinekin baina hiru kideak hizkuntza minorizatu batek elkartu zituen. Aurrez esan bezala, programa honen oinarrian hizkuntza gutxituak indartzea badago ere, beste hainbat helburu ere baditu. Esaterako, hiru herrialdeen arteko elkartrukeen bitartez praktika ona trukatzea. Hau da, beste lurraldeetakoei ekarpen onak egin eta era berean, baita jasotzea ere. Ingeles konpetentzia hobetzea ere bai, jakina. Izan ere, bai trukean edota elkarlanean egiten diren jardueretan, euskaraz, flandrieraz eta sardinieraz bizi diren ikasleen arteko komunikazio hizkuntza ingelesa baita. IKT konpententziaren lanketa ere bideratzen du programa honek, baita eskolaren internalizazioa ere. Helburu guzti horiek landuaz, azken emaitza, bidaiarientzat gida bat sortzea izango da. Euskaraz, sardinieraz, flandrieraz eta ingelesez idatzitako gida bat eratuko dute. Gauzak horrela, hiru herrialde horietakoren batera bidaiatu behar izanez gero, bidaiariak, bertako hizkuntzari dagozkion esapide eta oinarrizko hiztegia izango du eskura hiru kideetako ikasleek egindako gidari esker. Laskorain Ikastolak koordinatzen duen Minority languages, good travelling companions? programa behin Madrilen onartuta, 2015-2016 ikasturte honetan abian jarri dute hiru herrialdeetako ikastetxeetan. Hamaika dira programa honi lotuta Batxilergoko lehen mailako ikasleak egiten ari diren jarduerak. Ekintzak gainera modu global batean ari dira aurrera eramaten. Alegia, proiektu honi dagozkion ekintzak, euskarako irakasgaian, ingelesean, marrazketa teknikoan edota tutoretzako tarteetan gauzatzen ari dira. Marrazketa teknikoko irakasgaian, esaterako, proiektuarentzako logo bat eratu behar izan dute eta ondoren lehiaketa bat gauzatu da aukeraketa egiteko. Euskarazko kantu klasiko bat taldean abestu eta IKT irakasgaian grabazioa gauzatu eta azpitituluak ezarri dizkiete. Ingelesera ere itzuli dute kantu klasiko hori. Eta era berean, ingeleseko itzulpen hori aintzat hartuta, proiektuko beste bi "hizkuntzam inoriza tuak, bidai l agunonak" 2/3

Upload: buiquynh

Post on 03-Feb-2018

239 views

Category:

Documents


6 download

TRANSCRIPT

Page 1: ERASMUS+, hizkuntza minorizatuak, bidai lagun onak.pdf · companions? du izena, alegia, ?Hizkuntza minorizatuak, bidai lagun onak?. Funtsean, hizkuntza minorizatuen inguruko lanketa

Usabal 2620.400 Tolosa

[email protected]

943 697127

943697122

LASKORAIN IKASTOLA ALDIZKARIA 2016ko apirilak 22, 16.zenbakia

www.laskorainikastola.eus

ERASMUS+,

Erasmus+, Europat ik sustatutako eskolen arteko elkarlanerako programa bat da. Proiektu honen baitan, Laskorain Ikastolak programa bat eratu du beste bi herritako kideekin batera. Programa honek ?Minority languages, good t ravel l ing companions? du izena, alegia, ?Hizkuntza minorizatuak, bidai lagun onak?. Funtsean, hizkuntza minorizatuen inguruko lanketa du oinarrian. Ikasturte honetako eta datorren urteko Batxi lergoko lehen mailako ikasle guzt iei zuzenduta dago ekimen hau.

2014/2015 ikasturtean du abiapuntua programa honek. Ikasturte horretan zehar, irailetik martxora bitartean, ekimen honen gidari diren Olatz Hernandez eta Ana Martinezek Laskorain Ikastolako irakasleak, programa honen nondik norako guztiak zehaztu eta bildu zituzten gero Madrilera bidali ahal izateko proposamena. Prestaketa horretan, zehaztapen maila handiarekin, hizkuntza minorizatuen inguruan zer nolako lanketa egin nahi zen azaldu zuten. Proiektuak estrategikoa behar zuen izan; eskolari on egingo ziona eta era berean, baita komunitateari ere. Prestaketa bide horretan, programa horretan nortzuk parte hartuko zuten ere zehaztu behar izan zuten. Gauzak horrela, bi kide elkartu zitzaizkien ekimenera, f landriarrak eta sardiniarrak. Bakoitzak bere erara eta errealitate ezberdinekin baina hiru kideak hizkuntza minorizatu batek elkartu zituen.

Aurrez esan bezala, programa honen oinarrian hizkuntza gutxituak indartzea badago ere, beste hainbat helburu ere baditu. Esaterako, hiru herrialdeen arteko elkartrukeen bitartez praktika ona trukatzea. Hau da, beste lurraldeetakoei ekarpen

onak egin eta era berean, baita jasotzea ere. Ingeles konpetentzia hobetzea ere bai, jakina. Izan ere, bai trukean edota elkarlanean egiten diren jardueretan, euskaraz, f landrieraz eta sardinieraz bizi diren ikasleen arteko komunikazio hizkuntza ingelesa baita. IKT konpententziaren lanketa ere bideratzen du programa honek, baita eskolaren internalizazioa ere. Helburu guzti horiek landuaz, azken emaitza, bidaiarientzat gida bat sortzea izango da. Euskaraz, sardinieraz, f landrieraz eta ingelesez idatzitako gida bat eratuko dute. Gauzak horrela, hiru herrialde horietakoren batera bidaiatu behar izanez gero, bidaiariak, bertako hizkuntzari dagozkion esapide eta oinarrizko hiztegia izango du eskura hiru kideetako ikasleek egindako gidari esker.

Laskorain Ikastolak koordinatzen duen Minority languages, good travelling companions? programa behin Madrilen onartuta, 2015-2016 ikasturte honetan abian jarri dute hiru herrialdeetako ikastetxeetan. Hamaika dira programa honi lotuta Batxilergoko lehen mailako ikasleak egiten ari diren jarduerak. Ekintzak gainera modu global batean ari dira aurrera eramaten. Alegia, proiektu honi dagozkion ekintzak, euskarako irakasgaian, ingelesean, marrazketa teknikoan edota tutoretzako tarteetan gauzatzen ari dira. Marrazketa teknikoko irakasgaian, esaterako, proiektuarentzako logo bat eratu behar izan dute eta ondoren lehiaketa bat gauzatu da aukeraketa egiteko. Euskarazko kantu klasiko bat taldean abestu eta IKT irakasgaian grabazioa gauzatu eta azpitituluak ezarri dizkiete. Ingelesera ere itzuli dute kantu klasiko hori. Eta era berean, ingeleseko itzulpen hori aintzat hartuta, proiektuko beste bi

"hizkuntza minorizatuak, bidai lagun onak"

2/3

Page 2: ERASMUS+, hizkuntza minorizatuak, bidai lagun onak.pdf · companions? du izena, alegia, ?Hizkuntza minorizatuak, bidai lagun onak?. Funtsean, hizkuntza minorizatuen inguruko lanketa

Usabal 2620.400 Tolosa

[email protected]

943 697127

943697122

LASKORAIN IKASTOLA ALDIZKARIA 2016ko apirilak 22, 16.zenbakia

www.laskorainikastola.eus

ERASMUS+,

kideek sardinierara eta f landrierara itzuli dute euskal kantu klasikoa.  Gauza bera egin dute ondoren Laskorain Ikastolako ikasleek Sardinia eta Flandriako kantu klasikoekin ere. Ikasleak elkar ezagutzeko ingelesezko aurkezpenak egin, grabatu eta elkarbanatu dituzte.

Asko dira egunerokoan gauzatzen ari diren jarduerak eta tartean, ezin aipatu gabe utzi elkartrukeak. Flandrian izan dira Batxilergoko lehen mailako 24 ikasle apirilaren 9tik 16ra bitartean. Ikasle guztiei eskaini zitzaien bertara joateko aukera. Izen eman zutenen artean zozketa egin zen.

Laskorain Ikastolako 24 ikasleak f landriar familietan egon dira eta guztiak elkarrekin hainbat jarduera burutu dituzte. Goizetan, eskolan, besteak beste, f landrieraren historia ezagutu

dute, hizkuntza familien zuhaitza egin dute eta euskara irakasle ere aritu dira. Arratsaldetan, berriz, inguruko hainbat toki ezagutu dituzte, hala nola, Bokrij, Lovaina edo Brusela.

Elkartrukearen bigarren fasea urrian izango da eta Tolosara etorriko dira Flandria eta Sardiniako ikasleak. Elkartrukearekin amaitzeko, datorren urteko martxoan Sardiniara joango dira proiektuko beste bi kideetako ikasleak.

?Minority languages, good travelling companions? programak badu web orrialde bat euskaldun, f landriar eta sardiniarren artean osatzen ari direna. Bertan zintzil ikatzen dituzte hainbat eta hainbat ekintzen emaitzak. Ikusi nahi izanez gero hauxe lotura: https:/ / sites.google.com/site/3minoritylanguages/ .

Irat i Puyadena, elkart rukean Flandriara joan den Laskorain Ikastolako ikasleetako bat da.

Zer moduzkoa esperientzia izan da Erasmus+ eko elkart rukean parte hartzea?

Oso ona. Lehenengo momentutik oso ondo hartu gintuzten. Oso jatorrak ziren, sekulako giroa geneukan eta leku berri bat ezagutzea ere oso interesgarria izan da.

Nolakoa izan zen lehen hartu emana?

Aurretik Facebook-etik zenbaitekin hitz egiten aritu ginen baina autobusetik jaistean ez genekien zein familiarekin egongo ginen. Ezagutu eta gero berain etxeetara joan ginen eta harrera oso ona izan zen. Denak oso pozik ibil i ginen.

Komunikatzeko hizkuntza ingelesa zen. Zer moduz moldatu zineten?

Ba egia esan oso ondo. Hitzak ateratzen ez zitzaizkigunean keinuak eginez ondo ulertzen ginen.

Zer egin duzue Flandrian igaro dituzuen egunetan?

Hizkuntza minorizatuen inguruko ekintza ezberdinak egin genituen, zuhaitz indoeuroparraren inguruko hainbat jarduera eta aldi berean turismoa egiteko aukera ere izan genuen. Brusela eta Lovaina bisitatu genituen.

Zer dakarzu esperientzia honetat ik?

Ba gauza asko. Konturatu naiz, hizkuntza minorizatuak mantendu behar direla. Kanpoekin komunikatzeko beste hizkuntzak ikastea ere oso garrantzitsua da baina norberaren hizkuntzari eustea inportantea da nortasunaren parte delako. Beste herrietako jendea ezagutzea ere polita izan da. Denak ezberdinak gara baina elkarrekin ondo molda gintezke. Euskarazko hitzak erakusten genizkien eta gero eurak, lokartzerakoan ?gabon? esateak, horrek, asko betetzen zaitu. Baita alderantziz ere. Sentsazio politak dira.

Datorren ikasturteko ikasleentzat esperientzia gomendagarria iruditzen zaizu?

Dudarik gabe jendeari joateko esango nioke. Ahal duena joan dadila, zalantzarik gabe merezi duelako.ARGAZKIAK IKUSTEKO HEMEN.

"hizkuntza minorizatuak, bidai lagun onak"

Irat i , Bruselako Atomiumean bertan egindako txango batean

3/3