sormena lagun berriak! gaitasunak ekimena …...lagun berriak! 8. eta 9. orrialdeak aspaldiko!...

12
Lagun berriak! 8. eta 9. orrialdeak Aspaldiko! Ezagutzen dituzu zure ikaskideak? 10. eta 11. orrialdeak Irakurgaia: Markel, Maddi eta zapatak 12. eta 13. orrialdeak Markelen eta Maddiren istorioa 14. eta 15. orrialdeak Nolakoak dira? 16. eta 17. orrialdeak Itsaso ala itsaso? Pertsonaia misteriotsua 18. eta 19. orrialdeak Nor bezalakoa da? 20. eta 21. orrialdeak Erabili 22. eta 23. orrialdeak Pentsaketan 24. orrialdea Amaitzeko 25. orrialdea • Komikiaren azterketa egin eta galderei erantzutea. P • Entzungaia arretaz entzutea eta galderei erantzutea. P • Aniztasuna errespetatzea eta aberastasun iturritzat ulertzea. B • Agurrekin zerikusia duen lexikoa eta esapideak. K • Elkarrizketak osatzea eta antzeztea. P • Aurkezpenen egitura identifikatzea. P • Nork bere buruaren aurkezpena egitea. P • Irudiei erreparatuz, ipuinari buruzko hipotesiak egitea. P • Ipuina irakurtzea fonetika eta intonazio zuzenaz. P • Testuko zalantzak taldeka ebaztea. P • Desberdintasunak aintzat hartzea eta errespetatzea. B • Ipuina ordenatzea eta zuzenak eta okerrak identifikatzea. P • Ipuinaren inguruko hausnarketa: desberdintasunak errespetatzea. B • Alfabetoaren erabilera. P • Deskribapen-testuetatik abiatuta, pertsonaiak identifikatzea. P • Sinonimoak eta antonimoak. K • Entzungaia arretaz entzutea eta galderei erantzutea. P • Letra larrien erabilera. P • Deskribapen-testuak idaztea. P • Deskribapenetatik abiatuz, pertsonaiak identifikatzea. P • Konparazioa egiteko formulak. K • Deskribapen-testuak ekoiztea konparaziozko esaldiak erabiliz. P • Imajinazioa eta sormena martxan jartzea. P • Deskribapen-testu bat ekoiztea eta ahoz aurkeztea. P Semaforoa pentsamendu-errutina ikastea eta praktikan jartzea. P Ekin: Egoera errealen aurrean, sormena eta ekintzailetasuna lantzea. P Hausnartu: Unitatean ikasitakoari buruzko hausnarketa egitea. P Ebaluazioa Ebaluaziorako baliabideak (MO): Unitatearen ebaluazioa egiteko errubrika, 59. orrialdean. Gaitasunen ebaluazioa egiteko errubrikak, 72-87. orrialdeak. Etengabeko ebaluaziorako adierazleak, 100-101. orrialdeak. Unitatearen ebalua- zio-fitxa, 112. orrialdean Guztion eskola Oinarrizko curriculum-egokit- zapena (MO) 4-7 orrialdeak. Sakontze-fitxa 40. orrialdean. • Garaiz detektatzeko, 30. orrialdea. Pentsaketan Semaforoa pentsamendu-errutina (Ikaslearen liburua): 24. orrialdean. IKT baliabideak • ADIrako baliabide digitalak: liburu digital interaktiboa, jarduera osa- garriak, etab. • Ikasgelarako baliabide digitalak. Sormena • Ataza integratua (Ikaslearen liburua): 22-23. orrialdeak. Ekimena • Ekin (Ikaslearen liburua): 25. orrialdea. Askotariko adimenak • AA lantzeko jarduerak (Ikaslearen liburua): I. Ikusizkoa eta espaziala 9. eta 14. or., II. Gorputzarena eta zinestesikoa 10., 11., eta 15. or., III. Logikoa eta matematikoa 14. eta 19. or., IV. Intrapertsonala 15. eta 25. or., V. Linguistikoa 20. or., VI. Pertsonartekoa 15. or. • AA lantzeko jarduerak (POD): 33., 34., 35. eta 36. orrialdeetan. Gaitasunak Erabili (Ikaslearen liburua): 22-23. orrialdeak. Gaitasunak lantzeko fitxak (MO): 130-131. orrialdeak. 1 Lagun berriak! Ikasgelan talentua sustatzeko baliabideak EDUKIAK 28

Upload: others

Post on 24-Dec-2019

7 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Sormena Lagun berriak! Gaitasunak Ekimena …...Lagun berriak! 8. eta 9. orrialdeak Aspaldiko! Ezagutzen dituzu zure ikaskideak? 10. eta 11. orrialdeak Irakurgaia: Markel, Maddi eta

Lagun berriak!8. eta 9. orrialdeak

Aspaldiko!Ezagutzen dituzu zure ikaskideak?10. eta 11. orrialdeak

Irakurgaia: Markel, Maddi eta zapatak12. eta 13. orrialdeak

Markelen eta Maddiren istorioa14. eta 15. orrialdeak

Nolakoak dira?16. eta 17. orrialdeak Itsaso ala itsaso?Pertsonaia misteriotsua18. eta 19. orrialdeak

Nor bezalakoa da?20. eta 21. orrialdeak Erabili22. eta 23. orrialdeak Pentsaketan 24. orrialdea Amaitzeko25. orrialdea

• Komikiaren azterketa egin eta galderei erantzutea. P• Entzungaia arretaz entzutea eta galderei erantzutea. P• Aniztasuna errespetatzea eta aberastasun iturritzat ulertzea. B • Agurrekin zerikusia duen lexikoa eta esapideak. K• Elkarrizketak osatzea eta antzeztea. P• Aurkezpenen egitura identifikatzea. P• Nork bere buruaren aurkezpena egitea. P • Irudiei erreparatuz, ipuinari buruzko hipotesiak egitea. P• Ipuina irakurtzea fonetika eta intonazio zuzenaz. P• Testuko zalantzak taldeka ebaztea. P• Desberdintasunak aintzat hartzea eta errespetatzea. B • Ipuina ordenatzea eta zuzenak eta okerrak identifikatzea. P• Ipuinaren inguruko hausnarketa: desberdintasunak errespetatzea. B• Alfabetoaren erabilera. P • Deskribapen-testuetatik abiatuta, pertsonaiak identifikatzea. P• Sinonimoak eta antonimoak. K • Entzungaia arretaz entzutea eta galderei erantzutea. P• Letra larrien erabilera. P• Deskribapen-testuak idaztea. P• Deskribapenetatik abiatuz, pertsonaiak identifikatzea. P • Konparazioa egiteko formulak. K• Deskribapen-testuak ekoiztea konparaziozko esaldiak erabiliz. P • Imajinazioa eta sormena martxan jartzea. P• Deskribapen-testu bat ekoiztea eta ahoz aurkeztea. P • Semaforoa pentsamendu-errutina ikastea eta praktikan jartzea. P • Ekin: Egoera errealen aurrean, sormena eta ekintzailetasuna lantzea. P• Hausnartu: Unitatean ikasitakoari buruzko hausnarketa egitea. P

EbaluazioaEbaluaziorako baliabideak (MO): Unitatearen ebaluazioa egiteko errubrika, 59. orrialdean. Gaitasunen ebaluazioa egiteko errubrikak, 72-87. orrialdeak. Etengabeko ebaluaziorako adierazleak, 100-101. orrialdeak. Unitatearen ebalua-zio-fitxa, 112. orrialdean

Guztion eskola• Oinarrizko curriculum-egokit-

zapena (MO) 4-7 orrialdeak. Sakontze-fitxa 40. orrialdean.

• Garaiz detektatzeko, 30. orrialdea.

Pentsaketan• Semaforoa pentsamendu-errutina

(Ikaslearen liburua): 24. orrialdean.

IKT baliabideak• ADIrako baliabide digitalak: liburu

digital interaktiboa, jarduera osa-garriak, etab.

• Ikasgelarako baliabide digitalak.

Sormena• Ataza integratua (Ikaslearen

liburua): 22-23. orrialdeak.

Ekimena• Ekin (Ikaslearen liburua):

25. orrialdea.

Askotariko adimenak• AA lantzeko jarduerak (Ikaslearen

liburua): I. Ikusizkoa eta espaziala 9. eta 14. or., II. Gorputzarena eta zinestesikoa 10., 11., eta 15. or., III. Logikoa eta matematikoa 14. eta 19. or., IV. Intrapertsonala 15. eta 25. or., V. Linguistikoa 20. or., VI. Pertsonartekoa 15. or.

• AA lantzeko jarduerak (POD): 33., 34., 35. eta 36. orrialdeetan.

Gaitasunak• Erabili (Ikaslearen liburua): 22-23.

orrialdeak.• Gaitasunak lantzeko fitxak (MO):

130-131. orrialdeak.

1Lagun berriak!

Ikasgelan talentua sustatzeko baliabideak

EDUKIAK

28

Page 2: Sormena Lagun berriak! Gaitasunak Ekimena …...Lagun berriak! 8. eta 9. orrialdeak Aspaldiko! Ezagutzen dituzu zure ikaskideak? 10. eta 11. orrialdeak Irakurgaia: Markel, Maddi eta

1. Komikitik abiatuta, informazio eskuratzea eta hipotesiak egitea. (Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna / Linguistikoa, Ikusizkoa eta espaziala)

2. Elkarrizketetan norberaren ezaugarriak eta besteenak errespetatuz hitz egitea. (Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna, Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna / Pertsonartekoa)

3. Testuak ulertzea, azaltzea eta antzeztea. (Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna / Linguistikoa, Gorputzarena eta zinestesikoa)

4. Hiztegia erabiltzen hasteko baliabideak eta estrategiak erabiltzea, ikaskuntzan aurrera egiteko. (Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna, Ikasten ikasteko gaitasuna / Linguistikoa, Intrapertsonala)

5. Ipuinak irakurtzea eta ulertzea, zentzu orokorra ulertuz eta norberaren esperientziarekin lotuz. (Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna, Ikasten ikasteko gaitasuna / Linguistikoa, Intrapertsonala)

6. Pertsonen deskribapen-testuak planifikatzea, idaztea eta azaltzea. (Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna, Ikasten ikasteko gaitasuna / Linguistikoa, Intrapertsonala)

7. Ikasitakoa identifikatzea, baloratzea eta horri buruzko hausnarketa egitea. (Ikasten ikasteko gaitasuna / Intrapertsonala)

Helburuak gaitasunen eta askotariko adimenen arabera

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

Komikia ulertzea, eta jasotako informazioaren ideia nagusiak interpretatzea.

Elkarrizketak hastea eta besteek esandakoa aintzat hartzea.

Komunikazio-egoeretan arretaz eta errespetuz entzutea eta parte hartzea.

Ipuinean gertatutakoa identifikatzea, ordenatzea, azaltzea eta horri buruz hausnartzea.

Deskribapen-testuak identifikatzea, interpretatzea eta ekoiztea, testu-mota horri dagozkion elemen-tuak eta baliabideak egoki erabiliz.

Hitzak alfabetoaren hurrenkeran ordenatzea hizte-gia erabiltzen ikasteko.

ESTANDARRAK

Gaia erraz identifikatzen du.

Informazioa jaso eta interpretatzen du, galderei zuzen erantzuteko.

Aktiboki entzuten du.

Eguneroko ahozko testuen informazioa erraz ulertzen du.

Hitzetan zein ekintzetan, beste ikuspuntu eta ohiturenganako errespetua adierazten du.

Ahozko hizkuntza hainbat helburutarako (akademikoa, soziala, ludikoa) eta bere adierazpen pertsonalerako (sentimenduak, emozioak…) erabil-tzen du, arlo desberdinetan.

Ideiak argi adierazten ditu, koherentziaz eta zuzentasunez.

Ikaskideen ekarpenak arretaz entzuten ditu, besteen ideiak, sentimenduak eta emozioak errespetatuz.

Ipuinean gertatu dena argi azaltzen du.

Ezagutzen ez dituen hitzak ulertzeko estrategiak erabiltzen ditu.

Gertakarien hurrenkera azaltzeko gai da.

Ipuinaren autorearen asmoa ulertzen du eta ondorioak ateratzen ditu.

Ahoz zein idatziz pertsonen deskribapen-testuak era ordenatuan egiten ditu.

Konparazioak zuzen erabiltzen ditu.

Irudi batetik abiatuz, deskribapen-testu bat idazten du.

Alfabetoaren ordena buruz daki.

Hiztegia erabiltzeko teknika bereganatu du.

Edozein hitz hiztegian aurkitzen du.

29

Page 3: Sormena Lagun berriak! Gaitasunak Ekimena …...Lagun berriak! 8. eta 9. orrialdeak Aspaldiko! Ezagutzen dituzu zure ikaskideak? 10. eta 11. orrialdeak Irakurgaia: Markel, Maddi eta

1. unitatea Lagun berriak!M

OTI

BATZ

EKO

GA

RAIZ

DET

EKTA

TZEK

O

Unitatearen edukiekin izan daitezkeen zailtasunei aurre hartzeko, ondorengo proposamenak kontuan har ditzakegu:

a. Sinonimoak eta antonimoak hobeto ulertzeko:

•Arbeleanhainbathitz(sinonimoetaantonimo)idatzi,nahasian.Adibidez:indartsu,ahul,sendo,motel,poliki, azkar, bizkor, gaizto, bihurri, on, zuzen, oker, alfer, nagi, langile… Ikasleei eskatu arbelera irteteko, etakoloreetakoklarionekingauzaberaesannahidutenhitzakbiribiltzeko.Ondoren,kontrakoesanahiadutenhitzakkoloreberekokoadrotansartu.Arbeleaneginbeharrean,paperzuribateanegindaiteke,geroirakasleakjasotzeko.

•Curriculum-egokitzapena: sinonimoak eta antonimoak lantzeko jarduerak daude (4-5 or.)

b. Konparazioak hobetzeko:

•Baino …-agoerabiliz,ikasleeiesaldiakegitekoeskatu.Horretarako,taldehandian,galderabatbotakodugu: “Zein da eskola-egunik onena: lehenengo eguna, astelehena, asteazkena, ostirala, ikasturteko azkeneguna…?”.Ikasleeieskatuaukeratudutenegunabestebatzuekinkonparatzeko,ereduakema-nez:“Zergatikdiozuostiraladelaegunikonena?Zerda,astelehenabainohobea?”.Ikasleekegindakoesaldietanarretajarrikodugukonparazioenegituraondodakitenalaezikusteko.

•Curriculum-egokitzapena: konparazioak lantzeko jarduerak daude (6-7 or.)

c. Irakurmena eta idazmena hobetzeko:

•Irakurketa kooperatiboa: lau kideetako taldeetan, irakurgaia irakurtzeko esan, eta rolak banatu: bi ikaslek testua irakurriko dute, beste batek laburpena egingo du, eta laugarrenak gainerakoek beren rola betetzendutelaegiaztatukodu.Prozesuaerrepikadaitekebesteirakurgaibatzuetan,ikasleguztiekrolguztietarakoaukeraizandezaten.

•Talderenbatekarazorikbadulanaondoegindutenalaezbaloratzeko(intonazioetaintentzioegokiare-kinirakurtzea),taldeenarteankideakaldatudaitezke.Balitekebestetaldebategokiagoaizatea.

– Unitatearenizenburuairakurri,etakomikiagainbegiratu.Horrelakogalderakproposadaitezke:

•Zeregoeratanegitenditugulagunberriak?•Unitatehonetan,nongolagunberriezaridirelausteduzue?•Noizetanonezagutuduzuezuenlagunberriena?•…

– Landukodirenedukienerabileratransmititu,lanketaribalioesanguratsuaemateko.

– Unitatearen helburuak ikasleentzat ikusgarri bihurtu:

•Zeresperoduzueunitatehonetan?•Zeraurkitukodugu?•Landukodugunaikusita,zerlortubeharkodugu?•…

– Ikasleei beren garrantzia helarazi: beraiek izango dira beren ikaskuntza-prozesuaren protagonistak, eta jarreraaktiboaizanbehardute.

– Ikasleei hasierako binetan arreta jartzeko eskatu, eta galdera hauek egin:

•Zeregundelausteduzue?•Zergertatzendaegunhorretan?•Zuentzatbereziada?Zergatik?•…

Helburuadalehenengoeskola-egunagogorarazteaetabizipenakpartekatzea.Beraienesperientzietatikabiatuta,komikiakegunhorretangertadaitekeenbesteegoerabataurkeztukobaitu.

Motibatzeko Detektatzeko

30

Page 4: Sormena Lagun berriak! Gaitasunak Ekimena …...Lagun berriak! 8. eta 9. orrialdeak Aspaldiko! Ezagutzen dituzu zure ikaskideak? 10. eta 11. orrialdeak Irakurgaia: Markel, Maddi eta

KOM

IKIA

LAGUN BERRIAK! – Ikasleek, talde handian, komikia aztertu entzungaia entzun baino lehen. Irakasleak lagundu diezaieke honako galdera hauek eginez: “Zer ikusten duzue komikian? Eskola-egun arrunta da, ala egun berezia? Zeri buruz ari dira hitz egiten? Zergatik begiratzen diote horrela ume ilehoriari? Zer gertatzen da azken irudian? …”.

– Komikia aurrean dutela, ikasleek Lagun berriak! entzungaia entzun. Entzun ostean, irakasleak ikasleei galdetu ea dena ulertu duten. Arazorik balego, entzungaia berriro jar daiteke, edo ulertu duten ikasleei eskatu azal dezatela.

– Ikasleek erantzunak arrazoitzeko edota gaiari buruz hitz egiteko, irakasleak honelako galderekin lagun diezaieke: “Nola dakizue Jurgen hortik datorrela? Gogoratzen duzue zuen eskolako lehen eguna? …”.

– Jarduera osagarri bezala, ikasleek, binaka, eskolako lehenengo egunetan aurkitu dituzten gauza berriak zerrendatu. Irakasleak laguntzeko honelako galderak egin ditzake: “Aurtengo ikasgela eta iazkoa berdi-nak dira? Hormen kolorea, mahaiak, arbelak… berdinak dira? Gauza berriak ikusten dituzue inguruan? Zein? Ikaskideak iazko berak dira? Badago ikaskide berririk? Eta irakaslea? …”.

– Ikasleek aurkitu dituzten aldeen artean gogokoen zein dituzten eta zergatik pentsatu. Denbora amai-tzean, binaka egindako zerrendak ozen irakurri eta zuzendu.

– Ikasleek, hirunaka, komikia antzeztu.

ERANTZUNAK

– Ainhoa neska beltzarana da, Oier mutil betaurrekoduna eta Jurgen mutil ilehoria.

– Ikasle berria alemaniarra da.

– Ainhoa beltzarana eta altua da. / Oier kizkurduna eta betaurrekoduna. / Jurgen altua eta ilehoria da.

– Erantzun irekia.

– Erantzun irekiak.

– Erantzun irekiak.

Lagun berriak!

Ainhoa: Kaixo, Oier! Zer moduz oporretan?

Oier: Primeran! Aurten ere aitona-amonak bisitatzera joan gara, beren herrira.

Mendi-txangoak egin ditugu, masustak bildu... Eta zuk zer egin duzu?

Ainhoa: Gu hondartzan egon gara. Surfean aritu naiz!

Oier: Mundiala! Aizu, ni baino altuagoa zara orain, ezta?

Ainhoa: Bai, bai. Udan hiru zentimetro hazi naiz. Ziur naiz aurten ikasgelako altuena izango naizela!

Oier: Umm, ez dut uste, Ainhoa... Ikusi duzu ate ondoan dagoen mutil ilehori hura, begi urdin-urdinak dauzkana?

Ainhoa: Ene! Bai mutiko altua! Baina mutil hori laugarren mailakoa izango da!

Oier: Ez. Hirugarren mailara dator; gure ikasgelara dator. Horixe esan dit Junek. Antza, Alemaniakoa da; duela gutxi etorri zen...

Ainhoa: Aaaaa! Badakit zer egingo dugun! Gure saskibaloi-taldean sartzea proposatuko diogu; horrela, aurten txapel-dunak izango gara!

Oier: Kaixo, ni Oier naiz, eta hau Ainhoa da. Nola duzu izena?

Jurgen (oso poliki hitz eginez; atzerritarra da, eta euskaraz duela gutxi ikasi du): Kaixo, ni Jurgen naiz. Alemaniakoa naiz. Berria naiz.

Maisua: Haurrok! Zatozte barrura! Zer zabiltzate hitz eta pitz? Ez duzue ikasturte berria hasteko gogorik, ala?

Hiru haurrak batera: Bai, bai! Berehala goaz!

31

ENTZUNGAIA

Page 5: Sormena Lagun berriak! Gaitasunak Ekimena …...Lagun berriak! 8. eta 9. orrialdeak Aspaldiko! Ezagutzen dituzu zure ikaskideak? 10. eta 11. orrialdeak Irakurgaia: Markel, Maddi eta

– Lehenengo jardueran, hutsuneak betetzeko aukeran dauden hitz guztiak zuzenak dira, helburua elkarriz-ketetan erabiltzeko lexikoa zabaltzea delako. Ikasleak binaka elkartu: testua osatu, eta, gero, antzeztu. Antzezpen pare bat egin ozen, hainbat aukera posible direla erakusteko.

– Bigarren jardueran, ikasleek asmatutako elkarrizketa antzezterakoan, fonetikari eta intonazioari erreparatu.

– Hirugarren jarduera egin ostean, ikasleei galdetu ea halako egoeraren bat suertatu zaien, leku edo egoera berri batean. Kasuren bat balego, ozen komentatu, eta nola lagundu zioten azaldu.

Entzun eta hitz egin

Nola dinamizatu taldea?

1. unitatea10. eta 11.orrialdeak

1. Guztiak zuzenak.2. Markel eta Haritz agertzen diren marrazkirako: Aspaldiko! Aupa. Zer moduz? Egun on! / Xabier

eta Oier agertzen diren marrazkirako: Ondo ibili! Ikusi arte!

Erantzunak

32

O JARDUERA OSAGARRIAK

Lagun onenaren bilaIkasleek beren ikaskideen artean bi lagun aurkitu beharko dituzte: etxetik gertuen bizi dena eta antzeko gustuak dituena. Ikasle bakoitzak non bizi den idatzi orri batean (herria, kalea, zenbakia, pisua… gogoratzen duten guztia). Orri berean, gehien gustatzen zaizkion gauzak idatzi, eta hurrenkeran jarri, gehien gustatzen zaionetik hasita. Lau edo bost zaletasun idatzi beharko ditu bakoitzak. Orri berean, gutxien gustatzen zaizkien ekintza pare bat ere idatzi. Helbidea eta gustuak idatzi dituzten orri eskuan, ikasleak eskolatik ibiltzen hasi, eta ahal beste ikaskiderekin hitz egin: non bizi diren, zer duten gustuko eta zer ez. Amatzeko, ikasle bakoitzak aukeratu dituen ikaskideak aurkeztu: bere etxetik gertuen bizi dena eta bere antzeko gustuak dituena.

G GAITASUNAK LANTZEKO JARDUERAK

Harrera onaIkasleek, ikasgelara ikasle berri bat erotzekotan, harrera ona egiteko zer egin behar den eta zer ez hausnartu. Ikas-leek, binaka, ikasle berri bati harrera ona egiteko egin beharko liratekeen bi gauza eta egin beharko ez liratekeen beste bi idatzi. Irakasleak galderen bidez lagun diezaieke: “Nola tratatu behar ditugu? Zer ez dugu egin behar? Nola lagundu diezaiokegu?...”. Binaka, idatzitakoa ozen irakurri, eta irakasleak ideia guztiak arbelean jaso. Talde handian ideiak azaldu: zer deritzeten, zeinekin datozen bat eta zeinekin ez, zergatik… Amaitzeko, ikasle bakoitzak talde handian adostutako harrera ona egiteko zerrenda jaso koadernoan.

Page 6: Sormena Lagun berriak! Gaitasunak Ekimena …...Lagun berriak! 8. eta 9. orrialdeak Aspaldiko! Ezagutzen dituzu zure ikaskideak? 10. eta 11. orrialdeak Irakurgaia: Markel, Maddi eta

Irakurri eta ulertu

Nola dinamizatu taldea?

Erantzunak

Irakurgaiaren aurreko galderak: Erantzun irekiak5. G / E / G / E / G6. urdinak / gorriak / gorria / urdina / urdina /

gorria / eskuinekoa gorria7. Hurrenkera: b), d), a) eta c).

8. Erantzun irekiak.9. Erantzun irekiak.

Irakurtzen ikasteko: b, d, e, g, i, k, l, n, ñ, q, s, u, w, x, z. / Erantzun irekiak.

1. unitatea 12 -15orrialdeak

O

G

AA

– Irakaslearen aginduei jarraiki, ikasleek, banan-banan, ipuina ozen irakurri. Fonetika eta intona-zioa zaindu, behar denean irakurritakoa errepikaraziz. Irakurketa ozena amaitu ondoren, ikasleek banaka eta isilean ipuina berriro irakurri. Irakurketan sortzen diren zalantzak koadernoan idatzi. Ondoren, Idatzitako zalantzak talde handian argitu, eta talde handian ipuina baloratu: gustatu zaien esan, zergatik, irakurtzeko erraza izan den…

– 15. orrialdeko “Irakurtzen ikasteko” ataleko jarduera talde handian egiteko, puzzleko letrak al-fabetikoki ordenatu, eta arbelean idatzi, hutsuneekin. Ikasleak puzzlea osatzeko falta diren letrak idatziko dituzte arbelean.

ASKOTARIKO ADIMENAK LANTZEKO JARDUERAK

– Eskatu ikasleei ipuina jarraitzeko: zer gertatuko da Markel eta Maddi eskolara heltzen dire-nean? Jarri hiruko taldetan eta idatzi bukaera taldeka. Ondoren, ikaskideei irakurri. Talde guztie-tako bukaerak irakurtzean, gehien gustatu zaiena bozkatu.

– Alfabetikoki eseri: ikasle batek ikasgelako ikaskide guztien izenak arbelean idatzi. Ikasleak, bi-naka, izen horiek alfabetikoki antolatu orri batean. Egindako zerrenda oinarri hartuta, talde han-dian, bata bestearen ondoan eseri alfabetoaren ordena kontuan hartuz.

JARDUERA OSAGARRIAK

– Ikasleek, binaka, Markelen edo Maddiren deskribapena idatzi, datuak esaldiz esaldi emanez. Ikas-leei esan gutxienez lau esaldi idazteko, eta, horien artean, datu faltsu bat ezkutatzeko. Talde han-dian, deskribapenak ozen irakurri, eta datu faltsuak identifikatu.

GAITASUNAK LANTZEKO JARDUERAK

– Zer nahiago duzu? Ikasleei gogorarazi Maddiri eta Markeli zapatek min egiten dietela; kolore desberdineko zapatek ez dietela minik egiten, baina beste umeek barre egingo dietela. Ikasleei egoera horretan zer egingo luketen galdetu. Ikasleek, binaka, zer egingo luketen eta zergatik pentsatu. Bikoteen hausnarketak talde handian azaldu.

– Hitz eta esaldi berriak ikasteko teknika: Ikasleei azaldu hitz eta esaldi berriak gogoratzeko teknika bat ikasiko dutela: hitz edo esaldi berri horiekin esaldiak idatziko dituzte. Adibidea jartze-ko, “Herrenka” eta “bost axola zait” idatzi arbelean eta, talde handian, bi forma horiek erabiliz adibideak sortu: “Futbolaria herrenka dabil ostiko bat eman diotelako”. Ikasleek ipuinean aurkitu dituzten hitz berriak orri batean idatzi, eta bakoitzarekin bi edo hiru esaldi osatu. Esaldi guztiak ozen irakurri, eta, behar izanez gero, zuzendu.

33

Page 7: Sormena Lagun berriak! Gaitasunak Ekimena …...Lagun berriak! 8. eta 9. orrialdeak Aspaldiko! Ezagutzen dituzu zure ikaskideak? 10. eta 11. orrialdeak Irakurgaia: Markel, Maddi eta

Idatzi eta hausnartu

Nola dinamizatu taldea?

Erantzunak

10. 1. baxua / 2. argala / 3. indartsua / 4. argi-argiak / 5. gorrixka / 6. Kizkurduna

11. Markelen deskribapena kutxa urdinean da-goena da.

12. lodia – potoloa / baxua – txikia / kaskagorria – ilegorria / argala – iharra / indartsua izan – sasoi onean egon

13. Udan, mutiko dibertigarri bat ezagutu dut. Ile luzea eta kizkurra du. Begi ñimiño beltzak ditu, eta beti dago irribarretsu. Ezetz asmatu zertan ibiltzen den? Bai, horixe: futbolean! / Aurten neska berri bat dago ikasgelan. Ile la-burra eta azal beltzarana du, eta janzteko gustu ona du: eskolara lepoko koloretsuz, eta eskumuturreko politez etortzen da.

1. unitatea16. eta 17.orrialdeak

34

AA

G

O

– Hamaikagarren jardueran, deskribapenei buruzko hausnarketa egiteko, irakasleak galdera hauek egin ditzake: “Deskribapenak berdinak dira? Gauza bera kontatzen dute? Hitz berberak erabiltzen dira? Zein hitz erabiltzen duzue zuek pertsonak deskribatzeko? …”.

– Hamabigarren jarduera egin ostean, ikasleei sinonimoen beste adibide batzuk jartzeko. Ikasleak animatzeko, irakasleak bidea eman dezake: “Nola esaten da astiro beste modu batean? Zer da garaia izatea? Nola esaten duzue alai nago beste modu batean? …”.

ASKOTARIKO ADIMENAK LANTZEKO JARDUERAK

– Tabu jolasa: Sinonimoak eta antonimoak erabiltzeko jolas aproposa da. Helburua da hitz bat as-matzea, adibidez, saskibaloia. Horretarako, azalpenak eman behar dira, baina esan ezin diren hitz batzuk daude (hitz klabeak), hala nola, baloia, saskia, altua, jolastu. Ikasleek, azalpenak emateko, hitz horien sinonimoak erabili beharko dituzte, edo, bestela, antonimoak erabili eta kontrakoa esan nahi dutela adierazi. Saskibaloia azaltzeko modu bat hau izan daiteke: olinpiadetako joko (jolasaren sinonimoa) bat da. Jokalariak ez dira baxuak (altuaren antonimoa), kontrakoa baizik… Ikasleen adimen linguistikoa lantzeko modu jostagarria da.

JARDUERA OSAGARRIAK

– Sinonimo eta antonimo txapelketa: Ikasleak bost taldetan banatu (4-5 ikasleko taldeak). Irakas-leak hitz bat esan eta taldeek, minutu batean, hitz horren sinonimo bat eta antonimo bat idatzi behar dituzte. Horretarako, hiztegia erabil dezakete. Sinonimo bat eta antonimo bat lortzen duen lehenengo taldeak puxtarri bat eramango du. Talderen batek 3 puntu lortzen duenean, txapelketa amaituko da (nahi beste luza daiteke).

GAITASUNAK LANTZEKO JARDUERAK

– Bizkorrak gara, gero! Irakasleak arbelean eskolako ohiko eginkizunak idatzi: lasterketak, gim-nastika, jolasak, musika, eskulanak, matematika… Ikasleak binaka jarri eta ikaskideari buruz ho-nakoa idatzi: beren ustez ona den eginkizun bat eta hobetu beharko lukeen beste bat. Bukatzean, ikaskideari papera eman eta ikasle bakoitzak bere bikoteak jarri duena irakurri. Irakasleak kasu bakoitzean esandakoa argudiatzeko eskatu: “Zergatik esaten duzu hori egiten ona dela? Zergatik hobetu behar du beste hori?...”. Bukatzean, binaka, besteak esandakoari buruzko iritzia eman: harrigarria izan da, ados nago, ez nuen hori uste…

Page 8: Sormena Lagun berriak! Gaitasunak Ekimena …...Lagun berriak! 8. eta 9. orrialdeak Aspaldiko! Ezagutzen dituzu zure ikaskideak? 10. eta 11. orrialdeak Irakurgaia: Markel, Maddi eta

Idatzi eta hausnartu

Nola dinamizatu taldea?

Erantzunak

14. Mototsak dituena Leire da. / Hanka luzedu-na Olatz da. / Lorea aztertzen ari dena Lore da. / Ile kizkurduna Markel da. / Lupa duena Gari da. / Lore da Markelen lagun mina.

15. Kopiatze-lana.16. Erantzun irekia.17. Erantzun irekia.18. Erantzun irekia.

1. unitatea 18. eta 19.orrialdeak

35

AA

G

– Hemezortzigarren jardueran, Interneten bilatu beharreko pertsonaiek oso ospetsuak edota de-nentzat ezagunak izan behar dute, bestela, ariketa oso zaila izango da. Pertsonaiak aukeratzeko orduan, irakasleak pertsonaia mota aukera dezake: “Bilatu kantari ezagun bat / Bilatu kirolari arrakastatsu bat / Bilatu aktore famatu bat / …”. Horrela, errazagoa izango da jarduera, eta hainbat alditan errepikatu ahalko da.

ASKOTARIKO ADIMENAK LANTZEKO JARDUERAK

– Hamaseigarren jarduera espazioaren antolaketarekin uztartu daiteke. Horretarako, pertsonaia as-matzeko orduan, izena esan gabe asmatu behar da. Adibidez: “bigarren lerroaren eskumako aldean dagoen neska da?” Helburua da deskribapena eta adimen espazialaren lanketa uztartzea, azalpenen zehaztasun handiagoa lortzeko.

GAITASUNAK LANTZEKO JARDUERAK

– Galdera egokiak: Ikasleak binaka jarri, eta ikasgelan dagoen objekturen bat aukeratuko dute, gainerakoei zein den esan gabe. Objektu horren izena papertxo batean idatziko dute. Binaka, besteek aukeratu duten objektua zein den asmatzeko egin ditzaketen galdera egokiak prestatuko dituzte. Hori galdera baino ezin izango dituzte egin. Irakasleak ikasleei galderak ondo pentsatzeko eta aukeratzeko azpimarratu behar die. Binaka, ondoko bikoteari prestatu dituzten hiru galderak egin, besteek aukeratu duten objektua zein den asmatzeko.

Markelen lagunak

Markel: Kaixo, lagunak! Zer moduz?Nire lagunak aurkeztu nahi dizkizuet. Horretarako, ikasturtea amaitu baino lehen egin genuen txango baten argazkia ekarri dizuet.Guztietan garaiena Olatz da. Oso hanka luzeak dauzka, flamenkoenak bezain luzeak. Hala ere, Olatzi ez zaio gustatzen saskibaloia. Olatz futbolari bikaina da!Mutiko ilehoria Gari da. Garik jakin-min handia du, eta gelako jakintsuena da. Animaliak ikaragarri gustatzen zaizkio. Txango horretara, adibidez, lupa bat eraman zuen, eta animaliak aztertzen ibili ginen. Pila bat ikasi genuen Garirekin! Ba al zenekiten tximeleta guztiak ez direla familia berekoak?Bihurri-itxura duen neskatila Leire da. Iaz betaurrekoak jarri zizkioten, ez baitzuen ondo ikusten arbelean idatzitakoa. Ile luze eta beltzarana dauka, oso ederra, baina gehienetan bi mototsetan bilduta eramaten du.Eta mutiko ilegorri hori neu naiz. Horiexek dira nire eskolako lagunak!Zer diozue? Beste neskatila bat ere ageri dela argazkian? Loreak biltzen ari den hori?Bai, arrazoi duzue! Nire alboan dagoen neskatila eder hori... nire lagun mina da!Hamaika gauza dauzkat berari buruz esateko! Hobe beste egun batean kontatzen badizkizuet!

ENTZUNGAIA

Page 9: Sormena Lagun berriak! Gaitasunak Ekimena …...Lagun berriak! 8. eta 9. orrialdeak Aspaldiko! Ezagutzen dituzu zure ikaskideak? 10. eta 11. orrialdeak Irakurgaia: Markel, Maddi eta

Idatzi eta hausnartu

Nola dinamizatu taldea?

Erantzunak

19. a / a / b20. Erantzun irekia.21. E / G / G / G / E

22. C23. 1. hartz / 2. jirafa / 3. lehoi / 4. tximino /

5. izurde / 6. loro

1. unitatea20. eta 21..orrialdeak

36

AA

O

– Hogeita hirugarren jarduera egin ondoren, ikasle bakoitzak bere familiaren deskribapena idatz de-zake, senideak animaliekin konparatuz. Binaka, deskribapenak trukatu, eta seniderik xelebreena aukera dezakete.

ASKOTARIKO ADIMENAK LANTZEKO JARDUERAK

– Mimika-jolasa: ikasleak taldeka jarri eta animaliekin egindako konparazio barregarriak mimika bidez adierazi. Txapelketa modura ere antola daiteke, baina konparazioak modu jostagarri batean lantzea da helburua, adimen zinestesikoari helduz.

JARDUERA OSAGARRIAK

– Hogeita batgarren jardueran, hausnarketa txiki bat bidera daiteke. Horretarako, irakasleak honako galdera hauek egin ditzake: “Bikiek ezaugarri fisiko nahiko antzekoak edo berdinak dituzte; baina izaera berdina al dute? Antza izateak izateko era berdina izatea dakar? Zuen familian, antza duten anai edo arrebak, izateko era berdina al dute? Zergatik?...”.

– Hogeita bigarren jardueran, banaka Klausen irudia egin koadernoan. Irudiak egin ondoren, ikas-leak talde txikitan elkartu; irudiak alderatu, eta esan deskribatutakoa zer irudik islatzen duen on-doen eta zergatik.

– Animaliak bezalakoak gara: Irakasleak konparazioak egiteko eredu bat aurkeztuko du eta esal-diak arbelean idatziko ditu. Honakoak erabil daitezke: “Elefanteek belarri handiak eta memoria handia dituzte”.

a) Keparen belarriak elefantearenak bezalakoak dira.b) Amaiaren belarriak elefantearenak baino handiagoak dira.c) Jonek elefanteek bezalako memoria dauka.d) Nereak elefanteek baino memoria hobea dauka.

Ikasleek, binaka, interesgarri deritzeten bi animalia aukeratuko dituzte. Animalia horietako bakoitzeko ezaugarri nagusiak zerrendatuko dituzte: azkarrak diren, indartsuak, atseginak, handiak, hankaluzeak, belarriandiak… Gutxienez, lau edo bost ezaugarri idatziko dituzte. Ezau-garri bakoitzarekin, ikusitako ereduak bezalako konparazioak egingo dituzte.

Page 10: Sormena Lagun berriak! Gaitasunak Ekimena …...Lagun berriak! 8. eta 9. orrialdeak Aspaldiko! Ezagutzen dituzu zure ikaskideak? 10. eta 11. orrialdeak Irakurgaia: Markel, Maddi eta

Ataza integratuaren helburua da unitatean zehar landutakoa egoera errealetan eta haurren mundukoak izan daitezkeen egoeretan erabiltzea; hau da, gaitasunak eta askotariko adimenak aktibatzea.

– Lehenengo jardueran, ikasleek ez badaukate oso argi zer pertsonaia asmatu, irakasleak lagundu diezaieke. Horretarako, honako galderak egin ahal dizkie:

•Zurepertsonaiaksuper-botererenbatizangodu?

•Animaliarenbatenantzaizangodu?

•Zuremaskotaizangoda?

•Dragoiakgustatzenzaizkizu?

•…

– Laugarren jardueran, ordenatzeko orduan laguntzeko, irakasleak hirugarren jarduerako koadroa marraztu dezake arbelean. Ikasle bakoitzak bere koadernoan ere kopia dezake. Ondoren, laugarren jarduerako da-tuak taulan kokatu.

Ataza integratu honetan egitea proposatzen dena ez da deskribapen hutsera mugatzen. Idatzizko ekoizpena bezain garrantzitsua da ikasleek bukaeran egin beharko duten aurkezpena. Kasu honetan, seigarren jardueran, ikasleei argibideak ematen zaizkie aurkezpena prestatzeko:

•Teknika:buruzikastea.

•Osagarria:irudia(marrazkia,plastilinazkofigura…)edomozorroa.

•Aurkezpenerakogomendioak:agurraetanorbereburuarenaurkezpena.

37

Erabili

Ataza integratua

1. unitatea 22. eta 23.orrialdeak

Azalpena

Orientabideak

Ekoizpena

Page 11: Sormena Lagun berriak! Gaitasunak Ekimena …...Lagun berriak! 8. eta 9. orrialdeak Aspaldiko! Ezagutzen dituzu zure ikaskideak? 10. eta 11. orrialdeak Irakurgaia: Markel, Maddi eta

Pentsamendu-errutina honen helburua da irakurtzen dutena kritikotasunez irakurtzea, eta bertan dagoen infor-mazioa zalantzan jartzea. Horrela, ikasleei laguntzen zaie egiatasunaren zalantza-markak identifikatzen.

Edozein testu irakurtzean erabil daiteke. Oso erabilgarria da, adibidez, komunikabideetako testuak aztertzeko orduan: egunkarietako berriak, telebistetako albistegiak… baina baita eztabaida edo elkarrizketa pribatuak ere. Kasu horietan, puntu gorri asko egon daiteke. Hori dela eta, errutina hau barneratzea oso aberasgarria da, jarrera kritikoa garatzeko bidea ematen duelako.

1. Ikertzeko elementu bat aukeratu (kasu honetan, emaila).

2. Ikasleek elementu hori aztertu egingo dute, argi gorriak eta argi horiak detektatzeko (gezurra izan daitekeena, alegia).

3. Testuan, kolorez inguratuko dira gezurra izan daitezkeen atal horiek (gorriz, okerrak; horiz, zalantzazkoak). Ondoren, zerrenda bat idatzi, gorriz eta horiz markatutako puntuekin.

4. Ikasleei galdetu: “Zer ikasi dugu zalantzazkoak izan daitezkeen seinaleei buruz? Zer ikasi dugu zonalde gorriei buruz? Kontuz izan behar al dugu?”.

38

Pentsaketan

Nola dinamizatu taldea?

1. unitatea24.orrialdea

Semaforoa errutinaren helburua

Noiz eta non erabili daiteke?

Nola egin jarduera?

Page 12: Sormena Lagun berriak! Gaitasunak Ekimena …...Lagun berriak! 8. eta 9. orrialdeak Aspaldiko! Ezagutzen dituzu zure ikaskideak? 10. eta 11. orrialdeak Irakurgaia: Markel, Maddi eta

EKIN

Proposatutako jardueran, ikasleek neskak eta mutilak jolastokian elkarrekin jolasteko plan bat pentsatu behar dute. Helburua da trebetasun pertsonalak garatzea, eta, era berean, ekintzailetasun-jarrera eta -gaitasuna sustatzea: egunerokotasunean komunikatzea, erabakiak eta ardurak hartzea, antolatzea, planifikatzea, inspiratzea eta motibatzea.

Egoera ebazteko orduan, hainbat teknika erabil daitezke: ideia-jasa, binakako eztabaida, edo banaka aukeratzea eta taldean partekatzea. Kasu guztietan, eskema hau lagungarria izan daiteke:

HAUSNARTU

Ikasleek, banaka, atal honetan dagoen taula beteko dute koadernoan. Atal honetan, ikaskuntza-proze-suari buruzko hausnarketa bideratzen da, ikasi denaren balioa eta etorkizunerako gakoak. Informazio hori guztia lortzeko, oso garrantzitsua da ikasleek “Zergatik?” galderari zintzo erantzutea, horrek emango baitu ikaskuntza-prozesuari buruzko informazio zehatza.

39

Amaitzeko

Nola dinamizatu taldea?

1. unitatea 25.orrialdea

Zein da arazoa?Neskak eta mutilak elkarrekin jolasteko modu bat aurkitu behar dut.

Nola antolatuko gara erronka gainditzeko?

Badakigu zer nahi dugun. Orain, zer egin dezakegu konpontzeko?

Ideia-jasa bat antolatuko dugu talde informaletan.

Honako hau izan daiteke pro-posamen bat: futbolean talde mistoak egitea.

Proposatutakoen artean, zein dira interesgarrienak eta egin-garrienak?

Nola jarriko dugu martxan?Ideia-jasa talde informaletan asteko jolastorduak nola dinami-zatuko ditugun erabakitzeko.

Nor arduratuko da proposatu-takoa betearazten?