ezkontza gehigarria

16
2012ko maiatzaren 11 GOI B ERRI E zkontza gehigarria

Upload: goierriko-hitza

Post on 22-Mar-2016

229 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

GoiBerri aldizkariak argitaratu duen Ezkontza Gehigarria. 2012 urtea.

TRANSCRIPT

Page 1: Ezkontza Gehigarria

2012ko maiatzaren 11

GOIBERRI

Ezkontzagehigarria

Page 2: Ezkontza Gehigarria
Page 3: Ezkontza Gehigarria

GOIBERRI 03EZKONTZA GEHIGARRIA

Bai, nahi dutEzkontza ospakizuna antolatzea hilabete askotako lana izaten da, jantziak,jatetxea, zeremonia lekua, eraztunak, bidaia ... aukeratu behar izaten baitira.Goierrin, bertatik bertara, horretan adituak diren profesionalak dauzkagu.

Ezkontza ospatzeko egiten di-ren erritu eta ohituren multzoada ezteia. Kultura batetik bes-tera ezteien ospakizuna askoaldatzen bada ere, badira os-pakizun guztietan errepikatzendiren elementuak: ezkongaiakelkarri hitz ematea, opariakematea eta banketea egitea.Ezkontza guztiak dira desberdi-nak, oso ospakizun pertsonaladelako. Baina ezkontzen ingu-ruan hainbat sinbolo errepika-tzen dira; batzuk, oso aspaldi-koak.

Emaztegaia zuriz ezkontzea-ren tradizioa, 1840. urtetik da-tor. Mundu osoan zabalkundehandia izan zuen lehenengo ez-kontzetako bat, Erresuma Ba-tuko Victoria I. erreginarenaizan zen. Zuriz jantzita ezkonduzen, eta harrezkeroztik, EuropaMendebaldean emaztegaiekgehien erabili izan duten kolo-

rea da, nahiz eta azken urtee-tan tradizio hori ere aldatzen ariden. Zuriak garbitasuna, puru-tasuna eta zintzotasuna adie-razten du.

Zaharra, berria, urdinaEmaztegaientzat ere badagobeste sinbolo bat: zaharra, be-rria, utzitakoa eta urdina denelementuren bat eramatea ez-kontza egunean. Zaharrak,bere familiarekiko lotura adie-razten du. Horregatik, askotan,emaztegaiak familiako norbai-tek utzitako bitxiren bat janztendu ezkontza egunean. Berriak,bizitza berri bat hasteko itxaro-pena sinbolizatzen du. Utzita-koak, laguntasuna adieraztendu; eta urdinak, bikotearen fi-deltasuna sinbolizatzen du.Victoria erreginaren ezkontza-ren aurretik, urdinez ezkontzenomen ziren emaztegaiak.

Eraztuna ezkerreko eskukohatz nagian jartzea ere antzina-ko garaietatik datorren ohiturada. Bihotzera zuzenean doanzaina bertatik doala uste bai-tzuten greziarrek.

Eztei ospakizuna bukatuta-koan, arroza botatzearen ohi-tura ere ez da gaur goizekoa.Emankortasuna edo ugalkor-tasuna adierazten du ekintzahorrek, eta Asiatik hartutakoohitura da.

MusikaMusika ere garrantzitsua izatenda eztei egunean. Antzina ustezuten, musikak, izpiritu txarrakuxatu eta bihotzak pozten zi-tuela. Eztei martxa ere aspaldi-koa da. Mendelsshonek konpo-satu zuen Ingalaterrako Victo-ria printzesaren eta Prusiako

Guillermo printzearen ezkon-tzarako.

Ezkontza guztiakdira desberdinak,baina ezkontzetanhainbat sinboloerrepikatzen da.

Page 4: Ezkontza Gehigarria

04 GOIBERRIEZKONTZA GEHIGARRIA

«Garrantzitsua da izaerarekin batdatorren soinekoa aukeratzea»

Leire SantillanDiseinatzailea

Page 5: Ezkontza Gehigarria

GOIBERRI 05EZKONTZA GEHIGARRIA

Loinaz Agirre UrretxuEmaztegaiaren soinekoa iza-ten da ezkontza ospakizunetanprotagonismorik handienetari-koa izaten duena. Leire Santi-llanek (Urretxu, 1974) urteakdaramatza ezkontza jantziakdiseinatzen eta neurrira egiten.Amabitxientzat eta gonbida-tuentzat ere egiten ditu jan-tziak, Urretxuko eta Donostia-ko dendetan.Emaztegaia soinekoa egiteradoanean, ideia garbiarekinetortzen da, ala jarrera irekiaizaten du?Etxetik ideiaren bat edo besteekartzen dute, baina bukatugabe. Normalean kolorea etaluzera pentsatuta ekartzendute. Eskotearekin zalantzagehiago izaten dute.Soinekoa sortzeko prozesuazein izaten da?Enkargu bakoitza mundu batda. Lehenengo egunean, korte-ari buruz, bolumenari buruz,gustatzen zaizkizun estiloei bu-ruz hitz egiten dugu.

Bigarren egunerako, aurrekoegunean hitz egindakoarekin,marrazkiak egiten ditut, propo-samen batzuk prestatzen ditut.Oihal gehiago ere begiratzen

ditugu eta aurrekontuak egitenditut. Dendan, lehen egindakoprototipoak edukitzen ditugu,algodoizkoak. Modelo horiekprobatu eta gustatu zaizunmodeloaren gainetik, gustatuzaizun oihala jartzen dugu, soi-nekoa irudikatzeko. Prototipo-aren bidez eta oihala gaineanjarrita, ikusten da soinekoakzein itxura izango duen.Zenbat denborako prozesuaizaten da?Ezkontza jantzietan komeniizaten da sei hilabeteko tarteahartzea. Gonbidatuetan, asko-tan, bi hilabeterekin ere nahi-koa izaten da. Baina denboragehiagorekin etorriz gero, askozere hobeto. Udaberritik aurreralanpetuago egoten gara. Zein oihal mota erabiltzen ditu-zue?Oihal naturalak, batez ere zetanaturala. Hainbat motatako

lana dauka, baina ondo egoki-tuta eramanez gero, ez du ara-zorik ematen. Tailaka egindadaudenak ondo geratzea zaila-goa da, bularraren neurrira etagorputzaren formara ondoegokitzea zaila baita. Neurriraeginez gero, ondo geratzen da.Eskotearen arabera, barruko

eta preziotako zetak daude.Kalitate ezberdineko oihalakizaten ditugu, aurrekonturaegokitzeko. Oihalaren araberaeta soinekoak daukan lanarenarabera, prezioa dezente alda-tzen da.Soinekoarekin zer bilatzen dubezeroak? Lasai egotea, jantziarekin erososentitzea. Gustura ikusten ba-zara, beste lasaitasun batekinzoaz edozein lekura. Eguneroikusten zarena baino pixka batdotoreago ikusi behar zara, bai-na mozorrotu gabe. Zure ustez, ezkontza jantzie-tan, zer da garrantzitsuena?Nik uste dut garrantzitsuena,norberaren izaerarekin bategingo duen soinekoa izateaeta egun horretan lasai ibiltzeadela. Janzten duzunean, esa-tea: bai, hau da nik pentsatutaneukana edo hau da nik nahinuena. Gehienean, zuriz janzten diraemaztegaiak, baina koloreei da-gokionean, zein aukera dago?Aukera handia dago. Dendanoihal dezente dauzkagu eta ho-rrez gain, katalogoetatik ereekartzen ditugu.Emaztegaiak kolore berriekinanimatzen al dira?Denetarik dago, baina, gehie-nek, txuria aukeratzen dute. As-kotan beste kolore bateko de-taileak jartzen dizkiogu. Halaere, hainbat koloretako ezkon-tza jantziak egin ditugu: grana-teak, berdeak, laranja suabebat... Aukera badago. Soinekoaren luzerari dagokio-nean, zein luzeratakoak egitendituzue gehien?Gero eta soineko motz gehiagoegiten da ezkontza jantzietan,bai emaztegaiarenean, baiama bitxiarenean.Eskotearekin zalantza gehiagoizaten dutela esan duzu. Pala-bra de honor erakoak asko ikus-ten dira.Asko egiten dira bai horrelako-ak. Eskote mota hori gehiagolandu behar da, beste eskotebatzuk baino gehiago, bere le-kuan egokituta geratzeko. Bere

arropak ere bere garrantziaizango du.Bularretakoa beti oso garran-tzitsua da. Guk lehenengo pro-batik, bularretakoa aukeratzendugu. Askotan bularretakoasoinekoari lotzen edo jostenzaio. Kuleroak ere lehenengoprobatik aukeratzen dira asko-tan, kulero luze batekin, gorpu-tzaren forma alda daiteke.Behin soinekoa aukeratutako-an, gainerako osagarriak auke-ratuko dira, ezta?Poliki-poliki osagarrietan pen-tsatzen joaten gara. Orain, ge-roz eta gehiago erabiltzen diraburuko apaingarriak. Zapatakere oso garrantzitsuak dira.Osagarri guztiak garrantzi-tsuak dira.Gonbidatuen jantziei dagokio-nean, nolakoak izaten dira?Motza eramaten da geroz etagehiago. Amabitxietan orainarte, beti, arropa luzea eramanizan da. Hori ere aldatuz doa,eta geroz eta gehiagok, motzajanzten dute.Neurrira egiten dituzu jan-tziak. Pieza bakoitza, bakarraizango da.Bai. Ez dugu errepikatzen. Ho-rrek ere lasaitasuna ematen du,ezkontzaren batera joan etagonbidatuak soineko berdinaedo kolekzio berdinekoa era-matea ez baitzaio inori gusta-tzen. Neurrira eginda badakizuez duzula berdinik ikusiko.Ideiak nondik hartzen dituzu?Etengabeko lana da hori. Dei-garria egiten zaidana gorde egi-ten dut. Pelikularen bat ikustendudanean, informazioa jasoeta landu egiten dut. Edo era-kusketaren batetik, argazkieta-tik... Detaileak bildu eta landuegiten ditut, eta hortik atera-tzen ditut diseinuak. Diseinuakprest izaten ditut jendeari era-kusteko. Jendeak ekartzen di-tuen ideiak osatzen saiatzennaiz. Bezeroaren beharra ulertubehar duzu eta nik ere zerbaitgehiago eskaini behar dut. As-kotan ideia nahiko landua ekar-tzen dute, baina nik, nire iritziaeman behar dut.

«Ezkontzasoinekoarekineroso sentitzeabilatzen dujendeak»

«Denetarikokoloreak daudebaina gehienak,txuriak egitenditugu»

«Gero eta soinekomotz gehiagoegiten diraezkontzajantzietan»

«Ezkontzajantzietan komeniizaten da seihilabeteko tarteahartzea»

Page 6: Ezkontza Gehigarria

06 GOIBERRIEZKONTZA GEHIGARRIA

Ezkontza jantziek baldintzatzendute barruko arropa. Liga daemaztegaiaren osagarrietakobat. MIKEL ALBISUBarrutik ere

dotore

Page 7: Ezkontza Gehigarria

GOIBERRI 07EZKONTZA GEHIGARRIA

Ikusten ez bada ere, garrantziahandikoa izaten da barrukoarropa. Bikotekidea limurtzekoasmoez gain, gainerako arropaegokiago gelditzeko eta gorpu-tza moldeatzeko aukera ema-ten baitu barruko arropak. Erahorretan, barruko arropa auke-ratzerakoan, erosotasunarekinbatera, estetikari eta sexy ego-teari begiratzen zaio.Ezkontza eguna ere barrutik

dotore jantzita joateko egunaizaten da. Beasaingo Zuretzateta Pergola dendetan badutehorretan esperientzia.

EmaztegaiaEmaztegaiaren kasuan, soine-koak baldintzatuko du barrukoarropa. Batez ere, bularretakoa.«Eskotearen arabera izatenbaita. Adibidez, soinekoak hil-da eskotea edo uhalik gabekoeskotea baldin badu, edo lepo-an lotutakoa baldin bada... bu-larretako egokia eraman behar

da», argitu du Tere Garinek. Ho-rregatik, soinekoa aukeratuta-koan «komeni da bularretakoaere aukeratu, eta soinekoarekinbatera probatzea».Hori bai, edozein motatako

bularretakoa aukeratzen delaere, bularretakoak betegarriasko samar izatea gomenda-tzen du Garinek. «Normaleanandregaiaren soinekoak pisatuegiten du eta, bularrak zapalduegiten ditu».Kuleroaren kasuan ere bada

aukerarik. Gaur egun, merkatu-ratu dituzten kulero luzeekin,gorputza moldatu daiteke.Koloreari dagokionean, mar-

fil koloreko barruko arropak au-keratzen dituzte gehienean.

Gerruntzearen itzuleraGorputza estilizatzeko nahia-ren ondorioz, garai batean era-maten ziren gerruntzeak edofajak itzuli egin dira, bai ezkon-tzetarako, bai egunerorako.

zotxo urdinarekin. Emazte-gaiak ezkontza egunean, zer-bait urdina eraman behar iza-ten du Garinek azaldu duenez.«Niri gehiago gustatzen zaitliga urdina baino, liga txuria iza-tea eta zerbait urdinarekin.Emaztegaiei geuk oparitzendiegu liga, andregaiek oparitu-tako zerbait ere eraman behardela esaten da eta». Garai ba-teko ligerorik ez da erabiltzen.Zetazko galtzerdiak ere ga-

rrantzitsuak izaten dira emaz-tegaiarentzat, nahiz eta gehiegiez diren ikusten. «Izter erdirai-nokoak izaten dira, parpailaedo enkaje handikoak».

SenargaiaSenargaiaren kasuan, norma-lean, ama izaten da barrukoarropa erosten duena. Gan-tzontzilo berezixeagoak eros-ten dituzte: zuriak edo beltzak,baina zilar koloreko gerrialdea-rekin.

«Emaztegaiarenezkontzasoinekoakbaldintzatuko dubarruko arropa»

Hori bai, egokituak. «Faja, bule-tarretaraino iristen da eta ez dumarkarik egiten, fajak egitenduten bezala».Garai bateko bodia ordezka-

tzera, berriz, faja-kamisetaetorri da. Badu berezitasun bat:«konbinazio tankerakoa da,baina norberaren bularretako-arekin eta kuleroarekin erama-tekoa da. Kamiseta honek es-tutu egiten du, eta haragi bigunhoriek disimulatzen ditu», azal-du Garinek.

Gainerako osagaiakEmaztegaiak ere izaten du pie-za berezi bat: liga. Zuria edomarfil kolorekoa izaten da, la-

Page 8: Ezkontza Gehigarria

08 GOIBERRIEZKONTZA GEHIGARRIA

Osagarriengarrantzia

rak asmatutakoak, norberarenirudimenezkoak izan daitezke,edo imitaziozkoak. Azkenhauek, katalogoetatik aterata-koak izan daitezke. «Era horre-tan, ametsetako bitxiak egindaitezke prezio askoz ere mer-keagoan. Saiatzen gara piezabakoitza pertsonalizatua iza-ten; bakarra izan dadila» gai-neratu du.Harribitxi txikiak, agetak, tur-

kesak, ur marinak, olibinak, ko-ralak, amatistak, zirkonitak,swaroskiak eta txekiar beirakaukeratuta, moda-modako di-seinuak egiteko aukera dago.Perla naturaletan ere aukerazabala daukate. Bitxiak egiteko behar den

material guztia saltzen dute:kateak, makila txikiak, larrua,sokak, zeramikak, akrilikoak,feldroak, lumak... erabiltzendira. «Iaz, alumuniozko piezekarrakasta handia izan zuten»,azaldu du.

Osagarriak garrantzia handiko-ak izaten dira beti. Soinekorikdotoreena, osagarririk gabe, ezda hain dotorea izango. Osaga-rriek gainera, joko handia ema-ten dute eta osagarriak baka-rrik aldatuta, jantzi eta oineta-ko berberak jantziagatik, itxuraerabat aldatuko da. Ezkontza ospakizunetan, bai

ezkongaiek, bai gonbidatuek,osagarriak tentuz aukeratukodituzte. Jantziak eta oinetako-ak aukeratu ondoren, osagarri

egokiak aurkitzeko garaia iza-ten da. Beasaingo YS Harriak eta

Osagarriak dendan aukera za-bala dago osagarrietan. Pol-tsak, pasminak, diru zorroak,ilerako osagarriak, opariak, bi-suteria, bitxiak egiteko mate-riala... Bitxiei dagokienean, aukera

bat baino gehiago dago: egin-dakoak erostea, bezeroak au-keratutako materialarekin en-karguz egindakoak erostea,

edo materiala erosi eta norbe-rak egitea. «Bitxien arloari batbeste ikuspuntu bat erakustendiogu. Gure dendan, marka ori-ginalenak eta berrienak aurki-tuko dituzu», dio Harria etaOsagarriak dendako arduradu-nak.

PertsonalizatuakAzken batean, osagarri pertso-nalizatuak egiteko aukeraematen du Harriak eta Osaga-rriak dendak. Diseinuak norbe-

Page 9: Ezkontza Gehigarria

GOIBERRI 09EZKONTZA GEHIGARRIA

Osagarriek gero eta garrantziahandiagoa dute. Horrenadierazgarri da burukoapaingarrien ikusgarritasuna.

Aukeratutako materialarenarabera, bitxi merkeagoak edogarestiagoak egingo dira.«Euro batetik hasi eta zortzi eu-rora bitartekoak», zehaztu du.

Ezkontza opariakEgun berezietarako opari kata-logoa ere badute Harriak etaOsagarriak dendan. «Ezkon-tzetako oparitarako, brotxeaketa eskumuturrekoak askooparitzen dira. Askotan gaine-ra, norberak egiten ditu. merke-ago ateratzen da materiala ero-si eta norberak eginda». Mate-rial gehiago erosita,deskontuak egiten dituzte Ha-rriak eta Osagarriak dendan.

TokatuaEzkontza ospakizunerako bes-te lanik ere egiten dute ezkon-gaientzat Beasaingo dendan:buruko apaingarriak edo toka-tuak. «Gero eta gehiago egitenditugu. Hemen ez dago ohitura

handiegirik baina batez eregazteak animatzen dira», azpi-marratu du.

KoloreaKoloreak garrantzia handia duosagarrietan. «Jendea, aukera-tutako arroparekin etortzen da,ahalik eta kolore egokienak au-keratzeko. Oinetakoetan adibi-dez, detailetxoak jartzen ditugueta horretarako garrantzitsuada zein kolore erabili jakitea.Gazteak dira kolore gehienaaukeratzen dutenak», azpima-rratu du.

Page 10: Ezkontza Gehigarria

10 GOIBERRIEZKONTZA GEHIGARRIA

Bidaia, ahalik eta urrutienEzkontza bidaiaren kasuan,«gure bizitzako bidaia egin nahidugu» esanez joaten dira beze-roak Beasaingo Urraki bidaiaagentziara. Diruari ez zaio hain-beste begiratzen, eta ahalik etaurrutiena joateko aukera apro-betxatzen dute ezkonberriek,«berriz horrelako bidaiarik ezdutel egingo uste baitute». As-

kotan, gainera, denboraldizkanpo egiten den bidaia izatendenez, eta garaiz ibilita, bidaiainteresgarriak lor daitezkeelauste du Urraki bidaia agentzia-ko Izarra Urdalletak.Bezero batzuk garbi izaten

dute zein bidaia egiten duten;

tzen dituzte. Hegaldia, hotelaeta autoa (edo autokarabana)lotu, eta gainerakoan bere kasaibiltzen direnak ere gero etagehiago dira. «Batez ere, Euro-pan, AEBetan eta Zeelanda Be-rrian», gaineratu du.Izarra Urdalletaren esane-

tan, Ezkontza bidaien filosofiaez da askorik aldatu. «Gure gu-

rasoek, Espainia mailan egitenzituzten bidaiak. Egonaldianahi zuena Kanarietara joatenzen, eta zirkuituak egin nahi zi-tuena, Galiziara, Bartzelonaraeta Madrilera... Orain gauzabera egiten da, baina urrutiragojoanda».

Norvegia eta Vietnam, bikote askok ezkon bidaiarako aukeratzen dituzten bi herrialde dira . URRAKI BIDAIAK

beste batzuk, berriz, zer ez daki-tela joaten dira. Bidaia agen-tzietakoak horretarako daude,bidaia aukeratzen laguntzeko.Hori bai, «garrantzitsua da bi-daian zer bilatzen duten jaki-tea. Batzuk, kulturari begira-tzen diote, beste batzuk pai-saiari, eta beste batzukhondartzan etzanda egon nahi

dute». Amerikara, Asiara eta Afrika-

ra joaten dira gehienak. «Ger-tura» joan nahi duten gehie-nek, Norvegia aukeratzen dute.Urdalletak azaldu duenez.Antolatuak nahiz bakoitzak

bere kasara egitekoak aukera-

Bidaia ohikoenak Kontinentez kontinente, honoko-ak dira ezkonberriek gustukoendituzten herrialdeak.amerika. Amerikako Estatu Batuak (ekial-deko eta mendebaldeko kostal-dea), Argentina eta Kanada. Hon-dartzan etzanda egoteko, Mexiko,Dominikar Errepublika eta Kubaaukeratzen dituzte.asia.Thailandia, Vietnam eta Txina.afrika. Tanzania, Kenya eta Hego Afrika.europa.Norvegiako fiordoak.

Page 11: Ezkontza Gehigarria
Page 12: Ezkontza Gehigarria

12 GOIBERRIEZKONTZA GEHIGARRIA

Urrezko etadiamantezkoeraztunakEzkontzako unerik garrantzi-tsuenetakoa eraztunak elkar-trukatzen diren unea izaten da.Ohitura hori, gainera, kulturaeta erlijio ezberdinetan egitenda. Historialarien arabera, Kris-to aurreko XIII. mendean, Antzi-nako Egiptoko zibilizazioanaurki daitezke ohitura horrenlehenengo aztarnak. Eraztuna ezker eskuko hatz

nagian eramateko ohitura, an-tzinako Greziatik dator. Hatzhorretatik pasatzen den zainazuzenean bihotzera zihoalauste baitzuten. Maitasunaren betierekota-

suna adierazten du eraztuna-ren forma borobilak, hasi etainoiz bukatzen ez den senti-mendua; amaierarik gabekosentimendua.Urreak ere badu bere esa-

nahia: sortzera doan batasu-naren sendotasuna eta iraun-kortasuna adieraztea.Gaur egungo ezkontza ospa-

kizunetan ere, eraztunek ga-rrantzia handia izaten jarrai-

tzen dute, euren sinbologia etaguzti. Baina iraganean ez beza-la, egun hainbat motatakoakdiseinatzen dituzte: urre zuria,horia edo arrosa, euren arteankonbinatuak, lisoak edo lan-duak, distirak dituztenak, dia-mantedunak edo gabeak, etaabar. Hainbat materialek nor-beraren gustura eta izaerarapertsonalizatzeko aukera ema-ten dute. Horretan adituak diraOrdiziako Hidalgo bitxi dendan,eta zalantzak argitu eta ahol-kuak ematen dituzte, eraztu-nak denboran iraun behar bai-tu, bikotearen pasioaren adie-razgarri. Hidalgorekin batera, Gipuz-

koako hainbat bitxi dendek,Iparjoy taldea osatzen dute.Prezio lehiakorragoak, bitxienkalitate hobea, produktuen au-keraketa zaindua, eskaintza za-balagoa, osoagoa eta orijinala-goa, arreta pertsonalizatua-goa, eta aholkuprofe si onalagoa eskaintzendute Iparjoy bitxi dendek.

Batez ere, diamantea eta urrea erabiltzen dituzte ezkontza eraztunakegiteko, bakarkaka edo konbinatuta.

zkontza eraztunak bezalaxe, eraztunak egiteko erabiltzendiren bi material nagusiek, historia luzea daukate. Dia-

mante hitzak grezieraz, apurtezina esan nahi du. Harribitxi hori da,hain zuzen ere, Mohsen eskalan gogortasun handiena duena, etaestimatuena dena. Diamantea duela bi mila urte inguru ezagutu ba-zen ere, XIV. mendean landu zen lehenengo aldiz.

Urrea, gizakiaren historiari lotua bizi izan da aspaldidanik. His-toriaurreko hilobi eta aztarnategietan ikus daitekeenez, gizakiakezagututako lehen metala da. Metal preziatu horren aitzakian kon-kista eta aurkikuntza ugari egin izan dira historian zehar.

E

Historia handiko bi harribitxi: diamantea eta urrea

Page 13: Ezkontza Gehigarria
Page 14: Ezkontza Gehigarria

PUBLIERREPORTAJEA

Ospakizun ahaztezinaBeasaingo Igartza Monumetumultzoan, kulturaz, historiazeta xarmaz betetako Beasain-go guneak ezkontza eguna, girogoxoan ospatzeko aukera dau-kate ezkongaiek. Bertatik ber-tara, Igartza jauregi zaharberri-tuak, eta 1611ko Dolarea base-rriak, gaur egun lau izarrekohotel bihurtua osatzen duteIgartza Monumentu Multzoa.«Autorik hartu gabe, dena ber-tatik bertara dago, eta jendeari

gustatzen zaio hori. Festa luza-tu nahi duenarentzat herria erebertan dago». Iban Matek eta Arantxa Ran-

chok kudeatzen dute Igartza,eta aukera ezberdinak jartzendituzte mahai gainean: Igartzajauregia erabiltzea, Dolarean

banketeak egitea, hotela era-biltzea, edo aukera guztiak ba-tera erabiltzea. Ezkontza ospakizun zibilak

egiten dira Igartza Jauregian.Beasaingo Udalak zehaztutakoprezioen arabera, Igartza jaure-gia egun erdian erabiltzea, 200euro+BEZ kostatzen da; egunosoa 400 euro+BEZ. Jauregiaegun osoan hartuz gero, gaue-ko 22:00ak arte luzatu daitekeospakizuna.

Menuak neurriraDolareak 200 lagunentzakojangela du. Menuak irekiak dira,neurrira egindakoak, sukaldari-tza tradizionala zein berria. Ez-kongaiekin aukeratzen etamoldatzen dituzte menuak. Ez-

kongaiek dastatze menua egi-ten dute, behin betiko menuazehazteko. «Menu itxia nahiduenari ematen diogu, bainaberaien beharretara eta nahie-tara egokitzen saiatzen gara»,dio Iban Matek. Menu bereziakere prestatzen dituzte: hau-rrentzako menuak, haurrentza-ko pureak, menu begetariano-ak, zeliakoentzat... Ezkontza tarta ere berezia

izaten da ezkontza egunean.

Norberak nahi duena eramanbadezake ere, zazpi pisuko tar-ta eskaintzen du Dolareak. Menuaren barruan, luntxa,

banketea eta musika sartzendira. Musikaren kasuan, norbe-rak aukeratu dezake edo Dola-reak badu bere disko jartzailea.

Otorduaren ondoren, bi or-duan, debalde edateko aukeraere eskaintzen du Dolareak. Musikarekin bezala, Dolarea,

ezkongaiei lana errazteko dago.Ezkongaiek horrela nahi izanezgero, argazkilaria, loreak, opa-riak, antzinako ibilgailuak, suartifizialak... koordinatuko bai-titu Dolareak.

Hotelean prezio bereziakDolarea hotelak 20 logela ditu;

tartean ezinduentzako egoki-tutako bat. Prezio bereziak iza-ten dituzte gonbidatuek. Gaue-an festa luzatu nahi adina luza-tu nahi baldin bada, aukera erebadago, hoteleko logela guz-tiak gonbidatuek hartzen bal-din badituzte.

Dolarea Hotela**** Jatetxea Nafarroa Etorbidea, 57 BEASAIN Tel.: 943 889 888

Page 15: Ezkontza Gehigarria
Page 16: Ezkontza Gehigarria